XIV Orduak. MENDI KRONIKA.

8
Inkesta Parte hartzaileen iritziz eguraldiak asko lagundu du 7 Astelehena, 2012ko maiatzaren 28a. IX. urtea. 2.356. zenbakia. tolosaldea.hitza.info Datorren olinpiar urtera arte Azken asteetako eguraldi euritsuak bat baino gehiago larritu bazuen ere, eguraldia lagun izan zuten, atzo, XIV Orduak proba egin zuten 2.209 mendizaleek Parte hartzaileek anoa guneetan janari gutxi egon dela salatu dute, baina antolatzaileek Lekunberrin, esaterako, azken edizioko kopuru bera jarri dutela argitu dute San Migelera iritsi bitarteko zatia izaten da mendizale askorentzat, probako politena; atzo ere paraje ederrarekin gozatzeko aukera izan zuten. A. IMAZ

description

XIV Orduak. MENDI KRONIKA. Tolosaldeko eta Leitzaldeko HITZA.

Transcript of XIV Orduak. MENDI KRONIKA.

Page 1: XIV Orduak. MENDI KRONIKA.

Inkesta Parte hartzaileen iritziz eguraldiak asko lagundu du 7

Astelehena, 2012ko maiatzaren 28a. IX. urtea. 2.356. zenbakia. tolosaldea.hitza.info

Datorren olinpiar urtera arte Azken asteetako eguraldi euritsuak bat baino gehiagolarritu bazuen ere, eguraldia lagun izan zuten, atzo,XIV Orduak proba egin zuten 2.209 mendizaleek

Parte hartzaileek anoa guneetan janari gutxi egon delasalatu dute, baina antolatzaileek Lekunberrin, esaterako,azken edizioko kopuru bera jarri dutela argitu dute

San Migelera iritsi bitarteko zatia izaten da mendizale askorentzat, probako politena; atzo ere paraje ederrarekin gozatzeko aukera izan zuten. A. IMAZ

Page 2: XIV Orduak. MENDI KRONIKA.

XIV orduak ›2 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko maiatzaren 28a, astelehena

Imanol Garcia Landa

Eguraldiaren aitzakiarik ez daizan 2012ko XIV Orduak egiteko.Parte hartzaileek eta antolakun-tzak bat egin dute proba egitekogiro bikaina izan dela azpimarra-tzerakoan. Jon Ormazabal proba-ren koordinatzaileak azaldu due-nez, «eguraldi aproposa egin dumendian ibiltzeko. Haize pixkabat izan da, eta goizean fresko etatenperatura politarekin abiatudira mendian ibiltzeko». Eguer-dian pixka bat berotu duela esandu Ormazabalek, «baina ez dagehiegikeriarik izan, eta garai ho-rretan Ata eta San Migel inguruhorietatik ibili dira mendizaleak,eta hor basoguneak daude. Nikuste dut hobeagorik ez dagoela es-katzerik. Ohi bezala, Santa Klara-ra eraman ditugu arrautzak, etadirudienez funtzionatu du». Or-mazabalek gaineratu duenez,«balantze orokorra, baikorra da».

Ibilbidea nahiko ondo zegoelanabarmendu du Ormazabalek:«Leku ospeletan bazen lokatzik,baino guk espero genuena bainaaskoz ere gutxiago. Joan den osti-ralean hego haizeko bero erreaegin zuen eta horrek nahikoa le-hortu du bidea». Horren frogaizan da mendizaleak ez zirelaasko zikindu.

Guztira 2.378 mendizalek emanzuten izena parte hartzeko, 1.925gizonezko eta 453 emakumezko,baina, atzo, Berazubitik atera zi-renak 2.209 izan ziren, horietatik1.792 gizonezkoak eta 417 emaku-mezkoak. 20:30ak aldera 1.800 par-te hartzaile iritsi ziren dagoenekoBerazubira. Azkeneko parte har-

tzailea 20:00ak inguru pasatu zenAmezketatik.

