2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ......

35
353516/08/2010 Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com Grupo PROYECCION. T. 944790880 email [email protected] Gorka Bravo T. 656703215 1 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI MUSIKALEN ARTEAN IGOR YEBRA, MARTA SANCHEZ, LOQUILLO, KATE RYAN, BEBE, ESTRELLA MORENTE, DANZA INVISIBLE, ELECTRIC LIGHT ORCHESTRA, EL CONSORCIO, LA GUARDIA, LOS SUAVES, SOLE GIMENEZ, OSKORRI ETA MIKEL URDANGARIN IZANGO DIRA Bilbo, 2010eko abuztuaren 16a. Musika programazioa izan da betidanik Bilboko Aste Nagusiaren ezaugarri bereizgarrienetako bat. Estilo aniztasunak, kontzertuen kantitateak, artisten kalitateak (lehen mailakoak beti) eta gehienbat musika emanaldien doakotasunak egin dute musika programazioa aste horretako erreferente eta bilgune. Aste Nagusiko alde garrantzitsuetako bat eszenatokien musika espezializazioa da, Bilboko jaietako eskaintza anitza eratzen duena. Honela, publikoak espazioak musika motaren arabera identifikatzen ditu, hau da: Botika Zaharra: Gaurkotasuna duten talde ospetsuak. Abandoibarra: Kontzertu eta ekitaldi popularrak. Plaza Barria: Munduko Musikak. Gizakundea: Musika klasikoa. Bilborock: Bilboko Pop-rock Erakustaldiaren taldeak. Pergola:goatekeak eta bilbainadak Areatzako Kioskoa: Bilboko Udal Banda. Areatza: Berbenak, bandak eta fanfarreak. Lehen mailako eta gustu guztietarako musika programazioa eskainiko dute aurten zortzi eszenatokiok. Izan ere, IGOR YEBRA eta LITUANIKO OPERAREN BALLETA, MARTA SANCHEZ, LOQUILLO, KATE RYAN, BEBE, ESTRELLA MORENTE, DANZA INVISIBLE, ELECTRIC LIGHT ORCHESTRA, EL CONSORCIO, LA GUARDIA, LOS SUAVES, SOLE GIMENEZ, OSKORRI eta MIKEL URDANGARIN bezalako artista eta taldeak ikusteko aukera izango da, musika eskaintza anitza eta erakargarria osatuz.

Transcript of 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ......

Page 1: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

1

2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI MUSIKALEN ARTEAN IGOR YEBRA, MARTA SANCHEZ,

LOQUILLO, KATE RYAN, BEBE, ESTRELLA MORENTE, DANZA INVISIBLE, ELECTRIC LIGHT ORCHESTRA, EL CONSORCIO, LA GUARDIA, LOS SUAVES, SOLE GIMENEZ, OSKORRI ETA

MIKEL URDANGARIN IZANGO DIRA Bilbo, 2010eko abuztuaren 16a. Musika programazioa izan da betidanik Bilboko Aste Nagusiaren ezaugarri bereizgarrienetako bat. Estilo aniztasunak, kontzertuen kantitateak, artisten kalitateak (lehen mailakoak beti) eta gehienbat musika emanaldien doakotasunak egin dute musika programazioa aste horretako erreferente eta bilgune. Aste Nagusiko alde garrantzitsuetako bat eszenatokien musika espezializazioa da, Bilboko jaietako eskaintza anitza eratzen duena. Honela, publikoak espazioak musika motaren arabera identifikatzen ditu, hau da:

• Botika Zaharra: Gaurkotasuna duten talde ospetsuak. • Abandoibarra: Kontzertu eta ekitaldi popularrak. • Plaza Barria: Munduko Musikak. • Gizakundea: Musika klasikoa. • Bilborock: Bilboko Pop-rock Erakustaldiaren taldeak. • Pergola:goatekeak eta bilbainadak • Areatzako Kioskoa: Bilboko Udal Banda. • Areatza: Berbenak, bandak eta fanfarreak.

Lehen mailako eta gustu guztietarako musika programazioa eskainiko dute aurten zortzi eszenatokiok. Izan ere, IGOR YEBRA eta LITUANIKO OPERAREN BALLETA, MARTA SANCHEZ, LOQUILLO, KATE RYAN, BEBE, ESTRELLA MORENTE, DANZA INVISIBLE, ELECTRIC LIGHT ORCHESTRA, EL CONSORCIO, LA GUARDIA, LOS SUAVES, SOLE GIMENEZ, OSKORRI eta MIKEL URDANGARIN bezalako artista eta taldeak ikusteko aukera izango da, musika eskaintza anitza eta erakargarria osatuz.

Page 2: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

2

Botika Zaharra Aurten bederatzigarrenez Botika Zaharrak musika emanaldi nazionalak eta internazionalak hartuko ditu Aste Nagusian. Zehazki, DOCTOR DESEO, LOQUILLO, MARTA SANCHEZ, LOS SUAVES, OBUS, U2 TV, KATE RYAN, THE ELECTRIC LIGHT ORCHESTRA eta BEBE izango dira eszenatoki honetan jardungo direnak.

2010EKO ASTE NAGUSIA: BOTIKA ZAHARRA BOTIKA ZAHARRA 24:00 ZAPATUA 21 DOCTOR DESEO DOMEKA 22 LOQUILLO ASTELEHENA 23 MARTA SÁNCHEZ MARTITZENA 24 LOS SUAVES+OBÚS EGUAZTENA 25 TRIBUTE U2 EGUENA 26 KATE RYAN BARIKUA 27 ELECTRIC LIGHT ORCHESTRA ZAPATUA 28 BEBE Abuztuak 21 DOCTOR DESEO DOCTOR DESEOk, Euskadiko musika talde ezagunetariko bat, Botika Zaharreko eszenatokia estreinatuko du abuztuaren 21ean, larunbatean. Taldeak bere azken disko Deseo: cartografía imposible aurkeztuko du zuzeneko basati eta ikusgarri batean. Doctor Deseoren hamabigarren disko honetan desioen munduan sartzen diren abestiak aurkitzen ditugu, ekialdeko soinuak eta mendebaldekoak, hangoak eta hemengoak. Letra eta soinu garratzak eta taldearen zuzenean antzezteko modua DOCTOR DESEOren zigiluak dira. Sortu zenetik gaur eguneraino arrakasta eman dion formula mantentzen du. Bere estiloari gogor eutsi dio talde komertzial eta konformistetatik ezberdinduz. Beste taldeetatik urruntzen dion elementu garrantzitsuena bere abestien hitzak dira, sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz, gauaz… hitz egiten digute. Bigunak eta basatiak Botika Zaharreko eszenatokira igoko dira larunbatean.

Page 3: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

3

Abuztuak 22 LOQUILLO Rock and Roll Star ikuskizuna ekarriko digu Botika Zaharrera LOQUILLOk igande 22an. Bere 30 urteko ibilbide musikalaren abesti arrakastatsuenak birpasatuko ditu bere bandaren laguntzaz (Jaime Stinus, Igor Pascual, Laurent Castagnet, Laura Gómez Palma eta Santiago Comet) bi ordutako kontzertuan. Hogeita hamar urte musika munduan igaro eta gero, gaurko Loquillo heldu eta barea, estatuko rockaren mito handienetariko bat da, sendoa eta zorrotza. Gaur eguneraino bidaian Loquilloren garapen pertsonalaren eta profesionalaren lekukoak izan gara. Egonezina eta borrokalaria, Loquillo ez da sekulan erlaxatu, ezta saldu ere, eta bere burua birrasmatu du behin baino gehiagotan bere musikaren kalitatea jaitsi barik. Gaur egun bere egun onenak bizitzen ari da baina oraindik emateko asko geratzen zaio barruan. Denok gogoratzen ditugun abestiak, besteak beste, Cadillac Solitario, El ritmo del garaje eta Rock and Roll Star artista eta bere bandaren ohiko sendotasun, dotoretasun eta eszenaratzearekin gozatu ahal izango ditugu igandean. Abuztuak 23 MARTA SÁNCHEZ Astelehenean, hilak 23, emakumearen izena hartuko du Botika Zaharraren eszenatokiak: MARTA SANCHEZ. Artistak badarama 25 urte musika munduan. Bilbora bere bira berria ekarriko du denbora pasa arren pop musikalari handienetarikoa dela argi uzteko. Martak Ole Ole taldearen kantaria bezala ospe handia lortu zuen 1985. urtetik. Lili Marlen, Sola edo Supernatural abestiekin. 1991ean bere lehenengo bakarkako lana atera zuen. Hortik aurrera zenbait disko grabatu ditu. Azkena 2007an, Carlos Jeanen ekoizpenarekin, eta Miss Sanchez izenburupean.

Page 4: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

4

Marta Sánchezi dagoen lekura heltzea berea kostatu zaio. Bere aitak, opera abeslaria, bere jaunartzerako gitarra bat oparitu zion egunean hasi zen dena. Martak hamahiru urte zituen orduan eta hamalaurekin telebistako programa batean bere debuta egin zuen. Hemeretzi urterekin Olé Olé taldean sartu zen eta taldea famatu egin zituzten lau disko atera eta gero, bere kabuz beste bost atera ditu 2,5 milioi kopia salduz mundu osoan zehar. Azken urte hauetan abestiak egitera ausartu da eta Carlos Jean, Miss Sánchez, bere azken disko sortu zuen produktorearekin eta oso ezaguna den Nile Rogersekin aritu da, Slashekin (Gun’s and Roses) abestu du, Andrea Boccellizegaz grabatu zuen munduan zehar ezaguna egin zen dueto bat eta etxean 2002an abeslari bakarlari bezala lortutako Premio Amigo bat dauka. Iaz, Carlos Bauterekin egin zuen duetoa Colgando en tus manos abestian, musika zerrenden lehen postuan mantendu zen aste askotan. Aurten bere 25. urteurrena musika munduan ospatzeko disko berri bat aterako omen du, bere abesti famatuenetaz Carlos Jeanek egindako bertsioekin. Horrez gain, hainbat lankide egongo omen dira, haien artean, Pasion Vega, Luis Fonsi edo Jose Merce. Oraingoz, Aste Nagusian bere musikarekin gozatu eta dantzatu ahal izango dugu eta, gainera, zuzenean. Abuztuak 24 LOS SUAVES ETA OBUS

Abuztuaren 24an gaua rock indartsuarekin beteko da rock historiaren bi talde ospetsuenetarikoen emanaldiei esker. LOS SUAVES lehenengo igoko dira eszenatokira Bilboko publikoari euren azken lana, Adios, Adios, aurkezteko. Bost urte diskorik argitaratu gabe

egon eta gero, 2010ean bere jarraitzaileentzako agur bat izan ezik talde gailegoaren birjaiotza den lan berri hau merkaturatu da. Galiziako bandak gitarra indartsuak eta heavy puntu batekin, Cereijoren soloak, eta, Yosiren hitzak mantentzen ditu bere proposamenean. Ametsak, galdutako ilusioak eta galtzaileez hitz egiten duen rock gogorra. Hiru hamarkada eszenatokietan, hogei disko (estudiokoak, zuzenezkoak edo bildumetakoak), eta sari asko, horien artean, Los Suaves estatuko zuzenezko

