Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aroa Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze ekonomikoa 6 Elkarrizketa: Argoiak Elkarteak saritu duen Karmentxu Oronoz 7 Caser: omenaldia 100 urte baino gehiago dituzten egoiliarrei 10 Haurren Leihoa Toki Alai LH 11 Gurasoentzat: Frustrazioa, beharrezkoa den emozioa 12 Gazteen lanak Txingudi Ikastola BHI 14 Gazte infor 15 Kultur agenda Gaztea Euskal ondarearen bila munduan zehar 13. orrialdea Erreportajea Judas Arrietaren obrak ikusteko aukera Amaia KZn 6. orrialdea Jaso ezazu IRUNERO etxean !! [email protected] 693 828099 Real Unionek ehun urte bete ditu

Transcript of Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3...

Page 1: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero249. zk.Bigarren aroa

Martxoak 152015

3 Erreportajea: Goranzko joeradarama zaintzaren sektoreak5 2014ko Ficobaren balantze

ekonomikoa

6 Elkarrizketa: Argoiak Elkarteak

saritu duen Karmentxu Oronoz

7 Caser: omenaldia 100 urte

baino gehiago dituzten egoiliarrei

10 Haurren Leihoa Toki Alai LH

11 Gurasoentzat: Frustrazioa,

beharrezkoa den emozioa

12 Gazteen lanak

Txingudi Ikastola BHI

14 Gazte infor

15 Kultur agenda

GazteaEuskal ondarearen bilamunduan zehar13. orrialdea

ErreportajeaJudas Arrietarenobrak ikusteko aukeraAmaia KZn6. orrialdea

Jaso ezazu IRUNERO etxean !!

ja [email protected] 828099

Real Unionek ehun urte bete ditu

Page 2: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

I runero

Beraunen dagoen parkea Emi-lio Navas deitzen da 1984az ge-roztik, Udalaren erabakiz. Irunen jaio zen 1890ean. Oiar-tzungo udal idazkaria izan zenlehenengo, eta Irungoa 1924tik1960an jubilatu zen arte. Uda-lak Korporazioaren OhorezkoIdazkari Aholkulari eta HirikoKronikari Ofizial izendatu zuen. El Bidasoa aldizkarian maiz ko-

laboratu zuen 1915etik au-rrera, eta zuzendari ere izanzen 1945etik 1962era bitarte.Etapa hartan berrikuntza ga-rantzitsua ezagutu zuen aldiz-kariak: euskarari ateak irekizizkion. Horri buruz hauxeidatzi zuen Basarrik El DiarioVascon: “(..) Ez dakit aldizkarihau artikuluak euskaraz argita-ratu zituen lehena izan zen; bai,

ordea, lehenengoetarikoa (...).Halaber, nabarmentzen zuenurratsa emateko “garai hartangainditu beharreko zailtasunikaragarriak”.Obrarik ezagunena Irun en elsiglo XX da, non 2.500 orrialde-tan 1900etik 1975era artekohistoria jaso baitzuen, zehatzmehatz. 1985en hil zen.

Iturria: Irungo kaleen izenak. José Monje.

Irun atzo Irun gaur

Emilio Navas parkea

atzo eta gaur

IUA: 50417

“Behin joan nintzen azokara etaerosi nuen...” dio abestiak. Guk erosidugu: aza... Neguko azarik aza bete-koena, azandia, berde horiska, horizuriska, hosto lakarrak banan banaaletzen hasiz gero amaierarik ezduela dirudien horietakoa, espira-lean osatua, Roger Cormanen lan-dare haragijale (Little shop ofhorrors - Izugarrikerien denda, 1960)txit arrunt eta zoragarriaren filmainspiratu zuen aza... Ba al daki inorknon eta noiz jan zen historiako lehe-nengo aza? Txinan? Baliarrainen?Akaso Mesopotamiako baratze su-meriar batean?

Edonola ere, Moskuko plazan erosidugun aza badiako baratze umel ba-tetik dator fresko-fresko, eta hurapoltsan ipini bezain pronto badiakobeste baserri baten altzoan loratuden lehenengo mimosa xorta erosidugu. Jarraian pareko salmenta-pos-tura goaz gazta puska prezio egokian

lortzeko, eta gero, arraultzeak saldudizkigu hango beste postukoak,baita laranjak eta limoiak ere hara-xeago dagoen saltzaileak. Joan dirahaurrak, nola ez, txoriei, ur-dortokei,untxiei eta akuriei erreparatzera, etaguk aprobetxatu dugu unea hamarkulero sexy inon baino merkeagoerosteko eta, bide batez, baita etxe-rako txapin gris batzuek erosi ere.Kaseteen salmenta-toki ohian, egunCD deskatalogatuak edo ofizialkiagortuak aurki daitezke; Maixa etaIxiarrenak, Takolo, Pirritx eta Porro-txen lehenengoa, edota zoritxarrezgarunaren erdiguneraino sartu zi-tzaizun Los Chunguitosen abestiharen CDa. Auskalo zer doinu iristenzaien plazaren parkeko aldean larun-batero presoen alde elkarretaratzeaegin ohi dutenei, beharbada ondokokutxazain automatikotik datorkie,ilara sortu baita bertan sartzeko, ma-kinak “to billete mordoa, to bestemordoa” diharduelarik. Ilaran dau-denak, berriz: goazen marianito bathartzera, eta kroketa bat, edotamuztioa eta kalamarak... Izar gorriajada estalita duen plazan egunmorea ospatuko da bihar, eta AsunCasasola mikroipuin lehiaketarenirabazleak iragarriko dira. Ama,alaba, amona, birramona, biloba,iloba, izeba, birbiloba, lehengusinakgogoan izateko aukera, haietarikoasko bai azoka-hornitzaile bai erosleeternalak, eta beste asko, kozina-tzeko, egunero, aza besterik ez dute-nak.

AZOKAN

Yurre Ugarte

Page 3: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

Etorkizuna izan dezaketen lanbideak aztertzeko eta horieninguruan aholkularitza eta formazioa eskaintzeko lan egi-ten du El Espazio bulegoak. Anaka kalean dago, eta Bida-soa Bizirik erakundeak jarri zuen martxan, 2007an. “Bideberriak esploratzen saiatzen gara”, adierazi du Bidasoa Bi-zirik-eko Alfonso Gurpegik. Hiru bide azpimarratu ditu:Teknologia berriak programazioaren eta sare sozialen al-detik, ekoizpen ekologikoa eta Maker mugimendua. Hiru-garrena argitu du Gurpegik: “Produkzio industrialareninguruko esperimentazioa da, eskala txikian egindakoa”.

Laugarrena mendekotasuna duten pertsonen zaintza da.Demografiaren joerari begiratuta, langileak beharko di-tuen arloa dela ukatzerik ez dago. Aurreikuspenen ara-bera, 2050ean biztanleriaren %33 65 urtetik gorakoaizango da Estatuan. Bizi itxaropena ere gora egiten ari delagogoratu du Matia Institutuko Miguel Leturiak: “Gaurjaiotzen diren haurren erdiek 100 urteko bizi itxaropenaizan dezakete”. Beraz, adineko biztanleriaren kopuruakgora egiten jarraituko du. Eta mendekotasuna duten per-tsonenak ere bai.

