Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti...

24
ELGOIBAR - 1011. zenb. XXIII urtea - 2016-11-11 Hazhe, hip-hop-a bihotzean

Transcript of Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti...

Page 1: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

ELG

OIB

AR

- 101

1. z

enb.

XXI

II ur

tea

- 201

6-11

-11

Hazhe, hip-hop-abihotzean

1011 azala:Maquetación 1 10/11/16 12:55 Página 1

Page 2: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

1011 azala:Maquetación 1 10/11/16 12:55 Página 2

Page 3: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

ZOZOAK BELEARI 3

ANA ALBERDI

ENEKO ITURBE

“Non hartu ditzakegu etxea janzteko ideiak?”

Kaixo, Ana! Munduko hainbat bazter eta txokotan biziizan naiz, baina gaur Madrildik idazten dizut. Lana to-patu dut hemen, eta, noski, etxea ere aurkitu behar! Ezda lan erreza izan. Etxe ekonomikoa nahi nuen, eta az-

kenean, pisu partekatu batean amaitu dut, beste asko bezalaxe. Pisua ikustera etorri nintzenean, logela hutsa zegoen. Ba, zer

esango dizut! Ahalik eta altzari merkeenak erosi nituela eta orainhemen nabilela jo eta su logela goitik behera altzariz hornitzen.

Ziur nago gazte pila bati noiz edo noiz pasatu izan zaiolaburutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presenteegoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo-raldi batez alokatutako pisuetan egotea erabakitzen dugu, etanoski, gehiegi gastatzea ere ez da komeni izatea. Argi dagoenada, ordea, ez daukagula zertan diru asko xahutu behar pisu zeinlogela bat altzariz janzteko: low cost almazenetan altzari merkeakeros ditzakegu, baita bigarren eskukoak ere, edo DIY mugimen-

dua jarraituz guk geuk ere egin ditzakegu hainbat lan. Egia esan, ni ez naiz oso trebea horrelako gauzetan eta, ho-

rrexegatik, ez naiz DIYaren oso aldekoa. Nahiago dut beste bidebatzuengatik apustu egin, eta hauxe da egiten dudana: espa-zioak gauza gutxirekin eta kolore neutroekin betetzen ditut, etaelementu txikiak kolore biziz janzten lortzen dut kontrastea. Edozerizan daiteke: landare bat, koadroak, lanparak, mantak, kuxinak…Azkenean, garrantzitsuena bakoitza bertan gustura sentitzea da!

Konturatu al zara gure aiton-amonen altzariak nolakoak diren?Bizitza guztirako balio duten altzariak erosten zituzten, baina horiguztiz aldatu da: dekorazio mundua, moda mundua bezala, ira-gankorra bihurtzen ari da, tendentziak oso azkar aldatzen dira.

Baina nik badaukat ideia bat: altzariak aldatu ordez, apain-garriak alda ditzakegu, eta horrela gelari beste itxura bat eman,diru asko gastatu gabe! Ideia ona ezta? Bien bitartean, amestudezagun gure ametsetako etxearekin…

Kaixo, Eneko. Moda kontuan beti aritu izan gara jantzieninguruan; pasarelak, ekoizpen prozesua, datorren den-boraldiko must-ak… eta kritikak. Baina gaur, beste ikututxiki bat eman nahi diot gure atalari, eta moda kontu

hauek dekorazioaren aldetik aztertu.Gazteak gara, eta seguru nago bai guri eta bai gure adineko

beste askori independizatu nahi dut esaldia askotan pasatu zai-gula burutik. Gure etxe propioa izateko nahia; askatasun puntubat.

Jantzien antzera dekorazioa ere pauso erraldoietan ebolu-zionatzen ari den sektorea da. Gazteok, gainera, pertsonaoso dinamikoak egin gara, eta ondorioz, dekoratzeko moduaere izugarri aldatu da azken urteetan; ezin uka dezakegu DIY(Egin ezazu zeuk) mugimendua. Pertsonalizazioa, esklusibo-

tasuna eta eskuekin trebea izatea modan daude. Niri dago-kidanez etxe zuriak, minimalistak, egur ikutukoak, beige to-nuak, iledun alfonbrak… gustatzen zaizkit. Eta posible badasukaldea eta egongela batuta egotea, lagun artean zerbezazbetetako afariak egin ahal izateko.

Baina non hartu ditzakegu ideiak? Internetek dekorazioari dagokionez ideiak batzeko plata-

forma eta sare sozial ugari sortu ditu, eta horien artean, adie-razgarriena Pinterest izan daiteke. Bertan ideia ezberdinugari aurki ditzakegu, baita gure kabuz altzariak egiteko tu-torialak ere. Independizatzeko momentua urruti ikusten dudanarren, hasi naiz jada nire ideiak batzen, Eneko, eta zu? Bar-tzelonan zein Madrilen bizitakoa zara, non bilatzen duzu ins-pirazioa?

“Espazioak gauza gutxi eta neutroekin betetzen ditut eta elementu txikiekin kolorez jantzi”

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 12:59 Página 3

Page 4: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

IRITZIA4

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adiera-zitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa AndonegiKAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara ArgoitiaHIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire RubioMAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOARENARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizaba-laga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, NoraHadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, NereaGurrutxaga, Andoitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, InmaMugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ain-hoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen An-sola, Eider Iriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Paula Heras,Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola,Ander Mujika, Ander Soraluze. INPRIMATEGIA Gertu Koop.E.TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

O

Urriaren 28ko alean BARRE-Nen argitaratu zuten herritarbaten kexak biziki deituzidan atentzioa. Honela

zioen: Urriaren 9an nire amaginarrebabaloiarekin jo zuten Kalegoen plazan,eta ondorioz, lurrera erori eta kolpehandia hartu zuen. Aldaka eta sor-balda hautsi zituen […]. Segidan ema-kumeari eta ingurukoei horrek suposatuziena azaltzen zuen kexan, eta PlazaHandian baloiarekin jokatzea debeka-tzea proposatzen zuen.

Memorian grabatuta daukat umetan

plazan jolasten genueneanbeti izaten zela edadetutalde bat plazan alde bate-tik bestera pasiaran. Gu arku-

tik arkura futbolean jolastenibiltzen ginen bitartean, haiek

joan-etorrian ibiltzen ziren frontoitikeliza atarira, eta gure ondotik pasatzenziren bakoitzean, errieta egiten zigutenjolasean ibiltzeagatik. Amorruarenamorruz, nire buruari zin egin nion na-gusi egitean haurrei bakean jolastenutziko niela eta ni kalean gora eta be-hera ibiliko nintzela pasiaran. Izan ere,gure herria ez zegoen bereziki futbo-

lean edo bestelakoetan jolasteko pres-tatuta, eta pasiaran egiteko, ordea,denok dakigu ez dela egitura handiedo berezirik behar.

Herriko plaza denona da, eta adinezberdineko jendea elkarrekin bizibehar da, batzuen eta besteen espa-zioa errespetatuz, baina ez dut ustehaurrak eta beraien jolasak espaziokonkretuetara mugatzea modua denik.Haurren jolasak gure bizitzan eta ingu-ruan izateak bizia ematen die lekuariberari eta bertako egunerokoari.

Asko sentitzen dut adineko ema-kume horri gertatu zaiona, eta ulertzendut bere ingurukoek errudun baten bilaibiltzeko beharra sentitzea gertatutako-aren amorruz. Baina hau ez da Donos-tia (eta eskerrak!) eta ezin dugu herrioso bat edadetuen erosotasunerakoegokitu. Pasiaran edo poteatzen ibil-tzen ez diren pertsonak dira haurrak,eta beraiena jolastea da, mendian,parkean eta baita plazan ere.

Plaza Handian

ANDER MUJIKA

“Herriko plaza denona da,

eta adin ezberdineko

jendea elkarrekin bizi behar

da, batzuen eta besteen

espazioa errespetatuz”

Musikaria

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 12:59 Página 4

Page 5: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

GUTUNAK 5

u OSABAREN OROIMENEZ (II)Bagenekien biok elkarrielkarrekin egoten ginenean.Bukatzen dela, bai eta kitto!heriotza da diktadura!Baina que nos quiten lo bailao...bizitzaren gauzak dira.Korrikalari ezinhobea,Elgoibarri emandakoa.Pertsona ona, pertsona finakostatuko zait aurkitzea.90 urte zituelaLogroñoko kartzelara joan zen."Arnaldo askatu" esaten zuen.Askatu laguna bera!Larai, larai, larai, larai...Hortan ere eredua!

Nire barnean dago zure aztarna,barru-barruan sartua.Eta zurekin egoten nintzeneanpertsona ona bihurtzen nintzen.Euskal Herrian artista askoeta noski ospe handikoak,jakin ezazu, osaba Josezerrenda hortan zaudela.Zarata gutxi eta xume, xumetxingurri txiki laneanibiltzen zinen eta lortzen zenuenguztion maitasuna.Maiteminduta dagoena bizitzazezin egin besterik.Larai, larai, larai, larai...Hazi bat utzi… bai! eta joan…

Iloba Joxanek

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

O

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintza hauek betebeharko ditu nahitaez:1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak, telefonozenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin argitaratuko dira.Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartu egingo ditugu identifikagarriakdiren taldeak: “Ikastolako irakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin baterabeste lagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakiteko eskubideaizango dute gutun horretan euren izena aipatu edo erreferentziaren bat egitenbada eta gutuna inizialekin sinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltaz idatzitakoak,buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitako idazkiak, pertsona etaerakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

Lagunduko al diguzu

ELGOIBARKO IZARRAREN TONBOLA OSATZEN?

