Urtekaria - Zinema

6
zinema Mikel Garcia Idiakez ARGIAko kazetaria zinema DANI BLANCO Denboran atzera ai, 2012ko urtekaria da hau, baten bati irudituko zaion arren garai zaharragoez mintzo garela, Ama Lur filmak zentsura jasan zuen diktadura urteez adibidez, edo Imanol Uriberen Burgosko prozesua eta Julio Mede- men Euskal pilota. Larrua harriaren kontra pelikulak jazarri zituzten aldiez. Oraingoan ere, eskuin mutu- rretik iritsi da erasoa: Ekainean, Donostiako Udala gobernatzen duen Bildu alderdia legez kanpo uzteko mehatxua egin zuen Espainiako Barne ministroak, Barrura begiratzeko leihoak lanari diru-laguntza emate- agatik, “ekintza terroristen egileak goratu” zitezkeela iritzita. Bost presori buruzko filmaren zuzendariek uko egin zioten diru-laguntzari, eta polemika irailean berpiztu zen, Donostiako Zinemaldirako hautatu ez zutela-eta. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zu- zendariak ziurtatu zuen ez zutela inongo telefono deirik jaso pelikula ez proiektatzeko eskatuz. Ados. Baina lepoa jokatuko nuke zurrunbiloak eragina izan zuela epaimahaiaren erabakian: Zinemaldian hainba- tetan ikusi ditugun lan eskasagoek –aurten bertan, Zinemira sailean bertan–, bederen, ez dute hain bahe zurruna pasa, kalitateari bagagozkio. Eta kalita- tearen irizpide labainkorretik harago, nahikoa aurre- rapausoa ez al da preso politikoei buruzko filma egi- tea, pisuzko argudioa ez al da orain arte jorratu ez den eremua lantzea, hein handi batean Euskal He- rriko zinemagintzaren –eta azken finean, Euskal He- rriko errealitatearen– erakusleiho izan behar lukeen Donostiako Zinemaldian parte hartzeko? Alde ba- karreko ikuspegia ematea leporatu diote. Hala balitz ere, alde bakarreko biktimei eta ikuskerari buruzko zenbat eta zenbat film –kaskar– irentsi behar izan di- tugu Zinemaldian eta Zinemalditik kanpo? Beste he- rrialde bateko gatazkaz ariko balitz, ez al lukete Zi- nemaldian eskainiko Barrura begiratzeko leihoak? Kontuak kontu, jaialditik at bere ibilbidea egin ahal izan du pelikulak, eta harrera ona egin diote. Filmak beste errealitate bat jarri du mahai gainean: dokumentalen ekoizpena ugaria izan da aurten. Ho- rren lekuko, Zuloak, Gazta zati bat, Ziztadak, Akti- bista, Leku hutsak, hitz beteak edota aipamen aparte- koa merezi duen Emak Bakia Baita. Ezohikoa eta ederra da Oskar Alegria iruindarraren dokumentala, haize freskoa zinemagintzaren panoraman. Fikzioan, zaila zen 2011ko loraldia errepikatzea, baina neurri batean eutsi zaio erronkari. Besteak beste, produkzio entretenigarriak izan ditugu (By- pass, Baztan, animaziozko Aita, zonbia naiz, Gernika bajo las bombas), milioi askoko aurrekontua eta ha- rrera eskasa izan duen pelikula (Dragoi ehiztaria) eta berri on bat: Xora, zubererazko lehen film luzea. Krisi ekonomiko betean gauden arren, urtetako lana da pelikula bat aurrera ateratzea eta finantzazioa le- henagotik lotua egon ohi denez, aurtengoei baino gehiago ziurrenik etorkizuneko proiektuei eragingo die sos faltak. Dagoeneko, hala ere, crowdfounding erako ekimen bat baino gehiago ikusi dugu eta herri- tarren borondatea izan dute diru-iturri Xora, Zuloak eta Berrura begiratzeko leihoak lanek. Ikusteke dago eredu hori ugarituko ote den, eta zein forma eta ezaugarri hartuko dituzten jendeari laguntza eska- tzeko egitasmoek. Azkenik, zinema jaialdiak ere krisiak jo ditu 2012an. Hala nola, Ikuspuntu seminario bihurtu behar izan dute, Zinemastea hiru eguneko mini- ziklo, bertan behera geratu da Begibistan eta egunak gutxitu dituzte jaialdi ugarik. Errealitateak bakarrik ez, fikzioak ere garai latzak bizi ditu gurean. B

description

Urtekaria - Zinema

Transcript of Urtekaria - Zinema

zinema

Mikel Garcia IdiakezARGIAko kazetar ia

zine

ma

DANI

BLAN

CO

Denboran atzeraai, 2012ko urtekaria da hau, baten batiirudituko zaion arren garai zaharragoezmintzo garela, Ama Lur filmak zentsurajasan zuen diktadura urteez adibidez, edo