Page 5: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

5

hoberena duten taldeen artean agertzen dute, Botika Zaharrera hurbiltzeko arrazoi garrantzitsuak dira. Emanaldi honen ondoren OBUS Madrileko taldearen txanda izango da. Rock zaleek otsailean argitaraturiko bandaren azken diskoarekin, Cállate, gozatuko dute. Hamabi abestik osatzen dute lana, haien artean zenbait kolaborazio. M-CLANen Carlos Tarquenena Él es rock and roll abestian eta hip-hop DUOKIE bandarena Mal Rollo abestian. Rock zaleek galdu ez dezaketen emanaldia da hau. Abuztuak 25 TRIBUTE U2 TRIBUTE U2 ikuskizunak Botika Zaharrean deskargatuko du bere energia osoa abuztuaren 25ean, asteazkenean. Zuzeneko omenaldi honetan U2ren banda ofiziala estatuan Irlandako talde mitikoaren historia eta ibilbide musikala birpasatuko ditu. Taldeak hamar urte baino gehiago darama irlandarrei ohore egiten. Guztiz zaindutako agerraldien bidez U2ren kontzertu baten sentitzen dena jakin dezagun ahalegintzen dira. U2ren abesti ezagunenak abesteko aukera ona da hau: One, With or without you, Sunday Bloody Sunday, Beautiful Day …Izugarrizko argi, soinu eta musikaren ikuskizuna U2ren eta orokorrean rock zaleentzako. 26 de agosto KATE RYAN

KATE RYANek, Europako dance musikaren abeslari nagusienetarikoa, Botika Zaharra goitik behera ipiniko du bere azken diskoarekin, French Conection. Albumenean gogoraerraz eta dantza egiteko abestiak nabarmentzen dira. Ryanek Ella Elle L'a (2008) kanta arrakastatsuarekin ezagutzera eman zen eta duela urte batzuetatik bere musika mundu osoko diskoteketan entzuten da. 21 urterekin Kate Belgikako dance abeslari eta konpositore garrantzitsuenean bilakatu zen. Bere look erakargarriarekin eta bere dantzatzeko erarekin izar bat izango zela argi zegoen orduan. 2002an Different diska argitaratu zuen eta bertako Desenchantée era Mon coeur resiste encore abestiek, biak frantzesez abestuak, lehen postua izan zuten sigleen salmentetan.

Page 6: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

6

2008an bere azken diska Free argitaratu zuen, bertako Ella Elle L´A abestia udako abestian bihurtu zen eta gaur egun ere oraindik maiz entzuten da. Albuma 50 salduenetarikoen artean dago eta mugikorren deskargetan, singleen salmentan eta Interneten deskargetan lehenengo postuan dago. Free diskoan Voyage,voyage abestiaren bertsio berri bat aurkitu dezakegu. Abesti honekin musika listetako lehen postuetan bi single batera edukitzea lortu zuen Katek. Album honetan gainera Soraya abeslariaren kolaborazio bat dago. Bere 2009ko Europako biran hainbat kontzertu eman zuen Espainian, bere musikariekin eta dantzariekin batera. Kontzertuok arrakastatsuak izan ziren bai publikoaren bai kritikaren aldetik. Abuztuaren 26an bilbotarrek itxura dotorea eta hutsik gabeko ahots-kalitatea dituen artista honen zuzenarekin gozatuko dute. Abuztuak 27 ELECTRIC LIGHT ORCHESTRA Abuztuaren 27an, ostirala, THE ELECTRIC LIGHT ORCHESTRAren txanda izango da, ELO izenaz ere ezagututa. Taldea Birmingham hirian sortu zen, Ingalaterran, 70. hamarkadan. Taldearen estiloak, rock sinfonikoa, musika klasikoa eta rock modernoa nahasten ditu. Biolinen soinuak, gitarrek eta bateriek bat egiten dute giro berotzailea sortzeko. 60 hamarkadaren erdialdean, Electric Light Orchestra, musika industrian salmenta gehien zuten banden artean kokatu zen. 1972tik 1986ra, ELOk hogei eta sei abesti arrakastatsu izan zituen Britainia Handian eta hogei eta zazpi EEBBetan. Bestalde, ELOK 21 RIAA (Recording Industry Association of America) sari jaso ditu, 38 BPI (British Phonographic Industry) eta 100 milioi album saldu ditu. ELOren historian formazio aldaketa ugari daude. Bertatik igaro dira musikari asko baina denak Jeff Lynne, taldeko buruaren menpe egon dira. 1986an, Jeffek taldea desegitea erabaki zuen. Hortik geroztik, hasieratik taldean zeuden musiko batzuek disko bat atera dute “The Electric Light Orchestra Part II” izenpean. Hamabost urte elkar ikusi barik, 2001ean, berriro elkartu ziren Jeff Lynne buru zutelarik, Zoom diskoa aurkezteko.

Page 7: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

7

Abuztuak 28 BEBE

Extremadurako abeslaria BEBEk abuztuaren 28an Botika Zaharrean bere azken diskoaren Y. abestiak interpretatuko ditu gaueko 24:00etatik aurrera. Y. bere bigarren albuma da eta 2009ko ekainean argitaratu zuen. Diskoa bost urteko musika atsedenaren ondoren publikatu zuen eta Platinozko Diskoa da. Y. sortzeko prozesua luzea izan da, bakardadean egindako emoziozko bidaia. Abestiak proiektu honen etapa bakoitzaren gogo-aldarteak dira. Bere album debut bezala, Pafuera telarañas, Carlos Jeanek ekoiztu du. 2004an BEBE ospe handia lortu zuen ausardiaz

abesten: “Malo, malo, malo eres; no se daña a quien se quiere. Tonto, tonto, tonto eres; no te pienses mejor que las mujeres”. Genero indarkeria eta tratu txarraren aurkako abesti honek egun batetik bestera izugarrizko arrakasta lortu zuen. Abestia Pafuera telarañas diskoaren lehenengo singlea zen. Bertan artistak bere izaera artistikoa erakutsi zuen dagoeneko: zuzena, poetikoa eta lengoaia argia erabiltzen. Gainera, disko honekin BEBEk hamaika sari lortu zituen, besteak beste, 2004. Errebelazio Artista Ondas Saria eta Errebelazio Artista Grammy Latino. Espainia, Europa eta Amerikan zehar biran ibili eta gero, 2006an, artistak atseden bat hartu behar zuela iragarri zuen. Denbora horretan zinema egiten ibili zen eta horren lekuko dugu José Luis Cuerdaren La educación de las hadas. Gainera, film honekin Goya bat irabazi zuen Jatorrizko Abesti Onenari Tiempo pequeño abestiarengatik.

Page 8: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

8

Abandoibarra Guggenheim Museoaren itzalpean kokatuta dagoen kontzertuetarako espazioa da. Aurten ere lehen mailako era askotariko programazioa izango du: DANZA INVISIBLE, LA BIEN QUERIDA, EL CONSORCIO IRALABARRIKO SAN ANTONIO ABESBATZArekin, MELOCOS, LA GUARDIA, ESTRELLA MORENTE BILBOKO ORKESTRA SINFONIKOarekin, SOLE GIMÉNEZ BILBOKO UDAL BANDArekin, IGOR YEBRA eta LITHUANIAN NATIONAL OPERA AND BALLET THEATRE, SERGIO CONTRERAS, EL HOMBRE DEL TIEMPO, GOSE eta MIKEL URDANGARIN.

2010EKO ASTE NAGUSIA. ABANDOIBARRA 23:30 ABANDOIBARRA 23:30 ZAPATUA 21

DANZA INVISIBLE+LA BIEN QUERIDA DOMEKA 22 EL CONSORCIO+CORAL SAN

ANTONIO ASTELEHENA 23 MELOCOS+LA GUARDIA MARTITZENA 24 ESTRELLA MORENTE BOS-REKIN EGUAZTENA 25 SOLE GIMENEZ BILBOKO UDAL

MUSIKA BANDAREKIN EGUENA 26

IGOR YEBRA LNOBT-REKIN BARIKUA 27 SERGIO CONTRERAS+ EL HOMBRE

DEL TIEMPO ZAPATUA 28 GOSE+ MIKEL URDANGARIN Abuztuak 21 DANZA INVISIBLE eta LA BIEN QUERIDA Abuztuaren 21ean, larunbata, DANZA INVISIBLE Malagako taldeak bere azken diskoa, Tía Lucía, aurkeztuko du Aste Nagusiko publikoaren aurrean. Bertan Javier Ojedak (ahotsa), Antonio Gilek, Manolo Rubiok eta Chris Navasek iraganeko irratiari omenaldi bat egiten diote. 1979a eta 1989a bitarteko denboraldiaren rock, soul eta pop kantaren bertsioak osatzen dituzte lana. Michael Jacksonen La condición humana edo Eddy Granten I don´t wanna dance kanta arrakastatsuak bertsionatzen dituzte, besteak beste. Abandoibarra gunera hurbilduko den publikoari dantzarazteko eta gozarazteko soinuak.

Page 9: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

9

Taldea sortu zenetik denbora luze pasa den arren, Danza Invisiblek Estatuko pop musikaren talderik sendoenetarikoa izaten jarraitzen du. Horren froga euren lanen emaitzak dira. 20 disko, 150 abesti baino gehiago, 7 urrezko disko eta platinozko 2. Urte pasa ahala Malagakoek euren soinu pertsonala lortu dute eta rock, salsa, latindar musika edo dantza modernoaren eragina aurreiritzirik gabe eta talentuarekin onartu dute. Euren birak gutxienez 50 kontzertu izan dute beti eta argitaratu dituen diskoen kalitateak gorantz egin du denboraren poderioz, Abandoibarran arituko duten Tía Lucía, euren azken lana, adibidez. Halaber, betiko abestiak (Sabor de amor , etab.) abesteko denbora ere izango dugu gau berezi honetan.

