ARGAZKIGINTZA IKASTAROA 1

Post on 04-Jul-2015

388 views 5 download

description

OINARRIZKO ARGAZKIGINTZA IKASTAROA: Curso básico de fotografia.

Transcript of ARGAZKIGINTZA IKASTAROA 1

ARGAZKIGINTZA TAILERRA

HAUSPOA PROIEKTUA

Erandio BHI

2013-2014

1

ARGAZKIGINTZA, OINARRIZKO EZAUGARRIAK

• Argazkia egitea argiarekin marraztea da.

• Argazkia egitea aukeraketa bat egitea da.

• Argazkiak errealitatearen zati bat irudikatzen du.

• Argazkigintza gure gizartean oso zabalduta dago.

ARGAZKI KAMERAK

Argi-sentzorean enfokatutako irudia sortzeko behar den beste denboran argia pasatzen usten duen kutxa-beltza da argazki kamera.

REFLEXAZOOM FOKOA

FOKO FINKOA

KONPAKTOAK

KAMERAREN OSAGAI NAGUSIAK

KAMERAREN OSAGAI NAGUSIAK

• Diafragma.

• Itxigailua edo obturadorea.

• Objetiboa.

• Fokatzeko mekanismoa.

• Bisorea.• Sentsorea.

Diafragma= f

OBJETIBO MOTAK

Angelu-handia: 18 eta 35mm bitarteko foku-luzera.

Estandarra: 50mm-ko foku-luzera.

Teleobjektiboa: 70 mm-tik aurrerako foku-luzera.

Arrain-begi objektiboa: 6 eta 16mm bitarteko foku-luzera.

Makroa: hurbiletik argazkiak ateratzeko objetibo berezia.

Zein objetibo erabili da argazki bakoitza egiteko?

1 2 3

4 5

KAMERAREN FUNTZIONAMENDUA

Fitxategi tamaina.Foku distantzia.Eremu sakonera.Mugimendua.Sentikortasuna.Esposizioa.Flash-a.Funtzionamendu moduak.

FITXATEGI TAMAINAK

Sentsorea lauki formako sareta bat da. Honela pixelez osaturiko irudi digitala lortzen dugu. Saretaren zutabe kopurua eta errenkada kopurua biderkatuz irudiaren pixel kopurua, hau da, tamaina jakingo dugu. Balio hau Megapixeletan ematen da.

MP Resoluzioa VGA

Inprimatu daiteken tamaina handiena

1.3 (1280x960) Argazkien tamaina 9x13 edo 10x15 cm.

2.1 (1600x1200) Argazkien tamaina 13x18 cm.

3.1 (2048x1536) Argazkien tamaina DIN A4 edo 18x24 cm.

5.0 (2560x1920) Argazkien tamaina DIN A3 edo 30x40 cm.

FOKU DISTANTZIA

Foku-luzera lentearen eta CCD sentsorearen arteko distantzia da.

EREMU SAKONERAEremu-sakonera irudia garbi ikusten den distantzia da. Elementu nagusia fokuratzean, elementu bera argi ikusten da, baina atzeko-planoa ez. Eremu-sakonera handitzen baldin bada, elementu guztiak (gertukoak zein urrunekoak) azalduko zaizkigu modu argiago batean.

Eremu-sakonera elementu hauen menpe dago:

•Diafragmaren irekiera: argi gutxi dagoenean diafragma asko irekitzen da, eta zailagoa da fokatzea.

•Foku-distantzia: angelu-handiak eremu-sakonera handiagoa ematen du.

•Enfokatutako elementuaren eta kameraren arteko distantzia. Urrunago fokuratzean handitzen da.

Zenbat eta diafragma irekiago orduan eta eremu-sakon txikiagoa.

f/2,8 f/11

Objektiboa mantenduz, hau da, foku-luzera mantenduz, zenbat eta urrunago fokatu orduan eta handiagoa izango da fokatuta azalduko zaigun eremua, hots, eremu-sakonera.

Atzean enfokatuta figura enfokatuta

Eremu-sakonera handia baldin bada argazkiko puntu guztietan enfokatutako elementuak egongo dira eta denek garrantzia izango dute. Aldiz, txikia baldin bada, elementu bakar batzuk egongo dira enfokatuta eta ondorioz arreta puntu batera eramango dugu.

MUGIMENDUAObturadorea, sentsorea zenbat denboraz egongo den argia jasotzen kontrolatzen duen mekanismoa da. Balioak zatiki moduan azaltzen dira: 1/8, 1/16.....1/1000, Zatiki bakoitzaren izendatzaileak obturadorearen abiadura adierazten du.