Imanol Uriberen Burgosko prozesua eta Julio Mede-men Euskal pilota. Larrua harriaren kontra pelikulakjazarri zituzten aldiez. Oraingoan ere, eskuin mutu-rretik iritsi da erasoa: Ekainean, Donostiako Udalagobernatzen duen Bildu alderdia legez kanpo uztekomehatxua egin zuen Espainiako Barne ministroak,Barrura begiratzeko leihoak lanari diru-laguntza emate-agatik, “ekintza terroristen egileak goratu” zitezkeelairitzita. Bost presori buruzko filmaren zuzendariekuko egin zioten diru-laguntzari, eta polemika iraileanberpiztu zen, Donostiako Zinemaldirako hautatu ezzutela-eta. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zu-zendariak ziurtatu zuen ez zutela inongo telefonodeirik jaso pelikula ez proiektatzeko eskatuz. Ados.Baina lepoa jokatuko nuke zurrunbiloak eragina izanzuela epaimahaiaren erabakian: Zinemaldian hainba-tetan ikusi ditugun lan eskasagoek –aurten bertan,Zinemira sailean bertan–, bederen, ez dute hainbahe zurruna pasa, kalitateari bagagozkio. Eta kalita-tearen irizpide labainkorretik harago, nahikoa aurre-rapausoa ez al da preso politikoei buruzko filma egi-tea, pisuzko argudioa ez al da orain arte jorratu ezden eremua lantzea, hein handi batean Euskal He-rriko zinemagintzaren –eta azken finean, Euskal He-rriko errealitatearen– erakusleiho izan behar lukeenDonostiako Zinemaldian parte hartzeko? Alde ba-karreko ikuspegia ematea leporatu diote. Hala balitzere, alde bakarreko biktimei eta ikuskerari buruzkozenbat eta zenbat film –kaskar– irentsi behar izan di-tugu Zinemaldian eta Zinemalditik kanpo? Beste he-rrialde bateko gatazkaz ariko balitz, ez al lukete Zi-nemaldian eskainiko Barrura begiratzeko leihoak?Kontuak kontu, jaialditik at bere ibilbidea egin ahalizan du pelikulak, eta harrera ona egin diote.

Filmak beste errealitate bat jarri du mahai gainean:dokumentalen ekoizpena ugaria izan da aurten. Ho-

rren lekuko, Zuloak, Gazta zati bat, Ziztadak, Akti-bista, Leku hutsak, hitz beteak edota aipamen aparte-koa merezi duen Emak Bakia Baita. Ezohikoa etaederra da Oskar Alegria iruindarraren dokumentala,haize freskoa zinemagintzaren panoraman.

Fikzioan, zaila zen 2011ko loraldia errepikatzea,baina neurri batean eutsi zaio erronkari. Besteakbeste, produkzio entretenigarriak izan ditugu (By-pass, Baztan, animaziozko Aita, zonbia naiz, Gernikabajo las bombas), milioi askoko aurrekontua eta ha-rrera eskasa izan duen pelikula (Dragoi ehiztaria) etaberri on bat: Xora, zubererazko lehen film luzea.Krisi ekonomiko betean gauden arren, urtetako lanada pelikula bat aurrera ateratzea eta finantzazioa le-henagotik lotua egon ohi denez, aurtengoei bainogehiago ziurrenik etorkizuneko proiektuei eragingodie sos faltak. Dagoeneko, hala ere, crowdfoundingerako ekimen bat baino gehiago ikusi dugu eta herri-tarren borondatea izan dute diru-iturri Xora, Zuloaketa Berrura begiratzeko leihoak lanek. Ikusteke dagoeredu hori ugarituko ote den, eta zein forma etaezaugarri hartuko dituzten jendeari laguntza eska-tzeko egitasmoek.

