8 - 9 Animalien nutrizioa

38
ANIMALIEN NUTRIZIOA 8. eta 9. gaiak

Transcript of 8 - 9 Animalien nutrizioa

Page 1: 8 - 9 Animalien nutrizioa

ANIMALIEN NUTRIZIOA8. eta 9. gaiak

Page 2: 8 - 9 Animalien nutrizioa

ANIMALIEN NUTRIZIOANutrizio prozesua:

• Irenstea: janariak eta oxigenoa kanpo ingurunetik barnekora pasatzea

• Digestioa: Tratamendu mekaniko eta kimikoen bidez janariak molekula sinpleago bilakatzea

• Zirkulazioa: xurgaturiko elikagaiak eta oxigenoa organismoaren zelula guztietara garraitzea

• Iraizpena: metabolismoaren ondorioz sorturiko hondakinak kanporatzea, arnasketa zelularrean sortzen den karbono dioxidoa barne

Page 3: 8 - 9 Animalien nutrizioa

ORNODUNEN DIGESTIO-PROZESUA

• Digestio aparatuaren atalak:

Page 4: 8 - 9 Animalien nutrizioa

• Digestioan egiten diren prozesuak

• Tratamendu mekanikoa: elikagaiak mekanikoki txikiagotzean datza, beren egitura kimikoa aldatu gabe

• Tratamendu kimikoa: makromolekulen hidrolisia egiten da, digestio-horma zeharkatu ahal izango dutenak. Hainbat guruinek askaturiko urinen bidez egiten da hori.

Page 5: 8 - 9 Animalien nutrizioa

Digestio-hodiaren atalak eta digestioa

AHOA

• Bertan hasten da digestioa, bai mekanikoa zein kimikoa.

Hortzak• Janaria txikitzen dute mekanikoki. Elikadura motaren

araberakoa da. Hegaztiek adibidez ez dute hortzik. Haragijaleek, belarjaleek ez bezala, letaginak dituzte.

Page 6: 8 - 9 Animalien nutrizioa

Listu-guruinak

• Ahoaren inguruan kokatzen dira. Listua jariatzen dute, urez, zenbait entzimez (almidoia hidrolizatzen duen amilasa adibidez) eta subtantzia lubrifikatzailez osatua dagoena. Horrela elikadura-boloa osatzen da.

Mihia

Zatiketa mekanikoa eta irenstea ahalbidetzen ditu

Page 7: 8 - 9 Animalien nutrizioa

ESOFAGOA

• Ahoa eta urdailaren arteko hodia da. Uzkurtze peristaltikoei esker darama elikadura-boloa urdailera.

• Hegaztiek papoa dute

PAPOA

Page 8: 8 - 9 Animalien nutrizioa

URDAILA• Esofagoa eta hestearen arteko organoa da. Muskuluz

inguratua dago, tratamendu mekanikoa jarraituz. • Tratamendu kimikoa urin gastrikoen bidez egiten da. Kripta

izeneko tolestura ugari ditu. Beren beheko aldean urin gastrikoak jariatzen dituzten guruin gastrikoak daude.

• Urdailaren irteeran piloro izeneko hestugunea dago

Page 9: 8 - 9 Animalien nutrizioa

• Jariatze gastrikoek janaria kimo izeneko substantzia erdi likido bihurtzen dute.

• Urin gastrikoek honako osagaiak askatzen dituzte besteak beste:

• Pepsina: proteinak aminoazidotan zatitzen dituena.

• Azido klorhidrikoa: entzimen aktibitatea mantentzeko pH egokia mantentzen du eta bakterioak hil.

• Jana irenstean burmuinak urin hauek jariatzeko agindua ematen du. Elikadura-boloa urdailera iristean hormona bat askatzen da, HCl jariatzeko aginduz.

Page 10: 8 - 9 Animalien nutrizioa

HESTE MEHARRA• Hiru atal ditu: duodenoa, jejunoa eta ileona

• Belarjaleek oso luzea dute eta haragijaleek motza

Page 11: 8 - 9 Animalien nutrizioa

• Funtzioa: digestio kimikoarekin jarraitzea eta elikagaiak xurgatzea

• Pankreak, gibelak eta heste-guruinek, hainbat urin isurtzen dituzte duodenora eta horiek elikagaiak substantzia bakunago bihurtzeaz arduratzen dira

• Horrela, kimoa kilo bihurtzen da

• Kiloaren konposizioa: ura, gatz mineralak, monosakaridoak, aminoazidoak…

Page 12: 8 - 9 Animalien nutrizioa

• Hesteari erantsitako guruinak:

• Heste guruinak: • Zer isurtzen du: heste urinak• Zertarako: hestea babesten duten mukia osatzeko

• Gibela:• Zer isurtzen du: behazuna (behazun-besikulan gordetzen da)• Zertarako: gantzak emultsionatu (tanta txikitan barreiatu)

• Pankrea:• Zer isurtzen du: hormonak eta pankrea-urina• Zertarako: pankrea urinak honako osagaiak ditu:• Amilasa: almidoia hidrolizatu• Lipasa: lipidoak gantz azido eta glizerinatan banatu• Tripsina: proteinak aminoazidotan banatu

Page 13: 8 - 9 Animalien nutrizioa

HESTE LODIA•Hiru zati ditu: heste itsua, kolona eta ondestea

• Heste itsua: heste lodiaren hasiera. Apendizea du puntan. Ez du funtziorik haragijaleetan, belarjaleen eboluzio-oroitzapena da.

• Anfibioek, narrastiek eta hegaztiek zulo bakarra dute: kloaka. Bertatik egiten dute ugalketa, gorotzen jariapena eta iraizpena

• Funtzioak: • Ura eta ioiak xurgatu• Gorotzak kanporatu

Page 14: 8 - 9 Animalien nutrizioa

ELIKAGAIEN XURGAPENA

• Digestioko elikagaiak zirkulazio-aparatura pasatzeko prozesua

• Xurgapen azala handiagotzeko tolestura ugari daude. Heste-biloak batetik eta bertan dauden zelulek dituzten mikrobiloak

• Nola gertatzen da?

• Heste meharrean: garraio aktiboz pasatzen dira substantzia gehienak. Gantz azidoak eta glizerina emultsionaturik daude eta difusioz pasatzen dira

• Heste lodian: ura eta ioiak pasatzeaz gain, bakterio sinbionteek bitaminak (K eta B12) sintetizatzen dituzte janaria deskonposatuz. Horiek ere pasatzen dira zirkulazio-aparatura. Metanoa ere askatzen da almidoiaren hidrolisiaren ondorioz.

Page 15: 8 - 9 Animalien nutrizioa

GASEN TRUKEA

• ARNASKETA ZELULARRA: zelulek O2 erabiliz molekula organikoak oxidatzen dituzte, CO2 askatuz eta energia lortuz. Mitokondrioetan gertatzen da.

• KANPO ARNASKETA: gasak kanpo ingurunetik barne ingurunera pasatzean datza. Arnas azalak behar dira horretarako.

Page 16: 8 - 9 Animalien nutrizioa

GAS TRUKERAKO AZALEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

• Meheak izan behar dute

• Heze egon behar dute, gasak disoluzioan daudela pasatzen baitira

• Kapilarrak izan behar dituzte inguruan, gasak odolera pasa ahal izateko

Page 17: 8 - 9 Animalien nutrizioa

ARNAS SISTEMAKDIFUSIO SINPLEA• Gasak zuzenean sartzen dira organismoaren zeluletan difusioz

LARRUAZALEKO ARNASKETA• Gasak difusio sinplez sartzen dira organismoan azalean zehar• Azala hezea egon behar da• Organismo barruko kapilarrek banatzen dituzte gasak

gainerako zeluletara

Page 18: 8 - 9 Animalien nutrizioa

TRAKEA-ARNASKETA• Lurreko artropodoetan (intsektuak, armiarmak…)• Airez betetzen diren barrunbe batzuk dituzte: trakeak• Espirakuluek gasen sarrera irteera erregulatzen dute, irekiz eta

itxiz. Gainera organismo barruko uraren lurruntzea ekidin dezakete ixtean.

• Gasak difusio simplez pasatzen dira ehunetara• Abdomeneko muskuluen mugimenduak mugitzen du airea

trakeen barrura

Page 19: 8 - 9 Animalien nutrizioa

ARNASKETA BRANKIALA• Zakatz edo brankia izeneko egituren bidez egiten da arnasketa• Odol baso ugari dituzte, uretan oso oxigeno gutxi baitago

Zakatzak• Kanporantz dauden tolesgune adarkatuak izaten dira• Krustazeo askok eta intsektuen eta anfibioen larbek dituzte• Mugimendua etengabea izan behar da oxigenoa berriztatzeko

Page 20: 8 - 9 Animalien nutrizioa

Brankiak• Organismoen barruan daude• Zakatz operkularrak dira ohikoenak. Harizpi fin-finez daude

osatuak, horrela ura eta odol basoen arteko kontaktua handia izateko. Operkulu izenek plaka batek estaltzen ditu zakatzak. • Ura ahotik sartzen da. Operkulua itxia dago. Gas trukea gertatzen

da.• Operkulua ireki eta ura irten egiten da.

