Buletina 5

2
buletina-bak etik arantzazu 5. zba. Martxoa Izan Proposamena: bizitzarako, bizikidetzarako eta hezkuntzarako pedagogia etikoa Nola hezi neure burua eta besteak pertsona izaten? Erronka horri erantzun nahi dio martxoaren 13an Arantzazun Baketik- ek aurkeztu zuen Hezkuntza-Proposamenak. Geure burua eta besteak pertsona izaten hezteko baliabide teorikoak eta praktikoak eskaintzea da bere helburua. Proposamenak bere edukia zortzi ikaskuntzatan banatzen diren iradokizun didaktiko zehatzetan biltzen du. Iradokizun horiek hezkuntza-ziklo osoa hartzen dute, lehen hezkuntzatik batxilergora arte. Antzerki Forum-a ·Urtarrilaren 11tik martxoaren 4ra Antzerki Forum-eko bigarren programa gauzatu zen Arantzazun. Eskolan afektibitate- eta bizikidetza-harremanetan errespetuaren, askatasunaren eta berdintasunaren balioa landu zen, 13 eta 14 urte bitarteko ikasleei zuzendua zegoen programa horretan. ·Eusko Jaurlaritzako Garatu formazio-programaren barruan, Antzerki Forum-aren metodologiari buruzko ikastaroa eman zaie zenbait irakasleri Donostian eta Gasteizen. Dohain egitasmoa Lamorus erakundeak hartu zuen parte otsailean egitasmo honetan. Proiektu honen xedea egoera zailean dauden kolektiboentzat Arantzazun atseden- eta aisi-egonaldiak antolatzea da. Zinema-zerbitzua ·Zinemari buruzko ikastaroa: zinema hezkuntza-tresna gisa. Baketik-ek otsailaren 5ean eta 6an zinemaren eta hezkuntzaren inguruan ikastaroa eskaini zuen Arantzazun. Iñigo Marzabal Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakasleak eman zuen. ·Bideoteka. Martxoaren bukaeran bideotekari beste 20 pelikula berri gehituko zaizkio, bakoitza gida didaktiko banarekin. Zeurekin eta besteekin bizitzeko ikastaroak Arantzazun eskainitako ikastaroez gain, Baketik-ek Kanariar Uharteetan eta Zaragozan eman ditu ikastaroak. Ikastaroak Arantzazun izaten dira, baina baita eskatzen dituzten beste lekuetan ere. ...urtarrileko, otsaileko eta martxoko berriak gertatu dena... Proposamena Pertsona izaten hezteko zortzi ikaskuntza izan Aurkezpen-koadernoa Arantzazu, 2010eko martxoa baketik Izan Proposamenaren aurkezpen-liburuxkak horren inguruko zenbait galderari erantzuteko balio du: zer den, zertarako, zergatik sortu den, eta nolakoa den haren edukia. Liburuxkak diagnostikoa, helburuak, kontzeptu-edukia eta Proposamenaren ezaugarri bereziak laburbiltzen ditu. Irakurtzeko sakatu hemen. Izan Proposamena: Pertsona izaten hezteko zortzi ikaskuntza

description

Baketik-en 5. buletina

Transcript of Buletina 5

Page 1: Buletina 5

buletina-baketik aran

tzaz

u

5. zba. Martxoa

I zan Proposamena: b iz i tzarako,bizikidetzarako eta hezkuntzarakopedagogia etikoaNola hezi neure burua eta besteak pertsona izaten? Erronkahorri erantzun nahi dio martxoaren 13an Arantzazun Baketik-ek aurkeztu zuen Hezkuntza-Proposamenak. Geure burua etabesteak pertsona izaten hezteko baliabide teorikoak etapraktikoak eskaintzea da bere helburua. Proposamenak bereedukia zortzi ikaskuntzatan banatzen diren iradokizun didaktikozehatzetan biltzen du. Iradokizun horiek hezkuntza-ziklo osoahartzen dute, lehen hezkuntzatik batxilergora arte.

Antzerki Forum-a·Urtarrilaren 11tik martxoaren 4ra Antzerki Forum-eko bigarrenprograma gauzatu zen Arantzazun. Eskolan afektibitate- etabizikidetza-harremanetan errespetuaren, askatasunaren etaberdintasunaren balioa landu zen, 13 eta 14 urte bitartekoikasleei zuzendua zegoen programa horretan.

·Eusko Jaurlaritzako Garatu formazio-programaren barruan,Antzerki Forum-aren metodologiari buruzko ikastaroa emanzaie zenbait irakasleri Donostian eta Gasteizen.

Dohain egitasmoaLamorus erakundeak hartu zuen parte otsailean egitasmohonetan. Proiektu honen xedea egoera zailean daudenkolektiboentzat Arantzazun atseden- eta aisi-egonaldiakantolatzea da.

