Mac Intyre - Mintegiko aurkezpena euskaraz

Post on 16-Jan-2015

584 views 6 download

description

 

Transcript of Mac Intyre - Mintegiko aurkezpena euskaraz

Komunikatzeko gogoa

ulertzen eta garatzen

Peter D. MacIntyre

Cape Breton Unibertsitatea

Sydney, Eskozia Berria, Kanada

EMUNen aurkeztua

2007ko urrian

2

Mintegiaren antolamendua

� WTC teoriaren oinarriak labur berrikustea (20 minutu)

� Ardatza: komunikatzearen aldeko hautua egitea edo ez

� WTCaz egindako ikerketak labur berrikustea (10 minutu)

� WTCan situazio-aldaketa islatzen duen aktibitatea (20 minutu)

� Talde-eztabaida WTCari eragiten dioten faktoreei buruz (35 minutu)

� Eztabaida: WTC altuko eta baxuko esperientzia pertsonalak� Eztabaida: egoera nola aldatu, WTC areagotzeko� Ardatza: lantegian parte hartzen dutenen esperientzia

pertsonalak

� Laburpena eta ondorioak (5 minutu)

3

Hizkuntza-ikasleak noiz bihurtzen

dira hizkuntza-erabiltzaile? (Modern Language Journal aldizkarian laster agertuko den lan batetik hartua)

� Erabakitzeko uneak motibazioaren eta hizkuntz

antsietatearen arteko talka islatzen du

� beste zenbait prozesu ere badaude tartean

� Borondatezko ekintza, erabaki askea

� Batzuetan oharkabekoa, besteetan kontzientea

� «Nia» islatzen du

� Lau ikerlan

� Parte-hartzaileen esperientzia pertsonalak

4

Hizkuntz antsietatea

� 3 kontzeptu-maila

� Bereizgarriarena

� Egoerari atxikia

� Kondizioarena

� 3 iragarpen-maila

� Eskasa

� Oso ona

� Aski ezagutzen ez dena

“L2-ren ikasketarekin lotutako kezka eta emozionalitatea (normalean negatiboa)”

1. oharra: SLAn*, aztergai diren aldagaien arteko erlazioak oso desberdinak

izan daitezke, kontzeptuak zein abstrakzio-mailatan definitzen diren (hau da, bereizgarriarena, egoerari atxikia edo kondizioarena).

*SLA: Second Language Acquisition / Bigarren hizkuntzaren jabetze-prozesua

5

Motibazioa

� Gardner-en SE eredua

�Motibazio integratzailea

� Dörnyei-ren L2 sistema motibazionala

�Ni «ideala»

�«Obligaziozko» nia

6

Gardner-en motibazio integratzailea

Izaera integratzailea

Ikasketa-

situazioarekiko

jarrera

Motibazioa Hizkuntz

lorpena

Hizkuntz jarrera

Motibazio integratzailea:

BesteakBesteak

2. oharra: hizkuntza bat ikasteko motibazio nagusia beste kultura-talde

bateko jendearekin komunikazio-harremanak garatzea izaten da.

7

Motibazio-kontzeptuen zabaltzea

SLAn

� Autodeterminazioaren teoria (Noels)

� Planteamendu fisiologikoak (Schummann)

� Ikaslearen autonomia (Ushioda)

� Zereginari atxikitako motibazioa (Julkunen)

� Prozesuaren eredua (Dörnyei & Otto)

� L2 sistema motibazionala (Dörnyei)

� Ikuspegi kritiko-kualitatiboa (Norton)

8

Dörnyei-ren L2 sistema

motibazionala

� Beharrezkoa da motibazio integratzailea

birformulatzea, aintzat hartzeko:

� Kontakturik gabeko ikasketa-situazioak

� Mundu zabaleko ingelesak ez du talde etnikorik

� Integratzailea eta instrumentala batera gertatzen dira

� Ni ideala (izan nahi genukeena)

� Obligaziozko nia (izan behar genukeena)

� L2 ikasketa-esperientzia (aurretiko L2 jokabidea)

9

«Nia»ren izaeraz

� Nia:“Hasieran bakarra, estatikoa eta osoa-edo zirudien

entitate hura dimentsio eta aurpegi anitzeko egitura dinamiko bihurtu da, gizarte-informazioa prozesatzearen alderdi orotan sistematikoki sartuta dagoena.”

� (Markus eta Wurf, 1987, 301. or.).

• Nortasuna – alde anitzekoa, dinamikoa

• Motibazioa - alde anitzekoa, dinamikoa

10

Ni posibleak (PS) motibazio gisa

� PSak norberaren etorkizuneko ikuspenak dira� Desio adina beldur eragiten dute

� Teoriak desioaren eta beldurraren arteko oreka nabarmentzen du

� Itxaropen lausoak eta uste zehatzak

� Ni berri baten ikuspena motibatzailea izaten da� Helburuak argitzen ditu

� Jokabidea helburuarekin lotzen du

� Sariak izan litezkeenak hornitzen ditu, ekintzen ordainetan

� Zenbat eta espezifikoagoak izan, orduan eta hobeto gidatzen dute jokabidea (Oyserman et al., 2004)

11

Motibazioak aldatu egiten dira

denborarekin

� Hainbat motibazio-prozesu gertatzen dira

jokabidea gauzatu aurretik, gauzatu ahala eta

gauzatu ondoren.

