Kontu kontari 37

32
37 ZALDUPE ZALDUPE ZALDUPE ZALDUPE Ondarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko Aldizkaria ldizkaria ldizkaria ldizkaria 2013 2013 2013 2013ko ko ko ko ABENDUA ABENDUA ABENDUA ABENDUA Gabonak datoz, festa-giroa, ilusioa, poza, opariak, Gabon-kantak… guk Zaldupe eskolako ikasle eta irakasleok ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, Kontu Kontari hau ilusio handiarekin prestatu dugu . Ikasturte berriarekin batera Zuzendaritza taldearen aldaketa izan dugu . Irakasle batzuk lan postuak aldatu ditugu, baina bata besteari lagunduta... guztiok elkar lanean lagunduz AURRERA! Azken urteotan lan handia egin da eskolan eta orain arte egindako lan horri guztiari jarraipena ematea da talde berriaren asmoa. Horrela Eskola komunitateko Elkarbizitza sendotzea eta herriarekiko lankidetza bultzatzea ditugu erronka nagusienetakoak. Elkarbizitzaren arloan guztion parte-hartzea beharrezkoa da ikasle, irakasle, guraso, begirale, sukaldari... Herriari dagokionez, bi norabideetan indartu beharreko harremanak izan behar dira, eskolatik herrira eta herritik eskolara. Bide honetatik abiatuta eta gizartean ditugun premietako batzuei arreta eskainiz, ondo dakizuen bezala, eskolak bizi oinarrizko beharrizanak ase ezin dituztenei laguntzeko bi ekintza burutu berri ditugu. Alde batetik, arropa bilketa eta janari batzea egin ditugu GLORR Fundazioa eta DANONARTIN Elkartearen bitartez. Ekintza biak zuen erantzun ezin hobea izan dute eta gabezian eta premian daudenen izenean gure eskerrik beroenak eman beharrean aurkitzen gara. Benetan harro sentitzen gara egiten zaizkizuen eskariei ematen dizkiezuen erantzunekin. Eskerrik asko ba eta horrela jarraitu, honela gure seme-alabek ere zuen eta guregandik ikasiko baitute solidaritatearen benetako esanahia. Ondo-ondo pasa Gabonetako oporrak eta Urte Berrira arte! Kontu Kontu Kontu Kontu-Kontari Kontari Kontari Kontari Motzin Motzin Motzin Motzin

description

eskolako hiruileroko aldizkaria

Transcript of Kontu kontari 37

Page 1: Kontu kontari 37

37

ZALDUPEZALDUPEZALDUPEZALDUPE OOOOndarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko AAAAldizkaria ldizkaria ldizkaria ldizkaria 2013201320132013ko ko ko ko ABENDUAABENDUAABENDUAABENDUA

Gabonak datoz, festa-giroa, ilusioa, poza, opariak, Gabon-kantak… guk Zaldupe eskolako ikasle eta irakasleok ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, Kontu Kontari hau ilusio handiarekin prestatu dugu . Ikasturte berriarekin batera Zuzendaritza taldearen aldaketa izan dugu . Irakasle batzuk lan postuak aldatu ditugu, baina bata besteari lagunduta... guztiok elkar lanean lagunduz AURRERA! Azken urteotan lan handia egin da eskolan eta orain arte egindako lan horri guztiari jarraipena ematea da talde berriaren asmoa. Horrela Eskola komunitateko Elkarbizitza sendotzea eta herriarekiko lankidetza bultzatzea ditugu erronka nagusienetakoak. Elkarbizitzaren arloan guztion parte-hartzea beharrezkoa da ikasle, irakasle, guraso, begirale, sukaldari... Herriari dagokionez, bi norabideetan indartu beharreko harremanak

izan behar dira, eskolatik herrira eta herritik eskolara. Bide honetatik abiatuta eta gizartean ditugun premietako batzuei arreta eskainiz, ondo dakizuen bezala, eskolak bizi oinarrizko beharrizanak ase ezin dituztenei laguntzeko bi ekintza burutu berri ditugu. Alde batetik, arropa bilketa eta janari batzea egin ditugu GLORR Fundazioa eta DANONARTIN Elkartearen bitartez. Ekintza biak zuen erantzun ezin hobea izan dute eta gabezian eta premian daudenen izenean gure eskerrik beroenak eman beharrean aurkitzen gara. Benetan harro sentitzen gara egiten zaizkizuen eskariei ematen dizkiezuen erantzunekin. Eskerrik asko ba eta horrela jarraitu, honela gure seme-alabek ere zuen eta guregandik ikasiko baitute solidaritatearen benetako esanahia.

