Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz...

40
Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz Unibertsitatean

Transcript of Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz...

Page 1: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

1

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa

sustatuz Unibertsitatean

Page 2: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

2

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

Lan hau libreki kopiatu, banatu eta jakinarazi daiteke, baldin eta egilea adierazten bada eta xede komertziale-tarako erabiltzen ez bada.

Aldatzen edo eraldatzen bada, edo lan eratorriren bat egiten bada, lizentzia berdinaren pean baino ezin izango da banatu.

Argitalpenaren koordinazioa eta edukien sistematizazioa:

Laura Ruiz Álvarez (Economistas sin Fronteras)Olaia Larruskain Mandiola (Emaús Gizarte Fundazioa)Amaia Uribe-Etxebarria Gorostiza (Emaús Gizarte Fundazioa)

Laguntzailea:Amaia Alvear Morón (Máster Universitario en Economía Social y Solidaria EHU/UPV).Diseinu eta maketazioa: Erreka Multimedia S.Coop

2015eko abendua

Babesleak:

Page 3: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

3

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

1) Aurkezpena ……………….………………………........................…………………………………………………………………………………………………………… 5

2) Laburpena ………………………...………………….................…………………………………………………………………………………………………………....… 6

3) Sarrera ……………………………...........……….....……………………………………………………………………………………………………………………………. 8

4) Unibertsitatean Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatzearen garrantzia eta beharra .…………..……..…….……...…..………… 10

4.1) Zer ekarpen egin diezaioke Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioak unibertsitateari? ………….......…………………………11 4.2) Zer ekarpen egin diezaioke unibertsitateak Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioari?.……..……………………………….… 12

5) Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatzeko moduak.…………………………………......................................….……………………………… 14

6) Unibertsitatearen eta Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren arteko lankidetzarako esparru posibleak ………………………… 17

6.1) Lankidetza horretarako formulak, moduak eta adibideak.…………………………………..…………………………………………… 18 6.1.1) Prestakuntza .…………………………………………………………………………….………………………………………………… 18 6.1.2) Ikerketa .……………………………………………………………….........…………….………….……………………………………… 20 6.1.3) Praktikak ..…………………………………………………………………………………………………………………………………… 21 6.1.4) Mobilizazioa, boluntariotza eta sentsibilizazioa campusean .……………………………………………..……… 22

7) Genero-ekitatearen ikuspuntua unibertsitatean, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatzeko .……………................……….. 23 7.1) Ekonomia Solidarioaren eta Ekonomia Feministaren (EkoSolFem) arteko loturak .……………….….…………..………… 23 7.2) Recomendaciones para que la Economía Justa y Solidaria incluya el Enfoque de Equidad de Género ...………… 24 7.3) Genero-ekitatearen ikuspegia Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren arloko unibertsitateko

mobilizazioetan, praktiketan, ikerketan eta prestakuntzan txertatzeko erronkak eta gakoak …………………….…. 26

7.3.1) Genero-ekitatearen ikuspegia Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren unibertsitateko prestakuntzan .………………………………....................................………………………………………… 26

7.3.2) Genero-ekitatearen ikuspegia Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren arloko unibertsitateko praktiketan .……...........................................................................................................................… 26

7.3.3) Genero-ekitatearen ikuspegia Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren arloko unibertsitateko ikerketan.......................................................................................................................................… 27

7.3.4) Genero-ekitatearen ikuspegia Ekonomia Bidezkoa eta Solidariori buruzko unibertsitateko hezkuntza ez-formalean, sentsibilizazioan, boluntariotzan eta mobilizazioan .…….....……...…..…….… 27

7.4) Unibertsitatean Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatzeko unean genero-ekitatearen ikuspuntua txertatzeko gomendioak………………………………….........................……………………...................…………………… 28

8) Kontraste tailerraren ondorioak: Ekonomiaren irakaskuntza Bilboko Ekonomisten Elkargoan .…….....…………….....…………… 30

9) Gogoeta Egiten Jarraitzeko Zenbait Gomendio……………….............……………………………………........………………………………………… 34

10) Elkarrizketatuko pertsonen datuak eta lana sistematizatzeko metodologia, talde balidatzaileak, eta abar.………......…….… 35

11) Erreferentziak eta esteka interesgarriak .……............................................………………………………………………………………..………….… 39

Page 4: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

4

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

Page 5: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

5

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

Dokumentu hau “Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa Unibert-sitatean” izeneko Garapenerako Hezkuntzaren proiektuaren baitan dago, eta Emaus Gizarte Fundazioa eta Mugarik Gabeko Ekonomialariak erakundeek egin zuten 2014/2015 ikasturtean, Donostiako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzare-kin.

Proiektuaren xedea da unibertsitateko kideen ezagutza eta konpromisoa areagotzea egitura ekonomiko eta sozial bi-dezkoagoak eraikitzean, tokiko Giza Garapenerantz aurrera eginez. Horretarako, unibertsitateko programa akademikoetan tradizionalki sartu ohi ez diren hezkuntza-edukiak landuko dira, eta euskal gizartearen balioetan eragina izango da.

Xede hori lortzeko, hainbat mailatan koordinatutako jarduerak proposatzen dira. Batetik, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren dimentsioen curriculum ildoan sartzea azpimarratuko da, pres-takuntza-jardueren eta baliabide didaktikoen bidez. Bestetik, berriz, osatu egingo da, campus-mailan egindako sentsibili-zazio-jarduerak antolatzearen bidez; horiek xede den publi-koaren partaidetza aktiboa sustatzera bideratuta egongo dira, gizartea eraldatzeko asmoz eztabaidarako eta partaidetzarako espazioak baliatuz.

Unibertsitatean Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa bultzatze-ko Gomendioen Gida hau egindako prozesuaren sistematiza-zio-dokumentu gisa aurkezten da, eta eskuratutako ikaskunt-zak ikusgarri bihurtzen eta gizarteratzen ditu. Dokumentuan jasotako edukien oinarria, funtsean, unibertsitateko kide eragi-leen ekarpenak dira; hain zuzen, Garapenerako Hezkuntzaren irismena areagotzeko haien errealitatetik planteatzen diren gomendioak, kezkak eta eskaerak. Horretarako, elkarrizketa sakonak egin dira eta hiru euskal unibertsitateetara atxikitako pertsonekin egindako lan-bileretako ondorioak jaso dira. On-doren, unibertsitateko kideen beste ordezkari batzuekin egiaz-tatu dira, baita GGKEekin, erakunde feministekin eta Ekonomia Solidarioarekin lotutako Hegoaldeko erakundeekin ere.

Hortaz, gida hau aurkeztearen helburua da gogoeta egiten has-teko baliatzea curriculum ofizialean eduki alternatiboak sart-zeko erronkei eta aukerei buruz, unibertsitateko hezkuntza-es-pazio formalean eta ez formalean. Batik bat unibertsitateko kideentzat da oro har, baita Garapenerako Hezkuntza lantzen dugun erakundeetarako eta Ekonomia Bidezkoa edo Solida-rioaren arloan interesa duten edo lan egiten duten taldeeta-rako eta pertsonentzat ere. Asmoa ez da dokumentu itxia eta eztabaidaezina izatea; aldiz, eztabaidan sakontzeko eta jasot-zen diren ekimenak garatzeko gonbidapen bat izatea nahi da.

1. A

UR

KEZ

PEN

A

Page 6: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

6

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

2. L

AB

UR

PEN

A Unibertsitateak zeregin erabakigarria dauka gizarteak jasoko duen alfabetatze ekonomikoaren motari dagokionez; ez du soilik gogoeta kritikoa sustatu behar, baizik eta irakaskuntzako, ikerketako eta gizarte-erantzukizuneko ardatzetan eredu eko-nomiko hegemonikorako benetako alternatibak txertatu be-har ditu, ekonomia bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko. Unibertsitatearen xedea da gizartea eraldatzen laguntzea.

Lehiakortasunaren logikaren aurka, ikuspegi solidario eta lan-kidetzako ikuspegi baten abantailak ikusgarri bihurtu behar dira Unibertsitatearen ere, nola eduki akademikoetan, hala prozesu pedagogikoetan.

Horretarako, ezinbestekoa da Unibertsitatearen eta haren in-guruaren arteko elkarrizketa. Koordinaziorako tarte handia dago unibertsitatearen arloaren eta alternatiba sozioekono-mikoak lantzen dituzten erakundeen artean:

- Prozesuen sistematizazioa - Ikaskuntzen gizarteratzea - Ezagutza zientifikoa eta tresna praktikoak garatzea - Premia sozialei erantzutea

Irakaskuntzaren arloan, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren edukiak ikasgelan eskuarki txertatzea irakasleen borondatearen eta banakako konpromisoaren araberakoa da, edo erakundeak babesten dituen zeharkako gaiekin duen loturaren araberakoa (berdintasuna, ingurumena, gizarte erantzukizuna, garapene-rako lankidetza, etika edo balioetan oinarritutako hezkunt-za...).

Hala ere, Unibertsitateko pizgarrien eskemak ez du lehenes-ten edukien edo ikuspegi pedagogikoen berrikuntza; izan ere, ebaluazio- eta meritu-sistemak zigortu egiten du irakaskuntza ikerketaren aurrean. Gainera, aitortutako ikerketa indexatu-tako aldizkarietan argitaratzen dena da, eta horietan, ikuspegi heterodoxoagoa duten artikuluak argitaratzeko aukera muga-tua da.

Bestalde, Gradu Amaierako Lanek (edo Master Amaierakoko Lanek) indar handia dute Ekonomia Bidezkoago batekin lotu-tako ikerketak egiteko edo proposamenak garatzeko gizarte erakundeen premia praktikoen edo estrategikoen aurrean.

Halaber, Ekonomia Bidezko eta Solidarioaren arloko ekimenek eta erakundeek unibertsitateko ikasleei zuzeneko ezagutzako esperientziak eskaini diezaiekete, praktikak eginez espazio eta prozesu horietan. Autokudeaketa bat bizitzea, adibidez,

Page 7: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

7

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

indar handiko prozesu pedagogiko bat da. Gainera, Ekonomia Bidezko eta Solidarioko enpresak eta gizarte-ekintzailetza bera ere aukera onak dira ikasleek ibilbide profesionala gara-tu ahal izateko.

Unibertsitate arloan koordinatutako beste aukera batzuk ere badaude ikasleak sentsibilizatzeko, hala nola prestakuntza osagarria, hezkuntza ez formala edo boluntariotza; horiek jarraipen eta ikusgarritasun handiagoa behar dute. Bestal-de, ez dira ahaztu behar campusaren inguruan egituratutako ikasleen mugimenduak eta erakundeak, diskurtso kritikoa dutenak gaur egun nagusi den sistema ekonomikoarekin eta sozialarekin.

Unibertsitatean proposamen alternatiboak planteatzerakoan azpimarratu egin behar dugu izaera eraldatzailea honako ho-nek baldintzatuko duela, besteak beste: apustu politiko gisa genero-harremanen esparru berri bat eraikitzeko kezkak eta konpromisoak.

Ikuspegi horretatik begiratuta, ohiko eredu ekonomikoa az-tertzean, garrantzitsua da nabarmentzea ekonomia feministak aztergai dituen alderdiak, esaterako bizitzaren iraunkortasuna edo lanaren kontzeptua, pertsonak erdigunean jarri nahi di-tuztenak.

Azkenik, Unibertsitatetik Ekonomia Bidezko eta Solidario bat sustatzeak gogoeta prozesu bat egitea eskatzen du, eta horren bidez erantzunak ematea modu parte hartzailean: Zer eskat-zen dio gizarteak ekonomiari? Zein dira arazo nagusiak? Zer erronkei egiten diegu aurre? Zein dira gure hezkuntza siste-maren aukerak eta ahultasunak erronka horiei aurre egiteko? Eta orduan, zein dira unibertsitatetik egiten diren proposame-nak?

“Krisian dagoena ez da munduko ekonomia bakarrik. Ekonomiaren irakaskuntza ere krisian dago, eta krisi horren ondorioak unibertsitatetik harago doaz. Unibertsitatean irakasten denak hurrengo politikari-belaunaldien pentsaera moldatzen du, eta, beraz, forma ematen dio gure gizarteari. Ez gaude gustura azken bi hamarkadetan ikasketa-planak izan duen pixkanakako pobretzearekin. Aniztasun intelektualaren gabezia horrek hezkuntza eta iker-keta kaltetzen ditu, baina, horrez gain, hogeita batgarren mendeko erronkei aurre egiteko dugun ahalmena mugatzen du (finantza egonkortasuna, elikagaien segurtasuna, klima-al-daketa…). Mundu errealari ikasgeletan sartzen utzi behar diogu berriz, eta, horrekin bate-ra, eztabaida eta teorien eta metodoen aniztasuna berreskuratu behar ditugu”.

(Ekonomia-zientzietako ikasleen nazioarteko deia. 2014ko udaberria.)

Page 8: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

8

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

3. S

AR

RER

A

Emaus Gizarte Fundazioko kideontzat, ekonomia solidarioa baliabide bat da, ez helburu bat, eta ekonomiaren ikuskera eta praktika horiek pertsonaren eta komunitatearen garapenaren zerbitzura egon behar dute; pertsonen bizi-kalitatea eta gure gizarte-ingurunea hobetzeko tresna izan behar dute. Kontzeptu horren sustraiak, beraz, pentsamenduaren eta jarduera ekono-mikoaren kontsiderazio etiko eta humanista batean daude, zei-naren arabera pertsona eta komunitatea garapenaren ardatzak diren.

Ekonomia solidarioak, hain zuzen, begirada bat, balio batzuk eta praktika batzuk jartzen ditu gizarte-eraldaketaren zerbitzura. Erakunde- eta jarduera-multzo bat biltzen duen gizarte-mugi-mendu bat eratzen du, eta mugimendu hori pentsamendua eta ekonomiaren praktika alternatibo eta solidario bat sortzen ari da, mundu osoan, ekoizpenean, finantzaketan, merkaturatzean eta kontsumoan.

Bestetik, Mugarik Gabeko Ekonomialariontzat, bidezko ekono-mia pertsona guztien zerbitzura dagoen ekonomia da, non guz-tiok parte hartu ahal izango dugun eta ez garen kontsumitzaile huts izango. Ekonomiaren antolakuntzak kontuan hartu behar du giza-eskubideen aitorpen esplizitua, eta enpresak, agente ekonomiko den aldetik, helburu bera izan behar du erabakiak hartzeko analisian erabiltzen dituen aldagaien artean.

Espekulaziorik gabeko ekonomia bat, bidezko merkatarit-za-arauak izango dituena, non elikadura, osasuna eta hezkunt-

Page 9: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

9

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

za ez diren salgai izango, eskubide baizik. Lehian oinarrituko ez den ekonomia, elkartasunean baizik. Izadia suntsituko ez duen ekonomia, babestu baizik. Azken batean, gizartea eraldatzeko balioko duen ekonomia.

Horiek horrela, Emaus Gizarte Fundazioa eta Mugarik Gabeko Ekonomialariak Ekonomia Bidezko eta Solidarioaren kontzep-tura heltzen dira, praktikatik beretik –pertsonaren ongizatean oinarritutako ekonomia alternatibo baten alde diharduten erakunde gisa– eta garapenerako sentsibilizazio eta hezkunt-zan egiten duten lanetik –nazioarteko harreman ekonomikoen ondorioei, Hegoaldeko laborarien eta ekoizleen egoerari eta kontsumo arduratsuari buruzko sentsibilizazioa–. Horrek guz-tiak barne gogoeta batera eraman gaitu, gizartearen beharrei erantzungo dien eredu ekonomikoari buruzkoa.

Ekonomia solidarioko sareetan eta unibertsitateetan parte har-tuz, baita hainbat foro eta eztabaidetan ere, eta ekonomia so-lidarioko enpresa-taldearen esperientziaz baliatuz, gogoetari ekin genion ekonomia bidezkoa eta solidarioa hezkuntzan sart-zeko beharrari buruz, goi-mailako hezkuntzan bereziki.

Hori dela-eta, proposamen honek jarraipena eman nahi dio Emaus Gizarte Fundazioak eta Mugarik Gabeko Ekonomialariek Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa bultzatzeko unibertsitatee-tan eta lan sareetan egiten duten lanari.