Orain arte, familiek zaindu izan dituzte, neurri handi ba-tean, mendekotasuna zuten pertsonak. Baina aldaketa so-ziologikoen ondorioz, zerbitzu profesionalen beharrahanditu dela gogoratu du Miguel Leturiak: “Familiek geroeta seme-alaba gutxiago izaten dituzte. Gainera, garai ba-tean etxean gelditzen ziren alabak lan-merkatuan sartzenhasi dira”.

Kontuan hartu behar da adinekoek eta ezinduek etxeanbizitzen jarraitu nahi izaten dutela. Legeak ere eskubidehori bermatzen du. Hori dela eta, mendekotasuna dutenpertsonen zaintzarako behar den profil profesionala al-datu egin da.

MLaguntzaile pertsonalaren figuraEskakizun berriei erantzun nahian, laguntzaile pertsonalaktrebatzeko ikastaroa eskainiko da El Espazion, apirilaren7an. Laguntzaile pertsonalaren ezaugarriak azaldu ditu Bi-dasoa Bizirik-eko Alfonso Gurpegik. “Zaintzen duen per-tsonarekin elkarlanean aritzen da eguneroko jardueretan,

haren autonomia indartzeko”. Etxetik kanpoko ekintzetanere lagundu behar duela azpimarratu du Miguel Leturiak:“Etxeak ezin dira kaiola bihurtu”.

Joan den urtean egin zuten ikastaroaren lehen edizioa.Hamabi parte-hartzaile izan ziren guztira, gehienak be-rrogei-berrogeita hamar urte arteko emakumeak. Gizar-

tean errotutako ohitura okerren ondorioa dela uste duMiguel Leturiak: “Gizonezko batek adinekoak zain ditzake,emakume batek autobusa edo kamioia gida dezakeen be-zala”. Generoaren aldetik, ikastaro irekia da Bidasoa Bizi-rik-ek eskaintzen duena. Zaintzaren sektorearekinharremanen bat eduki izana da eskatuko duten bakarra.Izen ematea www.elespazio.com web gunean egin dai-teke, martxoaren 27ra arte.

3

Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak

Biztanleriaren zahartzea begienbistako errealitatea da. Mendeko-tasuna duten pertsonak gero etagehiago dira. Hori dela eta, etorki-zunari begira aurreikuspen onakdituen sektore bilakatu du adine-koen eta ezinduen zaintzarena.Argi ikusi dute Bidasoa Bizirik era-kundearen El Espazio bulegoan.Sektorearen inguruko hitzaldia etalaguntzaile pertsonalak trebatzekoikastaroa antolatu dituzte.

Olaizola Immobiliaria agentzia

“Laguntzaile pertsonala zaintzen duenpertsonarekin elkarlanean aritzen da”Alfonso Gurpegi, Bidasoa Bizirik

Matia Institutuko Miguel Leturia eta Bidasoa Bizirik-eko Alfonso Gurpegi.

Page 4: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

4

Ekitaldien kopurua eta aniztasuna areagotuko

dituzte 2015ean

Hogeita hamar ekitaldi baino gehiago lotu ditu da-goeneko Ficoba erakustazokak 2015erako. Berri-kuntza moduan, Uhinak, Klima Aldaketa etaItsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko Kongresuaazpimarratu du Ander Sarrateak: “Klima aldaketa-ren ondorioei begira Euskadiko eta Akitaniako kos-taldeak prestatzeko aurrera eraman beharrekoekintzak jorratzea izango da haren xedea”. Urria-ren 6an eta 7an egingo dute. Sportjamen udakoedizio berezia, Gureak Taldearen 40. urtemuga etaExpotaku mangaren azoka ere hartuko ditu, bes-teak beste. Kontzertuak ere izango dira: martxoa-ren 23an The Remains talde estatubatuarbeteranoa ariko da; ekainaren 13an, Fito Cabralesbilbotarra, Fito&Fitipaldis taldearekin.

Superabitarekin bukatu du 2014a Irungo Ficoba era-kustazokak. Bosgarren urtea du jarraian norabide ho-rretan. Diru galeren garaia gaindituta, egonkortzen arida proiektua. Bideragarritasun planarekin aurrera do-azela baieztatu du Ander Sarratea gerenteak: “2016raekonomikoki osasuntsu iritsiko garela espero dugu”.Hamabi urte beteko ditu erakustazokak urrian.

Guztira 1.350.000 euroko diru sarre-rak lortu ditu Ficobak 2014an, au-rreko urtean baino %22 gehiago.%12koa izan da erakustazokaren us-tiapenari dagokion superabita. Bisi-tarien kopuruan errekorra ganditudu Ficobak. 140.050 lagun izan dira,2013an baino 2.000 gehiago. Ekital-dien kopuruan gorakada apalagoaizan da. 2014an 215 izan dira, aurre-koan baino lau gehiago. Guztira, 234izan dira Ficobaren okupazio-egu-nak. Horrek esan nahi du egun ho-rietako bakoitzean jarduera batbehintzat hartu zuela erakustazokak,

zenbaketak ez baititu kontuan har-tzen muntatze eta desmuntatzelanak.

Ficoban antolatutako ekitaldienerdia baino gehiago bilerak izan dira.%6 bakarrik izan dira azokak. Bainahoriek dira, hain zuzen, Ficobarendiru-iturri nagusi. Urtearen baloraziopositiboa jarraitutako estrategiarenondorio dela baieztatu du Ander Sa-rratea gerenteak: “Jarduera gehie-nak erakunde pribatuek bultzaditzaten lortzen saiatu gara. Ficobaazpiegitura erakargarri bihurtu daekitaldien antolatzaileentzat”. Eki-

men pribatuko ekitaldiak dira, esate-rako, Ficoauto bigarren eskuko ibil-gailuen azoka, Artekaña garagardoartisauaren azoka, eta Expoterrarianarrastien, arrainen, artropodoeneta ugaztunen azoka. Ficobak anto-latutako azoken artean, Bioterra,Euskal Kostaldeko GabonetakoAzoka eta Eguberrietako Haur Par-kea nabarmendu ditu gerenteak.

Ficoban antolatzen dituzten jardue-rek eragina izaten dute eskualdekobeste zenbait sektoretan. Hotelek,ostalaritzak eta zerbitzuek Ficobarenbultzada jasotzen dute. Erakustazo-kako ekitaldiek beren inguruan 8,1milioi euroko inpaktu ekonomikoasortu dutela kalkulatu dute Ficobakoordezkariek. Jose Antonio SantanoIrungo alkate eta Ficoba Fundaziokopresidenteak azpimarratu du tokikoekonomia indartzea izan zela erakus-tazokaren proiektua abian jartzekoarrazoietako bat. Ficobak betetzekeduen erronketako bati erreferentziaegin dio Santanok: “Proiektu pro-piotzat hartu behar lukete irunda-rrek. Lotura izan daitezkeen kultureta jai arloko jarduera asko egitendira Ficoban”. Zentzu horretan urra-tsak ematen ari direla baieztatu dufundazioko presidenteak.

