Arrosadian Euskaraz 3

12
M artxoa pasatu dugu, aldizka- ririk gabe, baina Martxoaren 8a gogora ekarri nahi dugu. Gure gizartean ezinbesteko giltzarri diren emakumeen eguna, alegia. Morez tindaturiko hilabetea, morez tindaturiko eguna. Baina aski da mart- xoaren 8an karrikara ateratzearekin? Ez, noski ezetz! Aunitz dago egiteko oraino eta urteak dira morez margotu behar ditugunak. Editorial honen lehenbiziko hitzak, beraz, emakume euskaldunei zuzenduak dira. EHEn militatzen dugun emakumeak, herri mugimenduan ibiltzen diren emaku- meak, Euskal Herriko eta munduko emakumeak. Arrosadiako Emakume Taldeari muxu handi eta berezi bat, auzoan feminismoaren aldeko borro- kan dihardute eta. Gora emakumeen borroka! Euskararen aldeko borrokak ere ez du atse- denik hartzerik eta martxoan ere izan dugu Euskaraz Bizi Eguna. Bi hilabetetan ozen aditu da EHEren aldarria Donostiako eta Gernika-Lumoko karriketan barna. Sasiak gainditzeko asmoz, hiztunon zein herriaren burujabetza aldarri. Jende andana hizkunt- za eskubideen defentsan, ofizialtasuna gal- deginez. Eta honen ondotik apirila datorkigu euskararen aldeko martxarik jendet- suenarekin: Korrika. Hamazazpigarre- nez zeharkatuko ditu Euskal Herriko herri eta hiriak, hamazazpigarrenez euskalakari aunitz batuko zaizkio leku- koaren gibelean. Eta jadanik hasi dira beroketa ariketak: Korrika Gala urtarri- lean, Korrika Jaia martxoan eta Korrika Kulturala hilabete hauetan guztietan. Korrika da belaunaldi orok bi urterik behin ilusio handiz parte hartzen duen martxa. Korrika ezinbesteko da oraino, aunitz baitago egiteko euska- raren normalizazio prozesuan. Bide horretan Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak izugarrizko lana egiten du Arrosadian, Nafarroan eta Euskal Herri osoan ere. Horregatio, ezinbestekoa da auzokide oro karrika- ra ateratzea. Hasi beroketa ariketekin, ostiralean Korrika dator eta!! 22:18ak aldera pasatuko da Arrosadiatik. Auzoko kilometroa Leyre Bodegetan hasiko da eta Zaragoza etorbidean akitu. Baina ezin ahantzi dezakegu joan den hilabeteak utzi digun albiste nagusie- netariko batez: D ereduak goiti egin du, %10 hazi da euskarazko hezkunt- zaren eskaria. Eskola publiko zein Ikastoletan antzeman dute igoera hau eta kontent paratzeko gisakoa da albistea. Baina, zoritxarrez, oraino aunitz dago egiteko, izan ere, 5 hau- rretatik bakarra baizik ez da euskal- dunduko aurten. Esan nahi baita belaunaldi berriak ere ez direla eus- kaldunak izanen %100ean, ezta %50ean ere. Nafarroako Gobernuari galdegin behar zaio ofizialtasuna, eskatu behar zaizkio euskararen alde- ko politikak eta exijitu behar zaio Nafarroa euskaldunerako bidean urrats eraginkorrak eman ditzan. Auzoz-auzo, herririk-herri, Nafarroako berezko hizkuntzari bult- zada eman behar diogu. Euskaraz biziz, euskaraz heziz. Eredu bakar batek bermatzen du haurren euskal- duntzea, eredu bakar batek bermat- zen du eleaniztasuna: D ereduak. Beraz, euskaldundu ditzagun haur- eskolak, eskolak, institutuak, lanbide heziketako zentroak eta unibertsitate- ak. Goazen korrika, euskalakariz osa- turiko herria berreskuratzera: Nafarroa euskaldunaren bidean, hez- kuntza sistema euskalduna! 3, 2, 1 ... KORRIKA!! Arrosadiako euskaltzaleen kazeta digitala 3. alea 2011ko apirila Arrosadian (Iruñea)

description

Arrosadian Euskaraz aldizkari digitalaren 3. alea

Transcript of Arrosadian Euskaraz 3

Page 1: Arrosadian Euskaraz 3

Martxoa pasatu dugu, aldizka-ririk gabe, baina Martxoaren8a gogora ekarri nahi dugu.