Orain lau urteko probarekin al-deratuta ibiltari gutxiagok partehartu dute. Hausnarketa egin be-har dutela garbi dute antolakun-tzakoek. «Ez dakigu zehazki zer-gatik izango den, eta inoiz jakingodugun ere ez dakigu», esan du Or-mazabalek. «Gure burutazioakbaditugu. Gure proba garestia dabesteen ondoan, eta gaurko egu-nean mendi martxak nonahi dau-de, eta hori ere kontuan hartze-koa da». Lau urtez behin egitenbada ere, XIV Orduak bezain luze-ak ziren proba gutxi daude, etahorrek ere jendea erakartzen du.

Adinari dagokionez, Ormaza-balek azaldu duenez, azken aldie-tan 14 eta 16 urte bitarteko geroeta parte hartzaile gutxiago dau-de: «Lehen, adin horretan, XIVOrduak erronka moduko bat zen.Koadrilan ateratzen ziren adinhorretako gazteak, eta hori egunasko murriztu da».

Esker onak eta kexak jaso di-tuztela dio probaren koordina-tzaileak: «Beti bezala, denetatikizaten da. Jendea badago oso kon-forme dagoena eta zoriontzen gai-tuena, eta beste batzuk, berriz,batik bat jakien aldetik, eskasaizan dela esan digute». Anoa gu-neetako jaki kopuruen aldetik,kalkuluetan akatsen bat izan du-tela dio Ormazabalek, eta hori az-tertu egin behar dutela. «Oraindela lau urte Lekunberrira era-man genituen laranja kopuruberdina eraman dugu. Orduan 80kilo sobratu ziren, eta aurten ezdira iritsi, azkenekoak gabe gera-tu dira».

Ormazabalek gaineratu due-nez, «mendizaletasun tradiziona-lago batera itzuli nahian, txokola-tea eta fruitu lehorrak kendu eginditugu, eta parte hartzaileek esandiegu bakoitzak bereak eramate-ko. Dirudienez, gauza bat ez zego-enez, bestetik gehiago hartu da,eta laranja kontsumo handiagoaegotea eragin du». Bestalde, orainlau urteko eguraldia ez zela berdi-na izan gogorarazi du koordina-tzaileak: «Gaur gehiago eskatzenzuen likidoa hartzea eta fruituajatea. Hainbeste aldagai dituguproban zehar, ez dela erraza as-matzea».

«Ezer larririk ez»Iñigo Zabaleta Gurutze Gorrikokoordinatzaileak azaldu duenez,«ez da ezer larririk gertatu».21:00etarako, 395 osasun laguntzaeman dituzte. Horietatik gehie-nak giharren kontrakturak izandira, zehazki 190, eta babak, guzti-ra 112. Bestalde 29 mendizale arta-tu dituzte oinak gehiegi berotutaizateagatik. Kasu larriagoei dago-kienez, orkatila bihurritu dutenzazpi mendizale artatu dituzteeta zortzi izan dira lipotimiak ja-san dituztenak. Hipogluzemiaizan dutenak, berriz, bi mendiza-le izan dira. Bestalde, parte har-

tzaile bat Minetako egurrezko zu-bitik Berazubira jaitsi dute Guru-tze Gorrikoek. «Giharrak gogor-tuta zituen eta ezin zuen oinez ibi-li», esan du Zabaletak.

Mendizaleak ondo prestatzendirela dio Gurutze Gorriko koor-dinatzaileak. «Tolosatik Amezke-tara bidea egin dut, eta mendiza-leak orokorrean ondo ikusi di-tut», esan du. Guztira 3 sendagile,6 erizain eta 44 osasun tekniko ari-tu dira osasun zerbitzua ematenXIV Orduetan. Horretarako launoranahiko ibilgailu, bi anbulan-tzia eta garraiorako bi ibilgailuerabili dituzte.

Giro bikaina XIV Orduak egitekoBalantze «baikorra» egin du Jon Ormazabalprobako koordinatzaileak; «eguraldihobeagorik ez dago eskatzerik», esan du

Tolosako Berazubi estadioa pixkana betetzen joan zen atzo, mendizaleak proba amaitzen zuten heinean. I.G.L.

XIV Orduak probarekin bat egin du Tolosaldekoeta Leitzaldeko HITZAk. Parte hartzaileen argaz-kiak atera ditu, San Migeleko gunera iristerakoan.Argazkiak ikusteko tolosa.hitza.info helbidean

sartu eta ‘2012ko argazkiak’ atalean sartu beharda. 800 irudi inguru daude ikusgai bertan. Partehartzaile bakoitzak bere argazkia jaisteko aukeraizango du.ERIKA SARASOLA

ARGAZKIAK JAISTEKO AUKERA

Irudia qSan Migel

Page 3: XIV Orduak. MENDI KRONIKA.

