Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

12
1 Hauteskundeak 2015 · 2015eko martxoa

Transcript of Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

Page 1: Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

1

Hauteskundeak 2015 · 2015eko martxoa

Page 2: Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

2

Legegintzaldiaren amaierara heltzen gara, beraz ba-lantze publikoa egiteko ordua heldu da. Hasi bai-no lehen, beharrezkoa da orain dela ia lau urteko egoerara bueltatzea. Sasoi hartan Euskal Herria Bil-du osatzen dogun zati bat, Ezker Abertzalea, legez kanpo egoan, milaka herritar beren eskubide zibil eta politikoak ukatuta. Busturin be dozenaka pertsonek ez eben eduki hauteskundeetara aurkezteko aukera-rik. Baina oztopoz oztopo, eta herriz herri, abertzale eta ezkertiarren batasuna sortu gendun, Bildu.

Bildu gure herrian Ezker abertzale eta Eusko Alkar-tasunaren arteko koalizioa da, baina batez be herri-tarrok osatzen dogu Bildu. Guk herrigintza, politika, ez dogu ogibide moduan ikusten, konpromisoa be-zala baizik. Gure ordezkari gehienek ez dabe dirurik jasotzen instituzioetan aritzeagaitik, eta kobratzen dauena, Busturiko kasuan alkatesak, legediak mar-katzen dauena baino gutxiago irabazten dau, utzi behar izan eban lanpostuan beste kobratzea era-baki gendun.

Askok, batez be boterean eroso bizi diren alderdiek aurpegiratzen euskuen ez ginela gai instituzioak ku-deatzeko, antisistemak garela, eta bai, bai garela zuen ustelkeri sistemaren aurkakoak. Egoera oso zail batean erakutsi dogu, batez be krisi sasoi honetan, guk kudeatu doguzen instituzioak orain dela lau urte baino hobeto dagozela, Gipuzkoako Aldundia, Busturialdeko Ur Partzuergoa, eta EAJk leporaino hipotekatuta utzi ebazen udal asko ahal izan doguz aurrera atera. Politika ausartekaz, herritarren parte hartzearekin, azken finean ezberdinak garelako.

Busturin orain dela lau urte ANV eta EAren arteko koalizioaren lan onak argitu deusku bidea. Arlo as-kotan jarraitu izan dogu haiek utzitako bidea, gure jaiek, egitarau kulturalak, euskararekiko laguntzek

Hutsak egin arren, zintzotasuna eta gogoa agerian dagoz

Balantze orokorra

Herritarrok osatzen dogu Bildu. Guk

herrigintza, politika, ez dogu ogibide

moduan ikusten, konpromisoa

bezala baizik. Askok, batez be

boterean eroso bizi diren alderdiek

aurpegiratzen euskuen ez ginela gai

instituzioak kudeatzeko, antisistemak

garela, eta bai, bai garela zuen

ustelkeri sistemaren aurkakoak.

Egoera oso zail batean erakutsi dogu,

batez be krisi sasoi honetan, guk

kudeatu doguzen instituzioak orain

dela lau urte baino hobeto dagozela.

Politika ausartekaz, herritarren

parte hartzearekin, azken finean

ezberdinak garelako.

Page 3: Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

3

jarraitzen dabe. Askotan ez dogu baloratzen zer de-kogun, baina gure biztanleriaren pareko herriekaz konparatzen bagara, gutxik edukiko dabez hainbes-te lokal eta aisialdiko eskaintzak.

Gazteriarengan sinesten dogulako haiei utzi deu-tsegu Matadero izaniko eraikina, haiek kudeatzeko, eurek herria dinamiza eta berpizteko.

Gure herriko elkarteei be mantendu deutseguz diru laguntzak, haien egitarauek jarraitu dabe, nahikoa ez dela jakinda, baita ulertuta ere gaur egun oso kontu murriztuak daudela.

Inguru giro arloan be gauzak hobetzeko ahalegin handia egin dogu; kontsumoak murrizten, konposte-ra sortzen, kontainer marroia, sentsibilizazio kanpai-nak,… Parte hartze arloan behin eta berriro herrira hurbiltzen ahalegindu gara; buletinen bidez, herri asanbladekin, presupuesto parte hartzaileak, uler-tzen dogu ez dagoela ohiturarik, baina konturatu behar gara denok garela udala, ezin dogula herria-ren gestioa pertsona batzuengan utzi, zinegotziak herritarren bozeramaileak izan behar direla.