Danza Invisible taldearen ondoren LA BIEN QUERIDA soinu bereziaren ordua ailegatuko da. Ana Fernandez Villaverde azken urteko indie-pop talenturik azkarretarikoa izan da. Estatuko poparen promesa bat izatetik errealitate bihurtzera pasatu da. Abeslariak maketa batekin ospe handia lortu zuen eta Bilbora Romancero, bere lehen diskoa ekarriko du. Diskoaren konponketa musikalak David Rodriguezenenak dira. Anari Daviden bakardadeko proiektuaren originaltasuna, La estrella de David, asko erakarri zion. Komunikabideek oso harrera ona eman diote diskoari eta hainbat aldizkariren azalean agertu da (EP3, Mondo Sonoro, Plastica edo El Obrero Digital) kritika onak jasotzen. Izan ere, urteko

diskorik onetarikoa dela nabarmendu dute. La Bien Queridak Estatuko lurralde erdian eta hainbat musikalditan (Primavera Sound, FIB, Contempopranea, South Pop Isla Cristina…) aritu da dagoeneko. La Bien Queridak bere abesti ederren inguru atsegina Daviden konponketa bitxiekin eta ekoizpena kubistarekin nahasten ditu. Daviden irudimen magikoak eta Anaren doinu gozoek bat egiten dute eta elkar ibiltzen dira flamenko, arabiar musika, arrantxo abestiak eta tekno nahasten diren leku esklusiboraino. Ezin galduzko zuzena. Abuztuak 22 EL CONSORCIO IRALABARRIKO SAN ANTONIO ABESBATZAREKIN

EL CONSORCIOk, IRALABARRIKO SAN ANTONIO ABESBATZAren 70 baino gehiago ahots mistorekin lagunduta, bere diskografiaren abesti famatuen bertsio bereziak eskainiko ditu Abandoibarran abuztuaren 22an, igandea. Abesti kutunak, denontzako ezagunak, luxuzko formatuan Abandoibarrako eszenatokira hurbilduko diren guztiontzat.

Page 10: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

10

El Consorciok 2008. urtean bere azken diskoa, Querido Juan, atera zuen. Ordutik hona hainbat herrialdetan kontzertuak eskaintzen egon dira. Aurtengo amaierarako euren disko berria espero da. Lana Costa Rican bertako Orkestra Filarmonikorekin grabatu zen zuzenean Antzoki Nazionalean. El Consorciok eta San Antonio Abesbatzak bigarren aldiz lotuko dute euren talentua. 2008ko abenduan Euskalduna Jauregian kontzertu solidario bat eman zuten. San Antonio Abesbatzak bere hirugarren CDen argitaratu zuen emanaldia. Orduan El Consorcioren abesti famatuenak, koralaren laguntzarekin, entzuteko aukera izan zuten azaldutakoek. EL CONSORCIO ehun ahots baino gehiagorekin bertsio bereziak eskaintzen taldearen abesti berezienekin. Emanaldi paregabea hurrengo 22an Abandoibarran gozatzeko. Abuztuak 23 MELOCOS eta LA GUARDIA MELOCOS Cadizeko pop-rock taldea da. Bere lehenengo diskoaren, Melocos. arrakastaren ondoren, aurten bigarrena argitaratu du, Somos. Rock and roll riffekin power-popetik brit kutsuraino, reggae-ska pasatuz, doan abesti bilduma bat. Somos diskoaren abestiak entzuteak pena merezi du, poparen espiritua mantenduz, zerbait desberdina eskaintzen duelako. Badirudi betikoarenaz hitz egiten duten abestiak ez dira MELOCOSen gustukoak, haiek abestien garapenean etengabeko aldaketak nahiago dute. Taldearen abestietan ahapaldi -errepika-ahapaldi aurkitzea ez da ohikoa. Konposizioetan ezezaguna eta irudimena bilatzen dituzte. Lan egiteko modu honi esker MELOCOSek bere estilo propioa lortu du. Taldeak zehaztasunez eta irmotasunez jotzen eta abesten ditu. Gazteak izan arren, gogor lan egin dute eta euren lehenengo albumaren bira luzea oso ondo etorri zaie zuzena lantzeko. Ondo jotzeko, asko jotzea onena. Horrela egingo dute abuztuaren

23an Abandoibarrako eszenatokian. Ondoren LA GUARDIA talde beteranoak testigantza hartuko du. Granadarrek euren hamahirugarren diskoa, Tumbado al borde de la luna, Aste Nagusira ekarriko dute. Manuel Españak buru duen taldeak hamar abesti berriak osatutako lana aurkeztuko dio Abandoibarrako publikoari. Diskoan rock, country, pop, swing eta tex-mex nahasten dira. LA GUARDIA musika taldea 80 hamarkadaren banda garrantzitsuenetarikoa da. Cuando brille el sol edo Mil calles llevan hacia ti abestiak arituko dituzte eszenatokiaren gainean. Dudarik gabe belaunaldi baten abestiak.

Page 11: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

11

Abuztuak 24 ESTRELLA MORENTE + BOS Abuztuaren 24an, asteartea, ESTRELLA MORENTE flamenko-kantaria Abandoibarrako eszenatokian arituko da BILBOKO ORKESTRA SINFONIKOArekin batera. Ahots gardenaren abeslariak bere jatorrizko Granadaren eraginak eta flamenkoaren azken joerak nahasiko ditu.

Mi Cante y un Poema (Virgin) eta Calle del Aireren (Chewaka/Virgin) ondoren, 2006ko maiatzean argitaratu zuen Mujeres, Estrellaren bihotzetik hurbil dauden emakumeengan inspiratutako diskoa. Bere aitaren zuzendaritzapean sortu zen diskoa, Enrique Morente flamenko-abeslari famatua. Bertan Estrellaren haurtzaroa eta gaurko bizitza markatu dituzten abestiak aurkitzen ditugu. Sari asko irabazi ditu, haien artean, Sormen Flamenko Onenaren Ondas, Grammy Latinoren kandidatura, eta Amigo Sarien bi kandidatura. Bere lehen diskoa platinozkoa izan zen eta bigarrena urrezkoa. Bere flamenko kantekin munduan zehar ibili da arrakasta handia lortuz. 2009. urtea bere Holandako estreinaldiarekin hasi zen, hain zuzen, Musiekgebouwen bere taldearekin. Horren ondoren Miami hirian egon zen New Yorkeko Carnegi Hallen abestu baino lehen. Emanaldi jendetsua izan zen eta, gainera, komunikabideen kritika onenak lortu zituen. Bertatik Londresera bidaiatu zuen Sadler’s Wellsen aritzeko. Ondoren Eskandinaviara zuzendu zen Norvegia eta Suediako publikoari bere artea azaltzeko lehenengo aldiz. Udazkenaren hasieran Joseph Ponsen maisuaren deia jaso zuen bakarlari bezala aritzeko El Amor Brujo musika lanean Murtzia eta Malagako orkestrekin. 2010. urtean azken lan hau CDen argitaratuko da.

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAk 1922ko martxoaren 8an eman zuen lehenengo kontzertua, Arriaga antzokian, Armand Marsicken zuzendaritzapean. Sortu zenetik, honakoak izan ziren orkestraren zuzendari titularrak: Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden ,Theo Alcántara eta Juanjo Mena. 2008ko uztailaz geroztik Günter Neuhold da orkestraren zuzendari titular eta artistikoa.

Bilbao Orkestra Sinfonikoa, bere ibilbide luzean, bakarlari handienetako batzuekin aritu da: Arturo Rubinstein, Mstilav Rostropovich, Joaquín Achúcarro, Nicanor Zabaleta,

Page 12: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

12

Narciso Yepes, eta Ivo Pogorelichekin, besteak beste. Ahotsen artean, ondokoak aipatu ditzakegu: Victoria de los Angeles, Montserrat Caballé, Alfredo Kraus, Plácido Domingo eta Luciano Pavarotti. Izaera historikoko birez gain, BOS sarritan aritu da Madrileko Auditorio Nazionalean eta Donostiako Musika Hamabostaldian, bai eta Santanderreko Nazioarteko Jaialdian, Pariseko Jaialdian, Cuencako Eliz Musikako Jaialdian eta Ibermusicako "Munduko Orkestrak" zikloan. 1998ko martxoan Carmelo Bernaola, Cristóbal Halffter eta Luis de Pablo musikagileak Madrileko Complutense Unibertsitateko Honoris Causa Doktore izendatzeko ekitaldiko kontzertuan aritzeko gonbidatu zuten, eta hiru maisuen lanak interpretatu zituzten. 1998an Euskadiren ordezkari izan zen Lisboako Erakusketa Unibertsalean, eta 1999an Bilboko Euskalduna Jauregiaren inaugurazioan hartu zuen parte. Abuztuak 25 SOLE GIMENEZ eta BILBOKO UDALAREN MUSIKA BANDA

Abuztuaren 24an SOLE GIMENEZen ahots epelak, BILBOKO UDALAREN MUSIKA BANDAren laguntzarekin, abesti klasikoak interpretatuko ditu betiko musikaren zaleentzako gozamenerako. Dos Gardenias, It had to be you… eta hainbat abestik nostalgikoak hunkituko dituzte. Tom Jobim, Vinicious de Moraes, Manzanero, Clavell maisua edo Silvioren betiko kantak. Murtziako abeslariak gustu handiz interpretatzen ditu eszenatokian klasiko handi hauen abestiak. Dos Gardenias diskoa Sole Gimenezen jendeaurreko aurkezpena Latin Jazz estiloan izan da. Latin Jazz disko honetan artistek musika ibilbide berri eta singularra esploratu du. Sole Gimenezen abesteko estilo berezia nabarmentzen da. Azken finean, bera da Estatuko musika panoramaren ahots hunkigarrienetariko eta polifazetikoenetarikoa.

Publikoaren aldetik lana harrera oso ona jasaten ari da. Orain arte Sydneyko Opera Housen (Australia), Rabaten, Tangerren edo Mexikon aurkeztu du dikoa jendaurrean. Baita Estatuko hainbat hiritan eta ospe handiko jazzaldi batzuetan, besteak beste Murtziako Nazioarteko San Javier Jazzaldia. Bertsioetako album honetan hainbat kolaborazio aurki dezakegu. Bestaldetik, Udal Bandak zenbait konposizio bakarka interpretatuko du. Eszenatokian jazz zazpikote bat ere arituko da. Musikaz maitemindu izateko gaua.

