Euskal Herriko 2007ko Aurrekontu Orokorra Euskal Herriko 2007ko Aurrekontu Orokorra 2007 Formazioa

download Euskal Herriko 2007ko Aurrekontu Orokorra Euskal Herriko 2007ko Aurrekontu Orokorra 2007 Formazioa

of 19

  • date post

    07-Oct-2020
  • Category

    Documents

  • view

    1
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Euskal Herriko 2007ko Aurrekontu Orokorra Euskal Herriko 2007ko Aurrekontu Orokorra 2007 Formazioa

  • E Koaderno

    sindikalak Ekonomikoa

    Euskal Herriko 2007ko

    Aurrekontu Orokorra

    2007

    Formazioa

  • Euskal Herriko 2007ko Aurrekontu Orokorra

  • 2 0 0 7

    JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA

    GOBIERNO VASCO DEPARTAMENTO DE JUSTICIA, EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL

    EUSKO JAURLARITZA

    lagundu du prestakuntza sindikalerako txosten hau finantziatzen.

  • Aurkibidea1. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 2007ko aurrekontuak ...............................................5 1.1. Aurrekontu politika sistema fiskalatzerakoian oinarritzenda ................................................................5

    1.2. EAEko Jaurlaritzaren gastu lehentasunak .....................................................................................................6

    1.3. Gastu sozial ez-nahikoa eta Europarekiko bateratasun eza...................................................................8

    2. 2007ko Nafarroako aurrekontuak .....................................................................................11

    2.1. Hauteskundeei begirako aurrekontuak..........................................................................................................11

    2.2. Behar larrienei erantzun eta gastu sozialen Europarekin bat egiteko

    aukera galdu da ..............................................................................................................................................................12

    2.3. Legealdi negargarria euskararentzako...........................................................................................................13

    2.4. Estatu espainiarrarekiko mendekotasun ekonomikoa ..........................................................................14

    2.5. Sarreren aurrekontuko datuen manipulazioa............................................................................................15

  • 4

  • 1.1. Aurrekontu politika sistema fiskal atzerakoian oinarritzen da.

    EAEko Administrazioaren1 Gastuen 2007ko aurrekontua 8.487 milioi eurokoa da. Jakina, bertan ez ditugu Gipuzkoako “Euskal Y” eraikitzeko estatuaren transferentziaren 253,2 milioi euroak sartu, EAEko jaurlaritzak lan hauek egiteko ardura hartzen badu ere, Estatuari eman beharreko Kupotik kenduko baitu gero.

    Ondorioz, 2007ko Aurrekontuak 2006koarekiko gastuaren %11,3ko hazkuntza izan du, zikloaren aldeko hazkuntza da, Aldundien zerga-bilketetan eta EAEko aurrekontuak finan- tzatzeko hauek egiten dituzten ekarpenetan oinarritua.

    Zentzu honetan garrantzitsua da esatea Aldundien zerga-bilketa sistema fiskal atzerakoian oinarritua dagoela, zeharkako zergek lortu duten nagusitasuna dela-eta, Zerga Itunduen % 53 baitira.

    Zeharkako zergek eragin fiskal maltzurra dute pertsona guztientzat zama fiskal bera ezar- tzen baitute (bere errenta maila kontuan izan gabe), hots, diru-sarrera gutxiago dutenen- gan presio fiskal handiagoa eragiten baitute.

    Euskal ogasunek garatutako politika fiskala zerga zuzenek eragindako presio fiskala gutxi- tu eta bilketa galera hori zeharkako zergen zama handituta orekatu nahi dute. Honela egi- tura inposatzailea gero eta atzerakoiagoa eta errenta berbanaketaren aurkakoagoa eratzen ari dira.

    BEZa da zeharkako zergarik nagusiena eta biltzeko gaitasun handiena duena (guztiaren %36,6). Helburua kontsumoa zergapetzea da, eta horrela zergadun askotako oinarri zabal batek tratamentu bera jasotzen du, nahiz eta haien erosteko ahalmena oso ezberdina izan. Eta zuzeneko zergen artean PFEZ da garrantzitsuena, zergetan jasotako guztiaren %31 da PFEZ. PFEZ aberastasuna berbanatzeko tresna izan zedin diseinatu zen, baina jasandako moldaketa guztien ondorioz hasierako izaera aurreratzailea galdu du.

