Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak,...

28
ELGOIBAR - 1125. zenb. XXVI urtea - 2019-07-12 Coviteren ahotsa Ana Aizpiri

Transcript of Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak,...

Page 1: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

ELGOIBAR- 1

125. zen

b. XXV

I urtea

- 20

19-07-12

Coviteren ahotsaAna Aizpiri

1125 azala:Maquetación 1 11/07/19 13:12 Página 1

Page 2: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

1125 azala:Maquetación 1 11/07/19 13:12 Página 2

Page 3: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

GUTUNAK 3

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatikiragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez dubere gain hartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak atale-tan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ain-hoa Andonegi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea,Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PU-BLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAILEA ZaloaArnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA AitorLauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, NereaOsoro KOLABORATZAILEAK Ibon Serrano, Eire Vila, ManuSanchez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga,Julen Ansola, Edurne Izagirre, Paula Heras, Enetz Ezena-rro, Ander Soraluze, Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi,Jone Olaizola, Juan Luis Mugertza, Izaro Etxegibel, IñigoOtaño INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 ale LEGEGORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

u OHARRAAste honetakoa izango da opor au-

rreko azkeneko BARRENa. Hurrengo al-dizkaria sanbartolomeetan jasokoduzue.

BARREN

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIABARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintza hauekbete beharko ditu nahitaez:1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak, telefonozenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin argitaratukodira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartu egingo dituguidentifikagarriak diren taldeak: “Ikastolako irakasleak”, esaterako.Bestalde, sinatzailearekin batera beste lagun batzuk ere daudenean,hauek ere identifikatuta egon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:08 Página 3

Page 4: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

MOTZEAN4

Arriagan egin dituzten obren kontrako protesta egingo dute gaur

San Pedro jaietan zozketatu zuten karretilak badu jabea

Janariz eta beste hainbat produktuz osatutakogurdia zozketatu zuten San Pedroko jaietan, eta.1.355 zenbakiarekin, Jose Migel Ansola Egia (ez-kerrekoa) izan da irabazlea. Bigarren saria Zelaitalasoterapia zentroan bi lagunentzako zirkuitoa etabazkaria zen. 4.372 izan da zenbaki irabazlea(Ordezkoa: 4.797).

Iñaki Agirre omenduko dute gaur, aire libreko zine emanaldian

Odol ateratzeak gaur Mendaron, eta gaur zortzi,

Elgoibarren

Odol ateratzeak egingo dituzte gaur Mendaron,17:30etik aurrera, Ikastolan. Elgoibarren, berriz, gaurzortzi egingo dituzte odol ateratzeak, 18:00etatik au-rrera, odol emaileen lokalean.

Oinezkoek errepidea modu seguruagoan gurutzatzeko lanak egindituzte Arriaga auzoan, baina bizilagunak ez daude konforme lanhoriekin. Mireya Cearsolo auzotarraren ustez isletari altuera eman

izana arriskutsuagoa da, horrek ez duelako errazten errepidea gurutzatzea.Isletak errepidea estutu egin du, eta iruditzen zaio ibilgailu handiek alturahorren kontra jotzeko arrisku handia dutela, hor zain dagoen oinezkoarenbizitza arriskuan jarriz. Auzotarrek botoidun semaforoa eskatzen dute. Gaurarratsaldean obra hauen kontrako ekitaldia egingo dute, 18:00etan, SanAntolinen bertan.

Margolaria filma emango dute gauraire libreko zine emanaldian, eta filma-ren ostean, Iñaki Agirreri omenaldiaegingo diote Udalak eta Ongarri zine-klubak. Otsailaren 12an hil zen IñakiAgirre, 62 urte zituela, eta ordura arte,zineari emanda bizi izan zen. Ongarrizineklubeko arima eta motorra izanzen, eta bera izan zen baita ere aire li-breko zinemaldiaren sortzaileetako bat.

Aste honetan ere Maalan izangoda aire libreko zine emanaldia, Kale-goen plaza oraindik itxita dagoelako.Gaur Margolaria filma emango dute,euskaraz, eta bihar, El mejor verano demi vida. Filmak 22:30ean hasiko dira.

Baserri bideak arautzeko ordenantza berria

Elgoibarko Udalak ordenantza berria jarriko dumartxan, Udal titularitatekoak diren baserri bideenerabilera arautzeko, eta horretarako, herritarrek etaerakunde nahiz elkarte esanguratsuenek gai honeninguruan izan dezaketen iritzia jaso nahi du Uda-lak. Interesatuek [email protected] helbi-dera edo Herritarren Arreta Zerbitzura bidaliditzakete iritzi eta iradokizunak, uztailaren 18ra bi-tartean. Ondoren, ordenantzaren zirriborroa argita-ratuko dute Udalaren web atarian, eta ekarpenakegiteko epea zabalduko dute.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:08 Página 4

Page 5: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

MOTZEAN 5

Elgoibarko EHBilduk legealdi berrirako dituen asmoen berrieman zuen Jon Peli Uriguenek joan zen astean, eta besteak beste,oposizio "arduratsu eta eraikitzailea" egingo dutela azaldu zuen.Hauteskunde kanpainan elgoibartarrekin hartutako konpromisoakberretsi ditu Jon Peli Uriguenek, eta esan du herritarrak jarriko di-tuztela erdigunean. Bere berbetan, herritarren kezkak eta beharrakizango dira legealdi berri honetan egin nahi duten politikaren oi-narri, eta esan du EHBilduk elgoibartarrekin eta Elgoibarrentzatlan egingo duela. Estreinakoz, gainera, oposizioak liberatu batizango du, "herritarren alde lan egiteko". 2016an onartu zutenlege berri batek ahalbidetzen du 10.000 biztanletik gorako he-rrietan liberatu bat izatea oposizioak, eta lege horretan oinarrituta,Jon Peli Uriguen izango da oposizioaren liberatua.

EHBilduk 2.065 boto eskuratu zituen Udal Hauteskundeetan,eta horrek zazpi zinegotzi eman dizkio. Uriguenek gogoratu duEAJk gehiengo absolutua galdu duela eta horrek elkarrizketa eta

adostasunak bilatzera bultzatuko dituela. Uriguenek esan du poli-tika publiko aurrerakoiak martxan jartzeko garaia dela, eta ustedu hori posible izango dela Udalaren egitura berrian, EHBildu,PSE eta Podemos elkartuta.

Legealdi berrian oposizio “eraikitzailea eta arduratsua” egingo duela adierazi du Elgoibarko EHBilduk

Jaime Comesek irabazi du TKgune ideia industrialen lehiaketa

Jaime Comesek irabazi du TKgune ideia industrialen lehiake-taren seigarren edizioa, Usurbilen bizi den madrildarrak. No-mada Omnimotion izeneko proiektua aurkeztu zuen Comesek

lehiaketara. Ingurune birtualetan fisikoki ibiltzea ahalbidetzen duenplataforma sortzeko ideia da, eta plataforma horren bitartez, era-biltzaileak edozein norabidetan ibili daitezke plataformaren gai-nazaletik irten gabe eta aginte kontrolik erabili gabe, gorputzarenmugimenduak direlako ingurune birtualean eragina dutenak. JaimeComesek 28 urte ditu eta Lanbide Heziketatik pasa ostean, industridiseinu ikasketak egin zituen, besteak beste, arkitektura ikasi zuengero. Lagun baten bidez jakin zuen Elgoibarko Udalak, Gipuzko-ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzenduten lehiaketaren berri. 2.500 euro jaso ditu dirutan, eta 100aholkularitza-ordu eta IMHko eta Tkgune sareko baliabide indus-

trialak, proiektua martxan jarri ahal izateko. Roberto AltzerrekaIMHko arduradunak eta Elgoibarko alkate Ane Beitiak eman zio-ten saria.

Bortxaketa salatu zuen Manresako neskari elkartasuna agertu diote

2016an sei gizonek bortxatu zutela salatu zuenManresako neskari babesa emateko elkarretara-tzea egin zuten hainbat herritarrek astelehenean,Elgoibarko Elkarrekin Podemosek deituta. 14 urtezituen orduan erasoa jasan zuen neskak. Sei gizo-nezkok egin zioten eraso, eta orain hasi da haienkontrako epaiketa.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:08 Página 5

Page 6: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

w Ahalegindu izan gara aurrez zurekinberba egiten, baina nahiago izan duzuisilean eraman mina. Orain, Covite bik-timen elkarteko bozeramaile izendatuzaituzte eta elkarrizketak ere eman di-tuzu. Zergatik orain?

Elkarrizketak eman izan ditut aurrezere, baina Coviten sartu naiz ezagutzennuelako biktimen elkarte hau eta oso ego-kia ikusten dudalako Coviteren ibilbidea.

Sartu naiz biktimei ahotsa eman dien el-kartea izan delako Euskadin, biktimen aur-kako erasoei erantzun dien elkartea izandelako, eta ETAkoek bizkarretik bi tiroz hilzuten Sebastianen arreba izanda, hori de-lako nire elkarte naturala.w 2017ko azaroan ‘Memoria parte-katu baterantz’ txostena aurkeztuzuen Elgoibarko Udalak. 1956. urtetik2016ra bitartean herrian izan direngiza-eskubideen urraketen eta motiba-zio politikoko indarkeria-ekintzen gai-neko dokumentua da, BizikidetzarenMahaiaren enkarguz Argituz elkar-teak egindakoa. Izan al duzu irakur-tzeko aukerarik? Zer irizten diozu?

Begiratu bat eman diot gainetik, bainaikerketa sakona egiteko lerroz lerro irakurribehar da eta zer esan pentsatu gero. Has-teko, baina, kontu bat esango dizut:Gauza bat da Frankismoa, diktadurahura, beste gauza bat da trantsizio ga-raian ETAkoek hil zituztenak eta zer moti-bazio izan zuten haiek guztiak hiltzeko etabeste gauza bat dira gu guztion kudeake-tarako dagoen Gernikako Estatutua onartuzutenetik ETAkoek egindako hilketak. Li-buru horretan dena nahasten da, eta ETA-ren jarduna -estortsioak, bahiketak,jazarpena, hilketak- Gerra Zibilaren ondo-rio balira bezala aurkezten dizkigute.Baina ez dezagun ahaztu Frankismoaamaitu ostean ere, Franco hil ondoreneanere, ETAk mila ekintza/hilketa gehiagoegin zituela; are, gehienak harrezkeroegin ditu, eta hori bada azpimarratzekogauza bat.

w ETAk eragindako mina txosteneanlausoegi agertzen dela uste duzu hor-taz?

