Lezoko Udal Aldizkaria 01

24
01 Apirila ZEIN DA ALDE ZAHARRAREN OSASUNA? PATRIKAK ZAINTZEKO GARAIA KARLOS SALDISE PLAZA KOLORE BIZIZ

description

Lezoko Udal Aldizkariaren 1. alea. 2010eko apirilean argitaratua.

Transcript of Lezoko Udal Aldizkaria 01

Page 1: Lezoko Udal Aldizkaria 01

01Apirila

ZEIN DA ALDE ZAHARRAREN OSASUNA?

PATRIKAK ZAINTZEKO GARAIA

KARLOS SALDISE PLAZA KOLORE BIZIZ

lezo aldizkaria2.indd 1 9/4/10 13:05:11

Page 2: Lezoko Udal Aldizkaria 01

22

lezo aldizkaria2.indd 2 9/4/10 13:05:12

Page 3: Lezoko Udal Aldizkaria 01

22

Kolore gehiago du azkenaldian Karlos Saldise plazak eta ez, estalki berriak plaka gorriak, urdinak eta arroxak di-tuelako. Edo ez horregatik bakarrik, behintzat. Plazari jendeak eman dio kolorea, jendearen algarak, haurren jo-lasek eta gazteen hizketaldiek.

Txuria eta beltzaren arteko aldea, ho-rixe da plaza zaharretik berrirako al-daketa. Duela hilabete batzuk, joan den urteko abenduan plaza eraberritu aurretik, euria egiten zuenean, haurrek eta gurasoek ez zeukaten non egon eta non jolastu. Orain, ordea, bai. Eguna euritsu, eguzkitsu edo lainotsua egon, bizi dago plaza.

Are gehiago, ostegunetan estalpea fru-taz, barazkiz, bakailuz, azeitunaz eta

KARLOS SALDISE PLAZAKOLORE BIZIA

jaki gozoz janzten denean. Orain be-zala, lehen ere ostegunero iristen zen merkatua Karlos Saldise plazara, baina, hiru postu izaten ziren gehienera. Egun, ordea, babesari esker, askoz merkatari gehiago etortzen dira. Bete egiten da. Gainera diru dantza gehiago egoten da, herritarrek patxada handiagoz hartzen dutelako erosketa. Euriaren beldurrik gabe, hitz aspertua tartekatuz eta je-neroari arreta gehiago jarriaz gehiago saltzen da. Hori ona da herriko ekono-miarentzat.

Haur eta gazteen txoko egunero, azo-kazaleen gune ostegunetan... eta fes-talzaleen topaleku jaietan. Estalpea dagoenetik ez dago zerura begira aritu beharrik kontzertuak, otorduak eta jo-lasak antolatzeko.

3

lezo aldizkaria2.indd 3 9/4/10 13:05:13

Page 4: Lezoko Udal Aldizkaria 01

Horixe izango da aurrerantzean gure herriaren abizena: ongizate iraunkorra. Abizenak garenaren eta izan nahi du-gunaren adierazpide sendoa izan nahi du. Gure egiteko nagusia lezoarren bizi kalitatea eta ongizatea bermatzea da; gaurko eta biharko ongizatea.

Ongizatea da herritarren eta udalaren arteko topagunea, baina, dimentsio asko biltzen ditu, hala nola, ekonomia, ekologia, gizartea...

ONGIZATEIRAUNKORRA

Lezoarrak, ordea, oreka zailean bizi gara aspektu horietan guztietan, eta zailtasun horiek erabakitzen dute gure geroa. Udal markak ongizatea eta iraunkortasuna biltzen ditu, hori delako bilatzen duguna. Ongi bizi nahi dugu orain eta beti, pertsonen ongizatea eta ingurumenarena bateragarri eginda.

Udal-markaren irudia oinatz bat da. Utzi nahi dugun aztarnaren kontzien-tzia osoa dugulako. Oina hutsik dago,

lezoarrok inguruarekin izan nahi dugun harremanaren nolakotasuna adieraziz: konfidantzazko harremana.

Bihotza geure burua geure inguruan maite dugulako ageri da. Bizi nahiaren ordezkari unibertsala.

Hostoa, ingurugiroaren ikurra da, gu-rekin bat eginda etorkizunerantz urra-tsak emango dituena.

Pausuz pausu egingo dugu lan lezoa-rren alde, arrastoa utziz.

lezo aldizkaria2.indd 4 9/4/10 13:05:13

Page 5: Lezoko Udal Aldizkaria 01

5

Bienestar duradero y sostenible. Ése va ser en adelante el apellido de nues-tro pueblo, o dicho de otra manera, la marca. Busca ser una muestra de lo que somos y queremos ser. Nuestro deber principal es garantizar la cali-dad de vida de los lezoarras; pero no el bienestar de hoy o de mañana, sino el permanente.

El bienestar es el punto de encuentro entre el pueblo y el ayuntamiento, pero abarca muchas dimensiones: económi-ca, ecológica, social, etc.

Los lezoarras vivimos en un equilibrio difícil con esos aspectos, y hoy en día, son esas dificultades las que de-terminan nuestra situación. La marca municipal envuelve el bienestar y la perdurabilidad, porque es eso lo que queremos. Queremos vivir mejor, pero siempre conciliando el bienestar y el medio ambiente.

La nueva marca municipal represen-ta una huella, porque tenemos plena conciencia del rastro que queremos dejar. El pie está descalzo anunciando

la relación que queremos tener con el entorno: basada en la confianza.

El corazón aparece porque nos gusta vernos en nuestro entorno, y es símbo-lo universal de las ganas de vivir.

La hoja es el representante del medio ambiente, que avanzará con nosotros hacia el futuro.