‹ XIV Orduak2012ko maiatzaren 28a, astelehena tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 3

I. Terradillos/E. Maiz

Mila Goikoetxeak hirugarren al-dia du XIV Orduak proban bolun-tario lanetan ari dela. Tolosarrada izatez, eta egun Gorritin bizida. Gorritikoa da Itziar Zugastieta lehenengo aldia du boluntariogisa ari dela. Biak Gorritiko anoapostuan aritu dira mendizaleei la-ranjak eta ura ematen.Zein izaten ari da zuen lana Gorritikopostuan?Mahaiak jarri ditugu, mahai gai-nean botilak jarri eta laranjakmoztuta utzi ditugu. 07:30ak ingu-ruan etorri gara lekuara denaprestatzen hasteko. Zenbat kilo laranja dauzkazue bana-tzeko?Egia esan, ez dakigu. Antolatzai-leek ekarri dituztenak ari garajartzen.Lana erraza izaten da, ala badaude

une lanpetuagoak, jende asko bate-ra etortzen denean?Jende asko gara eta oso erraz egi-teko moduko lana da. Bi postudaude, eta jendea batera edo bes-tera banatzen ari da.Zenbat zarete Gorriti bertakoak?Ia denak. Hamalau inguru izangogara hemen gaudenak. Zerbait egin zaizue deigarria?Gazte asko daudela. Eta aurreko-etan baino parte hartzaile gutxia-go dabilela ibilaldia egiten. Zer esaten dute postura etortzen di-ren mendizaleek?Garagardoa eskatzen zuten ba-tzuk, hurrengo probarako gara-gardoa jartzeko. Sagardoa ere es-katu du baten batek.Mendizaleak ikusita, ibilbidea egite-ko gogoa ematen dizue?Egia esan, ez. Hemen postuan la-guntzeko bai, baina ibilbidea egi-teko ez.

Mila Goikoetxea eta Itziar Zugasti 1Boluntarioak

«Gazte asko daudela eta aurrekoetan baino partehartzaile gutxiago daudela egin zaigu deigarrria»

Asier Imaz

Elena Vidales Goitia tolosarraSan Migeleko Gurutze Gorriarenpostuan izan da osasun teknikogisa mendizaleak artatzen.Noiztik zaude San Migeleko pos-tuan?Goizeko hamarretan iritsi gara,muntatu dugu denda eta ordutikaurrera hasi gara lanean. Nola etorri zaizue jendea GurutzeGorriko dendara?Hasieran jendea orokorrean osoondo etorri da. Etorri direnak pix-ka bat minberatuta zeuden, kon-trakturaren batekin edo, eta la-saigarria eman diegu. Baten batimasajea ere eman diote, muskulubikiak igo zaizkiolako. Jende

gehiena etorri da, batez ere, babe-kin eta oinak egosita zituela.Babei eta oina egosita dituztenei zertratamendu ematen diozue?Baba osoa baldin badauka, jarrai-tu ahal izateko, baba ziztatu, liki-doa atera, desinfektatu, eta geroesparatrapuarekin bildu eta ba-selina ematen diogu.Zerbait larririk izan duzue?Orain arte [14:00] izan dugun ka-surik larriena pertsona bati di-gestioa moztu egin zaiola izan da.Tentsio baxuarekin etorri da. Me-dikuak ikusi du eta frogak egindizkiote: elektroa, tentsioa hartu,azukrea begiratu... Tratamenduaeman dio eta probatik erretiratuegin da.Zenbatek osatzen duzue GurutzeGorriko taldea?San Migelen mediku bat, bi eri-zain eta sei osasun tekniko gaude.Denak gara boluntarioak. Gero,dena jasotzen dugunean, hemen-dik Berazubira joango gara, etahan berriz muntatuko dugu den-da eta dena prest uzten dugu jen-dea iristen denarako.