Artekaña izan da Ficoban antolatutako ekimen pribatu bat 2014ean.

Zenbaki gorriak atzean utzi ditu Ficobak

Eguberrietako Haur Parkeak 15.000 bisitari baino gehiago izanzituen.

Page 5: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

- Nola hasi zinen joste ikastaroak ematen?Txikitan misiolari izan nahi nuela gogoratzen dut. Bizitzakazkenean beti ematen ditu aukerak, eta Caritasen lan egi-tea eskaini zidaten halako batean. Emakume ijitoekinjoste tailerra egiten hasi nintzen orduan. Jostea ikaragarrigustatu izan zait beti. Baina hortik aurrera, joskintza ira-kasle lanetan aritzeko aukera izan nuen.

- Txikitatik josi izan duzu?Egia esan, idazkari izateko ikasi nuen gaztetan. Baina aitaarrantzalea zen, denbora asko pasatzen zuen etxetikkanpo, eta amak laguntza behar izaten zuen etxean.Beraz, akademian bukatu nuenean etxean gelditu nin-tzen, ezin nuen lanik egin. Horregatik hasi nintzen josten.Bizitzako egoerak baldintzatzen du norberaren bidea.

- Josteko makina zaharrak birziklatzen dituzu.Hala da. Konpondu, garbitu eta engrasatu egiten ditut,beharra duen jendeari emateko. Gainera, nire ezagunek

badute horren berri, eta erabiltzen ez dituzten makinakematen dizkidate, konpontzeko eta banatzeko. Nik pres-tatutako makina mordoa dago etxeetan sakabanatuta.

- Marokon egon zara behin baino gehiagotan.Erretiroa hartutako irakasle bat ezagutu nuen. Jakin nuenberak Marokon zeuden moja batzuk ezagutzen zituela,eta gauzak bidaltzen zituela. Nik interesa jarri nuen, etatalde bat osatu genuen, arropak bidaltzeko. Hiru aldizizan naiz Marokon dagoeneko. Arabiera ikasten hasi nin-tzen han, eta hemen jarraipena eman diot.

- Harremanak egiteko balio izan dizu.Marokoarrek eta aljeriarrek oso ondo hartzen naute, ara-bieraz dakidalako. Etxera gonbidatzen naute, kus-kus-ajatera edo festaren bat ospatzera. Oso harreman onadaukat magrebtarrekin. Caritasen joste ikastaroetaraetortzen dira. Langabezian dagoen jendea da, eta diruaaurrezten laguntzen diet.

- Martuteneko kartzelan ere ematen dituzu joste taile-rrak. Nolako esperientzia da?Gogorra, batez ere presoak iritsi berriak direnean. Pa-zientzia handia behar izaten da. Baina ondoren gauza po-litak ikusten dira, interesa jartzen dutelako, eta elkarrilaguntzen diotelako. Abiada hartzen dutenean gusturaaritzen dira.

- Noiz iritsi zinen Argoiak elkartera?Hamar urte daramat Argoiak-en klaseak ematen. Ema-kume batek jarri ninduen elkartearekin harremanetan.Irakasle bat behar zuten, eta nik gustura hartu nuen pos-tua. Talde batekin hasi nintzen, eta gaur egun lau dauz-kat. Makina erabiltzen ikasten dugu, arropak, gortinak,maindireak edo dena delakoak egiteko eta konpontzeko.Gero eta jende gazteagoa izaten da. Irakasleak, medi-kuak, erizainak... Oso gustura aritzen dira, josteak erla-xatu egiten baitu.

5

Karmentxu Oronozek jaso du aurten Argoiak Saria. 2012an ezarri zuenean,Argoiak elkarteak azaldu zuen “Komunitatearen aldeko ekimenak” egi-teagatik sarituko zituela norbanakoakedo erakundeak. Karmentxu hondarri-biarra da, eta urteak egin ditu joste ikastaroak ematen. Kartzelan, etorkine-kin, baita Argoiak elkartean ere. “Hasieran saria ez onartzea ere pentsatunuen. Lotsa ematen zidan”, aitortu du.Justifikaziorik ez du falta, hala ere, jasoberri duen sariak.

Karmentxu Oronoz

BAKAILAOA DASTA EZAZU

“Langabezian dagoen jendeari dirua aurrezten laguntzen diot”

Page 6: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

6

Etxera hurbildu ditu obrakJudas Arrietak

Ez ohiko itxura hartu du Amaia KulturZentroko erakusketa aretoak. Marrazki bizidunetako eta komikietako pertsonaiek modu oldarkorrean jasotzendute bisitaria, kolore biziek eta ilustraziodeigarriek lagunduta. Judas Arrieta artistahondarribiarra da eraldatze horren erruduna. Apirilaren 19ra arte erakutsikoditu bere obrak Irunen, “Pintatu ala hil” izenburu esanguratsua daraman erakusketan.

Duela urtebete itzuli zen Judas Arrieta Txinatik. Ia hamar-kada osoa eman du Asian, lanean eta bere artea gara-tzen. Bueltan, argi ikusi du erakundeekin eta enpresekinelkarlanean aritzea ezinbesteko zaiola bizirauteko. Hiru-hortzeko hori lortu du Amaia Kultur Zentroko erakuske-tarekin. Irungo Udalaren babesa jaso du, eta, bide batez,Jart Skateboards enpresarekin elkarlanean egindako lanaerakutsi du. Txinan egindako margolan handiek osatzendute erakusketaren lehen zatia. Margolaritzari buruzdaukan “jarrera” erakusten dutela argitu du Arrietak:“Mangaren eta ilustrazioaren apologia egiten dut”. Biga-rrenean, modu berezian margotutako skate taulakdaude. “Nire lana formatu erakargarri batean aurkeztekoaukera da”, azaldu du artistak. Jart-ekin lan egitea bereobra zabaltzeko bide izan daitekeela uste du. Ez du baz-tertu etorkizunean produktuak merkaturatzeko aukera.Bizpahiru margolan kenduta, Arrietak inoiz erakutsi ez

duen obra da Amaiakoa. Lan bakoitza “azaldu” nahiduela azpimarratu du artistak. Horretarako, bisita gida-tuak egingo ditu igande goizetan. “Jende askok pentsa-tuko du mangak ez duela inolako loturarik Irunekin,Hondarribiarekin edo Euskal Herriarekin. Baina okerdaude”, azpimarratu du Judas Arrietak. Berak ere, es-kualdearekiko lotura indartu nahi izan du. Gaztetxoa ze-nean, Hondarribian jaio izanaz damu zela onartu du.Baina atzerrian urteak emateak ikuspegia aldatu dio:“Kanpoan zaudenean konturatzen zara jaiolekuak dau-kan garrantziaz”. Bueltan, bere ekarpena egin nahi izandio Behe Bidasoari. Gertukoei erakutsi nahi die obra:“Askok telebistan edo egunkarian ikusi naute, baina ezdute nire lana ezagutzen, ez dute sekula aurrez aurreeduki”. Gainera, Irungo kultur mugimenduak “freskota-suna” behar duela nabarmendu du. Aniztasuna, behin-tzat, ekarri dio Judas Arrietak Amaia Kultur Zentroari.