ETAk kalte handia egin du. Min han-dia eragin du, eta giza eskubideen urra-keta larriak egin ditu. Zeuk esan duzu:lausoa da nabarien txosten horretan. Zeresan nahi du orduan lausoak? Bada, ho-rixe: gauza guztiak zaku berera jaurtitzeaeta astintzea apur bat zaku hori, jendeakjarrai dezan lehendik daukan nahasteaizaten. w ETAren eta Komando Autonomo Anti-kapitalisten adarrek zortzi lagun hil zi-tuzten Elgoibarren 70eko eta 80kohamarkadetan. Angel Berazadi etaRamon Baglietto enpresariak, AnselmoDuran guardia zibila, Jaime Arrese El-goibarko alkate izandakoa, Jose Expo-sito guardia zibil erretiratua, Jose LuisGomez Solis Guardia Zibileko sarjentuaeta zuen neba Sebastian eta Patxi Za-baleta laguna. Izan duzu beste biktimahorien gertukoekin harremanik?

Bai, noski. w 1988ko maiatzaren 25ean hil zutenzure neba Eibarren. Nola oroitzen duzuegun hura? Zein zen Sebastian?

Elgoibarren harategia eta ehunkabezero izan zituen gizona zen Sebas-tian, sekula inori kalterik egin ez ziona.ETAko gaizkileek eta euren jarraitzai-leek, baina, izugarrizko gezurrak jaurtizituzten bere kontra, estrategia batenbarruan beti [drogen salerosketan sar-tuta zegoela zabaldu zuten]. Sebastia-nen kontrako giroa sortu zuten, zikindu

ELKARRIZKETA6

Hogeita hamaika urte badira ETAren Eibarkomandoko bi kidek Eibarren Sebastian Aiz-piri tiroz hil zutenetik, eta Covite biktimenelkartean parte hartzeko pausoa eman duorain haren arreba Ana Aizpiri kazetari el-goibartarrak, biktimen elkartearen egitekoainoiz baino beharrezkoagoa izango dela si-nistuta. Aizpirik ez ditu ahaztu Sebastiannebaren eta Patxi Zabaleta herrikidearenkontra orduan esan zituztenak, ez eta aten-tatuok salatzeko ondorengo egunetan ka-lera irten ziren milaka herritarrekagertutako babesa ere. Kritiko agertu da,baina, instituzioetatik memoria egiteko sus-tatu dituzten hainbat ekimenekin, tartean1956tik 2016ra Elgoibarren izan ziren giza-eskubideen urraketak batzeko ElgoibarkoUdalak sustatutako ‘Memoria partekatu ba-terantz’ dokumentuarekin.

- AINARA ARGOITIA -

u ANA AIZPIRI KAZETARIA ETA COVITEELKARTEKO BOZERAMAILEA

“Ez dugu nahi, orain, ETA desagertu eta gero,

egin zituztenak tesi faltsuen galbahetik sinestaraztea jendeari”

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:08 Página 6

Page 7: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

ELKARRIZKETA 7

egin zuten haren izena, jendeak isil-isi-lik eta burumakur onar zezan geroharen hilketa. Estrategia hori erabilidute ETAko pistoladunek behin bainogehiagotan. w Arriskuan egon zitekeela ohartarazizion gertukoren batek zure nebari, baieta gobernadore zibilak berak ere. Ira-kurri dugu Sebastianek, bere lagunPatxi Zabaletarekin batera, babesa es-katu ziela Eibarko eta Elgoibarko udaleieuren kontrako akusazioak gezurta-tzeko eta atentatuen ondorenean mi-laka lagun irten zirela kaleragertatutakoa salatzera. Jaso zenutenbabes horrekin nahiko izan zenuten?

‘ETAren aurka’ hitzak pankartetanagertu ziren lehenengo manifestazioakizan ziren orduko haiek Euskadin. Nik es-kerrak eman nahi dizkiet manifestaziohaietara joan zirenei, pentsatzera ausartuzirelako. Pentsatzera ausartu ziren eta kon-turatu ziren ETAk eta euren lagunek gezurgalantak bota zituztela Sebastianen etaPatxiren kontra. Eta ez hori bakarrik. Go-goeta egiteaz gainera, euren kontzien-tziaren araberako portaera izan zutengero, eta manifestazioetara batu ziren,gehiegikeria haiek salatzeko. Bihotzezeman nahi dizkiet eskerrak, gizalegez jo-katu zutelako eta pertsonon oinarrizko es-kubidearen alde, bizitzeko eskubidearenalde, tinko agertu zirelako. w Elgoibarren egin den ariketa beraerrepikatzen ari dira beste herri batzue-tan ere. Bada memoria egin nahi bat.Aldiz, zuk diozu orain inoiz baino be-harrezkoagoa delako sartu zarela Co-viten. Zuzen egiten ari ez garelairuditzen zaizu?

Zuk nik baino hobeto dakizu, eta ho-rregatik zara kazetaria, politikagintzan da-bilen orok komenigarrien zaion memoriaegiten duela. ETAk hil dituen biktimen se-nideok ez dugu nahi ETAren hilketak etagainerako gaizkile-ekintzak ahaztea, izu-garrizko jipoia eman ziotelako herri honieta Espainia osoari, eta oraindik ere bizi-bizirik daudelako jipoi horren ondorioaketa ez direlako belaunaldi bakar bateanedo bitan desagertuko. Guk nahi duguna

da, etxeak egiten direnean adreiluak batabestearen gainean jartzen diren moduan,gertatutakoak, argi eta garbi, bata beste-aren gainean jartzea eta gertakariak ger-tatu ziren moduan gogoratzea. Nahikogenukeena da ulertzea ETAkoek pertsonabat hiltzen zutenean ez zutela soilik bik-tima haren kontra egiten, baizik eta gi-zarte osoaren kontra, pertsonok gizarteberean elkarrekin bizitzeko dugun legea

urratzen zutelako. Hauxe da guk nahi ezduguna: Beldurra erabiliz, ETAren besopolitikoek jendeari gertatutakoa merezita-koa zela sinestarazten zioten modu be-rean, orain, ETA desagertu eta gero,gertatutakoak eta egin zituztenak tesi fal-tsuen galbahetik sinestaraztea jendeari.Nahi duguna da jendeak bere kabuzpentsatzea, behingoz beldurrari astindubat emanda. ETAren jardunak ekarri di-gunaz hausnartzea.w Nola lor dezakegu herri honetan me-moria bateratzaile bat eraikitzea, guz-tiok egoteko nahikoa aseta, guztiokidentifikatuak sentitzeko? Zeintzukezaugarri izan beharko lituzke memo-riak nahiz kontakizunak?

Hemen, memoria egiteko, modu ba-teko edo besteko pertsonak erabil dai-

“Sebastianen izena zikindu zuten,

jendeak isil-isilik eta burumakur

onar zezan geroharen hilketa”

1988ko ekainean Sebastian Aizpiri eta Patxi Zabaletaren hilketen ostean Elgoibarren egin zen manifestazioko irudia.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:08 Página 7

Page 8: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

ELKARRIZKETA8

tezke; erabil daitezke modu bateko edobesteko profesionalak, eta gure artean,sasi historialariak asko dira. Eta artxiboe-tan, askotan egunkariek utzi duten arras-toan, eta hitza duten pertsonenlekukotzetan oinarritutako irakurketa edokonstrukzio bat utziko dutenak historiala-riak dira. Nire ustez, sasi historialariekegindako gauzek ez dute balio.w Bizikidetza lantzea denon egitekoa da,eta hor gehienok konforme egongo gara.‘Memoria Partekatu Baterantz’ txoste-nean esaten zaigu horretarako ezinbes-tekoa dela norberaren minaz haragokoaikusteko eta hura ulertzeko ahaleginaegitea, mina berdina delako, bai ba-tzuentzat eta bai besteentzat. Zer diozu?

Minean denak gara pertsonak. Aldea,gizartearen erreakzioan dago. Uste duzuauzokoek eta hiltzaileen lagunek xaxatutaETAk hil duen biktima horren senideenmina, urteetan Gora ETA militarra eta ETA,mátalos modukoak behin eta berriz entzunbehar izan dituzten senide horien mina,beren etxekoaz gain ETAk beste ehunkalagun hil dituela ikusi duen senide horienmina, berdina dela? GALekoek 27 per-tsona hil zituzten eta ETAkoek 857. GA-Lekoek hil zituzten pertsona horiek biktimakdira, bai, baina Euskadin jendeak GALxaxatu al zuen? Inor jarri al zen GALenalde hemen? Ez. Hemen ez da GALen al-deko manifestaziorik egin, eta ez daGALen alde prentsaurrekorik eman edo ar-tikulurik idatzi ere, zorionez. Zuk uste duzubiktima horien bizipenak gureen berdinakdirela? Elkarbizitzari dagokionean, guk,Coviten gauden 500dik gora biktimok, ezdugu mendekurik hartu, ez eta elkarbizi-tzaren kontra egin ere, gure senideak hilzituzten momentutik. Guk ez dugu sekulaelkarbizitzaren kontra egin. Elkarbizitzarenkontra egin dutenak beste batzuk dira: es-tortsio gutunak bidaliz jendea beldurtu du-tenak, jendea jazarri eta kokilarazidutenak, jendea bahitu dutenak eta jen-dea hiltzen saiatu direnak. Mende erdibaino gehiagoan jardun dira horretan gai-nera, elkarbizitza zapuzten. w Alderdi guztien bandera da elkarbizi-tza. Elkarbizitza sustatzeko ekimenetan

elkarrekin agertzen dira lehen elkarren-gandik urrun ziren alderdiak ere. Nolabaloratzen dituzu keinu horiek?

Hemen, pistolen mehatxupean etabonben arriskupean egon diren zinego-tziak, diputatuak eta afiliatuak lau alderdi-takoak dira: Aliantza Popularra, UCD,alderdi sozialista eta alderdi popularra.Hori da hemen gertatu dena eta hori ikusidugu, eta horrek ondorioak izan ditu al-derdi horiengan. Alderdi horiek, hasi80ko hamarkadan eta gaur arte ETArenmehatxupean egon direnek, ezin izandute gainerakoen indar eta patxada ber-dinaz aritu joko politikoan.w Aurrera begira jarrita, JaurlaritzakHerenegun Hezkuntza programa aur-keztu du DBHko 4. mailako eta Batxiler-goko 2. mailako ikasleek eskoletan1960-2018ko aroaz gogoetatzeko. Kri-tika batzuk egin dizkiozue Covitetik, baieta oposizioko alderdietatik ere. Udaz-kenerako iragarri dituzte orain hu-rrengo bilerak. Zer itxura hartzendiozue orain?

