3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen...

51
Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde- lana da. Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du: TESTUA ETA EDIZIOA Nerea Atxega Zubikarai Raquel Rubalcaba Bermejo IRUDIAK Carlos Aguilera Quino Marín Alberto Pieruz PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Ainhoa Basterretxea Llona Lourdes Etxebarria Orella LEHEN HEZKUNTZAKO EDIZIO-ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira. 3 LEHEN HEZKUNTZA Gizarte Zientziak

Transcript of 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen...

Page 1: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Irakaslearentzako liburua oharrekin

Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.

Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:

TESTUA ETA EDIZIOA Nerea Atxega Zubikarai Raquel Rubalcaba Bermejo

IRUDIAK Carlos Aguilera Quino Marín Alberto Pieruz

PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Ainhoa Basterretxea Llona Lourdes Etxebarria Orella

LEHEN HEZKUNTZAKO EDIZIO-ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOAJoseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero

Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.

3LEH

EN

HEZ

KU

NTZ

A Gizarte Zientziak

Page 2: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Lan hau edozein modutan erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean erakusteko edo aldatzeko, nahitaezkoa da beraren jabeen baimena iza-tea, legeak aurreikusitako kasuetan izan ezik. Lan honen zatiren bat fo-tokopiatu edo eskanerretik pasatu nahi izanez gero, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos / Erreprografia Eskubideetarako Es-painiako Zentroa, www.cedro.org).

© 2019 by Zubia Editoriala, S. L / Santillana Educación, S. L.Legizamon Poligonoa Gipuzkoa kalea, 31 48450 Etxebarri (Bizkaia)

PRINTED IN SPAIN

Page 3: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Proiektuaren aurkezpena

Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea aldatzen ari denez etengabe, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.

Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.

Komunikazio-trebetasunak

Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:

– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.

– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.

– Idazteko gogoz. Idazmena.

Pentsamendu-abileziak

Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:

– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.

– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.

– Ezagutzak elkarrekin lotzea.

Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta kapela urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.

Adimen emozionala

Emozioen hezkuntza funtsezkoa da ikasleak beren osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:

– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.

– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.

– Emozioak adieraztea.

– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.

Proiektu honetan, kapela gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.

3

EGITEN JAKIN

zurekin

Page 4: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Sormena

Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:

– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.

– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.

Proiektu honetako materialetan, kapela berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.

Lan kooperatiboa

Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:

– Bikoteak.

– Taldetxoak.

– Ikastalde osoa.

Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.

Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.

Ikaskuntzaren autorregulazioa

Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.

Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.

Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.

Page 5: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

5

Has gaitezen! ............................................................ 9

1. unitatea. Ura eta airea behar ditugu ................. 13

2. unitatea. Inguruan ditugun paisaiak ................. 31

Elkarlanean ............................................................. 50

MiniLab .................................................................. 52

3. unitatea. Gure bizilekua .................................... 53

4. unitatea. Zertan egiten dute lan pertsonek? ..... 69

Elkarlanean ............................................................. 88

MiniLab .................................................................. 90

5. unitatea. Lurra, planeta paregabea ................... 91

6. unitatea. Iraganaren detektibeak gara ............ 105

Elkarlanean ........................................................... 122

MiniLab ................................................................ 124

Orain ingelesez ..................................................... 126

Aurkibidea

Page 6: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Edukien taula

Unitateak Informazioa eta jarduerak

Has gaitezen! Nola adierazten da grafikoki Lurra?

Orientatzen jakitea

1. Ura eta airea behar ditugu Nolakoa da ura? Uraren zikloa Airez inguratuta gaude

2. Inguruan ditugun paisaiak Paisaien berri jakingo dugu

Honelakoak dira kostaldeko erliebeak

Honelakoak dira barnealdeko erliebeak

Elkarlanean. 1. hiruhilekoa 1-2-4 teknika: Paisaiak zaintzeko konponbideak proposatuko ditugu

MiniLab Biragailu bat egingo dut

3. Gure bizilekua Honelakoak dira herriak

Honelakoak dira hiriak

Udalerriaren gobernua

4. Zertan egiten dute lan pertsonek?

Naturan lan egitea Fabriketan eta lantegietan lan egitea

Nolakoa da industria?

Elkarlanean. 2. hiruhilekoa Buru zenbakidunak bat eginik: Herrietako eta hirietako bizimoduari buruzko baterako iritzia adostuko dugu

MiniLab Mintegi bat prestatuko dut

5. Lurra, planeta paregabea Lurra, eguzki-sistemako planeta bat

Lurra mugitu egiten da

Nolakoa da Lurra?

6. Iraganaren detektibeak gara

Nola ikertzen dugu iragana?

Denbora neurtzea Iraganeko oroitzapenak gordetzen ditugu

Elkarlanean. 3. hiruhilekoa Elkarrekin irakurri: Aurkikuntza historiko bat komentatuko dugu

MiniLab Teleskopio bat egingo dut

Orain ingelesez

6

Page 7: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Informazioa eta jarduerak Irakurtzeko gogoz Egiten jakin

Fenomeno atmosferikoak

Eguraldia eta klima ez dira gauza bera

Zaindu dezagun atmosfera!

Nola heltzen da ura etxeetara?

Urarekin esperimentu bat egingo dut

Nola adierazten da erliebea mapetan?

Ura paisaietan Honelakoak dira ibaiak

Munduko lekurik ederrena

Ibai baten ibilbidea deskribatuko dut

Udal-zerbitzuak Segurtasunez zirkulatzea

Haurren eskubideak Herri edo hiri bateko planoa interpretatuko dut

Zerbitzuetan lan egitea

Erostea eta saltzea

Garraioa eta turismoa

Bizitzak salbatzen dituen deia

Ebakuazio-plan bat

Industria-prozesu baten eskema egingo dut

Ilargiaren aldeak Espazioaren esplorazioa

Eguzki-sistemaren eredu bat egingo dut

Historiaurretik gazteluen garaira

Gazteluen garaitik gaur egun arte

Ekain, gizadiaren ondarea

Argazkietatik informazioa lortuko dut

7

Page 8: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Liburuan erabili diren ikurrak

Koloretako kapelak

Zure ikaskidearekin egin beharko dituzun jarduerak adierazten ditu ikur horrek.

Jarduera horiek egiteko, talde-lanean jardun beharko duzu.

Pentsamenduaren kapela da. Hausnartzeko eta ondorioak ateratzeko jantziko duzu.

Sormenaren kapela da. Kapela horrekin zure irudimena baliatuko duzu, ideia originalak proposatzeko.

Emozioen kapela da. Zer sentitzen duzun adierazteko eta besteen lekuan jartzeko erabiliko duzu.

PENTSAMENDUA

SORMENA

EMOZIOAK

Page 9: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Zertan ari dira argazkiko haurrak? Non daude? Zure ustez, zer urtaro da?

Zer gauza egin dituzu zuk uda honetan? Egon al zara argazkikoa bezalako lekuren batean?

Nola sentitzen zara naturan zaudenean?

Zertarako eramango zenuke mapa bat txango batean?

Has gaitezen!

9

Has gaitezen! Mapa bati begiratzen ari dira. Baso batean daude. Uda izan daiteke, haurrek jantzita duten arropagatik.

Erantzun librea (EL).

EL.

Erantzun-eredua (EE). Orientatzeko eta ikusi nahi diren lekuak aurkitzeko.

IRADOKIZUNAKGogorarazi urtaroak ikasleei: zer ordena duten, udaberrian hasita, esaterako, eta bakoitzak zer ezaugarri dituen.

Page 10: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Nola irudikatzen da Lurra?

Lur-globoa

Lurra esfera batean adierazten du, hori baita Lurraren forma.

OZEANOBAREA

OZEANOATLANTIKOA

OZEANO ARTIKOA

OZEANOBAREA

INDIAKOOZEANOA

OZEANO ANTARTIKOA

ekuatorea

898545_00_p10_planisferio �sico

Lurra gure planeta da, eta hobeto aztertzeko, irudi bidez adierazi behar dugu. Lur-globoak eta mapak horixe dira: gure planeta tamaina txikiagoan adierazten duten irudiak.

1 Idatzi koadernoan ea esaldi hauek lur-globoari buruzkoak, mapari buruzkoak edo biei buruzkoak diren.

• Lurreko kontinenteak eta ozeanoak non dauden erakusten du.

• Lurraren benetako formaren antzekoa da.

• Kontinente guztiak aldi berean ikus daitezke.

• Bidaiatzean, errazago eraman daiteke.

2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Azaldu Lurra adierazteko modu bakoitzaren alde onak eta alde txarrak. Adibidez:

Alde onak: bidaia bat egitean, mapa eramatea praktikoagoa da.

JARDUERAK

1. Mapamundia.

Ekuatorea Lurra bitan zatitzen duen irudizko lerro bat da. Zati bat ipar hemisferioa da, eta bestea, hego hemisferioa.

Mapa

Lurraren gainazala plano batean adierazten du.

Lurrak esfera forma du, baina mahai baten gainean zabaldu eta luzatuko bagenu, mapa bat lortuko genuke.

Ipar poloa

Hego poloa

10

Jarduerak1 Lurreko kontinenteak eta ozeanoak non dauden

erakusten du. Biak.

Lurraren benetako formaren antzekoa da. Lur-globoa.

Kontinente guztiak aldi berean ikus daitezke. Mapa.

Bidaiatzean, errazago eraman daiteke. Mapa.

2 Hitz egiteko gogoz. Alde onak: bidaia bat egitean, mapa eramatea praktikoagoa da. Lur-globoek zehatzago irudikatzen

dute Lurra. Alde txarrak: mapak ez du Lurra zehaztasunez irudikatzen. Lur-globoan ezin dira kontinente eta ozeano guztiak aldi berean ikusi.

3 Ez, ez duelako Lurraren gainazal guztia erakusten.

Mapa politikoa da, entitate politikoak erakusten dituelako; kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoa.

IRADOKIZUNAKGomendagarria da ikasgelan lur-globo edo planisferio bat erabiltzea. Ikasleek hobetu ulertuko dute lur-globoa mapa baino; izan ere, abstrakzio-ahalmen handiagoa behar da mapak aztertzeko.

Page 11: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Has gaitezen!

Mapa guztiak ez dira berdinakMapek Lurraren gainazal osoa adierazten duten, edo zati bat. Lurraren gainazal guztia erakusten badute, planisferio edo mapamundi esaten zaie. (1)

Villa de Mazo

Tijarafe

Tazacorte

Santa Cruzde La Palma

San Andrésy Sauces

PuntallanaPuntagorda

ElPaso

Garafía

Fuencalientede La Palma

Breña Baja

Barlovento

Breña Alta

Los Llanosde Aridane

O Z E A N OAT L A N T I K O A

644537_U03_p007_h2_político La Palma

LA PALMA

Roque de losMuchachos

2.428 m

Santa Cruzde La Palma

Caldera deTaburiente

Fuencaliente lurmuturra

Rabisca lurmuturra

Cumbre Vieja1.945 m

Teneguía sumendia439 m

OZEANOATLANTIKOA

644537_U03_p07_h1_relieve La Palma

LA PALMA

Barra

ncode

las Angus

tias

Barran co de

los No gales

Mapa fisikoek naturaren elementuak erakusten dituzte: mendiak, ordokiak, ibaiak, lurmuturrak…

Erliebearen altuera desberdinak adierazteko, koloreak erabiltzen dira.

Mapa politikoek entitate politikoak erakusten dituzte: herrialdeak, autonomia-erkidegoak, hiriak…

Haien kokapenaren, formaren, tamainaren eta mugen berri ematen dute.

Gai jakinei buruzko mapek lurralde baten alderdi jakin bat erakusten dute, koloreen edo ikurren bidez.

Esaterako, eguraldia, biztanle kopurua, landaredia…

3 Begiratu mapari eta erantzun zure koadernoan.

• Planisferio bat al da? Zergatik dakizu?

• Zer mapa mota da, fisikoa, politikoa edo gai jakin batekoa? Zergatik?