Page 13: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

13

Abuztuak 26 IGOR YEBRA LITUANIAKO OPERAREN BALLETAREKIN Aste Nagusiaren ekitaldi garrantzitsuenatarikoa IGOR YEBRAk dakarkigu. Aurten, lehen aldiz Euskadin, sekulako ballet ekitaldia kalean ikusteko aukera izango dugu eta gainera muxu truk. Nazioarteko ospea duen bilbotar honek, “Zorba el griego” suitea dakarkigu Bilboko kaletara. Igor Yebra, Madril Erkidegoko balletan egon da Victor Ullateren Eskolan bere ikasketak amaitu zituenetik 1996 arte. Sari ugari Portu ditu, horien artean: Dantza Saria eta Dantzari onenari 1996an, Italian eta Leonide Massine Saria 2003an. Bere curriculum-a hain da luzea puntu batzuk bakarrik eskainiko ditugula: Bordeux Opera Nazionalaren Dantzari-izarra izendatua izan zen 2006an. Carla Fraccik zuzendutako Romako Operan parte hartu zuen 2002ko uztailetik, etengabeko Lehen dantzari gonbidatu bezala, Italiako eta kanpoko biretan parte hartuz. 2006ko irailean, bere eskola propioa ireki zuen Bilbon, etorkizuneko egitasmoa. LITHUANIAN NATIONAL OPERA AND BALLET THEATREren laguntzarekin eta Mikis Theodorakisen musikarekin, Zorba el griego suitea Abandoibarrako eszenatokira heltzen zaigu. Zorba el Griego Vilniusen 1998an jarri zen martxan eta laster LNOBTren ekoizpen garrantzitsuenetariko batean bilakatu zen. Badaude obra hau 10 aldiz ikusi dutenek. Ikuskizunaren azken eszenan, ikusleek sei eta zazpi aldiz errepikatzeko eskatzen duten fiery sirtaki bat agertzen da. Musika trinkoa, ballet hizkuntz aberatsa eta dantza tenperamentalak Grezia eguzkitsu eta magiko baten kokatzen gaituzte. Ikuskizun honek bi bikoteren arteko harremanen berri ematen digu; Zorbarena- erdi ijito erdi nekazaria- Hortensiarekin eta Johnena- Greziaz maitemindu den amerikanoa- Marina gazte alargunarekin. Baina gehien bat Zorbaren pentsatzeko eta bizitzeko era ezagutarazten digu. Pentsatzen duena esaten duen eta nahi duena egiten duen gizona, hemena eta oraina bizitzen duena eta zoriona eta askatasun baloreengatik kemenez borrokatzen duen gizona.

Page 14: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

14

Abuztuak 27 SERGIO CONTRERAS + EL HOMBRE DEL TIEMPO Abuztuaren 27an SERGIO CONTRERASen txanda izango da. Abeslariak izugarrizko arrakasta lortu du bere laugarren diskoari esker, Equilibrio. Azken lan honetan 11 abesti berri dakarkigu. Hitzak konposatuz gain, abesti guztien ekoizlea ere izan da. Diskoan “gatzaren” kutsua nabaritzen dugu, bere lehenengo eta arrakastatsu diskoari, De luz y sal, omenaldi bat, melodia, erritmo eta konposizioaren aldetik. Artista honek estilo berezi eta berri dauka. Eguneko joeretan oinarrituta musika eta konponketen bilakaera gailentzen dira. Diskoaren lehenengo single dagoeneko edonon entzuten da eta kritikak ezinhobeak dira. Abestia estatu eta herrialde mailako irrati zerrendetan lehenengo postuetan kokatu da. Hip hop eta r&b nahasten duen andaluziarrak kontzertuak baino gehiago showak eskaintzen ditu. Dantzari eta breakerrak, malabarista eta subotatzaileekin nahasten ditu eszenatokian egundoko koreografiak eskaintzeko. Horregatik eszenatoki betan gainean dagoenean jendea harrituta geratzen da.

Egun berean EL HOMBRE DEL TIEMPO emanaldia ikusteko aukera izango dugu. Gonbidatu bezala EL HOMBRE DEL TIEMPO izango dugu. Barakaldoko hiru artista hauek formazio klasikoa dute eta esperientzia nahiko bertako taldetan. Giro gitarrak eta efektistak baxu sakon eta indartsuekin nahasten duen proposamen musikala, zaindutako bateriekin eta ahots eta koruekin apainduta. Bilbao Gaua Talde Lehiaketa lehenengo irabazleak izan ziren Barakaldokoak. Ordutik El Hombre del Tiempo ibilbidea aukeraz beteta egon da komunikabide, areto eta antzoki eta musika promotoreen eskutik. Honela New Yorkeko Central Park-en, Madrileko FITURrean edo Chesteko Nazioarteko Motoziklismo Sari Nagusian, besteak beste, euren lana ezagutzera eman dute. Taldearen lehenengo diskoa, ¿Sientes tú lo mismo?, joan den udan BECeko dorrearen zabaltzan eszenaratze bezala

aurkezten dute eta dagoeneko jasandako kritikak onak izan dira. eHdTek estilo propioaren bidea aukeratu du, musika ona lantzeko asmoz. Creedence kanta batekin

Page 15: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

15

ausartzen dira eta baita Stones bertsio batekin ere. Baina beti abestiak propioak egiten talde on bat bakarrik gai den moduan. Abuztuak 28 GOSE + MIKEL URDANGARIN Azkenik, larunbatean, abuztuaren 28an, Gose eta Mikel Urdangarinek Abandoibarrako eszenatokia partekatuko dute. GOSEk, biltzen duen kutsuen aniztasunagatik sailkaezina, elektronikaren eta trikitiaren konbinazioa hurbilduko digu, Euskal Herrian egiten den musikaren ikuspegi abangoardista. Bere azken diska, “Zubia” merkatuan duelarik, MIKEL URDANGARINek gure lurreko musika modu goxo eta errazean eskaintzen digu, konplexutasun barik. Proiekzioak, eszenaratze oso landua eta bizitasun handia laguntzen ditu Goseren emanaldia. Izan ere, taldearen inguru naturala eszenatokia da, jendaurrean. Kontzertuz kontzertu musika hezkuntza unibertsala dela frogatzen dute. Carlinhos Brownen hasierako talde aizan ziren artista Brasiladarrak 2007an estatuan zehar egin zuen biran. Garirekin eta Realaren Mendeurrenaren Himnoan Mikel Erentzunekin ere lan gin dute, besteak beste.

2009ko urrian bere azken diskoa argitaratu zen. Adeigabea, limurtzailea, probokatzailea eta inkorformista lana deskribatzen dituzten zenbait adjektibo dira. Mikel Urdangarin azken lana, Zubia, konplikaziorik gabe hurbiltzen zaigu bertoko musika. Hitzak asmatzen dituen naturaltasun berarekin, barruan duen musikari oztoporik ipintzeke. Honela, konposaketa lana zaila bada ere, abestiak erraztasun osoz entzuten dira.

Zubiak bere aurreko lanaren estiloa jarraitzen du alde batetik, istorioak kontatuz Anek idatzi dit zutaz moduan, baina bestaldetik oso desberdina da. Sentsazio, sentimendu eta gogo-aldarteei buruzko diskoa da. Inoiz zeharkatzera ausartu ez ginen zubia da izenburuaren Zubia eta, behin zeharkatuta, betirako aldaraziko gaituena. Zahartzaroan haurtzaroko pasaietara bueltatuko garenean aurkituko dugun zubia.

Page 16: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

16

Plaza Barria Plaza Barria, aurten ere, MUNDU MUSIKEN eszenatokia izango da baina oraingoan lotien poztasunerako, kontzertuen ordua aldatu egiten da. Danak 23,30tan izango dira. Musika berria, ezberdina, gustokoa dutenei, saiakuntzak eta beste kulturetako soinu eta doinuak gustatzen zaizkienei, hemen dute beren txokoa, sekulako kartelarekin gainera: EARL SIXTEEN, KAMEL EL HARRACHI, OSKORRI, ALAIN PÉREZ Y SU ORQUESTA CUBANA, ALTAN, MORAÍTO y FERNANDO DE LA MORENA, XARNEGE eta CAPITAIN MERCIER

PLAZA BARRIA 2010EKO MUNDUKO MUSIKAK 23:30 PLAZA BARRIA 23:30 ZAPATUA 21 EARL SIXTEEN (JAMAIKA) DOMEKA 22 KAMEL EL-HARRACHI (ALJER) ASTELEHENA 23 OSKORRI (EUSKADI) MARTITZENA 24 ALAIN PEREZ (KUBA) EGUAZTENA 25 ALTAN (IRLANDA) EGUENA 26 “JEREZ FLAMENKO” MORAÍTO ETA

FERNANDO DE LA MORENAREKIN (JEREZ)

BARIKUA 27 XARNEGE (GASKOINA) ZAPATUA 28 CAPTAIN MERCIER (FRANTZIA) Abuztuak 21 EARL SIXTEEN

Larunbatean, abuztuaren 21ean, EARL SIXTEEN-ek Plaza Berriko eszenatokia estreinatuko du. Musika arloan hogeitamar urte daramatzan Jamaikar abeslaria honek reggae munduan oso ezaguna da bere ahotsaren soinu berezia dela eta; urratua baina goxoa eta sentibera aldi berean.

Horace Andy eta beste abeslari jamaikarren antzera, Earli crossoveraren arrakasta heldu zaio orain dela gutxi bere ahotsa jarri duelako Britainia Handiko dance ekoizleen esanetara. Bere karrera hasi zenetik, 70 hamarkadaren erdialdean, bere garaikideek baino abesti gutxiago grabatu dituen arren, Earl oso ezaguna izan da beti reggae munduan bere ahotsaren doinu bakarra dela eta.

Laurogeitamar hamarkadan ekoizle londinensekin hasi zen kolaborazten. Kolaborazio hauen arrakasta dela eta WEArekin sinatu zuen kontratu bat eta beraiekin 2 diska atera ditu orainarte, "Steppin’ Out" (1997) eta "Feel The Fire" (2001). Biratean, 2000an, Earlek "Wondrous Works" diska publikatu zuen, Gussie Pk ekoiztua eta

Page 17: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

17

roots merkatuari zuzendua. Gaur egun, Earl Sixteen munduan zehar mugitzen da bakarlari moduan edo eta Dreadzone eta Leftfield taldeen abeslari bezala.

Abuztuak 22 KAMEL EL HARRACHI

Igandean, abuztuaren 22an, KAMEL EL-HARRACHIren txanda izango da. Beste estilo batzuk lantzen baditu ere, musikari hau chaâbiren (40 urteetan, Argeleko casbahetik sortutako genero herrikoia) ordezkari itzela da. Mandolina guztiz menperatzen duen gazte honek, pasadan urtean grabatu zuen bere lehen diska, “Ghana Fenou”. Bere musikarien laguntzarekin, soketan, teklatuetan, perkusioan eta Kamel bera mandolirekin, sekulako giro magikoa lortzeko gai da.

