Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

102

Transcript of Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Page 1: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 2: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Aurkibidea

Zer da Instagram?

Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?

Has gaitezen aplikazioa erabiltzen

Instagramen aritzeko gako batzuk

Eta nik zer egin dezaket Instagramen?

Aparteko aplikazioak

Euskaldunon komunitatea Instagramen

Hiztegia

Eduki osagarriak

Page 3: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Zer da Instagram?

Page 4: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Zer da Instagram?

• Mundu osoan zehar famatua bilakatu den sare soziala da.

• 2010eko bukaeran sortutako plataforma da Instagram, Kevin Systrom eta

Mike Kriegeren eskutik eta hasieratik nahiko famatua bilakatu zen.

• Zertan datza? Irudietan argazki efektu ezberdinak ezartzea ahalbidetzen du

eta irudi hori guztiz aldatzea, marko, filtro, zein koloreen bidez beste itxura

eta zentzu ezberdina lortuz.

• Argazkiak eta bideoak partekatzean oinarritzen da. Materiala horiek beste

sare sozial batzuetan ere partekatzeko aukera ematen du.

• Ohiko erabilpena sakelako gailu eramangarrien bidez ematen da,

telefonoak bereziki. iPhone, iPod touch, iPad eta Androiderako dago

aplikazioa.

• Antzinako Kodak Instamatic eta Polaroid kamerak gogora ekartzen ditu

argazkiek hartzen duten itxuragatik.

Page 5: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 6: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Zer da Instagram?

Argazkiak eta 15 segundutako

bideoak partekatu daitezke

24 filtro ezberdin; azken 5ak 2014ko

abenduan 300 milioi

erabiltzaileen marka gainditu du

2012an Facebookek

erosi zuen

Argitalpen bakoitzeko: argazkia/bideoa, testua, @aipamenak, #traolak,

url-al, ikonoak idatzi daitezke

Geokokapena adierazi daiteke

%90a baino gehiago 35 urte

baino gazteagoa; %28a 18-29 urte

Erabiltzaileen %60a baino gehiago

AEBtik kanpo bizi da

Egunero 70 milioi argazki edo bideo baino gehiago

partekatzen dira

Sare sozialik gogokoena nerabeen

%23arentzat

Filtrorik erabiliena Mayfair da

Argitalpenen %83ak traolak. %11ak #nofilter traola 1,2 milioi

“Atsegin dut”

egunero

1000 iruzkin segunduro

Traolarik erabilienak:

#love, #instagood, #photooftheday,

#happy, #followme, #tbt,

#me, #cute

Page 7: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Zer da Instagram?

Zeintzuk dira Instagrameko osagaiak?

Page 8: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Sormena teknologiarekin batzen da Instagramen Sormena eta emozioen bitartez lotura sortzen da erabiltzaileen artean = Komunitate bat sortzen da Norberaren irudia, onlineko izaera eta ospea sendotzeko eta egoa azalerazteko tresna ezin hobea bilakatu da

Argazkigintza /Bideoa + [Mobile + Geolokalizazioa]

Page 9: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?

Page 10: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?

Zer partekatzen dute erabiltzaileek Instagramen?

• Eguneroko bizitzarekin erlazionatutako edozein jarduera. Edozein!

• Janaria eta sukaldaritza platerrak

• Bidaia eta lekuak, paisaiak

• Arkitektura

• Kirolak

• Argazkigintza

• Arteak

• Moda

• Kirolak

• Selfieak

• …

Page 11: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?

Page 12: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?

• Instagram interakzio handiko sarea bilakatu da, bertan ematen diren

jarduerei esker.

• Erabiltzaileen jarduerarekin lotutako hainbat ekintza sortu dira

plataforman: erronkak, eguneko argazkia, gai bati buruzko argazkiak

zabaltzea…

• Traolak erabiltzen dira lanak taldekatzeko, aldarrikapenekin bat egiteko,

ekimenetan parte hartzeko, erabiltzaileen arteko taldeak biltzeko…

#PhotoOfTheDay

#EgunekoArgazkia

#Movilgrafias

#Euskadigrafias

#JumpOfTheDay

#instagood

#streets_oftheworld

#igers eta tokian tokiko taldeak

#somosinstagramers

#estaes_euskadi eta tokian tokikoak

#bnw

#urbanart

Page 13: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

• Traolarekin identifikatutako edukiak

bildu eta bilatu daitezke.

• Bakoitza zabaldu eta horren datuak

eta egilea, noiz eta non egin izan den

ikusteko, iruzkinak egiteko, atsegin

dugula adierazteko…

Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?

Page 14: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?

• Egun, erronkak, lehiaketak eta abar antolatzen dira. Gai bat jartzen da eta

traola bat ezarriz, horrekin edukiak zabaltzen dira.

