Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan,...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 248. zk. Bigarren aroa Martxoak 1 2015 3 Elkarrizketa: Joxe Mari Gelbenzu euskal animatzailea 5 Euskara sustatzeko udal jarduerak 6 Inkesta: Zer aldatuko zenuke Irunen? 7 Bidasoaz alde bietakoentzako eguneko zentro berria 8 Kirola: Velaz irundarra txapeldunorde IPO txakur lehiaketan 9 Kirola: Pedro Fuentes eskubaloi jokalaria, lesionatuta 10 Serapio Mugica bekaren emaitza, argitaratuta 11 Gazteen lanak 14 Gazte infor 15 Kultur agenda Kirolak Pedro Fuentes Bidasoa- Iruneko jokalaria: “Argi daukat orain lehentasuna ondo osatzea dela” 9. orrialdea Elkarrizketa Ana Eguiazabal clowna eta gizarte-hezitzailea 13. orrialdea Jaso ezazu IRUNERO etxean !! [email protected] 693 828099 Korrika martxoaren 21ean eta 22an Irunen barrena igaroko da

Transcript of Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan,...

Page 1: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero248. zk.Bigarren aroa

Martxoak 12015

3 Elkarrizketa: Joxe Mari Gelbenzu euskal animatzailea

5 Euskara sustatzeko udal jarduerak

6 Inkesta: Zer aldatuko zenukeIrunen?7 Bidasoaz alde bietakoentzakoeguneko zentro berria8 Kirola: Velaz irundarra txapeldunorde IPO txakurlehiaketan 9 Kirola: Pedro Fuentes eskubaloi jokalaria, lesionatuta10 Serapio Mugica bekaren emaitza, argitaratuta

11 Gazteen lanak14 Gazte infor 15 Kultur agenda

KirolakPedro Fuentes Bidasoa-Iruneko jokalaria:“Argi daukat orain lehentasuna ondoosatzea dela”9. orrialdea

ElkarrizketaAna Eguiazabalclowna eta gizarte-hezitzailea13. orrialdea

Jaso ezazu IRUNERO etxean !!

ja [email protected] 828099

Korrika martxoaren 21ean eta 22anIrunen barrena igaroko da

Page 2: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

I runero

1950ean, Luis de Uranzukproposatuta, Udalak Kolonibilbidearen hasieratik irteneta Beraun igarotzen duenkaleari hala deitzea ebatzizuen.Francisco de Gainza Lezonjaio zen, 1658an. SevillanArte-Gramatika eta Teolo-gia ikasi zuen. Alcalako etaSalamancako unibertsitateospetsuetan eskaini zizkio-ten bekak utzi eta apaiztuzen. Irunen bizitzen jarrizen, baita bertan geratuere, 1739an hil zen arte.Parrokia-elizako erretoreizan zenak herria eta hiz-kuntza maite zituen. Zahar-tuta idatzi zuen bere obra,gure hiriari buruz argitara-tutako lehenengo mono-grafia: Historia de laUniversidad de Yrun

Uranzu, lehen aldiz 1738anplazaratuta. Hainbat datu fantasiosoaketa erabat erratuak badiraere, beste batzuk, zehazkibere garaiari dagozkionak,balio handikoak dira. Bere lanaren helburu nagu-sietarikoa Irun erromata-rren garaiko Iturisaospetsua zela frogatzeaizan zen. Ongi baino ho-beto frogatu zen, ordea,akats handia izan zela. Are-ago, Arturo Campionek Pi-rinioetako Aurizberrinkokatu zuen.Erromatarrek latinizatutakoIturritza, Iturritzar edo Itu-rrizar izango zen jatorrizkohitza. Iturri handi hura Iru-ñea eta Goi Pirineoa lotzenzituen bidean zegoen. 1987an, Irungo Udal Artxi-

boan, Gainzaren eskuizkri-buaz gain, egoera txarreanzeuden bi ale besterik ge-ratzen ez zirela ikusita,Udalak 2.000 aleko ediziofaksimila egin zuen. Goiko argazkia 1977koa da,Etxeandia etxea zaharbe-rritu gabe zegoenekoa. Iturriak: Irungo kaleen izenak.José Monje. Geografía históricade Navarra. Julio Altadill.

Olentzerok ekarritako "Moskuko Urrea"gaurgero irakurria duzuenez, eta Sara-solak baino hobeki nik deus esango ezdudanez, ezpaletik helduko diot. Liburuederrari aurkezpen polita egin zionbeste irundar batek, historiaz eta topo-nimiaz ari zelakoan, alderaketa iradoko-rra egin zuen: espazio topografikoa beraizanagatik, Urdanibia jauntxoari eskai-nitako plaza tradizionaletik langileenborrokak gogora zekartzan gerra au-rreko auzo "gorrian" barrena eramangintuen bidaian, harik eta Errusiako hi-riburuan ez baina bertan urreak dir-diregin zueneko frankismondoraino helduginen arte. A, ze garaiak, artean gazteginela!!!

Plaza txukundu berri diguten honetan,emaitzari buruzko iritziak iritzi, ikustekodago auzoa biziberrituko den. Haatik,hori ere ez dut gaurko hizpide, toponi-

mia baizik. Izan ere, orain arteko artiku-luetan historia edota euskara, toponi-mia barne, jorratu izan ditut. Eta ileurdina orrazten dugunok Irungo behekoplaza beste izen batez ere ezagutzen ge-nuen.

Urdanibiko Santxo jauntxo hark pobre-endako ospitale bat eraikitzeko agindueta orduko eraikina gure herrian histo-riak errespetatu dituen gutxitariko batda. Baina ez ditut nik jauntxoak arruntmaite, ezta herrikideekin eskuzabal jo-katzen zutenak ere (hil ondoren, be-tiere). Gainera, badugu Hondarribikomugan Urdanibia jatorrizko toponimoa,eta sikiera postarien alde, ez naiz bateretoponimoak errepikatzearen zale.

Plaza berritua izendatzeko tenorean, in-perio baten hiriburua ere ez dut usteeredugarri denik, hain gutxi orain, mun-dua nola dagoen ikusita. Plaza gorria -izenez baino ez- hangoa da, eta gurea,ilun samar geratu da.

Horregatik nik, baserritarretik pixarrabaizik geratzen ez zaidan honek, hauxeproposatuko nuke estraofizialki. Batetik,irundar indigenok ofizialtasunetik at bi-zitzen hagitz ohituak garelako; bestetik,euskara jatorra, ahoan darabilguna, pa-peretakoa baino maiteago dudalako.Proposamena zein den? Bada, aspaldi-tik egin dugun bezala, zumarrik gabekoerdal Alameda hura gogoratu eta, esa-nahiari erreparatu eta itzuli beharrean,fonetikoki geure egin dugun horixeahanzturatik erreskatatzea: LAMEDA.

LAMEDA

Xabier Kerexeta

Irun atzo Irun gaur

Francisco de Gainzakalea

IUA: 53112

Francisco de Gainza

Page 3: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

- Noiz hasi zinen aurkezle lanak egiten?Zergatik?Jende askok jakingo ez duen arren, elizakoirakurgaiekin hasi nintzen. 1970eko ha-markadan lortu genuen euskarazko lehenmeza, larunbat arratsaldetan, Familia San-tuaren elizan. Beranduago, Artigako parro-kian ere hasi ginen, baita San Martzialeragurutze bidean ere. Jose Mari “El vasco”ezinena jarri zidaten orduan. Apaizek esa-ten zidaten alferrik ari ginela, gaztelaniazmundu guztiak ulertzen zuela. Nik euska-raren alde egin izan dut beti. Elizan ere bai.

