PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

19
Proteina kopurua faltsutzen du melaminak, eta esneari neurri handian gehitu izanak kutsatu ditu milaka haur Txinan. Neurri txikiagoan erabili da gozokietan. Eta horien salmenta debekatu du orain EBK. MELAMINA, PROTEINA FALTSUA: Kola eta plastikoa egiteko erabiltzen da melamina. Den baino proteinadun gehiago agertuko da elikagai bat analisietan, melamina bota baldin bazaio; gainera, proteina adierazlea edozein elikagaietan erabil daiteke. Esnea urarekin nahastu baldin bada, proteina kopurua gutxitu egin zaio eta, melamina nahastuz gero, berriz, proteina analisia faltsutu. Hori dela eta, Txinako berri honek sortu duen krisiaren ondotik, azterketa bereziago bat egin beharko litzatekeela, uste dute adituek Elikagaien osagaien inguruan egiten den iruzur hau, maiz salatu dute.. KONTROLAK ZORROZTU: Elikagai bakoitzak produktuen jatorria zehaztea eta kontsumitzaileek eskaera hori egitea aholkatu zuen atzo FAO Nazio Batuen Erakundearen Elikadura eta Nekazaritza Sailak, baina ez bakarrik jatorria, elikagaien osagaiak argi agertzea ere, garrantzitsua da. ANIMALIENTZAKO PENTSUETAN: Melaminaren erabilerak kezka sortu zuen duela 2 urte ere, animalientzako pentsuetan atzeman zutelako Amerikako Estatu Batuetan. Arrain haztegietan eta txerri edo oilo etxaldeetan erabili zen, eta animalien heriotza eragin zuela uste dute. 150 pentsu markatan aurkitu zuten, eta 5.000 produktu erretiratu zuten. AZKEN HITZA 1

description

Txingudi BHIko prentsa tailerraren hiruhilabetekaria

Transcript of PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

Page 1: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

Proteina kopurua faltsutzen du melaminak, eta esneari neurri handian gehitu izanak kutsatu ditu milaka haur Txinan.Neurri txikiagoan erabili da gozokietan. Eta horien salmenta debekatu du orain EBK.

MELAMINA, PROTEINA FALTSUA: Kola eta plastikoa egiteko erabiltzen da melamina. Den baino proteinadun gehiago agertuko da elikagai bat analisietan, melamina bota baldin bazaio; gainera, proteina adierazlea edozein elikagaietan erabil daiteke. Esnea urarekin nahastu baldin bada, proteina kopurua gutxitu egin zaio eta, melamina nahastuz gero, berriz, proteina analisia faltsutu.Hori dela eta, Txinako berri honek sortu duen krisiaren ondotik, azterketa bereziago bat egin beharko litzatekeela, uste dute adituek

Elikagaien osagaien inguruan egiten den iruzur hau, maiz salatu dute..

KONTROLAK ZORROZTU: Elikagai bakoitzak produktuen jatorria zehaztea eta kontsumitzaileek eskaera hori egitea aholkatu zuen atzo FAO Nazio Batuen Erakundearen Elikadura eta Nekazaritza Sailak, baina ez bakarrik jatorria, elikagaien osagaiak argi agertzea ere, garrantzitsua da.ANIMALIENTZAKO PENTSUETAN: Melaminaren erabilerak kezka sortu zuen duela 2 urte ere, animalientzako pentsuetan atzeman zutelako Amerikako Estatu Batuetan. Arrain haztegietan eta txerri edo oilo etxaldeetan erabili zen, eta animalien heriotza eragin zuela uste dute. 150 pentsu markatan aurkitu zuten, eta 5.000 produktu erretiratu zuten.

AIZEA PICHER

AZKEN HITZA 1

Page 2: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

2008/2009 denboraldian Erreala 1.Mailara igotzea nahi dugu.Lehengo urteko porrotaren aurrean, urte honetan ez dugu nahi berdina gertatzea. Orduan, denon artean, jokalariak animatzen eta zelaira joaten, indarra ematea lortu behar dugu. Eta garrantzitsuena dena zera da: kosta ala kosta, beti ERREALAREKIN!.