Euskadin azkeneko 50 urtetan izanden giza eskubide zapalketarik han-diena izan da ETAk egindako hilketenaeta hori jasotzea nahi dugu gazteei era-kutsiko zaizkien ikus-entzunezkoetan etaemango zaizkien hitzaldietan: jazar-pena, estortsioa, bahiketak eta hilketakez direla gizalegezkoak nabarmentzeaeta argi eta garbi esatea onartezinakdirela. Guk ezagutu ditugun ekintza te-rrorista horiek gizarte demokratikoaren,aniztasunaren eta giza eskubideen kon-trako eraso garbiak dira, eta ondorioz,ezetz handi bat eman behar diegu. Ezdelako zilegia terrorismoa erabiltzeahelburu politiko batzuk lortzeko. Gaz-teek hori ulertzea nahi dugu. Jakinbehar dute ezin dela gehiago horrela-korik gertatu. Ezin dela ETA modukobeste talderik sekula sortu; ezin delaideia poltiko batzuk edo amets batzukaintzat hartuta auzokoak hilko dituenbeste talderik sortu.

Ana Aizpiriri idatzi nahi dionarentzat: [email protected]

SEBASTIAN AIZPIRI

Sebastian Aizpiri Leiaristi Elgoiba-rren jaio zen, eta Eibarren bizi

zen. 38 urte zituen eta Eibarko Chal-cha jatetxearen eta Elgoibarko hara-tegi baten jabe zen hil zutenean.ETAren Eibar komandoko bi kidek1988ko maiatzaren 25ean hilzuten, Elgoibarko denda itxi ondorenegunero bezala Eibarrerako bideahartu zuenean. Eibarren zituen zain,Arrate hotelaren parean, Labadero-kuan. ETAko kide batek bi tiro eginzizkion garondoan, eta hantxe ber-tan hil zen. Hilketa justifikatzeko, Se-bastian Aizpiri drogensalerosketarekin lotuta zegoela esanzuten. Aurretik, otsailean, SebastianAizpiri jendaurrean agertu zen, dro-gen salerosketan sartuta zegoela zio-ten akusazioak gezurtatzeko. Berelagun Patxi Zabaletarekin bateraEibar eta Elgoibarko udalei babesaeskatu zien, eta jaso ere jaso zuen.Udal horiek adierazpen bat argita-ratu zuten, esateko akusazio horiekfaltsuak zirela. Hala ere, handik hi-labetera, maitzaren 25ean, jakina-razi zioten poliziak atxiloketa bateanaurkitu zuen ETAren jomuga posi-bleen zerrenda batean bere izenaageri zela. Sebastianen kontrakoatentatuaren aurkako erantzuna sen-doa izan zen. Eibar eta Elgoibarkoudalek salaketa akordioak onetsi zi-tuzten, eta herritarrei kalera irtetekodeia egin zieten. Sebastian Aizpirihil eta 12 egunera, ETAko Eibar ko-mandokoek Patxi Zabaleta Aizpitartehil zuten, Elgoibarren, San Frantziskokalean. Patxi Zabaletak 42 urte zi-tuen eta bi seme-alabaren aita zen.Seguros Mapfre enpresan lan egitenzuen, eta Elgoibarko Guass diskote-kako jabeetako bat zen.

Iturria: ‘Memoria Partekatu Baterantz’.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 8

Page 9: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

9

UZTAILAK 13, ZAPATUA11:00 Kolore Guztiak ekintzak (EGE).

UZTAILAK 14, DOMEKA11:30 Euskadi 1/8, TT Gas.

UZTAILAK 24, EGUAZTENA18:15 Txistulariak. 18:30 Salbea, Garagartzan. 19:30 Txupinazoa eta Katasorginaren

jaitsiera. 20:00 2018an jaiotakoei ongi-etorria. 23:30 Oxabi. 03:30 DJ PIU eta Esther.

UZTAILAK 25, EGUENASantio Eguna11:00 Haurrentzako txirrista,

Azpilgoetan 12:30 Meza nagusia Garagartzako

elizan.13:30 Menditarrak taldearen kantaldia.

Frontoian.18:00 Aiur dantza taldearen emanaldia.19:00 Zezen txiki eta poniak.22:30 Nagusien danborrada.00:00 Akerbeltz taldea.

UZTAILAK 26, BARIXAKUA Santana Eguna10:30 Garagartzatik Santanara

prozesioa Mendaroko txistulariekin.

11:00 Meza nagusia Santanan.Ondoren, erromeria Astiazaran II eta Andonegi trikitilariekin eta Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin.

13:00 Txikiteoa. Bertsolari eta trikitilariekin.

18:00 Herri kirol saioa. Gipuzkoako Lehenengo Mailako AizkolariTxapelketa.

19:30-21:00 Lehian musika taldea. 23:30-3:30 Lehian musika taldea.

UZTAILAK 27, ZAPATUAKuadrillen Eguna12:00 Bizi Poza txarangaren kalejira.12:30 Paella lehiaketa eta bazkaria. 16:30 Jolasak, Gazte Asanbladak

antolatuta.18:30 Goitibeherak Azpilgoetan.20:00 Motxaila Band elektrotxaranga. 23:00 Kuadrillen arteko playback

lehiaketa.Ondoren, Su Ta Gar taldearen

kontzertua. 02:00 DJ PIU eta Esther.

UZTAILAK 28, DOMEKAUmeen eta jubilatuen Eguna11:00 Haur parkea. Ikastolan.Ondoren, Txutxu trena.12:30 Meza Nagusia,

Azpilgoetan. 13:30 Euskal dantzak. 14:30 Bazkaria, Aizpen. 16:00 Haurren pilota jaialdia. 16:00-18:00 Txutxu trena.19:00 Haurren danborrada. 20:00 Luhartz musika taldea. 22:30 Katasorginaren igoera

eta traka.00:00 Luhartz musika taldea.

K ilibarrenSantanak

EGITARAUA

Juanita Loiolaw Zeuk hasiko dituzu aurtenjaiak. Nola hartu duzu eskain-tza?

Ezusteko handia izan da. Emo-zio handiko uneak bizi izan ditutazkeneko hilabetean eta zer eran-tzun ez nekiela gelditu nintzen ha-sieran. Erreparo moduko bat ereematen zidan, ni baino gehiagoegin duenik izango delako ziurre-nik herrian, baina azkenean, Udalosoak ahobatez hartutako eraba-kia izan zela esan zidatenean,baietza eman nien. Ohore handiaizango da niretzat jaiak hastea.w Pentsatu al duzu zer esan?

Oraindik ez, baina eskerrakemateko baliatuko dut aukera ziu-rrenik. Gogoratu nahi nuke Ikasto-larako andereño izateko aukeratunindutenekin eta urte hauetan ingu-ruan izan ditudan guztiekin, etaikastolaren sorreran erein genituenhaziak loratu direnez, lora horiekhazi berriak eman ditzatela ere es-katuko dut, Mendaron euskarazbizi gaitezen. Festa giroaz goza-tzeko eskatu nahi diet mendaroarguztiei; Mendaro bizirik manten-tzeko. w Zer da jaietatik gehien gusta-tzen zaizuna?

Santana eguna. Ermitara igoeta han hasten den trikiti eta bertsogiro hori izugarri gustatzen zait.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 9

Page 10: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

10

K ilibarren

Jaiotze basatia izan zuen Sutagar taldeak 1987an. Lau gazteren ametsa egi bihurtu zen urtebete beranduago,Ondarruko gaztetxean euren estreinako kontzertua eskaini zutenean herriko jaietan. Hortzak estuturik eginzieten aurre zailtasun guztiei, eta euren sentimenak jarraituz, heavya euskaraz egiteko nahiari eutsi diote gaurarte. Itsasoz beteriko mugetan igeri egiten badakite, eta heavyaren barruan maitasunari pasioa diotela erakutsidute hainbat eta hainbat antzokitan. 30 urte bete ziren iaz lehenengo kontzertua eman zutenetik, eta oraindikametsak pilatzen jarraitzen dute. Plazak betetzen dituzte, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo, eta San-tanetan Mendaroko plaza betetzera etorriko dira, jo ta ke. Jainko hilen uharteak itxaron egin beharko du orain-dik, munstroak hilak baino, bizirik daudelako.

w Mendaroko jaietan joko duzue, Kuadrillen egunean. Zer no-lako plaza da Mendaro?Ilusio handiarekin joango gara Mendarora. Niretzat, pertsonalki,herri berezia da Mendaro. Gaztetan hango lagunak izan nituen,eta oraindik ere badauzkat. Herri jatorra eta xumea iruditzen zait,eta horrelako herrietan joteak sekulako ilusioa egiten dit.

w Plazarik plaza ibiltzen zarete hirietan, herri handietan etatxikietan. Amoroton, esaterako, gutxitan huts egin duzue. Esandaiteke herri txikiekin harreman berezia duzuela?

Leku guztiak dira onak kontzertuak emateko, baina denak diradesberdinak. Hiri handietako plazak inpertsonalagoak dira agian,eta gaztetxeak edo plaza txikiak gertukoagoak. Baina leku guztiek

Aitor Gorosabel SUTAGAR TALDEKO ABESLARIA

- AINHOA ANDONEGI -

“30 urteren ondoren oholtzan segitzea pribilejio bat da”

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 10

Page 11: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

11Santanak

dituzte alde positiboak, eta gu toki guztietara joaten gara denaematera. Eskertzekoa da, baina herri txikiek egiten duten ahale-gina festetan talde ezagunak kontratatzeko. Herri askotan auzo-lanean antolatzen dira jaiak, eta maitasun handia igartzen da.Horrek pila bat pozten nau. w 30 urte bete dituzue oholtzan, eta ibilbide horretan zuenpublikoa ere asko aldatu da. Gaur egun nolako publikoadaukazue?

Momentu oso polita bizi dugu orain gure pu-blikoarekin. Urteak aurrera doaz denontzat,eta denetariko publikoa biltzen da gureemanaldietan: gure adineko jendea ikus-ten dugu, nerabeak ere bai, guraso ba-tzuk seme-alabekin etortzen dira eta bestebatzuk bakarrik; eta gu baino nagusiagoakdirenak ere etortzen dira. Nahaspila politadago gure publikoan. Kontzertua berandudenean ume gutxiago egoten dira, bainaemanaldia goiz denean gurasoek ekar-tzen dituzte umeak, eta hori asko gustatzenzaigu. Ikuslego oso desberdina da. w Zelako harremana daukazue zuen jarraitzaileekin? Men-daron baduzue jarraitzaile sutsu bat, Haritz Astorkia, esate-rako.

