IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

26
IKASWEB FORMAZIOA

Transcript of IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

Page 1: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

IKASWEBFORMAZIOA

ORDIZIA2005eko iraila

Page 2: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA
Page 3: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

1

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

IKASWEB APLIKAZIOA

Elementu nagusien oinarrizko ezagutza1.- Zer da Ikasweb?

Ikasweb Gipuzkoako Ikastolok, erakunde desberdinen laguntzaz, garatzen ari garen aplikazio informatiko bat da.

1.1 irudiaAplikazio hau bi zati nagusietan aztertuko dugu: eremu publikoa eta pribatua.

Eremu Publikoa

Eremu hau ohiko web orrialde bat da eta 1. irudian ikus dezakegunez hiru zatitan banatuta dago: alboetako bi zutabe eta erdiko blokea. Hiru bloke hauen konfigurazioa malgua da eta gure nahien arabera antola daiteke. Gure kasuan, ezkerreko blokean informazio instituzionala eta modulu publikoak jarrita ditugu, eskuinekoan berriz, Login egiteko eremua, agenda publikoa eta banner desberdinak ( irudiak, propaganda, babesleak…). Goiburuan, ikastolako logoa, Ikastolen Elkarteko irudia (linka), flashak, irudiak… jartzen ditugu. Erdiko blokea etengabe aldatzen den atala da, bertan jartzen baititugu ikastolako albisteak, artikulu interesgarriak, argazki albumak, iragarki batzuk…

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 4: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

2

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

Honetaz gain, aurkezpen orri bat ere jartzen dugu ikastolako jarduera garrantzitsuenei oihartzun handiagoa ematearren ( Kultur astea, Euskaraz Bizi, Matrikulazio kanpaina, Ikastolaren Eguna…).

Eremu Pribatua

Eremu honetan hiru eremu desberdinak antolatu ditugu: ikastolako pertsonalarentzat, ikasleentzat eta gurasoentzat. Kasu guztietan, eremu pribatura sartzeko LOGIN egitea ezinbestekoa da.

2. irudian ikus dezakegunez, erabiltzaile izena eta pasahitza jarri beharko dugu, ondoren, “Hasi saioa” botoia sakatuko dugu.3. irudian, LOGIN egin ondoren, erabiltzailearenizena, profila aldatzeko eta saioa amaitzeko

1.2 irudia botoiak ikusten dira. Honek esan nahi du, eremu 1.3 irudia

pribatuan sartu garela. Behin eremu pribatuan sartuz gero, hasierako orrian agertuko dira norberari dagozkion atalak. Alegia, gurasoei, ikasleei eta irakasleei modulu desberdinak edota moduluaren zati desberdinak agertuko zaizkie. Esate baterako, zerrenden moduluan irakasleok zerrenda batzuk ikusten ditugu, koordinatzaileek beste batzuk eta ikasleek beste batzuk ikusiko lituzkete. Modulu batzuk irakasleontzat, ez beste inorentzat, lirateke, adibidez: baliabideak, dokumentazio modulua (EKKS)…

Profila aldatzeko, LOGIN egin ondoren “Profila” botoia sakatu behar da eta 4. irudian ikusten den itxurako pantaila ikusiko dugu. Bertan, pasahitza aldatzeko aukera izango dugu. Norberak aukeratutakoa sartzeko inongo arazorik ez dago. Guk 10 digituzkoa proposatzen dugu non maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta puntuazio ikurrak sartu behar diren.

Aldaketa hasteko, lehenbizi uneko pasahitza sartu beharko dugu, ondoren sartu nahi dugun pasahitza berria bi aldiz sartu beharko dugu eta azkenik, “Gorde eta irten” botoia sakatu beharko dugu.

Harpidetutako eremuetatik mezuak egunero jaso nahi izanez gero, laukitxo hori markatuta uzten da, bestela mezuak astean behin jasoko genituzke.

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

1.4

Page 5: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

3

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

Lehenesten dugun hizkuntza ere hemendik finkatzen da.Posta elektronikoaren konfigurazioa alda daitekeen arren, webmasterrarekin harremanetan jar zaitez inongo aldaketa egin aurretik.

Aukera desberdinak erakustearren, 5. irudian ikusten den posta ez da ikastolan jarrita daukaguna.

1.5 irudia

1.6. irudian moduluen zerrenda ikus daiteke. Arestian esan dugun bezala, gure kasuan, menu hori pantailaren ezkerraldean agertzen da. Edozein modulua hautatzen dugula ere bi atal nagusi errepikatzen dira: 1.7 irudian ikusten diren moduluaren menua eta gorputza.

