u.d.3 Belarki Laboreak Ezartzea

of 69 /69
Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK EZARTZEA 1 1. Gaitasun unitate elkartua: UC0523_2: Lurra prestatzea eta belarkien laborantzako ereite edota birlandatze lanak egitea. UC0529_2: Lurra prestatzea eta barazkien laborantzako eta lore moztuen ereite edota birlandatze lanak egitea. UC0527_2: Lurra prestatzea eta fruta arbolak landatzeko lanak egitea. 2. Ikaskuntzaren emaitzak: ADIERAZI 2.1. Nekazaritzako ustiategiaren produkzio orientazioa definitzen du, erabilgarri dauden baliabideak eta merkatuaren eskaera identifikatuz. 2.2. Laboreak hautatzerakoan ustiategiaren produkzio helburuekin lotzen ditu. 2.3. Laboreak lurzorurik gabe instalatzeko operazioak egiten ditu, hidroponiako teknikak aztertu eta aplikatuz. 2.4. Nekazaritza konbentzionalean lurra egokitzeko operazioak egiten ditu ereiteko, landatzeko eta birlandatzeko; horretarako, lur lantze teknikak aztertzen eta aplikatzen ditu. 2.5. Landare materiala ezartzerakoan, landare eta hazi hobetuak erabiltzea justifikatzen du eta nekazaritza modernoko teknikak aplikatzen ditu. 2.6. Laneko arriskuak prebenitzeari eta ingurumena babesteari buruzko arauak betetzen ditu, arrisku elkartuak eta arriskuok prebenitzeko neurri eta ekipamenduak identifikatuz. 3. Unitate Didaktikoen aurkibidea: 1. Baratze laboreak ezartzea. 2. Zur laboreak ezartzea. 3. Belarki laboreak ezartzea. 4. Txandakako laborantza, asoziazioak eta polilaborantza ezartzea. 5. Ustiategi konbentzionalak eraldatu eta produkzio ekologikora pasatzea. 6. Labore ekologikoak ezartzeko araudia.

Embed Size (px)

description

3.UD. Belarki laboreak ezartzea

Transcript of u.d.3 Belarki Laboreak Ezartzea

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    1

    1. Gaitasun unitate elkartua: UC0523_2: Lurra prestatzea eta belarkien laborantzako ereite edota birlandatze lanak egitea. UC0529_2: Lurra prestatzea eta barazkien laborantzako eta lore moztuen ereite edota birlandatze lanak egitea. UC0527_2: Lurra prestatzea eta fruta arbolak landatzeko lanak egitea.

    2. Ikaskuntzaren emaitzak: ADIERAZI

    2.1. Nekazaritzako ustiategiaren produkzio orientazioa definitzen du, erabilgarri dauden baliabideak eta merkatuaren eskaera identifikatuz.

    2.2. Laboreak hautatzerakoan ustiategiaren produkzio helburuekin lotzen ditu. 2.3. Laboreak lurzorurik gabe instalatzeko operazioak egiten ditu, hidroponiako

    teknikak aztertu eta aplikatuz. 2.4. Nekazaritza konbentzionalean lurra egokitzeko operazioak egiten ditu

    ereiteko, landatzeko eta birlandatzeko; horretarako, lur lantze teknikak aztertzen eta aplikatzen ditu.

    2.5. Landare materiala ezartzerakoan, landare eta hazi hobetuak erabiltzea justifikatzen du eta nekazaritza modernoko teknikak aplikatzen ditu.

    2.6. Laneko arriskuak prebenitzeari eta ingurumena babesteari buruzko arauak betetzen ditu, arrisku elkartuak eta arriskuok prebenitzeko neurri eta ekipamenduak identifikatuz.

    3. Unitate Didaktikoen aurkibidea:

    1. Baratze laboreak ezartzea. 2. Zur laboreak ezartzea. 3. Belarki laboreak ezartzea. 4. Txandakako laborantza, asoziazioak eta polilaborantza ezartzea. 5. Ustiategi konbentzionalak eraldatu eta produkzio ekologikora pasatzea. 6. Labore ekologikoak ezartzeko araudia.

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    2

    3. Unitate Didaktikoa: BELARKI LABOREAK EZARTZEA

    1. Helburu orokorrak

    Unitate didaktikoa amaitzean, ikasleek gai izan behar dute hau egiteko: ADIERAZI

    (1) Inguruko klimari, edafologiari, topografiari eta baliabide hidrikoei buruzko datuak interpretatu eta prozesatzea eta horiek landarean duten eragina baloratzea, zer-nolako laboreak ezarri zehazteko. (2) Makina eta ekipamenduen kontrol elementuak ezagutu eta horiekin jardutea, egiten dituzten funtzioekin lotzen jakin eta behar bezala erabiltzeko. (3) Dokumentazioa interpretatzea eta muntaketa nahiz mantentze teknikak aplikatzea, nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioak muntatzeko eta mantentzeko espezifikazioak irizpide teknikoen bidez aztertuz. (4) Lanak nekazaritzako jardunbide egokiei jarraituz egitea, lurra prestatzeko, ekipamenduen hautaketa eta erregulazioa justifikatuz. (5) Ereite eta landatze prozedurak gauzatzeko, landare materiala ezartzeko bitarteko teknikoak deskribatzea. (6) Laboreen behar hidrikoak aztertu eta kalkulatzea, eta ureztatze sistema erabiltzeko ezaugarri edafiko, klimatiko eta begetatiboak identifikatzea. (14) Kalitateari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenari buruzko prozedurak aztertu eta deskribatzea, zehaztutako kasuetan egin beharreko ekintzak zein izango diren adierazi eta estandarizatutako arauen arabera jarduteko.

    2. Aurkibide xehatua

    Belarki laboreak ezartzea: :(40 ordu) 1. Belarki labore estentsiboen gaineko orokortasunak

    1.1. Belarki labore estentsiboak 1.2. Belarki labore estentsibo nagusien xedea eta balio nutrizionala.

    1.2.1. Zerealak 1.2.2. Patata 1.2.3. Labore industrialak 1.2.4. Bazka laboreak

    2. Zerealak: Sarrera 2.1. Morfologia 2.2. Zerealen zikloa

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    3

    2.2.1. Laborantza zikloak: iraunkortasuna 2.2.2. Neguko eta udaberriko zerealen ziklo begetatiboa 2.2.3. Udako zerealak

    3. Lurzorua prestatzea. 3.1. Prestatze laborantzaren helburua. Egituratzea.

    3.1.1. Ondo egituratutako lurzorua 3.2. Labore estentsiboetan higadura saihesteko jarduketak 3.3. Emankortasunaren hobekuntza eta medeapenak labore estentsiboetan. 3.4. Lursaila prestatzeko makinak

    3.4.1. Lurzorua prestatzeko modalitateak eta makinak 3.4.2. Lurzorua prestatzeko makinak aukeratzeko kontuan hartu beharreko faktoreak

    3.5. Ongarriak eta medeagarriak aplikatzeko makinak 3.5.1. Ongarri eta medeagarri pikortatuak aplikatzeko makinak 3.5.2. Ongarri organiko solidoetarako ongarritze makinak

    4. Ereitea 4.1. Ingurunera ondoen egokitzen diren laboreak eta labore barietateak aukeratzea

    4.1.1. Tokiko barietateak 4.2. Labore estentsiboak ereiteko metodoa 4.3. Ereiteko makinak

    4.3.1. Lerroan ereiteko makina 4.3.2. Lerroan ereiteko makinak erregulatzea 4.3.3. Neguko zerealetan ohikoenak diren ereintza dosiak 4.3.4. Lerro arteko tartea eta ereite sakonera neguko zerealetan

    4.4. Aleak banan-banan ereiteko makina 4.4.1. Aleak banan-banan ereiteko makinaren elementuak 4.4.2. Aleak banan-banan ereiteko makinak erregulatzea 4.4.3. Labore estentsiboetarako ereite tarteak eta dentsitatea

    5. Txandakatze eta asoziazio ohikoenak labore estentsiboetan

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    4

    3. Unitate Didaktikoa: BELARKI LABOREAK EZARTZEA

    1. BELARKI LABORE ESTENTSIBOEN GAINEKO OROKORTASUNAK

    Bai nekazaritza ekologikoan bai konbentzionalean, belarki labore estentsiboen ezaugarriak desberdinak dira labore intentsiboagoen aldean:

    Azalera handiagoa behar dute Presio txikiagoa eragiten dute lekuaren eta harreman ekologikoen gainean. Azalera unitateko etekin komertzialak txikiagoak izan ohi dira. Azalera handiagoa landu behar denez, teknifikazioa ere handiagoa izaten da:

    tamaina ertain-handiko traktoreak eta lanabes ertain-handiak haiei loturik.

    Nolako ur ekarpena behar duten, labore estentsiboak lehorrekoak eta ureztatzekoak izan daitezke:

    Lehorrekoak: nekazariak berak urik eman gabe egiten diren laboreak dira; izan ere, lurzorua euritik edo lurpeko uretatik baino ez da elikatzen.

    Ureztatuak: halako laboreak nekazariek ura emanda egiten dira; horretarako, gainazaleko ubide natural nahiz artifizialetako ura edo putzuetako lurpeko ura erabiltzen da.

    1.1. BELARKI LABORE ESTENTSIBOAK Hona hemen gure inguruneko nekazaritza ekologikoan nahiz konbentzionalean

    erabiltzen diren labore estentsibo nagusiak:

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    5

    NEKAZARITZAKO AZALERA, EKOIZPENA ETA ERRENDIMENDUAK. ARABA SUPERFICIE, PRODUCCIN Y RENDIMIENTOS AGRCOLAS. LAVA

    Kontzeptua / Concepto 2008

    Azalera.

    Superficie. (Hektareak)

    Ekoizpena. Produccin. (Tona metrikoak)

    Errendimendua Rendimiento. kg/ha

    ZEREALAK / CEREALES Garia/ Trigo 26.580 122.268 4.600 Garagarra/ Cebada 15.581 75.568 4.850 Olo arrunta/ Avena 7.296 40.128 5.500 Zekalea/ Centeno 172 645 3.750 Artoa/ Maz 28 98 3.500

    PATATA / PATATA

    Patata orotara / Patata total 1.662 37.163 22.361

    LOBORE INDUSTRIALAK / CULT. INDUSTR.

    Azukre erremolatxa./ Remolacha azucarera. 2.327 184.000 80000 Koltza / Colza 110 216 2000

    Ekilorea / Girasol 923 1.154 1250

    Bazka artoa / Maz forrajero 635 31.115 49.000 Alpapa / Alfalfa 654 29.430 45.000 Belardiak / Praderas Daturik ez Daturik ez Daturik ez Zalkea / Veza 90 2.565 28.500

    Iturria: Eusko Jaurlaritzaren estatistika ofiziala (2008. urtea)

    Taulan jasota dauden laboreez gainera, ustiategi ekologiko estentsiboetan garrantzi handikoak dira aletarako lekadunak (nitrogeno atmosferikoa finkatzeko duten gaitasunagatik): babak eta baba txikiak batez ere, eta, neurri txikiagoan, aixkola, titarroa eta txitxirioa.

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    6

    Ekologikoa lantzen duten nekazari eta abeltzainentzat oso baliagarriak izaten dira, baita ere, gramineoek eta lekadunek osaturiko sega edo larre belardi mistoak, batetik, laboreok oso eraginkorrak direlako belar txarrak itoarazteko eta, bestetik, sustraietatik hondar materia organiko kantitate handia botatzen dutelako lurrera.

    1.2. BELARKI LABORE ESTENTSIBO NAGUSIEN XEDEA ETA BALIO NUTRIZIONALA.

    1.2.1. Zerealak Zerealak gizakien elikaduraren oinarrian daude, eta, normalean, honako hauek

    edukitzen dituzte: karbono hidrato asko, %70-%80 inguru; esaterako, almidoia. proteinak (gari gogorrean %15era irits daitezke). lipidoak proportzio txikian (%5etik behera), hozitik zereal batzuen landare olioa

    atera daiteke. gatz mineralak.

    Hona hemen zerealek izan ditzaketen zenbait xede: gizakien elikagai, ganaduaren elikagai eta industri erabilerak. Nekazaritzako ekosistemen orekari eusteko, lastoa oso azpiproduktu inportantea da. Lastoa ganaduaren azpiak egiteko erabil daiteke, edo bestela lurzoruan jartzeko, horrela lurraren egitura hobetu egiten da eta (lurzorua bigundu eta harrotu egiten da lastoarekin).

