Baratze laboreak ezartzea

download Baratze laboreak ezartzea

of 96

description

UD.1 Baratze laboreak ezartzea

Transcript of Baratze laboreak ezartzea

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    1

    1. Gaitasun unitate elkartua: UC0523_2: Lurra prestatzea eta belarkien laborantzako ereite edota birlandatze lanak egitea. UC0529_2: Lurra prestatzea eta barazkien laborantzako eta lore moztuen ereite edota birlandatze lanak egitea. UC0527_2: Lurra prestatzea eta fruta arbolak landatzeko lanak egitea.

    2. Ikaskuntzaren emaitzak: ADIERAZI

    2.1. Nekazaritzako ustiategiaren produkzio orientazioa definitzen du, erabilgarri dauden baliabideak eta merkatuaren eskaera identifikatuz.

    2.2. Laboreak hautatzerakoan ustiategiaren produkzio helburuekin lotzen ditu. 2.3. Laboreak lurzorurik gabe instalatzeko operazioak egiten ditu, hidroponiako teknikak

    aztertu eta aplikatuz. 2.4. Nekazaritza konbentzionalean lurra egokitzeko operazioak egiten ditu ereiteko,

    landatzeko eta birlandatzeko; horretarako, lur lantze teknikak aztertzen eta aplikatzen ditu.

    2.5. Landare materiala ezartzerakoan, landare eta hazi hobetuak erabiltzea justifikatzen du eta nekazaritza modernoko teknikak aplikatzen ditu.

    2.6. Laneko arriskuak prebenitzeari eta ingurumena babesteari buruzko arauak betetzen ditu, arrisku elkartuak eta arriskuok prebenitzeko neurri eta ekipamenduak identifikatuz.

    3. Unitate Didaktikoen aurkibidea:

    1. Baratze laboreak ezartzea. 2. Zur laboreak ezartzea. 3. Belarki laboreak ezartzea. 4. Txandakako laborantza, asoziazioak eta polilaborantza ezartzea. 5. Ustiategi konbentzionalak eraldatu eta produkzio ekologikora pasatzea. 6. Labore ekologikoak ezartzeko araudia.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    2

    1. Unitate Didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    1. Helburu orokorrak

    Unitate didaktikoa amaitzean, ikasleek gai izan behar dute hau egiteko: ADIERAZI

    (1) Inguruko klimari, edafologiari, topografiari eta baliabide hidrikoei buruzko datuak interpretatu eta prozesatzea eta horiek landarean duten eragina baloratzea, zer-nolako laboreak ezarri zehazteko.

    (2) Makina eta ekipamenduen kontrol elementuak ezagutu eta horiekin jardutea, egiten dituzten funtzioekin lotzen jakin eta behar bezala erabiltzeko. (3) Dokumentazioa interpretatzea eta muntaketa nahiz mantentze teknikak aplikatzea, nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioak muntatzeko eta mantentzeko espezifikazioak irizpide teknikoen bidez aztertuz. (4) Lanak nekazaritzako jardunbide egokiei jarraituz egitea, lurra prestatzeko, ekipamenduen hautaketa eta erregulazioa justifikatuz. (5) Ereite eta landatze prozedurak gauzatzeko, landare materiala ezartzeko bitarteko teknikoak deskribatzea. (6) Laboreen behar hidrikoak aztertu eta kalkulatzea, eta ureztatze sistema erabiltzeko ezaugarri edafiko, klimatiko eta begetatiboak identifikatzea. (14) Kalitateari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenari buruzko prozedurak aztertu eta deskribatzea, zehaztutako kasuetan egin beharreko ekintzak zein izango diren adierazi eta estandarizatutako arauen arabera jarduteko.

    2. Aurkibide xehatua

    Baratze laboreak ezartzea: (40 ordu) 1. Lurra prestatzea:

    1.1. Lurzoruak: - Higadura ekiditeko jarduketak - Lurra laboreen arabera prestatzeko lanak - Emankortasunaren hobekuntza eta medeapenak - Garbitzeko ureztapenak

    1.2. Makinak: - Ongarriak eta medeagarriak aplikatzeko makinak - Lurra eta substratuak prestatzeko makinak - Lurzorua prestatzeko makinak aukeratzeko faktoreak

    2. Ereitea, birlandatzea, landatzea: 2.1. Sarrera 2.2. Landaketaren diseinua 2.3. Hazitik uztara. Planifikatzea. 2.4. Ereiteko edo landatzeko garaia 2.5. Laboreak aukeratzea 2.6. Haziak, ereintzak eta premien kalkulua.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    3

    2.7. Haziak lortzea. 2.8. Hazitegiak 2.9. Zuzeneko ereintza.

    3. Baratzeko txandakako laborantza eta asoziazioak

    3.1. Baratzeko txandakatze eta asoziazio ohikoenak 4. Sistema hidroponikoak ezartzea

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    4

    1. Unitate Didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    1. LURRA PRESTATZEA

    1.1. LURZORUAK

    1.1.1. Laborantza mekanikoaren helburuak

    Antzinatetik lantzen da lurra. Goldea dugu gizateriaren asmakari ezinago garrantzitsu bat. Zergatik? Zein dira lurra lantzearen helburuak?

    Lur lanketaren helburua landareen bizitza garatzeko baldintzarik egokienak eskainiko dituen euskarri bat produzitzea da. Baldintza horiek optimoak izan behar dute, lehenik, haziak ernetzeko eta, ondoren, sustraiak hazteko.

    Honako helburu hauek zehaztuko ditugu:

    Lurzorua ereiteko edo birlandatzeko prestatzea.

    Lurrari materia organikoa, medeagarriak eta ongarri berdeak ematea.

    Lurzoruari uzten hondarrak ematea.

    Belar arrotzak kontrolatzea.

    Patogenoak kontrolatzea ahalbidetuko duten baldintzei mesede egitea.

    Egitura hobetzea, lurrak hezetasunari luzaroago eutsi diezaion eta, lurzoru heze eta astunetan, drainaketari laguntzeko.

    Laborantzarako espazioak sortu eta banatzea, honako hauek baliatuz: ildoak, ubideak, alorrak, larrainak

    Tuberkuluak eta sustraiak biltzea.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    5

    Landare batzuk lurreztatu, azpiberritu edo deslurreztatzea.

    1.1.2. Laborantzaren ondorioak

    a) Lurzoruaren propietate fisikoetan:

    HEZETASUNA: lur lanketaren eraginez lurra harrotu egiten da eta hori lagungarria da drainatzeko eta gehiegizko ura husteko.

    Bestalde, landareak kentzen baditugu, transpirazioa ere desagerrarazten dugu eta ura askoz ere mantsoago lurruntzen da. Hori abantaila da ingurune lehorretan. Gure kliman, gerta daiteke landutako lurra nekezago lehortzea landareak dituen lurra baino, eta hori eragozpena izan daiteke.

    AIREZTAPENA: porositatea zenbat eta handiagoa izan, aireztapena orduan eta hobea.

    EGITURA: baldintza egokietan egindako lanek egitura glomerular edo granular bat osatzeko lagungarriak izan behar dute, egitura hori baita landatutako sailen errendimendurik handiena lortzeko egokiena.

    Beti hartuko da kontuan baldintza desegokietan egindako lanek (lurzoru hezeegia, latza, desegokia) egitura suntsi dezaketela, gehiegizko trinkotzea edo birrintzea tarteko.

    b) Lurzoruaren propietate kimikoetan

    MANTENUGAIEN MOBILIZAZIOA: lurzoruko zokorrak apurtzen eta barreiatzen direnean, konposatu mineralen zati handi bat mugitu egiten da.

    KONPOSATU MINERALAK DISOLBATZEA.

    MATERIA ORGANIKOA MINERALIZATZEA: laborantzak bizkortu egiten du prozesu hau.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    6

    c) Lurzoruaren propietate biologikoetan

    LURZORUKO MIKROORGANISMOETAN: nahikoa materia organiko eta humus baldin badago, eta lurzoru geruzak irauli eta buruz behera jartzen ez badira, mesede egiten zaio mikrobio bizitzari.

    SUSTRAIETAN: lurra egoki landuz harrotutako lurzoruetan, sustraiak gehiago hazten dira eta laboreak bizkorrago handitzen dira lurzoru trinkotuetan baino.

    1.1.3. Laborantzaren arriskuak

    Lurra gehiegi lantzeak, edo baldintza txarretan lantzeak, onura baino kalte gehiago ekar dezake. Hona hemen lur lanketak ekar ditzakeen ondorio kaltegarri batzuk:

    LURROTZA, bereziki lur astunetan eta lanabes jakin batzuk erabiliz gero. Sustraiek hazteko duten gaitasuna txikitu egiten da eta istiltzeko arriskuek gora egiten dute.

    Sustraiek hazteko duten gaitasuna txikitu egiten da.

    Makinak gora eta behera ibiltzeak TRINKOTU EGITEN DU LURZORUA eta lurzoruaren porositatea txikitu egiten da.

    Oso birrinduta dagoen lurzoru batean, euriak partikula finez betetzen ditu poroak eta ZOLDA osatzen da gainazalean. Maldan dauden lurzoruetan, HIGADURA handiagoa da.

    Lurra laborantzarako harrotzearekin batera, BELAR TXARRAK SORRARAZI ETA ARE UGALDU ere egiten dira; esaterako, Txomin belarra, Oxalis sp.

    1.1.4. Naturaren laborantza edo laborantza biologikoa

    Landareen sustraiek partikulak bultzatu eta mugitu egiten dituzte partikulok lurzoruan sartzen direnean, eta handitu egiten dira. Gerora, sustraia hiltzen eta deskonposatzen denean, kanal bat gelditzen da bertan denbora tarte batez, aireztatze kanal gisa funtzionatzen duena.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    7

    Zizareek, intsektuek eta ugaztun txikiek lurzorua berrantolatzen dute beren zulobideekin. Zizareek, aireztatzeari laguntzeaz gainera, materia organikoa sakonera eramaten dute.

    Izaki horien lana lardaskatu egiten dute intsektizidek, fungizidek eta herbizidek, bai eta sakoneko lan mekanikoek eta lur iraulketek ere.

    1.1.5. Higadura saihesteko eta lurzoruaren emankortasuna handitzeko jarduketak

    Emankortasuna zaintzea eta mantentzea ez da bakarrik gorotzak eta bestelako ongarri organiko eta mineral batzuk aplikatzean oinarritzen; horretaz gainera, lurraren emankortasuna eta finkaren egonkortasuna handitzea helburu duen laborantza estrategia eta teknika multzo batean ere oinarritzen da; beti ere, errendimenduan galerarik izan gabe.

    Laborantza egoki baterako kontuan hartu beharreko baldintzak:

    Landarea hartzeko (hala ereintzan nola landaketan) baldintzarik onenetan egon behar da lurzorua, eta horretarako, ahalik eta gutxien landu behar da.

    Lurrean sakontzeko, gerora segidan etorriko diren lanak aprobetxatu behar da, laborantzak ez baitu lurzoruaren baldintzetan bat-bateko alteraziorik eragin behar.

    Materia organiko freskoa oso sakonera handian ez sartzen ahalegindu beharra dago (uzta hondarrak, ongarri berdeak, konposta, gorotzak, etab.).

    Sustraiek eta lurzoruko organismo bizidunek egiten duten laborantza naturala bizkortu egin behar da. Horretarako, ongarri berdeak eta materia organikoaren

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    8

    ekarpenak emateaz gainera, sakonera desberdineko sustrai sistema duten landareen arteko txandakako laborantza egin behar da.

    Ez da behar baino gehiago birrindu behar.

    Lurra ez da landu behar ez lurzoruaren hezetasuna baldintza txarrean dagoenean ez lurra hezeegi edo lehorregi dagoenean.

    Lurra ez da irauli behar, eta lurzoruaren geruzak ez dira buruz behera jarri behar.

    Ez da lurrotzik sortu behar. Makina astunak erabiltzearen ondorioz edo ondoz ondoko lanen ondorioz lurra trinkotzea saihestu behar da.