Chaâbi generoarekin eta bere garapenarekin konprometitua dagoen musikari gazteen artean aurkitzen dugu Kamel. Kontrabaxu bat, pianoa eta zenbait momentutan kongak barneratu ditu. Orkestrazioa ere landu du eta bere textuak idazten ditu. Bere kontzertuetan, bere lehen diskoa “Ghana Fenou” 2009an grabatu zuen Kamel El Harrachik, berarentzako ohitura familiarra denaz partaide egiten gaitu. Abuztuak 23 de agosto Astelehenean, abuztuaren 23an, Plaza Barrian, OSKORRIk bere proiektu berria eskeiniko digu. Euskal Herriak eduki duen dantza maisu handienak, Juan Ignazio Iztuetaren ikasketetan oinarrituz, Oskorri musika taldeak, dantza-doinu horietako batzuk prestatu eta, Baztango Dantzariak taldearekin batera, publiko guztiak dantzatzeko modu errazean birsortu ditu. Oskorrik proposamen garbi, fresku, bat-batekoa eta biziduna eskeintzen digu. Oreka aproposenak ahots eta instrumentuen artean, jaia eta baladaren artean, akustiko eta elektrikoaren artean, ohiko instrumentuen eta gaur egungoen artean, zaila egiten du Oskorriren musika sailkatzea. Etiketa gabeko musika, soinu berriez jantzia, ohiko musikan oinarrituak baina gaurkotasuna galdu barik. Taldea osatzen duten zazpi musikarien sentsibilitateari esker soinu bakarra mantentzen dute. Hogeitamabost urte baino gehiago daramate musikaren munduan eta denbora honetan beraien aberastasunagatik, kalitateagatik eta unibertsaltasunagatik ezagutuak izan

Page 18: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

18

dira. Penintsulako folk talde onena bezala katalogatu zaie, bere jatorria hirikoia eta industriala izan arren. Abuztuak 24 ALAIN PÉREZ ETA BERE ORKESTRA KUBATARRA

Kubako Musikaria den ALAIN PÉREZek, La Habana Arte Eskola Nazionalean Gitarra elektriko, Gitarra klasiko eta Orkestra Zuzendaritzan graduatua, asteartean, abuztuaren 24an, timba eta Latin-Jazzengatik duen grina dakarkigu. 21 urtekin Espainara heldu zen kubako orkestra famatu batekin eta bertan geratu zen bizitzera. Espainian egonda oso

kritika onak jaso ditu bajista, perkusionista, piano-jotzaile, abeslari, musikagile eta konposatzaile bezala. Salsa, timba eta Latin-Jazzaren egile eta defendatzaile legez, diskografia zabal bat dauka eta La sandunguita edo Con la punta del pie gai ezagunen sortzailea da. Bere talentua dela eta kubako musikari handienekin lan egiteko aukera izan du. Hala nola, Irakere, Van Van, Isaac Delgado eta bere taldea, Paquito de Rivera edo eta Celia Cruzekin. Espainian ere musikari garrantzitsuekin ibili da: Enrique Morente, Paco de Lucía, Diego "El Cigala" eta Niño Jóselek bere erritmo kubatarrak barneratu dituzte heuren azken produkziotan. Abuztuak 25 ALTAN Asteazkenean, abuztuak 25ean, ALTAN, Gweedore-koa den irlandar taldea igotzen zaigu eszenatokira bere musika folkloriko eta ohikoarekin. Banda hau duo bezala sortu zen 1981ean, Donegaleko (Irlanda) pubetan jotzen. Taldearen oinarri musikala ez dago bakarrik reels, jigs edo hornpipes, dantza familiarrengatik osatua, Altan Alemaniako ohiko musika, erritmo eskoziarrak, mazurkak eta orokorki mundu osoko musika herrikoa aintzat hartzen du. Altanek sari ugari jaso ditu, horien artean: BBC Radio 2k ematen duen Urteko Usadiozko Taldea, Irish National TVren Usadiozko Talde Onena, Irish Music Magazinen Zuzeneko Talde Onena. ALTAN irlandako ohiko musikaren talde handiena bilakatu da azken hamarkadetan. Altan Estatu Batuetan, Kanadan, Japonen, Korean, Holandan, Britaina Handian, Espainian, Frantzian… egon da giran eta ohiko, keltar, folk musika eta munduko musiken musikaldi garrantzitsuenetan aritu da.

Page 19: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

19

Abuztuak 26 JEREZ FLAMENCO MORAÍTO eta FERNANDO DE LA MORENArekin

Ostegunean, abuztuaren 26an, “Jerez Flamenko” saio berezia egundoko bi artistekin: FERNANDO DE LA MORENA, kantu jondoaren maixua eta MORAÍTO, jerezko eskolako gitarra liraina, erritmikoa, akonpasatua, flamenko zaporez betea erpuru teknikak erabiliz fraseatze erritmikoetan eta beti iratxoen bila dagoen zarrazta jatorrarekin. Bi artistek lehen mailako musikari talde batekin etorriko dira flamenkoaren hiru oinarriak erakusteko: kantea, gitarra eta dantza. Fernando de la Morena, Fernando Carrasco Vargas, kantaore zintzoa da eta XXI mende honen hasieran “kantearen eskola naturala” isladatzen ahalegintzen da. Bere bataioa musika munduan bere lehen diskarekin heldu zen: “De Santiago a Triana” (1994), eta bere heldutasun profesionalean Andaluziako udako musikaldien eta beste zenbait ekitaldietan hala nola Zamoran, Bartzelonan, Balentzian eta Mont de Marsan-en (Frantzia) ezinbestekoa bihurtu da. Manuel Moreno Junquera, Moraítoren gitarra akonpainamendu artean bereizten da. Bere gitarrak sekulako artistei akonpainatu die: Fernando Terremoto, Antonio Mairena, Manolo Caracol

edo Camarón de la Isla adibidez. Aparteko aipamena merezi du José Mercerekin egindako lana eta bere parte hartzeak El Barriorekin eta Joan Manuel Serrat berarekin. Bakarlari moduan bi diska argitaratu ditu: Morao y Oro (1992) y Morao, Morao. Abuztuak 27 XARNEGE XARNEGEren errepertorioan Mendebaldeko Pirinioaren bi aldetako ohiko dantza eta doinuak lotzen dira, Gaskoinakoak eta Euskal Herriakoak. Beraiek izango dira ostiraleko, abuztuaren 27ko protagonistak. Xarnege, edo Sharnègo,hitz gaskoia dugu. Euskal Herria eta Gaskoinaren arteko mugan dauden herriak, euskaraz eta gaskoieraz egiten dutenak, izendatzeko erabiltzen da. Joan Baudoin (VERD E BLU, UN PAS UN SAUT), Lucia Longué (Pakopolen, Dus Mots De Letras, Baal) eta Simon Guillaumin (Pakopolen, Pass'aires, Rock'n'trad, Paraulas De Bal, Baal) Juan Ezeiza (Ganbara, Euritan Blai, Lantz) eta Josean Martin Zarko (Ganbara, Alboka, Euritan Blai, Lantz) elkartzen dira. Ondorioa beren tradizioen bi musiken uztarketa da.

Page 20: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

20

Xarnegeren musika tradiziozkoa da, tinbre zaharretan aberatsa eta sailkatzeko zaila, gainera erabiltzen dituzten instrumentu askok Joan-ek eginiak dira, luthier eta bere herriko folklorearen ikertzailea baita. Gure arbasoek egiten zuten moduan dantzatzeko edo kantatzeko modukoa da Xarnegeren kontzertua. Abuztuak 28 CAPTAIN MERCIER 2.500 kontzertu eman eta gero, CAPTAIN MERCIER Europako Soul Musikaren talde onenetariko da. Rythm´n Funk dibertigarri paregabea bere frantseseko textuak eta jatorrizko konposaketak direla eta. Larunbatean, abuztuaren 28an, hamar musikari hauek Plaza Barria asaldatuko dute “Yeah!” bere azken diskaren soinuekin. Frantzian ez dago beste musika talderik non bere musikariek nazioarteko artista garrantzitsuenentzat jo eta konposatu duten. Hoien artean, Ray CHARLES, Quincy JONES, Dee Dee BRIDGEWATER, Michel PETRUCCIANNI, Didier LOCKWOOD, Stevie WONDER, Diana ROSS eta Johnny HALLIDAY. Captain Mercier groove makina bat da, funkagatik zoraturik dauden musikarien banda bat, umorez beteriko textuekin, Rhythm’n Funkeko antidepresore bat –itzulketarik ez duena eta moderazioz kontsumitu beharrekoa.

Page 21: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

21

Gizakundea Gizakunde Eliza MUSIKA KLASIKOAren maitaleentzako peregrinazio lekua izango da berriz ere. Arratsaldero, 20:30etatik aurrera, musika zerutarra belarri apartekoentzat. Aurtengo kontzertuak hurrengoak izango dira: IRUÑAKO GANBER KORU-TALDEA, BADKE QUARTET, REFLETS BIKOTEA-MICHEL ETA EMILIE GASTAUD, L’EMPORDAKO GAMBARA ORKESTRA, DIATESSARON ENSEMBLE, AGUIRRE ETA LEÓN BIKOTEA, ARABA CONSORT ETA COR SANT ESTEVE.

GIZAKUNDEA 2010 MUSIKA KLASIKOA 20:30

GIZAKUNDEA 20:30 ZAPATUA 21 IRUÑAKO GANBERA KORU-TALDEA

(IRUÑA) DOMEKA 22 BADKE QUARTET (SOKA

KUARTETOA- BRITANIA HANDIA). ASTELEHENA 23 REFLETS BIKOTEA- MICHEL ETA

EMILIE GASTAUD (ARPA ETA PERKUSIOA- FRANTZIA)

MARTITZENA 24 L`ÈMPORDAKO GAMBARA ORKESTRA (SOKA ORKESTRA GANBERA - KATALUNIA)

EGUAZTENA 25 DIATESSARON ENSEMBLE (AINTZINAKO MUSIKA- EUSKADI)

EGUENA 26 AGUIRRE ETA LEÓN BIKOTEA (AKORDEOIA ETA KLARINETEA- EUSKADI)

BARIKUA 27 ARABA CONSORT (SOKA ORKESTRA GANBERA- EUSKADI)

ZAPATUA 28 COR SANT ESTEVE (AHOTSA- KATALUNIA)

Abuztuak 21 IRUÑAKO GANBERA KORU-TALDEA

Abuztuak 21ean, Gizakunde elizan IRUÑAKO GANBERA ABESBATZAK Un día de fiesta a través de la polifonía del siglo XVI aurkeztuko du, garai bateko Errenazimentu eta Barroko musika. Abesbatza talde honek 1946tik darama XV, XVI eta XVII mendetako musikarekin lan egiten. Bere historian zehar munduko Nazioarteko Musikaldi garrantzitsuenetan

