ESFORTUA -...

8
2016ko abenduaren 16a, Ostirala Zenbakia: 429 Ondarea QR-tuz ekimena Nafarroako Ikastolen Elkarteak ‘Gure ondarea QR-tuz’ eime- na martxan jarri du, herri eta hirietako eraikin garrantzit- suenen informazioa digitalizatuz . 2. ORRIALDEA SARIAK Saritutako ikasle guztiak, Nafarroako Gobernuaren eta Parlamentuaren ordezkariekin. OSKAR MONTERO ESFORTZUA ETA GAITASUNA DBHko eta Batxilergoko ikasleei sariak Nafarroako Gober- nuak sari sendoak eman zizkien joan zen hilabetearen erdialdean ikasle talde bati. 4-5. ORRIALDEAK PERTSONAIA HELENA TABERNA, KONPROMISO HANDIKO ZINEGILEA 8. ORRIALDEA NAFARROAN BARRENA PITILLASEKO AINTZIRA, HEZEGUNE NABARMENA 6. ORRIALDEA

Transcript of ESFORTUA -...

2016ko abenduaren 16a, OstiralaZenbakia: 429

Ondarea QR-tuz ekimenaNafarroako Ikastolen Elkarteak ‘Gure ondarea QR-tuz’ eime-na martxan jarri du, herri eta hirietako eraikin garrantzit-suenen informazioa digitalizatuz . 2. ORRIALDEA

SARIAK

Saritutako ikasle guztiak, Nafarroako Gobernuaren eta Parlamentuaren ordezkariekin. OSKAR MONTERO

ESFORTZUA

ETA GAITASUNADBHko eta Batxilergoko ikasleei sariak Nafarroako Gober-nuak sari sendoak eman zizkien joan zen hilabetearen erdialdean ikasle talde bati. 4-5. ORRIALDEAK

PERTSONAIA

HELENA TABERNA, KONPROMISO HANDIKO ZINEGILEA

8. ORRIALDEA

NAFARROAN BARRENA

PITILLASEKO AINTZIRA, HEZEGUNE NABARMENA

6. ORRIALDEA

22016ko abenduaren 16a, Ostirala

EKIMENAK Hezkuntza proiektuak

IKASLEAK, HERRI ONDAREA DIGITALIZATZEN QR kodea Nafarroako 15 ikastoletako ikasleetako batzuk euren herri eta bailarako 75 erai-kuntza eta paisaia elementu aukeratu, deskribatu eta informazioa era digitalean sortu dute

Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkariak, proiektuaren aurkezpenean. PATXI CASCANTE

Diario de Noticias

Nafarroako Ikastolen Elkarteak proiektu berritzaile bat aurkez-tu zuen duela bi aste: Gure

ondarea QR-tuz. Proiektu pedagogi-ko-kultural honetarako Nafarroako 15 Ikastoletako LHko 6. mailako eta DBH 1. mailako ikasleek beren herri edo bailarako 75 eraikuntza arki-tektoniko edo paisaia-elementu berezi aukeratu eta hauen deskriba-pen idatzia eta ahozkoa prestatu dute. Deskribapen hau hizkuntza ezberdinetan aurki daiteke.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako edo/eta DBHko 1. mailako ikasle tal-

de batek bere herrian edo bailaran identifikatu dituzte 5-6 elementu adierazgarri, elementu arkitektoni-ko zein ingurugirokoari dagozkio-nak. Informazioa bilatu eta bildu dute. Aukeratutako elementua era garbiaz deskribatu dute. Horren garrantziaz jabetu dira. Informazioa hiru hizkuntzetan gutxienez, bai euskarri idatzian zein ahozkoan osa-tu da (euskara, gaztelania, ingelesa eta zenbait kasutan frantsesa eta ale-manera) eta QR kodigoen bidez publikoaren esku jarri da

Proposamen honen xedea da pertsonak txikitatik hirtar ardurat-suak izan daitezen. Arduratsuak

‘Gure ondarea QR-tuz’

izenpean, ikasleek 75

eraikuntzari buruzko

informazioa bildu dute

bere ingurugiroarekin, begiru-netsu naturaren elementuekin, bere herriko eraikuntza historikoekin, arkitekturarekin, bere ondarearekin. Azken finean, pertsona jakitunak eta ondarearekin arduratsuak heztea dugu helburu.

