LANDAREEN NUTRIZIOA
description
Transcript of LANDAREEN NUTRIZIOA
![Page 1: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/1.jpg)
LANDAREEN NUTRIZIOA
1. MANTENUGAIAK HARTZEA
2. IZERDI LANDUGABEAREN GARRAIOA
3. FOTOSINTESIA
4. IZERDI LANDUAREN GARRAIOA
5. IRAIZKETA
![Page 2: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/2.jpg)
LANDAREEN NUTRIZIOA
![Page 3: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/3.jpg)
1. MANTENUGAIAK HARTZEA: URA ETA GATZ MINERALAK XURGATZEA
• BRIOFITOAK: (talofitoak)– Gorputzaren azalaren bidez difusioz hartzen dituzte gatz
minerala, ura eta oxigenoa.
• KORMOFITOAK:– Sustraietako ile xurgatzaileen bidez hartzen dituzte ura eta gatz
mineralak.• Ura: osmosiz (energia kontsumorik gabe)• Gatz mineralak: Uretan disolbaturik ioi moduan xurgatzen dira
garraio aktiboz (mintzeko zelulen bidez eta energia kontsumituz). NO3
-, K+, Ca++,H2PO4 -, Mg++, SO4
2-...
– Sustraietan xurgatutako urak eta gatz mineralek disoluzio bat osatzen dute: IZERDI LANDUGABEA. Hau sustraien zeluletatik xilemako zurezko hodietara igarotzen da eta zurtoinetik igo eta gero hostoetara heltzen da.
![Page 4: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/4.jpg)
1. MANTENUGAIAK HARTZEA: URA ETA GATZ MINERALAK XURGATZEA
• Sustraietatik hostoetarako noranzkoa du– Epidermiseko ile xurgatzaileetatik bi
bide jarrai dezakete:• Sustraiko zelula zeharkatzen
plasmodesmoen bidez (A, bide sinplastikoa)
• Sustraiko zelulen artetik igaroz. Endodermisera heltzean, bertako zelulek duten ezko geruza batek urari bidea gelditu eta ura zeluletatik igaro ararazten du (B, bide apoplastikoa). Behin Caspary-ren banda zeharkatuta, ioiek bide sinplastikoa eta urak apoplastikoa jarraitu ohi du.
![Page 5: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/5.jpg)
2. IZERDI LANDUGABEAREN GARRAIOA• Xileman gora ematen da:
– Zelula hilez osatua– Zitoplasmarik gabekoak– Nukleorik gabekoak– Paretak lignifikaturik– Zeharkako trenkadarik gabekoak
• Higidura grabitatearen kontrakoa da, eta ondoko fenomenoek laguntzen dute izerdi landugabearen garraioa:
– Sustraien presioa: sustrai bat moztu eta ura eta merkurioa duen hodi bati lotuz gero, denbora tarte bat utzita, sustraiak zurgatutako urak merkurioz osatutako zutabea goruntz bultzatzen du.
ZUREZKO HODIAK
![Page 6: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/6.jpg)
2. IZERDI LANDUGABEAREN GARRAIOA
– Transpirazioa:
Ur molekulak buztinezko hodiaren poroetatik lurruntzen diren heinean, galtzen den ura beheko urak ordezten du hori. Ura trakzioz igotzen da beirazko hodian gora eta zutabe jarraitua osatzen du; merkurioa ere igo egiten da urak utzitako tokia hartzeko. Lan areetan hostoetako transpirazioak antzeko efektua du.
![Page 7: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/7.jpg)
2. IZERDI LANDUGABEAREN GARRAIOA
– Ur molekulen kohesio indarra : Uraren hidrogeno-zubien ondorioz urak erakusten duen kohesioari esker izerdi landugabeak zutabe jarraia osatzen du
– Kapilaritatea: Likidoek diametro txikiko hodietatik igotzeko fenomeari dagokio, kasu honetan likidoa izerdi landugabea da eta hodia xilemaren zurezko hodia.
![Page 8: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/8.jpg)
3. FOTOSINTESIA• Hostoetako parenkima klorofilikoan ematen da
• Izerdi landugabearekin batera atmosferako CO2-a behar da eta prozesuaren ondorioz O2 eta H2O askatzen dute landareek atmosferara.
