LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2019. 3. 21. · LEHEN HEZKUNTZA Lehen Hezkuntzako 3....

24
LEHEN HEZKUNTZA Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da. Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du: TESTUA ETA EDIZIOA Nerea Atxega Zubikarai Mar García González IRUDIAK Jorge Arranz Digitalartis Eduardo Leal Quino Marín José Luis Navarro Marcelo Pérez Dina Sánchez Bartolomé Seguí PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Ainhoa Basterretxea Llona Lourdes Etxebarria Orella LEHEN HEZKUNTZAKO EDIZIO-ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira. Gizarte Zientziak 3

Transcript of LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2019. 3. 21. · LEHEN HEZKUNTZA Lehen Hezkuntzako 3....

  • LEH

    EN

    HEZ

    KU

    NTZ

    ALehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.

    Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:

    TESTUA ETA EDIZIOA Nerea Atxega Zubikarai Mar García González

    IRUDIAK Jorge Arranz Digitalartis Eduardo Leal Quino Marín José Luis Navarro Marcelo Pérez Dina Sánchez Bartolomé Seguí

    PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Ainhoa Basterretxea Llona Lourdes Etxebarria Orella

    LEHEN HEZKUNTZAKO EDIZIO-ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOAJoseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero

    Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.

    Gizarte Zientziak3

  • EGITEN JAKIN

    zurekinProiektuaren aurkezpena

    Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.

    Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.

    Komunikazio-trebetasunak

    Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:

    – Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.

    – Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.

    – Idazteko gogoz. Idazmena.

    Pentsamendu-abileziak

    Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:

    – Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.

    – Informazioa barneratzea eta gogoratzea.

    – Ezagutzak elkarrekin lotzea.

    Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta kapela urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.

    Adimen emozionala

    Emozioen hezkuntza ezinbestekoa da ikasleak osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:

    – Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.

    – Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.

    – Emozioak adieraztea.

    – Gizarte-trebetasunak eta enpatia.

    Proiektu honetan, kapela gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.

    3

  • Sormena

    Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:

    – Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.

    – Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.

    Proiektu honetako materialetan, kapela berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.

    Lan kooperatiboa

    Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:

    – Bikoteak.

    – Taldetxoak.

    – Ikastalde osoa.

    Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.

    Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.

    Ikaskuntzaren autorregulazioa

    Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.

    Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.

    Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.

    4

  • Has gaitezen! ............................................................ 9

    1. unitatea. Ura eta airea behar ditugu ................. 13

    2. unitatea. Inguruan ditugun paisaiak ................. 31

    Elkarlanean ............................................................. 50

    MiniLab .................................................................. 52

    3. unitatea. Gure bizilekua .................................... 53

    4. unitatea. Zertan egiten dute lan pertsonek? ..... 69

    Elkarlanean ............................................................. 88

    MiniLab .................................................................. 90

    5. unitatea. Lurra, planeta paregabea ................... 91

    6. unitatea. Iraganaren detektibeak gara ............ 105

    Elkarlanean ........................................................... 122

    MiniLab ................................................................ 124

    Orain ingelesez ..................................................... 126

    Aurkibidea

    5

  • Edukien taula

    Unitateak Informazioa eta jarduerak

    Has gaitezen! Nola irudikatzen da Lurra?

    Orientatzen jakitea

    1. Ura eta airea behar ditugu Nolakoa da ura? Uraren zikloa Airez inguratuta gaude

    2. Inguruan ditugun paisaiak Paisaien berri jakingo dugu

    Honelakoak dira kostaldeko erliebeak

    Honelakoak dira barnealdeko erliebeak

    Elkarlanean. 1. hiruhilekoa

    1-2-4 teknika: Paisaiak zaintzeko konponbideak proposatuko ditugu

    MiniLab Biragailu bat egingo dut

    3. Gure bizilekua Honelakoak dira herriak

    Honelakoak dira hiriak

    Udalerriaren gobernua

    4. Zertan egiten dute lan pertsonek?

    Naturan lan egitea Fabriketan eta lantegietan lan egitea

    Nolakoa da industria?

    Elkarlanean. 2. hiruhilekoa

    Buru zenbakidunak bat eginik: Herrietako eta hirietako bizimoduari buruzko iritzia adostuko dugu

    MiniLab Mintegi bat prestatuko dut

    5. Lurra, planeta paregabea Lurra, eguzki-sistemako planeta bat

    Lurra mugitu egiten da

    Nolakoa da Lurra?