Gure Ondarea QR-tuz proiektuak arazo erreal bat planteatzen du (erdi-

goi mailako zailtasunarekin), zeinean ikasleek curriculumaren arlo ezber-dinetako konpetentzien inguruan ikasitakoa, prozedurak, jarrerak (euskara, ingelesa, gaztelania, ingu-runearen ezaguera, IKT-ak...) eta abar erakutsi behar dituzte aipatu arazoa bideratzeko.

Prestatutako formatoak ahalbidet-zen ditu publiko guztiaren irisgarri-tasuna, izan ere hizkuntz ezberdinak erabiltzen dira. Informazioa era bisualean (idatzizkoan zein argazkiak), eta entzunezkoan.

Nafarroako ondarea zabaltzeko aukera ematen du, izan ere eleanit-za denez, atzerritar askorengana iris-

ten ahal da. QR formatoa teknologi berriekin

lotzen den hizkuntza berria dugu, ikasleak ere ikasten dutena. Proiektuak inpaktua dauka, izan ere 16 izan dira inplikatuak egon diren udaletxeak Nafarroatik barna. Herri-tar horientzat bereziki interesgarri izan daiteke.

Nafarroak ondarea izugarri handia eta oso baliotsua naturari begira zein arkitekturari begira. Errealitate hori kanpokoek baloratzen dute etxekoek aina – gehiago ez bada-. Lehenbai-lehen hezi behar ditugu gure seme-alabak ondare honen garrantziaz eta zaintzaren beharraz. ■

2016ko abenduaren 16a, Ostirala 3

EKIMENAK Bertsolaritza

ABIAN DA NAFARROAKO

BERTSOLARI TXAPELKETA!Kanporaketa saioa Sahats Aleman, Ander Baiano, Ainara Ieregi, Mintxo Astiz, Joanes Illarre-gi, Saats Karasatorre, Aitor Irastortza, Joana Ziganda eta Luis Mari Larreta arituko dira

2015ean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaren irudia. UTZITAKOA

Diario de Noticias

2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehenengo fasea, kanporaketa saioa, gaur bertan

abiatuko da Iruñeko Katakraken. Saio honetan, txapelketan lehenen-go aldiz izena eman duten bertso-lariek, datorren otsailean abiatuko diren final-laurdenerako pasea iza-nen dute jokoan.

Nafarroako txapelketaren edizio berria inoiz baino indartsuago dator, izan ere, 35 bertsolarik eman dute izena 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Final-laur-denetako fasea otsailaren 18an hasi-ko da eta txapelketa apirilaren 8an

SAIOA

3 Bertsolariak: Sahats Aleman

(Barañain), Ander Baiano (Bara-

ñain), Ainara Ieregi (Barañain),

Mintxo Astiz (Barañain), Joanes

Illarregi (Leitza), Saats Karasato-

rre (Etxarri-Aranatz), Aitor Iras-

tortza (Azpirotz), Joana Ziganda

(Oskotz) eta Luis Mari Larreta

(Aldatz).

3 Gaur, 19.00etan, Iruñeko Kata-

krak liburu-dendan: Txapelketan

lehenengoz izena eman duten

bertsolariek, 2017ko Nafarroako

Bertsolari Txapelketarako pasea

jokatuko dute.

amaituko da. Hori baino lehen, kanporaketa saioak hasiera eman-go dio 2017ko Nafarroako Bertsola-ri Txapelketari.

Bederatzi bertsolarik hartuko dute parte kanporaketan eta horietatik lauk lortuko dute final-laurdeneta-rako sailkatzea. Saioa gaur jokatuko da, Iruñeko Katakraken, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa da.

Kanporaketan parte hartuko dute-nak Nafarroako Txapelketan lehen aldiz izena eman duten bertsolariak dira. Gainerakoak zuzenean sailka-tuta daude otsailean abiatuko diren final-laurdenetarako.