Elena Vidales Goitia 1Gurutze Gorriko osasun teknikoa

«Baba osoa badu, aurrera jarraitzekoziztatu eta desinfektatu egiten dugu»

Mila Goikoetxea eta Itziar Zugasti, Gorritiko anoa postuan. I. TERRADILLOS

Elena Vidales Goitia (eskuinean), Gurutze Gorriko beste kide batekin San Migeleko dendaren ondoan. A. IMAZ

Page 4: XIV Orduak. MENDI KRONIKA.

Iñigo Terradillos-Eneritz Maiz

Urduritasuna eta ikusmina. Hori-xe sortzen dute XIV Orduek, etahori nabari zen goizeko bostak jo-tzear ziren une horretan, umoreonarekin batera. Bateko zein bes-teko koadrilen artean barrea etapoza baitzen nagusi. Anjel Alkaineta konpainia probaren aitzakianegiten ari ziren grabaketak sor-tuak irri horietako batzuk. Bada,

hauek euren lana bukatzearekinbatera hasi ziren mendizaleak ibi-lian. Bostak eta bost minutu zi-ren, eta Aralarko mendietan bar-na 68 kilometroko bidea 14 ordu-tan egiteko erronka zutenaurretik.

Parte hartzaileen artean, dene-tarik. Hamabost urteko gaztetxo-enetik hasi eta 77 urte bitartekohelduetaraino. Eta, adinaren ka-suan bezala, kolorean ere bazego-

en aniztasuna, senegaldar jatorri-ko mendizaleak jarritakoa, esate-rako. Edota, itxuran. Baziren goi-tik behera prestaturik zihoaze-nak, eta baita kaleko arropazjantzi zirenak. Baziren, halaber,euren koloreak edo aldarrikape-nak soinean zeramatzatenak,athleticeko elastikoa, ikurrinaedota euskal presoen aldeko iku-rrarekin zihoazenak kasu.

Ilunpekofreskuran eman zituz-ten lehen pausoak, eta Gorritirairisterako eguzki printzek eginzuten agerpena. Artean, lehen za-tia baino ez zuten gainditu, etagorputza fresko zuten arren, as-koren ahotan errepikatzen zengogoeta bera: «Ikusiko diagu SanMigelera nola ailegatzen gaitu-ken!». Hala ere, ibilaldia lasaita-sunez hartzen dutenen aldean,

erlojupeko proba bailitzan laster-ka egiten dutenak ere ez ziren gu-txi izan atzokoan.

Lekunberrira iritsi, eta lehenarazoak sumatzen hasi zirenmendizaleen oinak. San Migelerairistean baliatu zuten atsedenpixka bat hartzeko, zer edo zer ja-tearekin batera. Aurrekoetan be-zala, senideen, lagunen eta zaleenartean jende ugari bildu zen ber-tan, eta, parte hartzaileek esker-tu zuten babes hori.

Erdia baino ez da geratzenBidearen erdia geratzen zitzaionbi mila buruz osaturiko artaldeluzeari. Zatirik ederrena zutenzain, Minetako maldara iritsi bi-tarteko alfonbra orlegia. Bada,hainbeste kilometro egin ostean,eta dagoeneko gorputzaren ne-

kea eta sufrimendua gutxi ez eta,belaunentzat zatirik latzena denbidezidorretik egin behar izan zu-ten Amezketarako bidea.

Hara iristea ia erronka gaindi-tutzat ematea da askorentzat. Ba-dira, baina, Amezketan probabertan behera uzten dutenak. Ki-lometro eta ordu asko dira bizkargainean, eta ezda erraza gorputzaeta buruaren oreka mantentzea.Gehienak, ordea, azken txanpanindarberritu egiten dira, besteakbeste, Alegiako garagardoak la-gunduta.

Irteera puntuko arpegi alaiakBerazubiko helmugan errepika-tu ziren. Eta datorren proban,hau da, lau urte barru, berriro egi-teko desioa azaldu zuten gehie-nek. Irrika piztu dionak bada,hark ere izango lekua.

Eguna argitzerako elkartu dira mendizaleakTolosako irteera puntuan, alaitasunezbeteriko motxila bizkarrean hartuta

Bi milatik gora mendizale izan dira, 15 urtekogazteenetik hasi eta 77 urteko heldueneraino

Umorez etakemenezjantziak

XIV Orduak ›4 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko maiatzaren 28a, astelehena

Goizeko bostak jota abiatu ziren mendizaleak ibilbidea egitera. I.T.