Gure gizartean ezinbesteko giltzarridiren emakumeen eguna, alegia.Morez tindaturiko hilabetea, moreztindaturiko eguna. Baina aski da mart-xoaren 8an karrikara ateratzearekin?Ez, noski ezetz! Aunitz dago egitekooraino eta urteak dira morez margotubehar ditugunak. Editorial honenlehenbiziko hitzak, beraz, emakumeeuskaldunei zuzenduak dira. EHEnmilitatzen dugun emakumeak, herrimugimenduan ibiltzen diren emaku-meak, Euskal Herriko eta mundukoemakumeak. Arrosadiako EmakumeTaldeari muxu handi eta berezi bat,auzoan feminismoaren aldeko borro-kan dihardute eta. Gora emakumeenborroka!Euskararen aldeko borrokak ere ez du atse-denik hartzerik eta martxoan ere izan duguEuskaraz Bizi Eguna. Bi hilabetetan ozenaditu da EHEren aldarria Donostiako etaGernika-Lumoko karriketan barna. Sasiakgainditzeko asmoz, hiztunon zein herriarenburujabetza aldarri. Jende andana hizkunt-za eskubideen defentsan, ofizialtasuna gal-deginez.

Eta honen ondotik apirila datorkigueuskararen aldeko martxarik jendet-suenarekin: Korrika. Hamazazpigarre-nez zeharkatuko ditu Euskal Herrikoherri eta hiriak, hamazazpigarrenezeuskalakari aunitz batuko zaizkio leku-koaren gibelean. Eta jadanik hasi diraberoketa ariketak: Korrika Gala urtarri-lean, Korrika Jaia martxoan etaKorrika Kulturala hilabete hauetanguztietan.Korrika da belaunaldi orok bi urterikbehin ilusio handiz parte hartzenduen martxa. Korrika ezinbesteko daoraino, aunitz baitago egiteko euska-raren normalizazio prozesuan. Bidehorretan Alfabetatze EuskalduntzeKoordinakundeak izugarrizko lanaegiten du Arrosadian, Nafarroan etaEuskal Herri osoan ere. Horregatio,ezinbestekoa da auzokide oro karrika-ra ateratzea. Hasi beroketa ariketekin,ostiralean Korrika dator eta!! 22:18akaldera pasatuko da Arrosadiatik.Auzoko kilometroa Leyre Bodegetanhasiko da eta Zaragoza etorbideanakitu.Baina ezin ahantzi dezakegu joan denhilabeteak utzi digun albiste nagusie-netariko batez: D ereduak goiti egin

du, %10 hazi da euskarazko hezkunt-zaren eskaria. Eskola publiko zeinIkastoletan antzeman dute igoera haueta kontent paratzeko gisakoa daalbistea. Baina, zoritxarrez, orainoaunitz dago egiteko, izan ere, 5 hau-rretatik bakarra baizik ez da euskal-dunduko aurten. Esan nahi baitabelaunaldi berriak ere ez direla eus-kaldunak izanen %100ean, ezta%50ean ere. Nafarroako Gobernuarigaldegin behar zaio ofizialtasuna,eskatu behar zaizkio euskararen alde-ko politikak eta exijitu behar zaioNafarroa euskaldunerako bideanurrats eraginkorrak eman ditzan.Auzoz-auzo, herririk-herri,Nafarroako berezko hizkuntzari bult-zada eman behar diogu. Euskarazbiziz, euskaraz heziz. Eredu bakarbatek bermatzen du haurren euskal-duntzea, eredu bakar batek bermat-zen du eleaniztasuna: D ereduak.Beraz, euskaldundu ditzagun haur-eskolak, eskolak, institutuak, lanbideheziketako zentroak eta unibertsitate-ak. Goazen korrika, euskalakariz osa-turiko herria berreskuratzera:NNaaffaarrrrooaa eeuusskkaalldduunnaarreenn bbiiddeeaann,, hheezz--kkuunnttzzaa ssiisstteemmaa eeuusskkaalldduunnaa!!

3, 2, 1 ... KORRIKA!!

Arrosadiako euskaltzaleen kazeta digitala3. alea

2011ko apirilaArrosadian (Iruñea)

Page 2: Arrosadian Euskaraz 3

Apirilaren 8an IRUÑEAN22.18ak aldera ARROSADIAN

Page 3: Arrosadian Euskaraz 3

Gaurkoanzer?