    Lurrean egiten ditugun lan guztiek lurraren baldintzak hobetzea izan behar dute helburu; horretarako, emankortasuna sortu eta mantentzeaz gainera, sartutako landareek ondo hazteko behar dituzten baldintza egokienak lortu behar ditugu.

    1.1.6. Baratzezaintzarako laborantza

    Lursailean labore bat sartu aurretik, lurra ondo prestaturik utzi behar da landarea edo hazia hartzeko.

    Hona hemen jadanik landurik eta orekaturik dagoen lur batean egin daitezkeen prestaketa operazioak:

    Berotegian bada: berrikusi eta, behar izanez gero, instalazioa konpondu. Gure laborearen aurretik ongarri berde bat egon bada:

    - Belarra segaz moztu edo belar-sastrakak garbitu eta laborea sartu, edo bestela, beste labore bat egon bada - Traban egon daitezkeen aurreko laborearen hondarrak garbitu. - Ongarritzea: konposta, gorotza, ongarri mineralak, etab. barreiatzea. - Lurra laboratzea edo mekanikoki lantzea: goldea edota kultibadorea edota fresa. - Berrikusi eta, behar izanez gero, ureztatzeko instalazioa konpondu.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    9

    Ereitea edo landatzea.

    Nolanahi ere, lursail berri batean, edo baratzezaintzarako luzaroan erabili gabe egon den batean, litekeena da lan batzuk egin behar izatea dena behar bezala uzteko:

    Ingurunea, landaretza, gertuko jarduerak, iturri kutsagarri izan litezkeenak, etab. behatzea.

    Lursaila behatzea (laginketa hobiak egin litezke); beharrezkoa ote hesiak jartzea, drainatzea, harriak kentzea, lurpea lantzea?Lursaila behatzea (laginketa hobiak egin litezke); beharrezkoa ote hesiak jartzea, drainatzea harriak kentzea, lurpea lantzea?

    Lurzoruaren laginak hartu eta analisiak egitea. Lurzoruaren analisia ulertzea. Beharrezkoa ote da medeagarri, ongarri organiko edo ongarri mineralik ematea?

    Horretarako, ezarriko dugun laborearen premiak ere kontuan hartu beharko dira. Ondoren, prestaketa lan normaletara pasatuko gara.

    Baratzezaintzarako beste lan berezi batzuk

    Lanabes bereziak erabiliz, baratzezaintzan, sartuko ditugun laboreen arabera, honako lan hauek ere egiten dira:

    Ildo bizkarrak egitea. Baratze mailak egitea. Lurra estaltzeko plastikozko zerrendak modu mekanizatuan jartzea. Ildokatzea.

    1.1.7. Lanen sekuentzia

    Nekazaritza ekologikoan jarraitzen den lan sekuentziaren ordena, konbentzionalean jarraitzen denaren alderantzizkoa da. Lurraren azaleko lanekin hasi eta sakonekoekin bukatzen da; ondoren, azalari pasaldi bat eman, erein aurretik.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    10

    1.- Hasteko, pikatu egiten da, eta landaretza, ongarri berdeak, uzta hondarrak, eta abar garbitu. Hezetasuna desager dadin, zeregin horiek funtsezko lanak hasi baino lehen egin behar dira, astebetetik hiru astera bitarteko tartean.

    2.- Lan2.- Lanei hasiera emateko, 5 cm-ko sakonerako pasaldiak emango dira lanabes arin batekin, desustraitzeko eta landaretza azaleko lurrarekin nahasteko, guztiz lurperatu barik; hala, hezetasuna eta mikrobio jarduera sortuko dira. Disko areak edo beso anitzeko kultibadorea erabil daitezke; baita lanabes birakariak ere, ardatz bertikalekoak lehenetsiz, ardatz horizontalekoek lurra gehiegi xehatzen dutelako eta lurrotza sortzen dutelako.

    3.- Bi edo hiru aste geroago, lan osoago eta sakonagoa egiten da 10 eta 15 cm bitartean, materia organikoa hezetzen jarraitzeko eta lurpeko bizia aktibatzeko. Horzdun lanabes bat erabili behar da.

    4.- Handik bi edo hiru astera, goldatze lana hasten da, 15 eta 20 cm bitartekoa, edo, komenigarria dela iritziz gero, are sakonago goldatuz, baina lurra irauli gabe. Lan horren bidez, bai belarrak bai aurreko lanen ondorioz ernatutako bestelako batzuk errotik ateratzen dira.

    5.- Azkenik, lurra nolakoa den eta zein urtaro den, area edo kultibadorea pasatzen da erein aurretik; dena den, baldintzarik egokienetan, goldatu eta berehala egin daiteke.

    1.2. MAKINAK

    1.2.1. Lurra prestatzeko makinak

    Tailerra eta trakzio ekipamenduak moduluan makina txikiak aztertuko dira (motokultorea eta motoaitzurra). Orain traktorearen lanabesetan jarriko dugu arreta. Traktorearentzako lanabesak honako irizpideen arabera sailka daitezke:

    a) Beren funtzionatzeko moduaren arabera.

    b) Egiten duten lanaren arabera.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    11

    a) Funtzionatzeko moduari erreparatuz gero, honako lanabes hauek bereizten dira:

    Eragilerik gabeak

    - Golde belarridunak (itzulgarriak, itzulezinak)

    - Disko goldeak (itzulgarriak, itzulezinak)

    - Areak (hortz areak, disko areak, zokorrak haustekoak)

    - Kultibadoreak

    - Arrasteluak

    - Alperrak

    Eragiledunak (traktorearen indar hargunearen bidez)

    - Fresagailuak

    - Aitzur mekanikoak

    - Hortz oszilatzailedun areak

    b) Egiten duten lanari erreparatuz gero, honako lanabes hauek bereizten dira:

    Jasotzeko lanabesak edo lanabes primarioak, sakoneko lanak egiten dituztenak (20-35 cm) lurra ereintzarako prestatzeko edo negua igarotzeko. Horien artean, golde belarridunak eta disko goldeak, eskarifikadoreak eta baita eragindako lanabesak ere.

    Zeregin osagarriak edo bigarren mailakoak egiteko lanabesak. Azaleko geruza lantzen dute (15 cm-raino gutxi gorabehera); hona hemen zereginen artean batzuk: uztondoa lurperatzea, ereintzarako bigarren mailako prestaketa, lerro arteko lur lanketa etab.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    12

    Lanabes aipagarriak: areak, kultibadoreak, arrasteluak, alperrak, fresagailuak eta aitzur mekanikoak.

    Lanabes bereziak: lurpea lantzeko goldeak, zangak irekitzeko makinak, ildo bizkarrak egitekoak etab.

    Baratzezaintzan gehien erabiltzen diren lanabesen deskripzioa:

    Lurpea lantzeko makina

    Lurpea lantzeko makinaren xedea lurraren sakoneko geruzak mugiaraztea da, geruza horiek irauli eta nahastu gabe baina. Bereziki, goldatze oina apurtzea da kontua, hau da, geruza goldagarriaren azpian dagoen geruza haustea; lurrotza trinkotuz eta gogortuz joaten da pisuaren, goldearen lerraduraren eta ildo barruan doan traktore gurpilaren presioaren eraginez. Hala, sustraiak ondo sartzea eta uzten errendimenduak hobetzea lortzen da. Gainera, lurzoruaren egitura hobetu egiten da, eta euri uraren zirkulazioa bizkortzea ahalbidetzen da, iragazkortasuna handitzen da eta.

    Honako kasu hauetan gomendatzen da:

    Goldea behin eta berriz pasatzearen ondorioz edo traktorearen pneumatikoek trinkotuta sortu diren lurrotzak hausteko.

    Ura hobeto zirkulatzea ziurtatu nahi denean. Ezaugarri hau lurpea lantzeak drainaketan duen eraginari loturik dago, ura metatzeko joera duten lurretan.

    Lurpea lantzeko makinek beso zurrun bati edo gehiagori eusten dion bastidore bat daukate. Beso bakoitzaren puntan nabar edo golde mutur angeluzuzen eta zapal bat dago. Lana zenbat eta sakonekoagoa izan, orduan eta azalera handiagoa izango du golde mutur horrek. Besoen arteko distantzia 60 eta 120 cm bitartean erregula daiteke, 40 eta 70 cm bitarteko sakoneran lan eginez.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    13

    Golde belarridunak

    Jasotze lanak egiteko balio du, hau da, sakoneko lanak egiteko; horien artean: geruza goldagarria alderantzikatzea, ondo birrinduta eta xehatuta uzteko, airea eta hezetasuna bilduko dituzten hutsarteak egiteko eta geruza bigun bat sortzeko, non sustraiak erraz haziko diren. Aurreko 1.1. puntuan esan dugunez, nekazaritza ekologikoan ez da komeni lurzoruaren geruza desberdinak alderantzikatzea; beraz, nekazaritza konbentzionalean maiz erabiltzen den lanabes hau eta litzateke komenigarria izango gure kasuan.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    14

    Fresagailuak

    Errotokultore eta rotabatore ere (marka komertziala) esaten zaie, eta traktorearen indar harguneei eraginda dabiltzan hortz birakari batzuen bidez lantzen dute lurra. Puntu honetan, aitzurrak eta zokorrak hausteko makinak ere aipatuko ditugu.

    Pasaldi batekin aireztatu egiten dute lurra, hainbat tamainatako partikulatan desegiten dute eta ondo-ondo nahasturik uzten dute. Horren eraginez, humusa lehenago deskonposatzen da eta, ondorioz, aldi berean nahikoa ongarri organiko erabiltzen ez bada, lurzorua mineralizatzeko arriskua hor dago. Belardiak lurperatzeko eta fruta arbolen sailetan erabiltzen da.

    Etengabe erabiltzen bada, lurrotz deitzen zaion geruza trinkoa sorraraz dezake. Lurrotzak sustraiak behar bezala haztea galarazten du.

    Lanaren sakonera (erregulagarria) 12 eta 15 cm bitartekoa izan ohi da eta fresagailu astunak 25

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    15

    cm-ko sakonerara irits daitezke.

    Lanaren zabalera 0,90 eta 2,80 m bitartean ibiltzen da; neurri normalenak 1,40 eta 1,80 bitartekoak izaten dira. Abiadura, berriz, 10 eta 250 b/min bitartean ibiltzen da.

    Kultibadorea

    Zeregin osagarrietarako erabiltzen den lanabes honek hainbat beso ditu. Beso bakoitzaren puntan askotariko formak eduki ditzaketen eta bastidore batean distantzia aldakorretara muntatu daitezkeen nabar edo golde mutur batzuk daude. Lan ugari egiteko erabiltzen dira:

    Zokorrak hausteko.

    Lurra sakoneran landu eta harrotzeko.

    Belar txarrak suntsitzeko.

    Lurzoruari ongarriak eta pestizidak emateko.

    Ildo bizkarrak egiteko.

    Labore lerroak lurreztatzeko.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    16

    Kultibadoreen arteko desberdintasunik handiena golde muturren forma izaten da. Hona hemen golde muturron ezaugarri batzuk, txikitik handira ordenatuta:

    a) Belardiak birsortzekoak estu-estuak eta zorrotzak dira eta zelaiak saneatzeko erabiltzen dira.

    b) Eskarifikadoreak indartsuak dira eta sakonera handian lan egiten dute.

    c) Saratzekoak estuak dira, eta kultibadoreetan gehien erabiltzen direnak.

    d) Zulatzekoak aurrekoak baino zabalagoak dira.

    e) Lurreztatzekoak ildo bizkarrak egiteko erabiltzen dira.

    f) Erauztekoak baliagarriak dira belar txarren aurka borrokatzeko.

    Karramarroa (txisela)

    Karramarroa honako funtzio hauek egiteko erabil daiteke:

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    17

    1. Lurpea lantzeko: lan egiteko, lurrak sasoi onean behar du, lanabesaren besoak ez baitira lurpea lantzeko makinarenak bezain sendoak.

