TOLOSADENDARIK ZAHARRENA JOSEBA URRETABIZKAIA · sortzeko parte hartze prozesua lehen harria...

8
TOLOSA DENDARIK ZAHARRENA Tolosako Korreo kaleko Gabirondo zapata dendak 140 urte bete ditu; azken urteetan Maria Isabel eta Maria Izaskun Gabirondo aritu dira bertan lanean, baina apirilean erretiratuko dira; badute erreleboa, dena den // 5 JOSEBA URRETABIZKAIA Gabonetarako hamaika aukera Eguberrietarako egitarauak prestatu dituzte Tolosa, Alegia eta Amezketan // 3 eta 7 «Administrazioko lana euskaraz egitea ahalbidetu dezake» IGOR ELLAKURIA ITZULPEN TEKNOLOGIAN ADITUA Elhuyarrek eta Mondragon Linguak Modela tresna sortu dute euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpen automatikoa egin ahal izateko // 4 Ekainerako izan nahi dute prest, Emakumeen Etxea Eskualdeko Emakumeen Etxea gorpuzteko lehen fasea ia osatu dute; Tolosako Corazonistak zeudeneko etxe berrien azpian egongo da // 2 Natura&Art jardunaldiak antolatu dituzte Fagus Alkizan Hernio-Gazume kontserbazio bereziko eremuaren altxorrak ezagutarazteko antolatu dituzte saioak; larunbata bitarte luzatuko dira // 6 ASTEAZKENA 2018/12/19 6. urtea, 977. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Transcript of TOLOSADENDARIK ZAHARRENA JOSEBA URRETABIZKAIA · sortzeko parte hartze prozesua lehen harria...

Page 1: TOLOSADENDARIK ZAHARRENA JOSEBA URRETABIZKAIA · sortzeko parte hartze prozesua lehen harria jartzera doa, lehen fasea ia osatuta. Joan den astean gune zabalaren azken bilkura izan

TOLOSA DENDARIK ZAHARRENATolosako Korreo kaleko Gabirondo zapata dendak 140 urte bete ditu; azken urteetan Maria Isabel eta MariaIzaskun Gabirondo aritu dira bertan lanean, baina apirilean erretiratuko dira; badute erreleboa, dena den //5

JOSE

BA U

RRET

ABIZK

AIA

Gabonetarakohamaikaaukera Eguberrietarakoegitarauak prestatu dituzte Tolosa, Alegia etaAmezketan //3 eta 7

«Administraziokolana euskaraz egiteaahalbidetu dezake»IGOR ELLAKURIA ITZULPEN TEKNOLOGIAN ADITUA

Elhuyarrek eta Mondragon Linguak Modela tresna sortu dute euskararen eta gaztelaniarenarteko itzulpen automatikoa egin ahal izateko //4

Ekainerakoizan nahi dute prest,EmakumeenEtxea

Eskualdeko EmakumeenEtxea gorpuzteko lehenfasea ia osatu dute;Tolosako Corazonistakzeudeneko etxe berrienazpian egongo da //2

Natura&Artjardunaldiakantolatudituzte Fagus Alkizan

Hernio-Gazumekontserbazio berezikoeremuaren altxorrakezagutarazteko antolatudituzte saioak; larunbatabitarte luzatuko dira //6

ASTEAZKENA2018/12/19 6. urtea, 977. zenbakia107.6 fmwww.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: TOLOSADENDARIK ZAHARRENA JOSEBA URRETABIZKAIA · sortzeko parte hartze prozesua lehen harria jartzera doa, lehen fasea ia osatuta. Joan den astean gune zabalaren azken bilkura izan

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2018ko abenduaren 19a

Ekainerako biribildunahi dute TolosaldekoEmakumeen EtxeaEtxea Corazonistak zeudeneko etxebizitza berrienazpian gorpuztuko dute; dena den, Tolosako Udalakez du, oraindik, erabaki zehatzik onartu

Itzea Urkizu Arsuaga Tolosa

Tolosaldeko Emakumeen Etxeasortzeko parte hartze prozesualehen harria jartzera doa, lehenfasea ia osatuta. Joan den asteangune zabalaren azken bilkuraizan zen eta, bertan, orain artelandutakoa aurkezteaz eta ekar-penak jasotzeaz gain, aurreran-tzean egin beharreko lanak erezerrendatu zituzten: emakume-ek ekainerako prest izan nahidute azken proiektua.Joan den maiatzean ekin zio-

ten bideari eta, abendura bitarte,hiru gunetan aritu dira lanean:talde eragilean, mahai politiko-teknikoan eta, azkenik, gune za-balean.Bide horretan guztian, emaku-

meen etxearen helburuak, erabi-lera, ezaugarriak, printzipioaketa filosofia, jarduera motak, ku-deaketa eredua nahiz funtziona-menduaren lerro nagusiak ma-rraztu dituzte, eta baita hainbaterabaki hartu ere. Besteak beste,etxea eraldatze sozialerako gu-nea izatea nahi dute, eta emaku-meak ahalduntzeko espazioa.Jarduerei dagokienez, berriz,emakumeentzako eskaintza osa-tuko dute eta, egoki denean, gi-zonezkoentzako jarduerak etajarduera mistoak antolatuko di-tuzte, betiere, feminismoari lo-tuta. Aipatzekoa da, Tolosaldeko