Page 5: XIV Orduak. MENDI KRONIKA.

Athletic edota Realeko elastikoak, ikurrina edo euskal presoen aldekoikurrak... soinean zeramatzaten askok. Bazen zakurren konpainian bidea egin nahi izan zuenik ere. E. MAIZ

Ikuspegi zoragarriez gozatu ahal izan zuten, atzo, proban parte hartu zuten mendizaleek, San Migelen, esaterako. Bertara, mendizaleen senitarteko eta lagun asko gerturatu ziren. A.IMAZ

‹ XIV Orduak2012ko maiatzaren 28a, astelehena tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 5

Lekunberriko atseden gunean eta Gorritikoan, parte hartzaileak fruitu edota edatekoa hartzen. Probaren azken txanpan sartuta, Amezketako plazara ailegatzen. A.IMAZ/E.MAIZ/I.TERRADILLOS

Ibilbideko anoa gune nagusienean, San Migelen, hiru mendizale ibilian, atseden hartu ostean. A. IMAZ

Page 6: XIV Orduak. MENDI KRONIKA.

Berazubira iristearen poza

XIV Orduak ›6 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko maiatzaren 28a, astelehena

A. Imaz/I. Urkizu

Xabi Saizar (Ibarra) Irurako ikas-tolako zuzendaria da. Mendiakbere eguneroko jardunetik desko-nektatzeko balio izaten dio, etaXIV Orduak laugarren aldiz eginditu aurten. Laugarrenez egin duzu gaur ibilal-dia.Bai, 2000. urtean egin nuen lehe-nengoz. Denak nahiko berdintsuegin izan ditut, 12 orduren buel-tan. Gaur zertxobait lehenagoamaitu dugu, azken zatia korrikaegin dugulako. Prestatu egiten zarete?Azken urteotan hainbat mendiibilalditan parte hartu izan dugu,eta gure gisara ere ibili izan gara.Zatirik gogorrena zein da?

Probaren luzera da gogorrena.Bukatzen doan heinean, gorpu-tza ere nekatu egiten da, beraz, az-ken orduak dira gogorrenak. Nor-berak bere burua estutzen duena-ren araberakoa izaten da.

«Probaren luzera dagogorrena»

A. Imaz/I. Urkizu

Olatz Peon Tolosako Udaleko zi-negotzia da, eta gazteagoa zeneanXIV Orduak egin zituen arren, bi-garrenez burutu du aurten.Zer moduz joan da eguna?Ondo, egia esan prestatu dugu ibi-laldia. Ernioko ibilaldian frogaegin genuen; gogor samarra da,pendiz aldaketa asko baitaude.Gaur nahiko ondo ibili gara, espe-ro bezala, baina azkenean iriste-ko gogoa ere izan dut, oso luzeada. Eguraldia ere aldekoa izan da.Igaratzara iritsi bitarte, itzalpeanegin dugu guztia, oso ondo. Bero-rik ez dugu pasa.Lehen aldia izan al da?Bigarrena izan da. Oso gaztea

nintzela egin nuen lehenengoz,eta gero haurrak izan nituen. Tar-te baten ondoren, beraz, gusturaegin dut. Gaurkoaren oroitzapenbertsuak nituen, eta ibilaldia eremodu bertsuak egin dut bietan.

«Azkenean iristekogogoa izan dut»

Xabi Saizar. A. IMAZ Olatz Peon. A. IMAZ

Anizeto Lazkano. A. IMAZ

A. Imaz/I. Urkizu

Anizeto Lazkano (Tolosa) Ase-garceko teknikaria, Olaizola II.aeta Retegi Biren arteko partidare-kin gogoratu da, XIV Orduak le-henengoz amaitu bezain pronto.Zer moduz joan da eguna?Ondo. Gogorra izan da, Minetakojaitsiera, batez ere. Baina egural-di zoragarria egin du, eta oso gus-tura bukatu dugu. Nolatan eman zenuen izena?Nire aldetik nahikoa ibili naizmendian, eta mendia ere gustukodudanez, besterik gabe aurtenizena ematea pentsatu nuen. Beste ibilaldi batzuetan parte hartuduzu hau prestatzeko?Ez, nire gisara ibili naiz. Azken 15egunetan ezin izan dut ezer egin,hankeko arazoengatik. Bainagehienez ere, 5 orduko ibilaldiakegin ditut aurretik. Hori bai, askoibili naiz azkenaldian.