Page 10: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

10

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

4. Unibertsitatean Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatzearen

garrantzia eta beharra

Unibertsitateak hiru helburu edo ardatz nagusi ditu: irakaskuntza, ikerketa eta gizarte-erantzuki-zuna 1 . Dena den, desoreka dago hiru ardatz ho-rietara bideratutako aurrekontu eta baliabideetan, bereziki gizarte-erantzukizunaren kasuan. Hori dela eta, ahuldu egiten da unibertsitateak gizar-te-eragile gisa duen zeregina. Unibertsitateak, ikasleak lan-mundurako prestatzeaz gain, bere ja-torrizko ikuspegia eta xedea nabarmendu beharko luke; alegia, pertsonak prestatzea eta ahalduntzea, baita balioak transmititzea eta ikasleengan gizar-tearekiko konpromiso kritikoa sustatzea ere: pert-sonen unibertsitatea, pertsonentzat. Unibertsita-tea pentsaera aldaketaren eragilea da. Badaki zer nolako zeregin garrantzitsua duen, etorkizuneko profesionalak eta herritarrak prestatzen baititu.

Brasilen, São Pauloko Unibertsitateko Ekonomia Solidarioaren Nukleoaren (NESOL) 2, ekarpena-rekin bat etorriz, unibertsitateak 3 ardatz dituela uste da: irakaskuntza, ikerketa eta unibertsitate-he-dapena. Testuinguru horretan, unibertsitate-heda-

1 Uste dugu Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK) dela beren jardueren alderdi guztiek dituzten eraginak kontuan hartzen dituzten enpresek ne-gozioak egiteko duten modua. Hona hemen eragin horiek jasaten dituztenak: bezeroak, langileak, akziodunak, tokiko komunitateak, ingurumena eta, oro har, gizartea. Horrek esan nahi du nahitaez bete behar dela legeria nazio-nala eta zerga-, gizarte-, lan-, ingurumen- eta giza eskubideen esparruetako nazioarteko araudia. Horrez gain, barne hartzen du enpresak bere langileen bizi-kalitatea, inguruko komunitateak eta, oro har, gizartea hobetzeko gau-zatzen duen borondatezko beste edozein ekintza (Economistas sin Fronteras, http://ecosfron.org/responsabilidad-social-corporativa/ ).

2 http://cirandas.net/nesol-usp/

penaren kontzeptua eta, beraz, unibertsitatearena berarena, ez da soilik zerbitzuak ematen dituen erakunde baten edo sortutako ezagutzaren ordain gisa ezagutza hedatzen duen erakunde bat, hara-go doa. Unibertsitate-hedapenak, unibertsitatea-ren eta gizartearen arteko topagune gisa ulertuta, ezagutza eraikitzea ahalbidetzen du, unibertsita-tearen eta bere inguruaren arteko harreman dia-logikotik abiatuta (bereziki, unibertsitatearen eta gizarte-mugimenduen eta herri-klaseen ar-teko harremanetik): gizarteari on egiten dio bere errealitateari buruzko hausnarketa sistematikoa egiteak; eta, bestetik, unibertsitateari on egiten dio errealitatearekin kontaktuan egoteak, horrek ekoizpen akademikoa sendotzen baitu. Beraz, uni-bertsitate-hedapena eremu emankorra izan dai-teke irakaskuntza prozesuak aplikatzeko eta ba-loratzeko (esaterako, eskoletan ikusitako edukiak praktikan jarriz), eta ikerketa-prozesuak sendotu egin daitezke sortutako hipotesiak egiaztatzeko aukerari esker.

Bizi dugun krisi ekonomikoa eta egungo ekono-mia-eredu hegemonikoaren gizarte- eta inguru-men-eraginak ikusita, beharrezkoa da unibertsita-teak eredu horri eta gehiengoak duen ekonomiaren ikuspegiari (ekonomia neoliberala) buruzko haus-narketa bat egitea; baina, beharrezkoa da, halaber, Ekonomia Bidezkotik eta Solidariotik lantzen di-ren benetako alternatibak txertatzea eta agerian jartzea bere irakaskuntza-, ikerketa- eta gizarte

Page 11: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

11

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

erantzukizuneko ardatzetan, bai Euskal Herrian bai mundu osoan.

Unibertsitateak zeregin garrantzitsua du gizartean jasotzen duen alfabetatze ekonomiko mota zehaz-teko orduan; ezin du Ekonomia aurkeztu lotura-rik eta gizarte- nahiz ingurumen-eraginik gabeko diziplina neutro gisa, edo ikuspegi unitario eta bakarra duen zientzia aldaezin eta eztabaidaezin gisa. Agerikoa eta kezkagarria da azken urteetan ekonomia gainerako gizarte-zientzietatik bereizi-ta agertzen dela. Teorien eta zifren atzean, erabaki ekonomikoen eragina eta ondorioak jasango di-tuen gizarte bat dago. Unibertsitatearen ardura da ikasleei ulertaraztea eragin horrek duen garrant-zia, arazo ekonomikoei gizarte osoarentzat onura-garriak diren konponbide ekonomikoak eman ahal izateko. Unibertsitateak pertsonak prestatzeko eremua izan behar du, munduaren ikuspegi kriti-ko baten bidez, pertsona horiek gizarteko arazoei konponbideak emateko gai izan daitezen, ikuspe-gi berrietatik eta, betiere, ekonomiaren aurrerape-naren alde eginez, errealitatea ikertzen duen dizi-plina den heinean.

Lan hori aurrera eramateko, interesgarria litza-teke gizarteko arazo horiek eta izan ditzaketen konponbideak identifikatzeko prozesu parte-hart-zaileak gauzatzea; horretarako, funtsezkoa da unibertsitateak eta bere inguruneak hitz egitea, tokiko herritarrei entzutea eta tresnak eta meto-dologiak egokitzea, prozesu hori hobetzeko.

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa kontuan hart-zeak ekonomiaren ikasketan, irakaskuntzan eta ikerketan aberastu egiten ditu prozesu horiek, ikuspegi kritikoarekin eta errealitatearekin lot-zen baititu. Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren edukiak, proposamenak, debateak, adibideak eta praktikak unibertsitatean txertatzeak indartu egiten ditu Ekonomiako irakasgaien irakaskunt-za-prozesuak, ikasleak nahiz irakasleak gerturatuz pertsonak eta ingurumena ekonomiaren oinarrit-zat dituzten benetako esperientzia eta praktiketa-ra (paradigma ekonomiko nagusian gertatzen ez den bezala).

Hala, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren edu-kiak unibertsitate-ikasgeletan sartu dituzten Eco-nomistas sin Fronteras eta Emaús Gizarte Funda-

zioaren esperientzietan, ikasleek eskaintzen diren aukerenganako interes handia agertu dute. Horrez gain, kasu gehienetan, adierazi dute lehen aldiz egon direla harremanetan errealitate horrekin. Irakasleek, bestalde, adierazi dute Ekonomia Bi-dezkoa eta Solidarioarekiko kontaktu horrek arras-toa uzten duela ikasleengan, ondorengo lan eta hausnarketetan kontuan izaten baitituzte Ekono-mia Bidezkoa eta Solidariotik iradokitako gogoe-tak.

4.1) Zer ekarpen egin diezaioke Ekonomia Bi-dezkoa eta Solidarioak unibertsitateari?

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioak unibertsitatea-ri egin diezaiokeen ekarpenik garrantzitsuena da beste gizarte- eta ekonomia-eredu bat eskaintzea; izan ere, eredu horrek balio etikoak eta gizatiarrak bultzatzen ditu, pertsonari lehentasuna ematen dio eta ekonomia eta enpresa egiteko beste modu bat badagoela erakusten du.

Kasu gehienetan, unibertsitateko diziplina ekono-mikoak ez du aztertzen ikuspegi eta proposamen ekonomikoen aniztasuna, eta korronte ekonomi-ko nagusiari eskaintzen dio arreta osoa. Alabaina, bai EAEn bai mundu osoan badaude proposamen kritikoak ere; horiek ez dira utopiak, eta benetako konponbideak eskaintzen dizkiote gizarteari.Unibertsitateak, bere gradu eta irakasgaietan (Ekonomia, Enpresa, Kudeaketa…), ikasleak enpre-sa- eta antolamendu-eredu ortodoxoetarako pres-tatzen ditu oro har, eta unibertsitatearen prozesu horrek eredu ekonomiko nagusia sendotzen du. Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa ikasleen pres-takuntzan sartzeak ahalbidetu egingo luke sistema gizatiarragoa eraikitzea eta herritarrak kritikoa-goak izatea jardunbide ekonomiko bidegabeekin edo gizartearekiko eta ingurumenarekiko errespe-turik ez dutenekin.

Bestalde, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioak le-hentasuna ematen die kooperazioa, elkartasuna eta halako balio eta printzipioei, gaur egungo be-harrei beste era batera aurre egiteko. Horrela, eko-nomia-eredu horrek alde batera uzten du lehiakor-tasuna aukera posible bakarra dela adierazten duen ideia. Garrantzitsua da balio eta printzipio horiek unibertsitatean ere lekua izatea eta kapita-lismoaren ikuspegi indibidualistarekin alderatuta

Page 12: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

12

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

dituzten alde onak agerian uztea eta nabarment-zea; hori ez da edukietan bakarrik islatuko, baizik eta pedagogian ere.

Horrez gain, irakasleen arabera, ikasleek askotan sinesgarritasun handiagoa ematen diete espe-rientzia praktikoei alderdi akademikoari baino; hori dela eta, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren inguruko aukerak eta eztabaidak gertutik ezagut-zea (esaterako, sare hauetako kide direnak: REAS, GIZATEA, Olatukoop…) aberasgarria izan daiteke ekonomiaren ikaskuntza-prozesuetarako, bisital-dien, mintegien, praktiken eta abarren bidez. Hala, alderdi akademikoa eta profesionala elkarren osagarri izango dira, eta ikasleek beste balio eta prozesu batzuk esperimentatu eta bizi ahalko di-tuzte Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren tes-tuinguruan, harreman teorikotik eta behaketa pasibotik harago. Alderdi akademikoaren eta pro-fesionalaren arteko osagarritasun edo topaketa hori edozein gradutan jar daiteke martxan, baita masterretan ere.

Horrez gain, Ekonomia Bidezkoko ikuspegiek eta Ekonomia Bidezkoko eta Solidarioko erakundeek honako ekarpen hauek egin ditzakete:

• Irakaskuntza-berrikuntza: alderdi akademi-koa eta praktikoa uztartzen dituzten ikaske-ta-prozesuak proposatzea Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren arloan eta gizarte-justiziaren eta giza eskubideen ikuspegiak txertatzea eko-nomiaren ikaskuntza-prozesuan.

• Prestakuntza ematea beren lan-ardatzetan beste ikuspegi eta proposamen ekonomiko batzuk txertatu nahi dituzten irakasleei eta uni-bertsitate ikertzaileei.

• Unibertsitateen eta Ekonomia Bidezko eta Solidarioa lantzen duten erakundeen arteko lana koordinatzea, unibertsitate bakoitzeko prozesuak sistematizatuz, hainbat irakaslere-kin, beste gradu, fakultate eta master batzuekin parteka daitezkeen ikasketak lortzeko; betiere Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa unibertsita-tean sartzeko helburuarekin.

• Ekonomia Sozial eta Solidarioak egiten duen beste ekarpen bat da autokudeaketaren bizi-

pena bera (hala sustatzen dute ikuspegi ekono-miko horren eragileek). Bizipen hori, bere ho-rretan, indar handiko prozesu pedagogikoa da, eta unibertsitateak asko du ikasteko bertatik, bai esperientzia horiek sistematizatzeari dago-kionez bai barneko prozesuak autokudeatzeko moduak bere eginez.

4.2) Zer ekarpen egin diezaioke unibertsitateak Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioari?

Eman eta jasotzean datza. Unibertsitateak Eko-nomia Sozial eta Solidarioko enpresen kudeake-ta-sistemak hobetzen lagun dezake, enpresa ka-pitalisten funtzionamendua hobetzetik harago joanez. Hala, enpresen kudeaketari buruzko beste ikuspegi bat sar dezakegu, nahiz eta ikasleek Eko-nomia Bidezkoa eta Solidarioko erakundeetan lan egin edo ez etorkizunean, zenbait alderdi kontuan hartuz: parte hartzea, berdintasuna, genero-ekita-tea 3, eta abar.

Ildo horretan, unibertsitateak bere ahalmen eral-datzaile guztia erabil dezake ezagutza praktikoa eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren mugimen-dua garatzen lagunduko duten ezagutza prakti-koak eta tresnak garatzeko, eta horren iraunkorta-suna hobetzeko, irakaskuntzaren, intzidentziaren, ikerketen, ekintzen eta halakoen bitartez. Azkenik, unibertsitateak Ekonomia Sozial eta Solidarioare-kin lotutako gizarte-ekintzailetza 4 susta dezake bere irakasgaietan, graduetan, masterretan eta institutuetan.

Unibertsitateak, erakunde eraldatzaile den hei-nean, gizartean protagonismo gehiago izaten saiatu beharko luke irizpide etikoak sustatzeko garaian eta gizarteko beharrei erantzungo dieten konponbide berritzaile eta praktikoak eskaintze-

3 Ikus Hegoak eginiko generoaren definizioa, baita online hiztegian gene-ro-ekitateari eginiko erreferentziak ere: http://www.dicc.hegoa.ehu.es/listar/mostrar/108

4 Europako Batzordea: Gizarte-ekintzailetzak eragin esanguratsua du gizar-tean, ingurumenean eta tokiko komunitatean, gizarte- eta ekonomia-eral-daketak sorrarazten baititu. Oraindik erantzuteke dauden beharrei gizar-te-berrikuntzaren bidez erantzutean, gizarte-enpresak hazkuntza adimentsu baten parte bihurtzen dira. Beren ingurumen-eragina eta epe luzera duten ikuspegia kontuan hartuta, hazkuntza iraunkorra sortzen dute. Horrez gain, pertsonei eta gizarte-kohesioari arreta berezia eskaintzen dietenez, gizar-te-enpresak garapen inklusiborako abiapuntu dira. http://ec.europa.eu/internal_market/publications/docs/sbi-brochure/sbi-brochure-web_es.pdf. Ekintzailetzari eta gizarte-berrikuntzari buruzko UNEDen proposamena: Gi-zarte-ekintzailetzaren definizioa: https://www.youtube.com/watch?v=j3qIprad0Ms

Page 13: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

13

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

ko garaian, bai ekonomiaren arloan bai gainerako diziplinetan. Unibertsitatea gizarte aldakor bate-ko parte izango diren eta bertan lan egingo duten pertsonak prestatzeaz arduratzen da; pertsona ho-riek etorkizuneko motor eta aldaketaren protago-nista izango dira.

EAEko unibertsitateek berariaz aipatzen dituzte gi-zarte-eraldaketa eta gizarte erantzukizuna beren xedeetan; horrek ahalbidetu egiten du Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren protagonismoa, eta sustatu egiten ditu ikasleek xede horiei erantzun-go dieten ekimenetan zuzenean lan egiteko/parte

hartzeko prozesuak, bai modu arautuan bai arautu gabean. Ikaskuntza Zerbitzua 5 bezalako ekimenak egokiak izan daitezke ikasleak Ekonomia Bidezko eta Solidarioko ekimenetan barneratzeko. Horrez gain, aurrera egin daiteke ikaskuntza- eta iker-kuntza jardueretan eta prozesuetan, eta kanpaina birtualetan, gizarte-sareen bidez, egungo ikasleen kezkei erantzuteko.

5 Ikaskuntza Zerbitzua ekimenean, ikasleek egoera bat aukeratzen dute beren inguruan, eta hori hobetzeko konpromisoa hartzen dute. Horretarako, proiek-tu solidario bat jartzen dute martxan, beren ezagutzak, trebeziak, jarrerak eta balioak erabiliz. Heziketarako jarduera bat da eta, horren bidez, gazteek ikasi egiten dute, benetako beharrei erantzuten dieten bitartean, egoera hobetze aldera. Ikaskuntza-Zerbitzuaren Espainiako Sarea: http://aprendizajeservicio.net/bienvenida/ eta Zerbikas http://www.zerbikas.es/.

