IKT-en lana

download IKT-en lana

If you can't read please download the document

description

Mabesami taldearen lana

Transcript of IKT-en lana

IKT-en AZTERKETA

PLAENTXI HERRI IKASTETXEA

HEZKUNTZA BEREZIKO ESPEZIALITATEA, 2011/2012 IKASTURTEAIKASGAIA: IKTIRAKASLEA: Nerea AmenabarEGILEAK: Arriola, SaioaLamariano, MireiaLoiarte, BeatOtaola, Maider

AURKIBIDEA

Orrialdeak1. Sarrera: Identifikatu eta definitu3-4Zein eta non?

Nolakoa

Antolamendua

Hezkuntza eskaintza

Barruko instalazioak

Taldeko partaideak

2. Ikt-ren erabilera eskolan5-8

Hardwareak

Softwareak

Softwareak laguntza gelan

3. Gure proposamena: 2012ko Proiektua9-11

Helburuak

Helburu espezifikoak

Edukiak

4. Proiektuaren lapurpena12

5. Bibliografia12

1. SARRERA: Identifikatu eta definitu

ZEIN ETA NON? Guk Plaentxi Herri Ikastetxea aztertuko dugu lan honetan zehar. Ikastetxe hau, Soraluzen kokatzen da, Gipuzkoako ipar-mendebaldean kokatuta dagoen herri txiki batean, ipar eta ekialdean Elgoibarrekin, hegoan Bergararekin eta mendebaldean Eibarrekin muga eginez. Oso orografia inklinatua eta maldatsua du, gune laurik ia ez dagoelarik.

NOLAKOA? Herriaren beste ezaugarrietako bat, aniztasuna dela esan beharra dago, herriko jendeaz gain, beste hainbat herrialdeetakoak ere biltzen baititu: hala nola, errumaniarrak, ekuatoriarrak, pakistaniarrak, kubatarrak, kolonbiarrak, alemaniarrak

ANTOLAMENDUA: Urte bakoitzeko bi lerro bereizten dira, hau da, bi gela kurtsoko, baina bi urtekoak hiru gelatan banaturik daude. Beraz, guztira, Plaentxi Herri ikastetxean Lehen Hezkuntzan hamabi gela daude eta bederatzi Haur Hezkuntzan. Gela guzti hauetako ikasleak batuz, ikastetxe honek 349 ikasle biltzen ditu 158 neska eta 189 mutil.

HEZKUNTZA ESKAINTZA: Hizkuntza ereduen aldetik, D ereduko ikastetxea da eta besterik ez ditu eskaintzen, hau irakaskuntzarako komunikazio bide gisa izanik. Honetarako eskolak hainbat helburu ditu: euskararen ezagutza indartzea, euskararen erabilera zuzena lortzea eta, haurren arteko harremanetarako hizkuntza izatea. Elebitasuna ziurtatzen den arren, irakaskuntzan eta etengabeko hezieran euskararen erabilera helburutzat hartzen da, eta horrekin batera, euskal kulturaren transmisioa garatzea .

KANPOALDEKO INSTALAZIOAK: Eraikinetik at, zabuak dira aipagarri, haur txikienei zuzenduak; honetaz gain, kirol ezberdinak egiteko aukera ematen duen lehen aipatutako jolastoki berria dago.

BARRUKO INSTALAZIOAK: Psikomotrizitateko areto bat (haur hezkuntzako ikasleei zuzenduta), liburutegi bat, zenbait ordenagailu gela, jantokia, barruko jolastokia eta hainbat gela espezifiko, ingelesa, plastika eta musika bezalako irakasgaiak landu ahal izateko.

TALDEKO PARTAIDEAK : Saioa Arriola, Mireia Lamariano, Beat Loiarte eta Maider Otaola

2. IKT-REN ERABILERA ESKOLANAldez aurretik aipatu dugun ordenagailu gelaren inguruan arituko gara, konkretuki, eskola honek duen ikt ( informaziorako eta komunikaziorako teknologiak) egoeraren inguruan.Plaentxia Herri Ikastetxean ez dago IKT-ri buruzko proiektua zehazki sortuta, hala ere, Teknologia berriak abian daude zentroan. Honetarako, plangintza bat sortzen da urtero, ziklo bakoitzak bete beharreko helburuak eta gaitasunak garatzeko.

H.H 5 urte WORD programa irakasleak ipini eta hizkiak, izenak, etab. idatzi.

1. 1.ZIKLOA Ordenagailua piztu eta itzali. WORD programan sartu. Testuak idatzi. Ezabatzen ikasi (atzekoz aurrera teklarekin). Espazio barra.