«Gogorra izanda, Minetakojaitsiera batezere, bainagustura nago»

A. Imaz

Gorka Zubeldia alegiarra da, etaduela zortzi urte izandako lan is-tripu baten ondorioz, eskuinekohankaren herena moztu beharizan zioten. Horrek, ez dio XIV Or-duak ibilaldian parte hartzekoinongo oztoporik jarri eta hama-lau ordutan amaitu du proba.Nola heldu zenion erronka honi?Nahiko burugogorra naiz, eta bo-rrokalaria ere bai. Mendia osogustuko dut, eta kuadrilakoekanimatu ninduten, duela ia biurte, 26 kilometroko mendi mar-txa bat egitera. Haren ondotik, Vi-llabonako mendi ibilaldia, Areso-koa, Lakuntzakoa, eta beste hain-bat etorri dira.

Hala ere, gaurko luzerako ibilaldirikegin al duzu lehenago?Ez, lehen aldia izan da, eta XIVOrduak proban ere lehen aldiaizan da. Eta nola prestatu duzu gaurko egu-na?Ni lehenagotik ere prestatzenhasi nintzen, baina apirilean Vi-llabonako mendi ibilaldiarekinhasi, eta aipaturikoak egin ditu-gu. Bestela ere, Alegiatik Otsabionahiko gertu dagoenez, eta joan-etorrian hiru ordu inguruko men-di bueltak egin ohi ditut, astean biedo hiru egunetan. Asteburue-tan, berriz, nahiko abenturazaleanaizenez, nire kabuz Aralar alde-ra joateko ohitura dut. Nire pa-sioa da Aralar.

Gaurko eguna nolakoa izan da?Oraindik indarrik badut, bainaMinetako zatia izan da gogorre-na. Behetik gora zailtasunik ezdut, protesia moldatu egiten bai-

ta. Goitik behera, ordea, ez naizhain ongi joaten. Belaun-buruababestuta eraman behar izatendut, eta izerdia kentzeko produk-tu bereziak ematen ditut. Amezketatik hona, berriz, errepide-an ongi etorri al zara?Bai, bai, ondo etorri naiz. Mineta-tik jaistean ilararen bat edo bestesortu dudala uste dut, eta jendeakexatuko zen behar bada. Bainaahal zela handik jaitsi nahi nuen. Zer pentsatu duzu Berazubira hel-tzean?Alegiara iristean sentitu dut pozgehien. Tonto kalea baino 200 me-tro lehenago jendea eserita zego-en, eta batzuk ni txalotzera altxadira. Gero guztiak agurtzera joan-go naiz bertara.

«Alegiatik pasatzean sentitu dut pozgehien bihotzean»

Gorka Zubeldia. A. IMAZ

Page 7: XIV Orduak. MENDI KRONIKA.

Oier AranzabalTolosa

«Lehen aldia izan da, eta osogustura ibili gara; giroa gaineraizugarrizkoa izan da. Afari bate-an atera zen proba egitekoideia, gauza hauekin gertatzenden moduan. Aurretik, pixka batpreparatu gara, Irurtzunekomartxa egin genuen, adibidez.Han hotza egin zuen, gaur aldiz,zoragarri».

G Inkesta

Oier EtxeberriaAretxabaleta

«Nahiko aguro hasi gara, bainaazkenean irautea lortu dugu,eta nola ez, oso gustura. Mine-tako jaitsiera gogorra izan da,baina hori aurrez ere bagene-kien. Amaieran, dantza eta guztiegin dugu, eta nola ez egin, ho-rrelako giroa eta musikarekin.Esperientzia oso polita eta go-goangarria izan da».

Joseba UrzelaiAretxabaleta

«Lehenengo aldia izan da etaoso gustura gelditu gara. Harri-tuta gelditu naiz antolakuntza-rekin: den-dena oso ondo pres-tatuta zegoen. Horrez gain, Ara-lar inguru horiek ez nituenezagutzen, eta txundituta geldi-tu naiz. Azken zatian, aldiz, Tolo-sako babarrunak oinetan ditu-dala ibili naiz».