JARDUERAK

G A Z T E L AE T AL E O N

B I Z K A I A

A R A B A

Gasteiz

E R R I O X A

N A F A R R O A K OF O R U

E R K I D E G O A

Bilbo

Donostia

G I P U Z K O A

464976_05_p70_politico_PVasco

FRANTZIA

I

H

EM

Kantauri itsasoa

11

Has gaitezen!

Nire munduko lehen atlasaSailkatu atlaseko mapak, fisikoak edo gai jakinei buruzkoak diren esanez.

Page 12: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Orientatzen jakitea

Eguzkia non dagoen ikustea

Eguzkia ekialdetik irten eta mendebaldetik sartzen da. Beraz, orientatu behar baduzu, egin hau:

Mapetan, haize-arrosak puntu kardinalak adierazten ditu: iparraldea, hegoaldea, ekialdea eta mendebaldea. Horixe jakin behar dugu orientatzeko: puntu kardinalak non dauden.

Baina, maparik ez badugu eta orientatu behar badugu, badaude beste modu batzuk.

1 HITZ EGITEKO GOGOZ. Esan ikaskideei ea tresna horiek aurretik ezagutzen zenituen eta zertarako erabili dituzun.

JARDUERAK

Eguna argitzean, eskuineko eskua Eguzkirantz luzatzen baduzu, ekialdea seinalatuko duzu.

Hegoaldea atzean izango duzu.

Aurrean, iparraldea izango duzu.

Mendebaldea ezkerraldean izango duzu.

Iparrorratz edo GPS batean begiratzea

Iparrorratzak erlojuen antzeko tresnak dira, baina zenbakien ordez, puntu kardinalak dituzte. Iparrorratzen orratzak iparraldea seinalatzen du beti.

GPS izeneko sistemak zehatz-mehatz adierazten digu non gauden.

FALTA FOTO

I

M H

E

I

H

EM

12

Jarduerak1 Hitz egiteko gogoz. EL.

IRADOKIZUNAKBerrikusi gorpuz-orientazioko eskema, ezkerralde eta eskuinalde kontzeptuak gogora ekartzeko eta erabiltzeko.

Page 13: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Hitz egiteko gogoz

Zertan ari da argazkiko mutila?

Jolastu al zara inoiz xaboi-burbuilekin? Gustatzen al zaizu? Zergatik?

Zer behar da ur-burbuilak egiteko? Zer gertatzen da ur-burbuila bat ukitzean?

Ura eta airea behar ditugu

1

EGITEN JAKIN

Urarekin esperimentu bat egitea

13

Hitz egiteko gogoz EE. Xaboi-burbuilak egiten ari da.

EL.

Ura, xaboia eta airea behar dira. Burbuila bat ukitzean, hautsi egiten da.

IRADOKIZUNAKXaboi-burbuilak egiteko, airea eta ura behar ditugu; alegia, bizirako funtsezko bi elementu.

MedialiburuaBideoa: Burbuilak egiten.

Page 14: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Uraren egoerakUra hiru era desberdinetan egon daiteke. Era horiei egoera esaten zaie.

Nolakoa da ura?

• Ur-lurruna da. Ur-lurruna aireko gas bat da, eta ez dugu ikusten.

• Ez du berezko formarik.

• Izotza, elurra eta txingorra dira.

• Forma jakin bat du, adibidez izotz-koskorrak.

• Edateko, garbitzeko, igeri egiteko, ureztatzeko... erabiltzen dugun ura da.

• Ez du berezko formarik. Zer leku edo ontzitan dagoen, forma hori hartzen du.

Ura likido-egoeran

Ura solido-egoeran

Ura gas-egoeran

Egin horma-irudi bat izenburu hau jarrita: Ura altxorra da. Erakutsi zertarako erabiltzen duten ura pertsonek, landareek eta animaliek.

SORMENA

Ura zaintzen dugu!

Edateko ur geza urria da. Horregatik, arduraz erabili behar dugu:

• Ura aurrezteko moduak dira, esaterako, txorrota ixtea hortzak eskuilatu bitartean, edo dutxatzea, bainatu ordez.

• Ura garbi edukitzeko, berriz, ez da zaborrik edo hondakinik bota behar uretara. Gainera, erabilitako ura araztu egin behar da, ur horiek ibaiak eta itsasoak ez kutsatzeko.

GEHIAGO JAKITEKO

14

Sormena

EL.

Behatu eta aurkitu

Ur likidoa asko hozten bada, solidotu egiten da; hots, ura likido-egoeratik solido-egoerara igarotzen da.

Ur solidoa berotzen bada, urtu egiten da; hau da, ura solido-egoeratik likido-egoerara igarotzen da.

Jarduerak1 EE.

Ura likido-egoeranIbai, itsaso eta aintziretako ura, besteak beste.

Ura solido-egoeranMendi-gailurretako elurra eta izotza.

Ura gas-egoeran Aireko ur-lurruna.

IRADOKIZUNAKZenbait ikaslek pentsatuko dute ura likido-egoeran dagoenean «soilik dela ura». Azaldu gas- eta solido-egoeretan ere ura dela.

IRADOKIZUNAKAprobetxatu eta eskatu ikasleei uraren kutsadura eragozteko ekintza zehatzak esateko; esate baterako, komuna paperontzia balitz bezala ez erabiltzea.

Page 15: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

1

Ura egoeraz aldatzen daUra egoera batetik bestera aldatzen da, ha-ren tenperatura aldatzen denean.

Lau egoera-aldaketa daude: urtzea, lurrun-tzea, kondentsatzea eta solidotzea.

AURRERA NOA! 1. eta 7. jarduerak

1 Osatu taula, adibide batzuk jarriz.

2 BALIOAK. Batzuen ustez, itsasora zaborra botatzeak ez du garrantzi handirik, itsasoa handia delako eta ur gazia duelako. Ados al zaudete?

Ura likido-egoeran …

Ura solido-egoeran …

Ura gas-egoeran …

JARDUERAK

Ura hiru egoeratan egon daiteke: likido-egoeran, solido-egoeran eta gas-egoeran. Ura egoera batetik bestera aldatzen da, haren tenperatura aldatzen bada.

BEHATU ETA AURKITU

• Zer egoera-aldaketa gertatzen da ur likidoa hozten baduzu?

• Eta ur solidoa berotzen baduzu?

Urtzea: Solido-egoeratik likido-egoerara aldatzea.

Solidotzea: Likido-egoeratik solido-egoerara aldatzea.

Kondentsatzea: Gas-egoeratik likido-egoerara aldatzea.

Lurruntzea: Likido-egoeratik gas-egoerara aldatzea.

Izotza Ur likidoa Ur-lurruna

15

2 Balioak. EE. Ikasleek esango dute itsasora zaborra botatzeak axola duela, hondakinek ura kutsatzen dutelako, eta horrek itsasoko animaliak eta landareak gaixotzea eta hiltzea eragiten duelako.

IRADOKIZUNAKAzpimarratu uraren egoera-aldaketak tenperatura-aldaketen ondorioz gertatzen direla. Laguntza gisa, erabili 15. orrialdeko irudia; eskatu ikasleei gezien koloreari begiratzeko: gorria, tenperatura igotzen dela adierazteko, eta urdina, jaisten dela adierazteko.

MedialiburuaAurkezpen interaktiboa: Uraren egoerak eta egoera-aldaketak.

Page 16: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Naturan, urak bidaia zirkular handia egiten du, eta hor, egoeraz aldatzen da askotan. Bidaia hori uraren zikloa da eta lau fase ditu: (1)

Uraren zikloa

Uraren zikloa urak leku batetik bestera egiten duen ibilbidea da. Ibilbide horretan, ura egoeraz aldatzen da.

1 Lurrunketa

• Eguzkiak itsasoko, ibaietako eta aintziretako ura berotzen du.

• Ur likidoaren zati bat lurrundu egiten da; hau da, lurrun bihurtzen da eta airera joaten da.

2 Kondentsazioa

• Ur-lurrunak gorantz egiten du, hoztu eta kondentsatu egiten da, eta ur tantatxoak eratzen dira. Ur tanta horiekin sortzen dira hodeiak.

• Haizeak leku batetik bestera eramaten ditu hodeiak.

3 Prezipitazioa

• Hodeietako tantatxoak elkartuta tanta handiagoak eratzen badira, tanta horiek pisu handiagoa dute eta prezipitazioa gertatzen da.

• Lurrera erortzen dira, euri, txingor edo elur moduan.

4 Itzulera

• Erortzen den uraren zati bat ibaietara iristen da. Ibaiek ur hori itsasora eramaten dute berriro.

• Uraren beste zati bat harkaitzen arrailetatik sartzen da. Hala sortzen dira lurpeko urak.

16

Behatu eta aurkitu Itsasoan eta ibaian.

Mendi gailurretan metatzen da.

Prezipitazioetako ura honela itzultzen da itsasora: urak hartan isurtzen dituen ibaiaren bidez eta harriak zeharkatu eta lurpeko urak osatzen dituen uraren bidez.

EE. Lurpeko urak ateratzeko eta erabiltzeko, pertsonek eta animaliek edateko, garbitzeko, laboreak ureztatzeko…

Jarduerak1 EL.

EE. Ur gutxiago egongo da edo, gutxi bazen eta bero handia egiten bazuen, desagertu egingo da. Izan ere, ur likidoa, Eguzkiak berotzen duenean, lurrundu egiten da, ur-lurrun bihurtzen da, alegia.

2 EE. Ez, ziklo bat delako eta, beraz, faseak ordenan gertatzen direlako.

IRADOKIZUNAKAzaldu uraren zikloa, 16. orrialdeko argazkiak eta 17. orrialdeko irudia erabiliz. Ikasleek ulertu egin behar dute prozesu etengabea dela, ez duela ez hasierarik ez amaierarik.

MedialiburuaDeskargatzeko dokumentua: Uraren bidaia.

Page 17: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

1

BEHATU ETA AURKITU

• Begiratu marrazkiari. Naturan, zer lekutan lurrundu daiteke ura?

• Non metatzen da elur moduan erortzen den ura?

• Nola itzultzen da itsasora prezipitazioetako ura?

• Zertarako balio du irudian ageri den putzuak?

1. Uraren zikloa naturan.

1 Lurrunketa

4 Itzulera

2 Kondentsazioa

3 Prezipitazioa

1 Egin uraren zikloarekin lotutako esperimentuak.

• Egun eguzkitsu batean, jarri urez betetako edalontzi bat leiho batean.

• Ordu batzuk geroago, ikusi zer gertatu den. Idatzi testu bat hori azaltzeko.

2 Gerta al daitezke uraren zikloaren lau faseak beste ordena batean? Zergatik?

JARDUERAK

Lurpeko urak

Itsasoa

Ibaia

Hodeiak

AURRERA NOA! 10. jarduera 17

IRADOKIZUNAKEsan lurrunketa aintzira, urtegi, uhar eta abarretan ere gertatzen dela; ez itsaso eta ozeanoetan soilik. Halaber, azaldu landareen transpiraziotik datorren ura atmosferara igarotzen dela, ur-lurrun gisa.

Material de aulaIkusizko pentsamendurako horma-irudia: Uraren zikloa.

MedialiburuaAurkezpen interaktiboa:Uraren zikloa.

Page 18: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Izaki bizidunok airea arnasteko behar dugu, bai eta beste gauza batzuetarako ere:

• Aireari esker egin dezakete hegan zenbait animaliak eta gailuk; adibidez, jausgailuek.

• Soinuak airean zehar hedatu eta gure be-larrietara heltzen dira.

• Oxigenoa ezinbestekoa da materialek su hartzeko.

Nolakoa da airea?Aireak ez du kolorerik eta zaporerik, baina beste propietate batzuk ditu:

Airea beharrezkoa daAirea bizitzeko funtsezkoak diren gas batzuen nahastea da. Hauek dira garrantzitsuenak:

Airez inguratuta gaude

Pisua du

Baloi batek pisu handiagoa du puztuta.

Lekua hartzen du

Ura botilan sartzeko, aireak atera egin behar du.

Ez du formarik

Aireak puxikaren forma hartzen du.

BEHATU ETA AURKITU

• Forma bera al du puxikak puztuta eta puztu gabe? Zergatik?

• Zer forma hartu ditu puxikak?

Oxigenoa. Izaki bizidunok arnasteko behar dugu.

