URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Inauterien balantze baikorra … · 2020. 3. 2. · Inauterien...

8
Inauterien balantze baikorra egin du Tolosako Udalak Eguraldi onak lagunduta «jendetza» izan dela azpimarratu dute; neurri berrien inguruan datu zehatzen zain dago udala, eta biharko deitu du herritarrekin bilera irekia // 2 MARTXOAK 8 ALDARRIKAPENERAKO ETA ELKARTZEKO EGUNA // 5 IBARRA LILATOIAN OMENDUAK Ibarrako Sokatira Taldeko emakumeei omenaldia egin diete Donostian egindako 31. Lilatoian, herri kirolean aritzen diren emakumezkoen ordezkari gisa; ibartarrentzat «hunkigarria» izan da beraien jarduna nabarmentzea // 7 NEREA LIZARRALDE /IRUTXULOKO HITZA Erik Jakak finalerdietako ligaxkari ekingo dio larunbatean // 6 Giro ederra izan da Asteasun, Anttine Egunean // 4 ASTEARTEA 2020/03/03 8. urtea, 1.199. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Transcript of URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Inauterien balantze baikorra … · 2020. 3. 2. · Inauterien...

Page 1: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Inauterien balantze baikorra … · 2020. 3. 2. · Inauterien balantze baikorra egin du Tolosako Udalak Eguraldi onak lagunduta «jendetza» izan

Inauterienbalantzebaikorra egindu TolosakoUdalakEguraldi onak lagunduta «jendetza»izan dela azpimarratu dute; neurriberrien inguruan datu zehatzen zaindago udala, eta biharko deitu duherritarrekin bilera irekia //2

MARTXOAK 8 ALDARRIKAPENERAKO ETA ELKARTZEKO EGUNA //5

IBARRALILATOIAN OMENDUAKIbarrako Sokatira Taldeko emakumeei omenaldia egin diete Donostian egindako31. Lilatoian, herri kirolean aritzen diren emakumezkoen ordezkari gisa;ibartarrentzat «hunkigarria» izan da beraien jarduna nabarmentzea //7

NERE

A LIZA

RRAL

DE /I

RUTX

ULOK

O HI

TZA

Erik Jakakfinalerdietakoligaxkariekingo diolarunbatean //6

Giro ederra izan daAsteasun,AnttineEgunean //4

ASTEARTEA2020/03/03

8. urtea, 1.199. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Page 2: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Inauterien balantze baikorra … · 2020. 3. 2. · Inauterien balantze baikorra egin du Tolosako Udalak Eguraldi onak lagunduta «jendetza» izan

Mendi irteerak,datozen biasteburuetarakoErmittia kobazuloa bisitatzeko aukeraizango da, larunbatean, Oargi MendiElkartearekin. Alpino Uzturrek, berriz,hilaren 15erako antolatu du irteera.

Josu Artutxa Dorronsoro

Oargi Mendi Elkarteak irteeraantolatu du Debako Ermittia ko-bazulora, larunbatean. Martxoa-ren 14an ziren joatekoak, bainadata aurreratu dute. 08:00etanaterako dira Tolosatik, eta Men-darotik Lasturrera doan errepideondoan utziko dutela autoa azal-du dute. Bertatik sarrerara 5 mi-nutu inguru daude. Ondoren,kobazuloa inguratuko dute, 4-5orduko ibilbidea eginez. Antolatzaileen arabera, ez da

oso ibilbide teknikoa. «Hiru rap-pel egin behar dira, eta 15 metro-ko soka bat igo. Hori dela eta,progresio bertikaleko aparatuak,kaskoa eta buruko linterna era-matea eskatzen dugu», esandute. Izena emateko, 688 698642 telefono zenbakira deituedota [email protected] idatzi behar da, oste-guna baino lehen.

Alpino Uzturre Mendi Elkarte-ak, bestalde, hilaren 15erako an-tolatu du irteera, Errioxara. SanFrantzisko eliza paretik abiatukoda autobusa, 07:30ean. Galba-rruli herritik abiatuta, Obarenesmendikateko Peñalrayo (956metro) mendia igoko dute. 8 ki-lometroko ibilbidea burutukodute, eta amaitzean, Cuzcurritadel Rio Tiron herriko Bohedalupategia bisitatuko dute. Best ofWine Tourism saria eman zioten2019an upategi honi.Bisitaz gain, ardo dastaketa

eta bazkaria ere egingo dituzte;bazkariko menua zehaztuta dutedagoeneko. Informazio gehiagojaso edo izena eman nahi dute-nek, alpinouzturre.eus webgu-nea bisitatu, [email protected] helbidera idatzi edota943 65 27 89 telefono zenbakiradeitu dezakete. 50 eurokoa daprezioa, autobusa eta bazkariabarne.

Tolosako Udalakpositiboki baloratuditu 2020ko inauteriak Oraindik datu zehatzak eskura ez baditu ere, lehenbalantzea egin du. Bihar, berriz, bilera irekia egingo duherritarrekin, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.