    2. Lurra sakoneran iraultzeko, eurien ondorioz lurra trinkoturik dagoenean. Prestaketa ona da ereiteko.

    3. Bilketaren ondoren uztondoa lantzeko. Sakonera txikian egingo da.

    Merkatuan badira txisel izeneko lanabes ugari. Askotan, kultibadore gutxi-asko indartuak izaten dira.

    Elementu hauek ditu:

    1. Lokailua. 4. Nabarra edo golde muturra

    2. Bastidorea. 5. Sakonera kontrola

    3. Besoa.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    18

    1.2.3. Ongarriak eta medeagarriak aplikatzeko makinak

    Ongarritzeko makina baten zeregina hauxe da: eremu jakin batean ongarri mineralak nahiz medeagarriak ahalik eta uniformeen eta zehatzen aplikatzea.

    Ongarritzeko hiru makina mota aztertuko ditugu: zentrifugoak, pneumatikoak eta lerroetakoak.

    Ongarritzeko makina zentrifugoak

    Aplikazio zabalera makinarena baino askoz ere handiagoa da; ongarria mekanikoki botatzen da lur gainera.

    Ongarritzeko makina zentrifugoek txapazko edo poliesterrezko tobera bat daukate. Tobera horren azpian banagailu bat dago muntatuta eta hortik produktua oso urrutira jaurtitzen da. Toberak kono-enbor forma du eta ebakidura zirkular, eliptiko edo karratua izan dezake. 300 eta 600 litro bitarteko edukiera du. Ongarria irekidura erregulagarri batetik ateratzen da. Tobera barruan astintzeko mekanismo bat dago, desmuntagarria dena.

    Ongarritzeko makina zentrifugoak, normalean, traktorearen hiru puntutan zintzilik egoten dira, indar hargunearen bidez eraginda. Hala ere, beren gurpilak eraman ditzakete traktore txikiekin lotu ahal izateko.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    19

    Badira atoi konbentzionalak ere, sistema zentrifugo bat lotzen zaienak. Eremu handietan banatzeko erabiltzen dira, 2.000 eta 5.000 kg bitarteko toberekin.

    Disko banatzailearen nerbio edo palek ingurune edo sektore zirkular batera jaurtitzen dute ongarria. Ingurune horrek hartzen duen eremua bat dator banaketa zabalerarekin. Kontuan hartzekoak dira bai biraketa abiadura (500-600 b/min.) bai partikulen tamaina, eta ongarri pikorkatuetarako gomendatzen da.

    Ongarritzeko makina zentrifugoak joan-etorriko pasaldietan edo zirkuluak eginez lan egin dezake. Abiadura 5 eta 15 km/h bitartean ibiltzen da.

    Ongarritzeko makina pneumatikoak

    Produktua presiozko aire korronte batek eramaten du herrestan pitadun barra edo arrapala batean zehar; aplikazio zabalera, bada, barra banatzailearena da. Makina hauek traktoretik esekita joaten dira eta beren lan jardunaren zabalera 5 eta 15 m bitartean dabil. Ongarri minerala aire korronte batean sartzen da arrabol dosifikatzaile baten bidez. Bereizgailu batean, produktua airean esekirik daraman korronte hori banatu eta pitetara eramaten da, eta gero lur gainera zuzenean erortzen.

    Halako makinek tobera bat izaten dute. Toberaren hondoan dosifikatzaile birakari bat egoten da, makinari eusten dioten gurpiletako batek eragiten duena; dosifikatzailearen egitekoa ongarria toberaren barrutik hartu eta airea dabilen hodian erortzen uztea da. Haizagailu batek sortzen du korrontea. Barra banatzailearen irteera pitetan pantaila batzuk

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    20

    jartzen dira, zurrustak bertan talka egin dezan, abaniko eran apurtu dadin eta lan jardunaren zabalera osoan uniformeki bana dadin.

    Lerroetako ongarritzeko makinak

    Beste ongarritze makina mota bat lerroetako banatzaileek osatzen dute. Makinok zerrenda estu batean jartzen dute ongarria, ongarritu beharreko landareen ondoan. Elkarrengandik distantzia dezentera dauden labore lerroetan erabiltzen dira batez ere (artoa, tomatea).

    1.2.4. Gorotza barreiatzeko makinak

    Ukuiluko gorotza, ganaduaren azpiek (normalean, lastoa) eta animalien gorozkiek osatzen dute hala solidoak nola likidoak.

    Hainbat gorotz mota bereiz daiteke:

    - Gorotz solidoa.

    - Gorotz likidoa: ganaduaren deiekzioen nahasketa homogeneizatua.

    - Minda: ganaduaren deiekzio likidoetatik datorren likido hartzitua.

    Kargatzeko eta banatzeko sistemak, beraz, aplikatu beharreko gorotz motarekin daude loturik. Gaur egun gehien erabiltzen dena gorotz solidoa da. Gorotza kargatu eta garraiatzea lan zail eta nekagarria da. Karga simaurtegitik atoira eramateko, traktorearen aurreko pala eta garabiak erabiltzen dira nagusiki. Gorotz likidoak, batez ere, bazkatarako larreetan deskargatzen dira.

    Gorotza barreiatzeko atoiak

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    21

    Makina hauek baliagarriak izan behar dute gorotza lur gainean barreiatzeko operazio nekagarria (bai denboran bai esfortzuan) erraztu, arindu eta hobetzeko. Makinon helburua zera da: gorotz solidoa simaurtegitik edo abeltzaintzako ustiategitik laborantzako lursailetara garraiatzea. Behin han daudela, ongarri organikoa zabaldu behar dute.

    Atoiaren hezurdura bastidore bat da, dagokion lokailuaren bidez traktorearekin lotuta dagoena. Bi gurpileko atzeko ardatzaren gainean bermatzen da. Bastidorearen gainean, gorotza eramango duen kutxa dago muntatuta (korrosio arriskua dela eta, hondoa eta aldeak egurrezkoak izatea komeni da).

    Kutxaren hondoa, zeharkako listoien bidez loturiko kate garraiagailu bat da, abiadura erregulagarriz aurrera egin dezakeena. Garrantzitsua da listoien formak gorotzak herrestan eramaten laguntzea eta atoiaren zoruan itsatsitako masa ezin hobeto biltzea. Gorotza, beraz, atoiaren atzealdean dagoen mekanismo banatzailera eramaten dute; biak ere traktorearen indar harguneak eragiten ditu. Mekanismo banatzaileak gorotza xehatzen eta atoitik kanpora botatzen du.

    Funtzionamendua hauxe da: behin gorotz solidoaren kutxa zamatuta eta banatzeko lekuan gaudela, indar hargunea konektatuko da; banagailua biratzen hasiko da eta katea mugitzen, poliki eta atzerantz. Gorotz masa banagailuaren arrabolerantz mugituko da poliki-poliki eta behin palekin kontaktuan dagoela, pala horiek xehatu egingo dute masa guztia, eta gero bota egingo dute, lursailean barreiatuz.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    22

    1.2.4. Makinak aukeratzeko faktoreak

    Hona hemen laborantzarako une bat eta teknika bat aukeratzera bultzatuko gaituzten baldintzatzaile batzuk:

    Laborea Lurzoruan zein labore landu nahi dugun, laborantzarako ezaugarri zehatz batzuk lortu beharko ditugu. Esate baterako, patatak, azenarioak edo ilarrak lantzeko, sakoneran lurra xehe egotea interesatuko zaigu; zerealetarako, berriz, hobe da lurra ondo zanpaturik egotea. Ongarri berde, belardi eta kruziferoetarako, pitin bat sendoa; eta leketarako, azalean arin eta sakoneran sendo.

    Lur bakoitzaren berezitasunak Lurra buztintsua eta astuna bada, orduan bere egitura trinkoa apurtzea komeniko da, eta baita drainaketari laguntzea ere (lurpea landuz); lurra arina eta hareatsua bada, komeniko da kohesioa indartzea, lur lehorrarekin lan egitea eta fresa nahiz lanabes xehatzaileak erabiltzea ekidinez.

    Baldintza klimatikoak Nolako lurzoruak eta nolako laboreak, hezetasuna mantentzeko edo drainatzeko lanak egingo dira. Lehorte aldi luzeak egon ohi diren lekuetan, lehorreko arboletan (olibondoak, almendrondoak, algarroboak) kultibadorea pasatzea komeni da euria egin eta egun gutxira, lurzoruaren azaleko kapilaritatea hautsi, sakoneran hezetasunari eutsi eta, hala, arbolen garapena hobetzeko. Belardi hezeetan, berriz, lurpe sakona lantzen da hainbat urtez behin, drainaketari laguntzeko eta lurzoruon gehiegizko trinkotzea ekiditeko.

    Materia organikoaren gaineko jarduera Lur lanketak, oxigeno ekarpen handia egiten duenez, bizkortu egiten du bai bakterien bizitza bai lurzoruan dagoen materia organikoa digeritzen duten mikroorganismoen jarduera; hala, materia organikoaren deskonposizioa eta mineralizazioa bizkortu egiten dira, eta hori oso kontuan hartzekoa da une jakin batean labore jakin batentzako mantenugaiak eskuragarriago egotea nahi badugu, edo materia organikoaren eta humusaren mailei egonkor eutsi nahi badiegu.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    23

    Belar arrotzak Belar arrotzak erregulatu egin daitezke laborantza teknika jakin batzuen bidez. Sustrai sakon eta oso errotuak dituzten hainbat urtetako belar arrotzei aurre egiteko, akitze begetatiboko segidako lanetara joko dugu. Saratzeak, jorraldiak eta lurreztatzeak belar arrotzak kontrolatzeko lan eraginkortzat jo daitezke, nekazari gehienek ondo ezagutzen dituztenak.

    Ongarritzea Ongarri jakin bat, konposta edo ongarri berde bat norainoko sakoneran lurperatu nahi dugun, halako edo holako laborantza teknika eta lanabesak erabiliko ditugu.

    2. EREITEA, BIRLANDATZEA ETA LANDATZEA

    2.1. SARRERA

    2.1.1. Baratzezaintzaren xedeak

    Barazkien produkzioak xede asko izan ditzake:

    Aisia, zaletasuna.

    Terapeutikoa.

    Nork bere burua elikagaiz hornitzea.

    Komertziala-profesionala.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    24

    Ikasgai honen plangintzan, baratzezaintza jarduera profesionaltzat hartzen da. Alegia, barazkiak xede komertzialez ekoizteaz, saltzeko xedez ekoizteaz, jardungo dugu.

    Gure helburua, baratzezain gisa, balio komertziala izango duten barazki salgarriak ekoiztea izango da.

    Oso ondo pasatu bai, baina laborantza behar bezala amaitzen ez badugu, ez dugu gure helburua beteko. Oso barazki onak ekoitzi bai, baina eroslerik aurkitzen ez badugu (edozein arrazoi dela ere), ez dugu gure helburua beteko.

    Gure oinarrizko helburua betetzat joko dugu barazkiak ekoitzi eta zentzuzko prezioan saltzen ditugunean.

    2.1.2. Labore bat lantzea. Definitzea eta aurreikustea

    Esperientziarik gabe zerbait lantzen hasiko bagara, oraindik ez dakizkigun gauzak aurreikusteko esfortzua egin beharko dugu; saiatu beharko dugu aurreikusten zer premia izango ditugun eta zer gerta dakigukeen hala laborantzan nola salmentan. Honako galdera hauei erantzun beharko diegu:

    Zaila da galdera horiei erantzutea, denak elkarri lotuta daude eta. Eta are zailagoa da erantzun posibleak ezagutzen ez baditugu.

    Zer barazki eta zer barietate

    SALMENTA: nori noiz

    zenbat non

    NEKAZARITZA MOLDEA: N. ekologikoa

    KLIMA ETA LURRA

    Non Egin beharreko hobekuntzak

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    25

    Lehen fase hau, hein handi batean, gogoa izatean, galdetzean, irakurtzean, jakitean eta behatzean datza.