    PFEZren zergapetze eskala “linealagoa” eta atzerakoiagoa da orain, errenta maila gutxia- go bereizten baitira. Errenta altuenei ezarritako gehiengo interes tasa marjinala ere gutxi- tu da. Eta kapitalaren errentek tratamendu pribilegiatua dute, ez daudelako zergapetzeko tarifa mailakatuen menpe, baizik eta zergak interes mota tinko eta murriztuan ordaintzen dituztelako.

    1 . A ra b a , B i z kaia eta Gipuzko a ko 2 0 0 7 ko aurrekontuak

    5

    1 Ikerketa honek helburu dauka EAEko Administrazio Orokorraren Aurrekontua aztertzea, beraz, ez da sartu Erakunde Autonomoen, zuzenbide pribatuko Ente Publikoen eta Baltzu Publikoen aurrekontuei buruzko informa- zioa. EAEko Sektore Publikoaren Aurrekontu Bateratua 9.114 milioi eurokoa da (“Euskal Y” -rako Estatutuak emandako finantziazioaren eragina kenduta).

  • 6

    Jarduera ekonomikoak aitortzean dagoen iruzur maila altua kontuan hartzen badugu, laneko errentak PFEZren gehikortasunaren menpe dauden bakarrak direla ondoriozta dezakegu. Eta lan errentak errenten %80 baino gehiago dire- nez, nahiko egokia da PFEZ lanaren gaineko zerga dela esatea.

    Azken batean, EAEko aurrekontuen gastuak aberastasuna berbanatzeko gai ez den sistema fiskalaren menpe daude, eta ez du berdintasuna, elkartasuna eta jus- tizia soziala eraikitzeko eredu sozial onargarririk azaltzen.

    1.2. EAEko Jaurlaritzaren gastu lehentasunak.

    Aurrekontuaren banaketa funtzionala aztertzen badugu, jakin dezakegu zeintzuk diren 2007. urterako Eusko Jaurlaritzak dituen lehentasunak. Horretarako nahikoa da begiratzea non ematen diren igoerarik handienak aurreko urtearen aldean.

    Izaera orokorreko zerbitzuak: Egungo egitura politiko-administratiboak duen funtzionamenduari eusteko gastuak %33,7 igo dira. Igoera honen zati handi bat zenbait Saili eskainitako zenbatekoek hartzen dute. Zuzkidura orokor honek infor- mazio opakutasun handia du, gastu honen azken xedea ezagutzen ez baita.

    Babes Zibila eta Herritar Segurtasuna: Honakoa Barne Sailak eta Ertzantzak egiten duten funtzioa izendatzeko erabiltzen da. Honen aurrekontuaren zenbate- koa %12,5 handituko da, aurten eta igoeraren helburua oraingo egoera juridiko- politikoaren izaera poliziala eta gaitasun errepresiogilea indartzea da.

    Izaera Ekonomikoko Ondasun Publikoen Ekoizpena: Gastu mota hau azpiegiturak sortzeko eta produkzio eta teknologia oinarriak garatzeko erabiliko da, enpresek euren produktibitatea eta konpetibitatea handi dezaten. Gastu hauek %11,6 handituko dira egun indarrean dagoen eredu ekonomikoa indartzen jarraitzeko; baliabide naturalak agortuz eta lan baldintzak prekarizatuz (behin- behinekotasunari dagokionez Europar Batasunaren buruan gaude), urtetik urtera errekor mailakoak diren onura enpresarialak sortzen dituen garapen eredua.

    A u rrekontuen igoera hau azaltzen duen zati oso garrantzitsu bat Eusko Jaurlaritzak “Euskal Y” -ari emango diona da (28,6 milioi euro). Honekin EAJ eta PSOE alderdien interesak gailentzen zaizkio herritarren borondateari, herrita- rren parte-hartzeari eta trenbide eredu alternatibo baten inguruko adostasun sozialari.

