Sare sozialen tailerra

13
Sare sozialen tailerra Txondorra gunean Donostiako Piratekin elkarlanean 2015-03-21

description

Donostiako Piratekin elkarlanean sare sozialen tailerra egin dugu Komunikazio tailerren barruan.

Transcript of Sare sozialen tailerra

Page 1: Sare sozialen tailerra

Sare sozialen tailerra Txondorra gunean Donostiako Piratekin elkarlanean

2015-03-21

Page 2: Sare sozialen tailerra

Sare sozialen tailerraSare sozialen beharraz aspaldi konturatu gara komunikazioan lan egiten dugunok. Horien erabilera aproposak lagundu egingo digu gure mezua gehiago zabal dadin. Gaur egun erabilera gehien duten sare sozialak Whatsapp, Facebook eta Twitter dira. Kontuan hartu behar dugu Instagram, Linkedin eta Spotifyren erabilera datuak igo egin direla eta sare sozial hauek indarra hartzen ari direla.

Page 3: Sare sozialen tailerra

FacebookErabilera gehien duen sare soziala da. Batez ere 18 urteetatik 55 urteetarako publikoa izango dugu, baina gazteagoa eta helduagoa aurki dezakegu. Jendeak batez ere bere ezagunekin kontaktuan egoteko erabiltzen du. Baita ere lehiaketetan parte hartzeko, argazkiak elkarbanatzeko eta abar.

Fan orria Bi erabilera mota daude, pertsonena eta markena. Markentzako fan orrietan zentratuko gara. Esa-terako Piztu hasi zenean pertsona perfil bat genuen, baina gaur egun fan orria erabiltzen dugu. Fan orri bat sortzeko pauso hauek eman behar dira:

Page 4: Sare sozialen tailerra
Page 5: Sare sozialen tailerra

Nola idatzi post batBehin gure fan orri berria dugun hasi gaitezke post berriak idazten. Horretarako zer nahi dugun idatzi pentsatu behar dugu. Bideoak, argazkiak, linkak edota testu soilak idatzi ditzazkegu. Gure gomendioa bideoak igotzerakoan Youtubetik izatea da, batez ere gure kasuan bideoak Youtubeko kontuan daudenez errazago elkarbanatu ditzazkegu beste sare sozialetan (Twitter, Whatsapp, ...)

Nola programatuBatzuetan ez dugu denbora egun osoan sare sozialetan egoteko eta gure publikazioak ordu konkre-tu batean argitara nahi baditugu beharrezkoa da programatzea. Hori Facebook-en bitartez egin dezakegu. Beste aplikazio batzuekin egin daiteke ere, baina Facebookeko aukera hoberena da une hontan.

Page 6: Sare sozialen tailerra

Estatistikak aztertuGure publikazioak noiz, nola eta nork ikusten diren jakiteko aukera ematen digu Facebookeko es-tatistiken tresnak. Bertan gure publikoa nongoa den, facebook zein hizkuntzetan duen eta zein adin tartekoa den jakin dezakegu. Baita ere gure publikoa noiz dagoen sare sozialetan.

Page 7: Sare sozialen tailerra

Noiz publikatu? Zenbat idatzi behar da?

Gure publikoa noiz dagoen estatistiketan aztertu ondoren gure publikazioak gehien noiz irakurriko diren ikus dezakegu. Gomendagarria da gure publikazioak ordu horietan argitaratzea, baina beti proba egin dezakegu beste ordu batzuetan publikatzen.

Egunean zenbatetan idatzi behar den esateko ez dago ezer finkorik. Gomendagarriena egunero publikazio bat egitea da minimo. Egunean zehar publikazio bat baino gehiago egin dezakegu, baina ez da gomendagarria egun osoan zehar gauzak publikatzen ibiltzea. Horretarako beste sare sozial batzuk ditugu, Twitter esaterako.

Page 8: Sare sozialen tailerra

Nola lortu jarraitzaileak?

Lehenengo eta behin gure lagunak fan orriari “Atsegin dut” ematera gonbidatzea da. Zaila da ja-rraitzaile berri asko lortzea, ezin ditugulako guk jarraitu gure berri izan dezan (Twitterren gertatzen den bezala). Horren ostean iragarkiak jarri daitezke, edo beste fan orrietan parte hartu eta gure berri eman. Offlineko ekintzak eginez ere jarraitzaileak lortu ditzazkegu, esaterako pegatinak jarriz kalean, eta abar.