Emakumeen Etxea martxan jar-tzen dutenean, Tolosako Udale-ko Berdintasun Sailaren bulegoahara lekualdatuko dutela: «Ho-rrek sendotasuna emango dioetxearen proiektuari, eta femi-nismoari lotutako jario guztiazentralizatzeko aukera bat izan-go da». Etxeak har lezakeen izen posi-

blea ere hizpide izan da azken hi-labeteotan eta, momentuz, hiruproposamen plazaratu dituztegune irekian; ez dute erabakirikhartu. Iritzi eta ikuspegi truke gehien

sortu duen gaietako bat Tolosal-deko Emakumeen Etxeko kude-aketarena izan da: talde eragile-ak erabakigune bat eta koordina-zio gune bat bereiztea proposatu

zuen ostegunean, baina, orain-dik, mahai politiko-teknikoak ezdu egitura hori behin betikoonartu. Halaber, zenbait emaku-mek iradoki zuten, etxearen fun-tzionamendua kudeatzeko ego-kia litzatekeela parte hartze pro-zesuak berak izan duendinamika etxera egokitzea. Auzihori nahiz beste zenbait erabakibiribiltzeko, urtarrila amaieran

elkartuko dira ordezkari politi-koak eta teknikariak, eta bilera-tik plangintza zehatzago batekinirtetea da beren nahia.

GOROSABEL ERAIKINARENALBOANTolosako Udalak ez ditu, orain-dik, parte hartze prozesuan tru-katutako ideiak eta proposame-nak onartu; Emakumeen Etxeak

hartuko duen espazioa erabatzehazteke dago oraindik. Denaden, garai bateko Corazonisteneliza zegoeneko gunean izangoda Tolosaldeko EmakumeenEtxea, musika eskolaren ondo-an. Etxebizitza berriak eraiki zi-tuzten bertan, eta azpiko lokale-tan ari dira proiektua antolatzen.Olatz Peon alkateak azken guneirekian azaldu zuen oraindikezin dela jakin aurreko lokala,atzekoa edo biak bideratuko di-tuzten etxera; horri udal teknika-ri eta ordezkariek eman beharkodiote behin betiko baietza. Espazio hori guztia Emaku-

meen Etxeko beharrak antola-tzeko bideratuko balute, guneberriak hiru eremu izango lituz-ke: Rondilla kaletik gertuen da-goen lokala, trenbidearen alda-menean dagoena, eta haren gai-neko solairuartea.

IDEIETATIK EKINTZETARALehen fasea amaituta, Tolosal-deko Emakumeen Etxeari teila-tua eraikitzen hastea unea iritsida eta, horrela, joan den ostegu-neko bilkuran aurrera begirakolanak ere zehaztu zituzten partehartzaileek. Batetik, ezinbestekotzat jo zu-

ten, urtarrilean bertan bigarrenfaseari ekitea eta, horrekin bate-ra, orain arte jorratutako guztiaTolosaldeko udal guztiei jakina-raztea. Bidearen bigarren zatianElhuyar taldearen laguntza iza-tea ere oso komenigarritzat jo zu-ten talde eragileko kideek, izanere, datorren ekainerako azkenproiektua esku artean izateadute xede. Ideia eta erabakiak erabat itxi,

eta ekintzetara pasatzeko mo-mentua da, beraz. Tolosako Uda-lak jakitera eman du, jada,2019ko aurrekontuko diru poltsabat emakumeen etxera bideratu-ko dutela, eta asmo horren hari-ra aritu zen Olatz Peon alkatea,joan den osteguneko bileran ere:«Dauzkagun baliabideekin abia-tuko gara, eta bidean hartu be-harko dira zenbait erabaki».

Gune zabalaren azken bilera joan den ostegunean izan zen, Tolosako pleno aretoan. TOLOSALDEKO ASANBLADA FEMINISTA

Ibaiko zuhaitzlehorrak kendukodituzte egunotanTOLOSA // URA agentziak ibai er-tzetako zuhaitz lehorrak kendu-ko ditu, gaurtik ostiralera bitar-te, zezen plazaren inguruan.Azaldu dutenez, zenbait adaribaitik espaloiraino ateratzendira, eta arriskutsuak dira oinez-koentzat; halaber, ibaian kirolaegiten dutenentzat ere arrisku-tsuak dira.

Hodeiertzen Eguberrikontzertua izango daigandeanTOLOSA // Tolosako Hodeiertzabesbatzak urteak daramatzaEguberri kontzertua antolatzen,eta aurtengoa berezia izango da,abesbatzak 35 urteko ibilbideabete baitu. Horrela, datorrenabenduaren 23an, igandearekin,Santa Klara komentuko elizanizango da Hodeiertzen kontzer-tua, 19:00etan.

Gudari kaleainauguratuko duteostiral iluntzeanTOLOSA // Gudari kaleko erabe-rritze lanak amaitzear dira eta,sei hilabeteko obrak amaituta-koan, irisgarritasun hobea etaerosoagoa izango du kaleak.Udalak ostiralerako antolatu duinaugurazioa, Tolosa&Co elkar-tearekin batera, 20:00etan. Mu-sika, pintxoak eta txokolate be-roa eskainiko dituzte.

Page 3: TOLOSADENDARIK ZAHARRENA JOSEBA URRETABIZKAIA · sortzeko parte hartze prozesua lehen harria jartzera doa, lehen fasea ia osatuta. Joan den astean gune zabalaren azken bilkura izan

GIZARTEA TOLOSA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2018ko abenduaren 19a

EGUBERRIETAKO EGITARAUA TOLOSAN Urtarrilaren 7ra bitarte

11:00-14:00 / 17:00-20:00. Egube-rrietako karrusela, Trianguloa pla-zan.

Abenduaren 22a

18:30. Joyfull Gospel Choir eta txo-kolate jatea Berdura plazan.

Abenduaren 23a

17:00. Udare erraldoiaren istorio ha-rrigarriafilma, Leidor aretoan.

Abenduaren 24a

17:30. Olentzeroren eta Mari Do-mingiren etorrera, Plaza Zaharretik .

