133 - 2012 azaroa

20
bazkaloste bateko solasalditik 2012ko azaroa 133 zk. danbolin Himalaiara

description

deskribapena

Transcript of 133 - 2012 azaroa

Page 1: 133 - 2012 azaroa

bazkaloste bateko solasalditik

2012ko azaroa

1 33 zk.

danbolin

Himalaiara

Page 2: 133 - 2012 azaroa
Page 3: 133 - 2012 azaroa

KK UU LL TT UU RR AA KK RR II SS II GG AA RR AA II EE TT AA NNAzaroaren amaierarekin batera egin daLekeitioko Zine eta Bideo bilera, oraindela 35 urte zinemazale amorratu ba-tzuek martxan jarri eta, besteak beste,Benito Ansola nekaezinari esker urtehauetan guztietan xume baina tinkomantendu den jaialdia. Laguntza handi-rik gabe eta batik bat azkeneko urteotannabaritu den krisiari aurre eginez, ur-tero-urtero euskarazko zinemaren aleugari eskaini ditu, bestela nekez ikusi-ko ziratekeenak. Ez dugulako esan,baina Lekeitioko Zine eta Bideo Bileraneuskarazko lanak bakarrik ematen di-tuzte. Gaur egun bakarra da.Zestoak ere izan zituen bere garaianbere zinema topaketak. 1977an sortu zituzten eta Lekeitioko Bilerak bezala, euska-razko zinemagintza zuten ardatza. 8 eta super 8 formatuko filmekin hasi ziren etaurte batzuetara bideoa ere sartu zuten, 1992an desagertu ziren arte. Zine Topaketahaiek, ordea, ez ziren ezeretik sortu. 14 urte lehenago hasi ziren hainbat zestoargazte eta ez hain gazte zine-foruma antolatzen. Filmak aurkezten eta filmei buruz–eta ondorioz bizitzaz- hitz egin eta hausnartzeko aukera ematen. Neurri handi ba-tean, Zine Topaketetarako bidea ireki zuen zine-forumak.Haiek garai batzuk ziren eta hauek beste batzuk. Baina ezberdintasun izugarriengainetik, bai orduan bai gaur egun, zailtasun handiei aurre eginez egin behar izandute aurrera herriko kultura eragileek. Izan ere, krisiaren eraginaz egun batean baieta hurrengoan ere bai hitz egiten den garai honetan, zaila egiten da murrizketekkulturari zer nolako ondorioak ekar diezazkioketen aipatzen hastea. “Gizarte guztiadago horrela!” esango dute askok. Eta arrazoia izango dute neurri batean. Baina kul-tura da herri bat, gizarte bat, nazio bat ezaugarritzen duen elementu nagusia. Haienizaeraren parte bat baino gehiago, haien izaera definitzen duena. Eta ezin da irabazieta galeren parametro hutsarekin neurtu.Kultura ziren Zine Topaketak. Eta kultura da Danbolin, eskuetan duzun aldizkaria.Jende askoren borondateari eta laguntzari esker hilero-hilero zuen etxera iristen de-

na. Euskaraz lan egiten duten gainerako komunikabideetan be-zala, krisiak ere eragin du Danbolin-en, eta beharrezkoa duetorkizuna bermatuko dion zutabe sendo batzuen gaineaneraikia izan. Segi dadin izaten Zestoako erreferente bat. Kul-

tur adierazpen bat.Garai zailetan gaude eta garrantzitsua da Danbolin osatzen du-

gun guztion ekarpena. Horregatik hilaren 10ean Kultur etxean Danbolin-ek egingoduen bazkide batzarrean parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Mikel L i zarra lde

34 6 10 12 16 18 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

ZZEESSTTOOAAKKOO TTXXIIKKIITTIIKKHHIIMMAALLAAIIAAKKOO HHAANNDDIIRRAA

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

ZZIINNEEFFOORRUUMMAA:: ZZIINNEEAA EETTAAPPAARRTTEE--HHAARRTTZZEE AAKKTTIIBBOOAA

diruz lagundutakoa

LLAAUUIITTUURRRRIIEETTAAKKOOGGAARRBBIITTOOKKIIAA

AAUUZZOOEETTAATTIIKK LLAASSAAOO

AA GG EE NN DD AA

Abenduak 10Bazkide batzarra, 19:00etan

Kultur Etxean!!

Page 4: 133 - 2012 azaroa

enbidoa I. “ KO M A N D O Z U R I T O ” B E T I G A Z T E S E N T I T Z E N D E N K UA D R I L L A ?

Eta ni bertako partaide naizen heinean ere beti gazte?Gazte sentitzen al naizen galdetzen zidan Ainhoak aurreko Danbolinen,eta zer esango diot ba nik!!! Gazte sentitzea noizik eta behin (ze ez

pentsa ostegunetik hasi eta igandera arte firin-faran ibiltzen naizenik) ordu txi-kietan ibiltzea ote? Nik dakidana esango dizuet: gure kuadrilla “famatu” horretako kideok gazteakez garela. 40 urteko eremua pasatu eta hurrengo hamarkadara goazela eta askokseme-alaba gazteak ditugula. Hori horrela izanik, batzuetan ordu txikietan ibil-

tzeak ez du esan nahi beti gazte gare-la pentsatzen dugunik; gure gazteta-suna aspaldi pasatu zen.Hala ere, nire ustez, hemen kontua daurteen “zama” nola eramaten den. Bi-zitza bakarra dugu, eta “zukua” aterabehar zaio, norberak gustuko dituengauzak eginez eta gaur gaurkoa bizi-tzen eta disfrutatzen.Bestalde, gaur egunean, emakume as-kok etxetik kanpora lan egiten dugu,eta, noski, etxeko lan karga, umeenardura, lana eta familia uztartzea eregure gain daude kasu gehienetan. Horihorrela izanik, umeak txikiak direneanez da denbora asko gelditzen bestezenbait gauza egiteko. Haiek haztendirenean, parkean jolasean ibiltzeariutzi, eta eskolaz kanpoko ekintzekinhasten direnean (solfeoa, instrumen-

tua, pilota, entrenamenduak, ingelesa…), denbora libre gehiago izaten dugu,eta, kasu askotan, gero eta gehiago —estatistikek ere hala diote—, kirola egite-ko erabiltzen dugu.Pasatu berri den Behobia adibide; % 13tik % 17,8ra igo da emakumeen partehartzea. Hala ere, 25.500 korrikalaritatik 4.500 soilik ziren emakumeak.Zergatik ote dago horrelako aldea? 21.000 gizonezko eta 4.500 emakume?Urte askotan lasterka aritu den eta oraindik ere aritzen den Arantxa Zigaranigaldetu nahi nioke ea berak zer iritzi duen honetaz.Eta, Ainhoa, Soroperitan ikusiko gara ziurrenik, baina bidegorrian korrika erehitz egingo nuke gustura zurekin gaztetasunari buruz!!!!

Egia esanbai, guztiok pix-ka bat alteratzengara. Umeetannabarmentzenda gehienbat,trastornatutaibiltzen dira, gel-dik egon eziniketa. Hala ere,ederra izaten danoizean behin,kalean ibiltzekotenperatura goxohori.

Esti Korta

35 urte

Hego haizeaemakume haizeada. Txoro haizehandiagoa ema-ten du, epelta-sun hori... Nikpentsatzen dutdenei emangodiela. Fijatu, etailargi betea da-goenean hegohaizea baldin ba-dago, ingurukopertsona xelebreguztiak irtetendira kalera. Nireustez eguraldiakbadu eragina

Aiora Urbieta

22 urte

H e g o h a i z e a ke r a g i t e n a l d i z u ?