Nire ustez denboraldi honetan talde kaxkarragoa dauka iaz baino, baina horrek ez du asko axola zeren, aurten ere badaukagu taldea 1. maila igotzeko modukoa.Hauek dira jokalariak: Bravo, Zubikarai, Drame, C.Martinez, Gerardo, Mikel Gonzalez , Labaka, Xabi Castillo, Marcos, Elustondo, Estrada, Aramburu, Sergio, Xabi Prieto, Necati eta Diaz De Cerio. Jokalari hauekin Erreala 1. mailara igoko da aurten.

BETI ERRELA!!!!

ALBERTO GORRIZ

AZKEN HITZA 2

Page 3: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

LONELY PLANET BIDAI AGENTZIAK, EUSKAL HERRIA AUKERATU DU MUNDU MAILAN BIGARREN TOKIAN

BISITATZEKO LEKUEN ARTEAN.

Lonely Planet bidaien gida ospetsuak bere zerrenda berrian sartu du Euskal Herriko natura, bigarren tokian..Lonely planet bidai agentzia bat da eta urtero 10 leku aukeratzen ditu (leku politak ezagutzeko) eta aurten Euskal Herria bigarren postuan jarri du “bahia de los fuegos

tasmanian (Australia) ren atzetik. Hirugarren postuan Chiloe jarri dute.

Laugarren postuan “ Ko tao” uharteak (Tailandian) aukeratu ditu. Eta lehen hamarren artean “the big islans” (Hawaiin) eta Yunnan (Chinan).Baina guri interesatzen zaiguna Euskal Herria aukeratu izana da.Nire ustez,Euskal Herria bigarren postuan jarri dute, bere paisaiarengatik, bere edertasunagatik eta bere giro onarengatik. Argazkian ikusten den bezala Euskal Herria leku izugarria da bisitatzeko eta gauzak eta kultura berriak ezagutzeko. Euskal Herrria zazpi probintziaz osatuta dago, zein baino zein ederrago eta ikusgarriago.Nik, etekina atera nahi diot Lonely Planet atera duen zerrendari, zeren esan dizuedan bezala Euskal Herria aukeratu du munduko leku ederrenetariko bat bezala, beraz, hemendik animatzen zaituztet Euskal Herria zabal hori, ezagutzen ez dugun guzti hori bisitatzera.

AZKEN HITZA 3

Page 4: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

Irungo musika eskolako gitarra irakasleari elkarrizketa:

1. Nongoa zara?Bizkaitarra naiz, Mundakakoa.

2. Txikitan, gitarra jolea izan nahi al zenuen?

Ez, txikitan optikoa izan nahi nuen. Nire etxean guztiok betaurrekoak dauzkagu eta agian negozio ona izango zela pentsatzen nuen. Gero, garai batean, antzerkiko aktoresa izan nahi nuen.

3. Noiz erabaki zenuen musikaren munduan sartzea?Zazpi urte inguru nituenean Mundakako txistu banda ikusi nuen kalejiran eta amari esan nion: “Ama, nik musika egin nahi dut” eta txistua jotzen hasi nintzen. Profesionalki aritzeko erabakia nahiko berandu hartu nuen, askorik pentsatu gabe.

4. Non hasi zinen zure gitarra ikasketekin? Berandu xamar. Solfeo ikasten hamabost urterekin, eta gitarra hamaseirekin. Txistua belarriz jotzen nuen.

5. Bukatzen al dira noizbait gitarra ikasketak? Musika arloan jakiteko dagozen gauzak infinitoak dira, eta hori polita da nire ustez.

Kuriositatea mantentzeak mugimenduan mantentzen du pertsona, eta musikarekin

aukera hori daukagu. Bestalde, Goi Mailako titulua jasotzeko, 14 kurtso egin behar

dira. Horrekin Lizentziatua zara.

6. Gitarraz gain beste instrumenturik jotzea gustatuko al litzaizuke? Noski! Posible izango balitz, guztiak.

7. Zein da zure gitarra obrarik gustukoena? Asko: oso zaila da bat, bi edo hiru aukeratzea. N.S.N.C

8. Noiz eman zenuen zure lehen gitarra kontzertua, urduritu al zinen?Ikasten ari nintzen Musika Eskolan izan zen, audizio batean, eta oso urduri jarri nintzen, baina gero, dena ondo atera ondoren, oso pozik atera nintzen.