Ondorengo saiotan modulu guztiak aztertzeko aukera izango dugunez, ez gara gehiegi luzatuko eta era laburrean azalduko dugu zertarako erabiliko dugun eta bakoitzak

dituen ahalmenak.

1.7 irudia

Agenda: Bilerak antolatzeko erabiliko dugu. Gainera, ekitaldi publiko nahiz pertsonalak ikusgai izango ditugu. Informea eskura daiteke.Zerrendak: Kilometrajea eta dietak pasatzeko, prozesuen jarraipena egiteko, irakasleen ordezkapenak jasotzeko, baimenak betetzeko… Datuak antola daitezke, iragazketa egin, Excel-era pasatu… Baliabideak: Ikastolako baliabide desberdinen ( gelak, eramangarriak, kanoiak, bideokamerak… ) erretserba egiteko erabiliko dugu modulu hau. Informea eskura dezakegu.Foroak: Iritzi trukaketa sustatzeko eta ezagutza konpartitzeko erabiliko dugu. Artxibo erantsiak eta hiper - loturak txertatzeko aukera.Webmail: Ikastolako posta elektronikoa edozein tokitik kudeatzeko. Outlook-en ahalmen guztiak eskura.

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

1.6 irudia

Page 6: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

4

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

Berriak: Albisteak zabaltzeko. Berriak proposatzeko aukera. Kanal desberdinetara harpidetza egiteko aukera.Inkestak: Gai desberdinen ( liderren balorazioa, hezkuntzari buruzko gaiak… ) inguruko informazioa jasotzeko. Botoa eman ondoren emaitzak ikusteko aukera.Argazki albuma: Ikastolako ekintzen erregistro grafikoa argitaratzeko. Argazkiak proposatzeko aukera. Ikuspegi desberdinak. Dokumentazioa: EKKSko dokumentazioa kudeatzeko, argitalpenak eta ikasleen lanak argitaratzeko. Harpidetza egiteko aukera. Bilaketak irizpide desberdinen arabera. “Karpeta gehiago” atalean gordetzeko aukera. Dokumentua proposatzeko aukera. Bertsio desberdinak sortzeko aukera.Notak: Oraindik erabat garatu gabe dago eta ikasleen jarraipen akademikoa burutzeko erabiliko dugu.2.- Agenda

2.1 irudia. Agendaren hileko ikuspegia2.1 irudian agendaren hileko ikuspegia dugu. Bertatik aukera anitza dugu: asteko egutegia ikusi, eguneko egutegia ikusi, zuzenean gertaera bat idatzi, informeak eskuratu... Orain banan-banan azalduko ditugu.

“Asteko egutegia” sakatzen dugunean 2.2 irudian ikusten den pantaila azalduko zaigu

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 7: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

5

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

2. 2 irudia. Agendaren asteko ikuspegia

Bertatik, gertaeraren eguna eta hasierako ordua aukera ditzakegu. Horretarako, “plus” ikurra sakatu beharko dugu dagokion egunean eta orduan. Asteburuko egunak beste kolore batez agertzen zaizkigun arren, ez dago inongo arazorik ekitaldiren bat jartzeko.

Eguneko egutegia ikusteko; hileko ikuspegitik abiatuz gero, eguneko zenbakia sakatu beharko dugu, eta asteko egutegitik abiatzen bagara, goialdean azaltzen den eguneko zenbakia sakatu beharko dugu.

Bertatik, gertaeraren hasierako ordua aukera dezakegu. Horretarako, “plus” ikurra sakatu beharko dugu dagokion orduan. Asteburuko egunetan ez dago inongo arazorik ekitaldiren bat jartzeko.

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 8: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

6

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

2. 3 irudia. Agendaren eguneko ikuspegiaGertaera bat idazteko, hiru ikuspegietatik egiteko aukera dugu. Arestian aipatu dugun bezala, “plus” ikurra sakatu besterik ez dugu egin behar. Hori egitean 2. 4 irudian agertzen zaigun pantaila ikusiko dugu.

Bertan, era grafiko batean gertaera idazteko beharrezkoak diren elementu guztiak agertzen zaizkigu. Hurrengo orrialdean ikusiko dugu pausoz pauso gertaera bat nola idazten den.