Aukera berriak zabalik dira Euskal Herrian, urteetan eta sufrimenduan gehiegi luzatu den gatazkaegoera atzean utzi eta denon artean bake egoera justu bat eraikitzeko.Eragileen arteko elkarrizketek, Donostian burutu zen nazioarteko Bake Konferentziak eta ETAk behin betiko armakuzteko erabakiak gatazka konpontzeko bidea ireki dute.Gatazkaren ondorioak askotarikoak dira, eta denek behar dute konponduak izan.Zentzu horretan, eta konponbidean aurrera egiteko, beharrezkoa ikusten dugu presoei dagozkien oinarrizko gizaeskubideak errespetatuak izatea:Euskal presoak Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea, espetxe zigorren luzatzearekinamaitzea eta pertsona bezala dagozkien giza eskubide guztien errespetua.Aldarrikapen hauei bultzada bat eman eta bide horretan frantziar eta espainiar gobernuei urratsak eskatzekohainbat ekimen izango ditugu urtarrilak 12a bitartean.Lehena, datozen egunotan, eskaera horien inguruko atxikimenduak jaso nahi ditugu argazki bidez, bertan partehartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu zestoar guztioi. Egin klik!

ZZ ee ss tt oo aa kk oo HH ee rr rr ii rr aaPintada .

E lena Go ikoe txea

Page 5: 133 - 2012 azaroa

IZITZAKO erabaki pertsonalek Ekuadorrera ekarri ninduten, eta Indiara bidean naiz. Horren inguruan haus-narketa egiten hasi, eta ideia batzuk etorri zaizkit burura.Garai batekin alderatuz, mundua interneten aurki daitekeen garaiotan, distantziaren esanahia al-datzen ari da. Hala ere, oraindik ere Atlantikoaren saltoa egunerokotasunean nabaria da. Gauzatxikiek egiten dute distantzia, “kalera noa” esan eta salto batean lagunak ez aurkitzeak, esaterako.Zer egin pentsatzen duzunean, ez zara Zestoaz oroitzen, bestelako lekuak eta planak datozkizuburura. Ez dira eskasagoak edo tristeagoak, baina beste plan batzuk dira.Interneten, hor gaude, baina ez gara “sarean” bizi, itsaso, mendi eta herrietan baizik. Distantziakegunerokotasunean urrundu egiten gaitu.Mila motatako aukerak daude bizitzan, balioa zeri ematen diogunaren arabera azalduko zaizkiguaukerak ala oztopoak. Egoera berrien zirrara maite dugu batzuk, baina pertsona guztiok maitedugu konfiantzak ematen duen babesa ere. Gure balantzan, askotan ez dakigu noiz gauden auke-ra baten aurrean eta noiz tranpa baten aurrean, noiz irabaziko dugun eta noiz galdu. Bizitza profesional egonkor bat eraiki, edo esperientziaz betetako bizitza bat bizi. Horra hor dile-ma. Herri baten egunerokotasunean bizi eta eragin, edo beste herrialde baten egunerokotasunabizi eta sakonetik ezagutu. Aukera bat ala bestea, zer irabazi eta ikasi asko izango dugu, baina bestalde, gure bizitzetan izan-go da esperientzia, ikasgai edo bestelako baliozko galeraren bat ere. Aurrera begira ikasgai bat izan dadila eginiko aukeran: bizipenak, hizkuntzak... Eta aukeratzean,uko egin diogun horri balioa ematen ikas dezagun.

5Etxera joan

eta balantzakaeta ibiltzerakoanigartzen dut. Ehi-za kontuan ereesaten dute ba-duela eragina,baina nik ez da-kit, ni ekologistanaiz eta.

J. Maria Aranbarri

60ta urte batzuk

Niri hegohaizea dagoene-an kristoren bu-ruko mina jar-tzen zait, norma-lean gaixotuegiten naiz, koje-ra ere jartzenzait. Osasun al-detik asko-askoigartzen dut he-go haizea. Nahizeta lau paretarenartean egon, ba-dakit hego hai-zea atera baldinbadu, buruko mi-na jartzen zaiteta.

Markel Etxeberria

21 urte

E nbido 2 . M i k e l O d r i o z o l a

Ez dut usteeragiten didanik,baina ez zait gus-tatzen, beroa ezzait gustatzeneta. Nahiago dutfreskotasuna be-roa baino.

Marita Peña

62 urte

Egia esanpixka bat tras-tornatzen nau,aztoratu egitennau. Txoro hai-zea handiago-tzen dit, pixkabat tontotu erebai... Bai, egiaesan eragitendit

Ibon Telleria

31 urte

BIZITZAKO AUKERAK

B

Page 6: 133 - 2012 azaroa

Himalaiakotxikitik,handira

Zestoako

Etorri berriak dira Joxe MigelIgarataundi Xarra, Xanti Sagartzazu eta Joxe Alberdi Attola

Himalaiatik. Soroperietako bazkaloste batean sortutakoideia bizitzako bidaia bihurtu da. Xarrak esan digu bidaiahonek ehuneko ehun bete duela; Xantik, zoragarria dela

ikuskizun haren aurrean egotea: bakea, isiltasuna,handitasuna. Joxek, berriz, zoratzen geratu dela, ikaragarri

gustatu zaiola eta berak berea bete duela. Hitzekin ezin delaazaldu eta ikusi beharreko zerbait dela ere gehitu digu. Hala

ere, eskatu diegu azaltzeko, ahal duten moduan, han biziizandakoa. Ez zaie asko kostatu, oraindik burua han baitute.

Kostatzen ari omen zaie deskonektatzea, baina, oraingoz,ezta nahi ere.

Ideia gorpuztenOrain dela bi urteko Soroperietan,

Xarra kuadrillakoekin bazkaltzen arizen jubilatuen tabernan. BenantxioIrureta pareko mahaian aplikatu zi-tzaion, eta, bazkalostean, berriketanhasi ziren. Harekin mendia beste gai-rik ez, nonbait, eta Everesteko trek-kingaren kontua atera zen. Benan-txio 12 aldiz izana da han, eta esanzuen berriro ere joatekoa zela. Xa-rrak bera ere gustura joango litzakee-la komentatu, eta Benantxiok errazazela erantzun zion, taldetxoa elkartueta bera prest egongo litzakeela haie-kin joateko. Xarra berehala hasi zenlagunak animatzen, eta Xantik bi al-diz pentsatu gabe eman zuen baiez-koa. Joxeri, berriz, gehiago kostatuomen zitzaion erabakia hartzea. Ezzela gai izango esaten omen zuen,baina, ingurukoen eta Benantxiorenberaren bultzadari esker, bere 69 ur-terekin, animatu egin zen.

Prestaketei buruz galdetutakoan,erantzun digute ez direla gehiegi ibi-li. Egin dituzten ibilbideek ez omendute beste munduko prestaketarikeskatzen; nahikoa omen da azkenhilabeteetan zertxobait ibiltzea. Ba-koitza bere kasa ibili da ingurukomendietan.

Urtebeteko atzera kontaketarenondoren, bi zarauztar, zumaiar bat,Hernialdeko lau, Berrobiko bat, Be-nantxio eta gure hirukotea Himalaiaaldera habiatu ziren. Bilbo-Madril,Madril-Doha, Doha-Katmandu. Bitrekking egin dituzte: lehenengoa,hemeretzi egunekoa, eta bigarrena,zazpikoa; tartean, Katmandu hirianere ibili dira.

Page 7: 133 - 2012 azaroa

Munduko gailurrik altuenean ikurrina ipini zuen lehen pertso-na Pasang Temba sherpa izan zen. Martin Zabaletarekin Everes-tera igo zena. Benantxio, aurrez egona zen berarekin, eta berrirobisitatzeko aukera izan zuten. Bidaiako beste puntu batean, Al-berto Iñurrategi ere parean aplikatu zitzaien. Hark kontatu zien,ilusioz, Pasang Tembarekin egon zela lehengo aldiz. Gure hiru-koteak erantzun zien egun batzuk lehenago berak ere egon zire-

la eta argazkiaeta dena aterazutela.

Argazkian,Xarra, Xantieta Joxe, Pa-sang Tembaeta haren bilo-barekin.