    Zor publikoa: 2007rako aurrikusitako finantza-zama %21,9 handituko da aurre- ko urtekoaren aldean. Bilakaera hau gertatuko da amortizatutako zorra %20 (oro- tara 188,2 milioi euro) eta ordaindutako interesak %26 (orotara 85,1 milioi) han- ditzeagatik.

  • 7

    FUNTZIOAk (mila eurotan) 2007 % 2006 % Ald.

    0. Zor Publikoa 279.171,1 %3,3 229.096,6 %3,0 %21,9

    Zor publikoa 279.171,1 %3,3 229.096,6 %3,0 %21,9

    1. Izaera orokorreko zerbitzuak 503.507,9 %5,9 376.464,1 %4,9 %33,7

    Komunitate Autonomoaren eta Gobernuaren goi zuzendaritza 59.871,6 %0,7 55.632,5 %0,7 %7,6

    Administrazio orokorra 257.269,9 %3,0 149.218,5 %2,0 %72,4

    Kanpo harremanak 50.155,5 %0,6 44.864,9 %0,6 %11,8

    Justizia 136.210,8 %1,6 126.748,2 %1,7 %7,5

    2. Babes zibila eta herritarren segurtasuna 581.550,6 %6,9 516.914,6 %6,8 %12,5

    Segurtasuna eta babes zibila 581.550,6 %6,9 516.914,6 %6,8 %12,5

    3. Segurtasun, Babes eta Sustapen Soziala 422.485,9 %5,0 403.725,0 %5,3 %4,6

    Segurtasun eta Babes Soziala 349.736,5 %4,1 332.778,8 %4,4 %5,1

    Sustapen Soziala 72.749,4 %0,9 70.946,2 %0,9 %2,5

    4. Izaera Sozialeko Ondasun Publikoen Ekoizpena 5.593.836,3 %65,9 5.085.837,3 %66,7 %10,0

    Osasuna 2.829.315,4 %33,3 2.513.300,4 %33,0 %12,6

    Hezkuntza 2.175.507,8 %25,6 1.993.222,2 %26,1 %9,1

    Etxebizitza eta hirigintza 196.314,5 %2,3 189.184,2 %2,5 %3,8

    Komunitate-ongizatea 87.795,2 %1,0 85.941,9 %1,1 %2,2

    Kultura 191.975,1 %2,3 189.767,0 %2,5 %1,2

    Beste komunitate eta gizarte-zerbitzu batzuk 1.999,5 %0,0 7.463,1 %0,1 %-73,2

    Euskararen sustapena 110.928,8 %1,3 106.958,5 %1,4 %3,7

    5.Izaera Ekonomikoko Ondasun Publikoen Ekoizpena 601.494,5 %7,1 538.952,3 %7,1 %11,6

    Oinarrizko azpiegiturak eta garraioak 381.207,8 %4,5 341.740,6 %4,5 %11,5

    Komunikazioak 68.521,5 %0,8 56.383,4 %0,7 %21,5

    Ikerkuntza zientifikoa, teknikoa eta aplikatua 134.228,8 %1,6 126.114,4 %1,7 %6,4

    Oinarrizko ikerkuntza eta estatistika 17.536,5 %0,2 14.713,8 %0,2 %19,2

    6. Izaera Orokorreko Erregulazio Ekonomikoa 24.563,5 %0,3 21.760,4 %0,3 %12,9

    Erregulazio ekonomikoa 15.714,7 %0,2 15.557,8 %0,2 %1,0

    Finantza erregulazioa 8.848,8 %0,1 6.202,6 %0,1 %42,7

    7. Sektore Produktiboen Erregulazio Ekonomikoa 375.936,6 %4,4 353.403,4 %4,6 %6,4

    Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza 140.184,6 %1,7 136.402,7 %1,8 %2,8

    Industria 130.896,4 %1,5 120.775,6 %1,6 %8,4

    Energia 36.242,2 %0,4 34.903,0 %0,5 %3,8

    Turismoa 22.794,3 %0,3 20.087,1 %0,3 %13,5

    Merkataritza 45.819,1 %0,5 41.235,0 %0,5 %11,1

    8. Beste Administrazio Publikoekiko Finantza Harremanak 104.394,6 %1,2 96.980,5 %1,3 %7,6

    Euskal sektore publikoarekiko finantza