Nitrogenoa. Aireko gasik ugariena da.

Beste gas batzuk:

• Karbono dioxidoa. Izaki bizidunok sortzen dugu arnastean. Autoen kean, lantegietan, suteetan...ere badago.

• Ur-lurruna. Ura da, gas-egoeran.

18

Behatu eta aurkitu Ez, ez du forma bera; puztu gabe dagoenean, ez du airerik barruan, eta puztuta dagoenean, berriz, airez beteta dago.

EE. Zilindro batena eta animalia batena.

Jarduerak1 Idazteko gogoz. Aireko gas garrantzitsuenak honako hauek

dira:

– Oxigenoa: izaki bizidunok arnasteko behar dugun gas bat da.

– Nitrogenoa: aireko gas ugariena da.

– Karbono dioxidoa: izaki bizidunok arnastean sortzen dugun gas bat da, baina, besteak beste, autoen, lantegien eta suteen kean ere badago.

– Ur-lurruna: gas-egoeran dagoen ura da.

2 Oxigenorik ez dagoelako itzaltzen da; izan ere, gas hori beharrezkoa da sua pizteko.

IRADOKIZUNAKAzaldu airearen konposizioa irudikatzen duen puxikan gas bakoitzaren proportzioak gutxi gorabehera adierazi direla, baina, egia esan, gas horiek atmosferan nahastuta daudela.

Page 19: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

3 Lurraren inguruan dagoen gas-geruza bat da atmosfera. Atmosferak zenbait geruza ditu:

– Troposfera. Lurraren gainazaletik gertuen dagoen geruza da, eta hor gertatzen dira fenomeno atmosferikoak..

– Estratosfera troposferaren gainean dagoen geruza da. Geruza altuenetan ez dago ia oxigenorik. Estratosferan ozono-geruza dago, izaki bizidunentzat kaltegarriak diren eguzki-izpietatik babesten gaituen geruza.

Atmosfera oso garrantzitsua da, Lurra babesten duelako. Izan ere, atmosferari esker gauez ez du hotz handiegirik egiten, ezta egunez bero handiegirik ere. Gainera, izaki bizidunok behar ditugun gasak ditu, hala nola oxigenoa.

1

AURRERA NOA! 8. jarduera

1 IDAZTEKO GOGOZ. Aipatu aireko gas garrantzitsuenak. Idatzi gas bakoitzaren ezaugarri bat.

2 Zer gertatzen da piztuta dagoen kandela bat edalontzi batekin estaltzen badugu? Zergatik?

3 Azaldu zer den atmosfera, zer geruza dituen eta zergatik den garrantzitsua.

Airea gasen konbinazioa da. Atmosfera Lurra inguratzen duten gasen geruza da.

Atmosferak Lurra inguratzen duHainbat gasek geruza bat osatzen dute Lurraren inguruan. Geruza hori atmosfera da eta gure planeta babesten du. Izan ere, atmosferari esker gauez ez du hotz handiegirik egi-ten, ezta egunez bero handiegirik ere.

Atmosferak zenbait geruza ditu: troposfera eta estratosfera.

Lurraren gainazaletik gertuen dagoen geruza da, eta hor gertatzen dira fenomeno atmosferikoak.

Geruza altuenetan ez dago ia oxigenorik. Hor dago ozono-geruza, eguzki-izpietatik babesten gaituen geruza.

Troposfera

Estratosfera

JARDUERAK

19

MedialiburuaAnimazioa: Airea eta atmosfera.

IRADOKIZUNAKLurraren gainazaletik hurbilen dauden bi atmosfera-geruzen izenak esan ondoren soilik. Egokia dela uste baduzu, aipatu gainerako geruzak mesosfera, termosfera eta exosfera direla. Esate baterako, esan azken bietan satelite artifizialek orbitatzen dutela.

MedialiburuaJarduera: Atmosfera.

Page 20: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Brisa oso haize leuna da. Haizetea haize indartsua da.

Urakana oso haize indar-tsua da.

Fenomeno atmosferikoak atmosferan gertatzen diren gertakari natura-lak dira. Zenbait motatako fenomeno atmosferiko daude:

Fenomeno atmosferikoak

Haizea

Mugitzen den airea da. Intentsitatearen arabera, zenbait haize mota daude:

Prezipitazioak

Hodeietatik erortzen den ura da. Zenbait modutan eror daiteke:

Tanta likido moduan eror-tzen bada, euri esaten zaio.

Izotz maluta moduan eror-tzen bada, elurra da.

Izotz-bola moduan erortzen bada, txingorra da.

Ekaitzak

Deskarga elek-trikoak izaten di-tuzte: tximistak. Sortzen den ar-giari tximistargi esaten zaio, eta soinuari trumoi.

Ostadarra

Eguzkiaren ar-giak ur tantak zeharka tzean eratzen da.

20

Behatu eta aurkitu Ez. Ezkerreko eta erdiko irudietan norabide berean jotzen duela dirudi, eta kontrako norabidean, eskuineko irudian.

EE. Ostadarra Eguzkiaren argiak ur tantak zeharkatzean atmosferan sortzen den arku bat da. Zenbait koloretako zerrendak ditu: gorria, laranja, horia, berdea, urdin turkesa, urdina eta morea.

EL.

Jarduerak1 Ikus eskema ebatzia hurrengo orrialdean.

2 Hitz egiteko gogoz. Eguzkiak berotzen duenean, itsaso, ibai eta aintziretako uraren zati bat lurrundu egiten da. Hala, ur-lurruna airera pasatzen da. Tenperatura jaistean, lurruna kondentsatu egiten da ur tanta txikitan. Ur tanta horiek elkartzen direnean, hodeiak eratzen dira.

IRADOKIZUNAKAzaldu haizearen intentsitatea haren abiaduraren mende dagoela. Hala, brisek 11 km/h-ko abiadura dute gehienez, eta urakanek, berriz, 100 km/h-tik gorakoa izaten dute.

IRADOKIZUNAKAprobetxatu gaia ekaitza egonez gero kontuan hartu beharreko zenbait gomendio emateko: zuhaitzetatik eta metalezko hesietatik urruntzea; ateak eta leihoak ixtea, tximistak erakartzen dituzten haize-lasterrik ez egoteko…

MedialiburuaIrudi-galeria: Fenomeno atmosferikoak.

Page 21: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

1

Nola eratzen dira hodeiak?Hodeiak ere fenomeno atmosferiko bat dira. Honela eratzen dira:

• Eguzkiak berotzen duenean, itsaso, ibai eta aintziretako uraren zati bat lurrundu egiten da.

• Hala, ur-lurruna airera pasatzen da.

• Tenperatura jaistean, lurruna kondentsatu egi-ten da ur tanta txikitan. Ur tanta horiek elkar-tzen direnean, hodeiak eratzen dira.

Zenbait tamaina eta formatako hodeiak daude:

AURRERA NOA! 4., 5., 6. eta 11. jarduerak

1 Kopiatu eskema koadernoan eta osatu.

2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Azaldu nola eratzen diren hodeiak.

JARDUERAK

Hodei gris eta irregularrek euria ekar dezakete.

Hodei altuek, pintzelkada zurien itxurakoek, oro har, ez dute euririk botatzen.

Kotoi-itxurako hodei zuriak eguraldi epeleko egunetan ikusten dira.

Fenomeno atmosferikoak atmosferan gertatzen diren gertakari naturalak dira. Hauek dira, besteak beste: haizea, prezipitazioak, ekaitzak eta ostadarra.

… … …

Fenomeno atmosferikoak

… …… …… …

… …

BEHATU ETA AURKITU

• Begiratu 20. orrialdean haizearen irudiei. Noranzko berean jotzen al du argazki guztietan?

• Deskribatu nolakoa den ostadarra.

• Behatu gaurko zeruari. Ba al dago hodeirik? Ba al dute argazkietako hodeien antzik?

21

IRADOKIZUNAKAzpimarratu hodeiak ur tanta txikiz osatuta daudela, ez ur-lurrunez.Azaldu prezipitazioak eragiten dituzten hodeiak grisak direla, haietan ur tantak oso estu daudelako eta, beraz, ia ez dutelako Eguzkiaren argia pasatzen uzten.

MedialiburuaJarduera: Fenomeno atmosferikoak.

Ostadarra Hodeiak

Fenomeno atmosferikoak

Brisa EuriaHaizetea ElurraUrakana Txingorra

Haizea Prezipitazioak Ekaitza

Page 22: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

EguraldiaZer jantzi jakin nahian zeruari begiratzen dio-gunean, atmosferan zer tenperatura, zer he-zetasun eta zer-nolako haizea dagoen azter-tzen dugu. Hau da, eguraldiari erreparatzen diogu.

Eguraldia atmosferak leku eta une jakin ba-tean duen egoera da. Urtaro batetik bestera aldatu egiten da, eta egun batetik bestera ere bai: egun batzuetan, euria ari du; beste ba-tzuetan, eguzkitsu dago edo haizea dabil...

Nola neurtzen da eguraldia?Atmosferaren egoerari buruzko datuak neur-tzeko, zenbait tresna erabil ditzakegu:

Eguraldia eta klima ez dira gauza bera

BEHATU ETA AURKITU

• Deskribatu leku horretan zer eguraldi egiten duen.

Termometroa

Airearen tenperatura neurtzen du.

Plubiometroa

Leku batean erortzen diren prezipitazioen ur kantitatea neurtzen du.

Barometroa

Presio atmosferikoa neurtzen du; hau da, aireak Lurraren gainazalean eragiten duen presioa.

Anemometroa eta haize-orratza

Anemometroak haizea zer abiaduratan dabilen neurtzen du.

Haize-orratzak haizeak nondik jotzen duen adierazten du.

22

Behatu eta aurkitu EE. Euria ari du, kalea bustita dagoelako. Ez dirudi zaparrada handia denik, ziurrenik, zirimiria izango da.

Jarduerak1 Eguraldia atmosferak leku eta une jakin batean duen egoera da,

eta klima, berriz, leku jakin batean urteetan zehar nagusi den eguraldi mota da.

2 Hitz egiteko gogoz. Ez du euririk egiten, bero handia egiten du, eta ez dago haizerik.

IRADOKIZUNAKAzaldu haizearen norabidea adierazteko nondik jotzen duen izaten dela kontuan, ez nora jotzen duen. Hortaz, mendebaldeko haizea mendebaldetik dator, hego-haizea hegoaldetik dator…

MedialiburuaIrudi-galeria: Eguraldia neurtzeko tresnak.

Page 23: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

1

AURRERA NOA! 2. eta 3. jarduerak

1 Zertan dira desberdinak eguraldia eta klima? Konparatu.

Eguraldia … da, eta klima, berriz, … da.

2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Azaldu nolakoa den eguraldia, ezaugarri hauek dituen leku batean: plubiometroak ez du urik jaso, termometroak tenperatura altua adierazten du, eta anemometroa, berriz, ez da batere mugitu.

JARDUERAK

Euskadiko klimaKlima leku jakin batean urteetan zehar nagusi den eguraldi mota da. Batez ere, tenperaturei eta prezipitazioei errepara-tzen zaie. Euskadin hiru klima mota daude.

Eguraldia atmosferak leku eta une jakin batean duen egoera da. Klima, berriz, leku batean urteetan zehar nagusi den eguraldi mota da.

Klima ozeanikoa

Kostaldeko klima hau hezea da eta bi ezau-garri nagusi ditu: tenpe-raturak epelak dira eta euri asko egiten du.

Trantsizioko klima

Arabako lurraldearen zati handi bateko klima da. Klima ozeanikoaren eta mediterraneoaren arteko nahastea da.

Barnealdeko klima mediterraneoa

Euskadiko hegoaldeko klima da. Neguak oso hotzak dira, eta udak, oso beroak. Euri oso gutxi egiten du.

23

IRADOKIZUNAKProposatu ikasleei esateko ea esaldi hauek edo antzekoak eguraldiari edo klimari buruzkoak diren: «Atzo hotz handia egin zuen». «Nire herrian, bero handia egiten du udan, baina, aurten, hotz handia egiten du». «Euskadiko iparraldean euri asko egiten du»…

MedialiburuaJarduera: Zenbait klima mota.