    Gizakien elikagai: aleak ehorik edo eho gabe kontsumitzen dira. Ale ehoa pasta fabrikatzeko (gari gogorra) eta ogia nahiz pastelgintzako deribatuak fabrikatzeko erabil daiteke. Ehotzen ez den alea egosita kontsumitu ohi da. Gainera, alea zahiarekin (zereal integrala) edo zahirik gabe kontsumitu daiteke. Zereala integrala denean, haziari ez zaizkio tegumentuak kentzen. Ehotze prozesu batean, ateratzen denaren %20 zahia da eta %80, berriz, irina. Zerealek garagardogintza ere izaten dute xede (malta garagarra eta garia).

    Ganaduaren elikagai: gure ingurunean ekoizten diren zerealei ematen zaien erabilera nagusia da. Pentsu konposatuak egiteko erabiltzen da batez ere, aleetan metatzen den energia kantitate handia dela eta.

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    7

    Industri erabilerak: almidoia (hazian biltegiratzen den polisakarido bat), papera, itsasgarriak, pixoihalak, plastiko biodegradagarriak, detergenteak fabrikatzeko edo elikagaietarako gehigarri huts gisa erabil daiteke. Eztabaida pizten badu ere, hor dago bioerregai gisa ematen zaion erabilera ere, etanol bilaka daitekeela eta.

    Lastoa: alea alde batera utzita, lastoak ere baditu hainbat aplikazio. Tradizioz erregai gisa erabili izan da, eta gasa lortzeko (hartzidura metanikoa), lurzorurako ongarri eta medeagarri gisa (lurzoru degradatuak hobetzen dituelako eta mikrobio bizitza aktibatzen duelako), ganadua elikatzeko (zuntz ugarikoa delako, nahiz eta gatz mineral, proteina eta bitamina gutxikoa izan) eta ganaduei azpiak egiteko. Zereal nagusien nutrizio ezaugarriak

    Hainbat zereali buruzko azterketa nutrizionala (100 g-ko)

    Max Min

    Energa (kJ)

    Proteinak (g)

    Lipidoak (g)

    Gluzidoak (g)

    Kaltzioa (mg)

    Burdina (mg)

    Potasioa (mg)

    Magnesioa (mg)

    Bitaminak

    B1 (mg)

    B2 (mg)

    B6 (mg)

    E (mg)

    Azido folikoa (mg)

    B3 (mg)

    Espelta 1340 11,5 2,7 69,0 22 4,2 447 130 0,40 0,15 0,27 1,6 0,03 6,9 Garaga

    rra 1430 11,0 2,1 72,0 38 2,8 444 119 0,43 0,18 0,56 0,67 0,065 4,8

    Oloa 1530 12,5 7,1 63,0 79,6 5,8 355 129 0,52 0,17 0,75 0,84 0,033 1,8 Artatxik

    ia 1510 10,5 3,9 71,0 25 9,0 215 170 0,46 0,14 0,75 0,1 0,01 4,8

    Artoa 1498 9,0 3,8 71,0 15 1,5 330 120 0,36 0,20 0,40 2,0 0,026 1,5 Arroza 1492 7,5 2,2 75,5 23 2,6 150 157 0,41 0,09 0,67 0,74 0,016 5,2 Garaga

    rra 1323 8,8 1,7 69,0 64 5,1 530 140 0,35 0,17 0,29 2,0 0,14 1,8

    Garia 1342 11,5 2,0 70,0 43,7 3,3 502 173 0,48 0,24 0,44 1,35 0,09 5,1 Iturria: Wikipedia: zereala

    1.2.2. Patata Araban, patataren laborantza gainbehera dator. Izan ere, duela 10 urte lantzen

    zen azaleraren erdia baino gutxiago lantzen da gaur egun (1995ean 3800 hektarea lantzetik 1600era pasatu gara 2008an). Hektarea kopuruaren jaitsieraren arrazoiak askotarikoak dira, baina arrazoi nagusia zera da: Europan tuberkuluaren merkataritza kontrolatzen duten herrialdeek egiten duten lehia, non produkzio kostuak txikiagoak

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    8

    diren. Beranduko patata eta sasoi erdikoa hazten dira batez ere, inguruneko baldintza edafoklimatikoek ez baitute laborantza ziklo luzeagoak egiten uzten. Patata freskoak nahiz eraldatuak (frijituak izoztuak edo izoztugabeak, produktu apertizatuak, deshidratatuak) gizakien kontsumorako erabiltzen dira batez ere. Aipatutakoez gainera, patatak beste erabilera batzuk ere izan ditzake, esaterako, fekula industriaren deribatuak (plastiko biodegradagarriak, industria kimikoa eta farmakoena, bioetanola).

    Gizakiak jateko patatari dagokionez, patataren kalitatea egokia izango bada, kontsumitzaileak ontzat jotzen duen ezaugarri multzo bat izan beharko du. Eta hori uztaren xedearekin eta erabilerarekin loturik baino ezin da zehaztu. Kalitate hitzean biltzen diren ezaugarri nagusiak propietate organoleptikoak eta osasungarritasuna dira.

    Hona hemen, iritzizko ordena kronologikoari jarraituz, propietate organoleptikoak: itxura (forma, kolorea, akatsik ikusten den), ikusmenaren bidez hautematen dena; lurrina (aroma, zaporea), usaimenaren eta dastamenaren bidez hautematen dena; testura (sendotasuna, trinkotasuna murtxikatzean etab.), ukimenaren bidez hautematen dena. Entzumenak ere esku har dezake, esaterako, murtxikatzean karraska egin behar duten produktuekin (patata frijituak, etab.)

    Era berean, kalitateak berekin dakar osasungarritasuna, hau da, eragin toxikorik eza, hala nola edukietan behar ez diren substantzia naturalak mugatzea (nitratoak eta glikoalkaloideak), produktu fitosanitarioen gehieneko hondakin mugak errespetatzea, eta nutrizio balioari eustea, hau da, osagaiak zaintzea kaloria, proteina, nahitaezko aminoazido, bitamina, gatz mineral, oligoelementu eta abarrei dagokienez. Alderdi horiek guztiak eta tuberkuluaren konposizio kimikoa estuki lotuta daude. Tuberkuluaren konposizioa, era berean, baldintza edafoklimatikoek eta produkzio nahiz kontserbazio teknikek baldintzatzen dute.

    Tuberkuluaren konposizio kimikoa eta giza elikadurarako erabiltzea

    Patata erraz digeritzen da eta nutrizio balio handikoa da. Patata tuberkuluen %78 gutxi gorabehera ura da eta %18, berriz, almidoia. Gainerako osagaien artean, proteina eta mineralen kantitate aldagarriak daude, eta %0,1 lipidoak dira. Patatak

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    9

    hainbat bitamina dauzka; horien artean, C bitamina, erriboflabina, tiamina eta niazina. Patatak dituen mineral desberdinen artean, aipagarriak dira, gizakien elikaduran duten garrantziagatik, kaltzioa, potasioa, fosforoa eta magnesioa. Sodio kantitate txikia duenez, elementu horren eduki txikiak eskatzen dituzten dietetan erabili ohi da patata.[47] Azal eta guzti janda, zuntz iturri bikaina dira. Izan ere, puska bakoitzeko 3 gramo zuntzekin, patatak gainditu egiten ditu beste elikagai batzuetan zereal osoen aleetan, kasu izaten diren zuntz portzentajeak. Erantsitako taulan, patata gordin baten (azalarekin) tuberkulu batek dituen osagaien portzentajeak agertzen dira. Usteak uste, mantenugai gehienak ez daude azalean, tuberkuluaren barnealdean baizik. Nolanahi ere, azala kendu barik utzita, alde batetik zuntz kontsumoa handitu egiten da, eta, bestetik,

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    10

    edozein prestaketa erraztu egiten da. Nutrizio balioaz aparte, patata jatea gozamena da mundu osoko milioika pertsonarentzat. Izan ere, protagonista da herrialde askotako eskualde sukaldaritzan. Tuberkuluok gisatu, gutxi egosi, erre eta salteatu egiten dira. Pureak, zopak, souffleak, kroketak tortillak eta oreak egiteko erabiltzen dira. Gainera, tuberkuluen hartzitzetik abiatuta, hainbat edari alkoholdun lortzen da, hala nola vodka barietate bat, Eskandinaviako aquavita, Islandiako brennivina eta Japoniako shchua.

    Iturria: Wikipedia: Solanum tuberosum

    1.2.3. Labore industrialak

    Azukre erremolatxa, koltza eta ekilorea Arabako labore industrial nagusiak dira. Azukre erremolatxa: erremolatxaren laborantzaren xede nagusia sustraian

    duen azukrea ateratzea da. Azukre erremolatxaren azukre zuria lortzeko prozesuan, hausnarkariak elikatzeko baliagarriak diren bi azpiproduktu eskuratzen dira: erremolatxaren lepoak eta pulpa, zeina azukrea atera ondorengo hondarra baita. Pulpa hori erabil daiteke dagoen-dagoenean

    Patata gordina azalarekin

    Balio nutrizionala 100 g-ko

    Energia 80 kcal 320 kJ

    Karbohidratoak 19 g

    - Almidoia 15 g

    Koipeak 0.1 g

    Proteinak 2 g

    Ura 75 g

    Tiamina (B1 bit.) 0.08 mg %6

    Erriboflabina (B2 bit.) 0.03 mg %2

    Niazina (B3 bit.) 1.1 mg %7

    B6 bitamina 0.25 mg %19

    C bitamina 20 mg %33

    Kaltzioa 12 mg %1

    Burdina 1.8 mg %14

    Magnesioa 23 mg %6

    Fosforoa 57 mg %8

    Potasioa 421 mg %9

    Sodioa 6 mg %0

    Egun bakoitzerako gomendatutako kantitatearen %

    helduentzat

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    11

    (erremolatxa pulpa freskoa), non materia lehorra %10-12 baita; prentsatu ondoren (erremolatxa pulpa prentsatua), non materia lehorra %20-25era irits daitekeen; siloratu ondoren, edo deshidratatuta (erremolatxa pulpa deshidratatua), non produktuaren materia lehorra %88-90era irits daitekeen. Erremolatxa pulpa hezearen erabilera hausnarkarietara eta produkzio gune inguruetara mugatzen da batez ere, garraiatzeko garestia baita. Gainera, beste produktu bioerregai batzuk (etanola eta butanola), glizerina, azido zitrikoa eta azido lebulinikoa lor daitezke.

    Konposizio kimikoari dagokionez, erremolatxaren sustraiaren %75 ura da; beraz, materia lehorra gainerako %25a da. Materia lehorraren zati bat, sustrai osoaren %4-5, zelulosa da. Sustrai osoaren %15-20 inguru, berriz, azukrea da, sakarosa.

    Nekazaritza ekologikoan, azukre erremolatxaren laborantzak ez du interesik hainbat arrazoi direla tarteko; horien artean garrantzitsuena hauxe da: eraldaketa industriak ez du produkzio ekologikorako lerrorik eta hutsune hori kanaberatiko azukreak hartzen du. Gainera, badira laborantza arloko baldintzatzaile batzuk erremolatxaren laborantza ekologikoa oso zail egiten dutenak.

    Koltza: koltzaren laborantza goraka doa eta gure ingurunean zerealen monolaborantzaren ordez landatzen ari da. Koltzaren xede nagusia hazitik landare olioa ateratzea da, gizakien elikadura eta bioerregaiak helburu. Olioa lortzeko prozesuaren ondoren, koltza opila gelditzen da hondakin gisa eta opil hori animaliak elikatzeko erabiltzen da, proteina ugari dituelako (materia lehorraren %18-20). Hori dela eta, sojaren ordezkoa bihur daiteke; hala ere, zenbait azterketak adierazi duenez, gehiegi erabiltzeak mastitis eta antzutasun arazoak eragin ditzake; baita esnearen gustu txarra ere. Pentsu hau batez ere behi aziendari ematen zaio, baina baita txerriei eta oilaskoei ere. Kilo bat koltza hazitik, 1/3 olio eta 2/3 koltza opil ateratzen da.

    Ekilorea: gure inguruneko gune lehorretan alternatiba bat izan daiteke udan lantzeko. Batez ere nutrizio balio handiko jateko olioa ekoizteko erabiltzen da, proportzio handian baitauzka azido linoleikoa, probitaminak eta bitamina

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    12

    liposolubleak (A, D eta E). Oso olio egonkorra denez, erraz kontserbatzen da (abantaila da koltza olioaren aldean). Olioa ateratzeko prozesuan azpiproduktu hau lortzen da: ekilore irin edo opila. Opilak proteina ugari dauzka; hori dela eta, ganadua elikatzeko bestelako proteina iturri batzuen ordezkoa izan daiteke (opilak kalitate txikiagoa du sojarenak eta koltzarenak baino). Gainera, ekilorea siloratzeko erabil daiteke loratze garaian biltzen bada (landareak oraindik ere urari eusten dionean).

    Bestelako erabilera batzuen artean, aipatzekoa da landare melifero gisa ere erabil daitekeela, hektarea bat ekilorek kalitate handiko 20-30 kg ezti eman dezake eta.