Aurreko hiru urteetan TONBOLAK izan

duen estimazioak bultzatuta, aurten ere

abenduaren 24an Elgoibarko Izarraren ton-

bola jarriko dugu Kalegoen plazan. Ehunka

erregalu banatzea da gure desioa, baina

horretarako zure laguntza behar dugu.

Animatuko zara tonbolarako erregalua ematera?

Animatzen bazara, esan ahal duzun azkarren tonbolarako erregalua

emateko prest zaudela. Abenduaren 2a izango da.

Harremanetarako: [email protected]

943 744 112

Elgoibarko Izarraren aldeko TONBOLAAbenduak 24, 11:00etatik14:00etara, Kalegoen plazan

1.500 erregalu

baino gehiago...

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 5

Page 6: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

MOTZIAN6

Azken lau urteotan egin bezala,tasa eta zerga gehienak izozteaerabaki zuen joan zen astean El-

goibarko Udaleko udalbatzarrak, orde-nantza fiskalak eguneratzean. EAJrenproposamena izan zen, eta proposamenak PSE-EEren babesa jaso zuen. EHBil-duko zinegotziak abstenitu egin zirenbozketan. Tasa eta zerga gehienak izoz-teko erabakia KPI kontsumo prezioen in-dizean oinarrituta hartu du udalbatzarrak.Abuztuan 0,1ekoa izan zen KPIa eta0,3koa irailean; balore positiboak, baina“oso baxuak”, eta horregatik jaso zuenEAJk proposamenean zerga eta tasakizoztea. “Elgoibarko Udalak zergadunenpoltsikoak gehiago ez estutzea erabakizuen aurrekoetan, eta baita orain ere”,nabarmendu zuen Bittori Zabala Onga-sun Saileko arduradunak. Hala ere, sal-buespen bi egin dituzte: OndasunHigiezinen gaineko Zerga (OHZ-IBI) etaZaborraren tasa.

SalbuespenakElgoibarko Udaleko udalbatzarrak

joan den ekaineko osoko bilkuran era-baki zuen Ondasun Higiezinen gainekoZergaren tarifa orokorra, etxebizitzena,%4,56 jaistea, eta aldiz, tarifa industriala%7,7 igotzea. Ondorioz, tarifa orokorra0,224koa izango da 2017ko urtarrila-ren 1etik aurrera, eta industriala,0,42koa.

Zaborrarren tasa %10,2 igoko da2017an, eta horren azalpena eman duUdalak: 2016rako tasa onartzeko sa-soian Debabarrenako Mankomunitateakbere kudeaketaren gastuen aurreikuspenabakarrik aurreratu ziola Udalari eta infor-mazio hartan oinarrituta hartu zutela era-bakia, baina handik gutxira, GipuzkoakoHondakinen Kudeaketari zegokion kuota-ren berri izan zutela, lau urtetan akumula-tutako defizitagatik. Udalak argitu dugainkostea 140.000 euro bueltakoa

izan zela —%12,79ko gorakada—, etaigoera hori zaborraren tasan integratubehar zenez baina kolpetik %12,79koigoera aplikatzea gehiegi izango zela iri-tzita, bi zatitan aplikatzea erabaki zutelaapirilaren 28ko osoko bilkuran: 2016kobigarren seihilabetetik aurrera zaborrarentasa %8a igotzea, eta gainerako %4a2017rako lagatzea. Hortaz, 2017rakoproposatzen duten %10,2ko igoera ho-rrek bi konturi erantzuten die: batetik, Gi-puzkoako Hondakinen Kudeaketarengainkosteari (%4) eta bestetik, Debabarre-nako Mankomunitateak 2017rako aurrei-kuspenetan jasotako hazkundeari (%6,2).Dirutara eramanda, 16 euro gehiago or-daindu beharko dute bosgarren kontene-dorea dutenek, eta 20 euro gehiagokontenedore hori ez dutenek.

EH Bilduren emendakinakEHBilduren proposamen batzuk

onartu eta jaso dituzte datorren urteko or-denantza fiskaletan. Batetik, Ibilgailuengaineko zergan ere, familia ugarientzakohobaria gehitzea (familiako ibilgailu

batek bakarrik izango du hobari hori) etagutxiago kutsatzen duten ibilgailuak sari-tzeko bi hobari sortzea: %75eko hobariaibilgailu hibridoentzat eta %25ekoa 110gramo baino karbono dioxido gutxiagoisurtzen dutenentzat. Bestetik, eraikuntza-ren gaineko zergan tarifa erdira murriz-tuko da —%2,5— negozioeskualdeketen ondorioz merkataritza lo-kalak zaharberritzeko egingo diren obre-tan. Azkenik, eta herritarrek hobariguztien berri era argian jaso dezaten, ho-bari eta pizgarrien taula Udalaren aldiz-karian zein webgunean argitaratukodute, Bilduren proposamenez.

Zergen eta tasen gaian, mezu bat na-barmendu zuen Udalak, ohi legez: Zergaeta tasen helburu nagusia diru-sarrerak lor-tzea dela eta diru hori herriari zerbitzuenbidez itzultzen zaiola. Horregatik iruzurfiskalaren kontra egin zuen, beste behinere: “Zergak religiosamente ordaintzeajarrera eredugarria izatea da. Erantzuki-zuna eta solidaritatea dira goraipatubehar diren jarrerak, eta ez ihesbideakbilatzen ibiltzea”.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta zaborren tasa ez beste guztiak izoztu ditu Elgoibarko Udalak, EAJ eta PSE-EEren botoekin

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 6

Page 7: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

MOTZIAN 7

Sei hileko kartzela zigorra eskatu du fiskalakAnton Zubiaurrerentzat, hemezortzikoa barik

Anton Zubiaurre mendaroarrarentzako fiskalak hemezortzi hilabeteko kartzelazigorra eskatu zuela argitaratu genuen urriaren 28ko alean, berri-agentziekzabaldutako informazioan oinarrituta, baina akusatuak berak argitu du he-

mezortzikoa beharrean sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu duela fiskaltzak. Es-pioitza industriala leporatzen diote Zubiaurreri. Juan Jose Ibarretxe lehendakariarengaraian Sprilur enpresa publikoko lehendakaria izan zen Anton Zubiaurre eta PatxiLopezen garaian SPRIko goi kargudun baten posta elektronikoan sartu eta espioitzainformatikoa egin izana onartu zuen aurrekoan epailearen aurrean.

Maitasunez Hazi elkarteak Ez dut zigortu nahi izenburuko hitzaldia antolatudu azaroaren 14rako, Elgoibarko Udalaren babesean. Elgoibarko Kulturetxean izango da hitzaldia, astelehenean, 18:00etan hasita. Nerea Mendi-zabal psikopedagogo eta gizarte hezitzailea izango da hizlaria, eta besteakbeste honako galdera honi erantzungo dio: Posible ote da mugak jartzeazigor, mehatxu eta xantairik gabe?.

Kalamua guraso elkarteak zozketatu du gazta

Kalamua guraso elkarteak Mausitxagazta bat zozketatu zuen hileko azken za-patuko ferian eta dagoeneko eman dutezenbaki saridunen berri. 0.899 zenbakia-ren jabeak jasoko du gazta, eta agertukoez balitz, 0.287 zenbakia duenak. Mer-katu Plazan dagoen Txillarre Eko dendarajo beharko du txartel saritua daukanak, sa-riaren bila. Txartela erakutsi beharko du.

Sexualitateari buruzkotailerra, azaroaren 16an

Sexualitateari buruzko tailerra antolatudute Elgoibarko Udalak, Elgoibar Ikasto-lako Guraso Kontseiluak eta Herri EskolakoKalamua Guraso Elkarteak elkarlanean, gu-rasoentzako antolatu dituzten formaziosaioen barruan. Sexualitateari buruz sola-sean. Autoestima, errespetua, hezkidetzaeta emozioak izenburua jarri diote tailerrari,eta eguaztenean egin zuten aurrenekosaioa. Bigarren saioa azaroaren 16anizango da, eta bigarren hori ere Lilima Se-xologia Taldekoek emango dute. Aurrezizena emanda daudenentzako da saioa.

Perretxikoen mundua ezagutzeko irteera

Irteera mikologikoa antolatu dute igan-derako Morkaiko Mendizale Elkarteak etaKarakate Elkarte Mikologikoak elkarlanean.Bi helburu ditu txangoak: batetik, perretxi-koen mundua hobeto ezagutzea, eta beste-tik, gure ekosisteman duten balioazohartaraztea eta herritarrak kontzientzia-tzea. 9:30ean irtengo dira Kalegoen pla-zatik eta Karakateko magalera joango dira,oinez. Haur nahiz nagusiak gonbidatu di-tuzte, baina haurrek arduradun batekin joanbeharko dute. Haurrek Herri Eskolan edoIkastolan eman beharko dute izena.

