Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida...

13
GIZARTE ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN WEBGUNEA ERABILTZAILEAREN GIDA

Transcript of Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida...

Page 1: Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenakgogoak agintzen dion eran

GIZARTE ZIENTZIAK: GIDA DIDAKTIKOAREN WEBGUNEA

ERABILTZAILEAREN GIDA

Page 2: Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenakgogoak agintzen dion eran

FITXA TEKNIKOA

Gizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenak gogoak agintzen dion eran erabil dezan. Gunean datorren informazioa HTML orrietan eskaintzen da. Orrien abiadura indartu eta are erakargarriago bihurtzeko, Java Script programazioarekin aberastu da gunea.

Orri haietan ematen den informazioa zabaldu eta informazioa edonoren esku gera dadin, HTML orri haiez gain FTP zerbitzari bat sortu da informazio gehigarria handik jaisteko. Horrenbestez, erraztu eta azkartu egin da informazioa jaisteko sistema. Aplikazio hori egoki erabiltzeko, ordenagailuak gutxieneko ezaugarri hauek behar ditu: Software eta hardwarea: - Prozesadorea: Pentium 133 Mhz

- 64 Mb-eko RAM memoria - 800X600 pixel eta milaka koloretako monitorea - Soinu txartela - Sistema eragilea: Windows 95/ 98/ NT/ 2000/ XP/ Mac/ Linux Nabigatzaileak:

- Mozilla 1.0 - Netscape 4.1 - Internet Explorer 5.0

Ordenagailuan web nabigatzaile bat (Internet Explorer, Mozilla, Netscape, ...) behar da, eta Flash Player-a instalatuta. Webgunean jarduteko, nahikoa da web helbide honetan sartzea. Webguneaz erabat ongi baliatzeko nahitaez eman behar da izena sarrera orrian. http://www.ostadar.net/gizarte Web orrian, sarrerako datuak oker sartu baldin badira, horiek zuzentzeko hainbat aukera ematen du webguneak: izena emateko edota orrira joan eta pasahitza gogoratzeko aukera eta, bidenabar, webguneaz baliatzeko bidea errazten du.

Page 3: Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenakgogoak agintzen dion eran

EZAUGARRIAK Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, OSTADAR II PROIEKTUrako eta 12-14 ziklorako, Gizarte Zientziak arloari dagokion IRAKASLEAREN GIDA DIDAKTIKOA digitalizatu eta INTERNETen argitaratu dugu proiektu honetan. Bertan, GIZARTE ZIENTZIAK arloari dagokion garapen kurrikular integrala aurkezten da, bigarren eta hirugarren zehaztapen mailetan gauzatua. Jakina, arlo bakoitzak berezitasun eta ezaugarri bere-bereak dituenez gero, arlo bakoitza bere horretan bakarrik tratatzeko esparru zabala eskaintzen da. Hemen aurkezten den proiektua eskola gaiak sortzeko bideratu den proiektu orokorraren osagarria da; horrek, gainerako arloekin batera, Euskal Curriculumaren ikuspegi osoa lantzen laguntzen du. ??Paper euskarriak ematen ez duen aukera eskaintzen die Gidak irakasleei eta

materiala sortzen ari direnei:

o Irakasleei ??Nahi edo behar den informazioa erraz eta berehala

aurkitzeko aukera eskaintzen die. Bilaketa sistema aurreratua gehitu zaio, eta, hori dela eta, eskaintzen den informazioari buruz nahi beste bilaketa egin daiteke aldi berean.

?? Ikasmateriala prestatu duten egileek proposatutako curriculumaz (OSTADAR) jabetzeko, hau da, ikastetxeko erabakietara erraz egokitzeko aukera eskaintzen da. Alegia, nahi den guztia kopiatu eta kopiatutakoa testu prozesadorean itsasteko aukera ematen du bitarteko horrek, baita hori egin eta gero helburuak eraldatzeko, berriak txertatzeko eta beste zernahi gauzatarako ere.

o Egileei

??Gida eguneratzen eta osatzen joateko aukera eskaintzen die.