J. Artutxa Dorronsoro

Amaitu dira inauteriak. Aurten-go jaiek ere eman dute eman be-harrekoa. Batzuentzat, Astearti-ta eguna amaitzearekin baterahasi zen datorren urtekoen atze-ra kontaketa. Izan zen, ordea,festa Piñata Igandera bitarte lu-zatu zuenik ere. Kontuak kontu,balantzea egitea egokitzen da,eta Tolosako Udalak aurreko as-tean argitaratu zuen Inauterieninguruko balantzea. «Sei egunezetengabeko festan ibili ondoren,2020ko inauterien lehen balora-zio positiboa egiten dugu, zan-tzu orokorretan».Beste urte batez, «eguraldi

onak jendetza erakarri» duela,eta «tolosarren irudimenak,umoreak eta lanak kaleak bete»dituztela diote, eta ez dela «ger-takari larririk» jazo. «Horregatik,tolosar guztiei egindako lana es-kertzen diegu, eta egunez egun,jarritako ilusioa eta inauteriarenparte izateko egindako ahalegi-na azpimarratzen dugu. Horrez

gain, inauteriak era egokian ga-ratzeko, lanean ibili diren guztieieskerrik beroena eman nahi die-gu», azaldu dute udaletik.

HONDAKIN BILKETA BEREZIAAurreko urteetan egin bezala,hondakin bilketa berezia izan dainauterietan, eta edukiontzigehiago ezarri dira. 242 metrokubiko hondakin jaso da inaute-rietan, eta 759.600 litro ur eta700 litro desinfektatzaile usain-dun erabili dira kaleak garbitze-ko. «Eguraldi onak erakarrita,jendetza ibili zen Zaldunitan etaAstelenitan, eta orduan bilduzen hondakin gehien».

LAPURRETA GUTXIAGOMomentuz eskuratutako datuakkontuan hartuta, eta iazko da-tuekin alderatuz, aurten gora-behera gutxiago izan dira. Osa-sun arloan, larrialdi zerbitzuek58 asistentzia egin dituzte, horie-tatik sei, alkohol intoxikazioaga-tik (iaz, 15 izan ziren); hamar an-bulantzian eraman zituzten os-pitalera, eta gainerakoak, berriz,ebakiengatik eta kolpeengatikartatu zituzten. Datuen arabera, lapurreta ko-

puruak ere behera egin du aur-ten. 50 salaketa jarri dira sakela-koen lapurretagatik, eta beste40, diru-zorroen lapurretagatik.«Hala ere, galera horietako asko

ez dira lapurretak izan, dagoene-ko 50 diru-zorrotik gora eta 15mugikor jasota dituelako Udal-tzaingoak». Era berean, bai Er-tzaintzak, baita Udaltzaingoakere, hainbat pertsona identifika-tu zituen lapurretengatik eta bo-rroketan parte hartzeagatik.«Aurten atxilotu bakarra egonda; iaz, lau; eta lokaletan eginda-ko kalte materialei buruzko sala-keta bakarra jaso da aurten».

TRENAK INDARRA HARTU DU«Aurten ere, asko izan dira Tolo-sara garraio publikoa erabilizgerturatu direnak. Hain justu,trena eta autobusa izan dirainauterietako garraio erabilie-nak». Renfek emandako datuenarabera, inoiz baino pertsonagehiagok aukeratu du trenezmugitzea. «Azken 10 urteetakodatuak kontuan izanda, aurtenibili da jende gehien trenez, ba-tez ere, Zaldunitan eta Asteleni-tan. Azken horretan, gainera,gaueko tren zerbitzua ia kolapsa-tu egin zen, eta datorren urterabegira zerbitzua indartzeko as-moa agertu dute».Oraindik ere datu zehatzen

zain dago udala. Hori dela eta,astean zehar egingo du aurtengoneurrien inguruko balantzea.Herritarrekin egingo duen bilerairekia, berriz, bihar izango da,19:00etan, pleno aretoan.

Zaldunita egunean, jendetza bildu zen San Frantzisko eliza inguruan; era guztietako mozorroak ikusi ahal izan ziren. J. M.

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2020ko martxoaren 3a

Lan eskaintza

Etxeko lanak.Etxeko lanak egitekopertsona bat behar da Tolosan. Inte-resa dutenek 688 888 207 telefonozenbakira deitu behar dute, eguer-dian (11:00-14:00).

IRAGARKI LABURRAK

2020ko inauterietanjasotako keinueiesker ona

L agun agurgarriak. Joanzaizkigu horren maiteakditugun inauteriak! Osoeguraldi ona izan dugu

asteartera bitarte, eta urtero be-zala, umorea, alaitasuna etaondo pasatzeko gogoa nagusiizan dira herriko kaleetan.Aurten, gure elkarteak 90. ur-

teurrena ospatzen duen hone-tan, egun guzti hauetan gurekineta gurekiko izandako keinuakeskertzeko idazten dugu.

