PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

16
DONOSTIA, HONDARRIBI, HENDAIA.........EGUZKIA, BEROA................ Nik emango diat hiri beroa.... zalaparta beroa. Kankailu halakoa!!

description

Aldizkari honen artikulurik hoberenak

Transcript of PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

Page 1: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

Afrika beltzako poema

DONOSTIA, HONDARRIBI, HENDAIA.........EGUZKIA, BEROA................

Nik emango diat hiri beroa.... zalaparta beroa. Kankailu halakoa!!

Page 2: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

Jaiotzen naizen arren, beltza naizHazten naizen arren, beltza naizGaiso nagoen arren, beltza naizHotza dudan arren, beltza naizBeldurra izan arren, beltza naiz

eguzkipean egon arren, beltza naiz eta berdin.gelditzen naiz.

Zu, gizon zuria.

Jaiotzen zara, arrosa zarahazten zara, melokotoi kolorekoa zara

gaiso zaude, berde zaude, hotza daukazu, urdin zaudebeldurra daukazu, zuri zaude

eguzkia hartzen duzu, gorri zaudeeta hiltzen zarenean, malba zaude

ETA NIRI KOLOREKO GIZONA DEITZEN AUSARTZEN ZARA!

Page 3: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

Euskal Herria eta mendia. Harreman estua dago bien artean, eta, horretaz jabetzeko oso urruti joan beharrik ez dagoen arren, mendirik garaienek ondo baino hobeto dakite harreman hori estua dela.

Azken bi hamarkadetan euskal mendizaleen oinatzak

egon dira, besteak beste, Himalayako tontor askotan. Dena den,

mendirik garaienetara heldu ahal izateko,

espedizio batzuek eman behar izan zituzten lehen pausoak, eta

horiek omenaldi beroa jasoko dute Gazteizen.

1980ko maiatzaren 15ean,

Martin Zabaleta eta Pasang Temba, euskal

espedizio baten laguntzaz, Everesteko

gailurrera heldu zirenetik, 25 urte

beteko dira.

Angel Rosenek, Everestera igo zen beste

mendizale batek hau esan zuen: "Garai

hartan, urte osoan bi baimen baino ez zituzten ematen

Everestera joateko, eta hiru urte eman behar

izan genituen hara joan ahal izateko".

Garai hartako mendizaletasuna ere oso ezberdina zen, eta traba

askori egin behar zitzaion aurka mendi

gailurrera iristeko. Hala

eta guztiz ere lehen saioan gailurretik hirurehun metrora

gelditu ondoren ,eta garai hartako

baliabideekin , historia egin zuten.

Page 4: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

Euskaldunok, esan bezala lotura handia izan dugu eta dugu mendiarekin. Hona hemen kanta zerrenda

bat horren adierazgarri:

Mendizaleak aurrera, goazen mendi gailurrera, euskaldunak esnatzera...( Herrikoia)

Hara non diran mendi maiteak, hara non diran zelaiak....(Iparragirre)

Mendian gora haritza, ahuntzak haitzean dabiltza..... (Imanol)

Bortian Ahüzki, hur hunak osoki, neskatila ejerrak han dira ageri: Hirur badirade, oi! bena charmantik, Bacha-Nabar orotan eztie parerik. ..(Herrikoia

CERVINO? EZ!

TXINDOKI

Page 5: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

Herri Urrats euskararen erakustaldi bizia da, euskaldun izatearen adierazgarri, Seaskak bermatzen duen euskara irakasteko sarea azkartzeko eta garatzeko sostengu zabala.

1984an, hegoaldeko ikastolak antolatzen zituzten besteen eredua jarraituz, Seaskako guraso batzuek, ordurako ideia zail bat martxan jartzea erabaki zuten Iparraldean. Horren helburua zen Seaskaren diru beharrei erantzutea, gero eta handiagoak baitziren, batez ere bigarren maila ireki ondotik.

HERRI URRATS, EUSKARA ETA IPARRALDEKO

IKASTOLEN ALDEKO FESTA

Herri Urrats, euskararen alde

antolatutako festa bat da. Senpereko aintziraren inguruan egindakoa, urtetik urtera harrera hobea jasotzen duena, eta

ikastolen lagun eta euskararen babesleen ukaezinezko hitz- ordu bilakatu dena.

Praktikan, Herri Urrats ibilaldi bat da. Zirkuituaren itzulia 4 km-koa da eta bertan, ostatuak jateko eta edateko, animazioak (antzerkia, dantzak, musika, txontxongiloak, jokoak, erakusketak, liburu eta disko salmenta...) eta

lasai egoteko tokiak aurkitzen ahal dituzue.

Urtetik urtera kultur mailako

elkargune handienetako bat bilakatu da festa hau, Euskal Herrian. Milaka pertsona etortzen da zazpi probintzietatik eta beste

hainbat tokitatik ere, Senpereko aintziraren inguru zoragarrian egun alai hortaz gozatzeko, eta euskararekiko atxikimendua erakusteko.

Festa hori euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarri da. Euskaldunak, euskaldun ez direnak, Europako

eta Munduko bizilagunak... bat egiten baitute festa honetako guneetan eta giro onean.

