Alternatiba Hiritarra diptikoa

4
PARTE HARTZEA Gure hiri eredua parte hartzea du oinarri, hiritarren zein eragile sozialen parte hartzea, hauek baitira Iruñeko benetako protagonistak. Iruñea hiri aktiboa da, herri mugimenduan oso hiri aberatsa da, eta ezin da alternatiba errealik egon hiritarren eta mugimendu hauen parte hartzerik gabe. ANIZTASUNA Iruñea hiri anitza da, eta iruindarrak anitzak dira ere. Hiri honen ezaugarrietako bat da, eta dudarik gabe hiria eta hiritarrak aberasten dituen elementua da. Horregatik argi dugu aniztasun hori kontuan hartuko ez duen alternatibarik ezin dela egon. BAT EGINEZ Alternatiba ezberdineon arteko elkarlanean eta bizikidetzan oinarritu behar da. Alternatiba udalean indar aurrerakoien arteko elkarlanaren eskutik etorriko da; eta alternatiba soziala elkarte eta sektore ezberdinen arteko elkarlanaren ondorio izango da, sektore ezberdinak elkar lotuz. ALTERNATIBA PARTE HARTZAILE ETA INKLUSIBOA IRUÑEA alternativa ciudadan a IRUÑEA ALDATZEKO ALTERNATIBA MARTXAN Iruñean aldaketa haizea dabil. Hiritarrak behin eta berriz aldaketa sakona eskatzen ari dira, aldaketa hirian zein udalean. Iruñeko etorkizuna ezin da eskuineko politikekin eraiki. UPN bizikidetzarako oztopo besterik ez da. Iruñearen etorkizuna dago jokoan, Iruñeko hiritarron etorkizuna da jokoan dagoena. Aldaketarako alternatiba gaurtik marrazten hasi behar dugu. Eta guretzako alternatiba horrek ALTERNATIBA HIRITARRA du izena. Badakigu benetako aldaketa eraldatzaileak denbora behar duela, hiritarren aurkako politikak urte luzez pairatu ditugu. Baina Iruñea eraldatzea posible da, eta elkarrekin aukera badago!

description

Iruñea aldatzeko alternatiba martxan da! Hementxe topatuko duzue Alternatiba Hiritarra zer den, zein lan-ildo proposatzen dituen eta nola gauzatu nahi dugun.

Transcript of Alternatiba Hiritarra diptikoa

Page 1: Alternatiba Hiritarra diptikoa

PARTE HARTZEA

Gure hiri eredua parte hartzea du oinarri, hiritarren zein eragile sozialen parte hartzea, hauek baitira Iruñeko benetako protagonistak. Iruñea hiri aktiboa da, herri mugimenduan oso hiri aberatsa da, eta ezin da alternatiba errealik egon hiritarren eta mugimendu hauen parte hartzerik gabe.

ANIZTASUNA

Iruñea hiri anitza da, eta iruindarrak anitzak dira ere. Hiri honen ezaugarrietako bat da, eta dudarik gabe hiria eta hiritarrak aberasten dituen elementua da. Horregatik argi dugu aniztasun hori kontuan hartuko ez duen alternatibarik ezin dela egon.

BAT EGINEZ

Alternatiba ezberdineon arteko elkarlanean eta bizikidetzan oinarritu behar da. Alternatiba udalean indar aurrerakoien arteko elkarlanaren eskutik etorriko da; eta alternatiba soziala elkarte eta sektore ezberdinen arteko elkarlanaren ondorio izango da, sektore ezberdinak elkar lotuz.

ALTERNATIBA PARTE HARTZAILE ETA INKLUSIBOA

IRUÑEA

alternativa ciudadanaIRUÑEA

ALDATZEKO ALTERNATIBA

MARTXANIruñean aldaketa haizea dabil. Hiritarrak behin eta berriz aldaketa sakona eskatzen ari dira, aldaketa hirian zein udalean. Iruñeko etorkizuna ezin da eskuineko politikekin eraiki. UPN bizikidetzarako oztopo besterik ez da. Iruñearen etorkizuna dago jokoan, Iruñeko hiritarron etorkizuna da jokoan dagoena.

Aldaketarako alternatiba gaurtik marrazten hasi behar dugu. Eta guretzako alternatiba horrek ALTERNATIBA HIRITARRA du izena. Badakigu benetako aldaketa eraldatzaileak denbora behar duela, hiritarren aurkako politikak urte luzez pairatu ditugu. Baina Iruñea eraldatzea posible da, eta elkarrekin aukera badago!

Page 2: Alternatiba Hiritarra diptikoa

Alternatiba Hiritarraren zutabe nagusi bat justizia soziala da, baita aukera berdintasuna eta elkartasuna ere. Iruñeak urgenteki ezkerreko politika berriak behar ditu:

ALTERNATIBA HIRITARRA

MERKATARITZA ETA OSTALARITZA: auzoetako merkataritza lokala indar-tu, salmentarako baldintzak

hobetuz eta horretarako kan-painak eta bonifikazio fiskalak bezalako neurriak martxan

jarriz.

UDALAREN EGOERA EKONOMIKOA AZTERTU: Zein da udalaren benetako egoera? Zinegotzi eta kargu publikoen ordainketen errebisioa burutu, udal organismoetako gainsol-datak eta dietak ezabatu, kargu bat = soldata bat printzipioa ezarri.