- Nola egin zenuen elizatik plazara?Ola Sagardotegiko Iñaki Bengoetxearen es-kutik izan zen, duela hogeita hamar urteinguru. Herri kiroletan aritzen zen orduan,eta Meakako jaietan aizkora erakustaldiaegitekoa zen. Ebaki kopuruak eta denbo-rak mikrofonotik esateko norbait beharzuen, eta niri proposatu zidan. Han hasinintzen. Ondoren Urdanibia plazara eginnuen urratsik handiena. Euskal Jiran, uztai-laren 1ean, Santo Tomas egunean edo SanIsidro egunean aritu izan naiz.

- Zer behar du esatari on batek? Zergatikuste duzu ondo moldatzen zarela?Garrantzitsuena da jendaurrean lagun artean bezala aritzea.Lotsarik ez eduki-tzea. Bestea, kopiatzea, dena asmatutabaitago. Erne egon behar da, telebistanagertzen denari begiratu, eta ikasi. Ni se-kula ez naiz konformatu egiten nuenare-kin. Arriskatzen eta hobetzen saiatu izannaiz beti. Eskola sortu dudala uste dut.

- Pentsatu al duzu aurkezle lana uztea?Hirurogeita bost urterekin pentsatu nuenlehenengo. Hirurogeita hamarrera luzatu

nuen ondoren. Orain, hirurogeita hamalauurte egitera noa eta heldu den urtean era-bat utziko dudala pentsatzen dut. Behar-bada, Ola Sagardotegian jarraituko dut.Orain arte hamazazpi txotx irekitze eginditut, eta hogeigarrenera iritsi nahi nuke.

-

Minbizia zenuenean ere, ez zenion aur-kezle lana egiteari utzi.Bi aldiz gainditu dut minbizia. Azkenekoa,duela sei urte. Maiatzean esan zidatenminbizia nuela. Ekainaren erdialdera ki-

mioterapiarekin hasi behar nuen, bainamedikuei tratamendua atzeratzeko eskatunien, uztailaren 1ean Urdanibia plazanaurkeztu ahal izateko. Utzailaren 2an hasinintzen. Egoera horretan egon arte, batekez daki zertarako gauza den. Indarrak ate-ratzen dira.

- Indarrak atera zenituen zuk, minbizia bialdiz gainditzeko.Hala da. Hasieran, behintzat, ez nuen oi-nazerik. Konkor bat besterik ez. Minik ezedukitzeak asko lagundu zidan aurrera egi-ten. Lehenengo aldian, nik ez nuen inolaere hil nahi. Ez nuen onartzen. Bigarre-nean, burua makurtuago eraman nuen.Orain pozik nago, ondorio txiki batzuk gel-ditu zaizkit, baina bizimodu normala egi-ten dut.

- Irungo zein ospakizun maite duzu bere-ziki? Zergatik?Euskal Jira oso festa polita da. Jende askokesaten du folklorikoegia dela, ez dela na-turala. Baina herriak parte hartzen du etagiro polita sortzen da. Uztailaren 1eko ba-serritar eguna ere asko gustatzen zait.Baina bereziki lehiaketak azpimarratukonituzke, dantza sueltokoak, adibidez.

- Irunen antolatu izan diren ekitaldi asko-ren bilakaera ikusi duzu. Nola aldatu dira?Parte-hartzeak behera egin du. Euskal Jirasalbuespena izan daiteke, gutxi gora be-hera berdin mantentzen delako eta jendegazteak parte hartzen duelako. Baina oro-korrean ez da horrela izaten, eta nik uler-tzen dut oso zaila dela jende berriaerakartzea. Zoritxarrez, festa hauetan, adi-neko jendea da nagusi. Hori argi ikusten da.

3

“Arriskatzen eta hobetzen saiatu izan naiz beti”

Irundar gehienentzat ezaguna izango da Joxe Mari Gelbenzurenahotsa. Baina gutxi batzuek lotuko dute irudiko gizonarekin. Oiartzunen jaioa izan arren, hamarkadak daramatza emaztearekinMeaka auzoan bizitzen. Burdingintza izan du ofizio, eta baratzeanere aritzen da. Hala ere, aurkezle, esatari edo animatzaile lanak egindu ezagun Irunen. Hogeita hamar urtez aritu da herri kirolarekineta euskal kulturarekin harremana izan duten ekitaldietan.

Joxe Mari Gelbenzu, ekitaldi bat aurkezten.

Joxe Mari Gelbenzu:

Page 4: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

4

Korrika jendetsuaKorrika jendetsuaizango da aurten Iruizango da aurten Irunennen

AEKko ikasle izan zen lehe-nengo: “Ikastolatik aterata, in-guru erdaldunean murgildunintzen, eta galdu nuen euskaraegoki hitz egiteko eta idaztekogaitasuna”. Geroago irakasleizan zen Hendaian, baita Barne-tegietako arduradun ere. Gauregun musika du lanbide, bainaKorrikaren antolakuntzan ari-tzen da bi urtean behin. Zazpi-garren Korrikan izan zen, lehenaldiz, Bidasoko Batzordeko ar-duradun, 1991n. Gustuko duenlana dela nabarmendu du: “Osoesperientzia polita eta atseginada”.Aurten are bereziagoa izan da,Korrika 19ren abestia konposa-tzen aritu delako, kontrabaxua-rekin. Zeregin horretarakoelkartu dira AEKrekin eta Korri-karekin harremana duten hain-bat musikari.

Bi aldiz zeharkatuko du Korrikak Irun.Oiartzungo Gurutzetik iritsiko da Lan-detxara, martxoaren 21ean. Endarlatsanhartuko dute lekukoa beratarrek. Hu-rrengo egunean, goizean goiz, Hendaiatikbueltatuko da, Irun gurutzatuta Honda-rribirako bidea hartzeko. Egun horietan,milaka irundar ariko dira euskararen aldekorrika. Mobilizazio hori ahalbidetzeko,hilabeteak daramatza lanean eskualdekoKorrika Batzordeak. Mattin Sorzabalbereda arduraduna.

Korrikaren edizio bat bukatu bezainpronto, hurrengoa prestatzeari ekitendiote AEKko kideek. 1980an antolatuzuten lehena, eta bi urtean behin egitendute 1985az geroztik. 2015ekoa Korrika-ren 19. edizioa izango da. Martxoaren19an irtengo da Urepeletik, eta Bilbonbukatuko da, hamar egunez Euskal He-rrian zehar gelditu gabe aritu ondoren.Hilaren 21ean, larunbat eguerdian iri-tsiko da Irunera. Ondorioz, “ikusgarria”izango dela uste du Mattin Sorzabalbe-rek: “Ia ikastetxe guztiek baieztatu dutehaien parte-hartzea. Real Unionek kilo-metro bat egingo du, klubaren mendeu-rrena dela eta. Kultur elkarteek etaudalek ere parte hartuko dute. Deneta-rik daukagu aurten”. Gainera, Xenofobia-ren eta Arrazakeriaren KontrakoNazioarteko Eguna da martxoaren 21a.Hori dela eta, EH 11 Kolore erakundeaketa gaiarekin lotutako beste zenbait ko-lektibok Irunen egingo dute korrika.

