Balantze txostena LAB haurreskolak (iraila azaroa)

11
BALANTZE TXOSTENA BALANTZE TXOSTENA 2015 Iraila-Azaroa 2015 Iraila-Azaroa Haurreskolak Haurreskolak

description

 

Transcript of Balantze txostena LAB haurreskolak (iraila azaroa)

BALANTZE TXOSTENA BALANTZE TXOSTENA 2015 Iraila-Azaroa2015 Iraila-Azaroa

HaurreskolakHaurreskolak

1. EGOERA HONEN AURREAN LANGILEOK AKTIBATU

Kurtso hasieran, Partzuergoko haurreskoletan egoera iluna izan dugu, azken hilabeteetanegindako kudeaketaren ondorioz, haurreskolak hankaz gora jarrita.

Uztaileko esleipenetan egin ziren mugimendu guztiaz aparte, egun batetik bestera,hezitzaileak toki batetik betera desplazatuak izan dira. Langile finkoak, LEP artekoak etaordezkoak fitxak bezala erabili gaituzte , gure baldintzak okertzen dituztelarik eta, larriagoadena, proiektua pedagogikoa kaltetzen dute.

Egokitzapen prozesu guztiak hankaz gora jarri dituzte, ratioak murriztu dituzte,gelen kopuruaeta haurreskolen antolaketa ez dute errespetatu.

Hau guztia dela eta, LABek martxan duen prekarizazioaren kontrako kanpainarekin bat egin,eta murrizketa hoiek guztien kontrako gure dekalogoa proposatu genuen. Badakigu horiekbaino gehiago egongo direla, baina hauek larrienak iruditu zitzaizkigu eta hona hemen:

1. Langile finkoak bere lantokitik behin betiko mugitzeko ukazioa - LEKUALDATZEANEGOZIATU ETA GAUZATU.

2. Kontratuen egongortasuna desargertzea - RPT.a ERRESPETATU, GELA BAKOITZEKO 2HEZITZAILE ETA HORRETARAKO BEHARREZKOA DEN KONTRATAZIOA EGIN.

3. Inposatutako murrizketen aplikazioa - ESPAINATIK DATOZEN MURRIZKETEI PLANTOAEGIN.

4. Ratioak estutu - KALITATEKO HEZKUNTZA, GELA BAKOITZEAN 2 HEZITZAILE.

5. Haurreskola txikietan ordutegia murriztu - LANDA-EREMUKO FAMILIEN ESKUBIDEAKERRESPETATU. HAUR ESKOLA TXIKIAK BIZIRIK, HERRIAK BIZIRIK!

6. Prestakuntza eta koordinazioa egiteko denborarik ez. Lan karga gehiago koordinaziolanetan - SEI ORDUKO ARRETA ZUZENA ERRESPETATU, KOORDINATZAILEENFUNTZIOAK ETA LAN KARGA GUTXITU; ETA FUNTZIONAMENDURAKO JARRAIBIDEOROKORRAK NEGOZIATU.

7. Medikuarenera joateko zailtasunak jartzen - LANGILEON ESKUBIDEAK ERRESPETATU!

8. Formakuntzan murrizketak - KALITATEKO ZERBITZUA ESKAINI NAHI DUGU; BARNEFORMAKUNTZA PLANA NEGOZIATU ETA BERRITU.

LAB haurreskolak BALANTZE TXOSTENA 2015 IRAILA-AZAROA

9. Ordezkoeen egoera txarrera joan da - ORDEZKOEN ARAUDIA NEGOZIATU : 50 KM.TARAESKAINTZEN DEN JARDUNALDI MURRIZTUKO KONTRATAZIOARI UKO EGITEKOAUKERA; DESPLAZATUAK DIREN ORDEZKOEI JATORRIZKO HAUR ESKOLARABUELTATZEKO AUKERA; KONTRATAZIOETAN HOBEKUNTZAK ESKAINI.