    6. Iraganaren detektibeak gara

    Nola ikertzen dugu iragana?

    Denbora neurtzea Iraganeko oroitzapenak gordetzen ditugu

    Elkarlanean. 3. hiruhilekoa

    Elkarrekin irakurri: Aurkikuntza historiko bat komentatuko dugu

    MiniLab Teleskopio bat egingo dut

    Orain ingelesez

    6

  • Informazioa eta jarduerak Irakurtzeko gogoz Egiten jakin

    Fenomeno atmosferikoak

    Eguraldia eta klima ez dira gauza bera

    Zaindu dezagun atmosfera!

    Nola heltzen da ura etxeetara?

    Urarekin esperimentu bat egingo dut

    Nola adierazten da erliebea mapetan?

    Ura paisaietan Honelakoak dira ibaiak

    Munduko lekurik ederrena

    Ibai baten ibilbidea deskribatuko dut

    Udal-zerbitzuak Segurtasunez zirkulatzea

    Haurren eskubideak Herri edo hiri baten planoa interpretatuko dut

    Zerbitzuetan lan egitea

    Erostea eta saltzea

    Garraioa eta turismoa

    Bizitzak salbatzen dituen deia

    Ebakuazio-plan bat

    Industria-prozesu baten eskema egingo dut

    Ilargiaren aldeak Espazioaren esplorazioa

    Eguzki-sistemaren eredu bat egingo dut

    Historiaurretik gazteluen garaira

    Gazteluen garaitik gaur egun arte

    Ekain, gizadiaren ondarea

    Argazkietatik informazioa lortuko dut

    Unitateak Informazioa eta jarduerak

    Has gaitezen! Nola irudikatzen da Lurra?

    Orientatzen jakitea

    1. Ura eta airea behar ditugu Nolakoa da ura? Uraren zikloa Airez inguratuta gaude

    2. Inguruan ditugun paisaiak Paisaien berri jakingo dugu

    Honelakoak dira kostaldeko erliebeak

    Honelakoak dira barnealdeko erliebeak

    Elkarlanean. 1. hiruhilekoa

    1-2-4 teknika: Paisaiak zaintzeko konponbideak proposatuko ditugu

    MiniLab Biragailu bat egingo dut

    3. Gure bizilekua Honelakoak dira herriak

    Honelakoak dira hiriak

    Udalerriaren gobernua

    4. Zertan egiten dute lan pertsonek?

    Naturan lan egitea Fabriketan eta lantegietan lan egitea

    Nolakoa da industria?

    Elkarlanean. 2. hiruhilekoa

    Buru zenbakidunak bat eginik: Herrietako eta hirietako bizimoduari buruzko iritzia adostuko dugu

    MiniLab Mintegi bat prestatuko dut

    5. Lurra, planeta paregabea Lurra, eguzki-sistemako planeta bat

    Lurra mugitu egiten da

    Nolakoa da Lurra?

    6. Iraganaren detektibeak gara

    Nola ikertzen dugu iragana?

    Denbora neurtzea Iraganeko oroitzapenak gordetzen ditugu

    Elkarlanean. 3. hiruhilekoa

    Elkarrekin irakurri: Aurkikuntza historiko bat komentatuko dugu

    MiniLab Teleskopio bat egingo dut

    Orain ingelesez

    7

  • Liburuan erabili diren ikurrak

    Koloretako kapelak

    Ikur honek adierazten du jarduera horiek ikaskidearekin egin beharko dituzula.

    Jarduera horiek egiteko, talde-lanean jardun beharko duzu.

    Pentsamenduaren kapela da. Hausnartzeko eta ondorioak ateratzeko jantziko duzu.

    Sormenaren kapela da. Kapela horrekin zure irudimena baliatuko duzu, ideia originalak proposatzeko.

    Emozioen kapela da. Zer sentitzen duzun adierazteko eta besteen lekuan jartzeko erabiliko duzu.

    PENTSAMENDUA

    SORMENA

    EMOZIOAK

    8

  • Zertan ari dira argazkiko haurrak? Non daude? Zure ustez, zer urtaro da?