‘Ez dut zigortu nahi’ hitzaldia antolatu dute Elgoibarren, hilaren 14rako

Azaroaren 29an egingo duten txokolate janarekin (18:00) hasiko dute Elgoi-barko jubilatuek euren astea. Hilaren 30ean, Gabonetako otarren zozketa egingodute ordu berean, eta abenduaren 1ean, 14:00etan, 80 urtez gorakoak etaurrezko ezteiak ospatzen dituztenak omenduko dituzte jubilatuen zentroan bertanegingo duten bazkarian. Bazkarirako izena eman behar da, eta azaroaren 18a,ostirala, izango da azken eguna. Hilaren 3an, larunbata, sorpresa izango dute,eta biharamunean, abenduaren 4an, meza izango dute parrokian, 12:00etan,eta ondoren, 18:00etatik 21:30ra dantzaldia, Gelatxorekin.

Azaroaren 29tik abenduaren 4ra egingo da Elgoibarren jubilatuen astea

Belaustegi jatetxeak bat egin du Tripontziak ekimenarekin

Debegesak eta Debabarrenako Klub Gastronomikoko kideek Tripontziak eki-mena hasiko dute gaur, garaian garaiko eta bertako produktuen kontsumoa sus-tatzeko eta eskualdeko establezimenduak ezagutzera emateko. Itziarko Kanalajatetxeak, Debako Urgain eta Calbeton jatetxeek, Lasturko Tabernak, EibarkoAzitain Erretegiak eta Kultu tabernak eta Elgoibarko Belaustegik bat egin duteekimenarekin eta menu eta pintxo bereziak prestatuko dituzte. Eskaintza guztiadebabarrenaturismo.com webgunean esegiko dute. Sare sozialetan lehiaketakere egingo dituzte, herritarren parte-hartzea bultzatzeko.

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 7

Page 8: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

ERREPORTAJEA8

Martxoan Oiartzualdean, apirilean Busturialdean, Uro-laldean gero... herri-galdeketa hotsak datoz2017rako, eta Debabarrena ere batu da erabakitzeko

eskubidea gauzatuko duten herri eta eskualdeen sokara. Data ze-hatza eman ez badute ere, udaberrirako iragarri dute herri-gal-deketa Elgoibarren. Horretarako, eta berme modura, herritarrensinadurak batu nahi dituzte lehenengo eta behin, eta gutxienekobat lortu ondoren antolatuko dute ofizialki galdeketa [Gutxienez16 urtez gorako1.500 herritarren sinadurak biltzeko erronka jarridute Elgoibarren]. Gure Esku Dago-ren protokoloa jarraituko duteElgoibarren herri-galdeketa egiteko asmoa duten gainerako uda-lerri guztietan bezala, eta tokian tokiko herri-elkarte edo talde-era-gileek antolatuko dute galdeketa.

Lehenengo pausoa beraz horixe da: elkartea sortzea, sinadu-rak biltzen hasi ahal izateko. Elgoibarko talde eragileak hasita duelkartea sortzeko tramitea, eta erregistroan alta eman zain daude,sinadura eskean hasteko. Ez daude geldi hala ere, bien bitartean,beste prozesu paralelo bat ere hasia dutelako. Izan ere, herritartalde batek herri galdeketan erabiliko den galdera zein izangoden erabakitzen dihardu. Talde eragilean daudenez gain, adineta kolore askotariko jendeak osatzen du 30 bat laguneko ba-tzorde hori, eta dagoeneko lau bilera egin dituzte galderak nola-koa izan behar duen eztabaidatu eta adosteko. Aitor Gisasolaizan dute gidari, eta talde-dinamika jarraitu dute. Garbi dute gal-derak argia izan behar duela, kolpean ulertzekoa eta interpreta-

ziorako tarterik uzten ez duena, eta erantzuntzat bai ala ez baka-rrik onartzen dituena. Ahalik eta parte-hartze handiena izatea ziur-tatu nahi dute, eta hori buruan dutela ari dira lanean galderasortzeko batzordera batutakoek. Izan ere, emaitza baino gehiagoparte-hartzea da garrantzitsua prozesu honetan guztian, sustatzai-leen esanetan. Ariketa moduan planteatzen dute galdeketa bera.Erabakitzen ik(h)asiz egin nahi dute aurrera, erabakitzen ik(h)asizahaldundu nahi dituzte herritarrak, etorkizunean politikariak lotes-lea izango den galdeketa bat antolatzera behartzeko.

Durango eta Iruñea batu zituen giza-katearekin hasi zuen GureEsku Dagok erabakiaren aroa, hautetsontziak oihalez eraiki zituz-ten gero eta bozkatzera deitu dute orain.

Galdera diseinatzen ari den taldeko hainbat kide, barixakuan egin zuten batzarrean.

Elgoibar erabakitzera doaErabakitzeko eskubidea gauzatzeko jaio zen Gure Esku Dago, eta hori egi bihurtzeko helburuarekin, 2017ko udaberrian herri galdeketaegingo dute besteak beste Debabarreneko hainbat herritan, tartean Elgoibarren. Erabakitzeko ariketen bidez herritarrak ahaldundu nahidituzte dinamika honen sustatzaileek, sinistuta daudelako herritarren erabaki askeak eraikiko duela burujabetza. Erabakitzeko eskubideakbatzen gaituela aldarrikatu dute behin eta berriz, gure arteko hormak eta harresiak gainditzen laguntzen duela, eta bide batez, elkarhobeto ezagutzea ahalbidetzen duela. “Etorkizun zoriontsuagoa eta justuago bat izateko”, erabakitzeko eskubidea gauzatzea ezinbestekoikusten dute, eta dei egin diete herritarrei herri galdeketan eta ordura arteko prozesuan parte hartzera.

- AINARA ARGOITIA -

Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen al-deko dinamikak Urteberriko Saria atera du,

Euskal Herri osoan salgai dagoen zozketa. Dinami-karen aurrera begirako proiektua finantzatzeko sortu

dute. Elgoibarren ere salgai daude errifak, Pitxintxu liburu-den-dan, Jai-alai tabernan, Larre Ogiberri okindegian eta PSE-EEalderdiak Urazandin daukan tabernan. Bost euroan jarri di-tuzte salgai, eta sari nagusia 30.000 eurokoa izango da.Hala ere, mila euroko beste hamar sari ere zozketatuko di-tuzte. Urtarrilaren 16an egingo dute zozketa.

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 8

Page 9: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

ERREPORTAJEA 9

u Gumersindo Vila: “Hitz eginda konturatzen zara ez garela hain ezberdinak ere”“Egunerokoari beste ikunpuntu bat emateko. Politikarekin oso erreta gaude denok, hari guztiak jausten zaizkigu

eta iruditzen zitzaidan begira egon ordez neuk ere parte hartu behar nuela dinamika honetan, azken batean he-rritarren parte-hartzea sustatzen duelako Gure Esku Dagok eta erabakietan parte izateko aukera eskaintzen digulako.Talde heterogeneoa da, eta denborak hegan egiten du hizketan hasten garenean. Ezin da iritzi edo ikuspuntu batgailendu, dena hitz egin behar da, eta jakina, kosta egiten da gehiengoa asetuko duen moduko definizio batera

iristea, bakoitzak bere hiztegia eta bizipenak dituelako. Baina aurrera goaz, beharbada talde eragilekoek nahiko luketena baino mote-lago, baina bai, aurrera goaz. Esperientzia polita ari da izaten. Taldekide gehienak ezagutzen nituen lehendik, baina traturik ez nuenhaietako askorekin, eta oso interesgarria egiten ari zait haien iritziak entzutea. Hitz eginda konturatzen zara azkenean ez garela hainezberdinak ere, eta borondatea baldin badago ez daukagula elkar ulertzeko inolako arazorik. Aurreiritziek eta besteei jarri ohi dizkiegunetiketek zenbaterainoko pisua duten ere jabetzen zara, eta zer nolako traba diren. Neu ere zalantzati joan nintzen lehenengo batzarrera,ez nekielako zer topatuko nuen, baina esperientzia positiboa ari da izaten”.

u Mari Juli Arregi: “Garbi dago borondatea baldin badago akordioak lortzen direla”“Iruditzen zaidalako gutxienez ilusioa sortu duela Gure Esku Dago dinamikak. Batzordekideak ilusioarekin eta

zerbait egiteko gogoz ikusten ditut, lasai hitz egiteko gogoz. Beharbada denok ere nahikoa baldintzatuta egongara orain arte, eta orain ekiteko gogoz ikusten dut jendea. Garbi dago borondatea baldin badago akordioaklortzen direla eta adostasun batera iristeko gogoa ikusi dut ingurukoengan. Herri-galdeketarako galdera ere adostukodugu, beraz. Batzarrak dinamizatzeko modua bera ere oso egokia iruditu zait. Oso batzar arinak izan dira”.

u Asier Gurrutxaga: “Galdeketan ahalik eta jende gehienak parte hartzea da gure nahia”“Dinamika honek herritarron parte-hartzea bilatzen duelako eta hitza ematen digulako batu naiz taldera. Oso

positiboa izaten ari da prozesu hau. Taldean adin eta ideologia ezberdinekoak gaude, eta bakoitzak bere iritziadauka, jakina, baina elkarri entzunez ikusi da badaukagula modua elkarrekin aurrera egiteko. Oso positiboa egitenari zait besteen iritziak entzutea, adibidez. Aurreiritziak denok izango genituen, baina halako bileretan konturatzenzara nahi badugu gai garela ados jartzeko ere. Galdera adostu behar dugu, eta adostuko dugu, borondatea ba-

dagoelako. Garbi dago galderak argia eta erakargarria izan behar duela, galdeketan ahalik eta jende gehienak parte hartzea delakogure nahia. Denok berdina ulertu behar dugu galdera entzutean, eta gero, emaitza izango da gure gustukua edo ez, baina hori bigarrenmailakoa da orain, emaitza edozein dela ere, denok irabazten dugulako. Ariketa modura bakarrik ere oso interesgarria da dinamikahonek proposatzen duena”.