Memoria historiko eta giza eskubide arloan ekitaldi eta mozioen bidez, justizia, eta guztientzako esku-bideekiko konpromisoarekin jarraitu dogu.

Balantze honetan autokritikarako tartea be bade-kogu, gure esperientzi faltak gauza asko atzeratu ditu, askotan txarto ulertzeak be ekarri dauz, baina beti zintzotasunez jokatzen ahalegindu gara. Etxe-bizitza arloan be, agian ez gara izan behar zen be-zain ausartak, baina gaur egungo egoeran etxebizi-tza premiak jarraitzen du, eta aukerak ez ordea. Arlo honetan proiektu txikiei bidea eman behar deutse-gula uste dogu, Agarre baserria kasu, non aukerak aztertzen segitzen dogun, eta herriarena izanda, ez bada legegintzaldi honetan, gure ordezkoek ahal izango deutsie etxebizitza eskaini herritarrei.

Amaitzeko, jakin dagizuela azken egunera arte etengabe jarraituko dogula, Busturi barria sortzeko ametsean, solidario, euskaldun eta feministagoa, Euskal Herri libre baten pertsona libreekin lortu arte.

Page 4: Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

4

En este momento nos corresponde presentar al pueblo una valoración del trabajo realizado. Éste no tendría sentido sin tener en cuenta la desven-taja de inicio con que contamos debido a la ilegalización de la Izquierda Aber-tzale. Aun así logramos superarla.

Nuestra filosofía es conocida: nunca buscamos el beneficio propio. Si bien la dedicación exclusiva de cargos debe ser remunerada, nunca debe ser con vista al enriquecimiento personal.

Se nos ha acusado de anti institucio-nales, incompetentes, y ha quedado demostrado que hemos reflotado bar-cos hundidos como la Diputación de Gipuzkoa, nuestro consorcio de aguas y decenas de ayuntamientos arruina-dos por políticas fraudulentas de la derecha vasca, fraude al pueblo. Somos antisistema, sí, antisistema corrupto, cosa que tod@s no pueden decir.

La estela dejada por la legislatura de ANV y EA ha sido la guía correcta: mantener los espacios de participa-

ción y rematar proyectos ha sido una de las claves de la legislatura.

Creemos en la juventud, les cedimos el matadero para que regeneraran la vida popular, y con ese objetivo, pese a las dificultades económicas, hemos garantizado los programas asociativos.

El medio ambiente y la participación han sido siempre temas que nos distinguen ejemplarmente, sea por el compostaje, las asambleas, o los procesos participativos y medios in-formativos puestos a la disposición de la democracia popular. Las concejalías son medios al servicio del pueblo.

La memoria histórica y los derechos humanos han sido sinónimo de justi-cia, y no de olvido o sectarismo: dere-chos civiles y políticos para todas las personas, si bien no hemos consegui-

do que la institución Eusko Ikaskunt-za cumpliera en los plazos dados su compromiso de gestión de la beca de recuperación de la memoria histórica.

Ahora bien, debemos hacer una au-tocrítica, ya que cuando decimos “el pueblo al ayuntamiento” nos cuesta reconocer que no siempre hay una ex-periencia adquirida, cosa que en esta legislatura ha supuesto retrasos, y al-gún que otro malentendido que, eso sí, se ha solventado con honradez.

En el tema de la vivienda no hemos conseguido los objetivos marcados, quizás por falta de garra, deberíamos de haber apostado por proyectos pe-queños, en este sentido Agarre que-da como expectativa para que la si-guiente legislatura sea la del remate de las experiencias frustradas.

Como final, afirmamos que somos l@s mism@s que cuando empezamos, soñamos con una nueva Busturi, euskaldun, solidaria y feminista, en una Euskal Herria libre formada por personas libres, y no cejaremos.