Trabajaremos paso a paso por el bien-estar de los lezoarras, dejando la hue-lla.

lezo aldizkaria2.indd 5 9/4/10 13:05:13

Page 6: Lezoko Udal Aldizkaria 01

6

lezo aldizkaria2.indd 6 9/4/10 13:05:14

Page 7: Lezoko Udal Aldizkaria 01

7

Zailtasun ekonomikoko garaiak bizi ditu herriak eta udalak ere somatu du hori, baina, gerora kalte handiagoak saihes-teko ari da lanean. Herritar gehienen antzera, sartzen eta ateratzen den di-rua arreta bereziz jarraituz.

Lezoren egoera eta inguruko beste he-rriena antzekoa da: aurreko urte opa-roetan baino diru gutxiago sartzen da udalean, baina herritarren beharrak bere horretan daude, eta kasu batzue-tan, ugaritu egin dira. Hortxe egoera-ren gakoa.

Egoerari aurrea hartu nahian, aspaldi ari da udala gastuak murrizteko neurri zehatzak hartzen. Izan ere, krisiaren larriena iritsi aurretik ere, garestiegiak ziren zerbitzuak murriztu egin zituen. Horretarako, irizpide bat oinarri hartuta ari dira: zerbitzu guztiak mantentzea, baina egoki ikusten diren murrizketak eginda. Esate baterako, kale garbike-ta %20an murriztu da. Kaleak garbitu egiten dira, noski, baina igandeetan ez eta, gainera, ez da ura erabiltzen.

Bestalde, diru-laguntzen partida ere txikitu egin da, eta udalak egin duen

PATRIKA ZAINTZEKO GARAIA

esfortzuaren parekoa egiteko eskatu die bertako langileei ere: lanaldia aste-ko 32 orduetatik 35 orduetara igotzea, udaltzainen gaueko txanda Oiartzun-goekin elkarbanatzea…

Hala ere, baliabideak urriagoak dire-nean, horiek erabiltzeko lehentasunak ezarri behar dira, badirelako alor ba-tzuk besteak baino garrantzitsuagoak direnak egungo testuinguruan. Aurre-kontuak egitean islatzen dira lehenta-sun horiek eta Lezokoek argi erakusten dute Gizarte Zerbitzuetara bideratzen diren diru-laguntzak (egoera larrieneta-ra, batez ere, gizarte politikei eragiten diena) eta kohesio sozialaren inguru-ko programak babestea dela udalaren lehen kezka.

Non dago zuloa?

Bi dira, nagusiki, udalaren egoera eko-nomikoan eragiten duten arrazoiak. Alde batetik, Foru Aldundiaren fondoa eta, bestetik, hirigintzari dagozkion zergak.

Foru Aldundiak jarduera ekonomikoa-

lezo aldizkaria2.indd 7 9/4/10 13:05:15

Page 8: Lezoko Udal Aldizkaria 01

ren zergak biltzen ditu eta, ondoren, bilketa horren zati bat udaletara bi-deratzen du. Zerga horiek aurreko ur-teetakoak baino txikiagoak izan dira jarduera ekonomikoa mantsotu delako batetik, eta Foru Aldundiak zerga ho-rien tasa txikitu egin duelako bestetik. Ondorioz, diru partida txikiagoa dago udalentzako. Haritz Salaberria, Lezoko Alkatearen iritziz, erakunde gipuzkoa-rrak krisiari egotzi dio diru-bilketaren jaitsiera baina, Foru Aldundiak krisia iritsi aurretik ezarri zituen aldaketak zerga bilketan. “Udalak ordaindu du al-daketa hori. Kontuak ez dira ateratzen diru gutxiago jaso eta zerbitzu berdinak eman behar direnean”

Hirigintzari dagozkion zergak ere (obrak eta etxebizitzak egitean jasotzen di-renak) gutxitu egin dira, baina, eragin hori ez da hainbeste nabaritu, bestela ere, Lezo ez delako hirigintza-jarduera handiko herria.

Bestalde, udalak bere bitartekoekin egin ditu herrian dauden udal-ekipa-menduak (eta ez dira gutxi). Inbertsio handiak izan dira horrelako udal txiki batentzat eta maileguak eskatu ditu udalak urteetan. Horregatik, zorpetze maila handia da eta, ez da mailegu be-rrietan sartzeko unerik egokiena.

2010 urtea egoera orekatu batetik hasi da, baina patrikak zaintzen jarraitu beharra izango dugu hemendik aurrera ere.

8

lezo aldizkaria2.indd 8 9/4/10 13:05:17

Page 9: Lezoko Udal Aldizkaria 01

Herriaren egoera ekonomikoa

Esan gabe doa egoera ekonomiko ezin traketsago hau kalean ere nabaritu egi-ten dela. Hori bereziki nabaritzen da Gizarte Zerbitzuen bidezko diru-lagun-tza eskaeretan. Geroz eta ugariagoak dira.

Gazteak dira seguru asko enplegu falta gehien pairatzen dutenak. Langabezia zifrei begiratu besterik ez dago hori ikusteko. Horiei begira, udala enplegu politikari eta formazio politikari dago-kion alorretan ari da lanean. Hala ere, programa horiek gazteei laguntzeko as-moz egiten diren arren, ez dira beraien-tzako bakarrik. Alkatearen hitzetan bi lan ari dira egiten hor: “Oarsoaldeko Garapen Agentziaren bidez programak eta formazio aukerak eskaintzen dira eta, bestalde, Arantzadirekin egiten ari garen esperientzia interesagarria. Formazioa eta hilabete batzuetako kontratazioa lotzen duten esperientzia tailerra da. Horrekin oraintxe hogei bat lagun dira lanean Markesanen”.