Amaia KZn apirilaren 19ra arteikusgai diren zenbait lan.

Page 7: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

7

Hilabete bakoitzeko azken asteaz-kenean, urtebetetze festa antola-tzen dute Caser Anaka egoitzan.Hilean zehar urteak bete dituztenegoiliarrak omentzeko ohitura dute.Azkena berezia izan da ArcadiaGonzalezentzat eta Reimunda Re-ciorentzat. Martxoan 102 urte eginditu Gonzalezek, eta 101 Reciok.Valladoliden jaio ziren biak,1910eko hamarkadan. Irungo Uda-leko ordezkarien bisita jaso dute,eta Gipuzkoako Foru Aldunditik loresorta bidali diete. Senideekin etaegoitzako lagunekin ospatu dituzteurtemugak.

Ehun urtetik gorako emakumeenboskoteko kide dira Gonzalez etaRecio. Emakumearen NazioartekoEgunaren harira, aipamen bereziaegin nahi izan diete bostei Case-rren. Manuela Gallego Peña daAnakako egoitzako emakumerikhelduena. Duela 105 urte jaio zen,Salamancan. Angeles Zuazo irun-darrak 102 egingo ditu abenduan.Reinosako Concepción Gatok api-rilean beteko ditu 101. Azpimarra-tzekoa da 100 urtetik gorako bestebost egoiliar izango dituztela Caser

Anakan bi urteren buruan. Bestebost horiek ere, emakumeak.

Emakumezko langile gehiagoGehiengo nabarmena osatzen duteemakumeek Caser Anaka egoi-tzako egoiliarren artean. 136 dira,eta gizonak berriz, 44, egoitza etaeguneko zentroa kontuan hartuta.Langileen artean ere desoreka age-rikoa da. Ehundik gora dira lan tal-deko emakumeak, eta sei besterikez, gizonak. “Tradizioz batez ereemakumeei lana eman dien sekto-rea izan da. Baina hori ere aldatzenari da”, onartu du Elena de laFuente gizarte langileak.

Oraingoz, askoz gehiago dira ema-kumeak Caser Anakan, gizonakbaino.

Ehun urtetik gorako egoiliarrei

aipamen berezia egin nahi izan diete

Caser Anakan, martxoaren 8ko

ospakizunarekin lotuta. Bost dira

guztira, denak emakumeak. “Gizarte

hobea” eraikitzeko beharrezko balioen

ordezkari direla azpimarratu du Elena

de la Fuente zentroko gizarte langileak:

“Lana, esfortzua eta ahalegina erakutsi

dituzte, mende osan zehar zailtasunei

aurre egiteko”.

Ehun urte beteak dituzten emakumeakomendu nahi izan ditu Caserrek

Bi urteko epean, beste bost egoiliar 100 urte izaterairitsiko dira.

Caser Anakan 100 urte baino gehiago dituzten bost emakumeak omendu dituzte.

Page 8: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

k i r o l a k8

Hiru hilabete egin ditu StadiumGaleko klubak elkartearen men-deurrena ospatzeko jarduerakisilean antolatzen. Iñigo Diaz deCerio futbolari ohiaren Ieteamenpresarekin lankidetzan ari daReal Union, 2015erako egitarauzabala prestatzeko. Otsailaren26an egin zuten mendeurrena-ren irekitze ekitaldia, Ficoba era-kustazokako auditoriumeanantolatutako galarekin. Zuzenda-ritzako kideak, jokalariak, entre-natzaile eta bestelako teknikoaketa langileak izan ziren klubarenizenean. Laguntzaile eta babes-leak, inguruko beste klubetakoordezkariak, erakundeetakoaketa kazetariak ere gonbidatu zi-tuzten ekitaldira. Laurogeita ha-marreko hamarkadan RealUnioneko jokalari izandako JulianIantzi telebistako aurkezlea arituzen animatzaile lanean.

Agurrak eta Real Unionen ereser-kiak eman zioten hasiera ekital-diari. Ricardo Garcíapresidenteak hartu zuen hitzaondoren. 2015erako daukatenasmoa azpimarratu zuen: “El-karte umila garen arren, denokgogoratuko dugun mendeurrenaantolatu nahi dugu”. Julian Ian-tzik Real Unionen historia moduatseginean laburtu eta gero,ETBk prestatutako bideoak zi-

rrara piztu zuen auditoriumean.Hantxe agertu ziren Arabolaza,René Petit eta Etxebeste jokalarimitikoak, Javier Irureta, RobertoLópez Ufarte, baita azken urteo-tako balentriak ere, Real Madri-len kontrako kanporaketakoirudiak eta Real Union BigarrenMailara igo zenekoak. Mendeu-rrenerako Jorge Vicentek disei-natu duen logoa aurkeztu zutenondoren. “Stadium Galetik ikusdaitekeen silueta irudikatu nahidu, San Martzialetik Aiako Ha-rrira, ehun zenbakiaren modukoforma osatuz”.

Moda-pasarela bilakatu zen on-doren Ficobako auditoriuma.Real Unioneko jokalariek men-deurrenaren logoa daramatenjantziak aurkeztu zituzten. Lehentaldeak eta harrobikoek futbolzelaietan erabiliko dituztenak,baita kalean eramateko pentsa-

tutakoak ere. Kamiseta zuriaoparitu zioten, hain zuzen ere,José Ramón Fernández de Ba-rrena Uvesco taldeko zuzenda-riari. Lehen taldearen babeslenagusia da, Super BM markarenbidez. José Antonio SantanoIrungo alkatea, Jokin Melida Gi-puzkoako Foru Aldundiko ordez-karia eta Juan Luis LarreaGipuzkoako Futbol Federaziokopresidentea igo ziren ondorenagertokira. Bukaerarako utzizuten mendeurreneko ereserkia-ren aurkezpena. Angel Pazos te-noreak eta Jose Antonio Irastorzamusikariak konposatu dute. LuisMariano orkestrak jarri zion doi-nua Pazosen kantuari.

Urte osoan egingo dituzte RealUnionen ehun urteak ospatzekoekimenak. Udako hilabeteetanizango dira jarduera gehienak;tartean, futbol partida erakarga-

rria. Aurkaria ez du baieztatu el-karte txuri-beltzak, baina LehenMailako talde onenekin nego-ziatzen ari dira. Edonola ere, au-rredenboraldian zehar euskaltalde nagusiak ere StadiumGalen izango dira. Kirol jarduereidagokienez, gazteentzako futboltxapelketak, herri lasterketak etaestropada bat ere egingo dituz-tela aurreikusten dute. Hitzal-diak, erakusketa eta kontzertuakere izango dira Real Unionenmendeurrenaren harira. Helbu-rua elkartea Irunen eta eskual-dean “gizarteratzea” izango delabaietsi du Ricardo García presi-denteak. Arazo ekonomiko la-rriak jasan ditu klubak azkenurteotan, eta Real Unionen iru-diak behera egin du nabarmen.Galdutako ospe hori berreskura-tzeko baliatu nahi du elkarteakmendeurrena.