Bittor UriaAndoain

«Lehendabiziko urtea izan da.Ezagutzeko gogoa genuen, etagustura ibili gara. Beldur pixkabatekin ere irten gara, mendikolasterketetan ibili arren, hau as-koz ere luzeagoa delako. Gaine-rantzean, ibilbidea asko gustatuzaigu; bizi-bizi ibili gara, maldanbehera korrika txikian joan bai-kara».

Zer moduz XIV Orduak 2012?

Arrate BastidaPortugalete

«Oso ondo joan da dena. Azkenkilometroak asfaltoan ziren etagogorragoak izan dira, gehiagonekatzen baitzara. Mendi irtee-rak igandero egiten ditugu, etaHiru Handiak prestatzeko eginditugu lehen aldiz XIV Orduak.Inguru hauek lehendik ere eza-gutzen genituen, mendi martxabat baino gehiago egin baiditu-gu hemen; duela astebete Uz-turre aldean ibili ginen. Egural-dia primerakoa izan da, haizeagurekin eduki baitugu».

Itziar ArrutiOiartzun

«Primeran ibili gara. Asko hitzegin zidaten proba honetaz, etaegin beharra zegoela pentsatugenuen. Maila honetako probaasko ez ditugu egiten, baina ba-dugu mendira joateko ohitura;azken hilabetean, pixka batgehiago ibili gara. Minetako jai-tsiera izan da gogorrena nire-tzat, dena harri gainean eta lekuestuan; asfaltoaren gainean eregogorra izan da, baina oso ondomoldatu gara, eguraldi eta pai-saia bikainetaz gozatuz».

Joxe IparragirreIbarra

«Amaitu dudan hirugarren al-dia izan da: eguraldia zoraga-rria, jende asko eta giro bikaina.Faltan bota dugu, ordea, anoaguneetan janari gehixeago; ze-goena bikaina zegoen, bainafruitu lehorrak, kafea... faltanbota ditugu. Jendearekin hizke-tan aritu gara, eta inskripzio di-rua liburuan baino janarian gas-tatzea egokiagoa zela esatengenuen. Horrez gain, dena osoondo zegoen antolatuta, etaberrikuntzak onerako izan dira».

Marian DorronsoroIbarra

«Oso ondo ibili gara, eta egural-dia ere oso ona izan da. Hasiera-tik erritmo ona hartu dugu etahamaika ordu azpitik amaitudugu. Lehenengo aldia izan da,eta errepikatzeko moduko es-perientzia da, zalantzik gabe:izugarrizko barne poztasunaizan da niretzat. Mendi martxakegiten duela bi urte hasi ginen,poliki-poliki, eta gero, kirolaegunero egiteko ohitura hartugenuen; hori izan da gure pres-taketa».

Leire AltubeOñati

«XIV Orduetan irteten naizenbigarren aldia izan da, eta lehe-nengoan ez bezala, proba utzibeharrean suertatu naiz, arazomuskularrengatik. Mokorreanmin sumatzen nuen, eta handi-tuz joan denez, Igaratzan geldi-tu beharrean aurkitu naiz. Egu-raldi bikaina egin du, eta pai-saiak ere oso politak dira. Akatsbat aipatzekotan, anoa gunee-tan jan gutxi zegoela esangonuke, aukera gutxi zegoen, bes-tela dena bikain».

Izaskun IturriozIbarra

«XIV Orduak egiten ditudan le-hendabiziko aldia izan da, etaoso gustura ibili naiz. Presta-kuntza bezala, mendi martxakegiten hasi ginen; gaurkoan,haize pixka bat izan dugu etabere laguntzarekin ondo ibiligara. Zati gogorrena, niretzat,minetako jaitsiera izan da, harriartean ibiltzen baitzara, bainalehen esan bezala, oso ondojoan da dena».

Jon AnderGoikoetxeandiaLizartza

«Ondo joan da dena. Aurtennabaritu duguna zera izan da,beste urteetan anoa guneetanjanari gehiago zegoela. Goizeaneguraldia argi ikusi dugunean,bero gehiago egingo zuela es-pero genuen, baina Amezketa-tik honakoan sumatu dugu beropixka bat. Hirugarren aldia izanda, eta urte guztian ibiltzen garamendian, gustuko dugu eta».