2. 4 irudia. Gertaera bat idazteko eremua

Gertaera bat idazteko jarraibidea:

Lehenengo pausua data finkatzea litzateke. Horretarako, borobil gorriaren barruan ( 2.5 irudia) dagoen botoian sakatzen badugu uneko hilaren egutegia irekiko zaigu. Hautatu nahi dugun egunean sakatzen badugu, zuzenean ezkerreko laukitxoan idatzita azalduko zaigu. Hautatu nahi dugun eguna beste hilabetekoa denean, uneko hilaren izenaren alboetan dauden

gezietan sakatu beharko dugu hilabetea aldatzeko. 2.5 irudia. Data hautatzeko

Ondoren, gertaera mota hautatu beharko dugu. Hemen, aukera mugatua dugu oraingoz baina, dagoeneko, lanean ari gara aukera irekiak eskaintzeko.

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Eguna hautatzeko edo aldatzeko

Gertaera mota hautatzeko

Eremu desberdinen inguruko laguntza eta

Gertaera publikoa edo pribatua hautatzeko

Ekitaldi pertsonala edo talde gertaera hautatzeko. Norberak bere taldeak ikusten

Gertaeraren izenburua

Gertaeraren

Gertaeraren lekuaGertaeraren hasierako eta amaierako ordua finkatzeko

Gertaeraren

Page 9: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

7

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

Une honetan ditugun aukerak honako hauek dira: ikastaro, bilera, deia, orokorra, bidaia eta irteera.

2.6 irudia. Gertaera mota hautatzeko

Segidan, gertaeraren izaera publikoa edo pribatua finkatu beharko dugu. Aukera hau administrari batzuk izango dute soilik, gainontzeko guztiok gertaera pribatuak idazteko aukera besterik ez dugu izango.

2.7 irudia. Gertaeraren izaera

Gero, ekitaldi pertsonala edo talde ekitaldia den adieraziko dugu. Pertsonala denean, norberaren agendan agertuko da soilik eta beste inork ez du horren berri izango. Talde gertaera denean, gogoratu bakoitzari bere taldeak bakarrik agertuko zaizkiola, administrariak onespena eman ondoren agertuko da eta taldekide guztien agendan agertuko da.

2.8 irudia

Jarraian, izenburu bat jarri ondoren, ekitaldiaren deskribapena egingo dugu. Horren ondoren, ekitaldia non izango den adieraziko dugu. (Ikus 2.9 irudia)

2.9 irudia

Azkenik, ekitaldiaren hasierako eta amaierako ordua finkatuko dugu. Idatzi beharrik ez dago eta 2.10 irudian ikusten den bezala, hautatu besterik ez dugu egin beharko.

2.10 irudia

Bestalde, ekitaldi bat periodikoki errepikatzen bada, “Aldizkakotasuna” botoia sakatu beharko genuke. 2.11 irudian ikusten dugun pantaila agertuko da eta bertan finkatuko dugu zenbatekoa den aldizkakotasuna eta noiz arte

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 10: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

8

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

errepikatzen da ekitaldi hori. 2.11 irudia Aldizkakotasuna finkatzekoNolanahi ere, aukera hau erabili bakarrik ekitaldia hasten den astean. Hori egin ezean, tarteko asteetan ere ekitaldiak kokatuko ditu.

Adibide bezala, guk IKT taldeko bilera batzuk jarri ditugu uztailean, gertaera pertsonal bat eta ekitaldi publikoa. 2.11 irudian garbi bereiz ditzakegu ekitaldi hauek, kolore desberdinez agertzen baitira. IKT bilerak, aldizkakotasuna erabiliz, hiru egunez behinjarri ditugu.

2.12 irudia Hileko ikuspegia

Ekitaldi bakoitzak bere ikono txikia du eta bertan klikatuz gero, 2.13 irudian ikusten den informazioa agertzen da. Sagua gainean jartzen dugunean, ekitaldiaren izenburua irakur daiteke (ikus 2.14 irudia).

2.13 irudia

2.14 irudiaEguneko ikuspegian 2.15 irudian ikusten den bezala, ekitaldiaren izenburua ikusten da. Bertan klikatzen dugunean, 2.13 irudia bezalako informazioa agertzen zaigu.

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 11: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

9

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

2.15 irudia Eguneko ikuspegia

3.- Zerrendak

3.1 irudia Zerrenden modulua

Modulu honen bitartez, ikastolako langileok prozesuen jarraipena burutzeaz gain, kilometrajea eta dietak pasatzen ditugu. Gainera, koordinatzaileek irakasleen ordezkapenak eta baimenak jasotzen dituzte. Hori gutxi balitz, modulu honen bitartez formularioak argitara ditzakegu matrikulazioa burutzeko, izen-emate ezberdinak antolatzeko…

Zerrenden moduluan sartu ondoren, hauek kontsulta edo horietako batean datu berriak sar ditzakegu.