Abenduaren 26a

17:00-20:00. Gazte Topaguean jo-las librea. 18:30. Musika eskolako ikasleenkontzertua, Topic zentroko aretoan.

Abenduaren 27a

17:00-20:00. Gazte TopagueanSuffle Just Dance ikastaroa.

Abenduaren 26, 27 eta 28a

11:00-13:30 / 16:00-20:00. Puzga-rriak eta haur parkea Zerkausian.

Abenduaren 26, 27 eta 28a

09:30-13:00. 3, 2, 1, grabatzen! tai-

lerra, Topic zentroan, 6 urtetik gora-ko haurrentzat.

Gure Zirkuko haur tailerrak zezenplazan. Izen-ematea Tolosa&Corenegoitzan.

Abenduaren 28a

11:00. Gazte Topagunetik izotz jau-regira irteera.17:00. Sun magoa: Magic especta-cular ikuskizuna, Leidor aretoan.

Abenduaren 29a

17:00. Animales fantásticos: LosCrímenes de Grindelwald, Leidorren.

22:30. Rural Zombies taldearenkontzertua Zerkausian.

Abenduaren 30a

16:30-20:30. Topagunean urteamaierako festa.17:00. Ralph rompe internetfilma,Leidor aretoan.

Urtarrilaren 2, 3 eta 4a

Gure Zirkuko haur tailerrak zezenplazan.

Urtarrilaren 2a

17:00. Animales fantásticos: LosCrímenes de Grindelwald,Leidorren.

Urtarrilaren 3a

17:00. Kiliklon: Gurekin etorrinahi?Antzezlana, Leidor aretoan.

Urtarrilaren 4a

17:00. Ralph rompe internetfilma,Leidor aretoan. 18:30. Zergatik bizi da basoan Txa-nogorritxoren amona? ikuskizuna,Topic zentroko aretoan.

Urtarrilaren 5a

18:30. Errege magoen desfilea.Izaskundik jaitsiko dira argiak, eto-rrera iragarriz, eta ohiko ibilbideaegingo dute gero.

Aurten, basotik dator Eguberria

Gabonen bueltan Tolosako eragileek prestatutako egitaraua aurkeztu dute, elkarrekin, Elosegiparkean; bertan ondu dute, estreinakoz, Olentzeroren basoa, Zumardia elkartekoek.

Itzea Urkizu Arsuaga

I noizko Eguberri bukoliko-enak izango dira aurten-goak, Tolosan: basoan ha-siko dira, eta basotik za-balduko, etxe eta kaleartera. Elosegi partean

Olentzeroren basoa ezagutzekoaukera izango baitute, astelehe-netik aurrera, haur eta gaztetxotolosarrek. Zumardi elkarteakantolaturiko proiektua berri-kuntza nabarmenena izan da,baina beste bost eragilek ere be-ren proposamenen berri emandute agerraldi batean.

Olatz Peon Tolosako alkateakaurkeztu ditu guztiak, azpima-rratuz, Eguberrietan bezala, urteosoan barrena eragile tolosarrekegiten duten lana. Horrela, urteamaierako data bereziei begirajarriz, adin guztietako pertsonenneurrira egindako egitarauaizango dela azaldu du.

Olentzeroren basoak zabaldu-ko du, Eguberri usaina, Tolosara,Elosegi parketik. Zumardia el-kartearen proiektuak haur etagaztetxoentzako ibilbideak an-tolatu ditu, martxan dira dato-rren ostiralera bitarte eta, Elose-gi parkekoa, Olentzeroren uni-bertsoan barneratzeko ate batizango da. Itziar Saenz de Oje-rrek azaldu duenez, Zumardiaelkarteko kideek espazio perfek-tu bat ikusi zuten Elosegi parkea,halako jarduera bat garatzeko.

Horrela, Juan Kruz Igerabide-ren Eguberri liburua oinarri har-tu dute, Olentzeroren basoko

ibilbide horiez mamiz janzteko:«Altxor bat da liburua, eta euskalliteraturako ahozkotasuna jaso-tzeko balio izan digu». Bisitak 45minutukoak izango dira, eta tal-de txikiak antolatuko dituzte,gida banarekin; taldeak 15 minu-turo irtengo dira. Basoan barre-na, kriseiluek erakutsiko dietebidea bisitariei, eta hainbat per-tsonaia irtengo dira Eguberrienbueltako ohitura, tradizio, kantueta kontu azaltzera.

Euskal mitologiaren uniber-

tsoak bilduko ditu, beraz, Olen-tzeroren basoko bisitariak eta,horrela, txondorra, Olentzerorenarropa nahiz etxola ezagutu ahalizango dituzte; bukaeran, gutu-na etxola barruan uzteko aukeraere izango da, Zumardia elkarte-ko kideek azaldu dutenez.

Izen-emateak martxan dira,eta 750 pertsonatik gora partehartzeko zerrenda dira jada.www.zumardia.euswebguneanegin daiteke inskripzioa eta, ai-patzekoa da, bisitak iluntzean

izango direla, abenduaren 23rabitarte, 17:30etik 20:00etara.Haur bakoitzarekin, gehienezere, guraso edo arduradun baka-rrak parte hartu ahal izango duibilbidean, talde txikien logikarieutsi ahal izateko.

Ibilbide magikoaz gain, Tolo-sako Eguberria kulturaren buel-tan ibiliko da eta, udalak, Tolo-sa&Co merkatari elkarteak, Tolo-sako Ekinbide Etxeak eta GazteTopaguneak hitzordu zerrendaluzea osatu dute elkarlanean.