Saltsa hori guztia kudeatzeko AEKri la-guntza eskaintzea da Bidasoko KorrikaBatzordearen ardura nagusietako bat.

Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua-ren baitan, aurreko eta ondorengo aste-etan, Korrikaren eta euskararen aldeegingo dituzten jarduerak bideratzea.Martxoaren 5erako, Bertso Saioa pres-tatu du Irunabar elkarteak Kabigorrin.Korrikak Irun zeharkatuko duen egu-nean, martxoaren 21ean, kantu bazka-ria antolatu du Elatzeta Elkarteak,Landetxa Auzo Elkartean. Mikel Markezeta Arkaitz Miner musikariak ariko diraotordua girotzen. 14:30ean izango daeta 25 € balio du tiketak. Urdanibia pla-zaren inguruko tabernariak eta elkarteakarratsalde-gau pasa prestatzen ari dira.

Martxoaren 25ean Korrika Txikia egingodute hiriko eskoletako haurrek. “Udal,elkarte edo talde ezberdinek osatzenduten menua da Korrika Kulturala. Eus-kararekin eta euskal kulturarekin lotu-tako edozein ekitaldi egitarau horrenbarruan sartzeko aukera dago”, azaldudu Mattin Sorzabalberek.

Ezinbesteko diru-iturriEzkutuan gelditzen den beste betekizun

bat ere badute Batzordeko kideek. Auzozauzo aritzen dira, merkatariei laguntzaekonomikoa eskatzen. “AEKk bere fun-tzioa aurrera eraman ahal izateko, Ko-rrika da diru iturri nagusia. Hurrengo biurteetarako etekin ekonomiko handiaahalbidetzen du”, gogoratu du MattinSorzabalberek. Korrika festa handia da,milaka euskaldun eta euskaltzale mugia-razten ditu. Baina gogoratu behar daeuskararen egoerak egiten duela beha-rrezko. Bereziki Nafarroan eta Iparral-dean euskararen irakaskuntza sustatzekotraba handiak daudela azpimarratu duarduradunak. Mezu baikorra zabaldunahi izan du, hala ere: “Euskahaldun daKorrikaren aurtengo leloa. Gogoratunahi dugu milaka lagun euskaldundu di-rela azken hamarkadetan. Denon arteanlortu dugula, horretarako gai garela, etagaitasun hori baliatzen jarraitu behar du-gula”. Ehun euskaltegi eta bostehun ira-kasle baino gehiago ditu AEKk. Egiturahori mantendu ahal izateko, ezinbeste-koa du Korrikan jasotzen duen babesaeta elkartasuna.

Goian ezkerrean, Mattin Sorzabalbere, 19. Korrikaren aurkezpenean.

Mattin Sorzabalbereren 13. Korrika

Page 5: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

5

Hiriko ikastetxeekin lankidetzan antolatu duIrungo Udalak Euskararen Hilabetea. Martxo-aren 5ean hasi eta hilaren 27an bukatuko da.Hiru antzerki emanaldi egingo dituzte tartehorretan. Adinaren arabera banatuko dituzteikusleak. Haur Hezkuntzako umeek “Hiru txe-rritxoak” antzezlana ikusiko dute, Glu GluProdukzioak konpainiaren eskutik. Ipuin kla-sikoan oinarrituta dago obraren haria, bainaegungo edukiak eta formak gehitu dizkiote.

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasle-entzat, “New Orleansko Cyrano” antzeztukodu Vaiven Produccionesek. Edmond Ronstan-den pertsonaia klasikoa XX. mendeko EstatuBatuetara eramango dute. Cyranoren eta Ro-xanen arteko maitasun istorioa jazz doinue-

kin girotuta kontatuko dute. Derrigorrezko Bi-garren Hezkuntzako gazteek “Jauzi hiru-koitza” antzezlana ikusiko dute. Gertukonorbaiten heriotzaren ondorengo dolu-pro-zesuari buruzko hausnarketa proposatuko duPikor Teatro konpainiak.

Antzerki emanaldietako gaiak ikasgeletanlandu ahal izango dituzte ondoren, antzerkikonpainiek prestatutako material didaktikoariesker. Euskararen hilabeteari amaiera ema-teko, Irungo haurren eta gazteen euskarazkoekoizpenak argitaratuko ditu Udalak, bi aldiz-kari berezitan. Batak Haur eta Lehen Hez-kuntzako ikastetxeetan egindako euskarazkolanak bilduko ditu; besteak, Bigarren Hez-kuntzako institutuetako ikasleek landutakoak.

MOTA GUZTIETAKO LAN ETA KONPONKETAK ETXETAN

NAHIZ DENDETAN

a Arotzeriaa Margolanaka Zaharberritze

lanak

a Lorategiaka Iturgintza

DAVID: 655 70 98 93

a Sarrailaka Elektrizitateaa Instalazio zein muntaketak

aGarbiketa bereziaketa abar

Martxoaren 2tik 13ra egin daiteke SolasJolas programan parte hartzeko aurre-ins-kripzioa. 010 / 943 50 51 52 telefono zen-bakian, i r un .o rg web gunean edo HAZbulegoan egin daiteke, egunero 8:00etatik22:00etara. Fernando San Martinek azpi-marratu du aurten garrantzi handia izangoduela posta elektronikoa emateak: “Komu-nikazio guztiak bitarteko hori erabiliz egingoditugu. Beraz, eman ezean, interesa duenakoso erne ibili beharko du”. Onartutako hau-rren behin-behineko zerrenda martxoaren23an argitaratuko dute. Plazen zozketa api-rilaren 13an izango da.

Behin plaza eskuratuta, behin betiko izene-matea egin beharko dute haurren gurasoek.Irun Txartela edukitzea ezinbestekoa izangoda horretarako. Behin betiko inskripzioarenepea apirilaren 20an hasi eta 30ean buka-tuko da. Internet bidez egin ahal izangodute gurasoek, SAC24h zerbitzuari esker.Iazko prezioari eutsi dio Irungo Udalak.

70na euro ordaindu beharko dute haurrek.Txanda batean bi anai-arrebak edo gehia-gok parte hartzen baldin badute, 52,50euro ordainduko du bakoitzak. Plazei dago-kienez ere, joan den urteko kopuruak man-tendu nahi ditu Udalak: 515, uztailean, eta100, abuztuan.

Solas Jolas udaleku irekia udaran egingodute, uztailaren 3tik 24ra, eta abuztuaren4tik 25era. 2005. eta 2010. urteen arteanjaiotako haurrek parte hartu ahal izangodute. Gainera, Lehen Hezkuntzako bosga-rren eta seigarren mailan dauden eta di-bertsitate funtzionala duten haurrak ereonartuko dituzte. Fernando San Martin Eus-kara ordezkariak Irungo gabezia handiene-tariko bat onartu du: “Euskararidagokionez, Udalaren erronka nagusia daumeek eskolan ikasi duten hizkuntza kaleangehiago erabiltzea”. Ikastetxetik kanpo eus-karaz aritzeko aukera izango dute haurrekSolas Jolas udalekuetan.

2015. urtean hirian euskara sustatzeko bi ekimenak aurkeztuditu Irungo Udaleko Euskara Arloak. Fernando San Martinordezkariak azaldu du Euskararen Hilabeteko programa, etaSolas Jolas udaleku irekiak izango direla “udal apustua” dio,hizkuntzarekiko jarrera hobetzeko eta gazteen artean erabi-lera sustatzeko: “Oso harrera ona dute ekimen horiek, gu-raso, ume eta eskoletako irakasleen artean”.

