Ekonomia Espainian

9

Transcript of Ekonomia Espainian

Page 2: Ekonomia Espainian

Produkzio sektoreak hiru dira:

• Lehen sektorea

•Bigarren sektorea

•Hirugarren sektorea

Page 3: Ekonomia Espainian

Lehen sektoreko lanbide nagusiak nekazaritza, arrantza eta abelzaintza dira.NEKAZARITZA: Landareak landatzeaz eta lurra lantzeaz arduratzen den jarduera ekonomikoa da.

Espainiako paisaian, lehorreko laborantzako lurrak (zerealak, mahatsondoak eta olibondoak) eta ureztatutako lurrak(frutaeta barazkiak) bereizten dira.

BASOZAINTZA: basoetatik lehengai ugari lortzen da.

Page 5: Ekonomia Espainian

ARRANTZA: arrainak harrapatzeaz arduratzen den jarduera ekonomikoa da.Europa Batasunaren barnean, Espainia da arrantzarako ontzi gehiendituen herrialdea, kostaldea ere izugarri luzea baitu.

Page 6: Ekonomia Espainian

INDUSTRIA Industriak bi multzotan sailkatzen dira:• Oinarrizko industriak. Beste industrietarako lehengaiak produzitzen dituzte: burdina, altzairua, zementua, petrolioa...• Eraldatze industriak.Beste industria batzuentzako produktuak egiten dituzte: metalezko piezak, eraikuntzarako elementuak, etab; eta beste produktu batzuk zuzenean kontsumora doaz:kontserbak, altzariak, liburuak...Industrian zein lehengairekin lan egiten den kontuan hartuta, honakosektoreak bereiz daitezke: elikadura, ehungintza eta zapatagintza,ontzigintza, automobilgintza...

Page 8: Ekonomia Espainian

MERKATARITZA da hirugarren sektoreko jarduera nagusia.

Merkataritza harremanen barnean, bi mota bereizten dira:

•Barneko, herrialdearen barnekoa denean.•Kanpokoa, kanpoan edo atzerrian egiten denean.

Beste herrialdeekin ezartzen diren merkataritza harremanak dira:

•Inportazioa, kanpoko produktuak erosten direnean.•Esportazioa, herrialdeko produktuak kanpoan saltzean.

Page 9: Ekonomia Espainian

TURISMOA Espainia leku turistikoa da. Klimak, paisaien aniztasunak eta aberastasun historikoak eta artistikoak erakartzen ditu turistak.