Beste fan orriekin komunikazioa

Facebooken gure presentzia ikustarazteko beste fan orrietan idaztea gomendagarria da. Adibidez, Piztu Irutxuloko Hitzan komentario bat idatzi dezake. Modu horretan, Irutxuloko Hitzaren jarraitzai-leak Pizturen komentarioa ikusi eta agian Pizturen jarraitzaile bihurtu daitezke.

TwitterIndarra hartzen ari den sare soziala da. Batez ere jende gaztea mugitzen da, baina baita kazetari asko. Oso segmentatua dagoen sare soziala da, asteburuetan batez ere futbolaz hitz egiten da eta telebistako saioen hastagak arrakasta handia dute. Mugimendu sozialen segmentua ere oso handia da, Euskal Herriko ia mugimendu guztiak haien twitterreko kontua dute.

@ # zer diren? Twitteren idazteko modua nahiko berezia da. Gaur egun ezagunak egin dira hastagak #edozergau-za. Haien erabilera telebistan hedatu egin dira, baina haien betebeharra gai baten inguruko txioak biltzea da. @ aldiz norbaitekin kontaktuangkmd jartzeko erabiltzen da. Twitterren erabiltzaileen ize-na@edozeinizen izango da.

140 karakteretan idatzi. Mezu laburrak bidaltzen dira sare sozial honetan. Mezu labur horiek oso argi eduki behar dute zein helburu duten. Toki labur batean asko esan nahi dugulako. Kontuan hartu beharko dugu zein izen-datu nahi dugun, zein hastag eta linkak sartu nahi ditugun.

Linkak moztuLinkak beti espazio berdina okupatuko digute karakteretan, 22. Baina estetikoki askotan hobeto da linka moztea oso luzea ez ikusi dadin txioan. Horretarako aukera dezente daude, esaterako google shortener. https://gog.gl/

Programatzeko HootsuiteBeti ezin gara Twitterren egon, baina gure mezua egun osoan zehar argitaratzea nahi dugu. Horre-tarako programatzeko aukerak bilatu bihar dira. Hootsuite da modu eraginkorrena. Linkak mozteko aukera ematen du eta dohainezko bertsioan twitterreko hiru kontu sartu ditzazkezu.

Page 9: Sare sozialen tailerra

Gure sare soziala txertatu eta gero arazorik gabe bertatik idatzi dezakegu. Guk nahi dugun testu eta linka sartu ostean nahi dugun egun eta ordutan jartzea erabaki dezakegu

Page 10: Sare sozialen tailerra

EstatistikakTwitterren ere estatistikak ikusi ditzazkegu. Horretarako Twitter Analytics erabiliko dugu.

Azken 28 egunetan gure txioak ikusiagoak izan dira, gure profilak bisita asko jaso ditu, gurekiko mentzio gehiago jaso ditugu eta jarraitzaile gehiago jaso ditugu. Beheko grafikoan ikusten dugu gure jarraitzaileen igoeraren eboluzioa.

Gure publikoa nolakoa den ezagutzeko aukera ematen digu Twitter Analyticsek. Bai nongoak diren eta zer interes duten.

Page 11: Sare sozialen tailerra

Noiz publikatu? Zenbat idatzi behar da?Zaila da jakitea zer ordutan dauden gure jarraitzeileak. Social Bro bezalako aplikazioak erakuts dezakete, baina ordaindu egin behar da. Modu onena probatzea da. Gure txioak goizean eta arrat-saldean jartzea gomendagarria da, horrela jakingo dugu noiz ditugun RT gehiago. Horretarako Hootsuiten gauzak programatzea gomendagarri egingo zaigu.

Nor jarraitu?Jarraitzen gaituzten guztiek ez ditugu zertan jarraitu behar. Gure intereseko kontuak jarraitu behar ditugu, horrela gure intereseko informazioa lortuko dugu twitterren sartu eta berehala. Esaterako Piztun Donostiako eragile guztiak jarraitzen saiatzen gara, Donostian zer gertatzen den jakiteko momentu azkar batean.

YoutubeBideoak argitaratzeko sare sozial arrakastatsuenak. Gaur egun telebista baino gehiago erabiltzen da ikusentzunezko produktuak sortzeko.

Youtube edo Vimeo?Gure produktu nagusia bideoak badira beti egingo dugu galdera hau, non jarriko ditugu gure bi-deoak? Youtube eta Vimeo sare sozialak ditugu bideoak igotzeko plataforma nagusiak, baina bi hauen artean desberdintasunak daude.