1915. urteko udaberrian elkartu ziren Irungo Ra-cing eta Sporting taldeak, Real Union Club sortzeko. Duela ehun urte. Mende osoan zehar,denetarik bizi izan du hiriko futbol elkarte nagu-siak: Ligaren fundatzaile izan da, hiru ErregeKopa irabazi ditu, Hirugarren Mailan eta Erre-gionalean aritu izan da, Real Madril Kopatikkanpo utzi du, Bigarren Mailara itzuli da... Historia gogoan hartzeko eta mendeurrena os-patzeko egitaraua prestatzen ari da Real Union.

Ehun urte txuri-beltzean

Elkarte umila garenarren, denok

gogoratuko dugunmendeurrena

antolatuko dugu”Ricardo García

Ficobako aretoan Mendeurrenaren aurkezpena egin zen.

Page 9: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

k i r o l a k 9

1902. urtean kokatu behar dira Irungo futbo-laren hastapenak. Irun Football Club izan zenEspainiako Federazioan izena eman zuen le-henengo taldea. Ingalaterratik iritsi berriazen kirol hura, eta lehenengo lagunartekopartidak egungo Zabaltza eta Urdanibia pla-zetan jokatu zituzten. 1907an Sporting Clubsortu zen, garai hartako jokalari onenetarikobatzuk ezagutzera eman zituen elkartea.1911n, Sportingeko bazkideen artean piztu-tako desadostasunak zirela medio, RacingClub sortu zen. Arrazoia Sportingek urteroantolatzen zuen Irun-Elizondo txirrindularitzalasterketa lehenengo aldiz ez antolatzea izanomen zen.

Lehia handiko urteak izan ziren ondorengoakIrunen. Futbolak hiritarrak banandu zituen.1912an, Espainiako Txapelketako kanpora-keta erregionaletako finala jokatu zuten Ra-cingek eta Sportingek, Amuteko futbol zelaizaharrean. 8.000 ikuslek jarraitu zuten bizila-gunen arteko norgehiagoka hura. Sportingekirabazi zuen, baina hurrengo kanporaketa ba-tean Real Madrilek bide bazterrean utzi

zuen. Hurrengo urtean, Racingek aurrera ja-rraitu zuen txapelketan, Madrilen jokatukozen final handirako txartela lortu arte. Bil-boko Athletic Club gainditu zuen Racingek fi-nalean, O'Donell zelaian erakustaldia emanondoren. Koparekin itzuli ziren jokalariak, etaharrera gogoangarria jaso zuten Irunen.

1915ean Irungo bi talde nagusiek bat egiteaerabaki zuten, Irungo Kasinoan burututakobileren ondoren. Orduan sortu zen UnionClub taldea, Racingek bezala, AlfonsoXIII.aren eskutik “Real” izendapena jasozuena. Beste hiru aldiz irabazi zuen Espai-niako Kopa, 1918an, 1924an eta 1927an hainzuzen ere. Espainiako Ligaren fundatzailee-tako bat ere izan zen, baina 1932az geroztikez du Lehenengo Mailan jokatu. Futbola pro-fesionalizatzearekin batera, Irungo talde apa-lak hasierako toki pribilegiatua galdu zuen.1942an Hirugarren Mailara jaitsi zen, eta sal-buespen izan diren hiru denboraldi kenduta,Bigarren Mailatik behera aritu da aurreran-tzean. Gaur egun 2.B mailako talde klasiko bi-lakatu da.

1. Angel Pazos tenoreak eta Jose Antonio Irastorza musi-kariak konposatu dute mendeurreneko ereserkia.

2. Kamiseta, txandal eta zenbait arropa berezi egin dituzte.

3. Real Unioneko lehengo taldea 1915ean. Irungo Udal Artxiboa: 40966.

MOTA GUZTIETAKO LAN ETA KONPONKETAK ETXETAN

NAHIZ DENDETAN

a Arotzeriaa Margolanaka Zaharberritze

lanak

a Lorategiaka Iturgintza

DAVID: 655 70 98 93

a Sarrailaka Elektrizitateaa Instalazio zein muntaketak

aGarbiketa bereziaketa abar

Ehun urte txuri-beltzean

Loriatik itzalera: mende bateko historia

Page 10: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

10 h a u r r e n l e i h o a

ez Denok eg in behar duguToki Alai LH

Bazen behin eguzki bat euskaraz hitzegitea gustatzen zitzaiona. Hitz egitenzuenean, eguraldi ona egiten zuen etajendea pozik ateratzen zen kalera jo-lastera. Hodeiak, ordea, ez zuen euska-raz egiten eta eguzkiak esan zion: - Zergatik ez zaizu gustatzen euskarazhitz egitea?- Ez dakidalako hitz egiten. - Lasai egon, nik irakatsiko dizut.

- Ez, ez eta ez, ez dut ikasi nahi. - Baina, zergatik ez?- Ez dakidalako hitzak ondo esaten etagazki esaten baditut ekaitzak sortzenditut. eta jendeak ezin du kalera joanjolastera eta triste jartzen dira. - Lasai egon, nik badakit non dagoen es-kola on bat eta han ondo ikasiko duzu. - Bai, baina ondo ikasten badut ez duinoiz euria egingo

Eguzkia pentsatzen geratu zen eta hauesan zion hodeiari: - Biok egingo dugu euskaraz eta, ho-rrela egun batzuetan ni ateratzen naizeta, beste batzuetan, zu. Zer iruditzenzaizu?- Ondo iruditzen zait. Hodeiak euskara ikasi zuen eta honeladenok pozik geratu ziren.

EIDER CAñIZAL 3. B

Page 11: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

11Gu r a s o e n t z a t

Frustrazioa,beharrezkoa den

emozioaFrustrazioa da helburu bat lortu ezin du-gunean sortzen den emozioa. Desatseginada, oso, baina ongi bideratzen ikasten ba-dugu, baliagarria, biziki. Ikasketa gogorraizaten den arren, bizitzan dena lortu ezindugula jakitea garrantzitsua da, eta ba-lioen hezkuntza orekatu bat izateko, fun-tsezkoa.Frustrazioa jaiotzen garenetik sentitzendugu, jaioberriaren lehen beharrizan ezasebeteak dira gizakion lehen frustrazioak.Amaren sabelean behar guztiak beteakdaude, baina jaioberriak hamaika aldaketasentitzen ditu. Ondorioz, negarraren bidezbere ondoeza islatzen du. Gurasook ezinditugu haurraren behar guztiak aurreikusi,ezta hauek une berean asetu ere. Horrelasortzen dira jaioberriaren lehen frustra-zioak. Hala ere, bere buruaz kontzienteaden arte, NIa garatu arte, haurra ahal dengutxien frustratzea inportantea da, nahieta ez lehendabiziko frustrazioak bizi be-harko dituen arren.Lehen aldi honetan, gurasoen sentsibilita-tea (haurrak zer eskatzen duen atzematea)oso garrantzitsua da. Gurasook lasaitasu-nez, pazientziaz, tonu eta doinu goxozhaurra lasaitzen eta bere betebeharrakasetzen saiatu behar dugu. Haurrak ez duulertzen zer gertatzen den (kotxean gau-dela eta ezin dugula berehala gelditu titiaematera, biberoia beroegi dagoela…)baina helduaren maitasun goxoak (beso-tan lasai hartuz) frustrazio hori eramatenlagunduko dio.Zortzigarren hilabetera arte helduarenerantzun azkarrak gero eta negar laburra-goa eragiten du. Zaintzaileak haurrariazkar eta sendo erantzuten badio, bere-hala ikasiko du ez duela zertan sakonnegar egin behar kasu egitea lortzeko.Jaioberritan, frustrazioen ekidite honekizugarri lagunduko dio segurtasuna lor-tzen.