7o

Lehenengo kontaktuaKatmandura iritsi, eta izugarrizko

beroa. Horixe gogoratzen dute. Ka-lea eta kalea, denda mordoa, auto-mobilak, pertsonak, animaliak… de-nak batera. Bozina hotsa hemendiketa handik, mila kablenahastuta… Kaos batguretzat, baina berta-

koak ederki moldatzenomen dira. “Harriga-rria da nola ez duten istripurik iza-ten”, bota du Xarrak barrezka.

Berehala hurbildu omen zitzaienjendea laguntza eskaintzera. Xanti:“Bertakoak gure modukoen zain ego-ten dira; turismotik bizi dira asko etaasko”. Gure protagonistek, ordea,aurretik bazituzten kontaktuak. Segi-tuan elkartu ziren hurrengo egune-tan haiekin ibiliko ziren gida eta seizamaketariekin. Azken horiek men-dizaleen trasteak garraiatzen dituzte.Han, jende asko ibiltzen da pisua ga-rraiatzen. 80-100 kg askotan erama-ten dituzte bizkarrean, bide oso tra-ketsetan. Izan ere, errepideak-etaamaitzen diren lekuetatik aurrera, ezdago pertsona edo animalia ez denbeste garraiobiderik. Katmandukoeguna pasatu eta berehala egin zutenkaosetik lasaitasunerako saltoa.

Egunero, goizeko6:00etarako gora

Egunero, 6:00etan esnatu,6:30ean gosaldu, eta 7:00etanhasten ziren oinez. Han, distan-tziak ez omen dira kilometrokakalkulatzen, orduka baizik. Guremendizaleek egunero sei ordu in-guruko etapak egiten zituzten, bizatitan banatuta: bazkalaurretik,

“80-100 kgaskotan

eramatendituzte

bizkarrean,bide oso

traketsetan”

Everesteko trekkinge-an deskantsu egun bategoten da planifikatuta,baina, Benantxiorekin,ezin geldirik egon. Asko-ri oso gertukoa egingozaizue orain dela hamai-ka urte Pumorin izan zenezbeharra. Bost mendi-zale hil ziren. Espediziohartan, Benantxio Irure-taz gain, Xabier Ostolazaeta Jon Odriozola herri-tarrak zeuden. Gorpuakezin izan zituzten erres-katatu, baina bertan ge-ratu zen Beñat Arrue az-peitiarraren argazki ka-

mara lortu zuten. Beñat, bere azken argazkian, neska txiki batekin ageri zen.Beñaten gurasoek neska bilatzeko eskatu zioten Benantxiori. Handik urtebe-tera edo, galdezka joan ziren argazkiarekin, eta topatu egin zuten. Orain, Be-nantxiok, hara joaten den bakoitzean, neska bisitatzen du. Xantik gusturakontatu digu neskaren herrixkara iristen ari zirela bizi izan zuten unea: “Osopolita izan zen. Gu prozesioan gindoazen aldapan behera, eta gizon bat, bu-rua makurtuta, aldapan gora zetorren. Burua altxatu zuenean, Benantxio eza-gutu, eta besarkada bat eman zion. Neskatxaren aita zen”. Bere etxera gonbi-datu zituen gizonak. Argazkiko neskatxarekin egoteko aukera ere izan zuten.Orain, 16 urte ditu (argazkian, ezkerrean). Everesteko trekkingeko azkenekoegunean, Pumoriko ezbeharrean hil zirenei harriekin eginiko oroigarria ereikusi zuten.

···

Page 8: 133 - 2012 azaroa

hiru bat ordu, eta, ondoren, beste horrenbeste. “Beti sei ordu azpitik ibil-tzen ginen”, nabarmendu du Joxek. Aurretik, Benantxio joaten zen —ederki ezagutzen omen ditu parajeak—, eta, atzetik, gida. Horrela, galtze-ko modurik ez zenez, bakoitza bere errit-moan ibiltzen zen. Mendizale bakoitza bostbat kiloko motxilarekin ibili da. Gainontze-ko karga guztia zamaketariek garraiatzenzuten. Bakoitzak bi mendizaleren trasteakeramaten zituen bizkar gainean, 30 bat kilo.Mendizaleen etapa bera egiten zuten egu-nero, baina beren erritmora. Xarra: “Norma-lean, etapa arinetan berak lehenago iristenziren, baina, gogorretan, pisuarekin-eta su-fritu egiten zutenez, gu baino zertxobait be-randuago”.

Bazkaldu eta afaldu lodge-tan egin dute,ibilbidean zehar mendizaleentzat prestatutadauden etxoletan. Gidak aurrez erreserba-tzen zituen; telefono mugikorrarekin ari-tzen omen dira gidak. Xanti: “Pentsa, guk, askotan, Aizarnara igo eta ezindeirik egin, baina, han, 5.000 eta 4.000 metrotara, arazorik ez”. Jatekoberdura edo oilasko zopa izaten zuten lehenengo platererako, eta, biga-rrenerako, arroza edo pasta, patata eta arrautzekin. Xarra: “Dena oso go-xoa, eta kantitate ederrean, baina, azkenerako, aspertu egiten zara betiberdina jaten”. Han, 17:00etarako-edo ilundu egiten du; beraz, 18:00etanafaltzen zuten. Ondoren, karta-joko eta tertulia pixka bat, eta, 20:00eta-rako, goiz-goiz, lotara.

Lehenengo zatia: Jiri-EverestEveresteko trekkingak bi zati ditu. Le-

henengoa, Jiri-tik Lukla-raino. Normale-an, jendeak saltatu egiten du zati hori,Lukla-ra hegazkinez joaten baita. Bi za-tiak oinez eginda, aklimatazioa erraza-goa da, naturalki egiten baita. Xarra:“Guk osoa egin genuen. Pena da jendeakzati hori ez egitea; han ezagutzen dabertako jendea nola bizi den”. Goiko za-tia baino berdeagoa da, basoa. Joxe han-go baratzekin gogoratu da: “Baratzak erebadituzte, baina malda ikaragarrietan;ezin konparatu hemengoekin”.

Bigarren zatian, ustez jende gutxiagotopatuko zutelakoan, masifikazio han-diarekin egin zuten topo. Xarra: “Dezep-zioa izan da. Zenbait zatitan, Erniorairaileko igande batean joatea bezala da”.Hala ere, Lukla-tik gora, bi aukera dau-de: gehiengoak egiten duena edo bestebat. Bigarrengoa egin zuten: lasaiagoa,baina gogorragoa. Beherakoan, Lukla-tikKatmandu-ra jaisteko hegazkina hartuzuten. Xantik kontatu digu bidaia kurio-soa izan zela: “Pospolo kaxa baten mo-dukoa zen hegazkina, eta aireportua,Zestoako Laranjadi plazaren tamainakoa.Lurreratze pista, berriz, tranpolin bat”.

···

“Pospolo kaxabaten modukoazen hegazkina,eta aireportua,

ZestoakoLaranjadiplazaren

tamainakoa”

GGOOKKYYOOTTIIKK CCHHOO OOYYUU MMEENNDDIIAA

JIRI-EVEREST TREKKINGA IBILBIDEA... 9. eguna Phakding – Namche (3440 m); 10. eguna Namchen eguna pasa; 11. eguna Namche – Dhole (4100 m); 12. eguna Dhole – Machermo (4470 m)13. eguna Machermo – Gokyo (4790 m); 14. eguna Gokyo – Dragnag (4700 m); 15.eguna Dragnag – Chola Pass (5330 m) – Lobuche (4910 m); 16. eguna Lobuche – Gorakshep (5140 m) – Pumoriko kanpamendu basea (5320 m) – Everesteko kanpamendu basea (5364 m)17. eguna Gorakshep – Kala Patthar (5550 m) – Dingboche (4430 m); 18. eguna Dingboche – Pangboche (3930 m); 19. eguna Pangboche – Namche (3440 m)20. eguna Namche – Lukla (2840 m) ...

Page 9: 133 - 2012 azaroa

Langtang-eko trekkingaKatmandutik Langtang-eko trekkin-

ga hasteko zonara, autobusean joan zi-ren. 100 km egiteko, zortzi ordu beharizan zituzten. Joxe: “Bidea da dena zu-loa, pendiza, amaiera gabeko amilde-giak. Errespetua ematen du, baina be-rak lasai ikusten dituzunez...”.