    Zer gauza egin dituzu zuk uda honetan? Egon al zara argazkikoa bezalako lekuren batean?

    Nola sentitzen zara naturan zaudenean?

    Zertarako eramango zenuke mapa bat txango batean?

    Has gaitezen!

    9

  • Has gaitezen!Nola irudikatzen da Lurra?

    Lur-globoa

    Lurra esfera batean adierazten du, hori baita Lurraren forma.

    OZEANOBAREA

    OZEANOATLANTIKOA

    OZEANO ARTIKOA

    OZEANOBAREA

    INDIAKOOZEANOA

    OZEANO ANTARTIKOA

    ekuatorea

    898545_00_p10_planisferio �sico

    Lurra gure planeta da, eta hobeto aztertzeko, irudi bidez adierazi behar dugu. Lur-globoak eta mapak horixe dira: gure planeta tamaina txikiagoan adierazten duten irudiak.

    1 Idatzi koadernoan ea esaldi hauek lur-globoari buruzkoak, mapari buruzkoak edo biei buruzkoak diren.

    • Lurreko kontinenteak eta ozeanoak non dauden erakusten du.

    • Lurraren benetako formaren antzekoa da.

    • Kontinente guztiak aldi berean ikus daitezke.

    • Bidaiatzean, errazago eraman daiteke.

    2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Azaldu Lurra adierazteko modu bakoitzaren alde onak eta alde txarrak. Adibidez:

    Alde onak: bidaia bat egitean, mapa eramatea praktikoagoa da.

    JARDUERAK

    1. Mapamundia.

    Ekuatorea Lurra bitan zatitzen duen irudizko lerro bat da. Zati bat ipar hemisferioa da, eta bestea, hego hemisferioa.

    Mapa

    Lurraren gainazala plano batean adierazten du.

    Lurrak esfera forma du, baina mahai baten gainean zabaldu eta luzatuko bagenu, mapa bat lortuko genuke.

    Ipar poloa

    Hego poloa

    10

  • Has gaitezen!

    Mapa guztiak ez dira berdinakMapek Lurraren gainazal osoa adierazten duten, edo zati bat. Lurraren gainazal guztia erakusten badute, planisferio edo mapamundi esaten zaie. (1)

    Villa de Mazo

    Tijarafe

    Tazacorte

    Santa Cruzde La Palma

    San Andrésy Sauces

    PuntallanaPuntagorda

    ElPaso

    Garafía

    Fuencalientede La Palma

    Breña Baja

    Barlovento

    Breña Alta

    Los Llanosde Aridane

    O Z E A N OAT L A N T I K O A

    644537_U03_p007_h2_político La Palma

    LA PALMA

    Roque de losMuchachos

    2.428 m

    Santa Cruzde La Palma

    Caldera deTaburiente

    Fuencaliente lurmuturra

    Rabisca lurmuturra

    Cumbre Vieja1.945 m

    Teneguía sumendia439 m

    OZEANOATLANTIKOA

    644537_U03_p07_h1_relieve La Palma

    LA PALMA

    ba

    rran

    koa

    Las A

    ngus

    tias barran koa

    Los No gales

    Mapa fisikoek naturaren elementuak erakusten dituzte: mendiak, ordokiak, ibaiak, lurmuturrak…

    Erliebearen altuera desberdinak adierazteko, koloreak erabiltzen dira.

    Mapa politikoek entitate politikoak erakusten dituzte: herrialdeak, autonomia-erkidegoak, hiriak…

    Haien kokapenaren, formaren, tamainaren eta mugen berri ematen dute.

    Gai jakinei buruzko mapek lurralde baten alderdi jakin bat erakusten dute, koloreen edo ikurren bidez.

    Esaterako, eguraldia, biztanle kopurua, landaredia…

    3 Begiratu mapari eta erantzun zure koadernoan.

    • Planisferio bat al da? Zergatik dakizu?

    • Zer mapa mota da, fisikoa, politikoa edo gai jakin batekoa? Zergatik?