Euskara sustatzeko ekimenak aurkeztu ditu

Irungo Udalak

Zabalik dago Solas Jolas udalekuetarako aurre-inskripzio epea

Page 6: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

6

Zer aldatuko zenuke Irunen?

María José Sofía

Irunen dauden zerbitzuaklekuz aldatuko nituzke. Esatebaterako, HAZ, Lanbide etabeste zenbait zerbitzu osourruti daude. Izapide askoegin behar dituzunean ezduzu denbora leku batetikbestera joateko.

Dena den, orokorrean, Irunnahiko ondo ikusten dut etaez nuke gehiegi aldatuko.

Paquita Rodríguez

Kaleak gehiago garbitu behardira. Kolon Ibilbidea besterikez dutela garbitzen ematendu; gainontzeko auzoak eregarbitu behar dituzte.

Era berean, kale asko zaku-rren kakaz beteta daude. Za-kurren jabeek jaso behardituzte.

INKESTA

Gabriel Gil

Irunen politikariak aldatubehar dira. Gauza bat esaneta beste bat egiten dute. He-rritarroi ez digute kasurik egi-ten.

Adibidez, Behobian, AzkenPortuko auzoan, autoak apar-katzeko arazo handiak daude.Gainera, aparkaleku berriakegin arren, daudenak kentzendituzte. Ez da normala.

Sergio Esteban

Musika eta kultura gehiagosustatu beharko lituzkete.Amaia KZ eta Kontserbato-rioa dauzkagu, baina ezdaude herritarren erabilpe-nerako irekita. Kontzertu bateman nahi izatekotan oztopoasko aurkitzen dituzu.

Inguruko herri askotan kulturzentroak askoz hobetodaude. Ez dut eskatzen berribat egitea, daudenak ge-hiago erabiltzea baizik.

Eugenio Beracierto

Oraintxe Kolon Ibilbidetikpasa naiz eta baldosa askoerdi altxatuak daude, batzuk2 edo 3 zentimetro altxatuakere. Ez dut ulertzen nola dau-den arazo hauek, berria izaki.

Ez nuke besterik aldatukoIrunen, hiri segurua da, na-hiko garbia dago...

Boubeta Fernández

Kolon Ibilbideko baldosakoso gaizki daude. Batzuk ezdaude ondo jarriak eta na-hiko arriskutsua iruditzenzait. Egun batean zerbait ger-tatuko da.

Halaber, euria egiten due-nean ez da oso erosa hemen-dik ibiltzea, bustitzenbaitzara.

Page 7: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

7

Eguneko zentroaren ateak zabaldu zizkien CaserBetharramek inaugurazio ekitaldira hurbildu zirenpolitikariei, gizarte ongizatearen sektoreko ordez-kariei eta kazetariei. Egongela, jantokia, sukaldeaeta komunak bisitatu zituzten, patxadaz eta elka-rrizketarako eta elkartrukerako gogoz. Azpiegiturakeskaintzen dituen aukerak bertatik bertara ikusi on-doren, akordioaren garrantzia azpimarratu zutenCaser enpresako eta ekimenean parte hartu dutenerakundeetako ordezkariek. Otsailaren lehenean si-natu zuten akordioa Pirinio Atlantikoetako KontseiluNagusiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Iparraldeko nahiz hegoaldeko erabiltzaileakHego Lapurdiko biztanleek zeukaten “beharrari”erantzuten diola baieztatu zuen Kotte EcenarroHendaiako alkate eta Pirinio Atlantikoetako Kon-

tseilu Nagusiko lehendakariordeak. Anakako etaBetharrameko eguneko zentroetan hartuko dituzteorain. Erabiltzaileek Kontseilu Nagusiak ematenduen dirulaguntza jasoko dute. “Kooperazio ekintzazehatzak eskatzen dizkigute: hona adibide bat”, na-barmendu zuen Ecenarrok. Diskurtsoak alde baterautzita, herritarrek ekintza “errealak” eskatzen dituz-tela berretsi zuen Jose Antonio Santano Irungo al-kateak: “Pertsonengan eragin zuzena izan behar dumugaz gaindiko elkarlanak”. Pirinioetako mugaosoan aitzindaria da akordioa. Aitor Kerejeta Hon-darribiko alkateak gogoratu zuen duela gutxi “pen-tsaezina” izango zela.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ikuskatuko du egunekozentroa, Bidasoaren bi aldeetako erabiltzaileei bal-dintza berberak bermatzeko. “Nagusien giza esku-

bideak zaintzea ezinbestekoa da. Nagusien aldeegiten ez duen gizarteak ez dauka etorkizunik”,adierazi zuen Martin Garitano Ahaldun Nagusiak.

Erabateko arreta Eguneko zentroan gosaria, bazkaria eta askariaegingo dituzte erabiltzaileek. Profesionalen arta-pena jasoko dute, garbitasunari eta sendagaien ku-deaketari dagokionez. Gainera, mugikortasunahobetzeko ariketak egingo dituzte. Erizainen la-guntza izango dute une oro, eta, behar izanez gero,medikuen arreta ere bermatuta dute. “Langileak hi-rueledunak izango dira”, gogoratu zuen Laura Ro-dríguez Caser Betharram egoitzako zuzendariak.Iparraldeko erabiltzaileei egokitutako eskaintzaegingo dute.

Otsailaren 18an egin zuten Caser Betha-rram egoitzan dagoen eguneko zentroarenirekitze ekitaldia. Urteak zeramatzan az-piegiturak hutsik, Irunen eta Hondarri-bian ez zegoelako nahikoa eskaririk.Anakako zentroa nahikoa zen eskualdekoadinekoen beharrari erantzuteko. BainaGipuzkoako Foru Aldundiak eta PirinioAtlantikoetako Kontseilu Nagusiak lortu-tako akordioari esker, Iparraldeko erabil-tzaileak hartuko ditu orain Betharramekozentroak.

Eguneko Zentroa zabaldu dute Caser Betharramen

Laura Rodríguez, Caser Betharrameko zuzendaria. Caser Betharram egoitzaren irudi bat.

Jende asko hurbildu zen Caser Betharramera eguneko zentroaren aurkezpenera.

Page 8: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

k i r o l a k8

Espainiako txapeldunorde izanda Velaz IPO kirolean, Flash ar-tzain-txakur belgikarrarekin. Otsailararen 6an, 7an eta 8anizan da txapelketa, Laguna deDueron, Valladoliden. “Lau ur-teko lan gogorraren eta buru-hausteen saria izan da”, adierazidu txakur-trebatzaileak. Hiruproba gainditu behar izan dituzteVelazek eta Flash-ek txapelke-tako podiumera igotzeko: Mia-keta, Obedientzia eta Babesa.Miaketan, txakurraren usaimenabaloratzen dute epaileek. Obe-dientzian, gidariarekin duen ha-rremana. Eta Babesean,txakurraren oldarkortasuna, kon-trolerako gaitasuna eta urdurita-sun maila. “Hiru probetako bakarbatean huts egitea garesti or-daintzen da”, azaldu du Velazek.