• Edozein motatako erronka izan daiteke: ospakizuna, argazki formatua,

teknika edo mota, sormena, ekimen bati lotzeko…

Adibidez: #JumpOfTheDay, #Retratos_desenfocados, #Posadosgrafias…

• Osatu izan diren taldeen kideen arteko geratzeak ere ematen hasi dira,

erabiltzaileak mundu fisikoan ere elkar ezagutzeko.

• Markek oso ondo ulertu dituzte plataformaren ondasunak eta etekina

ateratzen diote, bezeroekin komunikatzeko aukera aprobetxatuz eta

komunitatea sortuz.

Instagramek komunitatea sortzen du

Page 15: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Badaude kontu eta erabiltzaile bitxiak Instagramen…

Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko

Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?

Page 17: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko

Page 18: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko

Eta oraindik beste Instagrameko aplikazio borobilago bat: artista honek bere jarraitzaileen argazkiak plataformatik hartu, moldatu eta margotu horien gainean eta bere Instagrameko profilera igotzen ditu berriro.

Page 19: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Instagram gure

bizitzaren parte bat

bihur daiteke eta

egunerokotasun eta

une berezietara lotu

Page 20: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 21: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Has gaitezen aplikazioa erabiltzen

Page 22: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Hasiera

Zer behar da kontua sortu eta aplikazioa erabiltzen hasteko?

• iOS edo Android sistemako sakelako telefonoa

• Gogoa

Edukiak gorde genitzake Instagramen modu pribatuan, partekatu gabe.

Ezarpenetan aukeratu behar da.

Page 23: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Sakeleko telefonoetarako Instagram aplikazioa deskargatu behar duzu

hasteko:

• iPhone, iPad edo iPod-etarako: Appleko App Storetik.

• Andoid gailuetarako, Google Playtik.

Aplikazioa deskargatu

eta izena emateko

erabiltzaile izena eta

pasahitza sortu besterik

ez da behar. Facebook

bidez egin daiteke.

Ondoren beste datu

batzuk eman behar dira.

Page 24: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Lagunak bilatzen has zaitezke.

Jarioa ikusten da lehenengoz zabaltzerakoan,

gure lagun eta jarraitzen ditugun

erabiltzaileen jarduera.

• Argazki / bideo bakoitzarekin batera

ikusten dugu:

• Erabiltzailearen izena eta iruditxoa

• Noiz argitaratu izan duen

• Irudia, bideoa

• Erabiltzaileak idatzitako testua (traolak,

aipamenak … barne)

Page 25: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

• Beste erabiltzaileek

egindako iruzkinak

• Zenbat “Atsegin dut”

dituen

• “Atsegin dut” egiteko

aukera

• Iruzkina idazteko

aukera

• Beste aukerak: edukia

salatzeko, beste sare

sozialetan

partekatzeko, url-a

kopiatzeko

Page 26: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Beraz, aplikazioa erabiltzen hasi eta berehala interakziorako aukera

eskaintzen du Instagramek.

Eskaintzen dituen aukera eta baliabideak berdintsuak eta erabilgarriak dira,

berdin diola horietara heltzeko nondik heldu garen.

Aukerak

• Argazkiak/bideoak ikusi.

• Atsegin ditugula adierazi eta interakzioa sortu

(iruzkinak).

• Erabiltzailea jarraitu.

• Bere geokokapena ezagutu.

• Erabiltzaile horren beste jarraitzaileak ezagutu.

• Erabilitako traolak.

• Edukia beste sare sozialetan partekatu (Facebook /

Twitter).

• Esteka hartu.

Page 27: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Esploratu, bilaketak egin

• Beste erabiltzailen jarduera, argazkiak ikusi eta

erabiltzaile berriak deskubritzeko aukera.

• Argazki edo erabiltzaileen profilen bidez egin

daitezke bilaketak.

• Bilaketetarako terminuari dagokion eremuan idatziz

baita ere.

• Edoizein argazkian sakatuta hori ikusi eta

interazkiorako aukerak ditugu.

• Jarraitzen ez dugun erabiltzaile baten argazkia

zabaltzen dugunean, jarraitzaileak bihur gaitezke

zuzenean.

• Bere iruditxoan sakatuz bere profila osoa ikus

genezake.

Page 28: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

• Edozein argazki edo bideotan irudian bi biderrez

klik eginez eduki hori atsegin dugula adieraziko

dugu.

Esploratu, bilaketak egin

Page 29: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Erabiltzaile baten profila • Argazkian sakatuta profila osoa ikusteko

aukera.

• Erabiltzaile horren bioa.

• Jarduera eta datuak.

• Argazki/bideo guztiak ikusteko aukera.

