KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu...

19

Transcript of KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu...

Page 1: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran
Page 2: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

KONTU-KONTARI

UMORE BALTZA

Gaiso-aldi luzea igaro -ondoren azkenean eldu jakoneriozea Landaburu'ko Nemes gizon txiro eta zintzoari.

Guda-osteko urteak ziran eta oraindiño Illeta-Artezka-riak ez eben euren lana ain egokiro egiten. OrregaitikAnjel'txu, Nemez'en semea, aita il eta laster, aroztegibatera joan zan il-kutxa eskatzeko.

Arotzak, eskaria entzun ondoren, aroztegi barrura eroaneben Anjel'txu eta esan eutson:

—Emen daukozak lau il-kutxa. Aukeratu egik euk ireaitarentzat egokiena.

Anjeltxu'k atera eban orritxu bat boltzatik eta esan eutson:— Aita naikoa luzea zan, neurkin bat eta irurogeta ama-

bost eunenekoa. Eta naikoa lodikotea be bai. Bere garri-ingurua neurkin bat ingurukoa. Zein dala uste dozu ego-kiena?

Arotzak neurriak artu eta esan eutson:—Bat baiño ez jakok neurri orreitako gorpua barruan ondo

artzekorik eta —bat erakutsita— auxe dot ik bear dokena.Anjel'txuk ordaindu eban ordaintzekoa, artu eban sor-

balda-gaiñean i l-kutxa aundi on eta an joan zan, biderikbide, bere errira joian tarranta artzeko ustean.

Bidean ikusten ebenak pizka bat arritu egiten ziran.Ikusgai negargarria zan aide batetik mutil gazte bat aitaillobiratzeko kutxa eroaten ikustea, baiña beste aide bate-tik barregarria be ba-zan mutilla ain il-kutxa aundia eroia-la agertzea. Euren artean batek baiño geiagok esaten eban:Kutxaren barruan ete daroa illa? Ala utsik ete daroa?

Tarrantaren lekura eldu zanean, il-kutxa beean itzi etaalboan jesarri zan, Andik igaroten ziranak begiratu baibegiratuten eben, baiña ez ziran ausartzen ezer galdetzen.

Eldu zan tarranta, zarra ta txikia, atzeko aldetik goraigoteko burdiñezko mailladi bat eukan eta goian, atzekoal-dean, tretxuak izteko lekua eta aurreko aldean, estalpean,joalarientzat lekua.

Anjel'txuk ainbat berba egin bear izan ebazan eta ekin

eta ekin lortu eban txartel-zulatzailleak il-kutxa tretxuenlekuan eroaten iztea, naizta norki biren beste ordaindu bear.

Jaso eban il-kutxaren ondoan jesarri zan, goi-barruabeterik egoalako.

Tarranta ibilten asi eta laster, euria egin eban eta jazeanegin be. Eta Anjel'txuk bere artean esan eban: Buzti-buztiegin bear naz! Baiña ez, ni il-kutxa barri onen barrura sar-tuko naz eta ez naz orrelan geiago buztiko. Esan eta egin.

Tarranta aurrera joian eta, beti lez, urrengo errian geldi-tu zan. Gizon bi igon ziran gora, eta, barruan tokirik ezegoan lez, aterkiak zabaldu eta kanpoan, tretxu artean,ilkutxatik ez azago, jesarri ziran, baiña begi okerrakazbegiratzen eutsoen il-kutxari olako gauzak pentsetan ebe-zan artean:

—Nora ete daroe il-kutxa? Beterik ala utsik ete dago?Nori sartzen jako buruan joalarientzat dan tarrant baten il-kutxa eroatea? iñoan batek bere artean, begi okerrrakazbegiratuz.

—Ea gero barruan dagoanak urteten ba'dau eta... Nik ezdakit zer egin be -iñoan besteak.

Bildur orreik bultzatuta, geroago ta dardaratsuago alka-rrari eta ilkutxeari begiratzen eutsen artean, atertu egin zaneta orduantxe jazo zan jazotekoa: Il-kutxaren gaiñea gora-tu egin zan eta bitartetik eskua atera eban barruan joianAnjel'txuk eta esan eban:

—Zer? Atertu dau?Ikusi ba'eben ikusi eben esku on eta berbotsa entzun!

Joalari biak tarrantaren gaiñetik bera jauzia egin eben.Eta ementxe amaitzen da ipuin barregerri ta negargarri

au. Ez dakigu joalari biak bizi diran ala ez. Meta bai, ille-ta egin zan eta era onean egin be, arrokeri barik, barru-miña isillean agertzen ebela, eta Anjel'txuk, bere amagazbatera, bake-bakean jarraitzen dau bere baserrian.

OLAZAR'tar MARTIN'ek

IPUIN -SARIKETA(BILBAO'KO UDALAREN BABESPEAN)

EUSKERAZALEAK ALKARTEA'k, urte guztietan lez aurten be, ipuin sariketea iragarten dau, oiñarri-arauak oneik dirala:—Ipuiñak euskeraz eta erriak erabilten dauan euskalkia erabilliaz idatziak izan bearko dabe eta idazkerea, EUSKERAZAINTZA'k argi-

taratua eta ZER aldizkarian erabilten dana.—Ipuiñak asmaturikoak edo errian batuak izango dira, ez idatzita dagozanak edo itzulpenak.—Luzeera iru orrialdetik lau orrialdera, idazkiñez idatzita eta bitarte bi dirala. Saria irabazten dabenak ZER'en argitaratuko dira.Saririk irabazten ez dabenak be bai ipuiñaren barrenean idazleak baimena emoten dauanean.— Azillaren azkenerako EUSKERAZALEAK ALKARTEA'ren etxean (Bilbao'ko Colon de Larreategi, 14, 2.' eskoia) egon bear dabe.

Abenduaren azkenerako emongo da maikoen erabagia eta ZER'en agertuko da, Urterrillean, baita DEIA Egunkarian be albait laste-rren.

Sariak lau izango dira: 1." 50.000 pezeta.2." 40.000 pezeta.3.' 30.000 pezeta.4.' 20.000 pezeta.

Ipuiñak izen ordeagaz bialdu eta karta-azal txiki baten barruan izen-ordea ta izena.

EUSKERAZALEAK

I I

Page 3: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

GIZARTEA

MIAMSI LAGUNARTEA (ETA II)"LAGUN BEARTSUEI LAGUNTZA EGIÑ"

A BEGI ONA

Gizarte maillan, gaurko agintarien eta jakitunen jokabideagiza - zenbaketak eta azterketak egitea da. Zenbat diren bear-tsuak, zenbat dagozan "drogan" ondaturik, sidaz kutsaturik,etxetik bazterturik etabar.

Bai, zenbaketak eta azterketak ondo egiñak eta ugari. bañalaguntza, gutxi. Azken baten zer egiten da euren aide?

Miamsi Lagunarteak on ikusirik beartsuen biotz barrura-ño, banan-banan jo gura dau. Giza emakume bakoitzak iza-kera eta egokera berezia dau. Eta modu berezian abegi onaegin bear jako. Gizadia ez da ardi pilloa. Kristo gure Jaunaartaldea utzirik ardi galduaren billa joan zan eta zoragarrizkobazkaria ta jaia egiñ. Ori da gutzat molde erakusgarria.

Pertsonak banan-banan onartu bear dira. Ori da gureParrokian egiten dana. Ogei millatik gora dira emengo biz-tanleak. Ezin esan alakoak dira, barriz, euren bearraldiak etanekeak.

Ondamendirako bidea erreza ta zabala dogu. Baña onda-menditik burua ateratzea oso zailla ta egingaitza. MiamsiLagunarteak ondo daki orren barri eta bear eta nai daben guz-tien aukera gozo ta biguna eskeintzen dautse.

ZER BEAR DA?

Miamsi Lagunartean sartzeko zer bear da? Biotz zabalta-suna eta maitasuna, gogo zintzo ta garbia, kemena ta gaitasu-na bestiei on egiteko. MIAMSITARRAK giro ontan doaz naiaberatsen nai txiroen artera. Asko gabiltza mundu ontan "zal-ditik astora eta astotik lurrera". Askok ditugu geure gazi-gezak eta gora - beerak.

Danai dago zer erakutsi, eta danok daukagu zer ikasi eurenbizimoduan.

MIAMSI Lagunartea ez doa iñora jaun eta jabe giroan,maixu ta ongille moduan, laguntzaille ta ikasle moduan baño.Danok daukagu zer erakutsi eta zer ikasi, zer emon eta zerartu.

MIAMSI Lagunarteak ez dau eginkizun berezirik, ez dabeesaten: "au bai ta on ez". Laguntasun zelaian ez dago muga-rik. MIAMSIK ez dauko batzar tokirik. Kristo gure Jaunarenmoduan dabil aide batetik bestera, eguzkiaren galdatara,neguaren ozmiñean, oñez, aterik ate. Egokiro esan daikeguemen Jesusek esandakoa: "Itsuak ikusten dabe eta errenak badabiltza, lepradunak garbi egiten dira eta gorrek entzuten

dabe, ildakoak bizten dira eta beartsuei Barri Ona emotenjake". (Mat. 11,4)

Beartsuen etxe barruan sarturik, zer egiten dabe? Lenengota beiñ alkar-izketa gozo bat buruz-buru alkar ezagutzeko,euren larrialdiak jakiteko eta egoki dan zuzenbidea erakusteko.

Izan be, gaur egun ba ditugu gizartean giza - erakundeakbeartsuen alde, ongintza ta erruki etxeak, jantokiak, serbitzuetxeak. Baña askok ez dauke onen barri eta jakiñerazo eginbear. Giza semea gizarteratu egin bear da. Baña mesederikonena ta goragarriena arimarena eta biotzarena da.

Eginbearrik onena, ez da dirua ta janaria emotea, pertsonakonartu ta gizarte eta eliza barruan abegi ona eskeintzea baño.Ezin esan alakoak dira mailla ontan egiten diran mesedeak.

