argitagarbi euskaraz

Click here to load reader

  • date post

    10-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    228
  • download

    6

Embed Size (px)

description

udal argibiderako buletina

Transcript of argitagarbi euskaraz

  • argitagarbiUdal argibiderako buletina

    Beharrezkoak al ziren 2011ko murrizketak?

    Nola ekidin ahal ziren 2011ko murrizketak?

    Beharrezkoak al dira 2012rako aurrekontuetako murrizketak?

    2012rako murrizketak ekidin daitezke?

    Parte hartu ahal den aurrekontuen alde

    ARGITAGARBI EUSKERA:Maquetacin 1 18/12/11 19:08 Pgina 1

  • Lehendabiziko Argitagarbi honen xede dugu Lizarrako hiritarrek Udaleko kudeaketaren berri zu-

    zenean izatea. Helburu honen baitan, egungo UPNren gobernu taldea bertze talde politikoei egi-

    ten ari zaizkion aurrekontuetarako proposamenak ezagutarazi nahi dizkiogu biztanleriari.

    Gure ustez proposamen hauek herritarrei helarazteko biderik egokiena Hiritarren Parte har-

    tzeko Batzordeak beharko luke, hala nola bertze edozein hedatze publikorako ekinbide ere. Ta-

    malez baina, parte hartzea eta gardentasuna kontzeptu ezezagunak eta erabilera eskasekoak

    dira UPN Estella-Lizarrako Udalean egiten ari den kudeaketan.

    Egoera honen aurrean, Lizarrako Bilduk lizarratarrak informatzeko ardura bere gain hartu du eta

    aldi berean hiritarrei parte hartzeko bideak eskaini nahi dizkie. Horrela, denon artean konponbide

    berriak plazaratu ahalko ditugu egun eskuartean dugun 2012ko aurrekontuen zirriborroaren gai-

    nean.

    Horretarako, zuen eskura utzi nahi ditugu gure helbide elektronikoa

    [email protected] eta Udalean Bilduk duen bulegoaren ordutegia; astelehenetan 18.00etatik

    19.00etara eta asteazkenetan 11.30etik 12.30era zabalik izanen da. Ordutegi horren barruan on-

    doko telefono zenbakira deitzeko aukera ere badago 948 548 248.

    >argitagarbi

    >2

    ARGITAGARBI EUSKERA:Maquetacin 1 18/12/11 19:08 Pgina 2

  • Beharrezkoak al ziren 2011ko murrizketak? Behin eta berriro aipatzen ari dira murrizketak beharrezkoak eta ezinbertzekoak direla. LizarrakoBilduren ustetan ordea, kudeaketa egokiaren bitartez eta xahutzea ekidinez, murrizketa haueksaihestu ahalko lirateke.

    UPNren udal gobernu taldeak Kultura, Gazteria, Garapen Bidean dauden Herrialdeei Laguntza,Ongizate Soziala, Ander Deuna Feriaren Antolaketa, Merkatarien Elkarteari laguntzak, argiztapenpublikoa eta bertze eremuetan ezarritako murrizketak ez dira ez krisiaren ezta NafarroakoGobernuak ohiko transferentzietan egindako murrizketen ondorio ere.

    Alkateak egin dituen agerpen publiko guztietan murrizketak azaltzen eta zuritzen saiatu da.Hiritarrei sinetsarazi nahi izan die egoera ekonomiko zatar hau ez litzatekeela existituko baldineta Nafarroako Gobernuak murrizketak egin izan ez balitu. Horrekin gutxi ez eta, baieztatu egin dumurrizketa horiek izan ez balira Udalak superabita izanen zukeela aurten.

    Bildutik aldiz, baieztatzen ahal dugu aurten ez dela inolako murrizketarik behar. Nahikoa litzatekehiriaren ongizate orokorrari zuzendutako kudeaketa egin nahi izatearekin.

    Hasiera batean, Nafarroako Gobernuak 300.000 euro murrizteko asmoa zuen ohikotransferentzietatik; azkenik, 80.000 euro inguru izanen dira.