• Geokokapenaren arabera argazkiak

mapa baten ikusteko aukera

• Argitaratu izan dituen eduki guztiak.

Page 30: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Erabiltzaileen araberako bilaketa

• Argazkiak

• Jarraitzeko aukera

• Profila osoa ikusteko aukera

Page 31: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Jarduera • Jarraitzen dituzun erabiltzaile eta zure

jarduera agertzen dira atal honetan

• Jarraitzen dituzun erabiltzaileak: zein

argazki atsegin duten, egin izan dituzten

iruzkinak

• Beste batek atsegin izandako argazkian

sakatu eta zabaltzeko aukera duzu

• Zure jarduera: zeinek sakatu izan duen

“Atsegin dut” zure argazkitan eta zein

argazkitan, zeinek jarraitzen zaituen,

egindako iruzkinak argazki bakoitzeko;

guztiak denbora erreferentziarekin

Page 32: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Gure edukietan atsegin izan dutenen

kopurua adierazten duen ikonoa sakatuta,

horien zerrendara jo genezake.

Eta hor:

• Profila ikusteko aukera

• Jarraitzeko aukera

Page 33: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Profila

Norberak moldatu behar du bere profilean

ikusiko diren datuak.

Interakzioa sustatzeko garrantzitsua:

• Izena eta iruditxoa

• Bioa, estekak eta abar barne

• Geokokapenaren araberako erakustea

• Gure edukiak agertuko dira

• Beste datu batzuk: argitaratutako edukiak,

zenbat jarraitzaile ditugun eta zenbatei

jarraitzen diegun.

• Gure profiletik ezarpenetara jotzeko

botoia dugu.

Page 34: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 35: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 36: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Partekatzeko funtzioa:

• Gure argazkiak partekatzeko

baliabidea daukagu; facebook,

Twitter, Tumblr, Flickr eta Foursquaren,

sare sozialei dagokionez; eta posta

elektronikoz edo argazkiaren esteka

sortuz.

Page 37: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Besteen profilak ikusi eta kuxkuxeatu bai… Baina has gaitezen gure argazkiak egiten eta argitaratzen!

Page 38: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Kamara • Argazkia zuzenean egin genezake edo

dagoeneko argazki bildumatik bat

hartu eta moldatu.

• Argazkia edo bideoa egingo ditugun

aukeratuko dugu.

• Flasharen aukerak dauzkagu.

• Kamara ondo heldu eta argazkia

egiteko botoia sakatu.

• Ediziorako pantailara aldatuko da.

Page 39: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Edizioa

Sormena eta orijinaltasuna adierazteko

aukera dugu hemen.

• Aplikazioak automatikoki moldatu

dezake argazkia, argitasun aldetik.

• Norberak aukera dauka ikuspegi

ezberdinetako doikuntza egiteko:

argitasuna, kontrastea, berotasuna,

saturazioa, nabarmentzea, itzalak,

desenfokatzea…

• Eta hemen ere filtroak erabiltzeko

aukera dago. Filtroak dira Instagramek

proposatu duen berrikuntzarik

nabarmenena argazkiak partekatzeko

baliabideen artean.

Page 40: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Hauek dira Instagramek egun eskaintzen dituen filtroak eta bakoitzak sortzen duen efektua:

Page 41: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

2014ko abenduan azken bostak aurkeztu eta kudeatzeko sistema ezarri zuen

Page 42: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 43: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 44: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 45: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 46: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

• Argazki baten itxura nabarmen aldatzen

da filtro bat edo beste aplikatuz.

• Argazki berdinari filtro ezberdina jarriz,

emaitza guztiz ezberdina eta zentzua ere

alda dezake.

• Lortu nahi den helburuaren arabera bata

zein bestea aukeratuko dugu.

• Frogak egitea da egokiena.

• Norberaren gustu petsonala eta sormena

jokatzen dute hemen.

Page 47: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Argitaratzea Argitaratzeko unea heldu da! Azken pausua

ondo betetzeko:

• Testua bete, aipamenak, traolak,

ikonotxoak eta abar erabiliz, nahi izanez

gero

• Beste erabiltzaile batzuk etiketa daitezke

(eta horrela beraien profilen

jakinarazpenetan jasoko dute): botoia

sakatu, argazkian sakatu punturen baten

eta erabiltzailearen izena idazten hasi.

• Geokokapena: non eginda dagoen

adierazteko. Lekua aurkituko ez balu,

idazteko aukera ematen du.

Page 48: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

• Sare sozialetan partekatu nahi

baduzu, dagokionaren botoia

sakatu.

• Testua moldatzeko aukera izango

duzu.

• Dagokion sarearekin lotuko du zure

kontua (lehenengoz egiterakoan

baimena eskatuko dizu eta behin

datuak emanda, hurrengorako

gordeko ditu).