Page 4: Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenakgogoak agintzen dion eran

GIDAREN GARRANTZIA Irakaslearen prestakuntzarako eta erabakiak adosteko bitartekoa da Gida didaktikoa. Gidarik gabe ikasmateriala trakeski erabiltzeko arriskua dago. ??Gure ikuspuntutik, proposatzen den edozein curriculumek bi ezaugarri eduki

behar ditu:

a) Kalitate onekoa izan behar du. Oinarri teoriko sendotan errotua egon behar du. Guk proposatzen dugun curriculumaren oinarri teorikoak eta haietatik eratortzen diren aspektuak azaltzen dizkiogu irakasleari 2. zehaztapen mailan, hau da:

?? Hizkuntza lantzeko hautatu den ikuspegia ?? Arloaren didaktikaren helburua. ?? Helburu hori lortzeko ikasleek garatu behar dituzten gaitasun

nagusien definizioa (arloko konstanteak) ?? Gaitasun horietako bakoitzean biltzen diren edo dauden

azpigaitasunak ?? Edukien sekuentziaziorako irizpideak ?? Helburu didaktikoak ?? Ebaluazioa (erreferenteak, tresnak, kalifikazioa bideratzeko

gomendioak).

b) Erabilerraza. Gelan egin behar den lanerako funtzionala izan behar du. Horregatik, 3. zehaztapen mailari dagokionez, unitate didaktiko bakoitzaren deskribapen zehatza eskaintzen da:

?? Ikasketaren (aprendizaiaren) objektu den testu motaren ezaugarriak eta lan haren justifikazio didaktikoa.

?? Bi zailtasun maila dituen helburu didaktikoen formulazioa (estandarra eta oinarrizkoa).

?? Helburuen eta edukien arteko erlazioa. ?? Metodologia. ?? Jarduera bakoitzaren deskribapen zehatza. Hau da:

o Zer asmorekin proposatu den o Zein helburu lortzeko bideratu den o Behar-beharrezkoa den informazio osagarria o Jardueraren soluzioa.

?? Ebaluazioa o Ebaluaziorako jardueren proposamena, azterketa

ereduak, jarduera osagarriak eta kalifikaziorako gomendioak

Page 5: Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenakgogoak agintzen dion eran

HARPIDETZA Atal honetan erabiltzaileak webgunean harpidetu daitezke. Alde batetik, datu pertsonalak bete behar dira, eta, bestetik, webgunean sartzeko beharrezkoa da erabiltzailearen izena. Hori guztia egin ondoren, aplikazioak pasahitza sortuko du eta erabiltzaileari posta elektronikora bidaliko dio. Horrez gain, Ostadar proiektuko beste arloetako webguneetan harpidetzeko aukera eskaintzen da.

Page 6: Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenakgogoak agintzen dion eran

PASAHITZA GOGORATU Erabiltzaileren bati pasahitza ahazten bazaio, beste pasahitz bat eskuratzeko aukera jarri da. Horretarako, berriro, erabiltzailearen izena adierazi eta posta elektronikoaren helbidea bete behar da, eta, beste gabe, sortuko den pasahitza posta elektronikoz jasoko da.

Page 7: Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenakgogoak agintzen dion eran

DATUAK ALDATU Atal honetan, erabiltzaileak datu pertsonalak, pasahitza, eta Ostadar proiektuko beste webguneen harpidetza aldatzeko aukera ematen da.

Page 8: Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenakgogoak agintzen dion eran

EDUKIA Proiektu honetan, DBHko Gizarte Zientziak arloko lehen zikloko gida didaktikoak eskaintzen dira, hau da, zikloko bi mailak eta maila bakoitzeko lau unitate didaktikoak.

Aurkibidea

1. zikloa

?? 2. zehaztapen maila

?? Hizkuntza-ikuspegiaren oinarriak

?? Helburuak

?? Edukiak

?? Metodologia

?? Ebaluazioa

?? 3. zehaztapen maila

?? 1. maila

?? 1. Unitatea: Lurraren mapak

?? 2. Unitatea: Munduko klimak

?? 3. Unitatea: Hau munduaren ederra!