Araudiaren zorroztasuna delaeta, arraza batzuetako txakurrekbaino ez dute parte hartzen IPOlehiaketetan. Rottweilerrak, do-bermanak eta boxerrak ikus dai-tezke, baina artzain txakuralemaniarrak eta belgikarrak diragehienak. Pantxike Velazek ustedu, gaur egun, belgikarra dago-ela beste guztien gainetik: “Senikaragarria duten txakurrak dira,oso azkarrak. Lanerako eta es-fortzurako gaitasun handia dute”.IPO lehiaketetan aritzen direntxakur asko polizien eta milita-rren eginkizunetarako erabiltzendituzte geroago. Europa Iparral-deko eta Erdialdeko herrialdee-tan errotuta dago Schutzhundkirola. Euskal Herrian, berriz, iaguztiz ezezaguna da. Irunen ur-teak daramatzate IPO probakprestatzen. Baina irla modukoada, salbuespena.

Bi harmarkada txakurrekin laneanDuela hogei urte hasi zen Pan-txike txakurrak trebatzen. Rott-weiler bat zeukan, eta etxean

zintzoa bazen ere, kalera irteteanbere onetik ateratzen zen asko-tan. “Konturatu nintzen, horre-lako txakur bat edukitzekotan,behar bezala heztea beharrezkoadela”, aipatu du Velazek. Artzaintxakur alemaniarrak prestatuizan ditu, eta belgikarrekin dabilorain. Txakurra hezteko kontuanhartu beharrekoak azpimarratuditu trebatzaileak: “Hasierako lo-tura lortzeko, txakurrarekin den-

bora asko pasatzea ezinbestekoada, jolastea, paseatzea. Entrena-tzerakoan, errespetuz aritu be-harra dago. Txakurra ezin da ezeregitera derrigortu”.

Meakako lursail batean entrena-

tzen du, Irungo beste lauzpabosttrebatzailerekin batera. “Jokineta Txetxu del Molinoren la-guntza azpimarratu nahi nuke”,nabarmendu du trebatzaileak.

Euskal Herrian IPOak duen tradi-zio eskasa eguraldiarekin etaorografiarekin lotu du Velazek:“Probak lursail zabaletan egitendira, eta hemen oso zaila da sorolauak aurkitzea. Gainera, entre-namendu bakoitzaren ondorentxakurra garbitu behar izatendugu, lokatzez beteta bukatzenduelako”. Kirol elkartea sortzekobidean dira Irunen: “Nolabaitekoaitortza bilatzen dugu, diru la-guntzak eskatu ahal izateko, adi-bidez”.

Zaila da IPO lehiaketetan inolakobabesik gabe aurrera egitea.Munduko Txapelketarako sailka-tzea lortu du Velazek. Baina Txe-kiar Errepublikan izango da etaezin izango du bidaia ordaindu.

Txakurra heztea, kirol bilakatuta

XX. mendearen hasierako Alemanian dauka jatorriaSchutzhund edo IPO (Internationale Prüfungs Ordnung) izeneko kirolak. Alemaniar artzain- txakurraren garapenari begira, entrenamendu probak diseinatu zituen orduan Max von Tephanitz aristokratak. Arrazaren ezaugarriak eta gaitasunakmantentzeko asmoz, probak gainditzeko gai ziren txakurrak hautatuko zituzten ugalketarako. Gaur egunkirol bilakatu dira proba horiek, eta mundu osoanzehar ditu jarraitzaileak. Baita Irunen ere. PantxikeVelaz da zaletasun horren adibide. Pantxike Velaz Laguna de Dueroko txapelketan bigarren sailkatu zen.

Bigarren izan da Pantxike Velaz Espainiako IPO Txapelketan

“Sen ikaragarria dutentxakurrak dira, oso

azkarrak”

“Hemen oso zaila dasoro lauak aurkitzea”

Page 9: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

k i r o l a k 9

BAKAILAOA DASTA EZAZU

- Zergatik erabaki duzu Manzanaresera itzultzea?Lehen hiru asteetan atsedena hartzekoagindu didate, ezin dut mugimendurikegin. Irunen bakarrik nengoenez, etxeraetortzea erabaki dut, neskaren eta gura-soen laguntzarekin eramangarriagoaizango delakoan. Medikuak berak ere,zentzuzkoena zela esan zidan. Errehabili-tazio lanarekin hasteko itzuliko naiz Iru-nera.

- Ez al da gogorra izango horren urrutitiktaldearen emaitzak jarraitzea?Bai, zalantzarik gabe. Baina gogorrena dakantxan lehiatzen ez egotea. Partida bere-ziak datoz, taldeak norabide ona darama,eta bigarren itzulia zirraragarria izan dai-teke. Nik ezin izango dut pistan lagundu,eta inpotentzia handia sentitzen dut.Dena den, oso argi daukat nire lehenta-suna ondo osatzea dela.

- Izan al duzu lehenago lesio larririk? Zergomendatu dizute?Belauna bihurritu izan dut, baina hiru as-teko kontua da hori. Oraingoan, pazientziahandia izateko esan didate. Gainera, ni

gaixo txarra izan ohi naiz normalean. Ga-rrantzitsuena lesioa erabat sendatzea delaazpimarratu didate, etorkizunean berriroez hausteko edo bestelako ondoriorik ezizateko.

- Belaunezurreko tendoia hautsita, bainaoinez irten zinen Algemesíko kantxatik.Min handirik ez neukanez, oinez ateranintzen. Patxi Farea fisioterapeutak esanzidan belaunezurra lekuz kanpo izangonuela. Baina medikuak segituan ikusi zuentendoia hautsita neukala. Nik ez nekienzenbat denboratarako lesioa izan zite-keen, eta igoera fasea jokatzeko prestegongo nintzen galdetu nion medikuari.Ideia burutik kentzeko erantzun zidan.

- Ezaugarri bereziko pibotea zara. Taldeakzure lanaren falta nabarituko duela usteduzu?Ezaugarriena egia da. Lekua ondo finka-zen dut, hutsuneak irekitzen ditut, eta de-fentsarentzat pibote deserosoa naiz. Zailada beste jokalari mota batekin lan hori or-deztea. Baina taldekideek kalitate handiadute, badituzte beste baliabide batzuk.Nire hutsunea ahalik eta gutxien nabari

dadin lan egingo dute.

- Zer nolako etorkizuna ikusten diozu Bi-dasoari? Play off-ean sartuko al da?Baietz esango nuke. Lehen itzulia kaskarraizan zen, baina bigarrenean ondo ari gara.Taldeak estropezu egingo du noizeanbehin, hori saihestezina da. Hala ere, era-gozpen bakoitzaren ondoren altxatuegingo da, eta azkenean helburua betekoduela uste dut.

- Ez dakigu elastiko horia berriro jan-

tziko duzun. Oraingoz, zein da Bidasoa-Irunen egin duzun denboraldiaren balo-razioa?Kirol arloan, ez dut uste ehuneko ehuneman dudanik. Partida onak egin ditut,baina txarrak ere bai. Behin ere ez dutkantxa erabat asebeteta utzi. Arantza txikihori geratu zait. Gainerakoan, oso gusturaibili naiz Irunen, taldekideei eta zuzenda-ritzari dagokienez inolako kexarik ez dut.Eskertzekoa izan da jaso dudan tratua.