Page 24: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Zaindu dezagun atmosfera!

Zergatik zikintzen da airea?Airea zenbait arrazoirengatik kutsatzen da: (1)

• Kausa artifizialak. Pertsonok airea zikintzen dugu; esate-rako, fabriketako eta ibilgailuetako keen bidez.

• Kausa naturalak. Naturako zenbait gertaerak ere airea kutsatzen dute; adibidez, sumendiek botatzen dituzten gasek.

Kutsadura kaltegarria daAirearen kutsadurak arazoak sortzen ditu:

• Gaixotasunak eragiten dizkie pertsonei eta animaliei.

• Kaltea eragiten die landareei, eta baso-eremu handiak suntsi ditzake.

• Eragina du planetaren tenperaturaren igoeran. Zientzialarien ustez, igoera hori dela eta, Lurraren klima aldatzen ari da.

• Monumentuak hondatzen ditu.

BEHATU ETA AURKITU

• Sailkatu orrialde honetako irudiak, kontuan hartuta kausa naturalek edo artifizialek eragiten duten kutsadura.

1. Airearen kutsadura kausa artifizialen eta kausa naturalen ondorioz gertatzen da.

A

C

B

D

Airea osasunerako kaltegarriak diren gasez, errautsez edo kez betetzen denean, kutsatuta dagoela esaten dugu.

24

Behatu eta aurkitu A, B eta D: kausa artifizialak. C: kausa naturalak.

Jarduerak

1 Hitz egiteko gogoz. Arazo ugari sortzen ditu:

– Gaixotasunak eragiten dizkie pertsonei eta animaliei.

– Kaltea eragiten die landareei, eta baso-eremu handiak suntsi ditzake.

– Eragina du planetaren tenperaturaren igoeran. Zientzialarien ustez, igoera hori dela eta, Lurraren klima aldatzen ari da.

– Monumentuak hondatzen ditu.

EL.

2 EL.

3 Balioak. EL.

IRADOKIZUNAKAtmosferaren kutsadura larria dela uler dezaten, aipatu sortzen dituen osasun-arazo batzuk: larruazalaren eta begien narritadura, arnasteko arazoak (asma, infekzioak…), buruko mina…

MedialiburuaAurkezpen interaktiboa: Airearen kutsadura.

Page 25: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

1

Zer egiten dugu atmosfera zaintzeko?

Airearen kutsadura kausa artifizialengatik eta kausa naturalengatik gertatzen da. Denon artean, atmosfera garbi edukitzen lagundu behar dugu.

1 HITZ EGITEKO GOGOZ. Zer kalte eragiten ditu atmosfera kutsatzeak? Zuen ustez, zein da larriena?

2 Deskribatu sarritan egiten duzun ibilbide bat, autoa erabili gabe egin dezakezuna.

3 BALIOAK. Birziklatzen al duzu? Azaldu nola egiten duzun.

JARDUERAK

AURRERA NOA! 9. jarduera

Birziklatu

Plastikoa, papera edo beira birziklatuz, haiek fabrikatzean sortzen den kutsadura eragozten da.

Elektrizitatea aurreztu

Zentral elektrikoek kea botatzen dute elektrizitatea ekoiztean. Argiak behar ez ditugunean itzaltzea edo kontsumo txikiko bonbillak erabiltzea lagungarria da energia aurrezteko.

Automobila gutxiago erabili

Bizikletak eta garraio publikoak gutxiago kutsatzen dute.

Natura zaindu

Garrantzitsua da basoak zaintzea, bertan bizi diren landareek oxigenoa sortzen dutelako.

IKUSI-PENTSATU-GALDETU

Zer ikusten duzu?

Zer pentsatzen duzu?

Zer galdetu nahi duzu?

PENTSAMENDUA

25

Pentsamendua

EL.

EL.

EL.

MedialiburuaJarduera: Airea zikindu egiten da.

IRADOKIZUNAKEduki hauek aprobetxa ditzakezu ikasleei atmosfera zaintzea denon ardura dela ulerrarazteko. Horretarako, eskatu adibide zehatzen bidez adierazteko nola laguntzen duten eguneroko bizitzan atmosfera zaintzen.

Page 26: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

1

1 Azaldu zer diren ur geza eta edateko ura. Eman hiru adibide, edateko ura beharrezkoa dutenak.

2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Ordenatu urrats hauek, eta azaldu nola heltzen den ura gure etxeetaraino.

• Ura metatu.

• Ura etxeetaraino banatu.

• Ura edateko on bihurtu.

3 Pentsatu ura nola aurreztu daitekeen eskolan, eta idatzi.

4 BALIOAK. Zer esango zenioke zabor hori ibaira bota duen pertsonari?

IRAKURTZEKO GOGOZ

Nola heltzen da ura etxeetara?

Ura gure etxeetaraino iristeko, zenbait instalazio eraiki behar dira.

Erabiltzen dugun ura batez ere ibaietatik hartzen dugu. Urtegietan biltzen da (A) eta hodi-sare baten bidez instalazio batzuetaraino eramaten da (B). Hor, edateko ona izateko prestatzen dute; hau da, gizakiok edateko modukoa izateko.

Instalazio horietan ezpurutasunak kentzen zaizkio urari, eta kloro kantitate txiki bat gehitzen zaio. Handik, hodien bidez, etxeetaraino eramaten da (C). Hala, txorrota irekitzen dugunean, ur garbia ateratzen da.

Erabili ondoren, ura estoldetara joaten da, eta, handik, araztegi batera (D). Araztegian, ura iragazi, garbitu eta ibaietara itzultzen da (E).

B

A

E

D

C

26

Erantzunak

1 Ur geza gatzik ez duen ura da. Edateko ura ur geza da, eta gatzik ez izateaz gain, gure osasunari kalte egiten dioten substantziak kentzeko araztuta dago. EL.

2 Hitz egiteko gogoz. Hau da ordena: ura metatu, ura edateko on bihurtu eta ura etxeetaraino banatu. Etxeetara iristen den ura ibaietatik hartzen dugu, batez ere. Urtegietan biltzen da, eta hodi-sare baten bidez, instalazio berezi batzuetaraino eramaten

da, edateko on bihurtzeko. Instalazio horietan, ura iragazi eta ezpurutasunak kentzen zaizkio, eta kloro kantitate txiki bat gehitzen zaio. Handik, hodien bidez, ur garbia etxeetaraino eramaten da

3 EE. Eskuak xaboitzen dituztenean txorrotak ixtea komuna zakarrontzia balitz bezala ez erabiltzea, eskolako baratza ureztatzeko euri-ura erabiltzea…

4 Balioak. EL.

IRADOKIZUNAKGarrantzitsua da ikasleek ura aurrezteko eta ez kutsatzeko beharrari buruz hausnartzea. Horretarako, eskatu pentsatzeko nolako bizimodua izango luketen txorrotatik urik inoiz irtengo ez balitz. Esan munduko milaka haur egoera horretan daudela, egunero kilometro asko egin behar dituztela oinez, edateko uraren bila.

MedialiburuaIrudi interaktiboa: Nola iristen da ura etxeetara?

Page 27: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

EGITEN JAKIN

1 Bete bi edalontzi urez: bat ur hotzeko txorrotatik eta bestea ur beroko txorrotatik. (A)

2 Sartu bi izotz-koskor edalontzi bakoitzean eta jarri kronometroa martxan. (B)

3 Kopiatu taula hau koadernoan, eta idatzi zenbat denbora behar duen edalontzi bakoitzeko izotz-koskorrak erabat urtzeko.

fUr

berotanUr

hotzetan

Izotzak urtzeko behar duen denbora

… …

4 Atera ondorioak.

• Bi kasuetan, izotz-koskorrak urtu egin dira. Zergatik?

• Zer-nolako eragina du tenperaturak izotzak urtzeko behar duen denboran?

• Zer egoera-aldaketa izan du urak?

5 HITZ EGITEKO GOGOZ. Orain, pentsatu beste esperimentu bat, aurrekoaren antzekoa, eta ikusi ea edalontzian jartzen duzuen izotz kantitateak zerikusirik duen urtzeko behar duen denborarekin. Azaldu zuen ideia gelakideei.

Urarekin esperimentu bat egingo dut

Esperimentuen bidez, naturak nola funtzionatzen duen jakin dezakegu.

Hauek beharko dituzu:

• Bi edalontzi handi.

• Ur hotza.

• Ur beroa.

• Izotz-koskorrak.

• Kronometro bat.

A

B

Esperimentuaren helburua:

Izotzak urtzeko behar duen denboran, tenperaturak zer-nolako eragina duen jakitea.

1

27

Erantzunak1 EL.

2 EL.

3 EL.

4 Bi kasuetan uraren tenperatura altuagoa delako izotz-koskorrena baino.

Zenbat eta altuagoa izan uraren tenperatura, orduan eta azkarrago urtzen da izotza.

Urtzea gertatu da: ura solido-egoeratik (izotz-koskorrak) likido-egoerara (ur likidoa) igaro da.

5 Hitz egiteko gogoz. EL.

IRADOKIZUNAKKomeni da ikasleek matxardak erabiltzea izotza manipulatzean, eskuetan kalterik ez izateko. Halaber, esan esperimentua kontuz egiteko, ura bota gabe, eta isurtzen bada, jasotzeko, esperimentua amaitzen denean ikasgela egoera ezin hobean uzte aldera.

Page 28: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

3 GAKO-HITZAK. Definitu kontzeptu hauek koadernoan.

4 Begiratu zeruari. Zer-nolako eguraldia egiten du gaur zure herrian edo hirian? Deskribatu nolakoak diren:

1 ESKEMA. Kopiatu eta osatu eskema hau koadernoan.

2 ESKEMA. Kopiatu eta osatu eguraldiaren eskema koadernoan.

atmosfera

hodeia

anemometroa ozono-geruza

ostadarra klima plubiometroa

AURRERA NOA!

nolakoa den jakiteko, hauek erabiltzen dira:

hau neurtzen du:hau neurtzen du:hau neurtzen du: hau neurtzen du: hau neurtzen du:

Eguraldia

tenperaturak prezipitazioakhaizea

izotza ……

urtzea

… …

28

Erantzunak

1 Eskema. Ikus eskema eranskinean.

2 Eskema. Ikus eskema eranskinean.

3 Gako-hitzak. Atmosfera: Lurraren inguruan dagoen gas-geruza. Anemometroa: haizearen abiadura neurtzeko erabiltzen den tresna. Ozono-geruza: eguzki-izpietatik babesten gaituen geruza, atmosferan dagoena. Ostadarra: Eguzkiaren argiak ur tantak zeharkatzen dituenean sortzen den fenomenoa. Hodeia: aireko

ur-lurruna hoztu eta ur tanta txikitan kondentsatzean sortzen den fenomeno atmosferikoa. Klima: leku jakin batean urteetan zehar nagusi den eguraldi mota. Plubiometroa: leku batean erortzen diren prezipitazioen ur kantitatea neurtzen duen tresna.

4 EL.

5 A. Euria: hodeietatik Lurraren gainazalera ur tanta likido moduan erortzen den prezipitazioa. B. Haizea: mugitzen den airea. C. Hodeiak: airean esekiduran dauden ur tanta txikien multzoa. D. Tximistak: ekaitzetan gertatzen diren deskarga elektrikoak.

IRADOKIZUNAKOsatu 4. jarduera eta eskatu ikasleei honi ere erreparatzeko: eguraldi eguzkitsua edo hodeitsua den, hodeiak zuriak edo grisak diren…

MedialiburuaJarduera: Zer gas da?

Page 29: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

15 Idatzi koadernoan zer fenomeno atmosferiko erakusten den irudi

bakoitzean, eta azaldu fenomeno horien ezaugarriak.

6 Zer fenomeno atmosferiko da kasu hauetako bakoitza?

• Ezaugarri hauek ditu: deskarga elektrikoak, argia eta soinua.

• Prezipitazioak eragiten ditu.

• Airea mugitzen du.

7 Erreparatu marrazkiei.

• Gai al zara urratsak behar bezala ordenatzeko?

• Gero, idatzi marrazki bakoitzari buruzko esaldi bat, zer gertatzen den azaltzeko.