Sahats Aleman (Barañain), Ander Baiano (Barañain), Ainara Ieregi

(Barañain), Mintxo Astiz (Barañain), Joanes Illarregi (Leitza), Saats Kara-satorre (Etxarri-Aranatz), Aitor Iras-tortza (Azpirotz), Joana Ziganda (Oskotz) eta Luis Mari Larreta (Aldatz) dira kanporaketan parte hartuko duten bertsolariak. Epaile lanetan, berriz, Nerea Bruño, Mikel Beaumont, Izaro Mitxelena eta Ekintza Landa arituko dira. Alaitz Rekondok aurkeztuko du saioa.

Honako lana da bertsolariek egin beharko dutena:

- 8ko handian binaka gaia eman-da hiruna bertso.

- 8ko txikian binaka ofizioka hiru-na bertso.

- Lehen puntua emanda, bi bertso

zortziko txikian. - Hitza emanda bertso bana. Nafarroako Bertsolari Txapelke-

taren inguruko gainerako xeheta-sunak otsaila hasieran emango ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Bizkaiako Txapelketaren final, bihar Bestalde, Bizkaiako Bertsolari Txa-pelketaren finala bihar jokatuko da, bertsolari hauekin: Beñat Ugar-tetxea, Etxahun Lekue, Ibon Aju-riagojeaskoa, Jone Uria, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onin-tza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Miribillan jokatuko da finala, arratsaldez. ■

42016ko abenduaren 16a, Ostirala

GAURKOTASUNA Deialdia

IKASLEEN ESFORTZUA ETA LANAK, SARITUTASariak Nafarroako Gobernuak DBH eta Batxilergoko sariak banatu zituen joan zen azaroaren erdialdean Nafarroako Jauregian, eta baita hainbat diziplinatako beste sari batzuk ere

Saritutako ikasleak, Nafarroako lehendakari Uxue Barkos eta Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarezekin batera. OSKAR MONTERO

Diario de Noticias

Joan zen hilabetearen erdial-dean, Nafarroako Gobernuak berrtako ikastetxeetako ikas-

leen lanak saritu zituzten, ikaslee-tako batzuen ibilbidea goraipatuz.

Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak DBH eta Batxiler-goko Aparteko Sariak banatu zituen azaroaren erdialdean Nafa-rroako Jauregian egindako ekitaldi batean; horrekin batera, Florencio Ansoleaga saria banatu zuen, Orto-grafiaren Lehiaketa Hispanoame-rikarrarena, eta honako Olinpiada hauei dagozkiena: Biologia, Kimi-

Mendozak, “Nafarroako

eredu desberdinen

emaitza bikainak”

azpimarratu zituen

ka, Matematika, Fisika, Geografia, Filosofia, Sormenezko Marrazke-ta, Marrazketa Teknikoa, Historia, Erlijioa, Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza.

Bere agerraldian, Nafarroan pertsona guztiek hezkuntzarako sarbidea bermatuta dutela gogora-zi ondoren “ikastetxe publikoen sarean nahiz pribatuan, eta gure autonomia erkidegoko bi hizkunt-zetan”, Mendoza kontseilariak ondorengoa azpimarratu zuen: “Beste behin ere ikusi dela Nafa-rroan ematen diren hezkuntza-ere-du guztietan emaitzak bikainak direla”. “Nafarroako Gobernuak –

esan du– gure ikasleen talentua eta lana saritu nahi ditu, eta gaur hemen zaudetenok etengabe hobekuntzaren eta ezagutzaren balioa inork baino hobeto ordezkatzen duzue”; ezaugarri horiek gizarterako ateak irekiko dizkiete, “eta bide horretatik jarrai-tuz Nafarroarako emari aparta izango zarete, gizarte baten aberas-tasuna hura osatzen duten pertso-nengan oinarritzen baita, eta pertsonen aberastasuna, ezagutze-tan”.

DBHko Aparteko Sariaren ira-bazleak ondorengoak izan ziren: Rebeca Aldaz Martínez, Iruñeko

Padre Moret-Irubide BHIkoa (lehen saria); Adrián Monreal Rodríguez, Atarrabiako Pedro de Atarrabia BHIkoa (bigarren saria), eta Almu-dena Manzanal González de Lara, Zizur Nagusiko Miravalles-El Redín ikastetxekoa (hirugarren saria).