    Hau horrela izanik, eta Alkatearen adierazpenei kasu eginez, nahikoa litzateke Udalak 80.000euro horiek lortzearekin 2011an superabita izateko. Murrizketen beharrik gabe.

    Udal argibiderako buletina

    3argitagarbi

    >4

    ARGITAGARBI EUSKERA:Maquetacin 1 18/12/11 19:08 Pgina 4

  • Beharrezkoak al dira 2012rako aurrekontuetako murrizketak?Alkatetzak udal taldeei berriki aurkeztu digun aurrekontuen zirriborroan, bertze murrizketenartean, ondokoa proposatu du bertan:

    Begibistakoa da zirriborroan aurreikusitako murrizketa askok gure hiriko elkarte-ehundurarieragiten diotela; ehundura hori, zalantzarik gabe, hiriko aktiborik nagusienetakoa da. Bertzetikongizate sozialaren eremuko inbertsioek ere murrizketa bereziki mingarriak jasaten dituzte, hainjuxtu babestuen egon beharko lukeen eremua egungo abagune sozioekonomiko honetan.

    Udal argibiderako buletina

    56

    >argitagarbi

    ARGITAGARBI EUSKERA:Maquetacin 1 18/12/11 19:08 Pgina 6

  • gehi altxortegi mailegua dela eta, 78.339,63 euroko interesakKorritu edo interesek, premiagabeko txostenek eta garatu ez diren proiektuak sortutako 167.118euroko gastuak alde batera utzita; Ontzineda industrialdearen eta Merkatondoako 3. BanaketaEremuko kudeaketa kaxkarrak 1.800.000 euroko zorra ekarri du. Eremu hori urbanizatzeko beregaraian Udalak dirutza hori aurreratu egin zuen eta jada berreskuratua behar zuen. Dirua itzuli ezdenez Altxortegiko mailegu bat erabili behar izan da eta, horrek, aurrekontuen zirriborroan78.339,63 euroko interesak sortu ditu.

    Aurrekontuen zirriborroan gastu hori aurreikusteak erran nahi du ez dagoela borondatepolitikorik zorra orain berreskuratzeko.

    Zor hori, nagusiki, bi higiezinen eta eraikuntzaren enpresei dagokie. Haietako bat industrialdeagaratu beharko zukeena da. Bere garapenerako, gobernu taldeak ez zuen zalantza izpirik izanegitasmoaren izpiritua (industriala/komertziala) zein kudeaketa sistema aldatzeko, horrelahigiezinen enpresaren interesak hobetsi ditu. Bizkitartean, halabeharrez edo, Ibarra aldeko hiriaprobetxamendurako lur sailak %30 handitzeak, bertze higiezinen enpresari onurak ekarrizizkion. Hiri aprobetxamenduak administrazio-ixiltasun bitartez eskaini zitzaizkion.

    Udalak, bizilagunen zerga kuotak edo isunak biltzeko erakutsi duen trebezia eta azkartasun berabaliatuko balitu higiezinen enpresa hauekin, 78.339,63 horiek berreskuratu ahalko lituzke 2012koaurrekontuetan erabiltzeko eta horrela murrizketak ekidinen genituzke.

    gehi 60.000 euro Ekonomia Sailean2012ko aurrekontuen zirriborroan, A mailako bi langile aurreikusi dira Ekonomia Sailean. Orainarteko beharren arabera baina, Sail horren lan karga asetzeko nahikoa izan da A mailako langilebat, Udaleko bertze sail bateko administrari batek lagunduta. Udalak, Nafarroako Gobernuarieskatu beharko lioke sail horretako beharrak asetzen jarraitzeko orain artean bezala; hau da, Amailako langile berria kontratatu gabe.

    gehi 115.000 euro UdaltzaingoanAurrekontuen zirriborroan, langileriari zuzenduta igotzen den kontusail bakarraUdaltzaingoarena da, 55.000 euro gehiago. Hortaz gaindi, Udaltzaingoaren burua, sail horretakoplantillatik kanpokoa izatearen beharra mantendu da. Horrek bertze 60.000 euro eskatzen ditu.