• Azkenik, azaldu zer egoera-aldaketa gertatzen den kasu bakoitzean, eta zergatik gertatzen den.

A

C

B

D

C

A B

29

6 Ekaitza. Hodeia. Haizea.

7 C. B. A.

C. Zenbait izotz-koskor sutan berotzen dira, eta urtzen hasten dira. B. Izotz-koskorrak ur likido bihurtu dira, eta ur likido hori lurrundu egiten da, suaren beroaren eraginez. A. Ura berotzean sortutako ur-lurrunak gorantz egiten du, hoztu eta kondentsatu egiten da, eta ur tantatxoak eratzen dira. Ur tanta horiek elkartzean, hodei moduko bat sortzen dute.

C. Urtzea: tenperatura igotzean gertatzen da. B. Lurrunketa: tenperatura igotzean gertatzen da. A. Kondentsazioa: tenperatura jaistean gertatzen da.

8 A. Hegazti batek hegan egin dezan. B. Musika-tresna baten bidez soinu bat sortzeko. C. Kandela batzuk itzaltzeko.

9 Balioak. EL.

IRADOKIZUNAKEsan ikasleei gogoan izateko ur-lurruna ikusezina dela.

IRADOKIZUNAKEsan, haizea ikusi ezin badugu ere, badagoela nabaritzen dugula, zuhaitzen hostoak eta larreetako belarra mugitzen dituenean edo itsasoaren gainazalean olatuak sortzen dituenean…

Page 30: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

AURRERA NOA!

9 BALIOAK. Idatzi zuen herriko edo hiriko alkatearentzako gutun bat. Proposatu atmosferaren kutsadura murrizteko neurriak; esaterako, zuhaitz gehiago landatzea eta autorik gabeko egun bat antolatzea.

10 HITZ EGITEKO GOGOZ. Deskribatu uraren zikloa.

11 Lander, Iñaki, Ane eta Paula txango bat prestatzen ari dira, baina jarduera desberdinak egin nahi dituzte batzuek eta besteek. Zer eguraldi gomendatuko zeniokete bakoitzari, beren jarduerak egin ahal izateko?

• Landerrek igeri egin nahi du itsasoan.

• Iñakik nahiago du kometekin ibili.

• Paulak eta Anek bizikletaz ibili nahi dute.

8 Idatzi zertarako balio duen aireak kasu bakoitzean.

IKASITAKOA. Erantzun koadernoan.

Zer hitz berri ikasi dituzu?

Ba al dakizu azaltzen zergatik diren garrantzitsuak airea eta ura, bizia egon dadin?

Zer egin dezakezu hobeto zure lanean?

Jarri nota unitate honetan egin duzun lanari.

CA B

30

10 Hitz egiteko gogoz. Eguzkiak itsasoko, ibaietako eta aintziretako ura berotzen du. Ur likidoaren zati bat lurrundu egiten da; hau da, lurrun bihurtzen da eta airera joaten da. Ur-lurrunak gorantz egiten du, hoztu eta kondentsatu egiten da, eta ur tantatxoak eratzen dira. Ur tanta horiekin sortzen dira hodeiak. Hodeietako tantatxoak elkartuta tanta handiagoak eratzen badira, tanta horiek pisu handiagoa dute eta prezipitazioa gertatzen da; hau da, ura lurrera erortzen dira, euri, txingor edo elur moduan. Erortzen den uraren zati bat ibaietara iristen da. Ibaiek ur hori itsasora eramaten dute berriro. Uraren beste zati bat harkaitzen arrailetatik sartzen da. Hala sortzen dira lurpeko urak.

11 EL.

Beharrezkoa da haizea egotea.

EL.

IKASITAKOA EL. EL. EL.

EL.

IRADOKIZUNAK11. jarduerako 1. eta 3. ekintzak egiteko, ez da baldintza atmosferiko zehatzik behar, baina, eskuarki, hobe da igeri egiteko edo bizikletaz ibiltzeko eguraldi ona egitea: egun eguzkitsua izatea, haize handirik ez egotea, euririk ez egitea…

MedialiburuaJarduera: Ikasitakoa.

Page 31: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Iraganaren detektibeak gara

Hitz egiteko gogoz Zertan ari dira argazkiko pertsonak? Nora ote doaz?

Zure ustez, zer dago eraikin horren barruan? Ezagutzen al duzu? Non dago?

Joan al zara inoiz museo batera? Noiz? Zer zegoen barruan? Gustatu al zitzaizun? Zergatik?

Heldua zarenean, gustatuko al litzaizuke museo batean lan egitea?

Zer ikas dezakegu museoren batera joaten garenean?

6

San Telmo Museoa, Donostia.

EGITEN JAKIN

Argazkietatik informazioa lortzea

105

Hitz egiteko gogoz Museo baten atarira sartzen ari dira, erakusketa bat ikusi nahi dutelako. EL.

EE. Hilarriak, etnografiako objektuak, armak eta XIX. eta XX. mendeetako margolanak, bereziki. Ikasleek jakin dezakete irudian San Telmo Museoa dela eta Donostian dagoela.

EL.

EL.

EL.

IRADOKIZUNAKEskatu ikasleei azaltzeko nola jokatu behar dugun museo batera joaten garenean.

MedialiburuaWeb-orria: San Telmo Museoa.

Page 32: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Nork aztertzen du iragana?Historialarien lanari esker dugu iraganaren berri, beste garai ba­tzuetan izandako gertaerak aztertzen baitituzte. Historialarien eta detektibeen lanek badute antzik: garai bateko pertsonek utzitako aztarnak eta frogak bilatzen dituzte, eta froga horiekin, iragana berregiten dute.

Historialariek, informazioa bilatu edo bildu behar dutenean, beste diziplina batzuetan ari direnekin jardun behar dute lankidetzan; esate baterako, arkeologoekin, geografoekin, geologoekin eta paleontologoekin.

Iraganeko aztarnakGarai jakin batean zer gertatu zen jakiteko, historialariek arrastoak, aztarnak eta dokumentuak aztertu behar dituzte. Elementu horiei iturri historiko esaten zaie.

Iturri historikoak idatziak edo ez-idatziak izan daitezke.

Nola ikertzen dugu iragana?

ITURRI IDATZIAKITURRI EZ-IDATZIAK

Ahozko iturriak Iturri grafikoak Iturri materialak

Gurera iritsi diren iraganeko testuak dira. Adibidez:

• Liburuak.

• Gutunak.

• Oroitzapenak.

• Olerkiak.

• Egunkariak.

• Aldizkariak…

Hitzez edo abestien bidez jasotako informazioak dira. Adibidez:

• Abestiak.

• Elkarrizketak.

• Irrati­saioak.

• Diskurtsoak…

Iraganetik geratu diren irudiak dira. Esate baterako:

• Argazkiak.

• Filmak.

• Kartelak.

• Margolanak.

• Karikaturak.

• Mapak…

Gurera iritsi diren iraganeko objektuak dira. Adibidez:

• Eraikinak.

• Bitxiak.

• Eskulturak.

• Txanponak.

• Zeramika­lanak.

• Hezurrak…

Historiak iraganean bizi zirenak nor ziren, nola bizi ziren eta zer egiten zuten aztertzen du.

106

Behatu eta aurkitu EE. Denboraren joanean, mutila hazi egin da: haurtxoa izateari utzi zion, eta hazten jarraitu du. Zutitzen ere ikasi du, eta ondoren, oinez eta bizikletaz ibiltzen.

Jarduerak1 Historialariek eta detektibeek oso antzeko lana egiten dute;

izan ere, beste garai batean bizi ziren pertsonek utzitako

aztarnak eta frogak bilatzen dituzte, eta froga horiekin, iragana berregiten dute.

2 Egunkari bat: iturri idatzia.

Argazki bat: iturri ez-idatzia, grafikoa.

Abesti bat: iturri ez-idatzia, ahozkoa.

Eskultura bat: iturri ez-idatzia, materiala.

3 Hitz egiteko gogoz. EE. Ikasleek esan dezakete ezin direla ahozko iturriak erabili lehen gizakien bizimodua nolakoa zen

Ikasgelako materialaIkusizko pentsamendurako horma-irudia: Historiaren azterketa.

IRADOKIZUNAKEsan historiaren arloko profesionalen lan zientifikoa oso baliagarria dela, gure iragana nolakoa izan zen jakiteko ezinbestekoa baita.

MedialiburuaAurkezpen interaktiboa: Iraganeko hondarrak.

Page 33: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

6

Historialariek iraganeko gertaerak aztertzen dituzte, iturri historikoen analisiaren bitartez. Iturri historikoak idatziak edo ez­idatziak izan daitezke.

1 Zertan dira antzekoak historialari baten eta detektibe baten lana?

2 Adierazi zer motatako iturri historikoa den iraganeko dokumentu hauetako bakoitza.

• egunkari bat • argazki bat • abesti bat • eskultura bat

3 HITZ EGITEKO GOGOZ. Erabili al daitezke ahozko iturriak lehen gizakien bizimodua nolakoa zen jakiteko? Eta iturri materialak? Zergatik?

JARDUERAK

Denboraren joanaUrtero, gure urtebetetzea ospatzen dugunean, jaio ginen eguna gogora ekartzen ari gara. Ira-gana oraingo une hau baino lehenago gertatu­tako guztia da.

Une honetan gertatzen ari denari oraina esaten diogu.

Etorkizuna geroago gertatuko den guztia da. Hala, datorren udako oporrak etorkizunaren parte dira.

Historia pertsonalaPertsonok aldatu egiten gara denbora igaro ahala. Orain arte bizi izan ditugun gertaera ga­rrantzitsuek gure historia pertsonala osatzen dute. Horren adibide dira, besteak beste, jaio ginen eguna, gure lehen eskola­eguna edo neba­arrebaren bat jaio zen eguna. (1)

Gure bizitzako dokumentuak gure bizitzako iturri historikoak dira; adibidez, argazkiak, senitarte­koek eta adiskideek kontatzen dizkiguten histo­riak, edo txikiagoak ginenean erabiltzen geni­tuen gauzak.

• Adierazi zertan aldatu den mutil hori denboraren joanean.

BEHATU ETA AURKITU

1. Denboraren joanean aldatu egiten gara, eta egiten ditugun jarduerak ere aldatuz joaten dira.

AURRERA NOA! 1. jarduera 107

jakiteko; izan ere, ez dugu garai haietako abestien berririk, eta ez dago ez elkarrizketarik ez hitzaldirik. Hala ere, iturri materialak erabili egin daitezke; esaterako, hezurrak eta lehen gizakiek erabilitako harrizko eta hezurrezko lanabesak aurkitu dira.

MedialiburuaJarduera: Iturri historikoak.

IRADOKIZUNAKEskatu ikasleei ikasgelara haien txikitako argazkiak eramateko. Horri esker, denboraren joanean nola aldatu diren ohartu ahal izango dira.

IRADOKIZUNAKGarrantzitsua da ikasleek dokumentu historikoaren kontzeptua testu idatziekin soilik ez lotzea.

Page 34: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Pentsa dezagun zer jarduera egin ditzakegun…

segundo batean.

minutu batean.

ordu eta erdi batean.

egun batean.

astebetean.

Nola neurtzen dugu denbora?Pertsonok zenbait tresna asmatu ditugu denbo­ra neurtzeko.

• Erlojuak eguneko orduak neurtzen ditu.

• Egutegiak urteko egunak, asteak eta hilak neurtzen ditu.

Denboraren joanean gertaera asko izaten dira. Gertaera horiek kronologikoki ordenatzeko, haien iraupena neurtu behar da. Denborak ez du etenik, baina pertsonok zenbait unitatetan banatzen dugu denbora:

• Denbora-epe laburretarako, orduak, mi-nutuak eta segundoak erabiltzen ditugu.

• Denbora-epe luzeetarako, egunak, asteak eta urteak erabiltzen ditugu.

Horretaz gain, urteak zenbait modutan mul­tzokatu daitezke:

Denbora neurtzea

Mendeak eta urteakMendea iragan historikoa neurtzeko gehien erabiltzen den neurketa­unitatea da. Mendeek ehun urte irauten dute eta zenbaki erromatarrez idazten dira.