Oso desberdina omen da trekkinghori. Benantxiok ez zuen aurrez ezagu-tzen, eta hura ere zoratzen ibili omenda. Askoz ere jende gutxiago topatudute eta, lodge-ak beharrean, bertakoetxeak. Lehengo hiru etapetan, oihane-an ibili dira, tximino artean. Ganaduaere asko ikusi dute, baina esnetako ba-karrik erabiltzen omen dute, tibetarkulturak asko errespetatzen baititu ani-maliak. ETB2ko El Conquistador del findel mundo programan ibili zen Pasansherparekin ere egin zuten topo. Harkkontatu zien, beste hainbat konturenartean, tibetarrak pixkanaka animaliakjaten hasi direla. Ibili diren lurretan,koalizioan gobernatzen dute hemengosozialistak izango liratekeenek eta ma-oistek. Zenbait tokitan, azken horienpresentzia nabarmena omen da: pare-tetan, zenbait ikur ikusi dituzte, halanola igitaiak eta mailuak.

Harreman goxoaXarrak esan digu ez dutela arazo handirik izan bertakoekin komunika-

tzeko: “Lau hitz ikasi ingelesez, eta keinuekin ondo moldatu gara”. Jendealaia eta atsegina dela nabarmendu digute. Zamaketariekin ere oso harre-man polita izan dute. Lehengo trekkinga bukatutakoan, parrandatxoa etadena egin omen zuten denek batera. Hori bai, 23:30erako, zintzo-zintzodenak ohera. Bidean, elkar animatzen zuten askotan. Euskara pixka batere erakutsi omen diete. Gurutzatzen zuten neska bat bera ere ez omenzen libratzen zamaketarien ahotik “neska polita” entzun gabe.

Menditik hirira, hiritik mendiraBidaiako lehengo eguna, bi trekkingen arteko bi egunak eta azken egu-

na Katmandun igaro dituzte. Esan didate turismo pixka bat egiteko apro-betxatu dutela. Tximinoen tenplua, Boudhanath estupa, Bagmati ibaia…ikusi dituzte. Ibai hori sakratua da hinduentzat. Han uzten dituzte hilo-tzak, hainbat erritu egin ondoren.

Erosketak egiteko ere aprobetxatu zuten, nola ez. “Ekarri egin beharzerbait… Mendiko arropa asko erosi dugu. Hemengo prezioekin konpara-tuta, oso merkea da”. Xarrak aitortu du negoziatzeari gustua eta dena har-tu diotela. Maletan, 6-7 kilo gehiago ekarri dituzte. Berek galdu dituztenkiloak maletan sartuko zituzten! Hasieran ez omen zuten sumatzen kilorikgaldu zutenik, baina Xantik eta Xarrak 4 kilo inguru galdu omen dituzte.Joxe, bada ezpada, ez omen da pisatu ere egin. Eskapada ederra egin zu-ten, ordea, opariekin. Katmandutik aireportura, furgoneta batean joan zi-ren. Trasteak lotu gabe abiatu ziren, eta maleta bat erori ez zitzaien ba!Eskerrak kanpotik bat garrasika hasi zela.

A maiur Ar i s t i Arreg i

9

ole – Machermo (4470 m) (4910 m);

he – Namche (3440 m)

XXAANNTTII SSAAGGAARRTTZZAAZZUU,, JJOOXXEE AALLBBEERRDDII AAIITTTTOOLLAA EETTAA JJOOXXEE MMIIGGEELLIIGGAARRAATTAAUUNNDDII XXAARRRRAA,, ZZUUMMAAIIAA EETTAA HHEERRNNIIAALLDDEEKKOO BB II LLAAGGUUNNEEKKIINN

Page 10: 133 - 2012 azaroa

A z a r o a r e n 2 2 aIsrael Gazan egiten ari den sarraskiasalatzeko elkarretaratzea

A z a r o a r e n 2 1 a“Jubilatuen etxeen iragana, oraina etageroa” hitzaldia

U r r i a r e n 2 7 aGarikoitz Mendizabalek “Sosegua”diskoa aurkeztu zuen udaletxean.

A z a r o a r e n 1 0 aIdi pareak goldea pasa zuen Aizarnan.Bitartean txerria erre zuten burruntzian

A z a r o a r e n 1 7 aSorturen prozesu eratzaileari ekin dioezker abertzaleak

A z a r o a r e n 2 2 aSolfeoko bigarren mailako ikasleendiploma banaketa

A z a r o a r e n 2 1 aErtxiñako banda txikiak Santa Zeziliaospatu zuen

U r r i a r e n 2 8 a“Arruko Bira” egin zuten Arroabean

A z a r o a r e n 1 0 aGaztelekuan malabare tailerra

A z a r o a r e n 1 7 aBTT irteera: Zestoa-Iturrioz-Alkiza-Zelatun-Zestoa

A z a r o a r e n 2 3 aJubilatuen asteari bukaera ematekoafaria eta ondoren Kupela taldea

A z a r o a r e n 2 2 a“Jaten duzuna sendagai izan dadila”hitzaldia Silvana Huegunen eskutik

U r r i a r e n 2 8 a“Barrura begiratzeko leihoak” emanaldiaTxaber Larreategi zuzendari eta guzti

A z a r o a r e n 1 1 aBehobia-Donostia lasterketan partehartu zuten hainbat herritarrek

A z a r o a r e n 1 8 aAgirokoen mendi asteari bukaeraemanez, Ertxiña mendian zeharkaldia

Page 11: 133 - 2012 azaroa

11

A z a r o a r e n 2 3 aTSko langileek deitutakomanifestaldia

A z a r o a r e n 2 2 aJubilatuek tortila lehiaketa eginzuten

A z a r o a r e n 9 aMikel Arregi Ertxin Gipuzkoako PilotaFederazioko presidente izendatu dute

E k a i n a r e n 1 6 aBertso afaria Iraetako Gure OrdekanAgin Rezola eta Aitor Sarriegirekin

A z a r o a r e n 2 0 aLehen konposta gunea jarri da Zestoan

Zestoako historia musikala. Azaroaren 23aegun garrantzitsua izan zen Danbolinekokideontzat, bosgarren liburua aurkeztu bai-kenuen; Garikoitz Mendizabal txistularia-ren “Zestoako musika historiaren konpase-an”. Herriko musikaren historiari errepasobat ematen dion liburu mardula, 200orrialde eta 300 argazkiz osatutakoa.Aurkezpen berezia izan zen, musikaz bete-rikoa. Aurrez, kaleak girotzen ibili zirenbanda, txistulari, trikitilari eta dantzariak.Gero, aretoan, Amalda eta parrokiko abes-batzak kantatu zuten. Liburuaren nondiknorakoez hitz egiteko, Onintza Irureta, edizio arduraduna, Garikoitz Mendiza-bal, egilea bera eta Leire Etxeberria, alkatea, izan genituen.Liburua, Danbolineko egoitzan, Kultur Etxean edota Potxolo dendan eskuratuahal izango da.

ddaannbboolliinnzzuulloo

Page 12: 133 - 2012 azaroa

Zinea dela-eta urtemugaugari ospatu ahal izango

genuke aurten Zestoan. 50 urtedira zineforuma egiten hasi

zirela; 35, Euskal ZinemaTopaketak hasi zirela; 60,

Elizondo zinema-aretoainauguratu zenetik. Bestalde,

100 urte baino gehiago pasatudira Zestoa eta zinea lotzen

dituen lehen idatzitik. Ordutikizan da aldaketarik eta gaur egun sinestezina da gureherrian mugimendu kulturala zenbateraino itzali den

ikustea. Bada jakin-mina garai hura bizi ez zuten edo ezgenuen batzuengan, eta entzun izan duguna, kontatu

digutena eta imajinatu izan duguna baino gehiago sakondunahi izan dugu. Herrian zine zaletasun eta mugimendu hori

guztia gertutik bizi izan duen batekin harremanetan jarri etainformazio sorta jarri digu eskuan, idatzi pertsonal,

dokumentazio ofizial, argazki eta abar eskainiz. XabierUnanuek eman digu aukera atzera begira horretan, eta

ezinbestekoa izan da bere ekarpena.