SENTIKORTASUNA

CCD sentsorearen sentikortasuna aldagarria da, hau da,argiarekiko erantzuna argi mota ezberdinen aurrean alda dezakegu. Sentikortasuna handitu ahala argi gutxiago beharko dugu argazki bat ateratzeko. Sentikortasuna ISO eskalan neurtzen da eta bere balioak 100etik 3200 arte doaz. Sentikortasuna handitzean zarata handitzen da.

ESPOSIZIOA

Esposizioak argazkiak jaso duen argi kantitatea adierazten du. Esposizioa diafragmaren irekierak, obturadorearen abiadurak eta sentikortasunak mugatzen dute.

Gain-esposizioa Behe-esposizioaEsposizioa egokia

FLASH-AFlash-a erabiltzeko zenbait aholku:

• Flash-ak irismen bat dauka. Hortik urrunago dagoena ez da aterako argazkian.

• Objekturen bat kameratik hurbilegi baldin badago, argia islatuko du eta argazkiak gain-esposizioa izango du (erreta).

• Barrualdeetan koloreen itxura aldatzen du eta itzal gogorrak azaltzen dira. Beraz bere erabilpena ez da gomendagarria.

• Barrualdeetan elementu guztiak distantzia berdinera jarri behar dira, bestela atzeko planoko elementuek behe-esposizioa izango dute (argirik gabe).

• Kontrargian elementuak argitzeko oso tresna erabilgarria da.

FUNTZIONAMENDU MODUAK• P, automatikoa programatua. Kamerak barnean duen fotometroak emandako informazioa eta guk aukeratutako foku-distantzia kontutan hartuta automatikoki EV balioa egokitzen du.

• A, automatikoa diafragma-irekieraren lehentasunarekin. Diafragma aukeratzen da eta kamerak desarra abiadura egokiena aukeratzen du. Modu hau fondoak enfokatuta nahi direnean aukeratzen da.

• S, automatikoa obturadorearen abiaduraren lehentasunarekin. Erabiltzaileak desarra-denbora aukeratzen du eta kamerak diafragma egokitzen du. Mugimendua duten argazkietan erabili ohi da.

• M, manuala. Balio guztiak erabiltzaileak aukeratzen ditu.

Erretratu moduaEremu-sakonera txikia erabiltzen da, pertsonaiarenak ez diren elementuak desenfokatzeko.

Kirolak moduaDesarra-denbora txikiak erabiltzen ditu mugimenduan dauden irudiak izozteko.

Paisai modua

Eremu-sakonera maximoa erabiltzen da elementu guztiak enfokatuta ateratzeko eta perspektibaren sentsazio handiena lortzeko.

Makro modua

Eremu-sakonera oso txikia erabiltzen du eta desarra denborak handitu. Beraz eskuaren mugimenduek eragin handia dute. Oso gertutik enfokatzeko erabiltzen da.

Gaueko erretratua moduaFlasha erabiltzen du gertuko elementuak argiztatzeko. Obturazio-abiadura mantsoa erabiltzen du atzeko-planoa beltza ez ateratzeko, beraz kontuz eskuaren mugimenduarekin!

ENKOADRAKETA

Formatoa.Planoak.Angulazioa.

ENKOADRAKETA argazkilariak, argazkia egiterakoan egiten duen AUKERAKETA DA.

FORMATUAKonposizioaren aldetik sinplea izan behar du. Argazkian interes gune bakarra egon behar du. Argazkia ahalik eta distantziarik txikienenik aterako da.

Enkoadraketa horizontala

lasaitasuna, mugimendu eza eta oreka adierazten du.

Enkoadraketa zeiharra

Dinamikoa eta indartsua da.

Enkoadraketa bertikala

Indarra eta trinkotasuna adierazten du. Erretratuak egiteko aproposena da gure proportzioekin bat datorrelako.

PLANOAK

Plano panoramikoa edo orokor-handia: ingurune osoak dauka garrantzia. Normalean helburu deskriptiboa du.

Plano orokorra. Eszenaren elementu guztiak hartzen ditu. Talde edo pertsona bakarrak badira osoak erakusten dira. Narrazio izaera du gehiago.

Plano amerikarra: Belaunetik gora erakusten du gorputza.

Estatu batuetako zineman asko erabili izan den planoa da. Hortik bere izena.

Plano ertaina: Gerritik gora erakusten du gorputza. Pertsonaiak protagonismoa hartzen du eta ingurukoak ez du garrantzirik. Pertsonaiaren aurpegiaren espresioa ikusten da. Bi pertsonen erretratua egiteko ere egokia da.