Horrela, haurrak bere beharrak ase-tuak direla sentitzen duen heinean segur-tasunez hazten da eta pertsona helduareneredu bat sortzen du, atxikimendu figuraseguru bat eraikiz.

18 hilabete inguruan frustrazioa in-tentsiboki bizi duen beste garaia da: AFIR-MAZIO edo BAIEZTAPEN aldia. Garaihonetan bere buruaren kontzientzia har-tzen ari da, badela badaki eta bere desioakbete nahi ditu. Baina helduen desioekintopo egiten du eta zenbait arau integra-tzen hasi behar du. Hala ere, haurrak beredesioak ditu eta berea lortu nahi du; ale-gia, pertsona bezala badela baieztatu nahidu. Ondorioz, helduak baietz esaten badu,berak ezetz esaten du, eta alderantziz.Ezetzarekin bere boterea adierazi nahi du;bere NORTASUNA baieztatzen ari da. Bo-terea duena, ordea, heldua da, eta onar-tzeak fustrazioa sortzen dio, amorrua.“Kasketen” garaiaz ari gara; baina nik ezdut hitz hori oso gustuko gaur egun, gara-pen aldi honi negatibotasun handia ipin-tzen diolako; garai hau positibokipasatzea, ordea, haurraren garapeneanoso garrantzitsua da. Afirmazio garaia po-sitiboki aztertu behar genuke, haurrak ho-rrela ikasiko baitu bere burua defendatzeneta bera baliotsua dela azaltzen. Oso gogorra da haurrek garai honetan di-tuzten jokaerak pairatzea; zerbait nahi ba-dute oihuka hasi, bere burua lurrera bota,eta denbora luzez egon daitezke nahi du-tena lortu arte edo nahi dutena lortu ezindutela onartu arte. Momentu horiek zailakdira guraso eta hezitzaileontzat, gure ba-rrunbea kolokan hasten baita; baina hau-rrak momentu horiek bizi behar ditu,frustrazioa toleratzen edo onartzen ikasibehar duelako. Gure ezetza muga edo erreferentzia argiada haurraren zaintza bideratzeko: egunerogoxokiak jateari ezetz esaten diogu haren

hortzak zaindu nahi ditugulako, korrika so-totik ateratzeari ezetz esaten diogu ez du-gulako kotxerik harrapatzea nahi, luzaztelebista ikusteari ezetz esaten diogu bes-telako trebetasunak garatzea nahi dugu-lako, ezetz esaten diogu gauean berandulotara joateari haren loa eta osasuna bide-ratu nahi dugulako. Erreferentzia argienaHAURRAREN ZAINTZA BIDERATZENDUTEN EZETZAK ESATEA DA.

EZETZA beharrezkoa eta koherentea delaseguru bagaude, haurrak mezua argi jaso-tzen du; kexatzen da, baina errazago onar-tzen du ezin dela.Ez zaitezte frustratu, guk ere ez dugu denaongi egiten, baina saiatuz goaz aurrera.

Mapi Urresti OrtizKUTTUN AHOLKULARITZA

PSIKOPEDAGOGIKOA.

• 3 urte bitarte haurreiarau gutxi baina argiakipini behar zaizkio. Gureburuari (hobe bikotekideedo lankidearen adosta-sunaz) argi galdetu zeindiren guretzat beharrezkoarauak eta errutinak.• Haurra kexatzen hastendenean, arnasa hartu,

gure burua pazientziazbete eta segurtasuna is-latzen saiatu. Normala dahaurra frustratua senti-tzea, hamaika aldiz esatenbaitiogu EZETZ.• Haurra ulertzea eta berefrustrazioa onartzea, hi-tzetan ipintzea sentitzenduena: “Haserre zaude?”

“Badakit hori nahi duzula,ulertzen zaitut; baina,sentitzen dut: ezin da”. • Ahal bada, ezetzarekinbatera, berak onartzenduen bide bat ireki: “Gaurez dago goxokirik, bainaeskola ez dagoenean ero-siko dugu”.

Nola lagundu frustrazioa onartzen?

Page 12: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

gaztea12

Batzuetan ez gara konturatzengauzek nolako balioa duten:zerbait ikusi eta, deus or-daindu beharrik ez bada, era-bili egiten dugu, besterik gabe.

Zerbait hartu eta doan erabilbadezakegu, bi aukera bainoez daude: opari bat ez bada,zu zeu zara produktua. Inter-neten, bigarren aukera izatenda gehienetan. Talde honexe-tan daude sare sozial guztiak,

ezagutzen ditudanak eta seguruenik ezagutuko ditudanak.

Hasieran dena zoragarria da; lehenago ordaindu behar genituen me-zulari-sistemak orain debalde ditugu, eta berdin argazkiak eta bide-oak pilatzeko biltegi erraldoiak, txartelak erosi gabe zozketetan partehartzen dugu, eta albisteak kioskora jaitsi gabe irakurtzen ditugu. Etadena doan, omen.

Baina esan dut lehenago: doakoa badirudi, produktua zu zeu zara.Sare sozialak erabiltzean, gure informazio pertsonalaren arrastoaknabarmen uzten ditugu. Guk bai ematen diegula hirugarrenei doaninformazio hori guztia: gure zaletasunak, ohiturak, interesak, aben-turak, joera politikoak, liburuak, musika, filmak... zerbitzuak gure gus-tuen truk eskaintzen dizkigutelako. Horiexek darabiltzate Internetekoeduki-plataformek, iragarleek bertan publizitatea sar dezaten. Mar-ketin eta publizitatean target izenez ezagutzen dena bilakatzen gai-tuzte: publizitate-inpaktuaren helburua.

Publizitatean, produktu batean interes potentzial handiena izan ze-zaketenengana marketin kanpainek zuzenean jotzeko aukera ekarridu 2.0 iraultzak. Adibidez, Irun barrenean bizi den 28 urteko neska,bikote egonkorra duena, EAJren boto-emailea, psikologia masterraikasten ari dena, espainiar jatorriko bigarren eskuko auto baten biladabil, lo gutxi egin eta oso goiz jaikitzen da, ostiral arratsetan han-burgeserietan afaltzea eta larunbat goizetan saskibaloian aritzea gus-tatzen zaio...

Deskribapen xehea iruditzen zaizu? Sare sozialek pertsona bakoitzariburuz dituzten milaka datuetatik batzuk baizik ez dira. Datu horiekinerabiltzaile-taldeak osatzen dituzte, eta haiei erakusten zaie bezeroekkontratatutako publizitatea. Nik neuk ikusia da, eta pentsatzen hutsakbeldurra ematen du.