u Evaristo Rodriguez: “Garbi dago politikarien aldean herritarrok askoz garbiago ikusten ditugula gauzak”“Pixkat errebotez sartu nintzen ni neu. Podemos alderdiaren taldea osatzea zen nire proiektua, eta Gure Esku

Dagoko talde eragileko batzuek nire inguruko batzuei proposatu zieten taldera batzea, baina haiek ezin zutenez,neu hasi nintzen, eta oso gustura gainera. Dinamika hau interesgarria iruditzen zait, herritarrei hitza ematen dielako.Herritarrei politikan edo beste edozein gaitan parte hartzeko aukera eskaintzen dion edozein ekimen da interesgarriniretzat. Erabakitzeko eskubideaz ari gara kasu honetan eta erabakitzeko eskubideak, beste gai askok bezala,

merezi du haren alde borrokatzea. Taldea oso heterogeneoa da, denetarikoak gaude, eta alde horretatik oso interesgarria eta aberatsada besteen iritziak entzutea. Iruditzen zait, harrigarria egiten bada ere batzuetan ikusirik zein ezberdinak garen, oinarrian elkarrengandikoso gertu gaudela erabakitzeko eskubidearen gaian; funtsean ez garela hain ezberdinak, alegia, eta borondatea dagoenean akordioaklortzea posible dela. Garbi dago politikarien aldean herritarrok askoz garbiago ikusten ditugula gauza asko”.

u Edurne Bilbao: “Prozesuan elkarrekin gaiak lantzen, partekatzen eta erabakiak hartzen ikasten gaude”“Gonbitea egin zidaten, eta herritarren ikuspegi desberdinak jaso eta elkarren artean jarduteko ekimena zela

ikusita, baiezkoa eman nuen. Didaktikoa eta aberasgarria da. Prozesuan elkarrekin gaiak lantzen, partekatzen etaerabakiak hartzen ikasten gaudela uste dut. Bidean sartu gara eta pixkanaka aurrera goaz. Prozesuaren dinami-zatzaile lanetan lagun ditugu Aitor Gisasola eta Elgoibarko Gure Esku Dago ekimeneko sustatzaileak. Eskertu nahidiet egiten diharduten ahalegina”.

Kolore askotariko hogeita hamar bat lagun elkartu dira Elgoibarko Gure Esku Dagok udaberrirako iragarri duen herri-galdeketanerabiliko duen galdera erabakitzeko. Batzordera zerk hauspotuta batu diren azaldu digute bost taldekidek.

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 9

Page 10: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

ASTEKO GAIA10

Minbiziaren kontrako borrokakbatu ditu Arantxa Diez, BalbiVives eta Carmen Larrañaga

mendaroarrak eta Amparo Esteve eta Pa-quita Perez elgoibartarrak. Boluntarioakdira, eta Minbiziaren Aurkako Gipuzko-ako Elkartearekin eskuz esku ari dira la-nean. “Laguntzeko gaude, eskatzendigutenerako prest”, nabarmendu duCarmen Larrañagak. Eta bai, halaxe da-biltza. Ikusi ditugu xingolak banatzen Bu-larreko Minbiziaren KontrakoNazioarteko Egunean, ikusi ditugu elkar-terako diru-bilketa kanpainetan eta baitaelkarteak han-hemen egin izan dituenkontzientziazio kanpainetan ere. Orain-goan, AECC Minbiziaren Kontrako Es-painiako Erakundeak, Eibarko Udalarenlaguntzarekin, Eibarren zabaldu berriduen egoitza aurkezteko elkartu dira.

Debabarrenako gaixo eta haien se-nideei lagundu eta haientzako arreta ho-betzeko asmoz zabaldu du AECCkbilgunea Eibarren, Ardantza kaleko ha-maikagarren zenbakian. 81 metro koa-

droko lokala da eta psikologo bat eta gi-zarte laguntzaile bat ariko dira bertan la-nean, egun erdiz (9:30etik 13:30era).Eibarkoarekin bost dira AECCk Gipuz-koan dauzkan egoitzak: Donostiakoa,Bidasoalderakoa Irunen, TolosalderakoaTolosan, Urola Kostarakoa Zarautzen,eta Urola Garai eta Goierrirakoa Zuma-rragan.

Eta dena behar da. Diagnostikoa ja-sotzen den une hori zein gogorra denondotxo daki Arantxa Diezek eta baitaune horretatik aurrera ingurukoen eta pro-fesionalen babes eta laguntza zein ga-rrantzitsua den ere. Izan ere,medikuntzan asko aurreratu bada ere,eta gaixo asko sendatzen badira ere,oraindik ere “minbizia” hitza entzuteanbarrua nahasten zaigu eta animoa kol-petik abaildu. Bada, Eibarko zentro be-rrian laguntza profesionala eskainikodute, doan, eta gaixotasunak fisikokiezinduta lagatzen dituen lagunentzakomateriala ere jarriko dute eskuragarri.Prebentzioa, detekzio goiztiarra, eta

gaixo eta senideentzako arreta eskainikodute, azken batean.

AECCk 2016rako zituen erronkahandietako bat gauzatu du beraz. Besteerronka irailean gauzatu zuen: Donos-tian leuzemiak jotako gaixoentzako etahaien senideentzako harrera etxea za-baltzea. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian,Donostia Ospitalean bakarrik egiten di-tuzte medulako transplanteak eta gai-xoek egonaldi luzeak egin behar izatendituzten ospitalean. Egonaldi horiek arin-tzeko modua eskainiko die etxeak.

Abenduaren 3an diru-biltze kanpaina Mendaron _________

Abenduaren 3an Kontzezio Azokaegingo da Mendaron, eta egun horiMinbiziaren kontrako elkartearentzatdirua batzeko baliatuko dute elkartekoboluntarioek. Itsulapikoak hartuta ibilikodira kalean. “Ekarpen guztiak, baita txi-kienak ere, asko dira gure elkartearen-tzat”, nabarmendu du Balbi Vivesboluntarioak.

Minbiziaren kontrako erakundeak egoitza zabaldu du Eibarren,Debabarrenako gaixoentzat eta haien senideentzatu

Arantxa Diez, Balbi Vives, Carmen Larrañaga, Paquita Perez eta Amparo Esteve.

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 10

Page 11: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

SEMAFOROA

Mendaroko txaleten aurrean jendeak ez dituaparkalekuak errespetatzen: “Autoak aparka-

tzeko lekuak errespetatzeko dira, eta markak zerbaitetarakodira. Txaleten parean marketatik kanpora aparkatzen du jen-deak errebuelta bertara arte, eta itxuraz ez dira konturatzenondo zer nolako traba egiten duten. Autoek eta batez ere ka-mioiek ez dute lagatzen paretik datorrena ikusten eta susto batbaino gehiago izan ditugu horren erruz. Mendaron aparka-tzeko arazorik ez dago zorionez, beraz, mesedez errespetatuditzagun horretarako egokitutako lekuak. Gai honetan karguhartzea eskatuko nioke Udalari”.

Jausoro plazako parkea kakaz beteta egotenda: “Jausoro auzoko parkean kaka mokordo asko egotendira. Toki hori ez da txakurrekin ibiltzeko gunea, baina halaere, txakurrekin joaten denak kakak jasotzeko ardura izan be-harko luke. Txakur-jabe askok txukun-txukun jasotzen dituztekakak plastikoetan, baina beste askok lurrean bertan uzten di-tuzte. Bizilagunon elkarbizitzarako ezinbestekoa da denon es-kubideak errespetatzea.

Pilarreko aparkalekua oso egoera txarreandago: “Pilarreko aparkalekua lotsagarri dago. Badakigubehin behineko aparkaleku bat dela eta agian ezin dela gunehorretan diru askorik inbertitu, baina apur bat txukundu be-harko litzateke. Harriak erortzen dira, ur-putzu handiak sortzendira euria egiten duenean, belarra hazi da... Elgoibarrenaparkatzeko zailtasun handiak daude, eta jende askok erabil-tzen du Pilarreko gune hori aparkatzeko. Beraz, eskatu nahidugu gune hori apur bat berritzea”.

Urazandiko haur parkean ez dago iturririk: “Urazandiko haur parkean iturria behar da. Auzoko ume asko ibiltzendira parkean jolasean, eta ez daukate ura edateko iturririk. Behera jaitsi behar izaten dute, errepide ondora. Korrika eta

jolasean jarduten dutenean, izarditu egiten dira eta ura edatea beharrezkoa da. Komuna jarri zuten bezala, iturria jartzea ondo le-goke. Eskerrik asko”.