Aurtengoan ere jendetzaren erronka haustea lortu dute, urtero egin ohi duten bezala. Guztira 90.000 pertsona biltzea lortu zuen euskal festa honek.Honako musika talde hauek hartu zuten parte

Page 6: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

hainbat gunetako jai giroa alaituz:

Nafarroa

- Kokein- Sagarroi- Kauta- Berri Txarrak

Araba

- Kepa Junkera- Afrika

Lapurdi

- Karidadeko Benta

- Beti Blouses

Hala ere, arrakasta handiena eskuratu zuten bi taldeak Kauta eta Berri Txarrak izan ziren, batez ere

azken hau, ikaragarrizko jendetza biltzea lortu baitzuen. Hona hemen horren adierazgarri den argazki bat:

Ez dirudien arren atzean “ikus” daitekeen jendez betetako aldapa hori, zelai berde eta erraldoi bat da!!

Ane BelokiNerea Llanos

Iraitz Larrañaga

Page 7: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

Lehengo maiatzaren bostean Hondarribia Arraun Elkartea, taldeen arteko Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen txapelketa honen azkeneko jardunaldian alegia.

Txapelketa osoan zehar, talde honek ez du izan lehiakiderik, ia estropada gehienetan arranlauri guztiek garaipena lortu baitute.

Nabarmentzekoa da haien entrenatzailearen lana, Valentin Sarchizian, Errumaniatik etorritakoarena.

Entrenatzaile honek arraun mugikorraren munduan izen handia du bai entrenatzaile bezela baita arranlauri bezela.Errumaniako selekzioan ere famatua da; olinpiadetan egondakoa da Errumaniaren kordinatzaile nagusi bezela,eta arraunlari bezela ere. Azken finean Hondarribiako arraunlarientzak luxua.Denok eskertzen diogu klubarentzat eta arraunlarientzat egin duen lana.Egunero, entrenamendu orotan, gure gainean dago arraunean ikas dezagun. Inoiz ez dugu ahaztuko guregatik egindako ahalegina.Metodo gogorrak izango ditu,ia entrenamendu gehienetan tripak bota beharrean bukatzen dugu, baina hala ere guregatik egindakoa bizitza guztirako da eta beti eskertuko diogu, ez delako izan gure entrenatzailea bakarrik, baizik eta gure laguna ere. ESKERRIKASKO VALENTIN!!!Eskerrak alde batera utzita Hondarribia Arraun Elkarteak irabazitako ikurrinara bueltatu behar da.Talde honetako arraunlariak esfortzu handia egin du ikurrin hau lortzeko,infantiletatik seniorretara.Orain bakarka Gipuzkoako, Euskadiko eta Espaniako txapelketak ditugu, aurrean.

GOAZEN EKIPO!!! GORA HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA!!! GORA HONDARRIBIA!!!GORA AMA GUADALUPEKOA!!!!

7

Page 8: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

ARITZ ETXEBESTE 4.A

J C M A Z R L V U H Y K H W D I J

T E O W C X J B F G N B O N B U O

H M A R I L Y N M A N S O N X Q P

E T V C E F H Y J R R J B U N E A

C J B Q I E X U N A I S A W T Y M

O M I C H A E L J A C K S O N V E

R M A D E V C H A N T Q T L E I L

R I J A C I T C R A A T A N O S O

S M A I E V A N E S C E N C E O N

A M Z T O N K P I L S D K X T Q S

Asma ezazu non dauden honako abeslari eta talde hauek:

The Corrs Hoobastank Otep Marilyn Manson Michael Jackson Sonata Arctica Evanescence Slipknot

Ainara Sampedro

8

Page 9: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

Maialen Aginagalde

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai.

Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukeraatsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera

kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,

burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,

jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitulege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,

naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,

bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.

Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan

saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.

Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikizibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz

gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri

herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,

beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.

Abesti honen bidez adierazi nahi dizueguna zera da: Aurten ikastola uzten dugunez, jakinarazi nahi dizuegu, ikastola hau inoiz ahaztuko ez dugula eta bertan bizi ditugun momentuak beti gure oroimenean gordeko ditugula. Zuei ere ez zaituztegu ahaztuko eta lasai, zuei ere momentu hau iritsiko zaizuela.

9

Egileak:-Ariane-Marta-Ainara

Page 10: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

AEB-ko talde bortitz eta ugarietariko bat da. Taldea 60-ko hamarkadan jaio zen nolabait babesa emateko Puertorriko eta Mexikoko gazteei. Handik aurrera eboluzio handia izan du organizazio hierarkiko batean enpresa modura, konstituzio bat izatera iritsiz. Txikago eta New York-en, talde honek hainbat hilketa eta droga trafikoetan sartuta egon da.

Bere kideak “banda” izenaz ezaguna izateagatik “Almight Latin King Nation” izatera pasatu dira. Beraien koloreak horia eta beltza, beraien sinbologia, 5 puntetako koroa.