Abade etxean, aste buruetan, zarata ta berbotsa dantzut.zer dala ta? MIAMSIK batzarrean, egitasmoak eratuten,argitzen eta abiatzen diardu. Gogo beroz ordago zintzo batjoten dabe. Patty'k diño: "Gauza barri batzuk ikasi dodaz asteontan, batez be erakusmen auxe, zenbat eta geiago emon bes-tiei aberatsago sentitzen naz neure bizibidean". Omar gaz-teak, barriz: "Alkar laguntzan liburu guztietan baño gauzaederragoak ikasi dodaz".

Beartsuen aide ekitea ikasketa onuragarria da, izan be."Alkartasun ontara etorri baño leen nik uste neban nire kora-pilloak eta buru austeak, neureak bakarrik zirala. Orain kon-turatu naz jende asko bizi dala ni baño zoritxar aundiagotanmurgildurik. Larrialdi zorrotzak ikusi ditut eta sakonkiro aus-nartzen nago".

Bakoitzak bere bizibidetik: ugazaba, sendagille, legegizon, etxegille, maixu eta abar, makiña bat mesede eroatendabe biotz urratu eta illunetara.

MIAMSItarrak ez dauke ondasunik eta dirurik iñori emo-teko, baña neurririk barik zabaltzen dabe maitasuna, alkarta-suna, bakea, argitasuna, etorkizuna, eta batez be, sinismena takristau bidea.

Uriguen'tar Zenon

EUSKAL ASTEA BIZKAIA'n"Euskerazaleak alkartea "k eratua

Bilbao'ko Udalaren babespeanNON? Eskolapioen ikastetxean (Alda. Rekade 19)NOZ? 1 997 - 12 -1'etik 5'eraORDUA: Arratsaldeko 8'retanGaiak eta izlariak URRENGO "ZER "en

B IZKAITARRAI BIZKAIERAZ

2

Page 4: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

ARAZOAK

BIOTZEAN BEGIAK

Neure aurtzaroa, gerra ondorengo aurtzaroa, illunaeta tristea izan zan. Ez ogirik eta ez jolasik.

Kale-baserriko alaba nintzan. Bederatzi anai-arre-ba. Ezkola-apurtxo bat ikasi ondoren, guretzako bes-te biderik ez, eta aurzai sartu nintzan gure aldeko urinagusian.

Geroago, lantegi batean eman nuan nere izena.Etxetik joan oi giñan lanera bizikleta baten gaiñean.Lan luzeak ziran ordukoak eta zortzi orduak beteondoren, beste bi gañezko egingo ez zuen kristaurik,ez zan gure artean. Amar ordu luze.

Neska multsoa genbiltzan alkarrekin lanean eta,lana amaitzean, astiro etorri oi giñan etxeruntz, gurekideko mutikoei irripar bat egiteko ere adorerik gabe.

Alaz ere, ametsak, ames.Nere buru-biotzetan dantzari zebillen, amesetako

errege-gai zoragarria: mutil lerdena, bizkorra, ar gña,indartsua... bete-beteko gizona.

Topatu ere topa nuen aren antzeko bat. Bazuenzorioneko motoa eta an genbiltzan jaiero, erririk erri,festarik festa, atsedenik artzeke...

***

Egun batez, ordea, nere aizpa gasteagoa eta ni,biok etxe-inguruan gaudela, orra or, geure aurreanparez -pare, bi gazte alkarri besotik elduta, biziroizketan. Gurera eldu ziranean, agur egin ziguten etaizketa alaitsu batean jardun genduan.

Ez nintzan lenengo batean konturatu, betaurrekoillunak zituan gaztea, itsua zala... Berri onek ez zidanbarru-txarrik sortu; bestela, baizik... Gustora nengoenberari begira, itz-jario.

Berriro ere alkar jo genduen ondorengo egunetaneta, ustegabean, maitasuna ari zitzaigun biotz-barruan emetzen...

***

—Ez zenduke orrekin ibilli bear. Zu neska panpoxazera, argia, osasun onekoa eta, gaiñera, badezu zeuremutil gazte bikaña ere... Zergaitik eta zertarako elba-rri batekin zeure bizia betirako lotu?

Alan jardun zidan Urliak, konturatuta bait zeudennere ingurukoak, ni zertan nebillen.

— Gaxo-laguntzaille izan bear at dezu bizitzaosoan?

***

Alkar ezagutu genduen egunean, gure aita zegoenetxe-atarian makal... Mutilla atsegin izan zitzaion:

—Ez egin kasurik inguruko aztiei —esan zidan—;mutil on aberatsa dezu barru -aberaztasun eta alaita-sunez. Gorputzeko ezbearrak, barruko ausardi apurbategaz sendatzen dira. Mutilla indarkeri edo lizun-keri menpean ba'lego, esango nizuke, bereala uzteko.Bañan emen ez da orrelakorik. Egizu zeure gogoa.

Andik aste gutxietara il zitzaidan aita.—Alabatxo —esan zidan il-aurretik—, arako betaurre

illuneko mutiko ura, konbeni zatzu. Arekin zoriontsuizango zerala deritzait.

***

Bitarte aretan nere gogoa zalantzan zebillen, aidebatera eta bestera, aurreko mutilla ere maite baitnuen. Uzteak min ematen zidan. Alaz ere, aizkenean,erabakia artu nuen eta itsua aukeratu.

Erabaki onek zalapartak sortu zitun nere inguruan.Nere familian baziran esku gogorra erabilli zutenakere, neri erabaki on burutik kentzeko. Baña, zenbateta eragozopen geiago, ainbat eta maiteago nuenitsua.

Azkenik, Santa Luzi goiz argi batean esposatunuen pozik eta alai. Uste osoz. Ez zait damutu.

Ogei urte daramazkigu alkarren ondoan, eta, egiaesan, bide guztia ez da lorez bakarrik bete; izan diraarantzak ere tartean. Baña, alkarrenganako konfiant-zarekin, alkarri begiratuta, zailtasunik gaitzenak eremenperatu ditugu alkarren pozerako...

Bi alabatxo sortu zaizkigu, eta, nere senarrak begizikusten ez ba'ditu ere, biotzez ikusten ditu argi. Itsuaizan arren, beste gizonen kideko egin du bere burua,beti alai eta biziaren maitale.

Makrofisioterapia ikasi du eskola famatu bateaneta bere eginkizuna betetzen du, ondo baño obeto,Estaduaren osasun-etxe batean. Musika zale da etaerakusten du. Bestetik, berriz, lagun onez inguraturikbizi da.

Gure inguruko pake lasai onek lagundu digulabizitza guztian maitasunaren babesean eta itxaropen-bide izan dedilla, ikusteko biotzaren begiak ez dituenguztientzat.

(Artuta bezela damotzut. EVA-express.Milano. 1979-VII-3).

ANES

* * *

3

Page 5: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

B E RTSOETAN

BAKIOKO BIZIMODUA

Esanaldi laburreaneta ulertzeko moduan,euskera guztiz errezanazalduko dot beingoan,zelan bizi zeintekezangure Bakioko errian,moduz eta era erosoan,bizitza naiko luzean.

Baldintza guztien arteanbear da, gaurko egunean:etxea leku egokian,garbitasuna inguruan,lagun jatorrak auzoan,maitasuna sukaldean,danak alkartasuneanbiziteko era onean.

Barazki ederrak soloanegin ezkero kakotan,fruitu gozoak baratzeanluna ondo landu ostean,jaki-edari onak etxeanbertara goazanean.Olan gabilzan arteangoserik ez da gurean.

Berotasuna odolean,osasuna gorputzean,itxaropena gogoan,argitasuna buruaneta prakak soineandaukaguzan bitartean,benetako zorioneanbiziko gara bakean.

Emazte ona alboan,ume zintzoak ondoan,sinismen sendoa aldean...Ze ederto, emen lunean...!Ganera, eriotz osteanizango gara, bai, zeruanzorionik bikainenean,betikotasun guztian.

Oin biak tinko luneaneta begiak zeruan,burua tente lepoaneta garaunak buruan,

maitasuna biotzean,bake giroa etxean,adiskideak auzoan,gorrotoak... bazterrean.

Txapela bore lekuan,diru apur bat sakelean,iñoiz ez bakardadean,irribarrea agoan,santzoka noizik -beinean,ekin beti, aal dan orean...garaile gu, azkenean.

Jaungoikoaren legeanbizi gura dogunean:bearrera asteguneanta eleizara igandean.Ondo bazkaldu ostean,lo kukutxu biagoan,batez be, udako sasoianegun luzea danean.

Atxedena artu beaneanegonda solo ertzean,etzunduta gerizpean,guk geuk gura dogunean,ba... andik beingo bateangagoz indarrez betean,baniz asteko moduankementsu gure lanean.

Goizero egunsentian,etxe ondoko zugaztian,txoriak txioka bizianta dantza zoragarrian.Arrautza bi sartagineanta esnea katiluan.Ori... Bakio txikian,baina ez Bilbo aundian.

Nekatuz gure beanean,etxera gatozaneanta jarririk maai auneanaurkitzen doguzanean:txakolina pitxarrean,salda beroa azpileanta lukainka lapikoan...A, ze poza, sabelean...!

4

Page 6: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

Izerdita bearreanetxera elduterakoan,idoro ezkero ateanandrea irribarrean;ta gero, jateko orduan,umeak maai inguruan,bakez ta alkartasunean...Ze poztasun, biotzean...!

Zoraturik beti uriandabilz itxura larrian.Erlojua eskuturreaneta korbata idunean,apal bizi bearrean,beti inoren menpean.Bearrean dagozanean,nagusi asko aurrean...Bestala, era oneanbizi gara gure errian,askatasun ederrean,barruan eta kanpoan.Beti egoera nasaian,patxada zorionekoan.Bakotxak dauka gureanagintza bere eskuan.

Gure andrea etxeanbizi da bake eztitsuan.Bere da, ba, zuzenean,egiaz erregin gurean.Beti aalegin betean,bere kabuz ta ardurapean,garbi ta era txukunean,etxea euki gurean.

Ezina da uri aundianbizi zintzotasunean,andrazkoak diraneanoituak aundikerian.Arrokeriak kalean,zorrak etxe bazterrean.Biotza irrika gorianizaten da olangoetan.

BERTSOETAN

Laguntxu, au irakurteanesango dozu leenean:eup! oraingo uneannago zagozalakoanamesetan oge apatzean,itxurazko lozorroan.Ba..., sarri zoritxarreanizaten gara gu etxean...