Sigmako josteko makina txukundu dute: “Sig-mako josteko makina egoera oso txarrean zegoen, etaizugarri poztu naiz berrituta eta garbituta ikusi dudanean.Herrirako sarreran dago, jende asko pasatzen da errepidehorretatik eta lehen itxura txarra ematen zion herriari. Orain,ordea, gure herriaren ikur bilakatu daiteke. Gu ohitutagaude josteko makina erraldoi hori hor ikustera, baina kan-poko jendeari atentzioa ematen dio, bitxia iruditzen zaio.Gure herriko historiaren parte da makina hori, eta zainduegin behar da”.

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

11

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 11

Page 12: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

ELKARRIZKETA12

“Lan asko eta desberdinak eginez lortu dut musikatik bizitzea”

u HAZHE MUSIKARIA

Erik Cunningham Sarabia dago Hazhe musikariaren atzean. Aita estatubatuarra du, eta ama Elgoibarren jaioa. Zaragozara bizitzera joan zenama, eta Ameriketako Estatu Batuetako militar bat ezagutu zuen han. Bikote haren harremanetik jaio zen Erik. Hasieran Iker izena jarri beharzioten semeari, baina azkenean, Erik jarri zioten, hizki berberak beste orden batean jarrita. Gaur egun Hazhe da bere izen artistikoa, eta hip-hop estiloko musika egiten du.

- AINHOA ANDONEGI -

w Hazhe da zure artista izena. Nondikdator eta zer esan nahi du?

Graffitiak egiteko zaletasuna daukat,eta nire marrazkiak Haze izenarekin sina-tzen nituen. Lainoa edo konfusioa esannahi du. Nire lehenengo diskoa grabatunuenean ‘h’ hizkia sartu nion tartean,haze hitza bere horretan arruntegia irudi-tzen zitzaidalako. Izen berezi eta esklusi-boagoa nahi nuen.

w Aita estatubatuarra eta ama elgoibar-tarra. Nola ezagutu zuten elkar?

Ama gaztetan joan zen Zaragozara.Nire aita militarra zen, Estatu BatuetakoZaragozako basean. Horrez gain, musi-karako zaletasuna zeukan, eta DJ moduanibiltzen zen Zaragozako hainbat aretotan.Nire amari dantza egitera joatea gusta-tzen zitzaion, eta horrela ezagutu zutenelkar. Ni Zaragozan bizi izan naiz orain-

tsu arte. Gaur egun Granadan bizi naiz,han daukadalako nire grabazio estudioa.Sarri joaten naiz Zaragozara familiakoakbisitatzera, eta Elgoibar ere ezagutu nuen,baina orain dela urte asko. Ezer gutxi go-goratzen dut.w Nondik datorkizu musikarako zaleta-suna?

Aitak eragin handia izan du musika-rako dudan zaletasunean. Nik hip-hop

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 12

Page 13: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

ELKARRIZKETA 13

musika egiten dut. Hip-hop mota askodaude: kontzientziakoa, malenkoliakoa,lehiaketakoa... Baina, oro har, oinarrierritmiko bat dute mota guztiek, eta gai-netik rapero batek abesten du. Soinuaketa ahotsak bat egiten dute. Nik norma-lean oinarri erritmikoak konposatzen ditutbeste artista batzuentzako. Tarteka ateraizan ditut nire disko propioak, baina be-reziki, besteentzako konposatzen dut. w Zein artistek izan dute eraginazugan?

Talde eta bakarlari asko entzun izanditut, baina bereziki, Company Flow,Onyx, Group Home edota Cypress Hillaipatuko nituzke. Produkzio lanetan erearitzen naizenez, soul, jazz, rock edo raremusika ere asko entzuten dut. w Reggeaton musikak polemika sortudu, letrei eta irudiei dagokienean ema-kumearen irudia gutxiesten duelako.Zer iritzi duzu horren aurrean?

Musika estilo guztiak bezalaxe, existi-tzen bada jendeak entzuten duelako da.Reggeaton musikak bere une eta lekuaditu, beste edozein estilok bezalaxe. Argidaukat jende latinoa joaten den aretobaten jarri beharko banu musika ez nin-tzatekeela rap yankeea edo dubstep esti-loko musikarekin hasiko. Reggeatonmusikak bere lekua izango luke, jende ho-rrek atsegin duelako eta modu horretanlortuko nukeelako giro ona eta festa sor-tzea. Azken batean jendeak ondo pasa-tzea da gure helburua, eta horretarakogustuko duena eman behar zaio. Hotz ho-tzean letrak aztertzen baditugu, egia daemakumea gutxiesten dela, baina lekua-ren eta unearen arabera, ez dut lekuz

kanpo ikusten reggeaton musika. Musi-kan, jatekoan bezala, gustu kontua dadena. Ez zait gustatzen jendeari entzutendiodanean artista bat bestea baino hobeadela, lotsagarria iruditzen zait hori esatea.Iritzi eta gustu kontuetan, denok daukaguarrazoia; bakoitzak berea, hori bai. w Zuk zeri abesten diozu?

Nik neure buruari abesten diot. Modubatean edo bestean denok konektatutagaudela uste dut, eta besteengana iristekomodurik onena norbere buruarekin zintzojokatzea da. Modu horretan lortzen daentzulea zure hitzekin identifikatzea. Gaz-telaniaz abesten dut bereziki, baina tar-teka ingelesari ere egiten diot lekua.

w Musika da zure zaletasun nagusia,baina musikatik bizi zara?

Musikatik bizitzen saiatzen naiz, bai,baina herrialde honetan oso zaila da mu-sikatik bizitzea. Kulturak %21eko BEZadauka, pirateria handia dago eta gai-nera, autonomoentzako laguntzarik ezdago apenas. Gehiegizko tasak jasanbehar ditugu artista eta autonomoek, etadudarik gabe, musikatik bizitzeko herrial-derik txarrena da Espainia. Baina bueno,hemen oso ondo jaten da, ezta? Zerbaitona esatearren...

w Pirateria aipatu duzu. Nola egitendiozue aurre?

Lan asko eta desberdinak eginezlortu dut nik musikatik bizitzea. Ez naizgeldirik egoten den horietakoa, etaetengabe bide berriak bilatzen ahale-gintzen naiz. Oinarri erritmikoak saldueta musika nahastu eta grabatzeazgain, tarteka kontzertu batzuk eskain-tzen ditut Mala Juntera, Capaz Fernan-dez, Payo Malo edo Original Juanmoduko taldeekin. Asteburuetan, bes-talde, DJ lanak egiten ditut hainbat are-totan, eta musika produkziorako klaseakere ematen ditut Ableton Live eta LogicPro programekin.w Krisiaren eraginez kulturak murriz-keta asko jasan ditu. Nola eragin dizuhorrek?

Gainerako langileei bezalaxe.Gaur egun hiru aldiz gehiago lan eginbehar da, lehengo soldataren erdia ko-bratzeko. Baina beno, niretzako mu-sika egitea plazera da, lana bainogehiago, beraz, gaitzerdi. Hala ere,lotsagarriak dira herrialde honetan har-tzen diren erabakiak. Gutxi batzuenmesederako, gainerako biztanleei kalteegitea ez da bidezkoa. Kalitate gutxikoeta handikeri handiko gizakiek soilikhartzen dituzte horrelako erabakiak. w Aurrera begira, zein proiektu dituzu?

Epe laburrean herrialde honetatik aldeegitea da nire asmoa! Musikarako herrial-derik txarrena da hau! Txina, Japonia, Sui-tza, Kanada, New York, Kolonbia...Horietako herrialderen batera joango naizeta hango musika-industrian nire lekua egi-ten saiatuko naiz.

“Niretzako musika egitea

plazera da, lanabaino gehiago”

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 13

Page 14: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

ERREPORTAJEA14

Neguko oporraldirako eskaintza oparoaprestatu dute Atxutxiamaikak eta

Ludotekak batetik, eta Gaztelekuak bestetikElgoibarko Izarrako aisialdi taldeak haur eta gazteentzako eskaintza oparoa prestatu du neguko oporraldirako. Atxutxiamaikak eta Lu-dotekak eskaintza bateratua egingo dute etxeko txikienentzako, eta Gaztelekuak bestalde, gazteentzako ekintzak prestatuko ditu. Partehartu nahi dutenek azaroaren 14tik 25era daukate izena emateko aukera.

Atxutxiamaika eta Ludotekaren eskaintza bateratuaHaur Hezkuntzako bigarren mailatik hasita Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko umeentzako eskaintza prestatu dute El-

goibarko Izarrako Atxutxiamaika Sailak eta Ludotekak elkarlanean. Ekintza horietan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharkodute izena, eta antolatzaileek esandakoaren arabera, plazak mugatuak izango dira. Ekintza bakoitzak bere prezioa izango du,eta nahi izanez gero, bi epealditan ordaintzeko aukera ere badago. Interesatuek azaroaren 14tik 25era bitartean eman beharkodute izena Elgoibarko Izarran, Ludotekan edo www.elgoibarkoizarra.eus webgunean. Lau adin tartetan banatu dituzte haurrak, etaadin tarte bakoitzera egokitu dituzte planak:

- AINHOA ANDONEGI -

Hezitzaile taldea.

1. Apariketan (HH2-HH4)

Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era izango da,9:00etatik 13:00etara. HH2tik HH4ra bitarteko umeak parro-

kiako arkupeetan batuko dira, Apariketan jolasteko. Eskaintzahonen prezioa 65,5 eurokoa izango da (Elgoibarko Izarrako etaLudotekako bazkideek 59 euro). Nahi duenak goiz txoko zerbi-tzua kontratatzeko aukera izango du 7:30etik 9:00etara.