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 12: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

10

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

Kontsulta burutzeko

Jasotako datuak nahi dugun irizpidearen arabera antola ditzakegu: data, erabiltzailea… Horretarako, nahikoa izango da klik egitea dagokion izenburuan. Adibidez, erabiltzailearen izenburuan klik bat egiten badugu, irizpide hori alfabetikoki antolatuta geldituko da, eta gauza bera datan egingo bagenu, kronologikoki agertuko da. Berriro sakatuz gero, alderantzizko hurrenkeran agertuko da.

Datuak sartzeko

Datuak sartzeko formularioak bete beharko ditugu. Hauek guztiak ezberdinak izanik, ez dago arau zehatzik jarraitzerik: kasuan kasuko datuak bete beharko ditugu. Hasteko, “Berria” botoia sakatu beharko dugu eta dagokion formularioa bete. Adibide gisa, 3.2 irudian “Etapa arteko prozesuak” zerrenda betetzeko formularioa ikus dezakezu:

Kasu honetan, data hautatu ondoren, “prozesuak” izeneko atala datorkigu. Bertan, prozesu zerrenda bat ikusiko dugu ( denak ez daude sartuta ) eta burututakoa hautatu beharko dugu. Gurea egongo ez balitz, “Beste prozesuak” izenekoa hautatu beharko genuke eta “Zehaztu prozesua” izeneko atalean gure prozesuaren izena idatzi beharko genuke. Ondoren,

hasierako eta bukaerako ordua zehaztuko genituzke, beti ere, formatu hau 3.2 irudia

errespetatuz: hh:mm. Bukatzeko, partaideen izenak eta hartutako erabaki nagusiak sartuko genituzke.

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 13: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

11

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

3.3 irudia

Datuak sartu ondoren, 3.3 irudian agertzen den gisako taula agertuko zaigu. Bertan, ordura arte sartutako prozesu guztiak ikusteko aukera izango dugu. Taula hau kronologikoki ordenaturik agertzen den arren, nahi dugun irizpidearen arabera antola dezakegu. Adibidez, “Data” izeneko goiburuan klik eginez gero, berrienetik zaharrenera ordenaturik ikusiko genuke. “Prozesuak” izeneko goiburuan klikatuko bagenu, hauek ABCez antolatuko genituzke. Gauza bera gainontzeko atalekin.

Norberak sartutako datuetan, aldaketak egiteko aukera izango dugu. 3.4 irudian zerrendaren ezkerraldean ikono

desberdinak ikus 3.4 irudia

daitezke( 3.5 irudia). Erdiko hirukian klik eginez gero, aldaketak egiteko aukera izango dugu eta eskuineko minus ikur horretan klik eginez gero, ezabatzeko aukera emango digu, ezkerreko marratxo horretan klik egiterakoan, zerrenda hori ikusteko aukera izango dugu.

3.5 irudia

Ikus dezakezunez, ikono horiek norberak

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 14: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

12

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

sartutako zerrendetan agertzen dira soilik. Beste zerrendetan marratxoa besterik ez da agertzen (3.6 irudia).

3. 6 irudia

“Iragazki aurreratua” klikatuz gero, 3.7 irudian ikusten dugun koadroa agertuko zaigu. Honekin, guk nahi dugun irizpidearen arabera zerrendak iragaz ditzakegu. 3.8 irudian ikus dezakegu

3.7 irudia iragazketa baten emaitza. Kasu horretan, aplikatu dugun irizpidea prozesuarena izan da ( Unitate Didaktikoena ezarri dugu). Irizpide gehiago ere sar daitezke. Adibidez, lehenago eginiko iragazketari dataren 3.8 irudiairizpidea erantsiz gero ( guk 2005/02/01 – 2005/02/28 jarri dugu otsailean prozesu horren inguruan eginiko bilerak ikusteko) 3.9 irudian agertzen zaiguna ikusiko dugu.

Une honetan, otsailean bilera bakarra burutu zela, bilera horretan hartutako erabakiak, partaideak… ikus ditzakegu.Honetaz gain, zerrendak sailkatzeko aukera ere izango

dugu. Aukera honekin, zerrendak lau 3.9 irudia irizpideen arabera multzoka ditzakegu. 3.10 irudian

agertzen zaigu “Sailkatu” aukera sakatzerakoan agertzen den laukia. Bertan, irizpideak eta hurrenkera gorakorra edo beherakorra finkatuko ditugu.