Page 21: 8 - 9 Animalien nutrizioa

BIRIKA-ARNASKETA• Anfibioek, narrastiek, hegaztiek eta ugaztunek darabilte• Biriken atalak:• Sudur-hobiak: pituitarioak

inguratzen du. Honek airea,berotu, hezetu eta garbitu egiten du.

• Faringea: epiglotisak airearenigarobidea erregulatzen du

• Laringea: ahots-kordak bertan daude

• Trakea: zilioak eta muki-guruinak daude. Mukiek hauts partikulak harrapatzen dituzte

• Bronkioak: biriketan sartzen dira. Bronkioloetan banatzen dira lehenik eta albeoloetan ondoren

• Albeoloak: odol kapilar ugariz estaliriko barrunbeak

Page 22: 8 - 9 Animalien nutrizioa

• Biriken aireztapena egiteko bi modu daude:

• Anfibioetan: ahoaren mugimendu bertikalek betetzen eta usten dituzte birikak

• Narrasti, hegazti eta ugaztunetan: biriken inguruan dauden muskuluen mugimenduei esker betetzen eta usten dira birikak

• ARNASGORA: toraxeko giharrak eta diafragma uzkurtu egiten dira, toraxaren bolumena handitu, presioa txikitu eta airea sartu egiten da biriketan

• ARNESBEHERA: toraxeko giharrak eta diafragma erlaxatu egiten dira, toraxaren bolumena txikitu, presioa handitu eta airea irten egiten da biriketatik

Page 23: 8 - 9 Animalien nutrizioa

• Hegaztien birikak:

• Ez dute albeolorik, airea parabronkioetatik pasaz igarotzen da odolera

• Aire-zaku izeneko barrunbeak baitituzte. Bi funtzio dituzte:

• Muskuluetan eta larruzalean sartzen dira, hegaztiaren dentsitatea txikituz eta horrela hegan egitea erraztuz

• Airea gordetzen dute, horrela oxigenoa airea hartzean zein botatzean pasatzen da odolera. Honi esker lortzen dute hegan egiteko behar duten oxigeno eskari handia betetzea

Page 24: 8 - 9 Animalien nutrizioa

GASEN TRUKEA ETA GARRAIOA

• Gasen trukea difusioz gertatzen da.

• Gasen garraioa:

• O2 kapilarretatik zeluletara: hemoglobina izeneko hormonak darama

• CO2 zeluletatik kapilarretara: ioi bikarbonato moduan (gehiena), hemoglobinak eta odol-plasman disolbatua

Page 25: 8 - 9 Animalien nutrizioa

LIKIDO ZIRKULATZAILEAK

• Hidrolinfa: itsas-izarretan adibidez. Itsasoko uraren atzeko konposizioa. Ez du gasak eramateko molekularik

• Hemolinfa: Moluskuek eta artropodoek. Arnas pigmentua hemozianina

• Odola: Ornodunetan eta anelidoetan. Ornodunetan hemoglobinak daramatza gasak eta anelidoetan

hemoeritrinak• Linfa: ornodunetan bakarrik. Odolaren

antzekoa, baina ez dauka globulu gorririk eta plaketarik

Page 26: 8 - 9 Animalien nutrizioa

BASOAK• Odol-basoak:

• Kapilarrak: diametro txikia dute. Zelula geruza bakarrak inguratzen du. Odola eta ehunen arteko gas eta elikagaien trukea gertatzen da bertan.

• Arteriak: odola bihotzetik ehunetara daramate. Horma gogorrak eta elastikoak, odola presio handian irteten delako bihotzetik. Diametroa txikitu ahala arterioletan banatzen dira eta hauek kapilarretan.

• Zainak: odola berriro bihotzera daramate. Hormak meheagoak, zurrunagoak eta diametro handiagokoak dira arterietan baino. Kapilarretatik benuletara doa lehenik odola eta handik zainetara.

