NEGRIK - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · 2...

8
2018ko urtarrilaren 19a, Ostirala Elkarreko marrazki lehiaketa Elkarrek antolatzen duen Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako edizio berria martxan dago jada, eta apirilaren 9a arte aur- keztu daitezke lanak. 2. ORRIA NATURA ETA KIROLA Neskato bat elurraz gozatzen, joan zen urtarrilaren 8an. JAVIER BERGASA NEGURIK DIBERTIGARRIENA Aste Zuria Erronkari eta Zaraitzuko bailaretan, Nafa- rroako ikasleek elurraz, naturaz eta kulturaz goza- tzeko parada izaten dute egun hauetan. 4 ETA 5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA MIGUEL URABAYEN, KAZETARITZA MAISU HANDIENA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA UXUE, DENBORAN BIDAIA ERDI ARORAINO 6. ORRIA Zenbakia: 468

Transcript of NEGRIK - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · 2...

Page 1: NEGRIK - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · 2 2018ko rtarrilaren 19a, Ostirala AISIA Lehiakeak NAHASTE-BORRASTE IKASTAROAK Eskokltrren

2018ko urtarrilaren 19a, Ostirala

Elkarreko marrazki lehiaketaElkarrek antolatzen duen Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako edizio berria martxan dago jada, eta apirilaren 9a arte aur-keztu daitezke lanak. 2. ORRIA

NATURA ETA KIROLA

Neskato bat elurraz gozatzen, joan zen urtarrilaren 8an. JAVIER BERGASA

NEGURIK

DIBERTIGARRIENAAste Zuria Erronkari eta Zaraitzuko bailaretan, Nafa-rroako ikasleek elurraz, naturaz eta kulturaz goza-tzeko parada izaten dute egun hauetan. 4 ETA 5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

MIGUEL URABAYEN, KAZETARITZA MAISU HANDIENA

8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

UXUE, DENBORAN BIDAIA ERDI ARORAINO

6. ORRIA

Zenbakia: 468

Page 2: NEGRIK - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · 2 2018ko rtarrilaren 19a, Ostirala AISIA Lehiakeak NAHASTE-BORRASTE IKASTAROAK Eskokltrren

22018ko urtarrilaren 19a, Ostirala

AISIA Lehiaketak

NAHASTE-BORRASTE

IKASTAROAK

Euskokulturren Nafarroako historia ikastaroa, abian

Euskokultur Fundazioak eta Udako Euskal Uni-bertsitateak elkarlanean antolatuta, 1512. urtetik XX. mende hondarrera arteko ibilbidea aztertuko dute 12 saioko ikastaro batean. Antolatzaileek hamabi hitzaldi prestatu dituzte, 500 urteko his-toria gizarteratzeko asmoz: konkistaren ondotik sorturiko testuinguru, bizimodu, pentsamendu eta arrazoibideen segida; Nafarroaren biziraupe-na, haren nortasuna foruen inguruan zainduta; politikari, intelektual zein herritar xehe aunitzek eginiko ekarpena, koiuntura bakoitzean eta ibil-bide osoan zehar. Argilunez beteriko ibilbidea, nolanahi ere. Saioak Arrotxapea auzoko Eusko-

kultur Mintegian eginen dira, astero-astero, otsai-laren 20tik maiatzaren 16ra. Asteartetan euska-raz eta asteazkenetan gaztelaniaz, biak ala biak 19:30etik 21:00etara. Hurrenez hurren, Bixente Serrano eta Aitor Pescador historialariak izanen dira bi taldeon gidari. Izen emateko epea otsaila-ren 16 arte zabalik da, taldearen arabera matriku-lak 50-60 euroko prezioa du eta plazak mugatuak dira. Xehetasun guztiak eta izen emateko argibi-deak Euskokultur Fundazioaren atarian (www.euskokultur.eus-en) aurkitu ahal dira.