EEuusskkaarraazz BBiizzii EEgguunnaa4. orr.

DD eerreedduuaakk ggooiittii %%11009. orr

BBaarrnneetteeggiiaa5. orr

KKoorrrriikkaa 11776-7 orr.

ZZeennbbaatt bbuurruu10-11. orr

Page 4: Arrosadian Euskaraz 3

kkrroonniikkaa

4

Euskaraz, biziko daEuskal HerriaEguraldia lagun, bigarren Euskaraz Bizi Egunak jende aunitz bildu zuen Gernika-Lumon

Ekimenez beteriko eguna izan zen mart-xoaren 19a. Euskal HerrianEuskarazek egun hori aukeratu

zuen Euskaraz Bizi Eguna antolatzeko.Gernika-Lumon izan zen aurten etaharrera ona izan zuen. 11ak aldera emanzioten hasiera egunari. Azoka, erakus-keta, puzgarriak, orotariko tailerrak,herri kirolak, hamaiketakoa, mendimartxakoei harrera, musika, dantzan, ...eguraldia lagun, jende andana bildu zenGernika-Lumoko udal plazan. Bienbitartean 'Izan, egin, eragin. EuskalHerrian Euskaraz' dokumentala ikusgaiizan zen Gaztetxean.Goiza ongi joan bazen, hobeki izanduzen bazkaria. Arrosadia eta Iruñerrikozerbitzariekin ezin zuen bestela izan.500 lagun inguruk bapo bazkaldu etabertsolariak izan zituzten gozagarri.Igor Elortza, Onintza Enbeita, AnderElortegi eta Beñat Ugartetxea izan zirenbazkalondoa girotzeko arduradunak.Irri, kafe eta patxaran artean gusturaibili ziren bertsolariak, baita ikusleakere. Azkar pasatu zen denbora eta kon-turatzeko 18.30ak ziren, manifestaziora-ko tenorea. Gernik-Lumoko karrikakzeharkatu zituen euskararen aldeko

aldarriak. Sasiguzien gainetikeuskaraz bizi!Lelopean galde-gin zuten euska-raz bizitzekoeskubidea. Jai-gunean akitu zenmartxa eta bertanaurreskua, musi-ka eta, ohi denez,diskurtsoa izanziren. Arratsaldean ber-tako elektrotxarangak animatu zituenkarrikak. Tabernaz taberna ibili zirenjendea jai-gunera erakartzeko asmoz.Gauean izanen ziren kontzertuak etaSarkor, Betagarri eta Joxpa taularatuziren. Betagarrik izugarrizko jendetzabildu zuen eta Joxpak eman zion erro-meria doinua gauari. Dena-den, kont-zertuen ondotik tabernak zabalik izanziren parranda jarraitu nahi zutenenda-ko.Zazpi urtez, bigarren bestaBigarren Euskaraz Bizi Eguna izanduzen aurtengoa. Historia, baina, luzeagoadu EHEren bestak. HizkuntzaEskubideen Egunarekinhasi zena Euskaraz BiziEguna bilakatu zen joanzen urtean Etxarri-Aranatzen. 30. urteurrena-rekin egin zuen EHEkbesta egunaren izen aldaketa.Euskaraz Bizi Egunak etorkizunera soeragile euskaltzaleak egin dituen plan-teamenduetarako mugarri izan zen.Egun honekin norbanakoengandikhasita eta komunitateari so, euskarazbizitzearen aldeko apustua indartunahi izan du EHEk. Taldeak azalduzuenez “euskaldunok sasi artetik saltoegin eta garenaz harro gaudela erakus-teko eguna da”. EHEk zazpi urte daramatza euskara

indartzeko egunak prestatuz. 2003anhasi zuen bere ibilbidea HizkuntzaEskubideen Egunak. Orduan ereGernika-Lumon izan zen EHEren besta.Egun solte bat izan bazen ere, hor hasizen errotzen eta 2004an hasiko da ofi-zialki Hizkuntza Eskubideen Eguna.Lesakan 'Bai ofizialtasunari!' lelopeanabiatu zen egun hau. Hurrengo urteanOiartzunen 'Konpromisoen sokatik tira!Ofizialtasuna!' izan zen HEEeko lema.Santurtzin 'Hizkuntza Eskubideendefentsa guztion esku' aldarrikatu zen2006an eta 2007an 'Euskara ofizialaherri guztietan, Euskal Herrian' mezua