Azkenik, zinema jaialdiak ere krisiak jo ditu2012an. Hala nola, Ikuspuntu seminario bihurtubehar izan dute, Zinemastea hiru eguneko mini-ziklo, bertan behera geratu da Begibistan eta egunakgutxitu dituzte jaialdi ugarik. Errealitateak bakarrikez, fikzioak ere garai latzak bizi ditu gurean.

B

zinema K R O N O L O G I A

144

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Eutsi dio. Zaila zen 2011 urtean euskal zinemagintzak emandako uzta oparoa errepikatzea eta apalagoaizan da aurtengo emaitza, baina eutsi egin dio hala ere eta film luze, labur eta dokumental ugari ikusi ahalizan ditugu, tartean zubereraz egin den lehen film luzea: Xora. Bestalde, euskaraz ezagutzen diren lehe-nengo hiru dokumentalen egile Gotzon Elortza hil da, ondare garrantzitsua utzita.

Gai garaikideak FIPAn

2012-01-23. FIPA ikus-entzunezkojaialdia abiatu zen Miarritzen. Generoguztietako ekoizpenak bildu zituzten,hala nola fikzioa, dokumentalak, erre-portaje handiak eta musika. 77 lanhautatu zituzten lehia ofizialerako etabeste 54 lehiatik kanpo erakutsi zituz-ten. Gaiei dagokienez, gaur egungoedukiei heldu zieten ekoizpenek. Bes-teak beste, pobreziak eta arrazoi poli-tikoek eragindako immigrazioaz, kri-siaz, arabiar udaberriaz, emakumeenborrokaz eta Greziako egoeraz.

Darrigolen ʻAinaraʼ

2012-01-30. Jean Darrigol zuzendarilapurtarrak euskaraz, gaztelaniaz,frantsesez eta ingelesez egin zuen Ai-nara filma. Hainbat elkartek babestuzuten ekimena, eta zuzendariak nahiizan zuen Euskal Herriko zein diaspo-rako zinemazaleek proiektuarekin bategitea. Parte hartzeko hainbat bideproposatu zituen (urrezko liburuan si-natuz, itzultzen lagunduz, proposame-nak eginez, extra bezala arituz...). AE-Betan hazitako neska gazte batenistorioa eta etxera bueltan Ipar EuskalHerrian biziko duen maitasun istorioakontatzen du filmak.

Zinegoak jaialdianVillaronga omendu zuten

2012-02-06. Zinegoak, BilbokoGay-Lesbo-Trans 9. Nazioarteko Zi-

nema eta Arte Eszenikoen jaialdia hasizen. Agusti Villaronga zuzendari kata-lana omendu zuen zinemaldiak. Filmlaburrak, luzeak eta bi antzezlan es-kaini zituzten. Bi euskal pelikulakhartu zuten parte: Miriam OrigarenMikel eta Roberto Castónen Errudunsentitzen naiz. Julio Jorquera txiletarra-ren Mi último round filma saritu zuten,fikziozko film luzeen atalean. Txilehegoaldean kokatua, boxealari eta su-kaldari gazte baten arteko amodio is-torioa kontatzen du lanak. Bilguneaatala sortu zuten, ikusleen eta sortzai-leen arteko solasaldirako eremua; etaPau Guillán izendatu zuten zinemal-diko zuzendari.

Marrazki bizidunetakozonbiak

2012-02-10. Ricardo Ramon etaJoan Espinach-ek zuzendutako Aita,zonbia naiz animaziozko filma estrei-natu zen Euskal Herriko zine aretoe-tan. Filmak Gijongo Nazioarteko Zi-nemaldiko azken edizioan EnfantsTerribles saria eskuratu zuen eta GoyaSarietan animaziozko film onenarensaria jasotzeko finalisten artean egonzen. Dixie 13 urteko neskato gotikoada filmeko protagonista.

30 herri bisitatu zituenLaburbirak

2012-02-30. Topaguneak antolatu-tako Laburbira, euskarazko film labu-

rren zirkuitua, Ermuan (Bizkaia)abiatu zen. Hilabete pasatxoan, zortzifilm eskaini zituzten 30 herritan: Abe-rria dokumentala, Izena duena, Ohe az-piko zera, Hemen nago, Urrezko eraztuna,Zeinek gehiago iraun, galegoz egindakoInstalacion eta Revolta Permanent tal-dearen Kantuka bideoklipa.