TRUKEAK

Olorongo ikasleak, Berako Labiaga ikastolakoekin

Kultura ezberdinak ezagutarazi eta zabaltzea

helburu duen proiektu Europearrean barruan egindako elkartrukean parte hartu zuten aben-duan Labiaga Ikastolako ikasle eta irakasleek. Olorongo zein Bortzirietako ohitura eta tra-dizioak ezagutzen, ikasten eta partekatzen ibi-li dira ikasturte guzti honetan zehar Teknolo-gia berriak eta Interneta erabilita. Abenduan ordea, ikasitako guztia beraien azaletik bizi eta ezagutzeko aukera izan zuten. Olorongoak Labiaga Ikastolara etorri ziren. Bertako ikas-leek eta familiek hain bat ekintza prestatu zituz-ten beraientzat: euskal gastronomia dastatze-ra eman, elkarte bat zer den erakutsi, Olentze-roa nola egin eta ospatzen den azaldu, herri kirol txapelketatxo batean parte hartu, Bera eta Lesakako gune erranguratsuen nondik nora-koa jakin, Euskal musika, kanta eta dantzez gozatu...

ELKAR ILUSTRAZIO ETA

IPUIN LEHIAKETA PREST!Apirilaren 9a arte Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea helburu duen lehiaketarako lanak jada aurkeztu daitezke

Elkarrek antolatzen duen lehiaketaren afitxaren xehetasun bat.

Diario de Noticias

Abian da 10. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa! Elkar Ilustra-zio eta Ipuin lehiaketak hau-

rren eta gazteen artean irakurzale-tasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modali-tate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera.

Ipuina ilustratu Haurrek, eskolako ikasturtearen arabera, hiru maila hauetan parte hartzeko aukera edukiko dute: Haur Hezkuntza 4 eta 5; Lehen Hezkuntza 1 eta 2; eta LH 3 eta 4. Haurrek Pello Añorgak idatzitako “Ametsen Basoa” ipuin labur argi-taragabea ilustratu beharko dute, eta Elkar lehiaketaren webgunean

eskuratu daiteke ipuina. Ipuinean oinarrituta egindako ilustrazioak A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira. Haur bakoitzak ilustrazio bakar bat aur-

keztuko du.

Ilustrazioa ipuin bilakatu Haurrek, eskolako ikasturtearen arabera, bi maila hauetako batean parte hartu ahal izango dute: LH 5

eta 6; eta DBH 1 eta 2. Lehiaketaren wengunean aurkitu daiteken Elena Odriozolak egindako ilustrazioa-rekin ipuin original bat osatu beharko dute. Ipuinek euskaraz idatziak izan behar dute. Lan guz-

HURBILETIK

3 Sariak: Besteak beste, Jolas

hezitzaile sorta ederrak, opari

txartelak eta BQ Aquaris M8

tabletak banatuko dira sarien

artean.

3 Ikastetxeentzako sari bereziak:

Laboral Kutxak parte hartzea

sarituko du. Jasotako lan guztien

artean bi sari banatuko dira

zozketa bidez. Sarituek, haien

ikaskideekin batera, Basque Culi-

nary Center goi mailako sukalda-

ritza eskolaren sekretuak ezagutu

ahal izango dituzte bisita gidatu

honetan. Ilustratzaile txikientzako

sari berezia izango da lehiaketa

honetan. Jasotako ilustrazio guz-

tien artean zozketa egingo da.

Lan irabazlearen egileak, Irrien

Lagunen material sorta bat jaso-

tzeaz gain, haren ikastetxean

ikuskizun bat eskainiko dute Irrien

Lagunek.

tiak ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira eta orrialde bakar batean aurkeztu beharko dira. Ez dira orrialde bat baino gehiagotan aur-kezten diren lanak onartuko.

Komikia edo bineta sortu Euskal Abesti bat komika ala bine-ta bihurtu beharko da. Komiki ala bineta horren izenburua, aukeratu-tako abestiaren izenburua izango da. Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da.

Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du.

Page 3: NEGRIK - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · 2 2018ko rtarrilaren 19a, Ostirala AISIA Lehiakeak NAHASTE-BORRASTE IKASTAROAK Eskokltrren

2018ko urtarrilaren 19a, Ostirala 3

HEZKUNTZA

IKASTETXE PUBLIKOEN

KANPAINA ABIAN DAGO JADAAurretiko izen-ematea Otsailaren 13an ospatuko da prozesua modu telematikoan, eta ekitaldi irekia izanen da, gardentasuna bermatu eta mesfindatzak saiheste aldera.