Batxilergokoa, berriz, honako hauek jaso dute: Santiago Arana Ballestar-ek, Iruñeko Navarro Villoslada BHIkoa (lehen saria); Paula Ibarrola Gutiérrezek, Iru-ñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxekoa (bigarren saria); Pablo Zorrilla Echeverríak, Iruñeko Car-denal Larraona ikastetxekoa (hiru-garren saria), eta Amaia Goñi

Ana Saiz de Murietak eta

Inés de la Hera eraman

zituzten sariketaren

aipamen bereziak

2016ko abenduaren 16a, Ostirala5

Ardanazek, San Fermín ikastola-koa (laugarren saria).

Florencio Ansoleaga sariak izae-ra historikoa du, diploma bakoitza bi euroko txanpon batekin apaint-zen da eta sariaren sortzailearen ondarea irudikatzen du; haren bidez, espediente akademiko one-nak saritzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistren Gra-duko ikasketetan eta Iruñeko Pla-za de la Cruz BHIn. Hala, Estibaliz Iturralde Salvadorrek jaso zuen saria NUPeko Haur Hezkuntzako Maisu-maistren graduan; Elisa González Francok NUPeko Lehen Hezkuntzako maisu-maistren gra-duan eta Violeta Ukar Aranak, Iru-ñeko Plaza de la Cruz BHIkoak.

Ortografiaren Lehiaketa Hispa-noamerikarraren irabazlea Iru-ñeko Monjardin lizeoko Javier Jimenez Gonzalo izan zen.

Biologiako Olinpiadako sariduna Iruñeko Monjardin lizeoko Alber-to Pezonaga Torres izan zen.

Tuterako Benjamin de Tudela BHIko Jesus Sanchez Cornagok jaso du Kimikako Olinpiadako saria. Matematiketakoa, berriz, David Cía Luvecce-k eskuratu zuen, Iruñeko Calasanz ikastetxekoa.

Fisikako Olinpiadan, Iruñeko Ira-bia-Izaga ikastetxeko David Alva-rez Rosak irabazi zuen.

Geografiako Olinpiada Manuel Martin Salak irabazi zuen, Iruñeko San Cernin ikastetxekoa.

Iruñeko Monjardin lizeoko Alber-

Nafarroako Jauregian jaso zuten euren saria ikasleek.

to Pezonaga Torresek Filosofiako Olinpiada irabazi zuen Saiakerako mailan, eta Irati Valencia Laguar-diak (Martzillako Marques de Ville-na BHI) argazki filosofikoaren mai-lan.

Sormenezko Marrazketako Olinpiada Maria Monllor Callau-k irabazi zuen (Iruñeko Plaza de la Cruz BHI).

Marrazketa Teknikokoa aldiz, Iru-ñeko Irabia-Izaga ikastetxeko

Daniel Sanz Zuletek jaso zuen. Iruñeko Basoko BHIko Alejandro

Basilio Galván Pérez-Ilzarbe izan zen garaile Historiako Olinpiadan.

Erlijiokoan, Tuterako Valle del Ebro BHIko Cristina Garcia Labar-

gak irabazi zuen. Azkenik, Barañaingo Alaitz BHI-

ko Karmele Gurbindo Gilek Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza Olinpiadako lehen saria erdietsi zuen.

62016ko abenduaren 16a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Pitillasko aintzira

Berez sortutako aintzira da, baina mendez mende giza jarduerak alda-razia. Aspaldian, ureztapen-ura gor-detzeko erabili zen, eta XVI. men-dean presa bat eraiki zitzaion. Hiru-rogeiko hamarkadan, inguru hori lehorrarazi zuten nekazaritzarako erabiltzeko, baina gazitasun handi-ko bazter idor-idorra denez, 1976tik hona lehengoratzen utzi dute, berezko bilakaeran.