9. Zein aholku emango zenioke orain gitarra jotzen ikasten ari den bati?Bi, batez ere: arreta handiz ikas dezala, denborarik ez galtzeko, eta jotzen ari denean sortzen ari den edertasunarekin goza dezala. Bestela ez du pena merezi.

BEÑAT DEL BARCO

AZKEN HITZA 4

Page 5: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

Abendura arteko zine estreinaldi famatuenak

Izenburua: Diario de una ninfómana.Generoa: DramaZuzendaria: Christian Molina

Sinopsia: Valek 28 urte ditu, oso erakargarria da, eta egoera ekonomiko ona dauka. Oso emakume liberala da eta esperientzia berriak probatzea gustatzen zaio. Nahi duen pertsonarekin oheratzen da, nahi duenean. Esperientzia askoren ondoren, sexua bere bizimodua bihurtzen da.

Beñat del Barco

Izenburua: El niño con el pijama de rayasGeneroa: DramaZuzendaria: Mark Herman

Sinopsia: John Boynen liburuan oinarritzen da filma. Auschwitzeko kontzentrazio esparruan gertatzen da ekintza. Protagonista 9 urteko mutiko bat da, bere familiarekin bizi dena kontzentrazio esparruko hesien artean. Aita komandante nazia du, eta bera arduratzen da esparrua zaintzeaz.

AZKEN HITZA 5

Page 6: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

AZKEN HITZA 6

Page 7: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

2007. urtean hasi ziren beste izen batekin, beste partaide batzuekin. Gaur egun beste talde bat izan arren proiektu bera da. Astindu Oi! izenarekin 2008. urteko udan hasi eta gaurdaino astebururo entseatzen aritu den taldeari buruz ari gara. Iker, taldeko gitarrajoleetako bat elkarrizketatu dugu.

-Zergatik “Oi!” eta ez beste estilo bat? Taldeko gehienek musika hori gustuko dutelako, eta azken finean beste estilo batzuen nahasketa dela esan dezakegulako edo.

-Zer diote zuen abestiek? Orokorrean Euskal Herriko egoera kritikatzen dugu eta abestien bitartez gure iritzia azaltzen saiatzen gara, nahiz eta beste gairen bat ere jorratu.

-Zuzenekorik eman al duzue orain arte? Bai, oraingoz bi. Lehena Irungo Lakaxita gaztetxean beste 3 talderekin eta bigarrena Hondarribian, Amuten, beste 2 talderekin.

-Eta nolakoa izan da jendearen harrera? Orokorrean ona, gainera oso ondo tratatu gaituzte beste talde batzuekin jotzean, haiek baina askoz gazteagoak baikinen; hori ere esan beharra dago.

-Zein asmorekin zabiltzate hurrengo urte/hilabeteetarako? Azken aldian abesti berriak egiten ari gara, eta kontzertu gehiago emateko asmoa dugu. Baliteke aurerago maketa txikirenbat egitea, baina hori aurrerago ikusiko dugu.

-Ze talde bertsioneatzen dituzue zuen abesti propioez gain? Ba adibide bezala: Zakarrak, Kaos Urbano, Animales Muertos, Doubling Boys, Angelic Upstarts, eta horrelakoak.

-Bidaliko diguzu agur bat gure Azken Hitza-ren irakurle mundialentzat? Ez... (diosku barrez) Txantxa da! Agur bero bat Astindu Oi!-ren partez Azken Hitzaren irakurleentzat!

Eneritz Dueso

AZKEN HITZA 7

Page 8: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

Punk Oi! doinuen

irratsaioa.

Info7 irratia sarean hasi zen irrati librea da. Orain dela urte bat baina gutxiago gure etxeko fm-etan hartzeko aukera dugu. Orain saio berri batekin datozkigu: KALEKO MOBIDA

  Bazen garaia interneten sartu behar izan gabe Euskal Herriko eta nazioarteko streetpunkari buruzko, euskarazko irratsaio bat izateko! (Astean behin bada ere)

 Elkarrizketak entzun ditzakegu bertan, kontzertuez informatu eta nola ez, punka, oi!-a, eta halako doinuak entzun. Baita talde berriak ezagutu ere. Gainera kolaboratzeko aukera dago, haien emailera taldeen abestiak bidaliz, kontzertuak jakinaraziz, edota ideia berriak emanez.