Lehen planoa: aurpegia eta sorbaldak hartzen ditu. Izaera psikologikoa eta espresiboa du. Pertsonaiaren keinuen bidez bere emozioak eta sentimenduak agerian utzi nahi ditu.

Lehen lehen planoa: aurpegi osoa hartzen du; kokotxetik kopetaraino. Batez ere keinu-informazio gehien dituzten parteak hartu bahi ditu, hau da, begiak eta ahora. Lehen planoa baino indartsuagoa da, emozioak transmititzeko.

Xehetasun planoa: elementu jakin batzuk bakarrik hartzen ditu. Beste plano mota batekin azpimarratu ezin daitezkeen elementuak hartzen ditu. Normalean elementu horrek balio sinbolikoa dauka.

ANGULAZIOA

Angelu normala: kameraren ikus-ardatza eszenarekiko perpendikularra dago eta altuera berdinean da. Ez du adierazpeneko balio handirik. Zentzu informatiboa du.

Angelu pikatua: Pertsonaia goitik jasotzen du. Batzuetan, motiboaren kokapena dela eta angelurik logikoena da. Baina beste askotan nahita egiten da pertsonaia minimizatu, txikitu edota gutxiesteko. Ikuslea pertsonaia baino goragoko posizio batean dagoenez, berak hauskortasunaren eta gutxiagotasunaren itxura ematen du.

Angelu kontrapikatua: kamerak pertsoaia behetik hartzen du. Normalean jendea horrela ikusten ez dugunez, adierazpen balio handiko angulazioa da: pertsonaia handituta azaltzen da ikuslearekiko. Pertsonaiaren potentzia, nagusitasuna eta garaipena adierazten ditu.

Angelu zenitala: angelu pikatu absolutua da. Kamerak lurrarekin angelu zuzena osatzen du eta beherantz enfokatzen du. Espazioen argazkiak egiteko erabiltzen da.

Lurraren arraseko angelua edo zizare angelua: kamera lurrean jartzen da eta neurriz gaineko irudi handiagotua jasotzen du. Angelu zentzugabea: Kamera

okertzean horizonteko lerroa koadroarekiko paralelo izateari uzten dio eta ondorioz oreka ere galtzen du. Desoreka adierazteko erabili daiteke edota enkoadraketa berriztatzaile bat.

Nadir angelua: angelu kontrapikatu absolutua da.

KONPOSIZIOA

Sinpletasuna.Oinarrizko printzipioak. - Enkoadraketa orekatua. - Herenen erregela. - Hodeiertzaren legea. - Lerro nagusiak. - Begirada eta mugimendua

SINPLETASUNA

•Konposizioaren aldetik SINPLEA izatea komeni da, horretarako interes gune bakarra egon behar da.

•Argazkia ahalik eta distantziarik txikienetik ateratzea komeni da.

ENKOADRAKETA OREKATUA• Argazkia egiterakoan kontuan izan behar dugu arreta galaraziko duten elementurik ez zartzen. Hobe da espazioa hutsik ustea nahiz eta horrela isolamendu eta bakardade sentsazioak areagotzen diren.

•Enkoadraketa orekatua: ikus-masak beraien artean neutralizatuta daude.

•Oreka motak:

+ Oreka estatikoa: simetrian, errepikapenean, egituretan, elementuen armonian, espazioaren zatiketa erregular berdinetan,... Oreka eta gelditasun sentsazioa ematen du.

+ Oreka dinamikoa: ikus-masen konpentsazioan, kontrasteetan, lerro zuzen eta kurbatuetan, elementuen aniztasunean,... oinarritzen da. Mugimendu sentsazioa adierazten du.

HERENEN ERREGELA

Honen arabera espazioa bertikalki eta horizontalki hiru zati berdinetan banatzean, irudizko zuzen hauen elkargunean indar bereziko eremuak sortzen dira. Horrela interesgune bereziak dira.

Erretratuen kasuen goiko herenen lerroa begiekin parekatzea komeni da.

HODEIERTZAREN LEGEA

Paisaia bat egiterakoan konposizioa hobetzeko irudia, mentalki, hiru zati berdinetan banatzen da eta hodeiertza goiko edo beheko lerroan jarri. Horrela beheko lerroan jartzen denean zeruari garrantzia ematen zaio eta goikoan jartzen denean lurrak hartzen du lehentasuna.

LERRO NAGUSIAKIrudi bateko lerro nagusiak ikuslearen interesa argazkiko eszenan zehar bideratzeko erabiltzen dira. Lau motatakoak izan daitezke: horizontalak, bertikalak, zehiarrak eta kurbatuak. Interesgarrienak, irudiari ematen dioten dinamismoagatik, lerro zehiarrak eta S formakoak dira.

Argiak jarraitzean gure begirada eszenaren amaieraraino doa.

