Lorearen nahigabea izugarria zen. - Nafarroa Oinez148x148mm_Atxitamutxita_ipuina.indd Created Date...

4
Testua: Castillo Suarez

Transcript of Lorearen nahigabea izugarria zen. - Nafarroa Oinez148x148mm_Atxitamutxita_ipuina.indd Created Date...

Page 1: Lorearen nahigabea izugarria zen. - Nafarroa Oinez148x148mm_Atxitamutxita_ipuina.indd Created Date 4/18/2018 12:18:16 AM ...

Testua: Castillo Suarez

Page 2: Lorearen nahigabea izugarria zen. - Nafarroa Oinez148x148mm_Atxitamutxita_ipuina.indd Created Date 4/18/2018 12:18:16 AM ...

2 3

Animaliek eta landareek hiz- ketan egiten zuten garaian, bazen atxitamutxita bat lore

bati atxikita bizi zena. Ez zen inoiz lorearengandik urruntzen.

Egunak joan eta gauak etortzen ziren bata bestearen atzetik, baina atxitamutxitak ez zuen inoiz hegan egiten. Inork ez zekien zein kolore-takoak ziren bere hegalak. Inork ez zekien hegal egiten zekien ere.

Lorearen nahigabea izugarria zen. Beldur zen uda bukatu eta, zimeldu-takoan, atxitamutxitak ezbeharren bat izanen ote zuen. Ez zuen atxita-mutxita bakarrik utzi nahi.

Lagun berriak egin behar zituen atxitamutxitak, baina horretarako lo-rearengandik urrundu behar zuen ezinbestean. Atxitamutxitak, ordea, ez zuen ausardiarik horretarako. Ika-ratuta bizi zen.

Page 3: Lorearen nahigabea izugarria zen. - Nafarroa Oinez148x148mm_Atxitamutxita_ipuina.indd Created Date 4/18/2018 12:18:16 AM ...

2 3

Arratsalde eguzkitsu batean, in-guma bat gerturatu zitzaion euska-raren festara gonbidatzeko, baina atxitamutxitak ezetz esan zion, ez zuela joan nahi, baina ez zuen esan zergatik. Triste sumatzen zitzaion.

Goiz euritsu batean, pinpilipauxa bat hurbildu zitzaion eta proposatu zion zuhaitz hostotsu batera joatea aterpe hartu eta uretatik babesteko. Atxitamutxitak hegalak pixka bat astindu zituen hegan hasteko, baina azkenean ez zen ausartu lorearen-gandik urruntzen.

Bustita eta hotzez zegoen atxita-mutxita, eta negarrez hasi zen. Txi-meleta bat gerturatu zitzaion eta malkoak sikatu zizkion. Konturatu zen atxitamutxitaren begirada lau-sotuta zegoela, eta ez zuen gehiago behar izan jakiteko zein zen atxita-mutxitaren arazoa.

Atxitamutxitak betaurrekoak be-har zituen, ez besterik. Hegan egi-teko gertura zein urrutira. Betaurre-koak jarri eta Altsasura abiatu zen, euskararen festara. Han lagun be-rriak egin zituen.

Page 4: Lorearen nahigabea izugarria zen. - Nafarroa Oinez148x148mm_Atxitamutxita_ipuina.indd Created Date 4/18/2018 12:18:16 AM ...

Nafarroa Oinezʼ18

www.nafarroaoinez.eus