    2.1.3. Laborantza plan bat egingo dugu

    Apurka-apurka galderei dagozkien erantzunak eta egin beharrekoak zehaztuko ditugu (onena, idatziz), ahalik eta zehazkien egin ere. Lan honen helburua, bada, patuaren esku ahalik eta gauza gutxien uztea eta ahalik eta gehien aurreikustea da; esaterako: nolako ur premia izango dugun, zenbat kaxa beharko dugun bilketa egiteko, zer egingo dugun pentsatuta geneukan erosleak kale egiten badigu, etab.

    Laborantza plan bat egiteko pausoak:

    Horretarako, honako galderak egin beharko dizkiogu gure buruari:

    Nolakoa da lantzeko daukadan lurra?

    Ingurunea, klima eta mikroklima nolakoak diren. Zer azalera erabil dezakedan.

    Zer beste baliabide erabil dezaket?

    Makinak, tresnak, pertsonen lana, informazioa, dirua

    Nolakoa da lurzorua, lurra?

    Landu dezaket zerbait bertan? Badaukat zerbait hobetzeko? Beharbada drainatu egin behar da, edo kareharria gehitu.

    Nola saldu nahi ahal dut?

    Nori saldu behar diot? Noiz, zer maiztasunez eta zenbat salduko dut? Zenbatean, edo nola jarriko dugu prezioa? Zein izango da ordaintzeko modua?

    Zer espezie eta barietate landu behar dut? Eta noiz?

    Zer prozesu jarraituko dut barazkiak produzitzeko: zuzenean erein, landarea erosi birlandatzeko, hazitegia egin? Nolakoa izango da nire lanen eta zereginen

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    26

    egutegia? Noiztik noiz arte egingo dut bilketa? Zenbat ekoitziko dut? Zein dira landutako saila arriskuan jar dezaketen faktoreak? Arriskuak.

    Ongarritzea, ureztatzea eta bilketara arteko askotariko lanak planifikatzea.

    Zer material, produktu eta tresna erabiliko dugun, zenbat, non lortu, etab.

    Zein dira landatutako sailak izan ditzakeen arazo sanitarioak?

    Zertan jarriko dudan arreta arazook ekiditeko eta nola aurreikusiko ditudan.

    Kontu egin: Merezi du edo hobe da beste zerbaitetan hastea?

    Ez dago zertan erantzun ordena berean galderei, baina bai komeni da galderok lantzea, batez ere eskarmentu gutxi edukiz gero.

    Behin plana landu ondoren, lanari ekingo diogu, plana gauzatzen hasiko gara. Eta plana egin ahala, aldaketak etorriko dira; gauza batzuk ezinbestez aldatu beharko ditugu eta beste batzuk, berriz, beste modu batera eginda hobeto izango dela ohartu garelako.

    Hona hemen zenbait iradokizun:

    Ezin dugu ahaztu zer nahi dugun, baina malguak izan behar dugu.

    Arreta handiz behatu. Gauza guztietatik ikas daiteke asko begiak zabalik edukiz gero.

    Gure mugak non dauden jakin behar dugu. Aholkua eskatu.

    Erabakiak hartzea (ezer ez egitea izan daiteke bat), baina ez uztea gertakariei gure ordez erabakitzen.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    27

    Noizean behin, ebaluatzea, atzera begira jartzea, egindakoa laburbiltzea, gogoratzea. Zer moduz joan den dena eta zergatik. Asmatutakoetatik eta huts egindakoetatik ikastea.

    2.1.4. Baratzezaintza komertzialeko moldeak

    Gipuzkoa, eta euskal ingurune atlantikoa oro har, ez da baratzezaintzara bereziki lerraturik dagoen eskualde bat. Baratzezaintzak garrantzi erlatiboa du nekazaritza arloko ekonomian, abeltzaintza-bazkagintza eta basogintza sektoreen azpitik. Hala ere, badu bere garrantzia, eta aintzat hartzeko moduko enplegu kopurua biltzen du.

    Baratzezaintza molde adina baratzezain dago. Eta molde horiek hainbat modutara sailka ditzakegu:

    Baratzezaintza konbentzionala lurrean, aire zabalean edo berotegi bakunetan: letxugak eta zerbak berotegian ekoiztea, porruak eta babarrunak aire zabalean, etab.

    Baratzezaintza teknifikatuagoa eta kalitatezkoa: lurzorurik gabeko laboreak normalean berokuntzarik ez duten berotegietan; batez ere frijitzeko piperrak, tomateak, letxugak eta zerbak. Gaur egun, baratzezaintza hau label barruan txertaturik dago eta labela da, hain zuzen ere, ekoizpen integratuko agiria emateko ziurtapena egiten duena.

    Baratzezaintza ekologikoa

    Lehenengo moldea ia-ia bakarra zen duela 25 urte, berotegiak goraldi betean zeudela eta hainbat tamainatako ustiategiak elkarren ondoan zeudela, atzerriko produktuekin lehiatzen ziren eta diren produkzioekin, nahiz eta hori aldatu egin den pixka bat azken urteetan, zenbait produktu tokiko produktu gisa identifikatu direla eta (Eusko Label, etab.). Espezializaziorako joera dago. Multzo honetan, labore nagusia letxuga da.

    Bigarren moldea duela hamar urte pasa dago martxan, eta hedatzen ari da: beste produkzio sistema batzuek baino inbertsio handiagoa eskatzen duen sistema bat da,

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    28

    teknologia modernoagoetan oinarritzen dena, laborantza zorrotzago kontrolatzen duena eta errendimendu (produkzio kg-ak m2-ko) handiagoak dituena. Multzo honetan sartuko litzateke laborantza "hidroponiko delakoa.

    Espezializazioa oso handia da, jendeak labore bakarra lantzen du, ez bi edo hiru baino gehiago. Laborerik garrantzitsuenak tomatea eta piperra dira. Letxuga eta apaingarriak/lore moztua ere lantzen dira (batez ere Gipuzkoan).

    Hirugarren moldean profesional kopuru txiki batek baino ez dihardu, merkatua txikia baita oraindik, gorantz badator ere. Oro har, ekoizle polibalenteak dira, ez daude espezializaturik eta zuzenean nahiz denda txikien bidez saltzen dute. Aire zabaleko zein berotegiko laboreak ekoizten dituzte. Ekoizle hauen filosofia beste ekoizleen oso bestelakoa da, izan ere, garrantzi handiagoa ematen diete alderdi sozialei eta produzitzeko moduari amaierako itxurari baino.

    Badaude beste nekazari batzuk aipatu ditugun molde horietako batera ere egokitzen ez direnak.

    2.2 . Baratze laboreak erein eta landatzeko tarteak

    Baratzea diseinatzeko orduan eragina daukaten faktoreak

    - Lursailaren orientazioa (argitasuna, haize gogorren eraginpean dagoen). - Inguruneko elikadura ohiturak. - Inguruneko mikroklima. - Lursailean dauden landareak eta animaliak. - Lursail mugakideen egoera (nekazaritza ustiategiak, basa landare eta basa animaliak, industria guneekiko gertutasuna, etab.). - Materia organikoaren iturriak eskuratzeko aukera. - Ur hornidura jarraiki eta fidagarria.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    29

    Landare tarteak unean uneko urte sasoiaren arabera aukeratuko dira; hala, bi sasoi nagusi bereiziko ditugu: uda eta negua.

    Urte sasoia zein den eta labore bakoitzaren argitasun eta tenperatura beharrak zein diren, dentsitatea handiagoa edo txikiagoa izango da. Esate baterako:

    Tomatearen landare tartea, udaberrian, 2,5 landare metro koadroko izaten da; udazkenean, berriz, 1,8 izan ohi da, tenperatura baxuagoa eta argitasun txikiagoa faktore mugatzaileak direlako neguan eta landareen arteko lehiak produktibitatea murrizten dutelako. Letxugaren kasuan, aldiz, dentsitatea handiagoa da neguan, landarea ez baita horrenbeste hazten eta leku handiagoa uzten baitu landare gehiago haz dadin.

    2.3. HAZITIK UZTARA. PLANIFIKATZEA

    2.3.1. Ugaltzeko moduak

    Barazki gehienak hazi batetik abiatuta lantzen dira. Esaterako, letxuga. Baina ez denak. Salbuespen ezagunak dira patata, marrubia, baratxuriak...

    Piper hazi bat polenak ernaldutako obulu batetik dator. Hori dela eta, SEXU UGALKETAZ dihardugu. Horrek esan nahi du alde femenino batek eta maskulino batek esku hartzen dutela, biak landare berekoak edo landare desberdinekoak. Kontua da, baina, hortik ateratzen dena, hazia, zerbait berria eta desberdina dela, ez duela sorburuko landarearen edo landare amaren berdina zertan izan.

    Baratxuri atal bat, berriz, sorburuko landarearen edo landare amaren zati bat baino ez da, zeinarengandik genetikoki berdin-berdina izango den alaba berri bat ateratzen den. Kasu honetan ez dute sexu biek esku hartzen (ez da egon ez obulurik, ez polenik, ez ernalketarik). Horri UGALKETA SEXUGABEA edo BEGETATIBOA deitzen zaio. Landare alaba sorburuko landarearen berdina, kopia edo klona da.

    Landare berriak sortzen dituen landare amaren organoa nolakoa den, honako ugalketa mota hauek izango ditugu:

    Estoloi bidezkoa: marrubia

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    30

    Tuberkulu bidezkoa: patata Errizoma bidezkoa: zainzuria (erpeak) Erraboil bidezkoa: baratxuria (atalak) Altsuma bidezkoa: orburua In vitro ugalketa: marrubi, patata, orburu, baratxuri eta abarrerako erabili izan

    da.

    Laburtuz:

    Sexu bidezko ugalketa: hazien bidez. Ohikoena da barazki gehienetan: letxuga, azenario, piper eta abarretan.

    Ugalketa sexugabea: landare amen ataletatik abiatuta, landare alabak osatzea. Ugalketa begetatibo" ere esaten zaio, zati begetatiboak erabiltzen direlako (hazi egiten direnak) eta ez haziak.

    2.3.2. Hazi bidezko ugalketa: hainbat modu

    Naturan, landare baten bizitza beti leku berean igarotzen da. Hain zuzen ere, egun batean landare hori sortu zeneko hazia erne zen lekuan bertan.

    Barazkiak hazten baditugu, gauza bera egin dezakegu, hau da, hazia behin betiko lekuan jar dezakegu. Jarduteko modu horri zuzeneko ereintza edo asentuzko ereintza deritzo.

    Baina zenbait kasutan oso neketsua eta arazotsua izaten da. Tomatearen kasuan, adibidez, hazia horren txikia izaki, erein eta bi edo hiru hilabete igaro beharko lirateke lursaila landarez erdi beterik egon arte.

    Denbora horretan guztian, landare txiki-txikiak izango genituzke, elkarrengandik dezente aldenduta, hauskor, belar txarretatik beren kabuz defendatzeko ezgauza; inondik ere, zaintzeko lan handia emango ligukete. Gainera, ereiteko udaberriari itxoiten badiogu, produkzioa hasten denerako uda erdian egongo gara eta aldi produktiboa motz geldituko da.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    31

    Arazoa konpontzeko, baratzezaintzako teknika hauek daude: hazitegietan ereitea eta ondoren behin betiko lekuan birlandatzea. Kasu honetan, landarea bi leku desberdinetan edo gehiagotan bizi da.

    Jarraian datorren eskeman, barazki laboreak lortzeko metodorik ohikoenak azaltzen dira:

    Ugalketa begetatiboa: landare amaren zatiak landatzen dira. Esaterako: patata, baratxuria, marrubia, orburua

    Hazi bidezko ugalketa:

    - Zuzeneko ereintza bidez (ahurtaraka, lerroan edo kolpeka): kuia, erremolatxa, perrexila, espinaka, azenarioa, indabak, ilarrak, babak

    - Bi fasetan: hazitegia + birlandaketa:

    Hazitegia lurzoruan egin daiteke, porruen eta tipula gorrien hazitegi tradizionalak bezala. Kasu honetan, landarearen sustraiak biluzik daude birlandatzeko unean. Metodo hau porrua eta tipula hazteko erabiltzen da:

    Turba zokor prentsatuetan egin daiteke, zokor bakoitzean hazi bat edo bi jarrita. Kasu honetan, landatzeko orduan, landarearen sustraiak babestuago doaz turbarekin nahasirik. Metodo hau barazki

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    32

    hauek hazteko erabiltzen da: letxuga, zerba, pepinoa, kuiatxoa, berotegirako leka, etab.