Lazarillo de Tormes pelikula ikusizeta komentatuz hasi zuten Zestoakozineforuma, 1962ko abuztuaren23an, orain dela berrogeita hamarurte. Luis Cristobal donostiar abo-katua arduratu zen pelikulen ingu-ruko aurkezpena eta ondorengo ez-tabaida zuzentzeaz hasierako urtehaietan, 1967 edo 1968ra arte. Fo-rum saioak erdaraz egiten zituzten.Hilean behin biltzen ziren eta ekai-netik irailera bitartean etenaldia egi-ten zuten (ekainaren 15etik irailaren15era izaten zen hotel denboraldia).Unanuek gogoratzen duenez, Cris-tobalek utzi eta hilabete batzuetanbeste donostiar batek hartu zuenharen ardura, baina handik gutxiraetapa aldaketa etorri zen.

Zineforuma:zinea eta

···

GGOOIIKKOO LLEERRRROOAANN EEZZKKEERRRREETTIIKK EESSKKUUIINNEERRAA,, KKAARRLLOOSS OORRBBEEGGOOZZOO,, LLUUIISS CCRRIISSTTOOBBAALL EETTAA BBEERREEEEMMAAZZTTEEAA,, KKOONNTTXXIITTAA GGAARRAAIIZZAABBAALL,, MMAARRIIAA LLUUIISSAA OOLLAAIIZZOOLLAA,, AANN AA MMAARRII BBEERRGGAARRAA,, HHAARRBBIILLEETTXXAANNIIZZ EETTAA RRAAFFAAEELL LLIIZZAASSOO.. BBEEHHEEAANN,, FFEERRNNAANNDDOO GGOORROOSSPPEE,, XXAABBIIEERR UUNNAANNUUEE,, MMAARRII PPAA ZZEELLOORRZZAA,, KKAARRLLOOSS AALLKKOORRTTAA EETTAA MMAARRTTZZEELLOO CCAASSTTAAÑÑOO.. GGUURREE TTXXOOKKOOAA EELLKKAARRTTEEAANN CCRRIISSTTOOBBAALLIIEEGGIINNDDAAKKOO OOMMEENNAALLDDIIAANN..

parte-hartze aktiboa

Page 13: 133 - 2012 azaroa

3ma:

11990088kkoo mmaarrttxxooaann BBllaass AAllkkoorrttaakk,,bbeerree kkaaffeetteeggiiaann,, zziinnee eemmaannaallddiiaakkeeggiitteekkoo eesskkaaeerraa eeggiinn zziioonn ZZeessttooaakkoo

UUddaallaarrii,, gguuttuunnbbaatteenn bbiiddeezz,,ooffiizziiaallttaassuunnoossoozz.. AAssmmooaammaarrttxxaann jjaarrrriibbaazzuueenn,, jjaarrrriizzuueenn eettaa hheerrrriikkooffeesstteettaarraakkoo eerreelluuzzaattuu zzuueenneesskkaaeerraa.. HHoorrrreenniinngguurruuaann aasskkoozzggeehhiiaaggoo eezzddaakkiigguu,, nnooiizz,,zzeerr eettaa nnoonn eeggiinnzziirreenn aazzkkeenneeaanneemmaannaallddiiaakk..

BBaaiinnaa eesskkaaeerraa eeggiitteeaa eessaanngguurraattssuuaa ddaa,,bbaatteezz eerree kkoonnttuuaann hhaarrttzzeenn bbaadduugguuhhaammaahhiirruu uurrttee zziittuueellaa ssooiilliikkzziinneemmaattooggrraaffooaarreenn aassmmaakkuunnttzzaakk((11889955eeaann aauurrkkeezzttuu zzuutteenn PPaarriisseennLLuummiieerree aannaaiieekk))..

··

«Diru gutxi egon arren lan askoegiten zen, eta zailtasunakzailtasun, gauzak aurreraateratzen ziren. Saltsero

xamarrak ginen etazineforumean ikusiko genuen

pelikularen ingurukoinformazioa biltzen saiatzenginen. Guretzat zinera joateagauza handia izaten zen. NikCristobalen garaia ezagutunuen, gero kanpora joan

nintzen bizitzera eta.»Mari Paz Elorza

1

Nolatan Donostiako abokatu bat Zestoan zine-foruma aurkezten?

Garai hartan bazen ADAC (Agrupación Donostiarra deArte Cinematográfico) izeneko talde bat, San Bizente pa-

rrokiako luistarren inguruan sortua. Haien lokalean bil-tzen ginen. Bilkura horiek zineforumak aurkeztu eta zuzen-

tzen ikasteko balio izan zuten. Don Angel Arandia Zestoako bikarioa eta Don Manuel Etxaniz apaiza izan

ziren zineforuma abian jarri zutenak. Beraiei piztu zitzaien pelikulak aurkezte-ko nahia eta halaxe esan zieten Tolosako Fides Norte banatzaileei. Ni orduanErrioxan, Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoan –Fides-ekoek mantentzen zituz-ten zine-aretoetan– eskaintzen nituen programak eta halako batean EvaristoLarrañaga jarri zen nirekin harremanetan. Ezagutzen nuen Zestoa; izan ere,Guztiok Bat lantokiko abokatua nintzen eta Talleres Gorospekoa ere bai. Etahori gutxi balitz, herriko festetan egiten ziren bezerrada horietako batean ereparte hartu nuen 1964an.

Nola antolatzen zen zineforum bat?Herria emanaldi zirkuitu batean sartuta zegoen. Fides Norte enpresak bana-

tzen zituen pelikulak. Parrokia bakoitzak bere zinea zeukan, eta parrokien in-guruan egiten zen kultura, Erdi Aroan komentutan egiten zen bezala. Hileanbehin irekitzen zituzten zineko ateak zineforumak egiteko; Zestoaren kasuanostiral gaua izaten zen. Larunbat eta igandeko saio komertzialekin ez zutenzerikusirik pelikula haiek. Normalean nik aukeratzen nuen pelikula, eta SanPablo Films banatzaileari eskatu ondoren bidaltzen zidaten. Lan neketsua iza-ten zen, hausnarketa eskatzen zuten pelikulak zirelako. Ez genituen ikusle pa-siboak nahi, eta hizketalditan hitz egitea ez ezik, etxera joandakoan edo ema-naldian bertan, ikusten ari zenaz hausnartzea bilatzen genuen. Zinea ikustenari denaren kontzientzia, alegia. Zinera lehen aldiz joaten dena emozioz beteeta pertsonaiarekin identifikatzen da. Ez genituen identifikazio horiek nahi,ikuslearen jarrera kritikoa bilatzen genuen, ikusten ari zen istorioa kanpotikaztertzen zuenaren jarrera. Hau da, pantailan sartzen den ikuslea istoriokopertsonaia bat gehiago bihurtzen da; kanpoan gelditzen dena, ordea, kritikoaizango da, aditua izango da. Beharbada pertsona nahiko petardoa izango da,baina interesgarria da ahalegin kulturalari dagokionean.

Nola oroitzen dituzu zineforumeko hizketaldiak?Hasiera batean, jende gaztearen parte hartzea espero zen, baina gure harri-

durarako, helduak ere gerturatzen ziren eta asko hartzen zuten parte, gainera.Zenbaitetan tontakeriak ere botatzen zituzten, eta gazteek barre egiten zieten;hala ere, parte hartzera animatu eta jarrera aktiboa erakusten zuten beti. Gau-zei punta ateratzen zieten, eta gazte askok ikusten ez zituzten gauzak agerianjartzen zituzten. Ondo bereizitako hiru talde zeuden, beraz: gaztea, ertaina etazaharra; ederki uztartuak eta solasaldi aberatsa egiten zutenak. Adin ertaine-koa zen isilena; zaharrenak, agian inhibizio gutxiago izateagatik, hiztunenakizaten ziren; eta gazteenek ere, kezka gehiago izateagatik edo, asko hitz egitenzuten.