Nafarroako Hezkuntza kontseilaria, Maria Solana, aurretiko matrikulazio kanpaina aurkezten. OSKAR MONTERO

Garikoitz Montañés

Aukeratu publikoa, guztiona. Horixe da Hezkuntza departa-mentuak aurkeztu duen

hezkuntza publikoan izena emateko kanpaina. Aurretiko izen-ematea otsailaren 1etik 7ra izango da. 3 urteko neska-mutikoen aurretiko izen-ematean 6 ikastetxe hautatzeko aukera izango dute guraso edo tuto-reek. Izan ere, aurten lehenengoz, era telematikoa erabiliko da lehenengo matrikulazioa egiten dutenen artean.

Otsailaren 13an egingo da Hezkun-tza departamentuan prozesua modu telematikoan. Ekitaldia publikoa izan-go da, nahi duen orok bertatik berta-

EGUTEGIA

3 Azpimarratzeko: Otsailaren 1etik

7ra bitartean izango da aurretiko

izen-emateko aukera eta jendau-

rreko zozketa otsailaren 13an

egingo da, 13:00etan. Ikas-

tetxeek martxoaren 5era arteko

epea izango dute onartutako

ikasleen behin-behineko zerren-

da erakusgai jartzeko eta behin

betiko zerrenda martxoaren 12an

argitaratuko da. Matrikula epea,

martxoaren 26tik 28ra izango da

3 urteko ikasleentzat eta HH eta

LHko gainerako ikasleena, berriz,

ekainaren 25etik 28ra.

ra ikusteko aukera izango du; eta streaming bidez ere erakutsiko da. Sistema are gardenagoa izan dadin suposatzen du, hainbat aldiz sortu izan diren mesfidantzak saihesteko. Lanbide Heziketako matrikulazio kanpainak erabili duen sisteman oinarrituta dago orain abiaraziko dena eta 3 urtekoen kasuan erabili-ko da. Izan ere, gainerakoek, 6 hau-turen ordez 3 ikastetxe hautatu ahal izango dituzte.

Baina badira beste bi berritasun kanpaina honetan. Gertueneko dis-tantziara dagoen ikastetxea hautat-zeagatik 0,5 puntu lortzeko bi auke-ra baliatu ahal izango dituzte guraso edo tutoreek: eskatzailearen bizitoki-

tik ikastetxerako distantzia, batetik, edo eskatzailearen lantokiko distant-zia, bestetik. Bi kasuetan gehienezko distantzia lineala 1,5 kilometro izan-go da eta bata ala bestea aukeratu beharko dute. Lantokiko distantzia hautatzeko aukera ematea ahalbide-tuz, gainera, Arartekoak egindako gomendioarekin bete du Hezkuntza departamentuak.

Beste berritasuna ratioei dagokie-na da. Hezkuntza departamentuak 25 ikasle gelako ratioa ezarri zuen sare publikoan orain dela bi ikastur-te, murrizketak egin aurreko egoera-ra leheneratze bidean. Orain, neurri bera ezarri da baita itunpeko ikas-tetxeen kasuan ere. Hala jaso da

629/2017 ebazpenean, “gehienez ere talde bakoitzeko 25 ikasleko ratioa ezartzea Haur eta Lehen Hezkuntza-ko maila guztietarako”. Solana kontseilariak gogoratu duenez, “pro-grama akordioan ezarritako konpro-misoarekin betetzera dator neurri hau”.

Berritasunekin jarraituz, 3 urteko ikasleen identifikazio zenbaki gisa osasun txartelaren zenbakia era-biltzea erabaki du Hezkuntza depar-tamentuak. Era horretan, prozesu telematikoaren emaitza azkarrago bilatzeko erabili ahalko dute guraso nahiz tutoreek zenbaki hori. Horrez gain, eta beti bezala, emaitzak ikas-tetxeetan kontsultatu ahalko dira.