    Turba motako substratu batez beteriko albeolo erretiluetan ere egin daiteke, albeolo bakoitzean ereinda. Kasu honetan ere, landareek lurra eramango dute sustraietan, baina turba prentsatuan ereindakoek baino gutxiago. Metodo hau barazki hauek hazteko erabiltzen da: letxuga, zerba, pepinoa, kuiatxoa, aza, azalorea, baita porrua, tipula, etab. ere.

    Landare batzuetarako substratuz beteriko loreontzi txikiak ere erabiltzen dira. Metodo hau barazki hauek hazteko erabiltzen da: kuia, kuiatxoa

    Hiru fasetan: ernetzeko mahaia + hazitegia + birlandaketa:

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    33

    Haziak oso ahulak badira eta hasieran poliki badoaz erabiltzen da; baita ernetzeko beroa behar badute ere. Metodo hau barazki hauek hazteko erabiltzen da: tomatea, piperra, alberjinia, apioa

    2.3.4. Zuzeneko ereintza edo hazitegian?

    Pentsa liteke beti dela hobe barazki hazitegian ereitea gero birlandatzeko. Baina ez da hala. Kasu bakoitzean sistemarik onena zein den zehazteko, hainbat faktore hartu behar dira kontuan:

    Kostua: alde batetik, hazitegia egitea eta birlandatzea garestiagoa da.

    Lur eremu erabilgarria: laborantza estentsiboan, edo lurzoru merkean, baliteke merezi izatea barazki batzuk zuzenean ereitea, hala nola porrua eta tipula; baina ez genuke halakorik egingo lurzorua garestiagoa balitz eta produkzioa intentsiboagoa balitz.

    Barazkiak birlandaketara egokitzea: landare batzuk gaizki moldatzen dira birlandatuak izatean (azenarioa, erremolatxa); zuzenean erein beharko ditugu.

    Hazteko azkartasuna: hazi handiak, hala nola babarrunak, artoa eta babak, azkar hazten dira hasieran eta gazteak direlarik nahiko ondo moldatzen dira belar txarren kontrako lehian. Zuzenean erein daitezke.

    Behin betiko labore tartea: landareek beren behin betiko lekuan elkarrengandik nahiko aldendurik egon behar badute esaterako, azak eta azaloreak, hobe da

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    34

    hazitegia egitea, landarea txikia den bitartean lursail osoa jorratu behar izatea ekidingo dugu eta.

    Udako labore goiztiarrak: tomatea, piperra eta halakoak goiz produzitu nahi izanez gero, hazitegi babestu edo epeldu batek zikloa aurreratzeko aukera emango digu, izan ere, labore horiek beroa behar dute ernetzeko.

    Jarraian datorren taulan, espezie desberdinetarako modurik ohikoena adierazten da:

    ZUZENEKO EREINTZA HAZITEGIA ETA BIRLANDAKETA Ilarra, baba, babarruna eta leka Tomatea, piperra, alberjinia eta apioa

    Artoa Porrua, tipula eta tipulina Borraja Aza eta azalorea

    Espinaka eta mahaiko erremolatxa Zerba Azenarioa eta errefauak Pepinoa eta kuiatxoa

    Kuia Letxuga eta eskarola

    Baina hori ez da beti hala izaten:

    Batzuek loreontzi txikietan egiten dituzte kuia hazitegiak.

    Berotegirako lekak hazitegietan ereiten dira zenbaitetan (turba zokorrak).

    Beste batzuek zuzenean ereiten dituzte porruak, tipulak, zerbak, kuiatxoak

    2.4. EREITEKO EDO LANDATZEKO SASOIA. EGUTEGI BIODINAMIKOA

    Ereiteko sasoirik onena zein den jakiteko, hainbat informazio iturri daukagu: gure esperientzia, inguruko pertsonen esperientzia edo ohitura, behaketa, haziei buruzko

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    35

    liburu eta katalogoak, gomendio teknikoak, garaiaren arabera uztaren prezioan izaten diren gorabeherak

    Jakin ezean, seguruena aldamenekoak ereiten duenean ereitea da, baina gehiago ere egin dezakegu, alegia, ohar hauek kontuan hartzea:

    Barazkien beharrak:

    - Berez izotzik botatzen ez duen ingurune epeletakoak diren barazkiak, gure inguru honetan, udan hazi behar ditugu. Barazkiok argia ere behar izaten dute. Hori dela eta, produkzio on bat bermatzeko ez da nahikoa berotegian berokuntza jartzearekin. Egunak laburrak eta ilunak badira, arazoak izango ditugu.

    - Badira loratu aurretik biltzen diren barazkiak, hala nola letxuga, azenarioa, aza, espinaka Halako barazkientzat eragozpena izaten da loratze goiztiarra eragiten duen gehiegizko beroa edo lehortea. Hobe da barazkiok sasoi eta leku fresko nahiz epeletan haztea.

    - Basalandareek oso ziklo zehatzak betetzen zituzten, eta barazkiak, berez, haietatik datoz. Etxekotzearen ondorioz, mende batzuetan barazki bakoitzetik sasoi bakoitzera egokitutako zenbait barietate lortu dira (esaterako, aza: badira neguan haztekoak, udaberrian haztekoak, udakoak) eta are gehiago: barietate batzuek urteko edozein sasoitarako balio dute ia.

    Beraz, barazkiak lantzeko sasoia, barazkiari ez ezik, barietateari ere lotuta dago.

    Tokian tokiko laborantza egutegiak

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    36

    Eskualde bakoitzak klima bana du. Kantauriko kostaldean udaberriko izotzetatik libre gaudelarik, ipar ordokiko goialdean izotz handia bota dezake oraindik. Eskualde mediterraneo batzuetan ez du inoiz izotzik botatzen. Horrek guztiak izugarri baldintzatzen ditu laboreak lantzeko datak.

    IZOZTEEN gaia: barazki asko ingurune tropikaletatik datoz, ingurune epeletatik, non ez duen izotzik egiten. Ez dute izotza jasaten. Hori dela eta, aire zabaleko lursail batean jarriko baditugu, ziur egon beharko dugu hotzak ez dituela landareak hondatuko. Adibideak:

    - Zuzenean ereiten direnen artean: babarruna/leka, arto gozoa, kuia.

    - Hazitegitik etorrita landatzen direnen artean: piperra, tomatea, alberjinia, kuiatxoa, pepinoa.

    Gure inguruan, aldeak egoten dira bailara batetik bestera. Barrualdeko bailaretan (Arratia, Urola Garaia, Burunda) San Isidrora itxoiten da udako baratzea egiteko, izotzarekiko sentiberak diren laboreak hazteko.

    Itsasertzeko lerroan, bereziki hegoaldera edo hego-ekialdera begira dauden lursail arinetan, bi eta lau aste bitartean aurrera daiteke halako laboreen ezarpena.

    Gauden tokian gaudela, komeni da jakitea noiz etor litezkeen udazkeneko lehen izotzak eta udaberriko azkenak.

    UDAKO BEROAREN gaia: zenbait barazki, hala nola letxuga eta eskarola, egokiagoak dira klima freskoetarako. Oso uda beroak egiten dituen inguruneetan, barazki horiek udazkenean eta udaberrian lantzea gomendatzen da, baina uda freskoa egiten duen eskualdeetan inolako arazorik gabe landu daitezke sasoi horretan.

    Beraz, haziei buruzko liburu edo katalogo batean laborantzarako egutegi gomendatu bat irakurtzen dugunean, tentuz ibili beharra dago, kontuan hartu behar baita norako diren gomendioak eta non gauden.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    37

    Gauza bera esan dezakegu ereiteko datei buruzko esaera zaharren gainean: eskualde batekoek ez dute beste baterako balio.

    Alderdi komertzialak

    Normalean, sasoiko lehen barazkiak prezio hobean saltzen dira. Berotegiko laborantzak udaberri-udako laboreak aurreratzea eta produkzio goiztiarragoak eskuratzea ahalbidetzen du. Goizago produzitzeak gehiago irabaztea dakar, baina landatzeko data gehiegi aurreratzea ere ez du merezi, hotzak laboreak kaltetu ditzake eta.

    Landaketa data aukeratu ahal izanez gero, kontuan izan behar dugu, faktore garrantzitsu gisa, uztaldirako prezio aurreikuspena.

    2.4.1. Bizkaiko (eta Kantauri eremuko) aire zabaleko barazkietarako egutegi EREDUA

    Barazki hauetako gehienak oso bestelako garaietan landa daitezke. Eta zein barietate erabiltzen dugun, laborantza zikloa laburragoa edo luzeagoa izan daiteke.

    Hona hemen egin daitekeenaren adibide bat:

    U O M A M E U A I U A A

    Baratxuria

    Zallako tipula gorria

    Azenarioa

    Porrua

    Mahaiko erremolatxa

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    38

    2.4.2. Egutegi biodinamikoa (ilargi egutegia)

    Bateko eta besteko laboreak ereiteko edo landatzeko garai edo hilabeterik egokienak gorabehera, nekazari askok ilargi egutegia edo egutegi biodinamikoa erabiltzen dute baratzean edo landan egin beharreko lanak antolatzeko.

    Ilargi egutegiak landan egin beharreko jarduera edo lanak eta ilargiaren, izarren, konstelazioen eta zodiakoko ikurren kokapenek horietan duten eragina lotzen ditu.

    Eragin horiek hobeto ulertzeko, Ilargiaren eta zodiakoaren hainbat alderdi aztertuko ditugu.

    Udaberriko letxuga

    Patata goiztiarra

    Zerba

    Espinaka

    Udazkeneko aza

    Brokolia

    Azalorea

    Babarruna eta kuia

    Leka

    Kuiatxoa

    Piperra

    Ilarra Baba

    Tomatea

    Pepinoa

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    39

    Ilgora eta Ilbehera

    Ilargiaren faseak hauek dira: Ilberria, Ilgora, Ilbetea eta Ilbehera

    Ilgora, ilberritik (ilargia lurraren eta eguzkiaren artean dago eta argitu gabeko aldea erakusten digu) ilbetera bitartean dagoen aldia da (ilargia eguzkiaren aurrez aurre dago lurrarekiko): egunetik egunera handituz doa islatzen duen argia.

    Landareen bizitasunak gora egiten du ilargiaren argiarekin. Ilbetetik zenbat eta gertuago, landareak orduan eta indartsuago parasitoei eta gaixotasunei aurre egiteko; gainera, hobeto mantentzen dira pitxer, soto eta siloetan, eta bizitasun handiagoa ematen diete landareon kontsumitzaileei.

    Ilargiak behera egiten du, berriz, ilbetetik hurrengo ilberrira dagoen tartean; islatzen duen argia gutxiagotu egiten da egunetik egunera.

    Landareen bizitasunak behera egiten du ilargiaren argiarekin batera, baina horrek mesede egiten dio bere energia espezifikoari. Landareak, bada, bizitasuna galtzen du, baina usainak, koloreak eta zaporeak hobeto antzematen dira. Propietate dietetikoak eta sendagarriak nabarmenagoak dira. Hala ere, landareak nekezago eusten dio freskotasunari.

    Herritarren artean, honela jakiten da ilargia ilgoran ala ilbeheran dagoen: ilgoran dagoela D bat irudikatzen du eta ilbeheran, berriz, C bat. Horregatik esaten da, gaztelaniaz (Creciente, Decreciente), ilargia gezurtia dela.

    Goranzko ilargia eta beheranzko ilargia

    Maiz nahastu egiten dira goranzko ilargia eta ilgora. Izan ere, bi fenomeno horiek erabat desberdinak dira. Hala, ilargia ilgoran eta beherantz egon daiteke aldi berean.