Balance generalA pesar de errores, no han faltado honradez e ideas

Arbe
Nabarmentzea
Page 5: Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

5

HirigintzaOraindik finkatu bako habea Plan orokorra martxan dago, hasierako onarpena jaso du eta litekeena da urte amaierarako behin betiko onartuta egotea. Gainera, Motroiuazpi-ko plan erraldoi eta espekulatzailea geratzea lortu zen, nahiz eta udalaren aurrekontuaren pentzura izan. San Antonioko enklabea berreskuratzeko bi-dean dago, eta programan aurreikusita egon ziren hainbat ideia gauzatu dira: osasun etxeko apar-kalekua handitu da, Axpeko gurutzea hobetu, se-gurtasuna bermatuz, Paresiko plazako lurrak ero-si ditu udalak, eta berritu dira Ibaizabal auzoa eta San Kristobal auzoko jolas gunea.

Beste gauza batzuk ezin izan dira egin, beste era-kundeen inplikazioa ezinbestez behar dutelako, adibidez, San Kristobal-Altamirako biribilgunea edo errotonda eta Sakonetako espaloia: hauek Bizkaiko Foru Aldundiak egin behar ditu, errepi-de foralaren parte direlako, eta ez ditu egin, diru nahikorik ez daukatelakoan eta antzeko aitzakiak erabiliz.

Berdin Eusko Jaurlaritza bere konpetentzia-koak diren arloetan: uriolen aurkako lanik ez du egin Busturian azken lau urte hauetan, nahiz eta lehendik onartuta eduki.

Eta beste egitasmo batzuk hortxe geratu dira esa-terako San Antonio auzorako plan berezia, hainbat urte daukan asmoa delarik, Aldundia, Sukarrieta eta Busturiko udalen artean gauzatu beharrekoa.

Urbanismo El plan general se prevé sea aprobado a fin de año, pero además por otros medios también se ha garantizado el bien público frente a otros intereses espurios, muy a pesar del esfuerzo económico.

• ProtegerelentornodeMotroiuazpidelaespecu-lación.

• RecuperarelenclavedeSanAntonio.• Obrasmenorescomoelaparcamientodelcentrodesalud,laentradaaIspilueta,losterrenosdelaplazadeParesi,elasfaltadodeIbaizabal,olosjuegosdeSanKristobal.

Sin embargo, debemos reconocer que los proyectos urbanísticos más necesarios no se han realizado, sin duda por la falta de implicación interesada de las instituciones supramunicipales responsables.

Diputación: Rotonda de San Kristobal Altamira y acera de Sakoneta.Gobierno de Gasteiz: mantenimiento de cauces, proyectos para prevenir inundaciones que ya estaban presupuestados hace años.

Programan aurreikusita egon ziren

hainbat ideia gauzatu dira.

Beste gauza batzuk ezin izan dira

egin, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko

Jaurlaritzaren inplikazioa ezinbestez

behar dutelako

Page 6: Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

6

Konpostai gunea

martxan dago eta

organikoa jasotzeko

kontainerrak jarri

dira auzoetan

Ekinaren ekinez lortuko dogu

Azken lau urte hauetan ez da lortu etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematea. Saiakera batzuk egin izan dira, baina ez dira nahiko izan edo ez dute eduki erantzun egokirik. Presapen, adibidez, etxebizitzak eraikitzeko Eusko Jaurlaritzak daukan konpromi-soa betearazteko kapaz ez gara izan. Agarreko proiektua ere hor dago, oraindik gauzatu gabe An-del sistema bidez erabiltzaile kooperatiba osatze-ko proiektuak huts egin ondoren bestelako alterna-tibak martxan jartzeko denbora faltagatik. Bestalde, egoera ekonomikoak ere ez du lagundu, ez ekimen publikoak ezta pribatuak martxan jartzeko.

Hutsik dauden etxebizitzen errolda bat egiten hasi zen, ur kontsumoan oinarrituta baina haiek eros-teko fondoa ez da sortu, eta ez da udal zerga bidez bestelako ekimen eraginkorrak ipintzeko modurik topatu.

Oraintsu hasiera batean onartu den Plan oroko-rrean, ostera, aurreikusita dauden etxebizitza guztien %70 babes publikokoak izango dira, eta espekulazioa geratzeko ere ahaleginak egin dira plangintza horren bitartez, eraikitze lizentziak beti-ko izan ez daitezen, adibidez.