Orreaga 778 taldeko bateria den Ijurkoren eskutik irratsaio hau entzutera animatzen zaituztegu! Edo agian Info7-n bertan gustukoago duzuen beste programarenbat dastatzeko.

OSTIRALERO: 23:00- 00:00

Info7 entzuteko: Bilbo 102.3 FM ; Donostia 99.2 FM ; Gasteiz 103.8 FM ; Iruña 106.7 FM.

Edo internetetik: www.info7.com

Eneritz Dueso

AZKEN HITZA 8

Page 9: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

Nik artikulu hau egiten dut piraguismo mundua nola den ezagutarazteko eta jende gehiago sartzeko, kirol polita delako eta oso ondo pasatzen delako.

Irunen piragismo talde bat dago Santiagotarrak du izena.Horren barruan hiru motatako piraguimo daude:ur lasaiak,ur biziak eta arrauna.Ur lasaiaren barruan bi mota daude : kayak eta kanoa. Kayakaren barruan pertsona batekoa izan daiteke (k1) bi pertsonena (k2) eta laukoa (k4)

Kanoaren barruan ere pertsona batekoa (c1) bi pertsona (c2)eta lau pertsonatakoa (c4).Kategoria desberdinak daude 8 urtetik 10 urtera alevinak,11 urtetik 13 urtetara infantilak,14 urtetatik 15 urtetara kadeteak ,16 urtetik 18 urtera juvenilak eta 19 urtetik aurrera seniorra.

kanoa(c1) kayak (k2)

GORKA TOLEDO

AZKEN HITZA 9

Page 10: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

Definizioa: Tom Morey-ek asmatu zuen. Hawaii uharteetan du sorterria baina orain mundu guztitik zabaldua dago nahiz ez izan oso komertziala. Kirol honetan, etzanda joan behar duzu olatu guztian zehar trikimailuak eginez olatuan zehar metro erdiko ohol baten gainean. Oholak normalean plastiko gogorrez eginak daude eta kolpe handiak jasateko prestatzen dituzte. Kirol hau praktikatzeko, hegats txikiak behar dira ere bultzada handiagoa hartu ahal izateko.

Motak: Body Board- aren barruan bi modu daude taularen gainean jartzeko:

•Droop-knee: Ingelesez “droop” aurreraka eta “knee” belaunetik dator. Era onetan, taularen gainean oin bat ipini behar da eta bestea belaunikoz. Horrela oreka on bat har dezakezu olatuaren gainean.

•Default: Hau da era tradizionala,hots, gorputz guztia taularen gainean etzanda.

JON CALVO

AZKEN HITZA 10

Page 11: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

Urte honetan ateratako erdal diska hauek gomendatzen dizkizuegu:

EL CANTO DEL LOCO: personas, seguraski entzunak izango dituzu disko honen bi singelak: “eres tonto” eta “Peter Pan”.

MILEY CIRUS: Seven things. Hanna Montanna telesailarekin egin zen famatua eta pertsonai horren izenburuarekin diska bat atera eta gero, seven things-ekin txunditzen gaitu.

JONAS BROTHERS: a little bit longer da Jonas Brothersen azken diska.

SKA-P: lagrimas y gozos, ska talde hau sei urte “stand-byean”, hots, geldirik egon eta gero, disko berri honekin iritsi dira. Ez itazu galdu abesti hauek: “la colmena”, “crimen solititations”, “ni fu ni fa”, “el tercero de la foto”eta “gasta Claus.”

LA OREJA DE VAN GOGH: a las cinco en el Astoria. La oreja de Van Gogh separatu eta gero bueltatzen dira bokalista berriarekin.

AMY WINHOUSE: black to back.