helarazi zenAzpeititik. 2008anAtarrabian antolatuzen pare bat urteaurrerago inguruetanantolatzerik izan ez

zen eguna. 'Urratsez urrats EuskalHerria euskalduna eraiki!' izan zenorduko leloa. Hondar HizkuntzaEskubideen Eguna 2009an ospatu zenOndarrun. Orduan hasia zen 'euskarazbizi' hori errotzen, 'Euskaraz bizizEuskal Herri euskalduna eraiki!' mezuazabaltzen hasi zen EHE. Joan den urte-an 'Euskal Herrian Euskaraz bizi!Euskal Herri euskalduna eraiki!' aldarri-katu zuen lehenbiziko Euskaraz BiziEgunak.

500 bat lagun bilduziren bazkarian;kontzertuek ere

arrakasta izan zuten

Igone Lamarain EHEko kidea manifestaldiaren amaieran

Bazkarian euskaltzale aunitz bildu ziren.Bertsoez gozatzeko parada izan zuten.

Page 5: Arrosadian Euskaraz 3

kkoorrrriikkaa ggaallaa

5

Irakasleek ere gozatuzuten barnetegian.Inauteri giroan murgil-du ziren denak.Euskaraz bizitzeko aste-burua zen, ikasteko,baina baita ongi pasa-tzeko ere.Irudietan ikasleakm o z o r r a t u r i k .Sagardantza, Miel Otxineta hartza besteakbeste.

Ostiralean a te rpera i r i t s iginen, eta afaria baino lehengaragardo batzuk edan geni-

tuen. Afaldu ondoren gure arteanezagutzeko gynkana egin genuen.Elizondora joan ginen eta tabernaztaberna frogak egin genituen, noski,kriston mozkorra harrapatzen ariginen bitartean.Geroz eta denbora gehiago pasa,jendea orduan eta jatorragoa bihurt-zen zen.Bat batean, ez dakigu nola, agertuginen aterpean. Ia ia begiak itxigabe, jada klasean geunden, agoni-zatzen. Oraindik alkohola odolean

herrira joan ginen bertako jendeare-kin mintzatzera eta bi ordu beran-duago bazkaltzera (bazkaria izanzen zaporearen festa).Ironia utziz, gero mendira joanginen eta txapa erraldoia bota ziguneuripean eta lokatz artean. Txangoabukatu zenean, Arizkuneko ihaute-rietara abiatu ginen. Bertan Pedrokhartzarekin ligatu zuen. ArizkunetikErratzura joan ginen kotxe kaleji-ran. Erratzun, Iñigok eta Mariak pastakjan zituzten. Panpina erre ondorenbatzuk afaldu genuen. Non daEguzkiñe? Maria Jesus eta bere

akordeoiaren bila joan zenBenidormera “pajaritoak” abesten.Handik Elizondora iritsi ginenparranda jarraitzera eta Uxuek,Baztango tekila guztia edan zuenez,muxuka AEKkideok akosatu gin-tuen. Kar, kar. Gau hartan Etxaurikez zuen ligatu Marina Erratzungeratu zelako.Igandean berriro ia ia lo egin gabeAmaiurrera joan ginen eta errotaikusi, taloa jan eta monolitora igoginen. Handik bazkaltzera joanginen eta jarraian etxera.Bukatzeko, leloa: Ander o noAnder, zaldiko LA�DER!

Egun ederrak pasatu zituzten euskaltegiko ikasle eta irakasleek barnetegian. Maitasuna izan zen bertako prota-gonista, gisa orotako maitasuna agian, baina maitasuna azken finean. Otsailaren 18, 19 eta 20an Baztanera abia-tu ziren euskaltegiko ikasleak. Hiru egunez egon ziren euskara ahoan eta parranda gogoan. Bueltan ARROSADIANEUSKARAZ aldizkari digitalerako kronikatxoa prestatu dute:

Ma i ta sune z b e t e r i k oa s t e bu r u a Ba z ta n en

Page 6: Arrosadian Euskaraz 3

Az k e n e a nhemen da, eus-kararen aldekolasterketarik

jendetsuena, manifesta-ziorik esperatuena etaekimenik garrantzitsue-netarikoa. Euskal Herriosoa goitik beheiti, men-debaldetik ekialderazeharkatzeko prest dagoAEK eta haiek antolatu-riko Korrika. Prest ereherritarrak. Hasi beroke-ta lanetan, aurki duguKorrika 17 Arrosadian.Apirilaren 7an hasiko daTrebiñun eta hamar egu-nen buruan akituDonostian. ???km eginendituzte euskalakari anda-nak. Lekukoa eskurikesku ibiliko da ostegune-tik igandera, korrika, gel-

ditu gabe. 17. edizioa duKorrikak, bi urterikbehin egiten den laster-ketak, eta urterik urtegeroz eta indartsuagoaditzen da euskararenaldeko aldarria EuskalHerri osoan zehar. Iruñera hilaren 8an aile-gatuko da, hau da,Trebiñutik atera eta biha-ramunean. 19:00ak alde-ra izanen da Iruñerrian,baina 22:18ak arte ez daArrosadiatik pasatuko.Mutiloatik etorriko damartxa bizian eta auzoanbarna ibiliko da minutubatzuk. Auzoko kilome-troa Leyre Bodegaktabernaren parean hasieta Zaragoza etorbiderabitarte izanen da.Gainera, Korrika aurten

berandu datorrenez,merendua prestatu duauzoko AEK-k. Beraz,

korrikan hasi aitzinhobeki izanen da SanFermin peñatik pasatueta indarrak hartzea.Alde Zaharrera, berriz,22:45ak aldera ailegatu-ko da. Emozio handiko

tenoreak bizi ohidira parte zaharrekokarriketan eta aur-ten ere antzeko iza-nen da. Farolenargipean, ozenoihukatuko duteeuskaltzaleek ofi-zialtasunaren alda-rria YolandaBarcinak aditudezan. Bartzina ent-zun, Iruñea euskal-dun! eta gisa horre-tako konsignekmargotuko dute

Iruñeko karriketanbarraskilo izugarria.

EuskalakarieiEuskal Herrian bizi denaeuskal herritarra da, eus-kalduna euskaraz dakie-na. AEK-k, baina, euska-ra “maitatu”, “ikasi” eta“erabiltzen” duten horieizuzendu nahi die aurten-go mezua. Eta nola izen-datu pertsona hauek?Bada, “euskalkari” hitzaerabili dute. “Euskarazegiteko, maitatu, ikasieta aritu egin behar da;hanka sartzeko beldurrikgabe”, diote. EuskalHerria euskalduntzebidean, protagonismoaherritarrei eman nahi dieaurten Korrikak.“Herritar guztiak euska-lakari izango direnEuskal Herria da

eerrrreeppoorrttaajjeeaa

6

Adi euskalakari,badator korrikaOstiralean ailegatuko da Korrika Arrosadiara,22:18ak aldera hartuko dugu lekukoa

Korrika 16 Arrosadia zeharkatzen

Porrotx, joan den urtean, lekukoa eskuan

Page 7: Arrosadian Euskaraz 3

Korrikaren azken helmu-ga; Euskal Herri euskal-duna da AEKren azkenhelburua”, azaldu dute.Urtero bezala, mezuare-kin batera logotipoa etakanta ere zabaldu dute.Aurten Gose izan daKorrikaren doinua sortuduen taldea. InesOsinalderen trikitia adi-tuko da hamar egunezlasterketaren aitzineandoan kamionean. Pausozpauso gelditu barik, pau-soz pauso maitatu ari,pausoz pauso euskala-kari!

EuskaltzaindiariKorrikak norbanakoakzein erakundeak oment-zen ditu edizio guzietan.Aurtengoan Euskal-

tzaindiari eskeini-ko diote euskara-ren aldeko laster-keta. Arrazoiaunitz dira euska-raren normalkunt-zarako arauakematen dituen era-kunde honi eskerona adierazteko.Izan ere, 1919tikibili da euskarababesten, ikertzeneta arautzenEuskaltzaindiarenlanak sortu zueneuskara batua, hizkuntza-ren biziraupenerako etanormalizaziorako ezin-besteko tresna. Baina euskara batua ezda atxiki dakiokeen lanbakarra. AEK-ko ardura-dunek argi dute:

“Euskara batua sortzeazgain, Euskaltzaindiakeuskalkien ondarea jasot-zen ere jakin du, dialek-tologiari buruzko hainbatikerketa eta EuskararenHerri Hizkeren Atlasaizenekoa egin eta argita-

ratu dituelarik”. Honetazgain, EuskaltzaindiakHelduen EuskalduntzeAlfabetatzea eta AEKbera ere bultzatu zituelaazpimarratu dute.