Page 27: 8 - 9 Animalien nutrizioa

• Baso linfatikoak: oso iragazkorrak dira. Tartean guruin-linfatikoak dituzte. Bertan heltzea amaitzen dute linfozitoek

Page 28: 8 - 9 Animalien nutrizioa

ZIRKULAZIO-SISTEMAK

• Irekiak: odolak zelulak zuzenean bustitzen ditu. Baliteke batzuetan basoak egotea

• Itxiak: odola hodien (basoak) barrutik doa. Ez dago kontaktu zuzenik zelulekin. Kontaktu hori

pareta oso meheak dituzten kapilarretan gertatzen da. Odol plasmak eta linfozitoek soilik zeharkatu dezakete odol basoen pareta

Page 29: 8 - 9 Animalien nutrizioa

• Zirkulazio-sistema itxi motak:

• Zirkulazio-sistema bakuna: • Zirkuitu bakarra• Hezurdun arrainetan adibidez• Oxigeno gabeko odola bihotzetik brankietara doa,

brankietan oxigenatu eta gorputzeko zelula guztietara doa. Gorputzeko zeluletan arnasketa zelularra burutu eta CO2-dun odola berriro

bihotzera itzultzen da.

Page 30: 8 - 9 Animalien nutrizioa

• Zirkulazio-sistema bikoitza:

• Bi zirkuitu daude:

• Zirkuitu txikia edo biriketakoa: odola bihotzetik biriketara eta biriketatik bihotzera doa• Zirukitu handia edo sistemikoa: odola bihotzetik gorputz guztira doa eta berriro bihotzera dator

• Bi zirkuituak banatuta egon edo ez, bi mota daude: ez-osoa eta osoa

Page 31: 8 - 9 Animalien nutrizioa

ZIRKUITU BIKOITZ EZ-OSOA

• Anfibio eta narrastietan• Oxigenodun odola eta oxigeno gabea nahastu egiten dira bihotzean.• Bi aurikula daude, baina bentrikulu bat.• Bentrikuluan elkartzen dira oxigenodun odola eta oxigeno gabea, baina ez dira guztiz nahasten

EZ-OSOA

Page 32: 8 - 9 Animalien nutrizioa

ZIRKUITU-BIKOITZ OSOA

• Krokodilo, hegazti eta ugaztunetan• Bihotzak bi aurikula eta bi bentrikulu ditu• Horrela, oxigenodun odola eta oxigeno gabea ez dira nahasten

OSOA

Page 33: 8 - 9 Animalien nutrizioa

BIHOTZAREN ATALAK

Page 34: 8 - 9 Animalien nutrizioa

BIHOTZ TAUPADAK• Bi mugimendu mota egiten ditu bihotzak:

• Sistolea: uzkurtu egiten da

• Diastolea: dilatatu egiten da

BIHOTZ ZIKLOA

• Bihotz-zikloak hiru etapa ditu:

• Aurikula-sistolea:0,1 s

• Bentrikulu-sistolea:0,3 s

• Diastole orokorra:0,4 s

Page 35: 8 - 9 Animalien nutrizioa

IRAITZ APARATUAKHONDAKIN MOTAK

• Nitrogenorik gabeak:

• Karbono dioxidoa: biriketatik

• Ura eta gatz mineralak: iraitz-aparatutik (gernua) eta izerdi bidez

• Nitrogenodunak: animalia bakoitzak konposatu ezberdinen bidez askatzen du nitrogenoa

• Amoniako moduan: amoniakoa oso toxikoa da eta uretan ondo disolbatuta kanporatu behar dute. Arrainak.

• Azido uriko moduan: ez da oso toxikoa. Kristal eran pilatzen da. Hegaztiek horrela egiten dute, hegan egiteko ez zaielako ura pilatzea komeni.

• Urea moduan: toxikoa da baina ez amoniakoa adina. Ura behar da diluitzeko. Ugaztunak.

Page 36: 8 - 9 Animalien nutrizioa

ORNODUNEN IRAITZ-ORGANOAK• Iraitz-organo nagusia giltzurruna da ornodunetan

Page 37: 8 - 9 Animalien nutrizioa

• Giltzurruna nefronez osatua dago

• Bertan osatzen da gernua. Hiru etapa bereizten dira:

• Iragaztea: kapilarreko odolaBowmanen glomerulutik kapsularairagazten da.

• Berriro xurgatzea: erabilgarriak dirensubstantziak odolera itzultzen dira.

• Jariatzea: substantzia batzuk, potasioeta hidrogeno ioiak adibidez, odoletikhodi distalera pasatzen dira.

• Nefronak xurgatzen duen uraren arabera, gernua kontzentratuagoa edodiluituagoa egongo da.

NEFRONA

Page 38: 8 - 9 Animalien nutrizioa

BESTE IRAITZ-ORGANO BATZUK

• Izerdi-guruinak: hondakinak askatzeaz gain gorputzaren tenperatura ere erregulatzen du

• Gibela: giltzurrunak kanporatu ezin dituen substantzia batzuk kanporatzen ditu