AZKEN HITZA 11

Page 12: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

Urte honetan ateratako euskal diska hauek gomendatzen dizkizuegu:

TERESA DE FREITAS eta JUNKAL VILLA

MARKEL ERROREKIN BERBETAN

AZKEN HITZA 12

ETBko Pilotari telesaila irailan hasiko da berriz ere emititzen eta talde honen Irakurketa abestia erabiliko du bere sintoniarako.

Azken sasoi honetan Leize taldea eszenatokietatik at egon den arren, rockarekiko beti izan duten pasioa ensaio lokalean elkarrekin mantendu ditu astero, bertan abesti berriak konposatu dituzte eta hainbat festibal garrantzitsuen proposamenak jaso ondoren; Leyendas del Rock bezalako jaialdietan bi urtetan parte hartu dute, Ufo edo Saxon bezalako taldeekin jo eta gero, disko berri batekin zuzenekoetara itzultzea erabaki dute. Lan berri honen izena "Sólo para ti" da. Abesti zuzen eta zorrotza hauek betiko rock ukituak ekarriko dizkigu gogora.

Euskal kantagintzaren hastapenetik 1983. urtera bitartean ibilbide mardula egiten duen diskoa. Partehartzaileak: Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Antton Valverde, Imanol Larzabal, Txomin Artola, Gorka Knörr, Gontzal Mendibil eta Xeberri, Urko, Itoiz, Errobi, Ruper Ordorika, Niko Etxart, Pantxoa Carrere eta Peio Ospital, Oskorri,Iñaki Eizmendi..

Debagoienean (Gipuzkoa) dagoen musika talde harrobi interesgarriaren muestrarako balio du Danbaka musika lehiaketaren bitartez kaleratutako DVD-CD honek. 20 talde, 20 eskaintza desberdin eta musika estilo eta ideia ugari: punka, pop-rocka, elektronika, bluesa, metala, stonerra eta beste.

Page 13: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

Irailaren 20an Fikoban sport jam izeneko skate erakustaldia izan zen. Han gauza desberdinak egiteko aukera zegoen. Dendak bazeuden, submarinismoa egiteko igerilekutxo bat, wii-ra jolasteko txoko bat eta skate-a praktikatzeko leku handia. Han “batalla de gallos”(oilar borroka) bat antolatu zuten Irungo zenbait gaztek eta Markel Erro, gure ikastolako

mutil batek irabazi zuen.

1. kaixo Markel zer moduz zaude “batalla de gallos” irabazi ondoren?

Markel: - oso ondo eta nola ez, motibatua. 2. Nolatan bururatu zitzaizun parte hartzea?

Markel: - Ray izeneko tontolapiko batek erronka bota zidan eta orduan, bereak egin zuen.

3. Zer egin zenuen hara iristean(sport jam-era)?

Markel: - jendea elkartu eta nire aurkakoa bilatu nuen, kikiltzeko asmoz.

4. Eta aurkitu zenuenean zer esan zenion?

Markel: - azkenean berak aurkitu ninduen ni, eta itxaroteko esan zidan.

5. Zer sentitu zenuen jendea zure atzetik ikusi

zenuenean?

Markel: - “Ray te boy a cortar la cabeza como a un samuray.”esan zidan delako horrek eta nahiko urduri jarri nintzen, pentsa!

6. Hori esan ala pentsatu egin zenuen?

Markel: - Ez, hori bakarrik pentsatu egin nuen.jajaja. Adarra jotzeagatik zen

7. Nor hasi zen rapeatzen?

AZKEN HITZA 13

Page 14: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

Markel: - Bera hasi zen, txanpon bat bota zuten eta berari tokatu zitzaion. Rapeatzen hasi zen eta ni bitartean aurpegiak jartzen nizkion bera despistatzeko.

8. Eta zu errimatzen ari zinenean, zer egiten zuen berak?

Markel: - Bera geldirik zegoen, entzuten geratu zen eta begiradarekin eta nire raparekin kikiltzen hasi zen. Bitartean jendea ni rapeatzen nuenean nire izena botatzen zuen ozenki.

9. Azkenean zuk irabazi zenuen. Zer sentitzen da halakoetan?

Markel: - galtzaile bat zara Ray!-bota nion, eta lasai geratu nintzen.