Leire LabakaAnoeta

«Eguraldia primerakoa izan da;goizean fresko egiten zuen, bai-na ondo, eta goiko aldean, bero-tzen hasi du, baina haizea zebi-lenez, gustura ibili gara. Probaegiten dudan bigarren aldia izanda, eta fisikoki ongi amaitu dut.Aurrekoan asfaltoko zatia pisu-tsua egin zitzaigun, eta korrikaegitea erabaki genuen aurten,eta egia esan, hobeto etorrigara».

Migel ArburuaIrun

«Oso ondo, primeran, den-dena bikain atera da. Ibilbideanahiko azkar egin dut, bixi-bixi,baina gozatzeko aukera ere izandut, nola ez. San Migeleko ater-petxetik amaierarako bidea osopolita da, asko gustatu zait pai-saia. Proba hau egin dudan le-hen aldia izan da, eta hurrengoasteburuan izango den HiruHandiak martxa prestatzekoegin dut».

Pilar AzkoitiaHernani

«Proba egin dudan hirugarrenaldia izan da, eta uste dut azke-na, adinagatik. Ondo ibili gara,baina anoa guneetan janarigehiago egotea faltan botadugu. Hainbeste ordaindu on-doren, zerbait gehiago esperogenuen. Badakit liburu bat ate-ratzen dutela, baina mendianzaudenean liburua baino jana-ria behar izaten duzu. Besteladena bikain joan da».

‹ XIV Orduak2012ko maiatzaren 28a, astelehena tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 7

Page 8: XIV Orduak. MENDI KRONIKA.

DGoiza Arratsaldea Tenperatura

2012-05-28Eguraldia

›› 20°›› 12°

Argitaratzailea: Tolosa Herria Hedabideak S.M.Lege Gordailua: SS-0398-03Zuzendaria: Rebeka CalvoEgoitza nagusia: Araba Etorbidea 5, atzea, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Leitza. Herriko plaza, 1. 687 410 118 E-posta: [email protected]: tolosaldea.hitza.info

Zuzendariordea: Imanol Garcia Landa. Kudeatzailea: Jon Mujika.Publizitatea: 661 678 818 [email protected] Tolosa: 687 410 082-687 410 033. [email protected]: 687 410 022. villabona-aiztondo @hitza.infoAnoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @hitza.infoIbarraldea: 687 410 118. ibarraldea @hitza.info Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @hitza.info Leitzaldea: 687 410 118. leitzaldea @hitza.info

‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak. Udalak: Aduna, Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Areso, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi,Berrobi, Bidegoian, Elduain, Hernialde, Irura, Larraul, Leitza, Orendain, Tolosa, Villabona eta Zizurkil

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Tolosa Herria HedabideakS.M.ko kideak:

Hitza-k BaiEuskarari

eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko beste 77 eragile

BiharGOIZA LAINOTUTA

ARRATSALDEA LAINOTUTA

BEROENA 24°HOTZENA 12°

Atzoko mendi proba espero bezala joan zen; mendiza-leak goizean goiz irten ziren XIV Orduak egiteko, etaeguraldia lagun, 2.300 bat mendizaleek giro ederreanegin zuten ibilaldia. Bidean, hala ere, izan zuten ezuste-korik. ETB1eko Finlandia saioko Anjel Alkain lehen une-

tik izan zen proban ‘parte hartzen’. Parte hartzaileakpixka bat beranduago irten ziren proba egitera, Alkai-nek, Ibarrako Joxe Mari Barriolak eta Aitor Elduaien to-losarrak scketcha grabatu behar zutelako; Korta izanzen, azkenik, mendizaleei irteteko agindua eman ziena.

Ondoren ere, Gorritin eta San Migelen, esaterako, berrizegin zuten topo Barriola eta Alkainekin. Izan ere, legio-narioz jantzita mendizaleak gogaitzen saiatu ziren. Da-torren asteko saioan ikusi ahal izango da atzo XIV Or-duak proban, grabatutakoa.ERIKA SARASOLA

MENDIZALEAK GOGAITARAZTEN SAIATU DIRA

Irudia qTolosaldea