Fronte Sandinistaz filma

2012-03-09. Angel Amigo zuzendarierrenteriarrak Fronte Sandinistaren ga-raipenaren (1979) osteko gertaerak jasozituen El otro lado del espejo en la guerra se-creta de Nicaragua dokumentalean. Nika-raguako, Kubako eta Sobietar Batasunohiko inteligentzia zerbitzuetako ki-deen lekukotasunak jaso zituen Ami-gok dokumentalean. “Gauza mordoaegin zituzten, eta lanak izan zituztenhoriek asimilatzeko, biolentziak aztarnauzten baitu bai ala bai; gainera, ezin ziz-kioten gauza haiek inori kontatu”.

ʻXoraʼ, antzokietan ikusgai

2012-03-10. Xora, zubereraz egin-dako lehen film luzea estreinatu zutenMaulen. Peio Cachenautek zuzendu-tako lanak idaztearen eta bulegoko lanarrunta edukitzearen artean erabakibeharrean den gaztea (Jef Goihe-nexpe) du protagonista eta haren osa-bak, “Hollywood” ezizena daukanidazleak (Titika Rekalt), ematen diokontrapuntua. Errealitatea eta fantasiauztartzen ditu filmak.

K R O N O L O G I A zinema

145

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

ʻGazta zati batʼ etaʻZiztadakʼ Giza-Eskubideen Zinemaldian

2012-04-20. Iciar Bollain (Madril,1967) izan zen Donostiako Giza-Esku-bideen X. Zinemaldiaren ohorezko sa-ritua, gizarte arazoei lotutako zinemanegindako lanagatik. Bi euskal pelikulaeskaini zituzten jaialdi honetan: batetik,Jon Maiak zuzendutako Gazta zati batdokumentala. Autodeterminazio esku-bidearen alde lanean diharduen Goie-rriko (Gipuzkoako) Nazioen Munduaherri mugimenduaren eskariz eginzuen filma Maiak. Munduan bere gaz-tagatik ezaguna den Euskal Herrikoherri txiki batean abiatzen da historia.Herritar xume batzuek, Europako in-darkeriazko azken gatazka politikoarenzauri eta banaketa guztien gainetikmisio handi bati ekingo diote: mun-duan zer izan erabaki ahal izatea. Beste-tik, indarkeriarik gabeko aktibismoakEuskal Herriari azken 50 urteotan egindion ekarpenari buruzko dokumentalada Ziztadak. Bidea Helburu eta Katalu-niako Fora de Quadre elkarteek egindute lana eta ikastolak, intsumisioa,Itoitz, demoak, Kukutza eta beste ha-maika esperientzia bildu dituzte.

FANTek 18 urte

2012-05-04. FANT Bilboko Zine-maldi Fantastikoari eman zioten ha-siera 18. aldiz. Beldurrezko eta fanta-siazko hainbat film eskaini zituzten,sail ofizialean zazpi, eta haien arteanBilbon estreinatu zen Devoured. Euskallanek beraien espazioa izan zuten FantLaburrean Euskal Filma atalean, non13 film laburrek hartu zuten parte.

Film gutxiago Kimuak-en

2012-06-13. Kimuak katalogoa aur-keztu zuten. 2000tik 2004ra bitarteanegindako edizioetan sei bat filmekosatu zuten katalogoa baina orduz ge-roztik 9-10 lan labur hautatu zituzten.2012an ez: krisiak gastuak murrizteaekarri zuen eta zazpi lanetara murriztuzen eskaintza. Hautatuak honakoakizan ziren: Mikel Ruedaren Agua!; Isa-bel Hergueraren Bajo la almohada;Ander Mendiaren Beerbug; Jesús M. Pa-laciosen Casa vacía; Koldo AlmandozenDeus et machina; Paul Urkijoren Losmonstruos no existen eta Martín RoseterenVoice over.

ʻBarrura begiratzekoleihoakʼ filmari jazarpena

2012-06-28. Zinez zine ekoiztetxeakuko egin zion Donostiako Udalakhaien pelikularentzat aurreikusitako9.000 euroko diru-laguntzari, JorgeFernández Díaz Espainiako Barne mi-nistroak Bildu legez kanpo uztekonahikoa arrazoi izan zitekeela esan on-doren. Ondorioz, herritarrei eskatuzieten ekimena diruz laguntzeko etakanpainari esker behar zuten finantza-zioa lortu zuen Barrura begiratzekoleihoak filmak. Bertan, Enara Goikoe-txea, Txaber Larreategi, Josu Marti-nez, Eneko Olasagasti eta Mireia Ga-bilondo zuzendariek preso batiburuzko istorio bana kontatu dute.Sortutako polemikari buruz honakoaadierazi zuten: “Filma akaso ez dadenen gustukoa izango, baina eskubi-dea daukagu egiteko eta jendeak esku-bidea du ikusteko”. Gainera, gogora-razi zuten Gobernuak ez duelaeskubiderik artisten sormen-askata-suna kontrolatzeko. Donostiako Zine-maldirako ez zen hautatua izan, etazentsura salatu zuen hainbatek.