Page 4: NEGRIK - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · 2 2018ko rtarrilaren 19a, Ostirala AISIA Lehiakeak NAHASTE-BORRASTE IKASTAROAK Eskokltrren

42018ko urtarrilaren 19a, Ostirala

GAUR EGUN

NATURA ETA KIROLA, ESKUTIK ASTE ZURIAN Ipar-eski Eskola Kanpainaren 34. edizioa Erronkari eta Zaraitzun, urtarrilaren 8tik apirilaren 27ra, Nafarroako ikasleek elurraz eta eskiaz gozatzeko parada izanen dute.

Haur bat maldan behera, beldurrik gabe.

Diario de Noticias

Denetara, Nafarroako 6.200 ikaslek eta 157 ikastetxek Aste Zuria bezala ezagutzen den

Ipar Eskiko Eskola Kanpainaren 34. edizioan parte hartuko dute aurten. Joan zen urtarrilaren 8an abiatu zen kanpaina eta apirilaren 27ra arte luzatuko da, Erronkarin eta Zaraitzun.

Zehazkiago, 5.772 ikasle eta 157 ikastetxe izan dira ekimenean izena eman dutenak, eta horiei esperien-tzia honetan zaintzaile edo lagunt-zaile gisa parte hartuko duten 442 irakasleak gehitu behar zaizkie. Ikas-

Aktibitateak haur

guztientzat egokitzen

dira, dituzten

zailtasunak dituztela ere

le gehienak Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak eta Bigarren Hezkuntza-ko 1 eta 2 mailakoak dira, tartean zailtasun fisiko, psikiko edo sentso-rialak dituztenak ere. Aurten, ikas-leriaren %32 D eredukoa da, harta-ra, antolakuntzatik “euskarazko zer-bitzuak eta eskaintzak hobetzeko” lanean ari direla azpimarratu dute.

Jarduera nagusia, eskia Ipar eskia mendian eta neguan egin daitekeen kirolik osasuntsuena eta osoena da, eta Erronkari zein Zarai-tzuko Ibarrek kirol hau praktika-tzeko natur ingurune ikusgarria eskaintzen dute.

Malda gutxikoak edo lauak diren lurretan praktikatzen da eta inguru-nea begirune handiz zaintzen duen neguko kirol-mota da.

Eski jarduera honen garapena Erronkari Ibaxako Eski Eskolaren esku dago. Kirol elkarte hau eski begi-raleez osatua dago, gehienak Erron-kari zein Zaraitzu Ibarretan bizi diren gazteak eta kirol jarduera honen ira-kaskuntzan ordu askotako esperien-tziadunak.

Arratsalderako aktibitateak Eski jardueraren osagarri gisa, aste-lehen, astearte, asteazken eta ostegun arratsaldeetan jarduera desberdinak

proposatzen dira. Gutxi-gora-behe-ra arratsaldeko 18:00 eta 20:00ak bitarte burutuko dira. Izaban, Erron-kariko Natur Interpretazio Zentrora bixita, Erronkariko Julián Gayarre Museora bixita, zinea edo antzerkia, Izabako Angel Gale igerileku estalie-tan jarduerak, koreografia eta agurt-zeko jaia, dantzaldia eta diploma banaketa antolatzen dira.

Otsagabia eta Zaraitzu ibarrean, alta, Otsagabiako Natur Interpreta-zio Zentrora bixita, herri-kirolak, eskulanak edo txango gidatua Muskildako Baselizara eta agurtzeko jaia, dantzaldia eta diploma banake-ta egiteko parada eskaintzen da.

Eskiatzeaz gain,

ikasleek antzekira,

zinemara edo igerilekura

joateko parada daukate

Page 5: NEGRIK - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · 2 2018ko rtarrilaren 19a, Ostirala AISIA Lehiakeak NAHASTE-BORRASTE IKASTAROAK Eskokltrren

2018ko urtarrilaren 19a, Ostirala5

Eskiatzaile gazteak, pozik. PATXI CASCANTE Aterpetxe ederretaz gozatzen dute parte-hartzaileek. J.B.

Irakasle bikainak lagun dituzte denbora oro ikasleek. J. BERGASA Talde bat, eskiatzeko prest. J.B.