Zinema-zerbitzua·Zinemari buruzko ikastaroa: zinema hezkuntza-tresna gisa.Baketik-ek otsailaren 5ean eta 6an zinemaren eta hezkuntzareninguruan ikastaroa eskaini zuen Arantzazun. Iñigo MarzabalEuskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioeta Publizitate Saileko irakasleak eman zuen.

·Bideoteka. Martxoaren bukaeran bideotekari beste 20pelikula berri gehituko zaizkio, bakoitza gida didaktikobanarekin.

Zeurekin eta besteekin bizitzeko ikastaroakArantzazun eskainitako ikastaroez gain, Baketik-ek KanariarUharteetan eta Zaragozan eman ditu ikastaroak. IkastaroakArantzazun izaten dira, baina baita eskatzen dituzten bestelekuetan ere.

...urtarrileko, otsaileko eta martxoko berriak

gertatu dena...

ProposamenaPertsona izaten hezteko

zortzi ikaskuntza

izan

Aurkezpen-koadernoa

Arantzazu, 2010eko martxoa

baketik aran

tzaz

u

Izan Proposamenaren aurkezpen-liburuxkak horren inguruko zenbait galderarierantzuteko balio du: zer den, zertarako, zergatik sortu den, eta nolakoaden haren edukia. Liburuxkak diagnostikoa, helburuak, kontzeptu-edukiaeta Proposamenaren ezaugarri bereziak laburbiltzen ditu.

Irakurtzeko sakatu hemen.

Izan Proposamena: Pertsona izatenhezteko zortzi ikaskuntza

Page 2: Buletina 5

5. zba. Martxoa

Egungo lehentasun etikoei buruzkojardunaldiakBaketik-eko lehentasun etikoei buruzko jardunaldienlaugarren ekitaldia apirilaren 23an eta 24an izango da.Aurten jorratuko den gaia honakoa izango da: «Sinestunakdirenek eta ez direnek partekatu ditzaketen etikarakoelkarguneak».

Apirilaren 24rako, larunbata, jendeari zabalik egingo denmahai-ingurua prestatu da, eta hizlariak Victoria Camps etaJuan Martín Velasco izango dira.

Izan Hezkuntza-Proposamena·Proiektu honek bi aukera proposatzen ditu: (1) IzanProposamenak egiten duen ibilbidearen gaineko informazioaizatea edota (2) Izan Proposamena abian jarri nahi duenpertsona-sareko kide izatea.

·Maiatzaren 8an, larunbata, Baketik-eko Hezkuntza-Proposamena izeneko ikastaroa eskainiko da.

·Apirilaren amaieran Izan Proposamenaren atal teorikoa

jasotzen duen Jonan Fernandezen Pertsona izaten heziliburua eskuragarri izango da.

·Aplikazio praktikoak CD-an lortu ahal izango dira edotaBaketik-eko web gunean eskuratu.

·Baketik-ek Oñatiko Udalarekin lankidetzan, hitzaldi bateskainiko udalerri honetako Kultur Etxean, apirilaren 27an,19.00etan.

·Proposamen hau ezagutzera emateko hitzaldiak eskatzendiren tokietan eskainiko dira.

Antzerki Forum-aAntzerki Forum-ean komodina izateko teknikaren gainekoformazioa. Apirilaren 24an eta 25ean teknika horren gainekoikastaro trinkoa izango da, Orla Hassonen eskutik.

·Afrikari buruzko IV. Astea ArantzazunArantzazun antolatzen den Afrikari buruzko Astearenlaugarren ekitaldia ekainaren 7tik 12ra izango da. AurtenLaku Handiak eta Adiskidetzea izango ditu hizpide. Programalaster egongo da eskuragarri web gunean.

Baketik-en buletina jaso nahi ez baduzu, hemen sakatu

Buletin hau lagun bati bidali nahi badiozu, hemen sakatu

...apirileko, maiatzeko eta ekaineko aurreikuspenak

datorrena…

buletina-baketik aran

tzaz

u

·Maiatzaren 8a, larunbataIzan Proposamena ezagutzea

·Maiatzaren 22a, larunbataBoluntariotza- edo elkartasun-konpromisoa hobetzea

·Maiatzaren 29a, larunbataSufrimendua ulertzea: aurre egiteko eta laguntzeko

Baketik-ek hiru ikastaro berri eskainiko ditu maiatzean

·Ordutegia: 9.30etik 13.30era eta15.00etatik 17.30era.

·Ikastaro bakoitzaren matrikula: 30 euro.

·Bazkaria: 15 euro.

·Irakaslea: Jonan Fernandez.