GUTUNA

Lan eskaintza

Zerbitzaria.Zerbitzari bat behar da.Esperientziaduna eta euskaldunaizatea eskatzen da. Interesa due-nak, 647 446 363 telefono zenbaki-ra deitu behar du.

Tolosako hainbat elkarte, txa-ranga, kirol talde, bizilagun izandira, bizitzen ari garen egoerari,eta une larri honi elkartasunaadierazi eta edozein laguntzamota eskaini dutenak.Elkartasun keinu hauek hun-

kitu egin eta egiten gaituzte, To-losako herriaren gertutasuna iri-tsi zaigu eta babestuak sentitzengara. Beraz, besterik gabe, Txin-parta elkartearen izenean, jasoezazue gure eskerrik beroena etabesarkada handi bat, adeitasu-nez.

Jon Ormazabal Txinparta Elkarteko Lehendakaria

Page 3: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Inauterien balantze baikorra … · 2020. 3. 2. · Inauterien balantze baikorra egin du Tolosako Udalak Eguraldi onak lagunduta «jendetza» izan

Ero-Kudeirokarrozarentzatsari nagusia 85 konpartsa eta karrozek hartu dute parteaurtengo inauterietako lehiaketan;ostiralean banatu ziren sariak, Topic-en

Irati Saizar Artola Tolosa

Inauterietako ajea kendu ezinikzuen horrek tarte berezia izanzuen, ostiralean, Topic zentrokoaretoan, berriro ere festa egunakoroitzeko. Karrozen eta Konpar-tsen lehiaketako sari banaketaegin zuten, eta Pablo Dendalu-zek inauterietan zehar grabatu-tako bideo zati bat ikusi ahal izanzen, giroa ez ahazteko.Aurtengo lehiaketan 85 karro-

za eta konpartsek hartu dute par-te. Sari nagusia Ero-Kudeirok es-kuratu du. 20 lagun baino gehia-goko konpartsen lehen sariaGure Zirkoarentzat izan da; 11 eta20 lagun bitarteko konpartsenlehen saria Minionsentzat; 1 eta10 lagun bitartekoen konpartsen

lehen saria Indar armatuen egu-narentzat eta azken kategoriahorretan aipamen berezia egindiote Erregin hinduak Tolosankonpartsari. Konpartsa berdinzaleenaren

saria Sufragistak taldeak eskura-tu du. Hauek, banderola berdin-zalea eskuratu dute, eta iaz kate-goria berean sarituak izan zirenAkelarre taldekoen eskutik jasozuten saria. Sari hori, urtez urteeskuz esku igaroko da. Gainera-koek txapela bana jaso zuten. Zazpi izan dira epaimahaian

aritu direnak: Tolosako Udala-ren bi ordezkari (Jaiak eta Ber-dintasun sailetakoak) eta inaute-rietako karroza eta konpartsenlehiaketako ohiko parte hartzai-leetako bost ordezkari.

Saria jaso zuten kide guztiak, Topic zentroko aretoan. I. SAIZAR

Inauteriei agurra,piñata igandearekinPoca-Tripa txarangak Iurreamendi egoitzako erabiltzeen irribarrea aterarazi du; zez en festak borobildu du eguna

Leyre Carrasco Tolosa

Inauterietako azken ostikoakeman zituzten igandean Tolosa-ra gerturatu zirenek. Piñataigandea ospatu zen, eta goizean,Iurreamendi egoitzan entzunahal izan ziren inauteri doinuak. Poca-Tripa txarangak eman

zion hasiera igandeari Iurrea-mendi egoitzako giroa alaituz.Bertara gerturatu ziren guztiekbeste zenbait ikuskizunez goza-tzeko aukera izan zuten. Irriba-rre txikiak, txaloak, algarak etabereziki umore ona nabarmen-du ziren txarangak piezarik go-gokoenak jo zituenean. Piñata igandeari amaiera ema-

teko, zezen festa egin zuten arra-tsaldean, zezen plazan. Hitzorduhori, Kalea txarangak alaituzuen, eta ondoren, kalejiran To-losako kaleetan barrena ibili zi-ren, inauteriak datorren urteraarte agurtzen.

Egoitzako erabiltzaile batzuk mozorrotu egin nahi izan zuten festarako. LEYRE CARRASCO

INAUTERIAK TOLOSA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2020ko martxoaren 3a

Poca-Tripa txarangak alaitu zuen Iurreamendi egoitza. I. SAIZAR

Page 4: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Inauterien balantze baikorra … · 2020. 3. 2. · Inauterien balantze baikorra egin du Tolosako Udalak Eguraldi onak lagunduta «jendetza» izan

Festan ederki igaro dute asteasuarrekAnttine Eguna Egun osoko festak hartu zuen Asteasu, larunbatean;estreinakoz ospatu zen Anttine Eguna, eta goizean haurraketa haien gurasoak izan ziren protagonista nagusiak

Irati Saizar Artola Asteasu

Jolasean hasi zuten eguna Astea-sun. Familiarteko jolasaldia bul-tzatzea helburu, gin-kana eginzuten 35 familia inguruk. Jolasakamaitzean, txokolatea dastatzekoaukera izan zuten Kikarakadakolagunen eskutik. Horren ostean, Kuku Arten es-

kutik, kamiseta bana atondu zu-ten haurrek gurasoen laguntzaz.Egunak luze iraun zuen.