    1.2.4. Bazka laboreak Inguruneko bazka labore nagusiak artoa, alpapa, belardiak eta zalkea dira.

    Artoa: artoa Ameriketatik datorren zereal bat da eta batez ere bazkatarako egiten da Araban eta Kantauri itsasoko ertzean, nahiz eta gizakien elikadurarako eta industriarako ere landatzen den, industrian erabiltzen diren produktuak lortzeko, hain zuzen. Ganadua elikatzeari dagokionez, beste zereal batzuekin nahastuta eta ehota maiz erabili ohi da hegaztiak eta gizentzeko aziendak elikatzeko. Arto aleak fosforo ugari eta eduki energetiko handia du, baina bitamina, zuntz eta kaltzio gutxi du. Hori dela eta, gabezia horiek orekatzeko beste ale batzuekin nahastu ohi da. Bazka artoa aprobetxatzeko modu nagusia, gaur egun, siloratzea da; izan ere, estatuan, ekoizten den guztiaren ia %75 siloratu egiten da, eta Araban, berriz, uzta osoa ia-ia. Artoa siloratzeko, mozteko une aproposena materia lehorra %30 eta %35 bitartean dabilenean izaten da, bai ekoizpenaren ikuspegitik bai bazkaren kalitatearen ikuspegitik. Nutrizioaren ikuspegitik, arto siloratua balio energetiko handiko, proteina balio txikiko eta mineral gutxiko elikagaia da. Bazka mota honek almidoi asko dauka, baina ez du karbohidrato estruktural askorik ematen.

    Alpapa: bazka labore hau ez dago oso zabaldurik gure inguruan. Urte anitzeko bazka labore bat da, produkziorako ahalmen handia duena eta soroan 3-4 urte

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    13

    inguru irauten duena. Urtean hainbat mozketa egiten dira. Alpapa ondua (lehortua) erabiltzen da nagusiki. Alpapa ontzeko prozesua kontserbazio metodo bat da funtsean, non, behin segaz ebaki ondoren, landarea lehortu egiten den errazago kontserbatu ahal izateko. Ontzearen arazo nagusia, landarea lehortu bitartean euria egitea da, euriak, disolbagarrien garbiketa dela-eta, txikitu egiten baitu bazkaren nutrizio balioa eta, gainera, nabarmen zailtzen baitu kontserbazioa. Horri hostoen galera gehitzen badiogu, proteina balioa ere murriztu egiten da; hori hala, alde handia egon daiteke landare ondu baten eta jatorrizko landarearen nutrizio balioaren artean. Ontzearen ordez, hor dago deshidratazioa ere. Alpapa deshidratatua pentsu konposatuei txertatzen zaien lehengai bat da, proteina eta kaltzio ugari baitu. Meteorismoa eragin dezakeela eta, ez da komeni alpapa animalientzako larre gisara erabiltzea. Ez da oso egokia siloratzeko eta prozesua hobetzeko gehigarriak behar ditu.

    Belardiak: belar hitza termino generiko bat da. Hitz horren barruan askotariko landareak biltzen dira, batez ere bi familia hauetakoak: gramineoak eta lekadunak. Gramineoen artean, genero hauek dira aipagarri: Lolium (L. multiflorum eta L. perenne), Dactylis (D. glomerata), Festuca (F. arundinacea, F. pratensis), Poa (P. pratensis), Phleum (Ph. pratense) eta Bromus. Lekadunen artean, berriz, genero hauek nabarmenduko ditugu: Trifolium (T. repens eta T. pratense), Medicago (M. Sativa), Lotus (L. cornicultaus) eta Onobrychis (O. Viciaefolia), besteak beste. Espainiar estatuan, azaleraren %78 Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko erkidegoen artean banatzen da eta gehiena lehorrekoa da (%94). Berde dagoela erabiltzen da gehien (%48); ondoren siloratua (%33) eta ondua azkenik (%19). Erabiltzeko aukerak hauek dira, beraz: berdekoa, ondua eta belar siloratua.

    - Belar berdea: belardiko belarra larretarakoa nahiz segaz moztu eta askan jartzekoa bazka baliabide ona da ganaduarentzat; hala ere, badira bi faktore mugatzaile: a) mozketa unea eta b) belardiaren osaera espezifikoa. Bi elementu horiek aldatu egin dezakete, neurri handi batean, elikagaiaren nutrizio balioa. Esate baterako, gramineoen eta lekadunen nahasketa egoki bat larre belardi gisa erabiliz gero eta

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    14

    materia lehorra %15-17 inguruan ibiliz gero, elikagaia energia eta proteina balio handikoa izango da, baina larre hori 4 aste geroago erabiliz gero, hau da, materia lehorra %18-20 inguruan dabilenean, balio hori gainbehera bizian eroriko da. Bestalde, belarraren kaltzio/potasio erlazioa 1,5-2,0 eta 1 izan daiteke.

    - Belar ondua: belarra ontzeak baditu prozesuari berari dagozkion zailtasun batzuk; esaterako, une desegokian, belarra bildu aurretik, euria egitea, horrek kontserbazioa zailtzen baitu (usteltzeak), batez ere lekadunetan. Ondorioz, bildutako belar onduaren nutrizio balioak behera egingo du. Nolanahi ere, landare berdeak ematen duen energia eta proteina balioaren %90 ematen duen bazka batez ari gara.

    - Belar siloratua: belarra siloratzearena, Espainian gero eta gehiago erabiltzen den kontserbazio metodoa da. Bizkaian eta Gipuzkoan fardo biribiletan siloratzen da; Araban berriz, lubaki siloan. Belardiko belarra materia lehor gutxikoa zuzenean siloratuko bada, gehigarriren bat erabili beharko da prozesua hobetzen laguntzeko. Aurreontzea egiten denean, materia lehorraren galerak txikitu egiten dira. Hala, sarritan ez da gomendatzen fardo biribilean siloratzea harik eta landarearen materia lehorra %50era iritsi arte.

    - Zalkea: labore monofito gisa ezartzea badago, baina zurkaitz lana egingo duen zereal batekin (oloa, garia edo garagarra) edo belardiko gramineo batekin (llollobelar italiarra) nahasturik ereitea gomendatzen da. Lehorrean haztea lehenesten da, urteko hainbat garaitan. Bazkaren nutrizio balioa handia da. Gramineo batekin ereiten bada, lortzen den bazka oso orekatua da, proteina ugarikoa (%6-16 proteina gordin) eta mineral ugarikoa. Normalean, heldugabeko lekadun egoeran sega bidezko azken bilketa eginik erabiltzen da (loratzearen eta leken formazioaren arteko aldian), une horretan materia lehorraren gehienezko produkzioa lortzen baita, kalitateari kalterik egin barik. Ondu egin ohi da, baina berdekoa eman daiteke, edo siloratu. Zikloa egin bitartean larretarako erabiliz gero, azken uztaren errendimenduak

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    15

    behera egiten du. Zalkearen alea pentsuen produkzioan eta hegaztiak elikatzeko erabiltzen da. Bizina asko du; hori dela eta, beste ale batzuekin nahastuta ematea gomendatzen da, non zalkearen proportzioa ez den %20-30etik gorakoa izango.

    2. ZEREALAK: SARRERA Sekulako zereal kantitate handiak egiten dira mundu osoan, larreko landareak

    baitira. Lurzoru eta klima gehienetara egokitzeaz gainera, erraz kontserbatu eta biltegiratzen dira eta proteina gutxiko elikagai energetikoak dira.

    Hona hemen munduan egiten diren zerealak: Izen arrunta Izen zientifikoa Gari gogorra Triticum durum Garagarra Hordeum vulgare Zekalea Secale cereale Tritikalea Triticale hexaploide Irin garia Triticum aestivum Oloa Avena sativa Artoa Zea mays Basartoa Sorghum bicolor Artatxikia Panicum miliaceum Alpistea Phalaris cannariensis Arroza Oryza sativa Artobeltza Phagopyrum sculentum

    2.1. MORFOLOGIA

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    16

    Landarean honako oinarrizko egitura hauek bereizten dira: Sustrai sistema: Zerealen sustraia kotiledoibakar baten ohiko sustraia da.

    Halako sustraiek ez dute haziera sekundariorik (lodieran). Sustrai sistema faszikulatua da eta bi mota daude: sustraixkak (hazitik zuzenean sortzen diren aldi baterako 2 edo 3 sustrai) eta behin betiko sustraiak (zurtoinaren lehen adabegitik eta, lurzoruaren ezaugarriak zein diren (hezetasuna, sakontasuna, tenperatura), kopuru handi edo txikiagoan sortzen direnak.

    Zurtoina: adabegi eta adabetarte hutsetan banatuta dago, puntako begi batekin. Adabetarteetan hostoak txertatzen dira. Zerealek eta gramineoek, oro har, muskilak (edo bigarren mailako zurtoinak) ematen dituzte lehen adabegitik (muskiltze adabegia) landareak 3-4 hosto dituenean, zeinak emankorrak izan daitezkeen edo ez. Zurtoina ez da loditzen. Tente egoteko, halako sendotasun bat ematen dioten euste ehun batzuk ditu. Epidermisak estomak ditu transpiratzeko eta kutina batek estaltzen du (ezkozko estalki babesle bat).

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    17

    Hostoak: zorroa eta linboa dauzkate, baina peziolorik ez. Linboak orri triangeluar luzanga baten itxura du, nerbio paraleloekin eta ertz osoarekin. Zorroak zurtoina inguratzen du (zorroa zurtoinaren gainean itxita edo irekita egon daiteke). Zorroak, zurtoinarekiko lotunean, zurtoina besarkatzen duten belarritxo batzuk ditu. Belarri horiei aurikula deitzen zaie eta espezie bakoitzak aurikula mota bana du. Linboaren eta zorroaren artean mihi itxurako mintzezko apendize bat agertzen da, ligula izenekoa.

    Infloreszentzia: zerealen ezaugarri bat da. Ardatzean hainbat lore txertatzen dira (espikulak) ardatzaren luzeran bi ilara osatuz. Ardatzaren oinarrian, berriz, bi braktea antzu edo gluma daude: palea eta lema. Beren eginkizuna lorearen funtsezko atalak (korola, androzeoa eta ginezeoa) eta ondoren fruitua (hazia) babestea da. Zerealen burua izan daiteke infloreszentzia konposatu bat (garia, garagarra eta zekalea), panikula bat (oloa, arroza) edo artaburu bat (artoa). Neguko zereal gehienen artean (garia, oloa, garagarra eta zekalea) ernalketa edo polinizazioa lorea itxita dagoela gertatzen da; beraz, polinizazio autogamoaren eredu garbia da. Artoaren kasuan, polinizazioa gurutzatua da (alogamoa).

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    18

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    19

    Fruitua: arrunki hazi izenez ezagutzen dugun hori, berez, fruitu lehor indehiszente bat baino ez da. Fruitu hori monospermoa da, hau da, fruitu bakoitzeko hazi bakarra du. Alea perikarpoak estaltzen du. Perikarpoa obariotik dator eta hari itsatsia dago. Fruitu mota honi kariopsi esaten zaio. Alea jantzia edo biluzia izan daiteke. Lehen kasuan, glumatxoak lore bilgarriak itsatsirik gelditzen dira; horixe gertatzen da, hain zuzen, arroz, garagar, olo eta abarren kasuan. Ale biluziari dagokionez, berriz, bilgarriak era naturalean edo eultzia egitean bereizten dira; horixe gertatzen da, esaterako, gari, arto, zekale eta tritikalearen kasuan. Ezaugarri honek eragina du alearen konposizioan eta pisu espezifikoan, izan ere, ale jantziek zelulosa portzentaje handiagoa izango dute eta, ondorioz, pisu espezifiko txikiagoa eta elikatze balio txikiagoa pisu unitateko. Hona hemen haziaren atalak:

    - Perikarpoa: endospermoaren eta hoziaren estalki babeslea da. - Endospermo edo albumena: haziaren zatirik handiena da eta bertan

    biltegiratzen da elikagaia, batez ere almidoiz eta, neurri txikiagoan, proteinaz osatua, ernetze ondorengo aurreneko hazte faseetarako.

    - Hozi edo enbrioia: landare hasiberri sorra da, zeinak landare helduaren atal guztiak dituen gutxi gorabehera.

    2.2. ZEREALEN ZIKLOA

    Zerealak bi azpitalde agronomiko desberdinetan banatzen dira, hots: neguko zerealak eta udako zerealak. Talde bakoitzean laborantza teknika desberdinak erabiltzen dira eta laborantza zikloak ere desberdinak dituzte.