• “Compartir” edo “Share” botoia

sakatu eta argitaratuta!

Page 49: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 50: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Instagram beti zurekin eramateko prest?

Page 51: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Instagramen aritzeko gako batzuk

Page 52: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Argazkia ateratzeko, hobeto telefonoaren kamara erabiltzea, Instagramekoa zuzenean baino. Erresoluzioa ez da berdina

Argiaren bila joan. Mugimenduan balego objektua, argia bilatu

Telefonoa ondo sostengatu eta ez mugitu. Txorakeria, ezta?

Kamararen enfokatzeko baliabidea erabil ezazu

Argazkiak hobetzeko truku batzuk

Kamararen lentea garbi dago? Haurren kasuan begiratu beharrekoa!

Telefonoaren aurreko lentea: bereizmena atzekoarena baino txikiagoa da. Kontutan izan

Page 53: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Zooma: honen erabilpena neurtu argazkia ateratzerakoan. Hobeto gu mugitzea edo argazkia egitea eta zooma gero erabiltzea

Lerroak edo grid delakoa: erabili. Konposaketaren herenen araua erabili

Argazkia karratua izatea: horrela Instagramera igotzean ondo doituko dela bermatzen dugu.

Objektuaren atzekaldea eta argazkiaren atzeko planoa, garbiago hobeto

Badaude hainbat osagarri: flash-ak, lenteak, telefonorako babesak eta geruzak, selfietarako makilak …

Aparteko aplikazioen bidez ere argazkiaren tamaina eta proportzioa doitzeko aukera dago

Page 54: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Argazki oina eta izenburua: burua astindu eta sormena erabili!

Askotan, gutxiago gehiago da

Aparteko aplikazioak erabiliz askotan emaitza asko hobetzen da.

Page 55: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Jarduera egokiak Instagramen

Behin aplikazioa erabiltzen hasten zarenean eta atsegin baduzu, agian

gehiagorako gogoa sortuko zaizu eta jarraitzaile gehiago lortu eta

harremanak sendotu nahi izango dituzu.

Hemen Instagramen egoki aritu eta etekin handiagoa ateratzeko gomendio

batzuk:

• Profila ondo egokitu: jarraitzaileak irabazi nahi badituzu, ezarpenak ondo

doitu zure profilean: argazkia, bioa osatu…

• Istorioak kontatu: emozioen bidez jarraitzaileekin hobeto lotuko duzu.

• Ez hartu beste erabiltzaile baten irudirik eta zure burua egile moduan

aurkeztu.

• Ez aprobetxatu beste erabiltzaile batek zabaldutako irudiak bertan zure

produktuen salmenta egiteko edo zuri buruzko publizitatea egiteko,

iruzkinetan eta abar.

Page 56: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

• Edizio programak erabil itzazu zure argazkien kalitatea hobetzeko eta

sormena adierazteko.

• Filtroen erabilpena: zeintzuk dira zure jarraitzaileei gehien atsegiten zaizkien

filtroak?

• Traolen erabilpena: argazki bakoitzeko 30 erabil daitezke. Oreka bilatu

behar duzu irudia eta erabilitako traolen edukia eta kopuruaren artean.

Traola erabilienak jarraitzaileak erakarri ditzakete, baina irudiarekin bat

egin behar dute.

• Zure jarraitzaitzaileak zaindu: iruzkinak eskertu, galderei erantzun,

atenditu…

• Ez hartu baimenik gabe inoren edukia. Zabaldu nahi baduzu, birbidalketa

egin (badaude honetarako programak) eta egilea aipatu. Inoren edukia

beste zerbaitetarako erabili nahi izanez gero, baimena eskatu.

• Beste sare sozialetan zabaldu zure Instagrameko jarduera.

Page 57: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Esaten da Instagramek argazkilari onak garelakoaren ametsa edo

gogoa betearazten gaituela.

Instagram gure bizitzari buruzko gertaerak eta abar partekatzeko

tresna aproposa da. Aukera handiak ematen dizkigu sormena

erabiltzeko eta gauzak beste modu batez adierazteko, harremanak

egiteko, besteengandik ikasteko, lekuak eta ohiturak ezagutzeko…

Baina ez dugu ahaztu behar benetazko bizitza eta onlinean

erakusten dugunaren arteko oreka mantendu behar dugula, bi

zentzutan: segurtasuna eta pribatutasuna zaindu eta sare sozialek

eragin dezaketen errealitatea ulertzearen ikuspuntutik.

Page 58: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 59: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 60: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Instagram eta adingabekoak

Azken ikerketen arabera, estatu espainolean sare sozialen erabilpena 11 eta

14 urteko nerabeen artean orokorra da. Smartphoneak dituzten 11 eta 14

bitartekoen %72ak gailu hori sare sozialetan ibilitzeko erabiltzen du.