Bai, Haritz gure jarraitzaile handienetako bat da. Aspaldi-tik ezagutzen dugu! Sare Sozialetan beti egiten dizkigu ko-mentarioak, eta beti dago hor. Eibarren egiten du lan orain,eta sarri ikusten dugu. Pertsona oso maitagarria da. Horrelakojendea gertu sentitzea, sekulakoa da. Gu saiatzen gara gurejarraitzaileak zaintzen, baina kontzertu baten amaieran jendepila bat etortzen bada batera gurekin argazkiak ateratzera,zaila egiten zaigu denekin luze egotea. Momentu horietandenbora tarte txikia eskaintzen diegula badakigu, baina gurelokaleko ateak zabalik daude zaleentzat, eta askotan eskain-tzen dugu gure entseguetara etortzeko au-kera. Jarraitzaileak mimatzea osogarrantzitsua da niretzat. w 30 urteotan, nola eboluzionatu duzuezuek eta taldeak berak?Ez da berdina inondik inora 19 urte eduki-tzea, edo 49. Pertsona moduan eta musikarimoduan eboluzionatu dugu. Nolabait esa-teko, taldearekin hazten eta zahartzen arigara, baina gure printzipio eta estiloarinahiko fidelak gara. Hau guztia hasiera ba-tean gehiago zen jolasa guretzat, zaletasunbat, eta orain guretzat lana da. Hau gureogibide bihurtu zen momentuan gauzak askoaldatu ziren, eta lan guztiek bezala, aldeonak eta txarrak ditu honek, baina zaleen be-rotasuna sentitzen dugunean, gauza txar guz-

tiak ahazten zaizkigu, eta positiboekin geratzen gara. Zaleekesaten digutenean zer sentitzen duten gure abestiekin, eta zergaren beraientzat aluzinatu egiten dugu. Horrek egiten gaitugarena; hori baino gauza handiagorik ez dago. 30 urteren on-doren oholtzan jarraitzea guretzat pribilejio bat da. Hasieranbeste edo gehiago disfrutatzen dugu kontzertuetan, eta ikusleekere gozatzen dutela ikusteak satisfazio handia ematen du. 30.urteurrenaren harira, gainera, abesti zahar batzuk berreskuratu

ditugu, eta horiek jotea oso hunkigarria da.Oraindik ere jendearengana iristen

gara, eta alde horretatik pozikgaude. w Plazatik antzokietara egin zenutenaldaketa. Esperientzia berria zuentzateta baita zaleentzat ere, Sutagar ese-rita ikusi eta entzutea. Nolako espe-rientzia izan zen?

Super polita. Hasieran beldurrageneukan guk ere, baina sekulakoa

izan zen. Aldaketa horren beharra sen-titu genuen momentu hartan, zerbait desber-

dina egin nahi genuen, eta une hartan genituen abestiekantzokietarako aukera ematen zutela iruditu zitzaigun. Probatubeharra zegoela erabaki genuen, eta oso ondo irten zitzai-gun. Beste behin ere, jarraitzaileek beraien babes guztiaeman ziguten. w Aurrera begira, zeintzuk dira zuen asmoak?

Une honetan proiektu berri bat daukagu eskuartean, bainaoraindik ezin dut gehiegi aurreratu. Eta aurrera begira, nikuste dut etorriko dela Sutagarren disko berriren bat. Ez dakitdatorren urtean izango den, edo hurrengoan, baina gauzaberriak egiten ari gara. Momentuz behintzat, ez daukaguerretiratzeko asmorik, eta ahal dugun bitartean kontzertuakematen jarraituko dugu. Denborak esango du!.

“Hasi ginenean beste edo gehiagodisfrutatzen dugu

kontzertuetan”

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 11

Page 12: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

12

K ilibarren

Santanetako kuadrilla eguna indartu nahi du Gazte Asanbla-dak, eta horretarako, Jaixetan ez nixe etxera leloa zabaldudute lau haizetara. Kuadrillak elkarren artean gehiago ha-

rremantzea nahi dute, mendaroar sentimendua indartzea eta gaz-tetasunari adina jartzea oker handia dela erakustea. Sare sozialenbidez zabaldu dute euren asmoen berri, eta pozik, oso pozik,daude izandako harrerarekin. “Ez genuen espero horrenbestelagun batzea whatsapp taldera. Adin guztietako kuadrillak batuzaizkigu”, esan du Naia Aizpuruak. 19 urte ditu Aizpuruak, etaCelia Rico, Kristiña Fidalgo, Ane Aristi eta Maite Mendikuterekinbatera Gazte Asanbladako adinez helduenen taldea osatzendute. Iazko iraila-urrian hartu zieten erreleboa ordura arteko talde-kideei [Irati Mendikute, Aitor Etxeberria, Nahikari Urain, AneRubio, Iratxe Egaña eta Nagore Urkiza], eta geroztik, hainbatekintza antolatu dituzte Gaztelekutik Gaztetxerako bidea hartuberri duten gazteagoen laguntzarekin [Arkaitz Uranga, June Fer-nandez, Uxue Agirretxea, Lorea Agire eta Naia Sorazu]. Era be-rean, herriko eragile ezberdinekin lankidetzan ere jardun dirabeste zenbait ekimenetan. Garagardo tailerra antolatu zuten he-rriko garagardogileen laguntzarekin, talo-postua jarri zuten Kon-

tzezio Eguneko azokan, formazio-saioak eta Gazte Eguna anto-latu dituzte, erreka garbiketan lagundu zuten, San Joan bezperakoerrituan parte hartu zuten... Eta orain, Kuadrilla Eguna kolorezta-tzeko erronkari heldu diote. Horretarako, kamiseta koloredunaksortu dituzte, eta 350 kamiseta inguruko eskaera egina dute. “Kua-drilla Egun ikusgarria aurreikusten dugu. Gau horretan, Su Ta Ga-rrek jotzen du Mendaron eta jende asko etorriko da kanpotik ere.Mendaroarrok identifikatzeko ere balioko dute beraz kamisetek,zenbat garen erakusteko, baina horren gainetik, herriko kuadrillakeuren artean gehiago harremantzea bilatzen dugu”, gehitu du Aiz-puruak.

“Konturatuta geunden jaietan, gauez eta hein handi bateanalkoholak lagunduta, denok izaten garela elkarren oso lagun, etagiro horretan, edozeinekin hitz egiten dugula, baina biharamu-nean elkarri begiratu ere ez diogula egiten sarri. Hori amaitu nahidugu. Ez dugu nahi kuadrillak lagun-talde itxiak izatea”, zehaztudu Fidalgok. Kamisetekin hori lortu nahi dute. Hiru koloretako ka-misetak egin dituzte, eta kasurik gehienetan kuadrilla bakoitzakkolore bat aukeratu badu ere, badira kolore ezberdinetako kami-setak jantziko dituzten kuadrillakideak ere.

Kuadrilla Eguna kolorez jantziko duGazte Asanbladak

Arkaitz Uranga, Uxue Agirretxea, Naia Sorazu, Celia Rico, Maite Mendikute eta Naia Aizpurua.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 12

Page 13: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

13

Santanak

Dena ez da, baina, kamisetak egitea izango. Kuadrillen Egu-nean egin ohi den herri bazkariaren ondorengo jolasak ere GazteAsanbladak antolatu ditu aurten. Aspaldiko ohitura da bazkalos-tea jolasekin betetzekoa, baina azkeneko urteetan gainbeheranetorri den kontua da, jolasa behar zuenak lehia izaera hartu due-lako eta kuadrillen arteko tirabirak ere sortu izan direlako ondo-rioz. Kuadrilla Egunean hiru sari nagusi banatu ohi zituen Udalakdirutan egun horretako ekintza nagusietan parte hartzen zuten kua-drilla irabazleen artean, eta diruak haserreak ere ekarri izan dituhainbatetan. Horregatik, jaietan jolasak lehiaren gainetik beharduela sinistuta, jolas kooperatiboak antolatu dituzte gazteek. Ezdute zehaztapen handirik eman, sorpresa puntua mantendu nahidutelako, baina hala ere, aurreratu dute kuadrillak nahastuta arikodirela jolasean. Kamisetak, jolasak... eta Txosna. Urteroko txosnaere zabalduko baitu Gazte Asanbladak, autofinantziaziorako.

Duela hiru urteko santanetan, Gazte Asanbladak hasi zituenjaiak Mendaron, eta orduan, txosna bera ere arriskuan zegoelaohartarazi zuten Gazte Asanbladakoek, txandak lotu ezinda ze-biltzalako. Aurten, baina, beste kontu bat da. “Jende asko agertuzaigu txandak egiteko prest, eta uste dugu ez dugula apartekoarazorik izango. Egia da, hala ere, jendeari kosta egiten zaiolaardurak hartzea eta jaietan lan egitea, eta izan da diru hori geurepoltsikorako ote den galdezka etorri zaigunik ere. Gu ez gaudeGazte Asanbladan gure poltsikoak betetzeko. Geuk nahi dugu-lako gaude, gure espazioa izateko eta herriaren alde egiteko,eta hori lana da eta ardura da, baina herria ez ezik geu ere abe-rasten gaituelako gaude hemen”, esan du Fidalgok. Horren hariraesan dute Gaztetxeko atea zabal-zabalik dutela eta dei egin dietegazteei, eta bereziki mutilei, “lotsa eta konplexurik gabe” Gazte-txera hurbiltzeko. “Ez dakigu zergatik, baina ez zaigu mutilik ger-turatzen. Bakarra dago, eta asko estimatzen diogu etorri izana,

guretzat oso aberasgarria delako”, gehitu du ondotik Ricok. Ho-rren harira nabarmendu dute Gaztetxea etiketarik gabeko espa-zioa dela. “Gu baino gazteago direnak lekuz kanpo sentitzendira Gaztetxean. Salto handia dagoela iruditzen zaie Gaztele-kutik Gaztetxera, geuri ere hori iruditzen zitzaigulako lehen. Gubaino zaharrago direnek, berriz, ez dute euren burua hemen ikus-ten. Eta gero badago jende bat aurreiritziak edo okerreko usteakdituena eta uste duena Gaztetxea pentsaera edo ideologia jakinbateko jendearen kontua dela. Oker dabiltza denak”, gehitu duhorren harira Aizpuruak. Zubiak eraiki nahi dituzte, eta aitortu dutehainbat jarrialdi egin dituztela gai honi buelta batzuk emannahian. Baina, aldi berean, onartu dute eurei ere pasatu zaienkontua dela eta beharbada hala behar duen zerbait. “Denoi ger-tatzen zaigu ikastera Elgoibarrera joaten garenean. Lagun berriakegiten ditugu, eta gure lagun-taldea handitzen da Elgoibarrera jo-atearekin batera eta nahi gabe Mendarotik urruntzen gara. Insti-tutua amaitzen da, baina, eta herrirako joera hartzen dugu berriz.Geuri gertatu zaigun zerbait da, ez dugu ukatuko”, esan du Fi-dalgok. Horregatik Gazte Asanbladara sartzeaz batera, gaztea-goengana jo zuten, gazteagoak etorri zain egon ordez. Egungotaldea indartu ez ezik Gazte Asanbladaren geroa ere ziurtatunahi dute. Momentuan, “indartsu” eta jaietarako “ilusio handiz”daudela adierazi dute. Ardura handia ere sentitzen dute, jendeasko batu delako Kuadrilla Egunerako egin duten deialdira etanahi luketelako “behar bezala” erantzun. Egunotan jokoak pres-tatzen aritu dira, eta halaxe topatu dugu Gaztetxea bera ere, Kua-drilla Eguneko bazkalostean egin asmo dituzten jolasetarakomaterialez beteta. Giroa ziurtatuta dagoela nabarmendu dute etadei egin diete mendaroarrei jaietan parte-hartzera, uste dutelakoegitarauak barik jendearen jairako gogoak egiten dituela berezisantanak.