Ondo-ondo pasa Gabonetako oporrak eta Urte Berrira arte!

KontuKontuKontuKontu----Kontari Kontari Kontari Kontari MotzinMotzinMotzinMotzin

Page 2: Kontu kontari 37

0000----2 HAURRESKOLA2 HAURRESKOLA2 HAURRESKOLA2 HAURRESKOLA---- PARTZUERGOA PARTZUERGOA PARTZUERGOA PARTZUERGOA

Kaixo laguntxoak: Kurtso berria poz-pozik hasi dugu jolasean eta kantari. Orain, ondo portatu garenez Olentzeroren zain gaude, ea opari asko ekartzen dizkigun.

Ondo ondo pasa Gabonak eta Urte Berri On!

Page 3: Kontu kontari 37

HAUR HEZKUNTZAHAUR HEZKUNTZAHAUR HEZKUNTZAHAUR HEZKUNTZA

2 URTEKOAK2 URTEKOAK2 URTEKOAK2 URTEKOAK Kaixo guztioi,

Hemen dauzkazue 2 urteko geletako umeak hasierako negarrak eta

saminak alde batera utzita gure eskolarekin gozatzen. Argazki gutxi

hauetan, eskolako txoko desberdinak ikus ditzazkegu, gelan korroan,

olentzerori gutuna idazten, patioan motorra eta trizikloekin jolasten,

psikogelan saltoka eta brinkoka…

Page 4: Kontu kontari 37

Besterik ezean, Olentzeroren zain gelditzen gara… Muxutxuk!

Honenbestez, gurasook zein ondo gauden

ikus ditzazkezue eta lasai egon.

Page 5: Kontu kontari 37

3 URTEKOAK3 URTEKOAK3 URTEKOAK3 URTEKOAK KAIXO LAGUNOK :

OLENTZERO DELA ETA, AZKEN BOLADAN OSO URDURI GABILTZA, BAINA EZ PENTSA, ORAIN ARTE EZER EZ DUGUNIK EGIN!!!! UDAZKENEAN, ZUHAITZAK BILUZTEN HASI ZIRENEAN, DENBORA GALDU BARIK, HOSTOAK BILTZERA JOAN GINEN.

Page 6: Kontu kontari 37

IRTENALDI HONETAN, HOSTOAK EZ EZIK, SASOI HONETAKO ANIMALI TXIKITXO BATZUK ERE IKUSI GENITUEN: INURRITXOAK!! ZENBAT….!!!!! ORDUAN KONTURATU GINEN, 4 URTEKO GELETAKO NESKA MUTILEK, INURRITEGI ERRALDOI BAT EGITEN ARI ZIRELA, ETA KUXKUXEATZEN JOAN GINEN.

NAHIZ ETA EGUNERO EUSKARAZ BIZI GAREN, ABENDUAREN 3 AN, EGUN OSOAN ZEHAR, EUSKARAREN EGUNA OSPATU GENUEN. GABONAK GAINEAN DITUGU ETA ABENDUAREN 19AN KANTXAN EGINGO DEN JAIALDIAN PARTE HARTZEKO HAINBAT ENTSAIU EGITEN ARI GARA.

,

HEMEN GABILTZA JO TA FUEGO: ESKUAK GORA,ESKUAK BEHERA, ALDE BATERA ETA BESTERA…

Page 7: Kontu kontari 37

ESPERO DUGU GURE IKUSKIZUNA OLENTZEROREN GUSTOKOA IZATEA. HONELA ESKERTU NAHI DIOGULAKO, GURE GELETARA EKARRITAKO OPARI EZIN HOBEA: EGUNERO, HAINBAT JARDUERA DESBERDIN BURUTZEKO ERABILTZEN DUGUN ARBEL DIGITALA.