Instagramen erabilpena nerabeen artean nabarmen igo da: Lehen

Hezkuntzako 6. mailan profila zabaldu duten ikasleen kopurua handia da eta

Bigarren Hezkuntzako 1go mailakoen artean, gehienek profila dutela aitortzen

dute.

Nerabeentzat Instagram komunikazio bidea bilakatu da: gogoko gauzak

partekatu, harremana izan, komentatu, hitz egin, beraien gaietaz mintzatu,

mezuak bidali eta pertsonai famatuen jardueraren jarraipena egiten dute.

Page 61: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Instagram eta adingabekoak

Zergatik atsegin dute Instagram? Atsegina da, oso bisuala eta erakargarria,

irudia nagusi da, intuitiboa eta erraza erabiltzeko.

Zer egin adingabekoak babesteko?

Hemen aholku eta ideia batzuk:

• Instagram izatez ez da tresna arriskutsua. 14 urte izan behar dute legez

bertan izena eman ahal izateko, baina gazteagoek ere kontua zabaltzen

dute, sistemak ez duelako kontrolik ezartzen eta ez duelako adina

galdetzen.

• Guraso eta adingabekoek batera Instagram erabiltzen ikastea jarduera

positiboa bilakatu daiteke: bata besteengandik ikasi, sormena sustatu,

arriskuei buruz hitz egin…

Page 62: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

• Instagram kontu bat zabalik ez izateak ez du esan nahi adingabekoaren

irudirik ez dela agertuko sarean; beste erabiltzaile baten bidez ager

daiteke.

• Adingabekoek, oinarrizko arau eta gomendio batzuk ulertuta, arazorik

gabe erabil dezaketen sarea da.

• Kontutan izan nahiz eta erabiltzaile pribatu bezala agertu, profilaren izena,

iruditxoa eta bioa guztiz publikoak dira.

• Errespetua eta norbera eta bestearen irudia zaintzea oinarrizkoa da. Bai

edukiak partekatzerakoan, eta bai bestek partekatutakoa komentatu eta

zabaltzerakoan.

• Gazteari galdetu nola eta zertarako erabiltzen duen Instagram.

• Partekatzen dituen edukiak bere nortasun digitala osatzen dutela uler

arazi. Edozein lekutan ager daitekela, ez dela desagertuko eta ondorioak

izan ditzakela.

Page 63: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

• Instagramek segurtasunerako baldintza batzuk bermatzen ditu:

• Argitaratutako edukiak ezabatu daitezke.

• Etiketatu edo etiketak kentzeko aukera dago Instagramen.

• Erabiltzaileak blokeatu daitezke.

• Edukiak salatu daitezke.

Gai honi buruzko informazio gehiago bilduta dago eduki osagarrien atalean

Page 64: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 65: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Eta nik … zer egin dezaket Instagramen?

Page 66: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Eta nik zer egin dezaket Instagramen?

Kontua sortu eta orain ez dakizu nori jarraitu. Esan bezala, Instagram

interakzio handia sortzen duen sarea da.

Badago beste erabiltzaile batzuk aurkitu eta komunitatean parte hartzen

hasteko zenbait aukera, plataforma hau aproposa bai da horretarako.

Zelan hasi harremanetan? Non aurkitu erabiltzaile interesgarriak? Nori

jarraituko diot? Nola lor dezaket beste erabiltzaileekin lotzea?

• Zure inguruko lagun eta kontaktuetatik hasi. Horiei jarraitu eta ikusi horien

jarduera.

• Zure lagunen edukien iruzkinetan beste erabiltzaile batzuen profilak ikusi.

• “Atsegin dut” adierazi omen dutenen profilak ikusi.

• Instagramen bilatzailearen bidez eduki edo erabiltzaileen araberako

bilaketak egin ditzakezu.

Page 67: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

• Gogoko edo arduratzen zaizun araberako bilaketak egin.

• Edozein erabiltzaileren profilean bere jarraitzaile eta jarraitzen dituenen

kopurua agertzen da. Horietan sakatuz profila gehiago deskubrituko

ditugu.

• Traolen araberako ikerketa: traola bat sakatu eta horrekin zabaldu izan

diren eduki eta erabiltzaileetara helduko zara.

• Atsegin dituzun edukiei buruzko interesa adierazi: iruzkindu, galdera edo

erantzunak bota…

• Marka, produktu, enpresa, ekimen… eta abarrek gaur egun presentzia

handia daukate Instagramen. Atsegin badituzu, jarraitu hauek ere.