Luis CristobalSánchez

(Donostia, 1937)

Page 14: 133 - 2012 azaroa

Euskarazko etapa1968 inguruan zestoar talde ba-

tek bere gain hartu zuen aurkezpe-nak egin eta eztabaida gidatzekoardura. Ez omen zegoen ofizialkiantolaturiko talderik baina, besteakbeste, honako hauek arduratu zirenzineforum saioez: Maria LuisaOlaizola, Kontxita Garaizabal, Ma-ria Paz Elorza, Harbil Etxaniz, Mar-tzelo Castaños, Karlos Orbegozo,Rafael Lizaso, Karlos Alkorta, AnaMari Bergara, Agustin Gorospe etaXabier Unanue bera. Horrela, tal-dea pixkanaka gorpuztuz joan zen;zineklub bat bezala funtzionatzenzuten azken finean. Etapa berri ho-rretan, saioak osorik euskaraz egi-teari ekin zioten.

Filmen fitxa teknikoa prestatu,argumentua laburtu eta ondorenitzulpena egiten zuten. Etxez etxeeta tabernaz taberna banatzenomen zituzten zineforumeko pro-gramak. Joxe Gaztañaga, Iñaki Az-kune eta Xabier Unanue arduratzenomen ziren euskara kontuez, eta

informazio bilketan Karlos Alkorta,Agustin Gorospe, Luis Cristobal eta

Jose Ignazio Gal-parsoro tolosarra(Fides Norte bana-keta-etxeko kidea)aritzen omen ziren.Dokumentu haieninguruko informa-zio zuzena gorde-tzen du Unanuekgaur egun ere.

Aurrez esan du-gun moduan, talde-ak jada zineklubbat bailitzan fun-tzionatzen zuen,

baina ofizialtasunik gabe. Hurrengopausua, beraz, taldea ofizial egiteaizan zen. 1973ko urriaren 19anZestoako Udalera zuzendu zutenidatzi batekin hasi zuten ofizial egi-teko bidea, eta 1976an, beharrezkotramiteak eginda, lortu zuten ofi-zialtasuna.

Unanuek emandako dokumen-tazioan buru-belarri ibili garene-an arreta deitu digu, besteak bes-te, zineklubaren bazkide zerren-dak: 180 zestoarrenizen-abizenak ageri dira bertan,gure guraso eta aiton-amonen be-launaldietako makina bat jende-renak. Kopuru hori, ez da, ezahuntzaren gauerdiko eztula! Ha-la ere, jakin ahal izan dugunez,diru arazoak izan ziren zineforu-mak egiteari uztearen arrazoia.

Eta zinema zaletasuna hainerrotuta egonik ere, ezin diogugure harridurari eutsi Euskal Zi-nema Amateur Topaketetakokontuak irakurtzen hasten gare-nean. Hura da glamourra Elizon-do zinema-aretoko argazkietannabaritzen dena! Xabier Unanuek

ZZIINNEEKKLLUUBBAA OOFFIIZZIIAALL EEGGIINN ZZEENN GGAARRAAIIKKOO OORRGGAANNIIGGRRAAMMAA,, EESSKKAAEERRAA TTRRAAMMIITTEEEETTAANN BBIIDDAALLII ZZEENNAA

((11997766)):: Lehendakaria: Jabier Gorospe Mugika; Lehendakari ordea: Jose Gaztañaga Gogorza; Idazkaria: Joana Mari Izeta Ostolaza; Diruzaina: Mari Paz Ugarte Solaberrieta;Bokalak: Olatz Aizpurua Olaizola, Jabier Aizpurua Unanue, Jose Antonio Ijurko Berasa-tegi, Ana Mari Bergara Kortadi, Jabier Zubizarreta Arenaza apaiz txikia.

«Juntan ez nintzen egon. AnaMari Bergara, nire laguna, ibili

zen oso sartuta, eta horinguruan ibiltzen nintzenez,

laguntzen nuen behar zenean.»Harbil Etxaniz

«Ez dut gauza handirikgogoratzen baina badakit

zineklubeko bazkide fitxakprestatzen ibiltzen nintzela.

Zineforumera beti joaten gineneta oso nibel oneko pelikulakematen zirela akordatzen naiz.

Urte batzuk geroago LuisCristobali egin genion omenaldimoduko bat ere gogoan dut eta

plaka bat eman genion.»Mari Paz Ugarte

···

«Nik pelikulak proiektatzennituen, eta gogoratzen dudana

da ez zirela ulertzen errezetakoakizaten. Bestalde, pelikularen

ondoren zinematografoadesmuntatu eta jaso egin beharizaten nuen, beraz, zineforuma

galtzen nuen.»Inazio Alberdi

IINNAAZZIIOO AALLBBEERRDDII,, HHOORRRREENNBBEESSTTEE UURRTTEEAANN EERRAABBIILLII ZZUUEENN ZZIINNEEMMAATTOOGGRRAAFFOOZZAAHHAARRRRAARREEKKIINN..

Page 15: 133 - 2012 azaroa

5Zestoa alderdi desberdinetan ezagutu duzula esan daiteke?Bai noski. Kontuan izan ni ostiral arratsaldean iristen nintzela, Herrero ta-

bernan afaldu, pelikula aurkeztu, gaua ere Herreronean pasa, gosaldu eta ezergehiago egiteko ez nuenean Donostiako despatxora bueltatzen nintzen.

Oroitzapen onak izango dituzu ezta?Oroitzapen onak, lagun onak… benetan esperientzia interesgarria. Bost ur-

tean joan izan nintzen, urtero zazpi zortzi aldiz… Pentsatu!

Zein izan zen etortzeari uztearen arrazoia?Egia esan, ez nago ziur. Ekai-

nean aurkeztu genuen azkena,ustez urrian berriro hastekotanbaina ez zen hala izan. Posibleda diru kontua izatea tartean;azken finean, nik kobratu eginbehar nuen. Beraz, nik martxanjarri nuen eta beraiek eutsi etajarraitu egin zuten beraien kasa.Deitu zidaten geroago, Elizon-don lehen aldiz bota zen filma,El Lazarillo de Tormes, proiektatubehar zutela eta. Han izan nin-tzen nolabaiteko ekimen nostal-giko batean eta omenaldi plakabat ere eman zidaten, oraindiketxean zintzilikatua daukadana.

Historia handia dauka Zesto-ako zineforumak. Solasaldi be-reziki aktiboak ziren, eta kultu-ralki apartak. Gai asko eta askoateratzen ziren, politikoak, filo-sofikoak, kultura orokorrekoak,psikologikoak…; zuzendari be-raren pelikulen arteko erlazioakegiten ziren; zuzendari bakoitzak erabili ohi zituzten gaiak izendatzen ziren(Fellinirenetan bat; Garcia Berlangarenetan bestea…). Jendeak ahalmen handiazuen sintesirako eta erlazioak egiteko.

Zineforumetan parte hartu zuten batzuekin hitz egiteko aukera izandugu eta saio oso hezitzaileak izaten zirela nabarmendu zuen jendeak.

Halaxe zen bai. Pedagogikoa baino didaktikoagoa zen. Jendea gainera hu-rrengo saioetarako indartsuago joaten zen. Badakit saioak bukatu eta hurrengoegunean komentatzeko bildu ohi zirela, nire beharrik gabe, hitz egindakoazjarduteko. Horrez gain, espezializatutako aldizkariak irakurtzera ere animatzenziren. Baina ez zinekoak, aldizkari kritikoak baizik. Horietan irakurritakoa az-pimarratu, moztu… egiten zuten. Ikusi nuen nola jendeari kezka sortu zitzaioneta mantendu egin zuten gainera. Pena izan zen ez zela lortu kezka hori ondo-koei, eta batez ere ondorengoei transmititzea.