ʻSuaʼ, herritik sortua

2012-06-29. Herri mailan eta moduamateurrean grabatutako Sua filmarenestreinaldia egin zen Tolosako (Gi-puzkoa) Leidor aretoan. Zortzi urtelehenago hasi ziren Eneko Aritzarenlagunak elkarteko kideak filmaren gra-baketa lanekin. Filmak XVII. mendehasieran Euskal Herrian izan zen inki-sizioa du oinarri. Guztira, 700 lagunekbaino gehiagok hartu zuten parte “he-rritik sortutako” filmean.

ʻAktibistaʼ estreinatu zuten

2012-09-21. Sevilla (Espainia), 1999.urtea. Euskal presoen aldeko ekintzai-leek Munduko Txapelketaren inaugu-razio ekitaldian ekintza ikusgarria bu-rutu zuten: Giraldilla izenekomaskotaz mozorrotu eta presoen al-deko mezua zabaldu zuten eszenato-kian bertan. Ekintza hori du abia-puntu Aktibista filmak. “EuskalHerrian egiten den lehenengo pelikulainteraktibo eta parte hartzailea” hitze-kin aurkeztu zuten egileek. “Benetakogertakarietan oinarrituta, Aktibistafilma, akzioz, sexuz eta dibertsioz be-teriko thrillerra da. Euskal HerrianBake Akordio iraunkor bat sustatzekohelburuarekin eginiko ekintza baketsuikusgarri eta arriskutsu baten presta-kuntza eta garapena kontatzen duenpelikula da”.

Zinema Ikusezina Bilbon

2012-09-26. Bilboko IV. Nazioar-teko Zinema Ikusezina-Film Sozialakjaialdia inauguratu zen. 33 herrialde-tako 55 lan izan ziren ikusgai Bizkaikozortzi udalerritan. Filmen erdiak ema-kumeek zuzendutakoak ziren, eta eus-karazkoen artean, Jose Mari Goenaga-ren Lagun minak dokumentala emanzuten. 125.000 eurokoa izan zen au-rrekontua, 2011koa baino %40 txikia-goa.

80ko hamarkadako kutsuaizan zuen BeldurrezkoZinemaldiak

2012-10-27. Josemi Beltranen zu-zendaritzapean, Donostiako Fanta-siazko eta Beldurrezko ZinemarenXXIII. Asteak 1980ko hamarkadakokutsua izan zuen. Hala, nostalgikoengozamenerako, Steven SpielbergenMarrazoa eta E.T. Estralurtarra, DavidBowie aktore duen Labyrinth, eta Bill

Gotzon Elortza zendu zen ekainaren

10ean. Euskarazko lehen

dokumentalak grabatu zituen Gotzon

Elortzak 1950eko hamarkadaren

bukaeran eta 1960koaren hasieran.

Lau film labur dira garai hartako

lanaren fruitua: Ereagatik Matxitxakora(1959), Aberria (1961), Elburua Gernika(1962) eta Avignon (1963). Parisen bizi

zen film horiek egin zituen garaian,

baina Getxon bizi zen azken urteotan.

89 urterekin hil zen. / GETXOKO UDALA

Murray eta gainerako mamu-harrapa-rien Ghost Busters ikusi ahal izan ziren.Estreinaldien artean berriz, Cockneys vsZombies, Dead Sushi, Grabbers eta Sinis-ter proiektatu zituzten, besteak beste.

Saura eta Chereau Zinebin

2012-11-16. Zinebi Bilboko ZineDokumental eta Laburmetraien Zine-maldia abiatu zen. Ohorezko Mikeldisariak Carlos Saura zinegile espainia-rrak eta Patrice Chereau zuzendarifrantziarrak jaso zituzten edizio hone-tan. Sail ofizialean, fikzio, dokumentaleta animazio azpisailetan guztira 73film lehiatu ziren, horietatik 8 euskalzinegileenak.

