GORPUTZ-HEZKUNTZA: GIDA DIDAKTIKOAREN WEBGUNEA ... · Unitate didaktiko bakoitzean, jarduera...

12
GORPUTZ-HEZKUNTZA: GIDA DIDAKTIKOAREN WEBGUNEA ERABILTZAILEAREN GIDA

Transcript of GORPUTZ-HEZKUNTZA: GIDA DIDAKTIKOAREN WEBGUNEA ... · Unitate didaktiko bakoitzean, jarduera...

GORPUTZ-HEZKUNTZA: GIDA DIDAKTIKOAREN WEBGUNEA

ERABILTZAILEAREN GIDA

FITXA TEKNIKOA

GORPUTZ-HEZKUNTZA arloari zuzenduriko ARLOAREN WEB-ORRIA eskura dago Interneten, nahi duenak gogoak agintzen dion eran erabil dezan. Gunean datorren informazioa HTML orrietan eskaintzen da. Orrien abiadura indartu eta are erakargarriago bihurtzeko, Javascript programazioarekin aberastu da gunea.

Orri haietan ematen den informazioa zabaldu eta informazioa edonoren esku gera dadin, HTML orri haiez gain, FTP zerbitzari bat sortu da informazio gehigarria handik jaisteko. Horrenbestez, erraztu eta azkartu egin da informazioa jaisteko sistema. Aplikazio hori egoki erabiltzeko, ordenagailuak gutxieneko ezaugarri hauek behar ditu: Softwarea eta hardwarea:

- 1024X768 pixel eta milaka koloreko monitorea - Soinu-txartela

- Internet-konexioa Nabigatzailea:

- Edozein Ordenagailuan, web-nabigatzaile bat (Internet Explorer, Mozilla Firefox, Safari ...) behar da, eta Flash Playera instalatuta edukitzea. Webgunean jarduteko, nahikoa da web-helbide honetan sartzea. Webguneaz erabat ongi baliatzeko, nahitaez eman behar da izena sarrera-orrian.

http://www.ostadar.net/gorputzheziketa/ Web-orrian, sarrerako datuak oker sartu baldin badira, horiek zuzentzeko hainbat aukera ematen du webguneak: izena emateko edota orrira joan eta pasahitza gogoratzeko aukera, eta bidenabar, webguneaz baliatzeko bidea errazten du.

EZAUGARRIAK Proiektu honetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, GORPUTZ-HEZKUNTZA arloari zuzenduriko ARLOAREN WEB-ORRIA sortzea eta INTERNETen argitaratzea proposatzen dugu. Jakina, arlo eta urte bakoitzak bere berezitasun propioak dituenez, epe zehatz hori tratatzeko esparru zabala izango da. OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUAREN EDUKIEKIKO LOTURA. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Oinarrizko Curriculum Diseinuak argi eta garbi bereizten du Gorputz-hezkuntza arloa eta gure WEBGUNE honek lotura zuzena du berarekin hain zuzen ere. NOIZ ETA NOLA ERABILI. Proiektu hau DBHko irakasleei zuzendua dagoenez, honen helburua ez litzateke irakaslearen garrantzia edo beste zenbait aktibitate ordezkatzea, irakaslearen lanaren tresna osagarria bihurtzea baizik. Interneterako errekurtso hau, OSTADAR Proiektuak erabiliko dituen formatu desberdinen (Unitate Didaktikoak, Informazio liburuak, irakaslearen Gida Didaktikoa) osagarrizko elementu interesgarritzat jotzen dugu, atal nagusi horiek, paper euskarrian egoteagatik, egunekoak diren gaiekin erlazionatzeko ematen digun aukera dela eta. Beraz, curriculumaren hobekuntzaren gaia sakontzeko baliabide egokia eta aproposa dela esan dezakegu. Planteamendu hau jarraituz, irakasleak ikasle-taldearekin jorratuko dituen atalak landu artean, ordenadorera joko luke, aurrikusitako jarduerei buruzko informazio zabalago baten bila. GIDOIA ETA LABURPENA.