Zuri erantzun bearreanimini nozu oraingoan:ezina da gure munduanibili zorion utsean.Nonor beti dogu atzeanguri kalte egin gurean.Benetako zorionean,lagun, ilda, an...zeruan.

Martin GOITIA1982ko BAKEA aldizkarian

(Iniaki MARTIARTUk egokitua)

BERBALAPIKOA

Kakotan egin = atxurketan egin, atxurtu.bikain = itzelezko.tinko = sendo, gogor.tente = artez, zuzen.aldarte = umore.garaile = irabazle.10 kukutxu = lotalditxu arina.biago = bazkaldu osteko lotalditxua (Bakioko ber-

be).kementsu = adoretsu.azpil = plater.idoro = aurkitu, topau.idun = sama.bestala = itzelean (Bakioko berbea).agintza = aginduteko aalmena.bere kabuz = berak beratara.irrika = irriki, zeozer egiteko/eukiteko gogo andi-

andia.apatz = bigun-bigun (ogia).

Eusko JaurlaritzarenLaguntzaz.Kultur Saila'k diruz lagundutako aldizkaria.

5

Page 7: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

EUSKEREA

Agertu-barriak diran leitza-margoen irakaspena:EUSKERAREN ZABALPEN ARRIGARRIA

Mediterran Itxasoari, nik, euskeraz, LurrartekoItxasoa esan izan dautsat, eta, esaera laburtuz,Lurrat'Itxasoa.

Orra bá: Lurrat'Itxaso orren lurraldean, gaurkoEuskalerri txiki ontatik oso-oso urruti, Suizi'tikFrantzi'aren erdia-zear itxaso ortara doan Rodanoibai aundiaren ondoan, leitze-zulo batean, orainarte ezezagunak izan diran margo-lan batzuk aurki-tu dauz edestiaurrelari edo preistoriadore frantziarbatek.

Aurkikuntza orren berri, Frantzi'ko Jaurlaritza-ren kultur-ministroak eman dau "Le Figaro" deri-tzan Paris'ko izparringian. Guri, ordea, au da mar-go-lan oiei-buruz bereiziki jakingarri gertatu yaku-na:

Leitza ortako margo oiek, osoki, gure leizaetakomargoak bezalakoak dirala: "Franko -Kantabrikoa"esan oi yakon kultur-arokoak.

Izen ori, –"Franko -Kantabriko"–, Henri Breuilapaiz edestiaurrelari frantziarrak asmatu ebala,uste dot. Lenen-lenen maillako edestiaurrelariaizan zan bera, baiñan izen ori asmatzerakoantxarto jardun eban. Izen ori okerra eta frantzikeriutsez asmatua dalako, frankoek gure leizaetakomargo-lan oien kultura zar artan zer-ikusirik izanez eben ezkero.

Orregaitik, kultur orri askoz izen egokiagoz dei-tu eutsan "Cultura Proto -Baskonika", "Lenen-Eus-kal-Kultura", gure Bernardo Estornes Lasa onura-garriak. Badautso zor ederrik Euskalerriak edestila-ri erronkaritar bikain orri!

Orain Rodano'ren inguru artan aurkitu-barriakizan diran margo oiek, zaartasunez, –Frantzi taInglanderriko iru unibersitateetan "karbono 14"

edo "amalaugarren ikazkia" erabilliz– egin diranneurketek adierazi dabenez, dirala 30.000 urtekoakomen dira: munduko leiza -margorik zaarrenak,Frantzi'ko Ministro jaunaren iritziz.

** *

Orrek, zaartasunari -buruzko auzi orrek, ordea,ez dau gaurko gure azterketa-lan ontarako ajolaaundiegirik. Guri bene -benetan orain ajola yakuna,margo oiek "Franki-Kantabriar" edo "Lenen-Eus-kal-Kulturakoak" izatea da, ots, Kultur-mota orrenlurraldean bizitu ziran kromañondarrek egiñak iza-tea: Euskeraz mintzatzen ziran gizakumeek egiñakizatea'.

"Franki-Kantabriar?" kulturako kromañondaraiek euskaldunak ziralako uste ori, nondik atereadodan nik? Gai auetan jakintsuena izan dogun OnJoxemiel Barandiaran'darraren ezpañetatik.

Agurea zan On Joxemiel, Ataun'go bere etxera,Joxe Karrera Gazteiz'ko olagizon eibartarrarekinjoan nintzanean. On Joxemiel'ek Euskerazaintzakoaizan nai eban edo ez, jakin naiean joan gintzazanaruntz.

Alako batean, mintzaketak edestiaurreko gaieta-ra eroan ginduzan -da, galde au egin neutsan nikbat-batean nere irakasle ta adiskide zar ari:

– Aizu Joxemiel: Franki-Kantabriar kulturakoleizak margoztu zituzten kromañondar aiek euskal-dunak al ziran?

–Bai, erantzun eustan zalantzaketarik gabe:

Bai.Euskaldunak ziran.

Guk ez genien ulertuko.Baiñan oartuko giñaneuskeraz ari zirala

Nere irakurleetakoren bat edo batek ez dau, agian, Kromañondar oiek nor izan ziran jakingo. Orra bá:Euskalerriko lenen gizakumeak,orain dala 150.000 urte emen bizitu yakuzan "Pretxelendar" aiek dira. Beren aztarnak, bi aldeetatik landutako arrizko aizkorak, an -emenaski ugari azaldu yakuz Euskalerrian. Gero, orain 8 -'ren bat milla urte, "Neandertaldarrak" dakusgu emen bizitzen: Soiñez motzak, bai-flan zabalak, indartsuak, eiztari trebeak. "Horno Sapiens" edo "Gizon Jakintsua", esan oi zaio enda artako gizakumeari. Baiñan, naizberen aurreko "Pretxelendar" aiek baiño jakintsuagoak izan, ez ziran euskaldunak: ez endaz, ez izkeraz. Geroago ordea, dirala 40.000urte nondik etorri ziran ez dakigula, emen ditugu "Kromañondarrak" Euskalerrian. Mundua-zear erruz zabaldu ziran. Bañan beren lanikederrena, emen egin eben, Euskalerrian. Emen sortu eben bá, "Franki - Kantabrik-Kultura", edo, beste izen milla aldiz egokiago batez,"Lenen - Euskal - Kultura. Eta ori, Euskalerri Zarreko kultura izan zan une artan, mundu osoko kulturik ederrena. Ta, Kultur eder on-engiroan Euskalerriko Kromañondarrek sortu eben gauzarik miresgarriena, gure izkuntza dugu: EUSKERA.

6

Page 8: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

EUSKEREA

Atzipeturik ibiltzeko bildur aundirik gabe esandaikegu', beraz, edestiaurreko une aietan Euskeragaurko Frantzi'n Ego-Rodano ibaiaren ibarretarai-ño iristen zala.

Noiz arte iraun eban aide aietan bizirik euskerak,ez dakigu; baiñan an euskeraz itz egin zalako siñaleditugu erromatarrek lurralde artara iritxi ziranean anaurkitu ebezan euskaldun-itxura aundiko uri-ize-nak.

Ikus, adibidez, an gero gotzaidunak izandako uriguztien izenak:

—"Abenio", "Abennio", (irakurri eizu Abeño,"AI" ta "NNI"ren aboskera orixe da-ta). GaurregunAbiñon esan oi zaion uria da.

—"Biterre". Beziers esan oi diote orain frantzia-rrek.

– "Albiga". Badaiteke izen on jatorriz "Arbiga"izatea ere, euskerazko "R" aixa "L" biurtzen dala-ko. Dana dalarik, berdin zaigu guri. Oso ugaria baitda gure artean, aurrizkiz bai "ARBI" eta bai"ALBI" ere daramaten toki- izenen sorta. Gaur, Albideritzaio, eta XIII mendean "Albigenses" edo "albi-tarrak" esaten yaken ereje gogor aien uri-burua izanzan erromatarren Albiga zar ari.

Ez dot esan bearrik izango "Albia" Bilbao'renbaxtar pout baten izena dala, gaur bereiziki bertakolorategi txukunak ezaguna egin daun txoko atsegi-ña.

– "Alba", edo, –"R" ta "L"ren arteko nasketarenondorioz–, agian Arba. Orain uri orri Viviers esanoi yako frantzeraz.

Pekatu ere egingo neuke noski, Alba izenekoaizan zan uri ori, gaur bertan Frantzi'ko erderazArdeche esaten dautsoen lurraldean aurkitzen dalaesan gabe utziko ba'neu. Euskal - itxura aundiagokoizenik aurki al daiteke?

– "Arelate", (Are - l-Ate). "Arelas" (Arelats?) ereesan yakon uria. Orain Arles izena daraman antzi-ñateko ibai-kai ospetsua, Rodano ibaia Lurrat'Itxa-sora sartzen dan tokian dagoana.

– "Arausio", gure egunotako frantzeraz, Orange.– "Nemauso", Nimes, orain.– "Narbo", "Narbona". Orrenbeste mendez ize-

nik aldatu gabe diraun uria. Antziña lurralde artakoaundiena eta ospetsuena'.

—Ez dagidan aipatzeke utzi erromatarrek "Valen-

cia" esan eutsoen eta frantziarrek "Valence" izenda-tzen daben, Rodano'ren ertzeko Uria, len gaur bai-ño garrantzi audiagokoa izan zana.

"Balentzi": Euskalerrian ugari agertzen yakunabizen eta toki ta baserri-izena: "Balen-tzia" (Napa-rroa'ko Garinoaiñ'en), "Balen-tenia" (Laburdi'koBidart'en), "Balen -kada" (Leaburu'n), "Balen -tegi"(Donosti'n), "Balen -to" (Bergara'n), "Balen - tzegi"(zarautz'en), eta danetan ezagunena, Balentziaga,eta, ez, ainzunen ezaguna, "Balentxi" bertsolariajaio zan Azkoiti'ko baserriaren izena dalako, abize-na lez getariar batek, Kristobal Balentziaga'k, ema-kumeentzako traputxo txukunak eratzen ain yayoazalarik, mundu guztian ospetsu egin daulako baizik.

– Izen oietako batzuei ez zaiela ain errez euskal-itxurik ikusten?