Page 14: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

14

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

5. Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatzeko

moduak

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko 6, Unibert-sitateen Taldeak bi ildo estrategiko edo bide na-barmentzen ditu unibertsitate kritiko eta konpro-metitu bat sustatzeko. Guk hemen jaso ditugu, proposamen gisa, Unibertsitatean Ekonomia Bi-dezkoa eta Solidarioa sustatzeko egokiak iruditzen baitzaizkigu:

• Eragina izatea erabaki esparruetan: Unibert-sitatearen erabaki- eta influentzia-esparruetan eragina izan dezakegu, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioko edukiak eta praktikak sartzeko. Bide horri ekiteko, gomendio/estrategietako bat da harremanetan jartzea eskoletako zuzendarie-kin edo fakultateetako dekano/dekanordeekin, horiek eskolen/fakultateen ikuspegi orokorra baitute.

• Jardunbide egokiak identifikatzea, agerian jartzea eta sustatzea: Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatzeko jardunbide egokiak eta gomendioak identifikatzea eta agerian jartzea unibertsitatearen esparru eta prozesuetan (hori da, hain zuzen ere, dokumentu honen helburu nagusia) erabilgarria izan daiteke esperientzia

6 http://www.ongdeuskadi.org/es/de_interes/eventos_details.php?id_eve=2601&date=2014-12-15%2016:00:00 http://www.ongdeuskadi.org/es/de_interes/eventos_details.php?id_eve=2249&date=2014-01-22%2015:00:00 Vicente Manzanoren Unibertsitate Konprometitua: http://tratarde.org/la-uni-versidad-comprometida-libro-de-vicente-manzano-en-pdf/

horiek beren testuinguruetatik eta beharretatik abiatuta ezarri eta erreplikatu nahi dituzten uni-bertsitate-komunitateko eragileentzat.

TBai eragin-prozesuak bai jardunbide egokien sus-tapena beharrezkoak dira Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa ikasketa-planetan sartzeko; bereziki, plan horiek berritzen diren uneak aprobetxatuz (Ikasketa Planen Batzordeen eskutik). Ikasketa planek egungo eredu ekonomiko eta sozialaren ikuspegi kritikoa bermatu behar lukete, baita egungo alternatibena ere (ekonomian eta beste diziplina batzuetan). Horrez gain, irekiagoak izan behar lukete, ikasleen eta gizarte- eta ekono-mia-esparru hegemonikoak eraldatu nahi dituz-ten gizarte-mugimenduen iritziak eta proposa-menak jasotzeko.

Edonola ere, Ekonomia Bidezkoa eta Solida-rioaren edukiak eta praktikak titulu ofizialetan sartzea konplexuagoa izan daiteke unibertsitate bakoitzeko berezko tituluetan sartzea baino; izan ere, horiek malgutasun handiagoa dute gai be-rriak sartzeko.

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren sustapen es-trategikoa eta praktikoa egiteko, zenbait mailetan (esaterako, ikasketa-planak egiteko batzordeak, errektoreordetzak, ministerioak, unibertsitateko gobernu-sail eta hezkuntza-kontseilaritzak, eta,

Page 15: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

15

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

besteak beste, ikasketa-planak onesten dituzten kalitate-agentziak), beharrezkoa da lobby poli-tikoa izatea Ekonomia Bidezko eta Solidarioko sareen, itunen, koordinakundeen eta platafor-men aldetik, eta gizarte- eta ekonomia-eraldake-tarantz aurrera egin nahi duten beste gizar-te-erakunde eta -mugimendu batzuen aldetik.

Eremu, talde, batzorde eta unibertsitateko errek-toreordetza batzuk irekiago egoten dira topake-tarako, hausnarketarako eta Ekonomia Bidezko eta Solidarioko eragileekin lankidetzan aritzeko. Horren arrazoia izan daiteke talde horiek osatzen dituzten pertsonak sentsibilizatuago egotea, edo beren ohiko laneko gaiek eta prozesuek ekono-mia-eredu horrekin zerikusia izatea (berdinta-suna, ingurumena, gizarte erantzukizuna, gara-penerako lankidetza…). Horiek sarbide egokiak izan daitezke lankidetza egonkorrak ezartzeko unibertsitate-komunitateko hainbat eragilerekin.

Bai eragin-prozesuetarako bai unibertsitatean Ekonomia Bidezko eta Solidarioko jardunbide egokiak identifikatzeko eta sustatzeko, estrategi-koa litzateke koordinazio eta sistematizazio kole-ktiboa hobetzea, alde batetik, GGKEen eta Ekono-mia Bidezko eta Solidarioko eragileen eta, beste alde batetik, unibertsitatearen arteko solasaldie-tan; izan ere, banakako harreman eta lankidetza ugari daude (adibidez, GGKEen eta irakasleen artean), baina ez dira behar bezala sistemati-zatzen, agerian jartzen eta partekatzen antzeko gaiak sustatzen dituzten beste talde batzuekin. Ondorioz, galdu egiten dira eragina hobetzeko eta sinergiak indartzeko aukerak. Proposamen hau are egokiagoa da kontuan izanik kasu asko-tan lankidetzak eten egiten direla, finantziaziorik ez dagoelako edo irakasleak aldatu direlako. Kasu horietan, lehendik pilatutako ikasketa eta proze-suak galdu egiten dira.

Askotan, GGKEentzat eta Ekonomia Bidezko eta Solidarioko talde eta enpresentzat, unibertsita-tearekiko lankidetza unibertsitateko irakasleekin harremanetan jartzen direnean hasten da. Hein handi batean, irakasleek badute marjina jakin bat Ekonomia Bidezko eta Solidarioko edukiak, praktikak, kasuak, esperientzietarako bisitaldiak eta halakoak programazioan sartzeko. Hori dela eta, eragile horien banakako nahiz taldeko sent-

sibilizazioa funtsezkoa da. Lankidetza ezin hobea izan dadin, proposamenak egitean edo lankidet-za-prozesuak ezartzean kontuan hartu behar dira irakasleen zeregin profesionalei buruzko alderdi hauek:

Irakasleen irakaskuntza-zereginak:Irakaskuntza ez da irakasleen funtzioen artean gehien baloratzen dena; ikerketak (zientzia-ar-tikuluak argitaratzea) gero eta garrantzi han-diagoa du. Beraz, horrek esan nahi du, oro har, ez zaiola lehentasuna ematen materialak, edukiak, ikuspegi pedagogikoak, etab. berritzeari. Egoera hori kontuan izanda, garrantzitsua da gure pro-posamenak irakasleen egoerara eta beharretara egokitzea.

Irakasleek badute askatasun pixka bat Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioarekin bat datozen edu-kiak, praktikak, bisitaldiak eta halakoak sartzeko gizarte- eta ekonomia-diziplinako irakasgaietan, graduetan, eta abarretan. Dena den, ikasketa te-knikoetan ere ikuspegi alternatiboaksar litezke, ariketa praktikoetako (estatistika, matematika...) enuntziatuen bidez; esaterako, ikasleak egungo kasu eta egoera errealen aurrean jarriz.

Ekonomiaren eta gizartearen ikuspegi alternati-boak eskoletan eta praktiketan sartzean, bai gi-zarte taldeek bai irakasleek asko irabaziko dute; izan ere, gauzatutako prozesuak eta pilatutako ikasketak komunean jarriko dituzte. Esaterako, irakasleek pizgarriak jaso ditzakete egiten dituz-ten berrikuntza pedagogikoengatik, ikasleek be-ren lanaren balorazio hobeak egingo baitituzte.

Irakasleen ikerketa-zeregina:Gaur egun, unibertsitatean martxan dagoen ebaluazio- eta merezimendu-sistemarekin, irakasleek argi dute profesionalki aurrera egi-teko lehentasuna eman beharko diotela iker-ketari, eta ez irakaskuntzari. Beraz, garapen profesionalerako, beharrezkoa da seiurtekoak

Page 16: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

16

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

gainditzea (ANECA bezalako agentziek ebaluat-zen dituzte); horretarako, 5 zientzia-artikulu ar-gitaratu behar dituzte 6 urtetan. Artikulu horiek izen handiko aldizkarietan argitaratu behar dira eta, aldi berean, aldizkari horiek indexatuta egon behar dute (Scopus eta Journal Citation Report, JCR). Irakasle bati seiurtekoa onesten badiote, irakaskuntzari denbora gutxiago eta ikerketari gehiago eskaini ahal izango dio hurrengo 6 ur-teetan. Seiurtekoa lortzen ez badu, ordea, ezin izango du doktorego-tesirik zuzendu.

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren esparruan, aldizkari bakarra dago Scopus-en indexatuta: Revesco. CIRIECen Economía Pública, Social y Cooperativa aldizkaria indexatze-prozesuan dago; beraz, ez dago aukera askorik Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren inguruko artikuluak aldizkari indexatuetan argitaratzeko. Ez dugu harritu behar, beraz, ikertzaile askok ekono-mia-artikuluak ikuspegi hegemonikoagoetatik argitaratzen dituztela ikustean.

Alabaina, eragin handiko aldizkarietan argitara-tutako artikulu horiek, askotan, ez dira publiko orokorrarengana, ikasleengana edo gizarte-tal-deengana iristen. Irakasle askok kritikatzen dute ez dagoela unibertsitate-ikerketaren ikus-pegi horretatik sortutako ezagutzarako irisgarri-tasunik. Proposamen bat izan daiteke, aldizkari

horietan argitaratzeaz gain, argitalpen ezagu-nagoetan ere egitea.

Bestalde, ikerketen gizarte-eragina gero eta ge-hiago baloratzen da (Impact Europeo 7 proiek-tua); izan ere, ikerketak diru-laguntza publikoa jasotzen badu, nolabait gizarteari itzuli egin behar zaiola uste da. Ildo horretan, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren arloko eragileek lankidetza-modu berriak aurki ditzakete uni-bertsitateekin, hitzarmen eta ikerketa-proiektu partekatuen bidez.

Interesgarriak dira, halaber, ikertzaileen ikas-kuntza eta topaketa sustatzen duten ekimenak 8, esparru akademikoan eta ikerketaren/he-rri-ekintzaren esparruan.

Edonola ere, funtsezkoa da Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren esparru guztietan ikerketa sustatzea; izan ere, hala egin ezean, eginiko lana ez da aintzatesten eta agerian geratzen. Egindako guztiaren informazioa sistematiza daiteke, datuak eta ondorioak atera, eta, hala, errentagarritasun akademikoa atera unibertsi-tatearen eta Ekonomia Bidezko eta Solidarioko taldeen arteko lankidetza prozesuei.

7 http://impact-ev.eu/

8 http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/800/Elikadura+Burujabet-za+eta+Agroekologia+ikertzen.+Ba+ote+dago+Elikadura+Burujabetzan+e-ta+Agroekologian+euskal+ikertzaile+sare+bat+sortzerik%253F

https://www.flickr.com/photos/lendingmemo/

Page 17: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

17

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

6. Unibertsitatearen eta Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren arteko lankidetzarako esparru posibleak

Hauek dira orain arte Ekonomia Bidezkoa eta So-lidarioaren eragileek eta unibertsitateek erabili dituzten ekintza-ildo nagusiak: kanpainen bitar-tezko sentsibilizazioa (erakusketak, liburuxkak...), ikasgelako esku-hartzeak (esaterako, bisitaldien

bitartez), bitartekaritza enpresekin... Hona hemen Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren esparruaren zein bertako eragileen eta unibertsitatearen arte-ko elkarlana sustatzeko zenbait ekintza-ildo:

• Ahalegin handiagoa egitea Ekonomia Bi-dezkoa eta Solidarioa eta enpresa alternatiboak unibertsitateko ikasle eta irakasleengana hur-biltzeko eta ezagutzera emateko. Ekonomia Bi-dezkoa eta Solidarioaren eragileek unibertsita-teko zein unibertsitate arteko topaketetan eta masterretan parte hartzea, ahotsa izan dezaten eta ezagutzak parteka ditzaten.

• Hitzarmenak eta elkarlana unibertsitatearen eta Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioan lan egi-ten duten elkarteen artean, elkarrekin proiek-tuak gauzatzeko. Egun, oso lan gutxi egiten da esparru horretan, hitzarmenak oso partzialak dira. Planifikazioa eta koordinazioa ezinbeste-koak dira proiektuek Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren eta, zehazki, elkarte jakinen be-harrei eta erronkei erantzun ahal izan diezaie-ten. Beharrizan makroak eta mikroak aintzat hartuta, proiektu-zorro bat gauzatzea.

• Gradu Amaierako Lanetan dago lankidetza-rako aukerarik argiena Ekonomia Bidezkoa eta

Solidarioaren eta unibertsitatearen artean. Esaterako, ekonomia eta enpresaren arloko graduetan, GALetan sakon azter litezke egun garrantzi handia duten eta graduan landutako gaitasunekin zerikusia duten gaiak. Bestalde, ikasleek proposatutako enpresa-ideia baten negozio-plana egin liteke, edo kanpoko ekint-zailetza-ekimenak oinarri hartu. Bai kasu ba-tean bai bestean, GAL horietan tokia egongo litzateke Ekonomia Bidezkoagoa eta Solidarioa-goa sustatzeko.

• Ekonomia Bidezko eta Solidarioko erakun-deek hausnarketa- eta elkarrizketa prozesua erraz dezakete ikasgai bakoitzean, beren gi-zarte-, ekonomia- eta ingurumen-funtzioari, gizarte-, ekonomia eta ingurumen-balioei eta martxan jartzean ager daitezkeen dilema eti-koei buruz.

• Benetako gizarte-arazoak planteatu ditzake-te, eta ikasleek horiei konponbideak bilatu be-harko dizkiete unibertsitate eta gradu bakoit-

Page 18: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

18

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

6.1) Lankidetza horretarako formulak, moduak eta adibideak

6.1.1) Prestakuntza.

Ekonomiaren finantziarizazioak nabarmenki mar-katu du globalizazio-prozesua; prozesu hori ez da bere kasakoa izan eta, azken hogeita hamar urteotan, eraldaketa sakonak eragin ditu egungo gizartearen esparru gehienetan. Tokian tokiko arazoak, konponbideak bezalaxe, global bilakatu dira. Hauek dira egun nagusi den ekonomia siste-ma definitzen duten hitz-gakoak: enpresa trans-nazionalen eragina, finantza-ekonomia ekonomia errealari gailentzea, paradisu fiskalak existitzea, edo (herrialde arteko, herrialde barruko eta ge-nero arteko) desberdintasun gero eta handiagoa. Krisialdiak aukera-une bat ireki du; une hori apro-betxatu beharra dago, eta krisialdiaren kausei, ondorioei eta alternatibei buruzko eztabaida bat behar dugu, bidezkoagoa eta solidarioagoa den ekonomia bat eraikitzeko, baita euskal unibertsi-tateetako prestakuntza-prozesuetan ere. Ezinbes-tekoa da ekonomia-eredu hegemonikoaren eta bere ondorioen beste ikuspuntu batzuk aurkeztea eta azterketa kritikoa egitea; horretarako, egungo ekonomia-prozesuen eraginak bereizi egin behar ditugu, gizonei edo emakumeei eragiten dieten kontuan hartuz, edo herrialde eta kontinente ez-berdinak kontuan hartuz.

Esaterako, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ekonomia Ikasleen Elkarteak9, krisi sakona eta luzea salatu du Ekonomiako ikasleen pres-takuntzan; gainera, krisi hori are gehiago la-

9 https://twitter.com/aeeuam

rriagotu da egungo testuinguru ekonomiko eta sozial konplexuaren eraginez. Hala, erakundeak aldarrikatzen du fakultateetan ematen den hezkuntza eta herrialde osoko Ekonomia ikas-gaia eraldatu egin behar direla. Elkarte horren esanetan, Ekonomia ikasgaian azterketa- eta kritika-gaitasuna galdu izanak sustrai sakonak ditu, ekonomista batzuek egindako ikerketen finantzaketaren jatorriak sortutako interes-ga-tazkak baino are sakonagoak; izan ere egoera hori errealitatearekin zerikusi gutxi duten ere-duak sortzeko teoria neoklasikoak erabiltzea-ren ondorio zuzena da. Eredu horietan nagusi dira ekonomia-prozesuen azalpena eta ezagut-zari buruzko iragarpenak.