Kontu kontari...Motzin 37.

Page 8: Kontu kontari 37

4444 URTE URTE URTE URTE

Udazkena iritsi bezain pronto, inurritegia prestatzen joan eta inurri langileak bezala gu ere jo ta ke aritu ginen prestaketetan !! Hain lan polita gelditu zenez, erakusketa bat egitea merezi genuen eta 1.mailakoak gonbidatu genituen!! Guztiz liluratuta gelditu ziren !!

Egun batzuetara, herriko liburutegira joateko gonbidapena jaso genuen eta bertara hurbildu ginen. Ipuin kontalaria oso atsegina izan zen.

Kontu kontari...Motzin

Page 9: Kontu kontari 37

Txirritxen hurrengo proposamena oso dibertigarria iruditu zitzaigun eta agenda 21ekin lotuta, kartoizko etxe bat egitea pentsatu genuen. Ikusiko zenuten zelako dotorea geratu zitzaigun, ezta??

Hau ezta hemen geratzen!! Beste egun batean, txotxongilo ikuskizun paregabe bat ikusi genuen!! Aho zabalik utzi gintuena!! Saloian izan zen emanaldia eta txintxo-txintxo portatu ginen! Txapeldunak bezala!!

Bueno, ikusi duzuen bezala, lehenengo hiruhilabete honetan, pila bat gauza egin, ikusi eta ikasi ditugu eta hori den dena ezin izan dugula kontatu!! HURRENGOAN GEHIAGO!!

OPORRAK ONDO-ONDO PASA!!!

Kontu kontari...Motzin

Page 10: Kontu kontari 37

5 5 5 5 URTEURTEURTEURTE

Lehen hiruhilekoa ia bukatu da. Hainbat gauza egin ditugu. Irailean

bakoitzak bere nikia margotu eta ondoren bera jantzita etxera dotore-

dotore joan ginen.

Irailean, sorpresa handi bat ere izan

genuen, pantaila taktilak gelan jarri

zizkiguten, guk erabili eta bertan lanak

egin ahal izateko (HASIERAN BERTAN

IDAZTEA BELDURRA EMATEN

BAZIGUN ERE, ORAIN ONDO

MOLDATZEN GARA).

Urrian, gelan bidai agentzi bat

jartzea pentsatu genuen, hori dela

eta herriko bidai agentziara joan

ginen; bertan Leire eta Goizane

gure zain zeuden azalpenak eta

argibideak emateko prest

(eskerrik asko zuen denbora

eskaintzearren).

Kontu kontari...Motzin

Page 11: Kontu kontari 37

Bidai agentziatik irten ondoren, Zuberoa okindegiko sarreran

hamaiketakoa egin genuen (Zuberoa okindegian ogia oparitu ziguten,

eskerrik asko).

Gelan gure bidai agentzia prestatzen hasi ginen; horretarako etxetik

ordenagailu txikia, telefonoak … ekarri genituen. Gure bidaiak antolatzeko

mapamundi bat behar genuela konturatu ginen eta 5. eta 6. mailako

ikasleei eskatzea erabaki

genuen. Gai hau lantzean

hainbat gauza ikasi ditugu:

munduan zenbat kontinente

dagoen, herrialde batzuetara

bidaiatzea zenbat kostatzen

den ( dirutan zein ordutan

ere) eta bertako hizkuntzak,

dirua eta ikurrinak zeintzuk

diren ... Hainbeste ikasi

ondoren, gure lanak erakutsi

eta ikasitakoa azaltzeko 5.

mailakoak gure geletara

gonbidatu ditugu.

Kontu kontari...Motzin

Page 12: Kontu kontari 37

Aurten ere herriko liburutegian ipuin kontalaria entzutera joan gara eta

eskolan lehen aldiz Itsas minez txotxongiloak ikusteko aukera izan dugu.

