txotena ikt

Click here to load reader

download txotena ikt

of 12

  • date post

    29-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    227
  • download

    1

Embed Size (px)

description

ikt txostena

Transcript of txotena ikt

  • Txostena

    Lide Irazusta

    Itziar Larrinaga

    Goretti Mendizabal

    Naiara Odriozola

    LH 2.maila-32(A)

    2011/12/29

  • Txostena

    2

    AURKIBIDEA

    1. Sarrera: ................................................................................................................. 3

    1.1. Tresna digitalak hezkuntza sisteman ................................................................. 4

    1.1.1. Ingurune:...................................................................................................... 4

    1.1.2. Matematika: ................................................................................................. 4

    1.1.3. Hizkuntzak: .................................................................................................. 4

    1.1.4 Plastika: ........................................................................................................ 4

    1.1.5. Musika eta Gorputz Hezkuntza .................................................................... 5

    2. Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan? ........................... 5

    2.1. Argazkiak konpartitzeko plataformak ............................................................. 5

    2.2. Bideoak partekatu ......................................................................................... 5

    2.3. Blog-ak .......................................................................................................... 5

    2.4. Dokumentuak partekatzeko programak ......................................................... 6

    2.5. Google zerbitzuak ......................................................................................... 6

    2.6. Hasierako orrialde pertsonalizatuak ............................................................... 7

    2.6.1.Bilatzaileen eskaintzak .................................................................................. 7

    2.6.2.Zerbitzu bereziak .......................................................................................... 9

    2.7. Mapen aplikazioa .......................................................................................... 9

    2.8. Markagailu sozialak ..................................................................................... 10

    2.9. Podcasting: ................................................................................................. 11

    2.10. RSS-ak: ....................................................................................................... 11

    2.11. Sare sozialak: .............................................................................................. 11

    2.12. Wikiak:......................................................................................................... 11

    3. Ondorioak: ........................................................................................................... 12

  • Txostena

    3

    1. Sarrera:

    Lankidetza, pertsona talde batek elkarrekin lan egitea da, helburu bera lortzeko,

    eta konpromisoa, koordinazioa eta komunikazio eraginkorra eskatzen ditu. Taldean

    lana burutzeko modu ezberdinak daude; bakoitzak funtzio bat har dezake (idazkaria,

    ikerlaria, dinamizatzailea...) eta funtzio horiek aldatzen joatea oso komenigarria da.

    Honez gain, lana taldekide guztiek batera egitean konpromiso bat sortzen da, denen

    artean egin beharreko zerbait delako, eta ez taldeko diren pertsona kopuruen arabera

    zatitu, bakoitzak etxean bere zatia egin eta ondoren elkartzea. Bakoitzak, trebeena

    den arloan, gehiago egin ahal du, baita beste kideekin eztabaidatu eta kooperazioan

    aritu ere; ideia ezberdin asko ateratzen dira, ideiak kontrastatzen dira eta besteak

    entzuten ikasten da, horrela lan osoagoa lortzen delarik. Baina honek ez du esan

    nahi bakarka ez dela lanik egin behar, norberak hartutako konpromisoa bete behar

    baitu.

    Irakasgai hau hasi aurretik, ez genuen espero etorkizunean teknologiek izango

    duten garrantzia gure lanbidean. Bagenekien ordenagailuek gero eta indar handiagoa

    dutela egunak aurrera doazen heinean, baina ez genuen uste guk ikasketak

    bukatutakoan, hainbeste gauzekin topatuko ginela, arbela digital elkarreragileak,

    ikasleen ordenagailu pertsonalak... Garrantzitsua iruditzen zaigu aplikazio

    ezberdinak erabiltzen ikastea, ikasgela batean biziko ditugun egoera ezberdinei aurre

    egiten jakiteko.

    Web 2.0k, web estatikoak atzera uzten duen kontzeptu berria da. Hala ere, zaila

    egiten da adiera hau esplikatzea internet-en dabilen pertsona arrunt bati. Hortaz

    termino honi ondorengo deskribapena eman ahal zaio: Web 2.0 bezala pertsonak

    konpartitu eta sortzen laguntzeko web aplikazioa direla deritzogu. Egia da multzo

    guzti honetan web edukien sormena eta komunikazioa direla garrantzitsuenak eta

    web tresna hauek bidea erraztu egiten dutela sormena sustatzeko, izan ere hauek dira

    beren ezaugarri garrantzitsuenak:

    - Gauza sinpleak egiten dituzte

    - Partehartzea sustatzen dute

  • Txostena

    4

    - Errazak dira erabiltzeko

    Erraztasun honek jende gehiagok erabiltzea sustatu du eta edukien garapen

    emankorragoa izatea. Hainbatadibide daude Web 2.0

    erako web aplikazioei buruz eta ia pentsa daitekeen guztia egin daiteke hauekin.