Page 9: Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenakgogoak agintzen dion eran

?? 4. Unitatea: Australopitecus-tarrak

?? 5. Unitatea: Munduko zazpi mirariak

?? 6. Unitatea: Ab urbe condita

?? 2. maila

?? 1. Unitatea: Zenbat gara... 4, 1, 3, 5, 7?

?? 2. Unitatea: Ba ote dago guztiontzat nahiko

elikagai?

?? 3. Unitatea: Herriaren gobernua, herriarekin eta

herriarentzat

?? 4. Unitatea: Domuit vascones

?? 5. Unitatea: “...enian uste erraiten ziela aitunen

semek gezürrik”

?? 6. Unitatea: Ora et labora

Unitate bakoitzaren barruan:

Aurkibidea

?? Sarrera

?? Helburu didaktikoak

?? Metodologia

?? Jarduerak

?? Ebaluazioa

Page 10: Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenakgogoak agintzen dion eran

?? Eranskinak

JARDUEREN KUDEAKETA Unitate didaktiko bakoitzean dagoen “Jarduerak” atalean jarduera sekuentzia kudeatu eta hainbat bilaketa egin daiteke.

Jarduera sekuentziak, unitate didaktikoa osatzen duen jarduera zerrenda adierazten du. Jarduera bakoitza lauki baten bidez irudikatzen da sekuentzian. Eskuineko botoien gainean kurtsorea jarri z mugitzen da sekuentzia.

Page 11: Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenakgogoak agintzen dion eran

Era berean, kurtsorea jarduera baten gainean jartzen bada, ikaslearen liburuan delako jarduerari dagokion orrialdearen irudia agertuko da sekuentziaren ezkerreko aldean. Jardueran sakatzen bada, aldiz, pantailaren beheko aldean jarduera horri dagokion deskribapen fitxa agertuko da.

Page 12: Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenakgogoak agintzen dion eran

Jarduera bakoitzaren deskribapen fitxan hainbat datu eskaintzen da: ?? Helburu didaktikoak (oinarrizkoak eta estandarrak) ?? Arloko konstanteak ?? Jarduera mota ?? Kudeaketa mota ?? Jarduerari buruzko iradokizunak

Helburu didaktikoak eta arloko konstanteak zenbakien bitartez kodifikatuta ageri dira. Kodifikazio horren azalpena unitate didaktikoko edukietan badator ere, bada, pantaila honetatik irten gabe, zenbaki edo hizki horien gainean sakatuz, ikusteko aukera .

Page 13: Ostadar gizarte gidaostadar.net/fitxategiak/0004-erabiltzailearen_gida.pdfGizarte Zientziak: gida didaktikoaren webgunea eskura dago Interneten, nahi duenakgogoak agintzen dion eran

BILAKETA Atal honetan ere badago bilaketa sistema bat. Helburu didaktiko

estandarren edo oinarrizkoen, jarduera moten, arloko konstanteen edo kudeaketaren arabera egin daitezke bilaketak. Horietako elementu bat aukeratu eta “bilaketa egin” botoia sakatuz, sekuentziako jardueretan bilaketa egiten da. Jarduera horietako batek eskatutako baldintza betetzen badu, horren laukia kolorez aldatuko da eta dagokion deskribapen fitxa agertuko da. Helburu didaktikoen eta jarduera moten konbinazioak egin daitezke bilaketetan; hala, helburu didaktiko bat gehi jarduera mota bat erabil dezakegu baldintza gisa bilaketa horietan.

Bilaketa horren emaitza pantailaren beheko aldean agertuko da. Alde batetik, bilaketaren emaitzaren jarduera kopurua adierazten da, eta

beste aldetik, alboan, horietatik ikusgai daudenak. Pantaila bakoitzeko bost jarduera erakutsiko dira, eta gida didaktiko gehiago ikusteko, “hurrengo orria” delakoa sakatu behar da.

Sekuentzia osoko deskribapen fitxa guztiak ikusten dira “Denak aukeratu” botoia sakatuz.