Udazkena dela eta,

gurasoen laguntzari esker

(eguraldi txarragatik

hostoak biltzera joateko

aukerarik ez dugu izan),

gure pasilloan erakusketa

txiki bat jarri dugu.

Abenduaren 3an Euskararen eguna

ospatu dugu.

Orain Gabonen gaia lantzen ari

gara eta gure gorputzean

Olentzerorenganako urduritasuna

sumatzen hasi gara.

Kontu kontari...Motzin

Page 13: Kontu kontari 37

LEHEN ZIKLOALEHEN ZIKLOALEHEN ZIKLOALEHEN ZIKLOA

DINOSAUROAK (1.MAILA) Azaroko egun baten dinosauroen gaia bukatu bezain laster, Haur Hezkuntzako lau urteko ikasleak gure gelara gonbidatu genituen. Ordua adostuta genuenez, pixka bat lehenago sumendia martxan jarri genuen. Heldu eta handik lasterrera, sumendia laba (guk prestatutako nahastea) botatzen hasi zen eta txikiak aho zabalik geratu ziren. Horrela gaiari hasiera eman genion eta denon artean azaldu genien ikasitako guztia: nondik jaiotzen ziren, nola desagertu ziren, zergatik dakigun desagertu zirela, euren izenak, zer jaten zuten, euren ezaugarriak… Horrelako ekintzak egiten ohituta gaude hala ere, urduri samar egon ginen baina, gustura.

1.1.1.1. MAILAMAILAMAILAMAILA

Page 14: Kontu kontari 37

ITSASLAMIA

Aurreko batean saloian izan ginen 4 ,5 urte eta 1.mailako umeok. Txontxongilo saio bat ikustera joan ginen eta bertan ITSASLAMIAREN istorioa entzun genuen. Ikarragarri gustatu zitzaigun denoi. Argi NESKATOAREN ibilbidearen nondik norakoak zeintzuk izan ziren ezagutu genituen, hala nola bere osaba Joxek oparitutako itxas karakolarekin izan zituen komeriak!, Argik Olagarroarekin eta Ilargi amandrearekin ere hitz egin zuen, eta hauek mezu bat eman zioten denontzako. Hortik aurrera denoi argi geratu zaigu ITSASOA ETA NATURA ZAINDU BEHAR DITUGULA, ezta Ilargi Amandrea?

Kontu kontari...Motzin

Page 15: Kontu kontari 37

2. MAILAKOAK IKASKETA BIDAIAN Ordu aldaketarekin batera eguna moztu eta gaua luzatu ohi da. Eta honekin batera, eguraldi txarra ere bat batean etorri zen aurtengo udazkenean. Eta gu, eguraldi txar hau lagun hartuta Zarautzera abiatu ginen bi egun pasatzera. Baina bai ederto pasatu ere! Nahiz eta momentu batzutan barruan, bustitako erropak berogailuetan jarrita lehioetatik begiratu eta kanpora irten ezinik egon. Tartetxo hobeak ere bilatu genituen eta bai ondo aprobetxatu ere! Benetako arrantzaleak bezala, itsasontzian buelta bat emateko, erreka gaineko zubian arrantzatzeko … edo eta, gaueko orduetan Zarautzko Malekoian bueltatxo bat emateko, gau hartako Itsaso kazkarrari begira,eta….. beno baina dena ez dugu kontatuko ezta?

2. 2. 2. 2. MAILAMAILAMAILAMAILA

Page 16: Kontu kontari 37

BIGARREN ZIKLOABIGARREN ZIKLOABIGARREN ZIKLOABIGARREN ZIKLOA

GOROZIKAKO IRTEERA Aurten Gorozika eta Errenteria ezagutu ditugu; Ondarruko auzoak dira

eta batzuk ez genituen ezagutzen. Baso batetik joan ginen Gorozikara.

Baserriak, txakurrak,

zaldiak, astoak eta behiak

ikusi genituen.

Hamaiketakoa Gorozikan

jan genuen, ondoren

meategi batera sartu ginen

eta ilun-ilun zegoen. Gero

bidean karobi bat ikusi

genuen eta Ibonen amak

azaldu zigun nola ateratzen

zuten karia, oso

interesgarria izan zen.