Elkarte horrek eskatzen dituen aldaketek hiru ardatz nagusi hauek dituzte:

1) Ikasleei oinarrizko prestakuntza ematea eko-nomiaren errealitatea hobeto aztertzeko gai izan daitezen; horretarako, ikasleen prestakuntzarako gakoak diren ikasgaiak ezarri behar dira.

2) Ekonomia-teoriak kritikoki ikastea, dogmatis-motik urruntzeko eta Ekonomiari izaera soziala itzultzeko.

3) Ikasketa-planak egokitzea, ikasleek beha-rrezko tresnak izan ditzaten gizartearen eta ekonomiaren arloko gertakarien ikuspegi pro-pioa izateko gai izateko.

Ikasgaien edukiei dagokienez, egokia litzateke ekonomia-teoria guztiak irakasteko eta lantzeko aukera ematea; horrela, ez ginateke harrapatuta

zeko lan-metodologiak erabiliz. Helburua izango litzateke ikasleek erronkak identifikat-zea, konponbideak proposatzea eta erantzu-nak diseinatzea eta ezartzea. Kasu praktikoak erabil litezke azterketa eta hausnarketa egite-ko, eta ikasgelan jarduera errealak aurkez li-tezke, konponbideak bilatzeko abiapuntu gisa.

• Ekonomia Sozial eta Solidarioko enpresak aur-keztea, ikasleek bertan praktikak egiteko pro-

posamen gisa.

• Ekintzailetza sozial eta solidarioa babesten, laguntzen eta ezagutarazten duten unibertsita-te-espazioak eta -prozesuak ahalbidetzea.

• Ikasleek autogestioa bizitzeko espazioak sus-tatzea, kultura eraldatzaile bat eraikitzeko eta ikasteko tresna gisa.

Page 19: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

19

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

egongo neoklasizismoaren ikuspegi bakarrean edo bere funtziorik progresistenean: neokey-nesianismoan. Teoria guztien eta ikasketa-es-kola guztien (marxista, post-keynesiarra, ins-tituzionalista, post-autista, eboluzionista edo austriarra) ikasketa kritikoa eta laburra eginez bakarrik izango da posible ekonomiaren errea-litatea sakon aztertzea, bai eta sor daitezkeen ekonomia-arazoak aurreikusteko eta horientzat konponbideak proposatzeko gaitasuna hobet-zea ere.

Eduki guztiak ikusteko denbora mugatua kon-tuan hartuta, jardunaldiak eta mintegiak egin li-tezke eredu bakarren irakaskuntza osatzeko. Eki-men horietan bestelako ereduak aurkez litezke; besteak beste, ekonomia ekologikoa, ekonomia feminista, ekonomia planifikatua, jokabide-eko-nomia, desazkundearen ekonomia, ekonomia soziala eta kooperatibismoa (edo autogestioa). Komenigarria eta aberasgarria izango litzateke mintegi horiek hainbat diziplina aintzat hartuz ematea, hau da, beste gizarte-zientzia eta poli-tika-zientzietako adituen laguntzarekin.

Hau proposatzen dugu prestakuntzaren edukiei dagokienez, batez ere ekonomiarekin eta enpre-sen antolakuntzarekin zerikusia duten ikasgaie-tan, baina baita gainerako guztietan ere; izan ere, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioak dizipli-na anitzi eragiten die (psikologia, zuzenbidea, ekonomia, enpresa, pedagogia...):

- Enpresek eta, batez ere, multinazionalek, gi-zartean eta ingurumenean duten eragina az-tertzea, eta enpresen gizarte-erantzukizuna testuinguru horretan aurkeztea, giza eskubi-deen ikuspuntutik.

- Herritarrek munduko ekonomia-sisteman du-ten erantzukizuna azaleratzea eta alternatibak aurkeztea; horrela, denok eragin ahalko dugu aldaketa ekonomia- eta gizarte-egituretan, to-kian tokikotik maila globalera. Adibide zehatz gisa, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren espa-rrua ezagutaraziko dugu; izan ere, ekonomia horrek dituen printzipio eta balioak direla eta, zuzenean egiten dio ekarpena tokiko giza gara-penari, giza gaitasunak handitzen baititu, hala norbanakoaren mailan nola maila kolektiboan.

- Bereziki garrantzitsua da ekonomiaren arloko ekimenak kudeatzeari buruzko hainbat ikuspe-gi txertatzea, bai eta enpresak antolatzeko eta bertan parte-hartzeko ereduei buruzko ikuspe-giak ere.

- Erreferentzia egitea finantza-arloko erantzu-kizunari eta banku etikoen eredu eraldatzailea aurkeztea; izan ere, banku horiek arduratsuak dira berez, gardentasun osoaren alde eta gizar-tea errespetatzen duten inbertsio-tresnen alde apustu egiten baitute.

- Kontsumo-gizarteari buruz hausnartzea, eta publizitateak eta marketinak giza balioen erai-kuntzan betetzen duten paperari buruzko go-goeta egitea. Kontsumo-ereduak gizartean eta ingurumenean dituen ondorioak aztertzea, eta kontsumo arduratsua, kontzientea eta kritikoa aurkeztea gizartearen eta ekonomiaren errea-litatea eraldatzen lagun dezakeen proposamen gisa.

Euskal unibertsitateetan, hainbat gradutarako ikasgai partekatuak edo zeharkakoak daude, edo edukiak partekatzen dituzte, etikaren, giza eskubideen eta balioen hezkuntzaren arloetan. Horrez gain, gizarte- eta ekonomia-eredua ikus-pegi kritiko batetik aztertzen duten hautazko ikasgaiak ere badaude. Ikasgai horietan Ekono-mia Bidezkoa eta Solidarioaren inguruko haus-narketak eta edukiak txertatzea koherentea eta aberasgarria izango litzateke.

Irakasleek elkarlanerako harreman egonkorrak sor litzakete gizarteko hainbat kolektibore-kin; horrela, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa programan txertatu ahal izango litzateke min-tegien bitartez, edo elkarrekin zuzen litzakete Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioari buruzko lanak. Beste bide bat da ikasleek, esperientzia praktikotik abiatuta, beste era bateko ezagutzak barnera ditzaten eta, hala, ikuspegi kritikoagoa gara dezaten.

Eduki horiek txertatzea, askotan, irakasleen edo sailen nahiaren eta konpromisoaren araberakoa izan ohi da; hala ere, unibertsitateak duen gizar-te-erantzukizunari eta gizarte-funtzioari erantzu-teko, beharrezkoa litzateke aipatu ditugun eduki

Page 20: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

20

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

horiek euskal unibertsitateetako programa aka-demikoetan txertatzea eta duten garrantzia ai-tortzea.

Horrez gain, aukera egongo litzateke elkarlane-rako esparruak eta prozesuak bilatzeko, ikasleek GALak (Gradu Amaierako Lanak) eta MALak (Mas-ter Amaierako Lanak) Ekonomia Bidezkoa eta So-lidarioarekin zerikusia duten edukien gainean egin ditzaten, edo Ekonomia Bidezko eta Solida-rioko erakundeek eta elkarteek dituzten beharri-zan praktikoei, estrategikoei, sistematizaziozkoei edo ikerketazkoei erantzuna emateko.

Moduluetako Diziplinarteko Jarduerek, irakasle talde osoak proposatutako jarduera gisa, auke-ra ematen dute hainbat pedagogia-metodologia erabiltzeko, kooperazioa, elkarlana eta hausnar-keta-ekintza oinarri dituen ikuspegi batetik.

Halaber, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa pres-takuntza osagarrian sar daiteke, hau da, esko-la-orduetatik kanpo, eta ikasleei horren truke aukera askeko kredituak emango zaizkie. Hala, ikasleei aukera emango zaie kredituen truke bo-luntariotza-lanak egiteko, elkarlanean aritzeko, prestakuntza alternatiboa jasotzeko... Guztia Eko-nomia Bidezkoa eta Solidarioaren alorrean. Auke-ra hori ikasleen eskubidea da; alabaina, gehiago garatu behar da, ikusgarritasuna eman behar zaio eta jarraipena egin behar da, unibertsitatearen eta Ekonomiako Bidezko eta Solidarioko kolektiboen arteko harreman aberasgarria ahalbidetzeko.

Hainbat unibertsitatek metodo eta pedago-gia-ikuspuntu kooperatiboak garatu dituzte. Ho-rien helburua da Ekonomia Bidezkoa eta Solida-rioa gauzatzen duten enpresen eta kolektiboen beharrizanei erantzun bat ematea; horretarako, ikasleei esperientzia eta ezagutza praktikoak es-kaintzen zaizkie ekonomiaren esparru alterna-tibo horri buruz. Bestalde, edozein ikasgaitako notaren ehuneko bat esleitu ahalko litzaioke ikasleek benetako beharrizanak dituzten kolekti-boak bilatzeari eta beharrizan horientzako egite-koak, jarduerak edo ikaskuntza-zerbitzu10 proze-suak aplikatzeari; prozesu horietan parte hartzen duten ikasleek ikasgaiari buruzko ezagutza sako-

10 Aurrez aipatu dira.

nagoak lortzen dituzte, eta, horrez gain, gizar-te-erantzukizuna aplikatzen dute.

Nolanahi ere, unibertsitatean ekonomiari buruzko edukiak ikuspegi alternatibo batetik txertatu ahal izateko, funtsezkoa da garrantzi handiagoa ematea kooperazioan oinarritutako pedagogia-ikuspegiei, taldeko hausnarketa- eta ikasketa prozesuei, hausnarketa-ekintza ikus-puntuari, herri-hezkuntzaren ikuspegiari eta abarrei. Horrez gain, aintzat hartu beharko lirate-ke irakasleek pedagogiaren arloko berrikuntzak egiteko dituzten denbora- eta baliabide-mugak. Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioak giza, anto-lakuntza- eta ekonomia-harremanak eraldatu nahi ditu, funtsean; hori dela eta, ez litzate-ke egokia izango eduki horiek txertatzerakoan metodologia zuzentzaileak, parte-hartzerik ga-bekoak, lehiakortasuna sustatzen dutenak edo teorian soilik oinarritzen direnak erabiltzea, metodologia horiek egungo gizarte- eta ekono-mia-ereduan nagusi diren indibidualtasuna eta lehiakortasuna sustatzen baitituzte.

6.1.2) Ikerketa.

Unibertsitateko irakasleek, normalean, ikerketa akademikoan ere jardun behar dute, master- eta doktorego-mailan eskolak eman nahi badituzte, bai eta beren garapen profesionalean eta solda-tan eragin zuzena duten seiurtekoak pilatzeko ere (ANECA11 - Akreditazioa eta Kalitatea Eba-luatzeko Agentzia Nazionala). Alabaina, ikerke-tari buruzko argitalpen guztiek ez dute puntu kopuru berdina balio, eta aldizkari akademiko batzuek pisu askoz handiagoa dute. Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioari buruzko edukiak sa-rriagotan argitaratzen dituzten aldizkari alterna-tiboek ordea, meritu akademiko bezala bakarrik hartzen dira; ondorioz, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioari buruzko artikuluak argitaratzeko, ikertzaile horiek norberaren konpromisoan eta sentsibilizazioan aurkitzen dute motibazioa.

Elkarrizketetan parte hartu duten irakasleen iritziz, askotan, Ekonomia Bidezkoa eta Solida-rioaren arloko ikerketak bigarren mailakotzat jotzen dira, edo ez zaie ekonomia joera nagusia-

11 http://www.aneca.es/

Page 21: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

21

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

ren arloko ikerketei besteko garrantzirik ema-ten. Alabaina, ez litzateke ikerketa-ildo marji-naltzat hartu beharko; izan ere, esate baterako, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa EAEko (Eus-kal Autonomia Erkidegoko) BPGaren % 10 da, Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiko (OVES –GEEB)12 iturrien arabera.

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren mugi-menduari buruz egin litezkeen ikerketak funt-sezkoak dira ekonomia hori ezagutarazteko eta ezaugarri horiek dituzten ekonomia-ekimene-tan lanean ari diren kolektiboen eta pertsonen aintzatespenean aurrerapausoak emateko. Ho-rrez gain, ikerketari esker ikuspegi zientifiko ba-tetik erakuts litezke ekonomia-korronte alter-natibo eta inklusibo horren eraginak, abantailak eta ezaugarriak. Ekonomia Sozial eta Solidarioa zer sektoretara iristen den ere kontuan hartu beharra dago: bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak, mendekotasun-egoeran daudenak... Arlo horretako ikerketa bidera liteke Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa osatzen duten kolekti-boen, enpresen eta pertsonen beharrizan prak-tikoei eta estrategikoei (REASen 2014-2018ko Plan Estrategikoa)13 erantzutera. Horrez gain, aintzatespena, pisu akademikoa eta argumen-tuak emango lizkioke politikaren arloari esku hartzeko Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatze aldera, unibertsitatean, administrazio publikoan eta gizartean. Ildo horretan, garrantzi handia du intzidentzia politikoak, Ekonomia Bi-dezkoa eta Solidarioaren aldeko apustua egiten duten ikerketa-taldeek aintzatespen handiagoa izan dezaten eta Eusko Jaurlaritzaren lehen-tasunezko ikerketa-ildoak (ikus Gizarte Eko-nomiaren Liburu Zuria14) defini daitezen; hala, ekonomia-korronte hori indartu egingo da.

Ezinbestekoa da, halaber, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren alde lan egiten duten kolekti-boek tokian-tokian edo maila globalean egiten duten eta akademikoa ez den ikerketa-ekintzari balioa ematea; izan ere, egun ez zaio ikerketa akademikoari besteko garrantzirik ematen, ez

12 http://www.oves-geeb.com/es/observatorio

13 http://www.economiasolidaria.org/noticias/asamblea_2014_reas_eus-kadi

14 http://www.economiasolidaria.org/documentos/libro_blanco_de_la_eco-nomia_social

behintzat, ofizialki. Halaber, ikerketa-proze-suetan unibertsitatearen babesa izatea funt-sezkoa litzateke esperientziak eta ikaskuntzak sistematizatzeko eta Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa egiten duten kolektiboen lanari ikus-garritasuna emateko; izan ere, kolektibo horiek ez dute prozesu horietarako denborarik edo ba-liabiderik izaten. Ildo horretan, interesgarria lit-zateke Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa gau-zatzen duten kolektiboen eta unibertsitatearen (edo unibertsitateen) arteko batzordeak edo aliantzak osatzeko aukera sakonago aztertzea ikerketa akademikoko proiektuetarako, bai eta ikerketatik eta sistematizaziotik eratorritako ezagutzak bi norabidetan transmititzeko ere. Bukatzeko, kontuan hartzekoak dira Unibertsi-tate Hedapena bezalako esparruek eskaintzen dituzten aukerak unibertsitatearekin eta komu-nitatearekin/inguruarekin elkarlanean ikerke-ta-prozesuak gauzatzeko/artikulatzeko.

6.1.3) Praktikak.

Sistemaren krisia bizitzen ari gara, eta horrek argi erakusten du presazko beharra dugula be-netako alternatibak behetik planteatzeko, alter-natiba horiek entzunarazteko eta gizakia era-bakiak hartzeko erdigunean kokatzeko. Mundu mailako finantza-krisialdiaren ondorioek argi erakusten dute Iparraldeko gizarteak egituratu dituen (eta Hegoalde Globalean ezarrarazi nahi izan den) sistema neoliberala ez dela bidera-garria giza garapen iraunkorra15 aldarrikatzen duen korronte batean ere. Ez da ekonomikoki bideragarria, ez da sozialki bidezkoa eta ez du ingurumena errespetatzen.

Ezinbestekoa da unibertsitateko ikasleek mun-duko ekonomia-sisteman duten erantzukizuna eta intzidentzia-gaitasuna azaleratzea eta alter-natibak aurkeztea; horrela, denok eragin ahalko dugu aldaketa ekonomia- eta gizarte-egiture-tan, tokian tokikotik maila globalera. Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioak, bere printzipioak eta balioak direla eta, ekarpen zuzena egiten dio giza garapen iraunkorrari; izan ere, gizakien gai-tasunak, hala norberarenak nola taldearenak, handiagotzen ditu eta, aldi berean, baliabideen

15 http://portalsostenibilidad.upc.edu/detall_01.php?id=208&numapar-tat=0

Page 22: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

22

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

banaketa bidezkoagoa aldarrikatzen duen gi-zarte- eta ekonomia eredu bat sustatzen du.