    2.2.1. Laborantza zikloak: iraunkortasuna Zerealak urteko espezieak dira eta laborantza zikloaren iraupena espezieak,

    barietateak eta ingurune baldintzek baldintzatzen dute. Neguko zerealak udazken hasieratik (urria azaroa) neguaren erdialdera arte

    ereiten dira. Hori espezieen bernalizazio beharrengatik egiten da hola (gutxieneko hotz

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    20

    orduen kopurua landarean loreak zabal daitezen). Gari gogorra udazkenean ereiten da; biguna, berriz, negua ondo aurreratuta. Garagarra, oloa bezala, udazkenean edo udaberrian ereiten da, barietatearen arabera. Zekalea udazken hasieran erein ohi da, muskiltze aldia baino lehen, izotz handiek eragin ez diezaioten. Uzta, berriz, alea helduta dagoenean biltzen da. Zein laborantza ingurunez ari garen, Araban uztailaren hasieran ekiten zaio (Arabako Errioxan) eta abuztu hastapenetan amaitzen da erdialdeko gune hezeenetan (Barrundia, Zigoitia). Normalean, udako garagarrekin hasten da, gero udaberriko garagarrekin segitzen da eta oloa, zekalea eta garia azkenerako geratzen dira.

    Udako zerealak (gure kasuan artoa), ezaugarri hau du: hotzarekiko oso sentibera da. Jaiotze aldian, hoziak 5C behar du esnatzeko, eta 10C ernatzeko. Heltze aroan, -2C-ko tenperaturan landareak kalte larriak jasaten ditu eta -6C-rekin hil egiten da. Hori guztia dela eta, artoari dagokionez, izotz berankorrak (udaberri bukaeran) eta goiztiarrak (udazken hasieran) saihestuko dituzten zikloetako barietateak aukeratu behar dira. Araban, artoa maiatzaren lehen hamabostaldian ereiten da, eta uzta urrian edo azaroaren hasieran biltzen da.

    2.2.2. Neguko eta udaberriko zerealen ziklo begetatiboa Gariari, oloari, garagarrari eta zekaleari dagokienez, hiru aldi bereizten dira, eta

    aldi horiek, era berean, fasetan banatzen dira. Aldi begetatiboa ereintzatik hasi eta landarea lastotzen hasten den arte

    luzatzen da, eta fase hauek ditu: - Ernetzea jaiotzea (edo emergentzia): lurzoruaren ezaugarrien arabera

    aldatu egiten den arren, fase honek 20 egun inguru irauten du. - Muskiltzea lastotzea:

    Muskiltzea: aldi luze batez, lurra ukitzen duten zurtoin guneetatik bigarren mailako zurtoin berriak (umeak) eta sustrai berriak hazten dira. Egitura horiek guztiak muskiltze adabegitik abiatzen dira eta adabegi hori lurpean dago beti, 2 cm-ra (ereintzaren sakonera gorabehera). Landarea muskiltzen edo makoilatzen ari dela esaten da orduan. Aletik irtendako zurtoin

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    21

    nagusiari guraso deitzen zaio, bigarren mailako eta ondorengo zurtoinei, ume, eta zurtoin guztien multzoari, makoila. Osatutako umeen kopurua espezieak eta ingurune baldintzek baldintzatzen dute.

    Lastotzea: tenperaturek gora egitean gertatzen da. Landareak muskiltzeari uzten dio. Une honetara arte zurtoinen adabegi guztiak oso baturik egon dira eta tenperatura igotzean zurtoinetako adabetarteak luzatzen hasten dira. Lastotze bitartean, landarearen jarduera fisiologikoa izugarri bizia da eta hori heltze arora arte mantenduko da.

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    22

    Ugaltze aldia, lastotzetik abiatu eta aletzea amaitu arte. Ugaltze aldiaren fasea hauxe da:

    - Lastotzea - aletzea Aletzea: aletze aldia jarduera fisiologiko handieneko garaia da.

    Transpirazioak eta lurzorutik ateratzen den hezetasunak eta elikagai kantitateak goia jotzen dute. Azken hostoaren zorrotik

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    23

    alearen burua ikusten hasten da. Aletze aldian, loratzea edo obuluaren ernalketa gertatzen da. Garian, oloan eta garagarrean, lorea itxirik dagoela gertatzen da ernalketa; hori dela eta, barietateak erraz kontserbatzen dira. Zekalearen eta artoaren kasuan, berriz, ernalketa gurutzatua da eta, ondorioz, barietateak samur endekatzen dira.

    Heltze aroa, aletzearen amaieratik uzta biltzera arte luzatzen dena. Heltze aroa heldutasun lakteoan hasten da, hau da, behealdeko hostoak lehor daudenean eta goialdekoak eta landarearen gainerako atalak oraindik berde daudenean. Landareak heltze oretsuarekin jarraitzen du, non adabegiek baino ez dioten berdetasunari eusten, alearen lehorketarekin amaitzeko. Heltze aroaren barruan, honako fase hauek bereizten dira:

    - zelulen ugalketa bizia gluzidoak eta proteinak ugaritzea - gluzidoak eta proteinak ugaritzea alea lehortzea. - zelulen ugalketa bizia edo heldutasun lakteoa: alean handitu egiten da

    uraren eta materia lehorraren pisua (bolumena asko handitzen da). - gluzidoak eta proteinak ugaritzea edo heldutasun oretsua: aleak

    materia lehorra metatzen jarraitzen du; bitartean, hezetasunean ez dago aldaketarik. Alearen tegumentuak gogortu egiten dira, baina azazkalak marka uzten du oraindik.

    - alearen lehorketa: aleak azkar galtzen du ura %12-15eko mailara iritsi arte. Alea gogortu egiten da, eta beira egitura hartzen du. Aldi honen bukaeran, biltzeko prest dago alea.

    2.2.3. Udako zerealak Gure alderdian, artoa da gehien egiten den udako zereala. Artoaren garapen

    zikloa eta faseak neguko eta udaberriko zerealenen antzekoak dira, muskilik ematen ez duela salbuetsita.

    Aldi begetatiboa: ernetzetik jaiotzera arte luzatzen da. Hoziak 5C behar du esnatzeko, eta 10C ernetzeko. Fasearen faktore erregulatzailea tenperatura

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    24

    da. Ernetze jaiotze aldiak 2 eta 8 aste bitartean iraun dezake, barietatearen eta inguruneko klimaren arabera. Jaiotze aldia, landareak 6-8 hosto egin arte luzatzen dela jotzen da.

    Ugalketa aldia: 6-8 hosto izatetik loraketara arte luzatzen den aldia da. 6 eta 8 aste bitartean irauten du. Loraketan, inguruneko baldintzak (tenperatura eta ura) onak badira, puntan lore ar bat hazten da (panikula). Ar loraketatik 8-10 egun igarota, hostoen galtzarbeko ernamuinen kopuru aldagarri batek lore emerantz egiten du (burua edo artaburua). Aldi hau erabakigarria da laborearen azken errendimendurako. Lore emea ireki baino lehen hasten eta bukatzen da panikula arraren polen igorketa (artaburuan zetak agertzen dira). Hala, landare beraren loreen arteko desfase horren bidez, polinizazio gurutzatua ahalbidetzen da. 2-3 polinizazio egun igarota, ernalketa gertatzen da.

    Heltze aroa: ernalketaren ondoren alea gizentzen hasten da. Alea esne itxuratik (%80ko hezetasuna) eta ore itxuratik (%50eko hezetasuna) pasatzen da eta, azkenean, beira itxura hartzen du (%35-38ko hezetasuna). Une horretan, alea heldutasun fisiologiko erabatekora iritsiko da ia. Lurzoruan eskuragarri dagoen ura; horixe izango da, aldi osoan zehar, funtsezko faktore erregulatzailea.

    3. LURZORUA PRESTATZEA. Lurzorua prestatuz, laboreak ondo egiteko behar diren baldintza egokiak sortu

    nahi dira, hau da, haziak ernetzeko, sustraiak hazteko eta landarea osotasunean handitzeko baldintzak sortu nahi dira.

    3.1. PRESTATZE LABORANTZAREN HELBURUA. EGITURATZEA. Lurzoruan egiten den edozein lanek bi ondorio mota dakartza: ondorio fisikoak,

    esaterako, lurzoruaren, iragazkortasunaren, aireztapenaren, sustraien sargarritasunaren eta abarren aldakuntza; eta ondorio biologikoak, zeinak aurrez egondako landaretza kentzearekin, aurreko laboreen hondarrak nahastu edo lurperatzearekin, lurzoruko mikroorganismoei eragindako ondorioekin eta abarrekin lotuta dauden.

    Beraz, bi hauek izango dira lurzorua prestatzeko laborantzaren helburu nagusiak:

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    25

    - Lurzoruan egoera fisiko egokia sortzea hazia ernetzeko, gerora sustraiak garatzeko eta, aldi berean, bizitza edafikoaren presentziari eta jardunari mesede egiteko.

    - Aurrez egondako landare eta laboreen hondarrak desagerrarazi eta lurzoruarekin nahastea.

    Lurzoruan ernetzea gertatzeko eta plantula hazteko baldintza egokiak ote dauden ikustea erraz samarra bada ere, ez da horren erraza landare heldua garatzeko baldintza egokiak ote dauden jakitea. Lurzoru trinko eta hezea edukiz gero, sustraiek, ahalegin handia eginda bada ere, barneratzea lortu ahal izango dute; baina lurzorua lehor egonez gero, ezinezkoa gertatuko zaie.

    Ondo prestatutako lurzoruaren beste ezaugarri bat uniformetasuna da, izan ere, lurzorua heterogeneoa bada, erneketa ere halakoa izango da eta landareen artean garapen maila desberdinak egongo dira. Hala, laboreen uniformetasuna galdu egingo da.

    Oro har, ondo prestaturiko lurzoruak baldintza hauek bete behar ditu: - Landare lehiakiderik ez egotea. - Ondo diseinatuta egon behar du, ura edo ureztapena balego ondo

    aprobetxatzeko. - Xehatua eta irmoa izan behar du, haziarekin kontaktu ona egoteko. - Tenperaturari, hezetasunari, aireztapenari eta abarrei dagokienez,

    erneketarako, jaiotzerako eta garapenerako baldintza egokiak izatea. Lanak egiteko, komeni da lurzorua sasoi oneko egotea. Aipatu beharra dago

    udazken neguko ereintzetan lanak euri garaian egiten direla; hori hala izanik, lurzorua prestatzeko une egokia topatzeko, lurzoruaren hezetasuna eta, honenbestez, klimatologia hartu beharko dira kontuan. Udako zerealen kasuan (artoa), plubiometria txikiko garaian ereiten dira (udaberria uda). Baliteke kasu hauetan errazagoa izatea lurzoruaren hezetasun egoera egokia aurkitzea.

    3.1.1. Ondo egituratutako lurzorua Lurzorua ondo prestatzeak laborea behar bezala haztea dakar. Laborearen

    haziera oso loturik dago ondo egituratutako lurzoru bat prestatzearekin eta porodun sare jarraitu bat izatearekin, gehiegizko ura ondo drainatzeko, airea aske ibiltzeko eta

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    26

    sustraiak mugagabe hazteko. Hala, sustraiak mantenugai iturri berri eta sakonetarantz hedatuko dira. Lurzorurako ongarri kimiko gehiegi erabiltzen ez den sistema ekologikoetan, sustraitzea mugatzeak produkzio galera handiak ekarriko lituzke eta laborea babesik gabe utziko luke, lehor aldietan, hezetasun gabeziaren aurrean, eta baita garai euritsuetan ere, istiltzeen aurrean. Gainera, landutako sailaren kudeaketa sanitarioari dagokionez, sustraiak gaitzik gabe haztea funtsezkoa da sail osoaren osasungarritasunerako. Beraz, landarea bikain haz dadin, baldintza egokiak behar dira sustraiak sakon barnera daitezen eta lurra esplora dezaten, behar bezala drainatutako eta aireztatutako lurzoruetan.

    Hauxe da laborea arrakastaz hazi eta gara dadin lurzoruak izan beharreko egitura ideala:

    - Egitura granularra gainazalean, 1-5 mm-ko agregatuekin. o Diametro

    txikiagoko agregatuak hazia babestuz.

    o Tamaina handiagoko agregatuak airearekin kontaktuan, zolda osatzea ekiditeko eta lurzorua-atmosfera airearen zirkulazioa hobetzeko.

    o Laborantza tradizionalaren kasuan, sakoneko geruzetan tamaina handiko agregatuak egotea, makinen pisuari eusteko, ura metatzeko eta, aldi berean, gehiegizko ura

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    27

    drainatzen uzteko. Gutxieneko laborantzan eta zuzeneko ereintzan, lurzoruek sakoneran bete beharreko eginkizuna aurreko laboreen sustraiek eta bizitza edafikoak egingo dute (lurzoruaren sakoneran egiturak eta aireztatze kanalak sortuz).