Page 22: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

22

hartu du parte, hala nola, Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Musikaldian, Grazeko Nazioarteko Musikaldian, Donostiako Musika Hamabostaldian eta Vienako Nazioarteko Musikaldian. Londreseko BBC Mikrofono, New Yorkeko Concert Hall, Vienako Konzerthaus, New Yorkeko Metropolitan House, Buenos Aireseko Colón Antzokia eta La habanako Antzoki Nagusian bezalako eszenatokietan aritu dira. Gainera sari ugari jaso ditu: Meritu Zibila Ordenaren Gomendioa, Alfonso X Jakituna Ordenaren Gomendioa eta Hegoamerikako Musika Kritikoen Eskolako diploma bertan izandako abesbatza onenari eta 2005ean Ministroen Kontseilua Lan Merituari Urrezko Domina eman zion. Abesbatzaren batutan Josep Cabré daukagu 2009tik. C. Schmidt eta K. Widmeren ikaslea izan zen Basilean eta J. Albaredarena Bartzelonan, bere jaioterria, eta baita L. Arseguetena Parisen. Bakarlari gonbidatua izan da Il Seminario Musicale, La Capella Reial de Catalunya, Il Teatro Lirico, The Harp Consort edo mexikoko La Fontegara bezalako taldeetan eta Ginebrako Daedalus, Vienako Private Musicke edo Ensemble Gilles Binchoisekoekin kolabortazen du sarritan. F. Gasull gitarrista eta konpositorearekin eta J.C. Ablitzer organistarekin lan egiten du baita. La Colombina ahots kuartetoaren sortzailea da eta bertan ari da gaur egun sarritan. Musika Konpainiaren sortazilea da eta Musikenen, Euskadiko Goi-Mailako Ikastegian, irakasten du. Abuztuak 21ean Iruñako Ganbera Abesbatzak bere batutapean egongo da Gizakunden. Abuztuak 22 BADKE QUARTET Abuztuak 22 BADKE QUARTETen txanda da, Erresuma Batuko hari laukote onenetariko bat, bere jarraitzaleen artean oso maitatua bere interpretazio sutsu eta kementsuengatik. Laukote hau 2002an sortu zen eta 2007an 5th Melbourne International Chamber Music Competitionean lehen saria eta publikoaren lehen saria irabazi zuen. Gainera munduko hari laukote osputsuenekin egin du lan, Alban Berg Quartet, Brodsky Quartet… 2009an taldeak Vienako Musikvereinean debutatu zuen eta orain dela gutxi Amsterdameko Concertgebouwen. Mark Padmorekin jo dute Frantzian eta Londresko Wigmore Hallean eta Kings Placean aritu dira. Badke Quartetek BBC Radio 3, Classic FM, Lyric FM (Irlanda), ABC Classic FM (Australia) eta European Broadcasting Unionentzako garabtu du. 2009an Brodsky Quartetekin jo zuten Mendelssohnen Zortzikotea, BBCrengatik emititua.

Page 23: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

23

Badke Quarteten kontzertua Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailaren eta Gasteizko Nazioarteko Musika Kurtsoaren lankidatzeran fruitua da. Kurtso hau abuztuaren 12tik 22ra ospatzen da Iñigo Alonsoren zuzendaritza artistikoaren pean eta bertan izan zen laukotea munduko hari laukoteei coachinga eskainiz. Nazioarteko hari maixu hauek Gizakunde elizan izango ditugu abuztuaren 22an. Abuztuak 23 REFLETS BIKOTEA

Abuztuak 23an, astelehenean, REFLETS BIKOTEA, gaurko ganbera musikaren bikote onenetariko bat izango da Sorkunden. Michel eta Emilie Gastaud dira bikote frantzes honen partaideak, bata perkusio eta bestea harpa jolea. Bilbon eskainiko duten kontzertuan erromantiko garaiko musika frantzesa da nagusi eta gainera Ghidoni konpositorearen Création mondiale obra mundo mailan estreinatuko dute. Emilieren birtuosismoa gaztaroan geratu zen agerian. Belgikako “Félix Godefroid” Nazioarteko Lehiaketan Hirugarren Saria lortu du eta Frantziako Gazteen Orkestragatik eta Gustav Mahler Gazteen Orkestragatik hautatua izan da Genovako VIII. Harpako Nazioarteko Kongresuan. Karajan Akademian eta Hamburgoko Hochschulean onartu dabe. Hamburger Symphoniker eta Berlineko Orkestra Filarmonikoan jo du eta sari pilo jaso situ

dagoeneko, heuren artean garrantzitsuena Hambrurgoko Hochschuleko “Ebel Preis” Lehen Saria delarik. Abuztuak 24 L`ÈMPORDAKO GAMBARA ORKESTRA CAMBRA DE L’EMPORDÁ ORKESTRAk Del divertimento al tango proposamenarekin hurbiltzen zaigu abuztuak 24an Gizakun Elizara. Figueresen 1989an sortua, bere errepertorioa musika barrokotik garaikidera doa, nazioko konpositoreen lanei garantzi berezia eskainiz. 15 disko baino gehiago argitaratu ditu eta RNE, Cataluña Radio, Cataluña Música eta TV3rako grabatu du. Musikaldi garrantzitsuenetan parte hartzen du sarritan eta bira anitz egiten ditu munduan zehar, 5 kontinentetako 44 herritan aktuatu eta 2.500 kontzertu eman ditularik. Bertako eta nazioarteko bakarlariekin egiten du lan eta Daniel Tosi, Lazlo Heltay eta Bruce Polayk zuzendu dute besteak beste. OCEk Estrasburgoko

Page 24: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

24

Europear Parlamentuaren egoitzan eman zuen kontzertuagatik Europear Mugimenduaren Nazioarteko Kontseiluaren Ohore Kidea izendatua zuten. 1992an Kataluinako Generalitatak Musika Sari Nazionala eman zion musika klasikoaren kategorian. Sortu zenetik, bere Zuzendari Burua carles Coll da. Bere batutapean Mozarten pozatik Albénizen tangoetara helduko gara asteartea 24an Gizakundean. Abuztuak 25 DIATESSARON ENSEMBLE Abuztuak 25ean Gizakun elizara iristsiko dira DIATESSARON ENSEMBLEren eskutik gure soinuak Le Basque-rekin. Musika eta dantza ekitaldi baten oinarriturik, musika instrumentalez osatutako programa bat eskaintzen digute dantzatzeko musika eta gutxitan entzun ahal izango dugun musika tartekatuz. Versalles-ko eta ohiko euskal musikaren arteko harremana erakusten duen ekitaldia da hau, barroko frantzesaren eta ohikoaren arteko nahasketa. Gainera erabiliko dituzten instrumentuak modelu historikoetan oinarritu dira; François Bodarten ganbaren biola, Maurice Ottigeren tiorba, Peter Biffinen gitarra eta J.L. Boudreau eta Adrian Brownen txirulak honen adibide dira.

2002an Elena Mtz. de Murguia eta Juan Vega Diatessaron Ensemble sortu zuten. Obra honetako musikariek eskarmentu handia eta ibilbide interesgarri dituzte musika klasikoan. Frantziako Arnagan, 2003 eta 2006an Ordiziako XVIII. Musika Barrokoaren zikloan, 2004 eta 2006an Donostiako Hamabostaldi Musikalan, 2005ean San Telmo Museoan, 2007 eta 2009an Matinées de Miramonen, XVIII Oñatiko Jardunaldi Musikaletan, Chillida Lekun edo 2006an Nafarroako Escena musikaldian. Gizakunden izango den Le Basque musika eta dantza barrokoen ekitaldia 2005ean Musikasten estreinatu zen. Gaur egun, taldea Pirinioetako Bakea eta Luis XIV.aren ezkontza Mª Teresarekin oroitzapena egiteko programa prestatzen ari da.

Abuztuak 26 AGUIRRE ETA LEÓN BIKOTEA Abuztuak 26an Gizakunde elizan akordeoiaren eta klarinetearen soinuak entzungo dira AGUIRRE LEÓN BIKOTEAri esker. Arantza Aguirre akordeonista eta Ana León klarinetista osatutako bikotea Helsinkiko Sibelius Academyn sortu zen 2008an musika ganberaren irakasgaian. 2008an Sibelius Academyren Gambera Aretoan debutatu zuen eta bi urte hauetan Bartzelonako Palau de la músican

Page 25: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

25

(2009), Ateneu Barcelonès (2009), Ateneo de Santander (2010) edo Manresako Kursaalean (2010) jo dute. Heuren parte-hartzea musikaldi nazionaletan eta nazioartekoetan nahiko arrunta da. Helsinikiko Korvat auki (2008), Bartzelonako 24 Cicle de Música del segle XX-XXI (2009) edo Vilatorradako Tardor de Sant Joan zikloetan (2009) eskaini dituzte kontzertuak. Heuren etorkizuneko proiektuen artean 2010eko irailan hasiko duten EEBBtako bira azpimarratu beharra dago baina data hau baino lehen Bilboko Gizakunden izango ditugu. Abuztuak 27 ARABA CONSORT Abuztuak 27an, ostiralean, ARABA CONSORTen txanda da. Sortu berria den talde instrumental honetan bere partaideen eskarmentu profesional handia aipatzekoa da. Talde honen errepertorioa estilo anitz batzen ditu, barrokotik XX.menderaen obra garrantzitsuenetaraino.

Araba Consorteko musikari gehienak Musikenetik datoz baina beste herrietatik etorritakoak ere badaude. Musikari hauek estilo ezberdinetako musikaren interpretazio pertsonala eta aproposa lortzeko elkartu ziren. Jotzen den errepertorioari buruz pentsatzeko eta ikertzeko beharra duten musikariak osatzen dute talde hau.

Taldeko partaideek herri ezberdinetako kontzertuetan jo dute eta musikari eta irakasle bezala ibilbide luzea dute. Ostiralean, Gizakunden, Fuga y misterio aurkezten dute, Mozart eta Vivaldiren piezak besteak beste dituen obra.

Abuztuak 28 COR SANT ESTEVE

COR SANT ESTEVE DE VILA-SECAren 30 urteko historia abuztuak 28an Gizakunden hautemango da. 1974an sortutako koru hau Vila-seca eta Tarragonaren musika talde garrantzitsuenetarikoa da. Bere lehen urteetan sari ezberdinak irazi zituen Estatuan eta atzerrian eta telebista katalanentzako, espainakoentzako eta atzerrikoentzako jo eta grabatu zuen. Bartzelonako eta Kataluinako Orkestra

Sinfoniko Nazionalarekin, Vila-Secako Orquesta de Cambrarekin, Espainako Gazteen Orkestra Nazionalarekin edo Orquestra Barroca Catalanarekin jo du. Antoni Ros-Marbà, Salvador Mas, Franz Paul Decker, Jacques Bodmer, Edmon Colomer, David A.

Page 26: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

26

Miller, Jordi Casas, María Guinand, Alberto Grau edo Ottavio Dantone izan ditu zuzendari gisa besteak beste. Bere azkenengo jardunaldien artean Torroella de Montgrí Musilkaldian Vivaldiren Juditha Triumphans, Vila-secako Musikaldian Hasseren Miserere en re eta OBCko 2009-2010 sasoian Salvador Masen batutapean Mendelssohn, Debussy eta Ravelen obren interpretazioak aurkitu ditzazkegu. Pergola Aurten ere programa bikoitza izango dugu Doña Casilda parkean. Goizez bilbainadak talde mitikoekin: BETI AURRERA, LOS TXIKIS, LOS 5 BILBAINOS, IRRINTZI, IÑAKI Y JESÚS Mª eta GAU PASA. Eta, gauez, HABANERAK, MARIACHIAK, BOLEROAK, GOATEKEAK eta BARIETATE IKUSKIZUNen txanda izango da. MARESME taldeak Bilboko gaua habaneraz beteko du; Mariachientzako espazio ere izango da REAL JALISKOrekin eta baita ere boleroentzat CUARTETO DE GUADALAJARArekin. MIKE KENNEDY, HELENA BIANCO ETA LOS MISMOS eta PEKENIKESen eskutik Pergola 60 eta 70.hamarkadako goateke erraldoia bihurtuko da; eta, ezin falta ASIER BILBAO eta bere showa. PASCUAL MOLONGUAren ahotsa ere izango dugu eszenatokian egun berean. Gainera, ORQUESTA GUATEQUE BAND eta DJ LUIS CARLOS DEL POZOk dantzan jarriko dute publikoa suen aurretik eta ondoren.