Etxean dago jada Pedro Fuentes Bidasoa-Irun eskubaloitaldeko jokalaria, Manzanares herrian, Ciudad Realen.Belaunezurreko tendoia hautsi zuen otsailaren 15ean, Bidasoak Algemesín jokatu zuen partidan. Mugimenduarrunt batek ondorio latza izan du, eta bost edo sei hilabeteko epea beharko du Fuentesek osatzeko. Denboraldi honetan, behintzat, ez du berriro Bidasoarenelastikoa jantziko.

“Argi daukat nire lehentasuna ondoosatzea dela”

Sin Finen aurkako partiduan Bidasoako jokalariek Pedro Fuentesi animoak bidali zizkioten.

Pedro Fuentes

Page 10: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

10

“XVI. eta XVII. mendeetako Bidasoa ibai-ahokoazpiegitura hidraulikoak” liburua plazaratu da

Iñaki Garridok, Jesús eta Josu Laguardiaketa Lauren Etxeparek elkarlanean idatziduten liburua Serapio Mugica bekarekinsaritutako ikerketa-proiektuaren emaitzada. Gipuzkoan bederen, ikerlan aitzindariadugu hau. Berritasun gisa, lehen aldiz aterako da merkatura bertsio elektroniko batean.

"Azpiegitura hidraulikoak Bidasoko ibai-ahoan: Jaitzubiko ibai-azpiarroa (XVI. -XVIII. mendeak)" lanaren aurkezpen eki-taldia joan den otsailaren 17an eginzuten egileek, baita Pedro Alegre Infor-mazioaren Gizarteko ordezkariak eta Sa-grario Arrizabalaga Udal Artxibokoarduradunak ere. “Serapio Mugica Bekari esker, gure hiria-ren historiari begira garrantzitsuak direndokumentu-funtsak tarteka publiko zaba-lari hurbiltzeko eta ezagutzeko aukeraizaten dugu. Hemen dugu horren adie-razgarria, bere egileek hilabetetan eta hi-labetetan gogor lan egin ondorenargitaratu dena. Horiei esker, badugu da-goeneko peperezko euskarria eta, gai-nera, aurten, gauza berria, baitae-booken ere, horrek dituen abantailaguztiekin”, adierazi zuen Pedro Alegrek. Egileek berek “diziplina anitzeko proiektubat” gisa definitu zuten hasierako azter-keta-proposamenean. Lana garatzeko be-tiko dokumentazio bilaketa egin behar

izan da, eta landa-lan garrantzitsu bat erebai, ikerkuntza-eremu zuten errota etaburdinolen aztarnak ezagutzeko. Bi lan-ildo horiek islatzen dira liburuan,non, azpiegitura hidrauliko horien bila-kaera historikoa zehatz-mehatz azter-tzeaz gain, nolakoak izan ziren erakustenbaitute, izaera teknikoko planoak etabestelako dokumentu grafikoak eran-tsita. Horren ondorioz, Gipuzkoan bede-ren, ikerlan aitzindaria dugu hau, eta aldiberean ekarpen garrantzitsua da HirikoOndare Historiko Arkitektonikoaren Kata-logoa osatzen jarraitzeko.Bestalde, ikuspegi material batetik, libu-ruaren argitalpena dibulgazio-izaera han-diko tresna izateko pentsatu da; horihorrela, plano zabalgarri bat du erantsia,gida modura, herritarrei gure antzinakoindustria-ondarearen adierazpide ga-rrantzitsua ere baden hori guztia in situdisfrutatzen eta ezagutzen lagundukodiena.

Aurtengo berritasuna, paperezko betikoargitalpenaz aparte, horren bertsio elek-tronikoaz disfrutatzeko aukera ere izangoda. “Hemendik aurrera argitalpen guztie-tan egin nahi dugu horrela, bertsio digitalbaten bidez izateko irispidea. Gainera,Webaren bidez Irun Txartelarekin liburubakoitza erosteko aukera ere lantzen arigara”, zioen Pedro Alegrek. Dena dela,oraingoz www. i r un .o rg webean 12 euro-ren truke eros daiteke. Paperezko ber-tsioak 20 euro balio du, eta ohikolekuetan, HAZen eta Udal Artxibategianaurkitu ahalko da.

Bertsio elektronikoa

Iñaki Garrido, Pedro Alegre, Jesús La-guardia, Lauren Etxepare eta JosuLaguardia.

Lapitze auzoko Altzubide baserria hasieran burdinolaeta ondoren errota izan zen.Lehen aipamena 1574. urte-koa da.

Page 11: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

11h a u r r e n l e i h o a

ez Baietz euskaraz mundu osoa arg ituToki Alai LH

Behin batean bazen ilargi bat. Bere izena Txitxi zen, bainabere lagunek ipur zikin deitzen zioten. Ez zekien euskaraz,horregatik deitzen zioten horrela. Gauak eta urteak pasaziren eta ilargiak bere argia galdu zuen. Egun batean ilargiaizarrengana joan zen eta esan zuen: “euskaraz irakatsiko di-dazue, mesedez?” “Zuri? Bai noski! Bihar bertan hasiko gara”.Hurrengo egunean ilargia izarrengana joan zen eta euskarairakasten hasi ziren. Gaua iritsi zen eta ilargiak euskarapixka bat ikasi zuenez argi pittin bat lortu zuen. Bere gura-

soek ez zekiten euskaraz eta horregatik erdaraz hitz eginbehar izaten zuen beraiekin. Hurrengo egunean honela esanzien ilargiak: “izarrak euskara irakasten ari zaizkit”, etaamak esan zion: “nolako zortea duzun!” Ilargia egunero joatenzen izarrengana. Egunak pasa ziren eta ilargia euskaldunduegin zen. Ilargia konturatu zen bere argia berreskuratuzuela. Hanik aurrera ilargiak euskaraz hitz egin zuen etabere argia betirako mantendu zuen, mundu osoa argituz.

ZURAIDE TELLETXEA 2. A

Page 12: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

gaztea12

Etxeko txikiak limurtu dituensare sozialik bada, hori da, ez-bairik gabe, Youtube. Miniatu-rak eta erlazionatutakobideoak azaltzen dituenezgero, haren interfazeak apenasbehar duen irakurmenik edoidazmenik barneratu ahal iza-teko. Nor ez da geratu "saretanpreso", bideo bat bestearenatzetik ikusi beharrez, ikusitakoazkenaren iradokizunei ja-rraiki?

Bestetik, dispositibo mugikorrek, hala nola smartphonek eta table-tek, sekulako erakarmena dute haurrengan, neurriengatik eta elka-rreraginkortasunarengatik. Askotan aditu ohi da nola daudengurasoak mira-mira eginda, seme-alabek mugikorrarekin erakustenduten trebezia dela eta. "Nik neuk baino hobeto!" ez al diegu behinbaino gehiagotan entzun?

Honetaz guztiaz jakitun, Googlek aurrera egitea deliberatu eta You-tube Kids garatu du: dispositibo mugikorrentzako aplikazio bat da,zuzenean pentsatua dagoena txikienek bideoak kontsumi ditzaten.

Ezaugarri nagusietariko bat da testuz zein ahotsez bilatu ahal izangodela. Orain umeek zuzenean hitz egin ahal izango diote dispositibo-ari, eta ahotsaren bitartez gaiari loturiko bilaketak egingo ditu.

Beste ezaugarri bat, funtsezkoa hau ere, iragazkiarena izango da; ale-gia, gomendagarria ez den edukietara ez dute sarbiderik izango, etabaimendutakoek "ikuskizunak", "musika", "ikasketak" eta halako ka-tegoriatan sailkatuko dira. Horrela, entretenimendua ez ezik hezibi-dea ere aukeran izan dezakegu.