• Gas-trukea nagusiki ESTOMEN bidez ematen da.• Potasio ioiak eta ura zelula hertsaileetan sartzeak bere
hanpadura eragiten du eta ondorioz estomaren ostioloa handitzea, estoma irekiz eta alderantziz.
![Page 9: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/9.jpg)
3. FOTOSINTESIA• H2O, CO2, gatz minerala eta eguzkiko argiari
esker materia organiko sinplea sintetizatzean datza.
• Bi fase ditu:– Fase argitsua: Argiaren energia uraren fotolisia
egiteko erabiltzen da eta bertatik askatutako H+ ioiak koentzimak erreduzitzeko erabiltzen dira :
H20 4H+ + e-+ O2
NADP NADPH2
Energiaren beste zati bat klorofilak askatzen du eta energia garraiatzaileak, hots
ATP-ak eratzeko erabiltzen dira.
Eguzkiko argia
![Page 10: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/10.jpg)
3. FOTOSINTESIA• Fase iluna:ez du argiaren beharrik. Honetan,
fase argitsuan sortutako NADPH eta ATP erabiliz, CO2-a gluzido bakuna bilakatu arte erreduzitzen da (C3H6O3). Hortik, beste konposatu organiko batzuk sintetizatzen dira: monosakaridoak, glizerina, gantz azidoak eta aminoazidoak. Urak eta konposatu organiko hauek osaturiko disoluzioari IZERDI LANDUA deritzo.
ATP NADPH
CO2 C3H6O3 +gatz mineralak
MONOSAKARIDOAK GLIZERINA GANTZ AZIDOAK AMINOAZIDOAK
![Page 11: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/11.jpg)
4. IZERDI LANDUA GARRAIATZEA
• Hostoetatik fotosintesia egiten ez den gainontzeko guneetara eta erreserba guneetara garraiatzen da.
• Zelula laguntzaileetatik floemara garraio aktiboz igarotzen da
• Floema osatzen dituzten bahe-hodien bidez garraiatzen da.
![Page 12: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/12.jpg)
4. IZERDI LANDUA GARRAIATZEA
PRESIO-FLUXU BIDEZKO GARRAIOAREN HIPOTESIA:
• Ura ondoz-ondo dauden zurezko hodietatik bahe-hodietara pasatzen da osmosiz
• Horrek floemaren presio hidrostatikoaren igotzea eragiten du.
• Ondorioz floemaren barruko solutuak higitzen dira kontsumo/biltegi guneetara.
![Page 13: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/13.jpg)
5.IRAIZKETA
• Metabolismo zelularraren ondorioz sortzen diren hondakin produktuak kanporatzeko prozesuari dagokio
• Landareek ez dute iraizketa aparaturik sortzen dituzten konposatu nitrogenatuak osagai berriak sortzeko erabiltzen dituztelako eta O2, CO2 eta H2O estomen bidez kanporatzen dituztelako.
![Page 14: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/14.jpg)
5.IRAIZKETA
• JARIAKETA: landareek sortu eta hondakin substantziatzat har daitezken hainbat gai erabilgarriak izaten dira oraindik landareentzat. Substantzia horiek jariaketa ehunetan sintetizatzen eta metatzen dira– Nektarra: polinizazioan intsektuak erakartzeko– Substantzia aromatikoak/erresumingarriak, zelula
epidermikoetan– Zitrikoen esentziak eta koniferoen erretxina
(intsektu eta onddoetatik babesteko), barrunbe jariatzaileetan
– Latexa (intsektu eta onddoetatik babesteko), industriak eta medikuntzak erabiltzen da.
![Page 15: LANDAREEN NUTRIZIOA](https://reader033.fdocuments.ec/reader033/viewer/2022061403/568152db550346895dc0f745/html5/thumbnails/15.jpg)
ETA LANDARE HARAGIJALEAK ZER?
• Autotrofoak ala heterotrofoak dira?
• Zein ingurutan bizi dira?
• Zer lortzen dute intsektuetatik?
• Adibideak