Page 68: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Ideia falta? Zer partekatu dezaket? Zuk uste baino gauza eta une gehiago partekatu ditzakezu Instagramen: zure

eguneroko bizitzari buruzko bitxikeriak edo une berezi bat; zure lanaren beste

ikuspegi bat; zure auzo/herri/hiriko txokoak, zaletasunak…

Baina oraindik ideien faltan bazaude, hemen proposamen batzuk:

• Sormena piztu! Hori beti!

• Lagunen arteko une bitxiak edo

egunerokoak.

• Lagunen arteko edozein argazki

ezberdina bihurtu eta egoera

beste modu batez azaldu.

• Hain modan dauden selfie delako

horiek.

Page 69: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

• Zaletasun bat duzu? Ezagutzera eman

horren berezitasunak.

• Aipuak sortu, gogokoen dituzun

esaldiekin, asmatutakoekin, unean-

uneko gaien edo garaien inguruan.

• Zure gogokoen idazle, kantarien…

aipuak.

• Zure eguneroko ibilbidean ideiak

aurkituko dituzu, kamararen atzetik

ikusita.

• Egunero proposatzen diren erronketan

parte hartu.

• Eta zuk zure buruari erronka bat

proposatu baita ere.

• Argazki ezberdinak bildu eta collageak

egin.

Page 70: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

• Eguraldiak eta inguruneak

hainbat aukera eskaintzen

dizkigu.

• Beste garai bateko uneak

gogoratu edo antzeztu.

• Jarduera dibertigarria

proposatu.

• Errealitatea beste ikuspuntu

batetik islatu.

• Eguneroko objektuen

bitxikeriak.

• Irribarreak beti dira atseginak

eta goxoak…

• Maitasuna eta poztasuna

kutsakorra da, saiatu.

Page 71: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 72: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Aparteko aplikazioak

Page 73: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Hamaika aparteko aplikazio dago Instagramekin lotzeko eta argazki

edo bideotan efektu ezberdinak lortzeko.

Hemen batzuk besterik ez dira agertzen, behar ezberdinetarako erabil

daitezkeenak.

Page 74: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Jarraitzaileak irabazteko eta harremana sustatzeko aplikazioak

Tags for Likes: argazkiei traolak eransteko erabakitzen laguntzeko

InstaFollow: jarraitzaileak lortzeko jokoaren dinamika aprobetxatuz

InstaMessage: bapateko mezularitzarako aplikazioa

Textgram: argazkietan sormena lantzeko: testuak jarri, graffitiak egin…

InstaRepost: argazki eta bideoetan jabetza edo egilearen izena agertzeko eta hauek birbidaltzeko

Repost: argazki eta bideoetan jabetza edo egilearen izena agertzeko eta hauek birbidaltzeko

Instaplace: geokokapena gehitzeko eta lekuari buruzko datuak agertzeko

FoodShareFilter: Manos Unidas elkarteak sortutakoa, janaria partekatzeko baina helburu sozialekin

Page 75: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Camera +: oinarrizko edizioak egiteko; objektua mugimenduan dagoenean emaitza onak

Pro HDR: paisaietako argazkitarako eta argia emateko aproposa.

Irudien edizioa egiteko aplikazioak

Xnview fx: ediziorako hainbat baliabide eta filtroak

Diptic: Collage-ak osatzeko

Whitagram: argazkiak birdimentsionatzeko eta karratu zuria jartzeko.

Afterlight : baliabide ugari

100 Cameras in 1: filtroak

InstaSize: argakiaren tamaina doitzeko

Lenslight: argiarekin jolasteko eta efektuak sortzeko

Fuzel Pro: mosaikoa eta collage-ak egiteko

Page 76: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

LabelBox: irudietan etiketak itsatseko Picfx: edizioa eta hainbat baliabide

Bubble Frame: markoak eta testuak jartzeko

Phonto: testuak jartzeko hainbat letra mota eta baliabide

Magic Hour: filtro eta efektu ezberdinak

Wood Camera: filtro, efektu, baliabideak

Cuptakes : atzeko planoak sortzeko

Instamap: geolokalizazioaren arabera mapa baten kokatzeko

Page 77: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Statigram: Estadistikak eta datuak. Ordenagailuaren bidez aritzeko

Instagram ordenagailuaren bidez kudeatzeko:

Instagrameko onlineko bertsioa Gramfeed

Webstagram

Page 78: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Instagrameko argazkiak inprimatzeko aukerak

• Printstagram: aukera ezberdinak argazkiak inprimatzeko

• PostalPix

• CanvasPop: eskegitzeko euskarrian bihurtu

• Blurb: bilduma liburuan

• Artifact Uprising: bildumak euskarri ezberdinetan

• Instagoodies: pegatinak

• Boo Box by Hatchcraft: eskegitzeko markotan jartzeko

• Sticky9: euskarri ugarietan irudiak inprimatzeko aukera:

pegatinak, posterrak, gailuen babesleak …

Page 79: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Instagrameko argazkiak inprimatzeko aukerak

• ImageSnap : keramikazko irudiak

• Artflakes

• Casetify: gailuen babesleak sortzeko

• Postagram: postalak

• Stitchtagram: burkoiak eta zorroak

• Instaprint: argazkiak inprimatzeko gailua

Page 80: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 81: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Euskaldunon komunitatea Instagramen

Page 82: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Euskaldunon komunitatea Instagramen

• Euskal herritarrok komunitatea sortu dugu ere Instagramen. Hainbat

traolekin partekatzen ditugu edukiak.