Eguerdian, Ama tabernako kide-ek mokaduak prestatu zituzten,eta bertso triki poteoan ibili ziren,herriko trikitilari eta Amaia Agi-rre eta Haritz Mujika bertsolarie-kin. Arratsaldean, herriko elek-trotxarangaren ostean, Perre, Lei-re Letu eta Habiren kontzertuakizan ziren eta gauean, Zigor DZkjarri zuen musika. Gurasoen laguntzaz kamisetak pintatu zituzten. I. SAIZAR

Gustura pasatu zuten haurrek, gurasoekin batera, Anttine Egunean. I. SAIZAR

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2020ko martxoaren 3a

BI SASKIREN ZOZKETAZizurkilgo Udala eta herriko merkari eta ostalariek bi saskieder zozketatu dituzte asteburuan: 20.514 eta 20.254 izandira zenbaki sarituak. I. SAIZAR

SARIA, LASARENTZATAlurr Dantza Taldeak, bere burua finantzatzeko, urterokoboletoen salmentarekin amaitu du. Aurtengo zenbaki sari-duna 744 izan da eta Amaiur Lasari egokitu zaio. ATARIA

EZTARRIAK BEROInauterietan ahotsak behar bezala zaindu dituztela erakutsizuten Tolosa Kantarin parte hartu zutenek. Jendetza arituzen kantuan, alde zaharreko kaleetan. IRATI SAIZAR

Page 5: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Inauterien balantze baikorra … · 2020. 3. 2. · Inauterien balantze baikorra egin du Tolosako Udalak Eguraldi onak lagunduta «jendetza» izan

Borrokaegiteaz gain,ospatzekoaukera erebadute Tolosaldeko emakume guztiek izangodute, euren eguna ospatuz,aldarrikatzeko eta borroka egitekoaukera, herrian nahiz herritik kanpo

Eneritz Maiz Etxarri

Josi eta josi, Tolosaldea feminis-ta eraikitzeko bidean lanean arida Tolosaldeko Asanblada Femi-nista. Antolatu indarrak, batuborroka feministara lelopean,igandean, Emakumearen Nazio-arteko Egunean, kalera aterakodira, Euskal Herriko Mugimen-du Feministak deituta, «matxis-moaren kontra eta bizitza dui-nen alde». Hala, bezperan, mar-txoaren 7an, emakumeen festaegingo dute, esaterako, Anoetan.Aurten plantorik ez dute egingo,baina, beste behin, kaleak hartu-ko dituzte igandean, «heteropa-triarkatu kapitalistari eta indar-keria matxistari bizkarra emate-ko». Emakumeak elkartu, etaospatzeko ere baliatuko duteeguna, eskualdeko herrietan.

OTORDUAK, ELKARTZEKOOstiralean afaria egingo dute Al-bizturren. 21:00etan Ostatuanelkartuko dira, baina aldez au-rretik izena eman behar da uda-letxean, eta bihar eguerdian bu-

katzen da epea. Altzon ere afariaegingo dute herriko emakume-ek, eta izena emateko azken egu-na biharkoa da; udaletxeko 94365 24 13 telefono zenbakira deitubehar dute izena emateko. Eta Alkizan ere, nazioarteko

egunaren bezperan egingo duteafaria herriko Ostatuan. Txarte-lak bertan erosi daitezke. Larrau-len ere ez dute hutsik egingo, etaemakumeak elkartuko dira afa-ria egiteko, eta 21:00etan dute hi-tzordua Ostatuan. Izena emate-ko 691 197 574 telefono zenbaki-ra deitu behar dute. Amezketako Ugarte auzoan la-

runbatean elkartuko dira ema-kumeak bazkaltzeko, eta14:00etan izango da Goikoetxea-enean. Bazkarira joan nahi due-nak biharkoa izango du apunta-tzeko azken eguna.Orendainen martxoaren 8an,

igandean, elkartuko dira emaku-meen bazkaria egiteko, eta herri-ko Ostatuan 14:00etan izangoda. Joan nahi duenak, ordea, os-teguna du izena emateko azkeneguna; Ostatuan bertan edo uda-

Iazko greba feministan, Tolosan egin zen manifestazioko une bat. I. TERRADILLOS

Tolosaldeko sarefeminista, aurrera!

H arriduraz irakurri duguTolosako Udalak Mar-txoaren 8aren bueltanantolatutako ekitaldiak

iragartzeko albistea.Tolosaldeko mugimendu fe-

minista saretzen ari da eta horierakutsiko dugu gaur zortzi.Martxoaren 7an martxa moreekhartuko dituzte kaleak eta Ano-etan batu da aldarrikapena etafesta. Ezin gara erlaxatu eta jaso-

tzen ditugun erasoei bat egindaegingo diegu aurre. Eskualdeko mugimendu fe-

ministak mugarri bat jarriko duAnoetan, eta hori eskualdekoemakumeen sareak egin du po-sible. Argi utzi nahi dugu, mar-txoaren 7ko saretzea Tolosalde-ko Asanblada Feministak egindu posible eta ez dugu inorkegun hori bereganatzerik nahi.Batu zaitez martxa moreeta-

ra!

