IKT proiektua

3
IKTko INTERBENTZIO PROIEKTUA Nire IKTko interbentzio proiektuari dagokionez, 6.mailako laguntza gelako ikasleekin burutu dut. Honetarako ikasleekin hainbat ordu hartu behar izan ditut, alde batetik nire azalpenak eman eta bestalde, ondoren bakoitzak banan bana beraien esperientzia pertsonalak, sentipenak, pasadizoak... kontatzeko. Hau haurrera eramateko lehenik eta behin haurrei zer egin behar genuen azaldu nien. Hasteko, pare bat asteko denbora tartearekin bakoitzak bere hainbat argazki ekartzeko eskatu nien. Argazkietan beraiek agertu zezaketen edo beraien inguruko lekuak edota pertsonak ager zitezkeen. Beti ere beraiei esanguratsuak egiten zaizkien argazkiak ekartzeko esan nien. Ondo sentitzen ziren argazkiak, momentu bereziak gordetzen dituzten argazkiak...

Transcript of IKT proiektua

Page 1: IKT proiektua

IKTko INTERBENTZIO PROIEKTUA

Nire IKTko interbentzio proiektuari

dagokionez, 6.mailako laguntza gelako ikasleekin

burutu dut. Honetarako ikasleekin hainbat ordu

hartu behar izan ditut, alde batetik nire

azalpenak eman eta bestalde, ondoren bakoitzak

banan bana beraien esperientzia pertsonalak,

sentipenak, pasadizoak... kontatzeko.

Hau haurrera eramateko lehenik eta behin

haurrei zer egin behar genuen azaldu nien.

Hasteko, pare bat asteko denbora tartearekin

bakoitzak bere hainbat argazki ekartzeko eskatu

nien. Argazkietan beraiek agertu zezaketen edo

beraien inguruko lekuak edota pertsonak ager

zitezkeen. Beti ere beraiei esanguratsuak egiten

zaizkien argazkiak ekartzeko esan nien. Ondo

sentitzen ziren argazkiak, momentu bereziak

gordetzen dituzten argazkiak...

Page 2: IKT proiektua

Bi aste pasa ostean eta hainbat aldiz

gogorarazi ondoren, haur batzuei ahaztu egin

zitzaien argazkiak ekartzea orduan gainontzekoek

bakarrik izan dute beraien esperientzia, sentipen

eta bizipenez hitz egiteko aukera. Honetarako

haur bakoitzaren argazkiak ordenagailuan jarri

ditugu, guztiak ikusteko aukera izan zezaten.

ondoren haur bakoitzak bere argazkiaz hitz egin

du eta gainontzeko ikaskideek eta nik neuk

galderak egin dizkiegu argazkien inguruan.

Bideoetan ikus daitekeen bezala.

Guztia amaitutakoan guztiekin argazkiak

ekarri ez dituztenekin ere hitz egiten jardun dut,

orduan konturatu naiz pakistandarrak edo

marokoarrak direnak, hau da Arabiarrak direnak

beraien artean harremantzen direla gehienbat eta

besteak berriz askoz integratuago edo inkluituago

daudela bertakoak diren ikasleekin. Hau da,

Malikoa den haurra etorkina da Marokoarra eta

Pakistandarraren moduan, baina berak hitz egin

duenean beste ikaskideez ere hitz egin du eta

nabaria zen Azpeitiarrak diren ikasleekin duela

osatua lagun taldea. Pakistandarra eta

Page 3: IKT proiektua

Marokoarrak berriz beti familiaz hitz egin didate

eta ez dute inola ere Azpeitiarra den lagunik edo

ezagunik aipatu, beti beraien arraza bera dutenez

hitz egin dute.

Hau ikusta hainbat galdera etorri zaizkit

burura… Noren arazoa da Pakistandarren eta

Marokoarren benetako integrazioa ez ematea?

Harrera ona egiten al diegu leku hauetatik

datozen etorkinei? Zergaitik ematen integrazio

irreal hau arraza hauekin?