Zehazki, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren ekimenek eta enpresek unibertsitateko ikasleei ezagutza-esperientzia zuzenak eskain diezaz-kiekete, espazio eta prozesu horietan parte hartzeko aukera emanez. Izan ere, praktikek gero eta garrantzi handiago dute Euskal Herri-ko Unibertsitateko graduetan eta masterretan, ikasleei aukera ematen baitiete bertatik berta-ra ezagutzeko eta bizitzeko lan-esparru posi-bleak, bai eta lan-esperientzia lortzeko aukera ere.

Hori dela eta, estrategikoki garrantzitsua da unibertsitateen eta Ekonomia Bidezkoa eta So-lidarioa aplikatzen duten enpresen arteko prak-tika-hitzarmen egonkorrak eratzea. Horrez gain, praktiken eskariak eta eskaintzak bilduko dituen datu-base bat sortu beharko litzateke, gizarte-ko eta ekonomiako esparru hori ikasleentzako aukera ikusgarria eta erakargarria izan dadin.

Horri ekin aurretik, funtsezkoa da ikasleak sent-sibilizatzea, Ekonomia Bidezkoa eta Solida-rioaren mugimendua eta bere elkarteak ezagu-tu ditzaten bai lurralde mailan eta baita maila globalean ere. Ezinbestekoa da azpimarratzea posible dela ikasleek ibilbide profesional abe-rasgarria gauzatzea Ekonomia Sozial eta Solida-rioa aplikatzen duten enpresetan, eta soldata on baten truke, gainera.

6.1.4) Mobilizazioa, boluntariotza eta sentsibi-lizazioa campusean.

Euskal Herriko unibertsitateko campusetan, ugari dira egungo gizarte- eta ekonomia siste-marekiko diskurtso kritikoa duten ikasleen zein gizartearen mobilizazio mugimendu eta -kole-ktiboak. Alabaina, orain arte ez dira oso ugariak izan mugimendu horien eta Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren eragileen arteko artikula-zio-esperientzia egonkor eta estrategikoak eta gehienbat mugimendu horiek puntualak izan dira.

Hori ikusirik, positiboa izango litzateke artikula-zio- eta lankidetza-esperientzia hori sustatzea,

parte-hartzerako gune mistoen bitartez, aukera handiak eskaintzen baititu; (esaterako, ikasleen mugimendu eta kolektiboekin eta Ekonomia Bidezko eta Solidarioko gizarte-kolektiboekin, baita prozesu horietan inplikatutako irakaslee-kin ere).

Parte-hartzerako joerak eta mugak kontuan har-tuz, inplikatzeko hainbat aukera eta maila susta litezke, hala aurrez aurre nola sare sozialen bi-tartez.

Unibertsitateko boluntariotza unibertsitateko eragileek eta Ekonomia Bidezkoa eta Solida-rioaren arloko kolektiboek koordina dezakete; horren bitartez, ikasleek aukera izango dute hainbat ekimenetan parte hartzeko: merkatu soziala, banku etikoak, etorkinei laguntza ema-teko esperientziak, emakumeen kooperatibak, ekoizpen eta kontsumo arduratsuko ekimenak, gizarteratze-programak eta intzidentzia politi-ko zein sozialeko kanpainak, tokian-tokian zein Europa mailan. Ikasleek kolektibo horien la-guntza- eta partaidetza-beharrizanetan erant-zun dezakete, eta aukera izango dute prozesu motibatzaileetan parte hartzeko, beraien ekar-penak eta lanak duen eragina ikusi ahal izango baitute.

Bukatzeko, ezin ahaztu ditzakegu ikasleek uni-bertsitatean dituzten eragin- eta erabaki-es-pazioak: batzordeak, asanbladak... Ikasleak eta Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren arloko era-gileak espazio horietan behar bezala koordina-tuko balira, intzidentzia politikorako aukera inte-resgarriak sortuko lirateke.

https://www.flickr.com/photos/smemon/

Page 23: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

23

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

7.1) Ekonomia Solidarioaren eta Ekonomia Fe-ministaren (EkoSolFem) arteko loturak.

• Ekonomia arrunta kritikatzen dute.• Ekonomiaren definizioa zalantzan jartzen dute eta ekonomia-eragilearen definizioa kriti-katzen dute.• Merkatua ez da nahikoa ongizatea sortzeko (etxearen, komunitatearen eta Estatuaren ga-rrantzia).• Pertsonak eta haien bizi-baldintzak jartzen dituzte erdigunean, eta suntsitu egiten dituzte dikotomia faltsuak.

Bi ikuspegiek oinarri bera dute: ekonomia arrun-taren kritika. Kritika horretatik abiatuz, ekonomia bidezkoago bat bilatzen dute:

- Ekonomia Feministak (EF) azpimarratzen du ekonomia-pentsamenduaren eskolarik bote-retsuenek defendatzen dituzten hipotesiek eta metodologiek alderdikeriaz jokatzen dutela generoari dagokionez, eta, ondorioz, kritikoki berrikusi behar direla.

- EFk azpimarratzen du etxeak garrantzi han-dia duela funtsezko ondasunak eta zerbitzuak emateko (etxeko lanak eta zaintza-lanak); ala-baina, hori sistematikoki ahaztu eta isildu da ekonomia-azterketetan. Ildo horretatik, Ekono-mia Solidarioak (ES) nabarmentzen du merka-

tua ez dela nahikoa gizarte-ongizatea sortzeko eta kudeatzeko; hala, beste erakunde batzuk ere behar dira, besteak beste etxea, Estatua eta komunitatea.

- Hala EFk nola ESk hau bilatzen dute: pertso-nak eta beren bizi-baldintzak jartzea azterketa-ren erdigunean, eta lana lotzea gizarteak behar duen ekoizpenari, oinarrizko beharrizanak ase-betetzeari eta espeziearen ugalketa hedatua-ri. Ekonomia-sistema ikusteko eta aztertzeko eredu horiek hautsi egiten dituzte ekonomia arruntaren muga faltsuak, eta ekonomia arrun-tak oinarri dituen dikotomiak gainditzeko auke-ra ematen dute (ekoizteko/kontsumitzeko es-pazioak, produktiboa/ez produktiboa, lanpostu produktiboak/ez produktiboak...)

- EFk azpimarratzen du ekonomia-eragilearen, Homo Economicusaren faltsutasuna. Eragile hori beti da arrazionala, berekoia, independen-tea, sentimendurik gabea, guztiz burujabea, osasuntsua, ez gazteegia ez zaharregia, zuria eta, noski, beti aktiboa lan-merkatuan; soilik aberastasun ekonomikoan bilatzen du ongiza-te pertsonala. ESk, bere aldetik, kritikatu egi-ten du baita ere Homo Economicus hori esaten duenean jarduera ekonomikoetan beste mo-tibazio, zentraltasun eta asmo batzuk ere ba-daudela, norberaren interesaren gainetik, hori ez baita norbanakoaren jarreraren printzipio

7. Genero-ekitatearen ikuspuntua unibertsitatean, Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatzeko

Page 24: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

24

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

bakarra.

- Bi ikuspegi horiek ezbaian jartzen dute eko-nomiaren definizioa (Houtart: “gizaki guztion bizitza fisiko eta kulturalaren oinarri materialak bermatzea da ekonomiaren berezko eginkizu-na. Bertan, hain zuzen ere, harreman sozialek berdintasunezkoak izan behar dute, jarduera kolektiboak modu demokratikoan garatu behar dira, kultura aniztasuna kultura artekotasuna-ren oinarria dela aitortu beharra dago eta espi-ritualtasunak irekia bezain anitza izan behar du. Horrek guztiak, gainera, gizakien eta naturaren arteko sinbiosian egon behar du oinarrituta”.

7.2) Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioak gene-ro-ekitatearen ikuspegia barne hartzeko gomen-dioak.

Genero-ikuspegia txertatzeari buruz ari garenean, hau esan nahi dugu: generoen arteko harremanak eta genero baten eta bestearen arteko berdinta-sunik eza kontuan hartzea; hori ikusirik, hartzen ditugun neurrien helburuak izan beharko du pert-sona bakoitzak dituen behar espezifikoak aintzat hartzea. Genero-ikuspegiaren oinarrian uste hau dago: generoen arteko berdintasunik eza gizarte-ko esparru guztietara hedatu den fenomeno bat da. Genero ikuspegia ezartzearen ondorioetako bat da kontzeptu hori zeharkako bilakatzea.

Emakumeen eta gizonen artean dauden desber-dintasunei aurre egiteak esan nahi du gure anto-latzeko eta egituratzeko moduak barrutik aldatu behar direla, eta aldaketa horiek gure ekintzetan islatuko dira. Proposamen politiko honek gene-roen arteko harreman bidezkoak eta ekitatiboak eraikitzearen aldeko konpromisoa eskatzen du; horretarako, ezinbestekoa da emakumeen eta gi-zonen baldintzen, egoeren eta beharren arteko aldeak aintzat hartzea. Kasu honetan, esaten ge-nuen bezala, gure diskurtsoak eta metodologiak aldatu beharko ditugu. Hona hemen diskurtsoari buruzko zenbait gako:

• Egungo ekonomia-eredua aztertzean, ga-rrantzitsua da ekonomia feministaren aztergai izan diren alderdiak berreskuratzea. Hauek, esaterako: Bizitzaren iraunkortasuna. Bai eko-

nomia bai haren tresnak eta ereduak gizarte-tik at mantendu dira, independenteak izango balira bezala. Hala, ekonomiak uko egin die pertsonen bizi-baldintzen inguruko erantzuki-zun guztiei. Era horretan eraiki den gizarte- eta ekonomia-eredua zaintzarik behar ez duten eta beste batzuk zaindu behar ez dituzten edo bi-zitza iraunarazi behar ez duten pertsonentzako bakarrik dago pentsatuta. Ekonomia feministak hau proposatzen du: ekonomiak aztertu behar-ko luke nola hornitu bizitzaren iraunkortasuna; eta garrantzia ematen dio bizitzari eusteari. “Bizitzaren iraunkortasuna apustu politikoa da eta, are gehiago, premiazko deia, pertsonak eta planetak gure jardunaren erdigunean jarriko dituen eredu bat garatzeko; eredu horrek auke-ra emango digu gure eskubideak eta etorkizu-neko belaunaldien eskubideak erabiltzeko, eta zaintzaren etikan oinarrituta dago. Globalizazio kapitalistak bilatzen duen homogeneizazioan eta hierarkizazioan ez bezala, eredu hori ez da jarduteko marko itxi bat. Pertsona guztientzako tokia duen bidezko gizarte bat (horri “bizimo-du ona” esan geniezaioke) sortu nahi dugu. Horretarako, Andeetatik datorkigun kontzeptu horren berrikuspen eta egokitzapen kritikoa egin beharko genuke; kontzeptu hori, izan ere, gizartea osatzen duten kide guztien esperient-zien, nahien eta beharren aniztasuna entzuten duen eta gizarte osoak adostu duen ekono-mia-, gizarte-, kultura- eta ingurumen-egitura bat izan behar da.

• Horrez gain, lanaren kontzeptua ere landu beharra dago. Dakigunez, lan produktiboak eta erreproduktiboak daude. Tradizioz, lan erre-produktiboak (etxeko lanak eta zaintza-lanak) ezkutatu egin dira, ez zaie merezi duten balioa eman eta emakumeen esku utzi dira. Lan guz-tiei ez zaie balio bera ematen (ez gizartean ez ekonomian), eta hori argi ikusten da lanaren se-xuaren araberako banaketan; banaketa horrek segregazioa eragiten du, hala bertikala (gizon gehiago daude zuzendaritza postuetan), nola horizontala (gizon gehiago daude aintzates-pen eta soldata handiagoa duten lanbideetan). Bizitzaren iraunkortasunari loturiko lan gehie-nak emakumeen esku utzi dira, gizartean balio gutxiago dute eta soldata txikiagoa eskaintzen dute.

Page 25: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

25

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

• Halaber, ekonomiari loturiko kontzeptuen az-terketa kritikoa egin behar da, era argian eta orekatuan erabiltzeko: etekina, lehia, baliabi-deak, produktibitatea... Tradizioz logika kapi-talistarekin loturiko kontzeptuen hausnarketa feminista egin beharko genuke, kontzeptu ho-riek nola ulertzen ditugun ikusteko, gure egin nahi ditugun ikusteko, eta esanahi berria eman nahi diegun edo beste batzuk erabili nahi ditu-gun erabakitzeko. Esate baterako, zer esan nahi du, guretzat, etekinak emateak? Gure bizitzako beharrizanak estaltzen dituen hori al da? Beste esfera batzuei tokia egiten dien hori al da? Zeri da guretzat “nahikoa” irabaztea?...

• Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren espa-rruan alternatibak proposatzerakoan, esaten dugu alternatiba horien izaera eraldatzailea, besteak beste, genero harremanen esparru berria eraikitzeari buruzko ardura eta konpro-misoa izatearen araberakoa izango dela, eta esparru berri horrek emakumeei dagozkien eskubideak eta aukerak itzuli beharko dizkie-la. Aintzat hartu behar da alternatiba horietako asko “trantsizio bidean dauden esperientziak” direla; horregatik, prozesu horretan dauden esperientziak azaleratu eta aintzat hartu be-har dira, indarguneak, ahalguneak eta erronkak onartuz.

Metodologiei dagokienez:

• Edozein ekonomia ekimenen abiapuntua diagnostiko bat egitea izan behar da, emaku-meek tokiko ekonomian duten lekua eta egoe-ra zein den jakiteko. Diagnostiko hori egiteko, beren gizarte-, ekonomia- eta politika egoerari buruzko datuak hartuko dira kontuan. Oina-rri horretatik abiatuta, ekonomia-esperientzia berriak identifikatu ahal izango dira, eta alter-natiba horiek gizartean eta ekonomian duten eragina, oro har, eta emakumeengan dutena, zehazki, aztertu ahal izango da. Sexuaren ara-bera bereizitako datuak biltzeko hainbat infor-mazio-iturri daude: indarrean dagoen ekono-mia-ereduaren edo ekonomia alternatiboaren datu ekonomikoak, EUSTATen datu-basea, udal-planen sexuaren araberako datuak, gure interesekoak diren gizarteko gaiekin lan egi-ten duten tokian tokiko elkarteen datu-baseak,

REAS – Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarearen datuak eta txostenak. Oro har, sexua-ren arabera bereizitako datu eta informazio ge-hiago behar da. Erreferentziatzat har daitezke Emakunderen txostenak, Nafarroako Berdinta-sunerako Institutua... • Tresna eta metodologia egokituak sortzea ekonomiaren arloko ekimenek eta politikek emakumeengan duten eragina eta beharriza-nak identifikatzeko. • Unibertsitate mailan, beharrezkoa da eko-nomiari eta generoari buruzko diagnostikoak eta ikerketak egitea, Gezki, ikerkuntzan intzi-dentzia-maila handiagoa lortzea eta sexuaren arabera bereizitako datuak sistematizatzea. Emakumeek ekonomiaren arloan dituzten be-harrizan estrategikoak eta praktikoak txertat-zea GAL edo MALetako ikerkuntza-ildo gisa, eta gero informazio hori prestakuntza-prozesue-tan erabiltzea. Gutxienekoen araudia idaztea ikerketek, GALek eta MALek datuak sexuaren arabera bereiz ditzaten eta, gutxienez, zeharka egin ezin badaiteke, atal bat izan dezaten ikert-zen ari diren hipotesia generoaren ikuspuntu-tik aztertzeko. • Genero-ikuspegia txertatzeak, irakasleekin lan egitea eskatzen du; izan ere, oso zaila da ikuspegi hori mintegietan edo aldian behin-go saioetan lantzea, azterketa etengabea izan behar delako. Esku hartzea irakasleen berrit-ze-planetan genero-ikuspegia txertatzen joa-teko. Eta, gutxienez, hausnarketa abiatzeko.