    1.1. Tresna digitalak hezkuntza sisteman

    Tresna digitalak lagungarriak dira hezkuntza sistemarako, izan ere, arlo

    guztietan erabili daitezke:

    1.1.1. Ingurune:

    - Mapa kontzeptualak egiteko programa desberdinak erabili.

    -Golkoen, badien edo horrelako zerbaiten buruz ari garenean, adibideak

    jartzeko.

    -Fenomeno batzuk azaltzeko bideoak erabili

    -Bilaketa, horma irudi bat egiterakoan, marraztu beharrean, internetetik atera.

    1.1.2. Matematika:

    -Estatistika ematean diagramak egiteko programa desberdinak erabili.

    -Exel-a erabili grafikoak egiteko

    -Bideo jokoak, buruketei aurre egiteko, estrategiak lantzeko eta arazoei aurre

    egiteko

    1.1.3. Hizkuntzak:

    -Powerpoint-a erabili gai batzuen inguruan aurkezpenak egiteko

    - Ahozkotasuna lantzeko bideokonferentziak beste eskolekin

    1.1.4 Plastika:

    - arbel digitala, marrazteko, testura ezberdinak ikusteko, kontzeptu berriak

    transmititzeko

    -Photoshop, argazkiei aldaketak egiteko

    - Ereduak ikusteko ez zara mugitu behar, adibidez, kuadroak

  • Txostena

    5

    1.1.5. Musika eta Gorputz Hezkuntza

    - Grabatu, gero autoebaluazioa lantzeko

    2. Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza

    moduan?

    2.1. Argazkiak konpartitzeko plataformak

    Web orrialde batzuk dira, argazki bilduma pertsonalak gordetzeko erabil

    ditzakegunak, ordenagailuan espaziorik okupatu gabe, eta gainera edozein

    momentu eta tokitan eskura ditzakegu, zerbaitetarako behar izanez gero.

    Horretaz gain, aukera ematen dute beste zenbait gauzetarako. Adibidez

    argazki horiek konpartitzeko, organizatzeko eta editatzeko.

    Aplikazio mota hauek erabiltzeko egin beharreko lehen gauza, izena ematea

    da. Hona hemen argazki hauek konpartitzeko indarrean dauden aplikazioak:

    Flickr, Favshare, Snapfish, Mi Album de fotos, Fotolog, Photoon web,

    Imageschip eta Imageshack.

    2.2. Bideoak partekatu

    Bideoak partekatzeko web guneak, bideoak igo, jaitsi eta ikusteko guneak

    dira. Erabiltzaileek bideoak igotzen dituzte eta, automatikoki, gainontzeko

    erabiltzaileek bideoak ikusi edo eskuratu ahal ditzakete.

    Eskola testuinguruan ikas tresna oso erabilgarriak izan daitezke bideoak

    partekatzeko web guneak: ikasleen lanak edo burutako ekintzak, ikasleentzako

    lanerako materiala eta abar luze bat komunitatera zabaltzeko aukera ematen

    dute. Ikasleak agertzen diren bideoak igotzeko ezinbestekoa da ikasleen

    segurtasuna eta pribatutasuna bermatzea.

    Zerbitzu horietako batzuk Youtube, Blog.tv, Yahoo video, GoogleVideo eta

    Eyespot dira.

    2.3. Blog-ak

    Interneteko erabiltzaile batek, istorio edo artikuluak argitaratzeko erabiltzen

    duen web gunea da blog-a. Plataforma ezberdinak erabil ditzakegu blog bat

  • Txostena

    6

    sortzeko, baina ezagunenak Blogger eta Wordpress dira.

    Hezkuntzari dagokionean, ikasleek beraien lana irakasleekin eta beste

    ikasleekin konpartitzeko erabili daiteke, edota besteek egindako lanetatik

    ikasteko. Horrela, egindako lanak sarean eskuragarri dituzte.

    Plataforma bakoitzak bere pausoak ditu blog bat sortzeko, baina denak

    nahiko antzekoak dira. Lehenik eta behin, kontu bat ireki behar da, ondoren

    blog-ari izena eman, eta azkenik diseinua aukeratu. Hori egindakoan, artikuluak

    idazten hastea besterik ez da geratzen.

    2.4. Dokumentuak partekatzeko programak

    Dokumentuak flash moduan igotzeko programak dira. Programa honen

    bidez, pertsona batek bere dokumentua sortuko du, eta hauetako programa batera

    igoko du. Honela beste batek eskuragarri izango du sortutako dokumentu hori,

    eta honela partekatze prozesu bat jartzen da martxan.

    Programa hauek dira: Scribd, issue eta slideshore.

    Programa hauek hainbat zerbitzu eta aukera ematen dizkigute:

    Lana bakarka zein taldeka egiteko aukera dago.

    Pribatutasuna edo publikotasuna

    Dokumentuak partekatzeko aukera, blog, sare sozial eta e-maila bezalako

    kontuetan.

    Inprimatzeko aukera

    Zerbitzu hauetara dokumentuak igotzeko lehenik eta behin gure

    dokumentuak PDF bezala gorde behar dira eta ondoren igo. Progra