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 15: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

13

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

Bestalde, daten araberako iragazketa azkarra egin dezakegu menuaren azpian agertzen diren aukeraz baliatuz (3.11 irudia).

3.10 irudia 3.11 irudia

Zerrendak inprimatzeko aukera edozein unean erabil dezakegu, hots, iragazketa edo sailkatzeko aukerak erabili ondoren edo aurretik inprima ditzakegu.Bukatzeko, beste aukera bat eskaintzen digu modulu honek: informazioa Excel-era pasatzeko aukera. Aukera hori sakatzerakoan, ohiko leihatila irekiko zaigu (3.12 irudia)

dokumentuarekin zer egin nahi dugun galdetuz. 3.12 irudia

4.- Baliabideak

Modulu honen bitartez, ikastolako baliabide desberdinen kudeaketa burutuko dugu. Une honetan sartuta ditugun baliabideak honako hauek dira: Infogela 1, Infogela 2, Proiektorea, Liburutegia, Aretoa eta Osasun azterketa ( azken hau, baliabide bat ez den arren, denbora baliabidetzat hartzen dugu eta txandak antolatzeko oso baliagarria da).

Modulu honen funtzionamendua hobeto ulertzeko, gauza batzuk azalduko ditugu moduluaren nondik norakoak aztertu aurretik. Hasteko, baliabide bakoitzak administrari bat izango du eta bera izango da onespena edo ukapena emango duena. Salbuespena Osasun azterketarena da, izan ere, baliabide honek onarpen automatikoa du. Beraz, izena eman ahala onartzen du eta atzetik datozenei hartuta bezala agertzen zaie. Gero, guk horrela erabaki dugulako, baliabideen erreserba gutxienez egun bat lehenago egin beharra dago eta gehienez astebete lehenago. Honekin, administrarien lana erraztu eta baliabideen erabilpen egokia nahi da. Epe horietatik kanpo erretserba eginez gero, data okerra dioen mezu bat agertuko zaigu. Bukatzeko, baliabide bakoitzak ikono bat du eta hori izango da erretserba ezberdinak bereizten.

Has gaitezen bada, erretserbak egiten. Adibidez, proiektorea erreserbatu nahi dut abuztuaren 26an erabiltzeko.

Baliabideak izeneko moduluan sartzean 4.1 irudian ikusten dena azalduko zaigu. Kurtsorea baliabide baten gainean jartzerakoan (4.2 irudia), eskuinean bi ikur agertzen dira: lehenengoa, asteko agenda ikusteko da eta bigarrena, erretserba bat egiteko.

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 16: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

14

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

4.2 irudia

4.1 irudia Arazoak ez izateko, gure aholkua da agenda irekitzea eta, ordura arte eginiko erretserbak ikusi ondoren, gurea egin. Honekin, administrariaren lana errazteaz gain, bikoizketak saihestuko

ditugu.

Guk ere agenda ireki dugu erretserba egiteko eta ohartu gara 25erako 17:00-18:00 ordua hartuta dagoela. Kurtsorea gainean jartzean, erretserba egin duenaren izena agertzen da. Hau ongi dago aldaketak egiteko aukera ematen baitigu (zuzenean hitz egin dezakegu erretserba eginda duenarekin) ( 4.3 irudia ). Kasu honetan, 26rako nahi genuenez, ez dago arazorik eta zuzenean egingo dugu erretserba. Horretarako, hasierako

orduaren “plus” ikurra sakatuko dugu eta 4.4.irudian ikusten duguna agertuko zaigu.

4.3 irudia

Honela, eguna eta hasierako ordua jarrita agertuko zaigu eta bakarrik amaierako ordua eta zertarako zehaztu beharko dugu.Zuzenean egiten badugu, dagoeneko erreserbatuta dagoen ordua hartzeko arriskua izateaz gain, banan-banan datu guztiak sartu beharko ditugu.

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 17: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

15

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

Behin datuak sartu ondoren, agendaren ikuspegia agertuko zaigu ( 4.5 irudia ).

4.4 irudiaIkus dezakezuenez, guk egindako erretserbak 11:30-13:30 tartea hartzen du eta laranjaz agertzen da ( norberak eginiko erretserbak beti laranjaz agertzen dira eta besteenak beste kolorez ).

