Nutrizioa i

15
NUTRIZIO-FUNTZIOA I

Transcript of Nutrizioa i

Page 1: Nutrizioa i

NUTRIZIO-FUNTZIOA I

Page 2: Nutrizioa i

-Gure gorputzak inoiz ez du atseden hartzen.

-Energia eta eraikuntza-materialak behar ditu.

-Nutrizio-funtzioa prozesu bat da. Prozesu horretan gorputzak bizitzeko behar dituen eraikuntza-materialak eta energia lortzen ditu.

Page 3: Nutrizioa i

NOLA GERTATZEN DA NUTRIZIOA?

Oso prozesu luzea da.

-Elikagaiak hartzea lehenengo pausua da.-Elikagaiak mantenugai deitzen diren substantziaz osatuta daude. Beraz, oso inportantea da mantenugaiak lortzea.-Mantenugaietatik energia lortzen da; horretarako erreakzio kimiko bat gertatzen da gure zeluletan, eta oxigenoa beharrezkoa da. Orduan, oxigenoa lortu behar dugu.-Gero, bai oxigenoa bai mantenugaiak gorputzean zehar banatu behar dira.-Amaitzeko, nutrizio-prozesuan hondakin-substantziak sortzen dira eta gure gorputzak ondo funtzionatzeko hondakin hauek kanporatu behar ditu.

ZER BEHAR DA NUTRIZIOA EGITEKO?

Page 4: Nutrizioa i

PROZESUAK ETA APARATUAK

LAU PROZESU DAUDE: lau aparatu koordinatuta funtzionatu behar dute.

-DIGESTIO- PROZESUA: mantenugaiak lortzeko. Digestio aparatuan gertatzen da.

-ARNASKETA: oxigenoa lortzeko. Arnas aparatuan gertatzen da.

Page 5: Nutrizioa i

-IRAIZKETA: hondakin -substantziak kanporatzeko. Iraitz-aparatuan gertatzen da.

-ZIRKULAZIOA: mantenugaiak eta oxigenoa garraiatzeko. Zirkulazio-aparatuan gertatzen da.

NUTRIZIOA

Page 6: Nutrizioa i

Jaten ditugun produktuak elikagaiak deitzen dira. Animalia-jatorrikoak edo landare-jatorrikoak izan daitezke.

Elikagai bakoitzak mantenugai jakin batzuk eta elikagai-hondarrak ( erabiltzen ez ditugun substantziak) ditu.

Page 7: Nutrizioa i

MANTENUGAIAK

Mantenugaiak talde hauetan sailka ditzakegu:

-KARBOHIDRATOAK

-GANTZAK EDO LIPIDOAK

-PROTEINAK

-URA

-BITAMINAK ETA GATZ MINERALAK

Page 8: Nutrizioa i

KARBOHIDRATOAK EDO GLUZIDOAK

PROTEINAK

GANTZAK EDO LIPIDOAK

Energia ematen digute. Patatetan, lekaleetan eta zerealetan daude.

Energia ematen digute. Haragian, gurinean, olioan daude

Beharrezkoak dira hazteko eta gure gorputza konpontzeko. Haragietan, arrainetan, arrautzetan eta lekaleetan daude.

Page 9: Nutrizioa i

URA

Edarietatik eta elikagaietatik lortzen dugu ura.

BITAMINAK ETA GATZ MINERALAK

Beharrezkoak dira osasuntsu egoteko. Fruituetan, barazkietan, haraginetan eta arrainetan daude.

Page 10: Nutrizioa i

ZUNTZA

Elikagaia batzuk zuntza ere badute: fruituek eta barazkiek, adibidez.

Beharrezkoa da digestio-aparatuak ondo funtzionatzeko.

NUTRIZIOA 1

NUTRIZIOA II

NUTRIZIOA III

Page 11: Nutrizioa i

DIETA OSASUNGARRIAOsasuntsu egoteko

ondo elikatzea funtsezkoa da.Horregatik, dieta egokia eduki behar dugu.Horretarako, gure dieta osoa izan behar da; hau da, mota guztietako mantenugaiak hartu behar ditugu.Eta beste alde batetik, dieta orekatua izan behar da; hau da, behar ditugun mantenugai adina hartu behar ditugu.

ELIKAGAIAK ETA DIETADIETA OREKATUA

OSASUNA ETA ELIKADURA

Page 12: Nutrizioa i

DIGESTIO-PROZESUA

Hiru fase ditu: -Digestioa-Xurgatzea-Hondakinak kanporatzea

Digestio-prozesua digestio-aparatuan gertatzen da.

Page 13: Nutrizioa i

DIGESTIO-APARATUA

Digestio-aparatuak bi parte ditu:-digestio-hodia-Guruin erantsiak

Digestio-hodia organo huts batzuez osatuta dago. Ahotik uzkiraino doa. Organoak hauek dira: ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste hodia.

Guruin erantsiek likido batzuk sortzen dituzte. Likido hauek digestio-urinak deitzen dira. Guruinak hauek dira: gibela (behazuna), listu-guruinak (listua) eta pankrea (pankreako urina).

Page 14: Nutrizioa i

DIGESTIOADigestioa lehen pausua da. Ahoan hasten da eta heste meharrean amaitzen da.

ZER DA DIGESTIOA?Elikagaiak mantenugaiak lortzeko deskonposatzea da.

Hiru fase daude: Ahoan, hortzek elikagaiak xehatzen dituzte eta listu-guruinek listua sortzen dute. Elikagaiak eta listua nahasten dira. Nahaste hori elikadura-bolo deitzen da. Elikadura-bolo faringean eta hestegorrian zehar pasatzen da eta urdailera heltzen da.

Urdailean, urdail-urinak sortzen dira. Elikagaiak urdail-urinekin nahasten dira urdailaren mugimenduari esker; hori da kimoa.

Kimoa heste meharrera igarotzen da. Heste meharrean, heste-urina sortzen da. Kimoa heste-urinarekin pankreako urinarekin eta behazunarekin (gibelean sortutako urina) nahasten da. Horrela, digestioa amaitzen da eta kimoa kilo bihurtzen da.

Page 15: Nutrizioa i

XURGATZEAKILOA elikagaien mantenugaiz eta digeritu ezin

diren hondarrez osatuta ahia da.

Mantenugaiak erabiltzeko, odolera igaro behar dute. Prozesu hori xurgatzea deitzen da. Eta heste meharrean gertatzen da.

HONDARRAK KANPORATZEAMantenugaiak xurgatu ondoren, digeritu ezin

diren hondarrak ez dira geratzen heste meharrean; heste lodira joaten dira.Heste lodian gorozki bihurtzen dira eta uzkiaren bidez kanporatzen dira.