    JARDUERAK

    G A Z T E L AE T A

    L E O N

    B I Z K A I A

    A R A B A

    Gasteiz

    E R R I O X A

    N A F A R R O A K OF O R U

    E R K I D E G O A

    Bilbo

    Donostia

    G I P U Z K O A

    464976_05_p70_politico_PVasco

    FRANTZIA

    I

    H

    EM

    Kantauri itsasoa

    11

  • Orientatzen jakitea

    Eguzkia non dagoen ikustea

    Eguzkia ekialdetik irten eta mendebaldetik sartzen da. Beraz, orientatu behar baduzu, egin hau:

    Mapetan, haize-arrosak puntu kardinalak adierazten ditu: iparraldea, hegoaldea, ekialdea eta mendebaldea. Horixe jakin behar dugu orientatzeko: puntu kardinalak non dauden.

    Baina, maparik ez badugu eta orientatu behar badugu, badaude beste modu batzuk.

    1 HITZ EGITEKO GOGOZ. Esan ikaskideei ea tresna horiek aurretik ezagutzen zenituen eta zertarako erabili dituzun.

    JARDUERAK

    Eguna argitzean, eskuineko eskua Eguzkirantz luzatzen baduzu, ekialdea seinalatuko duzu.

    Hegoaldea atzean izango duzu.

    Aurrean, iparraldea izango duzu.

    Mendebaldea ezkerraldean izango duzu.

    Iparrorratz edo GPS batean begiratzea

    Iparrorratzak erlojuen antzeko tresnak dira, baina zenbakien ordez, puntu kardinalak dituzte. Iparrorratzen orratzak iparraldea seinalatzen du beti.

    GPS izeneko sistemak zehatz-mehatz adierazten digu non gauden.

    FALTA FOTO

    I

    M H

    E

    I

    H

    EM

    12

  • Hitz egiteko gogoz

    Zertan ari da argazkiko mutila?

    Jolastu al zara inoiz xaboi-burbuilekin? Gustatzen al zaizu? Zergatik?

    Zer behar da ur-burbuilak egiteko? Zer gertatzen da ur-burbuila bat ukitzean?

    Ura eta airea behar ditugu

    1

    EGITEN JAKIN

    Urarekin esperimentu bat egitea

    13

  • Uraren egoerakUra hiru era desberdinetan egon daiteke. Era horiei egoera esaten zaie.

    Nolakoa da ura?

    • Ur-lurruna da. Ur-lurruna aireko gas bat da, eta ez dugu ikusten.

    • Ez du berezko formarik.

    • Izotza, elurra eta txingorra dira.

    • Forma jakin bat du, adibidez izotz-koskorrak.

    • Edateko, garbitzeko, igeri egiteko, ureztatzeko... erabiltzen dugun ura da.

    • Ez du berezko formarik. Zer leku edo ontzitan dagoen, forma hori hartzen du.

    Ura likido-egoeran

    Ura solido-egoeran

    Ura gas-egoeran

    Egin horma-irudi bat izenburu hau jarrita: Ura altxorra da. Erakutsi zertarako erabiltzen duten ura pertsonek, landareek eta animaliek.

    SORMENA

    Ura zaintzen dugu!

    Edateko ur geza urria da. Horregatik, arduraz erabili behar dugu:

    • Ura aurrezteko moduak dira, esaterako, txorrota ixtea hortzak eskuilatu bitartean, edo dutxatzea, bainatu ordez.

    • Ura garbi edukitzeko, berriz, ez da zaborrik edo hondakinik bota behar uretara. Gainera, erabilitako ura araztu egin behar da, ur horiek ibaiak eta itsasoak ez kutsatzeko.

    GEHIAGO JAKITEKO

    14

  • 1

    Ura egoeraz aldatzen daUra egoera batetik bestera aldatzen da, ha-ren tenperatura aldatzen denean.

    Lau egoera-aldaketa daude: urtzea, lurrun-tzea, kondentsatzea eta solidotzea.

    AURRERA NOA! 1. eta 7. jarduerak

    1 Osatu taula, adibide batzuk jarriz.

    2 BALIOAK. Batzuen ustez, itsasora zaborra botatzeak ez du garrantzi handirik, itsasoa handia delako eta ur gazia duelako. Ados al zaudete?

    Ura likido-egoeran …

    Ura solido-egoeran …

    Ura gas-egoeran …

    JARDUERAK

    Ura hiru egoeratan egon daiteke: likido-egoeran, solido-egoeran eta gas-egoeran. Ura egoera batetik bestera aldatzen da, haren tenperatura aldatzen bada.