Krisi egoerak gazteei begira berekin dakarren arazo larriena etxebizitzarena da, eta udalak irtenbideak eskaini nahi ditu. Bide horretan, Eusko Jaurlaritza-rekin lotutako hitzarmen baten bidez, bost urterako alokairuzko etxebitzak jarriko dituzte, eta horretaz gain, laster hasiko dira 20 etxebizitza tasatu eraiki-tzen. Horien zozketa aurten egitea da udalaren asmoa.

8 9

lezo aldizkaria2.indd 9 9/4/10 13:05:18

Page 10: Lezoko Udal Aldizkaria 01

1010

Krisiaren aurkako neurriak

Udalak krisiari aurre egiteko hartu di-tuen neurriak ondo pentsatutakoak dira. Azpiegitura handiak eraikitzea baztertu da, inbertsio handia delako eta bueltan ez duelako hainbeste onu-rarik ematen. Horren ordez, dimentsio txikiagoko industria eta aktibitate eko-nomikoak bultzatuko ditu. Bizi-kalita-tea, eta industriaren eta ingurumena-ren kalitatea lotuta daude, eta hiruren arteko oreka bilatzen du udalak. Ildo horretan erabaki hauek hartu ditu:

- Udalak baliorik gabeko nekazal lur batzuk lur indrustrial izendatuko ditu, Papresa lantegia handitzeko. Izan ere, lantegi horrek lan asko ematen du. - 107 poligonoko partzelak saldu edo 75 urterako alokairuan jarri ditu.- Gaintxurizketan dauden 14 hk aktibi-tate industrialetara bideratuko ditu.-Nekazal lurrak babestu ekonomia in-bertsio estrategiko modura lana sor-tzeko. Nekazaritza ekologikoa bultzatu nahi da.-Enpresek dagozkien zergak ordaintzen ote dituzten ikusteko inspekzio fiskala egingo da.-Algeposaren ingurua urbanizatu egin-go da eta inguruko baserrietarako sarbidea hobetu. Gainera, biltegi gisa erabiltzeko metro koadro batzuk eraiki-tzeko aukera izango du enpresak (baina ez lur okupazio berriekin), eta errekak ez kutsatzeko neurriak hartuko ditu.

Langabetu kopurua urtarrilean

2008

213

2007

218

2009

273

2010

363

lezo aldizkaria2.indd 10 9/4/10 13:05:20

Page 11: Lezoko Udal Aldizkaria 01

1010 11

TIEMPOS DE APRETARSE EL CINTURÓN

A pesar de los difíciles tiempos que acechan a la sociedad, el Ayuntamien-to de Lezo tiene la situación contro-lada, gracias a las diversas medidas que ha tomado en los últimos años. Al igual que la mayoría de los municipios, el ayuntamiento tiene menos ingresos que los habituales, pero las necesida-des de los ciudadanos se mantienen, cuando no se agudizan. He ahí el pro-blema.

Ante eso, el ayuntamiento está traba-jando duro desde hace tiempo. Antes de que llegara lo peor de la crisis, ya había reducido los servicios que consideraba excesivamente caros. Por lo demás tra-baja con un criterio firme: mantener to-dos los servicios, recortando la partida destinada a cada uno de ellos. Así, por ejemplo, se siguen limpiando las calles, pero no los domingos.

Las dos fuentes principales de ingreso del Ayuntamiento de Lezo son por un lado, los fondos de la Diputación desti-nados a los ayuntamientos y, por otro,

la recaudación de los impuestos de ur-banización. Lezo, por sus característi-cas, no ha acusado tanto la disminución de esos últimos ingresos (no es una ac-tividad importante). Pero sí ha acusado los cambios que ya antes de que llegar la crisis hizo la Diputación, reduciendo los impuestos y, por tanto, la partida que llega hasta los ayuntamientos.

En situaciones de crisis hay servicios que por sus características el ayunta-miento considera prioritarias: Servicios Sociales (sobre todo, el dinero destina-do a los casos más graves) y la cohe-sión social.

En opinión del alcalde, Haritz Salabe-rria, son los jóvenes los que más difícil lo tienen. Por ello, la Agencia de De-sarrollo de Oarsoaldea está trabajan-do los aspectos de formación de cara al empleo. Es el caso de los talleres de experiencia que se está llevando a cabo con Aranzadi. 20 personas están rehabilitando Markesane en un proga-ma que aúna la formación y la contra-tación por unos meses. La situación se recrudece cuando se habla de vivienda. Para ello, el ayuntamiento ha firmado un convenio con el Gobierno Vasco: pondrán en alquiler apartamentos para

cinco años. Además, pronto comenzará la construcción de 20 viviendas tasa-das las cuales esperan sortear este mismo año.

A diferencia de otros consistorios, en Lezo se ha rechazado construir gran-des infraestructuras, porque exigen cuantiosas inversiones públicas y el rendimiento no compensa. Como al-ternativa, el ayuntamiento apuesta por impulsar actividades económicas de menor dimensión, reservando parce-las para responder a necesidades de las actividades industriales. Asimismo, el ayuntamiento entiende que hay que incentivar la economía conservando la calidad de vida y la del medioambiente. Esos tres aspectos son inseparables y el objetivo es equilibrarlos.

Con todo, el ayuntamiento ha tomado estas decisiones: convertir unas tie-rras agrarias en tierras industriales y dedicarlos a la necesaria ampliación de Papresa; vender y alquilar las parcelas que el ayuntamiento tiene en el Polígo-no 107 para uso empresarial; impulsar la agricultura ecológica para generar empleo; llevar a cabo una profunda ins-pección fiscal en las empresas, y urba-nizar el polígono de Algeposa.

lezo aldizkaria2.indd 11 9/4/10 13:05:21

Page 12: Lezoko Udal Aldizkaria 01

1212

ALDE ZAHARRAREN TAUPADEI ADIUdalak hiru lan egingo ditu urtea amaitu aurretik Alde Zaharrean.