    Orain hiru legegintzaldi arte, Estella-Lizarrako udalak Poliziaren buruzagitza plantilla barnekokideekin betetzen zuen. Hemen ez da ezbaian jartzen gaur kargua betetzen duen langilearen lana,baizik eta Udalak baliabideak ez optimizatzea.

    Gainera, kontuan hartu beharrekoa da Estella-Lizarrak jada Foruzaingoaren komisaldegiabadaukala, honek guztiak Udaltzaingoaren baliabideen handitzea premiagabekoa egiten du.

    gehi ?X? euro Alkatetzaren eta zinegotzien ordainsarietanAurrekontuen zirriborroak 56.182,4 euro aurreikusten ditu Alkatetzaren soldatarako gastuan etabertze 91.586,82 euro Korporazioaren dietetarako (zinegotzien ordainsaria).

    Aurrekontuen zirriborroan kontusail gehienek murrizketa garrantzitsuak pairatuko dituzte, bainaez da hala Alkatetza eta zinegotzien ordainsariekin. Hauek ere berraztertuak eta murriztuak izanbeharko lukete, gutxienez %10 jaitsita, hiriko elkarteei ezarritako irizpideei kasu egiten badiegubederen.

    Udal argibiderako buletina

    7argitagarbi

    Parte hartu ahal den aurrekontuen aldeArgitagarbi honetan dituzue 2012ko Estella-Lizarrako Udaleko aurrekontuen zirriborroan

    dauden murrizketak ekiditeko adibide eta proposamen batzuk. Ziurrenik, beti alor beretan

    murriztu behar ez izateko, formula eta proposamen berriak izanen dira. Eta ziur gaude ere

    Estella-Lizarrako bizilagunak, eta batez ere murrizketek kaltetutako eragileetako askok,

    ideia eta proposamen berriak ekar ditzazketela haien jarduerak egiten jarraitu ahal izateko.

    Politika egiteko bertze modu bat posible da, are gehiago, beharrezkoa da: udal politika

    gardenagoa, elkartasun handiagokoa eta parte hartzaileagoa. Hau da denon artean eta

    ongizate komuna xede, gure hiriaren alde, Estella-Lizarraren alde, lan egiteko garaia.

    Gogorarazi nahi dizuegu gurekin harremanetan jartzeko aukera baduzuela hurrengo

    bideen bitartez: Udaletxean daukagun bulegoan, astelehenetan 18.00etatik 19.00etara eta

    asteazkenetan 11.30etik 12.30era; honen kanpoaldean dagoen postontziaren bitartez;

    aipatu ordutegian 948 548 248 telefonoan; gure helbide elektronikora bideratuz

    [email protected]

    Gogoratu ere gure web gunean Udalari buruzko informazioa eskegitzen dugula noiznahi

    bildu.info/lizarra/

    Esker anitz

    ARGITAGARBI EUSKERA:Maquetacin 1 18/12/11 19:08 Pgina 8

    /ColorImageDict > /JPEG2000ColorACSImageDict > /JPEG2000ColorImageDict > /AntiAliasGrayImages false /CropGrayImages true /GrayImageMinResolution 300 /GrayImageMinResolutionPolicy /OK /DownsampleGrayImages true /GrayImageDownsampleType /Bicubic /GrayImageResolution 300 /GrayImageDepth -1 /GrayImageMinDownsampleDepth 2 /GrayImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeGrayImages true /GrayImageFilter /DCTEncode /AutoFilterGrayImages true /GrayImageAutoFilterStrategy /JPEG /GrayACSImageDict > /GrayImageDict > /JPEG2000GrayACSImageDict > /JPEG2000GrayImageDict > /AntiAliasMonoImages false /CropMonoImages true /MonoImageMinResolution 1200 /MonoImageMinResolutionPolicy /OK /DownsampleMonoImages true /MonoImageDownsampleType /Bicubic /MonoImageResolution 1200 /MonoImageDepth -1 /MonoImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeMonoImages true /MonoImageFilter /CCITTFaxEncode /MonoImageDict > /AllowPSXObjects false /CheckCompliance [ /None ] /PDFX1aCheck false /PDFX3Check false /PDFXCompliantPDFOnly false /PDFXNoTrimBoxError true /PDFXTrimBoxToMediaBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXSetBleedBoxT