Urtekaria - Telebista

8
EHIEGITAN, GOBERNU ALDAKETEKIN BAT, irrati-telebista publikoetako goi-kargueta- rako izendapen berriak egin eta albiste- gietako aurkezleak eta karetak/sintoniak aldatzen dituzte. Gurean, seguruenik, eguraldiaren mapa ere birdiseinatuko dute. Hasierako lehen kolpe horren ostean etorri ohi dira kargu ertainen eta eduki hornitzaileen sarearen berrantolaketa eta programazio-taularen inguruko dantza. Behin ho- rretara helduta (inork esango du hauteskunde gauean bertan hasitako ibilbidea dela), gainontzeko profesionalen nolabaiteko birkokatzea sumatzen hasten da. Halakoak ikusi izan ditugu RTVEn, baita EITBn ere. Ordua heldu da baina, aginte politikoaren eta irrati-telebista publikoaren arteko dependentzia hori hausteko. Zerbitzu publikoaren izenean eta profe- sionaltasunean oinarrituta, menpekotasun lotura ho- rretatik askatu beharra dago. Baina ez hori bakarrik, komunikabide publikoen inguruko eztabaida sakonak beste hainbat puntu jo- rratu behar ditu, orain eta hemen. Digitalizazioak ezarri duen testuinguru berrian bertoko komunikabideen papera zein izango den eta zein eduki-eskaintzan mamituko den adostu beha- rrean gaude. Marko berrian, euskararen rola birpen- tsatzea lehentasunetako bat da. Zentralitatean irabazi eta hizkuntzen inguruko artikulazio berriak, azkarrak eta ausartak egin behar dira. Duela hiru hamarkada hartu ziren erabakiek ezer gutxirako balio dute gaur egungo egoera soziolinguistikoan eta apustu kolekti- boa bilakatu den normalizazioaren bidean. Eredu di- kotomikoa (hizkuntza bakarreko kanal bana, irratian, telebistan eta interneten) gaindituta dago. Baina ez hori bakarrik, une teknologiko eta sozial honetan, bertatik bertarako ikuspegi informatiboa eta errefe- rentzialtasuna multimedia ikuspegiarekin jorratu be- harra dago. Horretarako EiTB ez da eragile bakarra, ezta izan beharrik ere, eta euskaraz aritzen diren gai- nontzeko komunikabideekin sinergiak landu behar ditu, bereziki ikus-entzunezkoen artean. Sektore ho- netako motorra izateak, hori bai, garrantzi gehiago ematen dio erabakiak hartzerakoan, eta kontsentsua eta irekitasuna lantzea komeni da. “Egin beharrekoez” zipriztindutako goiko lerro horien ostean baina, patxada eta hausnarketarako tartea zabaltzea de- rrigorrezkoa dela iruditzen zaigu, EiTB barruan eta baita sektore osoan ere. Abiatu aurretik, hartuko den bideez pen- tsatu beharrean gaude. Egoera honetan, artikuluaren izenburuan kokatu dugun itsasoko animaliak balio beza adierazteko EiTBren inguruan ireki beharreko haus- narketa garaiaren konplexutasuna. Izan ere, olagarroak zortzi hanka, hiru bihotz, garuna gorputzeko alderdi desberdine- tan banatua... eta, guztiaren gainetik, iza- era propioa, malgua, azkarra, bereziki in- dartsua eta mimetizazio maila ikaragarria du. Beharrezkoak ditugun komunikabi- deen tankerakoa. telebista-irratia Edorta Arana EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea telebista-irratia JUDIT FERNANDEZ Olagarroa G FGONI-CC BY SA

description

Urtekaria - Telebista

Transcript of Urtekaria - Telebista

Page 1: Urtekaria - Telebista

EHIEGITAN, GOBERNU ALDAKETEKIN BAT,irrati-telebista publikoetako goi-kargueta-rako izendapen berriak egin eta albiste-gietako aurkezleak eta karetak/sintoniak

aldatzen dituzte. Gurean, seguruenik, eguraldiarenmapa ere birdiseinatuko dute. Hasierako lehenkolpe horren ostean etorri ohi dira kargu ertaineneta eduki hornitzaileen sarearen berrantolaketa etaprogramazio-taularen inguruko dantza. Behin ho-rretara helduta (inork esango du hauteskundegauean bertan hasitako ibilbidea dela), gainontzekoprofesionalen nolabaiteko birkokatzea sumatzenhasten da. Halakoak ikusi izan ditugu RTVEn, baitaEITBn ere.

Ordua heldu da baina, aginte politikoaren etairrati-telebista publikoaren arteko dependentzia horihausteko. Zerbitzu publikoaren izenean eta profe-sionaltasunean oinarrituta, menpekotasun lotura ho-rretatik askatu beharra dago.

Baina ez hori bakarrik, komunikabide publikoeninguruko eztabaida sakonak beste hainbat puntu jo-rratu behar ditu, orain eta hemen.

Digitalizazioak ezarri duen testuinguru berrianbertoko komunikabideen papera zein izango den etazein eduki-eskaintzan mamituko den adostu beha-rrean gaude. Marko berrian, euskararen rola birpen-tsatzea lehentasunetako bat da. Zentralitatean irabazieta hizkuntzen inguruko artikulazio berriak, azkarraketa ausartak egin behar dira. Duela hiru hamarkadahartu ziren erabakiek ezer gutxirako balio dute gauregungo egoera soziolinguistikoan eta apustu kolekti-boa bilakatu den normalizazioaren bidean. Eredu di-kotomikoa (hizkuntza bakarreko kanal bana, irratian,telebistan eta interneten) gaindituta dago. Baina ezhori bakarrik, une teknologiko eta sozial honetan,bertatik bertarako ikuspegi informatiboa eta errefe-rentzialtasuna multimedia ikuspegiarekin jorratu be-harra dago. Horretarako EiTB ez da eragile bakarra,ezta izan beharrik ere, eta euskaraz aritzen diren gai-nontzeko komunikabideekin sinergiak landu beharditu, bereziki ikus-entzunezkoen artean. Sektore ho-netako motorra izateak, hori bai, garrantzi gehiagoematen dio erabakiak hartzerakoan, eta kontsentsuaeta irekitasuna lantzea komeni da.

“Egin beharrekoez” zipriztindutakogoiko lerro horien ostean baina, patxadaeta hausnarketarako tartea zabaltzea de-rrigorrezkoa dela iruditzen zaigu, EiTBbarruan eta baita sektore osoan ere.Abiatu aurretik, hartuko den bideez pen-tsatu beharrean gaude. Egoera honetan,artikuluaren izenburuan kokatu dugunitsasoko animaliak balio beza adieraztekoEiTBren inguruan ireki beharreko haus-narketa garaiaren konplexutasuna. Izanere, olagarroak zortzi hanka, hiru bihotz,garuna gorputzeko alderdi desberdine-tan banatua... eta, guztiaren gainetik, iza-era propioa, malgua, azkarra, bereziki in-dartsua eta mimetizazio maila ikaragarriadu. Beharrezkoak ditugun komunikabi-deen tankerakoa.

telebista-irratia

Edorta AranaEHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea

tele

bist

a-irr

atia

JUDITFE

RNAN

DEZ

Olagarroa

G

FGO

NI-C

C B

YS

A

Page 2: Urtekaria - Telebista

telebista-irratia K R O N O L O G I A

128

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Euskarari egurra. Zalantzarik gabe –eta zoritxarrez– Nafarroak eraman zuen protagonismo gehienauhinen munduan. LTD bidez ETB ikustea galarazita, diru-laguntza faltak itota euskarazko bi irrati itxita,lizentzien banaketa berriak euskara zokoratuta... Ospatzeko, urteurren bi: 30 urte bete zituen XiberokoBotzak, beste horrenbeste EiTBk, nahiz bigarrenaren kasuan, ospakizun giroa baino, aldaketa eta eztabaidahaizea izan nagusi. Alberto Surioren aroaren azken hatsak ekarri baitzizkigun urteak.

Navarra Televisiónenlehen emanaldia

2012-05-14. Navarra Televisión,Nafarroako kate autonomiko pribatuaemititzen hasi zen. Kate berriak 60langilerekin eman zituen lehen urra-tsak, ia denak aurretik Nafarroan izan-

dako hiru kateetan aritutakoak: Canal4, Canal 6 eta Popular TV. Hainzuzen, Canal 6ko zuzendari izandakoRoberto Cámara izan zen Navarra Te-levisióneko lehenengo zuzendaria.Navarra Televisiónen estreinaldiarenbezperan emititu zuen Canal 6k azke-neko aldiz.

EiTBren sorreraren 30.urteurrena

2012-05-20. 30 urte bete zirenEusko Legebiltzarrak, aho batez, Eus-kal Irrati Telebistaren sorrera onartuzuenetik. Euskararen normalizazio-rako urratsak egitea zen helburu nagu-

Diru-laguntzen etenak Nafarroako Esan Erran

eta Beleixe irratiak isilarazi zituen

Basaburuako Esan Erranek emisioaketen zituen2012-01-19. Ohiko programazioa eten behar izanzuen Imotz, Ultzama, Atez, Odieta, Anue eta Lantze-rako emititzen zuen Esan Erran irratiak. Nafar Gober-

nuak erabaki zuen euskarazko hedabideei diru-laguntza-rik ez ematea 2012an, eta horrek egoera larrian utzizuen Ametza kultur elkartea, Esan Erran irratia kudea-tzeaz gain Pulunpe aldizkaria argitaratzen zuena. Azke-nik, baliabide apurrak hilabetekaria mantentzeko erabil-

tzea erabaki zuten, eta horrenbestez, ir ratiamomentuz mututu zuten. Langile bakarra zebilenEsan Erranen programazioa eten zutenean. Gerora,eskualdeko zenbait gazte astean behin elkartu eta al-bistegi bat eta musika emititzen hasi ziren, moduamateurrean.

Beleixe irratiak zuzeneko programazioa kendu zuen2012-09-21. Nafar Gobernuaren diru-laguntzarikez jasotzeak Sakanako Beleixe irratia isilarazi zuenhalaber. Aurrerantzean musika eta iragarkiren batmantendu zuten, baina zuzeneko programaziorikgabe. Bierrik fundazioak, Beleixeren kudeatzaileak,bazkideak lortzeko kanpaina martxan zuen aurrekoudaberritik, baina azkenik, irratiaren jarduna gelditubehar izan zuten.Maitane Burusko, Esan Erran irratiko esataria. / DANI BLANCO

Page 3: Urtekaria - Telebista

K R O N O L O G I A telebista-irratia

129

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Iruñerrian aukera egon zen ETB ikusteko LTD bidez,

baina ez luzaroan

2012-01-11. EAk prentsaurrekoa eman zuen, Iruñe-rrian ETB ikustea ahalbidetzen zuen hedagailua ipiniizana bere gain hartzeko. Alderdiko kideek azaldu zute-nez, militante talde batek ordaindu zituen Erreniegamendian errepikagailuaren instalatzeko behar ziren11.776 euroak. Nafarroa osorako gauza bera egiteak40.000 euro inguruko gastua ekarriko zukeela esan zuenMaiorga Ramirez EA parlamentariak. Iruñeko Gobernuazein Patxi Lopez EAEko lehendakaria gezurretan arituizana salatu nahi izan zuen horrela. Aldez aurretik, ETBNafarroan ikusi ahal izateko lanak garestiegiak –milioibat euro– zirela argudiatu zuten Jaurlaritzak eta Nafarro-ako Gobernuak, bide horretan urratsak emateari uko egi-teko aitzakia modura.

EAren ekimenari esker, urtarrilaren 6tik ETB1 etaETB2 ikusi ahal izan zen Iruñerriko etxeen %90ean, tele-bistaren seinalea modu analogikora aldatu behar izangabe, ordura arte bezala. UPNk erantzun azkarra emanzuen, ordea: haren ekimenez, Espainiako Gobernuak es-pedientea ireki zion EAri, hedagailua legez kanpoko jarriizana leporatuta.

2012-03-07. Espainiar Guardia Zibilak Erreniegakohedagailua zigilatu zuen. UPNren salaketak abiarazitakoprozedura burutu zuten horrela. Hala, seinale analogi-kora jotzea izan zen, ostera, ETBren lehen bi kateakikusteko aukera bakarra Iruñerrian. EAk arbitrariotzat jozuen neurria.

EAk prentsaurreko batean aldarrikatu zuen Erreniega mendian hedagailua jarri izana. Argazkian, instalazioaren faktura

erakusten. LANDER FERNANDEZ ARROIABE / ARGAZKI PRESS

Page 4: Urtekaria - Telebista

sia. 1982ko azaroaren 23an hasi zirenEuskadi Irratiaren emisioak; ETBk, be-rriz, urte bereko abenduaren 31n eginzuen lehen emanaldia, eta 1983kootsailaren 16an hasi zen programazioamodu normalizatuan eskaintzen.ETB2 1986ko maiatzean hasi zen emi-titzen. Besteak beste, EiTBk Bilbokoegoitzan egindako gala baten bidez os-patu zuen bere urtemuga, irailaren 7an.

Xiberoko Botzaren 30. urteurrena 2012-08-05. 30 urte bete zituen Xi-beroko Botzak. Gure Irratiak eta Iru-legi Irratiak aurreko urtean irekitakobidetik, zubererazko irratiak 1982anegin zituen lehen urratsak, FrantziakoEstatuan izandako legedi aldaketa ba-liaturik. Irratiaren izena Roger IdiartZalgizeko erretoreak asmatu zuen.

LTD ikusteko antenenberregokitzapena,herritarren kontura 2012-09-03. Espainiako Industria,Energia eta Turismo ministroak, Jose

Manuel Soriak, esanzuen herritarrek or-daindu beharko zutelaLTD ikusteko antenenberregokitzapena, halazegokien kasuetan.2008tik aurrera, Euro-par Batasuneko hain-bat kidek esan zutenespektro erradioelek-trikoaren zati bat tele-fonia mugikorrekokonpainientzat gor-deko zutela, 4G tekno-logiak garatzeko batezere. Espainiako Esta-tuak 2009an hartu

zuen erabakia. Horrek milioi bat etxe-tako antenetan aldaketak egitera be-hartuko zuen, baina Estatua ardura-tuko zen lan horiek finantzatzeaz,hain zuzen ere telefonia konpainiekenkantean jarritako dirua baliatuta.Alabaina, PPren Gobernuak gastuhori bere gain ez hartzea erabaki zuenabuztu amaieran egindako ministrokontseiluan.

ʻGurean gaurʼ albistegiaemititzen hasi zirenGipuzkoan

2012-10-01. Goiena, Hamaika,Goierri, 28. Kanala eta Erlo telebista-kateak Gurean gaur hamabost minu-tuko albistegi bateratua emititzen hasiziren. Guztien indarrak batuta Gipuz-koa osorako intereseko albistegiaemateko helburuz ekin zioten bost ka-teek egitasmoari, Foru Aldundiarenbabesarekin (207.000 euroko diru-la-guntza eman zien 2012. urterako).ETBrekin lehiatuko zen eta lurraldearikohesioa emango zion albistegia iza-tea Gipuzkoarentzat mesedegarria

izango zela adierazi zuen Zigor Etxe-buruak, Aldundiko Euskara zuzenda-riak.

Miguel Angel IdigorasekETBko zuzendari izateariutzi zion2012-11-27. Miguel Angel Idigora-sek ETBko zuzendari kargua utzizuen. Horrekin batera, donostiar ka-zetariak TVEra itzultzeko asmoa adie-razi zuen; hain zuzen, espainiar tele-bista izan zen beraren lantokia 2009kouztailean ETBko zuzendaritza hartuarte. Hasiera batean, Alberto Suriok,EiTBko zuzendariak berak bete zuenIdigorasek utzitako hutsunea.

Navarra Televisiónekhitzarmena izenpetu zuenEuskarabidearekin

2012-12-04. Euskarabideak eta Na-varra Televisiónek hitzarmena sinatuzuten elkarren arteko lankidetza arau-tzeko. Horren arabera, Euskarabideakkonpromisoa hartu zuen telebista ka-tearekin elkarlanean aritzeko euskara-ren jakintza, transmisioa eta erabilerahedatzen laguntzen duten jardueretaneta, bereziki, Navarra Televisiónenprogramazioaren zati bat euskararaitzultzeko lanetan.

Irrati-telebista publikoenetorkizuna aztergai EHUn

2012-12-04. Irrati-telebista publi-koen etorkizuna aztertu zuten EuskalHerriko Unibertsitatean, Ikus-entzu-nezko Komunikazio eta Publizitatea-ren II Nazioarteko Kongresuan. Jar-dunaldien izenburua Krisia etapolitikak. Irrati-telebista publikoa ikusmi-ran izan zen.

telebista-irratia K R O N O L O G I A

130

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

ʻGurean gaurʼ Gipuzkoako albistegi berriaren aurkezpen

ekitaldia. / GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA-CC BY SA

Page 5: Urtekaria - Telebista

K R O N O L O G I A telebista-irratia

131

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Irrati lizentziak banatzeko lehiaketa publikoak

euskararen kalterako

78 irrati lizentziatarakolehiaketa EAEn eta Nafarroan2012-02-28/29. Egun bateko aldeaz, irrati lizentziaberrien banaketarako lehiaketak iragarri zituztenEAEko eta Nafarroako Gobernuek. Lakuak otsailaren28an hartu zuen lehiaketa deitzeko erabakia, 1986tiklehen aldiz; 34 lizentzia banatuko zituztela esan zuten,horietatik hamaika euskara hutsezkoak. Hurrengo egu-nean Iruñeko Gobernuak jakinarazi zuen lehiaketa egi-nen zuela, hark ere aspaldiko partez (1998tik); Nafarro-aren kasuan, 44 lizentzia ziren lehiaketa publikoraateratakoak, eta horietatik bakar bat ere ez zen gordeeuskarazko irratientzat.