Ibonen baserrira ailegatu ginenean, egin genuen lehendabiziko gauza

izan zen pizinan sartu, primer

an pasatu genuen saltoka eta

jolasten!

Bertan bazkaldu genuen

eta berriro pizinaraaaa!!!

Azkenik jantzi ginen

eskolara bueltatzeko, egun

zoragarria pasatu genuen.

Eskerrik asko Ibon eta

familiari!!!!!!!

Kontu kontari...Motzin

Page 17: Kontu kontari 37

Arrantza Lehiaketa

Irailaren 21ean, zapatuan, arratsaldeko ordu bietan Ondarroako ume guztiok arrantza lehiaketari hasiera eman genion Musika Plazan. Urtero egiten den moduan, lehiaketa honetan parte hartzen duten umeak plaza musikatik itsasaurrera kalejiran joaten gara txistulariek lagunduta. Bertan denok kainaberaz tokia aukeratzen dugu eta arrantzan hasten gara, ia zenbat arrain eta zelako arrainak harrapatzen ditugun. Aurten gure gelako neska batek kopa bat jaso zuen. Beste ume guztiok litxarrekeriak eta eta arrantzako tresnak jaso genituen. Oso pozik amaitu genuen.

Page 18: Kontu kontari 37

BIRIKEN FUNTZIONAMENDUA

Hiruhileko honetan arnas aparatua landu dugu, digestio aparatua, zirkulazio aparatua eta iraitz aparatuarekin batera. Arnas aparatuak, biriken bitartez zelan funtzionatzen duen hobeto ikusi eta ezagutu ahal izateko, Alberto gurasoa etorri da gelara esperimentua erakustera eta geurekin batera egitera.

Esperimentua eskulan baten bitartez izan da eta horretarako, bakoitzak plastikozko botila bana ekarri dugu etxetik. Botilez gain, globoak, plastikozko hodia, eta metalezko “abrazaderak” erabili ditugu birika artifizialak egiteko eta latexko eskularruak diafragmarena egiteko. Guztion artean egin dugu honako esperimentua eta polita izateaz gain asko ikasi dugu Albertorekin.

Ea aurrerantzean ere beste gurasoren bat ere animatzen den gure geletara etortzen esperimentu gehiago egiteko.

Page 19: Kontu kontari 37

LASTER SASTARRAINERA

Datorren astean Sastarrainera goaz LH-4. mailako ikasleok eta oso ondo pasatzeko asmoa daukagu. Bertan gabon jaialdiko dantza eta abestiak ere entsaiatzen saiatuko gara ez pentsa!! Kontako dizuegu hurrengo Kontu Kontarin zelan pasa dugun, ongi??

Page 20: Kontu kontari 37

TXUTXUMUTXUKA TELEBISTA SAIOA

Pasa den astean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu genuen.Hori dela eta, ordenagailuei buruzko debate bat egin genuen.Txutxumutxuka izena ipini genion debateari.Gaia,”ordenagailuak

lagun ala etsai? Zergatik?” izan zen.

Debatearekin hasi baino lehen, gela antolatu genuen. Gure gelako mahaiak “U” forman ipini genituen. Ordenagailuaren erabilpenaren aldeko taldea ezkerreko aldean zegoen eta kontrako aldea eskubiko aldean. “U” aren erdiko aldean gure andereñoa zegoen aurkezle papera egiten eta bere ondoan, beste

ikasle bat moderatzailearenak egiten. Aurrean zenbait ikasle ikusle eta entzulearenak egiten. Beste andereño batek gertatzen ari zen guztia

grabatzen aritu zen.

Honelako iritziak aipatu ziren: - Ordenagailuek kutsatu egiten dute.

- E- mailak bidali daitezke ordenagailuz. -Ordenagailuak energia gastatzen du. - Tresna hauek informazioa bilatzen

laguntzen digute. -Aldizkariak erabiltzea hobea da, ordenagailuak

erabiltzea baino. - Diru asko balio dute.