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 14

Page 15: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

ERREPORTAJEA 15

2. Firin-faran (HH5-LH1)HH5etik LH1era bitarteko haurrak ere Parro-

kiako arkupeetan ibiliko dira Firin-faran, aben-duaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era.Horrez gain, urtarrilaren 3an egun osoko irteerabat egingo dute, arratsaldeko 18:00ak arte. Es-kaintza honen prezioa 69 eurokoa izango da(Elgoibarko Izarrako eta Ludotekako bazkideek62 euro). Egitasmo honen ordutegia 9:00etatik13:00etara izango da, baina adin tarte hone-tako umeentzako ere eskainiko dute goiz txoko zerbitzua.

3. Abixadan (LH2-3)Maalako parkean batuko dira abenduaren 26an, 28an,

30ean eta urtarrilaren 2an, eta urtarrilaren 4an egun osoko irteeraegingo dute, 18:00ak arte. Eskaintza honek 40 euro balio ditu(Elgoibarko Izarrako eta Ludotekako bazkideek 36 euro). 9:00eta-tik 13:00etara bilduko dira, baina nahi duenak goiz-txoko zerbi-tzua izango du aukeran, 7:30etik 9:00etara. Abixadanprograman izena ematerakoan umeek gurasoekin betetzeko atalbat egongo da, izan ere, arduradunek umeen gustuak ezagutunahi dituzte, ekintzak haurren neurrira prestatzeko.

4. Aldenik-alden (LH4-6)LH4tik 6rako umeentzako Aldenik-alden egitasmoa prestatu

dute, baina ekintzak oraindik zehazteke daude, izan ere, gazte-

txoekin eurekin adostu nahi dituzte ekintzak. Ho-rretarako azaroaren 25ean batuko dira Ludote-kan, 18:00etan.

Abenduaren 27an egun pasa joango dira Iru-ñeko izotz pistara, 12 euroko prezioan (Elgoi-barko Izarrako eta Ludotekako bazkideek 11euro). Abenduaren 29an, bestalde, arratsaldepasa joango dira. Irteera honek 6,5 euro balioditu (Elgoibarko Izarrako eta Ludotekako bazki-deek 5,5 euro). Abenduaren 30erako kotiloia an-

tolatu dute. Kotiloiak 3,5 euro balio ditu (Elgoibarko Izarrako etaLudotekako bazkideek 3 euro). Azkenik, urtarrilaren 3rako bestegoizeko ekintzaren bat aurreikusi dute. Azken honek 6,5 eurobalio ditu (Elgoibarko Izarrako eta Ludotekako bazkideek 5,5euro).

Gaztelekuaren eskaintzaGaztelekuak bestalde, DBHko eta Batxilergoko nerabeentzako

eskaintza egingo du. Batzarra egingo dute lehenengo, gazteennahiak eta beharrak ezagutzeko. Azken batean, nerabeen parte-hartzean oinarritutako eskaintza prestatu nahi dute. DBH1 eta 2.mailako ikasleen batzarra azaroaren 20an izango da,17:30ean; eta DBH3-4 eta Batxilergokoen asanblada berriz aza-roaren 19an egingo dute, Gazte Gaua ospatuko dutela aprobe-txatuta, 21:00etatik aurrera. Batzarrak bereiztuta egingo badituzteere, ekintzak batera ere egiteko aukera egongo da.

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 15

Page 16: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

KULTURA16

500 lagunek eta 55 elkartek parte hartuko dute 365 ekimeneko giza katean

‘La tabernera del puerto’ zartzuela gaur

La tabernera del puerto zartzuela ikus-teko aukera izango da gaur Herriko Antzo-kian, 20:30etik aurrera. Ia bi ordukozartzuela da, eta sarrerak 15 euroan jarridituzte salgai (ikasleak eta gazte txarteldu-nentzat 8 eurotan). Sarrerak Kutxa bidez,Kultur Etxean edo lehiatilan bertan erosiahal izango dira.

36ko gerrarenerrekreazioaren

dokumentala, hilak 29an

36ko gerraren errekreazioko irudiekinMemoriaren ganbaratik dokumentala osatudute Taupadak eta Elgoibar1936ko tal-deak, eta azaroaren 29an eskainiko duteHerriko Antzokian. Bi saio izango dira:19:00etan eta 21:00etan, eta sarrerak 5euroan jarri dituzte salgai (10 urtez behe-rakoentzat: 2 euro). Sarrerak Pitxintxunegongo dira salgai aurrez erosi nahi ditue-narentzat, baina Herriko Antzokiko lehiati-lan ere egongo dira eskuragai eguneanbertan. Bestalde, dokumentala DVD eus-karrian ere atera dute, baina eskuratzekoaurrez eskatu behar da, ez baitute besteinon salgai jarriko. Horretarako bi aukeradaude: batetik, [email protected] hel-bidera idaztea eta bestetik, herriko dendaeta tabernetan eskaria egitea. Eskaria egi-ten dutenei abenduaren 1ean eta 2an ba-natuko dizkiete DVDak, Kultur Etxekosotoan, 19:00etatik 21:00etara.

Edoskitzeari buruzko argazki lehiaketa

Edoskitzearen inguruko argazki lehia-keta antolatu du Debabarrenako ESIk,edoskitzearen alde egiten ari diren lanaezagutarazi eta laktantziaren balioa age-rian jartzeko. Argazkiak originalak izanbehar dira, eta azaroaren 18rako bidalibehar dira [email protected] helbidera.

Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak Euskara Jalgi hadi plazara jaialdia an-tolatu du abenduaren 2rako. Aurtengo ekimenak bi atal izango ditu. Batetik,

19:00etan hasita, Kalegoen plazatik Maalara arteko giza katea egingo da, 500lagun eta 55 elkarteren parte-hartzearekin. Bestetik, giza katea amaitutakoan, Pla-zera plazara jaialdia egingo da, Maalako parkean. Jaialdi horretan herriko 18elkartek hartuko dute parte. Jaialdian, besteak beste, errezitaldiak, karaokea, dan-tza, musika, esketxak eta txirigotak ikusi eta entzungo dira. Elgoibarko Euskarak365 Egun Taldeko kideek Elgoibarko euskaltzale guztiak animatu nahi dituzte aben-duaren 2rako antolatu dituzten ekimenetan parte hartzera.

Trinitateetako nagusien danborrada antolatzen duen Atabal elkarteak zuzendaritzatalde berria aurkeztu du. 2005etik lanean aritu den zuzendaritza ordezkatuko du EncarniMigalesek gidatuko duen taldeak. Migalesek orain arte eginiko lana eskertu die aurrekozuzendaritzakoei eta adierazi du haiek egindako lanari segida emateko asmoa dutela.Egin asmo dituzten aldaketa eta ekintzen berri danborrada egiteko eguna gerturatu ahalaemango dituzten arren, dagoeneko lanean hasita daudela azaldu dute.”Eta hasteko zerhoberik ilusioa banatuz hastea baino? Gabonetako loteria ekarri dugu Sort herriko Bruixad’Or loteria dendatik”. 51.376 zenbakia jarri dute salgai herriko hainbat taberna etadendatan. Argazkian, tente, zuzendaritza zaharrekoak, eta jarrita, berrikoak.

Atabal elkarteko zuzendaritza berria hasi da lanean

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 16

Page 17: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

KIROLA 17

EmaitzakFUTBOLAAloña Mendi 0 – Haundi 2 (Oho. erreg.)Zarutz 1 – Elgoibar 2 (1. erreg.)Elgoibar 0 – Bergara 3 (Oho. jub)Anaitasuna 1 – Elgoibar 3 (Jub. 1. maila)Elgoibar 1 – Ordizia 2 (Oho. kad.)Elgoibar 2 – Burumendi 0 (Inf. 1. maila)Burumendi 3 – Elgoibar 9 (Infantil Txiki)Elgoibar 1 – Zumaiako 3 (Alebinak)

ARETO FUTBOLAConcepto Egile 2 – Colo Colo 5 (Nazional B)

ESKUBALOIAAlcorta F.G. 37 – Maristas Zaragoza 29 (Seniorgiz.)Lauko 27 – Askartza 21 (Senior emak.)Salento 22 – Ordizia 32 (Senior giz.)Zarautz 25 – Beristain 22 (Jub. mut.)Tecnifuelle 25 – Aiala 17 (Jub. nesk.)Zarautz 31 – Urkunde 24 (Kad. mut.)C. Astigarraga 24 – Aiala 32 (Kad. nesk.)Pulpo 24 – Deca 21 (Kad. mut.)Tolosa 34 – Bankoa 11 (Kad. mut.)Aloña B 13 – Dario 25 (Kad. nesk.)Cometel 21 – Aiala A 27 (Kad. nesk.)Zarautz 20 – H. Txarriduna 20 (Inf. mt.)Murgil 30 – Urola A 10 (Inf. mut.)Aloña A 15 – Bacalaos Alcorta 14 (Inf. nesk.)Modeltek 5 – Pulpo 25 (Inf. nesk.)Pneumax 31 – Eibar 16 (Inf. nesk)

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 1210:00 Elgoibar – Zarautz (Infantil Txiki)11:45 Elgoibar – Ikasberri A (Jub. 1. maila)16:30 Haundi – Ostadar (Oho. erreg.)18:30 Haundi – Urola (1. erreg)Domeka, 1310:00 Elgoibar – Anaitasuna - Orioko (FutbolEskola)

ESKUBALOIA (Olaizaga Kiroldegian)Zapatua, 1210:00 Bacalaos Elg. – Eibar B (Inf. nesk.)11:15 Txarriduna – Bergara (Inf. mut.)12:30 Bankoa – Corazonistas (Kad. mut.)17:45 Cometel – Ereintza (Kad. nesk.)19:30 Dario – Aiala B (Kad. nesk.)Domeka, 1310:00 Deca – Corazonistas (Jb.mt.)11:30 Urkunde – Eibar (Kad. mut.)13:00 Beristain – Eibar (Jub.mt.)