Uxue mendiko errekek dakartza-ten urek hornitzen dute aintzira, eta lezka hostoestuak eta lezkak hazten dira gehienbat. Baina naturari begi-

Uxue mendiko errekek hornitutako aintzira

ra, han dabiltzan hegazti taldeek ematen diote garrantzia. Makina bat hegazti negutar ikusiko dituzu, bes-teak beste: basahatea, ipar-ahatea, ahate txistulariak, ahate mokozaba-lak, murgilari arruntak, zertzetak, zingira-mirotzak, mirotz zuriak eta antzarak.

Lezkadian habia egiten dute martxotik ekainera, koartza hauska-rek eta gorriek, basahateek, ipar-aha-teek, kopetazuriek eta zingira-miro-tzek. Baina txori zezenak, hegabe-rak, zankaluzeak eta lezkari karratxi-nak ere asko eta asko badabiltza. Era

berean, badira hegaztiek jaten dituz-ten anfibioak, narrastiak eta intsektuak, eta han ere erbinudeak, azkonarrak, katajinetak, azeriak eta basurdeak bizi dira.

Hegaztien behatokia muino baten gainean dago eta handik oso ongi ikusten da aintzira. Behatokian badi-ra panelak, material grafikoa eta ikus-entzunezkoak, aintziraren ezaugarrien berri emateko.

Halaber, prismatikoak eta telesko-pioak ditu hegaztiak identifikatzeko, eta 3 ibilbide autogidatuak egiten lagunduko dizuten gidaliburuxkak ere bai. Edozein urtaro ona izaten da naturgune hau ikustera joateko; baina hegaztiak ikusi nahi badituzu, komeni da neguan joatea

HEZEGUNE

GARRANTZITSU

ETA HANDIENAHegaztien bizileku naturala

Ehunka hegaztiren bizi-lekua da Pitillasko aintzi-ra, naturak oparitutako kolore, mugimendu eta soinuen mosaiko ederre-netariko bat

Pitillaseko aintzira, Pitillas eta Santacara herriak atzean dituela. D.N.

Diario de Noticias

Z ikoinak, antzarak, arabazozoak, murgil handiak, txori zezenak, zingira-mirotzak, erlatxoriak,

ainarak... ehunka hegazti gozo-gozo doaz hegan Pitillasko aintziran. Natu-rak oparitu digun mosaiko ederra da eta koloreek, mugimenduek eta soi-nuek lasaitasunez beteko ditu zure zentzumen guztiak.

Naturgune hau Nafarroako Erdial-dean dago Iruñetik 60 kilometrora eta Pitillastik hirura. Erreserba Naturala da, Hegaztien Babesgune Berezia eta Nazioarteko Hezegune Garrantzitsua, ekologiaren aldetik duen balio han-diaren erakusgarri. Hiru bidexka autogidaturen bitartez, aukera izanen duzu 216 hektareako urtegi natural hau ezagutzeko.

Gainera, behatoki bat duzu, eta ber-tan material grafikoa eta ikus-entzu-nezkoak dituzu aintziraren ezaugarri naturalak ezagutzeko; izan ere, beha-toki ezin hobea da hegaztien mugi-

menduak ikusteko. Zatoz eta estepa-laku honek bere

baitan gorde dituen sekretuak aurki-tuko dituzu. Era horretako aintziren ipar muga da Iberiar Penintsulan eta hegazti gehien biltzen duen eremue-tako bat ere bai.

Uxueko mendiaren magalean, Piti-llastik 3 kilometro hego-ekialdera, estepa moduko paisaiaren erdian age-ri da Pitillasko aintzira, Nafarroako urtegi naturalik handiena: 216 hekta-rea ditu luze-zabaleran eta gehienez hiru metroko sakonera. Errepide asfaltatu batetik ikusten da eta, hara-ino iristeko, Pitillas pasa eta pista bat hartuko dugu 4. kilometroan.

Erreserba natural hau ehun bat espezieren aterpea da, hau da, Nafa-rroan dabiltzan hegazti espezie guz-tien herena ia. Horrek esan nahi du Nafarroako bigarren urtegi naturala dela hegazti habiagileen aniztasuna-ri dagokionez, eta lehenbizikoa, berriz, hegazti migratzaileen pausalekuari dagokionez.