10. Norberaren eginkizunetarako baimenak ukatzen dira - LANGILEON ESKUBIDEAKERRESPETATU.

LAB haurreskolak BALANTZE TXOSTENA 2015 IRAILA-AZAROA

2. LEKU ALDATZE LEHIAKETAREN NEGOZIAZIOA

Dakizuenez Leku aldatzearen araudiaren negoziazioak ezinegonak sortu ditu, batez ere,alde batetik finkoen artean, langile hauek eskubidea dutelako baina ezin dutelakoatxikipena aldatu, lan hitzarmenean araututa ez dagoelako eta bestalde, LEP artekokontratua dutenen artean arriskuan ikusten dutelako euren kontratua, leku aldatzearenbitartez finko batek euren plaza hartzeko aukera duelako.Haurreskolak Partzuergoak bi oposaketa prozesu burutu ostean, lehenago edoberanduago Leku aldatzea arautu beharko duenez , LAB sindikatuak prosezu hau ez duutzi nahi enpresaren eskuetan, enpleguaren suntsiketa suposatuko lukeelako.Horregatik LAB sindikatuak araudiari ekarpenak egin badizkio ere, aurkeztu duenakordioa sinatzea ezinbestekoa izango da leku aldatzearen araudia sinatzeko,enpleguaren defentsarako ikusi dugun aukera bakarra delako.

◦ Plazak eskaintzeko irizpideak haurreskola baikotzean gela bakoitzeko plaza bateskainiko da, Haurreskolak orekatze aldera.

◦ 2012ko abenduan zeuden kontratu kopuruak mantentzea eskatzen dugu LEPartekoak eta finkoenak . Lekualdatzearen bitartez agortu den lanpostu kopuruberdina esleituko direla eta hauek zerrendaren hurrenkeraren arabera eskainikodira

◦ Ikasturte batetik bestera suprimitzen diren LEParteko plazak ez dira kopuruhonetan sartuko, ikasturtero bezala lehentasunarekin joango baitira esleipenetara.

◦ Hurrengo leku aldatzean akordio hau oinarri hartuko da, egoeraren azterketaegingo da eta ez da aldebakarreko erabikirik hartuko.

Mahai gainean proposamen bakarra LAB sindikatuak aurkeztu duena da, hau hobetzeko irekitadagoelarik.

LAB haurreskolak BALANTZE TXOSTENA 2015 IRAILA-AZAROA

3. LAB SINDIKATUAK EGINDAKO ESKARIAK

1. Irailaren 2 an: jatorrizko haurreskolanhezitzaile baten beharra egongo deneanitzutzeko aukera ematea, 13. artikuluarenhurrenkeraren arabera izango daHaurreskolan dagoen beharra eta titularrarenjardunak berdina ez izan arren.Urte osorako diren ordezkapenen kasuan,beharra egongo denean kontratatuak izandiren haurreskoletara joateko aukera ematea.Jakinarazpenetan desplazamenduetarakoeman diren datak errespetazea, hezitzaileenlana eta bizitza pertsonala uztartzeabermatzeko.Seme alabak atxikituta daudenHaurreskoletan matrikula egin duten langileei, mugituak izango diren haurreskoletan matrikulatzeko erraztesunak ematea eskatzen dugu.Esleipenetara deituak izan ez diren hezitzaileak mugituak izan behar badute gertutasuna kontuan hartzea.

2. Irailaren 9 an: Abuztuko nominaren ordainketa ordezkoei-Bonifikazio sistemarenemaitzak

3. Irailaren 24an: Hezitzaile bakarreko haurreskoletan, arreta zuzeneko ordua7ordukoa izan ohi da, horrela eskatuz gero. Horrez gain, banketxeen ordutegia eta libre dugun denbora tartea ez dira bateragarriak izaten. Ondorioz zailatsunak dituzte langileek dirua ateratzeko. Eskatzen duguna: Hezitzaile bakarreko haurreskoletan kartila baimentzea, esku dirua ateratzeko aukera izan dezaten.

4. Irailaren 25an: Haurreskolak Partzuergoan hautagairen bat lanaldi murriztuko ordezkapenaegiten ari bada, eta ikastetxe batean lanaldi murriztuko beste ordezkapen bat egiteko beharrasortzen bada, hautagai horrek lehentasuna izango du ordezkapen hori egiteko. LAB Sindikatuakhaurreskolaz mugituta dauden langileen kasuan ere, berdintasunarekin jokatzea eskatzen du.Ez bazaie bere zentrora bueltatzeko aukerarik ematen, egungo zentroan luzatuko zaie jardunahorrela suertatuz gero.

5. Azaroaren 5 an: Aurreko urteetan, kurtso osorako BARRUTIKen liberatuta daudenpertsonen ordezkapen kontratazioa abuztuaren 31ra arte egiten zen eta aurten,konturatu egin gara, kontratuak uztailaren 21era arte egin direla. Beraz, Pertsonalkudeaketatik hartutako erabakiarekin desadostasuna azaldu nahi dizuegu eta kasuhauetan, kontratazioa betiko moduan egitea eskatzen dugu, hau da, abuztuaren 31raarte.