Edozein herrira bisitan joan eta lekuaren esentzia gordeko duelako ustean Alde Zaharra izan ohi da jomugetako bat; xarma handiko gu-nea izan ohi da, auzorik zaharrenak izanda, historia eta bitxikeriaz beteak egon ohi direlako. Maiz, gainera, herritarren elkargune da; goizetan erosketak egiten elkartzen direnentzako, eguerditan basoer-dia hartzera tabernetara gerturatzen direnentzako eta arratsaldetan haurrentzako, esate baterako.

Udala aspaldian gune hau berritzeko eta berpizteko lanean dabil, bi-garrenetik lehenengotik baino gehiago behar duela ondo jabetuta.

lezo aldizkaria2.indd 12 9/4/10 13:05:22

Page 13: Lezoko Udal Aldizkaria 01

1212 13

Urtea amaitzerako, hiru berrikuntza

Arantzadi, INEM eta udalaren artean sinatutako akordio bati esker, hamar lo-rezain eta beste horrenbeste igeltsero (denak eskualdekoak) parkea berritze-ko lanetan dabiltza urtarriletik.

Lezoko eliza berritzeko lanetan aritu zi-renetik Arantzadiko arkeologoek Mar-kesane parkean aztarna interesgarriren bat aurki zezaketelako susmoa zuten, eta hala izan da. Izan ere, Lezoko lehen etxea izan daitekeenaren aztarnak aur-kitu baitituzte: Lezo Haundi izeneko dorrearen 289 metro koadroko oinpla-noa. Lanak bukatzean emango dute zehatz-mehatz aurkitutakoaren berri, baina, edonola ere, aurkitzen dutena parkearekin uztartuko dute hor lanean ari diren langileek.

Lan-taldeko arduradunek egun parkeak dituen akatsak zuzentzeko plana disei-natu dute. Horren arabera, parkea ireki eta herrian integratuko dute, egun ez baitu bertan sartzera animatzen. Gai-nera, eguzkia parkean ondo sar dadin zuhaitz batzuk kendu egin behar dituz-tela esan du Jon Legorburu Hirigintza Zinegotziak: “teknikoek esan digute zuhaitzak ez daudela ondo landatuak. Zuhaitz handiek ez dute eguzkia sar-tzen uzten, eta zuhaitz txikiak eta be-larra ez dira ondo hazten”. Markesane Lezoko birika dela dio zinegotziak eta helburua “Lezoko historia berreskuratu eta jendea historia horren parte egitea da”.

Lanak abenduan amaituko dira eta 321.000 euroko aurrekontua dute (%75a Izartu Planaren bidez ordaindu-ko da eta gainontzekoa, udalak jarriko du).

Bestalde, aspaldi du udalak Jauregial-deko herriko sarrera berritzeko asmoa. Horretarako, aurreko korporazioak martxan jarritako proiektua hartuta, egungo Gobernu Taldea bizilagunekin bildu da bitan, beharrak aztertu eta proposamenak kontuan izateko. Hortik ateratako emaitza laster ikusiko da, la-nak apirilean hasiko baitira eta urrirako amaitu.

Alde batetik, errepideak gutxitu eta espaloiak zabalduko dituzte. Horrek terrazak jartzea ahalbidetuko du. Bes-talde, bizilagunek eskatu bezala, apar-kaleku plaza gehiago jarriko dituzte. Horretarako, besteak beste, taxi gel-tokia Ijurkora eramango dute behin be-tiko. Gainera, oraingo zuhaitzak kendu eta hiriguneetarako aproposak direnak jarriko dituzte. Izan ere, gaur egun dau-denen sustraiek zorua lehertu dute.

Lan horiek ere Izartu Planaren barruan daude. Hala, 522.000 euroko aurre-kontutik %75a diru-laguntz en bidez ordainduko da eta gainontzekoa udalak jarriko du.

Andreone liburutegia zaharkituta gera-tu da eta berritzeko lanak hasiko dituz-te uztailean, liburutegia gutxien behar-ko den garaian, hain zuzen. Ikasturtea

lezo aldizkaria2.indd 13 9/4/10 13:05:23

Page 14: Lezoko Udal Aldizkaria 01

hasterako, urriaren bueltarako, prest egongo da.

Berrituta dagoenean, beheko pisuan artxiboa egongo da eta liburuzainaren-tzako lanerako leku egokiagoa jarriko da. Gainera, leihoak eta leiho-ateak konponduko dituzte, kresalak erabat janda baitaude.

Lehen pisuan kristalezko gela bat ego-kituko dute haurrak gurasoekin joan daitezen. “Beharbada liburu gutxiago egongo dira bistara” dio Jon Legorbu-ruk “baina leku atseginagoa izango da haurren aisialdirako”. Bestalde, egun hirugarren solairuan dagoen KZ gunea hortik aterako dute (oraindik ez dago

erabakita non jarriko duten) eta erre-kuperatuko den espazioa liburutegia zabaltzeko erabiliko da.

Liburutegi berriak ingurugiroaren in-guruko informazioa eskuratzeko txoko bat ere edukiko du. Jon Legorbururen hitzetan, “geroz eta informazio gehiago behar dugu Jaizkibelen, Kanpo Kaiaren eta bestelakoen inguruan. Era honetan dena eskurago izango dute herrita-rrek”.

Azkenik, sarrera nagusia Jaizkibel hi-ribidera ematen duen aldera pasako dute, arrapala bat jarrita ezinduentzako sarrera egokitzeko. Obra guztia Espai-niako Gobernuak lekuan lekuko inber-

tsioak finantzatzeko diru-laguntzekin ordainduko du. Guztira, 170.000 euro-ko aurrekontua du.