Etxola, txondorra eta kriseiluak izango dira, besteak beste, Olentzeroren basoko elementuak. I. URKIZU ARSUAGA

Juan KruzIgerabideren liburubat oinarri hartu dute,Olentzeroren basokoibilbideetarako

Topic zentrokohaurrentzako tailerra‘stop-motion’erakusketarekinlotutakoa izango da

Page 4: TOLOSADENDARIK ZAHARRENA JOSEBA URRETABIZKAIA · sortzeko parte hartze prozesua lehen harria jartzera doa, lehen fasea ia osatuta. Joan den astean gune zabalaren azken bilkura izan

Eskualdekobasoen etabiomasareninguruanohartarazi dute

Tolosaldea Garatzenekiragarki bat argitaratu du;eskaera handitzeko udalekpaper dinamizatzailea izanbehar dutela esan du

Erredakzioa Tolosa

Tolosaldea Garatzenek iragarkibat argitaratu du eskualdean da-goen biomasa potentzialaren in-guruan ohartarazteko. «Tolosal-deko energia berriztagarrien in-guruko datu baxuez ohartarazieta biomasan eduki dezakegunalternatiba azaleratu nahi dugu»,esan du. Izan ere, bertako baliabi-de berriztagarriak aztertzea etabalioan jartzea helburu nagusiduen Piztu Tolosaldea energiaplana diseinatu zuen agentziak,eta horren barruan eskualdekobiomasa ere neurtu zuten HaziFundazioaren laguntzarekin.Biomasak alor energetikoan etaekonomikoan jokatu dezakeenpapera antzemateko eta eragileguztien artean biomasaren estra-tegiaren bide orria zehazteko hel-buruarekin egin zuten. Eta ondo-rioztatu zuten, eskualdean erabil-tzen den energia iturrietatik %0,3besterik ez duela betetzen bioma-sak, energia berriztagarrien %17suposatzen duena. «Eta gehiagoerabili daiteke, eskualdeko basopublikoek eraikin publikoetankontsumitzen den biomasa ema-teko ahalmena dute eta», esan du.Behin ikerketa eginda 2018an

zehar egurraren katean aritzendiren agenteekin egindako elka-rrizketa sortak egin dituzte etabesteak beste, ondorioztatu dute,eskaera handitzeko udalek paperdinamizatzailea behar dutelaizan. Bideoa ataria.eus-en ikusidaiteke.

Iker Larrañaga Tolosa

Teknologia adimenduna oinarriduen euskara eta gaztelaniarenarteko itzultzaile automatikoagaratu dute hizkuntza teknolo-gian aditu diren zenbait eragi-lek. Igor Ellakuria MondragonLinguako itzulpen teknologia-

ko arduraduna proiektuarenparte izan da eta Modela itzul-tzailearen nondik norakoak ar-gitu ditu.Noiz abiatu zen proiektua?Proiektuko partaideek hizkun-tza teknologiaren inguruanhainbat urte zeramatzaten iker-tzen. Sare neuronaletan oinarri-

tutako itzultzaile bat garatunahi genuen, momentu horre-tan ikerketa munduan lantzenzelako. Eusko JaurlaritzakoSPRI taldeko Elkartek progra-man aurkeztu genuen, ikerketaproiektuak finantzatzen baiti-tu. Zentro desberdinak batu gi-nen, ISEA, Vicomtech, Ametza-gaiña, IXA Taldea eta Elhuyar.Iaz bukatu eta aurten proiektuagizarteratzeaz arduratu diraMondragon Lingua eta Elhuyar.Zergatik sortu duzue Mode-la? Zer eskaintzen du?Euskarazko itzultzaile on batlortzeko erronka betidanik egonda. Modelak jauzi kualitatibohandia suposatu du euskararenitzulpenean, aurretik geneuz-

kan sistemen itzulpenen emai-tzak irakurgaitzak zirelako. Ira-kurtzen zenuenean makina ba-ten lana zela nabaritzen zen, ja-riakortasuna ez zen ona,sistema neuronalarekin aldiz,bai, burmuinaren funtziona-mendua imitatu nahi dutelako.Kalitate aldetik hobea.Eskaintzen dizkiozun datuaksailkatzen ditu eta guk interpre-tatu egiten ditugu. Oso aberatsada hitzen arteko erlazioak iden-tifikatzen dituelako.Ez dator itzultzaile profesio-nalak ordezkatzera, hala ere.Eduki gehiago itzuliko da. Mo-delak eskaintzen dituen itzul-penetan beti dago zerbait zu-zentzeko. Itzulpen automatiko-ak gero eta gehiago erabiltzendira, eta itzultzaileek beren lanamoldatu behar dute itzulpenautomatikoek sortutako testuakzuzentzeko. Erakundeetan eus-kara normalizatzeko lagunga-rria izango dela uste dut. Es-kaintzen dituen itzulpenakulergarriak direnez, adminis-trazioan edota erakundetan,eguneroko lana euskaraz era-man daiteke.Ikus-entzunezkoei dagokie-nez zein aurrerapen aurrei-kusten dituzue? Arlo horretan hizkuntza tekno-logia desberdinak erabiltzendira, hala nola, ahotsaren erre-konozimendua, transkripzioa...eta gure asmoa bide horretaneskaintza bat egitea da.Beste hizkuntzetara itzultze-ko asmorik ba al duzue?Bai, frantsesera eta ingelesera. Mugikorrerako aplikazio batsortuko duzuela aipatu zenu-ten aurkezpenean. Mugikorrean itzultzailea erabildaiteke webgunera sartuta.Hala ere, etorkizunera begirasortu nahi dugu aplikazio bat. Hitz kopurua handitzeko as-moa baduzue?Doako itzultzaileetan nolabaitzure datuak eskaintzen dituzuzerbitzuaren truke. Guk konfi-dentzialtasuna bermatu dugu.