Maider Aramendi Urteaga IbarrakoDeabruak Kalera Asanblada Feminista

GUTUNA

PAREKIDETASUNA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2020ko martxoaren 3a

ASTEBURU AURREKO MARTXOAREN 8RA BEGIRAKO EGITARAUAMartxoak 3, gaur

Irura.Emakumea eta Artea: Frida.Serigrafia tailerra, feltrozko apainga-rriekin, Aitziber Alonsoren eskutik.Zaintza zerbitzua egongo da. Gelaborobilean, 18:30etik 20:00etara.Zizurkil.Martxoa Aiztondon ekital-diz blairen barruan, 18:00etan, Ka-ttalin Minerrekin Moio liburuarentertulia, Plazida Otaño liburutegian.

Martxoak 4, asteazkena

Tolosa.M8. Emakumeen Nazioar-teko Egunaren harira, mahai ingurua:

Kolonialismoa-Arrazakeria-Femi-nismoa. Tolosaldeko Asanblada Fe-minista, Mujeres del Mundo, Muje-res No Domesticadas eta Platafor-ma Rosa Cortes por la MemoriaGitana. Ana Sanz, Emilia Larrondo,Liz Quintana eta Silvia Agüero hizla-riak, Eider Olazarrek moderatukoditu. 19:00etan, kultur etxean.

Martxoak 5, osteguna

Irura.Ah! Nolako neskak! ipuin kon-taketa,2011tik 2015era bitarteanjaiotakoentzat. Bego Alabazan izan-

go da ipuin kontalaria, 17:00etan, li-burutegian.Aduna.Martxoa Aiztondon ekitaldizblai-en barruan, 19:00etan, Sexijen-tziakbakarrizketa, liburutegian.19:30Altzo. Martxo Morearen barruan, Mundu minahitzaldia, AgurtzaneBelauntzaran bidaiarekin. 19:30ean,Batzarremuñon.Amezketa.Martxoaren 8aren ba-rruan, kantu-poteoa egingo dute,Arkaizpe tabernatik 19:00etan hasi-ta.

letxean. Ikaztegietan Herrigin-tza elkartean egingo dute bazka-ria, bakoitzak bere otordua era-manda. Joateko asmoa duenakizena eman behar du ostegunabaino lehen, 615 720 617 telefonozenbakian. Baliarrainen Zartagi jatetxean

bazkalduko dute, eta bertan ero-si beharko da igandeko bazkari-rako txartela. Amezketarren ka-suan, igandean, 14:30ean, egin-go dute bazkaria Zazpi-Iturrielkartean, eta bazkaritarakotxartelak herriko tabernetan etaudaletxean daude salgai, ostegu-na bitartean. Lizartzan ere, Emakumearen

Nazioarteko Egunaren harira,bazkaria egingo dute igandean,Ostatuan, eta bihar bukatzen daudaletxean edo Ostatuan izenaemateko epea.

Page 6: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Inauterien balantze baikorra … · 2020. 3. 2. · Inauterien balantze baikorra egin du Tolosako Udalak Eguraldi onak lagunduta «jendetza» izan

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eusASTEARTEA, 2020ko martxoaren 3a@TOLOSALDEAKIROL

KIROL EMAITZAK Jakak larunbateanhasiko du Labritenfinalerdietako ligaxka Jokin Altunak etaIñaki Artolak ezdute aurrera egin beraienkanporaketetan

Erredakzioa

Erik Jaka lizartzarra geratzen dasoilik eskualdetik Binakako Pilo-ta Txapelketan. Finalerdien li-gaxka hasiko da asteburu hone-tan eta Jakak larunbatean izan-go du norgehiagoka, Labriten.Jokin Altuna amezketarraren-tzat eta Iñaki Artola alegiarra-rentzat asteburuan amaitu zentxapelketa. Kanporaketa eraba-kigarria zuten biek, eta biek gal-du zuten: Altuna III-Galartzak15-22 Laso-Albisuren aurka, etaArtola-Imazek 22-17 Olaizola II-Urrutikoetxearen aurka. Bi parti-

detan aurkariak nabarmen ho-beak izan ziren.Altuna III.aren kanporaketan,

Ladis Galartza izan zen kale eginzuena. Bost pilota galdu zituennafarrak. Horrez gain, atzeantanto ugari sartu zizkieten Lasoketa Albisuk. Atzelari ataunda-rrak, besteak beste, lau. Hauenjokoa hasieratik argia izan zen:Jokin Altuna gainditzea, eta lor-tu zuten. Iñaki Artolak eta Ander Ima-