2. 2.ZIKLOA Ordenagailua piztu eta itzali. WORD programan sartu. Testuak idatzi. Ezabatzen ikasi. Txertatzen ikasi. Suprimitzen ikasi. Hizki tamaina. Hizki motak. Testua beztu. Kurtsiba. Azpimarraketa. Inprimatu. Eginikoa gorde (beti ikasleak en Zor012970a karpetan). Gordetakoa topatu eta ireki. Internet-en nabigatu.

3. 3.ZIKLOA WORD programa.- Orrialdea konfiguratu, hizkia predeterminatu...- Taulak- Internet zein bertako irudiak hartu, WORDen txertatu eta moldatu POWER POINT programa (oinarrizko maila). Internet-en nabigatu. Inprimatu. Inprimagailuaren propietateak ezagutu.

Ziklo bakoitzerako helburuaz gain, badira erabiltzen diren beste baliabide batzuk; hala nola, hirugarren zikloan erabiltzen den arbel dinamikoa. Tutoreek diotenez, oso erabilgarria da eta arlo gehinetan erabiltzen dute. Betiko arbelek dituzten funtzio berberetarako baliagarriak direlarik. Horrez gain, hirugarren zikloko ikasle bakoitzak ordenagailu portatil txiki bat dute. Hauek aldiz, profesionalen ustetan ez dira lagungarriak hainbat arrazoigatik: batzuk oso motelak dira, kargatzeko denbora asko behar dute... honek klaseko erritmoa oztopatzen du eta denbora asko galtzen dute gelan. Hori dela eta, geroz eta gutxiago erabiltzen dituzte.

HARDWAREAK:Ordenagailu, arbel dinamiko, eskaner, portatil eta inprimagailu kopurua zentroan. NonZenbat guztira

OrdenagailuakOrdenagailu gela IOrdenagailu gela IIZuzendaritzaIrakasle gela AIdazkaritzaHH. 5 urteko gelaBeheko pasarelaIrakasle gela BIngeleseko gelaLiburutegiaAholkulari gelaPT gelaHIPI gelaLH 2.mailaLH 1.maila42 ordenagailu

InprimagailuakIdazkaritzaZuzendaritzaOrdenagailu gela IOrdenagailu gela IIPT gelaIrakasle gela BIrakasle gela ALiburutegiaHH. 5 urteko gelaAholkulari gela11 inprimagailu

EskanerrakOrdenagailu gela IOrdenagailu gela IIZuzendaritza3 eskaner

Arbel DinamikoakLHko 5. maila ALHko 5.maila BLHko 6.maila ALHko 6. maila B4 arbel dinamiko

PortatilakIrakasleen portatilakIkasleen portatilak 79 portatil

1.irudia: Ordenagilu gela

2.irudia: Liburutegia

3.irudia: Arbel Dinamikoa

4.irudia: PT-aren gela

SOFTWAREAK: Asko dira zentro honetan dauden softwareak baina ez dituzte apenas erabiltzen, hauetako batzuk hauek dira: Matemania, Poligloton (inglesa), Joku kooperatiboak...

Programa hauen erabilera eza arrazoi pisutsu batengatik da, esaterako, ordenagailu guztietan instalatu beharra eta batzuk ezin dira hainbat ordenagailutan erabili. Horregatik tutoreek nahiago dute ordenagailu gelan eta internet erabiliz hainbat ariketa erabiltzea: Click interactivo, educaplus.org...

SOFTWAREAK LAGUNTZA GELAN: Softwareak gehien erabiltzen den esparrua laguntza gelan izaten da. Hau ikasleak gehiago motibatzeko egiten da, ikasleak gauza desberdinak egiteko, eta ikasten ari diren bitartean dibertitzeko.

Begi Zorrotz ( silabak, letrak, esaldiak...) Erakutz iezadazu hitz egiten I Erakutz iezadazu hitz egiten II Kabusama (batuketak) Oso (kenketak) Numeros 0-10 (zenbakiak) Arbel Dinamikoa (Eduardo Herrera) Autodik Kalkupilota

3. GURE PROPOSAMENA: 2012ko PROIEKTUA

Ikusten da badituztela baliabideak teknologia berrien inguruan. Baina ez diete probetxurik ateratzen. Proposamen duten hardware eta softwarearekin lotuta joan behar du, hauek nola erabili eta erabilera motibatzeko. Horretarako, eskola arteko txapelketa bat egitea pentsatu dugu; urtero gai orokor bat ezarriz eta honen inguruko bideo bat eginez. Lehen hezkuntzako ikasle nahiz irakasleen artean, eskola bakoitzeko proiektu bat osatuz. Zikloka, eginkizun batzuk izango dituzte, beti ere, ezagutza batzuk barneratzeko balioko dutenak.