CD Elgoibarrek afariak zozketatuko ditubazkideen eta Haundiko jokalarien artean

Klub Deportibo Elgoibarrek Mintxetara Haundiren partidak ikustera joatendiren bazkideak saritzeko ekimena jarri du abian. Hala, Txarriduna jate-

txearekin elkarlanean, bi lagunentzako afariak/bazkariak zozketatuko dituexeko partiden atsedenaldian. Era berean, Haundiko jokalariak ere saritukoditu CD Elgoibarrrek, Hileko Jokalari Onenaren Sariarekin. Sarituek Sigmajatetxeak eskainitako bi lagunentzako afaria eskuratuko dute. Gorka Amutxas-tegi izan da saria jasotzen aurrenekoa, bera izan baita urriko Haundiko jo-kalari onenaren saria irabazi duena. Haundiko entrenatzaileak, aurkari izandituzten taldeetako entrenatzaileak eta zelaiko delegatuak emandako botoe-kin banatuko dute sari hau.

Erronka bitxia jarri dio bere buruariMendaroko Tope Natxiok Giza ProbaTaldeak. Renault 4L auto zahar bat tirakaeramaten ahaleginduko dira Lizarpe gai-neraino. Bost kilometroko ibilbidean%10eko desnibela gainditu beharkodute, 800 kilo inguruko auto zaharrari ti-raka.

Tope Natxiok taldeak abenduaren18an egingo du ahalegina, 11:00etanhasita.

Mendaroko giza proba taldearen erronka berria

Euskal Herriko lokotx biltzaile onenak batuko dira zapatuan (azaroak 12)Elgoibarko Kalegoen plazan (euria egiten badu Elgoibar Ikastolako frontoian),emakumeen eta gizonen Euskal Herriko Lokotx Biltze txapelketan parte har-tzeko. 12:00etan hasiko da lehia eta parte hartzaileek 1,25 metrotara etabi lerrotan jarritako 50 lokotx bildu beharko dituzte.

Euskal Herriko Lokotx Biltxe Txapelketa jokatuko dute zapatuan

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 17

Page 18: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

MERKATU TXIKIA

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Jakin nahiko nuke jabekideen ze gehiengo beharko nukeen eraikinaren parte den lo-

kal batean kafetegia zabaltzeko. Komunitateko Estatutuen arabera, debekatuta dago

lokal horiei halako erabilerak ematea eta zarata sor dezaketen edozein jarduera bai-

mentzeko jabekideen baimena behar dela zehazten da.

Hasiera batean, jabeek nahi dutenerako erabili ditzakete lokal horiek, beti ere Estatutuetan debekurik zehazten

ez bada eta ematen zaion erabilerak eraikinari kalterik eragiten ez badio edo jarduera gogaikarria, arriskutsua edo

osasunerako kaltegarria ez bada.

Estatutuetan garbi azaldu behar da debekua zein den. Jabekideen dokumentazioan ez bada debekurik zehazten

lasai asko zabaldu ahalko duzu kafetegia, bizilagun guztiak kontra egonda ere. Jabekideen baimena beharko bazenu,

nahikoa izango zenuke gehiengo sinplearekin.

AholKuA: Pertsona horrek besteen baimenik gabe zabalduko balu kafetegia, eta gainerako jabekide-

ek bere kontra egin nahiko balute, jarduera horrek zarataren gaineko araudia urratzen duela frogatu be-

harko lukete.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

LANA...................................EskaerakUmeak eta adinekoak zaintzeko edogarbiketak egiteko prest nago.13:00etatik aurrera. ( 620 757 528------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prestnago. Interna moduan ere bai. ( 602 193 095 / 612 216 458------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiten ditut: bulegoak,portalak, etxeak... Euskalduna.( 626 490 986------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago eta gar-biketa lanak ere egingo nituzke. Or-duka, asteburuetan, edo internamoduan. Erreferentzia onak.( 685 288 238------------------------------------------------------------------------------------------Portalak garbitzeko prest nago. Orduka.( 602 490 595------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago.( 649 044 223------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago.( 612 242 293------------------------------------------------------------------------------------------Etxeak garbitzeko eta umeak zaintzekoprest nago. Orduka. ( 943 744 033 / 637 102 725------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest nago. ( 647 100 572------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest nago. ( 631 185 896------------------------------------------------------------------------------------------Etxeak edo portalak garbituko ni-tuzke. Elgoibartarra eta euskaldunanaiz.( 649 782 967

Orduka lan egiteko prest nago.( 602 047 812------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago.( 638 338 816------------------------------------------------------------------------------------------Matematikako klase partikularrak ema-ten dizkiet DBH, Batxilergo edota uniber-tsitateko ikasleei. Matematikanlizentziatua. ( 667 625 233------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest, orduka edoasteburuetan. Esperientziarekin eta ge-riatriako ikastaroak eginda. ( 602 393 678------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko prest nago. Or-duka. ( 602 473 663------------------------------------------------------------------------------------------Lurrak lijatu eta barnizatzen ditut. Tarimaflotantea ere jartzen dut. ( 632 253 315------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaindu edo gar-biketa lanak egiteko prest. Asteburuetan.( 646 821 678------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo baserrietanlan egiteko prest. Interno edo orduka. Erreferentzia onak. ( 686 077 316 ------------------------------------------------------------------------------------------Lanerako prest nago. Adinekoak zain-tzen, etxeak eta lokalak garbitzen...( 655 094 780 ------------------------------------------------------------------------------------------Ingelesez hitz egiten ikasi nahi duzu ira-kasle natibo batekin? ( 943 740 225 (Francesca)------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prestnago. Larunbat eta igandetan.( 642 381 844

Adinekoak orduka zaintzeko eta garbi-keta lanak egiteko prest nago.( 631 506 763 ------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona arduratsua adinekoak zeinumeak zaindu eta garbiketa lanak egi-teko prest. ( 602 876 692 ------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu edo portalak garbi-tzeko prest nago. ( 638 338 816

------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Aste-buruetan. ( 660 290 237 ------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest nago. Orduka erebai. ( 631 931 030 ------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu, zerbitzari lanak edogarbiketak egiteko prest nago. Edozeinlan hartuko nuke. ( 637 074 529

EskaintzakMalape tabernarako zerbitzaria beharda. CV tabernan bertan utzi. ------------------------------------------------------------------------------------------Elgoibarko denda batean lan egitekoneska behar da. Ezinbestekoa euskal-duna eta 20-35 urte bitartekoa izatea.Bidali cv: dendacv@hotmail.com------------------------------------------------------------------------------------------Artezte makinetan esperientziadun ofi-ziala behar da. Makina prestatzeko ohi-turakin. Pieza unitarioak. Lanpostuegonkorra. Bidali CV helbide honetara:177 posta kutxatila. 20600 Eibar, [email protected]

ETXEBIZITZAK......................AlokairuaLogela bakarreko edo biko etxea har-tuko nuke alokairuan. Premiazkoa da. ( 602 377 921

Pisua hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 631 252 750------------------------------------------------------------------------------------------Etxea alokatzen dut Mendaron, erdigu-nean. Bi logela, igogailua, berogailuzentrala, oso argitsua, egongela-jangelaoso handia. ( 689 781 069------------------------------------------------------------------------------------------Bi logelako etxebizitza hartuko nuke alo-kairuan. ( 631 098 995------------------------------------------------------------------------------------------Bi edo hiru logelako etxea hartuko nukealokairuan. ( 688 723 121

GARAJEAK.....................Garajea hartuko nuke alokairuan Ura-zandin. ( 609 951 243

BESTELAKOAK.....................Hiru asteko katakumeak oparitzen dira.( 699 789 934------------------------------------------------------------------------------------------Patinetea galdu dut, Micro markakoa,morea. Maala eta Santa Ana kale ar-tean. ( 676 662 017

18

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 18

Page 19: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

ZORIONAK 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Ospakizuna. Hemen gaude 80 urteko neska-mutilak. Osoondo pasatu genuen. Eskerrik asko antolatzaileei.

Zorionak, prin-tzesa, maite zai-tugun guztionpartez. Muxu bat,bereziki aitak etaLeirek.

Z o r i o n a k ,Naiara, gaur10 urte egin ditu-zulako. Gurasoenpartez, muxuhandi bat. Ondopasa!

Zorionak, Unax!Azkenean iritsi daeguna. Igandean5 urte! Muxuhandi bat etxe-koen partez.

Zorionak, Elena,astelehenean 9urte egin zenitue-lako. Familiakoeneta bereziki Ma-riaren partez.Muxu bat.