Bedi. Baiñan gogora ekarri bearra dogu, izenoiek mendeetan eta mendeetan, izkuntzatik -izkun-tzara jauzika ibilli bear izan daben bide neketzua:Euskeratik, Latiñara; Latiñatik Probentza'koerromantzetzera. Probentzera ortatik Frantzi'koerromantze zarrera, eta, azkenean, gaurr -egungofrantzerara. Ez da, beraz, arritzekoa, izen oietakobatzuen euskalduntasuna zerbait lausoturik ager-tzea. Benetan arrigarri yakuna, izen oietako geienekorrenbeste jauzi-ta-jauziren ondorean euskaldunta-sun on ain ederki gorde izatea da.

Ainzuzen, margo oiek agertu diran leizak berakere, "Chauvet" dau izena, agoskeraz "Xobet". Eus-keraz asko ditugu "TXA "z asten diran izenak, eta"txa" oiek ia beti, "e" galdu daun "ETXA"ren alda-kuntzak izan oi da".

Ortaz, leitza aren uskal izena "Etxabet", edo,frantziarrek azkeneko "E" ezereztu egiten dabelako,agian "Etxabete" izan eitekean.

Frantzeraz "CH" ori "X" agoskatzen dala? Ezdautso ajolik. Gure "TX" "X" biurtzea gauza atse-giña izan bait yako Zubero ta Erronkari'ko euskera-ri: Adibidez, "Xabier" Naparroa'n, "Xabierre" Ues-ka'n..., etabar. Era ortan, leiza aren izena "Xabet"edo "Xabete" izatea ere badaitekean gauza da, ezdogu aztu bear, leiza-zulo artan seguruaski Zube-ro'ko euskeraren antzeko euskeraren bat izangozala. Zuberoa da bá Rodano'ren ibarretik bertenadagoan gure euzkadi onen lurraldea.

***

Esan dagidan, Euskeraren zartasunari - buruz, gutxi- gora-bera elburu berdiñera iritxi yakula Latxaga beste bide batetik, Paris'ko Sorbonaunibersitatean aurkeztutako "tesi" bikain batean gure izkutzaren aditza aztertu ondorean.Erromatarrek, izen oiek beren deklinabidearen "nominatibu-eraz" idazten ebezan ("Nemausus", "Arausius"...) edo, baita, izenondoko-eraz ere ("Arelatensis", aurretik idatzi bearra eben "Civitas" esateke lagaz). Nik deklinabide bereko ablatibu-eraz eman dodaz, ori da b -

a euskaldunen agotik erromatarrek izen oietako bakoitza entzun eben era.

7

Page 9: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

EUSKEREA

Badira, eman dautsudan zerrenda ortan, bi izengeiago, agian zuri, irakurle, euskal-doiñu gutxikoakiduritu yatzuzanak: "Nemautso", bat; bestea,"Arausio".

Begira bekiogu, aurrena, antziña gaurko Oran-ge'ren izena izandako "Nemautso"ri.

Ona bá: Oraindik Kristo bizi zala jaiotako Plinioidazle erromatarrak, Baskoietaz mintzatzerakoan,"Nemanturisassa" bat aipatzen dausku, eta uri onBaskoiena zala diñosku. Uste danez, uri baskoi ori,Naparroa'n, Aragoi ibaiaren ibarrean omen zegoan,Lunbier'tik laister egoaldera. Baskoia zala jakiñik,non egon eitekean jakiteak ez dau garrantzi aundie-girik guretzat orain.

Baiñan, zegoan tokian zegoala..., Naparroa'ko"Neman-nt-Uri -Tsa", ("Nema'nteko Uritsa"?) eta,gaur Frantzi'ko, "Nema -U-Tso", —("Nema-u(ri)tso"?)— ez al yatzuz bata bestearen antza aundi-ko izenak iduritzen?

"Arausio"ri dagokionez, berriz, aski izango dot,"ARU"z asten diran izenak asko doguzala oroite-raztea. Zortzi idatzi dodaz nik oraintxe ingi bateanoroimenari neke aundiegirik eman gabe, baiñandanak emen agertzeak luzeegia egingo leuke nerelantxo koxkor au.

Alataguztiz, bat bai, bat agertu nai neuke: "Arau-tsio" zar aren senide dirudian "Arau-txo", Araba'nArbulo'ko alor baten izena.

* * *

Ez dot esan nai erromateko izen aiek danak eus-kaldunak diralako ori, sinispideko egia danik. Bai-ñan, bai, esan nai dot euskal -itxura badabela, —etaaundia dabela!—, ta, gure egunotan lurralde artan"Leen -Euskal -Kultura"ko margo oiek agertu iza-teak, izen oien euskalduntasunaren aldeko iritziariindar izugarria ematen dautsola: izan ere, iritziori..., ia-ia osoki egiazkoa biurtzen bait dau!

Auxe besterik ez yat esateko gelditzen. Aurkituberria izan dan leitza margodun ori dagoan tokiakere euskal-usai aundiko izena daula: "Ardeche":goraxeago aipatu dogun "Ardeche"bera: gure idaz-keraz, "Ardexe", edota, "Ardetxe".

Bere etimologia "ardi" -"etxe" dala esatea, arris-kugarriegia dala iduritzea yat, "Ardexe" edo"Ardetxe" ura ibai baten izena eta, baita, ibai orrek"departamentu" bati eman dautson izena dalako.

Naikoa izango dot "Ardetxe" orren aurrizkia,"ARDE", gaur Gipuzkoa'ko baserri baten izenadala, eta baserri orren izenetik sortutako abizena ere

badala, gogora erakartzea. "Ardeo", barriz, alorbaten izena dogu Gipuzkoa'n bertan.

Rodano -aldeko "Ardexe "aren antza aundikoakdira, baitare, Gipuzkoa bertako "Ardeise" izenekobaserria ta seguruaski baserri ortatik sortutako"Arderise" abizena, Araba'ko Gobiaran'en "Arde-txo", Araba bertako Onraita'n "Arderetxe", etaNaparroa'ko "B -arderetxe", danak, lur-izenak.

***Gauza auetaz mintzatzeak biotz-zirrara bikoitza

sortzen du nere barrunbean: Alde batetik, poza, eus-kera ain zabalki edatu zalako; bestetik, samiña, gureeuskerak ainbeste eta einbeste lur galdu daulako.

Eta kezka bat: ezabatuko ote yaku euskera gauritzegiten dan lur-puxketa txiki auetatik ere?

Erantzuna..., baiezkoa edo ezezkoa..., emakumeeuskaldunen ezpaiñetatik zintzilika dago!

Latiegi'tar Bixente

P.D. On Joxemiel Barandiaran'i bere burua Eus-kerazaintzakotzat zeukan edo ez galdetzea-rren joan nintzala Ataun'era, esan dot. Bille-ra artan esan zana eta an gertatu zana, agian,bateren baten aburuz jakingarri izango ba'-litz, ez litzakit zaillegia gertatuko gai ortazbizpairu itz Aldizkari onen orrietan ager-tzea.

8

Page 10: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

ERRIAK

BAKIOKO UDALERRIAREN MUGARRIAK

Erri guztietan jazoten dan lez, Bakion be sarri izatendira arazoak, gorabeerak, bai bertoko erritarren arteanbai alboetako erriakaz, alkarregazko artuemonetan,argitasunak lortu bear izaten doguzanean.

Gaur egin, orrelango buruausteren bat gure arteansortuten danean, beingoan berotuten gara. Gero, asarregogorrean iminten gara eta, azkenean, arik armen, alka-rrizketa zintzoa egiteko neurriak artu bearrean, gorago-ra joten dogu. Leenengo, legelari zuur eta azkarra bila-tu ostean, ezbai barik auzitegira joten dogu...

Ai, ene! Gizajook! Or doaz pikutara gure neke, bear,izerdi eta ekinaldi bidez, ondo kostata, irabazi doguzanbostekoak!...

Onelakoa da, zoritxarrez, gaurko mundua. Bakeza-leak baino, burrukazaleagoak agertuten gara. Gureeskubideak izan ezik, besterik ez dogu ikusi eta onartu-ten.

Gu geu baztertu? Gu geu zapaldu?... Ez, orixe! Nioinperatuko nauan amaren semerik oraindinokarren ezda jalo... Au izaten da. geienetan, guk burrukatu, sinis-tu eta erabilten dogun lege nagusia eta sarritan, bakarra.

Baina, ostera, gure aurrekoak, gure arbasoak etagurasoak ez ziran orrelangoak. Eurak patxadaz biziziran, gu baino nasaiagoak ziran, euren bizikerea bare-baretsua zan. Guk bearrezkotzat daukagu berebila, ari-nago ibilteko, leku guztietara belu eldu arren. Gura tagura ez, egunero irakurri bear dogu izparringia, gurekirioetarako kaltegarri izaten bada be. Eurek ez eukenasto zaartxu bat baino, Bermeora edo Mungiara joateko.Sutondoko pozgarrizko alkartasunean igaroten ebezan,gogaitu barik, orduak eta orduak, kopla -kontetan edoleenagoko sorgin ipuinak esaten.

Igandeetan edo euri-egunetan, gazteek bolo jokoanneurtuten ebezan euren indar eta trebetasunak, eta zaa-rrek, barriz, musean edo alkarreri adarra joten emoteneben denborea. Aste osoan bear asko eginda, bai, bainainoiz ezergaitik ernegatu edo larritu barik. Benetan,euren bizimodua geurea baino askozaz be txiroagoaizan arren, euren bizikerea geurea baino alaiagoa,baketsuagoa eta nasaiagoa zan.

Ona eldu ezkero, aitatu bearrekoa deritxot, antxinaBakioko bolatokia Ardantza ondoko sastrakan egoala.Gaur gure artean bizi diran zaarrek antxe ezagutu dabeeta dinoenez, amaikatxu txakolin boteila postureanjokatu dira bertan. Geroago, bolatoki au Estankoaldeondora ekarri eben. Emengoa askok ikusi eta ezagutudogu geure gaztaroan. Sasoi aretako tabernarik onena,barriz, Tabernatxu deritxogun etxean egoan eta.