I. LARRAÑAGA

«Modelak jauzi kualitatibohandia suposatu dueuskararen itzulpenean»IGOR ELLAKURIAITZULPEN TEKNOLOGIAN ADITUA

Modela itzultzaile automatikoa aurkeztu dutehainbat euskal enpresek. Euskararenidatzizko erabilera handitzen eta hizkuntzanormalizatzen lagunduko duela uste dute.

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2018ko abenduaren 19a

Page 5: TOLOSADENDARIK ZAHARRENA JOSEBA URRETABIZKAIA · sortzeko parte hartze prozesua lehen harria jartzera doa, lehen fasea ia osatuta. Joan den astean gune zabalaren azken bilkura izan

Gabirondo, 140 urte zabalik

Tolosako Gabirondo zapata dendak 140 bete zituen pasa den azaroaren 2an. Pedro Gabirondok eta Manuela Aranburuk ireki zuten 1878an, sagardotegia izandako lokal bat ikustera joan zirenean.

Joxemi Saizar

K orreo kalekomutur bate-tik hasi etabeste mutu-r r e r a i n o ,denda bakoi-tza zein fami-liatakoa zen

buruz zekien jende askok garaibatean. Orain ariketa zailagoa dahori, izan ere denda asko aldatuegin dira azken urte hauetan.Gorabehera asko ezagutu ditumerkataritzak eta zaila da nego-zio bat irekita eta martxan eduki-tzea.

Horregatik meritu handiagoadu denda batek 140 urte betetzeazabalik, jendeari bere zerbitzuaeskaintzen. Azaroaren 2an izanzuen urteurren hori TolosakoKorreo kaleko Gabirondo zapatadendak, 1878an ireki baitzen. EtaGabirondo familia pozik ageri danork jarraituko duen ziurtatutadutelako. Tolosako denda zaha-rrena da eta kanpoan ere gutxiizango dira urte horietara iritsidirenak.

1978KO KORPUS EGUNADenda honen historia luzea Iba-rrako Pedro Gabirondok eta Ai-zarnazabalgo Manuela Aranbu-ruk hasi zuten 1878ko Korpusegunean, sagardotegia izandakolokal bat ikustera joan zirenean.Felix Antonio Soroeta nagusiare-kin tratu batera iritsi eta dendaprestatzeko lanak egin ondoren,1878ko azaroaren 2an ireki ziz-kieten zapata dendako ateakerosleei lehen aldiz. Denda, pi-sua eta ganbararen alokairuarenfakturak gordeta dituzte eta datahori hartzen dute sorreratzat.Hala ere, bi agiri zaharrago erebadituzte, 1874koak, San Kris-pin eta San Krispiniano zapata-rien gremioko akta liburuan ko-frade gisa agertzen dena eta An-tonio Elosegi txapel fabrikakonagusiari egindako fakturahainbat erosketa eta konponke-tagatik.

Denda honetako bigarren be-launaldia sortzaileen bi semekosatzen dute, Gervasio eta Na-zario, horiek izan baitziren fa-

miliako negozioa jarraitu zute-nak izan zituzten zazpi seme-alaben artean. Tolosan jarri au-rretik Zestoan eta Leitzan arituziren lanbide berean.

Gervasioren semeak, Pedro,eta Antonia Garmendia bereemazteak hartu zien txanda, hi-rugarren belaunaldia osatuz.Hauen bost seme-alabetatik de-nek esku bat bota dute txikita-tik, baina bik, Maria Isabel etaMaria Izaskun, jarraitzen dutenegozioan erabat murgildutagaztetatik, laugarren belaunal-dia izanik.

ALDAKETAK140 urtetan asko aldatu dadena: gizartea, denda, zapatak,lanbidea… Dendak Errementarikaletik beste sarrera zeukan.Sukaldea ere bazeukan eta la-runbatetan eta astelehenetanbertan bazkaltzen zuten denek,denda itxi gabe, janari eta gana-du azoka horietara jende askoetortzen zelako. Bizimodu osoabertan egiten omen zuten. Ga-rai batean zapatak neurrira egi-ten ziren eta konponketa lanasko egiten ziren, zapatak ga-restiak eta kalitatekoak izatenzirelako, asko irauteko eginak.Gaur egun errazago aldatzen

Maria Isabel eta Maria Izaskun Gabirondok apirilean utziko dute lana, baina badute negozioarekin jarraituko duen norbait. JOSEBA URRETABIZKAIA

GIZARTEA TOLOSA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2018ko abenduaren 19a

dira eta oinetako pare ugari iza-ten dira etxeetan. Eskuz eginda-ko artisau lan horiek egitekolangile asko izaten zituzten Ga-birondon, hamabi izatera iri-tsiz, eta greba egitera iritsi zirelakontatzen dute familian. Haie-tako batzuk bere kontura jarriziren lanean.

EMAKUMEEKIN, BATEZ EREZapatak egitearena eta konpon-tzearena aspaldi bukatu zen etaazken hamarkadetan salmentanbakarrik aritu dira Gabirondo biahizpak. Oinetakoen estiloa, ko-lorea eta materiala ere asko alda-tu da. Aspaldiko oinetakoak ber-

dinak izaten ziren bi oinetarako,eskuina eta ezkerra bereizi gabe.Gaur egun gehienbat emakume-en zapatekin egiten dute lan,nahiz eta gizonezkoentzat erezerbait izan. Aspaldi utzi zituztenhaurren oinetakoak, lanerakokonplikatuagoak direlako. Kale-rako ere kirol oinetakoak askougaritu direla aitortzen dute bidendariek. Espainiako toki des-berdinetatik ekartzen zituzten le-hen bere salgaiak eta orain Euro-pako hainbat herrialdetatik ereekartzen dituzte.