Kafe baten bueltan gehiago kontatuko omen liguke. Guk gustura entzundiogu eta gure herriaren atal garrantzitsu batean barneratzeko aukera eman di-gu. Fantasia moduko bat kontatu digula ematen du, edo pelikula baten gidoia,baina ez, herrian duela 50 bat urte bizi zen errealitatea “besterik” ez da.

garbi dauka zineklubik gabe ne-kez egituratuko zirela Euskal Zi-nema Amateur Topaketak Zesto-an.

Gaur egungo errealitatea ordu-kotik asko urruntzen da kulturarloan. Harrigarria da jendeakzuen miresmen kulturala, orainapenas baloratzen dena. Egia daurteak ez direla alferrik pasatzeneta beti daudela trantsizio uneakarlo guztietan. Esparru artistikoakaskoz ere pisu gehiago zuen le-hen, eta orokorrean ekimen kul-turalak askoz baloratuago izanohi ziren gure herrian. Zinemato-grafian zentratuz, Euskal Herrimailan izan zuen gainbeherarendatuak egon badaude, eta behera-kada horretan harrapatuta erori-ko ziren Zestoan hain ohikoak zi-ren ekimen kulturalak.

«Gu beti joaten ginen pelikulaikusi eta parte hartzera. Nikuste ez zuela bukatu behar,

jarraitu behar zuela. Osointeresgarria izateaz gain

hezitzailea ere bazen. Osoparte-hartzaileak izaten ziren.Pelikulak oso kalitate onekoak

izaten ziren; noski, pelikulaziztrinek ez dute gero

eztabaidarako aukera handirikematen.»

Kontxita Garaizabal

Maialen Kor tad i

Nerea Odr iozo la

1

EEVVAARRIISSTTOO LLAARRRRAAÑÑAAGGAA,, LLUUIISS CCRRIISSTTOOBBAALL EETTAA XXAABBIIEERR UUNNAANNUUEE..

Page 16: 133 - 2012 azaroa

Lauiturrietako

Lana bukatuta dago. Txukunketa bat izanbehar zuena lan handi bat izan da azkenean,baina emaitzak merezi izan du. Orain, lanhori aitortzeko, hasieran aipatutako panelakjarri, eta festatxo bat egingo da. Garai bateanherriko emakumeek egiten zuten lan hura go-gora ekarri nahi da. Lan gogorra izango zenzalantzarik gabe; etxeko arropa guztia hartu,Lau Iturrira eraman, han ur hotzetan garbitu,eskegi, berriro etxera ekarri… Emakumezkoe-na bakarrik zen mundu hartan, ordu askoegingo zituzten elkarrekin arropa garbitzeneta txandan, leku bat libratu bitartean. Irudi-katzen hasita, txutxu-mutxu eta marmarraetorriko zaie zenbaiti burura. Baina hantxehitz egingo zen etxeko kezka, zalantza etaarazoei buruz ere. Ez ziren faltako ideia oneta berritzaileak, arrazoi sendoak, konponbi-de zuzen eta aholku on askoak.

Horrelaxe ba, eguna jarrita dago: abendua-ren 23a. Han ikusiko dugu elkar!

Zenbat aldiz gertatzen zaigu asmo sinple batlan handi bihurtzea? Horixe gertatu da LauIturri garbitokiarekin ere. Katamarrua NaturTaldeak eta Udaleko Ingurumen Sailak arropagarbitzeko lan hura nola egiten zen irudikatzenzuten panel batzuk jartzeko asmoa zuten. Haiekjartzeko garbitokia txukuntzen hasi zirenean,konturatu ziren teilatua oso egoera txarreanzegoela. Itoginak zituen, eta egurrezko bigabatzuk usteltzen hasita zeuden.

Taldetxo bat ibaia garbitzeko elkartzen zela aprobetxatuz, garbi-lekuaren teilatua konpontzen hasi ziren dozena erdi bat lagun.Txukunketa bat izan behar zuena egundoko lana izan da azkenean.Ekainean hasitako lana oraintsu bukatu dute. Teilak kentzea, bigaberriak sartu eta teilatu berria nahiko azkar egin zuten. Gero, hor-ma batean zegoen pitzadura konpondu zuten, eta, azkenik, baitalurra ere. Konturatu ziren ormigoizko lurzoruaren azpian garai ba-teko harrizko lauzak zeudela. Haiek garbitu eta bistaratzean, harribat oker zegoela, eta altxatu egin zuten, azpia berdindu eta zuzenjartzeko asmotan. Harlauza azpian, egundoko zuloarekin aurkituziren. Denboraren poderioz, ura harri azpiko lur guztia eramatenari zen, eta, horren ondorioz, lauza eta haren gaineko teilatuari eus-ten zion zutabetako bat ondoratzen ari ziren. Garbilekua erortzekoarriskuan zegoen.

J one Bergara

garbitokia

Page 17: 133 - 2012 azaroa

71

mina

Itsasoa (Nire liburu magnetikoa). Susaeta. Askogustatu zait Itsasoa liburua. Kaxatxo batean arrain formakohamazortzi iman ditu itsas hondo desberdinen gaineanjartzeko. Oraindik irakurtzen ez dakigunontzat oso politakdira honelako liburuak eta soinua ateratzen dutenak eta…Liburutegian asko daude!

EZUSTEKO SOINUAK -AU! AU!Dawn Sirett-Uxoa Larramendi.Grupo Editorial Bruño, 2012

Bilatu hegalen azpian ezku-tatuta dauden animaliatxoaketa entzun haien soinu di-bertigarriak! Dibertsio handi-ko orduak eta orduak. Ha-

maika ezusteko. Haurrak txiki-txikitatik ikastenhasteko jolas elkarreragileak.

TXOMINEN SENTIMEN-DUAKLiesbet Slegers-Eider Mujika. Ibaizabal, 2012

Bere bizitzako gertakariak no-lakoak, halakoak izaten diraTxominen erreakzioak. Liburuhonetan ageri diren egunerokobizimoduko egoeretan bereburua ere ikusiko du irakurle-

ak. Azal hegalak ditu liburuak, eta aurkikuntza jola-sak, txikienekin gustura jarduteko.

NIRE LEHEN ALBUMHANDIA. IKASTEN HASI NAIZ!Hainbat egile-Leire Arano.Grupo Editorial Bruño, 2012

Bere bizitzako gertakariak no-lakoak, halakoak izaten diraTxominen erreakzioak. Liburuhonetan ageri diren egunerokobizimoduko egoeretan bere bu-

rua ere ikusiko du irakurleak. Azal hegalak ditu li-buruak, eta aurkikuntza jolasak, txikienekin gusturajarduteko.

irakurriberridut

Yoshi Omori japoniar gazteak 24 urte zituen Parisera iritsizenean. Argazkigintza lantzen hasi eta bere lanbide bihurtuzuen. Handik gutxira, nahiko artista ezagun bilakatu zen. Pa-risen Izaskun eta Junior, –Arrizabalaga eta Matsutani– ezagu-tu eta 1988ko udan Zestoara etorri zen egun batzuk pasatze-ra; jakina, bere kamera hartuta. Gure herria gustatu, nonbait,eta argazki mordoska atera omen zituen bere sorterrian-etaargitaratzeko. Ibilbide horien lekuko dira Jose Luis Arrizaba-laga zenak argitara eman zuen artikulua eta argazkiak.

24 urte pasa dira ordutik. Zestoari ateratako argazki haiekhorixkatu dira jada. Non ote dabil Yoshi Omori delako hura?

Ba, gaur egun, Yoshi Omoriren argazkiak oso-oso ezagu-nak dira Pariseko eta Frantzia osoko galeriatan, dozena bat

argazki-liburu baditu argitaratuak eta museo edo kulturzentro ezagun frankok dituzte bere artelanak, esate bate-rako, Pariseko Bibliothèque Nationale de France-k.

Oso gustukoak ditu berak transparentziak, zuri-beltza-ren arteko kolore-ñabardurak, argiztapen bereziak, abia-dura makalean ateratzen diren argazkiek duten lausota-sun polit hori, litografiaren eta kaligrafiaren xarma… Ko-reografiak, graffitiak, loreak, moda, paisaiak erretratatuditu gehien eta, benetan, argazki xarmangarriak egiten di-tu. Zoragarriak.