LAB haurreskolak BALANTZE TXOSTENA 2015 IRAILA-AZAROA

4. INFOAK

Info_1 2015-09-01 Ikasturtearen hasiera

Info_2 2015-09-09 Langileen mugimenduak eta nominak

Info_3 2015-09-10 Ordezkoen araudian aldaketak

Info_4 2015-09-14 Jarraibide orokorrak

Info_5 2015-10-14 Aski da, itoko gaituzue!

Info_6 2015-10-16 Mahai negoziatzaile eta parekidea

Info_7 2015-10-28 M. Negoziatzaile eta parekidea. Kontratuen kodif. Info_8 2015-10-30 Arreta zuzena

Info_9 2015-11-13 Adi: Baremazioaren deialdia aurreratzen da

Info berezia Leku aldatzea

Info_10 2015-11-20 Leku aldatzea arautzeko negoziazioa

Info 11 2015-11-30 Bazterrak nahasten.

LAB haurreskolak BALANTZE TXOSTENA 2015 IRAILA-AZAROA

5. BIRMAREMAZIOA/ GURE PROPOSAMENA

Aurten baremazioko epea aurreratu egin da (azaroaren 30etik abenduaren 14a arte) ,hainbat prozesu mahai gainean ditugulako, alde batetik balizko Leku aldatze lehiaketa etaAraba eta Bizkaian hauteskunde sindikalak.

Finkoentzat den Leku aldatze lehiaketa burutzen bada eragin zuzena dauka ordezkoenegoeran, beraz, oso garrantzitsuak dira aukeratu behar diren zonalde (esleipenetanherrialdeak bihurtzen direnak) eta jardunak.

LAB sindikatuak 0-3 zikloarekin homologatutako trebatze ikastaroak ere meritu bezalazenbatzea eskatu du, langileon esfortsua saritzeko eta zikloaren aitortzari bidea zabaltzeko,oraingoan ezetza jaso dugu baina eskatzen jarraituko dugu.

6. BERDINTASUN BATZORDEA

Berdintasun Batzordean orain arte izaniko plana baloratu, hutsuneak detektatu eta aurrera begirako erronkak disenatzen ibili gara orain artean. Plan hau diesenatzeko OREBEk aholkulari lanak egin ditu eta beraiekin osatu dugu II.Berdintasun plana.

Planean harturiko konpromisoak eta erronkak argiak izan dira, urtez urte egin beharrekoa diseinatua dago. Lehen urratsa barnera begirako da, gure dokumentuak errebisatuko ditugu eta formakuntza jasoko dugu. Haurreskoletan sortuak dauden bitarteko ezberdinak biltzeko gune bat sortu nahi dugu elkarren artean partekatzeko. Plan hau tresna bat da, berdinatasunean eta hezkidetzan urratsak emateko, LABetik konpromiso hauek gure egiten ditugu eta horren mesedetan lanean jarraituko dugu batzordean eta baita ere haurreskoletan.

Planaren berri zabalagoa laister izango duzue, zuzendaritza batzordeanonartu behar baita.

Batzordean eginiko lehen ekimena, azaroak 25ari begira haurreskolaguztietara emakumeen aurkako indarkeria salatu asmoz pegatina batbidali da. Emakumekok jasaten dugun indarkeriaren aurrean honenaurkako jarrera adieraztera bultzatzen zaituztegu pegatina hau365egunetan haur eskoletako ateetan mantenduaz.

Plana jaso ostean zuen iritziak jasotzea gustatuko litzaiguke, baita proposamen eta ekimen ezberdinak ere. Bide luzea dugu egiteko baina martxan gaude!

LAB haurreskolak BALANTZE TXOSTENA 2015 IRAILA-AZAROA

7. EUSKARA BATZORDEA

2014an Haurreskolak Partzuergoak hizkuntzapolitikaren inguruan definizio zehatzik ez zuelajabedun, euskara batzordea osatzea proposatugenion enpresari. Gure asmoa argia zen,haurreskoletan euskaren presentzia handitzekoestrategiak garatzea eta eskaintzea haurreskolei.

Batzordea sortu ostean, euskara plana diseinatzenibili ginen pasa den ikasturtean zehar. Martxanjartzeko urrats nagusiak definitu ditugu eta horrekin batera BIKAIN ziurtagiriaren2014ko ebaluazioan parte hartu genuen. Prozesuan zehar agerian geratu zen,Haurreskolak Partzuergoan, hizkuntza jarraibideak definitzeko beharra zegoela.