- Urrun dagoen lagun bat ikusi eta berarekin hitz egin dezakezu.

- E.a.

Bikain pasatu genuen! Moderatzaileak esan zigun ondo ibili ginela ez genuelako “folloi”rik asmatu, nahiz eta beraren iritzian, horrek audientzia jaistea ekar dezake

Hala ere,hurrengoan ere gure gela telebistako plato bihurtzeko prest gaude!

Kontu kontari...Motzin

Page 21: Kontu kontari 37

HIRUGARREN ZIKLOAHIRUGARREN ZIKLOAHIRUGARREN ZIKLOAHIRUGARREN ZIKLOA

5 eta 6. mailako ikasleak

Azterkozta egitera joan ziren

irailaren 20an. Bosgarren

mailakoak Saturraran hondartzara

joan ziren eta seigarren mailakoak,

Saturrarango zazpi hondartzetako

lehenengora.

Txangoa oinez egin ondoren,

hondartzara ailegatu zirenean

nagusiagoek gazteagoei azaldu

zieten goizean zehar egin

beharrekoa. Bitartean eraman

zituzten ontzietan zegoena

zertarako erabili behar zen

ikusi zuten elkarrekin. Honekin

batera inkesta orriak zelan bete

behar ziren erekomentatu zuten.

Bertan karramarro koloretsuak,

arrain txikiak, anemonak, algak,

lapak eta abar zeuden.

Uraren tenperatura neurtu,

animalia eta landareen bizi tokia

begiratu, landareen izenak bilatu,

marea zenbat metro igo/jaitsi den

neurtu, uraren muestrak jaso...Hau

guzti hau egin ondoren eskolara

bueltatu ziren eskolan

esperimentuak eginez, uraren

kalitatea zelakoa den aztertzeko.

Page 22: Kontu kontari 37

UMEEI IRAKURTZEA 2013ko abenduaren 5ean Zaldupe eskolako 5. eta 6. mailakoak haur hezkuntzako ikasleei ipuinak irakurtzera joan ziren. 5.mailakoak bost urtekoei eta 6. mailakoak 4 urtekoei. Batzuk etxetik ekarri zituzten txikiei kontatzeko ipuinak eta beste batzuk eskolako liburutegitik hartu zituzten. Aurten bi aldiz egin dute ekintza hau. Lehenengo aldian, oso urduri eta irrikatzen zeuden, bigarrenean berriz irrikatzen jadanik bazekitelako nolakoa den haurrei irakurtzea. Ikasleek gustura egin dute ekintza eta gabonak ondoren joango dira berriro txikiengana. Ekintza honen helburua ikastetxeko haurren arteko harremana indartzea da eta aldi berean irakurketa lantzea.

Page 23: Kontu kontari 37

Txirrimorraski patinatzera

Ondarroako Txirrimorraski taldekoak patinatzera joan ziren

Donostiako Txuri Urdin patinaje pistara. Zaldupeko 3, 4, 5 eta

6. Mailako ikasle askok ekintza honetan parte hartu zuen Txirrimorraski taldeko monitoreek

irteera bat antolatu zuten Donostiako

Txuri Urdin patinaje pistara. Azaroaren

23an, 14:30etan Txirrimorraskiko

partaideek kofradiako aurrean hartu

zituzten autobusak. 50 minutuko bidaia

egin zuten Donostiaraino. Heldu

zirenean urteen arabera sartzen joan

ziren barrura. Patinak eta kaskoa hartu

eta patinatze pistara abiatu ziren.

Pistan ez zeuden bakarrik

Txirrimorrraskikoak, beste talde batzuk

ere bazeuden. Pistan profesional asko

zegoen, baina baita ere arratsalde guztia

lurrean tatarrez ibili zirenak.

8:30ak aldera heldu ziren Ondarroara,

patinaje pistarekin disfrutatuta.

ARRATSALDE ZORAGARRI BAT ZIRKU

IKARAGARRI BATEAN

Ondarroara zirkua joan zenez, herritarrek ikuskizun

eder batez disfrutatzeko aukera izan zuten.