    Lurzoruaren egitura ideala profil osoan. (Iturria: Nekazaritza ekologikoa. Nicholas Lampkin, 1998)

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    28

    3.2. LABORE ESTENTSIBOETAN HIGADURA SAIHESTEKO JARDUKETAK

    Nekazaritzak Europako lurrazalaren zati handi bat hartzen du. Eginkizun garrantzitsua betetzen du, beraz, baliabide naturalen eta paisaia kulturalen kontserbazioan, eta aurrebaldintza da landa eremuetan egiten diren gainerako jarduerak burutu ahal izateko. Historian zehar, nekazaritza lagungarria izan da askotariko paisaiak eta habitatak sortzeko eta kontserbatzeko. Hala ere, jardunbide agronomikoek ondorio negatiboak ere eragin ditzakete. Jardunbide horiek desegokiak badira, lurzorua degradatu egin daiteke, lurra, ura eta airea kutsatu, habitatak hautsi eta basabizitza galdu.

    Lurzorua hainbat degradazio prozesuren eraginpean dago. Prozesu horietako batzuek zuzeneko lotura dute nekazaritzarekin: urak, haizeak eta laborantzak eragindako higadura; trinkotzea; lurzoruaren karbono organikoa eta dibertsitate biologikoa gutxitzea; gazitzea eta sodifikazioa, eta kutsadura (metal astunek, pestizidek nahiz gehiegizko nitrato eta fosfatoek eragindakoa).

    Lurzoruaren degradazio prozesuek lurzorua babestu, kontserbatu eta hobetzera behartzen gaituzte. Degradazio maila norainokoa den jakiteko, kontuan hartu behar dira lurzoruaren propietateak eta lurzoruaren formazioan esku hartzen duten faktore jakin batzuk, esaterako, klima, lurraren erabilera eta lurzoruaren maneiua.

    Lurzoruaren higadura arazoak, nagusiki, jarduera kultural desegokien eraginez sortzen dira, sarritan materia organikoaren proportzioa txikia denean. Badira teknika batzuk, erabiliz gero, higadura arriskua murritz dezaketenak; horien artean: landare estalkiari eustea, laborantza murriztea edo gutxieneko laborantza lantzea, eta maldetan laborantza lerroak orientatzeko sestra kurbei ahalik eta zehatzen jarraitzea. Landare estalkiak belar txarrek", ongarri berdeek, laboreen hondakinek nahiz aldi baterako belardiek osatutakoa bereziki txikitzen du ur tantek lurzoruan eragiten duten inpaktua eta, hala, lurzoruko agregatuen desintegrazioa murriztu egiten da.

    Laborantza tradizionalak ur gehiegi galtzea eragin dezake, eta hori bereziki garrantzitsua da ingurune erdiaridoetan; hori dela eta, arreta handiagoa jarri behar zaio lurzoruaren egitura onaren zainketari, sustraiak sakon barnera daitezen eta landareek

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    29

    sakonera handiagoan lurzoruaren gainazaleko horizontearen azpitik lor dezaten ura, gainazaleko geruzak lehortzen direnerako. Lehor aldietan lurraren sakon-sakonean dauden ur erreserbak aprobetxatzeko beste bide bat da zera da: sustraiak sakoneraino luzatzen dituzten laboreak alpapa, kasu edo gramineo espezie aproposak aukeratzea.

    Sistema eta jardunbide agronomiko batzuek kontuan izaten dituzte lurzoruaren degradazio prozesu bat edo gehiago, eta lagungarriak izan daitezke lur baliabideak hobeto babestu eta kontserbatzeko.

    Hona hemen labore estentsiboetan lurzoruaren degradazioa geldiarazten lagun dezaketen jardunbideak:

    - Laborantza tradizionalaren ordez, kontserbazio laborantza, gutxieneko laborantza edo zuzeneko ereintza egitea.

    - Sestra kurben araberako laborantza eta ereintza. - Ongarri berdeak eta uzta hondarrak emanez, materia organikoaren mailari

    eustea.

    - Lurra lantzen ez den aldietan landare estalkiak eta uztondoak mantentzea, lurzoru biluziaren portzentajea ahalik eta txikiena izan dadin.

    - Labore tartekatuak erabiltzea. - Golde lanen ordez, sakoneko beste lan batzuk egitea (lurpea landu). - Landaresiak eta landare gune naturalak ezarriz eta mantenduz, higadura

    hidrikoa jasateko arriskua duten lursailetan malden jarraitutasuna haustea. - Belardietan eta uztondo eremuetan gehiegizko artzaintza ekiditea.

    3.3. EMANKORTASUNAREN HOBEKUNTZA ETA MEDEAPENAK LABORE ESTENTSIBOETAN.

    Labore estentsibo ekologikoetan emankortasuna hobetzeko, kontuan izan behar da, lehenik, errentagarritasun unitarioa txikia dela-eta, ia inoiz ere ez dela medeapenik egiten lurzoruaren ezaugarriak aldatzeko (esaterako, pH-a igotzeko kareztatzeak edo mikromantenugaiak ematea). Normalena lurzoruaren berezitasun fisiko-kimikoetara egokitzea izaten da, eta materia organikoaren ekarpenek lurzoruak izan ditzakeen ezaugarri negatiboak geldiaraziko dituela espero izatea.

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    30

    - Araban, neguko eta udaberriko zereal labore estentsibo ekologikoetan, emankortasuna hobetzeko, laboreak sarri txandakatzen dira lekadunekin; gainera, ongarri berdez eta uztondoz osaturiko materia organikoa ematen zaio lurrari. Halaber, animalia jatorriko materia organiko ugari eskura edukitzea (ustiategikoa bertakoa edo inguruko ustiategietakoa) oso da lagungarria lurzoruaren emankortasuna mantentzea merkeagoa izan dadin. Simaur eta konpost merke ugari eduki ezean, planteatu behar dena da ea produkzio ekologikoari buruzko araudiak baimentzen dituen ongarri komertzialak ematea (organikoak zein mineralak) ekonomikoki errentagarria den, labore estentsiboen azalera unitateko errentagarritasuna txiki samarra da eta. Labore estentsiboak ongarritzeko ikuspegia, emankortasuna txandakatze osoan zehar hobetzean oinarritzen da, eta ohikoa da neguko zereal sailei ez ematea ez simaurrik ez ongarri mineral naturalik, horiek eskakizun handiagoko laboreek esaterako, belardiek, patatak, koltzak eta artoak jasotzen dituztelako. Zerealak, normalean, lurzoruaren egitura hobetzen edo nitrogenoa finkatzen duten laboreen ondoren (lekadunak: babak, aixkolak, eruak, ilarrak, babarrunak...) ezartzen dira, zerealek nitrogeno premia handia dute eta. Hala, txandakatzeetan zerealak lekadunen ondoren jarriz gero, zerealek nitrogenoz aberastutako lurzorua aprobetxatuko dute. Zerealen aurretik gramineoz eta lekadunez osatutako zelaiak ezartzea ere ona izaten da, labore lehiakorrak baitira (lurzorua ondo estaltzen dute eta, ondorioz, urteko belar txarrak ondo kontrolatzen dituzte une egokian segaz ebakiz gero), sustrai kantitate handiak sortzen dituztelako eta lurzoruaren egitura hobetzen dutelako; era berean, lekadunek nitrogenoa finkatzen dute.

    - Udako zerealek simaurra ematea behar izaten dute, izan lurzorua prestatzean, izan erein ondorenean. Aletarako nahiz bazkatarako artoak aplikazio mugatuak ditu sistema ekologikoetan, mantenugai asko eskatzen duelako eta belar txarrak kontrolatzeko arazoak eta lurzorua higatzeko arriskua dakartzalako. Hala ere, labore baliagarria da zerealen artean lurrari atsedena emateko, gaixotasun nahiz izurri arazo desberdinak baititu. Sistema ekologiko batean, baina, artoak aldi baterako belardi bati edo ongarri berde intentsibo

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    31

    bati (apiril erdialdean emana) jarraitu beharko lioke, mantenugaien garbiketa ekiditeko. Artoak mantenugaien premia handia duenez, laborea hazteko ongarritu egin behar da modu batera edo bestera. Horrek esan nahi du hektareako 20-30 t simaur heldu eman beharko litzaiokeela goldatzean, eta gerora minda aplikatu gainazalean. Artoa elikatzeko beste aukera bat lekadunen behe-ereintza bat egitea da, zeren horrek, artoaren mesederako nitrogenoa sortzeaz gain, lurzorua higaduratik eta trinkotzetik babestuko baitu, eta, uztaren ondoren mantentzen bada, uztondo, bazka labore nahiz ongarri berde bilakatuko baita. Behe-ereintzak egiteko, badago labore aproposen aukera zabal bat. Lurpeko hirusta egokia da belar txarrak itoarazteko eta ondo lehiatzen da artoarekin. Nitrogeno gutxiago finkatzen du hirusta zuriak baino, baina hirusta zuriak, astiroago hazten bada ere, hobeto jasaten du negua. Lupulinoa ona da bai lurzoru neutroetarako bai alkalinoetarako. Zalkeak ere erabil daitezke baina erein egin behar dira eta, bilketan, sentiberak dira gurpilekiko. Gramineoak ere balia daitezke, baina hirusten eta gramineoen arteko nahasketa bat egitea hobesten da. Normalean, bizkor hazten diren landareak hobeto mantentzen dira artoarekin eta hobeto jasaten dute itzala. Aletarako lekadunen zerrendakako laborantzak helburu bera betetzen du eta amerikarrek egindako saiakuntzetan egiaztatu denez, produkzio totalak gora egiten du artoa eta lekak segidako urteetan haztearekin alderatuz gero, nahiz eta artoaren produkzioa leken produkzioaren kaltean handitzen den.

    3.4. LURSAILA PRESTATZEKO MAKINAK Labore estentsiboetan lursaila prestatzeko erabiliko diren makinak holakoak

    edo bestelakoak izango dira egin beharreko laborantza motaren arabera.

    3.4.1. Lurzorua prestatzeko modalitateak eta makinak Lurzorua prestatzeko lan modalitateei dagokienez, hainbat aukera dago. Aukera

    horiek Landare produkzio ekologikoari buruzko moduluan jorratuko ditugu, baina, aurrerapen gisa, honako hauek zerrendatuko ditugu:

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    32

    - Laborantza tradizionala: laborantza mota honetan, sakoneko lanak (lurpea lantzea) eta erdisakonak egin daitezke (golde belarriduna edo disko goldea), edo ez. Nekazaritza konbentzionalean, normalean, lurra irauli egiten da aurreko laborearen hondarrak lurperatzeko; gero, finketa lana egiten da area txikiarekin, area birakariarekin edo rotabatorearekin, geldi daitezkeen zokorrak xehatzeko. Ondoren erein egiten da eta lurzorua behar bezain harroturik gelditzen bada, alperra pasatu daiteke lurzoruaren eta haziaren arteko kontaktua hobetzeko.

    - Gutxieneko laborantza: ez da sakoneko laborantza bat, non horizonteak gainazpikatu egiten diren, eta soilik goialdea lantzen da (lurzoruaren 5-10 cm); beraz, aurreko laborearen sustraiei (airea eta ura sartzeko kanal bihurtzen direnez gero) sakoneko lurra aireztatzen eta harrotzen uzten zaie. Erabil daitezkeen lanabesen artean, hor dira arrastelua, area txikia eta disko area, aurreko laborearen hondarrak azalean nahasteko. Batzuetan makina konbinatuak erabiltzen dira pasaldi bakar batean lurzorua prestatzeko eta ereiteko.

    - Zuzeneko ereintza edo laborantzarik eza: laborantza metodo hau lurzorua ez mugiaraztean datza. Kontserbazio sistema honen bidez, aurreko laborearen uztondoa lurzoruaren azalean gelditzen da. Erein aurretik ez da lurzoru mugimendurik egiten. Ereiteko makinaren disko ebakitzaileek (ildo irekigailuak) baino ez dute lurzorua mugitzen. Haziak lurzorua mugitzen deneko guneetan jartzen dira. Ereintza mota hau egiteko herbizida selektibo eta eraginkorrak eduki behar dira, eta, labore ekologikoetan eraginkorra ote den, frogatzeko dago oraindik.

    3.4.2. Lurzorua prestatzeko makinak aukeratzeko kontuan hartu beharreko faktoreak

    Modu bateko edo besteko laborantza aukeratzeko, honako baldintzatzaileak hartu beharko dira kontuan:

    - Lurzoruaren ezaugarriak: malda (eta gradua), harritsua den, lurzoruaren sakonera erabilgarria, testura eta lurzoruan ur edafikorik edo gatzik dagoen.

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    33

    - Eskuragarri dauden prestatze lanabesak: bateko, inguruan eskuragarri daudela edo ez daudela, besteko, tartean arrazoi ekonomikoak direla; azken finean, kontuan izan behar da ea erabili nahi diren lanabesak eskuragarri dauden eta lanabesok mugitzeko behar den potentziarik dagoen ala ez.