Kuadrillen Eguneko bazkarirako izen emateak

Uztailaren 27an, larunbatez, os-patuko dute Mendaron KuadrillaEguna, eta urtero legez, paella lehia-keta egingo da frontoian (arroza, oi-laskoa, olioa eta gatza Udalakjarriko ditu). 12:30ean hasiko dirapaellak prestatzen kuadrillak, eta14:30ean batuko dira denak ma-haira. Paella lehiaketarako, baina,izena eman behar da, igandea (uz-tailak 14) aurretik, Uztargi, Menditxoeta Aitz Beltz tabernetan. Pertsonakobost euro ordaindu behar dira.

.

Zahartzaroari omenaldiauztailaren 28an

Umeen eta nagusien eguna ospa-tuko dute uztailaren 28an Mendaron,eta egun horretan, ohi legez, adine-koak omenduko dituzte. 70 urtez go-rakoentzako bazkaria da[senar-emazteetako batek 70 urte iza-tea nahikoa da bazkarirako]. LagunBetikoak tabernan edota Coviran, Ro-teta eta Mariaxun dendetan emanbehar da izena uztailaren 16a aurre-tik. Aizpe elkarteak antolatzen du baz-karia, Mendaroko Udalarenbabesarekin.

Danborradetarako entseguak

Uztailaren 25ean egingo da helduendanborrada, Santio Egunez, eta umena,uztailaren 27an. Nagusien danborrada-rako entseguak uztailaren 8an hasi ziren,baina oraindik gelditzen dira beste bi: uz-tailaren 15ekoa eta 17koa. 21:00etanizaten dira nagusien entseguak, frontoian.Umeen danborradarako entseguak, be-rriz, astelehenean hasiko dira, eta hiruegunetan egingo dira: uztailaren 15ean,18an eta 22an. 19:30ean izango dira,frontoian. LH1etik LH6ra arteko umeek hardezakete parte.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 13

Page 14: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

Ondo pasa jaietan!

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 14

Page 15: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 15

Page 16: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

16

K ilibarren

Trikititarrak, festazale amorratuakUmeen bueltan osatutako kuadrilla da Trikititarrena, eta trikitia eta panderoa hartuta ikusiko dituzue Mendaron jai usaina dagoen aldiro.Hogeita hamarren bat badira denak zenbatuz gero, baina haietako laurekin batu gara gaur, Pello Agirregabiria, Ainhoa Urbieta, OnintzaLoiola eta Arantza Egañarekin.

w Festa non, Trikititarrak han. Jaietarako prest?Arantza: Duda, ala? Hileta zerbitzuetakoen antzera gara gu, 24orduz martxan. Ijitoez esaten dena egiten dugu: gau eta egun,festa. Itziartik amanera etortzen naiz ni santanetan, baina gureamak ez du lanik izaten jatorduak ipintzen, jatordu bat ez dugu-lako etxean egiten. Ainhoa: Katasorgina igotzen denerako zisko eginda egoten gara,soroan lanean ibilita moduan. Urterokoa izaten da: begiratu el-karri eta... ‘Ufa, eskerrak amaitu diren!” Katasorgina agurtzeraere beti joaten garelako gu, hutsik egin gabe! Etorrerara eta agu-rrera, bietara, badaezpada.w Bost-sei egun eta 24 orduz... babesle bila hasi beharko za-rete gastuetarako.Onintza: kar, kar. Babeslea ez dakit, baina iratzargailua derrigo-rra izaten da gurean, ekintza guztietara iristeko.w Kuadrillako kamisetarekin ibili zaleak zarete. Bakoitzaren-tzat bana baino gehiago izango al duzue behinzat!Arantza: Bina: beltza eta zuria. Aurten, baina, Gazte Asanbla-dakoei enkargatu diegu hirugarrena: morea. Ainhoa: Beltza zikin estalia da, eta etxerakoan aireztatzen jarrieta aurrera!

w Artalde handia da zuena. Lehen ere egin gabeak ez zarete,baina orain umeek zuen aldamenetik hegan egin dutela librezarete libre parrandarako. Onintza: Pixkat falta dugu oraindik guztiz libre izateko, bainaMendaroko jaietan elkarrekin etxera joateko moduko adineandauzkagu gehienak, bai.w Eta, jakina, zuen ondorengoek ere badakarte jairako zale-tasuna!Ainhoa: Ia! Ez ba! Ahuntzaren umea ere antzumea izaten dagero!w Herriko kuadrillak euren artean gehiago harremantzea nahidu Gazte Asanbladak. ‘Umore ona baldin baduzu, etorri gu-gana’, dio Trikititarren kantuak. Zer umore dute mendaroa-rrek?Arantza: Guk sekula ez dugu arazorik izan beste batzuekin na-hasteko. Nik ez daukat sentsazio hori, baina edozelan ere, eki-men denak dira onak herrian giroa sortzeko.Ainhoa: Orain kuadrillak itxiagoak dira, nik uste. Mendaron nor-mala izan da beti kuadrilla berean hiru edo lau urtetako lagunakizatea, eta horrek badu bere alde ona: kuadrillakoak etxera jo-anda ere, beti egoten dela kalean zeinekin narrastu! Hori herri txi-

- AINARA ARGOITIA -

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 16

Page 17: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

17

Santanak

kietako kontua da. Gure adineko elgoibartar batek esan zidanhori Elgoibarren ez zela ematen. Baina hemen ere aldatzen doazgauzak. Orain, gazteen kuadrilletan denak dira kintoak. Pello:Gazteak gero eta gutxiago harremantzen dira euren arteanere. Telefonoaren kultura da hau.w Antolatutako ekintzetan beti bada trikititarren bat. Arantza: Bai, jakina! Iaz play back-ik ez genuen egin eta penatangelditu ginen gero, paellan sekulako puntuazioa lortu genuelajakin genuelako. Baina bestela beti eman dugu gure onena gukoholtzan.Onintza: Estrainekoz egin genuenean bazkalostean erabaki ge-nuen zer egin, ordu batzuk aurretik. Arrapaladan Dorletaren etxerajoan, harrapatutako denak jantzi eta han irten ziren oholtzara kua-drillako hiru mutil, La Trincaren kantu bat antzeztera. Corta pedosbat izan zen arratsaldean preparatu behar hori, baina sekulakobarreak egin geniuen.w Beste parrandaren bat erraztu izan dizue, baina, zuei, play-back eta abarretan parte hartzeak.Onintza: Bi sari eskuratu ditugu, bai. Hirugarren gelditu ginen ur-tean, nagusiok Logroñora joan ginen irabazitako diruarekin. Gero,handik urte batzuetara, lehenengo saria eskuratu genuen KepaJunkera eta sorginak izeneko showarekin uste dut, baina orduanumeak ere burugogor jarri zitzaizkigun eta kuadrilla osoa joanginen Arruitzera, landa etxe batera.Ainhoa: Hirugarren saria lortu genuen hartan esaldi lehiaketa ereirabazi genuen, gainera, Katasorgiñak nau sorgindu ta nahi zin-tuzket zu astindu! esaldiarekin. 50 euro eman zizkiguten esaldia-gatik eta 300 hirugarren egiteagatik joko eta abarretan. Segitzekobeste diru!w Danborrada zabaltzen ere, beti trikititarrak aurreneko ilaran.Arantza: Ia ba! Sardeska, koilara eta traste denak hartuta azke-neko hiru urteetan!Ainhoa: Dorleta eta ni beti joan izan gara danborradan. Umeakizan genituen boladan bakarrik huts egin genuen. Ramon Lazka-nok, Antonio Tellabidek, eta Antonio Gonzalezek eramaten zituztenlehen tresna horiek, eta gu han joaten ginen haien atzetik, lehe-nengo ilaran, haren puro-keak hartzen. Urte batean, baina, iritsizen danborrada eguna eta hara non esaten diguten ez dagoelainor tramankulu haiek eramateko. Kendu genituen di-da danborraketa aurkeztu ginen Arantxa eta biok, eta konbentzitu genituen geroEneko Ulazia eta Nerea Roteta. Eta abantatu ginen kalean behera,eta ia akabuan amaitu! Neu nintzela txikiena eta sardexka har-tzeko esan zidaten arinena zelakoan, baina ai ama! Zer zen hura!Hurrengo urtean umeenak hartuta irten beharko ginela pentsatzenere egon ginen, barrez lehertu beharrean.Arantza: Eta eskatu genien traste haiek arintzeko, ez pentsa! Etabai lortu ere, baina oraindik ere zer kendua badute! Neri, baina,primeran etorri zitzaidan aukera hori, ezin izaten naizelako entse-guetara etorri. Eta aitzaki horrekin, danborrik jo beharrik ez dutelaizanda, kuadrillako besteren bat ere lotu dugu gerora danborra-darako.