Aspaldiko partez zirku bat

joan zen Ondarroara ikusleak

harritzeko asmoz. Zirkuaren

izena " ZIRKO ITALIANO"

zen eta zirku gehienak bezala,

karpa txuri urdin erraldoia

zeukan.

Ikuskizuna harrigarria izan

zela diote gehienek eta askok,

Ondarroara berriz etortzen

bada, berriro joateko asmoa

azaldu dute.

Kontu kontari...Motzin

Page 24: Kontu kontari 37

HEZKIDETZA LANTZEN 2013ko azaroan hezkidetzako saioak izan zituzten 3. zikloko ikasle guztiek. Hiru egunetan hainbat jolas, bideo ikustaldi eta hausnarketa egin

zituzten. Generoa , sexualitatea, norbere gorputzaren onarpena landu dituzte hauetan egunetan. Hona hemen ikasle batzuen iritziak: “Beste ikasle batzuk azaldu ziguten aurretik zer egingo genuen; baina, ez genien ondo ulertu, eta gero Leirerekin ondo ulertu genuen. Hezkidetza berdintasuna lantzeko era bat da. Inor ez da inor baino

gehiago ezta gutxiago ere.” “Ados ez ados jolasa, bideoak, beste jolas batzuk, … asko gustatu zitzaizkigun. Gero Leirek baloi puzgarri bi oparitu zizkigun jolasteko.” “Jolasak ere egin genituen, baztertzeaz eta errespetatzeari buruzkoak. Gauza asko ikasi genituen, azken egunean tanpaxak, konpresak, kondoiak, konpresa berrerabilgarriak, ... ekarri zituen Leirek.” “Oso interesgarria izan zen. Momentu dibertigarriak pasatu genituen. Asko ikasi genuen, jendea

desberdina izateagatik ez dela baztertu behar.” “Bizitzarako baliagarriak diren gauzak ikasi genituen sexualitateari buruz hitz eginez.”

Kontu kontari...Motzin

Page 25: Kontu kontari 37

OUR TRIP TO MUTRIKU

On 26th September we, pupils from Primary 5 and 6, went on a trip to the swimming pools of Mutriku. We went there walking: first, we walked to Galdona, then, to Santa Elena and finally we went down to Mutriku. When we arrived there, the weather was terrific and we saw the natural swimming pools. It was great! First, we took the clothes off and we put the bathing suits on; after that, we enjoyed a lot diving and swimming in

the water. Then, we stopped to have lunch, the food was fantastic. Later, we went to the new pool and we had fun diving into the water in big groups, making chains. We saw a very white jellyfish bottom. The water in the old one, was cleaner but we enjoyed more the new one . Finally, we put the clothes on and to finish this trip, we came back to Zaldupe singing in the bus. That day was brilliant!!!!!!!!!!!

Page 26: Kontu kontari 37

Kolore-Kolore abestiarentzat koreografia

asmatzen 6.mailako ikasleek, Kolore Kolore kantuarekin dantza bat

asmatu behar dute jaialdirako

Zaldupeko, seigarren mailako ikasleek, Kolore Kolore kantuarekin,

koreografia bat asmatu dute abenduko jaialdirako.

Ikasleek, hainbat saio erabili dute koreografia asmatu nahian, eztabaida

eta erabaki ezberdin askoren ondoren emaitza polita lortu dute.

Jaialdira zatoztenok aukera izango duzue ikuskizun eder batez gozatzeko.

AUGUSTIN ZUBIKARAI II. IDAZKETA RALLYA Urriaren 9an Augustin Zubikarai II. Idazketa Rallya egin zen Ondarroan. Herriko ikastetxe guztietako 10 urtetik aurrerako ikasleek hartu zuten parte. Horretarako, Udaleko Euskara Batzordetik gutunazal itxi batean derrigorrean txertatu beharreko esaldi bat izan zuten guztiek. Aurtengoa honako hau izan da gure ikasleentzat: “ohetik jaiki eta leihora hurreratu zen. Ezin zuen sinistu ere egin ikusten zuena”. Ikasleek eskolan idatzi zituzten ipuinak eta ondoren sarituak suertatu zirenak azaroaren 3an jaso zuten euren oparia. Sari banaketa kofradia Zaharrean egin zen.