Egia esan, deus ez da doan, baina hori zuk ere bazenekien.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

Produktua zu zeu zarenean

Garmendiarrek egindako hilketa

Literatur Sariak

…Atzetik inor ez zuela jabetu zenean, Gar-mendiak mantsotu egin zuen zaldiarenabiada eta lasai ekin zion mendian gorako bi-deari. Hiru egunez izan zituen atzetik HarryGarbi-ren morroiak. Arima ahoan zuela ekinzion ihesari Wilde Rose-ko senar-emazteenhilketa berari egotzi ziotenean, eta zalantza-rik gabe ezkutalekurik hoberena aukeratuzuen: basamortu ondoko mendiak…

Txingudi Ikastola BHI

Duela 120 urte edo, New York hirianEuskal Herritik hara joandako 3 pertso-nak osatutako familia bat bizi zen. Ne-kane Errekarte ama, Joxe MigelGarmendia aita eta Jon Garmendia 13urteko semea. Diru arazoak zituzten etahori zela eta semea janari lapurretan ibiliohi zen aitak hala aginduta. Bost urte geroago, Wide Rose auzokofamilia aberats bateko senar-emazteakhilda azaldu ziren. Aurreko gauean, Gar-mendia aita-semeek ez zuten etxean loegin. Aitak, Harry Garbi herriko sherif-arisenar-emazteak eta berari isilik egotekoesan ziola, heriotzarekin mehatxatuz.- Lasai, Joxe Migel, nik babestuko haut,-esan zion Sherif-ak- orain esaidak nonbizi den hire semea.- 5. kaleko 31.n bizi da.- Joxe Migeleknegar zotinka-. Soilik gauza bat eska-tzen dizuet, ez dezala sufritu.Leihotik ikusi zituen Jonek Harry Garbi-ren morroiak. Jauzi batez garajera jaitsieta zaldia hartuta ihesi joan zen. Atzetikinor ez zuela jabetu zenean, Garmen-diak mantsotu egin zuen zaldiarenabiada eta lasai ekin zion mendian go-rako bideari. Hiru egunez izan ziruen a-tzetik Harry Garbiren morroiak. Arima

ahoan zuela ekin zion ihesari WildeRose-ko senar-emazteen hilketa berariegotzi ziotenean, eta zalantzarik gabeezkutalekurik hoberena aukeratu zuen:basamortu ondoko mendiak. Astebeteigaro zuen bertan, artzain batek topatuzuen arte. Garmendiak gertaturikoaazaldu zion eta aitortu zion aitak berariegotzi ziola hilketa, eta berak bazekielaaita izan zela.

- Lasai, mutil- esan zion artzainak- Niklagunduko diat.Handik hilabete batzuetara, New York-era itzuli eta Harry Garbi-ri azaldu zionaita izan zela eta atxilotzen saiatu ziren,baina ezin izan zuten, Joxe Migel EuskalHerria itzulia zelako bere emaztearekin

2. maila IRABAZLEA

Igauri Lopetegi

Emandako ipuin zatitik abiatuta, ikas-leak bere ipuina asmatu behar du.

Page 13: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

13gazteaHerri migratzailea izan da euskaldunahistorian zehar. Hori dela eta, aztarnak utzi ditu mundu osoan. Horien bila irten dira Erik Bengoetxea eta Urszula Skwarek. Autokarabana batean, puntako teknologiarik eta itzulerarako datarikgabe. Europan eta Amerikan sakabanatutako euskaldunen eta haienondorengoen istorioak bilatuko dituzte. Aurkitutako informazioatestu eta bideo formatuan dokumentatuko dute, “Non EdoNon The Basque Heritage” proiektuaren baitan.

Martxoaren 3an irten da espedi-zioa Irundik. Erik Bengoetxeairundarrak eta Urszula Skwarekpoloniarrak ez dakite noiz buelta-tuko diren etxera. Europan etaAmerikan zehar bidaiatzenemango dituzte hurrengo hilabe-teak. Edo urteak. Baina ez doazoporretan. Euskal ondarearen az-tarnak bilatzea dute helburu. Edobestela esanda, euskaldunekinlotutako istorioak bilduko dituztehan eta hemen, mundu osoanzehar. Europa autokarabanan ze-harkatuko dute: Iberiar penintsu-latik Kaukasora, euskararenjatorriaren bila, eta handik Eskan-dinaviara, Hondarribira iritsi zirenbikingoen herrira. BritainiarUharteetatik Amerikara joangodira, itsasontziz. Artzain joandakoemigranteek edo antzinakoarrantzaleek bezala. Kontinenteosoa gurutzatuko dute, TernuatikArgentinara.

Donostiako pentsio batean daukajatorria Non Edo Non proiektuak.Bertan lanean ari zirela, testi-gantza harrigarriak jaso zituztenBengoetxeak eta Skwarek-ek, bi-sitari atzerritarren eskutik. “Be-zero askok abizen euskaldunakzeuzkaten. Baina batzuek ez zeki-ten haien arbasoak euskaldunakizan zirenik ere”, azaldu du Urszu-lak. Kaliforniako Daniel Scott Sa-rrionandia eta Filipinetako JohnOñate gogoratu dituzte,besteakbeste. Erik Bengoetxeak argidauka pentsioan lan egin izana-

ren ondorio onena kontaktuenzerrenda izan zela: “Euskal He-rrira sustraien bila etorri zireneantopatu genituen per-tsona ho-riek. Orain, haien bizilekua eta bi-zimodua ezagutu nahi ditugu”.Zenbait kasu eta istorio interes-garri lokalizatu dituzte, beraz.Gainontzekoak bilatzeko, doku-mentazio lan handia egin dutealdez aurretik. Urte eta erdikolana izan da.

Proiektua saltzeko zailtasunakInprobisazioari tartea ere utzikodiote, noski. Horregatik aukeratudute autokarabanan bidaiatzea.Ostatuari dagokion kostu ekono-mikoa aurrezteaz gain, leku ba-koitzeko jendearekin harremanzuzena edukitzeko aukeraemango die. “Hotelera joan be-harrean, gasolindegi batean edoedozein kaletan aparkatzen bal-din baduzu, nork daki zein per-tsona interesgarri topadezakezun”, nabarmendu du

Skwarek-ek. Testuan eta bideoanbilduko dituzte istorioak.www.nonedonon .com webgunean, eta sare sozialetan eske-giko dituzte, euskaraz, gaztela-niaz eta ingelesez. Istorioak,ezagutzen dituzten heinean argi-taratuko dituzte, baina presarikgabe. Teknologiarekiko mendeko-tasuna alde batera uztea erebada bidaiaren motibazioetakobat.

Proiektua bideragarri egiteko fi-nantzazio bila aritu dira. Ate askojo dituzte, baina gehienak ez diz-kiete ireki ere egin. Arrazoia argidauka Bengoetxeak: “Enpresekezezkoa eman digute, momentuhonetan ez dugulako erakustekomoduko produkturik”. Donostia2016 da asmoan daukaten bide-etako bat. Bi izaten dira urteroEuropako Kultur Hiriburuak. Da-torren urtean, Poloniako Wro-claw izango da Donostiarenbikotea. Propaganda ona izandaitezkeela uste du Erik Bengoe-txeak: “Euskaldun bat eta polo-niar bat, mundu osoan biraka”.Hala ere, inolako interesik ez duteazaldu Donostia 2016ko ordezka-riek. Proiektua gehiago atzera-tzen utzi aurretik, inolako babesikgabe martxan jartzea erabakidute Bengoetxeak eta Skwarek-ek. Lanaren fruituak argitara ate-ratzerakoan laguntzaren batjasoko duten itxaropenez.