Nafarroako Gobernuak sei hilabetez luzatu zuen lehiaketa ebazteko epea2012-09-28. Nafarroako Gobernuak erabaki zuen seihilabetez atzeratzea lizentzien banaketaren ebazpena.Lehiaketara irrati asko aurkeztu zirela eta erabakia kon-plexua zela argudiatu zuten Gobernuko iturriek, atzera-pena justifikatzeko.

Eusko Jaurlaritzak behin-behineko lizentzia banaketa egin zuen2012-10-10. Otsailean deituriko lehiaketaren emaitzakparte hartzaileei jakinarazten hasi zen Eusko Jaurlaritza,nahiz eta erabakia irmoa ez zen, artean. Banaketa eza-gutu ahala polemika piztuz joan zen, besteak beste2012an bertan sortutako zenbait enpresak lizentzialortu zutelako, eta aldiz, kanpoan geratu ziren emititzenurte asko zeramaten batzuk.

Euskalerria Irratia, jaialdia eta agerraldia lizentzia eskatzeko2012-11-07. Iruñeko Euskalerria Irratiak jaialdia anto-latu zuen 25 urte entxuferik gabe izenburupean, lizentzia-ren eskari historikoa hamaikagarrenez gogorarazteko.Besteak beste, Ruper Ordorika, Gorka Urbizu eta Ba-lerdi Balerdi aritu ziren Atarrabiako kultur etxean.

2012-12-05. Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzen-dariak agerraldia egin zuen Iruñeko Parlamentuaren aitzi-nean, gogorarazteko Europar Kontseiluak, hirugarrenez,Nafarroako Gobernuari gomendioa egin ziola Euskale-rria Irratiari lizentzia ukatzeko erabakia berraztertuzezan. Gomendio hori 2013an ebatzi beharreko lehiaketapublikoan kontuan har zezatela galdegin zien Bujandaknafar agintariei, hala nola espainiar epaitegiek ildo beretikemandako bi sententziak, Gobernuak bete gabekoak.

2012-12-10. Koldo Martinez Urionabarrenetxea Eus-kara Kultur Elkargoko presidenteak Internet bidezkosinadura bilketa abiarazi zuen, nafar Gobernuak Euska-lerria Irratiari lizentzia eman ziezaiola eskatzeko.

Jaurlaritzak lizentziak eman gabe uztea erabaki zuen azkenik2012-12-11. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozera-maileak jakinarazi zuen Jaurlaritzak, azkenik, urrian egin-dako behin-behineko lizentzia banaketa balio gabe uzteaerabaki zuela. Horren arrazoia zen, Mendiaren hitzetan,ez zutela erabaki hori hartu nahi gobernu berria osatzearzegoela; Iñigo Urkullu lehendakari izendatu baino egungutxi lehenago egin zuen Mendiak iragarpena.

Euskalerria Irratiaren ʻ25 urte entxuferik gabeʼ ekitaldia,

Atarrabiako kultur etxean. / EUSKALERRIA IRRATIA

Page 6: Urtekaria - Telebista

telebista-irratia I R I T Z I A K

132

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Josu AmezagaEHUko irakaslea

Alberto SurioEiTBko zuzendari nagusia

ETB erdarazikusteko

eskubidearen aldeauza jakina da hemendik ezaskora kudeatzaile berriak

sartuko direla ETBn. Orain arteanhainbeste buruhauste eskaini digu-ten albistegiak, eta oro har infor-mazioa eskukatzen duten saioak –zenbat aldiz larrutu ditugu, hemenkanpoan bezain sutsuki–, ondo-rioz, beste esku batzuetara pasakodira. Miraririk ez dezagun espero,hala ere, kudeatzaile horiek guree-nak izanda ere, berdin hartuko bai-tituzte estu informazio saioak.Ahaztu gabe, hori bai, telebista bathoriek baino askoz gehiago dela.Zorionez.