    BEHATU ETA AURKITU

    • Zer egoera-aldaketa gertatzen da ur likidoa hozten baduzu?

    • Eta ur solidoa berotzen baduzu?

    Urtzea: Solido-egoeratik likido-egoerara aldatzea da.

    Solidotzea: Likido-egoeratik solido-egoerara aldatzea da.

    Kondentsatzea: Gas-egoeratik likido-egoerara aldatzea da.

    Lurruntzea: Likido-egoeratik gas-egoerara aldatzea da.

    Izotza Ur likidoa Ur-lurruna

    15

  • Naturan, urak bidaia zirkular handia egiten du, eta hor, egoeraz aldatzen da askotan. Bidaia hori uraren zikloa da eta lau fase ditu: (1)

    Uraren zikloa

    Uraren zikloa urak leku batetik bestera egiten duen ibilbidea da. Ibilbide horretan, ura egoeraz aldatzen da.

    1 Lurrunketa

    • Eguzkiak itsasoko, ibaietako eta aintziretako ura berotzen du.

    • Ur likidoaren zati bat lurrundu egiten da; hau da, lurrun bihurtzen da eta airera joaten da.

    2 Kondentsazioa

    • Ur-lurrunak gorantz egiten du, hoztu eta kondentsatu egiten da, eta ur tantatxoak eratzen dira. Ur tanta horiekin sortzen dira hodeiak.

    • Haizeak leku batetik bestera eramaten ditu hodeiak.

    3 Prezipitazioa

    • Hodeietako tantatxoak elkartuta tanta handiagoak eratzen badira, tanta horiek pisu handiagoa dute eta prezipitazioa gertatzen da.

    • Lurrera erortzen dira, euri, txingor edo elur moduan.

    4 Itzulera

    • Erortzen den uraren zati bat ibaietara iristen da. Ibaiek ur hori itsasora eramaten dute berriro.

    • Uraren beste zati bat harkaitzen arrailetatik sartzen da. Hala sortzen dira lurpeko urak.

    16

  • 1

    BEHATU ETA AURKITU

    • Begiratu marrazkiari. Naturan, zer lekutan lurrundu daiteke ura?

    • Non metatzen da elur moduan erortzen den ura?

    • Nola itzultzen da itsasora prezipitazioetako ura?

    • Zertarako balio du irudian ageri den putzuak?

    1. Uraren zikloa naturan.

    1 Lurrunketa

    4 Itzulera

    2 Kondentsazioa

    3 Prezipitazioa

    1 Egin uraren zikloarekin lotutako esperimentuak.

    • Egun eguzkitsu batean, jarri urez betetako edalontzi bat leiho batean.

    • Ordu batzuk geroago, ikusi zer gertatu den. Idatzi testu bat hori azaltzeko.

    2 Gerta al daitezke uraren zikloaren lau faseak beste ordena batean? Zergatik?

    JARDUERAK

    Lurpeko urak

    Itsasoa

    Ibaia

    Hodeiak

    AURRERA NOA! 10. jarduera 17

  • Izaki bizidunok airea arnasteko behar dugu, bai eta beste gauza batzuetarako ere:

    • Aireari esker egin dezakete hegan zenbait animaliak eta gailuk; adibidez, jausgailuek.

    • Soinuak airean zehar hedatu eta gure be-larrietara heltzen dira.

    • Oxigenoa ezinbestekoa da materialek su hartzeko.

    Nolakoa da airea?Aireak ez du kolorerik eta zaporerik, baina beste propietate batzuk ditu:

    Airea beharrezkoa daAirea bizitzeko funtsezkoak diren gas batzuen nahastea da. Hauek dira garrantzitsuenak:

    Airez inguratuta gaude

    Pisua du

    Baloi batek pisu handiagoa du puztuta.

    Lekua hartzen du

    Ura botilan sartzeko, aireak atera egin behar du.

    Ez du formarik

    Aireak puxikaren forma hartzen du.

    BEHATU ETA AURKITU

    • Forma bera al du puxikak puztuta eta puztu gabe? Zergatik?

    • Zer forma hartu ditu puxikak?

    Oxigenoa. Izaki bizidunok arnasteko behar dugu.

    Nitrogenoa. Aireko gasik ugariena da.