I. mendea 1. urtean hasi eta 100. urtean amai tzen da. Gainerako mendeak ondoz ondokoak dira: II. mendea 101. urtean hasi eta 200. urtean amaitzen da; III. mendea 201. urtean hasi eta 300. urtean amaitzen da, eta horrela ondoz ondo.

Bosturteko bat 5 urteko epea da.

Mende bat 100 urteko epea da.

Hamarkada bat 10 urteko epea da.

Milurteko bat 1.000 urteko epea da.

SORMENA

Erromatar zenbakiak

Erromatarrak duela 2.000 urte baino gehiago bizi izan ziren. Zenbakiak adierazteko, letrak erabiltzen zituzten. Adibidez, I letra 1 zen; V letra, 5; eta X letra, berriz, 10.

Zenbaki konplexuak letra horiek konbinatuz lortzen zituzten. Adibidez, 8 zenbakia VIII zen (5, 1, 1, 1); 16 zenbakia, XVI zen (10, 5, 1)…

Hauek dira 1etik 10era bitarteko erromatar zenbakiak:

GEHIAGO JAKITEKO

I 5 1

II 5 2

III 5 3

IV 5 4

V 5 5

VI 5 6

VII 5 7

VIII 5 8

IX 5 9

X 5 10

108

Sormena

EL. EL. EL. EL. EL.

Behatu eta aurkitu Denbora-lerroak neskaren iragana adierazten du.

Erabili den denbora-unitatea urtea da.

2011n jaio zen; 2013an eskolan hasi zen; 2014an besoa hautsi zuen; 2016an Lehen Hezkuntzan hasi zen; eta 2019an bizikleta bat oparitu zioten. Hori jakin dezakegu, denbora-lerroan gertaera

bakoitzaren urtearen gainean gertaerari buruzko marrazki bat eta testu bat daudelako.

Urte guztiek denbora bera adierazten dutelako: 365 egun.

Jarduerak1 Lehen kasuan, erloju bat, eta bigarrenean, egutegi bat.

2 4 bosturteko: 20 urte.

7 mende: 700 urte.

IRADOKIZUNAKAzaldu zer egin behar den data jakin bat zer mendetakoa den kalkulatzeko: batekoen eta hamarrekoen zifrak kentzea, eta gainerako zifrei bateko bat gehitzea. Arau horrek ez du 0an amaitzen diren urteetarako balio; kasu horretan, lehen zifrak edo lehen bi zifrek mendea adierazten dute.

MedialiburuaJarduera: Nola neurtzen dugu denbora?

Page 35: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

6Denbora Kristo aurretik eta ondorenUrteak zenbatzeko, Jesu Kristo jaio zen urtea hartzen dugu erre­ferentziatzat. Urte hori 1. urtea da.

• 1. urtea baino lehenagoko gertaerak Kristo aurretik gertatu zi­ren. K.a. laburdura erabiltzen dugu. Adibidez, K.a. II. mendea.

• 1. urtearen ondorengo gertaerak Kristo ondoren gertatu ziren. K.o. laburdura erabiltzen dugu. Esate baterako, K.o. 1500. urtea.

Denbora-lerroaIraganeko gertaerak ordenatuta adieraz daitezke denbora-lerro batean.

1 Zer tresna erabiliko zenuke autobus batek ikastetxetik kanpamentura iristeko behar duen denbora neurtzeko? Eta uda iristeko falta den denbora neurtzeko?

2 Adierazi zenbat urte diren eskuineko denbora-unitate bakoitza. Gero, ordenatu handienetik txikienera.

3 Idatzi zer urte hartzen dituzten mende hauek: XV., IV., III. eta XII. mendeak.

JARDUERAK

2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019

Jaio zen.Eskolan hasi zen.

Beso bat hautsi zuen.

Lehen Hezkuntzan hasi zen.

Bizikleta bat oparitu zioten.

Bosturtekotan, hamarkadatan, mendetan eta milurtekotan multzokatzen ditugu urteak, eta Kristoren jaiotza hartzen da abiaburutzat.

• Zer aldi adierazten da neska horren denbora­lerroan, iragana, oraina ala etorkizuna?

• Zer denbora­unitate erabili da denbora­lerroan?

• Aipatu lerroan ageri diren bi gertaera. Noiz gertatu zen bakoitza? Nola dakizu hori?

• Zure ustez, zergatik dute urte guztiek neurri bera?

BEHATU ETA AURKITU

1 Lerro bat marrazten da, eta zati berdinetan banatzen.

2 Urteak edo erabiliko diren denbora­unitateak idazten dira, ezkerretik hasita eskuinerantz.

3 Goiko aldean, gertaerak idatzi edo marrazten ditugu, gertatu ziren urtean.

• 4 bosturteko

• 7 mende

• 3 hamarkada

• 2 milurteko

• 5 mende

AURRERA NOA! 2. eta 4. jarduerak 109

3 hamarkada: 30 urte.

2 milurteko: 2.000 urte.

5 mende: 500 urte

Ordena: 2 milurteko, 7 mende, 5 mende, 3 hamarkada, 4 bosturteko.

3 XV: 1401etik 1500era.

IV: 301etik 400era.

III: 201etik 300era.

XII: 1101etik 1200era.

IRADOKIZUNAKIkasleek denbora-lerro bat egin dezakete, astebetean pasatu zaizkien gertaerak edo egin dituzten jarduerak adieraziz. Galdetu zer denbora-unitate erabiliko luketen denbora-lerro hori egiteko.

MedialiburuaAurkezpen aurreratua: Denbora-lerroa.

Page 36: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

TradizioakTradizioak leku jakin bateko ohiturak dira. Adineko pertsonek gazteei transmititzen dizkiete, eta hala gorde dira iraganetik gaur arte.

Abestiak, dantzak, janari tipikoak, eta kondairak, besteak beste, tradizioak dira.

MonumentuakMonumentuak garai batean egindako eraikinak dira, herriarentzat balio handikoak. Horregatik, denboran zehar iraun dute.

Monumentuak zaintzea eta errespetatzea garrantzi handikoa da; iraganean nola bizi ziren jakiteko balio dute.

Zenbait motatako monumentu historikoak daude: (1)

1. Euskadin dauzkagun zenbait monumentu. A. Oñatiko unibertsitatea. B. Diego Lopez Harokoaren estatua, Bilbon. C. Mendoza dorretxea, Gasteiz udalerriko Mendoza herrian. D. Trespondeko zubia, Iruña Okan. E. Hondarribiko harresia eta, atzean, Hondarribiko Andre Maria elizaren kanpandorrea.

Iraganeko oroitzapenak gordetzen ditugu

• Identifikatu beheko monumentu bakoitza. Eraikina da ala bestelako monumentua?

• Zertarako erabiltzen ote zuten bakoitza?

• Zure ustez, zergatik zaindu dituzte monumentu horiek?

BEHATU ETA AURKITU

• Iturriak, eskulturak, zubiak eta akueduktuak, harresiak, erro­tak... ere monumentuak izan daitezke.

• Monumentuak eraikinak izan daitezke: gazteluak, jauregiak, dorretxeak, elizak, monasterioak, antzokiak, unibertsitateak...

A

D

B

C

E

110

Behatu eta aurkitu A. Oñatiko unibertsitatea (monumentua); B. Diego Lopez Harokoaren estatua (monumentua); C. Mendoza dorretxea (monumentua); D. Trespondeko zubia (monumentua); E. Hondarribiko harresia eta Hondarribiko Andre Maria elizaren kanpandorrea (monumentua).

EE. Ikasteko, bizitzeko, merkataritza-bide gisa erabiltzeko...

EE. Gure gaur egungo ohiturak eta gure historia hobeto ulertzen lagundu digutelako.

Jarduerak1 Tradizioak: leku jakin bateko ohiturak belaunaldiz belaunaldiz

transmititu direnak.

Monumentuak: Antzinean egindako eraikinak dira, balio handikoak.

Museoak: artelanen bildumak erakusten dituzten eraikinak dira.

2 EL.

Ikasgelako materialaIkusizko pentsamendurako horma-irudia: Historiako aroak.

IRADOKIZUNAKGogorarazi ikasleei Historia hitzak bi kontzeptu hartzen dituela barne: iragana ikertzen duen zientzia eta idatzizko dokumentuak dituen iraganaren etapa.

Page 37: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

3 Balioak. EE. Ezin da oihukatu, ezin da korrikarik egin, ezin dira artelanak ikutu, ezin da janaririk barruan jan...

IRADOKIZUNAKEskatu ikasleei beren herrian pertsonaia historikoren baten izena duten kaleak, plazak, parkeak, eskulturak eta abar esateko, eta pertsona hori zer arlotan nabarmendu zen ikertzeko.

MedialiburuaIrudi-galeria: Espainiako monumentuak.

Page 38: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Historiaurreko bizimoduaLehen gizakiak duela milioi bat urte baino gehia­go bizi izan ziren. Oinez joaten ziren batetik bestera, jateko landareen, arrainen eta anima­lien bila.

Etxoletan edo haitzuloetan bizi ziren, eta zenbait familiak osatutako tributan elkartzen ziren. La­nabesak egiten zituzten, harria eta hezurrak era­biliz. Garai horretan aurkitu zuten sua.

Geroago, duela 10.000 urte inguru, landareak landatzen eta animaliak leku itxietan gordetzen hasi ziren. Horrela sortu ziren nekazaritza eta abeltzaintza, eta pertsonek herrixkak eraiki zi­tuzten soroen ondoan. Historiaurrean, zeramika, gurpila eta bela asmatu zituzten.

Erromatarren garaian bizitzeaDuela 2.000 urte inguru, erromatarrek hiriak sortu zituzten, harrizko galtzaden bidez komu­nikatuta zeudenak. Galtzada horietan oinez, zaldiz eta gurdiz ibiltzen ziren. Salgaiak kostal­deko hirietara belaontzietan heltzen ziren.

Antzokiak eraiki zituzten, antzerki­lanak emate­ko; anfiteatroak, piztien eta gladiatoreen bo­rroketarako; zirkuak, zaldi­lasterketetarako, eta tenpluak, jainko­jainkosak gurtzeko.

Erromatar asko pobreak ziren eta etxebizitza txikietan bizi ziren, zenbait solairutako eraikine­tan. Aberatsak domus izeneko etxe handietan bizi ziren. Esklaboak ere bazeuden: ez zuten eskubiderik eta noiznahi saleros zitzaketen.

Historiaurretik gazteluen garaira

Erromatar esklabo baten lekuan jartzea

Nolakoa izango litzateke zure bizitza? Zer ezin izango zenuke egin?

Zure ustez, nola sentituko zinateke? Zergatik?

EMOZIOAK

112

Emozioak

EL. EL.

Behatu eta aurkitu Historiaurrean, etxoletan eta haitzuloetan bizi ziren. Erromatarren garaian, pobreak etxebizitza txikietan bizi ziren, zenbait solairutako eraikinetan, eta aberatsak, domus izeneko etxe handietan. Gazteluen garaian, nekazariak zurezko eta lastozko etxez osatutako herrixketan bizi ziren, eta errege-erreginak eta nobleak, harrizko gazteluetan.

Historiaurrean, zurezko kanoak zeuden, eta Erdi Aroan, arraunontziak eta zaldiek tiratutako gurdiak.

Galtzadak zituzten, harrizko blokez eginak, bai eta espaloiak ere. Ura iturri publikoetaraino iristen zen, eta estolderiak zeuden.

Historiaurreko pertsonek larruzko jantziak zituzten. Erromatarrek zenbait luzeratako eta koloretako tunikak janzten zituzten (soldaduek bular-babesak eta kaskoa ere erabiltzen zituzten). Gazteluen garaian, gizonek polainak, kamisolak eta txanoak janzten zituzten, eta emakumeek, gerruntzeak, blusak eta gonak.

Ikasgelako materialaIkusizko pentsamendurako horma-irudia: Historiako aroak.

IRADOKIZUNAKAntzinaroko esklabotza azaltzean, aprobetxatu giza eskubideak aipatzeko, ikasleek eskubide horiek errespetatu egin behar direla uler dezaten.

MedialiburuaIrudi interaktiboak: Historiaurreko bizimodua.Erromako kale bat.