Adiskidetasunaren baloreak sustatzen dira. P. CASCANTE Elurrarekin dibertitzen, maldan behera ere. J. BERGASA

Page 6: NEGRIK - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · 2 2018ko rtarrilaren 19a, Ostirala AISIA Lehiakeak NAHASTE-BORRASTE IKASTAROAK Eskokltrren

62018ko urtarrilaren 19a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Uxue

Gauza atsegina da bere kale estu eta aldapatsuetan gora eta behera ibiltzea, uste ez bezalako txokoak eta ikuspegiak aurkituko dituzu. Alde-rik gorenean, Uxueko Andre Maria-ren santutegi-gotorlekua dago zut. Bi mende behar izan zituzten hura eraikitzeko. Eliza prerromanikoaren gainean eliza erromanikoa altxatu zuten (XI-XIII) eta XIV. mendean, berriz, nabe gotiko handia, bai eta erronda-pasabideak eta almenadun dorreak ere. Gaur egun, bi dorre daude, Cuatro Vientos eta Picos. Hori dela eta, eraikuntzak gotorlekuaren

Uxueko Andre Maria santutegi-gotorlekuaitxura handiagoa du santutegiarena baino.

Eraikuntzaren ataria nafar goti-koaren aberatsenetakoa da. Tenpluaren barnealdean hainbat gauza dira miresteko modukoak: zilarrezko kaliz esmalteduna, XVIII. mendeko pulpitu barrokoa eta 1774ko aulkiteria rokokoa. Bur-dinsare gotiko ederraren atzeal-dean, Ama Birjinaren tailu ederra dago, zilarrean bildua, 1190ekoa, armarri esmaltedunak ditu eta dominak baxuerliebean. Nafarroa-ko eskultura erromanikoaren iru-

dirik eder eta zaharrenetakoa da. Aldamenean, beira-arasa batean, hantxe dago XIV. mendean santu-tegia gotortu zuen erregearen bihotza, Karlos II.a “Gaiztoa”-ren bihotza, alegia. Bere etsai frantse-sek jarri zioten goititzen hori eta esaten da Gaztelako eta Frantzia-ko errege-erreginak hiltzen saiatu zela.

Bisitaren ondotik, izanen duzu zer jan: almendra garrapiñatuak eta artzain-apurrak, ogiarekin, ura, gatza eta ardi-bilkorrarekin egin-dakoak.

Herri tradizioak gustuko badi-tuzu, ez galdu apirilaren 25aren ondoko igandean egiten den erro-meria.

ERDI ARORA

BIDAIA

ZIRRARAGARRIAEdertasun paregabea Uxue, Erdi Aroko Nafarroako herrien artean hobekien mantentzen denetako bat da, dudarik gabe bisita-riak erakartzen dituen ezaugarria.

Goi-lautada baten gainean eraiki zen Uxue.

Diario de Noticias

Meseta baten goialdean galdua, erreka freskagarririk eta zuhaitz babeslerik gabe, itxu-

razko bakardadeak ematen dion halako lilura suerte batean bildua, hantxe dago zut Uxue, Erdi Aroko herri ederra, aldapa pikoei itsatsita-ko karrika meharrez betea eta, kaskoan, Uxueko Andre Mariaren santutegi-gotorlekua.

Erdialdean kokatua, Uxue Nafa-rroako gurtza toki nagusietako bat da, behatoki ikusgarria Pirinioak eta Erriberako ordoki zabalak begiz jo-tzeko.

Labirinto itxurako herri txiki honek -300 bizilagun ditu doi- ederki liluratuko zaitu; ibili poliki-poliki bere kale harriztatuetan eta ez gal-du artzain-apurrak dastatzeko auke-ra. Toki gutxitan prestatzen dituzte Uxuekoak bezain goxoak.

Nafarroako Erdialdeko ekialdean kokatua eta izen bereko mendiak

bere nagusitasuna agertzen duela, Uxue Erdi aroko zaporea eta aire menditarra dituen herri txikia da, meseta baten gainean eraikia, 840 metrotan.

Ez dago argi noizkoa den Uxue. Han bizi izandako jendearen lehen testigantzak erromatarren garaikoak dira, baina herria VIII. mendearen bukaeran edo IX. mendearen hasie-ran sortu zen. Zehazki, Iruñeko lehen errege Eneko Haritzak gotor-lekua eraiki zuen musulmanen hedapena mozteko.