w Zer da jaietatik gehien gustatzen zaizuena?Arantxa: Politena santana eguna da, alde handiarekin. w Zelan ospatzen duzue santana eguna?Arantxa: Dena emanda. Akorduan daukatela behin bakarrik gel-ditu naiz Santanara igo barik: Unax [seme zaharrena] jaio zenurtean.Ainhoa: Umeak txikiagoak zirenean, trikitilariek SantanatikAzpilgoetarako bidea hartzen zutenean, gutako bi, norma-lean Arantxa eta Dorleta, jubilatuetara joaten ziren arrapala-dan ume denak hartuta, haiei jaten ematera, gero parrandansegitzeko. Guk, nagusiok, Toki Alain bazkaltzen dugu azke-neko urteetan, eta sekulako erromeria izaten dugu. Tabernakanpoan demaseko barreak egin izan ditugu aulki-jokoan-eta,bizilagunen gozamenerako.Arantza:Musika tresnak aldean erabiltzeak errazten du hori.w Santana egunez dena emanda dabilenak nola bukatzen dutente?Ainhoa: Lehenengo urtean luparda harrapatzea derrigorra da,baina ikasten da hori ere. Pello: Suabe hasi eta sendo jan, ez dago beste sekreturik. Arantza: Hori bai! Sopaz bete urdaila eta piszina berdindu! Pello: Hemen, Leonean bazkaria egiten zenean-eta zelan iristenzen jendea mahaira? Ikusita nago ni Leo [Leonor Barreras, garaibateko Leku-Ona tabernako jabea] 16:40ak jota, Txirristakaraetortzen bazkaltiarren bila.Ainhoa: Eta sekula arpegi txar bat jarri ez hark guri! Bazkari ho-rrek ere sekulako indarra hartu zuen urte gutxian. Hor lehenengoakAsier Arriola eta Jon Ander Urbieta gure lehengusua izan ziren.24 orduko metxa zuten haiek. Pello: Orain hogei bat urte izango zen hori. Txirristakan geundenDorleta eta biok, eta haiek Leonean bazkaltzeko jiran. Batu ginenhaiengana, eta konturatzerako, urte gutxiren buruan, ehundik goralagun elkartzen ginen bazkaltzen Leonean.w Zer dute Mendaroko jaiek besteek ez dutenik?Pello: Herritarren parte-hartzeak egiten ditu berezi santanak. Aur-ten, Gazte Asanbladakoek egin dituzten kamisetekin ere argiagoikusiko da hori, jaia herritarrek egiten dutela.Ainhoa: Jai herrikoiak dira. Hona ez da kanpotik horrenbestejende etortzen eta horrek giro berezia sortzen du herrikoon artean.w Zer kendu eta gehituko zenukete?Onintza: Nik sekula ez dut azkeneko urteetan beste gozatu.Kendu ez nuke ezer egingo, eta ipini ere ez, nahikoa dugu de-nera iristen-eta.Arantza: Azkeneko urteetan asko irabazi dutela esango nuke.Guk ezagutu ditugu parte hartzeko horrenbeste aukerarik ematenez zuten jaiak ere. Ekartzen zituzten taldeak kanpotik, joaten ginenikustera, eta ondo, baina orain, paella lehiaketarekin, goitibehe-rekin eta abarrekin asko irabazi dute santanek. Adibidez, Gaz-teen Eguna kendu eta horren ordez Kuadrillen Eguna sortzeakasko lagundu du gazteagoen artean lekurik topatzen ez zutenakere jaira batzeko.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 17

Page 18: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

SEMAFOROA18

Tren geltokitik Santa Ana kalera doan bidea oso iluna da: “Trenbide ingurutik Santa Ana kaleko errotondara bi-tartean ez dago argiztapen nahikorik, eta ingurune hori oso ilun egoten da gauetan. Beldurra ematen du hor zehar ibiltzea. Es-

kertuko genuke zonalde horretako argiteria hobetzea”. Udaleko Hirigintza Saileko arduradunak esan du kontuan hartuko dutela,eta argiteria puntu berriak kokatzeko aukera berriak aztertuko dituztela, edo daudenak hobetu.

Mintxetako aparkalekuak oso estuakdira: “Mintxetako aparkalekuak oso estuak dira,

eta auto asko justuan kabitzen dira marra artean. Jendeaskok ez ditu marrak errespetatzen, eta ondorioz, aparka-leku asko galtzen dira. Eguraldi ona dagoenean jendeasko joaten da autoz igerilekuetara, eta aparkaleku faltaegoten da, eta jendeak gaizki aparkatzen badu, arazoaareagotu egiten da. Iruditzen zaigu marra horiek zabalduegin behar direla”.

Maltzagarako bide gorriko baranda hon-datuta dago: “Maltzagarako bide gorriko ba-

randa hondatuta dago, eta arriskutsua dela iruditzen zait.Ezbeharren bat gertatuko balitz, nor izango litzateke eran-tzulea? Bide batez, ondo legoke bide gorrian zehar zaka-rrontziren bat jartzea, eta baita komunen bat ere. Eskerrikasko”. Udaletik jakinarazi dute bidegorriaren mantenua etaardura Foru Aldundiarena dela.

Merkatu plaza azpiko komun publikoetanirisgarritasun arazoak daude: “Merkatu

plaza azpiko komun publikoak zahartuta daude, baina ho-rrez gain, irisgarritasun arazoak dituzte. Adineko askok era-biltzen dituzte komun horiek, eta sarrerako koska osohandia da. Jende askok arazoak izaten dituzte komunerasartu eta irteteko. Konpontzeko beharra dagoela ustedugu”. Hirigintza arduradunak esan duenez, komun horiekdituzten irisgarritasun arazoei irtenbidea emateko, oraindela bi urte berritu zituzten merkatu plazako sarreran dau-den komunak. Bi komun jarri zituzten, eta horietako batezinduentzako egokituta dagoela gaineratu du.

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

San Rokeko igogailuaren pasarela egoeratxarrean dago: “Anbulatorio aurreko igogailutik

irten ostean dagoen egurrezko pasabidea zahartuta dago.Egurrezko xaflak mugitu egiten dira, batzuk behera sartutadaude, eta beste batzuk altxatuta. Estropozu egiteko arris-kua dago”. Hirigintza Saileko arduradunak esan du pasa-rela guztiak errebisatzen dituztela. Udarako konpondukodutela gaineratu du, eta gainontzekoak errebisatuko dituz-tela.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 18

Page 19: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

Getxoko III. Akuatloi proba ira-bazi zuen Iñaki Kondek (Elgoibar,1951), bere adin tartean (60-69urte), eta ondorioz, Euskadiko txa-peldun berria da. Igerian kilometrobat egin ostean bost kilometro eginzituzten saltaka. Triatloilari elgoibar-tarrak denboraldirako bere buruarijarri dion helburu nagusia, baina,Rio de Janeiron egingo duten iron-man erdian parte hartzea da. Brasilgoa 70.3 half ironman zirkuitukoproba izango da, eta irailaren 22an jokatuko dute. Partaideek1.900 metro igerian, 90 kilometro bizikletan eta 21 kilometro korrikaegin beharko dituzte. Kondek bere adin tarteko (65-69) lehen postualortu nahi du, 2020an Zeelanda Berrian jokatuko den distantzia er-taineko Munduko triatloi txapelketarako sailkatzea lortuko bailuke.

Cuatrolatas moduan ezaguna den Renault L4 auto bana2,2 kilometroko aldapan gora igo zuten Mendarokogiza proba taldeak eta Amorotokoak, aurreko barixa-

kuan, Amorotoko San Martin jaien barruan jokatu zuten desafiobitxian. Lehia estuaren ostean, segundu gutxiko aldeagatik irabazizuen Amorotoko taldeak. Propio desafio honetarako sortu dute tal-dea Amorotokoek. Zortzi gizonezkok osatu zuten taldea. Menda-roko taldea sei gizonezkok eta bi emakumezkok osatu zuten.Igoeraren lehen zatian aurretik joan ziren mendaroarrak, 2016anLizarperainio igo zuten Cuatrolatas autoari tiraka, baina azkentxanpan aurrea hartu zieten Amorotokoek. Mendaroko taldea "osogustura" dago egindako lanarekin eta desafioaren bueltan sortu

zen giroa "bikaina" izan zela zehaztu dute. Lagunarteko desafioaizan zen, taberna giroan sortutakoa, eta irabazleek oroigarri sin-boliko bat jaso zuten saritzat. Demaren amaieran elkarrekin afalduzuten bi taldeek, lagunartean.

KIROLA 19

Amorotoko taldeak segundu gutxigatik irabazi zuen

mendaroarren aurkako desafioa

Judith Goenagak 17-3 irabazi die mendaroarrei hogei lagunen kontrako aldi bereko xake partidetan

Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake taldeko JudithGoenaga xakelariak hogei lagunen kontra jokatu zuenjoan den uztailaren 6an, Mendaron, aldi berean.12:00etan hasi zituzten partidak, eta 16:00ak pasa-txo bukatu zuten azkenek. Hogeitik hiru partida irabazizituzten mendaroarrek. 17-3ko emaitzarekin gailenduzen beraz Judith Goenaga. Mendaroko Xake Eskolakantolatu zuen xake erakustaldia, Uztargi tabernarenbabesean, eta frontoian jokatu zituzten partidak.

Arg.: J.R. Cabrera

Iñaki Konde, Euskadiko txapeldun akuatloian Nazioarteko Danobat Irekiaren bigarrenedizioa, irailaren 21ean eta 22an

NazioartekoDanobat Irekiaantolatu du Elgoi-barko Xake Tal-deak, bigarrenurtez jarraian.Irailaren 21eaneta 22an joka-tuko da IMHko Asmaola eraikinean. Parte hartzeko ez da be-harrezkoa federatuta egotea, eta honako helbidera idatzitaeman daiteke izena: [email protected]. Irabazleak El-goibarko Naziarteko Xake Txapelketan parte hartzeko lekuaizango du. Iaz, estreinako edizioan, 66 xakelari aritu zirenlehian, eta Jaime Santos xakelari leondarra gailendu zen.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 19

Page 20: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

KULTURA20

Uztailaren 19rako antolatu du Haritz Dantza Taldeak Nazioarteko folklore jaialdia, eta aurten, Haritzekoekin batera,Tahitiko Hei Show Tamure taldea eta Sri Lankako Sama Ballet izango dira oholtzan. Ikuskizuna 22:30ean hasiko da, etaazken urteotan bezala, Maalako parkean izango da aurten ere.

SAMA BALLET - Sri Lanka

Sama Ballet taldea 1985ean sortuzuten, eta Sri Lankako Kultura GaietakoSailak onartutako erakundea da. AjithAmarasirik zuzentzen du taldea. Hasieratikbera izan da dantzari nagusia, zuzenda-riordea, koreografoa eta kudeatzailea.

Sama hitzak bakea esan nahi du zinga-lieraz eta tamileraz; Sri Lankako bi hizkun-tza ofizialetan. Sama Balleten helburunagusia dantzaren bidez munduan bakeazabaltzea da. 1986az geroztik Sri Lan-kako tradizioko dantzak erakusten dihar-dute munduan zehar.