Bizikera a adierazoteko jazokera bat, ez da ipuina,edestu bear deutsuet. Ez dakit noiz edo zein urtetan jazozan, baina ukatu ezineko egia da bein baten gure erriko

agientariei jazo jakena. Bakioko mapa barriak egiteko,bearrezkoa zan erri bakotxaren mugak agirian eta errezikusteko eran ipintea (guk bakiotarrok mugarriarimunarri esaten deutsogu). Bakio eta Bermeo artean ezegoan zalantzarik. Gure arteko mugak argi egozan,bada, Kontxakoerreka edo Oxaorta dalako errekea(Bakioko erreka nagusia) zan gure errien arteko lerrobanatzailea. Ostera, Bakio eta Mungia arteko mugea ezeben ain garbi ikusten. Gure erri biren artean dana zanMendia, sasia eta otea. Ez egoan arririk, ez zugatz eza-gunik. Ona arte Bakio eta ortik ara Mungia zala adiera-zoteko erakorik ez.

Gauzak olan zirala, Bakioko eta Mungiako aginta-riek goitik artutako agindua bete eta, era berean, gurearteko arazoa betiko atonduteko, erabagi jatorra artueben: legegizonak eta epaileak baztertuta, eurak eureta-ra alkartu, berba egin eta zorioneko mugarriok gureerriei jagoken lekuan imintea. Esan eta egin. Gure gizo-nok aukeratu eben, bada, mungiarrakaz alkartuteko egu-na, garrantzi aundiko zeregin a beteteko. Sasoi atakobakiotarrrentzako gure erriak eukan arazorik garratzenaa zan: udalerriko mugak betiko argitu eta jartea. Bainaorduan be, Barrabasen ziria sartu jaken buruetan. Bakiooso txikia zan eta aaleginak egin bearko ebezan errikolurraldea zabaldu eta aundiagotuteko. Gitxienez, Jata-mendi oso-osorik geugandu bearko genduan. BaitaZumetzagako inguru guztia eta Emerandoko zati on batbe. on lortuteko, mungiarrei arretarik onena emon bear-ko eutseen, areei ondo be ondo esanda. Bigun-bigunberba egin ezkero, koipekeria apur bat erabiliz, irabazi-ko ebezan, zalantza barik, Mungiako ordezkarien biotzeta adimena.

Eguna eldu zanean, asmo aregaz aukeratu eta edertoapaindu ebezan asto bizkor bi, janariz, edariz eta bestegauzaz beteta. Lau asto-otzarak bete ebezan, bada: txa-kolin txanbil bi, bata zuna eta bestea gorria; lapa-otzarabat be, lapaz beterik; beste zorro bat Ianpernaz ganezka;lukainka txorta luze bat eta, zergaitik ez?, pernil ederbat, gaztaia ugari, eta taloa be neurri barik... Bai, politoorniduta joan ziran Bakioko ordezkariak, asto eta gizon,pozik eta baikor, itzelezko negozioa egingo ebelakoan.Artu eben Zumetzagako bidea, bada, baina Olatxu-burura eldu orduko, nekatuta eta egarriak erreta egozan.

— "Txo, oraindinokarren goiz dok. Atsedentxua eginbear joagu berton etal...

Gure mutilak, Txomin, Patxillo, Kostantzio eta bes-teak, zurrutada batzuk artuten asi ziran euren eztarrialabanduteko. patxadaz eta astiro zutundu eta barriro asiziran estratzan gora, etenbako barriketan, aldarte onean,txantxetan eta alkarreri adarra joten. Bai, Jerusalengogurutzebidea baino ibilaldi luzeagoa zan a. Ez negarrez

9

Page 11: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

ERRIAK

eta eriotzara joiazalako, ez dinot orregaitik, 14 geldialdibaino askozaz geiago egin ebelako baino.

Beste aldeko ordezkariak, ostera, mungiarrak, ezerbarik, eskuan makila bana artuta baino ez, ibili ta ibiliziran. Sasoiz eldu ziran aurretiaz aukeratutako tokira.Baina, an ez egoan inor. Itxaron eta itxaron, baina danaalperrik. Azkenean, gogait -gogaituta, Bakioko lurral-dean sartu eta bakiotarren bila abiatu ziran. Ainbat den-boratan ibili ostean, eldu ziran euren belarrietara bakio-tarren gedar, barre-zantzo eta berbotsak. Beingoan egineben alkar batzuk besteekaz eta leenengo agurrak egin-da, bakiotarrek, euren txikitasuna eta makaltasuna aaztu-teko, eta euren eskuzabaltasuna eta erriko aberastasunugariak erakustearren, txakolin txanbil baten zapotzakendu eta arro-arro mungiarrei eskaini eutseen erri are-tan ezelan be lortu ezin eben edari fin a. A zan txakoli-na! Ez egoan inon alango edari gozoagorik. Sudurzuloe-tatik sartuten jaken lurrunaren gozoa! Axe naikoa zangizon areek liluratuteko. Mungiarrak pozik egozan,bakiotarren arretea ikusita. Janari ederrak, edariak,obeak. A zan egotaldial... Eta jateko gogoal... Bakiota-rrak be, pozarren egozan eta lantzean bein alkarreri kei-nu eginez euren artean esaten eben:

—"Irabazita jaukaguk joko au. "Oneek geureakdozak... "

Talde biak, anaikiro, bearrik ezean, alkartasun jato-rrean, berba eta berba. Ondo jan eta ondo edan ostean,alango betekada ederra artu ta gero, dinot, zutundu zirangure erri bietako ordezkariak, euren eginkizun nagusiaegiteko asmoz edo...

– "Pernando eta Txomin, zuok joan zaiteze ara gora.Erraimundo eta Patxillo, beeko trokara... Zu eta ni ber-ton lotuko gara, zenteilaren mugarriok beingoan iminikodoguz eta" inoan Bakioko alkateak.

Esatea erreza da, baina egitea beste zorro bateko uru-na zan. Ausnarrean dagoan kortako bei zaarraren antze-ra, gure gizonok be, zeruan lez egozan, urdaila beteta,sabela astun, burua bero, oinak beearen ganetik jaso ezi-nik eta adimena erdi ilun. Ganera azur guztiak gogortu-ta eta bear egiteko gogo gitxi...

Orduan, mungiarren agintari lez agertuten zanak esaneban:

– "Gizonak! Konturatu barik beluegi egin jaku. Lastereguzkia Gaminiz aldeko itsas ertzean estalduko da, gauaganean daukagu eta gu Mungiatik asago gagoz oraindi-nokarren. Zer deritxozue, berton asita mugarriak sartukobagenduz? Leenengoa berton eta besteak, joanez joanez,bide ondoan iminiko doguz eta ordu betean amaitukodogu ona ekarri gauazan arazo madarikatu au" .

Mungiarrek ago batez erantzun eben:– "Egia dok. Adiskidetasun ederrean gagozak, lagun

zintzoak gozak eta asarrekuntza barik, oraintxe kendubear joagu buruauste au".

Bakiotar gizajoak, alango apari-kopua jan ostean,ez egozan eztabaidetan asteko eran. Euren adimenakez eukan zorroztasunik Emerandoko lurrez jaubetute-

ko beste, ez eta erriaren eskubide ezagunak jagotekobe.

– "Kostantzio! Ik zer dinok, bada?– esan eutson alkateak idazkariari. Eta onek:– "Ni konporme naiagok, kontxo! Berton sartuko jao-

aguz eta kitu!"Esan eta egin. Alan amaitu zan bakiotarrek aurretiaz

euren buruetan asmatu eben "negozio biribil a". Benetanamaiera kaskarra lortu ebena. Eta garaile urteteko asmozabiatu ziranak, burumakur, galtzaile eta otzan-otzanbiurtu ziran Bakiora. Egia esan, egun atan ez ziran kon-turatu lotsagarrizko jokaerea erabilena. Bai, urrengoegunetan, euren buru eta adimena argitu ziranean. Bainaorduan, eginak eginda egozan.

– "Or konpon! Guk inogaz ez dogu sortu ezelangoasarrekuntzarik, ta ganera, zoragarrizko arratsaldea iga-ro dogu, mungiarrakaz aaztu ezineko alkartasun zin-tzoan. Zorioneko mugarriak or dagoz ondo eta sakonsartuta, edonork errez ikusi daiazan".

– on esanez zurituten eben gure agintariek eurenerruzko jokaera motza. Arrezkero, or ikusten doguzMungiako lurraldeak ia Goikolea alderaino sartuta. BaiEmerando bai Zumetzaga gure mugarrietatik kanpogeratu ziran betiko.

gure aurretikoek, nire ustez, baeuken diplomazi apu-na, baina negozioetarako ez euken trebetasunik. Baina,alan eta guztiz be, parkatuta dagoz. Ez da?

Martin GOITIA1981eko BAKEA aldiskarian

(Iniaki MARTIARTUk egokitua)

BERBALAPIKOA

udalerri = udalaren lurraldealegelari = legegizonezbai = zalantzabostekoak = dirua adierazotekooinperatu = zapalduizparringi = egunkarikirio = zan, nerbiotxiro = beartsusastraka = sasitza, beresiatondu = eratu, konponduarreta = baten bateri ondo esanatxanbil = kantara, suillanperna = pertzebealdarte = umorezapotz = zotz (kupeleko agotxua itxiteko)eginkizun = betebearurdail = sabelGaminiz = Plentziaren euskal izen zaarrakaskar = txar, okerotzan = mantsozuritu = justifikatu

10

Page 12: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

BIZ

KA

IKO

ITSA

SOA

_O

t1EN

D1AL

~E

tiI

URED

ARIO

9 tA

~AAS

TAKU

ci. ~ •

fti

'•f;

SAu

- - -

- - -

- - -

- - -

- - -

- - -

- - -

- - -

- "'ó

~AAU

6Ek4

7E73

u.Q

17D

O..

n4.

IKU

SF

EA

xcu

TE

RiA

ARTE

TxE

MU

NG

IA

UfN2

pg

aE

tH

A0.

T2A

LD

E

-MA

LE

!AR

RA

SE

ARRO

UDo

Page 13: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

EUSKEREA

EUSKERA ZORAGARRIA - UMETXIKIEN BERBAKEREA

Ume txikien berbakerea esaten dogunean, eurok darabilezanberbak dira ala umetxuenganako nagusiek darabilezanak? Biakdira izan.