    Ilargiak gorantz egiten du ipar hemisferioko zeruan, eta gero beherantz. Hego hemisferioan mugimendu hori aldi berean egiten da baina alde erantzira. Horrek 27 egun, 7 ordu eta 43 minutu irauten du. Eguzkiak urte oso batean egiten du goranzko (neguan eta udaberrian) eta beheranzko (udan eta udazkenean) ziklo bera.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    40

    Ilargiaren eta eguzkiaren itxurazko goranzko eta beheranzko mugimenduek eragin nabarmenagoa dute poloetara zuzentzen garenean; aitzitik, eragina galdu egiten da Ekuadorrera hurbildu ahala.

    Ilargia gorantz egongo da egunetik egunera bere orbita aurreko egunean baino gorago dagoen bitartean, eta beherantz, berriz, kontrakoa gertatzen denean. Landarearen barne likidoek gorantz eta beherantz egiten dute ilargiarekin batera.

    Ilargia gorantz dagoenean izerdi gehiago dago, beraz, jarduera handiagoa da lurzoru gainean, landareen aireko zatian. Une ona da, izan ere, biltzeko eta txertaketak egiteko, fruitu urtsuak biltzeko etab. Ez da komeni izaten ez arbolarik moztea eta lehortzen jartzeko landarerik biltzea.

    Ilargia beherantz dagoenean, landareen barne likidoek beherantz egiten dute eta jarduera begetatiboa lurpean gertatzen da batez ere, sustraietan. Une egokia da bai sustraiak bai segituan lehortu nahi diren aireko zatiak biltzeko; baita mozteko, kimatzeko, birlandatzeko, lurra lantzeko, konposta barreiatzeko eta egurra mozteko ere.

    Lurra-ilargia distantzia

    Ilargia orbita eliptiko batean mugitzen da, eta lurra orbita horretako fokuetariko bat da. Beraz, lurretik ilargira dagoen distantzia aldatu egiten da erregularki. Ilargia lurretik gertuen dagoen uneari perigeoa deitzen zaio. Urrunen dagoen uneari, berriz, apogeoa esaten zaio. Ilargiak 27 egun, 13 ordu eta 18 minutu behar du perigeo batetik hurrengora iristeko.

    Lurretik zenbat eta gertuago egon, ilargiak landareetan duen eragina orduan eta handiagoa da. Ilargiaren eragina, beraz, indartsuagoa da perigeo garaian. Komenigarria da perigeo egunean bertan lurra eta landareak saihestea.

    Zeinuak eta konstelazioak

    Zodiakoko konstelazioak izar taldeak dira, eta izar talde horiei izena jartzeko orduan, daukaten itxurari erreparatu diogu gizakiok. Ilargia konstelazio baten paretik pasatzen den unean, konstelazio horrek berezkoak dituen eraginak aktibatzen eta transmititzen ditu. Ilargia konstelazioen aurrean egotearekin loturiko legeen sintesia Rudolf Steinerri zor zaio.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    41

    Konstelazioek eragiten duten ekintzarik fisikoena zonalde espezifikoetara bideratzen dute, esaterako, landareen organoetara:

    Ilargia konstelazioen aurrean

    Ilargia su konstelazio baten aurrean dagoenean (Aries, Leo, Sagittarius) landareen jarduera fruitugintzan eta hazigintzan polarizatzen da batez ere. Egun horiek onak izango dira tomate, leka, ilar, sagar eta era guztietako zerealen produkzioa bultzatzeko (landu eta erein).

    Ilargia aire konstelazio baten aurrean dagoenean (Gemini, Libra, Aquarius) landarearen loreak hartzen du txanda; hori dela eta, garai horretan, azaloreak, orburuak eta halako lekale-loreak, eta baita lore apaingarriak ere, lehenetsiko dira.

    Ilargia ur konstelazio baten aurrean dagoenean (Cancer, Scorpius, Piscis) landarearen jarduerak hostoak lehenesten ditu. Aldi baliagarriak izango dira letxuga, espinaka, zerba eta abarren hosto organoak hazteko.

    Ilargia lur konstelazio baten aurrean dagoenean (Taurus, Virgo, Capricornius), landareak sustraiak eta azalak lehenesten ditu. Azenario, patata, zainzuri, apio eta lurpean hazten diren beste lekale batzuetaz arduratzeko unea da.

    Ilargi nodoak

    Lurra orbita eliptiko batean mugitzen da, eta eguzkia orbita horretako fokuetariko bat da. Elipse hori duen planoari ekliptika deitzen zaio. Ilargia, era berean, orbita eliptiko batean mugitzen da, eta lurra orbita horretako fokuetariko bat da. Elipse horren planoa eta ekliptikarena ez dira plano bera.

    Lurraren inguruan egiten duen biran zehar, ilargiak bi aldiz mozten du ekliptika: behin beherantz doala (beheranzko nodoa) eta beste behin gorantz doala (goranzko nodoa).

    Saiakuntza guztiek egiaztatu dutenez, ilargia nodoak nahiz perigeoa pasatzen dituenean, asaldu bat gertatzen da. Momentu negatiboak izaten dira lurra lantzeko, ereiteko eta uzta biltzeko.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    42

    Eklipseak

    Eklipsea gertatzen da baldin eta ilberrian edo ilbetean eguzkia, lurra eta ilargia lerrokaturik badaude. Eguzki eklipsea ilberrian gertatzen da beti eta ilargi eklipsea, berriz, ilbetean.

    Ilargia kontuan hartuz lan egitea

    Landa lana: lurra lantzea, landatzea, birlandatzea, ongarritzea eta halako lanak, hobe da ilargia beherantz dagoela egitea. Lurra lantzeko, hobe da beheranzko ilargia ilgorarekin bat etortzea lurzoru arinetarako (hareatsuak), batez ere perigeo lehorrean. Lurzoru gogorrei dagokienez (buztintsuak) hobe da beheranzko ilargia ilbeherarekin bat etortzea, batez ere aldi hezean.

    Belar txarrak kentzea: ilargia Leo aurrean dagoela landu behar da lurra (konstelazio horrek mesede egiten dio erneketari); hala, haziak dena emanda ernatuko dira. Orduan lurra birlandu egin beharko da belar txarrak desagerrarazteko. Lurra ahalik eta luzaroen garbi mantentzeko, ilargia Capricorniusen aurrean dagoela landu behar da (konstelazio horrek mugatu egiten du erneketa).

    Sastraka kentzea: elorriak, sasiak eta antzekoak kentzeko, perigeoan erauzi eta moztu behar da eta, ahal bada, ilberrira gerturatzen.

    Ereitea eta landatzea: ilargiaren eraginaz gainera, egunaren unea kontuan hartzea komeni da. Goiza ereiteko hartu, eta arratsaldea landatzeko.

    Produktuaren xedea: ez da sekula ahaztu behar labore baten xedea zein den. Adibidez, endibietarako, ona da sustrai datetan ereitea, sustraia ahalik eta gehien hazteko, eta beheranzko ilargiarekin erauztea eta goranzkoan berriz behartzea hosto data batean, endibia ederrak lortzeko.

    Uztak: lur gainean hazten diren barazkietarako (fruituak, hostoak, loreak) komeni da goranzko ilargia lehenestea, eta lur azpian hazten direnetarako (sustraiak), berriz, beheranzko ilargia. Berehala hondatzen diren barazkietarako, ur zeinu eta konstelazioak ekidin behar dira. Kasu guztietan, perigeoa eta ilargi nodoak saihestu.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    43

    Eguneko erritmoak: goizez, energiek gorantz egiten dute, lurrak arnasa botatzen du; ereiteko une egokia da, aldi hezearekin jorran egitekoa, aireko zatiak biltzekoa (esaterako, "sustrai" egun bateko goizean azenarioak ereitea). Arratsaldez arnasa hartzen du lurrak, landatzeko unea da, birlandatzekoa, lurra lantzekoa, aldi lehorrarekin jorran egitekoa eta sustraiak biltzekoa. Bien artean, 12:00etatik 15:00etara (eguzki ordua), inbertsio tarte bat dago. Lan garrantzitsuak egiteko hobe da tarte hori ekiditea.

    2.5. INGURUNERA ONDOEN EGOKITZEN DIREN LABORE ETA BARIETATEAK AUKERATZEA

    Gure ingurunean landu ditzakegun laboreei dagokienez, 2.4.4. puntuan labore ohikoenak eta dagozkien egutegiak azaldu ditugu. Labore nahiz barietate bat aukeratzerakoan, puntu hauek hartu behar dira kontuan:

    Klima urteko garaia. Lurzorua, labore mota. Merkatua: helburu dugun merkatuaren lehentasunetara ondo egokitzea.

    Gogoan izan akatsa dela kontsumitzaileari irakasten saiatzea guri gustatzen zaiguna berari ere gusta dakion. Saltzen dena ekoitzi, eta ez produzitzen duguna saltzen saiatu.

    Gure laborantza tekniketara egokitzea. Haziaren prezioa. Hazia lortzeko erraztasuna.

    Barazki barietateen artean, honako barietate talde hauek ezar ditzakegu:

    BERTAKO BARIETATEAK

    Etxekotutako barietateak dira, basa barietateak izatetik egun erabiltzen diren lekuan bertan landuak izatera pasatu direnak.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    44

    Bizkaian, honako barietate hauek hazten dira, besteak beste: Kuia luzea, Zallako tipula gorria, Gernikako piperra, Erretzeko piper puntaduna, Gernikako indaba (parrako indaba pintoa), Bertako zerba (Lyongo Zerba Horiaren hautespena da).

    Gipuzkoan, aurrekoez gainera, ezagunak dira Ibarrako piperrak eta Tolosako babarrunak (kolore beltzekoak). Araban, Arabako babarrun pintoa daukagu.

    Barietateok ez dira erabat homogeneoak. Bailara batetik bestera, eta baita etxe batetik bestera ere, aldatu egin daitezke. Baina barietate barruan alde gutxi dago eta, oro har, belaunaldi batetik bestera ondo eusten diete ezaugarriei, hazia behar den moduan eskuratzen bada.

    BERTAKO BARIETATEAK, TRADIZIONALAK ETA BERTARA EGOKITUAK

    Munduko beste leku batzuetatik ekarrita daude baina aspalditik hazten dira ingurune batean.

    Nekazariek urteetan mantendutako barietateak dira, urteen poderioz hautespen naturalez eta gizakiaren hautespenez poliki-poliki osatuz joan diren lekuko baldintzetara egokitu direnak. Adibideak: orrimami zabaleko zerba berdea, Brunswick aza, Marmande tomatea, etab.

    Barietate horien hazia, ondo produzitzen bada, berrerabili egin daiteke.

    HIBRIDOAK

    Duela 35 urtetik hona, etxe komertzialek eskaintzen dituzten baratzeko hibridoek barietate tradizional gehienen lekua hartu dute, produktibitate handiagokoak, homogeneoak eta zenbait gaixotasunekiko erresistenteak direla eta.

    Oro har, indar handiagoa edukitzea da hibridoen ezaugarri nagusia; hala ere, hibridoaren haziak ez dio bere ezaugarriei eusten. Hala, nekazariek urtero erosi behar izaten dizkiote haziak enpresa ekoizleari. Hibridoaren hazia barietate

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    45

    tradizionalena baino garestiagoa da. Baratzezainarentzat konplikatua da hazi hibridoak lortzea.

    Haziak produzitzen dituzten enpresek lortu dituzte barietate hibrido gehienak.

    Gure inguruneko baratzezaintza profesional konbentzionalean, ia-ia tomate, pepino, kuiatxo eta aza guztiak hibrido komertzialak dira. Hibridoei F 1 ere esaten zaie.

    Halako barietateek zailtasun handiagoak dituzte ingurunearen egoera aldakorretara moldatzeko.

    ERREGISTRATUTAKO BARIETATE EZ-HIBRIDOAK

    Hazi ekoizleek halako barietateak ere saltzen dituzte. Multzo horretakoak ditugu, hain zuzen, leka eta letxuga gehienak. Barietate hibridoak ez bezala, ugaldu egin daitezke, eta landare berriak atera, nahiz eta horretarako zergak edo royaltyak ordaindu behar izan.