Hesiaren lerroa jarraitzean gure begiek irudia diagonalki zeharkatzen dute irudiaren erdira iritziz.

BEGIRADA ETA MUGIMENDUA

Pertsona baten begiradak lerro zuzen nagusi bat deskribatzen du eta argazkilariak begirada hori nabarmendu eta errespetatu behar du. Begiradaren eta mugimenduaren norabidearen arabera espazioa libre utzi behar da.

ARGIA

• Argiaren intentsitatea.

• Argiaren jatorria.

• Argiaren difusioa.

• Argiaren norabidea.

• Argiaren tenperatura.

Argiaren ezaugarri nagusiak:

ARGIAREN INTENSITATEA

Argiaren intentsitatea argiaren energia kantitatea da. Intentsitatea handia denean eszena argiak izango ditugu (zuritik gertu dauden koloreak) eta argi gutxi dagoenean eszena ilunak (beltzetik gertu dauden koloreak).

Argazkilaria, kameraren diafragmaren irekiera, desarra-denbora eta sentikortasuna erabiliz argiaren intentsitatera egokitzen da.

ARGIAREN JATORRIA

Argi artifiziala: Eguzkia ez den beste elementu batzuek ematen dutena(flash-a, bonbillak, fokuak, argizariak,...). Bere abantaila kontrolatu dezakegula da.

Giro-argia: Aurreko bi moten nahasketa da.

Argi naturala: Eguzkiak ematen duena da. Kalean gaudenean aurkitzen dugu. Mota askotarikoa izan daiteke eta aldagarria unetik unera.

ARGAIREN DIFUSIOAArgia norabide askotan hedatzen baldin bada difusio handia du eta foku bakar batetik badator difusio txikia du.

Suabea: leku askotatik dator eta norabide guztietan hedatzen da. Eszenak difuminatuak sortzen ditu. Egusentian,

ilunabarrean eta lainotuta dagoenean horrelako argia dugu.

Gogorra: oso kontzentratuta dago eta foku bakarretik dator. Kontraste handiak sortzen dira. Argi mota hau egun eguzkitsuetan ere sortzen da.

ARGIAREN NORABIDEA

Aurreko argia

Argia aurrez aurre joaten zaio motiboari. Aurpegiaren zonalde guztiak argiztatuta daude. Baina ez dago itzalik bolumena markatzeko , beraz irudi laua da.

Efektu hau argazkia flasharekin ateratzen denean gertatzen da.

Argi alde batetik etortzen da. Aurpegia ongi definituta eta kontrastatuta dauden bi zatitan banatzen du: alde argiztatua eta itzalean dagoen zatia.

Alboko argia

Argi zenitala

Argia goitik beherako norabidea dauka. Modu naturalean gutxitan sortzen den argi mota da.Giza-aurpegiarentzat mesede gutxiko argia da, begietan, sudurrean eta kokotxean sortzen dituen itzalengatik.

Kontrargia

Argi-iturria subjektuaren atzeko aldean dago. Subjektua itzaletan dago eta beraz kamerak bere ingerada jasotzen du bakarrik, atzeko-planoarekin konparatzean.

Beheko argia

Argia behetik gora bideratzen da. Argi zenitalaren antzera, mesede gutxi egiten dio aurpegiari itzal arraroak sortzen dituelako. Irudi kezkagarria eta mehatxatzailea sortzen du.

Pertsona bat argiztatzeko, emaitzarik hoberena lortzeko normalean argi-iturri bat baino gehiago konbinatu behar dira. Soluzio on bat hiru argi puntu erabiltzea da. Argi nagusiak aurpegian bolumena lortzeko behar diren argi eta itzal eremuak finkatzen ditu. Bigarren argi batek itzal gogorrenak argitzeko erabiltzen da. Eta hirugarrena kontrargian jartzen da, subjektua atzeko-planotik ezberdindu ahal izateko.

Hiru puntuko argiztapena

ARGIAREN TENPERATURA

Eguneko ordu guztietan argi naturala ez da kolore berdinekoa; goizean arrosa koloreak ditugu, eguerdian argiak ez du kolorerik eta ilunabarrean laranja eta gorri koloreak hartzen ditu.

Argi artifizialarekin antzeko fenomenoak gertatzen dira; bonbilla normalak horixkak dira eta fluoreszenteek urdin koloreko argia ematen dute adibidez.

Egunsentian Eguerdian Ilunabarrean

Eskerrik asko!

ppt hau, batez ere, Nafarroako Larraintzar DBHIkoek argazkigintzari buruz sarean jarri duten materialean oinarritzen da.

Erandio, 2013-2014 ikasturtea