Diptikoa euskaraz

Diptikoa euskaraz
Diptikoa euskaraz
Diptikoa euskaraz
download Diptikoa euskaraz

of 3

  • date post

    22-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    225
  • download

    6

Embed Size (px)

description

Frackingaren inguruko informazio orokorra biltzen duen diptikoa, Berria egunkariarekin bat banatu dena urriaren 6ko maniaren aurreko asteburuan.

Transcript of Diptikoa euskaraz

  • Gas honek duen azaleratzeko zailta-sunak ordea, oso sakon eta sakabanatua izaki, erauzte prozesua naturarekiko oso bortitza bihurtzen du. Horren ondorioz, ingurumenarengan eta pertsonen osasunarengan hainbat arazo larri suertatu dira, azken ikerketen arabera: lur azaleko eta lur azpiko uren kutsadura, lurren okupazio izugarria, landa eremuen industrializazio azkarra, hainbat gaixotasunen gorakada, airearen kali-tatearen okerragotzea, negutegi efek-tuaren areagotzea eta abar luze bat.Gas honen aldeko apustuak gure eta gure ondorengoen etorkizuna arriskuan jartzea suposatuko luke, horregatik egin behar dugu ahalegina

    FRACKINGEuskal Herriarentzako mehatxu berria

    Badirudi bat batean ezerezetik agertu eta luzaroan gure artean egongo den hitz horietakoa dela fracking. Euskal Herriko lur azpian, ehundaka kilometro koadroetan zehar gas ez-konbentzionala omen dago, eta etorkizuneko energia hor-nidura arazoen konpontzaile bezala aurkeztu digute sustatzaileek.Orain arte baztertuak izan diren ba-liabideak eta errentagarriak ez ziren hobiak, erregai fosilen eskasiaren testuinguruan interesgarriak bihurtu dira. AEB-etan garatutako hainbat teknika, gure herrian erabili nahi dituzte gasa erauzteko. Fracking, hain zuzen ere, teknika berri hauek laburbiltzen dituen hitza da.

    egitasmo hauek gelditzearren.Eusko Jaurlaritza horrelako proiektuen atzean ibiltzeak gure haserrea are-agotzen du, lehendabiziko putzuak guztion diruarekin ordainduko dituz-telako. Amaiera data duen sistema baten aldeko apustua mantentzen dute, baliabide fosilen aldekoa, eredu aldaketa ezinbestekoa dela onartu ordez.Datozen aldaketen aurrean azkenengo erregai fosilei heldu beharrean, hobe genuke beste bizimodu eta eredu energetiko baten alde pausuak ema-ten hastea behingoz, etorkizuna egongo bada. Eta funtzesko prozesu horretan denok hartu nahi dugu parte.

  • URKABUSTAIZ

    TREBIO

    ARAMAIO

    ARRAIA-MAEZTU

    ARRAZUA-UBARRUNDIA

    AYALA / AIARA

    AANA

    BARRUNDIA

    CAMPEZO/ KANPEZU

    COMUNIDAD DELAO, PIPAON YPEACERRADA

    IRUA OKA/ IRUADE OCA

    KUARTANGO

    OKONDO

    PARZONERADE ENTZIA

    E ITURRIETA

    PEACERRADA-URIZAHARRA

    RIBERA BAJA/ ERRIBERA

    BEITIA

    SIERRA BRAVA DE BADAYA

    ARMIN

    VALDEGOVA (2)

    CONCEJOSDE VITORIA-GASTEIZ

    (1)

    ZIGOITIA

    ZUIA

    ALEGRA-DULANTZI

    AMURRIO

    ASPARRENA

    BERANTEVILLA

    ELBURGO / BURGELU

    LANTARN

    LEZA

    RIBERA ALTA

    SALVATIERRA / AGURAIN

    SAN MILLN / DONEMILIAGA

    ZAMBRANA

    VITORIA-GASTEIZ

    (1) Gasteizen 53 udalbatzek mozioa onartu dute(2) Gaubeako udalerriak berezko mozio bat onartu du aanako kuadrillak onartu duen mozioaz gain, Gaubea bertan sartzen delarik

    FRACKINGA ZALANTZAN JARTZEN DUEN BEREZKO MOZIOAK DITUEN UDALERRIA

    FRACKING GABEKO UDALERRIA

    MOZIOA ONARTU DUTEN UDALBATZAK

    MOZIOA AANAKO KUADRILLAREKIN BATERA ONARTU DUTEN UDALERRIAK

    EDED

    EDED EDED

    ED

    !.

    !.

    !.

    !.

    !.!.

    !.

    Zuberoa

    NafarroaBeherea

    Lapurdi

    Gipuzkoa

    Araba

    Nafarroa

    Bizkaia

    Basconcillos-H Berdn

    Pisuerga

    Cameros-2Ebro-B Ebro-C

    Lora

    Valderredible

    HuermecesLeni

    Arquetu

    Luena

    Bezana

    Bigenzo

    SedanoRojas

    Burgos 4

    Palencia 1

    Palencia3

    SoriaZaragoza

    Huesca

    Kantabria

    Palencia

    Burgos

    Errioxa

    Valladolid

    Bilbo

    Vitoria-Gasteiz

    Donostia

    Irua

    Maule-LextarreDonibaneGarazi

    Baiona

    Urraca

    Angosto

    EnaraUsoa

    Usapal

    Mirua

    Saia

    Lurra

    Lore

    SustraiaLandarre

    Libra

    Gminis

    Pegaso

    Quimera

    Aquiles

    Ebro-A

    Ebro-D

    Ebro-E

    21

    34

    5

    5

    5

    5

    6

    GRAN ENARAPROIEKTUA

    I0 2010

    km

    Eskatzaile eta emakidadunak

    Trofags hidrocarburos

    SHESA, Unin Fenosa eta Oil and Gas Skills6

    SHESA, Petrichor Euskadi Coperatief eta Cambria

    SHESA eta Petrichor Euskadi Coperatief3

    SHESA4

    Frontera Energy Co5 Iturria: IGN France, CNIG, BOEhttp://www.fracturahidraulicano.wordpress.com