Hona hemen genero-ikuspegiaren arloan landu beharreko beste puntu garrantzitsu batzuk:

• Kontsumo arduratsuaren gaia jorratzea, kon-tuan hartuz emakumeak direla bizitzaren ugalketaren arduradunak.• Aintzat hartzea baserriko eta hiriko emaku-meen errealitateak oso desberdinak direla. Ga-rrantzitsua izan liteke baserriko testuingurua-ri buruzko eztabaida bat izatea, eta eztabaida horretarako erreferentziazko datuak sexuaren arabera bereiztea. Horrez gain, metodologia egokia erabili behar da talde hori lantzeko, desberdintasunen gainetik.• Autogestioa eta bere indar eraldatzailea ere elementu garrantzitsua da ahalduntzeko

Page 26: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

26

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

prozesuak eta espazioak sustatzeko, batez ere generoen arteko berdintasunik ezaren testuin-guruan. • Emakumeen autonomia ekonomikoa ere funtsezko elementua da mendekotasun-proze-suak hausteko. Finantza Solidarioen garrant-zia nabarmendu nahi dugu; izan ere, alterna-tibak sortzen dituzte, ekoizle txikiei (batez ere, emakumeei) kreditua lortzen laguntzeko. Prozesu horiek, pertsonei bestela lortu ezin-go lituzketen funtsak lortzeko aukera emateaz gain, finantzen arloko hezkuntza-prozesu sen-doa sustatzen dute.

7.3) Genero-ekitatearen ikuspegia Ekonomia Bi-dezkoa eta Solidarioaren arloko unibertsitateko mobilizazioetan, praktiketan, ikerketan eta pres-takuntzan txertatzeko erronkak eta gakoak.

7.3.1) Genero-ekitatearen ikuspegia Ekonomia Bidezko eta Solidarioaren arloko unibertsitateko prestakuntzan.

Erronkak:• Ikasleek, oro har, ezer gutxi jakitea feminis-moari buruz eta haien inguruan nagusi den gi-zarte- eta ekonomia-testuinguruari eta horren alternatibei buruz, bai eta nagusi den ekono-mia-ereduak gizon eta emakumeengan duen eraginari buruz ere.• Egungo ekonomia-ereduak gazteengan duen eragina dela eta, gazteak irekiago daude propo-samen kritikoei eta alternatibei.• Denbora mugatua hausnarketa kritikoa egite-ko eta genero-ikuspegia ikasgai osoan zeharka landu nahi duten prozesuak garatzeko.• Ekonomian generoari buruzko azterketa egite-ko balioko diguten datu bereiziak lortzeko mo-duari buruzko ezjakintasuna. Ahalegin handiago egin behar da bilaketan. Ekonomiako hainbat sektoretako datuak sexuaren arabera bereizten dituen datu-base bat eta mapaketa bat egin be-har da, eta datu horien iturriak bildu behar dira.• Genero-ikuspegia aintzat hartzen duten Eko-nomia Bidezkoa eta Solidarioari buruzko mate-rialak eta artikulu akademikoak egokitu egin be-har dira ikasgelako pedagogia-materialera edo unitate didaktikoetara.• Metodologia eta dinamika pedagogiko eraldat-zaileak sortu behar dira genero ikuspegia aintzat

hartzen duen Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa irakasteko.

Gakoak: Egungo sistema kapitalista eta patriarkala salat-zeko ideia nagusi batzuk, eta alternatibak pro-posatzea. • Ekonomia-korronteen ikuspegi androzentri-koa.• Eraikuntza teoriko dikotomikoa eta hierarkikoa (kapitala/bizitza; ekonomia/ekonomiarik eza; lana/lanik eza; monetarizatua/monetariztu ga-bea; publikoa/pribatua; merkatua/natura).• Lanaren kontzeptua: merkatua erdigunean, se-xuaren araberako lanen banaketa, etxeko lanak eta zaintza-lanak ikusezin bilakatzea.• Sistema kapitalistari eusteko sistema patriar-kalaren beharra. • Ekonomia-ereduaren eragina emakumeen bizi-moduan: Pobreziaren feminizazioa; lan prekarioa: segregazio horizontala eta bertikala; soldaten arteko aldea; kreditu desberdintasuna; lan iku-sezina, doakoa eta gutxi baloratua: zaintza-lanak, etxeko lanak eta komunitateko lanak; nazioarteko zaintza-kateak (ikuspegi globala eta ekonomikoa, migrazioa...); indarkeria matxista; emakumeen es-kubideak behin eta berriz urratzea.

Ekonomia-alternatiba feministak:• Bizitzaren iraunkortasuna: Bizitza erdigunean jartzea. Ekomendetasuna eta elkarrekiko men-detasuna. Ekonomia kapitalistaren printzipioak ekonomia feministaren printzipioekin alderat-zea, eta Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren printzipioak ekonomia feministarekin alderatzea. Partekatzen dituzten alderdiak, kontraesanak, elkar-osatzeak, elkarlan/artikulazio handiagoa elkarte eta kolektibo feministekin, ekonomiako edukiak genero-ikuspegitik garatzeko.

7.3.2) Genero-ekitatearen ikuspegia Ekonomia Bidezko eta Solidarioaren arloko unibertsitateko praktiketan.

Erronkak:• Ikasleek praktikak egingo dituzten erakundee-tan eguneroko lanean genero ikuspegia aintzat hartzea edo ikuspegi feminista izatea: Ikasleent-zako praktikak eskaintzen dituzten Ekonomia Bi-dezkoa eta Solidarioaren arloko hainbat erakun-

Page 27: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

27

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

dek ez dute ikuspegi feministaren aldeko apusturik egin edo ez dute genero politikarik. Genero-azterketa antolakuntzan eragina duen apustu politikoa da, eta komenigarria da prak-tikak egiten ari den ikasleak jakitea zein den erakundearen jarrera eguneroko jardunean ge-nero azterketa txertatzeko moduaren inguruan.• Praktiketan tutore gisa jarduten duten pertso-nei prestakuntza ematea, ikaslearen jarraipe-na egiten dutenean genero ikuspuntua txerta dezaten. Hala, praktiketako ikasleak gai izango dira ikuspuntu hori pixkanaka barneratzeko praktika-aldiak irauten duen bitartean. • Harrera-planetan honako hauek agertu behar-ko lukete: erakunde-planaren agiriak, erakun-dearen genero-berdintasunaren arloko planak, edo Ekonomia Solidarioaren berdintasun-print-zipioa aplikatzeari buruzko azalpena.• Erakundeetan berdintasun-prozesuak martxan badaude, praktiketako ikasleei horietan parte hartzeko aukera eman beharko zaie.• Ikerketa-praktiketan edo azterketa bat egitea xede dutenetan, genero-ikuspegia txerta dadin sustatzea. Horrez gain, ahal den neurrian berma-tu egin beharko da ikaslearen praktiken propo-samenak ezarri eta aplikatu daitezkeela.

Gakoak: • Erakundeek beharrizan praktikoei buruzko diagnostikoa egiten dutenean, garrantzitsua da genero-ikuspegia txertatzea diseinatzen diren proposamen praktiko guztietan.• Unibertsitateko ikasgaiek eta praktika mo-duluek generoaren azterketa txerta lezakete edukien, adibideen eta tresnen bitartez. Prakti-ka-aldietako memorien aurkibidean generoaren zeharkakotasuna islatzeko eskatzea, edo, gu-txienez, generoari buruzko atal bat izan dezatela eskatzea.

7.3.3) Genero-ekitatearen ikuspegia Ekonomia Bidezko eta Solidarioari buruzko unibertsitateko ikerketan.

Erronkak:• Genero-ikuspegia duen Ekonomi Bidezkoa eta Solidarioarekin zerikusia duten lanen azterketa eta horien argitalpena bultzatzea. Oro har, Eko-nomia Bidezkoa eta Solidarioak toki txikia du ikerketaren arloan; gainera, zaila da eduki horiei

buruzko artikuluak argitaratzea. Bestalde, esan dezakegu genero-ikuspegia duten Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioari buruzko ikerketak ez direla ia existitzen.• Ekonomiaren arloko doktorego aurreko mas-terretan genero-berdintasunari buruzko ikas-gaiak edo moduluak txerta daitezen sustatzea, bai eta genero ikuspegia txertatzea erraztu eta sustatuko duten tresnak ere. Horrela, ikasleek motibazio handiagoa izango dute eduki horiek tesian eta artikulu akademikoetan lantzeko. Te-siak zuzentzen dituzten pertsonei prestakuntza ematea genero-ikuspegia txertatzeko moduei buruz; horrela, ikasleei lagundu ahal izango die-te haien lanetan azterketa hori txertatzen. • Tesi-zuzendari postuetan eta unibertsitateko katedretan emakumeen egoera nolakoa den aztertzea. Horrez gain, estrategia bat diseinat-zea postu horietan emakume kopurua handiago izan dadin. Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren arloko kolektiboen beharrizanei eta debateei erantzuteko ikerketak sustatzea; esaterako, ge-nero desberdintasuna konpontzeari buruzko ikerketak.

Gakoak: • Ikerketetan tutore-lanak egiten dituzten edo tesiak zuzentzen dituzten pertsonen eta Eko-nomia Bidezkoa eta Solidarioaren arloko ko-lektiboen zein kolektibo feministen arteko aliantzak sustatzea. Aliantza horren helburua, genero-ikuspegia txertatzea eta ekonomia femi-nistaren proposamenak aintzat hartzea da.• Aukera dago ikerketa-lanak praktikan jartzeko; hori kontuan izanik, ikerketa lan horiek erakun-deen edo alternatiben beharrizanei erantzun

Page 28: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

28

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

liezaiekete. • Bibliografiak, irakurketa-materiala eta abar ikerketa-masterretako kideen eskura jartzea, master horiek generoari buruzko edukiak edo generoa aztertzeko tresnak lantzen badituz-te. Horrez gain, gomendatzea lanetako aipuen portzentaje jakin bat idazle feministen lanei buruzkoak izatea.• Ekonomiaren arloko unibertsitateko irakasle eta ikertzaile feministak identifikatzea eta haie-kin elkarlanean jardutea.

7.3.4) Genero-ekitatearen ikuspegia Ekonomia Bidezkoa eta Solidariori buruzko unibertsitateko hezkuntza ez-formalean, sentsibilizazioan, bo-luntariotzan eta mobilizazioan.

Erronkak:• Unibertsitateko elkarteak mapatzea, bai eta campus barruko militantziak eta mobilizazio prozesuak ere. Zer egoeratan dauden aztertzea eta eredu horizontalago eta parte-hartzailea-goak sortzen ahalegintzea, nahiz eta erreferent-ziazko mugimendu batzuek eraldaketa horixe bilatzen duten. • Ekonomia kritikoari buruzko ikasle mugimen-duan, ekonomia feministari buruzko erreferent-zia gehiago egitea edo genero-azterketa sustat-zea.

Gakoak: • Irakasleen eta campuseko gizarte-kolekti-bo kritikoen arteko aliantzak eta artikulazioak eratzea, baita tokian tokiko emakume etxeekin eta kolektibo feministekin ere, genero-ikuspe-gia unibertsitate-elkartegintzan txertatzeko. Emakume-etxeetako baliabideak ikasleen mo-bilizazio-prozesuetara ekartzea.• Mobilizazioak edo hezkuntza ez-formalak ekintza sinbolikora jotzeko gonbidapena egin dezala campusean, ikasitakoa praktikara era-man ahal izateko. Esate baterako, prestakuntzen metodologian, prozesua ixteko, unibertsitatean ekintza bat martxan jartzea. Ekintza horrek pres-takuntzan ikasitakoa bilduko du edo ekonomia-ren arloan emakumeen, gizonen eta pertsona intersexualen arteko desberdintasunak azalera-tuko ditu.

7.4) Unibertsitatean Ekonomia Bidezkoa eta So-

lidarioa sustatzeko unean genero-ekitatearen ikuspuntua txertatzeko gomendioak.

• Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren edukiak genero-ikuspegitik landu beharko lirateke; ho-rretarako, Ekonomia Feministak egindako ekar-penak txertatu beharko lirateke planteamendu horretan. Prestakuntza-prozesu gehienetan bezala, lehenengo fasean genero-ekitateari buruzko edukiak txertatuko dira prestakuntza-ren atal zehatz batean. Prozesu osoaren ikus-pegiari dagokionez, genero-ekitatea espezifi-koki lantzeaz gain, zeharka ere landu beharko da. Praktikan, aurrerago ikusiko dugunez, ho-rrek esan nahi du berriro aztertu beharko di-tugula gure diskurtsoak eta erabiltzen ditugun metodologiak.

• Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioaren arloko kolektiboekin lankidetzan jarduten duten irakasleei laguntza eta prestakuntza ematea, beren eskoletan genero ekitatea txerta de-zaten. Oro har, irakasleek gutxi dakite gai ho-nen inguruan. Ez dute prestakuntza zehatzik jaso. Hori dela eta, ohikoa da mesfidantzak, oztopoak eta mugak agertzea irakasleei zuzen-duriko prestakuntza prozesuak aurkezten di-renean. Garrantzitsua da zehazki irakasleei zuzenduriko lan-metodologia bat diseinatzea; hala, irakasleek progresiboki txertatu ahal izan-go dute beraien irakasgaietan, bai zeharka bai modu espezifikoan. Epe luzerako helburu gisa, beharrezkoa litzateke prestakuntza irakasle guztiei ematea.

• Ildo horretan, interesgarria litzateke kontuan hartzea erakundeetako erreferentzia-markoak, esaterako UPV/EHUren Emakumeen eta Gizo-nen Berdintasunerako II. Plana (2014-2017). Dokumentu horretan lehentasuna ematen zaio genero-ikuspegia txertatzeari edukien sorre-ran eta transmisioan, emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeari unibertsitateko esparru guztietan, eta uni-bertsitateak genero-berdintasunarekin duen konpromisoa ikusarazteari. Planaren ardatz nagusia genero-zeharkakotasuna da: irakas-kuntzan; ikerkuntzan, laneko eta giza harre-manetan, eta unibertsitatean eta bere gizar-te-proiektuan, erakunde publiko den heinean.

Page 29: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

29

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

• Elkarlana eta aliantzak beren-beregi gai hau lantzen duten erakundeetako batzordeekin, bulegoekin, zuzendaritzekin eta sailekin, esa-terako, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzenda-ritzarekin, bai eta eduki solidarioak, kritikoak, alternatiboak zein sozialak sustatzen dituen beste edozeinekin ere.

• Unibertsitate barruko prozesuak ahalbidet-zea eta babestea, generoari buruzko minorrak/espezialitateak edo edukiak erakundean txer-tatzeko eta ofizial egiteko.• Denborak eta baliabideek ahalbidetzen du-ten neurrian, irakasleen eta ikasleen ahaldunt-ze-prozesu pertsonalak sustatzea, generoa az-tertzeko tresnen transmisio hutsetik harago. Horretarako, ezinbestekoa da prestakuntza ja-sotzen duten irakasleek eta ikasleek sentitzea generoaren araberako desberdintasunak erro-tik kentzeko bidean aurrera egiteko beharra kontu pertsonala dela.

• Kredituak esleitzea genero-ekitateko ezagut-zen ziurtagiri gisa. Garrantzitsua da interesaren ebaluazioa egitea, etengabeko hobekuntza bermatzeko.

• Harreman zuzena eta hurbila irakasleekin:

} Irakasleekin harremanak hobetzeko aha-leginak egitea, aliantzak sortzeko, beharri-zanak ezagutzeko eta lan egiteko moduen berri izateko.

} Lan-estrategia bat diseinatzea, hasiera batean abstraktua dirudien eta mesfidant-za pitz dezakeen gai honetara hurbiltzeko. Sentsibilizaziotik hastea eta irakasleei pres-takuntza ematea, norabide horretan aurrera eginez prozesuaren ikuspegitik. Ildo horre-tan, interesgarria izan daiteke oinarrizko lerro bat irekitzea, hasierako egoerari erre-ferentzia egiteko, norabide zuzenean eman nahi diren pausuak zehazteko, ebaluazio estrategia definitzeko eta prozesua bukatu ondoren jarraipena nola egin proposatzeko.