TXIRI-TXIRI,OINE-OINE.AMA LEGEZ,AMAMA LEGE,AITITA LEGEZ.TXIRI-TXIRI,OINE-OINE.

(oinez ibilten ikasten dagoan umetxuari lagundu-teko abestitxua dogu hau)

Bizkaiko euskerea galduten doan ginoan, erderea sartu ta sar-tuten jaku, geroago eta sakonago sartu be. Erdeldunduten joaku,bada, bizitzea Bizkaian. Galtze onegaz batera eundaka esakeraberba eta adierazpide joakuz betiko.

Au berau, batez be, ume jaiobarri eta ume txikien munduanjazoten da, mundu onen berbakera berezia ia galduta dogula.

Umetxua bera etxekoengandiko artuemonetan eta, batez be,amaren eskutik sartuten da berbaldunen munduan. Beingo batenasiko da umetxua beste doinu eta zaraten artean amaren agotsaezagututen. a Leenengo ta bein, berbak eurak baino, beroneendoinuak ezagutuko dauz. Orregaitik, umezaroan umetxuokazerabilten doguzan berbek eta berba antzeko zaratek garrantziaundia dauke.

Berbetan asi baino leen, doinuak egiten dabez umetxuek.Beluago, berba antzeko doinuak egitera elduten dira, nagusiekeurek erabilten dabezan berben antzeko berbak egiten aalegindu-ko dirala. Nagusiek darabilezan esangura bardinak bilatu guran,aurki. Esaterako:

TA-TA: 1.- aita.2.- tas-tas.

Esangura ezbardin bi, beraz.Olan bada, umetxua nagusiarenak esaten aaleginduko da eta

onek berba barriak edota zarata barriak asmatutea eta ikasteadakarz. Izan be, ume txikiek erabilten dabezan leenengo berbaknagusiengandik ikasten dabez beti eta. Umeak zer ikusi, a ikasi.Denporearen joanean, berba oneen arteko asko ta asko nagusienberbakerako egin dira.

Umea txikerra dan artean, esaldiak egiterakoan beintzat,iru-garren pertsonen bidez baino ez jako egiten berba, esaterako:"zer ekarri deutso altak seineri?" ; "nori egin deutso barre sei-nek?"... Geienetan, aditzak ez dira jokatuten.

Orain ogei urterik leenagora guztiz oidalakoa zan ume txi-kien berbakune au. Bizi-bizirik egoan gure etxeetan eta sein-txuek leenengo oinkadekaz batera ikasten eben. Gaur egun,Bakion erabilera au, arean baino baztertuagoa, il bearrean dago,

zoritxarrez. Baina ez on bakarrik, erdereak bereak sartutea lortuizan dau. Nork ez dauz erri onetan, bada, oraingo ama askorenezpanetan onelangorik entzun: Kariniito!, Tesooro!.... seine-txue!, laztanaa! edo pitxiin! oneen ordez?

Eskolara artekoan, etxean ikasiko dau umetxuak berba egi-ten. Aurrean aitatutako berbakera on etxean bakarrik ikasi leite-ke eta. Orrexegaitik, gaur eguneko ume txikiokaz euskeraz egi-tea garrantzi aundi-aundikoa bada be, umezaroan ume-berbaku-ne dalako on erabilteak geroko umeen euskerea sendotuteadakar.

Orduan bada, umetxuekaz berba edo berba antzeko orreekerabilten ikasi daigun. Onetarako ondoan BERBALAPIKO labu-rra dakartsuegu. Ziur gagoz berbotatik asko be asko ezagunakizango dozuezana eta batzuk, bear bada, aaztuta. Ikasi eta erabi-li eizuez, bada! JAGOIZUE BIZKAIKO EUSKERA EDERRA!!

TXALO PIN TXALO,TXALO PIN TXALO,KATUTXUA MIZPIRAGANEAN DAGO.BADAGO BEGO,BEGO BADAGO,KATUTXUA MIZPIRAGANEAN DAGO,BEGIRA DAGO.

(ume txikitxuei txaloak egiten irakasteko erabiltendan abestitxua)

BERBALAPIKOA (umetxuena

ABABAU= txakurra / txakurrak egiten dauan zaratea.(AU-AU)ABO-ABO= loak artuteko umetxuari esaten jakona.ADUR-DARIO= adurtia, ezpan ingurua beti adurrez bustitadauan umetxuari esaten jako. (bardin: MORO-DARIO, RAKA-DARIO...)AIAIA= kalea.AIAIAN (joan)= kalera joan / ibilten joateko esaten jako. AIDA-AIDA= idia, beia, zekorra eta.AINGERUTXU= laztana, seina, maitasuna adierazoteko. ALA-LA= ondotxu, naiko ondo.ANDI-ANDI(joan, egin)= etxetik kalera ibilten joateko orduan.AP!= otz-otz dagoan zeozer ukutukeran / norbera bustikeran.APA= abereren baten edo nonoren altzoaren ganera igonkeranedota besoen artean artukeran esaten jako.APAPR- kalea.APAPAN(egin)= ibilten joateko esaten jako umetxuari / umet-xuak anka egin dauanean esaten jako.(ATATAN)APATXE(egin)= jesarri / jesarterakoan esaten jakona.ARGIZARIZKO= azal leun eta zuri-larrosa dauan umetxuariesaten jako.

12

Page 14: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

EUSKEREA

ARRETXIROTAN= umetxua lepo ganean eroateari esaten jako.ARROTZA-GORRINGO= kontu aundiz jagon bearreko ume-txuari esaten jako.ARROTZA-JANGO= arrautza jalea danari esaten jako. (bardin:FRUTAJANGO, OGI-JANGO...)ASTOKO= astokiloa, burugogorra, astokeriak eginkeran esatenjako.AUPA!= umetxua jesarrita edo etzunda dagoan tokitik goratuke-ran esaten jako.(APA!)

BABITU= garbitu.BAPO= ederra, galanta / umetxuak jaten amaituten dauanean esa-ten jako.BARRABAN= biurria, okerra, gaiztoa.BEGIZURI= begi urdin argiak dauazan umetxuari esaten jako.(bardin: BEGIBALTZ, BEGIEDER, BEGIANDI,...)BERERERA= ardia, bildotsa, arkumea, artxoa eta.(BEKEXE)BILI-BILI= aatea.BILIN -BOLA= txirrinbueltea, bilinbueltea, itzulipurdia.BILIN - BOLALA= bilinbueltaka, txirrinbueltaka, itzulipurdika.BIORRI= biurria, okerra, gaiztoa.BIS-BIS= katua / katuari deituteko egiten dan zaratea.

DILIN - DALAN= kanpaia / kanpaiaren zaratea.DIN-DAN= danbaladaka, zabuka, bilinbalan / txiboan ibiltea.DINGILIN - DANGALAN= mogimendu aundiz ibilkeran / erren-ka dabilen umetxua / burdiaren trangaladak.DROGOSO= biurria, okerra, gaiztoa.

EIN= egin.ERDU!= etorri aite!, ator!ET= ez / kontuz! esateko.ETETET= ez,ez, / kontuz, kontuz! esateko.

FIRI-FIRI= gatza apurka - apurka ete gitxi-gitxika botakeran esa-ten da.FU= sua / eguzkia gorri-gorri dagoanean esaten jako umetxuari.FU(egin)= putz egin (suren bat amatateko).

GAUTXORI= gauez itzartuta egoten dan umetxuari esaten jako.GIZONTXU= beste mutil txikitxu bat umetxuari erakusteko esa-ten jako.

INUZENTE= kokoloa, ganorabakoa, umetxuari gozoro alan esa-teko.IZTERRULURA= umetxua nagusi baten oin baten ganean jesa-rrita, izterrakzabalikdaukazala,bilinbalankadabilenean.

JAKAN= jan txarrekoa dan umetxua edo gitxi jaten dauana.

KAKA= gorotza, satsa, loikeria guztiak, berak ukutu ez daiazanesaten jako umetxuari.(KAKELA)KAKELO= saskela, saskeldoa, loia umetxuari esateko.KAUSK(egin)_ aginka eg'n, kosk egin.KIKI= umetxuari bekoki ganean uleez egiten jakon kiribiloa /agina.KIKI(egin)= ostutka ibili / ostuka ibilkeran esaten jako.KIKIL= zakila.(KIKILINO)KILI - KILI(egin)= kili-kili egiten jakonean esaten da.KILI-KOLO= kilin -kolon, askatuta, loka, zeozer loka dagoaneanKISK - KISK(egin)= ulea moztu edo ebagi.KISKI -RASKA= umetxua jokeran esaten jakona.(KISKA-KAS-KA)

KOIPEGAZA= mainatsu, maina andiak dauazan umetxuari esa-ten jako.KOKO= mamarro txikia / txokolatea / arrautzea / umetxua ikara-tu egiten dauan gizonkia.KOKOLO= ganorabakoa, inuzentea, umetxuari goxo-goxo esa-ten jako.KOKOLOBATXI= kokolotxua, kokolo esatea baino samurragoesaten jako.(KOKOLOMENDI)KOKOMARRO= mamua, ume txikiak ikaratuteko aitatutenjaken gizonkia.KOSKON(egin)= umetxuari kokoteko txikiak buruan emon.KOXKOR= txikitxua, eldua ez dana.KUKU(egin)= umetxua ostenduta dagoan lekutik zeozereri begi-ratu deion edo begiratuten deutsonean esaten jako.KUKUBARRE= umetxuak edonori barre egiten deutsonean edoegin bear deutsonean esaten jako.KUKUKA(egin)= burua lantzean bein ataraz kuku egiten daua-nean esaten jako.KUKULUMIO= makurtuta, kokoriko, orpoen ganean jesarritadagoanean.KUKURRUKU= oilarra / oilarrak egiten dauan zaratea.KURRA - KURRA= oiloa / oiloari deituteko berbea.KUTTUN= laztana, seina, aingerutxua, umetxuari maitasunaadierazoteko berbea.