Euskal ondarearen bila

“Euskal Herrira sustraien bila etorriziren horien

izimodua ezagutunahi dugu”

Erik Bengoetxea

“Enpresek ezezkoaeman digute,

momentu honetan ezdugulako erakustekomoduko produkturik”Erik Bengoetxea

Erik Bengoetxea eta Urszula Skwarek, bidaiatuko duten autokarabanarekin.

Page 14: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

GIPUZKOAKO FORUALDUNDIAREN UDALEKUAK2015

Uztailaren 1ean hasi etaabuztuaren 14ra arte, biakbarne, egingo diren udalekue-tan, Arabako, Bizkaiko eta Gi-puzkoako 7 eta 13 urtebitarteko umeek parte har-tzeko aukera izango dute.

Izena emateko: Martxoaren18tik 30era www.g ipuzkoan-gazte.eus /eu/gu re-p rogra-mak/uda lekuak webgunean.

IRUN ZUZENEANKontzertu akustikoak Irunen.

Non? Bar Royale Club

Ordua? 23:30 (igandeetan19:30ean).

Kontzertuak?- 20 ostirala. 23:30. Jam Ses-sion- 21 larunbata. 23:30ean,Electrofolkers.

- 22 igandea. 19.30ean, JonZappa.

- 27 ostirala. 23:30ean, JamSession.

- 28 larunbata. 23:30ean,Blade.

- 29 igandea. 19:30ean. Inalbis.

MILANGO EXPORAKOBOLUNTARIOAK BEHAR DIRAExpo Milano 2015eko jardue-retan laguntzeko eta ikas-kuntza zein komunikazioesperientzia berezia sortzekoaukera izango duzu.

Zehaztapenak: Boluntarioak14 edo 15 egun jarraituen aldibaterako aukeratuko dira; ge-hienez, egunero 5 orduz eta30 minutuz.

Noiz? Maiatzaren 31tik urria-ren 31ra.

Eskabidea egiteko: vo lonta-r ieu ropa@ciessev i .o rg

414 g a z t e i n f o r

Deialdiak

Ekintzak

ASEXORATE

- Aurrez aurre: Foruen karrikako 2-behea- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

Tailerrak:"Ikusten duguna ikusten dugu".Komunikazioa eta sexu-heziketa:Txatak, kontaktu birtualak, pornogra-fia, Internet.- Noiz? Martxoak 31- Ordua? 17:30 - 19:30- Adina: 13-16 urte bitartekoak- Non? Martindozenea Gaztelekuan

"Ni, ni neu eta mundua" harremanafektiboakSexuarekin dugun harremana, erla-zioak, afektibitatea, erabakiak har-tzea, desioaren antolamendua. - Noiz? Apirilak 17- Ordua? 17:30 - 19:30- Non? Martindozenea Gaztelekuan

Izen-emateak?h t tp : / /www. i r un .o rg/cod/par t ic ipa-c ion/ tvemos.asp

Prezioa? Doan.

Igaztek sexualitateari buruzko gunehau gazteentzat ireki du, eta bertannahi duzun guztia planteatu ahalduzu: zalantzak, hausnarketak, zailta-sunak edo bitxikeriak, zure buruarennahiz bikotearen ingurukoak. Aholku-laritza e-postaren bidez egiten da.Kontsulta bat egin nahi baduzu, harezazu kontuan ondorengoa:- Ez zaitez moztu!!! Zerbitzu hau kon-fidentziala da.- Azaldu iezaguzu zehaztasun handie-narekin zein den zure zalantza.

Page 15: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze

a i s i aa 15

Martxoaren 17tik 29raNicolas Guerendian Elkartearen erakusketaGaia: Misio pedagogikoak1931-1936.

Non? Kolon ibilbideko Labo-ral Kutxan.

Martxoaren 19tik 22raKostaldeko Trekking-a Asturiasen.

Ibilbidea San Esteban dePravia - Lamuño (18 km). La-muño - Castañeras (23 km).Castañeras - Queiruas (22km). Queiruas - Villar (18km).

Informazioa: astearteetan etaostegunetan, 19:00 - 21:00,edo 943 631 484 telefonoan.Martxoak 18Imanak egiteko tailerra 12

eta 17 urteko gazteentzakoNon? Martindozenean.

Ordua? 18:00 - 19:00Prezioa? Doan.

Martxoak 25Sukaldaritza tailerra RuthSánchezen eskutikNon? Argoiak, Bertsolari Uz-tapide 6.Ordua? 17:00etan. Doan.

Martxoak 28Urdanibia plazaren inaugurazioa: Babarrun-jate herrikoia.Non? Irungo La Sallen,Motor Elkartean eta Kurpil Kiroletan. Prezioa? 15 euro.Txartelak non eskuratu?Kandi belar-dendan eta Lasaharategian.

Martxoak 21DANTZA "SYLPHIDES"

Sylphides PI trilogia eszeniko batda, dantza ulertzeko modua no-lakoa izan zen eta egun nolakoaden oraingo kodean eztabaidanjartzen eta berrinterpretatzenduena. Dena kode eszeniko erra-zean egiten da, eta umore dositxikiez zipriztindurik. Zati bakoi-tzak bere dramaturgia koreo-grafikoa du, besteetatik bereizia,baina guztiek dute elkarrekinbatzen dituen zerbait: XXI. men-deko Silfideen imaginarioa.

Aktoreak? Eva Martinez, Mi-chael Realin, Paula Perez, Mar-cos Martincano, Alejandro Deza,Stephanie Van Laethem, Baldo-mero Ruiz, Sofia Valentin, Fer-nando Careaga eta Maria Cano.

Non? Amaia KZn

Sarrerak? Interneten bidez, lei-hatilan ikuskizunaren egun be-rean, Irungo Turismo bulegoaneta Luis Mariano plazan

Prezioa? 7,10 euro

Iraupena? 60 minutu

Balerdi berrikusten da M. JoseAranzasti espezialistak zu-zendu duen erakusketa honenizenburua. 25 horma-irudi etapaperean egindako 40 ma-rrazki aurkezten dira, hainbatbeira-arasatan. Lan gehienakBilboko Arte Ederretako Muse-oarenak dira, baina Altxerri ga-leriak, Kutxa Fundazioak etahainbat partikularrek ere utzi-tako lanak bildu dira. Espe Goi-koleak egindako bideo batekineta artistaren marrazki hauta-tuen ehun argazkirekin osatuda erakusketa.

Rafael Ruiz Balerdi

Noiz? Martxoaren 13tik ekainaren 14ra arte.Non? Mentxu Gal erakusketa aretoa.Prezioa? Doako sarrera.

Page 16: Irunero · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 249. zk. Bigarren aro Martxoak 15 2015 3 Erreportajea: Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak 5 2014ko Ficobaren balantze