32 lan izan zirenLekeitioko Bileran

2012-11-27. Lekeitioko 35. EuskalZinema eta Bideo Bilerak guztira 32lan eskaini zituen eta horietatik 30lehiatuko ziren Zilarrezko Antzaralortzeko. Urtero legez, euskara hu-tsean egiten den zinemaldi bakarraklan profesional zein amateurrak, filmluzeak, laburrak, dokumentalak, sor-menezkoak eta argumentuzkoakproiektatu zituen. Besteak beste, Ger-nikako bonbardaketaren eta 1912kogalernaren urteurrenak izan zutenlekua aurkeztutako lanetan, eta ema-kumezkoei buruzko filmak ere ugariizan ziren.

Zinema arkeologikoaikusgai 2012-11-27. Bidasoako XII. Nazio-arteko Zinemaldi Arkeologikoa abiatuzen Irunen. Bost ataletan banatutakofilmak eskaini zituzten: Paleolitikoa,Egipto, Antzinatea, Erdi Aroa etaErdi Aro ondokoa. Hala nola Mendienmisterioa, Lehendabiziko europarraren bilaeta Zelten ondarea pelikulak ikusi ahalizan ziren.

Hiru dimentsiotan

2012-12-07. Euskarazko lehen 3Dfilm luzea aurkeztu zuen Aiert Goena-gak Durangoko Azokan. Komedia batda eta Morritson eta Gartzia du izenburu.

zinema K R O N O L O G I A

146

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

2012-02-21. Clemont Ferrand-eko film laburren jaialdianLabo atalaren barruan proiektatutako film labur esperimen-talak eman zituzten Donostian.

2012-04-10. Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioar-teko Zikloaren 36. edizioa egin zuten. Mundu osoko itsaso-etan filmatutako 42 dokumental eskaini zituzten.

2012-06-06. Euskadiko Filmategiak atzerabegirakoa es-kaini zion Ander eta Yul filmaren egile Ana Diez tuterarrari.Zortzi lan eman zituzten.

2012-08-06. Bretainiako Douarnenez hiriko ZinemaJaialdiak sail bat eskaini zien Katalunia, Galizia eta EuskalHerriko kulturei.

2012-08-31. Patxi Barco zuzendariaren Dragoi ehiztariafilm dramatikoa estreinatu zuten. Gorka izeneko ETAkomilitante gazte baten bizitza kontatzen du pelikulak eta or-dura arte euskaraz egindako pelikularik garestiena da, ia hirumilioi euroko aurrekontuarekin.

2012-09-18. Intxorta 1937 kultur elkarteak Arrasate 1936:Emakumea, gerra eta errepresioa dokumentala aurkeztuzuen.

2012-10-10. Ramuntxo Garbisuk zuzenduta, Sur les pasde Jakes dokumentala estreinatu zuten, Jakes Abeberririburuz. Miarritzen jaioa, Oldarra balet konpainiako zuzen-dari eta Enbata agerkariaren sortzaile izan zen Abeberri,besteak beste.

labur- labur

2012-09-21. 60. edizioa izan zen 2012koa eta horregatikbost Donostia sari eman zituzten: Oliver Stone zuzenda-riari eta John Travolta, Ewan McGregor, Tommy LeeJones eta Dustin Hofman aktoreei. François Ozon zu-zendari frantziarraren Dans la maison filmak jaso zuenUrrezko Maskorra. Zabaltegi sailean, hala nola, FerminMuguruzak emakumez osatutako musika talde bati buruzegindako Zuloak dokumental faltsua, Aitor Mazo etaPatxo Telleriaren Bypass komedia, agoteei buruzkoIñaki Elizalderen Baztan, eta Oskar Alegriaren Emak

Bakia Baita dokumentala eskaini zituzten. Gernika

bajo las bombas Luis Mariasek zuzendutako bi atale-tako telefilma ere proiektatu zuten eta Zinemira ataleanhonakoak lehiatu ziren: Pablo Ibarburu eta MigueltxoMolinaren Pura vida, Josu Veneroren En un paisaje

imaginado, Joxeanjel Arbelaitzen Leku hutsak, hitz

beteak (Bernardo Atxagari buruzko dokumentala),Bertha Gaztelumendiren Mariposas en el hierro, Juan

Miguel Gutierrezen Mur-Mur eta Matt Richardsen To

say goodbye. Bestalde, Zinemira saria Irunen jaiotakogidoigile eta zuzendari Michel Gaztambiderentzat izanzen, eta Antxon Ezeiza zenari omenaldia eskaini zion Zi-nemaldiak.