Aldaketak egin nahi izanez gero, berriro “plus” ikurra sakatu eta hasieran eginikoa errepikatuko genuke. Baina hau ez da bide bakarra. Goiko menuan “ Itzuli baliabideetara ” sakatzen badugu, hasierako pantailara (4.1 irudia) itzuliko gara. Orduan, “ Nik egindako erreserbak ” sakatuz gero, 4.6 irudian ikusten duguna agertuko zaigu.

4.5 irudiaOhartzen bazarete, Osasun azterketan eta Proiektorean “plus” bat agertzen da ezkerrean. Hori sakatzerakoan, 4.7 irudian agertzen dena azalduko zaigu.

Osasun azterketan ikur gorria azaltzen da eta inork ez du ukatu. Hori gertatzen da baliabide horrek epe muga bat duelako (osasun azterketa egiten diren egunetakoa) eta nik epez kanpo erretserba egin dut. Proiektorean berriz,

berdea agertzen da. Horrek ez du esan nahi onartu didatenik, baizik eta

4.6 irudia onespenaren zain dagoela.

Administrariak baieztatzen duenean, ikur hori gris kolorekoa da eta aldamenean ehunekotan agertuko zaigu baliabide horren erreserba maila ( 4.8 irudia).

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 18: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

16

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

4.8 irudiaEskaera onartu aurretik nahiz ondoren, aukera daukagu aldaketak egiteko eta eskaera ezabatzeko (4.9 irudia).

4.7 irudia

Baliabide mota bakoitzak bere agenda du, horregatik ez dira agendan baliabide ezberdinen erreserbak ikusten.

4.9 irudia

Bukatzeko, beste aukera interesgarri bat aztertuko dugu, aukera hau oso baliagarria da administrarientzat 84.10 irudia).

4.10 irudia

Txosten hau lortzeko “ Inprimatu ” aukera sakatu behar dugu. Orduan, irizpide desberdinen arabera sor dezakegu txostena. 4.10 irudian agertzen da Webmasterrak abuztuan egin dituen erreserbak.

5.- Foroak

Modulu honen bitartez, ikastolako partaideok iritzi trukaketa, informazioa partekatu, kezkak azaldu… gauzatzeko aukera daukagu. Foroetan jorratzen diren gaiek ikastolako jardunarekin zerikusia izan behar dute eta errespetuz adierazi behar da norberaren iritzia. Horiek dira foroetan parte hartzeko baldintzak, hortik aurrera askatasunez adierazteko gunea dugu hau.

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 19: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

17

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

Foroetan sartzerakoan ikusten duguna da 5.1 irudian agertzen dena. Izenburu orokor horien ezkerrean dauden “plus” ikurretan klikatzen dugunean, 5.2

irudian agertzen dena

5.1 irudia

5. 2 irudia ikusiko dugu. Izenburu orokorren barruan dauden foroen izenburuak ikusten ditugu. Hauetako batean klik egiterakoan, foro horren deskribapena irakurtzeko aukera izango dugu, baita zenbat mezu dauden ere eta foroan sartzeko aukera (5.3 irudia).

5.3 irudia

Sartu botoia sakatzen dugunean, foro horretan sartzen gara eta foro horretan idatzitako mezuak irakur ditzakegu. Hasierako bista hori bi eratan ikus daiteke: zuhaitz moduan eta zerrenda moduan. Defektuz, zuhaitz moduan agertuko zaigu eta bista horretan mezuen erantzunak ez dira ikusten eta ikusi ahal izateko, ezkerreko “plus” ikurrean sakatu behar dugu (5.4 irudia). Zerrenda moduan foro horretan idatzitako mezu guztiak zerrenda batean agertzen dira (5.5 irudia).

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 20: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

18

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

5.4 irudia

5.5 irudiaIdatzitako mezu horien izenburuan klikatzen dugunean, mezuaren edukia irakaurtzen dugu eta erantzuteko aukera izango dugu (5.6 irudia).

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 21: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

19

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

5.6 irudiaMezu bat erantzutea erabakitzen badugu, “Erantzun” botoia sakatu beharko dugu eta 5.7 irudian azaltzen zaiguna ikusiko dugu. Goialdean, erantzun nahi dugun mezua irakur dezakegu

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak

Page 22: IKASWEB APLIKAZIOA IKASTAROA

20

Ikasweb 2005-06 ikasturteaFormazioa

jakintzaikastolaordizia

Ordiziako Jakintza IkastolakoIKTeroak