Orain arte, trafikoarekin eta zoruarekin borrokanEgingo, hasiko, bukatuko... denak etor-kizuneko aditz-denborak. Baina, orain arte badira udalak Alde Zaharra ho-betzeko hartutako erabakiak. Ez dira aurrekontu aldetik lan handiak izan, baina bai, erabateko aldaketa ekarri dutenak.

Aspaldian Lezora etorri ez eta egun bertatik buelta bat ematen duenak ko-txeak Alde Zaharretik desagertu egin

lezo aldizkaria2.indd 14 9/4/10 13:05:23

Page 15: Lezoko Udal Aldizkaria 01

direla ikusiko du lehen begiratuan. Izan ere, udal honek hartutako lehen erabakietako bat kaskoa oinezkoen-tzat egokitzea izan zen, autoentzako sarbideak plazatik, Txerrimuñotik eta Polentzarrenetik moztuz. Segurtasun eta bizi-kalitatearen mesedetan hartu-tako erabakia izan zen hura, herritarrak lasaiago ibil baitaitezke kaleetan pa-seoan eta haurrak jolasean.

Pikukaleko txukunketa izan da beste la-netako bat. Autobus geltokia eta Alde Zaharra batzen dituen kalexka txukun-du egin du obra txiki baten bidez. Aitzitik, hartutako erabaki guztien ar-tean gehien goratu dena Alde Zaharre-ko lurraren zati malkartsuenak trokela-

tu edo lakartu izana da. Oso labainkorra zen lehen; herritar batek baino gehia-gok hartu du min Kale Nagusian edo Donibane Kalean, esaterako.

Alde Zaharra kontserbatzeko planaParte Zaharraren Birgaitze Plan Be-rezian dabil lanean udala azkenaldian. Planaren helburua aurrerantzean Alde Zaharrean eraikuntza publiko eta priba-tuetan egiten diren lanak erregulatzea da, tipologia mantendu, ondarea ahal den neurrian kontserbatu eta Parte Zaharraren osotasuna mantentzeko. Planak Alde Zaharreko eraikuntza guz-

tiak bost kategoriatan katalogatzen ditu: babes berezikoak, babes ertaine-koak, oinarrizko babesa dutenak, inte-resik gabekoak eta inguruarekin bat ez datozenak.

Kategoria horietako bakoitzaren ara-bera, barrualdean zein kanpoaldean egin daitezkeen (edo ezin daitezkeen) esku-hartzeak zehazten ditu. Sailkapen horretan, besteak beste honakoak har-tzen dira kontuan: eraikuntzaren mate-riala, leiho eta balkoien forma, eskaile-ren forma edo barneko tipologia...

Plana jendaurrean egon da alegazioak egiteko, eta apirilaren amaierako osoko bilkuran behin betiko onartzea espero da. Hori hala gertatzen bada, indarrean sartuko da automatikoki.

lezo aldizkaria2.indd 15 9/4/10 13:05:24

Page 16: Lezoko Udal Aldizkaria 01

1616

¿CÓMO ESTÁ DE SALUD LA PARTE VIEJA?

Por la historia que guarda, por ser pun-to de encuentro de jóvenes y mayores y por muchas razones más, el Casco Viejo suele ser la parte con más encan-to de los pueblos.

El Ayuntamiento de Lezo está desarro-llando tres proyectos para mejorar los servicios, el ocio y la urbanización.

Markesane será a finales de año un parque muy diferente al actual. Más in-tegrado en el pueblo y más agradable. Para ello, Aranzadi, INEM y el Ayunta-miento están trabajando conjuntamen-te, de manera que 10 estudiantes de jardinería y otros 10 de albañilería es-tán rediseñando el parque e integrando en él los restos que se han encontrado en él: la primera casa de Lezo, Lezo Haundi.

El presupuesto es de 321.000 euros. El 75% se paga a través del Plan Izartu y el resto lo pondrá el ayuntamiento.

Por otro lado, entre abril y octubre se llevarán a cabo las obras previstas en Jauregialde. Se pretende adecentar la entrada al pueblo, dando más espacio a las aceras para pasear y poder po-ner terrazas, disminuyendo la cantidad de carreteras y plantando árboles ade-cuados para las ciudades, es decir, con raíces más pequeñas que los actuales. Además se habilitarán más plazas de aparcamiento, para lo cual, la parada de taxis se trasladará a Ijurko para siempre.

Estas obras también entran en el Plan Izartu. El 75% del presupuesto (522.000 euros) es subvencionado y el resto lo pondrá el consistorio.

Por último, las obras de la biblioteca Andreone se llevarán a cabo de julio a octubre. La entrada principal pasará a estar en la fachada que da al paseo Jai-zkibel. En el piso de abajo se habilitará el archivo y el espacio para el biblio-tecario; en el primero se va a crear un espacio dedicado a los más pequeños, y el tercero se utilizará para ampliar el espacio dedicado a la biblioteca. Para ello, se cambiará de ubicación el KZ-

gune, aunque aún no saben dónde lo instalarán. En este caso, toda la obra (de 170.000 euros) es subvencionada por el Plan Zapatero. Hablamos de obras que se están rea-lizando o comenzarán pronto, pero hasta ahora el ayuntamiento ya ha lle-vado a cabo varias intervenciones que han mejorado el casco antiguo: se han quitado los coches con el objetivo de peatonalizar la zona, se ha punzonado el suelo en los puntos más peligrosos y se ha adecentado Piku Kale.