Dena dela, elezaharrak dio uso bat agertu zitzaiola artzain bati. Usoa harkaitz bateko zulotik sartu eta ate-ratzen zen; kobazuloan sartzean, Andre Maria eta Haurraren irudia aurkitu zuen eta inguruan bizi zire-nek Ama Birjinaren agindutzat jo zuten agerpen hura, jendea han bizitzeko. Horrela jaio omen zen Uxue.

Herria bere osoan Erdi Aroko adi-bide bikaina da.

Uxueko santutegiaren atzeko aldea. A. IZKO

Elizako sarrera, egun elurtu batean. J. BERGASA

UXUE

Page 7: NEGRIK - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · 2 2018ko rtarrilaren 19a, Ostirala AISIA Lehiakeak NAHASTE-BORRASTE IKASTAROAK Eskokltrren

2018ko urtarrilaren 19a, Ostirala 7

KLASK!

HAURRAK KAZETARI. Miguel Flaño,

Sergio Herrera eta Tanon Bonin Osasunako

jokalariek, Osasuna Fundazioak antolatutako

prentsaurreko berezi batean parte hartu zuten,

non kazetariak haurrak izan ziren. Denetara,

hamar neska eta mutiko bildu ziren. Diego Martí-

nez entrenatzailea agurtu ondoren, kazetari gaz-

teek Eguberrien inguruko galderak egin zizkieten

jokalariei. Flañori Osasunaren egoeraz galdetu

ziotenean, taldea Lehenengo Mailara igotzeko

prest dagoela ziurtatu zuen, eta “igoera eskuratu

dezakeela” azpimarratu zuen gainera, lehenengo

postuak 8 eta 7 puntutara daudela kontutan

izan arren. Hala ere, taldeak partidu bat gutxiago

duela ere gogora ekarri zuen, Nàsticeko atzera-

pena dela eta. MIKEL SAIZ

SAN SILVESTRE LIZARRAN. 2017ko azken goizean Lizarran egon-

dako giroa ezin hobea izan zen. Lasterketan parte hartu zutenetako asko

mozorrotuta iritsi ziren, eta ikusle andana bildu zen errepide bazterretan korrika-

lariei hauspoa emateko. Denetara, 462 korrikalarik parte hartu zuten: 284 heldu

eta 178 txikien kategoria desberdinetan. R. USÚA

JOLASTUZ SORTZEN. Iturramako San Juan

Bosko kalean kokatzen den tailer batek, sormena eskula-

nekin eta jolasekin garatzeko parada eskaintzen du. Talde

txikitan bilduta, parte hartzaileek euren sormena, psikomo-

trizitate fina eta pentsamendu artistiko eta logikoa garatzen

ikasten dute espazio berri honetan. Horretarako eskulanak

egiten dituzte, baita jolasak asmatu ere etxean edo inguru

hurbilean aurkitu daitezkeen materialekin: kortxoa, kar-

toizko arrautz kaxak, hariak, artilea... Edozein gauza balia-

garria izan daiteke. U.B.

Page 8: NEGRIK - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · 2 2018ko rtarrilaren 19a, Ostirala AISIA Lehiakeak NAHASTE-BORRASTE IKASTAROAK Eskokltrren

82018ko urtarrilaren 19a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tudela

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Miguel Urabayen

KAZETARITZAREN

MAISUAAurrekaria Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko irakaslea 1970 eta 1997 artean, irudia eta infografiaren garrantzia nabarmendu zuen.

Miguel Urabayen, 2010ean, film bat aurkezten. MIKEL SAIZ

Diario de Noticias

Miguel Urabayen irakaslea Iru-ñean hil zen berriki, 91 urte zituenean. Urabayen, Nafa-

rroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko irakaslea izan zen, 1970tik erretiroa hartu zuen arte, 1997an. Iru-diaren eta infografiaren kazetaritza-ko aurrekaria izan zen bertan, izan ere, Kazetaritza irudiaren kultura ira-kasgaiaren eskutik ikasketetan kon-tzeptu hauek sartzea lortu baitzuen. Bestalde, infografiaren Malofiej sari-ketaren sortzaileetako bat izan zen. Hartara, Mapa Hoberenaren katego-riak bere izena darama ordutik.