    - Laborearen ezaugarriak: landare mota bakoitzak sustrai tamaina bana du; hori dela eta, landare bakoitzak dagokion sakoneran izan beharko du bere lurzorua behar bezala egituraturik.

    3.5. ONGARRIAK ETA MEDEAGARRIAK APLIKATZEKO MAKINAK Laborantzan etengabe jarduteak berekin dakar lurzoruetan mantenugaiak urritzea;

    hala, produkzio maila handiak lortzeko, nekazariek ongarriak erabili behar izaten dituzte, izan ere, uztetan mantenugai kantitate handiak ateratzen dira eta emankortasun mailari eusteko mantenugaiok birjarri egin behar dira, dela ongarri organikoen bidez dela ongarri mineralen bidez. Gainera, lursailaren ustiapena zenbat eta intentsiboagoa izan, orduan eta ongarri kantitate handiagoa behar da. Ongarrien erabilera handituz doan arren, ongarri organikoen eskasiaren eta salneurri altuen ondorioz, lurrari gero eta simaur gutxiago ematen zaio, eta hala, ongarriok lurzoruaren egituran eragiten dituzten hobekuntza nabarmenak galduz doaz.

    Ongarriak ematean, kontuan hartu behar da, ongarritze orekatu batek duen garrantziaz gainera, ongarria lursailean era uniformean banatzea eta kokapen egokia topatzea, bi faktore horiek ezinbestekoak baitira gutxieneko kostuekin uzta handiak eskuratzeko. Erabili beharreko ongarri mota aukeratzeko, gainera, honako hauek aintzat hartuko dira: lursailaren ezaugarriak, zenbaterainoko azkartasunez jardun nahi dugun eta prezioa. Hala berean, eragina izango du, batetik, laborearen sustraiak nola banatzen diren eta, bestetik, mantenugaiak lursailean nola hedatzen eta kontserbatzen diren. Ongarri organikoen kasuan, era berean, kontuan hartu behar da lursailari eman beharreko produktuaren bolumena handia izango dela, bai eta mantenugaiak galtzea ekiditeko ongarriok segituan lurperatu behar direla ere.

    Ongarriak sustraiek esploratzen duten lurzoru bolumen osoan bana daitezke; edo bestela denbora tarte bat igarota

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    34

    sustraiak nora iritsiko diren ikusi eta gune espezifiko horietan jar daitezke. Aurreneko kasuan, ongarriak jaurti eta lursailaren azalean modu uniformean

    banatzen dira; ondoren, nekazaritzako lanabesekin lurperatu egiten dira, nahiz eta, ongarri nitrogenatuen kasuan, hori egitea ez den guztiz beharrezkoa, oso mugikortasun handikoak direlako; fosfatodun eta potasiodun ongarrien kasuan, ordea, ezinbestekoa da lurperatzea, geldi geratzen direlako, eta kontua da landareek ahalik eta azkarren eskuratu ahal izatea ongarriok.

    Bigarren kasuan, ongarria lurzoru bolumen jakin batzuetan jartzen da, non, denborarekin, sustraien garapena hain izango den irmoa, ezen landare osoaren beharrak asetzeaz gainera, sustrai sistemaren gainerako zatiak dauden guneetako nutrizio gabeziak ere konpentsatuko diren. Ongarria lanabes espezifikoekin egindako ildo nahiz zuloetan jartzen da; bestela, ildokako edo tantakako ureztatze sisteman jartzen da ongarria. Ongarritzeko modu honek baditu bere abantailak, sustraiak ondo aireztatutako lurzoru bolumen batean erraz barneratzen eta hazten baitira eta, ondorioz, oso modu eraginkorrean jarduten baitute. Landareek hazteko behar dituzten funtsezko elementuek eskuragarri egon behar dute landareek behar dituztenean. Hori hala ez bada, landareek beren gabezien ondorioak agertzen dituzte, hau da, anomalia begetatiboak: klorosia eta deformazioa nahiz nekrosia zurtoin, hosto eta fruituetan. Hala ere, esan behar da ondorio horien jatorrian, mantenugaien gabezia bakarrik ez, beste arrazoi batzuk ere egon daitezkeela, hala nola: elementu desberdinen arteko antagonismoak, hezetasun gehiegizkoa edo urriegia, lurzoruaren tenperatura, erradiazioa eta lurzoruaren erreakzioa. Zentzuz ongarritzeko, ongarri kantitateak ahalik eta txikiena izan behar du hutsuneak zuzendu eta gehiegikeriak saihesteko. Normalean, ongarritze formuletara jo ohi da, zaila baita dosia kalkulatzea; gainera, behar baino ongarri kantitate handiagoa aplikatu ohi da ahalik eta produkziorik handiena ziurtatu nahian. Ez da kontuan hartzen, ordea, ongarri gehiegi erabiltzea, garestia ez ezik toxikoa ere izan daitekeela landareentzat, eta horrek, batetik, produktibitatean eragin negatiboa duela eta, bestetik, elementuen asimilazioa oztopatzen duten desorekak sorrarazten dituela; lurzoruaren degradazioa eta ingurumenaren kutsadura ahaztu barik. Nutrizio beharrak zein diren jakiteko, hosto analisia egitea gomendatzen da, metodorik egokiena delakoan, landareen nutrizio beharrak hostoan islatzen baitira ondoen.

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    35

    Hostoen konposizio mineralean hainbat faktorek esku hartzen dutenez hostoaren garapen egoera, baldintza klimatikoak, lurzoruan eskuragarri dauden mantenugaiak eta uzta kantitatea, esaterako hosto analisiaren metodoak data zehatzetan laginketa metodikoa egitea eskatzen du, eta horretarako zera gomendatzen da: aukeratutako hostoek ez edukitzea deformaziorik eta hostook landarearen erdialdekoak eta oinaldekoak izatea. Ongarriak askotarikoak izan daitezke: simaurra, granuluak, likidoak eta gasak. Hori dela eta, ongarriak aplikatzeko mekanizazioan, makinen diseinuan kontuan hartu behar izan da eman beharreko ongarri kantitateak izugarri aldagarriak direla. Makinek, halaber, hainbat eratako ongarriak aplikatu ahal izan behar dituzte eta mekanismo bakun, fidagarri eta sendoz eginak egon behar dute; gainera, ongarria modu uniformean eta kokaleku egokian banatzeko gai izan behar dute, eta ongarritzeko dosia erraz eta bizkor erregulatzeko sistema bat eduki behar dute. Hala berean, ongarritzeko makina bat diseinatzeko parametroen artean, kontuan izan behar da erraz hustu eta garbitzeko modukoa izatea eta ongarriek eragiten duten korrosio gogorra jasan ahal izatea; hori hala, altzairu herdoilgaitza bereziki egokia da.

    Ongarritzeko makina guztiek funtsezko atal hauek dituzte: - Txasisa. - Tobera. - Dosifikagailua. - Banaketa atalak. - Eragintza atalak.

    Txasis edo bastidorea, normalean, gurpilen gainean eusten den edo traktorearen jasogailu hidraulikoari finko loturik dagoen habe bat da. Habeak oso sendoa izan behar du, eta makina osatzen duten elementu guztiei eusteaz gainera, elementuok eroso eta bizkor lotzea ahalbidetu behar du. Traktoreari lotzeko modua kontuan hartuz gero, hiru ongarritze makina modalitate daude: herrestan ateratzeko makinak, erdiesekiak eta esekiak. Herrestan ateratzeko makinak lotzeko barran kokatutako kako baten bidez lotzen zaizkio traktoreari. Ongarritzeko makina erdiesekiak, berriz, hidraulikoaren hiru puntuetan lotzen dira garraiatu bitartean; makinak esekita bezala funtzionatzen du garraiorako eta erdiesekita lan egin

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    36

    bitartean. Ongarritzeko makina esekiak jasogailu hidraulikoaren hiru puntuetara nahiz traktorearen aurrealdeko erreminta euskarriaren sistemara lotuta joaten dira.

    Tamaina eta pisua tarteko, ongarritzeko makina gehienak herrestan ateratzekoak edo erdiesekiak izaten dira. Erabileraren ikuspegitik, makina esekien abantaila maniobratzeko erraztasuna da; hala ere, edukiera arazoak izaten dituzte, dimentsioei loturiko muga batzuen barruan egin behar direla eta.

    3.5.1. Ongarriak eta medeagarri pikortatuak aplikatzeko makinak

    Ongarri mineralak aplikatzeak baditu abantaila batzuk, hala nola: ur beharra ezabatzea, ibiltzeko elementu konplexurik behar ez duten ekipamendu bakunen bitartez aplikatu ahal izatea eta produktu dosiaren kontrol zehatza. Aldiz, normalean bestelako ongarriak baino garestiagoak izateaz gainera, arazo hauek ematen dituzte: banaketaren uniformetasun arazoak; behin aplikatu ondoren hezetasuna behar izatea aktibatzeko, eta ongarriak lehor daudela biltegiratu eta garraiatu behar izatea. Ongarri mineralak aurre-ereintzan aplika daitezke; horretarako, ongarriok lurperatu egiten dira ereintzaren aurretik lanabesak erabiliz. Ereintzan bertan ere aplika daitezke, ongarri partikulak hazien ondoan baina haziok ukitu gabe jarriz; horretarako, baina, hortzak elkarrengandik bereiz egon behar dute, eta bertikalki nahiz horizontalki doitzeko aukera izan behar dute. Azkenik, ongarri mineralak ereintzaren ondoren ere eman daitezke; horretarako, aplikatzeko erabiltzen den sistemak bateragarria izan behar du laborearekin. Ongarria landareen ondoan jartzea lagungarria da landareak haz daitezen.

    Dosifikagailu mota hauek bereizten dira: - Zilindro artekatu edo horzdunak. - Hondo higikorrekoak. - Torloju amaigabedunak. - Alperdunak. - Bahedunak. - Platerdunak. - Leihodunak.

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    37

    - Banda garraiatzailedunak. - Pneumatikoak. Zilindro artekatu edo horzduna

    daraman dosifikagailuak ongarria ateratzera behartzen du eta, printzipio hori darabilten modeloetan, zilindroa toberaren azpian dagoen banaketa ganbera batean kokatzen da, non ongarria grabitate bidez erortzen den. Ardatz zilindro-euskarriari eragitea pinoi eta kate bidez eta uhal trapezial bidez lortzen da.

    Hondo mugikordun dosifikagailuak toberaren kanpoalderaino eramaten du herrestan ongarria, toberaren luzeran jarritako uhal garraiatzaile baten bidez. Makina hauek oso interesgarriak dira, tasun hauek dituztelako: eraikuntza bakuna, sendotasuna, uniformetasuna, banatzeko aldagarritasun handia eta balioaniztasuna.

    Torloju amaigabedun dosifikagailuak (ikus argazkia) irekiera erregulagarriko arteka edo zuloen bidez botatzen ditu ongarri kantitate txiki nahiz handiak. Transmisioa, makina osoari eusten dioten gurpilek eragindako pinoietan oinarrituz egiten da, eta, salbuespen gisa, traktorearen indar hargunearen bidez.

    Alperdun dosifikagailua toberaren hondoan jarritako bi zilindro paralelok osatzen dute; zilindro horiek bira egitean ongarria irtenarazten dute. Mekanismo honek abiadura handiko ongarritzea ahalbidetzen du. Dosia, alper harrien biraketa abiadura aldatuz kontrolatzen da; horretarako, Norton abiadura kaxa bat erabiltzen da. Mugimenduen transmisioa pinoi eta kateen bidez edo uhal trapezialen bidez lortzen da.

    Bahedun dosifikagailuan, hiru bahe daude toberaren hondoan. Goi eta behealdeko baheak finkoak dira eta tartekoak, berriz, txandakako mugimendua du, ongarria irteteko zuloak irekitzen eta ixten dituena. Ongarritze dosia erregulatzeko, bahe mugikorraren joan-etorriaren anplitudea kontrolatzen da. Dosifikagailuari pinoi koniko pare baten bidez eragiten zaio. Pinoi horietako bat txasisaren gurpil euskarriak eramaten du herrestan; beste pinoia, berriz, erro eszentriko bat duen plater bati soldatuta dago eta erro horrek higiarazten du irristailuaren aginte biela.