Negua da hegaztiak ikusteko urtarorik hoberena. D.N.

Zizur BHIko ikasleak, Pitillaseko aintziran. AINARA IZKO

PITILLASKO AINTZIRA

2016ko abenduaren 16a, Ostirala 7

KLASK!

BIRZIKLATZEN IKASTEN. Izarbeibarko Manko-

munitateak, materia organikoa biltzeko zakarrontziak

banatu ditu Gareseko ikastetxe publikoan berriki. Bestal-

de, Miranda de Argako San Benito Ikastetxe Publikoko

Lehen Hezkuntzako 3 eta 4 mailetako ikasleek, “zabo-

rren bilketa selektiboa eta prebentzioa” sustatzeko tailer

batean parte hartu dute. dena, birziklatzen ikastearen

alde. A. IZKO

PAZ DE ZIGANDAKOAK, GUTXIEN DUTENEI LAGUN-TZEN. Paz de Ziganda Ikastolako ikasleek olio botilak bildu zituzten, urtero

egiten duten kanpaina solidarioaren baitan. Ikastola honetako familiek lau

urte daramatzate París 365 jantoki sozialarekin elkarlanean, horrelako pro-

gramen bitartez. UTZITAKOA

TUTERAKO HUERTAS MAYORES IKAS-TETXERA BISITA. Hezkuntza Komisioko parla-

mentariek Tuterako Huertas Mayores Ikastetxea bisitatu

zuten hilabete hasieran, Tuterako Udaletxearen eta

zuzendaritzaren aldarrikapenak hurbiletik ezagutu ahal

izateko. Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, 2017an

espazioen zabaltze eta egokitze lanak egingo dituzte,

ikastetxea ireki zen urte beretik beharrezkoak suertatu

izan direnak. argazkian, azalpen bat aditzen ari den haur

talde bat ageri zaigu. J.A. MARTÍNEZ

‘BIZIKALEA’ EKIMENAREKIN. Haur hirukote hau Marcelo Celayeta

etorbidean jolasten ageri zaigu. Kalea, ‘Bizikalea / Vive la calle’ ekimenaren bai-

tan trafikoari itxita mantendu zen egun batez, udaletxeak hiri jasangarriago

baten eta espazio publikoen aldarrikapenaren alde sustatu duen programaren

eskutik. P. CASCANTE

NAFARROA OINEZ 2017. Tantirumairu Ikastolak aurrera jarraitzen du

2017ko Nafarroa Oinezen prestaketa lanekin. Joan zen azaroaren 3an euren

lema aurkeztu zuten, ‘Bikin batin’, logoarekin batera; eta ikastolak daukan erai-

kuntza berri baten beharra azpimarratu zuten, oraingoa txiki gelditu izanagatik.

TANTIRUMAIRU IKASTOLA

82016ko abenduaren 16a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANA

Zuen argazkiak, albisteak eta iradokizunak helbi-de honetara bidali ditzakezue

AAula de Noticias Muro kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIGARRIA

3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín

Pérez-Nievas, Juan Antonio Martínez.

PERTSONAIA Helena Taberna

EMOZIOEN

ZINEMAGILEA Ausardia kamera atzean Altsasun sortutako, bere ibilbi-dean gai sozialeko filmak grabatu ditu, besteak beste, ‘Yoyes’, ‘Atzerritarrak’ edo ‘Nagore’.

Helena Taberna, bere azken filmaren aurre-estreinaldian. IBAN AGUINABA

Diario de Noticias

Bizkarrean lau luzemetrai dituela, Helena Taberna dudarik gabe Nafarroako

zinemagile garaikide nabarmene-tako bat dugu. Irakasle ikasketak egin zituen. Irakaskuntzan hainbat urte eman ondoren, ikus-entzu-nezkoekin 1986an hasi zen lanean, Nafarroako Gobernuak Teknologia Berrien Koordinatzaile izendatu zuenean. Hainbat urte bideo dida-ktikoak sormenezko bideoekin, film laburrekin eta dokumentalekin tar-tekatu ondoren, 1994. urtean admi-nistrazioko lana utzi eta zinema-gintzan murgildu zen erabat. Zine-mari dagokionez, 87 cartas de amor (1992) eta Nerabe (1995) film labu-rrak, Alsasua 1936 (1994) eta Herri-kolore (1996) bideoklipa zuzendu zituen, 2000. urtean Yoyes, lehen film luzea, estreinatu aurretik. ETA-ko buruzagi izan ondoren ETAk berak hil zuen Dolores Gonzalez Katarain Yoyesen bizitzaren ingu-ruko film horretan zuzendari, gidoi-gile eta ekoizle izan zen.