} Irakasleei zuzenduriko prestakuntza ego-kitzea, aurretiko ezagutza-mailara eta ka-

suan kasuko titulaziora, irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzen laguntzeko. Adibidez: irakaslearen eskolen egunerokoa aztertzea (edukiak eta metodologia), eta ge-nero-ikuspegia nola txerta daitekeen aztert-zea; horretarako, UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planean irakaskuntza-zeharkakotasunaren atalean ageri diren ekintzak har daitezke erreferent-zia bezala. Plan horrek, esterako, emaku-meek ezagutzen sorreran zer ekarpen egin dituzten azaltzeko, datuak sexuaren arabera sailkatuta ematea eta hizkuntza sexistarik ez erabiltzea proposatzen du.

• Ikasleen asoziazionismoa eta militantzia identifikatzea mugimendu sozialetan eta/edo feministetan, eta aliantzak sortzea. Bolunta-riotza-prozesuak sustatzea, hala aurrez au-rrekoak nola sare sozialen bidezkoak; horrek, geroago, hausnarketa kritiko sakonagoa ahalbi-detu dezake gizarteko kolektiboetan, hala fe-minismoaren arloan nola beste arlo batzuetan. Hausnarketa ahalbidetu dezaketen edo ikasge-la barruan abiatu ditugun prestakuntza-proze-suak aberastu ditzaketen espazio biderkatzai-leak izan daitezke.

• Prestakuntza jasoko duen taldea ezagutzeko aldez aurreko lana egitea.

} Gaia aurkezteko, ezinbestekoa da taldea-ren interes-gakoa zein den argi jakitea eta arreta erakarriko duten galderak botatzea edo adibideak ematea.

} Prestakuntzako jarduera bakoitza hart-zaileen beharretara egokitu behar da. Ho-rretarako, inkesta labur bat edo dinamika parte-hartzaile bat egitea komeni da saioari ekin aurretik, prestakuntzaren edukiak pres-tatzeko eta hartzaileen profilera egokitzeko. Taldearen aldez aurreko ezagutzak, profila, osaera (emakume eta gizon kopurua) adina eta abar identifikatu beharko ditugu. Infor-mazio hori kontuan hartuta, erabiliko dugun metodologia eta aurkeztuko ditugun datuak egokitu ahal izango ditugu, errealitatea za-lantzan jartzeko eta hausnarketa bultzatze-ko.

Page 30: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

30

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

2015eko uztailaren 9an eta azaroaren 25ean, bi topaketa egin ziren irakasleen, unibertsitateko ikasleen eta gizarte-taldeen parte-hartzeare-kin. Topaketen izenburua “La enseñanza de la economía a análisis” izan zen, eta Bilboko Eko-nomisten Elkargoan egin ziren biak ala biak. Bi topaketetan, ikasgeletan Ekonomia nola irakas-ten den aztertu zen.

Hauek ziren bi topaketen helburuak:

• Economistas sin Fronteras elkarteak argita-ratutako txostena ezagutzea: “La Enseñanza de la Economía”16, Txosten horrek zalantzan jartzen du azterketa zientifikoa egiteko as-moz ekonomistak kasuak sinplifikatzera eta jokabideak matematizatzera (bai banakoak bai gizarteak) eraman dituen pentsamendu neoliberal bakarraren monopolioa, ekono-miaren jatorri soziala eta morala alde batera utziz.

• Bertaratzen direnak parte hartzera bultzat-zea, Ekonomiaren irakaskuntzan aztertu be-har diren gai nagusiei buruz hausnartzeko eta horiek identifikatzeko, eduki alternatiboak eta ikuspegi kritikoa erabiliz. Hala, irakas-kuntzak prestakuntza integrala emango du, pertsonen eta komunitateen onurarako.

16 http://ecosfron.org/ecosfron/wp-content/uploads/Dossier-15-EsF.pdf

• Zeharkako zenbait gairen garrantziari buruz hausnartzea: ingurumen iraunkortasuna, ge-nero-ikuspegia, etika edo enpresa-eredu al-ternatiboak; baita horiek Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioagoa eraikitzeko egiten duten ekarpena ere, ekonomia-curriculumaren prestakuntza edukietatik abiatuta.

Lehenbiziko saioan, “La Enseñanza de la Econo-mía”17 hitzaldia UNEDeko errektore ohi eta Eco-nomistas sin Fronteraseko egungo presidente Juan Gimenok eman zuen. Hitzaldi horretan Ekonomiaren irakaskuntzan beharrezkoa den diziplinartekotasuna nabarmendu nahi izan zuen, baita eguneroko bizitzarako prestakunt-za ekonomikoak duen garrantzia eta zeharkako beste zenbait gairena ere: ingurumen-iraunkor-tasuna, genero-ikuspegia, etika eta enpresa-ere-du alternatiboak. Halaber, topaguneko eztabai-da eta ekarpen guztiak Ekonomia Bidezkoagoa eta Solidarioagoa eraikitzen laguntzeko modu berriak bilatzera bideratu ziren, ekonomia-cu-rriculumeko prestakuntza-edukietatik abiatuta.

17 http://es.slideshare.net/ekonomista/encuentro-la-enseanza-de-la-econo-ma

8. Kontraste tailerrak: Ekonomiaren irakaskuntza

Page 31: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

31

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

Bigarren tailerrean, lehenengo jardunaldia-ren jarraipen gisa, Word Café18 metodologiari jarraitu zitzaion. Jardunaldia Deustuko Uni-bertsitateko “Ekonomia, Garapena eta Gizarte Berrikuntza Pertsonentzat” taldeko ikertzaile nagusi Aitziber Mugarrak dinamizatu zuen. Topaketan 20 pertsonak parte hartu zuten

18 http://es.slideshare.net/innobasque/metodologa-world-caf-1289300

(unibertsitateko eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Ekonomia ikasleak, ekonomistak, GGKEetako kideak eta gizarte-mugimenduak: Desazkundea, Economía del Bien Común…). Bigarren topaketa horretan, lantaldeen bidez, azterketa eta hausnarketa egiteko 3 PAUSO eman ziren. Hauek dira, labur azalduta:

1. pausoa: ¿Zer erronka ditugu aurrean? Zer eskatzen dio gizarteak ekonomiari? Zein dira arazo nagu-siak?

- Elementu femeninoak berreskuratzea kulturaren esparruan- Zainketa-lana ez da behar bezainbeste baloratzen- Desberdintasunak gainditzea/desberdintasunaren tartea zuzentzea- Aldaketa bat egitea balioen sisteman (aldaketa)- Ekonomia globala/tokikoa hobetzeko beharra- Giza balioak eta balio solidarioak bilatu behar dira / Behar etikoa (finantzak, elikadura baliabideak, energia, izaki bizidunei tratu txarrak), gehiegizko indibidualismoa- Arrakasta gehiegi baloratzen da (dirua)- Lanerako eskubidearen alde egitea- Herritarrei kontzeptu ekonomikoei buruzko prestakuntza emateko beharra- Harreman estuagoa naturarekin / Ingurumenaren iraunkortasunik eza- Deshazkunde ekonomikoaren beharra- Helburua: ondasunak pilatzea (irabaziak)- Pertsona eta sistema ekonomiko-soziala / Pertsonentzako ekonomia berreskuratzea, eta ez zenbakientzat- Egungo eredua versus eredu kooperatiboa- Hezkuntza aldatzea, mundua aldatzea (kontsumismoari kritika)- Gizarteak espero duena, oro har: epe laburrak versus epe luzerako ikuspegia- Pertsona jakin batzuek ekonomia ulertu nahi dute, informatuta egoteko, eta beste batzuk besteren esku utzi nahi dute- Komunikazioa: Informazioa eta gardentasuna- Ekonomia garrantzitsua da, hedabideen bitartez informatzeko, informazio hori zalantzan jartzeko eta herri-tar gisa iritzi politikoarekin lotutako erabakiak hartu ahal izateko- Ekonomisten fama txarra: Interesdunak, baina ez interesgarriak

Page 32: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

32

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

2. pausoa: Zer aukera eta ahulezia ditu hezkuntza-sistemak aurreko erronkari aurre egiteko?

AUKERAK

- Ekonomia ikasleen bizipenetatik ezagutzeko aukera, haurtzarotik hasita- Hezkuntza sistemaren unibertsaltasuna, norbanako guztiak igarotzen gara bertatik- Irakaskuntza-metodologian bertan, zalantzan jar daitezke curriculum-proiektuaren edukiak, eta ikasleari kri-tika egiteko aukera zabalik utzi ahal zaio- Hezkuntza-sistema informala: sentsibilizazioa, eman beharreko lehen pausoa- Areagotu egin da jakinmina duten irakasleen kopurua (artikulatzeke)- Irakasle gehienak emakumeak dira. Balio femeninoen alde egiteko aukera (esaterako, zainketa). Ekonomia feministaren ikuspegia sartzea.- Badaude balio positiboak. Azaleratu eta ikusgai jarri behar dira. - Hezkuntza-sistema formala: Gazteriarekin lan egitea- Ekonomiaren ikasketaren “zertarakoa” eta “zergatia” berreskuratzeko aukera- Trantsiziorako aukera etorkizuneko belaunaldientzat- Hezkuntza aldatzea, mundua aldatzeko: kontsumismoari kritika sartzea.- Metodologia berriak ezartzen ari dira; esaterako, Deustuko Etika modulua (“erantzukizuna errentagarri egi-tea”)

AHULEZIAK

- Informazioa vs jakintza- Irakasleek ez dute behar besteko autonomiarik edukiak zabaltzeko edo aldatzeko / Curriculumaren mugak- Hezkuntza-komunitatearen deskonexioa: Irakasleak-gurasoak-seme-alabak- Hezkuntza-sistema informala: askorentzat urruneko gaia da- Egungo hezkuntza-sistema: ekonomista klasikoa- Ekonomia ez da nahitaezko irakasgaia hezkuntzan- Ikasleek ez dute interesik izaten ordainetan notarik jasotzen ez badute- Hezkuntza-sistemaren erabilera okerra- Teknologia eta gizarte-sareak hezkuntza-sistemaren alternatiba gisa, hezkuntza eta balioak eskuratzeko- Sistema ekonomiko nagusiaren balioek definitzen duten hezkuntza-sistema (adibidea: Bolonia, “kreditua” bezalako termino ekonomikoen transposizioa)- Teknologia berriak ez dira askorik aplikatzen hezkuntzan

Page 33: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

33

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

3. pausoa: Hezkuntza-sistematik identifikazio-erronkei aurre egiteko proposamenak

- Ekonomia eta enpresako irakasleen sare horizontalak sortzea / Irakasleen arteko komunikazioa: materialak partekatzeko komunitate bat sortzea eta abar.- Irakasleek beren buruak ezagutzeko eta eraldatzeko prozesu bat martxan jartzea- Hezkuntza-komunitatearen kohesioa sustatzen duten ekimenak martxan jartzea- Oinarrizko errenta, kontuan hartu beharreko eduki espezifiko gisa- Ekonomia feministaren eta ekologistaren ikuspegia sartzea- Beste ekonomia eta enpresa batzuei buruzko azterketa gehitzea- Karrera amaierako lanak eta praktikek ematen duten aukera aprobetxatzea- Benetako ekonomia sartzea ikasgelan, beste eragile batzuei ateak irekiz: GGKEak, eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko enpresak eta erakundeak- Beste ekonomia batzuk aztertzeko tresnak sortzea, adituekin batera- Ikastaro espezifikoak eskaintzea (etika bezalako edukiekin) eta zeharka eduki alternatiboak sartzea curricu-lum ofizialean (Boloniak bide ematen dio horri, baina irakasleen prestakuntza eta inplikazioa behar da) - Kontsumoaren ekonomiatik lankidetza-ekonomiarako aldaketa ahalbidetzea- Prestakuntza eskaintzea, jolasen bidez. “Gamifikazio” espezifikoa adin-tarte bakoitzerako.- Ekonomia eta Enpresa irakasgaiaren gizarte-zereginaren azterketa sartzea hezkuntza sisteman- Hezkuntza-sistema adituek diseinatzea, ez politikariek.- Irakasleen pizgarriak areagotzea (babesa), prestakuntza espezifikorako eta zeharkakotasunerako- Irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak areagotzea- Ikasleen gaitasunen garapena sustatzea: irudimena, etika, sormena, elkartasuna, intelektualtasuna, teknolo-gia eta izaera ekintzailea- Ekonomia Etikarekin batera irakastea

Ondorioak / ideia nagusiak: Beharrak / erantzunak:Gaur egun, ekonomistek arreta handiagoa eskaintzen diote kudeatzeari eta adminis-tratzeari, sortzeari baino. Bi ekonomista mota daude: aberatsak aberatsago bihurt-zen dituztenak, eta pobreak ez horren pobre bihurtzeaz arduratzen direnak.

Pentsamendu kritikoa sortuko duten ekonomistak behar ditugu, eta arazo sozioekonomiko global eta tokikoetarako tresnak eta konponbideak emango dituztenak.

Ekonomia gizarte-zientzia bat da, eta zaila da neutrala izatea. Eredu matematiko eta estatistikoak hausnartu eta zalantzan jarri behar dira, baita ekonomiaren gizarte-ere-dua ere.

• Ikuspegi-aldaketa: ekonomia desorekatik irakastea, mundua desorekan dagoela abiapuntutzat hartuta, orekaren ikuspegitik irakatsi beharrean. • Ekonomia aniztasunetik eta diziplinartekotasunetik irakastea.• Eztabaida asko sustatzeko eta hausnarketarako eta kritikarako elementuak erabiltzeko beharra; ikuspegi desberdinak ezagut-zeko. Beste ikuspegi batzuk ere badaudela irakastea.

Ikasgeletan ekonomia indibidualistagoa irakasten da batez ere: “bila ezazu zure ira-bazia”. Ekonomia ez da “borroka gisa” ere irakasten.

• Etika sartzea: herritar orok izan behar du kode deontologiko bat. Enpresa batzuk zuzentzen dituzten ekonomistek erabakiak erraz hartzen dituzte, bideojoko batean ari balira bezala. Piezak mugitzen dituzte, beren erabakiek pertsonen bizitzetan eragina dutela kontuan izan gabe.• Gardentasun ideologikoa: ikertzaile orok, zuzena bada, bere ustezko kasuak abiapuntu dituen ideologia esplizitu egiteko gai izan behar du.• Apalki jokatzea: gure iragarpenak, ekonomistonak, ez dira dog-mak, joerak baizik; “badirudi gerta daitekeela…”

Page 34: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

34

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

9. Gogoeta egiten jarraitzeko zenbait gomendio:

} Ekonomia Bidezkoago eta Solidarioago bat erai-kitzeko gogoeta kritikoak eta eredu ekonomiko hegemonikorako alternatibak ikusgarri egiteak erraztu egiten ditu irakasgai bakoitzaren gizar-te-funtzioa zehazteko prozesuak.

} Ekonomia Bidezko eta Solidarioarekin zera esan nahi dugu funtsean: ekonomia, antolakuntza eta giza harremanenen eraldaketa; ikuspegi hori le-kualdatu egin behar da edukietara, bai eta me-todologia pedagogikoetara ere: lankidetzakoak, gogoeta eta ikaskuntza kolektibokoak, gogoe-ta-ekintzakoak, hezkuntza herrikoia...

} Ikaskuntza-Zerbitzua Unibertsitatean Ekonomia Bidezkoago eta Solidarioago bat sustatzeko me-todologia garrantzitsu gisa osatzen da, ikasleei benetako arazo sozioekonomikoak hurbiltzen dizkie, eta horien aurrean Unibertsitateak erant-zun egin dezake irakasgai eta gradu bakoitzeko berezko helburuen eta gaitasunen bidez.

} Parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko espazio mistoak ikasleen taldeen, Ekonomia Bidezkoa-go eta Solidarioago baten alde lan egiten duten erakundeen eta Unibertsitate eta inguruaren ar-teko elkarrizketa eta gogoeta parte-hartzailea egituratzen duten eragile akademikoen artean.

} Irakasleen banakako interesa eta motibazioa Uni-bertsitatean sartzeko atea izan ohi da. Sare hori horizontalki egituratzeak sinergiak sortzen la-gunduko du. Aldi berean, eragin politikoa nahiz

jardunbide egokien sustapena behar dira ikas-keta planetan Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sartzeko.

} Unibertsitatearen eta Ekonomia Bidezkoa eta So-lidarioaren arloan lan egiten duten erakundeen artean lankidetza esperientzia sistematizatzeak eta koordinatzeak aukera ematen du ondorio orokorgarrietara iristeko, errentagarritasun aka-demikoa ateratzeko eta jardunbide egokiak ikus-garri bihurtzeko.

