LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte...

26
Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde- lana da. Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du: TESTUA Aurora Moral Santa-Olalla IRUDIAK Quino Marín Digitalartis Chema Fernández Enrique Cordero Eduardo Leal Bartolomé Seguí Carlos Fernández Alberto Pieruz EDIZIOA Silvia Escalante Torres Aurora Moral Santa-Olalla PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Ainhoa Basterretxea Llona Lourdes Etxebarria Orella LEHEN HEZKUNTZAKO EDIZIO ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñeiro Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira. Gizarte Zientziak 4 LEHEN HEZKUNTZA

Transcript of LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte...

Page 1: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.

Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:

TESTUA Aurora Moral Santa-Olalla

IRUDIAK Quino Marín Digitalartis Chema Fernández Enrique Cordero Eduardo Leal Bartolomé Seguí Carlos Fernández Alberto Pieruz

EDIZIOA Silvia Escalante Torres Aurora Moral Santa-Olalla

PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Ainhoa Basterretxea Llona Lourdes Etxebarria Orella

LEHEN HEZKUNTZAKO EDIZIO ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOA Joseba Santxo UriarteMaite López-Sáez Rodríguez-Piñeiro

Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.

Gizarte Zientziak4 LE

HEN

H

EZK

UN

TZA

Page 2: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza
Page 3: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Proiektuaren aurkezpena

Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.

Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.

Komunikazio-trebetasunak

Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:

– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.

– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.

– Idazteko gogoz. Idazmena.

Pentsamendu-abileziak

Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:

– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.

– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.

– Ezagutzak elkarrekin lotzea.

Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta ikono urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.

Adimen emozionala

Emozioen hezkuntza ezinbestekoa da ikasleak osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:

– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.

– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.

– Emozioak adieraztea.

– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.

Proiektu honetan, ikono gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.

EGITEN JAKIN

zurekin

3

Page 4: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Sormena

Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:

– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.

– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.

Proiektu honetako materialetan, ikono berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.

Lan kooperatiboa

Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:

– Bikoteak.

– Taldetxoak.

– Ikastalde osoa.

Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.

Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.

Ikaskuntzaren autorregulazioa

Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.

Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.

Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.

4

Page 5: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Has gaitezen Geografiarekin! .................................... 9

1. unitatea. Eguraldia eta klima ............................. 13

2. unitatea. Lurreko urak ....................................... 27

3. unitatea. Harriak eta erliebea ............................ 41

Elkarlanean ............................................................. 56

Minilab ................................................................... 58

4. unitatea. Espainia eta autonomia-erkidegoak ... 59

5. unitatea. Zenbat gara? ...................................... 73

6. unitatea. Lanak Espainian ................................. 87

Elkarlanean ........................................................... 102

Minilab ................................................................. 104

Has gaitezen Historiarekin! ................................... 105

7. unitatea. Historiaurrearen berri ikasiko dugu .................................... 109

8. unitatea. Antzinaroa Espainian ....................... 123

Elkarlanean ........................................................... 140

Minilab ................................................................. 142

Aurkibidea

5

Page 6: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Edukien taula

Unitateak Informazioa eta jarduerak

Has gaitezen Geografiarekin! Eguzki-sistema, Lurra eta Ilargia

Nola adierazten da Lurra?

1. Eguraldia eta klima Nolakoa da atmosfera?

Atmosfera eta eguraldia

Eguraldi-mapak

2. Lurreko urak Hidrosfera Itsas urak eta kontinenteetako urak

Ibaiak

3. Harriak eta erliebea Zer da geosfera?

Harriak eta mineralak

Espainiako harriak eta erliebea

Elkarlanean. 1. hiruhilekoa Mahai lasterra: Geografiarekin jolasean ibiliko gara

Minilab Sumendi baten eredua eraikiko dut

4. Espainia eta autonomia-erkidegoak

Nolakoa da Espainiako lurraldea?

Udalerriko eta probintziako erakundeak

Autonomia-erkidegoak eta haien erakundeak

5. Zenbat gara? Nola aztertzen da biztanleria?

Jaiotza-tasa eta heriotza-tasa

Zergatik aldatzen du jendeak bizilekua?

6. Lanak Espainian Lehen sektoreko lanak

Bigarren sektoreko lanak

Hirugarren sektoreko lanak

Elkarlanean. 2. hiruhilekoa Buru zenbakidunak bat eginik: Erabakiko dugu zer ekonomia-jarduerak tratatzen duen natura begirune handiagoz.

Minilab Bide-hezkuntzako zirkuitu bat egingo dugu

Has gaitezen Historiarekin! Denbora historikoa neurtzea

Historiaren iturriak

7. Historiaurrearen berri ikasiko dugu

Bizimodua Paleolitoan

Bizimodua Neolitoan

Bizimodua Metal Aroan

8. Antzinaroa Espainian Zer gertatu zen erromatarren aurretik?

Erromatarrak Hispanian

Non bizi ziren erromatarrak?

Elkarlanean. 3. hiruhilekoa 1-2-4 teknika: Erabilera berri bat proposatuko dugu iraganeko eraikin baterako

Minilab Zeramika-pieza bat modelatuko eta apainduko dut

6

Page 7: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Informazioa eta jarduerak Irakurtzeko gogoz Egiten jakin

Zer da klima? Lurreko klimak Tenperaturen eta prezipitazioen grafikoak interpretatuko ditut

Espainiako ibaiak Itsaspean Ibai baten ibilbidearen maketa egingo dugu

Erliebea paisaietan Oso mineral gazia Erliebe-formak mapetan identifikatuko ditut

Nola gobernatzen da Espainia?

Gizartean bizitzea Espainiako erakundeen grafikoa egingo dugu

Nola banatzen da biztanleria?

Despopulatzea Biztanleria-piramide bat aztertuko dut

Nolakoak dira garraioak eta turismoa?

Lanbidez, astronauta Garraioen mapa bat interpretatuko dut

Artea Historiaurrean Artista anonimoak Gertakari-segida bat ordenan jarriko dut

Nolakoa zen eguneroko bizitza?

A zer ondarea utzi zuten erromatarrek!

Viriato, saldutako heroia Kronologia bat egingo dut / Elkarren segidako eta aldibereko gertakariak alderatuko ditut

7

Page 8: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Zure ikaskidearekin egin beharko dituzun jarduerak adierazten ditu ikur horrek.

Ikur hori duten jardueretan, elkarlanean eta talde-lanean jardun beharko duzu.

Ikur hori duten jardueretan, zure hausnartzeko gaitasuna erabili beharko duzu batez ere, ondorioak ateratzeko.

PEN

TSAMENDUA

Sormena atalean aurkituko dituzun proposamenetan, irudimena baliatu beharko duzu, ideia originalak proposatzeko.

SORMENA

Ikur hori duten jarduerek sentitzen duzuna adieraztera eta besteen lekuan jartzera bultzatuko zaituzte.

EMOZIOAK

Liburuan erabili diren ikurrak

8

Page 9: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Argazkiko familia planetario batean dago. Leku horretan, unibertsoko hainbat astro irudikatzen dira. Egon al zara inoiz planetario batean? Azaldu zure esperientzia.

Zer astro ari dira ikusten? Zer beste astro ezagutzen dituzu? Esan hiru astroren izenak.

Zer bereizten da astro horren gainazalean? Identifikatzen al duzu kontinenteren bat? Zein?

Non dago Euskadi? Seinalatu argazkian.

Has gaitezenGEOGRAFIAREKIN!

9

Page 10: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Saturno

Neptuno

JupiterIlargia

Merkurio

Asteroide-gerrikoa

Marte

Eguzkia

Artizarra

Urano

Lurra

Eguzki-sistema, Lurra eta Ilargia

Eguzki-sistemaEguzki-sistema (1) esaten zaio Eguzki izeneko izarraren inguruan biraka dabiltzan astro multzoari.

1. Eguzki-sistema.

2. Ilargialdiak.

Planetak

Ez dute berezko argirik. Zortzi dira: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Nep tuno.

Sateliteak

Planeten inguruan biraka dabiltzan astroak dira.

Orbita

Planetek Eguzkiaren inguruan egiten duten ibilbidea da.

Eguzkia

Eguzkia izar bat da, berezko argia duelako eta beroa igortzen duelako.

Lurra eta IlargiaLur planetan bizi gara. Lurra hiru geruzaz osatuta dago: atmosfera, hidrosfera eta geosfera.

Ilargia gure planetaren satelitea da.

Bere ardatzaren inguruan eta Lurraren ingu-ruan egiten du bira. 28 egun behar ditu Lu-rraren inguruan bira osoa egiteko. Denbora horretan, itxura aldatzen du; itxura-aldaketa horiei ilargialdiak (2) esaten diegu.

ilgora

ilbehera

ilberria ilbetea

10

Page 11: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Has gaitezen!

1 Zer dira izarrak? Ba al dago beste astrorik eguzki-sisteman? Zein? Deskribatu zure koadernoan eta egin bakoitzaren marrazki bat.

2 Egin ilargialdien marrazki bat koadernoan eta azaldu.

3 Azaldu Lurrak egiten dituen bi mugimenduak eta esan zer ondorio dituzten. Gero, azaldu zer alde dauden urtaroen artean.

Lurraren mugimenduakLurra, planeta guztiak bezala, biraka dabil. Bere ardatzaren inguruan eta Eguzkiaren inguruan biratzen da. Honela egiten du:

JARDUERAK

Errotazio-mugimendua

Errotazio-mugimenduan, Lurrak bere ardatzaren inguruan egiten du bira. 24 ordu behar ditu bira osoa egiteko. Mugimendu horren ondorioz gertatzen dira egunak eta gauak. (3)

eguna gaua

uda

udazkena

udaberria

3. Errotazio-mugimendua.

4. Translazio-mugimendua.

Translazio-mugimendua

Translazio-mugimenduan, Lurrak, bere ardatzaren inguruan biratzeaz gain, Eguzkiaren inguruan ere egiten du bira. Orbita deritzo ibilbide horri. Mugimendu horren ondorioz gertatzen dira urtaroak. (4)

Eguzkia

Ilargia

martxoak 21

ekainak 21

irailak 22

abenduak 22

negua

11

Page 12: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Neptuno

Nola irudikatzen da Lurra?

1 Nola irudikatzen da Lurra? Nola orienta gaitezke Lurrean eta mapetan?

PlanisferioaPlanisferioa edo mundu-mapa Lurraren gaina-zal osoaren irudikapen laua da.

OrientazioaOrientatzea puntu kardinalak non dauden jakitea da: iparra, hegoa, ekialdea eta mendebaldea.

Orientatzeko, mapak eta planoak erabil ditzakegu, baita natura eta beste hainbat tresna ere. Esate-rako, iparrorratzak iparra seinalatzen du iman-dutako orratz baten bidez; GPSak, berriz, ze-haztasunez adierazten du non gauden.

Lur-globoak eta mapak gure planetaren irudikapenak dira.

Lur-globoaLur-globoa esfera bat da. Horregatik, Lurra den forma berean irudikatzen du. Lur-globo batean zenbait elementu bereiz daitezke: errotazio- ardatza, ipar poloa eta hego poloa, ekuatorea, eta Ipar hemisferioa eta Hego hemisferioa.

errotazio-ardatza

ekuatorea

OZEANO BAREA

OZEANO ATLANTIKOA

OZEANO ARTIKOA

OZEANO BAREA

INDIAKOOZEANOA

OZEANO A NTARTIKOA

ekuatorea

898545_00_p10_planisferio �sico

Kartografoak mapak egiteaz arduratzen dira.

poloak

I E

HM

Eguzkia ekialdetik ateratzen da, beti.

JARDUERAK

12

Page 13: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Hitz egiteko gogoz Zer egiten duzu etxetik irtetean? Zeruari begiratzen al diozu? Zergatik egiten duzu hori?

Zure ustez, zergatik da garrantzitsua aldez aurretik jakitea zer eguraldi egingo duen?

Zerekin ari dira jolasten argazkiko pertsonak? Zergatik egin dezakete hori?

Ezagutzen al duzu beste fenomeno atmosferikorik? Adierazi bi.

EGITEN JAKIN

Tenperaturen eta prezipitazioen grafikoak interpretatzea

Eguraldia eta klima1

13

Page 14: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Atmosferan dago guk arnasten dugun airea.

Atmosferak iragazi egiten ditu izaki bizidu-nontzat kaltegarriak diren eguzki-izpiak.

Atmosferak erregulatzen ditu Lurreko ten-peraturak, altuegiak edo baxuegiak izan ez daitezen.

Nolakoa da atmosfera?

BEHATU ETA AURKITU

• Behatu atmosferaren geruzen irudiari. Zer geruza ditu?

• Zenbat kilometro hartzen ditu troposferak? Non daude satelite artifizialak? Zein geruzatan eratzen dira hodeiak?

Atmosferaren garrantziaAtmosfera Lurra inguratzen duen gas-geruza da. Geruza horretako gas ugarienak nitroge-noa eta oxigenoa dira. Atmosfera oso garran-tzitsua da Lurrean bizia izateko, arrazoi hauen-gatik:

Airea zaintzea bizia zaintzea da

Atmosferako airea beharrezkoa da bizirako, baina, hala ere, gizakiok kutsatu egiten dugu; esaterako, ibilgailu batzuek edo fabrikek botatzen duten keaz. Airearen kutsadurak gaixotasunak eragiten ditu, eta kaltegarria da gizaki, animalia, landare, eta paisaientzat.

Pentsatu airea zaintzeko hiru neurri.

Adierazi neurri horiek kartel batean.

SORMENA

1. Atmosferaren geruzak.

12 km

1

14

Page 15: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

1

Atmosfera Lurreko gas-geruza da. Atmosferan, geruza hauek bereizten dira: troposfera, estra-tosfera eta kanpoko geruzak.

Atmosferaren geruzakAtmosferak Lurraren gainazaletik espazio-rainoko tartea hartzen du. Kilometro horie-tan guztietan, atmosferaren ezaugarriak ez dira berdinak, aldatuz doaz.

Atmosferan, zenbait zati edo geruza be-reizten dira: troposfera, estratosfera eta kanpoko geruzak. (1)

1 Azaldu ondoko ikaskideari zer den atmosfera eta zergatik den garrantzitsua bizirako.

2 Idatzi zure koadernoan atmosferaren geruzen izenak eta azaldu nolakoa den bakoitza. Deskribapena egiteaz gain, atmosferaren marrazki bat ere egin dezakezu.

JARDUERAK

1 Troposfera

3 Kanpoko geruzak

2 Estratosfera

Kanpoko geruzak

• Estratosfera baino gorago daude, 50 km-ko altitudetik harago.

• Atmosferaren geruza horietan ia ez dago oxigenorik.

Estratosfera

• Troposferaren gaineko geruza da.

• Estratosferan, ozono-geruza dago. Geruza horrek eguzki-izpi kaltegarrietatik babesten du Lurra.

Troposfera

• Lurraren gainazaletik gertuen dagoen geruza da.

• Geruza horretan dago oxigeno gehiena. Gas hori ezinbestekoa da arnasketan.

50 km80 km

500 km

2

3

meteoritoak

aurora borealak

satelite artifizialak

15

Page 16: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Atmosfera eta eguraldia

Zer da eguraldia?Egun batean, zerua hodeiz estalita ikus dezakegu, eta hurrengo egunean, erabat oskarbi egon daiteke. Eguraldia atmosferak leku eta une jakin batean duen egoera da.

Aireari behatzean, une eta leku horretan zeruan gertatzen ari diren fenomeno atmosferikoak ikusten ditugu; hau da, zer eguraldi dagoen jakin dezakegu.

Fenomeno atmosferikoak eta eguraldiaFenomeno atmosferikoak troposferan gertatzen diren gertakari naturalak dira; esaterako, euria, haizea eta hodeiak.

Zer eguraldi dagoen jakiteko, hauek hartu behar dira kontuan: tenperaturak, haizea eta prezipitazioak.

Tenperaturak

Airearen tenperatura baxua denean, eguraldia hotza da.

Airearen tenperatura altua denean, eguraldia beroa da.

Haizea

Haizea oso leuna bada, zuhaitzen hostoak mugitzeko bestekoa, brisa esaten zaio.

Haizea bizia eta zuhaitzen adarrak hausteko modukoa bada, haizete esaten zaio.

Haizea oso zakarra eta kalte larriak eragiteko modukoa bada, urakan esaten zaio.

16

Page 17: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

1

Fenomeno atmosferikoak troposferan gertatzen dira eta toki batean zer eguraldi dagoen adierazten dute.

1 Zer da eguraldia? Azaldu zure koadernoan.

2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Erreparatu zeruari leihotik. Zer fenomeno atmosferiko ikusten dituzue? Nolakoa da tenperatura? Ba al dago haizerik, hodeirik...?

JARDUERAKEgin eguraldiari eta fenomeno atmosferikoei buruzko horma-irudi bat

Adierazi ezagutzen dituzuen fenomeno atmosferikoak eta haiek eragiten dituzten eguraldi motak.

SORMENA

Hodeiak eta prezipitazioak

Hodeiak osatzen dituzten ur tantak handitzean eta lurrera erortzean gertatzen den fenomenoari prezipitazio deritzo. Prezipitazioak honelakoak izan daitezke:

• Euria edo ur likidoa. Ohikoena da.

• Elurra; hau da, ura maluta izoztu gisa erortzen da.

• Txingorra. Ura izotz-bolatxo gisa erortzen da.

Hodeiak ur tantaz osatuta daude. Hainbat forma, kolore eta tamaina dituzte, eta troposferan egoten dira, altuera desberdinetan. Zenbait hodei mota bereizten dira:

1 Zirruek ez dute euririk ekartzen.

2 Kumuloninboak eratzen direnean, euria egiten du.

3 Estratuek ez dute euririk ekartzen.

BEHATU ETA AURKITU

• Behatu marrazkiari. Idatzi zure koadernoan hodei mota bakoitzaren izena, kolorea eta forma edo itxura.

• Zer hodei dago altitude handienean? Eta txikienean? Zein da altuena?

1

2

3

17

Page 18: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Eguraldi-mapak

1. Meteosat satelite meteorologikoa.

Eguraldi-mapek adierazten dute zer fenomeno atmosferiko es-pero diren lurralde jakin batean etorkizun laburrean.

Estazio meteorologikoek eta satelite meteorologikoek eguraldia-ri buruzko datuak bidaltzen dituzte, gero eguraldi-mapak egiteko.

Estazio meteorologikoakEstazio meteorologikoek zenbait gailu dituzte eguraldiaren ele-mentuak neurtzeko; hau da, haizea, airearen tenperatura eta prezipitazioak neurtzeko.

Satelite meteorologikoakGizakiok satelite artifizialak bidali ditugu espaziora, Lurrari eta espazioari buruzko informazioa lortzeko.

Satelite meteorologikoak eguraldia aztertzeko satelite bereziak dira. Gauza askori buruzko datuak bidaltzen dizkigute: hodeien mugimenduak, urak eta aireak altitude jakin batzuetan duten ten-peratura, airearen kutsadura, suteak... (1)

Sateliteen laguntzaz, meteorologoek zer eguraldi egingo duen ira-gar dezakete, eta urakanen edo ekaitzen berri garaiz eman, feno-meno horien ondorioak arintzeko eta hondamendiak ekiditeko.

Meteorologoak eguraldiari buruzko informazioa prestatzen duten profesionalak dira.

FOTO

1 Plubiometroa

Egunero erortzen diren prezipitazioak biltzen ditu ontzi batean. Honela neurtzen dira: litro kopurua metro koadroko (l/m2).

2 Termometroa

Airearen tenperatura neurtzen du Celsius gradutan (°C). Hotz edo bero egiten duen adierazten du.

3 Anemometroa

Haizearen abiadura neurtzen du.

4 Haize-orratza

Haizearen norabidea adierazten du: iparra, hegoa, ekialdea edo mendebaldea.

1

3

4

2

18

Page 19: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

1

Estazio eta satelite meteorologikoen bidez lortutako datuak eguraldi-mapak egiteko erabiltzen dira.

1 Eman hitz hauen definizioa: plubiometroa, anemometroa, haize-orratza.

2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Zer lanbidetan da garrantzitsua zer eguraldi egingo duen jakitea? Aipatu lehen, bigarren eta hirugarren ekonomia-sektoreetako jarduera bana.

JARDUERAK

Nola egiten dira eguraldi-mapak?Eguraldi-mapak egiteko, meteorologoek estazio eta satelite meteorologikoen bitartez lortutako informazioa erabiltzen dute. Honela egiten dute hori:

2 Datuak aztertu

Datu horiek guztiak eta sateliteek bidalitakoak ordenagailuan aztertzen dira.

1 Datuak bildu

Egunero, estazio meteorologiko bakoitzean lortzen diren datuak biltzen dira.

3 Informazioa prestatu

Mapa batean ikurrak jartzen dituzte, toki bakoitzean zer eguraldi egingo duen adierazteko. Informazio hori komunikabideetan zabaltzen dute: telebista, prentsa, Internet…

19

Page 20: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Zer da klima?

Honela definitzen da klima: toki jakin batean urtaro bakoitzean urte askoan zehar nagusi izan diren baldintza atmosferikoen multzoa.

Toki bateko klima nolakoa den jakiteko, toki horretan urtaro bakoi­tzean izaten diren tenperaturak eta prezipitazioak aztertu behar dira.

Zer klima daude Espainian?Espainian, lau klima mota daude: ozeanikoa, mediterraneoa (tipikoa edo barnealdekoa izan daiteke), subtropikala eta mendikoa. (1)

Hauek dira klima desberdinak egoteko arrazoiak:

• Itsasoaren eragina. Kostaldeko eremuetako tenperaturak leu­nagoak dira barnealdeko eremuetako tenperaturak baino.

• Erliebea. Mendiko eremuetan, oro har, ordokiko eremuetan baino prezipitazio handiagoak eta tenperatura baxuagoak izaten dituzte.

• Ekuatorearekiko distantzia. Espainiako lurraldean, Kanaria uharteak dira ekuatoretik gertuen daudenak. Horregatik, Kana­rietan ez dago ia alderik urtaro batetik bestera, eta tenperatu­rak leunak dira urte osoan.

BEHATU ETA AURKITU

Behatu Espainiako klimen mapari.

• Zer klima daude iparraldean? Eta ekialdean?

• Zer klima daude Euskadin?

• Zer klima da nagusi Espainiaren zati handienean?

KANAR IAK

O Z E A N O A T L A N T I K O A

F R A N T Z I A

A N D A L U Z I A

GAZTELA ETA LEON ARAGOI

GALIZ IA

GAZTELA-MANTXA

KATALUNIA

EXTREMADURA

EUSKAL AUTONOMIAERKIDEGOA

ERRIOXA

VALENTZIAKOERKIDEGOA

MURTZIAKOESKUALDEA

KANTABRIAASTURIASKOPRINTZERRIA

MADRILGOERKIDEGOA

NAFARROAKOFORUERKIDEGOA

BALEAR UHARTEAK

Ceuta

Melilla

M A R O K O A L J E R I A

PO

RTU

GA

L

ANDORRA

M e d i t e r r a n e o i t s a

so

a

K a n t a u r i i t s a s o a

O Z E A N O

A T L A N T I K O A

I

H

EM

0 80

kilometroak

KLIMA MOTAK

OzeanikoaMendikoa

TipikoaBarnealdekoa

Mediterraneoa

Subtropikala

1. Espainiako klimen mapa.

Page 21: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

1

Klima subtropikala

• Tenperaturak. Leunak dira, eta aldaketa gutxi daude urtaro batetik bestera.

• Prezipitazioak. Urriak dira. Uharteetako toki batzuetan ez du ia euririk egiten.

Mendiko klima

• Tenperaturak. Neguan, baxuak dira (0 °C-tik beherakoak), eta udan, freskoak (20 °C ingurukoak).

• Prezipitazioak. Ugariak dira, eta neguan elur eran izan ohi dira.

Barnealdeko klima mediterraneoa

• Tenperaturak. Neguan, baxuak dira; batzuetan, 0 °C-tik beherakoak. Udan, altuak dira (25 °C-tik gora, batez beste).

• Prezipitazioak. Urriak eta irregularrak dira. Udan, lehortea izaten da.

Klima ozeanikoa

• Tenperaturak. Leunak dira. Udak freskoak dira (20 °C inguru), eta neguak, berriz, epelak (11 °C inguru).

• Prezipitazioak. Ugariak dira, eta erregularrak, urtaro guztietan izaten baitira.

Klima mediterraneo tipikoa

• Tenperaturak. Neguak leunak izaten dira (10 ºC-tik gorakoak). Udak beroak dira; hau da, tenperaturak 25 °C ingurukoak izaten dira, baina 35 °C-tik gorakoak ere izan daitezke.

• Prezipitazioak. Urriak eta irregularrak dira. Udan, lehortea izaten da.

1 Zer faktore direla-eta daude klima desberdinak Espainian?

2 IDAZTEKO GOGOZ. Kopiatu eta osatu eskema zure koadernoan. Gero, azaldu nolakoak diren Euskadiko klimak.

JARDUERAK

… …

Espainiako klimak

21

Page 22: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

Lurreko klimak

Ba al zenekien herrialde batzuetan urte osoan egiten duela euria? Eta Lurreko beste leku batzuetan urteak igaro daitezkeela euri tanta bat bera ere bota gabe?

Munduko klimak honela sailka ditzakegu: klima beroak, klima epelak eta klima hotzak:

• Klima beroak ekuatorearen inguruan daude. Klima bero batzuek tenperatura altuak dituzte, eta euri-jasa sarriak. Eremu horietan, oihanak sortzen dira. Beste leku batzuetan, hala nola basamortuetan, ia ez du euririk egiten.

• Klima hotzak Ipar Poloaren eta Hego Poloaren inguruan daude. Hotz handia egiten du urte osoan. Euri gutxi egiten du, eta egun batzuetan, haizeak indar handiz jotzen du. Baldintza horiek direla-eta, ia ez dago landaredirik. Tundra hazten da soilik; bertan, goroldioak eta likenak dira nagusi. Klima hotza dute, halaber, Lurreko mendi altuenek.

• Klima epelak klima beroen eta hotzen artean daude, eta askotarikoak dira. Tenperaturak epelak dira, baina leku batzuetan euri asko egiten du, eta beste batzuetan, berriz, gutxi. Klima epeleko eremuetan soilik bereizten dira ondo lau urtaroak. Eremu horietan basoak eta larreak hazten dira.

1 Zeri buruzkoa da testua? Jarri beste izenburu bat.

2 Idatzi zer klimari dagokion deskribapen hauetako bakoitza:

• Hotz handia egiten du eta haize bortitzak jotzen du.

• Tenperaturak beroak dira urte osoan.

• Lau urtaro daude.

3 HITZ EGITEKO GOGOZ. Erreparatu argazkiari. Zer da, oihan bat ala larre bat? Zer klima dago? Zergatik uste duzue hori?

zona epela

zona beroa

zona

ber

oazo

na e

pela

zona epela zona

epe

la

zona hotza

OZEANO

ATLANTIKOA

AFRIKA

EUROPA

AMERIKA

ekuatorea

1. Lurreko klima-zonak.

IRAKURTZEKO GOGOZ

zona hotza

22

Page 23: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

1Tenperaturen eta prezipitazioen grafikoak interpretatuko ditutToki batean zer klima dagoen zehazteko, honako hauek jakin behar dira: zein den batez besteko tenperatura tenperatura hil bakoitzean, eta nola banatzen diren prezipitazioak.

1 Irakurri datu hauek. Cáceres hiriko tenperaturak eta prezipitazioak dira. Gero, erantzun galderei zure koadernoan.

Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe

Tenperaturak (ºC) 8 9 12 14 18 23 26 26 22 17 12 9

Prezipitazioak (l/m2) 54 48 36 52 50 20 6 7 30 77 89 77

• Zer hiletan daude batez besteko tenperatura altuenak? Eta prezipitazio txikienak? Hilabete berak al dira? Zer urtarotakoak dira hil horiek?

2 Behatu tenperaturen eta prezipitazioen grafiko hauei. Taulako datuetatik abiatuta egin dira. Gero, erantzun galderei zure koadernoan.

0OU M A M E U

15

30

45

60

75

90litro/m2

HilakA I U A A

0OU M A M E U

5

10

15

20

25

30ºC

HilakA I U A A

• Non ikusten dituzu bizkorrago prezipitazio gutxieneko hilak, taulan ala grafikoan? Eta tenperatura altueneko hilak?

• Adierazi nolakoak diren tenperaturak eta prezipitazioak urtaro bakoitzean.

3 HITZ EGITEKO GOGOZ. Berrikusi Espainiako klimei buruzko atala eta adierazi zer klimari dagozkion Cáceresko datuak. Azaldu zergatik.

Tenperatuak Prezipitazioak

EGITEN JAKIN

23

Page 24: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

1 GAKO-HITZAK. Erantzun galdera hauei zure koadernoan.

• Atmosferako zer geruzatan dago oxigeno gehien?

• Zein dira eguraldiaren elementuak?

• Zer faktoreren ondorioz daude klima desberdinak Espainian?

• Zer klima daude Espainian?

2 ESKEMA. Kopiatu eta osatu eskema hau zure koadernoan.

tenperaturak

honen bidez neurtzen da:

honen bidez neurtzen dira:

honen bidez neurtzen dira:

hauek dira:

Eguraldiaren elementuak

3 Kopiatu marrazki hau zure koadernoan eta idatzi atmosferaren geruza bakoitzaren izena dagokion lekuan. Gero, erantzun galderei:

• Zer geruzatan gertatzen dira fenomeno atmosferikoak?

• Zeinek du oxigeno gutxien? Zeinek gehien? Zertarako behar dugu oxigenoa?

• Geruza batean dauden gasek Eguzkiaren izpi kaltegarrietatik babesten gaituzte. Zer geruza da hori?

4 BALIOAK. Demagun zientzialaria zarela eta airearen kutsadurari buruzko hitzaldi bat eman behar duzula. Zer esango zenieke entzuleei?

NIRE AURRERAPENA

24

Page 25: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

5 Argazkiaren laguntzaz, marraztu estazio meteorologiko bat. Gero, zure koadernoan, egin honelako fitxa bat gailu bakoitzerako.

1

• Izena: …• Honetarako

balio du: …

A

6 KONTZEPTUAK. Azaldu termino hauek zure ondoko ikaskideari.

haizea hodeiak prezipitazioak tenperaturak

7 Bilatu bihar Euskadin egingo duen eguraldiari buruzko informazioa, eta egin eguraldiaren iragarpena.

• Informazioa hainbat komunikabidetan aurkitu ahal izango duzue: prentsan, Interneten, irratian edo telebistan.

• Kartoi mehe batean, egin Euskadiko mapa.

• Asmatu ikur bat fenomeno meteorologiko bakoitzerako, eta jarri bakoitza dagokion lekuan.

AD

B

C

• Izena: …• Honetarako

balio du: …

C

• Izena: …• Honetarako

balio du: …

B

• Izena: …• Honetarako

balio du: …

D

25

Page 26: LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza

8 HITZ EGITEKO GOGOZ. Erreparatu eguraldiaren mapa honi. Irakurri ondo legenda, galderei erantzun ahal izateko.

Deskribatu nolako eguraldia izango den Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

• Non joko du haize leunak?

• Non egingo du euria, Euskadiko iparraldean edo hegoaldean?

• Demagun eguraldiaren berri eman behar duzuela telebistan. Kontatu gainerako ikaskideei nolakoa izango den mapa honetan adierazitako eguraldia.

9 TAULA. Kopiatu taula hau zure koadernoan, eta osatu.

Klima… Klima… Klima… Klima… Klima…

Tenperaturak … … … … …

Prezipitazioak … … … … …

10 KONTSULTATU ATLASA. Kopiatu eta osatu zure koadernoan goikoa bezalako taula bat Euskadiko klimekin.

MAPA

AUTOEBALUAZIOA. Erantzun zure koadernoan.

Zer ikasi duzu atmosferari buruz eta atmosferaren geruzei buruz?

Zer alderdi iruditu zaizkizu zailenak? Zergatik?

Zure ustez, zer-nolako garrantzia du zer eguraldi egingo duen jakiteak?

Zertan dira berdinak eta zertan desberdinak eguraldia eta klima?

Jarri nota unitate honetan egin duzun lanari.

Kantauri itsasoa

I

H

M E

eguzkia hodeiak euria ekaitza

ostarteakhaize bizia

haize leuna

haize zakarra

elurra

ERRIOXA

KANTABRIA

BIZKAIA

ARABA

GIPUZKOA

GAZTELA ETA

LEON

NAFARROAKO FORU

ERKIDEGOA

NIRE AURRERAPENA

26