Planean ageri diren beste ekimenak (Ispilueta, San Bartolome…) ezin izan dira oraindik gauzatu, alde batetik plana ez dagoelako oraindik betiko onartu-ta eta bestetik, egoera ekonomikoagatik.

Etxebizitza

ViviendaLas dificultades para garantizar el derecho a la vi-vienda han sido diferentes e insuperables, a pesar de nuestro empeño, ya que es y será uno de nuestros objetivos prioritarios.

• EnPresape,elgobiernovascocontinúatratandodeescaparasucompromisohistórico.

• EnAgarre,lacooperativaSostrecivic,porproblemasinternos,abandonaelproyectoeimposibilitaalternativasacortoplazoparaponerenmarchalacooperativadeviviendasinpropiedad.

• Elcensodelasviviendasvacíasquedaenpausaalnoencontrarmedioseconómicosodisuaso-riosparasacarestasalmercado.

• SegúnelPlanGeneralenprocesodeaproba-ción,el70%delasviviendasserándeprotec-ciónpública,ylaslicenciasheredadasnoseráneternas.

Hobetzeko bideak

Labur geratu gara arlo honetan. Hondakin or-ganikoak jasotzeko kontainerrak ipini dira au-zoetan, eta konpostai gunea martxan dago, baina hondakinak batzeko atez-ateko bezalako sistema ezberdinei buruzko hausnarketa egin barik, organikoa herrian bertan prozesatzeko alternatibak aztertu eta ondo sakondu barik.

ResiduosSi bien ha sido un punto en el que nos hemos destaca-do, nos ha faltado el deba-te social con respecto a las alternativas al contenedor marrón, sea tipo puerta a puerta o autogestión de lo orgánico.

Hondakinak

Page 7: Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

7

Hemen lan eta bizi nahi dogulako

Arlo hau lehentasunetako bat izan da legegintzal-di honetan. Gaur egun bizi dugun krisi egoeraren aurrean arlo batzuetan gerrikoa estutu behar izan dugu, baina zerbitzu publikoak ziurtatu doguz, eta gure ahalmenen neurrian saiatu gara sozio-eko-nomia arloa suspertzen. Ez dugu lortu plantea-tzen genituen helburuak guztiz lantzea, baina gure iritziz zutabeak eraiki ditugu.

Merkataritza arloan gure helburua herri elkarte bat sortzea zen, edo hobe esanda sortzen lagun-tzea. Horretarako aurreko legegintzaldian plantea genituen ekimenak, beste herrietako esperientziak herriratuz, baina oraindik pausua behar da. Gure uztez ostalaritzan jarduten duten pertsonek sines-tu behar dute gure herriak arlo horretan ahalmena daukala.

Madariaga dorretxeagaz zubiak eraiki ditugu, eta harremana gehiago landu behar da, ze gure ustez halako eraikinak daukan potentziala herri dinami-ketan integratu behar da. Gure ondare kulturala, paisajistikoa balorean jartzen ahalegindu gara, bisitariak eskaintza kulturalagaz uztartuz beti. Ibilbide megalitikoa, ondare urbanistikoaren jar-dunaldiak, pasaporte kulturala, dira hauetako eki-men batzuk. Ekintza txiki hauek gure iritziz fruituak ematen ari dira, jada bisitarientzat Busturia ez da bakarrik errepide alboan dagoen herri bat, askoz gehiago da, eta horren adierazle da zenbat igo den

asteburuetan gure herritik paseatzen dabilen jende kopurua.

Busturian zerbitzu sektorea da nagusia. Herrian lan egiten duten pertsonek, hirugarren adineko egoi-tzetan egiten dute lan, ostalaritzan, denda, eta tai-ler txikietan. Nekazaritza arloan ia inork ez du lan egiten ogi bide moduan, baina gure uztez, gure herriak balioak ditu aukera hori jorratzeko, eta hori bultzatzen ari gara, azoka ekologikoa antola-tzen, herriko azoka, formazio ikastaroak eta abar antolatuz, lurraren ustiakuntza orekatua eta elika-dura burujabetzaren aldekoak garelako.