zek txapelketa faborito bezalahasi zuten. Lehen ligaxkan zuze-nean kalera joateko faborito na-gusi bezala. 14 jardunalditan, or-dea, bikote handia osatu dute etahirugarren amaitu zuten ligaxkahori. Kanporaketara ez ziren sa-soi punturik onenean iritsi, etaaurkarien maila baino, eurenegoerak erraztu zien garaipenaOlaizola II-Urrutikoetxeari. Finalerdietako ligaxkan, be-

raz, Jaka bakarrik geratzen da.Lizartzarrak zuzeneko sailkape-na lortu zuen, ligaxka lehen pos-tuan amaituta. Zabaleta handibaten laguntzarekin, finaleanegoteko faborito nagusiak dira.Ligaxka moduan jokatuko denbigarren fasea asteburuan hasi-ko da. Jaka-Zabaletak lehen par-tida enpresa bereko Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute,larunbatean, Iruñeko Labrit pi-lotalekuan. Bigarren mailako txapelketari

dagokionez, finalerdiak astebu-ruan hasi ziren jokatzen. Hauekere ligaxka moduan ari dira. JonAnder Peña tolosarra da eskual-deko ordezkari bakarra, Arangu-ren atzelari duela. Lehen nor-gehiagoka 22-14 galdu zuten Agi-rre-Eskirozen aurka. Hurrengoa,Elordi-O. Etxebarriaren aurka jo-katuko dute ostiral honetan, Ma-llabian.

Miren Larrarte, bigarrena ezkerretik hasita. EMAKUME MASTER CUP

Areto futbola

BIGARREN B MAILA 23. jardunaldiaLauburu - Kukuyaga Etxeb. 3-5Juv. del Circulo- Laskorain 6-4

Sailkapena1. Otxartabe 56p7. Lauburu Ibarra 40p11. Laskorain 23p

Hurrengo jardunaldiaGaurdo Deporcyl (3) - Lauburu (7)Laskorain (11) - Castro Urdiales (16)

GIPUZKOAKO SENIOR MAILA 13. jardunaldiaSanpedrotarra - Laskorain 3-2

14. jardunaldiaEskoriatza - Tolosala 7-0Laskorain - Anoeta 7-1Saman. Orixe - Idiazabal (aldatuta)

Sailkapena3. Laskorain 22p6. Anoeta 16p8. TEEP Samaniego Orixe 4p9. Tolosala Orbela Taberna 0p

Hurrengo jardunaldiaEguzki (7)- Anoeta (6) Tolosala (9) - Laskorain (3)Sanpedrotarra (2)-Saman. Orixe (8)

Futbola1. MAILA NAZI0NALA19. jardunaldiaMulier - Tolosa CF 1-1

Sailkapena12. Tolosa CF 15p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (12)- At Revellin (10)

HIRUGARREN MAILA27. jardunaldiaTolosa CF- Deusto 2-1

Sailkapena17. Tolosa CF 26p18. Deusto 25p

Hurrengo jardunaldiaPortugalete (2) -Tolosa CF (17)

ERREGIONAL OHOREZKO MAILA 21. jardunaldiaHernani - Tolosa CF ‘B’ 0-2

Sailkapena1. Leintz Arizmendi 58p2. Tolosa CF ‘B’ 50p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF ‘B’ (2)- Lei. Arizmendi (1)

ERREGIONAL PREFERENTEA21. jardunaldiaMondragon - Danena 2-1Zumaiako - Billabona KE 0-1Aloña Mendi - Tolosa CF ‘B’ 4-0

Sailkapena4. Billabona KE 39p7. Danena 29p16. Tolosa CF ‘B’ 19p

Hurrengo jardunaldiaSoraluze (12) - Danena (7)Billabona KE (4) -Aloña Mendi (1)Tolosa CF ‘B’ (16) - Ikasberri (11)

LEHEN ERREGIONALA (KOPA)4. jardunaldiaIntxurre KKE - Lazkao 2-3

Sailkapena1. Euskalduna 9p4. Intxurre KKE 6p

GORENGO MAILA, IGOERA FASEA5. jardunaldiaIntxaurdi Oiart. -Intxurre KKE 2-1

Sailkapena7. Intxurre 0p

Eskubaloia1. MAILA NAZIONALA 22. jardunaldiaUrduliz - Tolosa Eskubaloia 25-31

Sailkapena10. Dominicos Zaragoza 19p11. Tolosa Eskubaloia 19p12. Somos Eibar Eskubaloia 17p

Hurrengo jardunaldiaTolosa (11) -Jacar San Antonio (9)

SaskibaloiaGIZONEZKOEN 1. MAILA 18. jardunaldiaLeioa 65Redline Mekanika TAKE 57

Sailkapena1. LBC cocinas.com 15-27. Redline Mekanika TAKE 8-8

Hurrengo jardunaldiaTAKE (7) - Getxo (8)

EMAKUMEZKOEN 1. MAILA 14. jardunaldiaAtlet. San Sebastian -TAKE 69-58

Sailkapena1. Atletico San Sebastian 12-27. TAKE 7-7

Hurrengo jardunaldiaTAKE (7) - AZ Casa de la Rioja (11)