Al tiempo que se están haciendo todas esas mejoras, el ayuntamiento está tra-bajando en el PERCH (Plan Especial de Rehabilitación del Casco Histórico) con el objetivo de regular las obras que en el futuro se realicen en los edificios pú-blicos y privados de la zona, de manera que se conserve la tipología y no se ha-gan barbaridades en el patromonio.

El plan ha estado expuesto al público para que se pudieran hacer alegacio-nes y se prebé aprobar en el pleno de finales de abril. Si es así, entrará en vi-gor automáticamente.

lezo aldizkaria2.indd 16 9/4/10 13:05:27

Page 17: Lezoko Udal Aldizkaria 01

1616 17

Azken urteetan egin ahalak egin ditu udalak Alde Zaharra hobetzeko, txu-kuntzeko, zerbitzu hobeak eskaintzeko, atseginagoa egiteko, eta egungo eder-tasuna etorkizunean ere ziurtatzeko. Baina zerbait falta du oraindik herriko auzo zaharrenek izaten duten giroa eta bizia erakartzeko. Lezoko Alde Zaha-rrak zer behar duen galdetzera atera gara kalera.

Bizi falta da gehienen ustez Lezoko Alde Zaharrak duen arazo nagusiena. Askotan herri hila dirudi. Arazoaren ja-torriaz hitz egiterako garaian norabide berean begiratzen dute gehienek: ko-mertzio falta. Angel Errasti, Errasti De-coración komertziokoak, ongi daki dena oso ezberdina zela urte batzuk atzera: “Kale Nagusian bakarrik lau aroztegi zeuden. Jende zirkulazio askoz gehiago

ZER BEHAR DU LEZOKO ALDE ZAHARRAK BIZIAGOA IZAN DADIN?

zegoen”. Horixe da gakoa, herrian ko-mertzio gutxi daudelako erosketak egi-tera kanpora atera beharra...edo esan beharko genuke, jendea kanpora joa-ten delako itxi direla herriko dendak? Horri nola buelta eman asmatzea zaila dela aitortzen dute, baina, udalaren al-detik herrian kontsumitzera bultzatze-ko kanpainak egin beharko lirakela dio Angelek.

Arazoaren sustraian askoz haratago doa Agustina Pontesta herriko Bake Epailea. Bere ustez, herri nortasuna galdu izana da guztiaren jatorria eta horri buelta emateko, hain zuzen, le-zoar izatearen harrotasuna landu behar da. Hala jendeak herriarekiko lotura eta konpromiso handiagoa edukiko luke. “Alde Zaharra izan beharko litza-teke herriaren bihotza, gehiago zaindu beharko genuke”. Egun kultura mugi-mendurik ez egotea ere tristuraz ikus-ten du Agustinak.

Egin beharreko guztia udalaren esku

bakarrik al dago? Edurne Riaño, Xua pelukeriakoaren ustez ez. “Nik uste az-kenean herritarrek bere aldetik ere ja-rri behar degula, lokalak irekitzeko eta gauzak antolatzeko”.

Lander Zurutuzak, Udal Liburutegiko liburuzainak, herrikideek aipatutakoari beste arazo bat gehitu dio. “Alde Zaha-rrean ikusten dudan gauzarik larriena eta jendearen osasunean eragin zuze-na duena portuko kutsadura da, txa-tarraren deskargarekin eta termikaren kutsadurarekin. Arazo hori konpondu-ko balitz nik uste det zoriontsuagoak izango ginatekela. Egia da orain Alde Zaharra txukunagoa dagoela eta atse-ginagoa dela paseatzeko; baina ez da nahikoa”.

Iritziak iritzi, egoera hau ziklikoa dela diote laurek, baina, denborak arazoak berez konponduko dituen zain egon gabe, udalak Alde Zaharrari falta zaio-na emateko egingo du lan.

lezo aldizkaria2.indd 17 9/4/10 13:05:35

Page 18: Lezoko Udal Aldizkaria 01

LEIRE BETETAINGURUMEN AHOLKULARIA

Lezoko Udalak ingurumenarekiko duen kezka ez da berria. Bi urte atzera, iker-keta bat egin zen herrian aurrera era-man daitezkeen ekintzak zehazteko; iaz aholkularitza lana egin zuen enpresa bat kontratatu zuten eta, urte honen hasieran, udalak aholkulari lanak egin-go dituen langilea hartu du. Leire Bete-ta errenteriarra da Udaleko Ingurumen Aholkularia.

Zein da zure egitekoa udalean? Ingurumenarekin zerikusia duten ara-zoak detektatu eta konponbidea bila-tzea. Komunikazioa ere landu behar det, jendeari jakinarazi zer egiten ari garen eta kontsultatzeko informazioa eskura jarri.

Horrekin lotuta dago liburute-gian jarriko duzuen txokoa?Bai, ingurumenari buruzko txoko bat sortu nahi degu. Dokumentuak eta ordenadore bat egongo dira kontsul-tatzeko. Ez da pertsonarik egongo in-formatzeko, baina, hala ere, jendearen arretarako ni egoten naiz udaletxean asteazken, ostegun eta ostiral goize-tan. Eskura egongo den informazioa Lezokoa eta eskualdekoa izango da hasteko.

Zer duzu eskuartean? Iaz hasitakoarekin ari gara lanean, bai-na, bidean geroz eta gauza gehiago ateratzen dira. Jarduera industrialen lizentzia aktibitateak berrikusten ari

“Jaizkibel eta landa eremua dira Lezoren aberastasunik handienak”

lezo aldizkaria2.indd 18 9/4/10 13:05:35

Page 19: Lezoko Udal Aldizkaria 01

19LEZO

gara eta erreken uraren kalitatea hobe-tzen. Jaizkibel Onura Publikoko men-dia da eta Natura 2000 sarearekin lo-tutako zenbait gauza ateratzen joango dira aurten. Gainera, egungo kaiarekin lotuta, portuan dauden enpresek egi-ten duten erabilpena kontrolatu behar degu, kutsadura sortzen dutelako.