� Motibazio-planteamenduek denbora-

erreferentzia bat izango dute berekin; adibidez:

� Iraupen luzeagoko prozesuetan ardaztu (integratzailea)

� Azkar aldatzen diren gertaeratan ardaztu (zereginak)

3. oharra: motibazioak hizkuntz ikasketari eragiten dion modua aldatu

egiten da, azterketan dagoen denbora-erreferentzia aldatu ahala.

12

Testuinguru sozialeta indibiduala

Testuinguru afektibo-kognitiboa

Motibazio joerak

Jokabide intentzioa

Komunikazio-

jokabidea

Aurrekari kokatuak

I. geruza

II. geruza

III. geruza

IV. geruza

VI. geruza

V. geruzaEgoera

soziala

Talde arteko

jarrerak

Talde arteko giroa Nortasuna

Komunikatzeko

gaitasuna

L2

Autokonfiantza

Pertsona

arteko

motibazioa

Egoera

Komunikatiboan

autokonfiantza

Pertsona jakin

batekin

komunikatu nahia

L2 erabilera

Komunikatzeko

gogoa

Talde arteko

motibazioa

1

2

3 4

5 6 7

8 9 10

11 12

13

WTC kontzeptua

� Hasierako L1 kontzeptua «bereizgarri»erakoa zen

� Gure kontzeptuak prestutasun «kondizio»bat proposatzen du

� Komunikazioari ekitea hautu kontua da

� Borondatezko ekintza

14

Borondatea

� Historia luzea psikologian eta filosofian

� Ia erabat bazter utzitako kontzeptua, nahimen librearen moduko kontzeptuak erabili ezintzat jo zirenean

� Anitzak eta, batzuetan, aurkakoak diren bulkadek ekintzari nola eragiten dioten aztertzeko aukera ematen du

4. oharra: borondatezko hautuak aztertzeak frogatzen du aurkako

prozesuek (adibidez, hurbiltzea eta saihestea) bat egiten dutela, eta

bigarren hizkuntzako komunikaziori eragiten diotela.

15

Bi ikerlan komunikazioari ekiteko

prozesuaz

� MacIntyre, Babin eta Clément (1999)

� Ahozko eta idatzizko komunikazioaz

� MacIntyre, Clément eta Noels, 2007

� Baldintza ezagunetan, pertsona barnerakoiek gehiago ikasi zuten eta WTC handiagoa zuten

pertsona kanporakoiek baino

� Baldintza ezezagun samarretan, pertsona kanporakoiek gehiago ikasi zuten eta WTC

handiagoa zuten pertsona barnerakoiek baino

16

Izaeraren (kanporakoia / barnerakoia) eta

ikasketa-egoeraren kondizioen (ezagunak / ezezagunak) eragina

0

5

10

15

20

25

Oso antzekoa Antzeko samarra Batere antzik ez

Barnerako ia

Kanporako ia

Azterketa ostekoa

WTC egoera

17

Bi azterlan ardaztu

Baker eta MacIntyre (2000)

� 200 ingeles hiztun frantsesa ikasten, programa

arruntean nahiz murgiltze-programan

� Bi egoera deskribatuta

� gogotsu

� gogogabe

� Gaiak eta emozioen adierazpena aztertu

genituen

18

Gogotsu

� Murgiltze-programetako ikasleek erreakzio emozional ahulagoak agertu zituzten egoera horietan, bestelako programetako ikasleekin alderatuta.

� Programa arrunteko ikasleak pozik agertzen ziren lorpen txikiekin:

“Nire aitak joskintza eta eztei-jantzi denda bat dauka… eta egun batean frantsesez mintzatzen zen andre bat sartu zen. Aitaren emazteak badaki frantsesez baina egun hartan kanpoan zen, eta hari [andrehari] kasu egiteko gai izan nintzen, beste egun batean itzularazteko adina bai, behintzat.”

19

Gogogabe

� Murgiltze-programetako ikasleek emozio handiagoa adierazi zuten egoera horietan

� Murgiltze-programan nahiz bestelakoan, ikasleak gehien zapuzten zituen gertaera solaskide frankofonoek ingelesera jauzi egitea zen� borondatez hautatutako norberaren aurkezpena seko

ukatzea, lotsagarria da

� gauza bitxia, askok esperientzia motibatzailetzat jo zuten

20

Bigarren azterlan ardaztua

� Berriz ere, gogotsu/gogogabe

� 100 ikasle anglofono eta frankofonotik gora, Ottawan

� erakunde oso elebiduna, hiri elebiduna

� Normalean, frantses hiztunek eskarmentu handiagoa dute ingelesez mintzatzen, alderantziz baino

21

Gogotsu

� Ingeles hiztunak gogotsu, beste aukera bakarra isilik geratzea zenean (azaldutako egoeren % 25)� Solaskideak ingelesez egitea espero zen, ahal izanez gero

� Ingeles hiztunek adierazi zuten akats-zuzenketak WTC igoarazi edo jaitsarazi egiten zuela, testuingurua nolakoa zen (% 20k aipatu zuen akats-zuzenketa).

“Gogotsu agertuko nintzateke inguruan lagunak baneuzka. Beti sentitu izan naiz eroso ikasgelan mintzatzen. Ikasgelatik kanpo, ordea, iruditzen zait jendea ni analizatzen ari dela. Ez zait axola irakasleek ni analizatzea, baina ezagunek egitea ez zait gustatzen.”

� Frantses hiztunak oso gogotsu agertzen ziren oro har, batez ere lagunek ingelesez hitz egiten bazuten

22

Gogogabe – Ingeles hiztunak

� Anglofonoek bi egoera azaldu zituzten:

� autokonfiantza falta frantsesean (% 20tik gora)

� arrotzei hitz egitea (% 20tik gora)

� analizatuak eta kritikatuak zirenaren

irudipena adierazi zuten, batez ere azentua

eta gramatika zirela-eta

� Gogoratu William James-ek zioena: ‘kanpoalde

hotza’ indar geldiarazle gisa.

23

Gogogabe – Frantses hiztunak

� Gogogabeak frankofonoekin (% 50)

� familia, lagun eta abarrekin.

� Dimentsio politikoa, ingelesak frantsesaren indarra mehatxatzen du

� Hiztegi oso espezifikoa, situazioari oso atxikia

“Quand je dois parler de sujets tres precis ou je ne suis pas certains de l’exactitude des termes.” (“Oso gai zehatzez hitz egin behar eta terminologia egokiaz ziur ez nagoenean.”)

24

Erabakia hartzeko unean…

� Faktore askok igoaraz edo jaitsaraz dezakete urratsa emateko probabilitatea � Psikologikoak

� Pedagogikoak

� Egoerazkoak

� Linguistikoak

� Soziopolitikoak

� Denborarekin, faktore horien eragina aldatu, indartu edo ahuldu egin daiteke

25

Kurt Lewin-en eremuaren teoria

� Batera existitzen diren eta bata bestearen mendeko diren hainbat alderditan oinarritzen da ekintza.

� Bizitza osoaren vs bat-bateko eraginak� Bat-bateko eraginek inpaktu handiagoa dute ekintzan

� Indar bultzatzaileak vs indar geldiarazleak� Errazagoa da ekintza aldaraztea indar geldiarazleak

gutxituz� Ottawan ingeles hiztunak geldiarazita zeuden

26

Egin beharreko ikerketak� Indar bultzatzaileak eta geldiarazleak hobeto ulertu

� Une-, kondizio-mailako prozesuetan ardaztu

� Ereduen konplexutasuna areagotu� Wen eta Clément (2003), txinatarren artean beste indar

geldiarazle batzuek dute eragina (begirunean eta arduran oinarrituak)

� Yashima-k (2002) aurkitu zuenez, hizkuntza ikasteko atzerriko egonaldietan lortuko zen egokitzea eta gogobetetasuna iragartzen du WTCak

5. oharra: SLAn etorkizunean egin beharreko ikerketek honako hau izan

beharko lukete ardatz: hiztun bat komunikazioari ekin edo ez erabakitzen

ari den unean jokoan sartzen diren indar geldiarazleak.

27

Laburpena: «oharrak»

1.: SLAn, aztergai diren aldagaien arteko

erlazioak oso desberdinak izan daitezke,

kontzeptuak zein abstrakzio-mailatan

definitzen diren (hau da, kondizioarena,

egoerari atxikia edo bereizgarriarena).

2.: hizkuntza bat ikasteko motibazio nagusia

beste kultura-talde bateko jendearekin

komunikazio-harremanak garatzea izaten da.

28

Laburpena: «Jakituriaren fruituak»

3.: motibazioak hizkuntz ikasketari eragiten dion modua aldatu egiten da, azterketan dagoen denbora-erreferentzia aldatu ahala.

4.: borondatezko hautuak aztertzeak frogatzen du aurkako prozesuek (adibidez, hurbiltzea eta saihestea) bat egiten dutela, eta bigarren hizkuntzako komunikaziaori eragiten diotela.

5.: SLAn etorkizunean egin beharreko ikerketek honako hau izan beharko lukete ardatz: hiztun bat komunikazioari ekin edo ez erabakitzen ari den unean jokoan sartzen diren indar geldiarazleak.

29

Mintegiko jarduerak

� WTC gogotsu eta gogogabeko ariketa (esku-orria)

� WTC galderak mintegiko parte-hartzaileei (esku-orria)

� WTC eta ni posibleak

� (esku-orria)

Komunikatzeko gogoa:ikastetik komunikatzerako

muga psikologikoa zeharkatzea.

Peter D. MacIntyre

Cape Breton Unibertsitatea

Sydney, Eskozia Berria, Kanada

EMUNen aurkeztua

2007ko urrian