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    38

    Platerdun dosifikagailuak badu ezaugarri aipagarri bat: toberaren hondoan ertz goratuak dituzten plater zirkular batzuk daude. Platerak horizontalki kokatuta daude, toberatik irtenda eta bakoitzak bere engranaje pare konikoak eraginda egiten du bira. Ongarria, tobera barruan kokatutako plateren gainean dagoena, toberatik kanpo ateratzen da platerok oso poliki biratzen hasten direnean. Behin ongarria kanpoan dagoenean, toberaren luzetara kokaturik abiadura bizian biratzen duen ardatz batean jarritako palek sakabanatu egiten dute. Ongarritze dosia bi modutara erregula daiteke: irteera leihoen irekiera aldatuz eta plateren biraketa abiadura erregulatuz. Plateren biraketa abiadura aldatuz eta atakak irekiz oso dosi desberdinak lor daitezke, eta makina erabat egokitu daiteke ongarriaren ezaugarrietara.

    Leihodun dosifikagailuak badu ezaugarri hau: kono enbor edo piramide itxurako tobera baten hondoan, irekiera eta itxiera erregulagarriko leihoak ditu. Ongarria leiho horietatik erortzen da, dela mugimendu pendularra duen kono enbor itxurako tutu batean, dela horizontalki kokatutako disko batean edo bitan, zeinak abiadura angeluar bizian biratzen duten. Honaino aurkeztutako banaketa printzipioei erreparatuz gero, ongarriz estalitako lursailaren zabalera, gutxi gorabehera, bat dator toberaren zabalerarekin; hori dela eta, ongarritze makina hauei grabitate bidezko edo tobera zabaleko makina deitzen zaie. Leihodun dosifikagailuek, berriz, neurtzen dutena baino askoz ere zabalera handiagoa estaltzen dute.

    Argazkia: Leihodun dosifikagailua daukan ongarritze makina pendularra

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    39

    Diskoek dituzten nerbio erradial batzuek, sortutako indar zentrifugoaren bidez, ongarri granuluak herrestan eraman eta jaurti egiten dituzte; hala, granuluak lursailaren azalera handi batean zabaltzen dira.

    Nerbioen formek ongarri partikulen ibilbideari, iristen diren distantziari eta banaketari eragiten diete. Formarik ohikoenak irudikoak dira:

    Makina hauek behar bezala erabiltzeko, jakin behar da ongarria lursailaren azaleran nola banatu behar den, eta horretarako gomendagarria da behar diren saiakuntzak egitea.

    Halako makinen funtzionamenduaren printzipioari esker, makinok eraikitzea erraza da; hori hala, oso merkeak eta erabilerrazak dira. Estaltzen duten lursail zabalari eta lekuz aldatzeko hartzen duten abiadura biziari esker, makinon errendimendua oso altua da.

    Ongarritze dosia erregulatzeko, badira zenbait modu. - Ongarria ateratzeko leihoen azalera

    aldatzea. Hala, platerera iristen den produktuaren emaria aldatu egiten da, dosi erregulagailuaren argazkian ikusten denez. Hainbat bide daude eman beharreko ongarri dosia aldatzeko:

    - Diskoaren abiadura angeluarra aldatzea; izan ere, toberan dagoen ongarriaren irteera emaria konstantea izatea, pasaldi batean ongarritzen den lursailaren zabalera, plateraren abiadura angeluarraren funtzioa izango da, eta biraketa abiadura zenbat eta handiagoa izan, orduan eta zabalagoa izango da estalitako lursailaren azalera

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    40

    eta txikiagoa, berriz, ongarri kantitatea azalera unitateko. - Lan baldintza jakin batzuetarako, hau da, toberaren zuloetatik ongarria emari

    batez irteteko eta platerak abiadura jakin batez biratzeko, traktorearen desplazamendu abiadura aldatzea. Kautxuzko bandadun dosifikagailuek tobera bikoitza daukate, non irekiera erregulagarriko irteera leihoak dauden. Tobera horietako bakoitzak ongarria muturretaraino garraiatzen duten luzera desberdineko kautxuzko hainbat banda elikatzen ditu. Elementu guztiak kutxatan daude kokatuta, garraiorako kanaleta altxagarri gisa. Leihoen azalera erregulatuz, garraio banden abiadura aldatuz edo makinaren aitzinamendu abiadura aldatuz erregula daiteke ongarritze dosia.

    - Dosifikagailu pneumatikoak ongarria bide pneumatikoz garraiatzen du luzera handiko besoen muturretan kokatutako difusoreetaraino; halatan, lanerako zabalera handia eta banaketan homogeneotasun egokia izatea lortzen da. Halako dosifikagailuetan, piramide enbor motakoa izan ohi den eta irabiagailu bat izaten duen tobera batean egoten da ongarria. Leihodun dosifikagailu baten bidez edo zilindro artekatu edo horzdunen eraginez, ongarria kantitate egokian ateratzen da eta turbina handi batek sortutako airean herrestan joaten da difusoreetaraino doazen tutu batzuetan zehar, ondoren lursailean zabaltzeko. Leihodun dosifikagailua duten ongarritze makina pneumatikoetan, turbinak sortutako aire

    korronteak, Venturi efektu bidez, ongarria herrestan eramaten duen depresio bat sortzen du.

    22. irudia.- Zulo erregulagarriko dosifikagailua duen banagailu pneumatikoa.

    Xurgatua izan ondoren, ongarria tutu bertikal batetik banaketa buru bateraino bultzatua da azalera koniko batean zurrustak duen intzidentziaren ondorioz. Buruaren inguruan, behar bezala kokatutako eta egoki banatutako zuloek tutu batzuekin konektatzen dute. Tutu horietatik, hain zuzen, airea eta

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    41

    ongarria dagozkien difusoreetarantz ateratzen dira, eta difusore horien bidez zabaltzen da ongarria lurzoruan. Zilindro artekatudun dosifikagailua duten ongarritze makina pneumatikoetan, ongarria toberatik aterarazten da aire korronte batera erortzeko. Ondoren korrontea zatitu egiten da difusoreetaraino iristen diren tutuetara pasatzeko. Dosi egokia lortzeko, zuloaren azalera erregula daiteke, edo bestela zilindro artekatuaren biraketa abiadura aldatu, pinoiak aldatuz edo erregulagailu jarraitu bidez.

    3.5.2. Ongarri organiko solidoak aplikatzeko makinak

    Ongarri organiko solidoen banagailuak, berez, ongarria banatzen duen gailu mekaniko bat egokiturik daramaten atoiak dira. Argazkian, lanean diharduen banagailu bat ikus daiteke.

    Hona hemen makina hauek ezaugarritzen dituzten atalak:

    - Karga kaxa. - Elikatze sistema. - Banaketa sistema.

    Karga kaxa, atoi normal batenaren berdina da; hondoa metalikoa edo egurrezkoa izan daiteke eta alboak kanporantz tolesgarriak, izan ere, horrek zamalanak errazten ditu banagailua atoi gisa erabiltzen denean. Aipatzekoa da garraiatutako simaur kantitatea bi kontu hauek baldintzatzen dutela: batetik, ardatzak eusten duen kargak eta, bestetik, banaketa biragailuen garaierak, beti ere, kaxaren hondotik neurtuta; eta jakina, neurri hori altuagoa da biragailu bertikaletan horizontaletan baino. Simaur banagailuen arteko alde nagusiak elikatze sisteman eta banaketa sisteman ikusten

    dira.

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    42

    26. irudia.- Alboko irteera duen simaur banagailua.

    Elikatze sistemaren xedea, simaurra banaketa sistemara modu erregularrean eramatea da. Barra metaliko batzuk dira, bi kate paralelori lotuak, atoiaren hondoan herrestan eramateko balio dutenak. Kateak, ia beti, atoiaren hondoan egindako arteka batzuetan sartuta lekualdatzen dira. Elikatze sistema izan daiteke garraiatzaile jarraitukoa nahiz barra distantziakideduna eta atoiaren gurpilen bidez, traktorearen indar hargunearen bidez eta transmisio hidrostatiko bidez eragin daiteke; dena den, atoiaren gurpilen bidezko eragintza edukiera txikiko banagailuetan baino ez da erabiltzen.

    27. irudia.- Garraiatzaile jarraitua eta barra distantziakideduna. Indar hargune bidezko eragintza, sinkronizatua bada, hau da, bere biraketa

    abiadura traktorearen aitzinamendu abiadurarekiko proportzionala bada, emandako dosiak ez du zerikusirik izango makinaren martxako abiadurarekin, eta aldatzeko, atoi banatzailearen erregulazio palankari eragitea besterik ez da egin beharko. Aldiz, indar hargunea independentea bada, biraketa normala motorraren abiadura angeluarrarekiko proportzionala izango denez, eta ez martxako abiadurarekiko, ongarri dosi jakin bat lortzeko aldi berean eragin beharko zaie traktorearen aitzinamendu abiadurari, motorraren abiadura normalari eta makinaren beraren erregulazioari.

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    43

    Eragintza hidrostatikoak, garestiagoa den arren, ongarritze dosia eroso eta erraz erregulatzea ahalbidetzen du, izan ere, emari erregulagailu baten bidez etengabe kontrolatzen da elikatze sistemaren desplazamendua eragiten duen motor hidraulikoaren abiadura angeluarra. Banaketa sistema biragailuduna nahiz torloju amaigabeduna izan daiteke. Banatzaile biragailudunetan, biragailuok kaxaren hondoarekiko horizontalki zein bertikalki muntaturik egon daitezke atoian. Kasu bietan, biragailuak barraz osaturik daude. Barra horiek askotariko formak izaten dituzten eta lursailera simaurra jaurtitzeko balio duten barreiatze elementuak eramaten dituzte.

    Biragailu horizontalei dagokienez, bat edo bi muntatzen dira beti; bertikalak, berriz, bi, hiru eta are lau ere izaten dira.

    28. irudia.- Banaketa biragailudun sistemak. Banaketa atalei atoiaren gurpiletatik bertatik edo traktorearen indar hargunetik

    eragin dakieke; modernoenei, berriz, transmisio hidrostatiko bidez eragiten zaie. Traktorearekiko lotunea nolakoa den, atoiak erdiesekiak eta herrestan ateratzekoak izan daitezke. Behar den potentzia 6tik 8ra ZP/tona karga da. Azalera estaliari dagokionez, errendimendua 1etik 2ra h/ha da.

    4. EREITEA 4.1. INGURUNERA ONDOEN EGOKITZEN DIREN LABOREAK ETA

    LABORE BARIETATEAK AUKERATZEA Zer espezie ezarri aukeratu behar dugunean, faktore hauek hartu behar ditugu

    kontuan: - Ezar litezkeen espezieen ezaugarri morfologikoak ezagutzea. Ezagutza hori, nagusiki,

    sustrai sistemen ezaugarrietara bideratuko da (sustraiek hartzen duten sakonera eta

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    44

    sustraitze mota). Ildo horretan, lurzoruaren sakonera baliagarria faktore mugatzaile bihur daiteke.

    - Aukeratutako espezieen ezaugarri fisiologikoak ezagutzea: kontuan hartu behar dira landare hobetzaileen eta elkortzaileen ezaugarriak; baita landare arrotzak kontrolatzen dituzten landareenak eta landare arrotzak kontrolatzen ez dituztenenak ere.

    - Landareen eskakizunak inguruneari dagokionez: lurzorua, klima, txandakatzen diren beste laboreekiko erlazioa, lurzoru berean errepikatzearekiko autotolerantzia.

    - Lurra lantzeko eskuragarri diren elementuak: zenbait laboretarako behar diren makina espezifikoak, eskulana.

    - Uzten erabilera eta helburua: uzta ustiategi barruan berrerabiltzeko aukera (ganadua elikatzeko bazkak), inguruan gertuko eta bitartekorik gabeko merkaturik dagoen (hurbileko nekazari nahiz abeltzainak) eta produktu jakin batzuk eskatzen dituen banatzaile edo transformatzailerik dagoen; horra hor laborea aukeratzen lagunduko diguten elementu batzuk.

    - Ustiategiaren ekonomia: labore posibleen artean, badira batzuk nekazaritzaren ekosistemarentzat onuragarri izateaz gain, etekin ekonomiko are handiagoak ematen dituztenak.

    Landatu beharreko espeziea aukeratzeko orduan kontuan hartu beharreko alderdi guztien artean, laboreen eskakizun edafoklimatikoak dira inportanteenetako batzuk. Hala, espezie bat aukeratu aurretik, landu beharreko lurzoruen eta inguruko klimaren balorazioa egin behar da, ondoren baldintzatzaile horietara egokitzeko.

    Ariketa Arabako datu klimatikoak eta labore estentsibo garrantzitsuenetako batzuen

    eskakizun edafoklimatikoak edukita, aukera ezazu ondoren datozen baldintzatzaileetara egokitzen den zereal espezie bat: - 50 cm-tik gorako sakonera duen lurzoru trinkoa - pH = 7.2 - Gazitasuna = 3mmoho/cm

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    45

    - Lur franko limotsua - Istiltze arazorik ez - Ez da harritsua - %6-10eko malda

    4.1.1. Tokiko barietateak

    Euskal Herriko Hazien Sareak (Deiene Rogriguez Izagirre, Jaime Ortiz de Urbina, Helen Groome, Elena Sauca, Marcelino Santiago) Localizacin y evaluacin de los recursos vegetales no silvestres en riesgo de desaparicin que existen en el territorio de la Comunidad Autnoma del Pas Vasco lana egin zuen. Hona hemen pasarte bat euskaraturik:

    Tokiko barietateak, barietate tradizionaltzat hartzen diren horiek, nekazari familiek mendeetan egindako hobekuntza eta aukeraketa prozesu baten emaitza dira eta tokiko baldintzei egokituta daude (Dominguez, 1999). Iraganean egin diren nekazaritza mota desberdinek nekazaritzaren biodibertsitateari eutsi diote. Barietate horiei, gaur egun, landa barietateak ere esaten zaie. Barietateon osaera heterogeneoa da eta ingurune jakin bateko baldintza zehatzetara egokituta daude. Populazio heterogeneoak direnez, egonkortasunari eutsi eta ingurumenean gertatzen diren perturbazioei aurre egiteko gaitasuna daukate (Guzman Casado et al., 2000). Lekuan lekuko barietateei bertako balio kulturalak lotzen zaizkie. Biodibertsitatearen garrantzia Nekazaritza produkzioko teknologia berriak sartzearekin batera, Iraultza Berde izenez ezagutzen dena gertatu zen XX. mendean. Iraultza haren ondorioz, nekazaritza intentsiborako diseinatutako barietate gutxi batzuk erabiltzen dira, eta horrek galera ekarri du landare barietateen dibertsitatean. Biodibertsitate galera horrek, herriaren ondareari ez ezik, beste alor askori ere eragiten die. Gizakiaren beharrak asetzeko aldarazten eta bakuntzen diren ekosistemek ezinbestez jasaten dituzte bai izurrien bai zenbait izaki bizidunen populazio anormalen eragina, zeina kaltegarria baita sartutako landareentzat. Nekazaritzari buruzko literaturan, gauza jakina da biodibertsitatea murrizten bada patogenoak eta

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    46

    fitofagoen izurriak ugaritu egiten direla (Andow, 1991; Altieri, 1994). Landare biodibertsitatearen galerak eta galera horren ondoriozko arazo epidemiologikoek nekazaritza ekosistemen funtzionamenduari eragin diezaiokete eta hori kaltegarria izan daiteke bai nekazaritza ekoizpenarentzat bai iraunkortasunarentzat. Dibertsitate genetikoa garrantzi handiko tresna da agente patogenoen kontrako borrokan. Arlo honetan lantzen diren jardunbideen artean, aipatzekoak dira, batetik, erresistentzia anizkoitza eta gene desberdinak dituzten hiru edo lau barietate konbinatzea, eta, bestetik, hainbat patogenorekiko erresistentzia horizontala sorrarazten duten eta askotariko geneak dituzten barietateak erabiltzea (Wolfe, 1985). Hor dago Peruko tomate barietate baten kasua, Fussarium onddoarekiko erresistentea izaki, egun merkaturatzen diren barietate gehienen guraso gisa erabiltzen dena. Genetikoki heterogeneoak diren zerealen monolaborantzaren alorrean esperientzia ugari dago, batez ere oloaren (Avena sativa), garagarraren (Hordeum distichon) eta gariaren kasuan (Triticum sp.). Milaka hektareako sailak izan arren, ez dute gorrinaren kalterik pairatu (Puccinia spp.). Landareen hobekuntzan dihardutenek errendimendu handiko barietateak lortzera bideratzen dituzte ahaleginak; barietateok, ordea, ongarriak behar dituzte. Hori dela eta, emaitzak oso urriak izaten dira lur pobreetan eta kontrako baldintzak dituzten lurretan. Batez ere halako lekuetan mantendu da aipatutako barietate berriekiko erresistentzia, non tokiko barietateak atxiki diren. Lekuotan, nekazariak haziak ereiten eta aukeratzen ibili dira urteetan, beti ere beren behar espezifikoei erantzuteko. Antzinako edo tokiko barietateak, bada, gaur egun nekazaritza ekologikoan erabiltzen diren jardunbide asko eta askoren ondorio dira (produktu kimikorik eza, etab.). Zerealen antzinako barietateek zailtasunak jartzen zituzten uzta baliabide mekanikoen bidez biltzeko, lasto luzeak etzateko joera izaten zuen eta. Hala ere, belar txarren lehia erraz saihesten zuten: segituan hazten ziren goraka, belar txarrak gainditu eta itoarazteraino hazi ere. Bestalde, barietate komertzialek ez bezala, tokiko sagar barietate askok ez du inolako tratamendurik eskatzen. Ondorioz, nekazaritza ekologikoaren barruan, uztaren errendimendua ez da funtsezko faktorea. Espezie eta barietate jakin batzuk hazteak koeboluzio izeneko

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    47

    fenomenoa ekarri du. Tokiko komunitateak beren laboreak aukeratuz joan dira beren nahikunde, gustu eta ohituren arabera; dena den, laboreek ere herrien eta komunitateen kultura aldarazi eta gidatu dute. Hor dago artoaren kasua, zeinak 300 erabilera desberdin dituen dokumentaturik. Mexikoko Juarez mendilerroko zapoteka indiar komunitateentzat, artoa sakratua da: Erdialdeko Amerikako indiarrak artoz eginik gaude. Artoa bedeinkatu egiten da erein aurretik eta botxo bakoitzean lau ale jartzen dira, ohitura paganoari jarraiki. Bere hizkuntzari lotutako landarea da, izan ere, zapotekera galtzearekin batera galdu dira artoarekin zerikusia zuten hainbat ohitura ere. Euskal Herrian, era berean, artoa hirurehun urtean egin izanak artoari lotutako kultura bat osatu du; horren erakusgarri dira barietate ugariei ematen zaizkien erabilerak: ahiak, taloak, artabizar zopa, bazka artoa, arto arraspatua...). Nabarmentzekoa da Arabako Hermuan eta Larrean ospatzen den Barte edo Labartea jaia, artoaren inguruko kulturan oinarritua. Beste gramineo batzuetaz ere beste hainbeste esan dezakegu. Hortxe ditugu Indiako arroza, Afrikako artatxikia eta Iberiar Penintsularen ipar-mendebaldeko zekalea. Galizia, Asturias eta Leongo herri askotan, zekalea animalientzako janari, ogia egiteko irin, otzaragintzarako lehengai eta etxeetarako teilatu izan da. Gaur egun, zekale barietate altuak galdu izanak oztopatu egiten du teilatuak egiteko antzinako prozedurak berreskuratzea. Euskal Herriko Hazien Sarea, Neikerrekin batera, tokiko barietateak berreskuratu,

    ezaugarritu eta ugaltzeko lanean ari da espelta, gari, garagar, olo, zekale, ekilore eta aletarako hainbat lekadun espezie identifikatzeko (Zaragozako baba, baba, erua, algarrobo leka, eskuhoria, zalkea, espainola, soja zuria, aixkola, babarruna, titarroa, astorkia). Lan honekin batera, ezaugarritutako barietateez osaturiko katalogo bat landuko da, barietate horiek hazi nahi dituzten nekazarientzako informazio baliagarriarekin.

    4.2. LABORE ESTENTSIBOAK EREITEKO METODOA Labore estentsibo desberdinak ereiteko, hainbat metodo dago:

    - Ahurtaraka (purraka) ereitea: zuzeneko ereite metodo bat da, non xedea haziak ahalik eta modurik uniformeenean zabaltzea baita. Ausazko ereite mota honetarako hazi kantitate handia behar da eta labore gehienetarako

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    48

    ez da errentagarria. Zerealak, belardiak eta halakoetan erabiltzen da nagusiki. Ahurtaraka ereiteko baliabide mekanikoak erabili ohi dira; ereiteko makina espezifikoak egoten dira horretarako. Ongarritzeko makina ereiteko ere erabil daiteke; dena den, lana egin ondoren, trinkotzeko alper bat pasatzea gomendatzen da hazia ondo kokatu eta estaltzeko. Antzina, ahurtarakako ereintza eskuz egiten zen baina gaur egun sistema hau ez da labore estentsiboetarako egokia. Ahurtaraka ereitearen eragozpen handiena zera da: ez du ziurtatzen haziak modu uniformean zabalduko direnik.

    - Lerroan ereitea: neguko zerealak ereiteko gehien erabiltzen den metodoa da. Metodo honen bidez, haziak lerro jarraitu batean kokatzen dira, lerroan bertan hazien arteko tarte zorrotzik errespetatu barik. Ereiteko sistema honen bidez kontrolatzen diren parametroak hauek dira: lerroen arteko distantzia, hazia zein sakoneratan jartzen den eta ereite dosia (kg/ha).

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    49

    - Doitasunezko ereintza: metodo honen bidez, ereite lerroen arteko distantzia, lerro barruan hazien artean dagoen distantzia eta ereite sakonera kontrolatzen dira. Hala, lerroko ereintzan hektareako ereindako hazien kg-ez hitz egiten den moduan, doitasunezkoan hektareako hazi kopuruaz hitz egiten da, edo m2ko hazi kopuruaz. Metodo hau ekilorea, koltza, artoa, erremolatxa, soja eta halako laboreak ereiteko erabiltzen da. Hona hemen sistema honen abantaila batzuk:

    o Erabiltzen den hazi kantitatea txikitu egin daiteke: faktore inportantea da kostu handiko hazietan (artoa, koltza, erremolatxa) eta landareen arteko distantziak azken errendimendua baldintzatzen duen laboreetan.

    o Ereite eta biltze lanak errazten ditu.

    4.3. EREITEKO MAKINAK Ereiteko makinak sailkatzeko orduan, dosifikazio sistema kontuan hartuz,

    ahurtaraka ereiteko makinak eta doitasunez ereitekoak bereiz ditzakegu. Aurrenekoek, nola erregulatzen dugun, lodiagoa edo meheagoa izango den hazi

    zurrusta bat deskargatzen dute. Doitasunezkoek, berriz, haziak banan-banan eta nahi dugun landare dentsitatearen arabera guk geuk aukeratzen dugun distantzian ereiteko gai diren dosifikagailuak dituzte.

    Era berean, dosifikazio sistema gorabehera, ereiteko makinak honelaxe sailkatzen dira:

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    50

    - ereiteko makina konbentzionalak - zuzenean ereiteko makinak

    Hona hemen ereiteko makinek bete behar dituzten funtzioak: - Lurzoruan sakonera eta forma egokiko ildo bat egitea: behar bezala erne

    daitezen, haziak lurrazalaren azpian jarri behar dira, beraz, ereiteko ekipamenduak ildoa egiteko mekanismo bat eduki behar du. Ildo irekigailuez ari gara, lurzoruaren baldintzak nolakoak diren, ildoa sakonera egokian egin behar duen gailuaz, hain zuzen. Hazia ezin da sartu ez lurrazaletik oso gertu ez sakontasun handiegian, egoera horiek biek arriskuan jartzen baitute ernalketa.

    - Hazia neurtzea: ereiteko makinen funtziorik garrantzitsuenetako bat da. Kontua hazia ondo dosifikatzea da, eta kalteen zein akatsen portzentajea ahalik eta txikiena izatea.

    - Hazia jartzea: ereiteko makinak ziurtatu behar du, batetik, hazia erortze denbora aldatu gabe eroriko dela ildora; bestetik, haziak espazioan eta sakoneran behar bezala kokatuko direla, bai baldintza normaletan bai irregularretan.

    - Hazia estaltzea, kalterik egin gabe: hazia ahurtaraka ereiten bada eta ondoren estali egin behar bada, beste operazio batzuk egin beharko dira, esaterako, trinkotzeko alperra edo hortz malgudun area pasatzea.

    - Lurra trinkotu egin behar da haziaren saihetsetan. Helburua, kontaktua ona izatea eta hazia bizkor azaleratzea da.

    4.3.1. Lerroan ereiteko makina Lerroan ereiteko makina udako eta udaberriko zerealak eta belardiak ereiteko

    erabiltzen da batik bat. Besteak beste, alpapa, ilarra, lihoa eta zalkea ereiteko. Hona hemen lerroan ereiteko makina baten osagaiak:

    Txasisa eta lotzeko mekanismoak. Txasisa makinaren egitura da. Txasisaren gainean muntatzen dira ereiteko

    makina osatzen duten elementu guztiak. Ereiteko makina txikiek lotzeko hiru puntu izan ditzakete; kasu horretan, ez dago ereiteko eta ongarritzeko organoak deskonektatzeko mekanismorik garraiorako.

  • Modulua: Labore ekologikoak ezartzea Unitate didaktikoa: BELARKI LABOREAK

    EZARTZEA

    51

    Tiratutako makinetan (gehienak), makina traktorearen urruneko kontrolera konektatzen da. Traktorearen sistema hidraulikoaren bide