Badaude gauzatu ezin izan diren proiektuak, esa-terako Kepa Junkeraren musika zentroa, Axpeko nesken eskolan. Harremanak eta proiektua jorratu genituen baina Foru Aldundia ez zegoen prest di-ruz laguntzeko. Berdin pasa zen Karabana-kanpin proiektuagaz, gure proposamena koloniako parkin-gean 25 karabanatarako lekua gordetzea zen baina beti topatu dugu Aldundiaren ezetza. Pena izan da, ze proiektu hauek, gure iritziz, herrirako me-sede haundia izango ziren.

Zerbitzu publikoak ziurtatu doguz, eta

gure ahalmenen neurrian saiatu gara

sozio-ekonomia arloa suspertzen.

Ez dugu lortu planteatzen genituen

helburuak guztiz lantzea, baina gure

iritziz zutabeak eraiki ditugu

Sozioekonomia

Page 8: Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

8

GestiónSe han realizado avances desconoci-dos para el público, como la reorga-nización del archivo y digitalización de documentos, la compra verde,… pero no hemos creado el puesto de oficial para optimizar el trabajo de la brigada municipal, esto es debido a las restricti-vas leyes aprobadas en Madrid, y apo-yadas por el PNV.

El proceso de debate en torno al uso de los locales municipales aportó gran cantidad de propuestas de las que sólo algunas se han podido concretar; la lu-doteca, recuperar gizarte etxea, reor-ganizar el KZgune,… otras como la re-forma de la casa de cultura de Altamira no ha sido posible.

En el comercio continuamos apuntando la necesidad de impulsar el asociacionismo en el sector, y aunque siempre situándonos en un segundo plano, hemos tra-tado de darles cobertura por los medios informativos a nuestra disposición.

En este sentido se han buscado sinergias con Torre Ma-dariaga, y puesto en marcha iniciativas para remarcar nuestros valores, ya sea con rutas, visitas, o materiales informativos como el pasaporte o la web.

Aunque el sector servicios sigue siendo clave, ya que la atención a la tercera edad tiene un peso importante en nuestra localidad, no descuidamos el primer sector, el agro ganadero. Este más que por el número de per-sonas empleadas es importante por la potencialidad, en este sentido se han impulsado iniciativas existen-

tes como la feria ecológica, el mercado de verano, … Siempre con vista a la soberanía alimentaria.

Así como en anteriores aspectos comentados, las insti-tuciones supramunicipales han primado sus intereses partidistas a las del pueblo.

El centro de interpretación musical auspiciado por Kepa Junkera, tras largas negociaciones con la fun-dación Arrotegi para la compra de la escuela de niñas de Axpe, fue frustrado por la rotunda negativa de la Diputación.

El proyecto de camping de 25 caravanas frente a la co-lonia fue desestimado con un simple argumento buro-crático, siendo una necesidad flagrante en esta comarca, y por ello, un gran hándicap para Busturia.

SocioeconomíaA pesar de la crisis económica hemos garantizado los servicios públicos y hemos puesto ciertas bases para impulsar los sectores socioeconómicos, si bien nuestros objetivos eran más ambiciosos.

Etengabe asmatuz

Udaletxeko kudeaketan aurrerapen batzuk egin ditugu, hala nola, erregistroa digitalizatu, artxiboa antolatu, erosketa berdea martxan jarri eta abar. Baina ezin izan dugu lanpos-tu berririk sortu, Madrileko Gobernuak azken urteetan onartu dituen legeen ondorioz, EAJren babesagaz. Beraz, beharginen lana antolatu behar zuen ofizialaren lanpostua ezin izan da sortu.

Lokalen erabilpena erabakitzeko prozesutik hainbat ekarpen sortu ziren, haien arteko gutxi batzuk gauzatu ahal izan dogu, besteak beste; ludoteka, gizarte etxearen berreskurapena, kz-gunearen berrantolakuntza,…

Kudeaketa

Lokalen erabilpena erabakitzeko prozesutik

hainbat ekarpen sortu dira

Arbe
Nabarmentzea
Arbe
Nabarmentzea
Page 9: Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

9

MayoresLa gente mayor tiene que ser parte activa de la vida social, por esa razón damos tanta impor-tancia a que dispongan de su local para mantener su inde-pendencia y dinámicas propias.