Haritz EDT - Elgoibar

Elgoibarko Haritz dantza tal-dearen emanaldiari dagokio-nez, aurten ere jaialdiarihasiera eta amaiera emangodio. Lehen zatian Igartzako ez-pata-dantza dantzatuko dute,eta bigarrengoan, berriz, Biz-kaiko Durangaldeko eta Lekei-tioko Kaixarranka dantzak.

HEI SHOW TAMURE - Tahiti

Hei Show Tamure 2010ean sortu zuten, eta HilaniTama dute buru. Konpainia honek bere dantza-eskola duharrobi, 150 bat ikaslerekin. Dantzari eta musikari guz-tiak polinesiarrak dira. Euren kultura sustatzen dute, etaeginkizun horretan nazioarteko zenbait jaialditan partehartzen dute urtero. Polinesiak ahozko kultura du, eta ho-rrek garrantzia areagotzen die dantza eta kantei. Gauregun dantzak eta kantak ez dira folklore hutsak; poline-siarren bizitza bera osatzen dute. Inspirazio iturri dituzte,eta era berean, baita aspaldiko kondairak eta familia,herri, uharte eta uhartedi bakoitzeko istorioak ere.

Nazioarteko dantzak Maalako parkean

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 20

Page 21: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

KULTURA 21

Joseba Irazokik kontzertua emango du gaur, Usuako parkean Elgoibarko I. Koplaldiko bideoak

sarean daude

Elgoibarko I. Koplaldiak eman zuena bideoan jasodute antolatzaileek, eta dagoeneko ikusgai dago ba-rren.eus atarian. Bolatokian jokatu zen eta Eli Pagola,Aitor Mendiluze, Onintza Enbeita, Miren Artetxe, Mai-der Arregi, Manex Agirre, Andoni Egaña, Odei Ba-rroso, Aitor Bizkarra eta Uxue Alberdi izan zirenbertsolariak. Musikariak, berriz, Sinuöse Kultur ElkartekoAnder Mujika, Iban Urizar, Jon Gurrutxaga eta Patxi Za-baleta. Aitor Mendiluzek eraman zuen saria, Uxue Al-berdirekin buruz burukoa jokatu ondoren.

Joseba Irazokik kon-tzertua emango dugaur Giza Eskubi-

deen parkean, Barixa-kuak Usuan egitasmoarenbarruan. Jakin-mina berebaitan errotua duen gita-rrista polifazetikoa da Ira-zoki, konposizioan ezezik inprobisazioarenmunduan ere gogo bizizbarneratzen dena. Folka,bluesa, psikodelia etatresnen esperimentazioalantzen du.

Datozen bi barixakue-tan Mobydick eta LosSara Fontan taldeen ema-naldiak izango dira.Saioak, 20:00etan ha-siko dira.

San Fermin TxikiEgunak ospatu

dituzte Elgoibarreneta Mendaron

San Fermin jaietan murgil-duta dago Iruña, eta, horrenharira, Elgoibarren eta Menda-ron ere ospatu dituzte sanfermi-nak etxeko txikienek. Joan zenbarixakuan egin zuten Menda-ron. Txupinazoa bota zutenudaletxeko balkoitik, eta geroentzierroa egin zuten. Elgoiba-rren, berriz, peñen igoera iru-dikatu zuten astelehenean.Ludotekatik Maalara eginzuten kalejira, eta gero, pre-goia irakurri eta txupinazoabota zuten. Gero, abesti batkantatu zuten eta buruhandiakatera zituzten plazara.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 21

Page 22: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

MERKATU TXIKIA22

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Gure Komunitateko etxe baterako uraren pasabidea za-

baldu eta ixten duen giltza hondatuta dago, eta ondorioz,

ura galtzen du. Giltz hori portalean dago, kutxa baten ba-

rruan. Jakin nahi nuke nori dagokion hori konpontzea.

Ur kontagailu partikularretik nabera doan eta elementu komu-

netatik pasatzen den hodia puskatzen bada, komunitateari dagokio

konpontzea.

Elementu komun izaera dute instalazioek eta ur-bidearen kana-

lizazioek, espazio pribatuan sartzen diren arte. Hodi eta kanalizazio

horizontalak, elementu pribatu izaera hartzen dute, beraz, etxebi-

zitzako perimetro pribatuan sartzen diren unean. Leku horretatik

aurrera, beraz, etxe-jabe bakoitzari dagokio mantenu lanak egitea,

eta ez komunitateari. Aldiz, hodia etxetik kanpora badago, gune

amankomunean, komunitatearen ardura izango da.

ONDORIOA: Berdin da uraren pasabidearen giltza non

kokatuta dagoen. Giltza bera hondatu bada, eta hau etxebi-

zitza pribatutik kanpora badago, komunitatearen ardura da

konpontzea. Jabearen ardura izango da soilik etxe pribatua-

ren barruan badago.

ROSA Mª PINTADO

LANA........................................EskaerakAdinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest nago. Ospitaleanere bai. Esperientzia eta erreferentziaonak ditut. ( 686 077 316 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest nago. Titulua eta es-perientzia ditut. ( 632 642 320 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. ( 632 642 320 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta etxeko lanakegiteko prest nago. ( 632 642 320 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Etxekolangile moduan ere bai. ( 631 667 099-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, ordukaedo etxeko langile moduan. Esperientziadaukat. ( 633 496 455 -----------------------------------------------------------------------------------------Umeak zaintzeko prest nago, goizez.Irailetik aurrera. Esperientzia daukat.( 727 701 716 -----------------------------------------------------------------------------------------

Arratsaldez, orduka, lan egingo nuke.Umeak eta adinekoak zaintzen eta gar-biketa lanetan esperientzia daukat.( 654 994 405 -----------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Esperientzia daukatumeak eta adinekoak zaintzen.( 655 366 775 -----------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Edozein lan egiteko prestnago. ( 631 656 447 -----------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Asteburuetan, orduka edogauetan ere lan egiteko prest nago.Etxean zein ospitalean. Esperientzia han-dia pertsona nagusiak eta umeak zain-tzen, baita etxeko garbiketa lanetan ere. ( 632 893 515 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prestnago. Esperientzia daukat eta erreferen-tzia onak. ( 643 323 088 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta nekazaritzalanak egiteko prest nago.( 612 235 371

EskaintzakPertsona bat behar da bi ume zain-tzeko.. Astelehenetik ostiralera 8:00eta-tik 9:00etara eta 16:30etik 17:40ra.( 653 745 992 -----------------------------------------------------------------------------------------Umeak zaindu eta etxeko lanak egitekopertsona bat behar dugu. Goizez,7:30etik 11:30era. ( 658 729 032

ETXEBIZITZAK...........................Etxea salgai Mendaron, Azpilgoeta ka-lean. 3 logela, komuna, sukaldea,egongela, despentsa eta ganbara.Eguzkitsua. Etxeak bi aldetara ematendu. ( 676 195 059

KINTOAK..................................1957koen kinto bazkaria Sigman, irai-laren 14an. 12:30ean batuko dira Ka-legoen plazan, gero luntxa etabazkaria. 50 euro ordaindu kontu hone-tan: ES62 2095 5036 5091 19120011 (Kutxabank). Kontzeptuan norbe-raren izen-abizena jarri behar da. -----------------------------------------------------------------------------------------

Club Deportivo Elgoibar, Discoteca Pe-louse eskubaloi proiektua hasi zutenekbazkaria egingo dute irailaren 14an. In-teresatuek deitu ondorengo telefonoe-tara: ( 669 658 191 (Vicente) /667537228 (Modesto).

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 22

Page 23: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

ZORIONAK 23

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Erretratu bakarreko agurra:4’50€ Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€ Hiru lagunetik

gorako taldeak:15€.

ELGOIBARKO IZARRAKOBAZKIDEENTZAKO PREZIOAK

Erretratu bakarreko agurra:3’50€ Argazki bikoitza: 6€.Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik

gorako taldeak: 12€.

Zorionak, bikote! Zoriontsu izan zai-teztela opa dizuegu. Gozatu zueneguna!. Muxu erraldoi bat familiakoenpartez.

Zorionak, Irati eta Maddi, uztailaren26an 16 eta 8 urte egingo dituzuelako!Patxo pila bat familiako guztion partez.

Zorionak, Ibai San Fermin egunean 3urte egin zenituelako, eta zorionak,Oihane, abuztuaren 10ean 6 urteegingo dituzulako. Muxuak bioi!

Zorionak, Unai astelehenean 3 urteegin zenituelako. Etxekoen, eta bereziki,anaia Gorkaren partez muxu handi bat.

Azkenean iritsi da eguna! Zorionak,Txepi eta Osiris! Seguru primeranpasatuko dugula. Muxu handi bat lagunguztion partez.

Zorionak, Asier eta Maialen! Osoondo pasa zuen ezkontza egunean. Fa-miliako guztion partez.

Gure zorionik beroena, bikote, zuenezkontza ospakizunean. Izan zoriontsu!Besarkada handi bat, lagunen partez.

Zorionak, Uxue eta Unai, bihar 7urte beteko dituzuelako. Muxuak fami-liako guztien partez.

Zorionak, Aratz eta osaba Iñigo,zuen 10 + 10 urtebetetzean. Muxuhandi bana Osorotar guztion partez.

Zorionak, Libe eta Paule, hilaren17an eta 23an 2 urtetxo beteko dituzue-lako. Patxo potolo bat etxekoen partez.

Z o r i o n a k ,Danel,hi laren16an zure urtebe-tetze eguna de-lako. Muxuakfamiliako guztionpartez.

Z o r i o n a k ,Laiene! Urte as-kuan txapela kas-kuan! Asko maitezaitugu, muxu po-tolo bat Haizea,Larraitz, Irantzueta Jabiren par-tez.

Z o r i o n a k ,Naiara, abuz-tuaren 17an 9urte egingo ditu-zulako. Milamuxu Jorgetarreneta Castrotarrenpartez.

1954an jaiotakoek kinto bazkaria egin zuten uztailaren 6an. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartu zutenguztiei.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 23

Page 24: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

AGENDA24

12 BARIXAKUA11:00 Ehunmilak ultratrail lasterketari ongietorria. Azkaraten.Antolatzailea: Elgoibarko Ehunmilak Taldea.20:00 Kontzertua: ‘Barixakuak Usuan’ egitasmoaren barruan,Joseba Irazoki. Giza Eskubideen parkean.

13 ZAPATUA11:00 'Kolore guztiak' festa. Mendaron, Herriko Enparantzan.Tailerrak, eskulanak, jolasak eta Marokoko janaria dastatzekoaukera egongo da.