Webgune hau irakasleei egiten zaien eskaintza kurrikularra da. Irakaslearen ardura den curriculumaren zehaztapena egiteko lagungarri izan daitekeen tresna bat agertuko da, ikasle-taldearekin unitate didaktiko bakoitzean egingo dituen jarduera-segidak antolatzeko baliagarri izango zaiona, hain zuzen.

HARPIDETZA Atal honetan erabiltzaileak webgunean harpidetu daitezke. Alde batetik, datu pertsonalak bete behar dira, eta, bestetik, webgunean sartzeko beharrezkoa da erabiltzailearen izena. Hori guztia egin ondoren, aplikazioak pasahitza sortuko du eta erabiltzaileari posta elektronikora bidaliko dio.

PASAHITZA GOGORATU Erabiltzaileren bati pasahitza ahazten bazaio, beste pasahitz bat eskuratzeko aukera jarri da. Horretarako, berriro, erabiltzailearen izena adierazi eta posta elektronikoaren helbidea bete behar da, eta, beste gabe, sortuko den pasahitza posta elektronikoz jasoko da.

DATUAK ALDATU Atal honetan, erabiltzaileak datu pertsonalak eta pasahitza aldatzeko aukera ematen da.

WEBGUNEAREN AZALPENA

• Profesionalei zuzendutako Atari orokorra litzateke. Batez ere, irakasleei zuzendutako harrera ataria da. Ez da ikasmaterial katalogo baten erakuslea, orokorragoa baizik. Nolabait esateko garapen kurrikularrarekin lotura duten zerbitzuekin jokatuko da, baina proiektu nagusiaren menpe.

• Webgunean sartu eta gero, 2. zehaztapen maila eta 3. zehaztapen maila

hautatzeko aukera eskainiko da.

• 2. zehaztapen maila edo 3. zehaztapen maila hautatuz gero aukera

ezberdinak agertuko dira.

• UNITATEAK

Unitate didaktiko bakoitzean, jarduera guztiak erakusten dira, segida moduan. Eskaintzen den sekuentzia, kudeatu eta hainbat bilaketa egin daiteke.

Jarduera sekuentziak, unitate didaktikoa osatzen duen jarduera zerrenda adierazten du. Eskuineko botoien gainean kurtsorea jarriz mugitzen da sekuentzia.

Jarduera bakoitzean, lauki urdinean klik egitean, jarduera horri dagokion azalpen fitxa pantailaratzen da.

2. JARDUERAK Jarduera bakoitzaren deskribapen fitxan hainbat datu eskaintzen da:

• Helburu didaktikoak (oinarrizkoak eta estandarrak) • K*: Gorputz-konpetentziak bere baitan biltzen dituen

konpetentziak • Saioa • Jarduera • Denbora

Helburu didaktikoak eta gorputz-konpetentziak bere baitan biltzen dituen konpetentziak zenbaki eta hizkien bitartez kodifikatuta ageri dira. Kodifikazio horren azalpena unitate didaktikoko edukietan badator ere, bada, pantaila honetatik irten gabe, zenbaki edo hizki horien gainean sakatuz, ikusteko aukera.

3. JARDUERA-SEKUENTZIAREN KUDEATU 3.1. BILAKETA

Atal honetan ere badago bilaketa sistema bat. Helburu didaktikoen,

jarduera moten, konpetentzien* arabera egin daitezke bilaketak. Horietako elementu bat aukeratu eta “bilaketa egin” botoia sakatuz, sekuentziako jardueretan bilaketa egiten da. Jarduera horietako batek eskatutako baldintza betetzen badu, horren laukia kolorez aldatuko da eta dagokion deskribapen fitxa agertuko da.

Bilaketa horren emaitza pantailaren beheko aldean agertuko da. Alde batetik, bilaketaren emaitzaren jarduera kopurua adierazten da, eta

beste aldetik, alboan, horietatik ikusgai daudenak. Pantaila bakoitzeko bost jarduera erakutsiko dira, eta gida didaktiko gehiago ikusteko, “hurrengo orria” delakoa sakatu behar da.

Sekuentzia osoko deskribapen fitxa guztiak ikusten dira “Denak aukeratu” botoia sakatuz.