Herria udaletxera

Parte hartzeari dagokionez, kultura, euskara eta jai ba-tzordeetara hurbildutako jendea aipatu behar dugu. Sus-tatutako parte hartzeak eragina izan du herrian, zorionak, hori da parte hartzea.

Emakume, hezkuntza, eta turismo batzordeak ez dira mar-txan jarri eta sozio-ekonomia behin baten bakarrik, parte hartzeak oihartzun handia izan ez badu ere, hauxe agian planteamendu okerra izan da, batzordeen balioa sakonean aztertu beharko dugu.

Badaude oso kontuan hartu beharreko aurrerapausoak:

• Lokalenprozesuaaurrerapausohandiaizandaherria-rentzat eta beronen jendartearen hitzaren balioa prakti-kan jartzeari begira, hartutako erabakiak era demokratiko eta argian gauzatuz.

• Udalaurrekontuakargietagarbijendarteratudira, datu guztiak herriari eskainiz, era honetan praktikan jarritako gardentasunak agerian utzi du beste herri batzuetan egi-ten den gestio ustel edo iluna .

• Aurretiaz aipatutakoaren harira, informazioa etxe guztie-tara zabaldu da bere osotasunean, aldizkari eta beste medioen bidez. Zentsura ezabatu egin da, bai kaleetan adierazpen librea babestuz zein oposizioko alderdiei eta elkarteei argitalpenetan leku eginez.

• Aurrekogobernuakonartutakopartehartzearenorde-nantza berregokitu da, udalak bere neurriko konpromi-soak eskaintzeko.

• Fusilatuen omenaldia lehen aldiz batzar irekien bidezantolatu da senide eta herritarrei zabalik.

Parte hartzeaParticipaciónNuestras felicidades a todas esas personas que han sustentado los programas de cul-tura, euskera, y las fiestas de todos los ba-rrios, ¡eso es participación!

Por nuestra parte quizás no acertamos tra-tando de extender los consejos a otros ám-bitos; mujer, educación, turismo,… la volun-tad no siempre es suficiente, también deben darse las condiciones sociales, y los objetivos a cumplir deben ser adecuados a los medios.

Laexperienciaeslamadredelaciencia,ydeestosíquepodemoshablar:

•Procesodedebateentornoaloslocalesysuuso,ejemplodedecisióndemocráticaparticipativa.•Presupuestos participativos, donde másalládeinformarsehandadocaucesparaproponeryvalorarelfinaquesededicannuestrosimpuestos.•Información puntual y amplia en torno atodas las actuacionesmunicipales con laparticipacióndelospartidosygruposso-ciales en las publicaciones municipales,juntoconlalibertadparaexpresarseenlacallesincensura.•Libreparticipaciónenlasreunionesoficia-les regulada por la ordenanzamunicipal,junto con iniciativas como la asambleaabiertadepreparacióndelhomenajealosfusilados.

Autonomia babestu

Nagusiak herriko dinamiketan subjektu aktiboak izan behar dira, horretarako harremanak man-tendu izan dira hitzaldiak eta ekitaldiak babesten, baina gehienbat haien independentzia ziurta-tzen dauen lokal propioaren kostua hartuz.

NagusiakNagusiak herriko

dinamiketan

subjektu aktiboak

izan behar dira

Arbe
Nabarmentzea
Page 10: Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

10

GazteriaGazteria: Irauli eta erein

Gazteriaren inguruan hitz egiterakoan, beronek Busturian azkeneko lau urteotan izandako bilakaera aipatu beharra dago: antolaketarik gabeko eta auzoetako muga fisikoek banatutako gazte jendea aurkitzetik, gazte antolatu, parte hartzaile eta asanblearioa izatera pasa da herria, Gazte Asanblada bat izanik bertan, eta horri esker Gazte Eguna bi urtez jarraian ospatu izanaz.

Gure partetik, gazteen pausuak txalotu eta gure babesa es-kaini diegu, hala nola, Gazte Asanblada eta Gazte Eguna bultzatuz, hauen beharrizanetarako espazioak bultzatu eta ziurtatuz, eta ondorioz, Gaztetxea lortzera bidean lagundu.