Page 27: Kontu kontari 37

ESKOLAKO KONTUAKESKOLAKO KONTUAKESKOLAKO KONTUAKESKOLAKO KONTUAK

MENDIKO IRTEERAK 2013-2014 ikasturtean ere mendi irteerak egingo ditugu. Badakizue hauek Bizkaiko kirol

eskolak antolatutakoak izaten direla.

Ibilaldi hauek domeketan egiten dira eta nahiz eta askotan goiz jaikitzea kosta, bene-

benetan esan dezakegu merezi duela sakrifizio txiki hori egitea.

Animatu eta parte hartu!!!!!

Page 28: Kontu kontari 37

DANONARTIN Elkartetik gutun hau jaso dugu denoi zuzenduta:

"DANONARTIN" elkarteak Azaroaren 29 eta 30ean bideratu zuen ekintzan, 2.200 kilo elikagai batu ziren Ondarroa eta Berriatuako bizilagunen elkartasunari esker.

Guzti hori ezinezkoa izango zen Ondarroako Udala, Zatozte, Gurutze Gorria eta Ondarroako ikastetxeen laguntzarik gabe. Zuen baliabideak eta esku zabaltasuna ezin bestekoak izan dira. Eskerrak baita Xabat Agirreri eta Aitor Aristondori.

Horregatik guztiagatik gure eta elikagai hoiek bideratuko zaizkien lagunen eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu.

Hurrengoan ere "danonartin" horrelako ekintza gehiago bideratzeko gai izango garelakoan.

DANONARTIN ELKARTEA

Kontu kontari...Motzin 37.

Page 29: Kontu kontari 37

Dakizuen moduan, Agenda 21, lantzen dugu ikastetxetan. Urtero, ingurumenaz lotuta dagoen gai batekin arduratzen gara. Aurten HONDAKINEN gaia jorratuko dugu, Honetarako, lehenengo hiruhilabetean, gaiaren inguruko ipuin, bideo eta dokumentalak ikusi ditugu. Jolas ordutan, ikasleak taldetxoetan eta txandatuz “Patrulla berdea” osatzen dute, sortzen ditugun zaborrez konturatzeko eta beraiekin nola jokatu ikasteko. Jolas lekua ere, aztertu dugu: zenbat zaborrontzi ditugun, Nola erabiltzen ditugun zaborrontziak,e.a. eta konturatu gara zaborrontzi gutxi ditugula eta eskabidea ere dagokion lekura egin dugu. Ea DENOK zaborrontzi gehiagorekin hobeto sailkatzen ditugun zaborrak eskolatik irten eta gero! Ostiraleko zenbait tailerretan, material birziklatuaz egindako eskulan eta jolasak egiten ari gara. Sortzen dugun zaborra dena botatzeko ez dela, eta berriro erabilil daitekeela konturatzeko.

Kontu kontari...Motzin

Page 30: Kontu kontari 37

Eskerrik asko guregana hurbildu zareten boluntario guztioi,

denona den Zaldupe Ikas Komunitateak aurrera egin dezan gurekin

batera lan egiteagatik. Esker beroenak!!

Page 31: Kontu kontari 37

ESKOLAKO JANTOKIAESKOLAKO JANTOKIAESKOLAKO JANTOKIAESKOLAKO JANTOKIA Aurten jantoki handian arauekin lotutako txartelak ditugu. Eskolako ikasle ohi batek eginak dira. Ormak apaintzeaz gain, begibistan izango ditugu. Ea betetzen diren!!!! 6. mailako jantokian bazkaltzen duten ikasleak mahaiak ipini eta jasotzen ikasten ari dira. Biko txandetan , astero aldatuz. Helburuak hauexek: mahaik ipini eta jasotzen ikastea, eta embarazu egin gabe laguntzea.

Kontu kontari...Motzin 37.

Page 32: Kontu kontari 37

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!! Kontu kontari...Motzin 37.