Youtuberen abantailak

- Googlen posizionamendua: Bideoak titulu eta etiketekin igotzen da, bideo hauek googlen oso ondo posizionatuak egongo dira, hau da, googlen bilaketeetan lehenago agertuko da, ia gure web guneak baino hobeto.

- Bideo gehien dituen sare soziala:Jende gehiena Youtube erabiltzen du bideoak bilatzeko, beraz errazago aurkituko gaituzke sare sozial honetan.

- Artxibo pisutxuak: 2 gigako bideoak igotzeko aukera ematen du.

Youtuberen desabantailak

- Konpresio handia du. Bideoen kalitatea galdu egiten da. - 15 minutu gehienez, aukerak daude luzeagoak igotzeko.

Vimeoren abantailak- Bideoek ez dute denbora limiterik. - Bideoen irudi kalitatea handiagoa da.

Vimeoren desabantailak- Pisu gutxiago igo daiteke.

Page 12: Sare sozialen tailerra

- Trafiko gutxiago du sare sozial honek, jende gutxiago erabiltzen duelako, beraz bideo gutxiago daude.

Beraz, noiz erabili bakoitza? Gure bideoak interneten aurkitzea nahi badugu, kanpaina bat egin nahi badugu edota gure bideoa ezaguna egitea nahi badugu Youtube erabiltzea gomendagarria-goa da.

Gure bideoa estetikoki bereziagoa bada eta gure web gunerako apaingarri moduan erabili nahi badugu Vimeo erabiltzea gomendagarriagoa da.

Etiketak eta bideoak ondo deskribatu. Erreproduzio zerrendakBideoak igotzerakoan ondo deskribatu eta etiketatu behar ditugu, bideoa bilatzeko erraza izateko. Bideoaren datu asko eman behar da.

Nola zabaldu bideoak?Bideoa Youtubera ondo igo eta gero gure bideoarekin zerbait egin behar dugu jendeak ikus de-zan. Gure markaren sare sozialak erabiltzea da aproposena. Horretarako facebook eta twitterren argitaratuko ditugu. Twitterren komunikabide bat edo eragile sozialak aipatu daitezke bideoa ikus dezaten. Gure lagunei whatsapp edota facebook bitartez bidali ditzazkegu ere.

KrisiakGure sare sozialetan elkarrizketarako guneak sortzen dira. Gure jarraitzaileak gure inguruko in-formazioa eskatu dezakete edota haien iritzia adierazi. Informazioa eskatzen dutenean oso garrantzitsua da erantzutea, bestela alde bateko komunikazioa dela emango du.

Batzuetan gure kontuetan gure jarraitzaileak gure aurka egin dezakete arrazoi askorengatik. Nor-malena guk hanka sartu dugulako zerbaitetan, besteetan guk jarritakoaren aurka daudelako edo-ta beste jarraitzaile baten iruzkinaren aurka egin duelako. Kasu horietan gure perfilean zer egin pentsatu behar dugu lasaitasunez.

Page 13: Sare sozialen tailerra

Zer egin?

- Guk hanka sartu dugunean: Barkamena eskatu eta gure akatsa konponduko dugu. Ortografia akatsa izan bada azkar bizian aldatuko dugu, informazioa gaizki eman badugu, berriro egiaztatuko dugu eta ondo jarriko dugu.

- Gure jarraitzaileak gure aurka egiten duenean: Jarraitzaileak arrazoirik ez badu gure iritzia ondo adierazten saiatuko gara gure aldea. Ematen du-gun erantzuna ondo pentsatua izango da. Esaterako Donostia 2016en duela gutxi hau gertatu da. Erantzuna nahiko lasaia da, haien posturan jarraituz eta iruzkin “beroei” hoztasunez eta ondo pentsatu ostean erantzunez.

-Jarraitzaileak haien artean hasten badira bata bestearen aurka: Kasu horietan ez gara sartuko hasieran. Sartuko garen une bakarrean irainak baldin badaude.

Iruzkinak ezabatu daitezke?Facebooken iruzkinak ezabatzeko aukera dugu, baina, ez ditugu inoiz iruzkinak ezabatuko, gure “boterea” hartzen ari gara eta gure jarraitzaileek oso gaizki hartu ditzazke erantzun mota hori. Kasu bakarrean ezabatuko ditugu gure jarraitzaileen iruzkinak, irainak baldin badaude. Ezabatu baino le-hen argi utzi behar da iruzkina ezabatuko dela irainak erabili direlako eta gune honetan ez direlako horrelako iruzkinik onartuko.