Azken urteotan pausuak oso handiak izan badira ere, ba-daude hobetu beharreko gauzak eta laguntzeko bidean eman dakizkieken aukerak, esaterako, beharrak ezagutu eta eboluzionatzen lagundu, Gazte plan egoki eta zehatz bat elkarlanean diseinatuz.

Herriaren konpromisoa bultzatu

Bermeo eta Gernikagaz batera futbol taldea dekon he-rri bakarra gara, honek dakarren kostuagaz, futbol ze-laia mantentzea, …eta instalazioak, nahiko konponketa behar dabela. Berdin Txirrindulari taldearekin, eskualde-ko indartsuena, zaindu beharrekoa da. Honez gain, kiro-la praktikatzeko eskualdeko polikiroldegiekin akordioak mantendu dira, udalaren diru laguntzaz.

DeporteEl compromiso que tiene el pueblo de Bus-turia con el deporte, sea el equipo de futbol, como el de ciclismo, o el grupo de Kingboxing, sólo comparable a Bermeo y Gernika, exige un apoyo por parte del Ayuntamiento. Esto se ha materializado en la medida de las posibili-dades, aunque no hemos podido mejorar, por ejemplo, las instalaciones del campo de futbol.

Urrats bat harantzago

Emakume arloan gure helburua ideologia feminista za-baltzea izan da, eta onartu behar dugu ez dugula lortu, ekimen gutxi jarri ditugulako helburu honen mesedeetan. Bai, jarri dugu martxan berdintasun plana, erasoen au-rreko protokoloa, baina asko daukagu hobetzeko udal ekimen ezberdinetan ikuspegi feministaz jarduteko, hain zuzen emakume arlotik politika feministara urrats egiteko.

FeminismoSi bien hemos comenzado a andar en este aspecto, ya sea con el plan de igualdad y todo lo que propone, la publicación del protocolo, y ciertas movilizaciones, no parece que hayamos sido capaces de crear un discurso transversal realmente feminista, nos hemos limitado a una política institucional clásica.

Kirola

Feminismoa

Arbe
Nabarmentzea
Arbe
Nabarmentzea
Page 11: Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

11

EAJ, abstentzioa eta kitto Azken lau urteotan EAJk zer nolako pro-posamenak egin dauzen galdetu ezkero, Busturian inork gutxik jakingo leuke zer erantzun. Ze, egia esateko, EAJk ez dau gezurrik esaten, ezta egiarik be.

Oposizioa zenbat aldiz abstenitu da ple-noetan? … herriko elkarte guztiek iku-rrinaren alde proposatutako mozioaren alde bozkatzeko be ez ziren kapaz izan, Mungiako EAJk udaletxean onartuta-koaren kopia izan arren. Udal aldizkarian zenbat asuntoen inguruan iritzi emotea-ri ezetz eman deutsie? Ez dakite, … ez dabe erantzuten.

Guzti hau politika ulertzeko estilo baten isla da, jai batzordea zertako? aurrekon-tu parte hartzaileak? Edo larriena dena, herriaren problematikei erantzuteko alternatiba falta nabarmena da, ideia eta gogo falta dago, zabarkeria.

Mejor callarEl único trabajo que ha realizado el PNV de Busturia ha sido publicar periódicamente unos ridículos carteles de contenido demagógico, manipulador, cuando no falso, con la intención de desactivar las iniciativas de Bildu, o del pueblo.

Pero ¿Qué han propuesto? ¿Dónde estaban cuando se organi-za la feria, las fiestas, el homenaje a los fusilados, o se debate el uso de los locales municipales? Lo importante es el sueldo de la alcaldesa, o generar controversia con las miserables die-tas de l@s concejal@s, con todos los casos de corrupción que salen como champiñones del caldo de las instituciones gober-nadas por su partido.

La honradez no se gana ni se pierde con propaganda, se reconoce con los hechos.

Aldizkari honetan irakurritako iritziak laburpena baino ez dira, euskeraz luzeago bada be. Modu objektiboan egiten ahalegindu gara, honetarako Bilduren oinarri sozialagaz inkesta zabala egin genuen uda partean, elkarrizketa pertsonalen bi-dez, herri guztiari etxera inkesta bat bidali deutsagu urte bukaeran, baita zinego-tzien iritziak idatziz jaso ere..