} Ikerketa sustatzeak lagundu egingo luke aka-demia eta argumentu garrantzia aitortzen eta ikusgarri egiten Unibertsitatean, administrazio publikoan eta gizartean Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatzeko eragin politikorako.

} Unibertsitatean Ekonomia Bidezkoagoa eta Soli-darioagoa sustatzean Genero Ikuspegia txertat-zeak eskatzen du diskurtsoak nahiz metodologiak aldatzea: ekonomiarekin lotutako kontzeptuak birdefinitzea; emakumeen premia estrategikoak ikusgarri egitea eta horiei buruzko analisiak txer-tatzea eta bereizitako datuak sortzea; edukiak zeharkakotzera eta ahalduntze pertsonalera bi-deratutako pixkanakako prozesuaren ikuspegia osatzea, abiapuntuko baldintzetara egokituz; aliantzak sustatzea; aplikatzeko gutxieneko bete-beharrak ezartzea...

Page 35: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

35

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

10. Elkarrizketatuko pertsonen eta kolektibo balioztatzaileen datuak eta lana sistematizatzeko metodologia

Unibertsitatean Ekonomia Bidezkoa eta Solida-rioa Sustatzeko aholkuen gida hau metodolo-gia parte-hartzaile eta sistematizatzaile batetik abiatuta egin da. Honen helburua ez da testu akademiko edo teoriko bat izatea, baizik eta unibertsitate campusetako hainbat esparrutan islatzea gizarte- eta ekonomia-eredua eraldat-zeko proposamenak ahalbidetu eta agerian jarri nahi dituzten pertsonen eta taldeen esperient-

ziak, jardunbide egokiak, iritziak, ekarpenak, gomendioak, eta abar. Horretarako, nagusiki, eduki eta proposamen eraldatzaileak barneratu nahi ditugu unibertsitatean, Ekonomia Bidezkoa eta Solidariotik abiatuta.

Taula honek eginiko prozesua eta bertan parte hartu duten pertsonak, taldeak eta sareak jasot-zen ditu, laburtuta:

Sistematizazio-metodologiaren etapak

Parte hartu duten pertsonak eta taldeak

Unibertsitateko eragileei Ekono-mia Bidezkoa eta Solidarioa uni-bertsitatean sustatzeari buruz egin beharreko elkarrizketen gidoia egi-tea eta baliozkotzea.

Economistas sin Fronteras, Emaús Gizarte Fundazioa, NESOL (São Pauloko Unibertsitateko Ekonomia Solidarioaren Nukleoa).

Elkarrizketak egitea unibertsitate-ko eragileei (elkarrizketen sistema-tizazioa).

OHARRA: elkarrizketa egiteko unean elkarrizketatuek zuten karguak/funt-zioak adierazi dira.• Baleren Bakaikoa – UPV/EHUko Zuzenbide Graduko irakaslea eta Ekono-mia Aplikatuko katedraduna, GEZKIko zuzendaria.• Jon Morandeira – UPV/EHUko Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduko irakaslea eta GEZKIko kidea.• Olatz Azurza – UPV/EHUren Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko irakaslea. Ingeniaritza Elektrikoa Saila.• Maite Arandia, Monike Gezuraga eta Mª Nieves Gonzalez - UPV/EHUko Gi-zarte Hezkuntzako Graduko irakasleak.• Leire Uriarte – HUHEZIko (Humanitate eta Hezkuntza Zientziak) eta LANKI institutuko irakasle eta ikertzailea. MU (Mondragón Unibertsitatea).• Iskander Alkate – Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko coach-a. MU.• Alazne Mujika – Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko deka-nordea, Deustuko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea.• Aitor Arbaiza – Deustu Elkartasuna Bilboko arduraduna.• Anais Iglesias - Deustu Push-eko koordinatzailea.

Page 36: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

36

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

Sistematizazio-metodologiaren etapak

Parte hartu duten pertsonak eta taldeak

Elkarrizketak egitea unibertsitate-ko eragileei (elkarrizketen sistema-tizazioa).

OHARRA: elkarrizketa egiteko unean elkarrizketatuek zuten karguak/funt-zioak adierazi dira.• Idoia Irigaray – Deustu Elkartasuna Donostiako arduraduna.• Juan Pagola – Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko idazkariordea, Deus-tu Elkartasunako arduradun ohia, “Gizarte Errealitateari Aplikatutako Etika” ikerketa taldeko kidea.• Aitziber Mugarra – Deustuko Unibertsitatea: “Ekonomia, Garapena eta Gi-zarte Berrikuntza Pertsonentzat” taldeko ikertzaile nagusia.• Milagros Pérez – Donostiako ikasketaburua eta Deustuko Unibertsitateko “Balioen prestakuntza. Aukera kritikoak gizarte-bizitzaren aurrean” irakas-gaiaren arduraduna (Bilbo).

Euskadiko GGKEen Koordinakun-deko Unibertsitateen Taldean par-te hartzea. Talde horren ekarpenak eta hausnarketak sartzea testuan.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak dinamizatzen du talde hau. Par-te-hartze egonkorra duten GGKEak: ISF, Mugen Gainetik, Calcuta Ondoan, Medicus Mundi, Economistas sin Fronteras, Emaús Gizarte Fundazioa.

Kontraste-tailerrak egitea Ekono-misten Euskal Elkargoan. Tailer horiek ekonomiaren irakaskuntzari buruzkoak eta esparru akademi-koan Ekonomia Bidezkoa eta Soli-darioa sustatzeari buruzkoak izan-go dira.

Ekonomisten Euskal Elkargoko Irakasle eta Ikertzaile Ekonomisten Komuni-tateko kideak, ikasleak eta ekonomialari interesdunak.Dinamizazioez Economistas sin Fronteraseko kideak arduratu dira, zehazki: UNEDeko errektore ohi eta Ecomistas sin Fronteraseko egungo presidente Juan Gimeno; eta Deustuko Unibertsitateko “Ekonomia, Garapena eta Gi-zarte Berrikuntza Pertsonentzat” taldeko ikertzaile nagusi Aitziber Mugarra.

Ekonomia-zientzietako ikasleen eta Ekonomia Bidezkoa eta Solida-rioaren sareen sareko aldarrikape-nak jasotzea.

REAS, Olatukoop, Asociación de Estudiantes de Económicas de la Universi-dad Autónoma de Madrid, International Student Initiative for Pluralism in Economics.

Genero-tailerra, testuko generoari buruzko zatia garatzeko, eta doku-mentuaren genero-ikuspegia ba-liozkotzeko.

Mugarik Gabe, NESOL (São Pauloko Unibertsitateko Ekonomia Solida-rioaren Nukleoa).

Testua egitea. Economistas sin Fronteras, Emaús Gizarte Fundazioa

Testua baliozkotzea eta azken be-rrikuspena.

NESOL (São Pauloko Unibertsitateko Ekonomia Solidarioaren Nukleoa).

Page 37: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

37

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

ANEXO 10.1. Elkarrizketa- fitxa – lankidetza-hitzarmena hauekin: unibertsitateko irakasleak

1. Interesgarria al da zuretzat Ekonomia Soziala eta Solidarioa sustatzen duten taldeekin lankidet-zan aritzea? Lankidetza horrek zer ekarpen egitea nahi zenuke zuri eta zure ikasleei?

2. Zer formula izango lirateke praktikoenak, egingarrienak eta iraunkorrenak lankidetza horreta-rako? Beste kasu batzuetan parte-hartzen dugun moduen adibideak jarri. Zer aukera ematen ditu-gun.

• Irakasgaietan parte-hartzea• Praktiketan parte-hartzea• Mintegietan parte-hartzea• GRALean parte-hartzea• Ikerketan parte-hartzea

3. Zer baldintza eta faktore ezar ditzakegu gure lankidetzaren bidez hezkuntza-emaitza ona ber-matzeko?

4. Zer material eta baliabide erabili beharko genituzke hezkuntza-prozesu on bat errazteko?

5. Saioen zehaztapena: orduak, ordutegiak, ikasturteko garaia, formatua, materiala, ikasleen bate-rako ebaluazioa...

6. Edukien eta proposamenen zehaztapena.

Page 38: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

38

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

ANEXO 10.2. Elkarrizketa-fitxa honako hauetarako:

Unibertsitateko erabakitze-arloak

1. Zer ekarpen egin diezaieke Ekonomia Sozial eta Solidarioak eta arlo horretan lan egiten dugun tal-deok zuen unibertsitateari?

2. Zer ekarpen egin diezaioke zuen unibertsitateak Ekonomia Sozial eta Solidarioari?

3. Zer ekintza arlo izan daitezke egokienak eta eraginkorrenak lankidetza eta ekarpen horretarako?

4. Zer formula/modu daude edo jarri beharko genituzke abian?

• Graduen eta masterren baitan: prestakuntza, ikerketa, praktikak, beste batzuk.• Campusean:

5. Zer pertsonarekin jarri beharko ginateke harremanetan lankidetzako formula eta modu horiek abian jartzeko?

6. Lankidetza horien zein alderdi izan daitezke motibatzaileak eta zein alderdik egin diezaieke ekar-pena irakasleen garapen profesionalari? Nola hobetu dezakete curriculuma eta garapen profesiona-lean aurrera egitea?

• Nola eragin daiteke Ekonomia Sozial eta Solidarioko jarduerak bultzatzen dituzten irakasleek beren garapen profesionalean ere onura izateko?

7. Gaia errazten edo horri buruz gogogabetzen duten hainbat lege alderdi daude:

• Ekonomia Sozial eta Solidarioa sartzea unibertsitateko curriculumean eta helburu estrategikoetan.• Ekonomia Sozial eta Solidarioa sartzea graduetan (antzeko gaietan) eta masterretan. Notan eragina duen hezkuntza formala.• Lankidetza/prestakuntza moduak, talde kolaboratzaileentzako baliabideekin.

8. Zer hobetu beharko genuke arlo horretan lan egiten dugun erakundeok unibertsitatearekin lanki-detza eraginkorragoa izateko?

Page 39: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

39

Economistas sin Fronteras | Emaús Gizarte Fundazioa

11. Erreferentziak eta esteka interesgarriak

1.- Ekonomia Sozial eta Solidarioaren genero-ikuspegiari buruzko nazioarteko adierazpena: http://www.economiasolidaria.org/documentos/declaracion_internacional_por_la_perspectiva_de_ge-nero_en_la_economia_social_solidaria

2.- REAS 2014-2018 plan estrategikoahttp://www.economiasolidaria.org/noticias/asamblea_2014_reas_euskadi

3.- Ekonomia Sozialaren Liburu Zuriahttp://www.economiasolidaria.org/documentos/libro_blanco_de_la_economia_social

Liburu Zuri honen bidez, Ekonomia Sozialaren arloko enpresek eta erakundeek Europar Batasunaren mai-lako zenbait ekintza proposatzen dituzte. Ekintza horien helburua da sektorearen garapena babestea eta garapen ekonomiko iraunkorrari, kalitatezko enpleguen sorkuntzari eta gizarte-kohesioari egiten dion ekarpena ahalik eta handiena izatea.

4.- “Una Economía de Mucho Cuidado”http://ecosfron.org/portfolio/o-una-economia-de-mucho-cuidado/Zainketen ekonomiari buruzko gida didaktikoa; bereziki irakasleentzako tresna pedagogiko gisa sortu da.

5.- “La Enseñanza de la Economía” txostenahttp://ecosfron.org/ecosfron/wp-content/uploads/Dossier-15-EsF.pdf

6.- Ekonomia Solidarioaren eta Giza Eskubideen Behatokia:http://economiayderechos.observatoridesc.org/

7.- Visión global de la economía social y solidaria: convergencias y contrastes en los conceptos, definicio-nes y marcos conceptuales:http://www.economiasolidaria.org/documentos/ripess_presenta_su_vision_global_de_la_ess

Visión global de la economía social solidaria: convergencias y contrastes en los conceptos, definiciones y marcos conceptuales testua, RIPESSek argitaratutakoa, elkarrizketa- eta kontsulta-prozesu baten emait-za da. Hainbat urte behar izan ziren hori egiteko. Praktikei, kontzeptuei eta erreferentzia-esparruei buruz hausnartzeko prozesua sarearen lanaren ezaugarri izan da Elkartasunaren Globalizazioaren lehen topake-ta egin zenetik, 1997an, Liman. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren aldeko ikuspegia eta konpromisoa sen-doak izan dira, baina horien mendeko definizioek eta esparru kontzeptualek garatzen jarraitzen dute.

RIPESSek Ekonomia Sozial eta Solidarioko eragileak gonbidatzen ditu dokumentu hau erabiltzera errefe-rentziazko tresna gisa, Ekonomia Sozial eta Solidarioan oinarritutako eredu alternatibo bat eraikitzeko eta sustatzeko gauzatzen dituzten ekintzei buruzko hausnarketa egitean, hezkuntzan eta ekintza horiek age-rian jartzean. Ikuspegi globalak eztabaidetan sortutako elementu nagusiak barne hartzen ditu. Horrez gain, hausnarketa kolektiboarekin jarraitzeko beharra duten beste arlo batzuk identifikatzen ditu.

Page 40: Ekonomia Bidezkoa - decrecimientoybuenvivir.info...2 Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu 3.0 lizentzia beraren arabera.

40

Ekonomia Bidezkoa eta Solidarioa sustatuz unibertsitatean

8.- 8.-Ekonomia Sozial eta Solidarioko aldizkariak:

Estatu-mailan:

http://ciriec.es/publicaciones/revista-de-economia/

http://issuu.com/gezkiupvehu/docs/koopkongresua_aldizkaria

Nazioartean:

http://www.economiasolidaria.org/documentos/revista_otra_economia_n_6 (Otra Economía aldizkaria)

http://www.economiasolidaria.org/documentos/globalizando_la_economia_solidaria_boletin_de_ri-pess_junio_2015 (Boletín de RIPESS)

9.- Ikerketa feministarako metodologiari buruzko ikastaroa: DISKURTSOAREN AZTERKETA KRITIKOA, IKUSPEGI FEMINISTATIK http://www.ehu.eus/es/web/berdintasuna-direccionparalaigualdad/content/-/asset_publisher/tEy8/content/curso-metodologia-investigacion-feminista?redirect=http%3A%-2F%2Fwww.ehu.eus%2Fes%2Fweb%2Fberdintasuna-direccionparalaigualdad%2Fhome%3Fp_p_id%3D101_INSTANCE_3aUP%26p_p_lifecycle%3D0%26p_p_state%3Dnormal%26p_p_mo-de%3Dview%26p_p_col_id%3Dcolumn-2%26p_p_col_pos%3D3%26p_p_col_count%3D4

10.- María Goyri sariaren deialdia, UPV/EHUko master amaierako lanetan genero-ikuspegia sartzen du-tenentzathttp://www.ehu.eus/es/web/berdintasuna-direccionparalaigualdad/content/-/asset_publisher/tEy8/content/convocatoria-maria-goyri-2015?redirect=http%3A%2F%2Fwww.ehu.eus%2Fes%-2Fweb%2Fberdintasuna-direccionparalaigualdad%2Fhome%3Fp_p_id%3D101_INSTANCE_3aU-P%26p_p_lifecycle%3D0%26p_p_state%3Dnormal%26p_p_mode%3Dview%26p_p_col_id%3D-column-2%26p_p_col_pos%3D3%26p_p_col_count%3D4

11.- Francisca de Aculodi sariaren deialdia, UPV/EHUko gradu amaierako lanetan genero-ikuspegia sart-zen dutenentzathttp://www.ehu.eus/es/web/berdintasuna-direccionparalaigualdad/content/-/asset_publisher/tEy8/content/convocatoria-francisca-aculodi-1415?redirect=http%3A%2F%2Fwww.ehu.eus%2Fes%-2Fweb%2Fberdintasuna-direccionparalaigualdad%2Fhome%3Fp_p_id%3D101_INSTANCE_3aU-P%26p_p_lifecycle%3D0%26p_p_state%3Dnormal%26p_p_mode%3Dview%26p_p_col_id%3D-column-2%26p_p_col_pos%3D3%26p_p_col_count%3D4