MUGIKORTASUNA: oinezkoa-txirrindula-ria-motorearen arteko elkarbizitza erregu-latzeko Mugikortasun Integraleko Plan baten sorrera, garraio publikoa irmoki bultzatuko

duena, ORA sistemaren kudeaketa publikoa bultzatuko duena eta autobus lanzaderak izango dituzten disuazio-aparkalekuak kon-tenplatuz.

PLANA: Iruñeko egoera sozio-ekonomikoa aktibatu eta biziberritu lana, etxebizitza eta salerosketa barnebilduko dituen planaren bi-tartez. Horren eraketan indar politikoek, udal teknikariek, eragileek, bizilagun ordezkariek, auzoek eta hiritarrek parte hartuko lukete.

ENPLEGU UDAL BULEGOA: politika eragin-korrak martxan jarri, babestu-tako enpleguari eta tailer-es-kolei arreta berezia jarriz, Iruñean bazterketa sozialare-kin bukatzeko helburuarekin.

JUSTIZIA SOZIALA

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA: etxebizitza okupatu eta hutsen zentsua egin, etxebizitza publikoko parkea han-ditu eta alokairua bultzatu, sektore ahulenak bereziki kontuan hartuz.

1

Page 3: Alternatiba Hiritarra diptikoa

ALDAKETARAKO ARDATZAK

Bakerako garaia da Iruñean. Bakearen eta Bizikidetzaren kultura indartu beharra dago. Normalizazioa eta elkarbizitza jendartearen erronka handienetako bat da eta horretarako neurri zehatzak martxan jarri beharra dago:

ADISKIDETZEA: bizikidetzan eta adiskidetzean aurrera egiteko hiritarron arteko elkarrizketa foroak sortu. Memoriaren Eguna martxan jarri, jarduera ezberdinak eta indarkeria guztien biktima guztien onarpena eta erreparazioa oinarri izango dituen ekitaldi zentrala uztartuz. Giza eskubideen urrake-tak gainditzeko lanean sakondu, bereziki euskal preso politikoen eskubideei dagokienez.

HIRITARREN ESKUBIDEEN KARTA: iruindarrak hiriko protagonistatzat hartuko dituena, eskubide zibil, sozial eta hiritarrak garatzeko tresnak mahaigaineratuko dituena, guztion artean Hiritarren Parte Hartzerako Plana osatuz. Azken honek Aurrekontu parte Hartzaileen abiatzea eta auzoen parte hartzerako formulak barnebilduko lituzke.

SINBOLO FRANKISTAK: sinbolo frankistak kendu eta Memoria Historikorako espazioak sortu, Ezkabako San Kristobal Gotorlekua berreskuratuz eta Conde de Rodeznon Memoria eta Bizikidetzaren Institutua sortuz.

NORMALIZAZIO POLITIKOA

talde honen funtzio-namendua berrikusi eta hiritarren zerbi-tzura egoteko izaera indartu, gobernatzen duenaren zerbitzura egon beharrean.

Alternatiba Hiritarrak Iruñeak bizi duen kultur aniztasunean du oinarri, gure aberastasun handienetako bat. Ondorioz, Iruñea kultur anitz honek eskubideetan eta askatasunetan berdintzailea izan behar du.

KULTURA KALERA: Iruñeko udalaren, se-ktore, komunitate eta eragile ezberdin artean Kultura, Ondasun eta Turismoko plan Estra-tegikoa osatuko dugu, besteak beste Iruñeko jai-egutegia ofizializatu eta Iruñeko kaleetan parte hartzea eta kultur adierazpena erraz-tuko duena. Sanferminak hiritarroi bueltatu behar zaizkigu eta horretarako guztiok batera benetako Jai Batzorde parte hartzaile batean elkarrekin lan egin behar dugu.

EUSKARA: Udaletxeak euska-raren aitorpen eta promozioan agente aktiboa izan behar du. Urgentea da Hizkuntza Norma-lizaziorako Plana eta ordenantza berri bat martxan jartzea, Haur Eskoletatik hasita euskaraz bizi-

tzeko eskubidea babestu eta garatuko duena. Plan hau elkarla-nean adostuko da: Udala, euskara teknikariak eta euskalgintzako eragileak.

LOKALAK: liburutegien eta zen-tro zibikoen kudeaketa publikoa, baita kudeaketa irekia, partekatua eta udalarekin koordinatua izango duten gazteentzako eta agu-reentzako lokalen sarea garatzea.

KULTURA ETA EUSKARA

2

3

UDALTZAINGOARENPLANA:

HIRITARRENESKUBIDEEN KARTA

Page 4: Alternatiba Hiritarra diptikoa

ETA ORAIN ZER?

EH Bilduren asmoa da hurrengo asteetan Alternatiba Hiritarra proposamena ezagutzera eman, elkarlanean aldaketarako ardatzetan sakontzea eta Iruñea eraberritzeko indar bilketan aurrera egitea. Alternatiba guztion artean marraztu behar baitugu! Eta horretarako ariketa bikoitza egitera goaz: -Oposizioko alderdiekin, eragile sozial eta herri mugimenduarekin erronda zabala burutuko dugu, lasai hitz egin eta adostasunak bilatuz. -Hiritarrekin hainbat asanblada burutu eta parte hartzeko bestelako bitartekoak martxan jarriko ditugu.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN: [email protected]: @ehbilduiruneafacebook.com/ehbilduirunea IRUÑEA

 “Mucha gente pequeñaEn lugares pequeños

Haciendo cosas pequeñasPueden cambiar el mundo”

 Eduardo Galeano

Asko gara, asko dugu egiteko, elkarrekin posible dugu!