Page 39: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

6

Gazteluen garaiko bizimoduaDuela 1.000 urte inguru, pertsona gehienak nekazariak ziren eta zurezko eta lastozko etxez osatutako herrixketan bizi ziren, ha­rrizko gaztelu baten inguruan. Gazteluetan, errege­erreginak eta nobleak bizi ziren. Gerretan borrokatzen ziren nobleak zaldunak ziren.

Monasterioak ere bazeuden. Haietan, fraideak eta mojak bizi zi­ren, eta otoitz egiten eta liburuak eskuz kopiatzen jarduten zuten. Monasterioak eraikin handiak ziren, eta fraideentzako eta mojen­tzako gelak, eliza bat eta klaustro izeneko patio bat zituzten.

Beste pertsona batzuk harresiz inguratutako hiri txikietan bizi ziren. Harresien helburua hiria defendatzea zen. Hiri horietan merkatariak eta eskulangileak bizi ziren.

Garai horretan, jendea oinez, zaldiz edo animaliek tiratutako gur-diz joaten zen leku batetik bestera. Ibaietan zehar ibiltzeko, arraunontzi txikiak erabiltzen zituzten, eta itsasoz bidaiatzeko, berriz, belaontziak.

• Deskribatu nolakoak ziren etxebizitzak garai bakoitzean.

• Zer garraiobide ikusten dituzu Historiaurreari eta Erdi Aroari buruzko irudietan?

• Nolakoak ziren erromatarren kaleak? Etxeetan ba al zegoen urik? Eta estoldarik?

• Nola janzten ziren Historiaurreko gizakiak? Eta erromatarrak? Eta gazteluen garaiko jendea?

BEHATU ETA AURKITU

Lehen gizakiak Historiaurrean sortu ziren. Geroago, erromata­rrek hiri asko sortu zituzten, galtzaden bidez komunikatuta zeudenak. Erdi Aroan, pertsona asko gaztelu baten inguruan zeuden herrixketan bizi ziren.

3 Azaldu zertan aritzen zen hauetako bakoitza Erdi Aroan: nekazaria, zalduna, eskulangilea, fraidea, merkataria.

1 Azaldu zergatik izan ziren garrantzitsuak aurkikuntza hauek: sua, nekazaritza, abeltzaintza.

2 Kopiatu eta osatu.

JARDUERAK

Erromatarrak

Duela... bizi ziren.

Haien etxeak...

… eraiki zituzten.

… ibiltzen ziren.

AURRERA NOA! 9. jarduera 113

Jarduerak1 EE. Sua: haitzuloak argitzeko, animalia arriskutsuak uxatzeko

eta berotzeko aukera eman zuen, eta elikagaiak prestatzeko ere bai; horri esker, errazago mastekatzen eta digeritzen zituzten.

Nekazaritza eta abeltzaintza: elikagaiak lortzeko eta nomadak izateari uzteko aukera eman zieten gizakiei.

2 Erromatarrak

Duela 2.000 urte inguru bizi ziren.

Haien etxeak txikiak ziren, zenbait solairutako eraikinetan, eta handiak (domus) ziren.

Oinez, zaldiz, gurdietan eta belaontzietan ibiltzen ziren.

Antzokiak, anfiteatroak, zirkuak, tenpluak eta abar eraiki zituzten.

3 Nekazariak lurra lantzen zuen; zalduna borrokan aritzen zen; eskulangileak produktuak egiten zituen; fraideak otoitz egin eta liburuak eskuz kopiatzen zituen; eta merkatariak salgaiak salerosten zituen.

IRADOKIZUNAKErdi Aroan, pertsona guztiek ez zituzten eskubide berak. Nobleziak eta kleroak ez zuten zergarik ordaintzen, eta nekazari, eskulangile eta merkatariek, berriz, bai. Alderatu egoera hori gaur egungo gizartearekin.

MedialiburuaAurkezpen interaktiboa: Gazteluen garaia.

MedialiburuaJarduerak: Lehen gizakiak. Erromatarren bizimodua.

Page 40: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Gazteluen garaitik gaur egun arte

Aro Modernoko bizimoduaAro Modernoa duela 500 urte hasi zen. Garai ho­rretan zenbait aldaketa garrantzitsu gertatu ziren:

• Kristobal Kolon Amerikara iritsi zen. Han­dik, produktu berriak ekarri zituzten (toma­teak, patatak, artoa...), eta merkataritzak gora egin zuen. Produktuak gurdietan eta itsason­tzietan garraiatzen zituzten.

• Garai horretan, Lurra biribila dela eta Eguz­kiaren inguruan biraka ari dela aurkitu zuten.

• Asmakuntza garrantzitsu batzuk egin ziren, hala nola inprenta, pianoa eta teleskopioa.

Hiriak asko handitu ziren. Haietan, errege-erre-ginak eta nobleak, merkatariak eta eskulangi-leak bizi ziren. Hala ere, biztanle gehienak he­rrixka txikietan bizi ziren eta nekazariak ziren.

Lehen fabriken garaiko bizimoduaAro Garaikidea duela 200 urte inguru hasi zen, lehen fabrikak sortzean. Fabriketan, langile as­kok egiten zuten lan. Uraren indarrez ibiltzen ziren makinak erabiltzen zituzten, produktu asko den­bora laburrean ekoizteko aukera ematen zutenak.

Hiriak gero eta handiagoak egin ziren, eta ka­leak gasezko kale­argiz eta kale­argi elektrikoz bete ziren.

Duela 200 urte, trena eta lurrunontzia asmatu zituzten, eta duela 100 urte, lehenbiziko auto-mobilak eta hegazkinak.

Horiez gain, asmakuntza garrantzitsuak egin zituzten; adibidez, txertoak, anestesia, erradio­grafia, zinema, telefonoa eta irratia.

• Nola dago jantzita jendea garai bakoitzean? Deskribatu eta konparatu.

• Esan zertan diren desberdinak lehen fabriken garaiko hiria eta Aro Modernokoa.

BEHATU ETA AURKITU

114

Behatu eta aurkitu Aro Modernoan, emakumeen paparraren azpian estuak ziren jantzi luzeak janzten zituzten, eta gizonek, galtzak, alkandorak eta jaka luze moduko batzuk. Lehen fabriken garaian, emakumeek gonak, jakak eta kapelak erabiltzen zituzten, eta gizonek, berriz, trajea eta kapelak.

Desberdintasun nagusiak dira lehen fabriken garaiko hirietan zeuden garraiobideak (tranbia eta automobilak), fabrikak eta estolderiak dira.

Pentsamendua

EL. EL. EL.

Jarduerak1 Aro Modernoko aldaketa nagusiak: Kristobal Kolon Amerikara

iritsi zen. Lurra biribila dela eta Eguzkiaren inguruan biraka ari dela aurkitu zuten. Asmakuntza garrantzitsu batzuk egin ziren. Merkataritza asko garatu zen. Amerikatik produktu berriak iritsi ziren (tomateak, patatak, artoa…).

IRADOKIZUNAKIkasleek lehen fabrikak sortu zirenetik bizimodua nola aldatu den uler dezaten, enpatiara jo dezakezu: nolakoa izango litzateke gure bizitza … ez balego?

MedialiburuaIrudi interaktiboak: Aro Modernoko bizimodua.Aro Garaikideko bizimodua.

Page 41: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

6

Gure garaiko bizimoduaGaur egun, pertsona gehienak hirietan bizi dira. Hiriak moderniza­tu egin dira. Etorbide zabalak dituzte, bai eta argi­ eta estolderia­sistemak ere.

Fabrikak ere badaude, baina hirietatik kanpo kokatzen dira, eta ez dituzte hainbeste langile behar, makinek eta robotek zeregin asko egiten baitituzte.

Pertsonak zenbait solairutako eraikinetan edo familia bakarreko etxeetan bizi dira, hirigunetik urrun eraiki diren egoitza-auzo be­rrietan.

Garraiobideek bilakaera handia izan dute. Gaur egun, bizkorra­goak, erosoagoak eta seguruagoak dira; adibidez, metroa, he-gazkinak eta abiadura handiko trenak.

Medikuntzan, teknika berriak erabiltzen dira; esaterako, eskane-rra eta organoen transplantea. Horretaz gain, ordenagailuek eta tabletek, Internetek, satelite bidezko telebistak, sakelako telefonoak eta abarrek pertsonen bizimodua eraldatu dute.

Aro Modernoan, Kolon Amerikara iritsi zen eta Lurra biribila zela aurkitu zen. Duela 200 urte, lehen fabrikak sortu ziren, bai eta garraiobide berriak ere. Gaur egun, teknologiak gure bizimodua aldatu du.

PENTSAMENDUAIKUSI- PENTSATU- GALDETU

Behatu gaur egungo hiriaren marrazkiari eta erantzun galdera hauei zure koadernoan:

Zer ikusten duzu?

Zer pentsarazten dizu?

Zer galdetzen diozu zeure buruari?

Aro Modernoko

aldaketa nagusiak

1 Kopiatu eta osatu eskema.

JARDUERAK

2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Aukeratu lehen fabriken garaian zure ustez egin ziren bost aurrerapen garrantzitsuenak. Idatzi zergatik aukeratu duzun bakoitza.

3 Zertan dira desberdinak lehen fabriken garaiko hiriak eta gaur egungo hiriak?

AURRERA NOA! 3., 5., 6., 7. eta 8. jarduerak 115

2 Idazteko gogoz. EE. Garraiobide berriak, komunikabide berriak, , argi elektrikoa asmatu zituzten, medikuntzan aurrerapenak egin ziren...

3 EE. Gaur egungo hiriak etorbide zabalak dituzte, eta pertsonak zenbait solairutako eraikinetan edo familia bakarreko etxeetan bizi dira, hirigunetik urrun dauden egoitza-auzoetan. Fabrikak hirietatik kanpo daude. Lehen fabriken garaian, etxebizitzak eta fabrikak hirien barruan zeuden.

Ikasgelako materialaIkusizko pentsamendurako horma-irudia: Historiako aroak.

IRADOKIZUNAKOrrialdeko irudia kontuan hartuta, azaldu bide-hezkuntzako oinarrizko arau batzuk.

MedialiburuaJarduerak: Duela 200 urteko bizimodua.xxi. mendeko aurrerapenak.

Page 42: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Argazkietatik informazioa lortuko dut

Ikusi eta konparatu bi argazkiak

1 Kopiatu eta osatu taula hau zure koadernoan.1930. urteko

argazkia2018. urteko

argazkia

Eraikinak Zenbat solairu dituzte? … …

Jendea Nolako arropak dituzte? … …

Kale-argiak Nolakoak dira? … …

Galtzada Nolakoa da? … …

Garraioak

Zer garraio mota daude? … …

Ikusten al duzu garraio publikorik? Nolakoak dira?

… …

Ba al dago bide­seinalerik? Zein?

… …

EGITEN JAKIN

Bilbo, 1930

116

Erantzunak1 EE. 1930eko argazkia. Eraikinak. Ez

dira oso eraikin altuak, 4-5 solairu izango dituzte . Jendea. Gizonezkoek gabardina luzeak eramaten dituzte eta arropa ilunez jantzita daude orokorrean; emakumezkoek gona edo soinekoa daramate. Guztiek eramaten dute kapela buruan. Kale-argiak. Zaharrak dira. Galtzada. Oso zabala da, baina ez du bide-markarik, eta erreiak ez daude seinaleztatuta. Garraioak. Tranbiak eta automobilak daude. Bai, garraio publikoak daude, tranbiak;

elektrikoak dira, eta linea elektrikoak behar dituzte funtzionatzeko. Ez da zirkulazio-seinalerik ikusten. Tranbiaren geralekuaren seinalea soilik ikusten da.

2018ko eraikina. Eraikinak. 1930eko eraikin berak daude, eta atzean, zenbait etxe orratz berri. Jendea. Estiloak anitzagoak dira eta emakumeak ez dira hain gona luzeak eramaten. Kale-argiak. Modernoak dira. Galtzada. Erreiak seinaleztatuta daude, eta bide-markak dituzte. Garraioak. Autobusak, autoak, motorrak eta furgonetak daude, besteak beste. Garraio publikoak daude, hala nola autobusa, metroa, taxiak... semafororen bat ikusten da.