BILBAINADAk PERGOLA 12:00 H DOMEKA 22 LOS TXIKIS ASTELEHENA 23 LOS 5 BILBAINOS MARTITZENA 24 BETI AURRERA EGUAZTENA 25 GAU PASA EGUENA 26 IRRINTZI + IÑAKI Y JESUS Mª BARIKUE 27 LOS TXIKIS ZAPATUA 28 BETI AURRERA DOMEKA 29 LOS 5 BILBAINOS Abuztuaren 22 eta 27 LOS TXIKIS 50 urte baino gehiagoko ibilbidea daukaten LOS TXIKISek abuztuak 22 eta 27an Pergolara ekarriko dituzte heuren bilbainadak. Talde hau 1956an sortu zen Iñaki Nadal, Armando Ortega, José Luis Basterra eta Moisés Arberasen eskutik. Geroztik zenbait aldaketa suertatu dira eta gaur egun Ángel Barrena (lehen tenorra eta gitarra), Jesús Alonso (bigarren tenorra), Alejandro Bernal (baxua eta gitarra elektrikoa) eta Moisés Bañuelos (akordeoia).

Page 27: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

27

Los Txikisek zuzeneko aktuazio pilo egin dituzte eta ez bakarrik Bizkaian, baita Espainiako hiri garrantzitsuenetan eta beste herrietan ere; Inglaterra, Holanda, Frantzia edo Belgikan esate baterako. Irrati eta telebista programetan ere aktuatu dabe maíz eta 20 diska baino gehaigo grabatu dituzte. Bere konposizio garrantzitsuenen artean Athleticeri egindakoak daude. Honen adibide dira: 'Himno a Zarra', Felipe García de Guevara akordeonistak sortua, eta 'Athletic txapeldun', zeinen 100.000 ale zaldu ziren. 'Euskadi dulce aldea' da bere azken grabazioa eta Botxoa eta Athletic dute euren abestien iturri beti bezala. Heuren kalitatezko ahotsak eta publikoarekin duten lotura berezia taldearen bereizgarriak dira. Abuztuak 23 eta 29 LOS CINCO BILBAINOS

Pergolako bilbainadetan aurten ere ezin ziren falta LOS CINCO BILBAINOS, martxan jarraitzen duen penintsulako talde zaharrena. Aurten 60 urte betetzen dituzte Europa eta Amerikako eszenatoki garrantzitsuenetan abesten. Urte hauetan abesti botxeroaren edo eta bilbainaden talde nagusian bihurtu dira. Heuren 20 diska baino gehiagotan eta zuzenezko kontzertuetan estilo ezberdinak nahasten jakin dute. 2008an atera zuten azken diska, Las marismas de Urdaibai.

Taldeko kideak aldatu egin dira eta Josune Barroetaren akordeoiarekin

seikote bat izatera pasa dira. Herriko musika lantzen duen talde izugarri honek euskal musika jotzen du gehien bat, zortzikoak nagusiki. Baina bere errepertorioaren barne habanerak, jotak, pasodobleak, boleroak, txotisak eta nola ez, bilbainadak daude. Kideen profesionaltasun maila handia dela eta, kontzertuetan norbaitek bossak, blues, jazz etab. eskatzen badu, ausartu egiten dira. Los Cinco Bilbainos abuztuak 23 eta 29an Pergolan izango dira bilbainadak eta behar dena abesteko prest.

Abuztuak 24 Y 28 BETI AURRERA

Abuztuak 24 eta 28an bilbainaden talde gazteenaren txanda izango da, BETI AURRERA. 2007an sortutako talde honen helburua bilbainaden tradizio musikala eta herentzia kulturala bizirik mantzentzea da. Beti Aurrera gazteez osatutako bilbainaden talde bakarra da, inork ez du 60 urte bete, are gehiago, ia ez dute 30. Bost gazte hauen arrakasta umoreari zor diote. Gure herri kultura, ohiturak,

tradizioak, poztasuna eta Bilbogatik sentitzen duten maitasuna transmititzea da beraien

Page 28: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

28

asmoa. Gazteenak izan arren heuren musika New Yorkeko Central Parkean entzun da eta abuztuak 24 eta 28 Bilboko Pergolan. Abuztuaren 25 GAUPASA GAUPASAren bilbainada herrikoiak eta originalak Pergolara heltzen dira abuztuaren 25ean. 1996an sortu zen bilbainaden talde hau bere kideen artean emakume bat izan zuen lehena izan zen, Iratxe, bere akordeoilaria. Portugaleten sortu zen eta bere kide guztiak esker aldekoak dira. Bilbainadetaz aparte boleroak, rantxerak, baladak, etab. jotzen dituzte. GAUPASAk Bilboko Udaleko bilbainaden lehiaketan sari ugari irabazi ditu. Talde berak sortutako abestien artean bostek lehen saria jaso dute aipatutako lehiaketan: Vamos para Pozas, Canta Arboleda, ¡Atención, atención! eta 2009ko bi abesti irabazleak, Botxo Maitea euskaraz eta Bilbao ahora y siempre Bilbao gazteleraz. Beste 14 sarien artean, honako hauek daude: En cuadrilla, En fiestas, Hoy es un día especial, ¡Viva Pobeña!, Portu eta Bilbao jaietan, Tippi Tappa, Himno al Bilbao Basquet, Traineras en Bilbao eta 2007ko azken saria Mi bilbainita. Gaupasa herriko bilbainadak abesteaz gain bere abestiak konpasatzen dituen bilbainaden talde bakarra da. Bere kontzertuak poztasunez beteta daude eta horrela sentituko dabe asteazkenean Pergolara hurbiltzen diren guztiak. Abuztuaren 26 IRRINTZI + IÑAKI Y JESÚS Mª Abuztuak 26an, ostegunean, IRRINTZI eta IÑAKI ETA JESÚS Mª izango dira Pergolan. IRRINTZI taldearen ibilbidea ona eta luzea da. Frantzia, Holanda, Hego Amerikan, eta nola ez, Estatuko probintzi guztietan jo dute arrakasta itzela lortuz. Bilbainadak ezezik beste estilo batzuk era jorratzen dituzte; boleroak, abesti hegoamerikarrak, balsak… Nazioarteko arrakasta duten abestien bertsioak ere egiten dituzte baina oso era bitxian, armonizazio bereziarekin. Bere zuzeneko grabaketek eta aktuazioek publikoarekin konektatzea lortzen dute.

Page 29: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

29

Irrintziren atzetik Iñaki Basabe eta Jesús Mari Nuñez bikotearen txanda izango da. Iñaki eta Jesusek lehengo eta oraingo musika konposatu eta abesten dute baina beti ere sekulako umorearekin. Bere abestien artean ospe handia dute Santutxu F.K. aren Himnoa, Portugaleteko zubi esekiari eskainitako zortzikoa edo Artxandako Funikularrari egindako abestia. Hala ere heuren errepertorioan habanerak, mexikanak eta boleroak ere aurkitu ditzazkegu.

GOATEQUEAK PERGOLAN 21:00 ETA 23:00 ETA KONTZERTUAK 23:30

ZAPATUA 21 ORQUESTA GUATEQUE BAND 21:00etatik 22:15era eta

23:00etatik 23:30era ELSA BAEZA 23:30etatik aurrera

DOMEKA 22 LUIS CARLOS DEL POZO DJ 21:00etatik 22:15era eta 23:00etatik 23:30era PASCUAL MOLONGUA

ASIER BILBAO SHOW 23:30 ASTELEHENA 23 ORQUESTA GUATEQUE BAND 21:00etatik 22:15era eta

23:00etatik 23:30era MIKE KENNEDY 23:30etatik aurrera

MARTITZENA 24 LUIS CARLOS DEL POZO DJ 21:00etatik 22:15era eta 23:00etatik 23:30era

NOCHE DE BOLEROS CUARTETO GUADALAJARArekin 23:30etatik aurrera

EGUAZTENA 25 ORQUESTA GUATEQUE BAND 21:00etatik 22:15era eta 23:00etatik 23:30era

HELENA BIANCO Y LOS MISMOS 23:30etatik aurrera EGUENA 26 LUIS CARLOS DEL POZO DJ 21:00etatik 22:30era eta

23:00etatik 23:30era HABANERAS DEL MARESME AGRUPACIÓN CORAL

BILBAINA 23:30etatik aurrera BARIKUA 27 LUIS CARLOS DEL POZO DJ 21:00etatik 22:15era eta

23:00etatik 23:30era MARIACHI REAL JALISCO 23:30etatik aurrera

ZAPATUA 28 LUIS CARLOS DEL POZO DJ 21:00 22:30 23:00 23:30 PEKENIKES 23:30etatik aurrera

Page 30: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

30

Abuztuak 21 ELSA BAEZA Abuztuak 21ean ELSA BAEZA abeslari kubatarraren abesti ezagunenak izango ditugu Pergolan. Alberto Baeza Flores, idazle eta poeta txilenoaren alabak laster erakutsi zuen hispoamerikar musika folklorikoarengatik ardura handia. Europarekin izan zuen lehen harremana Pariseko intelektualekin izan zen bertara bizitzera joan zenean. Espainara 60. hamarkadan heldu zen eta bertan geratu zen bizitzera Basilio Martín Patinoren Nueve cartas a Berta filmean parte hartu eta Eusebio Poncela aktorearekin batera Los Fantastikos musikala protagonizatu eta gero. 1969an Especial Pop programa aurkezten du TVEn abeslari bezala bere lehen pausuak ematen dituen bitartean. 1975tik aurrera bere lehen arrakastak lortzen ditu C.B.S.ren artista bakarlaria delarik. El Cristo de Palacagüina, "El Credo", "La Luna Enamora" eta "Oye" bezalako abestiekin musika zerrenden lehen postuak, sari anitz eta urrezko zenbait diska lortzen ditu. 80an La Misa Campesina Nicaragüenseren partaide egiten da Miguel Bosé, Ana Belén, Sergio eta Estíbaliz, Laredo eta El Guadalupanorekin batera. Obra honek arrakasta berri bat eta urrezko diska berri bat suposatu zuen. Berarekin lan egin duten produktoreen artean Fernando Arbex, Los Brincosen sortzailea; Oscar Gómez eta Juan Carlos Calderón, zeinekin brasildar musika errezitalak eman zituen jazzeko klubetan, aurkitu ditzazkegu. Bere moldatzaileen artean musikari handiak daude; hala nola, Waldo de los Ríos, Juan Marqués kubatarra, Agustín Serrano, Ivor Raymonde eta Richard Hewson. Eszenatokitik at zenbait urte eman eta gero, bere diska Lo mejor de Elsa Baeza atera eta 1994tik 1995era bira berri bat egiten du Espainian zehar, "Mágicos 60", Tony Ronald, Karina, Micky eta Lorenzo Santamaríarekin batera. 60 eta 70eko magia hori Pergolan izango da larunbata 21ean. Abuztuak 22 ASIER BILBAO SHOW Bilboko asteburuko gau guztiak girotzera ohituta dagoen ASIER BILBAO Aste Nagusian izango dugu Pergolako abuztuak 22ko gaua alaitzen. Transformistaren showa cabaret eta umore garratz ikutuekin hornituta, ikuslea eragitera dator. 18 urtetik showman bezala lanean badarama ere, beti lortzen du bere ikuskizunak ezberdinak eta bakarrak izan daitezen guztien barrea lortuz.