Garai zailak bizi ditu merkata-ritzak. Batez ere, Leitzarango au-tobiaren eraikuntzarekin Nafa-

rroako bezeroen galera nabarituzuten Gabirondon. Gaur egunkonpetentzia izugarria dute den-da txikiek Interneteko salmenta-rekin eta zentro komertzial han-diekin. Hala ere, Tolosak merka-tal gune garrantzitsua izatenjarraitzen du, bezero fidelak di-tuzte Gabirondon eta saltzaileakgustura daude salmentekin. Ma-ria Isabel eta Maria Izaskun Gabi-rondok lana apirilean utzikodute, baina negozioarekin norkjarraituko duen aurkitu dute, gre-mioaren barruan gainera, eta za-pata-dendak zabalik jarraitukodu izena mantenduz. 140 urte-ren ondoren, katea ez da eten.

Page 6: TOLOSADENDARIK ZAHARRENA JOSEBA URRETABIZKAIA · sortzeko parte hartze prozesua lehen harria jartzera doa, lehen fasea ia osatuta. Joan den astean gune zabalaren azken bilkura izan

Natura etaartea uztartuz,jardunaldiakegingo dituzteAlkizanHernio-Gazume kontserbazio berezikoeremuak dituen aberastasunak ezagutzeraemateko helburuz antolatu dituzte saioak,Fagus Alkiza interpretazio zentroan

Jon Miranda Alkiza

Hernio-Gazumeko altxorrak eza-gutzeko guneak, bost urte beteditu. Urteurrenaren harira, hain-bat ekitaldi antolatu dira urteanzehar eta Natura&Artea jardunal-diak egingo dituzte, orain, urteaamaitzeko.Gipuzkoako kultura maparen

barruan kokatu den egitasmo ar-tistiko berria abiatu dute aurtenAlkizan: Sormenaren Kabia,artis-tentzako hausnarketarako, sor-menerako eta lanerako ekimena.Natura&Artea jardunaldietanSormenaren Kabiaren lehen eki-taldia nola gauzatu den eta artis-tek esperientzia nola bizi izan du-ten ezagutzera eman nahi dute.Unai Sorrarain bideogileak gertu-tik jarraitu du Kimia Kamvari etaTxiki Keixeta artisten lana etaikus-entzunezko batean bildu du.Etzi eskainiko dute lehen aldiz.Bide batez, Txiki Keixetak bere

lanak jarriko ditu ikusgai InazioUrruzola txakolindegian eta inau-gurazio ekitaldia bihar egingodute, 19:30ean.

Arri Zugarramurdi argazkilariaren lanak ikusgai izango dira Fagus Alkiza interpretazio zentroan, hilaren 28ra arte. ATARIA

«Hernio etaAlkizako guneainteresagarriagoada geologikoki,flyscha baino»

KOLDO NUÑEZGEOLOGOA

J.M. Alkiza

Argazki eta mapez lagundutaemango du hitzaldia KoldoNuñezek (Donostia, 1959); «de-

nontzako modukoa» izango delaaipatu du, «jende guztiak goza-tzeko modukoa». Noiz izan zenuen zuk lehen al-diz Hernio Gazume eremua-ren berri?Niretzat izugarrizko sorpresaizan da. Ezagutzen nuen inguru-nea, baina hitzaldia prestatzenhasi naizenean ikusi dut altxorpila bat dagoela. Ugaritasunhandia dago Alkiza inguruan. '150 milioi urteko kontuak'izenburua jarri diozu hitzal-diari. Zergatik?Alkiza inguruan badaude 230miloi urte dituzten harriak, etahortik gora, 80 miloi urteko ha-rriak topatu ditzakegu Herniokogailurrean. Horrek esan nahi du,Alkizatik Hernioko puntara, 150milioi urteko ibilbidea dagoela;150 milioi urteko historia dagoharrietan. Nik harri horietandauden istorio horiek kontatukoditut. Kostaldean ibili izan zara la-nean geologo gisa. ZumaiakoFlyschak sona handia du. Al-

deragarria da Hernio Gazumeeremuarekin?Niretzat askoz inportanteagoada Hernio eta Alkiza ingurukogeologia flyscha baino. Izen han-dia eman diogu Zumaiakoari,oso polita ikusten delako, bainaegiatan ez du horrenbesteko ga-rrantzirik. Toki askotan agertzendira gisa horretakoak. Askoz erebarietate eta altxor gehiago dau-de Hernio inguruan, kostan bai-no. Aitortu behar da, ordea, kos-tan errazago ikusten direla altxorhoriek. Bitxikeriak ere topatzen diraHernio Gazume eremuan. Bai, egia da, munduan bakarraden ilargi esnea deituriko forma-zio geologikoa agertzen da ber-tan. Bitxikeria da eta interesga-rria, baina ikuspegi geologikotikez du hainbesteko garrantzirik.Berdina gertatzen da Alkizakokuartzoarekin. Museo askotanaurki daitezke, politak direlako,oso gardenak direlako eta ondoeratuta daudelako. Baina bildu-mazaleen piezak dira horiek.

06 ANOETALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2018ko abenduaren 19a

NATURA&ARTEAAbenduaren 17tik 28ra

Fagus Alkizan.Himalaia: natura, gi-zakia eta kulturaargazki erakuske-ta Arri Zugarramurdi argazkilariareneskutik.

Abenduak 19, gaur

18:30.Alkiza&Hernio. 150 milioi ur-teko kontuakhitzaldia emango duKoldo Nuñez geologoak.

Abenduak 20, bihar

18:30.Baso-politika berria Gipuz-koarakohitzaldia emango dute IñakiAizpuru eta Aitziber Sarobe biolo-goek interpretazio zentroan.