Japonia eta Paris. Eta tartean Zestoa. Eta horiek denakehuntzen, edertasuna. Bai horixe!

J o n Z a b a l a

oroimira

JJ.. LL.. AARRRRIIZZAABBAALLAAGGAA,, ““ZZEESSTTOOAA VVIISSTTOO PPOORR YYOOSSHHII OOMMOORRII””,, EELL DDIIAARRIIOO VVAASSCCOO,,11998888KKOO IIRRAAIILLAAKK 66..YYOOSSHHII OOMMOORRIIRREENN AARRGGAAZZKKII BBEERRRRIIAAGGOOAAKK..

ikusF ernando Arza l lus www.yoshi-omori.com

Page 18: 133 - 2012 azaroa

LASAON ZER BERRI? JAIAK OSPATU DITUGULA!Danbolinek eskaintzen digun tarte hau aprobetxa-

tuko dugu aurtengo Sanmartinen berri emateko.Sanmartinak parte hartze politarekin igaro ditugu.

Azken urteetan herriko jaiak hartu duten egituramantendu da, hiru egunetan zehar giro eta adin guz-tientzako ekitaldiak izan ditugu.

Bertso afaria.Auzoan bizi diren eta auzotarrak izandako jendea

etortzen da bertso afarira, 60-70 bat lagun bildu gi-nen. Afaria auzotarren artean prestatzen da eta ber-tsolariak kanpotik ekartzen dira; aurten, Julio Sotoeta Agin Rezola. Giro polita sortu zuten eta afarianzeuden beste bertsolari batzuk ere animatu ziren az-kenerako bertsotara. Ondoren, trikitilariak eta DJMallubi goizaldeko bostak aldera arte. Joseba eta Hi-tzeder trikitilariak kanpokoak ziren arren, DJ–a etaparranda zaleak auzokoak!!!

Haurren eguna.Frontoia puzgarriz eta haurrez betetzen da. Auzo-

koak eta inguruko herrietakoak hurbiltzen dira. Ogi-tarteko, txokolate eta gaztaina erreak azkar asko de-sagertu ziren. Buruhandiekin ere jolas egin zuten.

Azoka.Lasaon landatu eta hazten diren animali eta pro-

duktuekin osatzen da. Bertakoek, auzotarrek eta Gi-zakia Helburukoek parte hartzen dute. Erakutsi, das-tatu eta erosteko aukera izaten da: eztia, barazkiak,

auzoetatik

fruta, gozogintza, magnolia likorea….Lasaoko 16 etxeeta-ko produktu eta abereak zeuden azokan. Eguraldi txarra-gatik frontoian egin zen. Meza ondoren lasaotar gehienentopaleku izaten da azoka hori. Idiakaitz taldeko txistula-riek eta Uraitz eta Maider trikitilariek musikaz alaitu zu-ten frontoia.

Uste dugu, eta hala espero dugu behintzat, parte hartuzuten guztiak gustura ibili zirela, bai antolaketan, lanean,bai eta disfrutatzera etorri direnak ere.

Lasao auzo ahaztuaBestalde, jaien aurretik “Lasao auzo ahaztua” irakurriko

zenuten hainbatek, sortu du jakin mina; zer da? zer gerta-tzen da?

Urtean behin jaiak antolatu eta disfrutatzearekin baka-rrik jai dago. Auzoa hilik dago, ez dago ezer bertan etabertakoen arteko harremanak ere galtzen ari dira. Ezin-bestekoa ikusten dugu elkartzeko bilgune bat izatea. Lu-zaroan bi udalei egiten ari garen eskaera da. Auzotarreibilgune hori eskaintzeko hainbat saiakera egin izan dituz-te eta egiten ari dira, baina ezer gabe gaude oraindik. Eli-zaren jabetza diren eta hutsik dauden hainbat eraikinenerabilera bideratzen saiatu dira udalak baina ezer ez dalortu, momentuz.

Ea aurtengo Sanmartiñak bilgunerik gabeko azkenak di-ren!!!

lasao

L asaoko fes ta ba tzordea

Page 19: 133 - 2012 azaroa

1

a g e n d a9

abEENNDDUUAA

03 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Euskararen eguna. Adi egon! herrian egongo diraeuskararekiko atxikimendua adierazteko aukerak!

10 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Danbolin-zulo Kultur Elkartekobazkideen urtean behineko bilera, KulturEtxean, 19:00etan.

13 OOSSTTEEGGUUNNAA

Puxka Muxka Zirkus Arroabean 17:30etatik18:30era.

15 LLAARRUUNNBBAATTAA

Bingoa gaztelekuan.

16 IIGGAANNDDEEAA

Agiro mendi taldeak antolatuta umeekin goizbuelta.

19 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Ertxiña musika eskolan gabonetako kontzertua es-kainiko dute banda txikia eta talde instrumentalak.•• Pux-ka Muxka Zirkus Iraetan 17:30etatik 18:30era.

20 OOSSTTEEGGUUNNAA

Puxka Muxka Zirkus Arroagoian 17:30etatik18:30era.

22 LLAARRUUNNBBAATTAA

Iraeta denon artean auzo elkarteak antolatutaMungiako Izenadubarara irteera.•• Gipuzkoako pilota txapel-ketako hiru final jokatuko dira 17:00etatik aurrera Kiroldegian; ju-benilak binaka 3.maila, jubenilak banaka 1.maila eta kadeteak ba-naka 1.maila.

23 IIGGAANNDDEEAA

Kalejira udaletxeko arkupetatik Lauiturrietara,bertsolari, dantzari, musikari eta abarrekin. Garbileku za-harberrituaren inaugurazio festa: auzolanean egin den be-rrikuntza aurkeztea, bertan jarritako panel didaktikoenaurkezpena, garai batean arropa nola garbitzen zen irudi-katuko da antzezpen moduko batez… ••Zoroperitako II.pilota sariko finalaurrekoak jokatuko dira 17:00etan; An-dreu – Azagirre / Artetxe – Aizpuru eta Iriondo – Loyola/ Iribar – Iribar. ••Zestoako Musika Bandaren gabonetakokontzertua parrokian, 20:00etan.

24 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Urtero moduan, Olentzero Kantuz taldekoek etaJaiotza biziarekin irteten direnek, kantuz alaituko dituzteherri eta auzoetako kaleak. Arroagoian Olentzeroren eto-rrera ospatuko dute.

26 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Zoroperi eguna. 9:00etan, Idiakaitz Txistulari tal-dearen diana. XXIII. Barazki eta fruta lehiaketa. UrolakoXV. Ezti lehiaketa. Zestoako XIV. Gazta eta Sagardolehiaketa. Horiez gain, talogileak eta beste salmenta pos-tu franko, trikitilariak... Bazkaria Gaztetxean. 17:00etan,haurrentzat emanaldia Kultur Etxean. 17:30ean, kirolikuskizuna, kiroldegian, musika...

••Huancavelicako taldeak eskerrak eman nahi dizkieurtero bezala material bilketan era batera edo bes-

tela lagundu duten herritar guztiei.

••Ekain guraso elkarteak webgune berria jarri du mar-txan. Zestoa Herri Ikastetxeko webgunearen ba-

rruan sortu dute beraien txokoa. Guraso elkartearenekintza eta jardueren plaza izango da. Gurasoen iritziakjaso asmoz, internet bidezko “hizketaldiak” egingo di-tuzte. Horretarako harpidetzea beharrezkoa da ordea. Ja-rraitu beharreko pausuak: 1.-Sartu www.zestoa.hezkun-tza.net webgunera 2.-Klikatu “Guraso Elkartea” atala, ja-rraian “Iradokizunen Txokoa” eta azkenik “Harpidetza”.3.-Bete izena, abizena, e-maila eta eman “bidali” botoiari.

Page 20: 133 - 2012 azaroa

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a