Miren Larrarte soiliksailkatu da finalerdietarako

Erredakzioa

Emakume Master Cup BinakakoTxapelketako final-laurdenak jo-katu ziren asteburuan, bai pilotagoxoarekin eta baita pilota mis-toarekin ere. Eskualdeko ordez-karietatik aurrera egin duen ba-karra Miren Larrarte bidaniarraizan da, pilota mistoan. OlatzRuiz de Larramendirekin batera18-4 irabazi zioten Maddi Una-nue eta Naroa Agirreri, Getarianegindako jaialdiaren barruan. Fi-nalerdia Beasainen izango dute,igande honetan, eta aurkariakLeire Garai eta Nora Mendizabalizango dira. Pilota goxoa modalitatearen

final-laurdenak Pasaian jokatuziren, eta eskualdeko ordezkariguztiek galdu zituzten eurenpartidak. Maider Mendizabalanoetarrak Ane Arteagarekin ba-tera 18-8 galdu zuten Iera Agirre-ren eta Maite Ruiz Larramendi-ren aurka. Ane Urkizu beraste-

giarrak Andrea Aldaregiarekinbatera 18-8 galdu zuen IrantzuEtxebeste eta Leire Etxanizenaurka. Eta Uxue Larrea ikazte-gietarrak eta Lierni Gartziarenaberastegiarrak 18-1 galdu zutenEneritz Arrieta eta Amaia Jaka-ren aurka.

Eskualdeko bostpilotari aritu diralehian EmakumeMaster Cupeko final-laurdenetan

Page 7: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Inauterien balantze baikorra … · 2020. 3. 2. · Inauterien balantze baikorra egin du Tolosako Udalak Eguraldi onak lagunduta «jendetza» izan

Ikusgarritasuna emandiote sokatirari Lilatoian

Ibarrako SokatiraTaldeko emakumeeiomenaldia egin dieLilatoia lasterketak

Imanol Garcia Landa Ibarra

Emakumezkoen Ibarra SokatiraTaldea izan zen protagonisteta-ko bat, igandean Donostianegindako 31. Lilatoian. Probarenaldetik omenaldia jaso zuten,herri kirolean aritzen diren ema-kumezkoen ordezkari gisa, etaLilatoia hasi aurretik erakustal-dia eskaini zuten, irteera kokatu-ta zegoen Bulebarrean bertan.«Lilatoia oso ekitaldi ezagunada, eta taldeko gehiengo batekparte hartu izan dugu bertanhainbat urtetan zehar», esan du

Lierni Arozena Ibarra SokatiraTaldeko kideak. «Horrelakoemakumeen elkargune batetikguri deialdia luzatzea eta gutazgogoratzea hunkigarria izan da,eta aldi berean, eskertzen die-gu». Sokatiran egiten duten lana«askotan isilik pasatzen den hei-nean, horri ikusgarritasunaematea polita izan zen», gainera-tu du. Hamabi tiralari joan ziren eta

erakustaldia egiteko aurrez tal-deak erabakita joan ziren, pisua-ren arabera ahal ziren parekoe-nak eginez. Hamar minutukosaioa izan zen, eta asfaltoarengainean egin zutenez, ez zutenberen ohiko zapatilekin egin:«Goma gainean egiten dugu so-katira, eta zolan kautxua jarritaduten zapatilak erabiltzen ditu-gu. Korrika egiteko zapatilekin

aritu ginen, eta beraz, ez zenlehiaketa ofizial batean izatenden baldintzetan izan eta sokati-ra bere osotasunean ez genuenerakutsi ahal izan». Erakustaldia egin zuten ia

guztiek ondoren Lilatoian partehartu zuten. «Egun bederatzi batgara taldean, eta Lilatoiaren gon-bita jasotzean, taldean aurretikaritutakoei zabaldu geniendeialdia, eta beraiek ere animatuziren. Polita izan zen aniztasunhori ikustea», esan du Arozenak.Proba bukatu eta gero, bazkariaegin zuten. Ibarratik autobus batbete zen Lilatoira joateko. Korri-ka egin zutenek zein animatzerajoan zirenak joan ziren Donostia-ra. «Jende asko joan zen ikuslemodura eta hori ere gustura jasogenuen taldekoek», zehaztu duArozenak.

Lilatoian parte hartu zuten Ibarra Sokatira Taldeko hainbat kide, proba bukatu eta gero. ATARIA

Iñaki Olanokirabazi du UZ TrailaErredakzioa Altzo

UZ Trail mendi lasterketa irabazidu Iñaki Olano altzotarrak. 22 ki-lometro eta 1.600 metroko igoe-ra izan zuen guztira lasterketanagusiak. Urretxu eta Zumarra-gako hainbat tontor igo beharraizan zituzten lasterketan korrikaaritu zirenek: Beloki, Izazpi eta

Irimo. Olanoren atzetik HodeiLujanbio eta Beñat Etxabe sail-katu ziren. Emakumezkoetan,Sonia Lopez, Pilar Arriola eta LurBasterretxea izan ziren hiru le-henengoak. UZ Traila izan da Goierri Ko-

pako bigarren proba puntuaga-rria. Garingo lasterketa izan zenaurrena eta Olanok irabazi zuen.