Abenduak 21, ostirala

18:00.Unai Sorarrain bideogileakosatutako Sormenaren Kabia 2018ikus-entzunezkoaren estreinaldiaFagus Alkiza interpretazio zentroan.

Abenduak 22, larunbata

18:30.Herriko musika ikasleen Ga-bonetako emanaldi berezia, Shraba-ni Aranzabe musika irakasleak gida-tua.

Page 7: TOLOSADENDARIK ZAHARRENA JOSEBA URRETABIZKAIA · sortzeko parte hartze prozesua lehen harria jartzera doa, lehen fasea ia osatuta. Joan den astean gune zabalaren azken bilkura izan

Argazki tailerra,aurtengoberritasunaErredakzioa Amezketa

Eguberriei begira egitarau zaba-la prestatu dute Amezketan,Gaztelekuak zein Akelok gurasoelkarteak. Aurtengo berritasunaargazki tailerra izango da, 16 eta18 urte bitartekoei zuzendua be-reziki. Tailerra bi egunetan ze-har egingo da; lehena abendua-ren 29an eta hurrengoa urtarrila-ren 5ean, eta bakoitza hiruordukoa izango da. Tailerra guz-tiz dohainik izango da eta izenaeman nahi duenak abenduaren

www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2018ko abenduaren 19a GIZARTEA ALEGIALDEA 07

Ur saneamenduan etahornikuntzan, inbertsioakErredakzioaAmezketa/Bidania-Goiatz

Jose Ignacio Asensiok, Gipuzko-ako Foru Aldundiko Ingurume-neko eta Obra Hidraulikoetakodiputatuak, eta Olatz Peonek, Gi-puzkoako Ur Kontsortzioko le-hendakariak, lankidetza hitzar-men sinatu dute Gipuzkoako ha-maika udalerritan 10 milioieuroko azpiegitura hidraulikoe-tako obren finantzazioa batera

gauzatzeko, tartean Amezketaneta Bidania-Goiatzen. Inbertsiosorta berri hori, 2018-2022 aldiangauzatuko da. Foru aldundiakbere gain hartu du 5.000.000 eu-roko gastua, hau da, hitzarmenhonen xede den azpiegitura hi-draulikoaren inbertsio osoaren%50a. Hitzarmenak lau urtekoiraupena izango du eta beste lauurtez luzatu daiteke. Bidania-Goiazko saneamen-

duari dagokionez, proiektuak

EGITARAUAAbenduak 21, ostirala

19:00-22:00.Filma eta afari me-rienda Gaztelekuan, nerabeentzat.Afaria Gaztelekuak jarriko du.

Abenduak 24, astelehena

09:30. Zumadi eskolako haurrakUgartetik aterako dira Gabon kantakabesteko. 12:00etan, herriaren sa-rreran Olentzerorekin topo egingodute haurrek. 13:30ean, haurren-tzako bazkaria Zazpi Iturri elkartean.

Abenduak 26, asteazkena

09:45-14:15. Olaberriako Kartinge-ra irteera, nerabeentzat. Trenez jo-ango dira eta garraioa Gaztelekuakjarriko du. Prezioa, 15 euro.

Abenduak 27, osteguna

10:00-12:00. Ipuin kontalaria, hau-rrentzat, kultur etxeko aretoan. Ha-maiketakoa egingo da.

Abenduak 28, ostirala

10:00-13:00. Frontenis txapelketaLarrunarrin, nerabeentzat. Norberakerraketa eta pilota eramango ditu.

Abenduak 29, larunbata

10:00-13:00.Argazki tailerraren le-hen saioa, haur eskola zaharrean. 16urtetik gorakoentzat.

Urtarrilak 3, osteguna

16.30-18.30. Sukaldaritza tailerra,haurrentzat, haur eskola zaharrekogaztelekuan.

Urtarrilak 4, ostirala

08:30-16:30. Iruña Saltingera irtee-ra, nerabeentzat. Prezioa, 15 euro.Garraioak Gaztelekuak ordaindukodu. Bakoitzak bere hamaiketakoa,bazkaria eta, aukeran, merienda. 10.00-13.00 eta 16.30-18.30. Puz-garriak, haurrentzat, beheko fron-toian.

Urtarrilak 5, larunbata

10:00-13:00. Argazki tailerraren bi-garren saioa, haur eskola zaharrean.16 urtetik gorakoentzat.18:00. Errege magoen desfilea eli-zatik abiatuta. Larrunarri frontoianhartuko dituzte haurrak. Ondoren,txokolate jatea.

21a arte du aukera, 688 71 16 75 te-lefono zenbakira deituz [email protected]. Adin tarte horrentzako antola-

tu den lehen jarduera da argazkitailerrarena. Aurrera begira bes-te batzuk prestatzeko asmoadute Gaztelekutik. Bestalde,Eguberrietan, ohiko abenduaren24ko eta urtarrilaren 5eko ekital-diez gain, haurrentzako zein ne-rabeentzako hainbat jardueraprestatu dituzte, ostiral honeta-tik hasita.