10. Etorkizunean euskaraz rapeatzea pentsatu al duzu?

Markel: - Bai agian bai. Gehiena gazteleraz rapeatuko dut, euskaraz rapeatzea askoz zailagoa egiten baitzait. Hala ere, hirugarren hiruhilekoan agian klaseak euskaraz rapeatuko ditut.Kar, kar ...

11. Eta horretaz aparte ze planak dituzu

etorkizunerako?

Markel: - maketa bat egitea gustatuko litzaidake, eta Rayri abesti oso bat egitea.. Hasi naiz eta oso ondo noa gainera, “batalla de gallos” gehiagotan parte hartuko dut.

12. Oso ondo Markel, zure abestiak

entzuteko irrikitan gaude. Bukatzeko, rimaren bat bota dezake

Markel: - Hi laguna, nahi degu askatasuna

da behar deguna prentsa tailerra euskeraz egitea bai dela ederra!

Patricia AsensioSusana Botello

ESKIA, arreta bereziz egin behar den kirol atsegina

AZKEN HITZA 14

Page 15: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

Zuetako asko irrikitan egongo zarete eskiak edota ohola hartu eta pista elurtuetan murgiltzeko.Kirol atsegin eta zirraragarria da,bai, elur gainekoa. Ez da, ordea,jolas soila.

Adituen ustez, eskian gertatzen diren lesio gehienak saihes zitezkeen kirolaria zentzuduna balitz. Prestakuntzak eta hasi aurreko beroketek, beste kirol batzuetan baino garrantzi handiagoa dute.

Gomendioak:

-Prestakuntza: Egokiena eskiatzera abiatu aurretik sasoi-puntu onean egotea izango litzateke.

-Ekipoa: Moda-modakoa ez bada ere, bete ditzala segurtasun eskakizunak. Ez aurreztu dirurik bota eta fijazioetan; erosi beti bota eta fijazio onak, segurtasunari erreparatuta alegia. Eskularruak, betaurrekoak eta txanoa, eskiatzeko orduan, ez dira osagai apaingarriak, ezinbestekoak baizik. Izan daitezela horiek ere onak. Kaskoari dagokionez, uxatu lotsak eta jarri buruan, ezbehar larriak ekidin ditzakezu eta.

-Beroketa: Oso-oso garrantzitsua da eskiatzen hasi aurretik hamar minutu edo ordu laurdeneko beroketa saioa egitea.

Azkenik, izan kontuan bistakoak diruditen hiru gauza: errespetatu seinaleak eta ibili leku seguruetan, egin aseguru egokia eta nekatuta zaudenean utzi eskiatzeari. Lesio larrienak kosta ahala kosta egin nahi den azken jaitsieran gertatzen omen dira.

Susana Botello

AZKEN HITZA 15

Page 16: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA 1, 08-09

1-Salto egiten du, uretan bizi da, oso azkarra da eta mutur luzea du.

2-Hiru fase ditu, eta hegoetan kolore biziak ditu. 3-Oso ondo ikusten du, hegan egiten du, mendian bizi da eta harraparia da. 5-Munduko animalia handienetakoa da, eta batzuek, hortzetan bizarra dute.

6-Oso lepo luzea du, eta zuhaitz handietako hostoak jaten ditu. 7-Adarrak dituzte, beti elkarrekin ibiltzen dira, eta estanpidak egiten dituzte.

8-Euskal Herrian asko ehizatzen da, eta kanpoaldera ateratzen zaizkien letagin txikiak ditu. 9-Txikia da, mokoa txikia du, hegan egiten du, eta nonahi aurki dezakegu.

10-Pakearen ikur bihurtu da, eta gehienetan, grisa eta txuria izaten da. 11-Beltza da, eta beleak baino kolore ilunagoa du; gainera, maiz erabili ohi dugun euskal esaera

12- Bere esnea edaten dugu, eta ahuntza baino handiagoa da. 13-Zozoak baino kolore argiagoa du, eta gainera, esaera batean aipatu ohi dugu.

14-Australian bizi da, zuhaitzetan, eta oso gutxitan jaisten da lurrera. 15-Katuak jaten du, txikia da, eta etxeetan sartzen da maiz samar.

YUNE ROJO

AZKEN HITZA 16