ZUMAIAKO IKASTETXEKO IKT

Click here to load reader

  • date post

    13-Apr-2015
  • Category

    Documents

  • view

    35
  • download

    7

Embed Size (px)

Transcript of ZUMAIAKO IKASTETXEKO IKT

[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak

Maddi Aldalur OsaTeknologia Berriak

HH 3.maila2011/2012

Zumaiako Herri Eskolako

IKTarenAZTERKETA1

[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak

AURKIBIDEA

SARRERA 3 IKASTETXEAREN KOKAPENA ETA HAINBAT EZAUGARRI 4 PROIEKTU TEKNOLOGIKOAK 5 IKT IKASTETXE EREDUA 5 ESKOLA 2.0 6 GAUR EGUNGO ZERBITZUAK ETA FUNTZIONATZEKO ERA 7 IKT ARDURADUNEN ZEREGINAK 8 BALIABIDE ETA AZPIEGITURA TEKNOLOGIKOAK 10 IRAKASLEEK IKTen INGURUAN DUTEN JARRERA 11 JARDUERA DIDAKTIKOA 12

2

[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak

SARRERALan honen bidez Zumaiako Ikastetxean IKTen erabilera nolakoa den jakin nahi izan dut lehenengo kontaktua izan eta ezagupen minimo batzuk lortzeko. Lehenik, ikastetxea non dagoen kokatuta eta bere testuingurua ulertzeko beharrezkoak diren datuak aipatu ditut eta baita ikastetxearen ezaugarri orokorrak aipatu ere. Jarraian, Zumaiako Herri Eskolako proiektu teknologiko nagusienak azaldu ditut: IKT ikastetxe eredua eta Eskola 2.0 proiektua. Horrez gain, gaur egungo funtzionamendu eraren zertzelada batzuk ere agertzen dira atal honetan. Hirugarren puntuan ikastetxeko bi IKT arduradunen zereginak zein diren azaldu ditut eta baita hauen inguruko beraien sentsazioak ere. Hurrengo atalean, ikastetxeak dauzkan baliabide eta azpiegiturak zein diren zehaztu ditut. Seigarren puntuan, gainontzeko irakasleek IKTen inguruko dauzkaten jarreren inguruan jardun dut. Azkenik, HH egiteko egokia litzateken jarduera didaktiko bat proposatu dut. Ez nuke sarrera amaitu nahi lan hau egin ahal izateko ezinbestekoak izan diren bi IKT arduradunen laguntza eskertu gabe, izan ere hainbeste lan eta denbora gutxi dutela kontuan izanda nire galderak patxadaz erantzun dituzte.

3

[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak

IKASTETXEAREN KOKAPENA ETA HAINBAT EZAUGARRIHonako bi taula hauetan Zumaiaren eta Zumaiako Herri Eskolaren Ezaugarri orokorrak agertzen dira laburtua. Ondoan, berriz, Zumaiako Herri Eskola osatzen duten hiru eraikinen kokapena erakusten duen argazkia dago.

ZUMAIAEskualdea (Probintzia) Biztanle (2010) Euskal hiztunak %70 Urola-kosta (Gipuzkoa)

kopurua 9621

Seme-alabak dituzten %72 familiak Ikastetxe kopurua 2

ZUMAIAKO HERRI ESKOLASorrera Eredua Eskaintza Bi zuzendaritza 98/99 ikasturtea D 2-20 urte HH eta LH DBH, Batxilergoa eta zikloak Ikasle kopurua 644 inguru

(HH eta LH) Hiru eraikin Aita Mari (HH eta LH 1 eta 2 mailak) Sagarbide (LH eta DBH) Institutua (Batxilergoa eta zikloak)

4

[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak

PROIEKTU TEKNOLOGIKOAKDuela hamar urte hasi zen Zumaiako Herri Eskola Teknologia Berrien munduan txertatzen. Hasiera, ordenagailuak sare batean konektatzearekin etorri zen eta honek, proiektu baten beharra ekarri zuen. Funtzionamenduaren aldetik aldaketa sakonak behar zirela ikusi zuten irakasleek eta poliki-poliki aurrera jarraitu du ikastetxeak. Gaur egun, IKTen barnean bi proiekturekin egiten du lan: alde batetik, IKT ikastetxe ereduarekin eta bestetik, Eskola 2.0 proiektuarekin.

IKT IKASTETXE EREDUA: TEKNOLOGIA-HELDUTASUNAREN EREDUAIkastetxeko prozesu guztien digitalizatzea ekartzen duen prozesua da eta hiru maila bereizten dira: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Maila hauek sekuentzialak dira, hau da, ikastetxearen digitalizapenaren bidean aurrera egiteko mailaz maila joan behar da.

Zumaiako Herri Eskolak ikastetxe eredu honetan sartuta 4 urte daramatzan arren, gobernu aldaketak eragin duen geldialdia dela eta, aurtengo ikasturtea izango da oinarrizko maila lortzeko bidean jarri den urtea. Maila hori lortzeko, ikastetxeak bere prozesu guztietako dokumentuak digitalizatu behar ditu, eta horretan ari dira:

5

[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak

Irakas-prozesuak: ikasleekin teknologia berrien erabilpen minimoa zehazten da. Esaterako, arlo bakoitzeko %10a multimedia baliabideen bidez erabiliko da. Administrazio-prozesuak: ikastetxean era sistematiko batean gauzatzen diren prozesuen digitalizapena. Adibidez, urteko planaren digitalizapena. Informazioeta komunikazio-prozesuak: hezkuntza-komunitatearekiko

komunikazioaren digitalizapena. Dena den, digitalizapen hauek lortzeko ezinbestekoak dira azpiegitura egokiak (ekipo informatikoak, konektibitatea) edukitzea eta irakasleekin formazio saioak egitea ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko. Teknologia arloko azpiegiturei dagokienez, ZHE ongi horniturik dago eta irakasleekin beharrezko formazio saioak burutzen dituzte. Oinarrizko maila eskuratzeko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko, prozedura zehatz bat jarraitu behar da. Horregatik, orain, hobetze plana burutzen ari dira Zarautzko Berritzeguneko aholkulari baten laguntzaz eta behin oinarrizko maila gainditzeko baldintzak betetzen dituztela iruditzen zaienean, Zarauzko Berritzegunean eskatuko dute auditoria-prozedura hastea eta Hezkuntza Ikuskaritzara bidaliko da eskaera.Hemengo web orri Teknologia heldutasun eredu honen laburpena agertzen da, prozesuaren eta ikastetxeek bete beharreko baldintzak hemen baino zehatzago adierazita:

http://belaskoenea.net/index.php?option=com_content&view=article&id=159&Itemid=193&l ang=eu.

ESKOLA 2.0Eskola 2.0 proiektuak Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrerako ikasgelak digitalizatu ditu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egin ditu.

Zumaiako Herri Eskola proiektu honetan 09/10 ikasturtean murgildu zen eta 10/11 ikasturte erdialdera sartu ziren miniordenagailu eramangarri eta arbela digitalak.

6

[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak

Lehen Hezkuntzako 5 eta 6.mailetan jarri zituzten lehenik eta aurtengo ikasturtea den 11/12an hasi dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere txertatzen.

ESKOLA 2.0 HELBURUAKOhiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea Eten digitala murriztea Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA

Ikastetxea aurrez Txanela proiektuan barneratuta egoteak era digitalerako saltoa asko erraztu du, izan ere, Txanelak dagoeneko eduki digitalak prestatuak ditu miniordenagailu eta arbela digitalaren bidez erabiltzeko. Horrez gain, maila eta arlo ezberdinetarako erabilgarriak diren materialen gida eskaintzen duen Agrega plataforma erabiltzen dute. Materiala gehienbat gazteleraz dagoen arren, pixkanaka ari dira euskarazko materialak ugaritzen.

GAUR EGUNGO ZERBITZUAK ETA FUNTZIONATZEKO ERAIkastetxeak web orri bat dauka www.zumaiahe.com Plazagunea enpresak sortua. Dena den, funtzionalagoa izango den webgune berri bat sortzeko asmotan dabiltza. Bestalde, euren lanak, ekintzak, irteerak eta irratsaioak plazaratzeko Haur eta Lehen Hezkuntzakoek honako blog hau http://zumaiherri.blogspot.com/ erabiltzen dute eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoen bloga, berriz, http://zumaiahe.blogspot.com/ da.

Izan ere, aipatu bezala Otalora irratsaioa egiten dute Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek (hau ez dute, ordea, IKT arduradunek kudeatzen). Webgunean irrati honen inguruko informazioa eskura daiteke eta baita irratsaioa bera entzun ere.

7

[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak

Honez gain, garrantzitsua da aipatzea Ikastetxeko ordenagailu guztiak elkar komunikatuta daudela sarearen bidez. Arazo teknikoak medio, ezin izan zuten sare bakar bat eratu eta beraz, bi zerbitzarirekin funtzionatzen du: Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinak alde batetik, eta Batxilergo, ziklo, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak bestetik. Sarean, Daemon disko birtuala erabiltzen dute, milaka CD erabili ordez, beharrezko programa dagoeneko ordenagailuan egotea ekartzen duen programa.

Bestalde, dagoeneko zehaztuta dago mailaz maila urtero arlo bakoitzerako zein izango den erabilpen digitala. Honela, adostuta geratzen da eta ez irakasleen esku, honek ekar dezakeen arriskua saihestuz.

Tresneriaren aldetik ongi moldatzen dira eta batez ere, Jklik erabiltzen dute. Orokorrean, ordea, materiala sortu beharrean aurkitzen diren ariketak moldatuz funtzionatzen dute.

Haur Hezkuntzan, berriz, Urtxintxaren Ttanto, Txirritx eta Xango protagonista dituzten materiala erabiltzen dute. Geletan dauzkaten ordenagailuetan sartuta daukate programa hau eta txokotan dabiltzanean erabiltzen dute: ipuina entzun eta ikusteko, ariketa ezberdinak egiteko, irudiak margotzeko, puzzleak osatzeko

8

[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak

IKT ARDURADUNEN ZEREGINAKIKTen bi arduradunek 10 urte daramatzate elkarrekin lanean eta gaia gustatzen zitzaielako hasi ziren hiru multzo nagusitan sailka ditzakegun zereginak burutzen: IKT ikastetxe proiektua kudeatzea, Eskola 2.0 proiektua kudeatzea eta Premia ardurak betetzea. Azken ardura honek baliabide teknologikoen mantenu lana gainbegiratzea (arazoren bat dagoenean dagokion enpresari, Indra-ambar-i deitzea), irakasle berriei funtzionamendua azaltzea, beharrezko segurtasun kopiak egitea eskatzen die. Eskolaren funtzionamenduaren inertziaz ezinbestean sortzen diren betebehar hauei erantzuteak eskatzen dituen orduak ez daudenez inon kontuan hartuta, beraiek egin behar izaten dituzte. Horrez gain, eskolako beharrak ikusi eta zer erosi erabakitzeaz ere arduratzen dira. Etengabe ari dira formazio saioak jasotzen, ikasten eta gainontzeko irakasleen artean datozen berrikuntzak sustatzen eta hauei irakasten. Izan ere, hau ere bada beraien zereginetako bat: ikastetxeko irakasleak formatzea. Honela, batek 5.mailako irakasleen ardura dauka eta besteak, 6.mailakoena eta ast