19 BARIXAKUA22:30 Elgoibarko Nazioarteko XXXII. Folklore Jaialdia. TTahiti,Sri Lanka eta Euskal Herria (Haritz Euskal Dantzari taldea). Ma-alako parkean.20:00 Kontzertua: ‘Barixakuak Usuan’ egitasmoaren barruan,Mobydick. Giza Eskubideen parkean.

24 EGUAZTENA19:30 Mendaroko Santana jaien hasiera. Txupinazoa eta Ka-tasorginaren jaitsiera udaletxetik.

25 EGUENA10:30 Sigma Pilota Txapelketako finalak. Sigman. 19:00 Meditazioa eta hitzaldia, Jose Cruz Igartuarekin. Anto-latzailea: Isiltasunaren Eskola. Kultur Etxeko sotoan.

26 BARIXAKUA20:00 Kontzertua: ‘Barixakuak Usuan’ egitasmoaren barruan,Los Sara Fontan. Giza Eskubideen parkean.

11:00 Meza. Ondoren, salda eta txorizoa banatzea. Segidan, trikitilariak.

SARGOATEKO ERROMERIAUztailak 28, DOMEKA

2 BARIXAKUA19:00 Kanpai jotzea eta suziriak, jaien hasiera

iragartzeko. Ondoren, errosarioa eta meza. Auzoko hildakoen alde.20:00 Bakailao jana, bereziki auzoko aiton-amonei

eskainia. Musikaz girotua.23:00 Bolo saioak. 23:30 Erromeria, Mugi Panderoa taldearekin.

3 ZAPATUA16:30 Haurrentzako jolasak, soinu jotzaileek girotuta.Ondoren, zezentxoak eta pottokak. Jarraian, Niala magoaren ikuskizuna.Segidan, txokolate jana. 20:00 Emakumezkoen bolo txapelketa. 23:30 Erromeria, Gabenara taldearekin.1:00 Bolo txapelketa. * Maalatik Sallobenterako autobus zerbitzua egongo da,19:00etatik aurrera.

4 DOMEKA10:30 Jaieroko elizkizuna.Ondoren, salda eta txorizoa banatuko dituzte.

10 ZAPATUASan Lorentzo Eguna11:00 Meza nagusia. Aurreskua, musikari eta

bertsolariekin.Ondoren, salda eta txorizoa.

SALLOBENTE-ERMUARANGO JAIAK Abuztuak 2, 3, 4,10

Margolaria (Euskaraz)(Iñaki Agirreren oroimenez)

12 Barixakua, 22:30

El mejor verano de mi vida

13 Zapatua, 22:30

Ocean’s 820 Zapatua, 22:30

Thi Mai: Rumbo a Vietnam21 Domeka, 22:30

Bypass(Euskaraz)

25 Eguena, 22:30

Sherlock gnomes26 Barixakua, 22:30

Los increíbles27 Zapatua, 22:30

Jurassic world: El reino caído28 Domeka, 22:30

.....................

.....................

Aire libreko zinea (Maalan, Kalegoen plaza itxita dagoen bitartean)

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 24

Page 25: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

AGENDA 25

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK 09:00 - 22:00UZTAILA12 Barixakua *ORUESAGASTI / *ETXEBERRIA13 Zapatua *BARRENETXEA / *BARRENETXEA14 Domeka *BARRENETXEA / *BARRENETXEA15 Astelehena *IBAÑEZ / *GARITAONANDIA16 Martitzena *GARITAONANDIA / *GARITAONANDIA17 Eguaztena *ETXEBERRIA / *ETXEBERRIA 18 Eguena *FERNANDEZ / *ETXEBERRIA19 Barixakua *YUDEGO / *YUDEGO20 Zapatua *ORUESAGASTI / *ETXEBERRIA /*ORUESAGASTI21 Domeka *ORUESAGASTI / *ORUESAGASTI22 Astelehena *BARRENETXEA / *BARRENETXEA23 Martitzena *IBAÑEZ / *YUDEGO24 Eguaztena *GARITAONANDIA / *GARITAONANDIA25 Eguena *ETXEBERRIA / *ETXEBERRIA26 Barixakua *GARITAONANDIA / *GARITAONANDIA27 Zapatua *YUDEGO / *YUDEGO28 Domeka *YUDEGO / *YUDEGO29 Astelehena *FERNANDEZ / *BARRENETXEA30 Martitzena *BARRENETXEA / *BARRENETXEA31 Eguaztena *YUDEGO / *YUDEGOABUZTUA1 Eguena *YUDEGO / *YUDEGO2 Barixakua *BARRENETXEA / *BARRENETXEA3 Zapatua *FERNANDEZ / *YUDEGO / *FERNANDEZ4 Domeka *FERNANDEZ / *FERNANDEZ5 Astelehena *YUDEGO / *YUDEGO6 Martitzena *ORUESAGASTI / *GARITAONANDIA7 Eguaztena *BARRENETXEA / *BARRENETXEA8 Eguena *IBAÑEZ / *YUDEGO9 Barixakua *YUDEGO / *YUDEGO10 Zapatua *BARRENETXEA / *BARRENETXEA 11 Domeka *BARRENETXEA / *BARRENETXEA 12 Astelehena *FERNANDEZ / *YUDEGO13 Martitzena *YUDEGO / *YUDEGO14 Eguaztena *ORUESAGASTI / *BARRENETXEA15 Eguena *ORUESAGASTI / *ORUESAGASTI16 Barixakua *IBAÑEZ / *BARRENETXEA17 Zapatua *GARITAONANDIA / *GARITAONANDIA18 Domeka *GARITAONANDIA / *GARITAONANDIA19 Astelehena *ETXEBERRIA / *ETXEBERRIA20 Martitzena *FERNANDEZ / *GARITAONANDIA21 Eguaztena *GARITAONANDIA / *GARITAONANDIA22 Eguena *ORUESAGASTI / *ETXEBERRIA23 Barixakua *ETXEBERRIA / *ETXEBERRIA24 Zapatua *IBAÑEZ / *IBAÑEZ25 Domeka *IBAÑEZ / *IBAÑEZ26 Astelehena *GARITAONANDIA / *GARITAONANDIA27 Martitzena *ETXEBERRIA / *ETXEBERRIA28 Eguaztena *FERNANDEZ / *ETXEBERRIA29 Eguena *GARITAONANDIA / *GARITAONANDIA30 Barixakua *ORUESAGASTI / *GARITAONANDIA31 Zapatua *ETXEBERRIA / *ETXEBERRIA* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) - 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) - 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 - (Soraluze) - 943 751 384* Urte guztian, gauez: 22:00-09:00 La Fuente - Sostoa kalea, 10 (Eibar) 943 254 410

GUARDIAK:Egunez (*): 09:00-20:00Iluntzean (*): 20:00-22:00 Larunbatak (*): 9:00-14:0011:00 Meza. Santumotzeko zelaian.

Gero, salda eta txorizoa banatuko dituzte San Pedro jatetxeak eta Armueta harategiak.

Segidan, Imanol Goikoetxe eta Jopn Gisasola ZelaiV.aren harrijasotze erakustaldia.

14:30 Bertso bazkaria. San Pedro jatetxean (30 euro).Izen-ematea: 943 740 010.

Egun guztian zehar, Astiazaran Segundo eta Jon Andonegi soinujoleek eta Angel Mari Peñagarikano etaAitor Mendiluze bertsolarien jarduna.

SANTUMOTZ EGUNAAbuztuak 4

15 EGUENASan Roke bezpera17:00 Kanpai jotzea eta suziriak. 18:30 Errosario santua. Auzoko ermitan. 22:00 Bolo jaurtiketa. * Bazkariak eta afariak emango dituzte karpan eta elkartean.

16 BARIXAKUASan Roke Eguna10:00 Suziriak.11:00 Meza nagusia eta Haritz dantza taldearen

erakustaldia. Auzoko ermitan.Ondoren, orga jasotze txapelketa,

ez profesionalentzat. 18:00 Zaldi dema erakustaldia Markinako Agarre eta

Azkoitiko Txibiterren artean. Segidan, Zezentxoak eta pottokak. 22:30 Erromeria, Mirari eta Aintzanerekin.00:00 Bolo txapelketa.

17 ZAPATUASan Roke Txiki Eguna10:00 Suziriak. 11:00 Meza. Auzoko hildakoen alde.13:00 Txapel jaurtiketa.14:00 Bazkaria, Baltzola eta Andonegi trikitilariek

girotuta.18:30 Haurrentzako jolasak.Ondoren, txokolate jana.Segidan, Zezentxo eta pottokak.22:30 Erromeria. Baltzola eta Andonegi.01:00 Errifaren zozketa.

AZKUEKO JAIAKAbuztuak 15, 16,17

.....................

.....................

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 25

Page 26: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

GARAI BATEAN26

1976

Aste honetako erretratu zaharra Mari Tere Iriondok lagatakoa da. 1976ko udazkenean ateratakoa da, urrian seguruenik, Ga-ragartzako plazan. Zahartzaroari omenaldia egin zioten egun honetan, Kutxak antolatuta, eta hainbat herritarrek hartu zutenparte ospakizunean. Gaur egun ere ospatzen da oraindik egun hau, Santana jaietan, eta aurten ere halaxe egingo dute.

Gogora ditzagun zein diren argazkian ageri diren mendaroarrak. Ezkerretik eskumara: Juana Oiarzabal, Petra Arrillaga, PatxikaOiarzabal, Kristina Kortaberria, Isabel Ansola, Maria Loiola eta Inazio Elorza.

1125 alea:Maquetación 1 11/07/19 13:09 Página 26

Page 27: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

I. URTEURRENA

Anastasio Cearsolo Aguirre

2018ko uztailaren 11n hil zen, 74 urte zituela. Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, uztailaren 13an, 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Maria Pilar Juaristi Larrañaga2019ko uztailaren 8an hil zen, 71 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

III. URTEURRENA

Ricardo Garate Zubiaurre2016ko uztailaren 18an hil zen, 57 urte zituela.

Haren oroimenez III. urteurreneko meza izango da, ostegunean, uztailaren 18an, 19:00etan

Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Zure oroimena beti izango da gure bihotzetan.Etxekoak

1125 azala:Maquetación 1 11/07/19 13:12 Página 3

Page 28: Ana Aizpiri - barren.eus - barren.eus...2019/07/12  · ako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko uni-bertsitateak, beste hainbat eragileren babesarekin, antolatzen

1125 azala:Maquetación 1 11/07/19 13:12 Página 4