Eskaintza zabala duteAlegian, EguberrietarakoErredakzioa Alegia

Alegiako Kultura Batzordeakprestatu duen Gabonetarakokultur egitaraua gaztaina jatea-rekin hasi zen igandean. Urtarri-

laren 5a bitartean askotarikoekintza ugari antolatu ditu adinguztietako herritarrei begira.Aurtengo berrikuntzetako batabenduaren 26an, 27an eta 28anegingo den zirku tailerra izango

da. 6 eta 18 urte bitarteko gazte-txoek Adunako Asvinenea zen-troan zirkuko diziplina ezberdi-nak ezagutzeko aukera dute. Ize-na eman nahi dutenek bihar artedute aukera kultur etxean.

hartzen ditu bi herrigune horienisuriak jasotzen dituzten kolek-torea, baita hondakin uren araz-tegi txiki bat ere. Inbertsioa2.250.000 eurokoa izango da.Amezketari dagokionez, sane-

amenduaren lehenengo faseahitzartu da. Fase horretan gauza-tuko dira Amezketako herrigu-nearen eta Ugarte auzoaren arte-an dauden isuriak jasotzekoobrak. Inbertsioa 2.000.000 eu-rokoa izango da.

EGITARAUAAbenduak 19, gaur

18:30. Loatzo musika eskolakoemanaldia Elizpe zinema aretoan.

Abenduak 23, igandea

18:30. Txintxarri txiki eta Txintxarriabesbatzen kontzertua, elizan.

Abenduak 24, astelehena

11:00.San Juan eskolako ikasleakabesten kaleetan zehar.16:30. Txintxarri Abesbatza kantariibiliko da kaleetan zehar.18:30. Olentzero eta Mari Domingi-ren etorrera, eskola aurretik hasita.

Abenduak 25, asteartea

11:15. Txintxarri Abesbatzak Egube-

rri eguneko meza nagusian abestu-ko du.

Abenduak 26, 27 eta 28

6-18 urte bitartekoentzat zirku tai-lerra Asvinenean (Aduna).

Abenduak 26 eta 27

Gabonetako pilota topaketen sail-kapenak, Elorri pilotalekuan.

Abenduak 29, larunbata

16:00. Gabonetako pilota topaketenfinalak Elorri pilotalekuan.

Abenduak 31, astelehena

16:00. IX. San Silvestre Krosa pla-zan.

19:00. Euskal preso eta iheslari zeinsenideen eskubideen alde lelopeanmanifestazioa, plazatik.

Urtarrilak 1, asteartea

11:15. Txintxarri Abesbatza kantuanmeza nagusian.12:15.Udal hautetsiek mandarinaketa intxaurrak banatuko dituzte pla-zan.

Urtarrilak 2 eta 3

Goizetan.Multikirola campusa. IturriZahar guraso elkarteak antolatuta.

Urtarrilak 5, larunbata

18:30. Errege magoen desfilea,Orendaingo bidetik abiatuta.

Page 8: TOLOSADENDARIK ZAHARRENA JOSEBA URRETABIZKAIA · sortzeko parte hartze prozesua lehen harria jartzera doa, lehen fasea ia osatuta. Joan den astean gune zabalaren azken bilkura izan

ASTEAZKENA 19AGENDA

Deialdiak

Zizurkil.Gabonetako apaingarrientailerra egingo dute birziklapena bul-tzatzeko asmoz, familia osoarentzat,Plazida Otaño liburutegian, 17:30ean.Alegia.Loatzoren Eguberritakoemanaldia, Elizpe zinean, 18:30ean.Aduna.Loatzoren Eguberritakoemanaldia, elizan, 18:30ean.Alkiza.Alkiza&Hernio. 150 milioi ur-teko kontuakhitzaldia, Fagus Alkizan,18:30ean.Abaltzisketa.Aralarri buruzko hitzal-dia, 20:00etan, Goibegi eraikinean,Joxean Mujika arkeologoarekin.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdekoberriak, Iker Ibarluzearekin eguraldia,Oskar Tenareki artearen txokoa, Ain-hoa Mendiluze Kale Kantoitiketa To-losaldea Garatzeneko Migrazio saila-ren tartea. 11:00-12:00. Eutsi goiari.Kirolak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.15:00. Playback Ataria.AdriannaGaultier DJaren musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea. 18:00-20:00. Goizeko onena. 20:00. (H)ari naizela.Imanol Artolak,Felixek, gidatutako bertso saioa.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik.16:30.Ur eta lur.17:30/21:30.Gaurkoan Tolosaldetik.22:00.Amaia Dj.22:30.Onein.23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

ZORION AGURRAK

Zorionak Anabel!

Presoak etxera, ya!!!

www.ataria.eusASTEARTEA, 2018KO ABENDUAK 18Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak,ezkontzak, jaioberriak...

Argazkia bi egun lehenago ekarri mesedez

www.ataria.eus • 107.6 fm

943 65 56 [email protected]

San Esteban 20Tolosa

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Edurne Bengo-etxea Aiestaran. Kale Nagusia, 7. Te-lefono zenbakia: 943 67 06 48.Gauekoa.Rosalia Morant Barber. Za-balarreta Lorategiak, 1. Telefono zen-bakia: 943 67 38 49.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Asteazkenean egural-dia zertxobait nahastuko da.Goietan aire hotzagoa sar-

tuko zaigu eta horrekin zaparradabatzuk sortuko dira. Zaparradak tar-tekatuak izango dira eta gehienbateguerdian edo arratsaldeko lehen or-duetan emango dira. Zaparradahauek tarteka mardulak izango dira.Gau partean giroa lasaitu egingo da.Mendebal-hego/mendebaldekohaizea ibiliko da. Tenperaturak zer-txobait jaitsi eta 10-12 gradutanerrendituko dira.ihar, eguna 00

Bihar.Eguraldiak hoberaegingo du berriz ere. Hego-haizearen eraginpean jarrai-

tuko dugu eta horrekin hotzik ezdugu pasako, non eguneko erdiko or-duetan tenperaturak zertxobait igoeta 12-14 gradu bitartean kokatukozaizkigun. Zeruari dagokionez, hodeibatzuk ikusiko ditugu, baina ez duteeuririk utziko eta giro atsegina izangodugu.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.