Kulturaren inpaktuak on line ikastaroa

3

Transcript of Kulturaren inpaktuak on line ikastaroa

KULTUR KUDEAKETAonline ikastaroak - etengabeko formakuntza profesionalentzat

ANTOLATZAILEAK

KULTURAREN INPAKTUAK

Kulturak kanpo-efektu positiboak ditu, zalantzarik gabe. Eragin mota ezberdin horiek neurtzeko tresna zenbait ezagutzea eta aplikatzen jakitea ezinbestekoa da kultura balio sozial egiazkoa duen elementu modura ikusten hasi nahi badugu, kontsumozko produktuaren ikuspegia baztertuz. Ikastaro honekin ikasleek Kulturari dagozkion politika publiko eta pribatuak lurralde jakin bateanbatean nola aplikatzen diren ikusi ahal izango dute, hipotesi sinple bezain erreala abiapuntutzat hartuta: Kulturari esker pertsona hobeak gara. Neurketa egiteko tresnen helburua kulturan egindako inbertsioaren inpaktu

ekonomikoa bereiztea bada, ikastaro honetan bere funtzio soziala, bere jomugak, eta testuinguru kultural batekiko harremanak dakartzan konpetentzia emozionalak gero eta gehiago behar dituen gizarteari Kulturak berak egiten dion ekarpena neurtzeko erronka jorratzen da. Horretarako arlo horretan egindako ikerketen bilakaera aztertuko da, arrakastazko eta porrotezkoporrotezko kasu errealak aztertuko dira, metodologia berritzaileei erreparatuko zaie eta egun dauden lurralde arloko arazoetan etengabe ideia eta eredu berriak bilatzeak duen balioa ulertzeko ahalegina burutuko da.

AURKEZPENA

- Internet bidez emango da ikastaroa, ondoen datorkizun ordutegian egin dezakezu.- Ikastaro praktikoa da eta esperientzian oinarritutakoa; oso baliagarria kultura arloko profesionalentzat.- Formatu txikiko ikastaroa da, gai zehatzetan ezagutzak eskura ditzazun denbora tarte labur batean.

ZER ABANTAILA DITU IKASTAROAK?

HELBURUAK1. Ikasgaiaren marko teorikoa ezagutzea: benchmarking eta bibliografia.

2. Lurralde bat definitzen duten alderdiak aztertzea eta Kulturak bertan duen egitekoa balioestea. Adierazleen bilaketara hurbiltzea.

3.3. Lurralde jakin batean Kulturak duen eragina neurtzeko tresna kuantitatibo ezberdinek duten erabilgarritasuna ulertzea.

4. Kulturan aplikatutako datu egituratu eta desegituratuen azterketa, tratamendu eta interpretaziorako behar den trebetasuna garatzea.

5.5. Maila nazionalean nahiz nazioartean berrikuntza kulturalarekin lotutako politika publikoen ezarpen-maila ezagutzea. Arrakastazko eta porrotezko kasuak.

1

3

2

4

5

PROGRAMA Kulturaren Agenda 21 eta UNESCO erakundearen estatistika kulturalak.

Kulturaren errealitate aldakorra eta bere idiosinkrasia lurraldeka. Benchmarking eta bibliografia.

Kulturaren eta Berrikuntza Sozialaren arteko harremana.

IndustriaIndustria sortzailearen dimentsioa, lurralde bat garatzeko eragile modura.

Datuak erabakiak hartzeko eta estrategia politikoa birbideratzeko bide modura.

Inpaktu ekonomikoaren ikerketak burutzeko adierazleak eta iturriak.

InpaktuInpaktu sozialaren ikerketak burutzeko adierazleak eta iturriak.

Proxy aldagaiak. Urrats digitala, adierazle osagarri modura.

Metodo kuantitatiboen erabilera: Korrelazioa Vs Kausalitatea.

Lortu, estandarizatu eta eguneratzen errazak diren adierazle-sorten erdiespena.

1

2

345

6

7

8

9

10

METODOLOGIAIkastaroa Internet bidez emango da, hasieran banatuko diren gogoeta, eztabaida eta partaidetzarako baliagarriak diren materialetan oinarrituz. Ikasleen arteko eztabaida eta

partaidetza bultzatzeko tresna desberdinak gaituko dira. Ikastaroa gainditu ahal izateko gutxienezko partaidetza-irizpide zenbait bete bete beharko dira.

IRAUPENA

ASMOZ etengabeko formakuntzarako zentroa

E-posta: [email protected]: 943 21 23 69

INFORMAZIO GEHIAGO

IZENA EMATEKO SAKATU HEMEN: IZEN-EMATEA

390 euro (Tripartita Fundazioaren hobaria jaso dezake).

PREZIOA

Euskara edo espainiera.

HIZKUNTZA

ÁLVARO FIERRO SEDANOResearcher and Data Scientist Urbegin.Ekonomia Zientzietan Lizentziatua. UPV/EHU.Banaketa Komertzialetako Enpresak Graduondokoa. Barne Merkataritza. UPV/EHU.Integrazio Ekonomikoa Masterra. UPV/EHU.

AITZOL BATIZ AYARZAAISILAN XXI, S.L. kultur kudeaketa enpresako zuzendari nagusia eta KULTIBA kultur aholkularitzaren arduraduna.Kulturaren kudeaketa, sormen esperientzia eta kultur erakundeen antolakuntza ereduetan aditua.

2015/09/21 - 2015/11/01 (30 ordu)

IRAKASLEA

ZUZENDARIA