Page 31: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

31

Abuztuak 23 MIKE KENNEDY Abuztuak 23an MIKE KENNEDY, Los Bravosen abeslari ospetsuak, bere abesti arrakastatsuenak hurbilduko dizkigu Pergolara. Bere benetako izena Michael Volker Kogel da eta 1944an Berlinen jaio zen. Espainara 1965an heldu zen The Runaways taldeko abeslari bezala. Baina urte bereko amaiaren banandu egin ziren gauzak ez zihoazelako oso ondo. Aurrera jarraitu nahi zuetenek Los Sonors taldeko kide ohi batzuekin elkartu ziren eta honela Los Bravos sortu zuten. Talde honek munduko lehen postua lortu zuen eta espainiar poparen ibilbide arrakastatsuena izan zuen. Ezinezkoa da "Black is black"ez ez oroitzea. Abesti hau 1966ko udan heldu zen, gona-motza eta gin-kasarekin batera. Mike Kennedy Los Bravosen izarra eta taldeak grabatutako bi filmen protagonista izan zen. Baina 1968an Mike eta Los Bravos banandu egiten dira eta lehengoak bere ibilbidea bakarlari gisa hasten du. Geroztik 4 Lp argitaratu ditu, azkenengoa "Mike is Mike" izenburupean, eta "Louisiana" eta "Hay lotería" bezalako zenbait abesti. Astelehena 23an, berrogei eta hamar urte baino gehiagoko jendeak bere oroitzapenean ditiuen abestiak izango dira Pergolan: 'Los chicos con las chicas', 'La motocicleta', 'Black is black' edo 'Bring a little lovin'. Abuztuak 24 CUARTETO SON TAPATIO DE GUADALAJARA

Abuztuak 24, asteartea, CUARTETO SON TAPATIOk boleroak eskainiko ditu Pergolan. Talde hau 2001ean, Guadalajaran, lau musikari ospetsuk sortu zuten. Mexiko eta EEBBtan zenbait bira egin eta gero, Bea Bronchal abeslaria kontratatu zuten, Jaliskoko ahots onenetarikoa duen emakumea. Pergolako eszenatokitik mexikoko bolero, ohiko abesti mexikarrak eta latinoamerikokako klasikoen bilduma bat eskainiko dute mexikoko ahots interesgarrienetariko bati eta kalitate handiko musikariei esker.

Abuztuak 25 HELENA BIANCO Y LOS MISMOS Abuztuak 25ean HELENA BIANCO Y LOS MISMOS 60 eta 70 hamarkadara eramango gaituzte Pergolako eszenatokitik. Helena Bianco 17 urterekin hasi zen musika munduan, Los Mismos pop taldearen abeslaria egin zenean. 60/70 hamarkadako pop musikaren talde garrantzitsuena izan zen eta 15 urte igaro zituen eszenatokien gainean.

Page 32: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

32

Beste abeslarien abestiak eta propioak abesten egin ziren ospetsuak eta udako abesti asko egitea lortu zuten. Azpamarratzekoak dira taldeak bere hamazazpi lehenengo egunetan 2 musikaldietan lortu zituen zazpi sariak; hirukote honen ahotsak eta eszenaratzea, musikaldi nazionaletan eta naziortekotan lehiatzeko talde aproposan bilakatu zien. Helena Biankoren ahotsarekin ezagunak egin dira, besteak beste El Puente, Voy a pintar las paredes con tu nombre eta Ata una cinta alrededor del viejo roble. Hauek entzuteko aukera izango da asteazkenean Pergolan. Abuztuak 26 HABANERAS DEL MARESME + AGRUPACIÓN CORAL BILBAINA

Abuztuak 26an Pergolan izango dira HABANERAS DEL MARESME eta AGRUPACIÓN CORAL BILBAÍNA. Habaneras del Maresme taldearen ahotsak Faust Villalta, Joan Botey, Jaume Romaguera, gitarra jolea baita, eta Eugeni Gil, akordeoian eta rekinton osatzen dute. Kataluinako kostaldean hainbeste arrakasta duen habanera talde ezberdinetatik datoz talde honen eskarmentu handiko kideak.

Meditarraneoko kostaldeko habanera musikaldi guztietan hartu dabe parte eta sekulako arrakasta izan zuten Calella de Palafrugellen, genero honetako erdigunea, non ospe handia duten “ron cremat”ekin amaitzen diren itsasaldeko kantadak. Estatuko mota honetako musikaldi gehienetan hartu dute parte. Egun berean, Pergolan, Agrupación Coral Bilbainak joko du. Hiriburuko abesbatz ezberdinetako kideez sortutako taldea Victor Diegok zuzentzen du eta bere errepertorioko habanera onenak abesteaz gain ikus-entzuleekin batera abestuko dute La Paloma habaneren musikaldi honi amaiera emateko. Abuztuak 27 MARIACHI REAL JALISCO Ostirala 27an mariatxiek hartuko dute Pergolako eszenatokia MARIACHI REAL JALISCOrekin. Mexikotik datorren talde hau 2002an Guadalajaran sortu zen. Mariatxi errepertorioko onena eta bereziena jotzeko bildu diren jakiskoko talde ezberdinen kideek osatzen dute talde hau. Bere errepertorioaren barne ohiko rantxeren klasikoak eta gaurko mariatxia aurkitu daitezke. Latinoamerikako herrialde desberdinetan, EEBBtan eta Kanadan biran ibili eta gero, Mariachi Real Jalisco Europara iritsi da bi hilabeteko bira Espainia, Frantzia eta Italian zehar egiteko uztailetik irailera. Ostiralean, Bilboko Pergola rantxeraz eta korridoz josiko dute.

Page 33: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

33

Abuztuak 28 PEKENIKES Abuztuak 28an 60 hamarkadaren musika izango dugu berriz ere Pergolan LOS PEKENIKESen eskutik. Talde hau Madrilen sortu zen 1959an Alfonso eta Lucas Sainz anaiak buru izanik eta Ignacio Martín Sequeros eta Pepe Nieto kide. 60 hamarkadako popeko pertsonai ugari igaro dira talde honetatik: Juan eta Junior, Eddy Guzmán, Felipe Alcover, José Barranco, Félix Arribas, Tony Luz eta baita Luis Eduardo Aute ere. Anglosaxoi abesti ugariren gaztelerazko bertsioak egin zituzten, 60 hamarkadako Los cuatro muleros abestiaren arrakasta eta gero talde instrumentala bihurtu arte.

Bere lehen album instrumentala 1966koa da eta bertan aurkitu ditzazkegu Lady Pepa, Frente a Palacio edo Hilo de Seda bezalako abestiak. Bere ibilbideko beste abesti ospetsuen artean Ritmo de Conciertos, Embustero y Bailarín (Tony Britorena), Sombras y Rejas edo Arena Caliente daude. Talde honek garrantzi handia izan zuen bere garaiko pop mugimenduan bere abesteko era eta erabilitako konponketengatik. Honen lekuko izango dira larunbatean Pergolara hurbiltzen diren guztiak.

Page 34: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

34

Banda Kioskoan eta Areatzako berbenak Bilboko Udal Bandak goizero kontzertua eskainiko du KIOSKOan. Eta gauetan, berbenak izango dira Areatzan. Alde Zaharreko kaleetan eta Zabalgune inguruan kaleko musika banda eta fanfarria desberdinak ibiliko dira giroa animatuz egunez. Bilbotarrak bilbainada taldea Zazpi Kaleetan ibiliko da egunero eguerdian.

ORKESTAK AREATZAN 23:00 ETA 02:00 ZAPATUA 21 REMIX DOMEKA 22 LUHARTZ

ASTELEHENA 23 LISKER MARTITZENA 24 ALTO VOLTAJE EGUEAZTENA 25 KOSMOS

EGUENA 26 REMIX BARIKUA 27 EGAN ZAPATUA 28 KOSMOS

Page 35: 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 … · 2010EKO ASTE NAGUSIAN EGONGO DIREN 100 EKITALDI ... Bilboko Pop-rock ... sexuz, desioaz eta errealitatearekiko gatazketaz, beldurretaz,

353516/08/2010

Oharra Turismo eta Jaietako Prentsa Bulegoko blogean ikusi eta komentatu daiteke: www.bilbaofestak.com 

Grupo PROYECCION. T. 944790880 e‐mail [email protected]  Gorka Bravo T. 656703215  

35

Aste Nagusiko Bertoko Pop Rock Erakustaldia Bilborock 2010eko Aste Nagusiko Bertoko Pop Rock Erakustaldiaren egoitza izango da, abuztuaren 21etik 28ra arte. Erakustaldiak edizio berezia ospatuko du aurten: 25.a hain zuzen. Biborockeko eszenatokian arratsaldero, 20:00etan, bertoko Pop Rock bi talde arituko dira. Guztira hamasei talde izango dira arituko direnak eszenatoki honetan.

BERTOKO POP-ROCK - BILBOROCK – 20:00 ZAPATUA 21: ROCK´N ROLL METRAIA

PORCO BRAVO DOMEKA 22: METAL EVIL SEEDS

ALL REASONS ASTELEHENA 23: HARD ROCK

LAST FAIR DEAL THE SULFATORS

MARTITZENA 24: INDIE POP

AUTOSTEREO EIGHTMAN

EGUAZTENA 25: PUNK-ROCK VINAGRE ELFO NEGRO

EGUENA 26: GARAJE-ROCK

ÚLTIMO DÍA GORA GORA KIDS

BARIKUA 27: ROCK METAL MEIDO HORN OF THE RHINO

ZAPATUA 28: POWER POP

THE EXTENDED PLAYS THE QÜIBBLES

OHARRA: Informazio gehiago edo argazkirik behar baduzue, Aste Nagusiko prentsa bulegora jo dezakezue.