ʻDans la maisonʼ, Donostiako Zinemaldian garaile

Zuloak filmeko irudia.

I R I T Z I A K E T A D A T U A K zinema

147

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Bertha GaztelumendiMariposas en el hierro dokumentalaren egilea

PatxoTelleria

Zinemazuzendaria

Biolentziaren biktimak

ilmean bide-orria erakusten da zati ba-tean. Erbi batek mundu honetan egu-

nero egiten duen ibilia da. Liluratzen nau.Hieroglifikoaren antzekoa da, bihurgunez,zalantzaz, itzuliz, albo jauziz betea, ez dagopauso zuzenik, esango genuke. Natura berefuntsean. Aurrera egiteko modu inperfektuhorrek, Zatopeken urratsen moduan, estilo-rik gabeko mugimendu horrek, espero ezden tokira eraman zaitzake, ibaiek berenibilbidean egiten duten gisan. Etxe batenbila abiatzea bezalako abenturan erritmorikegokiena da.

Gara, 2012-09-28

Natura bere funtsean

ne batean [Aitor Mazorekin baterazuzendutako Bypass pelikulan] pro-

tagonistetako batek besteari esaten dio:“Egunen batean barre egingo dugu hauguztia gogoratzean”. Esaten da komediadela tragedia gehi denbora. Guk pertso-naien sufrimenduarekin barre egitendugu, baina ez ditugu erridikulizatzen.Pertsonaien duintasuna eta gizatasunagordetzen saiatzen gara. Ez dugu nahikomediaren mesedetan pertsonaia ton-toak sortzerik.

Berria, 2012-09-27

Komedia datragedia

gehidenbora

iolentzia ezberdinen biktima izandako emakumeak ageri diradokumentalean, baina giza eskubideen urraketa larria jasan os-

tean, euren mina energia positibo bilakatzeko gai izan diren emaku-meak dira. Agenda betetzen duen biolentzia politikoa da, baina arra-zari, ekonomiari eta generoari lotutako biolentzia ere badago,erantzuna behar duten biolentzia mota asko daude gure gizartean.

Noticias de Gipuzkoa, 2012-09-22

Oskar AlegriaEmak Bakia Baita dokumentalaren

zuzendaria

B

UF

DA

NIB

LAN

CO

ZINEMA JAIALDI NAGUSIAK (2012)

JAIALDIA SARITUTAKO FILM NAGUSIA BESTE SARIAK

FIPABiarritz, urtarrilak 23 Les cinq parties du monde (Gérard Mordillat) Entre Nosotros (Paloma Aguilera), Zilarrezko FIPA

ZinegoakBilbo, otsailak 6 Mi último round (Julio Jorquera) Agusti Villaronga zuzendariari Ohorezko Zinegoak Saria

Euskal Zinemaren AsteaGasteiz, otsailak 17 Urte berri on, amona! (Telmo Esnal) Lagun mina (Jose Maria Goenaga), film labur onena

FANTBilbo, maiatzak 4 Bellflower (Evan Glodell) She’s Lost Control (Haritz Zubillaga), euskal film labur onena

HuhezinemaEskoriatza, maiatzak 8 Ekaitza (Alberto Gastesi) Zeinek gehiago iraun (Gregorio Muro), publikoaren saria

Animabasauri4.0-AnimabasqueBasauri, maiatzak 25 Ronal de Barbarian (Christoffersen, Einstein, Andersen) The Great Bear (Esben Toft Jacobson), sari berezia

Surfilm FestibalaDonostia, maiatzak 31 FinnSurf (Aleksi Raij) It’s Not About the Waves (Kepa Acero), film labur onena

ZinemaldiaDonostia, irailak 21 Dans la Maison (François Ozon) Carne de Perro (Fernando Guzzoni), Zuzendari Berriak Saria

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren AsteaDonostia, urriak 27 Cockneys vs. Zombies (Matthias Hoene) Voice Over (Martin Rosete), film labur onena

ZinebiBilbo, azaroak 16 Atomes (Arnaud Dufeys) The Mass of Men (Gabriel Gauchet), publikoaren saria

Euskal Zine eta Bideo BileraLekeitio, azaroak 27 Gure arbasoen ogibidea (Carlos Iglesias) Lagun mina (Jose Mari Goenaga), argumentuzko lanik onena