LAU-TXARURREN= umetxuak eskuak eta oinak beearen ga-nean dauazala ibilkeran esaten jako.(LAU - TXAKUR)LAZTAN= seina, aingerutxua, umetxuari gozoro esaten jako.LO KUKUAK= lotaldi laburrak egiten dauazanean.LOLO= loa.LOLO (egin)= lo egin.LOLOTAN (egon)= lo egiten egotea.LOTI= lo asko egiten dauan umetxua.(bardin: NEGARTI, TXI-SETI, KAKATI, ADURTI, MAÑATI...)

MA (egin)= musua emon.MAMA= ura, esnea edota edozein edari.MAMALABATXI= mamalatxua, neskei gozoro esaten jakena.MAMATXALATXU= umetxuari mamala esateko (neskatilei).MAMELO= gozokia, karameloa.MANAR (egin, euki)= negar egin.MANU= mamua, umea ikaratuteko erabilten dan gizon antzekoa.MASUSTATXU= kokolotxua, neskatilei gozoro esaten jake.MAU= jan / agskada edo koputxuren bat jan daian agoan sartu-keran esaten jako.MIRRI= argala, txikerra, makala / jan txarrekoa.MITXIN= katua.MIXOR= pirria, beterrea, erretxinea, eroan txarreko edo alditxa-rreko umetxuari esaten jako.MIX-MIX= katua / katuari deituteko erabilten dan zaratea.MIZKIN- jateko orduan, mizkeriak otordua bera baino gragodauazan umetxuari esaten jako.MOSOLO= baXetsua, barea, otzana / matrailgorridun dan ume-txua.MUSU-GORRI= matrailgorridun dan umetxuari esaten jako.MUSU-MERKE= edonori musuak emoteko beti gersu dagoanumeexuari esaten jako.MUXE (artu)= asarratu / bekoki iluna egin edo jarrii.

NANAN (egin)= jan. NENE= esnea. NONO= beia.

OGI BEDEINKATU= ona, baketsua, arazorik emoten ez dauanumetxua.OGI KUXKURTXU= txikia, biguna, goxoa, umeari esaten jakona.

13

Page 15: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

EUSKEREA

OGI ZATI= ona baino obea dan umeari esaten jako.OKER= biurria, barrabana, gaiztoa.OLLANDATXU= nagusien antza eta ibilkerak dauazan neskati-lea.

PA= musua.PA (emon, egin, bota)= musua emon, musua botaPAPA= ogia.PAPATA= oinetakoa.PAPAU= zeozerez burua edo begiak estalduten jakozala, umetxuabildurtuteko erabilten dan berbea / ikaratuteko keinuak egitenjakozanean / mamua / umetxuari kokolo esateko.PAPAUTEN= ilunetan.PAPURRAK= ogi-zopak jaterakoan ago inguruan gelditutendiran ondakinak.PARRA-PARRA= euria bota aalean eginkeran.PATA-PATA= oinez ibilten dala esaten jako umetxuari.PATXALASA= neskatilei gozoro esaten jakena.(PLATUSA)PEPELO= kokoloa, memeloa.(PEPELERDO)PERIKO= txiz-ontzia.PIPI= txoria / zorri-bartza.PIRRI= beterrea, erretxinea, mixiorra, eroan txarreko edo aldi-txarreko umetxuari esaten jako.PISPOTA= neskatilei gozoro esaten jakena.PITI-PATA= oinez ibilkeran esaten dana.PITXI= olgetako balio dauan edozein txikikeria, jostailua / gauzapolita ta erakargarriari buruz berba eginkeran esaten da.PITXILIN= zakila.PITXIN= laztana, kutuna, aingerutxua, goxoro esaten jakonean /txikitxua.PITXITXI= txakurra.(PITXITXU)PLAUSTA= zeozer beearen ganera jausikeran esaten da, umetxuabera be izan leiteke.PLISTI-PLASTA= uretan, basatan...gogotsu ibilkeran egiten danzaratea / ur azalean eskuaz jokeran egiten dana.POPOLO= lodikotea, potoloa.POPOT= autoa.POTIN-POTINTXU= potoloa / anka okerdunaren ibilkerea.POTOLO= popoloa, lodikotea, loditoa.POTONGO= ur putzu txikitxua, euriak eragindakoa geienetan.POTXINGO= ur putzu txikitxua, euriak eragindakoa geien baten.POTXOLO= gozoa, samurra / polita / laztana, aingerutxua, kutu-na.POTXON= umetxuari gozoro esaten jakona.PUN(egin)= jausi / jausikeran egiten dan zaratea / jausia.PUNBA= jausia.(PAUNBA)PUNBA (egin)- beearen ganera jausi.PUNBALA= zeozer edo nonor jausi dala esateko, umetxua berabe tartean / jausia.PUPU= mina / zauria / urruturea.PUPU (egin, euki)= min egin edo euki / urratu / min artu.PURRA= oiloa.PURRUT= uzkerra.PURRUT(egin)= uzkerra bota.

RAPA-RAPA= arin-arin joatean edo ibiltean esaten da.

SAPA-SAPA= arin-arin joatean edo ibiltean esaten da.SAPARRO= umetxua bera /beste umetxu txiker bat.SASKEL= loia, saskeldoa, zikina.SASKELDO= loia, zikina, saskela esatea baino samurragoa.SASKILI-BASKILI= jankeran gauzak aurrerik hara edo goitikbeera botaten diranean esaten da / gauzak laskitukeran esatenda.

SEÑE= ume txikia / laztana, aingerutxua umetxuari esateko.

TAKA-TAKA= oinez ibilteko edo ibilten dala, esaten jako ume-ari.TALAN-TALAN= kanpaia / kanpaiaren zaratea.TALE(egin)= jo.TAPA-TAPA= oinez ibilteko edo ibilten dala, esaten jako umeari.TAS-TAS= nonor jokeran esaten da / umetxuak eskuak zabalikdaukazala joteko keinuak egitea.TAS-TAS (egin, emon, artu)= jo, zigortu, eperdikoa emon edoartu.TATAN (egin)= laztan egin.TATANTXU (egin)= laztan egin.TATI (egin)= umetxuari gauzaren bat eskeini eta artuten doaneankendu, olgeta lez.TATO= jauzia, saltoa.TATO (egin)= jauzi egin / jantziak janzkeran umetxuari besoaketa ankak zuloetatik sartuten lagunduteko esaten jako / jatsi.TERRALA(artu)= umetxuak negarraldi zaratatsua egiten daua-nean.TETE(egin)= jo.TIRI-TARA= oinez ibilteko edo ibiltean esaten jako umetxuari.TIPI-TAPA= oinez ibilteko edo ibiltean esaten jako umetxuari.TIRRIN= txirrina / zila, zilbor estea ebagikeran lotuten dan zulo-txua / umetxu nesarti eta gogaikarriari esaten jako.TIRRIN-TARRAN= dandarrez, narraz ibilkeran.TITI= bularra / titia artutea.TOTO= txakurra / seina, umegorria.TOTONOXO= txakurkumea.TRAKATAN-TRAKATAN= belaun ganean umea jauzika dagoa-la, zaldi ganean balebil lez, esaten da.TROKOLO= txaparroa, zabalotea.TUNTURRUNTAINA(artu)= muxe artu, asarratu, bekoki ilunaegin.TURRU-TURRU= ganezka pilotu.

TXAKA-TXAKA= oinez ibilkeran esaten jako / arin-arin ibili.TXAKALA-TXAKALA= trenaren joana.TXALO= belarriondokoa, matrailekoa, plastadea.TXALO-PIN-TXALO= eskuak bata besteaz jokeran egiten danolgetea / txalo egieea.TXANBELIN= dotorea, polita, lerdena, gozoro esaten jako nes-katilearl .TXANKLAME= anka argalak daukazanari esaten jako.TXANKA-PISTOLA= anka argalak daukazanari esaten jako.TXANKIRRIN= neskatllei gozoro esaten jakena.TXANTXAN(egin)= dantzan egin (jantzan egin).TXANTXUR= esne agina, umearen leenengoetarikoagina. (TXATXUR)TXAPARRO= umetxua bera / beste edozein ume txiker.TXAPISKOLA= bizia, okerra, bizkorra, biurria, neskatilearigozoro esaten jako.TXARRITO= saskela, saskeldoa, loia, esaten jako umetxuari.TXATA= sudurra.TXATXA= sagarra, madaria edo antzekoa dan bestelako frutea /ozta-ozta oinez egiten dakian umetxuari esaten jako.TXATXUR= esne agina, umearen leenengoetariko agina.TXERA= umetxuak laztandukeran egiten dauan igordia, igortal-dia.TXERATSU= txerak, laztanak egitea eta artutea gogoko dauana.TXERREN= barrabana, okerra, biurria.TXETXE= ume txikia / ispiluan umetxuak bere burua ikusikeranesaten jakona. (TXETXITO)TXI= erre. (TXIT)