IRADOKIZUNAKBerrikusi iturri historikoak eta eskatu ikasleei argazkia dagokion iturri motan sailkatzeko.

MedialiburuaAnimazioa: Euskadiko hirien argazkiak alderatzen.

Page 43: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Denon artean

2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Kontsultatu prestatu dituzuen taulak eta azaldu:

• Zubi honetako zer elementu aldatu diren denboraren joanean.

• Zer elementu dauden berdin.

3 Ikertu nolakoa zen bizimodua zuen aitona-amonen garaian. Horretarako, erabili zuen familiek gordetako argazkiak.

• Osatu lau ikasleko taldeak.

• Talde bakoitzak beren aitona­amonen garaiko argazkiak bilatuko ditu, honako gai hauei buruzkoak:

Garraioak Etxebizitzak Jantziak Aisialdia Ikastetxea

• Argazkiak bildu eta egin erakusketa bat ikasgelan. Ez ahaztu aitona­amonak gonbidatzea!

• Aprobetxatu aukera hori aitona­amonei galdetzeko zer­nolako bizimodua zuten zuen adina zutenean.

6

Bilbo, 2018

117

2 Hitz egiteko gogoz. EE.

Batik bat, kale-argiak, garraioak eta galtzada antolatzeko modua aldatu dira.

Zenbait eraikin daude berdin, hala nola, Feveko tren-geltokiaren eraikina eta Arriagako zubiaren disposizioa.

3 EL.

EL.

EL.

EL.

IRADOKIZUNAKAzaldu historian zehar gauza batzuek iraun egiten dutela eta beste batzuk aldatu egiten direla. Hori oso baliagarria izango da ikasleek uler dezaten zer aldatu den (esaterako, garraioak) eta zerk jarraitzen duen bere horretan (adibidez, monumentuak).

Page 44: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

1 HITZ EGITEKO GOGOZ. Komentatu denon artean.

• Zuen ustez, zer helburu zuten Historiaurreko gizon­emakumeek haitzuloen barruan margolan horiek egin zituztenean?

• Erreparatu Ekaingo zaldi honi.

– Deskribatu nolakoa den: bolumenik duen edo ez, xehetasunik ikusten duzuen (begiak, belarriak...), erabilitako koloreak...

– Bilatu gaur egungo zaldi baten argazkia, eta konparatu pintura horrekin. Zuen ustez, ba al dute antzik? Zergatik?

• Ekaingo haitzuloko pinturen kopia bat egin dute. Zer iritzi duzue horri buruz?

2 BALIOAK. Ekaingo Erreplikak 280.000 bisitari izan ditu hamar urtetan. Zuen ustez, garrantzitsua al da hori Euskadirako? Zergatik?

IRAKURTZEKO GOGOZ

Ekain, gizadiaren ondarea

Ekaingo haitzuloan (Gipuzkoa) Iberiar penintsulako labar-artearen aztarna garrantzitsuenetako batzuk gordetzen dira. 1969an, Deba herriko muino batean, ordura arte ezkutatuta zegoen altxor arkeologikoa aurkitu zuten.

Ekainen margotu zuten gizon-emakumeak Historiaurrean bizi ziren. Zaldiak, bisonteak, oreinak, ahuntzak, hartzak... eta zeinu eta marrak margotu zituzten. Marrazki gehienak ingerada beltzez eginda daude, nahiz eta badiren pintura gorriz egindakoak eta kolore bikoak ere.

Bolumenaren sentsazioa sortzeko, artistek harkaitzetako irtenguneak baliatzen zituzten. Horrela eginda, irudiei errealismoa ematea lortzen zuten.

Urtero bisita ugari hartzen zituenez, hondatzeko arriskua zegoen, eta hori ez gertatzeko, 2001ean itxi egin zuten. Haitzuloa Gizadiaren Ondarea izendatu zuten 2008an eta, urte berean, kobazuloaren erreplika edo kopia zehatz bat egin zuten, Ekainberri izenarekin, bisitarientzat.

118

Erantzunak

1 Hitz egiteko gogoz.

EL.

EE.

– Animalia harrizko horman margotuta dago, eta ingerada beltz batek haren silueta nabarmentzen du. Xehetasunak oso garbi ikusten dira: buztana, belarriak, sabelaldeko ileak, etab.

– EE. Bai, antza dute, gorpuzkera antzekoa delako.

EL.

2 Balioak. EL.

IRADOKIZUNAKErakutsi ikasleei animalien margo paleolitikoen irudiak. Eskatu benetako animalia bat aukeratzeko eta Historiaurreko estiloan margotzeko. Marrazkiak ikasgelako hormetan ipin ditzakezue.

MedialiburuaBideoa: Altamirako margoak.

Page 45: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

2 ESKEMA. Kopiatu eta osatu zure koadernoan.

AURRERA NOA! 6

Historiaren iturriak

izan daitezke

adibidez

adibidezadibidez adibidez

hiru motatakoak

1 GAKO-HITZAK. Eman kontzeptu hauen definizioa zure koadernoan.

arkeologia

mendea

iragana

denbora-lerroa

Historia

monumentua

museoa

3 Lotu irudi bakoitza iturri historiko mota batekin.

A CB

• Zure ustez, goiko zein irudi aurkitu zuten Historiaurreko aztarnategi batean? Zergatik uste duzu hori?

119

Erantzunak1 Arkeologia: Aintzinako zibilizazioen hondakinen azterketa.

Historia: Gizadiaren (edo gizarte edo gizatalde baten) iraganaldiko gertaera gogoangarrien ezagutza edo kontakizuna.

Mendea: Ehun urteko denbora-bitartea.

Monumentua: Arkeologiaren edo historiaren ikuspuntutik, interes edo balio nabarmena duen eraikuntza.

Iragana: igaro den denbora

Denbora-lerroa: gertakariak gertatutako orden kronologikoan ordenatzeko lerroa.

Museoa: artelanen bilduma erakusten duen eraikina.

2 Eskema. Ikus erantzuna eranskinean.

3 A. Iturri grafikoa. B. Iturri materiala. C. Iturri idatzia. EE. B irudia, Historiaurrean oraindik ez zegoen inprentarik eta margolanak haitzuloen hormetan egiten ziren.

IRADOKIZUNAKGogorarazi ikasleei 2. jardueran denbora-unitate gisa urtea erabili dela, duela gutxi gertatutako jazoerak biltzen dituelako.

MedialiburuaJarduera: Denboraren joana.

Page 46: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

AURRERA NOA!

7 Erreparatu entziklopedia honetako bost liburukiei. Pentsatu zer liburukitan bilatuko zenukeen taulako gertaera bakoitza. Kopiatu eta osatu taula zure koadernoan.

I. liburukia

Historiaurrea

II. liburukia

Antzinaroa

III.liburukia

Erdi Aroa

IV. liburukia

Aro Modernoa

V. liburukia

Aro Garaikidea

Gertaerak Liburukia

Duela 500.000 urte inguru, sua aurkitu zuten. …

Kolon Amerikara iritsi zen duela 500 urte baino gehiago. …

Idazkera duela 5.000 urte baino gehiago asmatu zuten. …

Duela 50 urte inguru, Internet sortu zen. …

Erromatar Inperioa duela 1.500 urte baino gehiago amaitu zen. …

4 Erreparatu ikastetxe honen denbora-lerroari eta erantzun galderei.

• Noiz inauguratu zen ikastetxea?

• Zenbat urte zituen ikastetxeak liburutegia inauguratu zutenean?

• Zer urtetan berritu zuten jangela?

• Ikastetxearen bizitzaren zenbat urte adierazi dira denbora­lerroan?

Urtea 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019

5 Egin zure bizitzaren denbora-lerroa.

6 Zeri esker gordetzen ditugu iraganeko oroitzapenak? Eman adibide bana.

Lehenik, idatzi urteak ordenan eta ezker­eskuin.

Ondoren, kokatu denbora­lerroan zure bizitzako gertakari garrantzitsuenak.

• Telebista • Monumentuak • Ibaiak • Pertsonaia historikoak

• Egunkariak • Mendiak • Tradizioak • Erlojua

120

IRADOKIZUNAKEsan ikasleei, 4. jarduera egitean, 109. orrialdeko denbora-lerroa erabiltzeko.

MedialiburuaJarduera: Ordenatu historiako aroak.

4 2013. urtean; 3 urte zituen; 2013an berritu zuten; 16 urte.

5 EG.

6 EE: Tradizioak (Gabonak ospatzea); monumentuak (Mendoza dorretxea); pertsonaia historiakoak (Juan Sebastián Elcano).

7 Duela 500.000 urte inguru, sua aurkitu zuten (Historiaurrea); Kolon Amerikara iritsi zen duela 500 urte baino gehiago (Aro Modernoa): Idazkera duela 5.000 urte baino gehiago asmatu zen (Antzinaroa);

duela 50 urte inguru, Internet sortu zuten (Aro Garaikidea); Erromatar Inperioa duela 1.500 urte baino gehiago amaitu zen (Antzinaroa)

8 Eranskinean.

9 A. Aurpegibikoa: Historiaurrea. B. Ordenagailua: Aro Garaikidea. C. Teleskopioa: Aro Modernoa. D. Gurpila: Historiaurrea. E. Irratia: Aro Garaikidea. F. Telefonoa: Aro Garaikidea. G. Zeramika: Historiaurrea. H. Pianoa: Aro Modernoa.

Page 47: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

68 ESKEMA. Kopiatu eskema hau zure koadernoan eta osatu falta dena.

9 Identifikatu objektu hauek eta idatzi zure koadernoan zer garaitakoa den bakoitza.

10 GAKO-HITZAK. Idatzi erromatarren garaiari buruzko testu bat. Testuan, hitz hauek erabili beharko dituzu:

• domus • galtzada • anfiteatroa • zirkua

Duela 200 urtetik hona gertatu diren aldaketak

Komunikazioetan

A C E G H

F

DB

IKASITAKOA. Erantzun zure koadernoan.

Zer ikasi duzu unitate honetan?

Zer hitz berri ikasi dituzu? Zer esan nahi dute?

Zer zenekien lehen historiari buruz? Zer dakizu orain?

Zer iruditu zaizu zailena? Zer egin dezakezu hobeto?

Jarri nota unitate honetan egin duzun lanari.

… … …

Medikuntzan Eraikuntzan

121

IRADOKIZUNAKLagundu ikasleei gutxien ezagutuko dituzten objektuak identifikatzen, hala nola teleskopioa eta telefono zaharra.

MedialiburuaJarduera: Zer ikasi dut iraganari buruz?

10 Gako-hitzak. EL.

IKASITAKOA EL.

EL.

EL.

EL.

EL.

Page 48: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

Eranskina

Page 49: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

1. unitatea. 28. orrialdea

1

2

izotza

urtzea

ur likidoa ur-lurruna

solidotzea kondentsatzea

lurruntzea

hau neurtzen du:

Eguraldia

hau neurtzen du:hau neurtzen du:hau neurtzen du: hau neurtzen du:

airearen tenperatura

haizearen abiadura

haizeak nondik jotzen duen

prezipitazioen ur kantitatea

termometroa anemometroa haize-orratza plubiometroa barometroa

presio atmosferikoa

nolakoa den jakiteko, hauek erabiltzen dira:

Page 50: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

6. unitatea. 119. orrialdea

1

Historiaren iturriak

liburuak, gutunak, egunkariak…

idatziak

izan daitezke

adibidez

adibidezadibidez adibidez

hiru motatakoak

ez-idatziak

materialak

eraikinak, bitxiak…

grafikoak

margolanak, argazkiak…

ahozkoak

abestiak, elkarrizketak…

121. orrialdea

Duela 200 urtetik hona gertatu diren aldaketak

Medikuntzan Komunikazioetan

Txertoak, anestesia,

erradiografia

Zinema, telefonoa, irratia

Burdina, kristala, zementua eta

hormigoia

Eraikuntzan

7

Page 51: 3 LEHEN Gizarte Zientziak - Santillana · 2019. 4. 2. · Irakaslearentzako liburua oharrekin Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta

OHARRAK