Edukian bertan, gainera, gurasoen iritziak bilduko dira, aldez aurretikezagut ditzagun ikusi nahi dugunaren nondik norakoak eta nolakoak,youtubera igo zuenaren proposamenaz gain.

Eragozpenak ere aintzat hartze aldera, esan beharra dago umeekjoera handia dutela Youtube tai gabe kontsumitzera tabletean. You-tube Kids honek, aldiz, denboragailu bat du, guk erabakitako den-bora-tartea gaindituta deskonektatuko duena. Ideia ona da txikitatikkontsumo digitala ere moderatzera ohitu daitezen.

Oraingoz aplikazioa Estatu Batuetan baizik ez dago, baina datozenasteetan Espainian ere egongo dela espero da; zain gauden bitar-tean, Pirritx eta Porrotxen bideoak ikusten jarrai dezakegu.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

Youtube kids, umeentzako bideoen sarea Literatur Sariak

Txuku-txuku-traka-traka… burdin kirrinka,trena balaztatzen hasi da burdinbidea zarra-mazkatuz. Ireki dira ateak. Takoi hotsa,denak presaka, galtza luze italiarrak, La-coste, Laiberto, gizon dotore baten zapatamarroi ilunak, lehenengo klasea, agian?Denak erdi lasterka, atzetik akuilua ziztakaedukiko balute bezala, erne! Tupust egineta ia lurrera erori da andere apaindu bat,mugikor baten oihua, baina inork zirkin ez...

Txingudi Ikastola BHI

Irrifarre distiratsu hura...Trena iritsi da Oaxacara.Milaka pertsona. Milaka zeregin. Milakahelburu. Topaketa atsegin bat bi lagunonen artean. Hainbeste marketakoarropa garesti daramatzaten pertsonenartean, euro gutxiko konjunto bat dara-man neska bat ageri da. Urduri. Begira-darekin norbait bilatzen.Baina ez du aurkitzen pentsamenduanduen aurpegia. Irrifarre distiratsu hura...Eta itxarotea besterik ez dauka. Hamarminutu. Hogei. Ordu pare bat. Baina irri-farre distiratsudun mutila ez da ager-tzen.Norantz jo, helmuga non dagoen jakingabe? Zaila, bide aproposa aukeratzea.Baina saiatu egiten da, eta tren geltokitikpauso azkarrak emanez aldentzen da.Badaki nora joan. Badaki, seguru,ahaztu egin dela ordu aldaketagatik.Bere bila joango da Huatulcora.Ia bost ordu beranduago iritsi da, taxi bathartu behar izan ondoren. Baina urteoso bat itxaron eta gero, zer dira bostordu beretzat?Ordaindu ondoren, maitemindu egin dabegi aurrean daukan paisaiaz. Hon-dartza harrigarri bat. Tenperatura berobaina aproposa. Ehundaka pertsonaudaz gozatzeko prest. Denak pozik,

denak alai.Martxan jarri da berriro ere, maleta iaarrastaka daramala. Bere helmugageroz eta gertuago dago. Geroz eta ur-duriago ari da jartzen, nahiz eta paisaialasai bat eduki begi bistan. Hainbestepentsamendu buruan, non ezin ezer argiikusi. Hain polita da Mexiko...Azkenean iritsi da. Etxe handi bat, a-tzeko aldean hondartza txiki eta pribatubat daukana. Seguru hor aurkitukoduela, kremarik gabe eguzkia hartzen,azala nahiko beltzarana daukalako jada.Etxearen inguruan buelta osoa emanondoren, hondartzara iritsi eta maleta lu-rrera bota egiten du.Korrika hasten da, malkoak masailetatikirristatzen ari direla. Metro gutxi batzue-tara dago bera, izugarrizko harriduraaurpegiarekin. Erlojua begiratu etaeskua ahora eramaten du, ezin sinetsirikahaztu egin dela. Baina berdin du, iritsida. Eta hor dago, hain urrutitik etorri denneska maitea, irrifarre distiratsu huraduen mutilarengana lasterka hurrera-tzen. Abiaduraren emozioarekin lurreraeta guzti botatzen du mutila, besarkadabatean.“Itzuli naiz.” Dio neskak.Eta konturatzen da zer nolako paradisuaden Mexiko, batez ere irrifarre distiratsuhorrengatik…

3. maila AIPAMEN BEREZIAAinhoa Fischer Tina

Page 13: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

13gaztea

Barre algarak sortzea baino gehiago bilatzendu Ana Eguiazabal irundarrak sudur gorriaeta ileordea jartzen dituenean. Ez da pailazohutsa. Gizarte-hezitzailea da, arteterapian, ba-rreterapian eta psikodraman espezialista.Umorea eta artea erabiliz, tailer bereziak eskaintzen ditu enpresa eta elkarteetan.

- Zergatik ikasi zenuen GizarteHezkuntza? Zerk erakarri zin-tuen?Pertsonekin eta pertsonentzatlan egitea gustatzen zait. Gizarte-hezitzaileak arazoak edo konpon-bidea behar duten gatazkakkudeatu behar ditu. Egia da nikirudikatzen nuena baino askozgenerikoagoa dela unibertsita-teko karrera. Hala ere, asko ikasinuen. Hiru urte zoragarri izanziren.

- Artea eta umorea uztartzen di-tuzu Gizarte Hezkuntzarekin.

Pertsonarekin eta giza hazkunde-arekin lotura duen edozer lantzeagustatzen zait. Umoreari dago-kionez, oso oker gaudela ustedut. Besteei egiten diegu barre,eta broma oldarkorrak egiten di-tugu. Nik, clown saioen bidez,gure buruaz barre egin dezagunbilatzen dut. Bere buruaz barreegiteko gai dena pertsona indar-tsua izango da.

- Clowna fizkiozko pertsonaiada? Zenbat du errealetik?Ez da fikziozkoa. Gure barruandagoen izakia da, umila, bihoz-

bera eta sutsua. Gugan hori esna-razteak intentsitate handiagoare-kin bizitzea ahalbidetzen digu.Horregatik da clown bakoitza ez-berdina, norberaren berezitasu-nak indartzen dituelako. Clownagaratzea oparia izan da niretzat.

- Psikodrama ere lantzen duzu.Zer da?Bizitzako eszenen dramatizazioada. Gure egunerokoan eteteko,eta egindakoaz edo gertatuta-koaz hausnartzeko aukera ema-ten digu. Esate baterako,elkarrizketa bat birsortzeak, edoerrepikatzeak, beste ikuspegi bateman dezake. Entrenamendugunea da psikodrama, eta osoeraginkorra izan daiteke.

- Osagai horiekin, zein da egitenduzun lana?Tailerrak egiten ditut, oso jendeezberdinarekin. Enpresekin, el-karteekin, emakumeen taldee-

kin, adinekoekin, gazteekin... Tal-deek izaten duten bilakaera ikus-tea ikaragarri gustatzen zait.Hamabi orduko tailerretan ezinda miraririk egin, baina norabidealdaketa txikiak ikusten dira. Ara-zoak erlatibizatzea eta dramakalde batera uztea oso garrantzi-tsua da.