    TOKIKO BARIETATEEN GARRANTZIA NEKAZARITZA EKOLOGIKOAN

    CEE 834/2007 Araudiaren 5. artikuluan adierazten denez, produkzio Arauen barruan hauxe jasotzen da: landareen osasuna prebentzio neurrien bidez mantentzea, esaterako, parasitoei nahiz gaixotasunei aurre egingo dieten espezie eta barietate egokiak aukeratzea (...)".

    Barietate egokiak, beraz, tokiko baldintzetara egokitzen diren haiek izango dira, hau da, tokiko barietateak edo horien hobekuntzak.

    Tokiko barietateak interesgarri egiten dituzten ezaugarriak

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    46

    - Nekazariek egindako hautaketatik abiatuta garatu dira - Banako desberdinen populazioak dira, hau da, aniztasun genetikoari eusten diote

    eta, honenbestez, ingurunearen gorabeheretara hobeto moldatzen dira - Tokiko baldintzei egokiturik daude (klima eta lurra) - Maneiu eta laborantza teknika ekologikoetara egokiturik daude (esaterako, tokiko

    barietate batzuk pestizida eskakizun urriko edo gabeko laborantzarako egokiak izan daitezke)

    - Tokiko barietate batzuek badute ondo finkatutako merkatu bat eta kultur gastronomiko bat (usadioak)

    - Kalitate organoleptiko hobea

    Gaur egun hobekuntza genetikoko sistema modernoen bidez lortzen diren barietateak baldintza tarte estu bati oso ondo egokituta daude. Ingurunera egokitu gabeko barietateak dira, bizirauteko ongarri kimikoa, pestizidak eta herbizidak behar dituztenak. Laburtuz, ingurunea barietateetara egokitzen da, eta ez barietateak ingurunera. Hobekuntza hibridoak lortzera bideratuz joan da gero eta gehiago, eta gaur egun, haratago ere iritsi da kontua, transgenikoak direla eta.

    Tradizioa edo berrikuntza

    Nekazari gehienek hazten dituzten barietateak hazi ditzakegu. Probatzea ere ona da; ez ordea ustiategiaren %50 esperimentuetara eskaintzea, arriskua handia izan daiteke eta.

    Beti da ona probak egiteko zati txiki bat edukitzea, baina komeni da zatirik handiena hartuko duten barietateak ahalik eta seguruenak izatea, bai klima-lurzorua egokitzapenaren ikuspegitik, bai merkatuaren ikuspegitik.

    Inguruko berezko barietate tradizionalak (klimara egokituak), alegia, jendearen onarpen zabala dutenak, aukera seguruak dira (Zallako tipula gorria, kuia gorri luzea, Gernikako piperra, Tolosako babarrunak, etab.).

    Tomatea, letxuga eta halako beste labore batzuei dagokienez, hasi berritan behintzat, gurean gehien lantzen direnetara joko dugu.

  • Heziketa zikloa: xx2, yy2 Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea

    Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

    47

    Informazioa non eskuratu

    GILBE eta halako elkarteetan Neikerren txostenetan Gure ingurura egokitutako oraintsuko liburu eta apunteak: El Portagrano

    Estatuan merkaturatzen diren hazi barietate guztien gida bat da. Baratzeko landareak ekoizten espezializaturik dauden ustiategietan galdetu Haziak saltzen diren lekuetan galdetu Hazien etxe komertzialen katalogoak kontsultatu

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    48

    2.6. HAZIAK - EREINTZAK. PREMIAK KALKULATZEA

    2.6.1. Baratzeko hazi komertzialak

    Ontziak dakarren informazioa: baratzeko hazi komertzialak ontzietan egoten dira. Bertan, haziak ondo mantentzeaz gainera, hazien gaineko zenbait informazio agertu behar da.

    Lehenik, espeziea eta barietatea adierazten da.

    PURUTASUNA: paketean azaltzen den hazi pisuaren %-ari egiten dio erreferentzia. Esaterako: Enara letxuga, %95eko purutasuna. Horrek esan nahi du ezpurutasunak, asko jota, %5 direla. Ezpurutasun horiek beste mota bateko letxuga batzuen edo beste landare batzuen haziak izan daitezke. Ezpurutasunak izan daitezke, baita ere, hondar xehea, makilatxoak, etab.

    ERNEKETAREN %: % hori da, ekoizleak ziurtatzen duenez, ernatuko diren hazien ehunekoa, baldin eta iraungitze data iritsi aurretik ereiten badira.

    Esaterako: paketean zera irakur daiteke: Negret ilarra, %80ko erneketa. Horrek esan nahi du paketeak pisatzen duenaren %80 gutxienez ernatuko dela. Etxe ekoizleek ernetze saiakuntzak eginez kontrolatzen dute ehuneko hori.

    Batzuetan, ontzian ez da ageri ez purutasuna ez erneketaren %; bai ordea CEE ARAUAK hitzak. Horrek esan nahi du Europar Batasunaren Araudiak ezartzen dituen minimoak betetzen direla: purutasunean, %95 eta %98 bitartean dabilela, eta erneketan, %65 eta %80 bitartean, zer barazkiz ari garen (ikus eranskineko 2. Taula).

    (Azken) analisiaren data: erneketaren % egiaztatu den data da. Ontziratze datarekin bat dator gutxi gorabehera.

    Iraungipenak, berriz, erneketaren % noiz arte dagoen bermatuta adierazten du (ez da beti jartzen).

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    49

    Kategoria ESTANDARRA edo ZIURTATUA izaten da; ziurtatua kalitate hobekoa da.

    Haziari tratamenduren bat eman bazaio (esaterako, onddoen kontra), kolore bat jartzen zaio ohartarazteko eta ontzian zer produktu erabili den adierazten da. Lehenago ere esan dugunez, nekazaritza ekologikoan tratatutako haziak ez daude baimenduta.

    Ontzian edukia adierazi behar da, pisua edo unitateak (adi: batzuetan pisu osoa adierazten da, ontzia barne).

    Gainera, etxeko baratzezaintzarako ontzi txikiek informazio praktikoa ematen dute ereiteko datei, landare tarteei eta abarri buruz.

    Zer operazio egiten dira hazi komertzialak prestatzeko?

    KALIBRATZEA: hazi kalibratua bere tamainaren arabera hautatutako hazia da. Kalibratutako sail batean, denek dute antzeko tamaina. Horrek erraztu egiten du ereiteko makinen erabilera. Gainera, kalibratutako haziak plantula homogeneoagoak ematen ditu, jaiotze atzerapenik gabe.

    PISU ESPEZIFIKOAREN araberako BEREIZKETA: pisu txikiko haziak, hazi hutsak, aire korronteen bidez bereizten eta kentzen dira. Hala, hazi hilak desagerrarazten dira.

    PILULATURIKO HAZIAK: pilulatzea, hazi bakoitza gai solidozko estalki batez biltzean datza. Estalkia gutxi-asko esferikoa da, inertea eta hezetasun xurgatzailea. Zenbait kasutan, fungizida eta are ongarria ere izan ditzake. Pilulak hezetasuna xurgatzen duenez, bere landareak hazi biluzienak baino modu homogeneoagoan jaiotzen dira, batez ere txikiak badira. Bestalde, hazien forma borobilari eta antzeko tamainari esker, mekanizazioa erraztu egiten da hala grabitate bidezko nola xurgapen bidezko ereiteko makinak erabilita.

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    50

    2.6.2. Ereiteko metodoak

    Ereitea haziak lurrean edo substratuan jartzea da, ernatu daitezen.

    Ahurtaraka (purraka) ereitea

    Hazia zuzenean barreiatzen da landu beharreko gainazalean. Gero, hazia pixka bat lurperatzeko, eskuarea pasatzen da kontuz.

    Lur gaineko hazitegi tradizionaletan erabiltzen da, barazki hauek hazteko: porrua, tipula, azak, etab. (gero sustrai hutsean birlandatzen dira).

    Zenbait bazka, ongarri berdeak, etab. ere ahurtaraka ereiten dira. Landare arteko tarte oso zehatzik behar ez duten laboreak ereiteko ere erabiltzen da, esaterako, azenarioa, perrexila eta errefauak ereiteko. Nolanahi ere, produkzio komertzialean ez da oso ohikoa, mehazketa edo bakantzeak egitea eskatzen baitu eta jorratze mekanikoa galarazten baitu.

    Bakantzea elkarrengandik hurbilegi gelditu diren landareak erauztean datza.

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    51

    Lerroan ereitea

    Ereite lerro batean haziak modu jarraikian isurtzean datza. Sistema hau sarri erabiltzen da baratzeko landare ugari zuzenean ereiteko; horien artean: espinaka, azenarioa, borraja, ilarra, erremolatxa

    Zenbait kasutan, landareak jaio eta egun batzuetara bakantzeak egiten dira, ereite lerro bakoitzaren barruan landareak distantziarik egokienean uzteko.

    Bakantzeak ez dira beti beharrezkoak; esaterako, lerro bateko landareak, aldenduago edo bilduago egonagatik, gehiago edo gutxiago hazteak garrantzirik ez duenean (azenarioa, espinaka).

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    52

    Kolpeka ereitea

    Kontua da lehendik ezarritako ereite lerro batzuen luzera osoan, aurrez zehaztutako distantzia batera, haziak kopuru txikiko multzotan jartzea.

    Sistema honen erabilera oso zabaldurik dago baratzezaintzan, hazi kantitatea ekonomizatzeaz gainera, bakantze kostuak txikitzea dakarrelako.

    Zenbait kasutan ez da bakantzerik egiten eta kolpean doazen hazi guztiei uzten zaie garatzen (babak, babarrunak). Beste batzuetan, kolpeko landare bat edo bi bakarrik utzi nahi direnean, beharrezkoak dira bakantzeak (kuiatxoa, kuia, ereite zuzeneko zerba...).

    2.6.3. Haziekin, lur eremuarekin eta landare kopuruarekin lotutako kalkuluak

    Ereiteko edo landatzeko tartea

    Bi zenbakiren arteko biderkadura adierazten du, normalean zentimetrotan. Kolpekako ereintzan edo landaketan, zenbaki txikienak adierazten du lerro baten barruan kolpeen edo landareen artean dagoen distantzia; zenbaki handienak, berriz, lerroen arteko distantzia adierazten du (normalean cm-tan).

    Esaterako: hiruna haziko kolpeka ereindako arto gozoa 25 x 80ko tartean esaten badugu, zera adierazi nahi dugu: lerroak elkarrengandik 80 cm-ra daudela eta kolpeak, berriz, elkarrengandik 25 cm-ra lerro barruan.

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    53

    Lerroan ereiteaz ari bagara, lehen zenbakiak hazi arteko batez besteko distantzia adierazten du. Ilarrak 3 x 60 tartean esaten badugu, horrek ez du esan nahi elkarrengandik 3 cm-ra daudela lerroan, baizik eta metroko 30-35 hazi inguru dagoela gutxi gorabehera banatuta (100cm/3cm= 33,3 landare 100cm-tan edo metro 1ean).

    Garrantzitsua: ereite tartearen biderkadurak kolpe edo landare bakoitzak hartzen duen batez besteko azalera adierazten du. Esaterako, lehen aipatutako artoaren kasuan, landare bakoitzak eremu hau hartuko du: 25 x 80 = 2000 cm2 = 0,2 m2.

    Ereite dentsitatea edo dosia

    Azalera unitateko haziek duten pisua da. Edozein ereite motaz dihardugula ere, dentsitateaz mintza gaitezke. Adibideak (kontsultatu eranskineko taulak):

    Porruak lantzeko hazitegietarako, hazi dentsitatea 10 g/m2 izatea gomendatzen da.

    Ilarrei dagokienez, hazi dosi normala areako 1 eta 2 kg bitartean dabil. Parrako leketarako, berriz, hazi dosia 600-800 g/area izan behar da.