Zorionak, pan-posa, astelehe-nean 9 urte betez e n i t u e l a k o .Muxu handi batfamiliakoen par-tez.

Erretratu bakarreko agurra: 4,50€.Argazki bikoitza: 7€.Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKOBAZKIDEENTZAKO PREZIOAK

Erretratu bakarreko agurra: 3,50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Zorionak, Luma eta Laida! Azaruanzuen urtebetetziak! Muxuak etxeko guz-tion partez.

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 19

Page 20: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

AGENDA20

11 BARIXAKUA20:30 Zartzuela: ‘La tabernera delpuerto’. Herriko Antzokian.22:30 Kontzertua: Keu Agirretxea. Men-daroko Gaztetxean.

12 ZAPATUA11:00 Bisita gidatua: San Bartolome Pa-rrokia. Parrokiaren 300. urteurreneko ekin-tzen barruan.11:30Magosto Eguna. Galiza Etxeak an-tolatuta, Maalako parkean. 12:00 Euskadiko Lokotx Biltze Txapelketa.Kalegoen plazan (euria egiten badu, Ikas-tolako frontoian). 12:00 Bisita gidatua: ‘Elgoibar erdiaroan’. Pia Alkain Arkeolan fundaziokokidea izango da gidaria. Bisita doakoaizango da, baina izena eman behar da,943 638 218 telefonoan edo [email protected] helbidean.

13 DOMEKA9:30 Irteera mikologikoa. Morkaikok etaKarakate mikologia elkarteak antolatuta.Kalegoen plazan batuko dira, eta Karakateingurura joango dira perretxikoak batzera. 12:30 Gaztañerre Eguna. Musikaz giro-tua. Gaztainak banatuko dituzte, doan. Al-tzolan, elizako arkupeetan.

14 ASTELEHENA18:00 Hitzaldia: ‘Ez dut zigortu nahi’.Nerea Mendizabal psikopedagogoak es-kainiko du. Maitasunez Hezi taldeak anto-latuta, Kultur Etxean.20:00 Hitzaldia: ‘Laikoak eta elizarenetorkizuna’. Jesus Martinez Gordo teolo-gian doktoreak eskainiko du, Musika Esko-lan. Parrokiaren 300. urteurreneko ekintzenbarruan.

16 EGUAZTENA18:00 Gurasoentzako formakuntza: ‘Se-xualitateari buruz solasean’. Herri EskolakoKalamua Guraso Elkarteak, Elgoibar Ikasto-lako Guraso Kontseiluak eta Ongizate Sai-lak antolatuta. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

17 EGUENA19:30 Mahaingurua: ‘Karakateren sekre-tuak’. Maite Maiora, Ainhoa Lendinez,Iñigo Lariz eta Iban Murua. Morkaikok an-tolatuta, Musika Eskolako auditorioan.

18 BARIXAKUA17:30 Txaranga txikia. Musika Eskolak an-tolatuta. 20:00 Kontzertua: Ermuko Pispillu abesba-tza. Parrokiaren 300. urteurreneko ekintzenbarruan. San Bartolome parrokian.

EPSV edo PentsioPlana etorkizunari begiraeskaintzen den aurrezteproduktu bat da. Produktubezala, ez da beste pro-duktu batzuk baino erakar-garriagoa (inbertsiofondoak adibidez), bainabere zerga tratamenduahobea da. Hori da aban-taila nagusia.

EPSVra norbanako ba-koitzak gehienez 5.000eurotako ekarpena egindezake urtero, eta aporta-zio hori, oso-osoan deduzi-tzen da errentarenaitorpenean. Horren ondo-rioa da errentan ordaintzeairteten bazaio, bezeroakgutxiago ordaindukoduela, eta kobratzea irtetenbaldin bazaio, berriz,gehiago kobratuko duela.Kontuan eduki behar daEPSV hauetara egiten direnekarpenak ezin direla 10urtean atera.

EPSVa da, etxebizitza-ren erosketarekin batera,errentan dedukzio han-diena eskaintzen duenproduktua.

EPSV BAT

IREKITZEA AuKERA

INTERESGARRIA dELA

IRudITZEN AL ZAIZuE?

Atal honetarako galderarik

proposatu nahi izanez gero

idatzi helbide elektroniko hone-

tara: [email protected]

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 20

Page 21: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

AGENDA 21

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Guardiak09:00 - 22:0011 Barixakua YUDEGO12 Zapatua ORUESAGASTIGoizez: Etxeberria13 Domeka ORUESAGASTI14 Astelehena BARRENETXEA15 Martitzena IBAÑEZ16 Eguaztena GARITAONANDIA17 Eguena ETXEBERRIA18 Barixakua IBAÑEZ

22:00 - 00:00Astelehenetik domekara ETXEBERRIA (Elgoibar)Santa Ana, 1 - Tel.: 943 740 140

00:00 - 09:00IRAUNDEGI (Eibar) Fermin Calbeton, 19 - Tel.: 943 201 110

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

Zinea (Herriko antzokian)‘El hombre de las mil caras’

12 zapatua, 19:00 / 22:15 (VOS)13 domeka 19:00

14 astelehena 21:30

‘Printze txikia’13 domeka, 16:30

‘La reconquista’(Ongarri zinekluba)

17 eguena, 21:30

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 21

Page 22: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

HITZ ETA KLIK22

Jose Luis Azpillaga

Iñigo Lamelas

Gabon zahar hartakoa ikarragarriaizango zen. Pello ziur zegoen. Denak

ahoz zabalik geratuko ziren zalantza izpi-rik gabe. Denek onartu beharko zuten be-rarena izan zela su-festa ikusgarriena.

Urteak ziren etxe aurreko plazan Urte-zaharretako kanpaien ondoren suzko erroberen espektakulua egitenzela. Bizilagun batzuen senide valentziar batzuk hasi ziren horretan.Gabon zahar gaueko afariaren ondoren, justu hamabiak jo ostean,plazara jaitsi, kaxa moduko batzuk jarri, sua eman eta izugarrizkosu-festa hasten zen: kolore guztietako suziriak ateratzen ziren kaxenbarrutik, hainbat soinu egiten zutenak, etxepeko guztiak lehiotik be-gira zeudela. Su-ikuskizuna bukatu ostean, txalo-zaparrada jotzenzuten auzokoek esker onez. Eta horrela urtea joan eta urtea etorri.

Pello liluratuta egoten zen suei begira, eta amets egiten zuenberak ere zerbait egin zezakeela noizbait. Ospe eta protagonismo-

goseak zirikatuta, urte hartan prest izango zuen bere espektakulua. Iritsi zen Gabon zahar hura; afaldu zuen bere familiarekin; atera

ziren valentziarrak eta egin zuten bere jarduna; bukatutakoan, plaza er-dira jaitsi eta bere ikuskizunari ekin zion Pellok. Soka bati loturik zuensuziriari su eman eta jiraka ekin zion bere inguruan, gero eta azkarragoeta gero eta gorago eraginez. Soinu bitxia ateratzen hasi zen su-ziriaeta suzko hari modukoak jaurtitzen, ur-zurrustak bezalakoak, lurrera iri-tsitakoan bote txikiak egiten zituztenak. Halako batean, gauza harrigarribat gertatu zen: Pello lurretik altxatzen hasi zen, poliki-poliki airean go-runtz, aingeru bat bezala, berak sokari eragin eta sua jaurtitzen jarraitzenzuen bitartean. Hamabi bat metro altxatu zenean, su-txinpartak moteltzenhasi ziren eta Pello pixkanaka-pixkanaka jaisten hasi zen, goxo-goxo lu-rreraino iritsi arte. Bizilagunak, harri eta zur, txaloka eta bibaka inguratuzitzaizkion, zorionak ematera.

Harrezkero valentziarrak ez ziren gehiago etorri Gabon zaha-rretan.

‘Su-ikuskizuna bukatu ostean, txalo-zaparrada jotzen zuten auzokideek’

1011 alea:Maquetación 1 10/11/16 13:00 Página 22

Page 23: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

Victorio Agote Berasaluze2016ko urriaren 27an hil zen, 78 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Jose Antonio Arrieta Etxaniz

Ez zaitugu inoiz ahaztuko, ez zaitugu inoiz galdukogure bihotz barrenean

eramango zaitugu betiko.

2016ko urriaren 26an hil zen, 93 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Jesus Mª Ansola Zigorraga2016ko azaroaren 4an hil zen.

Familiaren izenean, eskerrik beroena gure nahigabean lagundu diguzuen guztioi eta hileta-elizkizunera joan zinetenoi.

Bere aldeko meza ospatuko da hilaren 13an, domekan, 12:00etan hasita,Eibarko San Andres parrokian

Milagros Gonzalez Montoya 2016ko azaroaren 4an hil zen, 88 urte zituela.

Zure mina gordea, agerian adorea,zu ezagutu izana guretzat ohorea.

Ez agurrik, ez adiorik,gero arte baizik

Sendiak

1011 azala:Maquetación 1 10/11/16 12:55 Página 3

Page 24: Maquetación 1 - barren.eus - barren.eus · burutik etxetik joatea, baina hipoteken mamua ere beti presente egoten da horrelako kasuetan. Horregatik, gazte askok denbo - raldi batez

1011 azala:Maquetación 1 10/11/16 12:55 Página 4