#igerseuskadi

#igersbilbao

#igersgasteiz

#igersdonostia

#euskogram

#visiteuskadi

#BasqueCountry

#loves_euskadi

#euskorincones

#euskadibasquecountry

#euskadigrafias

#euskofotos

#naturaleza_euskadi

Bilboren kasuan, gainera:

#gaurbilbao, #ilovebilbao, #bilbaolovers, #botxografia, #bilbaocity,

#somosbilbaolovers, #verybilbao, #instabilbao

• Tokian tokiko traolak eta erabiltzaile taldeak sortu eta sortzen dira.

Page 83: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Euskaldunon komunitatea Instagramen

• Eta gure artean erronkak, ekimenak sustatzeko traolak eta abar sortzen

dira.

#naturaleza_euskadi erabiltzaile ugari biltzen

duen beste talde bat da.

@naturaleza_euskadi k oraintsu lortu ditu 1000

jarraitzaile bere profilean eta 10.000 argazki

baino gehiago #naturaleza_euskadi

traolarekin.

Page 84: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Euskaldunon komunitatea Instagramen

Tokian tokiko taldeak sortuz joan dira, hiriz-hiriko

#iger komunitateak. @igersbilbao, adibidez,

lehenetarikoa da eta orain dela gutxi #igersbilbao

traoladun 100.000 argazkietako marka gainditu izan

du.

Page 85: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

#igerrak

Euskaldunon komunitatea Instagramen

#Igerrak Instagram erabiltzaile

euskaldunon sortu berri den

komunitatea da. Ikastaro hau aprobetxatu nahi izan dugu

egitasmo honen aurkezpena egiteko eta

horretarako gonbidatu ditugu.

Gaur gurekin, eta lehenengoz

publikoaren aurrean, @Igerrak =

#Igerrak taldearen aurkezpena.

Page 86: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

#igerrak

Euskaldunon komunitatea Instagramen

Igerrak Instagrameko euskaldunon komunitatea da.

Helburu zehatz batekin jaio gara: mundu osoko euskaldunak bilduko dituen

komunitatea izatea. Euskaldunzaharrak, euskaldunberriak, gutxi dakitenak,

asko dakitenak, hemengoak, hangoak... Berdin dio!!

Euskaldunak elkar ezagutzeko erabiliko ditugun tresnak erronkak eta

lehiaketak dira. Horretarako etiketak erabiliko ditugu.

Gure eskaera bakarra zuen argazkietan esaldiren bat euskaraz idaztea da.

Azaroan jaio ginen eta gaur 700 euskaldun baino gehiago gara eta gure

etiketan #igerrak 5000 argazki daude.

Page 87: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Euskaldunon komunitatea Instagramen

Ideia bat daukagu bihotzean:

"Euskarak egiten gaitu euskaldun".

Instagram euskaraz beteko al

dugu?

Eta nork daki, egunen baten Instagram

sarea Euskeraz egon liteke.

Page 88: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 89: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Hasiko gara euskara zabaltzen Instagramen? #EuskararenEtxea n egoteak hamaika aukera eskaintzen dizkigu…

Page 90: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Hiztegia

Page 91: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Hiztegia

Instagram erabiltzen hasten zarenean traola batzuk maiz agertzen direla ikusiko

duzu. Batzuk siglak besterik ez dira.

Hemen traola horien zerrenda eta bakoitzaren esanahia.

#OOTD OOTDk “Outfit of the Day” esan nahi du. Zeri buruz ari diren traola honekin? “Eguneko

janzkera” bezala itzuli genezake. Moda eta osagarriei buruzko profiletan oso erabilia eta jarraitua.

#WCW “Woman Crush Wednesday” , hitzak adierazten duen bezala asteazkenetan erabiltzen

da, miresten duten emakumezko baten argazkia partekatzeko. #Regram #Regram traola, bir-argitaratu izan den argazki bati buruz ari denean erabiltzen da. Beste

erabiltzaile baten argazkia hartu, zabaldu (bera aipatuz edo horretarako sortutako aplikazioren baten bidez) eta traola honekin adierazi. Twitterreko birtxioaren parekoa.