Eskuartean dekozun honek, ez du guzti hori zehatz mehatz islatzen, ze guk 2011an onartu genuen Herri Programarekin alderatu baino ez dogu egin, gure ustez benetan funtsezkoa dana balantza baten ipinita, herriagaz hartu genduen kopromezuari erantzuteko.

Eztabaida prozesu honetatik Herri Programa 2015 sortuko da, hurrengo urtee-tako erronkei erantzuteko tresna, orain artekoa baino zabalago eta aberatsago.

%100 demokrazia Esta revista no es más que un resumen de un largo proceso que comenzamos con la base social en el verano, al que le siguió una encuesta al pueblo, y las opinio-nes de l@s concejales por escrito.

Este balance es un simple con-traste entre lo que dijimos en el Programa Popular allá por el 2011 y lo que hemos logrado. Sin duda hay mucho más que se verá reflejado en el Programa Popular del 2015, que será más rico y amplio aun.

Democracia 100%

Arbe
Nabarmentzea
Page 12: Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria

Urquijori gustau edo ez,etxean nahi ditugu!Azken gertaera Jone Amezagaren atxiloketa eta muntaia salatzeko mozioa izan bada be, non lo-tsa barik EAJ abstenitu zan, ez dira urte hauetan falta euskal preso politikoen eskubideen defentsa egiteko ekimenak. Gabon zaharrean elkartasunez eginiko batzarrarekin hasita, Ibon Elorrietaren behin behineko askatasunaren aldeko eskaerarai-no, … Ahaztu barik espainiar gobernadoreari eta erregimenaren prentsari hainbeste min eman deutsen sakabanaketaren aurkako bandera. Urquijo jauna, berorrek nahi ta ez herriko presoen gogorapena ekartzeko ikurrak gu gauzen instituzioetan beti egongo dira.

Si bien la moción de repulsa de la detención y el montaje contra Jone Amezaga ha sido la más reciente, en la que, por cierto, el PNV se abstuvo vergonzosamente, no por ello ha sido la única.La memoria, presencia, defensa y recuerdo de l@s pres@s politic@s del pueblo ha sido un rasgo claro de nuestra política. Iniciativas tales como la convocatoria de concentraciones de solidaridad en noche vieja, hasta la petición de libertad condicional para Ibon Elorrieta han sido ejemplos, sin olvidar la bandera de denuncia de la dispersión presente en el balcón consistorial y publicaciones municipales, le pese lo que le pese al señor Urquijo.

Gezurra da, ez gara berdinak

No es cierto que seamos iguales

Garai nahasiotan, aldaketarako zenbait mugimendu politiko berrik ezkerra-eskuma eskemarekin zeri-kusirik ez daukiela sinistarazi gure dabenean, guk geuk, diskurtso barik eguneroko ekintzen bidez,

argi utzi dogu justizia soziala eta elkartasuna gure hel-mugak direla.

Honetarako bertoko zein Euskal Herri mailako dinamikak bultzatu doguz udal politikan. Denak ez gara berdinak, guk ez beste inork onartu dogu etxebizitzatik kalera-tzearen aurkako protokoloa, obren kontratazioetan bete beharreko klausula sozialak, baita langile klasea babeste-ko sindikatu eta herri mugimenduetatik sortu diren greba orokorrak bultzatu. Beste batzuk aurrezki kutxak lapurrei oparitu, eta lan eskubideen erreformak babesten ebezen.

En estos tiempos revueltos nacen nuevos movimientos políticos que no son ni de izquierda ni derecha… no es nuestro caso, nuestro obje-

tivo es la justicia social y la solidaridad. Para ello hemos apoyado un sinfín de ini-ciativas activas, no discursos, como han sido el protocolo contra los desalojos, las clausulas sociales en las contrataciones de obras, o el impulso de la huelgas genera-les auspiciadas por los sindicatos y movi-mientos sociales para proteger a la clase trabajadora. Mientras tanto otr@s regala-ban a corruptos cajas de ahorro, y daban cobertura a reformas laborales.

www.busturia.ehbildu.eus [email protected]

Arbe
Nabarmentzea
Arbe
Nabarmentzea