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2020ko martxoaren 3a @TOLOSALDEAKIROL

Iñaki Olano, erdian, podiuma osatu zutenekin. ANDREA ARANBURU/GOIERRIKO HITZA

OLANO-AGIRRE, FINALERAUxue Olanok eta Anne Agirrek (irudian, ezkerrean) ordezka-tuko dute Intxurre Pilota Elkartea Euskal Herriko Irekia Txa-pelketako 3. mailako finalean. Intxurreko beste bikotea, One-ka Karrera eta Maddi Iturrioz (eskuinean), izan zuten aurrezaurre Alegian jokatutako finalerdian. ATARIA

Page 8: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Inauterien balantze baikorra … · 2020. 3. 2. · Inauterien balantze baikorra egin du Tolosako Udalak Eguraldi onak lagunduta «jendetza» izan

www.ataria.eusASTEARTEA, 2020KO MARTXOAK 3Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ASTEARTEA 3AGENDA

Deialdiak

Irura. Emakumea eta Artea: Frida.Serigrafia tailerra, feltrozko apainga-rriekin. 2009tik 2012ra jaiotako guz-tientzat, ludotekan, 17:00etan. Irura.Aste Morearen barruan: FridaKahlori buruzko tailerra, AitziberAlonsoren eskutik. Zaintza zerbi-tzua izango da. Gela borobilean,18:30ean.Zizurkil.Martxoa Aiztondon ekital-diz blai: Kattalin Minerrekin Moio li-buruaren tertulia. Plazida Otaño li-burutegian, 18:00etan.

Erakusketak

Tolosa.Erraldoien bildumazalea, To-pic zentroan. Askotariko erraldoiakikusteko aukera. Asteartetik ostira-lera 10:00etatik 13:00etara eta16:00etatik 19:00etara. Larunbateta igandeetan, 10:00etatik14:00etara eta 15:00etatik19:00etara.Tolosa.Goizeko marrazkiak, NaiaraDelgado Perezen erakusketa, 3 ta-bernan. Irura.Aitziber Alonsoren Frida Kahloartista eta aktibistaerakusketa,gela borobilean. Astelehenetik os-tegunera 16:30etik 19:00etara, as-teartea 16:30etik 18:30era eta la-runbata eta igandea 11:30etik14:00etara.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Edurne Ben-goetxea Aiestaran. Kale Nagusia, 7.943 67 06 48.

TOLOSA. Gauekoa. Lourdes AzpirozGalarza. Larramendi kalea, 6 behea 1.943 67 51 18.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Elkarrizkettap (Lorea Arakis-tain)17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:15.Leihotik begira (Anoeta)22:45.Zer jan23:30.Gaurkoan Tolosaldetik

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, agenda, AlainRekondoren zinema gomendioak,teknologiaren atala eta eskualdekomusikarien proposamen musikala.12:00.Entzuteko jaioak. Musika. 16:00.Zebrabidea. Magazina.18:00.Goizeko saioen onena.16:00.Gure Txokotik. Elkarrizketasaioa.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Giro kaxkarra. Egunosoan hodeiak izango diraprotagonista eta euria utzi-

ko digute. Goizean botako du eurigehien. Arratsaldean zaparradakaskoz tartekatuagoak izango dira,ordu askotan ateri mantenduz. Atzobaino euri gutxiago egingo du. Hai-zeak mendebaldetik joko du etatermometroek 10-12 graduan jokodute goia. Elur-maila goizean 600-800 metroan egongo da.eguna 00

Bihar.Giroa lasaitzen joan-go da. Goizean oraindik eurizaparrada batzuk izango di-

tugu, orokorrean ahulak. Arratsal-dean atertzen hasiko da eta egunamaierarako ateri geratuko da. Hai-zeak goizean ipar-mendebaldetikjoko du, arratsaldean hego-mende-baldetik finkatuz eta termometroak13-15 gradu artean geratuko dira.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

SAMANIEGOKO IKASLEEN BISITA Tolosako Samaniego ikastetxeko LH 5 mailako C taldeko neska-mutilak izan ziren iragan ostira-lean ATARIA-ren erredakzioan. Kazetariek egunkarian, webgunean eta irratian nola lan egitenduten ikusteko aukera izan zuten gaztetxoek, eta horrekin batera, Ataria Irratiko mikrofonoe-tan aktualitateaz hitz egin zuten eta etorkizunean euren burua nola ikusten duten ere azaldu zu-ten. Goiz pasa polita egin zuten eta «oso gustura» egon zirela esan zuten. REBECA CALVO

ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak,ezkontzak, jaioberriak...

Argazkia bi egun lehenago ekarri mesedez

www.ataria.eus • 107.6 fm •

943 65 56 [email protected]

San Esteban 20Tolosa