    Beste gas batzuk:

    • Karbono dioxidoa. Izaki bizidunok sortzen dugu arnastean. Autoen kean, lantegietan, suteetan...ere badago.

    • Ur-lurruna. Ura da, gas-egoeran.

    18

  • 1

    AURRERA NOA! 8. jarduera

    1 IDAZTEKO GOGOZ. Aipatu aireko gas garrantzitsuenak. Idatzi gas bakoitzaren ezaugarri bat.

    2 Zer gertatzen da piztuta dagoen kandela bat edalontzi batekin estaltzen badugu? Zergatik?

    3 Azaldu zer den atmosfera, zer geruza dituen eta zergatik den garrantzitsua.

    Airea gasen konbinazioa da. Atmosfera Lurra inguratzen duten gasen geruza da.

    Atmosferak Lurra inguratzen duLurraren inguruan geruza bat dago, gasez osatua. Geruza hori atmosfera da eta gure planeta babesten du. Izan ere, atmosferari esker, gauez ez du hotz handiegirik egiten, ezta egunez bero handiegirik ere.

    Atmosferak zenbait geruza ditu: troposfera eta estratosfera.

    Lurraren gainazaletik gertuen dagoen geruza da, eta hor gertatzen dira fenomeno atmosferikoak.

    Geruza altuenetan ez dago ia oxigenorik. Hor dago ozono-geruza, eguzki-izpietatik babesten gaituen geruza.

    Troposfera

    Estratosfera

    JARDUERAK

    19

  • Brisa oso haize leuna da. Haizetea haize indartsua da.

    Urakana oso haize indar-tsua da.

    Fenomeno atmosferikoak atmosferan gertatzen diren gertakari natura-lak dira. Zenbait motatako fenomeno atmosferiko daude:

    Fenomeno atmosferikoak

    Haizea

    Mugitzen den airea da. Intentsitatearen arabera, zenbait haize mota daude:

    Prezipitazioak

    Hodeietatik erortzen den ura da. Zenbait modutan eror daiteke:

    Tanta likido moduan eror-tzen bada, euria da.

    Izotz maluta moduan eror-tzen bada, elurra da.

    Izotz-bola moduan erortzen bada, txingorra da.

    Ekaitzak

    Deskarga elek-trikoak izaten di-tuzte: tximistak. Sortzen den ar-giari tximistargi esaten zaio, eta soinuari trumoi.

    Ostadarra

    Eguzkiaren ar-giak ur tantak zeharka tzean eratzen da.

    20

  • 1

    Nola eratzen dira hodeiak?Hodeiak ere fenomeno atmosferiko bat dira. Honela eratzen dira:

    • Eguzkiak berotzen duenean, itsaso, ibai eta aintziretako uraren zati bat lurrundu egiten da.

    • Hala, ur-lurruna airera pasatzen da.

    • Tenperatura jaistean, lurruna kondentsatu egi-ten da ur tanta txikitan. Ur tanta horiek elkar-tzen direnean, hodeiak eratzen dira.

    Zenbait tamaina eta formatako hodeiak daude:

    AURRERA NOA! 4., 5., 6. eta 11. jarduerak

    1 Kopiatu eskema koadernoan eta osatu.

    2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Azaldu nola eratzen diren hodeiak.

    JARDUERAK

    Hodei gris eta irregularrek euria ekar dezakete.

    Hodei altuek, pintzelkada zurien itxurakoek, oro har, ez dute euririk botatzen.

    Kotoi-itxurako hodei zuriak eguraldi epeleko egunetan ikusten dira.

    Fenomeno atmosferikoak atmosferan gertatzen diren gertakari naturalak dira. Hauek dira, besteak beste: haizea, prezipitazioak, ekaitzak eta ostadarra.

    … … …

    Fenomeno atmosferikoak

    … …… …… …

    … …

    BEHATU ETA AURKITU

    • Begiratu 20. orrialdean haizearen irudiei. Noranzko berean jotzen al du argazki guztietan?

    • Deskribatu nolakoa den ostadarra.

    • Behatu gaurko zeruari. Ba al dago hodeirik? Ba al dute argazkietako hodeien antzik?

    21

  • 1

    1 Azaldu zer diren ur geza eta edateko ura. Eman hiru adibide, edateko ura beharrezkoa dutenak.

    2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Ordenatu urrats hauek, eta azaldu nola heltzen den ura gure etxeetaraino.