Osaba Marino Aierra idazlea zuen eta bere liburuan oinarrituta egin zuen Alsasua 1936 filma, non Iñaki Aierra anaiak lan egin zuen. Mari-no Aierra Redin Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Hego Amerika-ra ihesi joandako itzultzailea eta apaiz sekulartua zen.

Filma Aierraren bizitzan oinarri-tutako istorioa da, Altsasuko parro-koa izendatu zuten 1936ko uztaila-ren 16an. Guda Zibilean jazotako gertakizun batzuk berregiten dira filmean eta langile herrialde bate-tan Elizak gatazka belikoarekiko duen posizionamendua behatzeko

AZPIMARRATZEKO

KONPROMISOA

3 CIMA: 2006an, beste emaku-

mezko zuzendari batzuekin

batera, CIMA (Emakume Zine-

magileen Erakundea) sortu

zuen. Gaur egun, 300 kide ditu

elkarteak eta helburu garrantzi-

tsuak lortu ditu. Helena elkartea-

ren zuzendaritza batzordean

dago oraindik ere.

3 Emozioak: Zuzendariak

emozioen aldeko apustu argia

egin du beti, bai bere lanetan

baita bere bizitza pertsonalean

ere. “Emozioak ahazten diutu-

gunean, zerbait falta da“, azpi-

marratu izan du. Bere

proiektuetan ilusioa transmitit-

zeko ahalmenaren jabe, hurbile-

tik ezagutzen dituen gaiak ditu

beti hizpide. “Egi gordinetik

sortzen diren istorioak uni-

bertsalak dira beti”.

aukera eskainiko du. Parroko gaz-te baten begirada dela eta, anai-arreben arteko gudak sorrarazita-ko mina islatzen da filmean eta ebanjeliotik geroz eta urrunago dagoen elizako hierarkia geroz eta ageriago uzten da

Gerra Zibilaren gaia berriro Berri Ona bere film berrian jorratu zuen. Gaztelaniaz La Buena Nueva izen-buru pean argitaratua, 2008 urtean eginiko filma da. Helena Tabernak grabatu zuen Leitza, Altsasu, Lekunberri, Gorriti, Berastegi, Donostia, Azpeitia, Hernani eta Ezkio-Itsason 2007ko maiatza eta uztaila artean.

‘Itsaslabarra’, Tabernaren azken filma Aurten grabatutako filmean, Tabernak Gabriel hartzen du protagonista.

Gabriel oso etorkizun handiko fiskala da eta bizitza kolokan jartzen zaio

Poliziaren dei bat jasotzen duenean. Sekta batean suizidio kolektibo bat

izan da Kanariar Uharteetan eta bere arreba txikia, Cordelia, kideetako

bat zen. Haren hilotza ez da agertu. Gabrielek ez du arreba urtetan iku-

si: haien artean zerbait gertatu zen eta haien bizitzak kontrako norabi-

deetatik joan ziren. Berehala bidaiatzen du uhartera gertakariak lehen

eskutik ezagutzera eta ikerketan laguntzera. Han Helena ezagutzen du,

Cordeliaren laguna, nortasun handikoa eta oso sentibera. Hura eta Gabriel

ongi moldatzen dira hasieratik, Cordelia bizirik aurkitzeko desirak loturik.

Gabriel sektaren misterioetan murgiltzen den heinean, bere bizitzaz zituen

ziurtasunak arrakalatzen hasten dira. Laster ulertzen du arreba bizirik

aurkitzea bere burua salbatzeko era bakarra izan daitekeela.