    Kartografa: acuifer cc

    Esploraziorako baimenak eta zundaketak

    Onartutako baimena

    Eskatutako baimena

    Baimen mugakideak

    Bideratzen ari den esplorazio zundaketaED

    Lur azalean dagoen plataformatik zulaketa bertikala egiten da, kilometro batzuetara egon daitekeen gasdun haitz geruzaraino, bestelako haitz geruzak eta akuiferoak zeharkatuz. Geruza ho-rretara heldu aurretik zulaketa bideratua hasten da: bihurgune bat eginez gasa duen geruzan sartzen da eta bertan, bataz bes-te, 1-1,5 km luzatzen da. Distantzia horizontalak oso handiak direnez, geroago erabiliko den haustura hidraulikoa zenbait etapa independentetan egiten da. Aukeratutako geruzara hel-dutakoan lehergaiak erabiltzen dira pitzadura txikiak sortzeko. Haustura hidraulikoa (fracking ere deitua), ura, produktu ki-mikoak eta agente apuntalatzaileak daramatzan jariakina pre-sio altuan bonbeatzean datza, sortutako pitzadurak zabaldu eta luzatu ahal izateko. Presioa jaisterakoan, jariakina lur azalera itzultzen da gasa eta haitzetan dauden beste hainbat substan-tziarekin batera, besteak beste, metal astunak eta, formazioan egotekotan, partikula erradioaktiboak. Azkenik, lur azalean, erauzitako nahasketa prozesatu eta gasa gainontzeko substan-tzietatik banatzen da. Estimazioen arabera, txertatzen den jaria-kin kopuru aldakorra itzultzen da berriro ere lurrazalera (azken estimazioen arabera %8-35 bitartean) eta gainontzekoa lur az-pian geratzen da kutsatua.

    Fracking-aren prozesuaren deskribapen orokorra

    Ingurumenean eta pertsonen osasunarengan dituen arriskuak

    Lurraren okupazioa

    Uraren kutsadura

    Istripuak

    Kutsadura atmosferikoa Metano ihesak uretara

    Landa eremuen industrializazioa

    Euskal Herrian duen eragina Fracking-aren inguruan sortutako albisteak orain arte Araba ahoan izan badute ere, Euskal Herri osoan dute eragina eskatutako eta onartutako baimenek. Mapa honetan ikus daitezke gaur egun mahai gainean dauden ikerketa baimenak eta eskatutako zundaketen kokalekuak. Guztira, Arabako lurraldearen %88a, Bizkaiako %73, Gipuzkoako %40a eta Nafarroako %14a dago fracking-aren mehatxupean. Iparraldea mo-mentuz salbu da, frantsez estatuan debekatuta baitago haustura hidraulikoa. Soilik Araban iragarritako gas kopurua ateratzeko (Gran Enara izeneko proiektuan), 2.000 putzutik gora egin beharko lirateke.

    Fracking gabeko udalerriakAraban, gaiaren gizarteratzearen ondorioz, hainbat ekimen burutu dira, batik bat Fracking Ez Araba plataformak bultzatuak. Horien artean Fracking gabeko udalerriak izeneko kanpaina martxan ja-rri zen martxoan. Ekimen hau bi ataletan banatzen zen; alde batetik hitzaldi informatiboak eman, eta bestetik fracking-aren aurkako mozio eredu bat es-keini. Azken hilabete hauetan, 50 hitzaldi inguru eman dira, eta 23 udalerri eta 60 kontzeju inguruk onartu dute mozioa, fracking-aren aurkako jarrera azalduz.Araban emandako jarrera hartze hau Euskal Herri osoan zabaltzea da asmoa, udaletxeak herritarren ongizatearen zaintzaile diren neurrian proiektu hauen aurrean zeresan haundia baitute.

  • Gure lurra, airea eta ura maite ditugulako, fracking-a teknika arriskutsuegia delako, inguru-mena babestu nahi dugulako, guztiona dena guztion artean nola erabiliko den erabaki nahi dugulako, gasa ateratzeko milaka putzu egin beharko dituztelako, nazkatuta gaudelako, energia fosilen garaia amaitzen ari delako, ura kutsatuko dutelako, ez ditugulako landak in-dustriagune bihurturik ikusi nahi, ezin dugulako dirua jan, gehigarri kutsagarriak lur azpian utziko dituztelako, gezurra besterik ez digutelako esan, bizimodu jasangarri baterantz abiatu behar garelako, hurrengo belaunaldien etorkizuna arriskuan jarriko dutelako...

    milaka arrazoi daude... zureak aukeratu eta zatoz...

    Fracking-aren aurkako monografikoa

    Gai honen inguruan dagoen informazio eskasari aurre egiteko asmoz, kaleratu berria da argitalpen hau. Bertan, fracking-a, on-dorioak, testuinguru energetikoa, gure inguruan dauden proiektuak eta aurkako mugimenduak birpasatzen dira. Energia eta ingurumen gaietan adituek parte hartu dute, baina baita landa inguruko biztan-leek edo gizarte mugimenduetako hainbat kideek. 124 orriko luzeerarekin, helburua ahalik eta zabalpen handiena izatea da, horregatik 4,5 eurotako prezio herrikoian kaleratu da. Momentuz Elkar dendetan aurkitu dezakezu, baina Fracking Ez Arabaren weborrian (www.frackingezaraba.org) eskuragarri duzu saltoki guztien zerrenda.