7

mmaanniiffeessttaazziioo nnaazziioonnaallaa

Aurreko KorrikakKorrika 1 Oñati-Bilbo (1980). “Zuk ere esan bai euskarari”, “40.000 adultos están haciendo Euskadi”Korrika 2 Iruñea-Donostia (1982) “AEK, euskararen alternatiba herritarra; Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde”Korrika 3 Baiona-Bilbo (1983) “Euskaraz eta kitto!”Korrika 4 Atharratze-Iruñea (1985) “Herri bat, hizkuntza bat”Korrika 5 Hendaia-Bilbo (1987) “Euskara, zeurea”Korrika 6 Iruñea-Donostia (1989) “Euskara korrika eta kitto. Euskal Herriak AEK”Korrika 7 Gasteiz-Baiona (1991) “Korrika euskara, euskaraz Euskal Herria”Korrika 8 Iruñea-Bilbo (1993) “Denok maite dugu gure herria euskaraz”Korrika 9 Donibane Garazi-Gasteiz (1995) “Jalgi hadi euskaraz”Korrika 10 Arantzazu-Bilbo (1997) “Euskal Herria korrika”Korrika 11 Iruñea-Donostia (1999) “Zu eta ni euskaraz”Korrika 12 Gasteiz-Baiona (2001) “Mundu bat euskarara bildu”Korrika 13 Maule-Iruñea (2003) “Herri bat geroa lantzen, korrika”Korrika 14 Orreaga-Bilbo (2005) “Euskal Herria euskalduntzen. �i ere bai”Korrika 15 Karrantza-Iruñea (2007) “Heldu”Korrika 16 Tutera-Gasteiz (2009) “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira”Korrika17 Trebiñu-Donostia (2011) “Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari”

EHEren banderola 2009ko Korrikan

Page 8: Arrosadian Euskaraz 3

aallbbiisstteeaakk

8

300 eragilerekin batera, Kontseiluak ere bereegin du Gernikako Akordioa. “Bake bideanaterabide demokratikoa” erdiesteko bide-orria izan nahi du besteak-beste EzkerAbertzaleak, Aralarrek eta EuskoAlkartasunak izenpeturiko hitzarmenak.Kontseiluak hizkuntza-eskubideen aldekoaldarria batzeko proposamena egin zuen etalortu ere, Gernikako Akordioaren sinatzaileorok onartu baitute euskararen aldeko para-grafoa. Paul Bilbao Kontseiluko ordezkariakhonela azaldu zuen beren proposamenaAtano III.ean eginiko aurkezpenean:“Euskal Herria bake bidera eta aterabidedemokratikoetara eramango badugu, euska-raren gutxiagotze-prozesuari ere erreparatu

behar zaio”.Kontseiluak proposaturiko paragrafoan dioeskarak herria “ardazten” duela. “Hizkuntzada gure identitatearen zeinu eta adierazgarrinagusia”, dio testuak. Euskaldunek “duinta-sunez” bizitzeko duten “beharra” azpimarrat-zen du eta norberak bere herriko hizkuntzanbizitzea “oinarrizko eskubidea” dela azpima-rratzen du. Estatuek euskararekiko izandakojarrera ere azaldu eta deitoratzen duKontseiluaren paragrafoak. “Urte luzeetanEstatuek apliokatu dituzten politikek euska-raren, herri honetako berezko hizkuntzaren,berreskurapenari galga besterik ez diotejarri”. Gernikako sinatzaileen aburuzEstatuek aitzina eramandako politikek eragindute Euskal Herrian euskaraz bizitzeko ezin-tasuna.

Espainiaren jarreraEuskal Herria banatzen duten bi Estatuei

zuzentzen bada ere, espainiar Estatuak baduaipamen zuzen bat. Bertan leporatzen zaizkioeuskararen aldeko herri-mugimenduaren“aurka hartutako neurriak”. Alegia, “krimi-nalizazioa, miaketak, atxiloketak, tortura,hedabideen itxierak, baimenik ezak” eta abar.Akordioan esaten denez, “erasoaldi” honek“Estatu gai baten dimentsioa” eta “izaeraestrategikoa” du.

Hizkuntza-eskubideak ere Gernikako AkordioanKontseiluak bide-orriasinatu du hizkuntza-eskubideen aldeko konpromisoa bildu ondotik

Urteurren zaporeaizan du aurtenGazte EgunakApirlaren 2an ospatu zuen ArrosadiakoGazte Asanbladak auzoko Gazte Eguna.Aurtengoan 15. urteurrena izanik, bereziaizan da gainera. Goizetik gauera bitarteegitarau oparoa prestatu zuen.Kontzertuak izan ziren AGAren apusturiksendoena eta gauean gaupasa izan zen SanFermin peñan.Urteurrenarekin bateralogotipo aldaketa egin dute gazteek.

Alde Zaharreaneuskazko ereduaHaur-eskola euskalduna aldarrikatu duteIruñeko Alde Zaharrean. HorretarakoAlde Zaharrean Haur Eskola Euskaraztaldea sortu dute. Bertan 3-6 urte bitarte-ko haurren %70ak eredu euskalduneanikasten du, horregatik uste dute ez zaio-la eskariari behar bezala erantzuten.Alde Zaharreko haur-eskola bakarrakerdarazko eredua baizik ez eskaintzeasalatu dute eta eskariaren %20ari baizikez erantzutea “lotsagarria” iduri dute. Egun Txantrean daude Iruñeko 2 haur-eskola euskaldun bakarrak. Hiriburuanorotara 621 plaza eskaintzen dira espai-nolez eta 276 ingelesez. Bertako hiz-kuntzan, berriz, 164 haurrek baizik ezindute ikasi, gurasoen eskaritik hagitzurruti.

Gernikako Akordioaren aurkezpena

Page 9: Arrosadian Euskaraz 3

Goiti egin du euskaldundukodiren haurren kopuruak. 2011-12 ikasturterako aurrematri-kulak egin ondotik, iazko1800 beharrean 2000 bat iza-nen dira D ereduan ikasikodutenak. Beraz, aurrematriku-lak ia %10ean egin du goitieta berri “hagitz positiboa”izan da NafarroakoIkastetxeetako ZuzendarienElkartearendako (NIZE) etaNafarroako IkastolenElkartearendako (NIE). Halaere, oraindik ere 5 haurretatikbakarra baizik ez da euskal-dunduko Nafarroa Garaian.Zehazki eskola publikoan1276 eskari izan ziren joanden urtean eta 1400 aurtengo-an. Ikastoletan 486tik 538rapasatu dira urtebetean. Horrekesan nahi du %9,7 eta %10,4igo dela hurrenez-hurren D

ereduko aurrematrikula.Gainera, Ikastolen Elkarteakezin izan dio eskari guzieierantzun eta 40 bat haurrekezinen dute eskola pribatuanikasi. Arrosadiako HegoaldeIkastetxe Publikoak ere antze-man du eskaeren igoera.Zuzendariak kontentIñaki Andueza, Alaitz ikastet-xeko zuzendari etaNIZEko pesidentea, kon-tent azaldu da sare publi-koaren gorakadarekin.Bere aburuz egindakokanpainari esker jasodituzte emaitza hauek.“Kanpaina positiboa izandelakoan gaude eta gura-soak gure ikastetxeakaukeratzera bultzatuditu”, esan du. Bestalde,eleaniztasuna erdiesteko“eredurik egokiena” eus-

kalduntzen duena dela ereaipatu du. “Egokiena da hiz-kuntza ofizialak zein atzerri-koak ikasteko”.Pello Mariñela NIEko presi-denteak ere harrera ona egindie emaitza hauei. Hala erepena azaldu du eskaera ororiezinen baitiote erantzun. Goitiegin dute eskola pribatuan

ikasteko eskaerak Lizarran,Lesakan, Beran, Baztanen,Tafallan, Zangozan etaIruñerriako hiruretan.Gainera, Lizarrako ikastolahanditzen saiatuko direlaaipatu du. Lizarra, Tafalla etaZangoza eremu ez-euskaldunizendatu ditu NafarroakoGobernuak.

ggaauurrkkoottaassuunnaa

9

D ereduak goiti egin du %10ean

Apirilaren 10ean ospatuko du Sortzen-Ikasbatuazek zonifikazioaren aurkakobigarren besta. Aurten Mendigorrian iza-nen da eta Biderra elkartearekin bateraprestatu dute egun osoko egitarau “herri-koi, oparo eta solidarioa”. Zonifikaziorikez! Ofizialtasuna Mendigorrian, Artaxoaneta Euskal Herri osoan lemapean bildunahi dituzte euskaltzaleak. Goizeko10etan hasi eta 20.00ak arte iraunen dubestak. Musika eta jana ez da faltako egunosoan zehar eta arratsalde parteanTximeletak erromeria eskeiniko du. Joanden urtean 5.000 lagun bildu zituen bestahonek Artaxoan.“Helburua Nafarroa osoan euskararen

ofizialtasuna eta auzo zein herri guztietaneuskaraz ikasteko eskubidea aldarrikat-zea da”, azaldu dute antolatzaileek.Bidenabar, inguruetan ikastetxe euskal-dunak itxi izana salatuko dute. Ziraukieta Mañerun itxi dira aipatu eskolak, Dereduan ezin baitzuten irakatsi, etahorregatik batuko dira bestara. NestorSalabarria Sortzen-Ikasbatuazeko kide-ak azaldu du bertako ikasleek Gareserajoan behar dutela orain. Euskararen ofi-zialtasunaren bestan, beraz, hainbataldarri batuko dira. Hala, denek helburukomuna izanen dute: NafarroakoGobernuak inposaturiko zonifikazioabertan beheiti uztea.

Laguntza ekonomikoaAldarriarekin batera, helburua dirua bilt-zea izanen da. Mendigorrian eta Artaxoaneuskaraz ikasteko debekuak egunero 8haur mugiarazten ditu Garesera. Horrek6.000 eurotik goitiko gastua suposatzendie urtean. Hala ere, euskaraz ikastenduten haurren gurasoek sortu dutenBiderra elkarteak ez du etsitzeko asmorik.Instituzioetatik laguntzarik ez badute ere,“borrokatzen” jarraitzeko asmoa berretsidute haien seme-alaben “eskubideak erres-petatuak izan arte”. Biderra elkarteko kide-ek uste dute “lotsagarria” dela XXI. men-dean “hainbeste traba” paratzea “kalitatekoirakaskuntza” aukeratzerako tenorean.

Ofiz ial tasuna galdegi n e n du Sortzen-Ikasbatuazek Mendigorrian

Hegoalde ikastolan ere goiti egin du matrikulazioak.

Eskola publikoan zein ikastoletan antzeman da eredu euskalduna-ren igoera; hala ere 5 haurretatik bakarra euskaldunduko da oraino

Nafarroa osoan D ereduan ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute

Page 10: Arrosadian Euskaraz 3

zzeennbbaatt bbuurruu

10

ZZeennbbaatt buru...hhaaiinnbbaatt aburu

DD eerreedduuaakk ggooiitti egin du %10

“Igoera pozgarria bada ere,oraindik lan asko dago egite-ko eta ezin dugu ahaztu insti-tuzioek lagundu beharreanoztopoak jartzen dituztela”

"Ea guk, helduok, ere %10gehiago hitz egiten duguneuskaraz"

Luis Urzainki(LABeko kidea):

Aintzane Marin(AEKko irakaslea):

Page 11: Arrosadian Euskaraz 3

iirriittzziiaa

11

Zenbat bbuurruu......hainbatt aabbuurruu

D ereduak goittii eeggiinn dduu %%1100

"Hala da, soilik falta da kale-an euskara %10 gehiagoentzutea"

"Pozgarria da, baina oraindikgobernua presionatu behardugu egiten duguna bainogeihago"

Usue Sorauren(Arrosadiako KulturKordinadorako kidea):

Xabier Sarda(Ezker Abertzalea):

Page 12: Arrosadian Euskaraz 3

Apirilak 77.. Korrika Trebiñun hasiko da.

Apirilak 88.. Korrika Arrosadiatik pasatuko da 22.18ean.

Apirilak 99.. Nafarroako Bertsolari Txapelketako Finala Labrit frontonean.

Apirilak 1100..Ateraldi kulturala: Zangotza, Leire, Liedena.

Apirilak 1166.. Ofizialtasunaren aldeko besta Mendigorrian.

Apirilak 1133--1166.. Euskal Astea Alegria de Iruña peñan.

Apirilak 1177.. Korrika Donostian akituko da.

Apirilak 2244.. Nafarroaren Eguna eta Aberri Eguna Baigorrin.

ΑΠ ΙΡ Ι ΛΕΚΟ ΑΓΕΝ∆ΑΑΠ ΙΡ Ι ΛΕΚΟ ΑΓΕΝ∆Α