14

Page 16: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

EUSKEREA

TXIBISRERIA= jostailu txikiak, ezgauzak / gauza txikerrak.TXIBO= zugatz baten adarretik dingilizka, danbaladaka ibilteko,eskegiten dan sokea (kolunpioa).TXIRER= txikia.(TXIRINA)TXIRI-TXIRI= txarriari deituteko egiten dan zaratea.TXIRINA= neskatileari gozoro esaten jakor.a.TXIRON= lepo ganean umetxua eroankeran, arretxikotan.TXILIBRISTO= mutilei gozoro esaten jake.TXILIN= txintxarria.TXILIN-TXALAN= kanpaiek ataraten daben zaratea / umeabilinbalanka aidean erabilkeran esaten da.TXIN= dirua / txanpona.TXINTX(egln)= zintz egin, sudur zuloetatik mukia ataratekoaizea botakeran indarra egin.TXIN-TXIN= dirua / txanpona.TXIN-TXIN-KOSKON= umetxuari olgeta antzean esaten jakobein ta barriz, TXIN-TXIN esateaz batera kilikiliak eginez etaROSKON esateaz batera buruan jotearen itxura eginez, kokotekotxikitxuak emoten jakoz. ( beste orrenbeste RISR-RISR ROSK-ROSR berbea erabiliz)TXINTXIRRI= umetxua negarretan isildu edo baretu daitennagusiak eskutan eragiten deutson txintxarri antzekoa / umetxuaisildu daiten nagusiak zarata on agoz egiten dauanean.TXIO-TXIO= txoria.TXIO-TXIOKA= txoriak abestuten dagoanean egiten dauan doi-nua.TXIPLI-TXAPLA= uretan, ur azala jokeran egiten dan zaratea.TXIPOTIN= potintxua, potxingo txikia / umetxu txikia, txapa-rroa.TXIRINBUELTA= bilinbueltea, bilin-bolea, itzulipurdia.TXIRIPILLOTA= neskatilatxuari esaten jako / neskatilatxua.TXIRRIBORRO= naaste-borrastea, naastea / paperearen ganeanumetxuak egiten dauan marrazketea.TXIRRIN= txirrina / zila, zilbor estea ebagikeran lotuten danzulotxua.TXIRRI-TXIRRI= kilkerra, kirkiloa / ur xirripea, ur txirristatxuaeta bere doinua.TXIRTXILLERIA= gauza txiki ugariari esaten jako / umeteriea,umesaila, umetxuak batera egotearl esaten jaks / uskeriak.TXIS= garnua, txiza / txiza egiten danean so–_uten dan zarateariesaten jako.TXISTU= zakila (PITXILIN)TXITAN (egin)= zutundu edo oinez asten danean mugitutekoesaten jako umetxuari.TXITAN-TXITAN= umetxua zutundukeran eta mugitukeran esa-ten jako.TXITXI= okelea, arraina, jatekoa / txakurra.TXITXIMARKA= atzamarkadea / min egiteko atzamarrez aragiabiurtukeran esaten da.TXITXIRIBITXI= gauza txikiak / txirtxileriea.TXOLINTXU= polita, alaia, lerdena dan umetxuari esaten jako.TXONBO= uretan buruz beera murgildukeran esaten da.TXOR-TXOR= txorien txio-txioa edo doinua / amaibako berbe-teari esaten jako, umetxuak lotu barik berba egiten dauanean.TXORI= neskatileari buruan ipinten jakon troinuari esaten jako.TXORTA= uleez egindako matazea / txirikordea, au da, uleakondo orraztuta eta batuta dagozala ule mordoa osotzen dabenean.TXOTXO= txo / mutiltxuari esaten jakona.TXOTXOBARIRU= kokoloa, kokolomendia.TXU= txistua botatean olantxe esaten jako umetxuari.TXURRU-TXURRU= zurrutada txikietan edatea / umetxuak titi-tik dzangadea artuten dauanean egiten dauan zaratea.TXUT!= bero-bero dagoan zeozer ukutukeran / sargoria, aroberoa dagoanean / norbera errekeran esaten dana.

TXUTXU= erakargarria danari esaten jako.UFA-UFA(ibili)= uretan ibili.(UFA-UFARA ibili)UMEGORRI= nagusi keinuak egiten dauazan umetxua.(UME-KONDO, UMEMORO, UMESOSTOR)

ZEZENKO= umetxu indartsua, astokilotxua.ZIZIPOZO= S-aren ordez espainerazko Z esaten dauan umetxua-ri esaten jako.ZURIKERIA= umetxuak zeozer lortu gura dauanean egiten daua-zan txotxolokeriea.

LOTXU ENGAINADORE,FALTSO, TRAIDOREA!LOTXUK ENGAINAUKO DAU,BAI, GURE UMEA!

(Arabako Aramaisko umeentzako lotarako abestia)

Zuk, irakurle, entzungo edota erabiliko zenduzan oneetarikoberba asko. Beste asko be egon badagoz gure zaarren ago-mine-tan. Olako beste berbarik jakingo edo entzungo bazendu, guriesatea biotzez eskertuko geunskizu. Batu eizuz, bada, eta esaneiguzuz!

Iniaki MARTIARTU1996.eko zezeilan

BIBLIOGRAFIA

MARKAIDA E. – Umeen hizkuntza eta lexikoa - AHOZKOLITERATURA, GENERO TXIKIAK /GAUONTZA SORTA - LABAYRU - 1991.

GAMINDE I. – Umeen berbak direla-eta - AHOZKO LITERA-TURA, GENERO TXIKIAK / GAUONTZASORTA - LABAYRU - I991.

GAMINDE I. – Urduliz inguru berbak eta bizimodu 1992.GAMINDE I., MARKAIDA E. ta B. – Sopelako euskaraz -

URDULIZKO EUSKERA TALDEA - 1993.ARGOITIA, AZKARATE, GEZURAGA – Eibarko euskeraren

esakerak eta bestelako berezitasun batzuk - EIBAR-KO UDALA - 1995.

GAMINDE I., SALTERAIN M. – Abadinoko lexikoaz - ABA-DINOKO UDALA1992.

ARRETXE J. – Basauriko euskara - BASAURIKO UDALA -1994.

PEREZ BILBAO A. – Bermeoko herri hizkera - 1991.VILLEGAS J. – Nire biotza - LA GRAN ENCICLOPEDIA

VASCA - 1978.LEKUONA M. – Idaz-lan guztiak - 2. LIBURUKIA, EUSKAL

ETNOGRAFIA 1978.LEKUONA J.M. – Ahozko euskal literatura - EREIN - 1982.

* * *

15

Page 17: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

EUSKEREA

EUSKEREAK BAKION BE SALDUEGITEN DAU

MERKATAL ARLOAN EUSKEREARENERABILEREA NORMALDUTEROEGITASMOA

Merkataritzea gizarteagaz lotu - lotuta dagoanarloa dogu, euskerearen normalkuntzarako bear-bearrezkoa da. Merkataritza arloan Bakion euskereaegoera diglosiko erkergan bizi da. Beraz, euskerea-ren erabilpen normalak merkatal artuemonen arloabe beraganatu bear dau. Arlo onetan euskerea ego-teak -daukan garrantziaz merkatariek -eta jaubetudaitezan aalegin bereziak egin bear doguz. Artue-mon publizitario eta komertzialetan euskereak tokinormaldua artu bear dau. Euskeraz egitea, euskere-aren erabilerea, "kalitate ezaugarria" dogu, komer-tzioei balio erantsia dakartsela. Euskereak kendubaino, ekarri dakar eta. Beraz, elburu nagusia: den-da, taberna, jatetxe, gasolindegi, football-zelaikoormirudi, aseguru etxe, diru-etxe, beste zerbitzu-etxe eta abarretan euskerearen egona, agoz zeinidatziz, ziurtatu eta areagotutea". Labur esanda,euskerea merkataritza mundura zabaldutea, atan be.Merkatariak euskerearen inguruan alkarlanean eka-rri bear doguz. Onelango egitasmoak urrengo zuta-be nagusietan oinarritu bearko geunkez:

—Buruinplikazinoa, euskerea eta egitasmo-agazko merkatarien aldeko borondateaeta motibazinoa.

—Mailaketea, komertzio bakotxaren egoerasoziolinguistikoaren arabera.

—Jarraitasuna, egitasmoaren arrakastearengiltzarria jarraipen zeatza da, egoereaobetuteko asmoaz.

Onetarako, neurri bereziak artu bear dira. Onee-tariko batzuk emen agertuko doguz:

1.— Bakioko saltoki, taberna, jatetxe eta baltzuensal-sare euskalduna sortu bear da. Barru etakanpoko artuemonak euskeraz egingo dabe-zan komerztio sarea, atan be. Komertzio eus -

kaldunakaz banan-banan egon bear dogu.Oneetatik erantzun baikorra emoten dabena-kaz asi bearko litzake sare euskaldun dalakoori. Gitxi badira be. Or etorkizunerako eus-kal merkatarien erdigunearen jaiotza egonleiteke eta.

2.—Sare ori sortuteko eta merkatarien artekosareagazko sentsibilizazino kanpaina egite-ko Udalaren babes politikoekonomikoabear-bearrezkoa da. Udalarengandiko diru-laguntzak bearrezkoak dira errotulu, ormiru-di,...eta abarrekoak euskaldunduteko. Mer-kataritzan begien aurreko izkuntza inguru-nea euskaldunduteak leentasunezko garran-tzia dau. Bezeroen profil linguistikoa aldatu-ten lagundu bear dogu eta.Sare euskalduna arrakastatsua izan daiten,baliabide guztiak imini bear dira eskueran.Batetik, bearrezkoak diran materialak etabestetik, aolkularitza teknikoa eskeiniz.

Udalak laguntza ori bideratu bearko leuke(Udaleko euskera teknikaria).

3.—Udalaren laguntza eta babesaz komertzioeuskaldunak ezagutu eragiteko ezaugarribereziaz nabarmenduko doguz. Ezaugarriorrek "euskera labela"-ren paperea jokatuleike eta sarearen bazkidetasuna erakutsikodau. Ezaugarri ori ("euskeraz diardugu")sartukeran eta barruan agiri -agirian eta ikus-gai dan lekuetan iminteko konpromezuaartuko dabe komertzio euskaldunek. Beze-roak, sartu ta berealan, jakin daien bertaneuskeraz egiten dana.

Salduten dabezan ekoizpenetan be txarteledo itsaskin txikien bidez ezaugarri ori iku-siko da.

4.—Udalagazko euskerearen aldeko itzarmenaizenpetutearen bidez lortu bear da merkata-rien konpromezua. Itzarmenean agintarieneskuartzea bearrezkoa da. Konpromezu ori

16

Page 18: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran
Page 19: KONTU-KONTARI - euskerazaleakKONTU-KONTARI UMORE BALTZA Gaiso-aldi luzea igaro-ondoren azkenean eldu jakon eriozea Landaburuko Nemes gizon txiro eta zintzoari. Guda-osteko urteak ziran

EUSKEIMZZLEZKColón de Larreategi, 14 - 2. 2 dcha.48001 BILBAO

Akelarre. Nestor Basterretxea

BAT GATOZ EUSKAL KULTUREAGAZErakundearen konpromezutzat

artuten dogu, geure erri onenarimeagaz bat egitea. Orrexegaitiklagunduten deutsegu gogo osoz,geure nortasun berezia indartutendeuskuen kultur adierazpenai.

Eta aparteko arreta imintendeutsagu, kultur adierazpenenartean, gure ezaugarririk gorenadan euskerearen garapenari.

EZ DAGO GEIAGO ESKINTZEN DAUANIK

BBKBilbao Bizkaia Kutxa

200 pezeta Depósito Legal: BI-1452-85FLASH COMPOSITION, S.L. - BILBAO