“Latin King”-ak “Ñeten” aurka doaz eta beraien artean lehiakidetasun handia dagoela nabaritzen da, beti borrokan bati dabiltza.

Mundo osoan ezagunak ditra eta Euskal Herrira ere iritsi dira. Urrutira joan gabe Irunen ere hedatu da halako taldea. Gehiengoak adin txikikoak dira (11-14urte bitarte gehiengoak) baina AEB-ko “Latin King”-en bide berdina jarraitzen dute, oso bortizki jokatzen dute jende guztiarekin, lapurketa ugarietan parte hartu dute, e.a.

Larunbatero, gauetan iskanbilaren batean sartuta bukatzen dute. Ez da txantxetan hartzeko gauza, gehienetan odoletan bukatzen baitu norbaitek.

Ainhoa Conde

10

Page 11: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

Alaitz IrazokiFátima Elola

Egun hau, urte askotan izan da festa eta ospakizun eguna. Badakigu ospatzeko moduak aldatu egin direla baina horregatik ez dugu eskubiderik izan behar jaia ez izateko ezta?

Gaur egun helduek uste dute jai egun hau, lotsagarri bihurtu dela baina ez gaude beraiekin ados. Gure ustez, denbora aurrera dihoala, ospatzeko moduak ere aldatuz joan dira, baina gure ez hainbesterako.

Apirilaren 25-ean jai izan beharrean eta ospakizunerako edo nahi genuenarako egun bat izan beharrean, ez, ikastolara etorri behar izan genuen ordubiak arte.

Gure ustez are lotsagarriagoa da, 13-14 urte bitarteko gazteek, zer baldintzetan aurkitzen diren. Adibidez:

Erretzen Edaten Istiluetan sartzen Etb...

13-14 urteko neska-mutilek gure ustez ez dute honelako egoeretan egon behar. Gurasoak gehiago arduratu beharko lirateke beren seme-alabetaz

Gaur egungo gazte gehienak, Guadalupera igotzen dira baina horrek ez du ezer esan nahi eta gutxiago, gutaz gaizki esaka egoteko. Badago Guadalupera igotzen den jendea, baina beste leku batzuetara ere joaten dira ongi pasatzera eta ez zaio hainbesteko garrantzirik ematen hala ere.

Batzuk lagunekin egun zoragarri bat igarotzera joaten dira, eta beste batzuk istilu bila; eta gehienak edan edo erretzera, baina ez da hain kezkagarria zeren beste egun normaletan ere horrelako gauzak ere egiten ditugu.

Ez dugu esaten 11 urtetik aurrerakoak egiten dutena ongi dagoenik baina gurasoak ere bere ardura eduki beharko zuten honelako arazoen aurrean.

Ohitura polit hau gorde egin behar dugu, gure seme- alabentzat eta datorren belaunaldi guztientzat, bestela zer nolako festak izango ditugu aurrerantzean??

Maialen Aginagalde

11

Page 12: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

Ainara Sampedro

DI

2002an sortu zen Gatibu Gernikan eta urte bereko ondarrean, abendu hasieran, aurkeztu zuten euren lehen diskoa: Zoramena (Oihuka). 20.000 disko saldu zituzten eta kontzertu andana eta jendetsuak eman ondoren 2003an, bigarren diskoaren prestaketan sartu ziren buru belarri. Puri-puri eta gori-gori atera zaie: Disko infernu.

Disko hau kolore anitzekoa da eta, gainera, kolore horien atzetik ibili da. Lan berriak baditu aurrekoaren ukituak, baina osatuago dator. Erabili duten kontzeptua desberdina da, nahiz eta diskoa rockaren inguruak borobiltzen dituen. Oinarri erritmikoak laguntzaile finak bilakatu dira. Gaizka bateria jotzaileak eta Mikel baxu jotzaileak zuzen daramate Gatiburen indarra. Gitarretan suma daiteke aro amerikarraren eragin txikia eta beste soinu batzuen atzetik doa Haimar. Alex erregistro berriekin sartu da.

ZEAMAYS- EN azken diskotik egundaino denbora dezente igaro da, taldeak hausnarketaren bidea hartu du, beren ideietan heldutasuna bilatu du eta lortu ere, taldearen sonoritatea finkatuz. Sortuz, grabitatearen aurka da talde honen azken diskoa eta estilo baten erakusgarria, beren abestien bitartez izaera propioa duen talde bat aurkeztu nahi izan baitute. Diskora hurbiltzen bazarete heldutasuna erakusten duen talde bat topatuko duzue, sonoritate propio baten jabe egin den talde bat. Abestiek argitasuna dakarte, baikortasuna darie, ez dute ezer galtzeko eta dena irabaztekoa da. Beraz, disko argitsua da, energia beteriko abestien topagunea, bihotzetik atera zaiena. Disko honek ilusioa gordetzen du barnean, itxaropena, emozioz beteriko hizkuntza dakar, aurrera jarraitzeko beharrezkoa den baikortasuna.

12

Page 13: PRENTSA TAILERRA, AZKEN HITZA, 04-05,TXINGUDI BHI

13

Naiara GarduñoAmaia Rodriguez