Urte honetarako gaia, euskara izango da eta Debagoieneko eskolek hartuko dute parte, hurrengo korrikako bideoan azaltzeko aukera irabazteko asmoz. Ziklo guztiek parte hartzea eta haien artean elkarlana ematea (bideoan islatuko den bezala) da baldintzetako bat; bestea, teknologia berri ahalik eta gehien erabiltzea, noski, beti ere, funtzionaltasunak garrantzia izango du, hots, geroz eta erabilera landuagoa eman gehiago baloratuko da. Zorte on guztioi!

Aurreko planteamenduaren arabera, Plaentxia Herri eskolaren unitate didaktikoa honako hau izango da:

HELBURU OROKORRAK- Teknologia berriekiko erlazio positiboa bermatzea- Teknologia berrien erabilera menperatzea- Elkarlana sustatzea- Motibazioa berreskuratzea

HELBURU ESPEZIFIKOAK- 1.zikloa: -Panfleto nahiz kartel informatiboak word-en idaztea.-Panfletoak zuzentzea.-Panfletoak apaintzea, (eskuz nahiz ordenagailuz).

- 2.zikloa: -Bideoan zehar agertu daitezkeen testuak idaztea.-Bideoak grabatzea (Elkarrizketak egitea, antzezlanak egitea,).-Interneten argazkiak nahiz bideoak eskuratzea (irakaslearen laguntzaz).-Panfletoak inprimatzea.

- 3.zikloa: -2.zikloko ikasleen testuak power pointera pasatu.-Power pointen argazkiak txertatu.-Lehiaketako web-gunea saltseatu.-Bideoak grabatzea.-Bideoaren muntaian parte hartzea.

Guzti hau eginda dagoenean, ziklo bakoitzeko ordezkari bat, irakasle talde batekin elkartuko da, bideoa muntatzerako orduan, beren iritzia eman ahal izateko. Bideoa Movie Maker-en osatuko delarik.

EDUKIAK1.zikloa-Word programa (K)-Word programaren erreminta garrantzitsuenen identifikazioa (espazio barra, ezabatzeko tekla,) (P)-Bideoaren musika aukeraketa (P)-Proiektuarekiko nahiz programa berriekiko jarrera baikorra. (J)

2.zikloa-Interneteko web gune batzuk (K)-Interneteko web gune batzuen erabilera (P)-Word programan testuen lanketa (P)-Iniziatiba eta jarrera parte hartzailea (J)

3.zikloa-Power point programa (K)-Interneten behaketa eta erabilpen landua (P)-Bideoaren muntaiaren behaketa (P)-Jarrera arduratsua eta lanarekiko errespetua (J)

4. PROIEKTUAREN LABURPENALehenengoko zikloko haurrak panfleto nahiz kartelak (eskolan eta kalean itsatsiko direnak) egiten dabiltzanean, beste bi zikloak aretoan bilduko dira, bideoaren nondik norakoen inguruan aritzeko. Behin hau finkatuta dagoenean, norberak bere eginkizunak betetzen hasiko da. Honetarako, haurrei, irakasgai ezberdinetan denbora eskainiko zaielarik.Bigarren ziklokoak beraz, bideo zati batzuk grabatuko dituzte, hirugarren ziklokoentzako argazkiak eskuratuko dituzte eta lehenengoko ziklokoen panfletoak inprimatuko dituzte. Hirugarren ziklokoek berriz, power pointa osatzen hasiko dira, testuak, musika eta argazkiak uztartuz, beti ere euskararen egoera landuz. Behin guztia amaituta, ordezkariek, irakasleei lagunduko die bideoa muntatzen.

Muntatuta dagoenean, eskolako haurrei erakutsiko zaie eta gero, lehiaketara bidaliko da, bertako web gunean zintzilikaturik. Honez gain, eskolak ere, bere web gunera igo beharko luke. Kasu honetan, web gunerik ez dagoenez, irakasleen betebeharra, haurrei laguntza ahalbidetzeaz gain, web gune bat sortzea izango da. Proiektu honekin beraz, modu motibagarri eta ludiko batean, teknologia berriak erabiliko dira eta aldi berean, gai garrantzitsu bat zeharka landuko dute (kasu honetan euskara).

BIBLIOGRAFIA

Plaentxi Herri Ikastetxeko Irakasleak (Martxoak 21)

Lehen Jarduera / Informazio Eta Komunikaziorako Teknologia Berrien (Ikt) Esperientzien Azterketa