Berria, 2012-12-18

Miraririk ezespero ETBkoalbistegietan

rakundeetan eta hezkuntzaneuskarak aurrerapen nabar-

mena izan arren, ETBk prozesuhorretan parte hartze txikia izan du.Ez da euskalduntze prozesu horre-kin batera joan; maila bat lortu du,maila hori egonkortu du, baina ezda haratago joan. (...) Eredua guztizaldatu behar da; erdarazko katearibeste irtenbide bat eman beharzaio. Euskara ulertzen dugunok ia%60 garela kontuan hartu behar da.

Berria, 2012-11-20

ETB eta euskara

elebista publikoak elebidunaizan behar du Euskadin.

Baina alderdi politikoek erabakikodute, Legebiltzarrean, zer ezauga-rri edukiko duen telebista publikoereduak. Aurten ETBk 30 urte be-teko ditu eta herrialde mailakokontsentsu zabala behar du gutxie-nez beste 30erako. Uste dut eus-kaldunei telebista zerbitzu publi-koa eman behar zaiela, noski,baina gaztelaniaz hitz egiten duteneuskal herritarrei ere bai. Herritarguztiek dute hurbileko telebistaikusteko eskubidea.

Deia, 2012-02-19

Aritz Galarragakazetaria

T

E

G

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Paul BilbaoEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko

idazkari nagusia

zkeneko urteetako joera programazio beraren era-gina izan da. ETB1 telebista jeneralista bat baino

gehiago, kutxa handi bat izan da, non formatu batzukagertzen ziren, baina, oro har, zentzu bat izan gabe.Nire uste apalean, ETB1ek behingoz kate jeneralistabat izan behar du, non edozein ikuslek mota guztietako

saioak aurki ditza-keen. ETB1ek orduaskotan ez du progra-mazio normaldua, etaikusleak ahalegin han-dia egin behar du tele-komandoan ETB1aurkitzeko. Urte asko-tan ikusle horrek ezdu gustuko saiorikizan. Hurrengo zu-zendaritzak ETB1enprogramazio jenera-lista indartsu bat eginbeharko luke.

Berria, 2012-10-28

Itxaso Atutxa3koma ekoizpen etxeko ekoizlea

DA

NIB

LAN

CO

AR

GIA

uskaraz bizitzeko nahia lau haizeetara zabaltzen ariden honetan, azpimarratu nahiko nuke euskaraz

bizi nahi duen herri bati ez diotela erantzuten bi gober-nuek onartutako oinarriek, eta, beste behin, euskaraz bi-zitzeko aukerak zabaltzeko izan dituztenean, euskaldu-nak baztertu egin dituzte, ez dituzte espazioakeuskalduntzeko pauso eraginkorrik eman. (...) Jakin ba-dakigu Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiari li-zentzia ez ematea erabaki politikoa dela, baina esperodezagun oraingoan amaiera emango zaiola egoera horri.

Berria, 2012-04-14

E

A

Irrati lizentzien bidezeuskaldunak baztertuz

ETB1 jeneralista izan dadila behingoz

Page 7: Urtekaria - Telebista

D A T U A K telebista-irratia

133

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

EEP: Euskararen Erakunde Publikoa

EJ: Eusko Jaurlaritza

PA: Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra

EKE: Euskal Kultur Erakundea

UDB: Udalbide/Udalbiltza

EI: Euskal Irratiak

AI: Antxeta Irratia

GI: Gure Irratia

II: Irulegi Irratia

XB: Xiberoko Botza

2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012EEP - EI 106.000 145.000 260.000 248.912,86 234.643,80 285.000 285.000 285.000EEP - AI 25.000 25.000EJ - EI 125.387 91.000EJ - II 1.000EJ - GIEJ - XB 3.726EJ - AI 24.004PA - II 13.000PA - GI 13.000PA - XB 13.000 13.000EKE 27.000 25.000 15.000 22.000 22.000 7.000 6.000 3.000UDB 16.000 10.000 26.650 5.050 22.000

GUZTIRA 314.387 311.730 326.650 300.963 278.644 292.000 291.000 288.000

Euskal Irratiek jasotako diru-laguntzen bilakabidea (2005-2012)

(Frantziako Estatuaren FSER funtsetik jasotako dirua ez dago kontuan hartuta)

Iturria: Euskal Irratiak.

Page 8: Urtekaria - Telebista