    • Ura metatu.

    • Ura etxeetaraino banatu.

    • Ura edateko on bihurtu.

    3 Pentsatu ura nola aurreztu daitekeen eskolan, eta idatzi.

    4 BALIOAK. Zer esango zenioke zabor hori ibaira bota duen pertsonari?

    IRAKURTZEKO GOGOZ

    Nola heltzen da ura etxeetara?

    Ura gure etxeetaraino iristeko, zenbait instalazio eraiki behar dira.

    Erabiltzen dugun ura batez ere ibaietatik hartzen dugu. Urtegietan biltzen da (A) eta hodi-sare baten bidez instalazio batzuetaraino eramaten da (B). Hor, edateko ona izateko prestatzen dute; hau da, gizakiok edateko modukoa izateko.

    Instalazio horietan ezpurutasunak kentzen zaizkio urari, eta kloro kantitate txiki bat gehitzen zaio. Handik, hodien bidez, etxeetaraino eramaten da (C). Hala, txorrota irekitzen dugunean, ur garbia ateratzen da.

    Erabili ondoren, ura estoldetara joaten da, eta, handik, araztegi batera (D). Araztegian, ura iragazi, garbitu eta ibaietara itzultzen da (E).

    B

    A

    E

    D

    C

    26

  • EGITEN JAKIN

    1 Bete bi edalontzi urez: bat ur hotzeko txorrotatik eta bestea ur beroko txorrotatik. (A)

    2 Sartu bi izotz-koskor edalontzi bakoitzean eta jarri kronometroa martxan. (B)

    3 Kopiatu taula hau koadernoan, eta idatzi zenbat denbora behar duen edalontzi bakoitzeko izotz-koskorrak erabat urtzeko.

    fUr

    berotanUr

    hotzetan

    Izotzak urtzeko behar duen denbora

    … …

    4 Atera ondorioak.

    • Bi kasuetan, izotz-koskorrak urtu egin dira. Zergatik?

    • Zer-nolako eragina du tenperaturak izotzak urtzeko behar duen denboran?

    • Zer egoera-aldaketa izan du urak?

    5 HITZ EGITEKO GOGOZ. Orain, pentsatu beste esperimentu bat, aurrekoaren antzekoa, eta ikusi ea edalontzian jartzen duzuen izotz kantitateak zerikusirik duen urtzeko behar duen denborarekin. Azaldu zuen ideia gelakideei.

    Urarekin esperimentu bat egingo dut

    Esperimentuen bidez, naturak nola funtzionatzen duen jakin dezakegu.

    Hauek beharko dituzu:

    • Bi edalontzi handi.

    • Ur hotza.

    • Ur beroa.

    • Izotz-koskorrak.

    • Kronometro bat.

    A

    B

    Esperimentuaren helburua:

    Izotzak urtzeko behar duen denboran, tenperaturak zer-nolako eragina duen jakitea.

    1

    27

  • AURRERA NOA!

    9 BALIOAK. Idatzi zuen herriko edo hiriko alkatearentzako gutun bat. Proposatu atmosferaren kutsadura murrizteko neurriak; esaterako, zuhaitz gehiago landatzea eta autorik gabeko egun bat antolatzea.

    10 HITZ EGITEKO GOGOZ. Deskribatu uraren zikloa.

    11 Lander, Iñaki, Ane eta Paula txango bat prestatzen ari dira, baina jarduera desberdinak egin nahi dituzte batzuek eta besteek. Zer eguraldi gomendatuko zeniokete bakoitzari, beren jarduerak egin ahal izateko?

    • Landerrek igeri egin nahi du itsasoan.

    • Iñakik nahiago du kometekin ibili.

    • Paulak eta Anek bizikletaz ibili nahi dute.

    8 Idatzi zertarako balio duen aireak kasu bakoitzean.

    IKASITAKOA. Erantzun koadernoan.

    Zer hitz berri ikasi dituzu?

    Ba al dakizu azaltzen zergatik diren garrantzitsuak airea eta ura, bizia egon dadin?

    Zer egin dezakezu hobeto zure lanean?

    Jarri nota unitate honetan egin duzun lanari.

    CA B

    30