HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

28
Natura Zientziak 2 LEHEN HEZKUNTZA Lehen Hezkuntzako 2. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da. Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du: TESTUA Belén Álvarez Garrido Juan Ignacio Medina Crespo Ana Piqueres Fernández IRUDIAK Juanjo Barco, Jordi Baeza, José Zazo, José Santos, Eduardo Leal EDIZIOA Belén Álvarez Garrido Ana Piqueres Fernández EDIZIOAREN ZUZENDARITZA Juan Ignacio Medina Crespo PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Ainhoa Basterretxea Llona Antonio Brandi Fernández LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIO EDITORIALA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.

Transcript of HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Page 1: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Natura Zientziak2 LE

HEN

H

EZK

UN

TZA

Lehen Hezkuntzako 2. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.

Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku

hartu du:

TESTUABelén Álvarez GarridoJuan Ignacio Medina CrespoAna Piqueres Fernández

IRUDIAKJuanjo Barco, Jordi Baeza, José Zazo, José Santos, Eduardo Leal

EDIZIOABelén Álvarez GarridoAna Piqueres Fernández

EDIZIOAREN ZUZENDARITZAJuan Ignacio Medina Crespo

PROIEKTUAREN ZUZENDARITZAAinhoa Basterretxea LlonaAntonio Brandi Fernández

LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIO EDITORIALAJoseba Santxo UriarteMaite López-Sáez Rodríguez-Piñero

Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuanbertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak,eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoanegin beharrekoen ereduak baino ez dira.

Page 2: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

2

Page 3: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

EGITEN JAKIN

zurekinProiektuaren aurkezpena

Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.

Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.

Komunikazio-trebetasunak

Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:

– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.

– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.

– Idazteko gogoz. Idazmena.

Pentsamendu-abileziak

Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:

– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.

– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.

– Ezagutzak elkarrekin lotzea.

Estrategia eta errutina horiek barneratzea

lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta kapela urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.

Adimen emozionala

Emozioen hezkuntza ezinbestekoa da ikasleak osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:

– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.

– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.

– Emozioak adieraztea.

– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.

Proiektu honetan, kapela gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.

3

Page 4: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Sormena

Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:

– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.

– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.

Proiektu honetako materialetan, kapela berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.

Lan kooperatiboa

Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:

– Bikoteak.

– Taldetxoak.

– Ikastalde osoa.

Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.

Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.

Ikaskuntzaren autorregulazioa

Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.

Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.

Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.

4

Page 5: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Has gaitezen! ............................................................ 9

1. unitatea. Nire gorputza ezagutzen .................... 13

2. unitatea. Osasuntsu egon nahi dugu ................. 27

Elkarlanean ............................................................. 40

Minilab ................................................................... 42

3. unitatea. Landareak ezagutzen ......................... 43

4. unitatea. Animaliak ezagutzen .......................... 57

Elkarlanean ............................................................. 72

Minilab ................................................................... 74

5. unitatea. Inguruan dugun mundua ................... 75

6. unitatea. Asmatzaileak gara .............................. 87

Elkarlanean ........................................................... 102

Minilab ................................................................. 104

Ikasturtea amaitzeko ............................................. 106

Zientzietako albuma ............................................. 108

Orain ingelesez ..................................................... 110

Aurkibidea

5

Page 6: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Edukien taula

Unitateak Informazioa eta edukiak

Has gaitezen! • Zergatik gara desberdinak?

• Zergatik gara berdinak?

• Elkarrekin lanean eta ondo pasatzen

1. Nire gorputza ezagutzen

• Nolakoa da gure gorputza?

• Nola funtzionatzen du gure gorputzak?

• Arnastu beharra dugu

2. Osasuntsu egon nahi dugu

• Zer da osasuntsu egotea? • Gure osasuna zaintzen

• Elikadura osasungarria

Elkarlanean Arkatzak erdira. Menu osasungarriak prestatuko ditugu

Minilab Ariketa fisikoa egingo dugu

3. Landareak ezagutzen

• Landareak izaki bizidunak dira

• Nolakoak dira landareak?

• Loreak

4. Animaliak ezagutzen

• Nola elikatzen dira animaliak?

• Animalia ornodunak eta ornogabeak

• Ugaztunak eta hegaztiak

Elkarlanean Orri birakaria. Animaliak babestuko ditugu

Minilab Animalia birziklatuak

5. Inguruan dugun mundua

• Ura aldatu egiten da • Nahasteak edonon • Materialak eta haien propietateak

6. Asmatzaileak gara • Zergatik asmatzen ditugu makinak?

• Nolakoak dira makinak?

• Nola funtzionatzen dute makinek?

Elkarlanean 1-2-4. Lanabes egokiak aukeratuko ditugu

Minilab Makina bat eraikiko dugu

6

Page 7: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Irakurtzeko gogoz Egiten jakin

• Honelakoa da gure eskeletoa

• Giharrak eta mugimendua

• Lehenengo eskola-eguna • Erradiografian hezurrak identifikatuko ditut

• Istripurik ez izateko neurriak

• Oso osasungarriak • Elikadurari buruzko galdetegi bat beteko dut

• Landare motak • Landareak naturan • Erein ditzagun ezkurrak! • Landare bat aztertu eta deskribatuko dut

• Narrastiak, anfibioak eta arrainak

• Animalia ornogabeak • Mehatxu handia animalientzat

• Animalien oinatzak identifikatuko ditut

• Energia behar dugu

• Ez oxidatu, mesedez! • Birziklatzen ikasiko dut

• Ordenagailuak ezagutzen

• Kontuz zaratarekin • Makinak aldatuz doaz • Makina batek nola funtzionatzen duen azalduko dut

7

Page 8: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Liburuan erabili diren ikurrak

Koloretako kapelak

Ikur honek adierazten du jarduera horiek zure ikaskidearekin egin beharko dituzula.

Jarduera horiek egiteko, talde-lanean jardun beharko duzu.

Pentsamenduaren kapela da. Hausnartzeko eta ondorioak ateratzeko jantziko duzu.

Sormenaren kapela da. Kapela horrekin zure irudimena baliatuko duzu, ideia originalak proposatzeko.

Emozioen kapela da. Zer sentitzen duzun adierazteko eta besteen lekuan jartzeko erabiliko duzu.

PENTSAMENDUA

SORMENA

EMOZIOAK

8

Page 9: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Nola sentitzen zara zure ikaskideekin berriz elkartzean?

Udan zehar aldatu egin direla iruditzen al zaizu?

Ikasturtea hastean, zer gustatzen zaizu gehien, eta zer gutxien?

Has gaitezen!

9

Page 10: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Zergatik gara desberdinak?

1 Guztiok ditugu izen bat eta abizenak, eta horiek gainerakoengandik bereizten gaituzte. Osatu fitxa zure datuekin.

Izena:

A¬bizenak:

2 Gure itxura fisikoa ez da beste pertsonena bezalakoa.

Marraztu zeure burua, honako hauek kontuan hartuta: begien kolorea, ilea, aurpegiaren forma, sudurra...

Marraztu, gainera, alboan duzun ikaskideren bat.

3 Gure zaletasunek eta izaerak gainerakoengandik bereizten gaituzte. Markatu gustukoen dituzun bi jarduerak.

10

Page 11: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Has gaitezen!Zergatik gara berdinak?

1 Gure gorputzak berdinak dira barrutik, eta modu berean funtzionatzen dute. Lotu.

Buruak ikusteko balio dute.

Begiek mugitzeko balio dute.

Belarriek pentsatzeko balio du.

Hezurrek eta giharrek entzuteko balio dute.

3 BALIOAK. Guztiok eskubide berak ditugu; adibidez, etxe batean bizitzeko eskubidea eta eskolara joateko eskubidea.

Erreparatu argazkiari. Zuen ustez, haur hauek lanean egon behar al lukete?

Azaldu zuen iritzia.

2 Guztiok ditugu sentimenduak. Poza, tristura, haserrea, beldurra eta abar sentitzen ditugu. Erreparatu eta idatzi zer sentitzen duen haur bakoitzak.

11

Page 12: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Elkarrekin lanean eta ondo pasatzen

1 Elkarrekin bizitzeko, beharrezkoa da desberdintasunak errespetatzea eta arauak betetzea. Erreparatu argazkiei, eta esan zer arau ageri den bakoitzean.

Lekuetara garaiz iristea.

Hitz egiteko eskua altxatzea.

Ikasgela eta materiala zaintzea.

Hitz egiten ari den pertsonari entzutea.

Isilik egotea, arreta handiagoa jartzeko.

2 Ikasgelan, elkarrekin lan egiten dugu eta elkarri laguntzen diogu.

Pertsona batzuek oso erraz egiten dituzte lagun berriak, eta beste batzuk, berriz, lotsatiak dira. Erreparatu argazkiari eta pentsatu nola sentitzen den mutila; gero, erantzun galderari.

Nola lagundu diezaiokezu?

1212

Page 13: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Hitz egiteko gogoz

Zertan ari dira haurrak?

Gorputzaren zer atal erabiltzen dituzte dantza egiteko?

Gustuko al duzu dantza egitea? Zergatik?

Zure ustez, dantza egitean jarduera fisikoa egiten al da?

EGITEN JAKIN

Erradiografietan hezurrak identifikatzea.

Nire gorputza ezagutzen

1

13

Page 14: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

haurtzaroa nerabezaroa

helduaroa zahartzaroa

Gure gorputza aldatu egiten daGure gorputza aldatuz doa bizitzan zehar. Zenbait arotatik igarotzen gara: haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa.

Gorputzeko atalakGure gorputzak zenbait atal ditu. Gogoratzen al duzu zein diren?

Nolakoa da gure gorputza?

Enborra

bularraldea

sabelaldea

Burua

bekokia

aurpegia

Gorputz- adarrak

besoak

hankak

14

Page 15: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

1

besoa kokotsa hanka

sabelaldea

bekokia eskua bularraldea oina

Burua

Enborra

Gorputz-adarrak

3 HITZ EGITEKO GOGOZ. Aipatu zuek ezagutzen dituzuen zenbait pertsona. Kontuan hartu bizitzako aro desberdinetakoak izan behar dutela. Hitz egin aroen artean ikusten dituzuen desberdintasunei buruz.

2 Inguratu.

haurtzaroa

helduaroa

zahartzaroa

1 Lotu. Gero, idatzi non dagoen bakoitza.

kokotsa

Burua, enborra eta gorputz-adarrak gure gorputzeko atalak dira. Bizitzan zehar, hazi eta aldatu egiten gara.

15

Page 16: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Nola funtzionatzen du gure gorputzak?

Izaki bizidun guztiok hiru bizi-funtzio egiten ditugu: nutrizioa, harremana eta ugalketa.

Nutrizio-funtzioaElikagaiak eta airea hartzen ditugu, hazteko eta energia izateko.

Ugalketa-funtzioaHaurrak izaten ditugu.

Harreman-funtzioaInguruan gertatzen denaz ohartzen gara eta erantzun egiten dugu. Zentzumen-organoei esker, inguruan zer gertatzen den jakiten dugu. Erreparatu adibideari.

1 Osatu esaldia.

Pertsonok hiru egiten ditugu: ,

eta .

Julenek bizikleta baten txirrina entzun du.

Alboratu egin da, txirrindulariari igarotzen uzteko.

16

Page 17: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

1

2 Zer bizi-funtziorekin dago lotuta irudi bakoitza?

Zer bizi-funtzio falta da?

4 Zer zentzumeni esker senti ditzakegu hotza eta beroa?

3 Idatzi bost zentzumenen izenak eta lotu bakoitza dagokion organoarekin.

begiak belarriak sudurra ahoa larruazala

ikusmena

Bizi-funtzioak dira nutrizioa, ugalketa eta harremana. Zentzumenei esker, gure inguruan zer gertatzen den jakin dezakegu.

17

Page 18: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

ahoa

sudurra

trakea

birikak

PENTSAMENDUA HITZA-IDEIA-ESALDIA

Aukeratu orrialde honetako hitzen artean garrantzitsuena iruditu zaizuna.

Idatzi orrialdeko ideia nagusia.

Idatzi ideia hori laburbiltzen duen esaldi bat.

Airea zenbait gasez osatuta dago. Horietako bat oxigenoa da eta ezinbestekoa da guretzat.

Arnastea da airea hartzea eta handik oxigenoa xurgatzea.

Airea sudurretik eta ahotik sartzen da gure gorputzean. Gero, trakea izeneko hodi batean zehar igarotzen da eta biriketara iristen da. Berriz arnasa hartzeko, biriketan gelditzen den airea kanporatu behar dugu.

Arnasteko pentsatu beharrik ez badugu ere, zenbait ariketa egin ditzakegu, hobeto arnasteko eta erlaxatzeko.

Hartu airea sudurretik, ahotik hartu beharrean.

Eutsi aireari barnean zenbait segundoz.

Bota airea pixkanaka ahotik.

arnasa hartu arnasa bota

Arnastu beharra dugu

18

Page 19: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

1

1 Osatu esaldiak.

ahotik – airea – trakean – – biriketara – sudurretik

A”rnas†ea>, gu®æ gorputΩea> sartΩe> då, edo .

Ωeha® igarotΩe> då etå iris†e> då.

2 Lotu.

Arnasa hartzea birikak airez hustea da.

Arnasa botatzea birikak airez betetzea da.

3 Non arnasten da osasungarriago? Markatu eta azaldu zergatik.

Arnastea gure birikak airez betetzea eta hustea da, eta oxigenoa lortzeko egiten dugu.

19

Page 20: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Honelakoa da gure eskeletoa

HezurrakHezurrak gorputzaren barruan daude. Zurrunak dira.

Gorputzeko hezur guztien multzoari eskeleto esaten zaio.

garezurra

bizkarrezurra

saihets-hezurrak

pelbisa

berna-hezurra

peronea

izterrezurra

erradioakubitua

besahezurra

eskumuturra ukondoa

aldaka

sorbalda

belauna

orkatila

GiltzadurakGiltzadurak hezurren arteko loturak dira. Haiei esker, gorputzeko atalak tolestu eta mugitu ahal ditugu.

Adibidez, hankako giltzadura belauna da. Belaunari esker hanka tolestu ahal dugu.

PENTSAMENDUA ATALAK-DENA

Zer atalek osatzen dute eskeletoa?

Nola lotzen dira eskeletoko atalak?

Zer gertatuko litzateke eskeletoa hezur handi bakar batez osatuta egongo balitz?

20

Page 21: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

1

1 Inguratu zurrunak diren objektuak, hezurrak bezala.

2 Non daude hezur hauek? Lotu.

garezurra erradioa

besahezurra izterrezurra

kubitua saihets -hezurra bizkarrezurra berna-hezurra

3 IDAZTEKO GOGOZ. Azaldu zer diren giltzadurak eta zertarako balio duten.

Hezurrak zurrunak dira eta giltzaduren bidez daude elkarri lotuta. Gorputzeko hezur guztiek eskeletoa osatzen dute.

21

Page 22: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Giharrak eta mugimendua

Giharrak larruazalaren azpian daude eta eskeletoa estaltzen dute.

Elastikoak dira: luzatu eta uzkurtu egin daitezke hautsi gabe.

Giharrek eta hezurrek elkarrekin lan egiten dute mugimendua sortzeko. Giharrak uzkurtzean, hezurrei tira egiten diete eta mugiarazi egiten dituzte.

Aurpegiko giharrakAurpegian ere baditugu giharrak.

Aurpegiko giharrei esker, keinuak egin ditzakegu, eta horien bidez, gure sentimenduak adierazten ditugu.

bikiak

bizepsabularreko giharrak

sabelaldeko giharrak

ipurmasaileko giharrak

EMOZIOAK Emozioak adieraziko eta hautemango ditut.

Txandaka, jarri zuen ikaskideen parean.

Adierazi emozio bat keinu bidez: beldurra, poza, tristura…

Gainerakoek zer emozio den asmatu beharko dute.

22

Page 23: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

1

1 Idatzi, giharrak bezala, elastikoak diren bi objekturen izenak.

2 Idatzi giharren izenak.

3 Noiz erabiltzen ditugu giharrak? Pentsatu eta markatu.

Korrika egitean. Arnasa hartzean. Pentsatzean.

Amets egitean. Igeri egitean. Begiak kliskatzean.

Giharrak elastikoak dira. Hezurrekin batera lan egiten dute, gu mugitu ahal izateko.

23

Page 24: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

1 Ander ezin da ibili gainerako haurrak bezala. Haren hanketako giharrek ez dute ongi funtzionatzen. Zer erabiltzen du batetik bestera joateko?

2 BALIOAK. Zer zailtasun izaten dituzte, eguneroko bizitzan, gurpildun aulkian ibiltzen diren pertsonek? Nola gainditzen dituzte zailtasun horiek?

IRAKURTZEKO GOGOZ

Lehenengo eskola-eguna

Anderrentzat, lehenengo eguna zen eskola

berrian, eta urduri samar zegoen…

Ez zuen inor ezagutzen. Edonola ere,

iritsi eta berehala, bi neskak ikasgelaraino

lagundu zioten.

Lehenengo lerroan eseri zen, ez zuelako

mahaien artetik igaro nahi gurpildun aulkiarekin.

Julene zen haren kide berria, oso neska jatorra.

Gorputz Hezkuntzako orduan, saskibaloi-partida bat jokatu

zuten guztiek. Anderrek ere parte hartu zuen, eta bi saskiratze

egitea lortu zuen.

Egunaren amaieran, Ander oso pozik zegoen: eskoletan parte

hartu zuen, lan bat egin zuen Julenerekin, eta jolas-orduan oso

ongi pasatu zuen kide berriekin jolasten.

24

Page 25: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

2 Zer hezur hautsi da?

Erradiografian hezurrak identifikatuko ditutErradiografiak argazkien antzeko zerbait dira, eta gorputzaren barrualdeko organoak eta hezurrak ikusteko erabiltzen dira. Adibidez, pertsona bat erortzen bada eta min hartzen badu, erradiografiari esker, hezurrik hautsi duen ikus dezakegu.

1 Erreparatu irudiei eta idatzi hezurren izenak.

EGITEN JAKIN 1

A

B

25

Page 26: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

1 Osatu bizi-funtzioei buruzko eskema.

3 Idatzi hitz bakoitza dagokion tokian.

Elikagaiak eta airea hartzea, hazteko eta energia izateko.

Ugalketa

Bizi-funtzioak

giharra

hezurra

giltzadura

IKASITAKOA. Koloreztatu , edo .

Bizi-funtzioak zerrendatu ditut.

Zentzumen-organoen funtzioa azaldu dut.

Hezur eta gihar nagusiak identifikatu ditut.

Inguruan zer gertatzen den jakitea eta erantzutea.

2 Idatzi izenak.

AURRERA NOA!

26

Page 27: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

Zientzietako albumaIkasturtea amaitzen ari da, eta zure liburua ere bai. Pentsatu zenbat gauza egin dituzun, eta... osatu zure albuma!

Esperimentu hau gogoratzen dut:

HAU BERRIA IZAN DA

NIRETZAT:

HAU GUSTATU

ZAIT GEHIEN:

BI GAUZA HAUEK EZ DITUT

AHAZTUKO:

1

2

108

Page 28: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak

ORAIN INGELESEZ

My body

My senses

sight

smell

touch

hearing

taste

bone

jointmuscle

110110