Aurten Euskara Batzordean zehazturiko Hizkuntza Politikako txostena aurkeztu zaioZuzendaritza Batzordeari eta onartua izan da. Langilegoaren esku dago neurrienbetetze mailaren arrakasta eta euskara batzordearen zeregin nagusia izango dahizkuntza politika txostenaren arauak eta neurriak haurreskolaetako zentroezberdinetan langileei zabaltzea.

8. FORMAZIOA/PRESTAKUNTZA LAB sindikatuarentzat aukeraberdintasuna urratu egiten da , Hezkuntzasailetik irakaskuntzako langile guztieizuzendutako ikastaroetan IRALE zeinPREST GARA formakuntza ikastaroetan,Haurreskolak Partzuergoko langileeimugak edota trabak jartzen zaizkienean.Honen bidez, LAB sindikatuak 2016-2017ikasturterako Haurreskolak Partzuergoaeta Hezkuntza sailari HaurreskolakPartzuergoko irakaskuntzako langileeiformakuntza gaietan gainontzekoeiematen zaien trataera BERDINA emateaeskatzen du.Halaber, Eusko Jaurlaritzako hezkuntzasailarekin koordinatuta HaurreskolakPartzuergoko formakuntza plan integralagaratzearen beharra azpimarratu nahidugu, aukera berdintasuna bermatuz.

LAB haurreskolak BALANTZE TXOSTENA 2015 IRAILA-AZAROA

9. ARRETA ZUZENA

Arreta zuzena sei ordu eta laurdenetik sei ordura murriztuko da eskatu duten haurreskolaguztietan, beraz, prestaketa- eta prestakuntza-lanetarako denbora berrogeita bost minututikordubetera luzatuko da.

Haurreskola bakoitzaren egoera aztertuz gero, neurri hau aurrera eramateko kontratazioahanditzea beharrezkoa bada pertsonal gehiago kontratatzea eskatu du LABek.LABek eskatuta ere, hezitzaile bakarreko haurreskoletan ere ibiltaria joaten den egunetanprestakuntza ordu hau metatuz aukera ematea onartu zen.

Ikasturtean zehar deailadia irekita mantentzen da, beraz, neurri hau aurrera eramatekoaukerak dituzela ikusten baduzue, egin eskaera.

LABetik ordutegi desberdinak egiteko aukerak aztertzera animatzen zaitugu,, merezi du eta,gure eskubidea delako, aktibatu eta parte hartu!

LAB haurreskolak BALANTZE TXOSTENA 2015 IRAILA-AZAROA

10. LAN OSASUNA

LAN ISTRIPUAK

BAJAREKIN BAJARIK GABEKOAK

ARABA 10 4

BIZKAIA 6 9

GIPUZKOA 5 6

Aurten, iazko ikasturtean bezala, Mutuak esfortzu batek eragindako baja ez zuen lan istripubezala onartu. Inspekzioak, kontinjentzia aldaketa eskatu ostean lan istripua izan zela onartudu. Beraz, animatu eta zalatu holako egoerak. Zalantzak izatekotan jarri gurekin harremanetan.

Lan istripu hauek identifikatu etaekiditzeko asmoarekin, LABek, ikasturte honetan,“Laneko arriskuak eta hauen prebentzioairakaskuntzan” gida aurkeztu egin du. Gida hauhaurreskola guztietan banatuko dugu,irakaskuntzako sektorean ere, arriskuak egonbadaudelako.Irailetik azarora lan istripuen inguruko txostenaikusita, bajarekin zein bajarik gabeko lan istripu gehienak esfortzuekin/errepikapenekin( bizkarra, oina, gerria, belauna...) zerikusia dutela agerikoa da. In itinere istripuen inguruan,gehienak kotxean bidaiatzen suertazen dira, istripu hauek ekiditeko asmoz, LABek EuskoJaurlaritzak on-line eskaintzen duen In Itinere istripuen ikastaroan sarbidea izatea eskatuzuen. Jadanik, eskaera hau luzatzen dugun hirugarren ikasturtea izanda.

LAB haurreskolak BALANTZE TXOSTENA 2015 IRAILA-AZAROA

www.lab.eus

LAB haurreskolak BALANTZE TXOSTENA 2015 IRAILA-AZAROA

@LABhaurreskolak facebook.com/labhaurreskolak