- Zein metodologia erabiltzenduzu tailer horietan?Metodologia aktiboa eta dinami-koa da, esperientzian oinarritua.Hartu-emana eta mugimendu fi-sikoa bilatzen ditut. Uste dut ge-hienetan arreta handiegiaematen diogula buruari, garu-nari. Gorputza ez dugu behar be-zainbeste erabiltzen.Komunikazioa eta harremanakindartzen ditu horrek. Barre egi-tearen onurak frogatuta daude,ez ditut nik asmatu.

- Zein onura izan dezake enpresa

batean?Taldeen kohesiorako beharrezkoada elkarrekin barre egitea. Langi-leak zoriontsu baldin badira,arazo eta gatazka gehiago kon-ponduko dituzte, eta askoz lehe-nago, gainera. Enpresareneraginkortasunean eraginaizango du horrek. Baina enpresenegoera zaila da, eta ez dute umo-rea errentagarri ikusten. Ez dutegiza kapitalean inbertitzen.

- K Bidasoa kontsultoria arti-sauean parte hartzen duzu. Zeinda proiektuaren helburua?Kontsultoria lana modu arti-sauean egiten dugu. Horrek esannahi du arreta pertsonalagoa, es-klusiboagoa eta zuzenagoa dela.Estatuan sortutako mugimenduada, eta guk eskualdean bideaeman diogu. Arlo ezberdinetakolau profesional bildu gara zer-bitzu hori eskaintzeko.

Ana Eguiazabal:

“Bere buruaz barre egiteko gai dena pertsona indartsuagoa izango da”

Page 14: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

414 g a z t e i n f o r

KARPAK HOSSEGORREN

1987az geroztik Aste Santuanantolatzen da surf eta arropaazoka hau. Urtero erakartzenditu milaka bisitari.Arropa marka nagusienak: Bi-llabong, Ripcurl, Carhartt,Quiksilver, Roxy, Volcom...

Noiz? Apirilaren 2tik 6ra.

Non? Hossegorren.

EXPOTAKU. IRUN HIRIKOMANGA (KOMIKI JAPONIAR) ERAKUSKETA

Lehenengo edizio honetan 20entitate eta probintziako etamugakide diren probintzietako

elkarteak ehun talde baino ge-hiagoren lankidetza jasotzenari dira.Noiz? Apirilak 11 eta 12.

Ordua? 10:00etatik 20:00etara.

Non? FICOBAko, 3. pabilioian.

Prezioa? Egun bakarra: 5euro; bi egun: 8 euro (igan-dean, Cosplayerrak, doan).

TIPOGRAFIA WORKSHOP-A: TIPO-GRAFIAREN ERABILERARI ETA SOR-KUNTZARI BURUZKO IKASTAROAK

Diseinu-esperientzia bat tipo-grafiarekin praktika kaligrafi-koan eta eskuz egindakomarrazketan, ez lanbidearenikuspegitik, trazua eta letra az-tertzeko tresna gisa baizik, etadiseinuaren eremuan duen po-tentzialitatea.

Noiz? Martxoaren 2an eta 3an.Ordutegia? 18:00 - 20:00.

Prezioa? 30 euro

Non? Komorebi CoworkingSpace Irun (Letxunborro hiribi-dea 92, 3. bulegoa)

Informazioa eta izen-emateak:komoreb i . i r un@gmai l .comTel: 630 202 866.

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO275 IRAKASLE PLAZA ESKAINTZENDIRA.Izena emateko epea: otsaila-ren 19tik martxoaren 10era.

ROCKEIN! TALDE ETABAKARLARIEN LEHIAKETA

Sariak? Musika grabatzea etazenbait kontzertu garrantzitsuemateko aukera izatea.Izena emateko epea: Martxoak22.

DeialdiakEkintzak

JENDAURREAN HITZ EGITEKO TEKNIKAK. EMAKUMEENTZAKO AHALDUNTZE ESKOLA

Ikastaroan, komunikazioan esku hartzenduten elementuak eta beldurrak zeindiren identifikatuko dituzte; horrela, haiekzein diren jakin eta hartan entrenatuz,teknika berriak eskuratuko dituzte.Irakaslea? Miriam Ocio, psikoterapeutaeta komunikazioan eta generoan espe-zialista.Datak: Martxoak 13, 14 eta 27, 28.Iraupena: 18 ordu.

Matrikula? 17,50euro.Ordutegia? Ikas-taro trinkoa, ostira-letan 16:00etatik21:00etara eta la-runbatetan10:00etatik14:00etara Non? Hitzaldi aretoa, Ospitale Zaharrean,Urdanibia plaza, 6.

- Aurrez aurre: Foruen karrikako 2-behea- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

IRUNGO SOROSLE ETA SOROSPEN IKASTAROA

Noiz? martxoaren 5etik27ra.Ordua? 19:00etatik21:00etara.Non? Dunboa IkastetxeanPrezioa? 110 euro.Antolatzailea? DYA.Adina: 15 urtetik aurrera.Informazio gehiago: 943 46 46 22.

Page 15: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren

a i s i aa 15

Martxoak 4“Dizdirak nonahi ageridira” haurrentzako ipuin-kontalaria euskaraz.Non? Ikust Alaia Udal iburutegian

Ordua? 17:30ean

Prezioa? Doako sarrera

Martxoak 5Trenbidea Irunen Komuni-kazio jardunaldiaren 6. edi-zioa.Non? Ficoban

Ordua? 8:45ean

Prezioa? Doako sarrera

Izena emateko: j o rnadaf fc -c i run@hotma i l . com .

Martxoaren 6tik 19raJudas Arrietaren erakusketaNon? Amaia KZn

Ordutegia? Asteartetik larun-batera: 18:00-21:00: Igandeeta jaiegunetan: 11:30-13:30.

Prezioa? Doako sarrera

Martxoak 7Sangre de Mono rap taldearen kontzertuaNon? Kabigorrin

Ordua? 23:30eanPrezioa? Doako sarrera

Martxoak 10Luis Mariano Lirika elkartea“Romeo eta Julieta” opera-ren proiekzioa.Non? Amaia KZko hitzaldiaretoan

Ordua? 19:00etan

Prezioa? Doako sarrera

Martxoak 8EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

- irungo Emakumeen Elkarteakdeituta, 12:00etan, zabaltzaplazan, elkarretaratzea. goiburua: “Egunero izan be-harko luke martxoak 8”.

- 12:30ean, argoiak abesba-tzak kantatutako meza arti-gako elizan.

- 12:00etatik 14:00etara,“Emakumeak hirian Edonon”irungo emakumeen mapa egi-teko eraikuntza partizipatiboa

egingo da zabaltza plazan.

- 14:30ean, Bazkaria eta dan-tzaldia azken portuko kiroldegian.

izenematea eta ordainketa zuzenean egin behar da: Elkar-tean astearte, azteazken etaostiraletan, 17:00etatik19:00etara

prezioa bazkideentzako 28€ /Ez direnentzako 30€.

El pEscaok, “El canto dEl loco” taldEko musikari ohiak, irunEn

Emango du kontzErtua.

noiz? martxoak 20ordua? 20:00Etan

non? amaia kzn

EL PESCAO

Emakumearen Nazioarteko eguneko jarduerak.

Page 16: Irunero · Bestea, Korrika Kulturalaren egitaraua - ren baitan, aurreko eta ondorengo aste - etan, Korrikaren eta euskararen alde egingo dituzten jarduerak bideratzea. Martxoaren