Page 92: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Hiztegia

#Foodporn Sukaldaritzako plater atseginak partekatzeko. #POTD “Photo of the Day“, eguneko argazkia. Erabiltzaileek euren eguneko argazkirik onena partekatzeko erabiltzen dute eta beste profil batzuek erronka proposatzeko. #GF “Gang Family” edo “Global Family“. Munduan zehar argazkilaritza zaletasun gisa dutenen komunitatea. Webgune propioa daukate eta traola honekin eguneko argazkirik onena partekatzen dute. #MCM “Man Crush Monday” #WCW -ren antzerakoa, baina kasu honetan astelehenetan argitaratuta eta gizonezko baten argazkia da partekatzen dena. #F4F “Follow for Follow“, jarraitzen banauzu jarraituko zaitut, edo horrelako zerbait adierazteko. #Fitspo Kirolzaleek fitness, kiroletako jarduerak, ohitura osasungarriak eta gorputza osasuntsuak argitaratzeko erabiltzen dutena.

Page 93: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

#BNW “Black and White”, zuri beltzezko argazkiak. #L4L #F4Fren antzerakoa, “Like for Like” zentzuan: atsegin duzula esaten baduzu, nik zurea atsegin dudala adieraziko dut. #WHP Weekend Hashtag Project, Instagramek ezarritakoa da: asteburuko irudien lehiaketa izendatzeko erabilia. Lehiaketa honetan parte hartuz zure ospea izugarri igoko da plataforman. #TBT “Throwback Thursday“, antzinako edo txikitako argazkiak partekatzeko proposamenarekin bat egiteko; hau egiteko eguna ostegunero izaten da. #FBF Flashback Friday, #TBTaren antzerakoa, baina astero ostiraletan iraganeko irudiak argitaratzeko. #Petstagram #Petstagram, etxeko abere, maskoten argazkiak partekatu eta identifikatzeko erabili izan ohi den traola.

Hiztegia

Page 94: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Hiztegia

#SelfieSunday Hain modan dauden selfi delako horiek argitaratzeko erabili ohi da. Hasieran igandetan bakarrik argitaratutako irudiak zabaltzeko ezarri zen, baina gaur egun edozein unetan selfieak partekatzeko erabiltzen da. Oso erabilia da eta 11 milioi irudi baino gehiago dago traola honekin. #GOTD “Gram of the day”, #POTDren antzerakoa da: zure eguneko argazkirik onena argitaratzeko. #SMH “Shake My Head“, azalpenik ez duen edo ulergaitza den irudi bat argitaratzen denean. #LMAO “Laughing my ass off”, barrez lehertuta adierazteko. Barregarriak diren argazki eta bideoak izendatzeko eta jarraitzaileen atentzioa deitzeko. #Instamood Erabilien diren traolen artean dago, argitalpenaren bidez zure gogoa adierazteko.

Page 95: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Hauek une honetan oso erabiliak diren traolak dira.

Baina etengabe berriak sortzen dira.

Gogoratu erabiltzaile berriak ezagutzeko eta gogoko

dituzun gaiak jarraitzeko aproposak direla.

Page 96: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Eduki osagarriak

Page 97: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Eduki osagarriak eta gehiago ikasteko…

• Herenen araua argazkigintzan

• Orma irudi bat osatzeko Instagrameko argazkiekin

• Instagrameko laguntza zerbitzua

• Instagramek osatutako (Connect Safely eta Protegeles.com-

ekin batera) Instagram erabilpenarako gurasoentzako gida

(Guía para padres sobre el uso de Instagram).

Page 99: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Page 100: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

Irudiak eta kredituak: Instagram Flaticon: CouCou Freepik Anna Vitalen infografia Luis Quiles

Dokumentu hau Creative Commonseko Aitortu - Ez Komertziala - Partekatu Berdin (cc by-nc-sa) lizentziapean sortu da. Zer esan nahi du horrek? Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen du baita lan eratorriak sortzeko ere. Horretarako derrigorrezkoa da lanaren kredituak aitortzea. Gainera ezin da lan hau (ezta bere eratorriak ere) merkataritza xedeetarako erabili. Azkenik, lan hau aldatzen bada, edo lan eratorri bat sortzen bada, sortutako lana baimen honen berdin-berdina den beste batekin soilik banatu ahal izango da.

Dokumentu honek Azkue Fundazioak osatu eta eskainitako Instagrameri buruzko ikastaroaren edukiak biltzen ditu. Ikastaro hau 2015ean eskaini zen Bilbon, Euskararen Etxean, urtarrila eta martxoa bitartean.

Page 101: Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa

#EskerrikAsko!

Instagram oraindik atsegin ez baduzu, saiatu berriro eta joan hasierara ;-)