    Dentsitatea edo landare kopurua m2-ko

    Dentsitatea aipatzen da, halaber, azalera unitateko landare kopuruaz hitz egiteko: Esaterako: Berotegian letxugak hazteko gomendatzen den dentsitatea 11-13 landare/ m2 da". Beste adibide bat: Hazitegian piperrak luzeegi hazi ez daitezen, ez da gainditu behar 500 landare/m2-ko dentsitatea".

    Lerroan ereiteko, kolpeka ereiteko edo landaketan:

    Landare bakoitzari dagokion azalera

    Landare bakoitzari zer azalera dagokion ere jakin dezakegu. Dentsitatearen alderantzizkoa da (landare kopurua/ m2).

    DENTSITATEA (landare kop./m2) =teaLandaretar

    10000

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    54

    Esaterako, berotegiko tomate sail bat badugu eta dentsitatea 3,5 landare/m2 baldin bada, tomate landare bakoitzari dagokion azalera hauxe izango da:

    2/5,31

    mlandare = landare bakoitzari 0,29 m2 dagokio.

    Zenbat hazi behar dugun kalkulatzeko pausoak

    Zer azalera erein edo landatu nahi dugun jakin behar dugu beti; baita hazitik uztara arteko prozesua nola egingo dugun ere.

    ZUZENEKO EREINTZA

    Kasu honetan, 3. taularen bidez ereiteko dosia zuzenean kalkulatuko dugu. Dosia eta erein nahi dugun azalera biderkatuz, zenbat hazi behar dugun jakingo dugu.

    1. adibidea: zenbat hazi behar dugu 180 m2-ko eremu batean ilar motza ereiteko? .

    Taulan ikusiko dugunez, gomendatutako dosia 2 kg/areako da. 180 m2 daukagu, hau da, 1,8 area. Beraz, 1,8 x 2 = 3,6 kg hazi beharko dugu.

    2. adibidea: 2000 m2-ko lurzati batean, 35 x 50 cm-ko tartea edukita, zerbak erein nahi ditugu kolpeka. Zenbat hazi beharko dugu?

    Taulan, kolpeka ereiteko zerbak topatu eta ikusiko dugu dosia 20-30 g/areako dela aipatutako tarterako. Beraz:

    2000 m2 = 20 area, (25g x 1 area)/ 20 area = 500g

    Hazitegia + Landaketa. PAUSOAK:

    - Kalkulatu lursailean sartzen den landare kopurua, behin landatuta:

    Landare kop. = azalera x dentsitatea = azal. x teaLandaretar

    10000

    - Nolako hazitegia egingo dugun erabakitzea:

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    55

    a) Albeolo erretiluetan egin nahi badugu, normalean hazi bat ereingo dugu albeolo bakoitzean.

    Lursailean sartzen direnak baino albeolo gehiago ereingo ditugu, arrazoi hauek direla eta:

    - baliteke hazi batzuk ez jaiotzea.

    - hazitegian hutsegiteak gerta daitezke, ur falta dela eta, izurriak direla eta, etab.

    - landareak albeoloetatik ateratzean, batzuk hautsi egin daitezke.

    - landatu ondoren, hutsegiteren bat gertatu eta baliteke landareren bat birjarri behar izatea.

    Esperientziak esango digu kasu batzuetan zer % erein beharko dugun ezarritako kopuruaren gainetik.

    Hazia ona bada eta hazitegian arazorik gertatzen ez bada, nahikoa izan daiteke lursailean sartzen den landare kopurua baino %10 edo %15* gehiago ereitea.

    Esperientzia handirik ez badugu edo baliabide egokirik ez badugu, hobe da %20-25* gehiago ereitea, edo are hobeto, hazitegirik ez egitea eta landarea eginik erostea ustiategi espezializatu batean.

    Hazi kopurua jakinez gero, datu hori gramo bihur daiteke 2. taularen bitartez. Ez da beti beharrezkoa izaten, hazi batzuk unitateka saltzen baitira.

    b) Turba zokor prentsatuetan egin nahi badugu, normalean hazi bat ereingo dugu zokor bakoitzean. Kalkulua aurreko kasuan bezala egin behar da.

    3. adibidea: zenbat pepino hazi behar da, gramotan, 800 m2-ko berotegi batean landatzeko 40 x 130 cm-ko landare tartearekin?

    Sartzen den landare kopurua: 800 x 10000: (40 x 130) = 1538 landare

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    56

    %15 gehiago ereingo dugu. 1538 + %15 = 1538 + 231 1770 hazi

    Zenbaki hori gramo bihurtuko dugu 2. taularen bidez:

    1000 pepino haziren pisua hau da 28 g 1770 pepino haziren pisua hau da X g

    X = 28 x 1770: 1000 50 g

    c) Lurreko hazitegian egin nahi badugu, 4. taulan begiratu eta hiruko erregela egingo dugu, lursailean sartzen diren landareak baino %5 edo %10* gehiago beharko dugula kontuan hartuta (landatutako sailean hutsegiteak izango direla aurreikusita)

    7.4 adibidea: zenbat porru hazi behar da 1800 m2 landatzeko 50 x 15 cm-ko landare tartearekin?

    Sartzen den landare kopurua: 1800 x 10000: (50 x 15) = 24.000 landare

    Hazitegian produzituko ditugunak: 24.000 + %10 = 24.000 + 2.400 = 26.400 landare

    4. taularen arabera, 10 g-rekin ------- 700 landare lortzen da beraz, X g ------- 26.400 landare

    X = 26.400 x 10: 700 = 377 g 380 edo 400 gramo

    Ernetzeko mahaian ereitea + hazitegira berraldatzea + landatzea

    - Kalkulatu lursailean sartzen den landare kopurua, behin landatuta (beti bezala).

    - Kalkulatu berraldatzeko zenbat landare beharko dugun. Zenbaki hori lursailean sartzen den landare kopurua baino %15* handiagoa izango da esaterako, honako hauek gertatuko balira ere:

    - sustraitze hutsegiteak, berraldatu ostean.

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    57

    - hutsegiteak hazitegiko aldian.

    - hutsegiteak landatzean edo landatu ostean.

    - 5. taularen bidez, behar den hazi kantitatea kalkulatu behar da (eta, bide batez, ernetzeko mahairako behar den azalera).

    5. adibidea: zenbat piper hazi behar dira, gramotan, 2500 m2-ko berotegi bat landarez betetzeko, landare tartea 30 cm x 1 m bada?

    Sartzen den landare kopurua: 2500 x 10000: (30 x 100) = 8333 landare

    8333 + %15 = 8333 + 1250 = 9583 9600 plantula produzitu beharko dut

    5. taulatik:

    40 g hazi --------- 5000 plantula X g hazi --------- 9600 plantula

    X = 9600 x 40: 5000 = 76,8 80 g hazi

    Ernetzeko mahairako behar den azalera: taularen arabera, 1 m2-rekin 40tik 80ra gramo hazi erein dezakegu. Beraz, 1 m2-rekin leku doi-doia izango genuke.

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    58

    ERANSKINA: HAZIEI ETA EREINTZEI BURUZKO TAULAK

    1. Ernetzeko tenperaturak

    BARAZKIA T minimoa T onena T maximoa Babarrunak 15 28 32 Apioa 10 20 23 Alberjinia 16 30 34 Kuiatxoa 15 30 34 Kuia 15 35 36 Tipula 5 26 30 Buru aza 8 28 32 Azalorea 5 27 32 Eskarola 5 23 28 Espinaka 6 20 25 Ilarra 5 18 25 Letxuga 5 23 28 Meloia 15 32 36 Pepinoa 15 32 36 Piperra 15 28 34 Porrua 5 20 30 Tomatea 10 28 35 Azenarioa 5 25 32

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    59

    2. Hazien pisua, ernetzeko gaitasuna, legez gutxienekoa den erneketa %

    BARAZKIA Gramo batean

    sartzen den hazi kopurua

    1000 haziren pisua

    gramotan

    Ernetzeko gaitasuna

    urteak

    Erneketa % (garbiak), CEE

    araua

    Zerba 60tik 65era 16 4 70 Babarrunak 1,5etik 3ra 350etik

    600era 3 75

    Apioa 2.500 0,4 5 80 Alberjinia 260 3,8 5 65 Azak 300 3,3 4 75 Brokolia 340 3 4 70 Kuiatxoa 5 200 5 75 Kuia 3tik 4ra 280tik 340ra 5 75 Tipula 260 3,5etik 3,8ra 1 - 2 70 Azalorea 350 3 4 70 Eskarola 700 1.4 5 65 Espinaka 100 10 4 75 Ilarra 4 200etik

    300era 3 80

    Babak 0,5etik 1era 1000tik 2000ra

    4 80

    Letxuga 900etik 1300era

    0,8tik 1,1era 3 75

    Meloia 30 30etik 40ra 5 75 Pepinoa 35 28 5 80 Piperra 150etik

    250era 4tik 6ra 3 65

    Porrua 400 2,5 2 65 Errefaua 100 10 3 70 Erremolatxa 52 20 5 70 Tomatea 250etik

    350era 3tik 4ra 3 75

    Lekak 1.5 500etik 650era

    3 75

    Azenarioa 1.200 0,75etik 0,85era

    4 65

    Oharra: zenbait barazkitan, ernetzeko gaitasunak urte gehiago iraun dezake, baina erneketaren % jaitsiz joango da. Esaterako, meloi hazi batzuek 8 urte iraun dezakete, baina hori ezin da hazi guztientzako ziurtatu.

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    60

    3. ZUZENEKO EREINTZARAKO gomendatzen diren dosiak

    ESPEZIEA Gramo 1ean

    dauden

    EREITE TARTEA Dosia

    Bakantzea

    haziak Lerro artean (cm) Hazi edo kolpe artean (cm) g/area

    Zerba 60 50 35 (2-3 haziko kolpeak) 20tik 30era 1 kolpeko Zerba 60 50 Lerroan 6-10 cm-ra 50

    30 cm-ra Babarrun edo leka motza

    2 edo 3

    50 edo 60 Lerroan 5-10 cm-ra, edo 5 haziko kolpeak 40 cm-ra

    1 - 1,2 kg

    Ez

    Parrako babarruna edo leka

    1,5etik 3ra

    90etik 100era Lerroan 6-10 cm-ra, edo

    7 haziko kolpeak 65 cm-ra

    600-800 g

    Ez

    Borraja 55 40 Lerroan 5-10 cm-ra 50etik 100era Ez Kuiatxoa 6tik 8ra 150 75 (2-3 haziko kolpeak) 40tik 50era 1 kolpeko Kuia 3tik 4ra 200 200 (2-3 haziko kolpeak) 30-40 Ez Espinaka 110 30 Lerroan 3-5 cm-ra 200-300 Ez Ilar motza

    4

    40

    Lerroan 3 edo 4 cm-ra

    2 kg

    Ez Parrako ilarra

    4

    80-90

    Lerroan 3 edo 4 cm-ra

    1 kg

    Ez Babak 0,5etik

    1era 60 20 2 - 4 kg Ez

    Perrexila 600 - Ahurtaraka 50 Ez Erremolatxa 50 40 Lerroan 5 cm-ra 100 20 cm-ra Azenarioa 900 15etik 20ra Lerroan 3 cm-ra 60 Ez

  • Heziketa zikloa: ei2 Modulua: Baratze laboreak

    Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

    61

    4. LUR GAINEKO hazitegi klasikoak (sustrai biluzidun landarea lortzen da):

    Bakantzeak egin beharko dira plantulak ondo banatzeko. * ikurrarekin markatutako espezieak babestutako hazitegian egon beharko dute.

    ESPEZIEA Hazi dosia Gramoak/m2 Lortutako

    landare kop. Denbora

    gutxi gorabeh.

    Helburua

    Tipula 10 800 5 hilabete landatzea Tipulina 10 900 4 - 5 hilabete landatzea Porrua 10 700 4 - 5 hilabete landatzea Zerba 30-35 700 1 hilabete landatzea Letxuga 2 600 4 - 6 aste landatzea Aza 6 500 4 - 6 aste landatzea Tomatea * 3 edo 4 300 2 hilabete landatzea Tomatea * 8tik 10era 800-900 1 - 2 hilabete berraldatzea Piperr