Kazetaritzan katedraduna, Zuzen-bidean doktorea eta zine kritikaria, Urabayen 1926ko martxoaren 12an sortu zen Iruñean eta Nafarroako Uni-bertsitateko (NU) eta Madrileko Com-plutense Unibertsitateko Komunika-zio fakultateetako Kazetaritza ea Informazioaren irakasle izan zen, bere irakasgaietan betiere berrikun-tzen aldeko apustua egin zuelarik. NUko Hego-Amerikar Graduatuen Programako Alderatutako Prensa ira-kaslea izan zen 1972 eta 1989 artean. 1971tik 1978ra Norte Deportivo aldizkariko zuzendaria izan zen.

Hamabost urtez, bestealde, The Poynter Institute (St. Petersburg, Flo-rida, USA) erakundeko Visiting Pro-fessor ere izan zen. Bertan hasi zen, 1986tik aurrera, Kazetaritza irudiaren kultura irakasgaia ematen, lehenen-go seminario formatuan eta ondoren irakasgai bezala, gure inguruko uni-bertsitateetan oraindik ezezaguna zen kontzeptua. Diapositiben bitartez ematen zituen bere gelak, egunkari eta aldizkarietako mapak, grafikoak, karikaturak, komikiak eta ilustrazioak erakutsiz, eta ondoren Kazetaritza

HURBILETIK

3 Hitzaldi eta jardunaldiak: 1978

eta 2005 artean hitzaldiak han

eta hemen eskaini zituen, fakul-

tate, institutu eta prentsa elkar-

teetan, baita naioartean ere:

Alemania, Argentina, Brasil,

Kolonbia, Costa Rica, Txile,

Ekuador, Estatu Batuak, Frant-

zia, Mexiko, Uruguay, Venezo-

la...

3 Onarpena: 2009an, Society of

New Design (SND) erakundeak,

kazetaritza grafikoan munduko

ospetsuenetako bat denak,

Lifetime Achivemente Award

saria eman zion, hezkuntzan

egindako lanagatik. ”Munduko

dibulgatzaile hoberenetako bat”

bezala definitu zuten bertan.

Urte luzez Malofiej sariketaren

epaileetako bat izan zen,

1993tik.

diseinua edo Irudien kazetaritza ize-na hartu zuten irakasgaiari hasiera emanez.

Idatzizko hedabideen inguruko arti-kulu eta liburuak argitaratu zituen. Azken hauen artean, Vida privada e información izenekoa, eta beste hauek: Un conflicto permanente (1977, lehenengoz gaia jorratu zuena), Ante-cedentes históricos de la cláusula de conciencia. El modelo francés (1978) Los folletones en El Sol de Félix Ura-bayen (1983), Estructura de la Infor-mación Periodística. Concepto y Méto-do (lehenengo edizioa 1988; bigarre-na 1993), Décrypter la presse écrite espagnole (2000, J.P. Castellanirekin). ■

Zinea, bere pasioa Zinema kritikari bezala artikulu andana argitaratu zituen hedabide naziona-

letan. 1953an hasi zen bere kronikak idazten El Pensamiento Navarro ize-

neko egunkarian, eta 1971a arte jardun zuen lan horretan. Urte horretako

martxotik aurrera Diario de Navarran argitaratzen hasi zen, astean behin

ateratzen zen kritikak idazten. Denetara, bost mila pelikula kritika baino

gehiago idatzi zituen. 1970ean Zine Idazleen Elkarteko sari nazionala eman

zioten, eta Laroussek Parisen 1986an argitaratutako Dictionaire du Cine´mako

zuzendari eta zuzentzaile lanetan aritu zen. 1997an Las cien mejores pelí-

culas liburua argitaratu zuen, 1996tik ordura arte Diario de Navarran idatzi

zituen kritika hoberenak bilduz. 2004ean Zine Idazleen Elkarteko beste domi-

na bat jaso zuen, eta 2009an omenaldi berezi bat eskaini zitzaion Iruñeko

Zinema Jaialdian.