Zein da herriak ingurugiroaren aldetik duen balio handiena? Jaizkibel ingurua oso garrantzitsua da, baina, nik landa eremua ere azpi-marratuko nuke. Ongi kontserbatua dauka paisaia aldetik; baserriak daude, zuhaiztiak, larreak, errrekak...

Zein da Lezok daukan arazo la-rriena?Bi eskala egingo nituzke. Alde batetik,

oraintxe bertako arazoak: kontrolatu gabeko isurketak, betelanak, mendian egiten diren erabilera batzuk. Udale-txeak ez dauka basozainik eta zaila da hori guztia kontrolatzea. Bestetik etor-kizuneko arazoa: mehatxua ikusten det kanpo kaiarekin, dudarik gabe. Hori egiten bada erabat aldatuko da herria-ren itxura, ez du ezer ikustekorik izan-go.

Sentsibilizatuta al dago herria ingurumeneko gaiekin? Egia da pertsona multzo bat dagoela herriko balio naturalen alde lan egin duena, baina beraiek bakarrik dira. Gauzak antolatzen direnean edo jen-deari zerbait azaldu nahi zaionean, jen-deak gutxi parte hartzen du. Ez dakit interes falta den edo jendeak daudana

ez ote duen behar beste apreziatzen. Iruditzen zait hor lan polita egin deza-kegula udaletik, herritarrak informatuz eta eguneroko ohitura batzuk aldatzeko ekimenak sustatuz.

Leire oraingoz urte amaiera arte egon-go da lanean, baina, jarraipena emate-ko, datozen urteetan ere lanean gogor segi beharko litzateke.

“Liburutegian ingurumenari buruzko txoko bat sortu nahi degu eta hor dokumentazioa eta ordenadore bat egongo dira kontsultarako”

lezo aldizkaria2.indd 19 9/4/10 13:05:36

Page 20: Lezoko Udal Aldizkaria 01

202020LEZO

MAÑONTZIBERTSO ESKOLAHerriko doinu eta errima

“gure kontura. Gure artean txandakatu egiten genuen prestaketa: batean ba-tek prestatzen zuen klasea eta besteak afaria egin. Eta gero alderantziz”.

Duela bi urtetik, ordea, Aitor Erraz-kin irakaslearen gidaritzapean hasi zi-ren lanean. Orduz geroztik, ostiraleko saioaz gain, asteazkenetan ere biltzen dira. “Ostiraletan kanpoko irakaslea ez da egoten eta ez da iguala, konfidantza gehigorekin ibiltzen gera, erosoago.

Lagunarteko giro ederrean bertsotan aritzeko gai izatea zuen buruan duela bost urte Mañontzi Bertso Eskola sortu zuen lagun-taldeak. Izaskun Etxebes-te da sortzaileetako bat: “gure burua trebatu nahi genuen edozein afaritan bertsotan aritzeko gai izateko. Baina, herri mailan ere giro hori sustatu nahi genuen”.

Hasieran astean behin elkartzen ziren, ostiraletan, afariaren aitzakian. “Irakas-lerik gabe biltzen ginen” dio Izaskunek

lezo aldizkaria2.indd 20 9/4/10 13:05:37

Page 21: Lezoko Udal Aldizkaria 01

2020 21

Batzuek nahikoa dute afari batean lau bertso botatzeko gai izatearekin eta beste batzuk nahiago dute beren tek-nika perfekzionatu”.

Bertso giroa bultzatzen ari dira, izan ere, aurten talde bakarra izatetik aur-ten hiru izatera pasa baitira kolpetik. Hasierako taldean 16 urtetik gorako jendea biltzen da; beste bietara, aldiz, gaztetxoagoak joaten dira: Herriko Es-kolako taldean 12 urteko zortzi haur daude eta bestean 13-15 urte bitarteko bost. Azken horien kasua bereziki poz-garria izan zen Mañontziko kideentza-ko, ikasleen borondatez sortu baitzen. Gogoa, beraz, badago.

Taldea sortu aurretik hutsunea zegoen, bertsoarekin lotuta egiten ziren ekital-di bakarrak jaietakoak ziren. Bertso eskolak, beraz, herriko bertsozaleak iratzarri dituela esan daiteke. “Hasiera batean jendeak zaletasunik ez zegoela uste zuen, baina urtean zehar antola-tzen ditugun ekitaldi gehienek arrakas-

ta handia dute” dio Erlantz Altsuk, He-rriko Eskolako taldeko irakasleak. “Esan behar da, hala ere” azpimarra-tzen du Erlantzek “azkenaldian bertso-laritza oso modan dagoela eta horrek ere asko eragiten du. Bertsolari Txa-pelketaren ondorioa ere bada hemen antolatzen ditugun gauzek arrakasta edukitzea”.

Bertso-eskolako kideek okerren da-ramatena denbora falta da, Izaskunek azaldu bezala: “saiatzen gera deitzen diguten leku guztietara joaten. Adibi-diez, Koadrilategitik deitu ziguten tailer batzuk emateko eta gu hori zaintzen saiatzen gera, badakigulako bertso-eskolara etortzera animatuko direnak egon daitezkeela”.

Urtean zehar antolatzen dituzten ekin-tzen artean bertso-afariak eta otsaila inguruan Gezalan egin ohi duten bertso-saioa daude. Horrez gain, Urtezahar egunean ere baserriz baserri kanta-ri ateratzen dira eta herrian kalejira

egiten dute, bat-bateko bertsoak eta abesti zaharrak tartekatuz, “jendeak parte har dezan” dio Erlantzek. Herriko kultur giroaz hizketan ekital-di eta mugimendu gutxi dagoela uste dute. “Bertso-eskolaz, dantza taldeaz eta Orratx antzerki taldeaz aparte ez dago mugimendu asko. Ekitaldietan ere, Lezoko ihauteriak, jaiak eta gabo-nak kendu eta ez dago gauza handirik” kexu da Izaskun. Horri buelta emateko Udalak akuilu lanak egin eta herriak erantzun egokia eman beharko liekela uste dute biek. Faltan botatzen dute kultur mailako mugimendu handiagoa egotea.

Etorkizunera begira, egun dituzten hiru taldeak mantentzea da bertso-esko-laren helburu nagusiena, hasie rako ildoari sendo eusteko. Bide horretan segiko dute lanean, azken finean, ber-tsotan aritzea eta klaseak prestatzea baitute gustukoen.

lezo aldizkaria2.indd 21 9/4/10 13:05:38

Page 22: Lezoko Udal Aldizkaria 01

HaritzSalaberriaLEZOKO ALKATEA

lezo aldizkaria2.indd 22 9/4/10 13:05:41

Page 23: Lezoko Udal Aldizkaria 01

Irakurri berri duzuen aldizkaria udala-

ren asmoen erakusgarri da, udal infor-

mazioa herriarena egitea baita aspaldi

dugun nahietako bat.

Ongi ikasiarena izan ohi da aurkezpe-

netan norbere buruaz azkena hitz egi-

tea, eta halaxe egin nahi izan dut nik

ere. Orain arte egindako lan guztiak ze-

rrendatzen hasiko ez naizen arren, lerro

gutxi batzuk gorde nahi ditut epe labu-

rreko gure ibilbideari kasu egiteko.

Aldizkariaren datozen zenbakietan

herritarrok egiten ari garenaren berri

izango duzue; baina, udalari dagokigu-

nean, lezoar guztion ongizatea helburu

jarraituko dugu lanean.

Herritarren eta aldizkariaren arteko

aurkezpenak eginak, laster martxan jarriko den Herritarren Sarean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztet, udal informazioa jasotzeaz gain, udal-ku-deaketan eragin izan dezazuen.

La revista que acaban de leer es una muestra del propósito del ayuntamien-to: hacer al pueblo partícipe de la infor-mación municipal.

En las presentaciones es lo adecuado hablar de uno mismo en último lugar, y así lo he querido hacer. Por eso, no voy a enumerar todo lo que hasta ahora he-mos hecho, pero sí quiero guardar unas líneas para hacer una mención al cami-no que seguiremos a corto plazo.

En los próximos números tendrán no-ticias sobre lo que estamos haciendo entre todos los ciudadanos. Pero, en lo que al ayuntamiento se refiere, segui-remos trabajando en favor del bienes-tar de los lezoarras.

Hechas las presentaciones entre la re-vista y los ciudadanos, quiero invitarles a participar en la inictiativa Herritarren Sarea que pronto comenzará su anda-dura, para que además de recibir infor-mación municipal, puedan influir en la gestión municipal.

lezo aldizkaria2.indd 23 9/4/10 13:05:41

Page 24: Lezoko Udal Aldizkaria 01

24

www.lezo.net

Herriak, etxeak bezala, zimendutik hasita eraikitzen dira. Horregatik, lezoarrek udal kudeaketan eragin eta zeresan zuzena eduki dezaten, Herritarren Sarea jarri berri du martxan Lezoko Udalak.

Herritarren Sarea maiztasun jakin batekin (hasieran hamabosterokoa) elkartuko da, era atsegin eta di-namikoan, herriaren inguruko eztabaida sustatzeko. Kezkak plazaratu, zalantzak argitu eta herrian zer hobetu daitekeen eztabaidatuko da, eta hor egiten diren proposamenak zuzenean tratatuko ditu udalak bere batzordeetan.

Lezoko Udalak herrigintzarako beste eredu bat nahi du. Hala, lezoarron ongizatea babestu eta bermatze-ko ideiak eta proposamenak badituzu edo eskuartean ditugun proiektuak gertuagotik ezagutu nahi baditu-zu, parez pare dituzu zabalik gure ateak. Edonola ere, aldez aurretik eskertzen dizugu gugana hurbiltzeko egingo duzun ahalegina.

Lehen bilera: apirilaren 20an, 18:00etan, Donibane kaleko kultura aretoan.

Los pueblos, como las casas, se construyen empezando por los cimientos. Por eso, para que los lezoarras influyan y tengan qué decir en la gestión municipal, el Ayunta-miento de Lezo ha creado Herritarren Sarea (red de ciu-dadanos).

La red se juntará con una frecuencia determinada (al co-mienzo cada 15 días) para fomentar el debate entorno al pueblo, de manera agradable y amena. Se expondrán preocupaciones, se aclararán dudas y se debatirá sobre qué se puede mejorar en Lezo, y todo lo que ahí se pro-ponga el ayuntamiento lo tratará directamente en sus comisiones.

El Ayuntamiento de Lezo quiere un modelo diferente para la construcción del pueblo. Por ese motivo, si tienes ideas y propuestas para proteger y garantizar el bienestar de los lezoarras, o quieres conocer de cerca los proyectos en los cuales el ayuntamiento está trabajando, tienes nues-tras puertas abiertas de par en par. En cualquier caso, agradecemos de antemano el esfuerzo que realizarás para acercarte.

Primera reunión: 20 de abril, a las 18:00, en el salón cultural de la calle Donibane.

HERRITARREN SAREA MARTXAN

HERRITARREN SAREA, EN MARCHA

lezo aldizkaria2.indd 24 9/4/10 13:05:41